Haur soldaduak, eskubiderik gabeko haurrak (1)

Preview:

DESCRIPTION

Haur soldaduen eskubideak lantzeko powerra.

Citation preview

HAUR SOLDADUAK, ESKUBIDERIK GABEKO HAURRAK

FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA

Haurrak borrokako lehen lerroan egoten dira, batzuetan inolako babesik gabe.

6. art. Bizitzeko eskubidea

Sarri, haurrak indarrez errekrutatzen dituzte, eta haietako batzuek senideak hil behar izan dituzte, talde armatuan sartzeko.

7. art. Gurasoekin egoteko eta heziketa haien eskutik jasotzeko eskubidea

Taldean integratzeko, haurrek alde batera utzi behar dituzte beren erreferentziak eta iritziak, eta taldearenak berenganatu. Aldatu egiten dira erabat, eta izena ere aldatu behar izaten dute.

8. art. Nork bere nortasuna izateko eskubidea

Haurrek indarkeria eta tratu txarrak jasaten dituzte, borroketan ez ezik, baita kanpamenduko egunerokotasunean ere. Zigor gisa, esaterako, lo egitea edo jatea debekatu diezaiekete, edo katez lotu ditzakete, edo kolpatu.

19. art. Indarkeria mota ororen aurkako babesa jasotzeko eskubidea 37. art. Estatuak arduratuko dira haurrek torturarik edo/eta zigor krudel, anker edo umiliagarririk jasotzen ez dutela bermatzeaz (…); ezein haurri ezin zaio askatasuna ukatu modu ilegal edo bidegabean.

Neska soldaduek borrokalarien bortxaketak eta bestelako abusuak jasan behar izaten dituzte sarri (eta mutilek, batzuetan). Esklabo sexual bilakatzen dira, eta haien borreroak oso gutxitan epaitzen dituzte.

34. art. Hitzarmena sinatzen duten estatuek konpromisoa hartuko dute haurrak sexu-esplotazio orotatik eta sexu-indarkeria orotatik babesteko.

Nahiz eta haurrek lehen laguntza jasotzen duten zauriak edo gaixotasun onberak izanez gero, kasu gehienetan ez dago tratamendurik gaixotasun larriagoentzat. Sexu bidez kutsatzen diren gaixotasunak izaten dira heriotza askoren jatorria.

24. art. Ahalik eta osasun-egoera onena izateko eta zerbitzu medikoak erabiltzeko eskubidea

Sarri, talde armatuek janaria eta jantziak edukitzeko aukera izango dutela aginduta erakartzen dituzte haurrak, baina, egiatan, oso gutxitan jasotzen dute elikadura nahikoa eta orekatua. Estalperik gabe bizi dira, babesik gabe eta miserian.

27. art. Bizi-maila egokia edukitzeko eskubidea (garapen fisikoa, mentala, espirituala, morala eta soziala ahalbidetuko dituena)

Haur soldaduak ez dira eskolara joaten, eta eskola-atzerapen handia dute. Gerrarako bakarrik prestatzen dituzte.

28. art. Hezkuntza-eskubidea

Normalean, ez dute atseden hartzeko eta behar adina lo egiteko aukerarik (funtsezkoa, garapen fisiko, intelektual eta sozialerako), nahiz eta tarteren bat izan dezaketen futbolean aritzeko edo beste modu batean entretenitzeko.

31. art. Atsedenerako eta aisiarako eskubidea

Haur soldaduek bortxazko lanak egin behar izaten dituzte, ordaindu gabeak eta oso-oso arriskutsuak.

32. Esplotazio ekonomikoaren kontrako babesa jasotzeko eskubidea

Recommended