2. Ikasgaia - Portaera

Embed Size (px)

Citation preview

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Portaera

    1/6

    Portaera

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    13

    Bigarren Ikasgaia

    Bigarren ikasgai

    honetan, delituaren

    lehendabiziko elementua

    aztertzera bideratuko

    dugu gure lana. Bertan,

    portaera eta bereelementuak aztertuko

    ditugu, esangura

    penalaren aldetik zein

    portaera diren

    garrantzitsu kontutan

    hartuko dugularik.

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Portaera

    2/6

    2. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    gor Zuzenbidea II

    14

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Portaera

    3/6

    Portaera

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    15

    Pertsona bat, lanera joan behar du autoz eta berandu iristen dela

    ikusten du. Horren ondorioz, abiadura handian gidatzen joaten da

    lanera garaiz iristeko helburuarekin.

    Bidean dijoala pertsona bat harrapatzen du bere abiadura

    altuaren ondorioz.

    Kasu honetan, subjektuak duen helburua zilegi da, lanera garaiz

    iristeko burutzen baitu abiadura handian gidatzearen ekintza.Beraz, barne fasea lanera garaiz iristearen pentsamendua izango

    litzateke eta kanpo fasea, abiadura handian gidatzeko ekintza.

    2. Ikasgaia: PortaeraDelituaren definizio bat ematerakoan, lehenik eta behin esaten da portaera bat dela, edo giza

    portaera bat. Beraz, aztertu beharko dugu ekintza bat noiz jo dezakegu delitua osatzen duen

    portaeratzat.

    2.1 Ekintza giza portaera bezala. Bilakaera.Zigor Zuzenbideari interesatzen zaizkion portaerak, giza-portaerak dira eta besterik ez. Pertsonen

    aldetik datozen portaerak, alegia. Horretaz gain, portaera esangura penalaren zantzua izan

    beharko du.

    Kontutan hartu behar da, portaera bat, egite eta ez-egitea izan daitekeela (accin u omisin).

    Beraz, ez du zertan ekintza aktibo bat izan. Ez-egiteen adibidea, sorospen ez ematea izango

    litzateke. Hori beraz, portaera penalki esanguratsua izango da.

    Horretaz gain, portaera borondatezkoa den ala ez aztertu beharko dugu. Borondateak berekin

    dakar, barne eta kanpo fase bat. Edozein gizakik jarduten duenean, eta borondatez jarduten

    duenean, borondate hori lehendabiziko barne fase bat ekarriko du, zeinak helburu bat izatea

    suposatzen duen. Beste modu batera esanda, ekintza edo portaera burutzen duen pertsona batek,

    portaera burutu aurretik helburu bat pentsatuko du, eta helburu hori lortzearren burutuko du

    ekintza. Beraz, bere buruan duen pentsamendua, helburua, alegia, izango litzateke barne fasea etaportaeraren burutzea, kanpo fasea. Subjektuak, helburu konkretu batekin burutuko du ekintza

    beraz, baina esan beharra dago helburu hori ez duela zertan ez-zilegi izan. Adibide bat jartzearren:

    Helburua ezagutzea, garrantzitsua da, kanpo portaerari zentzu bat edo beste bat emateko. Izan

    ere, norbaiten helburua zilegi bada eta kanpo fasean, portaera burutzean, delitua burutzen badu

    eta, beste batek, ekintza bera, hau da, delitu bera burutzen badu eta emaitza berara iristen bada

    bere helburua ez-zilegia izanez, pertsona horiek izango duten erantzukizun penala desberdina

    izango da.

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Portaera

    4/6

    2. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    gor Zuzenbidea II

    16

    Portaeraren kontzeptuaren bilakaerari dagokionez, esan beharra dago eskolen artean

    desadostasun ugari egon direla, eta horregatik, kontzeptu desberdinak aztertuko ditugu.

    a) Kontzeptu kausala: gaur egun oso eskola gutxik defendatzen dute. Haientzat, portaeraizango da gorputz mugimendu bat subjektuaren borondateak sortuta eta kanpo munduan

    aldaketa bat eragiten duena. Kausalistek, ez dute kontutan hartzen subjektuaren helburua,

    eta beraz, ez dute aztertuko portaeraren zergatia. Hau da, borondatea soilik egiten dio

    erreferentzia subjektuak egiten dien mugimendu fisikoari. Beraz, ez dute aztertuko

    borondatearen edukia (kotxearen adibidea)

    b) Kontzeptu finala: kontzeptu hau Welzel alemaniarri zor diogu eta bere hitzetan,kausalisten planteamendua guztiz irreala dela. Izan ere, finalistentzat helburua zein den

    aztertzeak guztiz garrantzitsua eta esanguratsua dela. Hasieratik aztertu beharko da

    subjektuak zer nahi duen portaera burutzerako orduan. Beraz, portaerak burutzen duen

    subjektuak ez du itsuan jarduten, baizik eta beti helburu konkretu bat egongo da atzetik.

    Ondorioz, Zigor Zuzenbideak helburu horren ezagutzari garrantzia eman behar dio.

    Doktrinaren gehiengo garrantzitsu bat honen harrera oso hona egin dute.

    c) Portaeraren arauzko kontzeptua: kontzeptu honen abiapuntua helburua izango da. Beraz,borondatearen edukia interesatzen zaie baina, aztertu beharko da baita ere portaerak

    gizartean duen esanahia. Hau da, gizarteak duen iritzia portaera horri dagokionez.

    2.2 Ekintzarik egote ezaEsan dugun moduan, portaera borondatezko izan behar du. Baina, noiz ez da ekintzarik egongo?

    Borondatea ez dagoen edozein kasutan hain zuzen ere. Borondatea baztertzean, portaera

    baztertuko dugu beti.

    Lehen kasua, indar jarkiezina izango litzateke (fuerza irresistible). Suposamendu hauek ematen

    dira kanpoaldetik datorren indar fisiko baten aurrean egon behar da delitugilea eta indar horrek

    subjektuan eragin behar du. Eragin horrek, nahikoa izan behar da non subjektua jardungo deun

    masa fisiko huts bat izango balitz bezala eta aukerarik ekiditeko izango ez duen. Honen adibide bat

    izango litzateke igerileku batean bultzatua izaten den norbait, igerilekuan zegoen beste norbait

    hiltzen badu. Kasu horretan ez litzateke borondaterik egongo, fisikoki hilketa egin duen pertsonaezin izan baitu egoera kontrolatu eta bere borondatearen kontrakoa baita, beste norbaiten

    bultzada baten ondorioz erori baita.

    Bigarrenik, higidura errefelxuak izango genituzke (movimientos reflejos). Kasu hauetan ez da

    subjektuaren borondaterik egongo. Honen adibiderik argiena konbultsio epileptikoak izango

    lirateke. Egoera horretan norbait kaltetzen bada, ez da ulertzen borondaterik dagoenik.

    Doktrinan eztabaida gehiago sortu dituzten suposamenduak adibidez, paralizazio kasuak izango

    lirateke. Adibidez, norbaitek gidatzen ari bada eta beste norbaiten argiak itsutzen badu eta beraz,

    volantazo bat ematen badu. Higidura errefexutzat har daiteke? (doktrinaren aburuz, ez litzateke

    hala kontsideratuko, doktrina zientifikoak esaten baitute borondate minimo bat badagoela eta

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Portaera

    5/6

    Portaera

    2012-2013

    Zigor Zuzenbidea II

    17

    praktikarekin kontrolatu daitekela).

    Beste suposamendu eztabaidagarri bat zirkuitu laburreko portaerak izango lirateke, eztanda

    erreakzioak ere deitzen direnak. Espainian sententzia bakarra dago honen inguruan, Auzitegi

    Gorenekoa (barrabilen adibidea). Doktrinak esan du portaera minimo bat badagoela, lehen

    azaldutako kasuan bezala.

    Hirugarrenik, inolako kontzientziarik gabeko egoerak egongo lirateke (estados de absoluta

    inconsciencia). Hemen barnean, hipnosia, loa eta mozkorraldi letargikoa izango genituzke.

    Hipnosiari dagokionez, ez da esanguratsuena ezta ohikoena. Alemaniako Doktrinak onartu egiten

    du ahal dela pertsona bat hipnosipean delitu bat burutzera gidatzea. Iritzi berekoak dira Frantzian

    Nancy-ko eskola. Eskola horretako autoreek diote edozein pertsona hipnotizatu daitekeela eta

    edozein agindu jarraituko duela. Beraz, hipnosipean dagoen pertsona batek delitu bat burutuko

    balu, borondaterik ez legoke egongo bere aldetik, baizik eta agindu dionaren aldetik. Pariseko

    eskola aldiz, dio edozein pertsona ezin dela hipnotizatu. Horretaz gain, dio hipnotizatuz gero ere,ez duela edozein agindu jarraitzen (bere moralaren aurkako aginduak ez ditu jarraituko naiz eta

    hipnosipean egon). Kasu dokumentatu bat dago Danimarkan, banku lapurreta bat hipnosipean

    burutu zuen norbaitena.

    Loari dagokionez, lo ibiltarien kasua izango litzateke. Pertsona batek egoera horretan delitu bat

    burutzen badu, ez da kontsideratuko portaerarik dagoenik, beraz borondaterik ezta. Hau ez da

    kasurik ohikoena. Beste kasu bat izango litzateke gidatzen doan norbaitek lo hartzea. Kasu

    horretan, ekintza burutzen den momentuan ez da kontsideratuko borondaterik dagoenik.

    Mozkorraldi letargikoari (embriaguez letrgica) dagokionez, subjektua mozkorra egon behar du ia

    kontzientzia galdu duen puntura arte. Ezin bestekoa izango da konorte galtzetik gertu egotea.

    Kontua da nahiko zaila dela egoera horretan delitu bat burutzea. Kasu hauetan ere, borondaterik

    ez dagoela ulertuko da.

    Supostu guztiak azalduta, garrantzitsua da orain zehaztea actio libera in causa printzipioa.

    Printzipio honen arabera, delitua burutzearen unean naiz eta borondaterik ez egon, ez du esan

    nahi erantzukizun penalik ez dagoenik (gidatzen lo geratzen dena). Printzipio honek horrelako

    supostuei baimentzen du erantzun bat ematea. Hau da, borondaterik ez legoke egongo baina

    penalki erantzukizun penala izango dute.

    Nola funtzionatzen du honek? Fikzio batetara jotzen du, esanez, horrelako supostuetan penalki

    esanguratsua ez dela kaltea eragiten den momentua baizik eta aurreko momentuak, non

    subjektua, kontziente izango litzateke bere egoera ez dela egokiena.

    2.3 Actio libera in causaOndasun juridikoak kaltetzen diren unean ekintzarik ez balego, aztertu beharra dago honako hau

    ematen den ala ez. :

    a) Kaltea bilatu den ala ez. Hau da, doloa dagoen edo ez, kaltea sortu nahi den edo ez.b)

    Kaltea aurreikusi den ala ez eta beraz zuhurtziagabekeria kontzientea egon den ala ez.

  • 7/28/2019 2. Ikasgaia - Portaera

    6/6

    2. Ikasgaia

    Zuzenbide Fakultatea, Donostia

    gor Zuzenbidea II

    18

    c) Kaltea aurreikustea galdagarri den ala ez, beraz zuhurtziagabekeria inkontzientea dagoen.Hiru kasu horietan, delitua burutu duen subjektua penalki erantzukizuna izango du.