16
L iburuak zati bi ditu. Lehenengoan, Iban Gortazar eta Naia Rodrigezek Musika Eskolearen historia azaltzen dabe. Bigarren zatiak Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak, Gontzal Mendibilen hitzaurrea, Ruper Lekueren aurkezpena eta jasotako kanta eta bertsoak doinu eta letrakaz dakarz. Iturriai garrantzia emon gura izan deutse egileak eta argazki eta guzti agertzen dira. Liburuaren aurkezpena maiatzaren 5ean, arrastiko zor- tziretan izango da Igorreko Kultur Etxean. Aprilaren 21ean, begituren 10. urteurrena ospatute- ko egin zan ekitaldiaren argazkiak dagoz 9. orrialdean. 8. eta 9. orrialdeak 163 Kultur astea Lemoan Hilaren 7tik 13ra kultur astea antolatu dau Lemoako Udalak. Esko- laumeai zein edozein adineko jenteari zuzendutako ekitaldiak egon- go dira aste osoan zehar. Ikuskizunak, filmak, antzerkia, berbaldiak... Andres Urrutia euskaltzainburuak egingo dau berbaldietako bat. 12. orrialdea Rallystoneko auto klasikoak guretik pasauko dira 10. orrialdea Arratiako Bertsolari Txapelketea hilaren 12an Zeanurin 12. orrialdea 2012ko maiatzaren 2a hamabostekaria www.begitu.org Negarran akordio bila IGORRE Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak argitara San Isidro eguneko ganadu feria prest AREATZA Karpoko jaia berreskuratuko dabe ZEANURI Santa Kurutzera igoerea mantenidu bada be, osteko Karpoko jaia ez, eta Areatzako kultura eta kirol alkarteak batu eta jai hori berreskuratu gura izan dabe. Hilaren 5ean izango da jaia. Dana dala, ez da hau alkar- teak alkarlanean egingo daben ekitaldi bakarra. Izan be, hiruhileko kultur programazinoa danon artean egiteko lantaldea sortu dabe. 6. orrialdea Orain 30 urte Ruper Lekuek eta beste ikertzaile batzuek jasotako kanta eta bertsoak argitaratu ditue Arratiako Musika Eskolak eta Zertu Kultur Elkarteak, musika eskolearen 25. urteurrena dala eta. Maiatzaren 2an, Negarrako be- harginak eta enpreseak bilerea egingo dabe akordio bila. Orain arteko bileretan ez da akordiorik lortu, eta greban eta mobilizazi- noak egiten jarraitu dabe Nega- rrakoak. Maiatzaren Lehenean, euren burrukea agertu eben ma- nifestazinoetan. 7. orrialdea Maider Yabar Igorrekoa BEGITUren 10. urteurreneko jaian. Ganaduaren, Artisautzaren eta Nekazal Produktuen XXXI. Azokea egingo dabe Zeanurin San Isidro egunean. Ia galduta dagozan baserriko behar batzuen erakustaldia be egongo da: ardiak eraistea, gaztaigintzea eta ardi mozketea, tartean. Eta arrastian idi-probak egongo dira. Egun horren inguruan beste hainbat ekitaldi antolatu dira. Holan, Bizkako Bertsolari Txapelketako eskualdeko finala Zeanurin izango da hilaren 12an. 5. orrialdea

12. orrialdea 10. orrialdea 163 - Maiatza I 012_2... · 2012-10-03 · egileak eta argazki eta guzti agertzen dira. Liburuaren aurkezpena maiatzaren 5ean, arrastiko zor-tziretan izango

  • Upload
    others

  • View
    16

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Liburuak zati bi ditu. Lehenengoan, Iban Gortazar eta Naia Rodrigezek Musika Eskolearen historia azaltzen dabe. Bigarren zatiak Arratia aldeko kanta eta bertso

zaharrak, Gontzal Mendibilen hitzaurrea, Ruper Lekueren aurkezpena eta jasotako kanta eta bertsoak doinu eta letrakaz dakarz. Iturriai garrantzia emon gura izan deutse

egileak eta argazki eta guzti agertzen dira.Liburuaren aurkezpena maiatzaren 5ean, arrastiko zor-

tziretan izango da Igorreko Kultur Etxean.Aprilaren 21ean, begituren 10. urteurrena ospatute-

ko egin zan ekitaldiaren argazkiak dagoz 9. orrialdean. 8. eta 9. orrialdeak

163

Kultur astea Lemoan

Hilaren 7tik 13ra kultur astea antolatu dau Lemoako Udalak. Esko-laumeai zein edozein adineko jenteari zuzendutako ekitaldiak egon-go dira aste osoan zehar. Ikuskizunak, filmak, antzerkia, berbaldiak... Andres Urrutia euskaltzainburuak egingo dau berbaldietako bat. 12. orrialdea

Rallystoneko auto klasikoak guretik pasauko dira

10. orrialdea

Arratiako Bertsolari Txapelketea hilaren 12an Zeanurin

12. orrialdea

2012ko maiatzaren 2ahamabostekariawww.begitu.org

Negarran akordio bila

IGORRE

Arratia aldeko kanta eta bertsozaharrak argitara

San Isidro eguneko ganadu feria prest

AREATZA

Karpoko jaia berreskuratuko dabe

ZEANURI

Santa Kurutzera igoerea mantenidu bada be, osteko Karpoko jaia ez, eta Areatzako kultura eta kirol alkarteak batu eta jai hori berreskuratu gura izan dabe. Hilaren 5ean izango da jaia. Dana dala, ez da hau alkar-teak alkarlanean egingo daben ekitaldi bakarra. Izan be, hiruhileko kultur programazinoa danon artean egiteko lantaldea sortu dabe. 6. orrialdea

Orain 30 urte Ruper Lekuek eta beste ikertzaile batzuek jasotako kanta eta bertsoak argitaratu ditue Arratiako Musika Eskolak eta Zertu Kultur Elkarteak, musika eskolearen 25. urteurrena dala eta.

Maiatzaren 2an, Negarrako be-harginak eta enpreseak bilerea egingo dabe akordio bila. Orain arteko bileretan ez da akordiorik lortu, eta greban eta mobilizazi-noak egiten jarraitu dabe Nega-rrakoak. Maiatzaren Lehenean, euren burrukea agertu eben ma-nifestazinoetan. 7. orrialdea

Maider Yabar Igorrekoa BEGITUren 10. urteurreneko jaian.

Ganaduaren, Artisautzaren eta Nekazal Produktuen XXXI. Azokea egingo dabe Zeanurin San Isidro egunean. Ia galduta dagozan baserriko behar batzuen erakustaldia be egongo da: ardiak eraistea, gaztaigintzea eta ardi mozketea, tartean. Eta arrastian idi-probak egongo dira. Egun horren inguruan beste hainbat ekitaldi antolatu dira. Holan, Bizkako Bertsolari Txapelketako eskualdeko finala Zeanurin izango da hilaren 12an. 5. orrialdea

ARRATIAKO MUSIKA ESKOLA 25 URTE / ZERBITZUAK2 begitu 1632012ko maiatzaren 2a

KANTU HERRIKOIAK

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Babesleak:

LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00S.O.S. DEIAK 112

Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraAprilaren 30etik maiatzaren 6raBadiola. Artea. Herriko Plaza 7Tel.: 94 631 73 1122:00etatik 09:00etaraGoiria. Amorebieta-Etxano.Maiatzaren 7tik 13raGoikoetxea. Dima. Ugarana 33Tel.: 94 673 70 5422:00etatik 09:00etaraMelero. Amorebieta-EtxanoMaiatzaren 14tik 20raN. Arrieta Bereciartua. Lemoa. Atutxa Sailburua 1Tel.: 94 631 30 1822:00etatik 09:00etaraSarasketa. Amorebieta-EtxanoZeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraCarazo. Karmelo Torre kalea 12. Basauri.

MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

Dima: 94 631 56 30Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 45 03 61Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90TrenakEuskotren 902 543 210

Bizkaibus* 902 222 265Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan.Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.

Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.

Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.

Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.

Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Otxandiotik urteerak:Lanegun eta zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.

Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.

Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.

Artea-BilboLanegun eta zapatuetan: 07:00, 15:30 eta 20:00.Domeketan ez dago zerbitzurik.

Bilbo-ArteaLanegunetan: 05:45, 14:15 eta 18:45.Zapatuetan ez dago 05:45ekoa.

Domeketan ez dago zerbitzurik.Zeberio-BilboLanegun eta zapatuetan: 09:15, 11:15, 13:15 eta 17:45.Jaiegunetan (Arrigorriagaraino): 08:15, 11:15, 14:15, 17:15 eta 20:15.

Bilbo-ZeberioLanegun eta zapatuetan: 08:15, 10:15, 12:15 eta 16:45ean.Jaiegunetan (Arrigorriagatik): 10:40, 13:40, 16:40 eta 19:40ean.

La Union* 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.

Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] www.begitu.orgErredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Kudeatzailea: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino taldea: Maite Arrizabalaga, Maialen Egileor, Irati Urien eta Jon Urutxurtu.Maketazinoa: Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: June Egileor, Maria Rodriguez eta Pablo Rodriguez (Lemoa eta Bedia), Julen Eskalante eta Ibai Milikua (Areatza), Iratxe Arribas eta Xabier Mendieta (Zeanuri), Berbizkunde Arroita (Zeberio), Amaia Uriarte eta Eneko Iriondo (Dima), Alaia Ozerinjauregi eta Iraitz Sagarna (Igorre) eta Peio Murgoitio (Arantzazu, Artea eta Ubide).Tiradea: 6.500 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

Ale kopurua 6.500 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

TELE

FON

O IN

TER

ESG

AR

RIA

K

ORBELAK AIREZ AIREZ

Orbelak airez airezpipertxo dultziaLandamingo zubitikdoian errekia.

Hantxe topadu nebanBirjina andreaebala orraztutenburuko ulea.

Etzala ulea zeezpazan urreaul[e]ondo bakotxekoerinoz perlea.

Ifini bihar jakoule horri zintiaehun duket kosta dalaMadrilen kanea.

Kosta bedi berrahun debai betor hobeanor izango ete daharen seme haundia.

Maria MadalenaAprostuladeanor izango ete daharen joskiliaErrege Don Felipenalaba lindia.

Iturria: Bixenta Urutxurtu Uribarri (Zeanuri 1909-Zaldibar 1995).

1983an, Itziar Gallastegik jasoa (Labayru Ikastegiko Ahozko Artxiboa).

Akats zuzenketea: begituren 162. alean Kantu Herrikoiak atal honetan "1988an, Zeanurin Udako Euskal Unibertsitateko musika taldeak jasoa" ipinten eban lekuan "2010ean, Zeanuriko Lanbreabe auzoan, Jose Ramon Arbek jasoa" ipini behar eban.

3begitu 1632012ko maiatzaren 2a

BERBETAN

Zure eretxia agertu gura badozu, Zeure Berbea atala zabalik daukazu. Ez da komenidu makinazko 15 lerro baino gehiago idazterik gutunotan. Izena, telefonoa, helbidea eta Nortasun Agiriaren zenbakia agertu beharko dira. Laburtu behar izan ezkero, begituk eskubidea dauka horretarako. Gutunak hona bidali: Zertu Kultur Elkartea. Herriko plaza, 24. 48.142 Artea edo [email protected] helbidera.

ZEURE BERBEA

Igorren atez-ateko zabor bilketea hasiko dogu!

Batek baino gehiagok sustoa hartuko eban ti-tulua irakurrita, seguru.

Atentzinoa deitzeako moduko titulua ipini deutsat testuari, eta imajinetan dot lortu dodala zure arretea neureganatzea honaino heldu bazara behintzat irakurle. Aspaldian ibili naz zabor bil- keteari buruz idazteko gogoz, eta azkenean bai, zelai likatsu honetara egin dot salto, ufa! Esan beharrik ez dago, badagoz hainbeste gai interesgarri ko-mentetako modukoak, adibidez Gorbea Central Park eta antze-ko izen anglofilo horreen kritika sutsu bat egin neike, edo gastu publikoaren murrizketez be egin neike berba pare bat, edo hain beharrezkoa dan mobilizazino sozialaren aldarria egin neike, edo gure kirolarien balentriak komentau neikez, edo gaztai-nondozko egurraz otzarak egi-ten dodazan bitartean jatortan basoko usaiaz bertso bat idatzi neike... Baina zaborraz idazteko aprobetxau gura dot aukera hau, eta ez da usai kontuakaitik hain zuzen be, ez ba!

Barregurea ez baina ikarea sentidu neban begituren 156. zenbakiko alearen titulu nagu-siagaz: ‘Zaborra diru iturri izatea gura dau mankomunidadeak’. Orduan, zenbat eta zabor ge-hiago, hobeto? Halakoetan pentsetan dot momentu garra- tzak umore pitin batez gozotzen ikasi beharko neukeala. Zaborra, diru iturri? Elikagaia osasuntsuak ekoiztea bai izan leiteke diru iturri duina, energia ekoizteko industria garbi bat jorratutea be izan leiteke diru iturri interes-garria, kultura diru iturri izatea lortu ezkero gizaki bezala abe-ratsagoak ginateke duda barik...

IKER YURREBASO

ERETXIA

GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

Inizitua

Inizitua trumoiaren edo hodeiaren aurretik ekatxak sortzean dauan energia handiko deskarga elektrikoa da. Meteorologiako fenomeno hau zeruan ikusi leitekean ikaragarrienetarikoa dogu. Ato baten, arin baino arinago, izaten da eta kalte itzelak eragin leiz. Arratian hainbat eratara jaso da: inizitu, inizistu, inistu, oinaztu, oiniziztu, justuri, oinaztarri, oinestargi, oinetsitu, unizitu, dirtada...Batuaz, tximista esaten da. "Inizitue" gatxizena lez, arin dabilen lagunari deitzeako erabilten da.

ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

Behar bada ez zan ondo azal-du mankomunidadeko presi-dente agurgarria, edo kazetariak ez eban ondo ulertu, eta hemen nabil ni taloak eta morokilak zen-tzu barik nahasten. Baina gero, alkarrizketan aurrera joan aha-la, irakurten dot: ‘%23 bakarrik birziklatzen dogu eta guk eroan gura dogu Arratia %30ra’. Ufa! Arratia ez lar urrinera eroan fa-borez... Prensan irakurritakoaren arabera, Gipuzkoan bertan, Usurbilen % 80a birziklatzera heltzean badira, zergaitik ez hara begiratu? Zergaitik ez Zero Za-bor?

Badakit apostu politiko zehatz bi dirana, atez-ateko zabor bilke-tea eta bosgarren kontenedorea. Eta sigla politiko zehatzak dago-zala bataren zein bestearen os-tean. Baina nik eztabaida zabal bat gura dot, exijiduten dot. Du-dak daukadaz, eta nahiko neuke mankomunidadeak edozein proiektu martxan ipini orduko eztabaida fase baten inbertidu-tea, esperientzia desbardinen datuak ezagutzeko aukera izatea eskatzen dot, esperientzia des-bardinen birziklapen tasak eza-gutzea, gastuak ezagutzea... In-formazinoa eta pedagogia gura dodaz, eta ez kolonia usaina eta txin-txin soinuak dituen tituluak.

Zeure berbea

Espazio hau irakurleentzako espazioa da. Irakurleak gura dauana adierazoteko lekua. Bialdu zuen kexak, eskerronak, hausnarketak, burutazinoak edo-ta ideiak karta baten bidez eta erabili begitu beste irakurleai zuen ikuspuntuak helarazoteko. Argitaratzeko derrigorrezkoa da izen osoa, NA-ren zenbakia eta herria emotea.

Zeure Berbea hamar herritan entzungo da. Zeuk daukazu ber-bea. Entzuteko prest gagoz.

Hauxe dozu helbidea:Zertu Kultur Elkarteabegitu aldizkariaHerriko Plaza 2448.142 ArteaEdo, helbide elektroniko ho-

netara bialdu zure gutunak:[email protected]

BEGITU ALDIZKARIA

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

PORRUSALDEA4

Untzejoa

JUAN MANUEL ETXEBARRIA

Aupa! Bazatoz Kukumara? Ze ondo... libre daukaguz banketa bi ezkinan.

...Kafesne bat eta zero-zero bat mesedez, pasau perio-dikue, azeitunek, kaña bat ilune, pelotazoak, Urdangarin que man-gui, ya te digo, mosto baltza, kanbioak tabakorako, zelan egune?, ba... sin mas... Ontxe urten dot beharretik, ebagi bet, coca-cola bat botilan, te gorrie, drakis pakete bat, deskafeinaue sobrekoa, partide-txu bet dardoatara?, frutal bat, Voll-Damm bi, pina zumo bat, biher arte Ainare...

Makina bat historia, makina bat amets, makina bat bizipen... inoz ahaztuko ez doguzanak.

Eskerrik asko Kukuma.Ezkinakoak

BEGI TXINDORRA

LUMATUTEN ZERTZEAN

Zeberiok auzune asko ditu, bata baino bestea poli-tagoak, baina beharbada

politenetarikoa Ibarra. Hantxe neukan itxaroten Damian, nire lagun handia eta kontulari aparta, zer itandu eta haxe kontetako ati-bo. Eta esan neutsan ba ze:

-Hi, Damian, hik badakik ha-rako Zeberioganeko herri-idiaren ha kontu baragarria?

-Jakingo ez joat ba? Lehenago, Zeberioganen, herratoki bat egon ei zoan idiai eta, herradurak ipin-teko zein apatxak gauzeztandu edo kaminoetan labandu. Eta pasau ez jakiat pasauko zoan bai-na kontau, hauxe pasadizu hau kontetan dok "untzejoa" dala eta ez dala. Aitik:

"Ba, baten, hemen Ereñotza partean karreteru famadu bat egon ei zoan. Idiak be alozokoak jaukazan euki be, herri-idi ede-rrak, bietatik heziak. Eta egun

AINHOA MENDIA

Gaia: "Maiatzaren Lehena"

baten Zeberioganera eroan joazan idiok erazteko ditean. Ganaduak erantzi, jakingo dok zer dan ez dok? Ba, horixe, apatxak atondu eta apa-txetan herradurak ipintea. Eta ba ailegau zoan herratokira eta ipini jau-dian idi mardoena aidean ugalezko zintxakaz, eta hasi zoazan apatxak atonduten herradurak ondo josteko. Eta, klaro, badakik ba, batzuetan kon-turik handienagaz ibilita be, untzejoa sugertetan dok. Hik jakin be egingo dok ez dok, baina untzejote hori hauxe dok: beitiok, herradura-zulotik untzea sartzean dok eta, apatx go-gorrean izan ezkero, ez jakok idiari minik egiten baina barruko mami-rantz sartu ezkero, min egiten jakok nerbioan eta ostikotsean hasten dok atoan. Ba, horrexeri min emote ho-rreri esaten jakok "untzejoa". Eta, ba, txarto kalkulau edo ez jakiat ba zegai-tino, untzejoa egin jautsan herri-idiari eta entzutea jaukat idi horrek bota joan ostikadeagaz, ha herradurea aidean jaurtin joala eta indarraren indarragaz Urkiolako kanpandorrera ailegau eta golpearen golpeagaz hiru egunean ibili zoala hango kanpabueltako zera kanpaiotsean. Beste batzuk esaten jaudiek hak herradureak Zeberioko parrokiako sakristania ganeko kanpantxoa jo eta ha be egun bidiruen egon zoala kanpaiotsean. Ha be ikustekoa izan-go zoan ba e? Honeek gure zaha-rrok inon danik asmatu eta kontau be gero! Zeozer egin behar, orduan ez jegoan gaurko entretenimenturik eta, behin abemarietarazkero, umeai zeozer kontau be egin-egin behar, denporea zelanbaist emonazoteko, batezbe, negu luzeko gaulendietan".

Danok dekogun aukerea da"el derecho al bienestar"etxe bat euki, umeak izan,ibili munduan zeharmomentu onak ta txarrak pasaubai barre eta bai negarhorretarako dirua faltata, beraz lan egin behar.

Momentu hontan eztau politolanaren egoereadirue gutxi eta ganerainpuestoen igoereaetorkizune latza datorku, benetan sano grabeamiseri hutsa, kale gorrienbape erruki gabea.

Etxetik urten beharran bileta esku hutsik etxerakurrikulumek bota ta botahona, hara ta besterahamaika buelta emon arren begagoz betiko antzera"ta gaurkoan be eztau ezebez"esan behako atzera.

Langilearen eguna dogumaiatzaren lehenengoanahiz eta orain lan barik egongutariko gehiengoajende gehienak eduki, badekobeharrerako gogoabaina gurean nagusi dire langabezi ta paroa.

Egune gorriz markatuta dauegutegi guztietanez dogu lanik egiten etalehenengo egun horretanhasi beharko gintikez danokhurrengokoa pentsetan:beste egunek be gorriz markaubeharko gaunkez, benetan.

Denpora pasau ta etxon daigundana onera etorteahorretarako egin behogudanon artean bideaeskutik heldu alkarreri tamugitu hau ta besteaia behingoan lortzen badoguametsak egi bihurtzea.

1

2

3

4

5

6

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

HERRIAI BEGITUTEN 5

ZEANURI

Ganadu-feria, kantua, bertsoak eta jantzak San Isidro jaietan

Jon Urutxurtu

Azken urteotan moduan, maiatzaren 15ean, San Isidro egun berean, Zeanuriko

Ganaduaren, Artisautzaren eta Nekazal Produktuen XXXI. Azokea egingo da.

Ganadu-feria izaten da San Isidro

jaietako ekintza nagusia, baina beste gauza batzuk be prestatu dabez egitaraua osatzeko.

Jaiai maiatzaren 11n, ba-rikuan, emongo jakie hasierea; 19:30ean, Ibarreta frontoian herriko jantzariak egingo daben saiotxoagaz hasiko dira aurtengo sanisidroak, eta ondoren kantu-poteoa egingo da tabernarik taberna. 21:30ean kantu-afaria izango da frontoian Bentazaha-rreko Mutiko Alaiak seikotearen zuzendaritzapean.

Hurrengo egunean, maiatzaren 12an, zapatuan, 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako eskualde-ko finala jokatuko da, frontoian, 17:30etik aurrera.

Jaietako egun handiena, maiatzaren 15a, San Isidro eguna izango da, Zeanuriko Ga-naduaren, Artisautzaren eta Ne-kazal Produktuen XXXI. Azokea egingo da eta; ferialekua herrigu-nearen sarreran, San Isidro ba-seleizearen aurrez aurre dagoan

San Isidro ganadu feria.

Erredakzinoa

Haur eskoletan izena emoteko epea zabalik

Maiatzaren 2tik 11ra bitartean, biak barne, Haurreskolak Par- tzuergoko Haur Hezkuntzako zentroetan 0 eta 2 urte bitarteko haurren izena emoteko epea za-balduko da. Arratian, Haurresko-la Partzuergoak Artean, Areatzan, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan eta Zeanurin daukaz eskolak.

ARRATIAaparkalekuan egongo da, eta artisau eta nekazal produktuen azokea, plazan. Gainera, goizean zehar hainbat erakustaldi ikusi ahal izango dabez Zeanurira hu-rreratzen diranak: ardiak eraistea, gaztaigintzea eta ardi-moztea. Artxoak be erreko dira, eta artxo-okelea dastatzeko aukerea egon-go da. Bestalde, "Emakumeen lana nekazal munduan" argazki erakusketea ikusgai egongo da.

11:00etan meza nagusia izan-go da San Isidro baseleizan, eta ostean, eguerdiko 12:30ean, Arrikibar taldeak jantza emonal-dia egingo dau herriko plazan. Goizeko egitarauari 13:00etan emongo jako amaierea ganadu feriako sari banaketeagaz.

Arrastirako, azken urteotako ohitureari jarraituz, idi-probak antolatu dira, eta hiru idi-parek neurtuko dabez indarrak: Zallako Zubiondo jatetxeak, Andrakako Andraka Sagardotegiak eta Ze-anuriko Mintegi baserriko idi-pareak.

Maiatzaren 19an, zapa-tuan, emongo jakie amaierea 2012ko San Isidro jaiai, arrastiko 19:00etan Andra Mari parrokian egongo dan abesbatzen kantal-diagaz; hiru abesbatzek hartuko dabe parte: Karrantzako Pozala-guak, Basauriko Sociedad Coral-ek eta Zeanuriko abesbatzak. Umeak eskolan.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

HERRIAI BEGITUTEN6

ZEANURI

Aurten zazpigarren edizinoa beteko dau oinezko martxa honek eta antolatzaileak adierazoten dabenez helburuak hasierako berberak dira: "partaideai Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea eta Zeanuriren historian errotak izan daben garrantzia ezagutarazotea". Ez dira gitxi, izan be, Zeanuriko errotak edo erroten arrastoak, guztira hamazortzi, danak hidraulikoak. Ibilbidean zehar hamaikaren ondotik igaroko dira ibiltariak eta bitan —Ibargutxin eta Olabarrin— sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe.

Bi ibilbide: luzea eta laburra Bi ibilbide dagoz aukeran, bata luzea, 18 kilometrokoa, eta bestea, laburragoa 12 kilometrokoa. Urteerea herriko plazan izango da, goizeko 09:00etan. Altziber eta Errotabarri erroten ondotik pasau ostean, Undurragako urtegiaren ertzetik jarraituko dabe parte-hartzaileak. Urtegia atzean itxi bezain laster Barrengoerrota, Erdikoerrota eta Goikoerrota aurkituko dabez, hirurak Beretxikorta errekatxoaren ertzean eta 500 metroko tarte baten barruan. Agarre izeneko baserriaren ingurutik aurrera eginez, Undurraga auzunera jaitsiko dira Ibargutxiko errotarako bidea hartzeako; hemen, ateak zabalik izango dira, eta gura dabenak kuku bat egin eta errotea lanean ikusi ahal izango dabe.

Erroten ibilaldia maiatzaren 6an

Jon Urutxurtu Ibargutxitik Lanbreabeko errotara, eta hemendik barriro Undurragako urtegiaren ertzetik ekingo deutse, oraingoan beste aldetik. Alkiberren indarrak batu jan-edanagaz eta Otsemendi auzunean eta gero Uriben sartuko dira ibiltariak, eta Intxaurbeko, Axpeko eta Zulaibargo erroten ingurutik igaro ostean, azken kilometroa betetzen hasiko dira. Helmuga baino 300 bat metro lehenago ibilbideko azken errotea azalduko da, Olabarrikoa —Pujana familiak zaharbarritua—, eta bisitetako aukerea izango da.

Eguna: maiatzaren 6a, domekea.Izena emotea: 08:30etik aurrera, herriko plazan. 3 €.Urteerea: 09:00etan.Ibilbidea: 18 kilometro inguru luzea eta ibilbide laburra: 12 kilometro.Jan-edana: Alkiberren jan-edana bananduko dau Gastronomia Cantabricak.Errotak lanean: ibilaldiaren hasieran Ibargutxiko errotan eta amaieran Olabarrikoan sartu-urtena egiteko aukerea izango dabe ibiltariak.Antolatzaileak: Ipizki Taldea eta Joko Alai Alkartea.Laguntzaileak: Gastronomia Cantabrica, Lankidego Lantalde, Zeanuriko Udala, Gorbeialde, Sagarna Txokoa, Zeanuriko Jubiladuen Tabernea eta Arratiako Gurutze Gorria.Informazino gehiago: www.ipizki.com edo telefono honeetan: 653 016 117 / 94 673 92 87.

Udaletxeko plazea.

IGORRE

Auzo batzarretako eskariai erantzuteko erabiliko dau Udalak diru erremanentea

Erredakzinoa

Igorreko Udalaren arabera, aprilaren 20an, txosten ekono-

mikoak 377.964,39 eurotako erremanente likidoa emoten eban. Diru hori auzo batzarretan egindako eskariak betetzeko era-

Ibargutxiko errotea, ibilbidean bisitetan danetako bat.

Maiatzaren 6rako prestatu dabe Joko Alai eta Ipizki

Taldeak 2012ko Zeanuriko Erroten Ibilaldia.

biliko dabe."Auzotarrak egindako eskariak

eta bertan proposatutako hobe-kuntzak eta udaleko webgunean danon eskura dagozanak erabi-liko doguz. Horretarako batzorde desbardinetan aurkeztuko doguz proposamenak: euskera-kultura, gazteria, ongizate eta urigintzan besteak beste. Hortik helduko dira ogasuneko mahaira eta negoziaketan egin beharreko in-terbentzino eta ekintza zehatzak eroango dira alkatetzatik, zifra konkretuak ipinita" azaldu dabe udal iturriak.

Eskarien artean ongizate ar-lokoak izango dabela lehenta-suna jakinarazo dabe. "Erakun-deetatik datozan murrizketak dirala eta udalak gero eta kon-petentzia gehiago izango dau gizarte ongizate arloan eta gure lehentasunak izango dira en-plegua sustatzea, lan eskubidea errespetatzea, etxebizitza es-kubidea bermatzea eta adine-koak kontuan hartzea".

Karpoko erromeria berreskuratuko dabe Areatzan.

AREATZA

Antxinako Karpoko jaia berreskuratuko dabe areatzaztarrak

Erredakzinoa

Areatzan kultura eta kirolaren gai-nean ardurea daukien alkarteak batu eta kultur programazino bateri ekingo deutsie. Alkarteak alkarlanean egindako lehen ekin- tza Karpoko erromeria eta Santa Kurutzeko jaia errekuperetea izan-go da, hilaren 5ean.

Karpoko erromeriaSanta Kurutzera igoerea manteni-du izan dala beti dino Asier Garcia antolatzaileetakoak "urtero egin dan gauza bat izan da. Baina guk lehengo egiteko modua berres-kuratu gura izan dogu. Guri esan-dakoaren arabera, Santa Kurutzera joan, meza entzun, zeozer jan eta gero bajatu egiten zan beste bide batetik Uribiarterantza eta handik

Karpora. Karpon bazkaria egiten zan bakotxak etxetik ekarritakoagaz eta gero erromeria".

Aldaketa batzuk egon dira, dana dala. Izan be, lehen domeketan egiten zan "baserriko lanak zapatu-ra arte egiten ziralako" baina orain zapatuan izango da. Gainera, sasoi baten arito topeak egoten ziran, baina gaur egun debekatuta dagoz eta ez dira egongo.

Musikea eta erraldoiak ez dira faltauko. Hauxe da egitaraua.

Egitaraua09:30ean, txistuagaz Areatzan ze-har.10:00etan, Santa Kurutzera igoerea.11:00etan, Santa Kurutzen gura dauanarentzat mezea.11:45ean, Areatzako Udalak

emondako kopautxoa.12:00etan, Karporantza abiatu.13:00etan, txalapartea, gaitea eta erraldoiak Karpon.14:30ean, herri bazkaria bakotxak etxetik ekarritakoagaz.15:30ean, umeentzako filma.17:00etan, kuadrilen arteko herri kirolak.20:00etan, Zirkinik bez taldeagaz erromeria.

Kultura eta kirola dinamizetanHau antolatuteko Areatzako kultur alkarteak batu eta batzar bi egin ebezan. "Bakotxean 21 persona inguru batu ziran. Holan lan egitea oso gatxa dala ikusita, talde motor bat sortu zan. Talde horretan sartzeako baldintza bakarra lan egiteko gogoa eukitea zan. Hamar persona da-goz taldean. Bertan, Benja Irusta kultura zinegotzia dago udaletxe-ko ordezkari moduan; PNV-EAJko ordezkari bat be badago; Bilduko beste ordezkari bat; Pedro Or-mazabal, Jon Ordeñana eta Iker Garcia bakotxa bere izenean, per-sona fisiko eta bakarkako moduan dagoz; gaztetxeko ordezkari bat be badago; tanborradakoen beste ordezkari bat; Emakume Foroko beste bat; Turismo mahaitik bat, eta guraso alkarteak be ordezkaria dauka" dino Asier Garciak.

Hiru helburuHasteko hiru helburu daukiez kultura bultzatzaileak: "auzo eta ermitako jaiak berpiztea eta in-dartzea, herritarrak ahalik eta kultur informazino gehien eukitea eta kultura herritaratzea". Hori kontuan hartuta batzarrak egiten jarraituko dabez hiruhileko programazinoak osotuteko.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

HERRIAI BEGITUTEN 7

ARRATIA

Erredakzinoa

Gorbeia Central Parkek Alimara saria jaso dau

Gorbeia Central Parkek beste sari bat jaso dau, oraingoan Bar- tzelonan, CETT Grupek emoten dituan Alimara sarien XXVIII. edi-zioan. Sariketearen antolatzaileak "Tokiko Erakunde Turistikoen" kategorian saritu dabe Gorbeia Central Park, aintzat hartuta tu-rismo eta ostalaritza sektoreak, publikoak zein pribaduak, bere baliabideak jakinera emoteko egiten dauan ahalegina.

Kataluniako Turismo Azokea-ren sariaSaria jasotera, Zuaiko Koadrillako

presidente Lierni Altuna, Gor-beialdeko presidente Txomin Ozerinjauregi, eta Gorbeia Cen-tral Parkeko talde teknikoa berta-ratu ziran.

CETTk 28 urte daroaz Alimara sariak antolatuten, SITC-Kata-luniako Nazinoarteko Turismo Azokeagaz alkar hartuta, eta beti ardatz beraren inguruan: "sustapen turistikoko materialen kalidadea eta barrikuntzea, eta eskaerea handituteko erakunde publiko zein pribaduak egiten da-ben ahalegina saritzea. Azpima-rratu beharra dago aurten Alima-ra Sari Berezia Ferran Adriáren "El Bulli" jantokiari emon deutsiela".

Txomin Ozerinjauregi eta Lierni Altuna sariakaz.

IGORRE

Igorreko Udalak "Debekatutako hi-riaren mapa" egitasmoa martxan ipiniko dau. Udal guztiaren ados-tasunagaz onartutako Bardintasun Planean jasota dago ekimen hau. Honen inguruan, Bardintasun Plana dinamizetako teknikariaren

Erredakzinoa

Urigintzea eta genero-ikuspegia buztartzen dauzan egitasmoa ipiniko dau martxan Udalak

kontratazinoa onartu ez zan arren (EAJ eta Igorre Danontzat kontra agertu ziran), planean jasotako egitasmoak burutzen jarraituko dau Udalak.

Debekatutako uriaren mapea-ren helburua, Igorren urigintza mailan egon leitekezan puntu bal-tzak identifiketea da eta egoerak

IGORRE

Aurreko legegintzaldian, Igorreko zabortegia 2013an zarratuko zala adostu eben Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. Udalak akordioa betetzea eskatu deutso Bizkaiko Foru Aldundiari eta datorren

Erredakzinoa

Zabortegia 2013an zarratutea da Igorreko Udalaren lehentasuna

urtean zabortegia zarratutea. Za-bortegia 1987an zabaldu eban Bizkaiko Foru Aldundiak eta berak izan dau kudeaketearen ardu-rea, ez Igorreko Udalak. Ordutik hona Bizkaiko hainbat herritako uri hondakin solidoak gorde dira bertan, eta azken urteotan,

Urtebete baino gitxiagoan sari bi jaso ditu euskal

turismo-produktu honek. Lehena, FITUReko turismo

aktiboko produktu onenaren saria izan zan.

Gipuzkoako herri batzuetakoak be, bere egunean Bizkaia eta Gi-puzkoako Foru Aldundiak sinatu-tako akordioa dala-eta.

Udaleko iturrien arabera, Igorre solidarioa izan da Bizkaia osoagaz azken 25 urteotan. "Igorreztarrok jasan doguz zabortegiaren ara-zoak, kamioien joan-etorria, hatsa eta kaioen presentzia. Ordua da zabortegia zarratuteko". Zarratu-teko dataren inguruan Aldunditik egondako atzerapen guztiak be gogoratu dabez.

konpondutea. Kontua da, segurta-sunaren pertzepzinoa desbardina dala gizonezko eta andrazkoen artean eta orain arte, andrazkoen ikuspegia baztertua izan dala uri-gintzan, "gizonezkoen begietatik eraiki dira herri eta uriak, norma-lean andrazkoen beharrizanak kontuan hartu barik. Egoera honeri bueltea emotea da egitasmoaren helburua eta andrazkoak herriko leku guztietatik seguru sentidute-ko, urigintza arloan aldaketak egin behar dira" azaldu deutsie begituri udaletxetik. Lehenengo eta behin, egoerearen diagnostikoa egingo da.

Negarrako langileak 20an Igorren egin eben manifestazinoa.

ZEBERIO

Zeberioko Euskera Zerbitzuak zaintzaile eta eskola partikularre-tarako irakasle euskaldunen ze-rrendak osotu ditu eta konsultau gura dabezanentzat eskuragarri ipini ditu. "Urte hasieran Zebe-rioko Euskera Zerbitzuak ekin eutsan zaintzaile eta eskola par-tikularretarako irakasle euskal-dunen zerrendea osatzeari. Hi-

Erredakzinoa

Zaintzaile eta eskola partikularretarako irakasle euskaldunen zerrendak eskuragarri Euskera Zerbitzuan

labetetan zehar eskabideak jaso doguz eta jada osatzen goaz ze-rrenda horreek" dino Jon Bollar Zeberioko euskera teknikariak.

Orain, zaintzaile edota eskola partikularretarako irakasle eus-kaldunak behar izatekotan eta behar hori bete ahal dauan per-sonarik ezagutu ezean, Euskera Zerbitzuagaz kontaktuan ipini eta hautagaien artean aukeratu ahal izango dabe kontratatzaileak.

ARRATIA

Burruka bera izan arren, sindika-tuak bakotxa bere aldetik joan ziran maiatzaren 1ean. Gure eremuko

Erredakzinoa

Maiatzaren 1ean langileak manifestazinoetan

beharginak eta langabeak, sindikatu eta alkarteetan antolatutakoak zein ez, manifestazinoetan hartu eben parte hainbeste urtetako burrukan lortutako gizarte ongizatea arris-

kuan ipinten daben murrizketen kontra agertzeko. Baina hainbat deialdi desbardin egon ziran eta beharginak ez eben bat egin.

LABek Arrigorriagara deitu zituan Arratiako beharginak, ELAk Bilbora, STEE-EILASek Donostiara, ESK-k Bilbora, CCOO eta UGTkoak alka-rregaz joan ziran Bilbon eta Etxeko langileak Bilboko plaza biribilean alkarretaratu ziran.

IGORRE

Negoziazinoetan jarraituten dabe Negarran baina akordiorik lortu barik. Aprilaren 25eko bileran enpreseak erregulazino espedien-tean aurreikusitako kaleratzeak 59tik 48ra bajatutea proposatu eban. Adostasunik egon ez zanez, beharginak grebeagaz jarraitutea eta Jaurlaritzari negoziazino epea luzatzea eskatzea ebatzi eben.

Maiatzaren lehenean, Nega-rrako beharginak euren protestea eroan eben manifestazinoetara. Arrigorriagan LAB sindikatuagaz Negarrako ordezkari bat egon zan eta Bilbon CCOOegaz batera beste bat.

Erredakzinoa

Mobilizazinoak egiten jarraituten dabe Negarran

Maiatzaren 2an bildu egingo dira enpresea eta beharginen ordezka-

riak negozietan jarraituteko eta arazoari konponbide bat topetako.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

BEGITANDU8

ARRATIA ALDEKO KANTA ETA BERTSO ZAHARRAK. ARRATIAKO MUSIKA ESKOLA 25 URTE.

Arratiako Musika Eskolak eta Zertuk kantu tradizionalak jasoten dauan liburua argitaratu dabeLiburuak zati bi ditu. Lehenengoan Musika Eskolearen historia kontetan

da eta bigarrenean, Ruper Lekue eta beste ikertzaile batzuek orain 30 urte

jasotako Arratiako kanta eta bertso zaharren bildumea dago.

Erredakzinoa

Liburuaren aurkezpeneko kartela.

Galtzear egoan altxorra argita-ra atera gura izan dabe Musika Eskolakoak lehengo kantai bizi barria emoteko. "Arratiako kan-tutegi hau altxor meta dogu, orainean eta geroan balio izan-go deuskuna. Jakin badakigu lehenagoko garaietan, gaur bai-no askoz be gehiago kantetan zana, baina etorriko dira, seguru, kanturako eta kantetako egun hobeak" dino Gontzal Mendibi-lek hitzaurrean. Azala Jon Artetxe areatzaztarrak -aurtengo Donos-tiako Jazzaldiaren kartelaren egi-leak- egin dau.

Liburuari Arratiako Musika Es-kolearen historiak emoten deu- tso hasierea. Atal honen egileak Iban Gortazar eta Naia Rodrigez dira. Naia Rodrigez Musika Esko-lan ikasle zan orain dala 25 urte eta irakaslea da bertan azkenen-go 13 urteotan. "Sano erakarga-rria izan zan niretzat ikerketa lan hau egitea, musika eskolea sortu zanean ikasle nintzalako eta orain irakasle. Lan honetarako ikasle, irakasle eta proiektuaren bultzatzaileakaz egon naz" azal-du deutso Rodrigezek begituri.

Lehenengo atal honetan histo-riaren ostean, 30 argazki dagoz eta argazkiotan, 25 urte honee-tan eskolatik pasautako hainbat

ikasle.

Gordeta egoan altxorra"Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak" izeneko atala Gontzal Mendibilek egindako hitzaurreak, Ruper Lekueren aurkezpenak, kanta bildumeak eta egile eza-gunen bertsoak osotuten dabe. Bilduman agertzen diran kanta eta bertsoak lau etorrera daukie: 1978tik 1981era Ruper Lekuek jasotakoak; sasoi berean Gontzal Mendibilek jasotakoak; Udako Euskal Unibertsitateko folklore taldekoak 1987 eta 1988an batutakoak eta talde horretako kidea izandako Jose Ramon Ar-bek grabau eta agindutakoak. Labayru Institutuan artxibauta dagozan euskal filologiako behi-nolako ikasle batzuk jasotakoak eta Ruper Lekueren eskuetara Igone Etxebarriari esker heldu diranak be agertzen dira.

Kanta bilduman, informanteak garrantzia handia hartzean dabe eta kantearen letrea eta musikeaz gainera, informantearen izena, datuak eta erretratua be agertzen dira. "Kanta eta bertsoak sailkatu orduan ez dot gura izan ohiko alkarketarik egin. Nire asmoa -bes-te kantutegi batzuetan ikusten diran sailkapenak albo batera itxiz- iturri edo informanteen garrantzia baloratutea eta bide batez eurei

Aurkezpen ekitaldia

hilaren 5ean izango

da Igorreko Lasarte

Aretoan 20:00etan

omenaldi txiki bat egitea izan da" dino Ruper Lekue egileak.

Aurkezpen ekitaldiaLiburu honen aurkezpena maia- tzaren 5ean arrastiko 20:00etan izango da Igorreko Kultur Etxean. Bertan, Gontzal Mendibilek bere azken diskoko kanta batzuk liburu honetan jasoten diranak kantauko

ditu. Iker Allur eta Argi Zamezak be kanta eta bertso zaharrak bizibarri-tuko dabez.

Eta Ruper Lekuek, Naia Rodri-gez eta Iban Gortazarrek, eta Oi-hane Barrenetxeak berbea har-tuko dabe liburuaren inguruko gorabeherak kontetako.

Begitu-lagunak liburua doban jasoko dabe egunean bertan.

Liburuaren aurkezpenerako egin dan kartela.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

BEGITANDU 9

BEGITU 10 URTE JAIA

10. urteurrena ospatu dau BEGITUkAprilaren 20an Igorreko Kultur Etxean egindako ekitaldiagaz hasi zan ospatuten

begitu bere 10. urtebetetzea.

Aldizkariaren historia errepasetako aukerea egon zan egun horretan, bai eta

proiektuak aurrera begira daukazan asmoak azalduteko be. Hitzaldi horreezaz

gainera, hainbat ikuskizunegaz disfrutetako aukerea euki eben bertara hurreratu

ziranak; besteak beste, akrobaziak, bideoa, antzerkia eta musikea.

begituren ardurea daukan Zertu Kultur Elkarteak eskerrak emon gura deutsez

ospakizunera etorri ziran guztiai. Argazkiak: Zigor Belaustegigoitia.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

KIROLA10

Luis Prieto Lagun Taldea Gasteizera Prietori babesa emoten

FUTBOLA

ErredakzinoaBola txapelketea aurrerantza doa eta hile honetako azkenengo aste-goienean amaituko da. Hurrengo bi astegoienetan, Bizkaiko txapelketak burutuko dira. Tirada horreen os-tean, beste bolatoki bi falta dira Ko-markala amaituteko. San Bartolome lehenengo eta Gure Kirolak gero.

Taldeka Zornotzako San Migel doa aurretik, Oba zapigarren, Lemoa hamargarren eta Areatzako Fraka Zuriak azkenengo postuan dagoz. Aurten sailkapen bi egin dabez; gizo-nezkoak eta andrazkoak. Gizonetan, San Migeleko Beñat Gorospe dago lehenengo postuan eta bigarrenean, Oba taldeko Eneko Gorospe. Andraz- koetan Belatxiketa Elkarteko Josune Sarrionandia dago goian eta bigarren Oba taldeko Itsaso Arrizabalaga.

Datorren zapatuan, maiatzaren 5ean Bizkaiko banakako txapelke-tea ospatuko da Zornotzako "Gure Kirolak" bolatokian eta hilaren 12an binakakoa. Bizkaiko txapelketea ira-bazten dauana, zuzenean pasauko da Euskadiko finalera.

Banaka eta binakako txapelketak

BOLA JOKOA

Maite Arrizabalaga

Datorren maiatzaren 6an Luis Prieto lagun taldeak Gasteizera urteerea egingo dau. Ekintza honegaz, Luis Prieto Alaveseko futbol jokalariari babesa eskeini gura deutso. Horretarako, Di-matik autobus bat urtengo da goizeko 11:00etan. Triki poteoa egingo dabe Gasteizko alde zaharrean eta partidura joan aurretik bazkaria egingo dabe alkarregaz izena emoten daben taldekideak. "Sarreraz gainera, taldekide bakotxak 15€ ordain-du behar dauz izena emoteko orduan. Bazkideak, ohiko lekue-tan apuntetako aukerea daukie maiatzaren 2ra arte" jakin arazo dabe Luis Prieto lagun taldetik.

Luis Prieto.

Lemoa hirugarren mailako taldea da honezkero, baina jokalariak dana emoten jarraituten dabe. Horren adierazgarri da Zamorari 2-1 irabazi eutsiela. Federazino Kopan be Mallorcan 5-0 galdu arren, ez eben kanporaketea galdutzat emon eta ia-ia bueltea emotea lortu eben. 6-1 irabazita, gol baten faltan baino ez ziran gelditu. Orain ligea burua altxauta amaitutea daukie helburu. Bi jar-

Ligea azkenetan daFUTBOLA

Maialen Egileor

Bola jokoa.

dunaldi baino ez jakiez falta: Se-govianaren kontra lehenengo eta Amorebietaren aurka gero.

Arratiarrak liderArratiako gizonezkoak 4-2 irabazi eutsien azken partiduan Ugeragari eta lider izaten jarraituten dabe. 4 jardunaldiren faltan 3 puntuko aldea ateraten deutsie Basconiari. Alde handiagoa daukie andrazkoak bigarrenagaz, hain zuzen be, 5 puntu ateraten deutsiez Barakaldori 3 jardunaldi falta jakiezanean.

Lemoa futbol taldea Binissalem-en kontrako partiduan.

Gauez pasauko dira auto klasikoak Arratia eta Zeberiotik

RALLYSTONE

Erredakzinoa

Zazpigarren urtea da RPMVk (Real Peña Motorista Vizcaya) Rallysto-ne antolatuten dauala eta hilaren 11tik 13ra izango da aurten. Hiru egunetako rally honetan, 25 urte baino gehiago dituen autoak har-tu ahal dabe parte. Urtean urtean 70 autotik gora hartu izaten dabe parte eta gurean geldialditxo bat egiten dabe, zaletuak patxadaz ikusi dagiezan autook. Aurten, 22:30etik 23:30era egingo dabe geldialditxoa Areatzan.

Bilbon hasiko da proba hau arrastiko "zazpirak edo zortzirak aldera" antoltzaileen esanetan. Egun horretan pasauko dira gu-retik. "Areatzan geldialtitxo bat egingo dabe eta gero Zeanurira joango dira. Barriro Areatzara eta handik, Upotik, Zeberiora joango dira Bilbora bueltetako" azaldu deutso begituri Txomin Goti an-tolatzaileak.

Hurrengo egunean Kantabria-rantza joko dabe.

Areatzako pilotoakProba honetan, urtero legez, ez dira faltako Arratiako autoak eta pilotoak. Holan, aurten, Areatzako Iban Eguzkitzak, Oscar Padillagaz, hartuko dau parte BMW E21 ba-ten.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

KIROLA 11

Lupetz artean eta euripean joka-tu zan Arratiako Raid-a aprilaren 21ean. Arratiakoa, Columbia Raid Series-eko bigarren probea izan zan eta berrogei taldek har-tu eben parte bertan. Antolatzai-leak pozik agertu ziran "entzun-dako komentario guztiak onak izan ziralako".

Hurrengo probea Lizarran izango da bagilaren 16an.

Arratiako raid-ean berrogei taldek hartu eben parte

RAID

Erredakzinoa

Arratiako Raid-eko partaide bat.

Sailkapena:Andrak:1-. Ekin Raid Eutsi neskak.2-. Mugarra TT1.

Gizonak:1-. Ekin Raid Xuxen Xuxen.2-. Veterinaria Himalaya Raidlight F&C.

Mistoa:1-. Columbia Vidaraid.2-. Columbia Vidaraid Esteribar.

Alex Txikon: "Bide barria zabaldu izana, bigarren planoan geratzen da han galdu genduanagaitik"Erredakzinoa

Etxean da Alex Txikon. Izozke-tak osatuten doaz, hiru lagunen heriotzak itxitako hutsuneak ez. "Saiatuten naz han bizi izan genduana ahaztuten eta aurrera egiten" azaldu deutso Lemoako mendizaleak begituri.

Hilabete luze bi egon dira Txikon eta bere espedizinoki-deak Gasherbrum I (8.048 m) mendian eta hegoaldeko pare-tan bide barri bat zabaldu dabe. Baina Gerfried Gosch, Nisar Hus-sein eta Cedric Halhen hil ziran tontorrerako saioan eta horrek bigarren planoan ixten dauala egindako lana dino Txikonek. Dana dala, neguan zortzimilako baten bide barri bat zabaltzea ez da gauza arrunta.

Ebakuntza hileonGorputzeko zauriak osatuten badoaz be, Alex Txikonek kirofa-notik pasau beharko dau hilaren 3an, ezker hankako behatz lo-dian ebakuntza egiteko. "Baltz-baltza dagoan behatzaren goiko zatia kenduko deuste. Hazurrik ez deuste ikutuko baina aste ba- tzuk beharko dodaz guztiz osatu-teko" dino Alex Txikonek.

MENDIA

www.begitu.orgGugaz harremanetan ipinteko94 631 73 14 eta 649 979 112

[email protected]

Alex Txikon.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

KULTUREA12

JARDUNALDIAK

Etnografia eta hizkuntzalaritza jardunaldiak DimanErredakzinoa

Maiatzaren 12an, Dimako Elei-zalde aretoan, Euskararen Jatorria alkarteak bere zazpigarren biltza-rra egingo dau. "Etnografiatik eus-kararen jatorrirantz" titulupean, etnografiak hizkuntzalaritzari egin ahal deutsan ekarpenaren gai-nean egingo dabe gogoetea ber-taratutakoak. Arrastian Jentilzubi eta Baltzolako kobetara bisitaldi-txoa egingo dabe partaideak eta Angel Larrea Arratia Institutuko irakasle zeanuriztarrak gidatuko dau bisitalditxo hau, mitologia eta inguru honetako historia azaldu bitartean.

Topaketa honeetan, Julio Caro Barojak eta Joxemiel Barandiara-nek euskerearen jatorriaz egin-dako ekarpenak edo proposatu-tako zenbait etimologia aztertuko dabez. Gero, Felix Zubiagak etno-grafia sustraien barruan dagozan arketipoak hizkuntzaren sorreran izan eben garrantziaz egingo dau berba, eta Javier Goitia geografo eta ingeniariak oinatz edo erro galduen gaineko gogoeta egingo dau euskerazko eta gaztelerazko hainbat etimologia proposatuz.

"Dimako Baltzola kobetara bisita egingo da bazkal ostean leku zoragarri hau ezagutzeko" dinoe antolatzaileak. Eta ondoren euskerearen jatorriaren gaineko aurreretxiak izango dira berba-

ANTZERKIA

Zugan Ni, Markeliñe antzerki taldeak gazteak antzerkira hu-rreratzeko ikastetxeen bidez kudeatzen dauan proiektua da. Aurtengoa bosgarren edi-zinoa da. Maiatzaren 10ean, 20:00etan, Igorreko Kultur Etxean, Arratia Institutuko eta Amorebieta-Etxanoko Karmelo Ikastetxeko ikasleak taularatuko dabez eurek sortutako lanak. Arratiarrak Tras, tras Lourdes eta Zornotzakoak Krisia? Hitzik ez lanak antzeztuko dabez.

Zugan Ni antzerki jaialdia

Erredakzinoa

gai; "orografiari esker salbau ete zan euskerea? Latina eta beste hizkuntzak beste aldatu da? Ez dauka ahaiderik gure hizkun- tzak?", berbarako.

Interesdunak izena [email protected] emon behar dabe eta 45 euro ordain-du, 30 ikasle edo langabeak.

Egitaraua09:30ean, harrerea, akreditazinoa eta liburuen erakusketea.09:45ean, agurra eta aurkezpena.10:00etan, "Joxemiel Barandia-ran eta Caro Barojaren ekarpenak hizkuntzalaritzari".10:45ean, Felix Zubiaga "Euskal etnografia eta euskerea".11:45ean, Javier Goitia, "Euska-raren lur eta paperetako oinatz galduak".12:30ean Mahai ingurua "Etno-grafia eta hizkuntzalaritza".14:15ean, bazkaria.16:45ean, bisitaldia: Dimako Jen-tilzubi eta Baltzolako kobak.18:15ean, Bideo proiekzinoa Euskararen jatorria: enigma eu-ropear bat.18:30ean, mahai ingurua "Euska-rari buruzko aurreritziak". Arnaiz, Naberan, Zubiaga...19:30ean, Luis Silgo, "Las inscrip-ciones de Iruña-Veleia y la estabi-lidad de la lengua vasca".20:15ean omenaldia Sarkisian, Kapanaga eta Txillardegiri.

Zaztaparrak udalekuetan.

UDALEKUA

ZaztaUdalekuetan izena emoteko epea zabalik laster

Erredakzinoa

Zaztaparrak Asti Taldeak aurten-gorako antolatutako udalekuak Maeztun (Araba) izango dira abuztuaren 3tik 14ra. Izena emoteko epea maiatzaren 14an zabalduko da eta 18an zarra-tuko da. Goizeko 10:00etatik 14:00etara emon ahal izango dira izenok telefono honetara deitu ezkero: 681 116 991.

Udaleku honeek lehen hezkuntzako 1. mailatik hasi eta 16 urte bitarteko ume eta gazteai zuzenduta dagoz. "Zaztalandiako ateak zabaltzear dagoz. Animau eta ez galdu aukera hau" dinoe antolatzaileak.

ASTE KULTURALA

Andres Urrutia euskaltzainburua Lemoako kultur astean

Erredakzinoa

Maiatzaren 7tik 13ra kultur astea antolatu dabe Lemoan eta esko-laume zein publiko zabalarentzat kultur ekitaldiz betetako egitaraua dago.

Holan eskolan, eta aste osoan zehar idazleak, lan bardintasun tailerrak, kirolariak Lemoako Txi-rrindularitza Alkartearen eskutik eta beste gauza asko egongo dira.

Herrian barriz, Elizondoko Kul-tur Gunean Arratiako Eleizearen erakusketa ibiltaria inaugurauko dabe hilaren 7an eta aste osoan egongo da ikusgai arrastiz. Mar-titzenean, Andres Urrutia euskal-tzainburuak Lemoako Juan Bau-tista Eguzkitza idazlearen gaineko berbaldia emongo dau arrastiko zazpiretan jubiladuen etxearen gaineko aretoan.

Eguenean, Arratiako Musika Eskolako ikasleak kontzertua

emongo dabe Andra Mari eleizan 19:00etan. Hilaren 11n, barikuan, Euskarazetamol umorezko an-

tzezlana ikusteko aukerea izango da arrastiko zortziretan eta honen ostean, Lemoako I. Narrazino Lehiaketearen sariak bananduko dira kiroldegian. Domekan, Irrien Lagunen Klubak ipiniko deutso amaierea aste honeri, Eguzkiaren bidaia ikuskizunagaz. Hau kirolde-gian izango da arrastiko seiretan.

MUSIKEA

Ainara Legardon bilbotarrak kontzer-tua emongo dau hilaren 12an Igo-rren. Etxetik kanpo dabil izen handia egiten Legardon. Izan be, kontzer-tuak emon ditu Estadu Batuetan eta Europa osoan, eta Estadu Batuetako artisten kontzertuak zabaldu ditu; Dayna Kurtz, The Walkabouts, Thalia Zedek edo Giant Sand-enak, beste batzuen artean. Askotan izan da Ball of wax edo Borderdreams moduko bildumetan sartutako artisten artean estadubatuarra ez zan bakarra.

Ainara Legardonek 20 urte emon ditu eszenalekuen gainean. "Onion izeneko taldea desagertutakoan

Ainara Legardonen soinu elektrikoak zuzenean

Erredakzinoa bakarkako bideari ekin eutsan. Lehe-nengo hiru diskoetan In the mirror (2003), Each day a lie (2005) eta Forgive me if I don´t come home to sleep tonight (2009) amerikar zuztarretan bustitako folk-rocka landu eban. Azkenengoan, oste-ra, We once wished izenekoan, soinu gordin eta elektrikoagoa agertu dau. Energiaz eta rock-az blai, biziteko eta esperientzia barriak izateko egarriaz abesten dau. Disko hau 20 zerrenda des-bardinek 2011ko diskorik one-nen artean kokatu dabe" dinoe Igorreko Kultur Etxetik.

Kontzertua 21:00etan izango da Kultur Etxean.

BERTSOLARITZEA

Badatoz aurtengo bertsoen Biz- kaiko Eskualdeetako Txapelke-tak. Arratiakoa, maiatzaren 12an izango da Zeanuriko frontoian, 17:30ean. Honeexek izango dira parte hartzaileak: Illart Gumuzio, Ander Aldazabal, Beñat Romero, Iñaki Iturriotz, Irati Astondoa eta

Arratiako Bertsolari Txapelketea Zeanurin

Irati Urien Unai Ormaetxea. Beste eskual-deak, Enkarterri, Hego-Uribe, Du-rangaldea, Lea-Artibai, Uribe Kos-ta, Uribe Butroe eta Busturialdea izango dira. Eskualde bakotxak bere nortasun propioa dauka eta horren islada izango da txapelke-tea be. Bertsozaletasuna Bizkaia osora zabaltzea da Eskualdeetako Txapelketen helburuetako bat eta

bertso-eskolak urtean zehar egin-dako lana zabaltzeko be balio dau, eskolatik plazara salto egiteko. Egi-tureari jagokonez, azken Bizkaiko Bertsolari Txapelketako egiturea manteniduko dau 2012koak be. Hau da, Eskualdeetako Txapel- ketak izango dira udabarrian, eta udagoienean Bizkaiko Txapelketea jokatuko da.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

KULTUREA 13

Lemoako eskolan urtero os-patzen doguz gure ikastetxean Inauteriak. Gai bat aukeratu os-

Inauteriak Lemoako eskolan

Lemoako eskolako ikasleak tean, danok horregaz zerikusia daukan personajearen mozorroa prestatzen dogu. Aurreko ikastur-teetan zirkua, jokoak, pelikulak, munduko musikak eta olinpiadak

Ikasleak mozorrotuta.

tzeko bosgarren eta seigarren mailakoak industria iraultzaren osteko lanbideak antzeztu zituen jantza baten bitartez.

Betiko moduan guraso piloa etorri zan emonaldia ikustera eta oso ondo pasau genduan.

Gainera aste guztian zehar gurasoak egindako Euskal Inau-terietako personajeen panpinen erakusketea egon zan.

DUNBA

Oinak kantuz diskoa.

MUSIKEA

Aikok bere zazpigarren diskoa kaleratu dauErredakzinoa

Oinak Kantuz titulupean Aikok bere zazpigarren diskoa kaleratu dau. Diskoa osotuten daben hemeretzi piezak "jantzan egiteko pentsauta dagoz. Erromeria antzeko bat gra-betea gura genduan: biribilketea-gaz hasten da eta biribilketeagaz amaitu. Ordena jantzan egiteko pentsauta dago" dino Asier Garcia Aikokoak. Diskoa kalean da iadanik eta Elkar dendetan topau ahal da.

Aitor Furundarenak akordeoia, Alvaro Garciak gitarrea, Sabin Bikandik txistua eta Asier Garciak perkusinoa joten dabe eta pie-zak originalak dira, antxinakoak gogora ekarri arren. "Askotan esaten deuskue falsifikadoreak garala, antxinako kopiak dirala... Guretzat hori harro egoteko mo-

dukoa da, ondo egiten dogula esatea da. Hori gustetan jaku" azaldu dau Asier Garciak.

Oinak Kantuz CDa mendiz mendi aurkeztuko dabe Aikokoak Udabarria Dantzan izeneko programan. Lehenengo aurkez-pena, maiatzaren 13an Urbian izango da, hurrengoa Gorbeian bagilaren 3an eta azkenengo mendi aurkezpena Urkiolan San Antonioko erromerian bagilaren 17an izango da. Honeetan CDa osorik ipiniko da jantzan egiteko.

Bost urte eta zazpi diskoBost urte dira Aiko taldea sortu zanetik eta zazpi disko kaleratu ditue. Lehenego biak, daneta-rik apurtxo bat euki eben eta gero monografiko batzuk egin ebezan: Bizkaiko dultzainea eta tanborraren monografikoa edo-ta, jauziena, berbarako. Honetan jauzi guztiak batu zituen disko, liburu eta DVD baten.

Honegaz batera segiduten dabe klaseak emoten hainbat herritan eta "datorren urtean Bilbon egotea espero dogu, to-petan gagoz klaseak non emon" dino Aikokoak.

Bagilaren 23an izango dabe ikasturte amaierako jaia Duran-goko Plateruena Kafe Antzokian.

aukeratu genduzan, eta aurten gi-zakia historian zehar izan da gaia.

Holan Lehen Hezkuntzako le-henengo mailakoak hasita lehen gizakiaren abenturak antzeztu zituen. Mamutak be harrapatu zituen. Ondoren hirugarren mai-lakoak antxinako Egipto irudikatu eben abesti eta jantzakaz. Gero laugarren mailakoakaz arabiarren desertura joan ginan, hareen ohiko denda edo jaimakaz eta ikasle arabiar baten gurasoak margotutako mural politakaz.

Haur Hezkuntzako guztiak Erdi Aroa zelangoa zan erakutsi eus-kuen eta garai haretako hainbat personaje (errege-erreginak, zal-dunak, gerlariak, arkulariak, abes-lari eta trobadoreak, zapatariak eta sorgin eta aztiak be bai).

Bigarren mailakoak euskal bale arrantzaleen bizitza zelakoa zan erakutsi euskuen. Itsasargi eta bale erraldoiak egin zituen an- tzerkitxorako. Irakasleen txandea heldu zanean orain dala hirurogei urteko eskola zelangoa zan ikusi genduan. Eskua altxauta "cara al sol" abestia abestu behar izaten eben eta abadeai ez jakien guste-tan andrak frakak eroatea. Amai-

IKASTAROA

Umeentzako musikeagaz olgetako ikastaroa Helena Lazaroren eskutik

Erredakzinoa

Helena Lazaro Israelen bizi dan Igorreko pianojoleak, 0-3 urte bitarteko umeentzako musika ikastaroa emongo dau Areatza, Lemoa, Igorre eta Zeanurin bagila eta garagarrilean.

Ikastaroa etxeko txikiai eta gu-raso edo zaintzaileai zuzendu-ta dago. Estilo desbardinetako musikea erabiliko dau Lazarok, klasikoa, jazz-a, modernoa... ba- tzuetan, txirula eta organoagaz lagunduta.

Talde bakotxean gitxienez 6 ume eta gehienez 8 egongo dira, umeen edadearen arabera oso-

Ikasleak kiroldegian.

tuta. Taldea, astean behin batuko da eta saioak 45 minutukoak eta euskeraz izango dira.

Kalidadeko musikearen onu-rak Igorreko pianojolearen esanetan, ikastaro honeek bentaja asko daukiez. Izan be, helburuak adin bereko umeak dituen gurasoak alkar ezagutzea, umeakaz etxean erabilteko idea musikalak hartzea, gurasoak umeakaz kalidadezko ordua pasetea eta umeai garatzen laguntzea dira. "Jakina da musikea umearen hizkuntzeagaz eta ikas-teko gaitasunagaz dagoala lotuta. Metodo honetan erabilten diran musikearen erritmoak eta melodia desbardinen aberastasunak umea fisikoki eta kognitiboki, emozinalki eta sozialki garatzen lagunduten dabe" azaldu eban musikariak.

Gorputz mobimentua, perku-sinoa, panpinak, pelotak, kolo-reetako zapiak eta maraka txikiak erabiliko dabez ikastaroan.

Izen emoteaIkastaroan parte hartzeako izena Areatza, Lemoa eta Zeanuriko udaletxeetan eta Igorreko Kultur Etxean emon daiteke.

Helena Lazaro.

Abesti lehiaketea Diman

LEHIAKETEA

Erredakzinoa

Dimako Udaleko Euskera Batzor-deak Abesti Onenaren Lehiaketea sustatu dau. Bertan, herriko musika taldeak hartu ahal izango dabe parte. Abestiak euskeraz idatzita egon behar dau eta ondoko hiru berba honeek agertu behar dira: euskerea, Dima eta Jentiltxu. Be-harrak udaletxean aurkeztu behar dira maiatzaren 31ko, eguerdiko 12:00ak baino lehen. Abestia wav formatoan grabauta egongo da eta testua Word fitxategian. Dana CD baten.

Saria abestiaren maketea egitea izango da.

Talde bat Dimako Gaztetxean.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

ASTIA14

AGENDEA

MAIATZAARRATIAMaiatzaren 19an "plazak bete kartzelak hustutzeko" ekimenaren barruanArratiako herrietan hainbat ekimen antolatu dira. Gero herri bazkaria egingo da Lemoan eta arrastiko zazpiretan Arratia Rock kontzertuak Gaztetxearen ondoan. Sarrerak salgai dagoz Dima eta Igorreko Herriko Tabernetan.LEMOAGanzabal Mendi Taldearen argazki lehiaketako sari banaketea aprilaren 14an egin behar zan, baina eguraldia zala eta bagilaren 2ra atzeratu da. Ekitaldia Lemoatxan izango da.

MAIATZAK 2ARRATIAHerriko haurreskolan matrikuletako epea zabaltzen da. Hilaren 11ra arte.BEDIA17:00etan, hilaren 11ra arte, Gabonetako ekintzen argazki erakusketea liburutegian.

18:00etan, Umeen Irakurle Kluba. Miren Agur Meabek Errepidea liburuaz egingo dau berba.DIMAAbesti onenaren lehiaketea hilaren 31 arte. Lanak udaletxean aurkeztu.

MAIATZAK 3IGORRE19:00etan, Yogarratia Yoga alkarteak antolatuta Alfredo Iglesias, Druvaren berbaldia Meditacion: el sentido de la vida Kultur Etxean.

MAIATZAK 4DIMA19:00etan, "Diman etxean gura doguz" presoen aldeko konzentrazinoa.IGORRE18:00etan, Compañia Valeria Gugliettiren eskutik Eskuz esku itzal txineskoak Kultur Etxean.

MAIATZAK 5AREATZAKarpoko erromeria. Ikusi egitaraua 6. orrialdean.

Maiatzaren 11n Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak protagonista dituan Euskarazetamol antezlana ikusi ahal izango da Lemoako kiroldegian arrastiko 20:00etan. Ondoren, Lemoako I. Narrazino Lehiaketearen sari banaketea.

Euskarazetamol Lemoako Kultur Astean

IRAGARKI LABURRAK

SALDUSALGAIAltzarien eskeintza berezia, prezio sano bajuak likidazinoagaitik. Zatoz ikustera Elexalde 10 behera (Igorre).

DANERIKETXEA ALOKATU GURA DOGUAlokatzen dan baserri edo terrenoa daukan etxe baten bila gabizen bikotea gara. Telefonoa (Zuriñe: 656 739 952).ESKOLAK EMOTEN DODAZDBHko, Batxilergoko (ikasgai guztiak) eta Ekipo eta Instalazino Elektroteknikoko eskolak emoten dira. Deitu 659 729 398 telefonora.LOKALA ALOKATZEN DOTLonja edo lokal bat alokatzen dot Diman. Deitu telefono honetara 616 813 747.GARBIKETAKEtxeak, lokalak, portaleak, bulegoak... garbitan dodaz. Etxeko beharrak egin eta adinekoak be zaintzean dodaz. Telefonoa 666 238 081 (Cristina).

ETXEKO BEHARRAK ETA ZAINTZAKEtxeko beharrak egin, eta umeak eta edadeko jentea jagoten dot. Kotxeduna. Mari Karmen 647 067 235.UMEAK JAGOTEN DODAZGoizeko ordutegian umeak jagoteko prest nago. Telefonoa 600 759 434 (Naiara).LOKALA GURA DOGUIgorren alokairuan dagoan lokala gura dogun gazte taldea gara. Ahal dala erdigunean. Deitu 662 964 716 telefonora.LEKU BILATxakurrak eukiteko leku txiki baten bila nabil (Iker 680 518 473).

Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat. [email protected]. Mezuak doban dira.

1 Zerturen

argitalpenak

jasoko dozuz,

zozketetan

sartuko zara.

begituk 10

urte eta

ehundaka

lagun.

Begitu-lagunen txokoaZenbaki honetako saridunak:

2

94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

Ainara Olazabalaga (Bedia)Gaizka Agirre (Artea)

Joko Alai Alkartea (Zeanuri)Karmele Aurrekoetxea (Igorre)

Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Eskuz esku-Itzal txineskoak ikuskizunerako.

Igorreko Kultur Etxeak emondako bina sarrera Ainara Legardonen kontzerturako.

08:00etan Parketxeak antolatuta, Ubide-Azero-Ubide mendi urteerea. Parketxean.DIMA10:00etan, estetika bedarrakaz ikastaroa Andraizeak antolatuta.IGORRE20:00etan, Arratia aldeko kanta eta bertso zaharrak. Arratiako Musika Eskola 25 urte liburuaren aurkezpena eta kontzertua Kultur Etxean.

MAIATZAK 6IGORRE17:00etan, umeentzako zinea Los Muppets. 19:00etan, zinea Todos los dias de mi vida Lasarte Aretoan.ZEANURI08:30ean Erroten ibilbidea.

MAIATZAK 7LEMOA19:00etan, Arratiako Eleizearen erakusketa ibiltariaren inaugurazinoa Elizondoko Kultur Gunean.

MAIATZAK 8LEMOA19:00etan, Andres Urrutia euskaltzainburuaren berbaldia Juan Bautista Eguzkitza Lemoako idazle baten ezaugarriak. Jubiladu etxearen gaineko aretoan.

MAIATZAK 10IGORRE20:00etan, Zugan Ni antzerki jaialdia. Igorre eta Amorebieta-Etxanoko ikasleen antzezlanak. Kultur Etxean.LEMOA19:00etan, Arratiako Musika Eskolako ikasleen kontzertua Andra Mari eleizan.

MAIATZAK 11AREATZARallystone. Antxinako kotxeen erakustaldia.IGORRE19:00etan, berbaldia Haustura hidraulikoa Arratian. Lasarte Aretoan.ZEANURISanisidroak. 19:30ean, herriko jantzarien jantza saiotxoa Ibarretako frontoian. 20:00etan, kantu-poteoa

herriko tabernetatik. 21:30ean, kantu-afaria frontoian "Bentazaharreko mutiko alaiak" seikoteagaz.

MAIATZAK 12AREATZAEuskaltel Euskadi Iturrimorri ziklista alkarteak bultzatzuta, Euskaltel eguna.

Auzokar proiektuaren aurkezpena.23:00etan, Jabier Mañon umoristea Bixer

tabernan.BEDIA10:00etan, Ezagutu gure txoriak urteerea Bediatik. Fernando Ruizek gidatuta.DIMA09:30ean, Etnografiatik euskararen jatorrirantz Euskararen Jatorriaren Biltzarra Elizalde aretoan.IGORRE21:00etan, Ainara Legardonen kontzertua We once wished Kultur Etxean.

ZEANURI17:30ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2012: eskualdeko finala frontoian.

MAIATZAK 13LEMOAGanzabal Mendi taldearen urteerea. Deiadar mendiak. Sollube (686 m).

12:00etan, Alex Txikonen berbaldia eta Next Time Insallah filmaren proiekzinoa. Jubiladuen etxearen gaineko aretoan.

18:00etan, Eguzkiaren bidaia ikuskizuna Largabista eta Ane Pirataren eskutik. Kiroldegian.IGORRE17:00etan, umeentzako zinea Lorax en busca de la trufula perdida. 19:30ean, zinea El exotico hotel Marigold Lasarte Aretoan.UBIDEAmexierrek antolatuta Ullibarriko urtegiari bueltea.

MAIATZAK 14ARRATIA10:00etan, Zaztaparrak Asti Taldearen udalekuetarako izena emoteko epea zabaltzen da.BEDIA17:00etan, hilaren 31ra arte jaietan paella egunean parte hartzeako izena emoteko epea zabaltzen da. Liburutegian.

MAIATZAK 15ZEANURI10:00etan, Abere, Artisau eta Nekazal Produktuen Azokearen XXXI. edizioa. 11:30ean, mezea, San Isidro eleizan. 12:30ean, "Arrikibar" jantza taldearen saioa. 13:00etan, ganaduen sari banaketea. 18:00etan, idi-probak. Zubiondo jatetxea (Zalla), Andraka Sagardotegia (Andraka) eta Zeanuriko Mintegi baserriko idiak lehian.

begitu 1632012ko maiatzaren 2a

15DENPORA-PASA / KOMIKIA

DENPORA-PASA EZKERRETIK ESKOIERA1.- Luzetasuna. 2.- Boroa. Ikusmen organo. 3.- Azagari. Letra bat. 4.- Persona izenordaina. Otzarea. 5.- Abade. Beste, adina. 6.- Azpiko gona. Amerizioa. 7.- Bokala. Babesleku. 8.- Azkar. Bat erromatar. 9.- Sortzailea.

GOITIK BEHERA1.- Urri. Bokala. 2.- Berrogeta hamar erromatar. Kulunka. Zilarra. 3.- Letra izena. Etxe aurre. 4.- Huts. Trebe. 5.- Ekintza. Andrazkoen izena. 6.- Nori atzizkia. Zezenak bi. Bokala. 7.- Bokala. Hodei.

Topau Egiptoko mitologiako zazpi jainkoren izenak.

IMAN OLATU A D E L E I S O R A

T R A U K U E D I N

X O R T R A K O B I

U Z K O O D I A R O

R O H T U A T G U N

T X I Z I S I S K G

U A G H O K L I S A

K A F R A G O B E O

E Z A I N U T U D P

G O N A Z I A N G O

P A U L E Z I A U R

E Z T I B E D U R T

R A S I R I S O S E

O F E L I X G U R I

M A Z J O K U D E N

ADELEISORA

TRAUKUEDIN

XORTRAKOBI

UZKOODIARO

ROHTUATGUN

TXIZISISKG

UAGH OKLISA

KAFRAGOBEO

EZAINUTUDP

GONAZIANGO

PAULEZIAUR

EZTIBEDURT

RASIRISOSE

OFELIXGURI

MAZJOKUDEN

1 2 3 4 5 6 7

1

2

3

4

5

6

7

8

9

AKIMIKO

Zorrozkilo

1234567

1LUZERA

2BBEGI

3AZERIT

4NIOTAR

5ABAEDU

6KOTAAM

7AABARO

8ARINI

9EGILEA

ALKARRIZKETEA16

"Umeai kick boxing eskolak emotea gustauko litxakit"

Espainiako Txapelketan hi-rugarren egin dozu. Pozik, ezta?Bai pozik. Ez nintzan finalera heldu baina lan ona egin neban. Finalaurrekoetara heldu nintzan, eta hirugarren geratu nintzan. Urtebete bakarrik daroat entre-netan. Juan Carlos Blanco San-chez da nire entrenatzailea eta sano pozik nago beragaz. Nire pisua apur bat konplikaua da, ze ez dago jente askorik.Zein da zure pisua eta kate-goria?Pisuari jagokonean 90 kilo baino gehiagoko kategorian nago. Hor-tik behera kategoria asko dagoz: 90 baino gitxiagokoa, 85 kilo baino gitxiagokoa, 80 kilo baino gitxiagokoa... 5 kiloko tarteakaz, baina 90etik gora danok gagoz kategoria bakarrean, gorako muga barik. 90 kilo baino gehia-goko guztiakaz neurtuten naz.

Garrikoari jagokonean, garriko

AITOR UGALDE

Aitor Ugalde, Amezola auzuneko zeberioztarra, Euskadiko

kick boxing txapelduna da bere kategorian. Kirol honetan

hasi zanetik urtebete baino ez dan arren, ez da hori lortu

dauan domina bakarra. Izan be, aprilaren 21 eta 22an,

Madrilen jokatu zan Espainiako Txapelketan hirugarren

egin eban bere kategorian brontzezko domina lortuz.

Erredakzinoa berdea daukat. Esandako mo-duan urtebete baino ez daroat kirol honetan. Lehen beste kirol batzuk egi-ten zenduzan?Ez, ez. Hau da egiten dodan lehenengo kirola. Gustau egin jata eta hortxe nago. Motibazino handia daukat.Eta zelan bururatu jatzun kick boxingean hastea? Ez da jente askok egiten dauan kirola.Beste barik. Kirola egitearren. Maisua laguna dot da harek ani-mau ninduan kirol honetan has-teko. Eta gustura nabil. Gustetan jata.Euskadiko txapeldun mo-duan joan zinan Madrilera, ezta?Bai. Urrietan lortu neban Euska-diko txapela.Hain denpora gitxian hainbeste lortzeako asko entrenau beharko da...Bost egun astean eta egunean ordu bi egiten dodaz Ugaoko

kiroldegian. Karran egiten dot, zakua, ariketa bereziak, burrukal-diak... danetik.Zer moduzko maila dauka Euskal Herriak kick boxing-ean? Ez da oso kirol ezagu-na.Ez, ezaguna ez da baina gim-nasio asko dagoz eta kirol hau egiten dauan jentea badago. Ni Espainiako Federazinoan nago eta eurek Euskadiko selekzinoa egiten dabe eta hor nago. Gaine-ra, gimnasioak erakustaldi asko egiten dabez leku batetik bes-tera, baina horreek gauzaorreek ez dira inon agertzen, txapelketa ofizialak baino ez. Dana dala, gu hor gabiz jentea erakarri guran.Zuok gitxi bazarie uste dot neskak oraindino gitxiago dirala kirol honetan, baina harek be papel ona egin dabe Espainiako Txapelke-tan, ez?Bai. Beste gimnasio batetik baina gure entrenatzaileagaz joan zan Gasteizko neska bat, eta harek zidarrezko domina lortu eban.

"Hedabideetan

gitxi agertu arren,

gimnasioetan kirol hau

ezagutzera emoten

saiatzen dira"

Espainiakoan orduan hainbat domina lortu do-zuez, zuk brontzezkoa, nes-ka horrek zidarrezkoa...Bai eta beste mutil bi be joan zi-ran eta hareek brontzezkoa eka-rri eben beren kategorian. Pozik gagoz lortu dogunagaz.Kick boxingetik bizimodua ateratzerik badago? Kirolari profesionalik badago kirol honetan?Bai, bai badagoz, baina gatxa da. Profesional ona izateko lehenen-gotik amateur ona izan behar da

eta txapelketa asko irabazi. Nik gustukoa dodalako egiten dot, ondo pasetako, beste barik, ez daukat honetaz biziteko asmorik. Egia esan, profesionalak be ez dabe diru askorik kobretan eta beste nonondik atera beharko da bizimodua, beharretik.

Dana dala, hemendik urte batzuetara, garriko baltza lortu-takoan edo behintzat prestatua-go nagoanean gustauko litxakit kick boxing irakasle izatea eta umeai kick boxing eskolak emo-tea.