15
PLATON (K.A. 427-347)

Platon

  • Upload
    andeka

  • View
    4.346

  • Download
    1

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Platonen filosofiaren laburpen bat.

Citation preview

Page 1: Platon

PLATON (K.A. 427-347)

Page 2: Platon

BIOGRAFIA ETA GARAIA

• Atenaseko familia aberats eta aristokratiko batean jaio zen. Atenas Espartaren kontrako gerra murgilduta zegoen, eta, Periklesekin urrezko garaia bizi izan bazuen ere, beherakada sakonean erortzen hasi zen. Platonen familia demokraziaren kontra eta Espartaren alde agertu zen.

• K.a. 407an, hogei zituela, Sokrates ezagutu zuen. Garai horretan (K.a. 404. urtearen inguruan), Espartak demokrazia kendu eta Hogeita hamar Tiranoen gobernua ezarri zuten polisean. Platon, familiakoak eta Sokrates bezala, ez zen demokrazia zalea, eta egoera berriaren aurrean baikor agertu zen.

• Hogeita hamar Tiranoaen gobernuaren metodoak eta ekintza beldurgarriek laster aldendu zuten Platon haiengandik.

• Sokratesen heriotzak eragina handia izan zuen Platonengan. Politika aktiboa alde batera utzi, eta filosofiara dedikatzeko erabakia hartu zuen, baina politikaz kezkatzeari ez zion utzi.

• Sirakusan (Sizilia) bere ideia politikoak martxan jartzeko ahaleginak egin zituen.

• Eskola sortu zuen Atenasen: Akademia. Era guztietako gaiak ikasten ziren, betiere filosofiari garrantzia berezia emanez, etorkizuneko gobernariak prestatzeko asmoz.

• Beste bi bidaia egin zituen Siziliara. Agintean zegoen tiranoa filosofo bihurtzea eta haren ideia politikoak praktikan jartzea izan zen bidaia horien helburua. Baina saio haiek ez zuten arrakastarik izan.

Page 3: Platon

PLATONEN LANAK

• Platonen obraren garrantzia ez da filosofikoa soilik, oso balio literario handia baitu.

• Dialogo moduan idatzi zituen. Guztietako protagonista nagusia Sokrates da, beste solaskide batekin edo batzuekin hizketan.

• Hasierako dialogoetan azaltzen den filosofia Sokratesena da. Aurrerago, Platonen ekarpena gero eta handiagoa da.

• Platonen pentsamenduak jasandako eboluzioa ikusten da dialogoetan. Sortzen zitzaizkion kezkei eta zalantzei aurre egiten zien, ezkutatu beharrean.

• ERAGIN INTELEKTUALAK:

– Platonen pentsamenduan eragina dute, gehienbat, Heraklitok errealitate sentikorrari buruz duen jarrerak, Parmenidesen ikerketek izatearen inguruan eta pitagorikoen hausnarketa matematikoek.

– Sokratesen jarduera filosofikoa.

– Sofistikaren pentsamendua. Sofisten kontra.

Page 4: Platon

IDEIEN TEORIA (PLATONEN ONTOLOGIA)

• Parmenidesengandik datorren gai batekin topo egin zuen: izatearen eta ez-izatearen arazoarekin:

– Batetik, adimenak aurkitzen duena, izatea: bat, aldaezina, betierekoa, perfektua.

– Bestetik, zentzumenek jasotzen dutena: askotarikoa, aldakorra, hilkorra, akastuna.

Gauzen izatearen eza (perfekzio-eza) begi-bistakoa da. Baina horretaz ohartu ahal izateko, izatea ezagutu behar da nolabait.

Baina, nondik ateratzen da errealitate perfektu horien ezagutza?

Platonek bi errealitate-maila bereizten ditu:

ERREALITATE ADIGARRIA

Page 5: Platon

IDEIEN TEORIA (2)

• Errealitate sentigarria: zentzumenen bidez hautematen den errealitate materiala, etengabeko aldaketa eta mugimenduan dagoena. Mundu sentigarria izaki naturalen eta euren irudien mundua da.

• Errealitate adigarria: arrazoimenaren bidez hauteman daitekeen mundua; errealitate ideala betiko, iraunkor eta geldia da, eta ezin hauteman daiteke zentzumenen bidez. Ideien mundua.

• Platon errealitatearen azalpen dualistan oinarritu zen: ideiak/gauzak. Hori da Platonen bi maila ontologikoak (existentzia edo errealitate-maila) bereiztearen oinarria: ideiak eta gauzak bereizita daude, ez daude maila berean, bakoitza mundu diferente batean baizik: ideien mundua eta gauzen mundua.

Page 6: Platon

IDEIAK/GAUZAK

Page 7: Platon

PLATONEN EPISTEMOLOGIA

• Benetako jakinduria ideiak ezagutzea dela, ez gauzak ezagutzea.

• Zer bide edota gaitasun erabili behar du gizakiak ideiak ezagutzeko?

• Fedro dialogoan mito baten bidez azaltzen du Platonek ezagutzaren teoria: haragitu ondoren, gauzak ikusteak, entzuteak, usaintzeak eta abarrek ideia haien oroimena ekartzen diote arimari: anamnesia.

• Hortaz, ezagutzea oroitzea baino ez da. Ezagutza geure barruan daramagu, jatorriz.

• Gizakiak nahikoa du bere barruan bilatzea, mundu materialari buruzko eta norberari buruzko informazioa ematen diguten zentzumenei jaramonik egin gabe.

• Metodo egokia aurkitu behar da: dialektika.

Page 8: Platon

DIALEKTIKA

• Platonek, Sokratesen eraginez, dialektikan aurkitu zuen metodoa. Dialektikaren bidez, norberaren barruko ezagutzak aurrera egingo du, ideiaz ideia, sinpleenetatik gorenenetara, ongiaren ideia, denetan handiena, ezagutu arte.

• Lehenengo esanahia: gizabanako desberdinen arteko dialogoa edo eztabaida. Edota: nork bere buruari egin diezazkiokeen galderak, eta galdera horiei norberak erantzunak bilatu, eta, horrela, ideien arteko ordena eta era guztietako erlazioak aurkitzea.

• Bigarren esanahia: Platonek matematikaren bidea beherantz doan bidea dela dio; dialektikarena, berriz, gorantz doa.

• Ideiak eskailera baten maila progresibotzat hartuz, gorantz egin; ideietatik hasi eta goreneraino iritsi arte: ongiraino.

• Behin ongiaren ideia ezagutu ondoren, beherantz joango da (adimena), ideia guztien arteko loturak ondo zehaztuz; eta, era horretan, ideien munduari buruzko erabateko jakinduria lortzen da.

• Egia ideia da

Page 9: Platon

EROS (MAITASUNA)• Dialektikaz gain, bada jakintsu bilakatzera bultzatzen duen beste bide bat: maitasuna.

• Ezjakintasunaz ohartzean falta dena lortzeko desioa(maitasuna) sortzen da.

• Maitasunaren helburua edertasuna da: gauza ederretatik abiatuta, edertasuna ezagutuko du; eta, horrela, ongia da jakintsuaren helburua, edertasuna eta ongia elkar lotuak baitaude.

• Dialektikaren bidez, ideiaz ideia aurreratzen da; maitasunaren bidez, berriz, gauzetatik zuzenean pasa daiteke ideia nagusietara, gainerakoetatik pasa behar izan gabe.

• DIALEKTIKA MAITASUNA

Gauzak

GAUZEN IDEIAK

ONGIA

IDEIA MORALAK

Page 10: Platon

ONTOLOGIA

• Platonek lerro baten bidez azaltzen du errealitatearen konplexutasuna:

GAUZEN MUNDUA IDEIEN MUNDUA

Iritzia (Doxa) Ulermena (Nous)

Irudiak Gauzak O. Matematikoak Ideiak

• Errealitatearen atal horietako bakoitzari maila epistemologiko bat dagokio, Platonen ustez.

• Ulermena, beraz, gizakiak esentzietara iristeko tresna edo organoa dugu.

• Iritziak, ordea, sortutako (gauzen mundua) du objektutzat.

Page 11: Platon

ARIMAREN KONTZEPZIO PLATONIKOA

• Pitagorikoen eraginez, arimaren hilezkortasunean sinesten du: gorputza besterik ez da hiltzen.

• Gorputza da arima ideietatik urrun mantentzen duen espetxea. Arimaren helburu nagusia gorputzetik askatzea da.

• Arimak hiru joera ditu:

– Irritsezko alderdia

– Alderdi suminkorra

– Alderdi arrazionala

• Atal bakoitzari bertute edo helburu etiko bat dagokio:

ARIMAREN JOERA BERTUTE

Arrazionala Jakinduria

Suminkorra Adorea

Irritsezkoa Apaltasuna

Page 12: Platon

Arima (2)

• Alderdi arrazionalari dagokio nagusitasuna. Horrek irritsezko alderdiaren joerak bere mende hartu behar ditu, alderdi suminkorraren adoreaz baliatuz.

• Oreka hori lortzen duen arima benetan harmoniatsua eta justua izango da.

• Horrela, bada, Platonek jakinduriarekin eta justiziarekin lotzen du jarrera zuzena. Jakinduriak gainerako bertute guztiak ekartzen ditu, eta ongia ezagutzeak jokabide zuzena du.

• Gizakiak ongia bilatzen du; beraz, jakiten duenean zer den, ongi jokatuko du.

Page 13: Platon

POLISAREN EGITURA

• Arimaren ataletan eta horietako bakoitzaren bertuteetan oinarritu zuen Platonek.

• Herritarrak hiru taldeetan banatu zituen: herri xehea, zaindariak eta gobernari-filosofoak.

• Pertsona justua izateko baldintza arimaren atalen arteko oreka bada, estatua justua izateko ere ezinbestekoa da giza taldeen arteko oreka.

• Estatuaren interesa ginabanakoen interesen gainetik dago.

• Platonek dio ez dela herritar baten zoriona bilatu behar, guztiona baizik. Horrela lortuko da polisean harmonia eta justizia.

• Helburu hori lortzeko, era askotako neurriak hartu beharko lirateke:

– Giza taldeen artean lana banatzeari ekin beharko litzaioke, eta bakoitzari dagozkion funtzioak eta bizi-baldintzak zehaztu.

– Hezkuntza-sistema osoa antolatu beharko litzateke

Page 14: Platon

GIZA TALDE BAKOITZAREN EZAUGARRIAK

• Herri xehea: ikasketetan trebetasun gutxien agertzen dutenek osatuko lukete talde edo klase hori. Mundo sentikorretik harantz joateko gaitasunik ez dutenek. Ekoizpen-prozesuetan integratu beharko lukete. Polisaren agintaritzan ez lukete parte hartzeko eskubiderik izango.

• Zaindariak: lehen ikasketetan nabarmendu ondoren, gai predialektikoak (arirmetika, geometria, astronomia eta harmonia) ikasi, eta aurrera jarraitzeko gaitasunik ez dutenen artean aukeratuko lirateke. Estatuaren zaintzaren eta egonkortasunaren arduradunak izango lirateke.

• Gobernari-filosofoak: ikasketetan azken mailaraino iristeko gaitasuna eta gogoa agertzen dutenak izango lirateke. Dialektikaren bidez, ongia eta justizia, eta beste ideia gustiak ezagutuko lituzketenez, polisean justiziaz eta edertasunez gobernatzeko gai izango lirateke. Polisaren agintea betebeharra izango litzateke. Zaindariek bezala, filosofoek ere ez lukete familia eta jabego pribatua izateko eskubiderik izango.

• Arimaren atal bakoitzarekin egiten duen moduan, giza talde bakoitzari ere bertute bat egotzi zion

Page 15: Platon

ARIMAREN ZATIA EZAUGARRI PSIKOLOGIKOAK

BEREZKO BERTUTEA

HIRI-EGITEKOA

ALDERDI ARRAZIONALA

GOGAMENA JAKINDURIA FILOSOFO-AGINTARIA

ALDERDI SUMINKORRA

ADOREA, KEMENA, HASEREA

ADOREA ZAINDARIA

IRRITSEZKO ALDERDIA

PLAZERRA, MINA, GRINAK

NEURRITASUNA/APALTASUNA

ESKULANGILEA

ARIMAREN OREKA ETA HARMONIA

HIRU ZATIEK ZEIN BERE BERTUTEARI

ESUTEA

ZUZENTASUNA HIRI ZUZENA