6
10. Gaia: 1959tik 1973ra, Espainiako ekonomia inoiz ez bezalako abian hasi zen eta herrialde industrializatuen talde txikian sartu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Europako herrialdeak oparotasun boladan baitzeuden, baita Espainia ere. Frankismoa ederki baliatu zen ekonomia-garapenaz erregimenaren aldeko propaganda egiteko eta ekonomia bilakatzeaz gain gizartea ere bilakatu zen baina politikan berrikuntza sakonik ez ziren egin, immobilismoa ezarrita ez zen demokraziaren aldeko pausurik eman, ondorioz, erregimenari aurre egiteko mugimenduak egon ziren, adibidez langileen, ikasleen eta auzokideen protestak. 1.ESPAINIAKO EKONOMIAREN ALDAKETA. 1950ko hamarkadaren erdialdean ekonomia garatzeko aukerak egon ziren, ekonomia mendebaldeko mundura ireki zen. 1957an osatutako gobernuak, 1960ko hamarkadan norabidea aldatu zuen frankismoaren bi garaien arteko trantsizioari hasiera emanez: autarkiatik teknokrataraino, politikari-belaunaldi berria. Teknokraten arabera, ekonomia-hazkundea gizartearen- egonkortasunaren bermea zen eta diktadura horren alde egin zuen, teknokrata gehienek Opus Deiko kideak ziren, hala nola Lopez Rodó edo Lopez Bravo. 1950eko hamarkadaren bukaerako ekonomia-abagune txarrak eragindako norabide-aldaketa izan zen: Espainiako Bankuaren erreserbak agortzea, inflazioa igotzea eta aurrekontu-desoreka handia, Espainia isolamendutik atera berria zelako. Egoera ekonomikoa konpontzeko lehen ekintza Egonkortasun Plana (1959) izan zen, plan hau bi helburu zituen; Estatuaren esku-hartze handiarekin bukatzea eta merkataritza eta finantzak liberizatzeko oztopoak kentzea. Plana 3 ardatz handi zituen: 1) Ekonomia egonkortzea. 2) Ekonomiaren barne liberazioa 3) Ekonomiaren kanpo liberazioa, %50 debaluatu zen pezeta dolarrekiko. Konpromiso horien ondorioz, nazioarteko hainbat erakunde Espainiari diru-maileguak eman zizkioten eta hori ekarri zuen Espainiako ekonomia nazioarteko merkatuetan txertatzea. 1960ko hamarkadan, egonkortasun-ekimenari Ekonomia eta Gizartea Garatzeko Plana gehitu zitzaion. Guztira hiru plan onetsi ziren

10.Gaia

  • Upload
    enara

  • View
    227

  • Download
    6

Embed Size (px)

DESCRIPTION

nn

Citation preview

10. Gaia:

1959tik 1973ra, Espainiako ekonomia inoiz ez bezalako abian hasi zen eta herrialde industrializatuen talde txikian sartu zen, Bigarren Mundu Gerraren ondotik, Europako herrialdeak oparotasun boladan baitzeuden, baita Espainia ere. Frankismoa ederki baliatu zen ekonomia-garapenaz erregimenaren aldeko propaganda egiteko eta ekonomia bilakatzeaz gain gizartea ere bilakatu zen baina politikan berrikuntza sakonik ez ziren egin, immobilismoa ezarrita ez zen demokraziaren aldeko pausurik eman, ondorioz, erregimenari aurre egiteko mugimenduak egon ziren, adibidez langileen, ikasleen eta auzokideen protestak.

1.ESPAINIAKO EKONOMIAREN ALDAKETA.1950ko hamarkadaren erdialdean ekonomia garatzeko aukerak egon ziren, ekonomia mendebaldeko mundura ireki zen. 1957an osatutako gobernuak, 1960ko hamarkadan norabidea aldatu zuen frankismoaren bi garaien arteko trantsizioari hasiera emanez: autarkiatik teknokrataraino, politikari-belaunaldi berria.Teknokraten arabera, ekonomia-hazkundea gizartearen- egonkortasunaren bermea zen eta diktadura horren alde egin zuen, teknokrata gehienek Opus Deiko kideak ziren, hala nola Lopez Rod edo Lopez Bravo.1950eko hamarkadaren bukaerako ekonomia-abagune txarrak eragindako norabide-aldaketa izan zen: Espainiako Bankuaren erreserbak agortzea, inflazioa igotzea eta aurrekontu-desoreka handia, Espainia isolamendutik atera berria zelako. Egoera ekonomikoa konpontzeko lehen ekintza Egonkortasun Plana (1959) izan zen, plan hau bi helburu zituen; Estatuaren esku-hartze handiarekin bukatzea eta merkataritza eta finantzak liberizatzeko oztopoak kentzea. Plana 3 ardatz handi zituen:1) Ekonomia egonkortzea.2) Ekonomiaren barne liberazioa3) Ekonomiaren kanpo liberazioa, %50 debaluatu zen pezeta dolarrekiko.Konpromiso horien ondorioz, nazioarteko hainbat erakunde Espainiari diru-maileguak eman zizkioten eta hori ekarri zuen Espainiako ekonomia nazioarteko merkatuetan txertatzea. 1960ko hamarkadan, egonkortasun-ekimenari Ekonomia eta Gizartea Garatzeko Plana gehitu zitzaion. Guztira hiru plan onetsi ziren eta guztiak lau urte irauten zuten (1964-1968, 1968-1971, 1971-1975)Gobernua Garapen Planaren Komisaria bat sortu zuen eta Lpez Rod izendatu zuten komisarioa, Estatutik beretik Espainiako ekonomiaren hazkundea eragiteko, sektore publikoaren jarduera programatuz eta inbertitzaile pribatuei informazioa nahiz eta aurreikuspena eskainiz.Planok bi jarduketa-ildo handirik ekin zioten: batetik, egiturazko ekintzei eta bestetik, garapen-poloei (leku konkretu bat hartu eta garatu).Garapen Planek, ekimen pribatua azpiegituraz (elektrifikatzea, petrolio-findegiak, errepideak) eta oinarrizko gaiz (altzairua, ikatza, aluminioa) hornitu zuten, eta horrek industria-hazkundea sustatu zuen.

2.DESARROLLISMO EKONOMIKOA.1959tik 1973ra Espainiako ekonomia oso nabarmen hazi zen. Industriagintza Espainiako ekonomia hedatzeko eragile nagusia izan zen, eta 1963tik 1973ra industria-ekoizpena %10 hazi sen, produktibitatea hobetu zen, ekipo-ondasunak fabrikatzen zituzten, prezioak jaitsi ziren ( eta horrek esplotazioak sustatu zituen), soldatak igo ziren, kontsumoa igo zen eskariak igo zirelako lehiakortasunaren ondorioz, industriaren hainbat sektore garatu ziren (adibidez energia-industria, burdingintza, ontzigintza eta automobilgintza) tradiziozko lekuetan (Bizkaia, Katalunia, Asturias) eta baita sortu ziren industria-gune berriak ( Valentzia, Ferrol, Sevilla)Ekonomia-eraldakuntzek nekazaritza tradizionala delakoren krisia eragin zuten: soldata apalak, minifundismoa, latifundioa beraz, landa exodoa eragin zuten jendearen errenta hobetzeko helburuarekin. 1960ko hamarkarraldian Espainiako ekonomiak hirugarren sektorera jotzeko prozesua eragin zen, hala nola turismoa eta 1960 hamarraldiko turismo booma izenekoa eragiteko ( Benidorm).Ekonomia-hazkundearen aldi luzean, BPG Europako batez bestekoaren gainetik hazi zen eta biztanle bakoitzeko errenta perka-pita %40 igo zen 1960tik 1975era eta industriaren eta zerbitzuen sektoreetara bideratu zirela. Ekonomia teknologiaren eta atzerriko inbertsioen mende-mendean zegoen.

3.DEMOGRAFIA HAZKUNDEA ETA GIZARTE ALDAKETA.1960ko ekonomia-hedapenak demografia-hazkundea sustatu zuen.1960ko hamarraldian 30.4 milioi biztanle izatetik 1970ean 33. Milioi izatera igaro zen. Hori gertatzeko bi arrazoi egon ziren, bata izan zen demografia-hazkundearen iturburua: batetik hilkortasuna jaitsi zela eta bestetik heriotza-tasa kontrolatu zen bizi baldintza hobeagoen ondorioz. Baby-Boom ere gertatu zen. Demografia-hazkundearekin batera migrazio-mugimendu nabarmenak gertatu ziren. 1960ko hamarkadan, landa-exodo izugarria gertatu zen, emigratzaile gehienak nekazaritza-lurraldeetatik abiatu ziren, bereziki Andaluziatik, Extremaduratik Espainiako eta Europako hiri industrialetara (Frantzia, Alemania, Suitza eta Belgika). Barne-migrazioak era gertatu ziren :1962tik 1973ra lau milioi lagun beste toki batera joan ziren, konkretuki garapen ekonomiko handieneko lekuetara, adibidez, Mandilen, Katalunian, Euskadin Beraz, Espainiako lurraldeen arteko demografia- eta ekonomia-desoreka nabarmenak areagotu zituzten. Herriak jendez hausten hasi ziren eta batez ere gazterik gabe gelditu ziren eta ondorioz, txabolismoa eta gaizki hornituriko auzoak zabaldu ziren. Industria-ekonomia garatzeak gizarte-eta lanbide-egitura eraldatu zituen eta behin betiko finkatu zen gizarte kapitalista industrializatua. Egitura berriarekin batera industria-langileen 2 sektoreen kopuruak ere egin zuen gora, soldatapeko guztiek industrializatuenetan kokatuak ( Katalunia, Madril, Euskadin, Asturias (periferian)) eta hiriko burgesia finkatzea ere.Ekonomian egondako aldaketak gizarte eta kulturan aldaketak eragin zituen, adibidez:Espainian kontsumo-gizarte modernoa esaten zaiona zabaldu zen. Hezkuntza-eskaria nabarmen hedatu zen eta 1970eko Hezkuntzari buruzko Lege Orokorrak hezkuntza sistema eraldatu zuen.Familia-egituran aldaketa esanguratsuak gertatzen hasi ziren eta familia nuklearrak zabalduz joan ziren. Emakumeen eskubideen aldarrikapenak mugimendu feminista berria sorrarazi zuen.II Kontzilioari jarraiki Eliza berritu zen. Gizarte-aldaketak oposizio mota berri bat eragin zuen, erregimena demokratizatzea eskatzeaz gain, askatasun politikoak eta sindikala ere aldarrikatzen ziren. 4.ERREFORMISMO FRANKISTA ETA IMMOBILISMOA.Ekonomia eta gizartea sakon eraldatu ziren giro hartan, hura aldaketa demokratikorik gabeko irekiera-saio bat izan zen, erakundeak erreformatzeko eta erregimenaren jarraipena ziurtatzeko. Kanpoalderako irekierak, ekonomia-garapenak eta gizartea errotik eraldatzea eragin zuen gobernua zenbait politika-erreforma egin beharra, frankismoaren alderdirik gogorrenak mozorrotzeko. Carrero Blanco almiranteak gora egin zuen politikan eta hori eragin zuen Opus Deiri lotutako teknokrata gehiago egotea, 1962az geroztik gobernu guztien ministro teknokratak izan zituzten adibidez Ullastres, Lopz Rod eta Manuel Fraga Iribarne ( Informazio eta Turismo ministroa)Gobernuen helburu nagusia ekonomia-garapena bultzatzea izan zen, baina aldi berean, berrikuntza-politikoa sustatu zuten erakundeak modernizatzeko. Horrela, gobernuek uste zuten desarrollismoak frankismoa errotuko zutela eta legedian berrikuntzak eginez gizarte-ongizatea hobetuko zela.Gobernua ildo berria ikusita, legediari bultzada eman behar izan zitzaion; lehenik eta behin, gerraondoko erakundeak eta zapalketa-legeak birmoldatu ziren eta 1963an Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortu zen ( Gaurko audiencia nacional) eta 1963an ere apirilean Julin Grimau komunista exekutatu zuten.1966an, Fraga Iribarne Prentsa Lege bat sustatu zuen, zentsura ezabatzeko eta aldizkari berri batzuk eta ordura arte debekatutako liburu batzuk argitaratzeko; urte berean Estatuaren Lege Organikoa onetsi zen erreferendum baten bitartez. 1967an Gizarte Segurantzaren Legea onetsi zen, Estatuaren konturako gizarte-estaldura handitzeko eta horrela nolabaiteko ongizate-Estatua hasi zen eraikitzen. 1969an Ondorengotza Legea argitaratu zen non Francok Joan Karlos Borboikoa bere oinordekoa izendatu zuen. (Joan Borboiko-aren semea). Printzea oinordeko izendatzeak amaiera eman zien Joan Borboikoaren asmoei, pentsatzen baitzuen bera izango zela oinordekoa eta ez bere semea. Nazioarteko harremanak:1962ean, Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera egin zuen eta ezezkoa eman zioten Estatu ez demokratikoa zelako (1986 sartu zen azkenean), hala eta guztiz ere 1970ean Lehentasunezko Akordio bat sinatzea lortu zen.Immobilismoaren garaipena:Gobernuaren barruan batzuk irekieraren aldekoak ziren eta beste batzuk immobilista hutsak eta gobernuko sektore immobilistenek Prentsa Legeak ekarritako irekiera informatiboari egoitzi(bota) zioten haien izen ona zikintzearen errua eta gobernu berriko presidenteordea (Carrero Blanco) erregimenaren barne-politika gogortu beharra azpimarratu zuen eta ondorioz Prentsa Legea murriztu zen eta zapalketa gogortu. Horrela, gobernuak hala erabakita, zenbait delituri berriro matxinada militarraren izaera eman zitzaien eta Salbuespen-egoera(kontrol militarra nagusitu, toque de queda) 1969tik 1970ra maiz ezarri ziren. Burgosko gerra-kontseiluan(1970an) fiskalak ETAko hainbat kideren aurka sei heriotza-zigorra eskatutakoan, gizartean horren kontrako mugimendu handia sortu zen eta Franco barkamen-eskubidea erabili zuen baina horrek ez zuen inolako aldaketa politikorik ekarri eta behin eta berriz oposizioa zapaltzeari ekin zion. Giro hartan, Franco berak eta Carrero Blanco babestutako jarrera immobilista atera ziren garaile besteen gainetik eta orokorrean ezarritako zigorrak gogortu ziren. 6.GIZARTE GATAZKAK ETA OPOSIZIO POLITIKOA.1960ko eta 1970ko hamarraldietako ezaugarriak gizarte-gatazkak nabarmenak izan ziren, baita Francoren aurkako oposizioari gero eta egituratuagoa zegoen.Horrela, 1960ti 1975era, nabarmen handitu zen lan-gatazken kopurua; batez ere betidanik sindikatuak eta aldarrikapenak sustraiturik egondako tokietan areagotu ziren: Euskadin, Madrilen, Bartzelonan; baina beste tokietara ere zabaldu zen, adibidez Ferrol, ValentziaSindikalismo berri bat sortu zen eta 1964an Langile Komisioak sortu ziren Sestaon Marcelino Camachoren eskutik (CCOO), lan-borroka bultzatzen zuen sindikatu independente eta demokratikoa. Legez kontrako ekintzak egon ziren( greba, boikotak) eta 1967an Unin Sindical Obrera (USO) sortu zen.Ikasleen protestak ere indarra hartu zuten, gizarte-gatazken bigarren frontea ziren, eta unibertsitateko protesten ondorioz, ikasleen sindikatu demokratikoak sortu ziren. Auzo mugimenduak ere egon ziren, auzokideek osaturiko elkarteak.Vatikanoko II.kontzilioaren proposamen berritzaileen hedapenarekin, Eliza katolikoaren barruen diktaduraren aurkako jarrerak agertu ziren eta erakunde katoliko batzuek langileen mobilizazioetan parte hartu zuten. Demokraziaren aldeko aldarrikapena armadara ere iritsi zen, zehazki ofizial talde batera Unin Militar Demcrata (UMD) taldea sortu zuena.Beraz, Frankismoaren aurkako oposizio politikoa hazi eta birmoldatu zen eta alderdi politiko zaharrek beren alderdiburuak eta jardueran berritu zuten eta erakunde berriak sortu ziren ezker muturretik liberalismo monarkikoraino.