1
Nola sortzen dira izarrak? Unibertsoan barreiaturik dagoen izarrarteko hautsa gra- bitatearen eraginez kontzentratu eta konprimitzean sortzen dira izarrak. Konpresioaren eraginez berotzen hasten dira, nukleoan erreakzio termonuklearrak gertatzeko behar den tenperatura lortu arte (milioika gradu). Orduan izar gaztea energia kanpora igortzen hasiko da; diagramako serie nagu- siko izarra izango da. Pixkanaka hidrogenoa agortzen joango da nukleoan, eta gero eta tenperatura handiagoa beharko da helio-nukleoak fusionatu eta elementu astunago bilakatzeko. Helioa nukleoan kontzentratu eta fusio-erreakzioak pixkana- ka kanpoaldera hedatzen dira: izarra beroago eta argiago bilakatu eta bere materia hedatu egingo da, baina energiaren parte bat barnean harrapaturik geldituko da. Izar erraldoi bilakatuko da, azkarrago zenbat eta masa handiagoa duen; oso handia bada, supererraldoi bihurtzera iritsiko da eta nukleoa gero eta astunagoa izango da. Izar erraldoiaren hurrengo fasea masak erabakiko du. Hiru aukera daude: Eguzkia bezalakoak edo txikiagoak direnei, erraldoi gorri bilakatu ondoren hidrogenoa kanpoaldean agortu eta, pixka- naka, nano zuri bilakatuko dira; haien nukleoa emeki-emeki txikiagotzen joango da. Gainazaleko tenperatura txikia izan- go da eta, zenbaitetan, izarra lehertu egin daiteke (supernoba). Eguzkia baino masa handiagoa dutenean, gainazala nukleo- rantz ‘erori’ egingo da eta, atomoaren nukleoak desintegra- turik, protoi eta elektroi askeen arteko erreakzioetatik neu- troiak sortuko dira: izarra neutroi-izar edo pultsare bilakatu- ko da; neutroiak elkartu egingo dira eta izarrak dentsitate ikaragarria eta dimentsio txikia izango du. Azkenik, izarra- ren masa oso handia bada, grabitazio-indarra eta eremu elek- tromagnetikoak itzelak izango dira; materia eta energia ber- tan harrapaturik geldituko dira, espaziora irten ezinik. Izarrak ez du irradiaziorik igorriko orduan: zulo beltza izan- go da. Ikustezina izango da beraz, baina haren inguruko materia erakarri egingo du eta horri esker, zeharka bada ere, beha daitezke zulo beltzak. NANO ZURIAK MASA txikiko izarrak dira nano zuriak, gainazaleko tenperatura altua, baina argitasun txikia duena (Lurraren neu- rriko erradioa eta Eguzkiak adinako masa izan dezakete). Masa txikiko iza- rren eboluzioaren azken aldia adieraz- ten dute. SUPERNOBA OSO masa handiko izarra da, bere bila- kabidean maila aurreratu batera iritsiz gero lehertu egiten dena, eta leherketa- ren ondorioz, bere distira 10 10 handiago- tzen duena. Desagertzeko hainbat urte behar ditu eta tarte horretan dagoen galaxiaren argitasuna gainditzen du. Esne-Bidean, hogeita hamar bat urtean behin jazotzen dira horrelakoak. Supernoba, izar batek helio osoa erre eta kolapsatzen denean gertatzen da. PULTSAREA PULTSAREAK ardatzarekiko oso azkar biratzen ari diren neutroi-izarrak direla uste da, 20 km-ko diametroa baino ez dutenak eta supernobak kolapsatu oste- an, izarraren materia izugarri konpri- matzen denean eratzen direnak. Gainazaleko neutroiak desintegratu egiten dira, protoiak eta elektroiak ema- nez. Partikula kargatu hauek gainazale- tik aldentzen direnean, izarraren eremu magnetikoak harrapatzen ditu eta horrekin batera jirabiraka ibiltzen dira. Ia argiaren abiadura lortu arte azelera- tzen dira partikulok eta sinkrotroi efek- tuaren bidez erradiazio elektromagneti- koa igortzen dute. Erradiazioa pultsare- aren polo magnetikoetan zehar igortzen da pultsu indartsu moduan. Polo mag- netikoa eta errotazio-poloa ez datoz bat; pultsarearen errotazioaren ondorioz, prezesioa gertatzen da, eta erradiazioak norabidea aldatzen du etengabe. Egun 400 pultsare baino gehiago eza- gutzen dira; gehienak Esne-Bidearen planoan kontzentraturik daude. Nahiz eta guztiek antzeko jokabidea erakutsi, aldaketa nabarmenak daude beren perio- doen luzeran. Pultsarerik mantsoenak lau bat segundoko periodoa du, azka- rrenak aitzitik, 1,55 milisegundo baino ez du behar bira osatzeko. ZULO BELTZA MATERIA eta are argia ere bere baitara erakartzeko eta bertatik irteten ez uzte- ko adinako eremu grabitatorioa sortzen duen gorputza da zulo beltza. Beren masa handiaren eraginez kolapsatuta- ko supernoba erraldoien ondoriozko objektuak direla uste da, leherketa eta gero areago uzkurtu direnak. Uniber- tsoko zenbait izarretan, materiak berta- tik ihes egiten duela eta puntu baten inguruan kiribiltzen dela detektatu dute zientzialariek. IZAR-MOTAK ZERUAREN IRUDIKAPENA

011izarrak

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: 011izarrak

Nola sortzen dira izarrak?

Unibertsoan barreiaturik dagoen izarrarteko hautsa gra-bitatearen eraginez kontzentratu eta konprimitzean sortzendira izarrak. Konpresioaren eraginez berotzen hasten dira,nukleoan erreakzio termonuklearrak gertatzeko behar dentenperatura lortu arte (milioika gradu). Orduan izar gazteaenergia kanpora igortzen hasiko da; diagramako serie nagu-siko izarra izango da. Pixkanaka hidrogenoa agortzen joangoda nukleoan, eta gero eta tenperatura handiagoa beharko dahelio-nukleoak fusionatu eta elementu astunago bilakatzeko.Helioa nukleoan kontzentratu eta fusio-erreakzioak pixkana-ka kanpoaldera hedatzen dira: izarra beroago eta argiagobilakatu eta bere materia hedatu egingo da, baina energiarenparte bat barnean harrapaturik geldituko da. Izar erraldoibilakatuko da, azkarrago zenbat eta masa handiagoa duen;oso handia bada, supererraldoi bihurtzera iritsiko da etanukleoa gero eta astunagoa izango da. Izar erraldoiarenhurrengo fasea masak erabakiko du. Hiru aukera daude:Eguzkia bezalakoak edo txikiagoak direnei, erraldoi gorribilakatu ondoren hidrogenoa kanpoaldean agortu eta, pixka-naka, nano zuri bilakatuko dira; haien nukleoa emeki-emekitxikiagotzen joango da. Gainazaleko tenperatura txikia izan-go da eta, zenbaitetan, izarra lehertu egin daiteke (supernoba).Eguzkia baino masa handiagoa dutenean, gainazala nukleo-rantz ‘erori’ egingo da eta, atomoaren nukleoak desintegra-turik, protoi eta elektroi askeen arteko erreakzioetatik neu-troiak sortuko dira: izarra neutroi-izar edo pultsare bilakatu-ko da; neutroiak elkartu egingo dira eta izarrak dentsitateikaragarria eta dimentsio txikia izango du. Azkenik, izarra-ren masa oso handia bada, grabitazio-indarra eta eremu elek-tromagnetikoak itzelak izango dira; materia eta energia ber-tan harrapaturik geldituko dira, espaziora irten ezinik.Izarrak ez du irradiaziorik igorriko orduan: zulo beltza izan-go da. Ikustezina izango da beraz, baina haren ingurukomateria erakarri egingo du eta horri esker, zeharka bada ere,beha daitezke zulo beltzak.

NANO ZURIAKMASA txikiko izarrak dira nano zuriak,gainazaleko tenperatura altua, bainaargitasun txikia duena (Lurraren neu-rriko erradioa eta Eguzkiak adinakomasa izan dezakete). Masa txikiko iza-rren eboluzioaren azken aldia adieraz-ten dute.

SUPERNOBAOSO masa handiko izarra da, bere bila-kabidean maila aurreratu batera iritsizgero lehertu egiten dena, eta leherketa-ren ondorioz, bere distira 1010 handiago-tzen duena. Desagertzeko hainbat urtebehar ditu eta tarte horretan dagoengalaxiaren argitasuna gainditzen du.Esne-Bidean, hogeita hamar bat urteanbehin jazotzen dira horrelakoak.Supernoba, izar batek helio osoa erreeta kolapsatzen denean gertatzen da.

PULTSAREAPULTSAREAK ardatzarekiko oso azkarbiratzen ari diren neutroi-izarrak direlauste da, 20 km-ko diametroa baino ezdutenak eta supernobak kolapsatu oste-an, izarraren materia izugarri konpri-matzen denean eratzen direnak.Gainazaleko neutroiak desintegratuegiten dira, protoiak eta elektroiak ema-nez. Partikula kargatu hauek gainazale-tik aldentzen direnean, izarraren eremumagnetikoak harrapatzen ditu etahorrekin batera jirabiraka ibiltzen dira.Ia argiaren abiadura lortu arte azelera-tzen dira partikulok eta sinkrotroi efek-tuaren bidez erradiazio elektromagneti-koa igortzen dute. Erradiazioa pultsare-aren polo magnetikoetan zehar igortzenda pultsu indartsu moduan. Polo mag-netikoa eta errotazio-poloa ez datoz bat;pultsarearen errotazioaren ondorioz,prezesioa gertatzen da, eta erradiazioaknorabidea aldatzen du etengabe.

Egun 400 pultsare baino gehiago eza-gutzen dira; gehienak Esne-Bidearenplanoan kontzentraturik daude. Nahizeta guztiek antzeko jokabidea erakutsi,aldaketa nabarmenak daude beren perio-doen luzeran. Pultsarerik mantsoenaklau bat segundoko periodoa du, azka-rrenak aitzitik, 1,55 milisegundo bainoez du behar bira osatzeko.

ZULO BELTZAMATERIA eta are argia ere bere baitaraerakartzeko eta bertatik irteten ez uzte-ko adinako eremu grabitatorioa sortzenduen gorputza da zulo beltza. Berenmasa handiaren eraginez kolapsatuta-ko supernoba erraldoien ondoriozkoobjektuak direla uste da, leherketa etagero areago uzkurtu direnak. Uniber-tsoko zenbait izarretan, materiak berta-tik ihes egiten duela eta puntu bateninguruan kiribiltzen dela detektatudute zientzialariek.

IZAR-MOTAK

ZERUAREN IRUDIKAPENA