9
ZOTZ EGITEKO FORMULAK TALDEA: TXORI URDINAK: Mikel del Barrio Ander Cantero Lorena Cantón Maialen Cristobal Irantzu Basterretxea

Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

ZOTZ EGITEKO FORMULAK

TALDEA: TXORI URDINAK:

Mikel del Barrio Ander Cantero Lorena Cantón

Maialen Cristobal Irantzu Basterretxea

Page 2: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

AURKIBIDEA

➢ SARRERA 1.or

➢ DEFINIZIOA 1.or

➢ SAILKAPENA: 1.or

● OBJEKTU BATEKIN EGINDAKOAK ● OBJEKTU BARIK EGINDAKOAK ● KANTA EDO ESALDI BIDEZ EGINDAKOAK

➢ BIZKAIKO ADIBIDE BATZUK 7.or

➢ ADIERAZPEN LUDIKOA 7.or

➢ ZER LANTZEN DA 8.or

➢ BIBLIOGRAFIA 9.or

Page 3: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

SARRERA Umeak beti jolasean ibili ohi dira. Munduko gizarte guztietan ematen den zerbait da, beraz,

unibertsala da. Jolastean norberaren barne mundua azaltzen da, plazerra sentituz. Jolasean, hainbat trebetasun garatzeaz gain, hala nola, sormena, komunikatzeko tresna paregabea

ere bada. Jolasak belaunaldiz-belaunaldi transmititzen dira, eta bertan, gizarte eta kulturaren ezaugarriak islatzen dira. Euskal Herrian, sedentarismoaren eta komunikabideen eraginez, umeek ez dute horrenbeste kalean jolasten eta jolas tradizionalak indarra galtzen ari dira. Gaur egun idatzi egiten dira galdu ez daitezen.

DEFINIZIOA

Rifatzeko formula da. Haur jolas batzuetan taldekideak aukeratu, nor hasten den edo nor kanpoan geratzen den rifatzeko erabiltzen diren kantak ,hitz jokoak edo bestelako formulak dira. Lehenengo zikloan irakasten dira eta haurtzaro osoan zehar erabiltzen dira.

SAILKAPENA

*objektu batekin egindakoak:

1) “CARA O CRUZ”: Txanpon bat behar da. Kapitain batek “cara” eskatzen du eta besteak “cruz”. Txanpona gora bota eta lurrera jauzi egiten denean nork asmatu duen ikusten da eta hau lehena izango da beste taldekide bat aukeratzen edo partida hasten. Leku batetik bestera ezberdin esaten da: kurutx ala pil (Donibane Garazi).

2) LEHOR ALA BUSTI: Txanponik ez egoan denporatan edo txanponik ez eukenean eskura beste material batzuk erabiltzen ziran: harri zapal bat, teila zati bat, txaparen bat...Alde bat bustita bazuen ondo, bestela alde baten txistu egiten zen eta gero aukeratu legor ala busti (Elorrio) edo idor ala busti (Donibane Garazi) esanez.

3) HARRIEKIN: eskuetako batean harritxo bat ezkutatu. Jokalariak harritxoa zein eskuetan dagoen asmatu behar du, ez badu asmatzen besteak aukeratuko du.

4) ZOTZETARA: Neurri ezberdinetako zotz desberdinak behar dira (jokalari bezain beste zotz). Jokalari bakoitza zotzak ateratzen joango da eta zotz txikiena ateratzen duena gelditzen da. Horreri xotx ala motx (Donibane Garazi) esaten jako.

5) MARKA BATERA HURBILDU: Partaide bakoitzak harria, kanika, txanpona… jaurtiko du

Page 4: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

marka batetik ahalik eta gertuen uzteko asmoz. Ahien hurbiltzen dena hasiko da. 6) ZENBAKIAK: Paper batean parte-hartzaile adina zenbaki , ondoz ondoko, idatziko dira,

horietako bati marka bat jarriz. Parte-hartzaile bakoitzak zenbaki bat esango du eta markaduna ateratzen duena izango da lehena.

*objektu gabe egindakoak:

a) PAR-INPARRETARA: Kapitain bi daude eta bakoitzak hasi aurretik par edo inpar aukeratuko

du. Bata bestearen aurrean jarri, bat, bi eta hiru zenbatu eta jokalari bakoitzak nahi dituen atzamar beste aterako ditu. Atzamarrak zenbatuko dira eta ia inpar edo par diren zenbatuko dira. Asmatu duenak libratu, gelditu edo hasten da.

b) HANKETARA:bi pertsonen artean , distantzia batera jarri, eta oina beste oinaren aurrean txandaka ipinita, elkarregana hurreratzen doaz. Irabazteko, batek bestearen oina zapaldu eta oin bien tartean bere oina zeharka jartzea lortu behar du.

c) LEKUZ ALDAKETA: Haur guztiak hiladan jartzen dira bat izan ezik. Hau, honenen aurrean jarriko da atzea emanez. Honek agintzen duenean eta ikusi gabe beste guztiak lekuz aldatzen dira, eta “nahiko” esaten duenean hiladakoak berriro jartzen dira hiladan baina leku ezberdinetan. Atzez dagoena esango du: “ezkerretik hasita bostgarrena (adibidez)”. Kontatu ondoren suertatzen dena izango da.

*kanta edo esaldi bidez egindakoak:

Zotz egiteko beste modu bat kantu antzeko errezitaduak egitea da. Jokalariak korroan jarri eta, bat erdian jarrita, kantua esan ahala erritmoaren arabera banan-banan seinalatzen ditu. Amaiera suertau jakon jokalaria da aukeratua edo baztertua, kasuan kasuan. Horretarako errezitadu batzuk esaten dira. Ezagunena Dona, dona, katona da gaur egun, baina jokoaren arabera, zotz egiteko modu ezbardinak dagoz. Hona adibide batzuk:

Page 5: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

1.- DONA DONA

“Dona dona katona sutondoan aitona lepotik behera kuttuna irten kanpora neska edo mutil ttunttuna.”

2.- ATXIA MOTXIA

“Atxia motxia perolipan nire semea errotan errotara nindoala topa neban asto bat kendu neutsan bustan bat ipini neutsan beste bat errota txikiak klin – klan”.

3.- DON DON

“Don don beledron Beledrongo elizan hiru atso dantzan hinirak ez dute ardi bana poltsan”.

4.- ANDRÉS MANDRES

“Andres, mandres kolko bete tremes, harek janda gosez, soloak gora, soloak behera negarrez”.

5.- ANTON BAT

“Anton bat eta Anton bi Anton putzura erori, edan zituen pitxer bat, etzan orduan egarri, Bonbolon bat eta bonbolon bi, eragiok, Santi arraun horri”.

6.- TXINTXINA MINTXINA

“Gaztaina gora gaztaina behera Txukilu txakalu fuera”.

7.- HARRIOLA MARRIOLA

“Harriola Marriola kinkuan kin portan zela portan min arraxinolet, marraxinolet xegeren megeren karun karun xek”.

8.- ATXA MITRA

“Atxa mitxa zilarra joan joan oilarra ardi beltzen bilara o pitxon, biribiltxon Txin , txan , txon”.

9.- DON DON KIKILIMON

“Don don kikilimon zarraeskuke zarramon pike pike toto like banbu, sile ketake bu”.

10.- BAGA BIGA

“Baga, biga, iga laga, boga, sega zai, zoi bele arma tiro piun! Xirristi - mirrixti, gerreman plat, oilio zopa, kikiri salda, urrup edan edo klik. Tkimilikiliklik”.

11.- AZERIJE MISERIJE

Azerije miserije kumunikan zure semea, errotan errotatxurik errotatxure nenbillela topau neban erbi bet, jeurti neutsen arri bet, atara neutsen begi bet, ipini neutsen barri bet, zelemiñe kanpo-zelemiñe kanpo gari buru-gari buru sipiss…t.

Page 6: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

12.- ZIRRISTI MIRRISTI

Zirristi, mirristi, grena, plata, olio, zopa, urun, plerun, kuik. Gaztaña, gora, bera, txipitin, txapatun, fuera.

13.- LAPUR ETA MIKELETEAK

Formula hau bi taldeetan bereizteko erabiltzen da. Borobilean jarrita, zozketa egiten duena abezedarioa isilean esaten hasten da. Besteek nahiko esaten dutenean ozenki jarraituko du abezedarioa esaten bakoitzari letra bat ematen diolarik.

" L " letrara heltzerakoan "lapur" izendatuko du eta, " M " letrara heltzerakoan "Mikelete" (polizia) izendatuko du taldeek osotu arte.

14.- HARRI, ORRI, ARTAZI - " piedra, papel,tijera"

Jokalariak eskuak atzeko partean jarririk, seinale batera ( bat, bi eta hiru) esku bat atera behar dute aukeratu duten irudia eginez.

Eskua itxita " HARRIA" izango da, eskua zabalik " HORRIA " izango da eta atzamar bi bakarrik atarata " ARTAZIA" izango da.

HARRIAK ARTAZIA apurtzen du

ARTAZIAK ORRIA mozten du

ORRIAK HARRIA batzen du

Page 7: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

BIZKAIKO ADIBIDE BATZUK

● “Unin dolin pospolin, tres y cuatro boltin, prakia un cordon, lau kuketa tabernera, salta ixu te

fuera” (Laukiz). ● “Unin dolin Antolin pospolin sindikato balentin erradura barradura plis plaus fuera”

(Zeberio). ● “Bat, bi, iru, lau sagusarrak yango nau, sagusarran alkate, Maria, Maria peluke” (Gatika).

● “Ulin dolin tanbolin, tres y cuatro belendin, erradura, barradura, plis plaust fuera” (Larrabetzu).

● “Kikura bikura lakirikon, sikula bikula unkalapon” (Lekeitio). ● “Ron ron kandel miki maka moskatel ya sarrido primiton dikun dikun alkon pres” (Otxandio). ● “Dron dron kikilikon, serrak kuke serramon, pike pike tortolike, banbu serreketako bu”

(Aulestia).

ADIERAZPEN LUDIKOA

Esaldi, kanta edo leloaren bidez zotz egiteko formulak dira eta esan beharra dugu funtsa ez dela esaldiari edota kanta guztiari esanahi bat ematea. Nahiz eta, normalean, hitzak mundua irudikatzeko bitartekari izan, kasu hauetan hitzen atzetik ezkutatzen den beste mundu bat dago, imajinazioa lantzera bultzatzen gaituena. Kasu hauetan hitzekin, soinuekin, erritmoarekin, errimarekin eta esanahiarekin jostatzen da: ludohizkuntzalaritza deritzogu. Ludohizkuntzalaritzan errepikapenak indar handia hartzen du eta lau galderatan sailkatu daiteke:

ZER errepikatzen den ZENBAT bider errepikatzen den NOLAKOA dan errepikapena ZERTARAKO den errepikapena

ADIBIDEAK:

✓ Dona dona: Hitz bikoitza. Hitza errepikatzen da, bi bider errepikatzen da eta bikoiztapen indargarria esaten zaio.

✓ Ttunttuna: Hitz barruko errepikapena da, totelgrama. Pertsona batzuk hitz-totelak diren bezalaxe, hitzak berak ere totelak izan daitezke. Silaba bat edo letra multzo bat jarraian errepikatzen duen hitza da.

✓ Klin-Klan: Hitz bikoitza da, onomatopeia. Silaba bakar bateko soinua errepikatzen da ia-ia berdin. Kasu honetan euri tanten edo errota baten soinua irudikatzen da.

✓ Andres mandres: M- protesia. Euskararen hitz elkarketarako modu berezi eta berezkoa da lehenengo hitza bigarrenez errepikatzen denean m- bat aurretik eranztea.

✓ Atxia motxia: M- protesia, metagrama. Aurreko hitzaren oso antzekoa da, baina bigarren hitzak aldaketa txiki bat jasatzen du.

✓ Kikura bikura lakirikon: Hitz errepikatu asmatuak. Hitzekin eta soinuekin jolasteko intentsio bat nabarmentzen da.

✓ Baga, biga, iga laga, boga, sega zai. Aho korapiloa. Hizketarako eragozle bihurtzen da. Antza duten hitzak errepikatzean nahasketak sortzen dizkio hizketan dagoenari.

✓ Harriola Marriola kinkuan kin portan zela portan min. Errimak. Errima errepikapenaren

Page 8: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

gainean eraikitako hots berdintasuna ere bada, baina kokapenari dagokionez oso arau finkoekin: bertso lerroen amaieraren artean gertatzen da, eta azkeneko silaban (edo azken bi silabetan) gauzatzen da. Errima, erraz ikusten da, zotz egiteko lelo askotan ematen da.

ZER LANTZEN DA

Buytendijk esaten zuen, umeak jolasten du umea delako, Jolasa plazerra sortzen duen ekintza naturala da eta jolasaren bitartez pertsonaren osotasunezko garapena hobetzen da. Baina jolasa hasi baino lehen erabiltzen diren zotz egiteko formulak ere oso garrantzitsuak dira, haurrak zenbait eremu landuko baitu:

1.- Eremu kognitiboa: sormena eta ezagutzen bidez. 2.- Eremu afektiboa: umeak, plazerra sentitzen duen bitartean, bere abileziak erakutsiko ditu eta bere autokontzeptua sendotuko du. 3.- Eremu komunikatiboa: umeak lengoaia hobetzen du. 4.- Gizarte eremua: talde-jolasak izanda, besteekiko harremanak lantzen ditu.

“Adibideak edozein hizkuntzatan gauzatu daitezke, zer esanik ez, baina hizkuntza jakin batean behin gauzatuz gero, hizkuntza horri atxikitzen zaizkio hain estuki non ez baitago beste hizkuntza batera bihurtzerik” (Iñaki Arranz, 2006).

BIBLIOGRAFIA Eusko Jaurlaritza. (2004). Jolasen oinarri teorikoak eta umeen jolasak. Gasteiz. http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/adjuntos/TORIBIO/12-jOLASAREN%20OINARRI%20TEORIKOAK/JOLASAREN12.PDF-tik atarata 2014ko urriaren 18an. Labayru Ikastegia. (2011). Haur-Jolasak I. Bizkaieraren ataria. Derio. 2014-01-10ean batua, http://www.bizkaiera.biz/dakienak-daki/?tx_t3blog_pi1%5BblogList%5D%5BshowUid%5D=66&no_cache=1-tik. Remiro Iraioz, A., Olite Munarriz, E., & Larrañaga, G. (2007-2008). Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa. Nafarroa. 2014-10-6an berreskuratua, http://eibz.educacion.navarra.es/baliabideak/a_materiala/0708/hh_zotz.htm-tik. ARRANZ, I. (2006). Hitza azti. Irun: Alberdania. Gaminde, I., Bizkaiko ume-olgeten lexikoaz. Bilbo. Euskal Herriko Unibertsitatea. 2014-10-10ean batua, http://www.vianayborgia.es/bibliotecaPDFs/FOLI-0077-0000-0055-0076.pdf-tik.

Page 9: Zotz egiteko formulak: Haur Hezkuntza

Zabala Morentin, L., (koor) eta besteak. Zotz egitekoak. Umeen Euskal Joku Tradizionalak. Durango. 2014-10-10ean batua, https://sites.google.com/site/euskaljokuak/home-tik.