3
: : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : Moneta sozialen mugimendua indarra hartzen doa eta honen erakusle dira Europan eta Euskal Herrian sortzen ari diren moneta sozial esperientziak; tokiko ekonomia sendotzea helburu duten ekimenak dira, arduratsuki jokatzera bultzatzen gaituztenak. Halere, bere berritasunarekin batera zalantza ugari ekartzen dizkigute moneta sozialek eta ohikoak dira gisa honetako galderak sortzea: - Zer dira moneta sozialak? Zein helburuekin sortzen dira moneta hauek? Nork sortu eta erregulatzen ditu? - Hainbat dira gure gizartean sortzen ari direnak: “Euskoa” iparraldean, “Ekhia” Bilboko alde zaharrean, “Txantxia” Oñatin... Zein da moneta sozialen “habitat” naturala: auzoa, herria, eskualdea? Zein helburu dauzka bakoitzak? - Badira helburu komertzialekin jaiotzen diren bono-sistema monetarioak, horien artean ezagunetakoa “EROSKI Club” txartela izan daitekeelarik; hau ere moneta sozial edo osagarri bezala hartzen al dugu kontuan? Moneta sozialen inguruko eztabaida ordenatu eta honi marko bat ezartzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta Bagarak 2015eko urtarrilerako antolatu dute “Moneta Sozialak. Nazioarteko Mintegia”. Eskuartean duzun txosten hau mintegi honen baitan gizarteko eragileen artean aurre-eztabaida elikatzeko asmoz dator. : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : :

Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w

: : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : :

Moneta sozialen mugimendua indarra hartzen doa eta honen erakusle dira Europan eta Euskal

Herrian sortzen ari diren moneta sozial esperientziak; tokiko ekonomia sendotzea helburu

duten ekimenak dira, arduratsuki jokatzera bultzatzen gaituztenak. Halere, bere

berritasunarekin batera zalantza ugari ekartzen dizkigute moneta sozialek eta ohikoak dira

gisa honetako galderak sortzea:

- Zer dira moneta sozialak? Zein helburuekin sortzen dira moneta hauek? Nork sortu eta

erregulatzen ditu?

- Hainbat dira gure gizartean sortzen ari direnak: “Euskoa” iparraldean, “Ekhia” Bilboko

alde zaharrean, “Txantxia” Oñatin... Zein da moneta sozialen “habitat” naturala:

auzoa, herria, eskualdea? Zein helburu dauzka bakoitzak?

- Badira helburu komertzialekin jaiotzen diren bono-sistema monetarioak, horien artean

ezagunetakoa “EROSKI Club” txartela izan daitekeelarik; hau ere moneta sozial edo

osagarri bezala hartzen al dugu kontuan?

Moneta sozialen inguruko eztabaida ordenatu eta honi marko bat ezartzeko asmoz,

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Mondragon Unibertsitateak eta Bagarak 2015eko urtarrilerako

antolatu dute “Moneta Sozialak. Nazioarteko Mintegia”. Eskuartean duzun txosten hau

mintegi honen baitan gizarteko eragileen artean aurre-eztabaida elikatzeko asmoz dator.

: : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : : :

Page 2: Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w

1. Tokiko garapenaren paradigmara egokitzen diren ekimenak moneta sozialak. Izan ere,

moneta sozialen bidez lurralde bateko eragile sozio-ekonomiko nagusiak konfluentzi

eta elkarlanean jar ditzakegu (Administrazio publikoa, enpresa eta kooperatibak,

eragile sozialak, hezkuntza eragileak, tokiko merkataritza eta herritarrak), bestelako

garapen-soziekonomiko baten alde bidea eginez: humanoagoa, justuagoa eta

jasangarriagoa izango den garapen eredu baten alde. Gizarte kapitala trinkotzen

duten ekimenak dira eta lurraldeko enpresa eta kooperatiben konpromiso soziala

indartzen lagun dezakete. Bide honetan, beharrezkoa da moneta sozial berrien

sorreran hasieratik eragile estrategiko hauek parte-hartzea eta ekimena bere egitea,

horrela lortu daitekeelako moneta sozialak bazelako “tresna” lurraldearen garapenean

estrategikoak diren ildoekin lerratzea. Ekonomiaren gainean herritarron eragiteko

ahalmena areagotu dezakegu, eta, bide batez, ekonomiaren zirkuitu lokalak berreraiki

eta indartu:

2. Tokiko monetek moneta ofizialekiko osagarritasuna bilatzen dute eta hauen helburua

ez da euroa, dolarra edo libera ordezkatzea. Osagarritasunetik abiatuz, tokiko

baliabideak kontuan hartuko dituen moneta sistema erresilienteak osatzen dituzte1.

Europa eta munduan barrena badira hainbat esperientzia, zeinen artean

esanguratsuena Suitzako WIR bankua izan daiteken: 1934an sortua, 60.000 enpresa

ertain eta txikiri eskaintzen dizkie bere zerbitzuak, urtean 1.600 miloi WIR-etako

(franko suitzarraren baliokidea) fakturazio bolumenarekin. WIR kreditu sistemak bi

moneta osagarritan eskaintzen ditu bere zerbitzuak: WIR monetan eta franko

suitzarretan. Honi esker, bi efektu interesgarri lortzen ditu: alde batetik, WIR monetan

eskainitako maileguak franko suitzarretan eskainitakoak baino interes tasa txikiagoa

daukate, eta bestetik, moneta aniztasun honek tokiko ekonomiaren efektu kontra-

ziklikoa2 lortzen du (korronte makro ekonomikoak konpentsatzeko gai den tokiko

erreminta honi esker).

1 Lietaer, B. (2010), “Monedas regionales. Nuevos instrumentos para una prosperidad sustentable”

2 Stodder, J. (2.000), “Reciprocal exchange networks: implications for macroeconomic stability”.

http://www.complementarycurrency.org/ccLibrary/materials/reciprocal_exchange_networks.pdf

Page 3: Moneta sozialak - Aurre eztabaidarako txostena - w

3. Moneta aniztasuna: moneta sozialek ez dute moneta estilo bakarrari erantzuten,

aldaera ugari har dezakete eta denen artean moneta unibertso anitza osatzen dute.

Ondorengo familiak nabarmen genitzake:

a. Moneta ofizialetan sostengatzen diren moneta sozialak (bonoen bidezko

sistema). Zirkulazioan jartzen den moneta sozial bakoitzeko € bat gordeta

eduki behar dugu. Famili honetakoak dira Chiemgauer (Alemania), Bristol

Pound (Erresuma Batua), Sol Violette (Frantziar Estatua), Euskoa (Iparraldea)...

b. Moneta ofizialik behar ez duten pertsonen arteko elkartruke sistemak (P2P).

Hemen sartzen dira LETS (Local Exchange Trading System) sistemak, denbora

bankuak, edo Argentinan krisi garaian hain entzutetsu egin ziren truke-

sistemak.

c. Moneta ofizialik gabeko enpresa (edo komertzio) arteko elkartruke sistemak

(B2B). Moneta berri bati esker enpresen kreditu gaitasuna handitzen duten

sistemak dira: RES (Belgika eta Katalunia), WIR (Suitza), Sardex (Italia),

Sonantes (Frantziar Estatua)...

4. Esperientzia akreditatuak ere badira, izan ere tokiko erakundeen babesa izan ohi dute,

besteak beste, Udal administrazioak eta tokiko kreditu erakundeek babesten dituzte.

Zerrenda honetan sar ditzakegu: Credit Municipal de Nantes (Frantzia) , Bristol Credit

Union (UK), Crédit Municipal eta Crédit Coopératif (Toulouse).

5. Europan indarra hartzen ari den mugimendua da moneta sozialena, izan ere a) marko

legalen definizioan aurrerapausoak ematen ari dira (bide honetan sar dezakegu

Frantziar Estatuan berriki onartua izan den Ekonomia Solidarioaren Legearen baitan bi

artikulu zehazki gai honi dedikatuak izatea), b) Europar Batasuneko herrialde

esanguratsuenen gobernuetan eztabaida ematen ari da (azkena Erresuma Batuko

parlamentuan izandakoa3 ) eta c) moneta sozialak sustatzeko finantziazioa eskeintzen

du Europear Batasunak (nabarmentzeko da New Economics Foundation-ek

lidergoarekin eta Europear Batasuna-ren finantzamenduarekin garatu den Community

Currencies In Action – CCIA proiektua4). Bestalde, bide honetan gogora genezake

indarrean dagoela diru elektronikoa erregulatzen duen Europear zuzentaraua5 .

3 Ikusi honen inguruko berria Instituto de la Moneda Social-en web orrian http://www.monedasocial.org/?p=33 eta El Pais

egunkariaren esteka honetan http://blogs.elpais.com/alterconsumismo/2014/12/positive-money-movimiento-britanico-de-

reforma-monetaria.html

4 Proiektu honen inguruan gehiago jakiteko, ikusi http://www.ccia.eu/

5 http://ec.europa.eu/internal_market/payments/emoney/index_en.htm