10. Ikasgaia - Erruduntasuna Eta Egozpen Pertsonala

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 10. Ikasgaia - Erruduntasuna Eta Egozpen Pertsonala

    1/6

    Erruduntasuna eta Egozpen Pertsonala

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    83

    Hamargarren Ikasgaia

    Hamargarren Ikasgai

    honetan,

    Zigorgarritasunaren

    azterketarekin hasiko

    gara, honen inguruko

    teoria orokorra

    azalduko dugularik eta

    bere elementuak

    zeintzuk diren aipatuz.

  • 7/28/2019 10. Ikasgaia - Erruduntasuna Eta Egozpen Pertsonala

    2/6

    10. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    84

  • 7/28/2019 10. Ikasgaia - Erruduntasuna Eta Egozpen Pertsonala

    3/6

    Erruduntasuna eta Egozpen Pertsonala

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    85

    10.Ikasgaia: Erruduntasuna etaEgozpen Pertsonala

    Orain arte egindako balorazioa guztiz objektiboa eta ez-pertsonalizatua izan da. Hemendik

    aurrera, aztertu beharko dugu pertsonaren, hau da, subjektu aktiboaren inguruabar

    pertsonalak. Izan ere, beharrezkoa izango da ere erruduntasuna egotea delitua dagoela

    baieztatu ahal izateko. Garrantzitsua da zenbait kasutan subjektu aktiboa ez delako gai bere

    portaera ulertzeko.

    10.1Kontzeptu eta elementuakKategoria honen helburua izango da, aztertzea ea portaera tipiko eta zuzenbide kontrakoa

    subjektu aktibo konkretuari egoztea posible den. Hau da, ea galdagarri zitzaion subjektu

    aktiboari araua errespetatzea. Aztertu beharreko bariableak desberdinak izango dira:

    psikikoak, biologikoak eta abar.

    Erruduntasunean aztertu beharreko elementuak honako hauek izango dira, denak bete behar

    direlarik.

    a) Egozgarritasuna:Subjektu bat erruduna dela ziurtatzeko, egozgarria dela zurtatu behar da. Honek gaitasun

    psikiko minimo bat galdatzen du. Heldutasun hori, puntu bateraino baldintza batzuekin

    konektatuta egongo da. Beraz, hemen aztertu beharrekoa izango da adina, gaixotasun

    mentalak, droga-menpekotasunak eta abarrekoak.

    b) Zuzenbide kontrakotasunaren ezagutza:Abiapuntua bada, estatu demokratiko batean, debekatuta ez dagoena baimenduta dagoela,

    pentsa daiteke, pertsona batek debekua ezagutzen ez badu, ez legokeela arrazoirik esateko

    pertsona horri galdagarri zitzaiola araua errespetatzea.

    Hau arau orokor gisara ezartzen da, baina bere abardurak egin beharko dizkiogu.

    c) Beste portaera baten galdagarritasuna:Honen abiapuntua da zuzenbidea gizabanako arruntentzat eta egoera arruntak arautzeko

    diseinatuta dagoela. Dena den, zenbait egoera egongo dira zeinetan debekuak ez duten

    dimentsio berdina izango honengatik hain zuzen ere, zuzenbidea egoera arruntak arautzeko

    pentsatuta dagoelako. Izan ere, egoera berezi horietan, gerta daiteke pertsona bat hiltzera

  • 7/28/2019 10. Ikasgaia - Erruduntasuna Eta Egozpen Pertsonala

    4/6

    10. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    86

    kondenatzea (itsasontziaren adibidea, beharrizan egoera aipatu genuena).

    Hauek izango dira, beraz, erruduntasunak aztertu beharko dituen elementuak, banan-banan.

    10.2Funts MaterialaHemen aztertu beharko dugu zergatik den galdagarri erruduntasuna norbait kondenatu ahal

    izateko. Beraz, zein da funtsa erruduntasuna galdatzeko delitua egon dadin.

    Erruduntasunaren atzean dagoena da, alde batetik, hautamen arazoa (problema de la

    eleccin) eta, bestetik, motibagarritasuna.

    10.2.1 Hautamen arazoaHautamen arazoari dagokionez, hau funtsa dela esaten badugu, esan beharra dago ikuspuntu

    liberalista batek baldintzatzen duela (Pufendorf, XVII). Honek esan nahi du, pertsonak duen

    ikuskera erabat idealista dela.

    Liberalismoak, pertsona ideal bat bezala ikusten zuen; hau da, perfekzio eredu bat. Horrek

    zeukan ondorioa zen, beraiek ondorioztatzen zutela gizakia guztiz askea zela eta beraz, ez

    zuela ezer ez baldintzatzen. Berdin zuen nor zen pertsona hori, guztiak aske baitziren

    ikuspuntu horretatik. Beraz, gizabanakoa askea den heinean, berak erabakiko du nola jarduten

    duen.

    Beraz, hautamen arazoari dagokionez gertatzen dena da, ez duela ondo erabaki nola jardun;

    hau da, bere askatasuna gaizki erabiltzen du.

    Ondorioz, irizpide honen arabera, delitua burutzean, askatasunaren erabilera okerra egiten da.

    Honi egiten zaion kritika garrantzitsuena da, demostraezina dela. Autore batzuk diote

    subjektuak jarduten duen momentuan, une hori errepika-ezina dela. Beraz, zaila da beste era

    batera jardutea, bere bizitza osoaz baldintzaturik dagoelako subjektuak. Beraz, demostratu

    daiteke benetan momentu horretan pertsona hori guztiz askea zela?

    Autore hauen iritzia da benetan askeak ez garela jarduterakoan, gure bizitzak ezarritako

    baldintza guztiak gure gain erortzen direlako.

    Azpimarratu beharreko beste gauza bat da, neurozientzia geroz eta gehiago lotzen dela

    zuzenbide penalarekin; hau da, gure zama edo karga genetikoak baldintzatzen gaituela maila

    bateraino eta beraz, askatasun hori zalantzan jarri behar dela.

    10.2.2 Motibagarritasuna.Hau Mir Puig-en planteamendua izango da. Honek planteatzen dituen irizpideak izango dira,

    alde batetik, arau penal baten helburua beti izango dela subjektuak motibatzea arauak bete

  • 7/28/2019 10. Ikasgaia - Erruduntasuna Eta Egozpen Pertsonala

    5/6

    Erruduntasuna eta Egozpen Pertsonala

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    87

    ditzaten. Beraz, arau penalak mezuak bidaltzen dituzte.

    Baina, zenbait kasutan arauak ez gaitu motibatuko eta beraz, motibatua izateko gaitasun falta

    baten aurrean egongo ginateke. Adibidez, gaixotasun mental bat duen pertsona batek ez badu

    araua ulertzen, ez du mezurik jasoko eta ez da motibatuko.

    Gainera, aspektu garrantzitsu bat aipatzen du. Izan ere, printzipioz esan dugun moduan,

    arauak pertsona arruntentzat pentsatuta daudela eta beraz, gaixo bat zigortuko bagenu

    pertsona arrunt baten moduan, berdintasun printzipioa urratuko litzateke. Izan ere, desberdin

    diren bi egoera berdin tratatuko genituzke.

    Aipatutako azken puntu horri loturik, autore batzuk esaten dute desberdintasun soziala ere

    eragina duela motibagarritasunean. Hala ere Mir Puig-en hitzetan, ez dute era berean eragiten.

    10.3Erruduntasuna baztertzen duten kausen ondorioak.Pertsona bati salbuesle oso bat aplikatuz gero, lehenik eta behin zigorrik ez da ezarriko.

    Subjektua ez da erruduna izango eta beraz delituaren elementu funtsezko bat egongo da eta

    beraz, ez da deliturik egongo. Hala ere, aukera egongo da segurtasun neurriak aplikatzeko

    arriskugarritasun pronostiko bat egongo balitz. Hau da, gaitasuna ez duen pertsona pronostiko

    txar bat izango balu eta aurreikusgarria balitz delituak burutuko dituela, segurtasun neurriak

    aplikagarri izango dira.

    Erruduntasuna baztertzean, erantzukizun zibila mantenduko da, zuzenbidekontrakotasunarekin gertatzen ez den moduan.

  • 7/28/2019 10. Ikasgaia - Erruduntasuna Eta Egozpen Pertsonala

    6/6

    10. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    Zigor Zuzenbidea II

    88