18

Personai mitologikoak

  • Upload
    paula

  • View
    889

  • Download
    2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

EH.mitologia

Citation preview

Page 1: Personai mitologikoak
Page 2: Personai mitologikoak

Aurkibidea

PrakagorriakLamiakTartaloBasajaun Sorginak SugarJentilak Ama Lur Eguzki eta Ilargi HerensugeaIngumaAkerbeltzMaju eta MariGaueko Ortzi

Page 3: Personai mitologikoak

Prakagorriak

Mamurrek eta Prakagorriek gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira. Praka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihu batean galdezka. Eta orain zer? Eta orain zer? Eta une batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan.

Page 4: Personai mitologikoak

LamiakEuskal mitologian, emakume-itxura duen izakia; aldaera desberdinen arabera oinak ahuntz, ahate edo oilarrarenak izan dezakeena. Kostaldeko herri batzuetan arrain isatsez azaldu izan dute, beste herrialdetan undin edo sirena deitutako mitoaren antzera.Kondaira gehienen arabera, berriz, erreka inguruan arropa garbitzen eta orrazten egoten zen. Nekazariren batek erreka-ertzean janaria uzten bazien,

gauez jaten zuten lamiek, eta horren truke, lurra goldatu edo bukatu gabe utzitako lana amaitzen zioten

Page 5: Personai mitologikoak

Tartalo

Tartalo euskal mitologiako izaki begibakarra da.

Elezaharren arabera, haitzuloetan bizi da eta gazteak harrapatu eta jan egiten ditu. Markinako Alarabirekin ezaugarri komunak ditu, nahiz eta irelu markinarrak zenbait ezaugarri berezko dauka

Page 6: Personai mitologikoak

Basajaun

Basajaun basoan bizi den euskal mitologiako izakia da, Olentzerorekin batera bizirik geratu zen azken jentila. Sinesmen batzuetan, Basandere du emaztetzat.Oso indartsua zen, garaia, bizarduna eta ile luzeduna; ilea belaunetaraino iristen zitzaion ia gorputz osoa tapatzen.

Page 7: Personai mitologikoak

Sorginak

Sorginak Mariren leizetan haren neskame dauden ahaideak dira. Pizti itxura hartzen dute sarritan, eta gorputz atal bat falta zaie gehienetan, eskua, hanka edo burua; katu itxura hartzen dute maiz.Gauerdian hasi eta goizaldeko oilarraren kukurrukuraino bakarrik iristen da euren aginpidea. Zuberoan Belegile izena hartzen dute.

Page 8: Personai mitologikoak

Sugar

suge arra da. Euskal mitologiako jeinua, Mariren maitale edo senarra; Sugaar edo Maju bezala ezagutzen bada ere, Diman Baltzolako sugoi izena hartzen du. Bizkaiko jaunen jatorriaren kondaira jeinu honi loturik dago. Lur azpian bizi da eta zeruertza zeharkatzen du suzko sugetzar itxura hartuta. Mari eta Sugoi maitaleak elkartzen direnean ekaitz izugarriak sortzen dira.

Mundakako alegi baten arabera Sugoi eta Mariren arteko elkartze batetik jaio zen Bizkaiko lehen jauna, Jaun Zuria alegia.

Page 9: Personai mitologikoak

Jentilak

Jentilak euskal mitologiako izakiak dira, kristautasunaren aurreko euskal herritarrak sinbolizatzen dituena. Erraldoiak eta indartsuak dira, eta etsaiei harri handiak botatzeko ohitura dute. Haiek eraiki dituzte zutarriak (jentilarriak) eta harrespilak (jentil baratzeak).

Page 10: Personai mitologikoak

Ama Lur,Eguzki eta Ilargi

Euskal mitologiaren beste jainkosa da Amalur, lurraren ama da eta urtaro berriei ongi etorria emateko agertzen da soilik, denborak aurrera egitea eragiten du. Bere bi alaben ondoan agertzen da. Eguzki eta Ilargi.

Page 11: Personai mitologikoak

Ama Lur, Eguzki eta Ilargi

Ilargi, nekazariak iluntasuneko izpirituetatik babesteko sortua izan zen. Ondoren, Amalurrek Eguzki sortu zuen, indar handiagoarekin, eguzki orduetan izpirituak aldendu zitzan. Horregatik Sugaarrek Gauargi eramaten duenean Izaroren ondotik aldentzeko, honek Ilargiaren laguntza eskatuko du, zeinek arin erantzungo du bere deia. Bakardadean eta iluntasunean egongo da berarekin bere ahizpa Eguzki helduko den arte, zeinek bere botereaz Gauargi berreskuratuko duen.

Page 12: Personai mitologikoak

Herensugea

Herensugea edo Dragoia mundu osoko mitologian agertzen den animalia-izakia da, baita Euskal Herriko mitologian ere. Zazpi buru zituen sugea da. Leize batean bizi zen animaliak eta gizakiak janez. Aspaldian lortu zuten Herensuge akabatzea, eta harrezkero lasai bizi gara.Antzinako kulturen ikusmolde telurikoaren osagai garrantzitsu bat da eta herrien erlijiozko sinesmenetan eragin handia dauka.

Page 13: Personai mitologikoak

Inguma

Inguma euskal mitologian etxeetan sartu eta barruko biztanleak lo daudenean, izorratu egiten ditu amesgaiztoak sortzen. Mauma ere esaten zaio.Ezpeletan eta Saran honakoa abesten dute Inguma ager ez dadin

Page 14: Personai mitologikoak

Akerbeltz

Akerbeltz lur barruan bizi den eta mendean morroi asko dituen irelua da.Kristauentzat, Deabru beraren berraragiztatzea da, eta apaizek sorgin eta aztiak jazarri dituzte Akelarretan era guztietako gehiegikeria sexualak egitearen salaketapean.Egun zera uste da berriz, Akerbeltza antzinako Jainko bat zela, abereen babeslea. Akerraren inguruko gurtza hau gainera Europako beste zenbait lekuetan ere eman da.

Akerbeltz honen inguruko zenbait sinesmenek gaur egun arte iraun dute.

Page 15: Personai mitologikoak

Mauju eta Mari

Sugaar (baita ere Maju, Sugoi edo Sugar) euskal mitologiako izakia da, Mari jainkosaren arra. Suge itxura du eta, suzko igitaia bailitzan, zerua zeharkatzen du. Ekaitz eta trumoiekin harreman estua du.

Sugaar izenaren esanahia suge + ar (herensugea) edo su + gar izan daiteke. Litekeena bien arteko bateratzea izatea da.

Page 16: Personai mitologikoak

Gaueko

Gaueko batzuetan tente ibiltzen den zakurtzar beltz bat da euskal mitologian, magia beltzaren jauna. Ardiak eta artzainak jaten ditu eta bere hulua neguko gau hotzetan entzun daiteke.

Page 17: Personai mitologikoak

Ortzi

Urtzi euskal mitologiako pertsonai bat da. Zeruan bizi den jainko honek ekaitzak sortzen ditu. Ortzi izenaz ere ezaguna da.

Page 18: Personai mitologikoak

Bideoa