Dunba

Preview:

DESCRIPTION

Bea Azpiri, Begitu aldizkariko kazetariak emandako azalpena

Citation preview

DunbaZelan idatzi agerkari baterako

Bea Azpiri (Begitu aldizkariko kazetaria)

• Honetarako helburu bi agertu eustazan Jasone Aldekoak:– Hizkuntza idatzia landu– Gurasoen parte hartzea lortu

Zelan idatzi

• Gauza bi euki behar doguz kontuan:– kazetaritza generoak– bizkai euskera idatzia

Zelan idatzi

• Dunbarako hiru genero dira egokienak iruditzen jatazanak:– albistea– kronikea– eretxi artikulua

Zelan idatzi albistea

• Albistea1-. Zait bi daukaz: sarrera eta gorputza

2-. Garrantzitsuena lehenengotik doa: garrantzitsuenatik garrantzi gitxiago daukaneraino. Ez doa orden kronologikoan. Honeri iraulitako piramedia deitzean jako.

Adibidez: Txano Gorritxoren ipuina albiste moduan idatziko bagendu,

ez ginake hasiko “Bazan behin...” baizik eta: “Ehiztari batek otsoak jandako ume bat eta bere amama salbau ditu.

Zelan idatzi albistea

3-. Sarreran dago dana laburbilduta eta ingelesezko 5 w-ai erantzunez idazten da.

-5 w-s: what (zer), who (nork), where (non), when (noiz) eta how (zelan).

Ariketa: Idatzi Txano Gorritxoren ipuinaren albistearen sarrerea

4-. Gorputzean, sarreran emondako informazinoa garatuten da, beti be, garrantzitsuenetik garrantzi gitxiagoko ordenean (iraulitako piramidea).

Zelan idatzi albistea

5-. Gorputzean parte hartzaileen berbak sartzea komenidu da. Modu literalean eta komatxo artean. Gero nork esan dituan berba horreek esan behar da, lehenengo aldian izen osoa (izena eta abizena) eta bere partaidetza edo kargua aitatuz.Adibidez: “ikusi nebanean otsoaren tripea jakin neban umea jan ebala eta duda egin barik zabaldu neutsan tripea” azaldu eban Maite Zubiri umea salbau eban ehiztariak.

Ariketa: Idatzi Txano Gorritxoren ipuina albiste moduan.

Zelan idatzi kronikea

• Kronikea albiste eta eretzi artikuluaren tartekoa da. 1-. Albistea kontetan da baina idazlearen interpretazinoa sartzean da. Dana dala, narrazinoak interpretazinoak baino garrantzia haundiagoa dauka.

2-. Ez dago zertan erabili iraulitako piramidea eta gertatutakoaren testuingurua emoten da gertautakoa ulertuten lagunduteko

Zelan idatzi kronikea

3-. estilo personala erabilten da.

4-. kronika mota asko dagoz: kirol kronikak, gertaera kronikak, kontzertu kronikak...

Ariketa: Txano Gorritxo ipuinaren kronikea

Zelan idatzi eretxi artikulu bat

• Eretxi artikuluetan ez da gertaera bat jasoten, ezaguna dan gertaera baten gaineko bere eretxia emoten dau egileak.

Zelan idatzi eretxi artikulu bat

• Eretxi artikulu baten eskema posible bat hau litzateke:– Tesia: artikuluan defendatuko dan idea nagusia– Tesiaren aldeko argudioak: bakotxa parrafo baten– Antitesia: defendatzen dogun ideagaz bat ez

datozenak esan ahal dabena, hau desmontauz– Ondorioa: batu erabilitako argudioak eta itzuli

defendautako tesira.

Zer idatzi Dunban

• Kazetaritza generoa aukeratuteko orduan, kontuan izan behar dogu zer idatzi gura dogun.

• Dunbarako aproposak dira txangoak, jardunaldiak, alkar trukeak beste eskolakoakaz eta beste edozein ekintza. Ez dira egokiak testu liburuetako ikasgaiak.

Euskera idatzia

• Eskolako idazlanetan erabilten dan euskeran idatzi behar dira Dunbarako testuok.– Euskara Batuan– Bizkai euskeran.

Bizkai euskerea ikusteko ez daukagu astirik hemen (gitxienez 10 ordu beharko litzatekez), baina Begitun ez daukagu arazorik batuatik gure eredura pasetako.

Gurasoen parte hartzea

• Ez dot dudarik egiten zuok neuk baino askoz hobeto dakizuela gurasoak inpliketan umeen ekintzetan eta seguru honen gainean egin dozuela hausnarketearen bat.Ariketa: Ipini taldeka eztabaidatu eta talde bakotxean idea bat edo bi jaso. Gero, danon aurrean esan, idea guztiak batu eta baloretako.