19
296n. zenbakia bagilla 2004 bizkaitarrai-bizkaieraz* BIZKAIKO FORU ALDUNDIA KULTURA SAILA LAGUNTZAILLE DON ANES ARRINDA ALBISU ( + + 2004 - 05 - 19)

296n. zenbakia bizkaitarrai-bizkaieraz* bagilla 2004...okerrik aundiena: Guda ez da konponbidea, gudak guda dakar eta ilketak ilketa. Eta onaigiño eldu gara! Beste azterketa bat egin

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • 296n. zenbakia bagilla 2004bizkaitarrai-bizkaieraz*

    BIZKAIKO FORU ALDUNDIAKULTURA SAILALAGUNTZAILLE

    DON ANESARRINDA ALBISU

    ( ++ 2004 - 05 - 19)

  • ERAKUNDEA

    EUSKERAZALEAK ALKARTEAREN BATZORDEA(2004-01-29)

    Lendakaria: Olazar eta Uribe’tar MartinLendakari-ordea: Barroeta eta Amorrotu’tar Klaudio.Kudeatzaillea: Fernandez eta Ruiz de Eskide’tar Karmele.Idazkaria: Atutxa ta Agirre’tar PaulMaikoak: Egurrola’tar Iñaki

    Solozabal’dar PaulinMalaxetxebarria’tar JonOrmaetxe’tar Emilio

    ZER-BIZKAITZER-BIZKAITARRAI BIZKAIERAZARRAI BIZKAIERAZALDIZKARIAALDIZKARIA

    Egillea: “Euskerazaleak”Kudeatzaillea: Fernandez’tar KarmeleIdazkola: “Euskerazaleak”Zuzendaria: Olazar’tar Martin (Euskerazaintzakoa)Idazleak: Atutxa’tar Paul (Euskerazaintzakoa)

    Arrinda’tar Anes (Euskerazaintzakoa)Aldalur’tar JustiñeEgaña’tar GotzonSolozabal’dar Paulin (Euskerazaintzakoa)Martiartu’tar IñakiLatiegi’tar Bixente (Euskerazaintzakoa)

    EEEELLLL EEEEIIII ZZZZ AAAA RRRREEEENNNN EEEEDDDDEEEESSSSTTTT IIII AAAA EEEEUUUUSSSSKKKK EEEERRRRAAAA ZZZZ

    GURA DOZU IRAKURRI ELEIZEAREN EDESTIA EUSKERAZ?

    Bixente Letiegi’ren liburuak eskatu egizuz:I.– Apostoluen eta martirien denporako Eliza.II.– Elizak eta estaduak bat egin zuten denporako

    Eleiza.III.– San Ignazio’ren denporako Eliza.IV.– Denpora barrietako Eliza.V.– Demokraziaren denporako Eliza.VI.– Denpora auetako Eliza.VII.– Euskal kristautasunaren sorkuntza.VIII.– Euskal kristautasunaren sendokuntza.

    IX.– Euskal kristautasunaren zabalkuntza.Liburu bakoitxa 500 orrialde inguru dira.Ordaiña: Bakoitxa sei euro.Baiña irakurri nai ba’dozuz eta ezin erosi, egizu berba

    geugaz. Doan emoteko be gertu gagoz, fedea indartzekota euskerea zabaltzeko eta irakurtekotan.

    Eskatu: Martin OlazarXXIII Jon Z. enparantza 2.48100 Mungia - BizkaiaTel: 94 674 01 23

    ALDIZKARI ONEKBIZKAI’KO FORU-ALDUNDIAREN

    DIRU-LANGUNTZA JASO DAU

    bizkaitarrai-bizkaieraz*

  • 1

    ZER

    OKERKERIAK(BUSH)

    Aspaldion gure mundua oso nastatuta ikusten dogu:Iraillaren lln. eguneko erasoa negargarria izan zan USA´neta orrek ekarri eban Afganistan eta Irak´eko guda ikara-garria eta ondoren lez, Madrid´en izan zan sarraski nega-rrarria.

    Baiña zer dago or danaren barruan?

    Gure Europa,USA ta Asia´ren artean kultura osoezbardin bi agiri dira, kristiñauena eta islan-zaleena.Erle-joñoa barruan doa eta bide-argitzaille izan bear leuke,baiña ez da erlejiño-arazoa, jakintza-arloa ta ekonomi-arazoa baiño.

    Munduan laterri aberatsak eta erri txiroak bizi dira,aberatsen artean USA daukagu eta txiroen artean islanda-rrak, oneik ez aberastasunik ez daukelako,sarritan arrorioaugari izaten dabe, euren kultura mailla orretatik urten-ezi-ñik dagoalako baiño.

    Giro ori lenagotik agertzen da Israel´darren eta pales-tindarren artean eta or dagoala dirudi islandarrak egitendabezan erasoen oiñarriak.

    Lenengo erasoaren ondoren garratza izan dabenUSA´tarrak ez dabe jakin egin bear dan azterketa egiten.

    Euren uste bakarra, besteak txarrak dirala da eta eurenerantzuna, gaizto orreik guda eginda menperatu bear dira-la.

    Agintaria daben Bush´ek gogotsu asmau eta entzundau gudarako dei au eta bizitasun bardiñagaz entzutendabe islandarrak guda santurako deia. Baiña ortxe dago

    okerrik aundiena: Guda ez da konponbidea, gudak gudadakar eta ilketak ilketa. Eta onaigiño eldu gara!

    Beste azterketa bat egin bearra dago.

    USA´tar aurreratuak eta aberatsak emon begie eurenlaguntza trebe-arloetan eta diru-arloetan, beste laterriatzeratuai, izkilluak, armak, egiten eralgiten dabena, eral-gi begie erri atzeratuen aurrerapena billatzen, baiña arro-keri barik! Ortik etorriko da bakea.

    España´tarrak naikoa arin ulertu dabe arazoa eta autes-kundeak be orduantxe etorri diran lez, agintari guda-zalea,Azores´eko kidea, Bush´en laguna, kendu egin dabe. Oriegin bear dabe USA´tarrak be, ainbat lasterren Bushkendu.

    Eta Angland-errian be arazoa aztertu egin bearko dabeeuren Blaer ori guda alboratzeko eta alkar-izketearenbidera sartzeko egokia dan ikusteko.

    Auteskundea orretarako izaten da, erriak egokia ez danagintariari eskubidea kendu eta egokitzat dagon bateriemoteko.

    Eta Rodriguez Zapatero lengoa baiño obea izango eteda?

    Oraingoz obea dirudi, datorren urtean zalantza geiagoizango da eta laugarren urterako berau be bear ba´da,kendu-bearrekoa. Oraingoz itxaropen apur bat.

    OLAZAR´tar Martin´ek

    ZER ALDIZKARIA

    Ordaindu, mesedez, ZER aldizkaria! (ogei euro) kontu onetan:EUSKERAZALEAK

    BILBAO BIZKAIA KUTXABilbao, 2095 0000 7 4 20.000 8961-5

    Adiskide! Mesedez ZER aldizkaria aurrera eroaten lagundu eiguzu!Ebagi orri onetan txarteltxu au eta eroan bbk’ra eta ordaindu 20 €. Ez dozu ezer be ida-tzi bear.Baiña, aztu barik, esan Kutxan zeure izena eta zeure erriarena.Eskerrik asko!

  • EDESTIA

    2

    Ez dut noski gauza berririk esango, antziñako liburuzarren maitale naizela esaten ba’dut.

    Orra ba: liburu zar batzuen artean, oso atsegin izan zai-dan bat agertu zait begien aurrera. Ez da ain zarra liburu ori.«Viajeros por Alava» deritza. 1972’an izan zan Julio-CésarSantoyo’k Gazteiz’en argitaratua. Baiñan naiz ain zarra izanez, antziñako ibiltarien berri damaigulako zaigu ain jakinga-rria.

    Liburu orrek aurrena aurkezten digun bidalaria, XV men-dearen lenen urteetako da. Ondo gizon ezaguna: Iñigo Lópezde Mendoza, Santillana’ko markesa, alajaña ¿Atzerritarra?Bai, ta ez. Euskotarra izan zan odolez. Araba’ko Mendo-za’tarren sendikoa. Baiñan jaiotzaz, –Palentzi’ko Carrión delos Condes izeneko urian etorri bait zan mundura–, eta ezi-keraz eta gogoz zearo atzerritarra, Gaztela’ko erregeen esa-nera ibilli zan Diego Hurtado de Mendoza Hita ta Buitra-go’ko Jaunaren sema izan zalako. Bera ere II Juan erregea-ren alde batzuetan eta beste batzuetan aurka, Gaztelerrikopolitikan sarutrik ibilli zitzaigun. Sartu zan moroen aurkakoguduetan ere, ta Olmedo’ko borrokaldian ainzuzen irabazizituan Erregeagandik Marques de Santillana eta conde delReal de Manzanares titulo bikaiñak.

    Ez dakigu noiztik, baiño Señor de Salvatierra, ots, Agu-rain’go Jaun ere izan zan. Ori ere, nola ez? Gaztela’ko erre-gearen esku zabalari eskerrak.

    Kultura aundikoa ta «umanista» edo gizakuntza-zalebikaiña izan zan. XV mendean, gazteleraz, idalerik eta batezere olerkaririk onenetakoa.

    Era berean izan zan gure Eneko «umorista» edo «oro-irri-ñoz-ikus-zalea», liburu bati ipiñi zion izenak adierazten dau-nez: «Refranes que dicen las viejas tras el fuego».

    ¿«Tras el fuego»? Suaren atzean? Bai adiskide, bai. Sua-ren atzean. Gaur, sua, gure etxeetan ormaren ondoan egon oida. Baiñan entzunik egongo zera, len gure baserrietan suasukaldearen erdian egon oi zala. Agureak, eta amona zarrakbereiziki, suaren eta suaren atze-aldeko orma bitartean eserioi ziran toki ura epelagoa omen zalako: «tras el fuego»:«suaren atzean».

    Ba orrelakoak ziran gure Markesak V mendean ezagu-tzen zituan landa-etxeetako sukaldeak. Beraz ederki esanikutzi zuan: «refranes que dicen las viejas tras el fuego».

    Guri, orain, bere «10 Serranilla’tatik bat bereiziki ajolazaigu: 1425’ean idatzi zuana, bertan ematen bait dizkiguorduango Araba’z albiste bitxi batzuk:

    Ona «Serranilla» edo «Mendilarreko» orren lenen lau itz-neurtuak:

    Gazteiz’tik ninjuanaste ontako egun batezDulantzi’ra igaro naiez;antxe neska giputz bat ikusi nuan.

    (De Vitoria me partíaun día desta semanapara me pasar a alegríado vi moza lepuzcana).

    Mottela irudikozaizu noski bertso euskerazko itzulpenean,gaztelerakoaren aldean. Ez zazu aztu olerkiak duan graziarenerdia galtzen duala beste izkuntz batera igarotzean. Olerkibaten grazirik geiena, sortua izan dan izkuntzaren dotoretasu-naren arauara egoki eratua izatean bait dago. Grazi ori, ordea,beste izkuntza batera igarotzerakoan zearo galtzen du.

    Grazi ori sortu izan dan izkuntzaren izpiriturik at ez gal-tzeko, izkuntza berriko izpirituaren araura izan bearko lukeidatzia, baiñan orduan ez litzake olerki aren itzulpena izan-go, aren itxurako olerki berri bat baizik.

    Toponimiari dagokionez iru izen damaizkigu lerro oietanMendoza’ko Eneko Santillana’ko Markesak: VITORIA,ALEGRIA, LEPUZCANA.

    VITORIA esaten dio orain euskeraz Gazteiz esaten diogunuriari, ¿Gazteleraz dagoalako? Ez dut uste. XV mendean IñoizGazteiz bat izan zanik iñor oroitzen ez zalako baizik. Bitori ezda Gazteiz. Gazteiz, Araba’ko Zelaiaren erdiko muñotxobatean, Bitori sortu aurretik zegoan basuritxo bat zan. An «invico qui dizitur Gasteiz, condimus NOVAN VICTORIAM»,edo –dokumentua eskuetan ez daukat eta–, orrelako zerbaitidatzi zuan onen sortzailleak, VII Santxo gure erregeak: Gas-teiz deritzan erriskan sortzen dugu VITORIA BERRIA».

    Orduan il ziran Gazteiz izeneko erriska eta erriarekinbatera bere izena ere bai. Arrezkero Bitori da. Orrela, Bitoriizen euskalduna dalako: V’z baiña B’z bear du izan idatzia.

    VII Santxo’k GASTEIZ idatzi zuan. Baiñan S ori gurelatiñezko eta erromantzezko dokumentu zarretan ez da bate-re fidagarria. Euskeraren Z’k oso doiñu bereizia du; euskalerri batzuetan beste batzuetan baiño geiago, baiñan geiagoedo gutxiago, danetan S’aren doiñura alderatzen dana. Orre-gaitik askotan gure Z lumalari zar aiek gure S idatzi oi zuten.

    Izan ere, gaztelerri-aldeko lumalari erdaldunen belarrientzat«Gasteiz» itz goxoagoa da «Gasteiz baiño. Alderantziz, xamu-rragoa da euskaldunon belarriarentzat Gazteiz, Gasteiz baiño.

    Sabin Arana’ren ondorengo euskal-birjaiotzako idazlebikaiñentzat Gazteiz izan zan Araba’ko uri nagusiaren izena,Arantzazu-osteko Euskaltzaindi txepel onek Santxo gureErregearen XII mendeko dokumentu zarreko S ura berbiztuduan arte: Gasteiz.

    Nere ustez, Gasteiz obeto dago, batez ere, Imanol Lekuo-na agurgarriak uste izan zuan bezala «GASTEIZ» izena«gaztelu» itzetik datorrela egian izan daitekelako: Gaz-teiz=¿Gaztel(u)-Aitz?

    Garrantzi aundiagokoa da gure Santxo «Jakintsuak»«Novam Victoriam» idatzi zuanean Bitori’ri erantsi zion«Nova», «Berri», adejetibu edo izenondokoa. Zergaitik?

    ERBESTETIKO BIDEZ-BIDE-IBILTZALE ZARRAK EUSKADI-ZEAR

  • 3

    EDESTIA

    – Orrek, Santxo Erregeak Bitori Zar bat ezagutzen zualaesan nai dualako ¿Ori nere uste utsa besterik ez dala? Ez ba.Urteak geroago ere Novam Victorian esaten bait zaio gureuri polit oni. Bi Bitori ziran beraz Erdiaroko Euzkadi’nBITORI ZARRA eta BITORI BERRIA. Ori ere dokumentuzongi ziurturik dago.

    – Rada’ko Errodrigo Jimenorena Toledo’ko Goigotzaiedestilari arras jakintsuak. Gaztela’ko Alfontso batek Napa-rroa’ra sartuta arrapatu zituan urien berri ematerakoan Bito-ri izeneko bi uri aipatzen ditu latiñ elegantez idatzi zuan bere«De Rebus Hispaniae» edesti-liburu ospetsuan: Bost edo seiuri aurrena; gero, aien ondorean, Victoria bat (nere BitoriZarra espairik gabe); orren atzetik beste bost edo sei uri etabexalaxe NOVA VICTORIA bere «nova» izenondokoa taguzti, eta orren atzetik uri batzuk, orrela Gatela’ko ErregeAlfontso’k, bi une aietan Naparroa oso era larrian aurkitzenzalaz baliatuz.

    Bi izan ziran izen ortako errege gaztelarrak Naparroa’rakoldarki sartu ziranak: VI Alfontso, Naparroa’ko IV SantxoGartziarena bere senideek, 1076’ean, LAN izeneko Arkai-tzetik amilduz erail zutenean, Naparroa erregerik gabe gera-tu zanean, eta, VIII Alfontso 110’en bat urte geroago, Napa-rroa’ko VIII Santxo, – zergaitik edo zertarako, iñork ezdaki–, Afrika’ra joan zalarik, ostera Naparroa erregerik gabeaurkitu zanean.

    Bi Alfontso oietatik, zein izan zan guri orain ajola zitzai-guna ez naiz ziur oroitzen, ebakuntza larri mingarri batenondorean oraindik etxetik irtetzeko gauza ez naizelako, ez baidaukat begien aurrean Rada Toledo’ko Goigotzaiaren idazkia,baiñan etxetik irtetzeko gai biurtzen naizenean billatuko dutdokumentu ori, eta, emen, ZER’en, osoa argitaratuko dut.

    Dana dala, argi utzi dugu Erdiaroko Euzkadi zarrean biizan zirala BITORIA izena zeramaten uriak. Araba’r biak.

    Baiña askoz zarragoa da, oraindik, BITORIA izena Napa-rro’an bertan:Naparroa’ren baztarrik euskaldunean ainzuzen, anIruña ta Auritz (Burgete) bitartean erromatarrek BITURIGESizendatu zituzten Baskoni’ko klan edo sendi bateko gizakumebatzuk, an bizi zirenak Kristo jaio aurretik ere.

    «Bituriges» izenondoko politak BITURI’koak esan naidu. Ta BITURI ta BITORI izen bat bera diarala neri ukatukodidanik ez dut uste iñor munduan izango danik.

    – Baiñan Garona ibaiaren egoaldean, Bordele’tik bertan,ots, Akitani zar euskaldunean beste BITURIGES batzuk bizizirala dioskute erromateko edestilariek. ¿Naparroa’n biziziran aien aideak? Baietz esango nuke nik. ¿Nongoak izanote ziran bizi-tokiz aldatu zutenak? ¿Angoak, onera etorriz,ala emengoak ara joanez? Nik Naparroa’koak izan ziralaAkitani’ra joan ziranak esango nuke, Akitani’n ez bezala,Egoaldeko gure Euskalerri ontan, jende geiegiren erruz, emi-graketa, bear-bearrezko arazoa izan bait zaigu beti.

    – VICTORIAKO, aipatu dezaidaket norbaitek, Legobi-gildo Errege bisigotak eraiki zuan Araba’ko gaztelu ura,Araba’ko gure VITORIA beber-bera dala esanez.

    Ta zer? Ori orrela ba’litz ere, orrek ez du latiñez idatzitakoVICTORIAKO orrek BITORI euskerazko gure Bitori ez danikesan nai, berta «KO» idazkiak aski argi ipintzen duan bezala.

    Baiñan ala-ta-guztiz, ori, orrela ez dala esango diot: ots,Victoriako ura Bitori ez dala, Legobigildo sekulan Araba’ra

    sartu ez zalako. Au ez dizu gaur iñork ukatuko, Bitori’tikurbil Zadorra ibaiaren ibarrean, dagoan Aldaieta’ko (VI etaVII mendeetako) illobitegi oparoak argi utzi duan gauzadalako. Bertan agertu zaigun izkillu ta tresnedi txit ugaru taaberatsean oro bait da iparraldekoa, frankiarra, akitaniarrabereiziki. Ezer ez bisigotiar aztarnakoa izan daitekeanik.

    Leobigildo’ren Victoriako ori Errioxa’n zegoan, naiz gaurBurgos’ko probintzian egon, oraindik Viloria de La Riojaizen duan erriskan, an bai, euskaldun autrigoitarrena izanda-ko lurretan ibilli bait zan Leobigildo gure Asaben aurkaborrokan.

    Victoriako orren egiazko izena, VILORIAKO bear zuan.Baiña latiñez mintzatzen ziran kulturazko bisigot aiei Vilo-riako’k ezer esaten ez zien bezala, asko ta oro gozoa bait zanVICTORIAKO’k esaten ziena, naiz itzaren euskerazkoatzizkia gorde itxura aldatuz, Viloriako idatzi bearreanVICTORIAKO idatzi zuten. Pozik gaiñera!

    ¿Izki bat bakarrik aldaturik Biloria ta Bitoria izen batbera ote dira? Bada Biloria geiagorik Euskalerrian. BatAraba’n bertan. Bestea Naparroa’n; Lana izen-duan aranbasati polit zoragarrian.

    Ez dut BITORIA’ren etimologiarik ezagutzen. Edozeinmoduz ere, etimologi orren billa Biloria’ren etimologiatikasi bearko litzekeala iduritzen zait.

    DULANTZI. ALEGRIA esaten dio Iñigo Markesak. Eznere iritziz okerki esana. Alegia esango bait zion seguruaskimundu guztiak Araba’ko Zelaiean dagoan erri orri XIVmendea. Dulantzi azturik zegoan itza izango zan.

    Izen ori erromatarrek sortua da, oiturazko zuten bezala,bertan entzun zuten izen euskalduna latiñeratuz. Ez dakiguordea izen ori euskaldunen ezpaiñetatik zintzo entzun zuten.

    Duarte, D’Uarte, De Uarte; Duhalde, De Ugalde; etaDurruti D’Urruti, De Urruti diran bezala Dulanzi, D’Ulantzi,de Ulantzi dala dirudi. Danadala, bere etimologiaren billa,oraingoan ere, ULANTZI aztertzuz asi bearko genuke.

    LEPUZCANA. Guipuzcoana esan nai duala dirudi,«Gipuzkoa»ren aurretik. Lipuzkoa edo Lapuzkoa izan baitzan gure lurralde orri Erdiaroan eman zitzaion izena. Erro-matekoan oraingo Gipuzkoa ia osoa, Barduli izeneko lurral-dearen barruan egon zan.

    Baiñan markesak ikusi zuan neska gazte ura Giputzaba’zan zer ari zan Araba’ko Zelaiaren barrruan? Ori argitzeko,ikus dezagun aztertzen ari geran «Serranilla»ren jarraipena:

    Entre Gaona y Salvatierraen ese valle arboladodonde s’aparta la sierrala vi guardando ganado,tal como el albor del día,En su hargante de granaqual tod’omo la querríanon vos digo por hermana.

    – Gona gorriz jantzita artzaintzan, Gaona ta Salvatierraarteko «aran zugaitzu artan» ikusi zuan gure Markesak ainatsegiña gertatu zitzaion neska gazte ura.

    Gaur, aran artan ez da zugaitzik. Dana da an nekazaritza-ko lurra. Oso lur aberats emankorra, baiñan oro lur gorria.

    ¿Giúzkoa’tik etorri ote zan bere ardiekin neskatil eder ur?Ez. Neskatil ura ez zan giputza.

  • 4

    ARAZOAK

    Artzaintzan ari zan larre aietatik bertan ba zanGIPUTUZURI izeneko uri bat aski mendi-tartera sartutakoarrantxo batean. Zutik dago oraindik erri zar artako parrokiizan zan eliza.

    Izena berak adierazten digun bezala, Gipuzkoa’tik joan-dako jendeek eraikitako erria zan ura. ¿Zer ziran giputzaiek? Artzaiak? Ikazkiñak? Burnigilleak? Nork jakin.

    Dandala Giputz-Uri artakoa zan markesak ardi zaintzenikusitako «moça lepuzcoana» maitagarri ura.

    Bi toki izen ikusi ditugu olerkiaren zati ontan: GAONAta SALVATIERRA.

    – GAONA, gaur Gauna esaten zaion erri txiki bat da.Dokumentu zarretan Garona ere maiz esan. Antziña Euska-lerriaren ipar-muga zegian ederraren izen bera. GAR-ONA.«Ona» ugaritasuna adierazten duan atzizki euskaldun bat da¿Zer ote da «Gar»? GAUNAK («Las Gaunas») LogroñoUriko auzo bati esan oi zaio.

    – SALVATIERRA, euskeraz AGURAIN da eta orrelaizan da beti. Eta ziur nago orrela esaten ziola XIV mendeaeuskalerri guztiak ere. Agurain ez bait da erromatarrek mol-datutako izena Dulanzi bezala errez aztu zitekeana.

    Orain-oraingo gertakizun bat datorkit burua. Egun asko ezdirala esan zigun ba sasi-jakintsu batek, Biasteri Errioxa’kouriaren euskerazko izena ere, emendik aurrera Laguardia izanbear zuala. Ori zergaitik? noizbait inguru artako bide bati«Laguardi-Bidea»esan omen zaiolako. Lekuko baten lekuko-

    tza ez da sekulan sententzi bat eman aal izateko naikoa izan.Edestiak eraspen geiago merezi du; eta edestia-zear, naizdokumentu idatzirik izan ez, agoz-agozko jakintzari eskerrakLaguardia’ren euskerazko izena BIASTERI dala uste izan da.

    Biasteri’ko «Laguardia-bide» orren antzeko zerbaitbadugu Bitori’n ere. Uri onen egoaldeko bide batek oraindik«Salbatierra-bide bai deritza. Ta? naikoa ote da ori, Agu-raiñ’i bere izen eder ori baztartuta euskeraz ere Salbatierraesaten asteko?

    Bi aapaldi geiago baditu Santillana’ko Markesaren Serra-nilla onek, baiñan ez dute gure arretarik merezi, bertan, ain-beste gustatu zitzaion neskatx aren edertasuna goratu ta bir-goratu besterik ez bait du egiten.

    Gure Emakumezkoen goratzarre ori maiz ikusiko duguemendik aurrera. Oso atsegiñak izan bait zitzaizkien gureneska lirain eder politiak erbestetik Euskalerrira etorrizitzaizkigun atzerritar guztiei.

    Azkeneko galdea: ¿Euskalduna ote zan Santillana’koMarkesa? Atzerrian jaio, eta noizbeinka bere jatorrizko Eus-kalerrira etorri, atzerrian bizitu zan beti ta...

    Alaguztiz, euskeraz ezertxo ere ez bazekian, naiz Salba-tierra’ko Jaun izan, gaizki ibilliko zan bere erri artako jen-dearekin arremanik izateko, aguraindarrak euskaldun osoakbait ziran XIV mendean.

    Lategi’tar Bixente

    Auto-istripua izan nebala-eta, aspaldion trenean ibilibear izan dot ara eta ona.

    Orrek upealango aukerea emon deust Bizkaiko Txorrierri-ko eta Urdaibaiko trenbideen egoerea urretik ikusteko.

    Egoerea dinodanean, trenbide orren garbitasunari daragoiot.Ikaragarria da sastarretan trenbideotan eta euron bazte-

    rretan dagoan loikeria. Jenteak ara botako, jakina. Eunda-zak tona sastar batu leitekez eurotan: plastikozko ontziak,latak, tetrabrikak, zigarro paketeak, beste edozelango plas-tikoak... amaiezina da ango sastarren zerrendea.

    Negargarria.Saskeldo eta ugerdoz beteta daukagu erria, bai orixe!

    Ezin leitekez, bada, sastarrok nozik beinean batu, aor luza-roan agiri-agirian itzi bearrean?

    Sastarrak ara botatea EuskoTrenen errua ez dana argidaukat baina, nire eritxi apalean, areek batutea bai badanaeuren ardurea eta betebearra, edo beste era batera, trenbi-deak eta trenbideetako bazterrak beti garbi eukitea.

    Iniaki Martiartu (Bakio)

    EUSKOTRENEK ERRUA ?

    Ez deritxot bape ondo gazteren batek edo batzuk Deus-tuko San Pedro eleizako ormetan egindako azken pintadea-ri, ezta aurreko beste edozineri be.

    Ez dot uste norberaren eritxia edo eritxi-askatasunaadierazoteko danon ondare istoriko-arkitektoniko danDeustuko San Pedro eleizea alan, ganora barik, loitu, laski-tu bear danik.

    Deustuarren ezaugarri zein ikur kutuna gizaldietan izandana eta gaur egun be oraindinokarren alantxe dana, oker ezbanago.

    Ganera, pintadeak dirauskunez, gazte izateagaitik «arro»ei dago egilea. Egon bear ete dau arro orrek deustuarrai kalte

    egin deutselako be? Ez deutso bape lagundu beraren elburua-ri, askoren asarrakuntzea biztu baino.

    Euskeraz dirausku diarausukuna pintada orrek, ekarri etedeutso euskereari orrek aldekotasunik? Ezezkoan nago, eus-kerearen prestigioa makaldu baino, loikeria, zentzunbakoke-ria, ugerdokeria euskereagaz identifiketan dan ezkeroan.

    Aldekotasunik baino, jentea uxatu, gazteen eta euske-rearen izenean, ganera. Badakit egileak ez daukazana beardiran besteko potroak bear dan lekuan laskikeri orren egileagirian agertuteko. Ugerdo aiakoa!

    Iniaki MARTIARTU

    GaztearGaztearen ugerdoaen ugerdoa

  • 5

    IPUIN-SARIKETA

    EDUR

    Peru’k ba-ekian nortzuk ziran bere ondatzaillak baiña,egunen baten oartuko ziran ustean, ez ebazan salatu guraizan. Bakez igaron izan zirean iru-lau illebetez eta bein,iluntze baten, basotik etxerantz zaldigaiñean etorrela, zeo-zerk ikaratuta uste bako zalapartadea egin eutsan zaldiak,eta jausi, ta iztar azurra ausi ta zapladaz beterik geratu zanIberrertze’ko Patxi Bekaitz.

    Zubialde’ko Joanes Lapur, barriz, lapurretan itzi ebenauzoko etxe baten eta etxekoak abiau ebanean, bildurrezarrapaladan joiala zurubilletik (eskillaratik) beera jausi etaeskumako besoa ta saietzak ausi ebazan. An be Patxi Bekaiz-ti eroan eban lez, bizkarrean artu-ta etxera eroan eban.

    Astelenean, Peru’k berak, atondu bear izan ebazan,bere aurka erruki barik ekin eutsen gaixaojo biaik. Etaorraitio, konturatu egin izan ziran euren ari, Peru’ri, eginizan eutsiezan kalteakaz eta guztiz damututa eskerrak«Jaurti ta muxturrak ausi bear jautxaguzak orri, betikoondatu daiten.

    Illuntzean solotik etxerantz etorri oi zan bide zidorreanlokarria jarri eutsen alde batetik bestera, ten-tenean lurre-tik arra batera, jauso ta betirako gogoan izan eitekeanigurdaldia izan dagian. Aldameneko sasi-ostean egozan,zelatari gaizkin biak...

    Illunabarra zan eta beti lez nasai etorran Peru etxerantzilluntzean, atxurra sorbaldan ebala, gogaro onez kanta batezpanetan ebala eta usterik gitxien ebanean, plaust! zapartegin eban eta buruz-aurrera, era txarrean, jausi eta konor-terik barik, geratu izan zan.

    Arik ordu-erdira, konorteratu zanean, diadar bat oguzieban eta ugazabaren zaratea entzun ebanean Etzai etxekotxakurra eldu jakon eta aren ausi ta intzirietara emazteaeldu jakon eta etxera eroan eta zauriak garbitu eta atondueban. Azurrik ez eban ausi baiña bai maillatua ugari etabekokia ta aurpegia odolez beterik.

    Zelaiburu’ko Peru, beargiña ta gizonbaketsua zan, alper egoterik ez eban egiteneta, ortuari ederrak eta soloetan arto, indabaeta abar ugari izaten ebazan. Emaztea beandera mazal eta zintzoa, txukun eta garbizaintzen ebazan etxe-inguruak. Pozik etazoriontsu emon eutsezan, biak, eta alkarbesarkaturik, aurrerantzean bakez eta pozikbizi ziran, alkarreri lagunduz.

    Edur

    Jose’k ixillik entzuten eutsezan irainguztiak eta alako baten jaurti eban irrintzebat, oratu eutsen bieri paparretik eta burua-

    kaz alkar, indartsu, jo-eragiñik, tabernako atetik zear,urrun jaurti ebazan, guztien barregarri. Guztiak geratuziran arrituta eta pozik. Eta gaizkin biek lotsatua, amurruzbeterik alde egin eben taberna-ingurutik.

    Tabernan izan eben igurdaldiaz eta lotsariaz, luzaroiraun eben gizartera agertu barik, baiña arein gogoetan ezebillan asmu onik: «Zulaiburu’ko Peru’ri, egundo aztukoez jakon igurdaldia egin bear jautxaguk»– esan eutsoenalkarri. Eta egitada zital eta mingarria asmau eben. Atzi-llotu ta zigorkadaz ibitutea be otu jaken, baiña, gero, minaundiagoa egin leikion egitada santarra asmau eben.

    Bizi izan ziran, ba, euren umetxuakaz, baserriko bakesantuan, aurretikoeri ikasitako ekandu eta oitureri zintzojarraituz, iñorentzat egite txarrik ez asmo txarrik barik.

    Areiñetik urrun barik, ba-ziran, auzoan, debeku bakogizatxar bi, Ibarretxe’ko Patxi, ezizenez Bekaizti, etaZubizarreta’ko Joanes, ezizenez, Lapur; bata baiño besteagaizkilleagoak. Gorroto ta bekaitz aundia eutsoen Zelai-buru’ko Peru’ri eta, beti ebizan ari, Peru’ri, zer kalte eginasmetan: Ortu-aririk onenak oztu egiten eutsozan etaenpaiduak lorrinduta itzi; kerixa-ondoak, okaran-ondoaketa abar, garaunak oztu eta adarrak ausita izten eutsezan,kaltea ugari egiñez.

    Euren emazteak andera onak ziran eta alakorik egin ezegien alegiñak egiten eutsezan, baiña alperrik.

    Larunbata illuntze baten, eleizaldeko tabernan sartuziran. Areik sartu ziranean, guztiak ixildu ziran eta, Leza-buru’ko Jose’ri adarra joten asi jakozanean: «Ikusten dokzelan edaten jokan, andreak emongo jeutxan diru apurrenbat egarria kendu jagikan... Gixajo ori egarri be izangozoan eta... Aspaldion etxoan dirurik izan tabernarako-ta».

    Balendin Aurre Apraiz.

  • OTOITZA

    6

    48N. SALMOA: JESUSEN LENENGOBOST IKASLEAK

    1Jaunak ipiñi zuan Birjiñaberriz oso indartuta, ta atera zan Nazaretetikaingeruak lagundutaerri txiki urrekoetarajakinduriz argituta.Naigabetuak eta gaixuakjartzen zitun sendatuta.

    2Ebanjelista Joan Santuakda idatzi etzuana,baiñan bera zan San AndresekinJesusen billa juan zana.Joan Bautistan ikaslea zan

    Andresekin zeguana,eta Andresek simon anaiaeraman Jesusengana.

    3Salbatzailleak begiratutaberari zion esana:«Zu zera Simon, Jonan semeaPedro deituko zerana».Au gertatu zan Judean ta zan Galilea zijuana;billatu zuan santo Pelipe,ta Jaunak: «Ator Nigana».

    4Pelipek deitu natanaeli ta zion esandakoa:

    nola billatu zuen Mesias,Jesus Nazaretekoa.«Ortik onikan erten al leike?»zion erantzundakoa.Entzun ondoren aitortu zuan «zera Seme Jaungoikoa».

    5Autxek ziran bost ikasleakJesusen lenbizikoak,erakutsi bear izan zienJesus Maixu zerukoak.Itzlari eta bataiatuazziran agertutakoak,Eleiz berria sortzeko ziran an aukeratutakoak.

    6Ama Birjiñak Jesusen berriaingeruz jakiten zuan,bost ikasleak zitualakoeskerrak eman zituan.Betiko Aitak eskatu zionBirjiñari an orduan:«Seme Jesusi lagun eiozuanimak sartzen zeruan».

    7Erantzun zion: «Danon Errege,gure bizitza zerana,ar txiki bat naiz, baiña eskeintzdizut nere biotz dana.Jesusen ordez ilko nitzake,au da deseo dedana.Baiañan, Aita, Zuk lagun eidazubetetzen zure esana.

    8Misteriozko fedea zeukan Jaunak erakustekoa,ikasleari esana zienzala Seme Jaungoikoa,Aitagandikan atera eta munduan jaiotakoa,beti birjiña zan Amagandikgorputza artutakoa.

  • 7

    OTOITZA

    49ª JESUS’EK ERAKUTSI49ª JESUS’EK ERAKUTSIZIEN BERE AMAZIEN BERE AMA

    1Bearrezkoa zan ikasleakbere berri jakitea,esana zien komeni zalaAma au ezagutzea,birjiña eta ama zalakoerrespetoz tratatzea.Bost ikasleak eskatu zien:«Nai genduke ikustea».

    2Salbatzaillea ikasleakinjuana zan Nazaretera, erakutsiaz fedeko gauzak ta Ama erakustera.Ama Birjiña aurreratu zanetxea preparatzera,jatekoak ta lotarakoaklekuak ondo jartzera.

    3Birjiña jarri zan belaunikoJesus etxean sartuta,eskatu zion bedeinkatzekolurreraiño auspertuta.Adoratu zuan Seme Jauna jakinduriz aitortuta,ta ikasleak gelditu ziranarriturikan poztuta.

    4Bost ikasleak belaunikatu ziran Birjiñan orduan,eskatu zien bedeinkatzekoseme artuaz munduan,Ebanjelista Joan santuaeskeiñi zan lenenguanserbitzeko ta seme artzeko;Birjiña ain maite zuan.

    5Ama Birjiñak bost ikasleakbere etxean artuta,Joan Santua birjiña zananeskeintza aukeratuta,danari jana emana zienBirjiñak preparatuta,Jaunari jana serbitzen zionAak belaunikatuta.

    6Erretiratu ziran gau artan danak gaua pasatzera,

    Salbatzaillea joan zan Amarenotoitz-lekua zanera.Jaunari bere oiñetan Amabiurtu zan auspertera,eskatu zion: «Barka eidazu,es-kastu naiz serbitzera».

    7Jaunak lurretik jasorik Amaesana zion onela: bizitza eta osasun onabetirako ziradela.Amak eskatu bataiatzeko,agindu zin bezela,Jaunak bataiatu zuan Ama,aingeruak an zeudela.

    8Aitak itz egin zuan esanaz: «Au det alaba maitea».Seme Jainkoak: «au det nik Ama;nai dit lagun egitea».Jaun Espiritu Santuan itza:«Au da nere emaztea».Birjiñak eman zizken eskerrak,zala doaiez betea.

    50ª JESUS IZAN ZAN50ª JESUS IZAN ZANEZTEZTAIETAIET ANAN

    1Egun aietan GalileakoKanaan-en zebiltzala,Ama Birjiña ta Jesus Jaunakbost apostolu zeuzkala,beren lengusu laugarenguakan esposatzen zirala,deitu zieten eztaietaraErregen eguna zala.

    2Salbatzaillea baiatuaurte bat zan egunean,danak juan ziran eztaietaraJaunaren gogo onean.Esposatuai itz egin zienotoitz egin zuanean,sakramentu jarri santutzekoEleiza Santan mendean.

    3Birjiñak ere lagundu zionJesusi otoitz egiten,eta aurrean jarri ziena

    ixilikan zuen jaten.Amak Jaunari esana zion:«Ardoa aitu konbiten».Erantzun zion: «Neri ta zuri zer digu orrek egiten?»

    4Oraindik ez da eldu neretzateskatzen dezun ordua».Kristo Jaunaren erantzun au zanmisterio aundikua.Birjiñak argiz ezaguturikdenbora zala eldua,agertutzeko Seme Santuanbirtute Jaungoikozkua.

    5Au da Birjiñak serbitzariaiOrduan esan ziena:«Egin zazue nere Semeakordenatzen dizuena».Lur-ontzi aundi batzuek zeuz, zuen oitura berenaeztaietan da serbitutzeko aietan bear zuena.

    6Salbatzailleak agindi zien:«Bete urez oiek danak».Serbitzariak bete zituenegiñaz bere esanak.«Orain atera ortik ardoa, probatu lenengo danak».Ardo on ura probatu zuan apaiz buru zeguanak.

    7Probatutzean esana zionnobioari pozgarri:«Gizonak jartzen due lenengo ardo ona gustagarri, eta edanda daudenen gustoz ona ez dana ekarri; zuk gaur alrrebes egin diguzu ona azkenean jarri».

    8Mai-buruan zegon apaizaketzekian gertatua.Jesus ta Ama zeuden lekuazalako bajunekua.Baiñan ondoren zabaldua zanura ardo biurtua;agertua zan Jaunaren aintzta izan zan sinitua.

  • IPUIN-SARIKETA

    8

    Aitona Luxio eta billoba Joxemari elkarrrizketan.Aitona Luxio’k bere bizimodu guztia artzantzan eramana

    du, goi menditan zear. Orain seme zaarrena, Jon, Joxema-ri´ren osaba, dabil eginkizun orretan. Aitona berriz, zaarsari-tuta patxarotsu baserrian bizi da bee larreetan.

    Udaldiko opor aldia dala eta, alaba Asun etorri zaio aito-nari Donostia’tik bere familiarekin egun batzuk igarotzekoasmotan. Kale zuloko zoko usaiak utzi, eta arto, belar, garoeta loreen usai gozoa artzera. Joxemari’k, Asun’en semeak ,aitonari, Aralar goi mendira joatea eskatu dio, osaba Jon,amaren neba, an dagoenez, aitonak bere sasoi guztian lanto-ki izan duen txabolara.

    Ni mendigoizale naiz, eta bide berean topo egin degu.Orrela ordu t’erdiko bidea egin eta gero, Amezketatik

    abiatuta, txabola aurrean, lasai, exerita daude biak. JoxemariUnibertsidadean asiko da urrengo ikasturtean. Bakoitzak ainbizimodu desberdiñaren ikuspegitik, izango dute elkarriadierazteko iritzi ugari.

    Aitonak onela dio:- Oso umetandik asia nintzan baserri lanetan. Eskolara

    zortzi urte bete arte joan nintzan. Geroztik baserriko lana etaartzantza zer diran ondo asko ikasia naiz. Bizimodu latza,latzik baldin bada. Etekin motzekoa. Esku batekin irabazi etabesteak eraman bizi bear bagenuen, eta xoxik ikusten ez.Beraz, larre motxean azia eta ezia naiz. Gaur egun txabolak,gure onek bezala, aurrerabide ederrak artuak dituzte. Argiindarra, panel oriei esker, eguzkiaren eragiñez. Butanoa otor-duak prestatzeko, eta oea ere obexoagoa. Eta gazta eta gai-ñontzeko esnekiak saltzeko orain leen baiño erraztasun geia-go dago. Bideak ere errazturik daude eta Lan Roverra’rekineroso egiten da beetik txabaloraiñokoa. Nire garaiean berriz,mandua eta bidetxiorra. Amabost egunetik bein beera jaistengiñan, jantzi zikiñak uztera eta garbiak artzera. Aldi bereanotorduak egiteko jakiak erostera. Igandeetan, Igaratzakobalelizatxora joaten giñan. An Aita Alberto, benediktarrak,Meza Santua ematen zuen. Lazkao´tik oiñez igotzen zan. Etakristautasunari buruz, meza bukatuta ere, elkarrizketa ede-rrak izaten genituen fraile on arekin. Nik dakidan pixka,berari esker.

    - Fedea sakontzen orrelaxe ornitu giñan; eta erraz, ustez,sinisten genuen. Gaur berriz gero eta zalantza geiago sortzenzaizkit. Orduan, esan oi izan dana, ikazkiñaren fede sakonagenuen. Gaur, ordea, erdi bidean aurkitzen naiz. Ez daukateskola aundirik, baiña Jainkoak emandako burmuiña ortxedarabilkit itzulinguruka, atsedenik gabe, eta ortik sortzenzaizkit, nai eta nai ezta ere, zalantzak.

    - Aitona, gai orretaz nai badezu zerbait itz egin dezakegu.Ni ere fededun naiz zu bezalaxe. Baiña beste bide batez artuanaiz kristautasunaren elikadura. Teologia ere ikasten baitdegu ikastetxean.

    - Joxemari, billoba maite: Gure gorputzeko aragi au,azken batean edo ezur utsetan gelditzen da edo erre egitendute. Eta orrela, nola berpiztu berriro...?

    - Aitona: Nik ulertzen dedanez, ikasitakoaren arabera,nire aalmentxoa irixten dan neurriraiño, gizakia illezkorra daarimaren aldetik. San Paulo’k grekeraz “soma” adiera erabil-tzen du. Aragia eta espiritua erabilli ordez. “Ni neu”; euske-raz nolabait esateko. Beraz, nik esan bear banu, aragia il etaJainkoaren aurrera pizteak ez luke adierazi nai izango giza-kia gorputz berarekin azaltzen danik. Bere osotasunean bai,sentiberatasunaren aldetik. Bere nortasun osoa sentituz, ale-gia, bizi omen daiteke amaierarik gabeko beste mundu zaba-lean. Kontuan izanik, bakoitzaren izana Jainkoa’gan datzala.Beraz, berpizte ori ez litzateke izango arrazoiaren bidez,itzez itz artzekoa. Ain gai sanonetan jarduteko, Apostuek eraberezia zuten Berri Ona erakusteko. Garaiean garaiko pen-tsamoldeetara egokitua. Beraz, bertakoen kulturaren eta uler-menaren arabera eraturik Jainkoaren misterioa fedearenbidez erakusten saiatzen ziran. Eta gaur -egun apaizak ereberdin, guk aal degun neurri txikian eta gure motzean obe-kienik ulertzeko. Arrazoi utsaren bidez ezin bait degu Jain-koa’ren osotasuna ulertu. Beraren neurriraiño gure ulermenazabaltzea eziñezkoa zaigu. Gizonak ez bait du ulermenikJainkoa´k adierazi lezakeen guztia artzeko... Eta gure jainko-tasuna barnean billatu bear degu. Arima landu alegia. Jain-koa’ren misterioa ez da ortik kanpo dabillen zerbait. Jainkoa-ren irudira egiñak izanik, barnean daukagu Beraren eragiña.

    - Eta nola ulertu Jesukristo Jainko dala, Joxemari.??- Jainkoaren irudia, ludi onetarako, Jesukristoren bitartez

    agertzen zaigulako. Eta orrela, fedearen bidez, ludi onetanJainkoa’ren azalpena Jesukristo bera degula, ondo uler deza-kegu. Eta leengora noa: Arrazoi utsez ezin bait dira ulertumisterio auek. Gure barne muiñetara jo bear, eta or fedeadegu bidelagun, ori gabe bestela galdurik goaz. Jesus’en kon-tzientzian Jainkoaren ekintzak artzen duen sakona, beti izan-go da guretzat misterio.

    - Eta ori gure ulermen txikian bada ere nola uler dezake-gu?, Joxemari.

    - Onela izan daiteke aitona: Jesus Jainkoaren agerkundeadala esaten digu gure fedeak. Jesús, bere irakaspen, eriotz etaberpiztearekin, Jainkoaren agerpena da, eta bide batez, gure-ganako Jainkoa’ren maitasuna. Eta Jainkoak bere nortasuna

    IRU BELAUNALDIREN ARTEKO TENKA (2n.saria)

  • 9

    IPUIN-SARIKETA

    orrela agerturik, lagunurkoarekiko gure portaera nolakoaizan bear duen adierazten digu.

    - Beraz, Joxemari, fedea ez da Txindokiko gaillura beza-lakoa, goia jo eta zanpatzen dana. Fedea geure eginkizune-tan, billaketa da. Zalantza ere fedearen bidean sor litekeenzerbait da. Fedearen gaillurra, maitasuna da, eta or Jain-koa’rekin egiten degu topo. Eta orren arabera bakoitzak beresinismena ekintzetan landu bear du, eta azken batean sinistenez duenarentzat ere, Bibliak balio osoa du, mundu ontarakoazaldu bait dira orko irakasketak. Eta kristauok: justizia,pakea eta lagun urkoarenganako maitasuna zaintzen degunneurrian, ondorioz, Aita Gurea otoiz egiten degunean, Jain-koari emandako itza betetzen arituko gera. Ekintzarik gabe-ko sinismenak oker bidea artzen bait du fedearen billaketan.

    Gure aitona Luxio’k eta billoba Joxemari’k atsedenaldiaartu dute bere elkarrizketan, eta gosaltzera doaz. Leortegalanta agiri da inguruan, uda leorra dijoa, eta geienetanberde margo ederrez azaltzen dan Aralar, orituta dago, urabear. Joxemari’ri entzun diogunaren arabera, gure sinisme-nak ere, leortuko ez bada, fedearen bustia bear; Jainkoa’ ren-gan sinismena, alegia; bestela abere utsak giñateke.

    - Billoba maite, emen Aralar’en bagenuen ni baiño zaa-rrago zan artzaia. “Juana Gorri”, zuen bere izengoitia. Arklanak bukatuta, txabola aurrean, beso zabalik jarrita, errosa-rio santua errezatzen zuen egunero. Ikazkiñaren fedea eresendoa izan daiteke Teologia askoren bearrik gabe. Euskal-dun fededun izenekoa, orrelaxe sortua degu. Eta fedea azkenbatean, itxaropena da, eta orrek bizipoza dakar... Gaur oriaipatuta, askok eta askok par egingo lukete. Badirudi Erria,neurri aundi batean, gure aurrekoen jakintza, oitura eta senis-menekin austen dijoala; eta bide orretatik urte askotako loka-rriak galdu egin daitezke. Illargira joan dan gizonak, jakingoal du aurrerantzean Jainko-bidea billatzen ???

    Eta aitona Luxio’k onela darraio:- Gure zaarren esaera, oitura eta sinismen batzuk datozkit

    gogora:“Eleiz barruan familien illobiak daude eta gaiñean argiza-

    ria”“Argia eleizara eramatea fedea da. Argi ori fedea da.

    Jesús bera, argia da.”“Eta zertarako du arimak argia ? Biderako, zeru-biderako”.- Orrela eta beste era askotara sendotzen zuten fedea gure

    aurrekoek, teologia askoren bearrik gabe, dio aitonak berriro.Ortik pixka batera, gaur jardunean dabillen artzaia azal-

    du da, Jon, Aitona Luxio’ren seme zaarrena, eta Joxema-ri’ren osaba, ama Asun’en neba. Eta, a zer nolako poza artuduen biak ikusita!! Bakardadean bizi bait da. Jai giro aundibat ospatuko dute irurak, eta bereala sukaldaritzan astea doaJon. Ardien “beek,” zakurtxoaren zaunkak eta aizearen ufa-dak, batera sortzen duten doiñua, artzantza giroko eresaldiadirudi...

    Bazkaldu dute, bapo! Eta berriz ere elkarriketa degu,orain iruren artekoa.

    Osaba Jon´ek onela dio: - Zer berri illoba Joxemari kale alde orretan? Nola dituzu

    gurasoak ? Zer dio ama Asun nire arrebak ? - An danetik, osaba. Gu ondo gera Jainkoa’ri eskerrak.

    Baiña bada ez bear ugari gure gizartean. Batzuk diru putzu-tan. Eta beste batzuk bizi eziñean. Bestalde, geranak gerala-ko, eta orri eustea nai diogulako, euskaldunak alegia, andiketa emendik bada ika-mika pranko; nondik urratuko gurenortasuna.

    - Beean naizenean, Joxemari, jakinten ditut Telebistabidez edo, orko goraberak, eta emen irratia egukita ere geie-netan itzalita daukat.

    - Ez dezu ezer askorik galtzen , osaba, bestela batzutan ira-kitan jarriko ziñake. Estadu nagusiko agintari aundiak badutelan ugari, gure leendakariak esaten dituenak zapuzten. Erdiaroan bizi omen gera, gure nortasunari eustea nai diogulako.Ez dute aitortu nai gure Erri txiki onek eman dituenak , ema-ten dituenak, eta emango dituenak, Jainkoa lagun!! Ekono-mia eta Industria bidez, Estaduko leenengoak omen gera, zen-bakien arabera. Euskal Erriko gizaki bakoitzaren aberastasu-na- dalako “renta per capita” ori, Estadu osoan leenengoaomen da. Eta kanpotar askok beren jaio lurrean terratenien-teak ukatu ziotena, emen akurkitu badute ere, nekez aitortu-ko dizute eskerrona. Alderantziz, gure nortasunari eustea dalaeta, gu bertakoak, omen gera txarrenak, endakeria dantzatzenomen degu, eta besteen eskubideak ukatu. Amaika ikustekojaioak gera!!! Ala ere egiari zor zaionez gero, ezin ukatu,danak ez dutela berdin jokatzen. Esker on ori azaldu, etaberen burua bertako sentitzen dutela aitortzen dutenak ere,asko eta asko dira. Eta pozik dabiltza, beren umeak euskeraikasi dutelako. Bejondeizuela!!! Zuek etxerako.

    - Bai Joxemari, beste Erri aldeetan ez dute guk ainbatarazo izaten beren nortasuna zaintzeko eta maitatzeko. Etaguri sortzen dizkiguten ukapenak gainditzeko, gure EuskalErriak burubetza bear, eta orren bitartez lan sakona eginemen bizi geran danon alde, iñori berea ukatu gabe.

    - Bada, osaba Jon, ori dala eta, leendakariak agerpen bataurkeztu du. Ustez Estaduko legeak austen ez dituena. Alaere, makiña bat politikari asaldatuta dabil. Berea besterik ezdute ikusi nai, eta beraiek bezala pentsatzen ez duena, areriobiurtzen dute, eta benetako demokratak, berak dirala esangodizute. Istoria obeto jakin bearko lukete. Eta orrela gogoanizan nondik eta nola sortu zan “euskal arazo” izenekoa. Etaorretarako ezin aaztu: Austriarrak eta Conde Duque de Oli-vares. Felipe Vgna. Borboitarrak. Carlos IVgna. eta Godoy.Fernando VIIgna. eta Espoz y Mina. Isabell IIgna. Esparterogenerala, Maroto lagun zuelarik. Alfonso XII gna. eta Cáno-vas del Castillo. Oriek danak, burubelarri ondo asko saiatuziran indarrararen arrazoiaz euskaldunen Lege Zaarra austen

  • 10

    IPUIN-SARIKETA

    eta bidebatez Euskal Erria’ren eskubideak eta nortasunadeuseztatzen. Batez ere 1839 eta 1876 bitartekoan lotzen daeuskaldunontzat istori negargari ori.

    - Bai Joxemari. Gure aurrekoek ordurarte Lege Zaarrazuten, Erriarengan sortutako oitura zaarrak lege biurturik.Errialde bakoitzak bere burujabetza zuen, eta Batzar Nagu-siak ospatzen ziran gaurko Parlamentu gisa. “Demokrazia”itz orren adierazpenik ez bazuten ere, bere edukia aspaldida-nik barnean zeramaten gure asaba zaarrek. Abrahan Lin-col’ek “demokrazia” itz orren adierazpena leenengo aldizazaldu zuenerako, XIX garren gizaldiaren bukaeran, orrenaurretik, esan bezala, gure asaba zaarrek itz orren edukiaederki asko betetzen saiatuak ziran beren ekintzetan.

    - Bai osaba. Euskal Erria’ ren demokrazia bazan gaurdaukagun adiñekoa. Borobillagoa ere bazala, esango nuke.Kontuan izan bere edukia: Politikan berdintasuna, legearenaurrean danak berdin. Politikan askatasuna; eta ez zan iñorenkaltetarako lege berezirik. Iritzietan askatasuna, bai BatzarNagusietan eta baita ere beste gaiñontzekoetan. Bada, legebiurturiko Oitura Zaar oriek, danak deustatuta gelditu ziran,ta orrekin Euskal Erriak bere burujabetza galdu zuen, esandegun bezala, 1839an eta 1876an. Ikas bezate bada obetoetsaiek, ain maite duten istoria leenbizi, leendakariak esanduenarekin asaldaturik ibilli gabe.

    Gai orri buruz, aitona Luxio isilik dago. Alako bateanekin dio ordea:

    - “Primun vivere, deinde philosophari” Gure erriko bikariozaarrak maiz aipatzen zuen esaera. “Leenengo bizi, gero filo-sofatu”. Politikak ere itzontzi pranko ema izan ditu. Goregibegiratu eta eguneroko bizimoduari dagozkion arazoez aaztu.Nik nire garaikoa aipatuko dizuet. Politika gordiñetik ez nuensomatu izan baserritarron arazoetako konponbide aundirik.Lan eta lan, burua lurrari makurtuta, eta ala ere ezin bizi. Gubezalakoa, leen ala, orain ola, eta gero ez jakin nola! Ezinukatu, ordea, politika arazo batzuetarako bearrezkoa dala. Alaere esan bearra daukat, politikariek ortxe ika-mika beren arte-ko ezberdintasunak konpondu eziñik dabiltzan bitartean,enpresariek aurre egin bear izaten dietela egunoro, enpresareninguruan sortzen diran arazoei irtenbideak egokitzen. Eta ain-bat eta ainbat langilleek ere, gorriak ikusten dituztela bizimo-dua aurrera ateratzen. Gero batzutan gertatzen dana auxe da:Enpresarien lorpenak, beren alde artzen dituzte politikariek.Eta gauzak oker ateratzen diranean, erderaz “coyuntura” itza-rekin konpondu nai izaten dira. Eta orrela politikaria beti gai-llen. Noski, emen politikariek, beste tokitan bezala, danak ezdute berdin jokatzen. Emen ere danetarikoak izaten dira: onak,txarrak, eta nolabaitekoak. Politikarien eginkizun nagusieneta-ko bat, Erriarengan lasaitasuna sortzea izan bearko luke. EtaErriaren iritzia aipatzen danean, empresariena ere, bereziki, orbarnean bear du izan. Eta asi bezala bukatuko det nire iritzia:“Primun vivere, deinde philosophari”

    - Bai aitona, arrazoi aundia dezu. Gazteok ere, irtenbi-deak bear ditugu, ainbat eta ainbat arazo bait dauzkagu geure

    etorkizunari begira. Eta politikariek badute non saiatu kon-pon bideak egokitzen. Arazorik larrienak aipatzeko: Etxebizitza garesti-garestia, langabezia, ume guztientzat aalduten neurrirañoko ikasketak burutzeko egokiera, e.a. Gizar-tea oroar tira-bira aundietan sartuta dabil: Urduritasuna etaelkar ezin ikusia nagusitu zaizkigu. Jon Etxaide-ren eleberribaten izenburua datorkit gogora: “Gorrotoa lege”...

    - Joxemari, billoba maite: Gorrotoa aipatu dezu, etagerra madarikatua datorkit gogora. Ura bukatuta gero, aalzuenak alde egin zuen atzerrira; eta an errimiña biotzeanbai, baiña poliki bizi ere bai. Emen Erri xeea berriz, mixerigorriak ikusten bertan geratu bear izan zuen. Emen guregizartean, utsarengatik, salaketa galantak sortu ziran; etaoriekin irabazleak neurri beltzak baita artu ere. Gezurrarenindarrez, gizonak eta emakumeak nolanai jartzen zituztenormaren aurrean!!! Gertaera negargarri oriek orrela izanik,nik ala ere, ez nuen pentsatu izan nire euskalduntasuna gal-tzeko arrixkuan izango nuenik. Neurri on batean euskerabesterik ez det menderatzen, eta erdera ondo jakiteko gose-egarritan eman det nire bizimodu osoa. Etxetik irtenda osomotz geratzen bait giñan. Bertako jende askok ere, irriparegiten zigun gure erdera pixka euskal kutsuaz ateratzengenuelako. Alajainkoa!!! Euskera zekien askok ere uko eginzion bere ama izkuntzari. Badakit oker galantak izan zirala,ikastolak galerazita; baiña bertako askok ere bere errua bes-teei botatzen zien, euskera galdu edo ikasi ez zutelako.Bitartean, zenbait euskal gurasok zekien izkuntza bakarraumeei itzegin, eta auek erderaz ekiten zioten. Donosti‘raSanto Tomasetan joan eta, makiña bat aldiz entzuna naiz -“mira boronos” son muy desconfiados”. Euskalerrikosemeengandik entzun egin bear orrelakoak. Au dekarraioa!!!

    Orduak aurrera dijoaz, eta aitona Luxio eta billoba Joxe-mari itzulbidea egitekotan etorriak dira. Gaurko aurrerapeneiesker ordea, esku urrutizkiñaz, “movillaz”, etxera ots egindute, txabolan gelditzera dijoaztela esanez. Bertan gelditukodira irurak. Ez dituzte ordu makalak igaroko, aitonak, onensemeak, eta billobak, oso ondo artzen bait dute elkar. Aralarmendiaren barru-barruan, illunabarreko laiñoa sartzen aridalarik, txabolpearen babesean, ortxe sentitzen dute, obetoeziñik, gure arbasoen oiartzuna eta arnasa. Itz aspertu batenondoren, egun betea, benetan!!!, barne-muiñari dagokionez,gure irukotearena.

    Larunbata da eta urrengo egunean, Euskal Erria’ren zain-dari dan San Migel’en Santutegira joango dira irurak, anematen duten Meza Santua entzutera. Txabolatik gertuxamarbait dago Santutegia.

    Illunabarra, eta kanta zaarrak dioen bezala. “Eguzkiaasten da jeitxitzen, jeitxitzen, dizdira ederra zaiola gutxi-tzen...”

    Txabolako tximiniari kea dario

    Joxemari Murua Goñi´k “Ganbo”

  • 11

    ELERTIA

    GEU ALDIZKARIAGEU ALDIZKARIA

    Donostia´n egin genduan gure liburu baten aurkezènaizan zanetik, illero artzen dogu GEU aldizkaria, Araba´neuskerea indartzeko asmoa duan illerokoa.

    Aldizkari onetan beti izaten dira gauza irakurgarribatzuk, baiña oraintsu irakurri al izan dogu, ZER onen ira-kurleentzat jakingarria dan albiste bat, Araba´ko euskerazidatzia dan lenengo liburuaren albistea.

    Euskalerriko Ikastetxe Nagusian irakasle dan TxemaRamirez da albiste au azaltzen dauskuna.

    GIPUZKGIPUZK OOA´KA´K O ALDUNDIA ERO ALDUNDIA ER OSLEOSLE

    Liburua arabar batena eta Araba´n idatzia da, baiñaAraba´ko agintariak ez dabe agertu liburu au erostekoguraririk eta Gipizkoa´ko aldundiak erosi dau, 66 000euro edo amaika milloi pezeta ordainduta. Ainara Goros-tizu´k damoskuz albiste oneik.

    XVI gizaldikoa da eta Araba´ko euskeraz idatzia

    Gizaldi onetan argitaratu zan irarkolan lenengo euskalliburua, Etxepare´rena, l545n. urtean, baiña arazoa ez daori, gaurko gure liburu onek ez daukalako zer-ikusirikirarkola edo inprenteagaz, eskuz idatzia da-ta.

    Araba´ko euskeraz dagoala esan dogu. Baiña zein daAraba´ko euskerea? Ez daukagu gaurkoz erantzunik itaunonentzat.

    Alde baten Kanpetsuko Kurutze Deuna erri-inguruanegiten zan euskerea gipuzkoera zan eta euskera au erabi-lliko eban angoa zan Gamiz idazleak,berau be gipuzkoa-rra zalako jatorriz.

    Beste arabar askok, gaur be bai, bizkaierea darabille,asi Aramaiona, eta Legutiano, Elosu, Zigoitia, MurgiaOrduña-inguruetan..

    Orain arte Araba’ n euskalki bi erabilli dira. Zein ager-tzen da aurkitu barri dan liburu onetan. Egunen batenazaldu al izango dogu, baiña oraingoz esan lei nastatutaagertzen dirala bizkerea eta gipuzkoerea.

    Liburuaren egillea Juan Perez de Lazarraga da (LarreaTorretxeko jauna), jatorriz oñatiarra,Agurain edo Salba-tierra´koa jaiotzaz. Politikan ebillen gizona, armadan erre-gearen zerbitzaille ibillia. Oñate´n, Agurain´en Zalduen-do´n eta abar, igaro ebazan urteak,

    Liburu au Madrid´eko zar-zale batek eukan eta enkan-tean erosi dau Gipuzkoa´ko Aldundiak.

    1564- 1567 urteen artean idatzia da eta 100 orrialde(51 orri) ditu, naizta gaiñeko orriak zapuztuta egon.

    Darabillen euskerea oso arkaikoa da.

    Lenengo zati baten itz-lauz idazten dau, eta darabillengaia geienbat mitoloji-girokoa da. Bigarren eta irugarrenzatiak bertsoak dira, geienak maitemiñezkoak, baiña baibatzuk laudoriozkoak be eta gitxi erlejiño-girokoak.Azken-aparia eta Maria Magdalena be agertzen dira. Badakaz iru poema gazteleraz be. Bere jenealojia bat be ba-dakar liburu onek.

    Filoloji-aldetik aberastasun aundi bat dakar aldean etagure jakitunak or dauke arlo zabal bat ikertzeko.

    Joseba Lakarra’ k aztertu dau mamiña eta Borja Agi-nagalde´k idazkerea... Biak doguz barri-emoille gai oneriburuz.

    Onein ustez liburu aurkitu-barri onek iraultza dakargure elerti edo literaturara. Izan be, 1900n. urtera arte %90 idazkik ez dauke balio aundirik literatura aldetik, erle-jiño gai eta zeozetarako erabilteko egiñak diralako, baiña100 orrialde dituan liburu aurkitu-barri onek benetakoelertia,literatura, dakar,itz-lauz edo prosaz naiz itz neurtuzedo bertsoz.

    Prosazko zatiak artzain-elebarrien takereari eustendautso. Ez geunkan olakorik bat be euskeran. Eta bertsoz-ko bigarren zatian diran atal biak be elertian balio bereiziadauke, maitemiñezkoak naiz beste edozen gai artzendabenak.

    Liburu onen euskerea ez da Gipuzkoa´tik Agurain´erajoana, idazlea bertakoa dan lez bere euskerea be bertanerabilten zana da. Ikusi egin bearko da Araba´ko euskeraarkaiko au gipuzkoereagaz ala bizkaiereagaz, naparrerea-gaz ala Iparraldekoagaz geien lotzen dan .

    Perez de Lazarraga orduko jauntxu bat zan eta ordukooiturak azaltzen dauz baiña norentzat, nondik ibilli zan...Olako itaunak eta antzekoak egin bearko dabez aztertzai-lleak.

    Amaitu baiño len zalantzazko itaun bat: Ez da izango,gero, baten batek eta oraintsuago idatzitako guzurrezkoliburu bat?

    Ezetz diño Joseba Lakarra´k, eta au gaiñeratzen dau:Baten batek egindako “faltsifikaziñoa” ba´litz, ori egindauanari oorezko matrikula emon geinkio. Ez, eziña daguzurrezko idazkia izate ori.

    OLAZAR´tar Martin´ek

    LAZARRAGA´REN ESKU-IDAZKIA

  • ARAZOAK

    12

    GAURKO GERTAERAK

    Mundu onetan, gizon/emakume batzuen eginkizune-tan, baragarri ta negargarrizko gauzak asi dira sortzen.

    Gaur eguneko ulermenean, eta billaketarako daukaguntresneriagaz, argi ta garbi azaltzen dalako, guzurrarentzatbide onik ez dagoela.

    Gaur eguneko Mundu ta Europa guztian bide ori ikus-teko, leen begitu bear doguna, gauzak euren ager-irudira-ko zelan eratu egiten doguzan, euren ondorioan ain etxu-ra txarrezko gauzak agertu daitezan bigarren.

    Zergaitik...? Ludi au..., fisikoa dalako! iturburuenondorioak kontuan ez eukiteko.

    Gaur, gogoratu bear gara, Mundu onetan eta Europanbatez be, berezitasunezko errien aurka, edestitik etorri zanasmakuntza, eta XIX`n gizaldian, espatakaz ipini zirangaur daukaguzan Laterri-Menperatzaille oneik, gizarteakeuren agindutara morroi bezela egon gaitezan, ez daukalazentzurik.

    Asmakuntza ori, beti izan da sasi-jainkotasunezko kai-zar`en jauntxukeria eta ez dakit zelako “EL DESTINOEN LO UNIVERSAL”en gaitik, asmakuntza ori babeste-ko diruaren iturriak euren eskuetan eukin da.

    Asmakuntz-orren iturburuko ondorioak, berez gizar-tean, nortasunak ezereztu egiten dauz, gizon/emakumeakizatasun-gabeko ondamendi ondorio batera eroanda.

    Or dago! oraiñarte betiko borroka, eta.... Ludi onenlege-bidetik, gizartea barriztu egiten dan lez Nortasunez-ko bizi batera beartuta..., beti borroka baten jarraitu beardogu ?

    Ori..., gizon/emakumeetan gaur, daukaguzan arrazoi-bidezko Nortasunaren almenean ez dauka zentzurik.

    Orregaitik, bideratuta gagozan leize-zulotik, nai-tanaiez urten bear dogu, gure adimendunezko Nortasunakgarraxika eskatzen dauskulako.

    Ezin besteko aukera eta tresneria daukaguz, eta arra-zoiaren izakizunak azaltzeko, iru adibide aurkeztuko dau-tsuedaz.

    a).- Mundu onetan, ez da gauza ona, gizartearen bizi-tza bideratzeko`en aitzakiagaz jauntxukerien maixutasu-nean, ordezko diruaren kontrolak eukitea, Nortasunean,zentzuzko naimen edo borondateak beartu egiten dabeza-la, norkeriaren aberats-tentaldi ateak guztiz zabaltzendabezelako.

    Eta bide ori ez da egokiena, gaur gure gizartean ikus-ten dan lez, lapurketa eta guzurrezko bidean kokatzen gai-tulako.

    Gizarteentzat, oso txarrak dira orren ondorioak, ezber-dintasun aundiak sortzen dabezelako. Batzuk aberastasu-nera goralduta eta geienak onbear ta txirotasun bizi batengaitz-etsita.

    b).- Ez da gauza ona be, XIX`n. gizaldian asi-ta, gaur,oraindiño gudaren keiñuagaz beartuta daukaguzan Late-rriak Europa guztian eukitea.

    Arduraren arloa, erdirakoi edo baterakoien eskuetandiralako, argi ikusten dan lez.

    Laterri onein jaurkintzazko asmakuntzaren sorburuak,ordezko diruaren kontrolagaitik datoz, sal-erosle aberats-jauntxuen gogoetan, beti izan diralako errien arteko zer-gak ez ordaintzea, euren aberastasuna indartzeko.

    Orren ondorioak, Laterrizko-aberri aundiagoak egiterabeartu ebazan, berezko errien Nortasunezko izkuntzak, oi-turazko jakintzak eta sinismenak guda-indarrean zapaldu-ta.

    Eta onen ondoriorik negargarriena, Mundu onen gizar-tean asieratik Nortasunera beartuta dagoena, BerezkoNortasuna babesteko, edesti guztian borrokan ibili bearra.

    Nortasunezko gizartearen antolakuntzan, beste goi-maillako elburuak lortzeko, danon babesera begira, ados-tasunean egin bear diran gauzak dira. Danok zeaztasuna-ren egi-bidean, berbearen borondatea daukagulako, Nor-tasunik galdu gabe.

    Ardurazko lotsagizun aundian lortzen dira gauzaorreik.

    Ludi onen izatasuna, Nortasun-gabekoa izan balitz,Sortzaillearen beste burutakizun bizi-arau baten egokitu-ta, bizi izango giñalako.

    d).- Asken baten, berezitasunaren babeserako, menpe-ratzaillearen naaztutako joko-bidez eta berezko erritarrenartean banakuntza lortuta, ezberdintasunezko alderdiarenantolamenduan ezarri gara.

    Geienak, Nortasunaren edo berezko Aberriaren alde.Norberaren etxeari begira.

    Gitxienak, eta ezberdintasunean margoztutako inguru-ko arau baten, erdira-nai edo baterako jaurgo-zale diranak(constitucionalistas). Geienean menperatzaillearen guzu-rrak ta amurrukerien bidez nastuta.

    Arrazoia, berezko nortasunaren alde kokatuta dagozangizon/emakumeetan egongo da beti, Ludi onen lege-barruan jokatzen dabelako.

    Baiña guzurra, erdira-nai zaleen artean kokatuta

  • 13

    EUSKALDUNAK

    LEGE ZARRA: URIETAN ATXILLOTUAK

    dagoana, eta gaiñera, besteak beartzen dauzan sinismenada.

    Orregaitik, euren berekoi griñagaz alegintzen gaitunsiñeskeria iruntziteko, nai-ta gozokituta egonda, oso latzada.

    Or daukaguz, Rouko Barela, Aznar, Oreja, Iturgaitz etaPP`ko talde guzti ori, beti zaunka, txakurak egiten dabe-zan keiñuen antzera. Euskalerria`ri keiñatzaille, ez dakitzelango zori-txarrak agertuko jakozan, 1.839`an eurakzapaldutako Nortasunezko askatasunaren billa ibilten ba-gara.

    Baiña gaurko denborak, lenagokoak ez dira, demokra-ziagaitik era-bat lotuta dogozelako.

    Mundu onen gizarteak, BAKEA lortu gura dau, etaEuskalerriak zetan esanik ez.

    Orregaitik, diruaren ordaiñetan, ekonomia, eleizarengizarteko arauetan, Laterriaren jaurkintzan eta gaurkolegeak bakerako aurkezten dabezan arazoak, euren lekue-

    tan ezartzeko, Europa ta Mundu`ko gizarteak, “Demokra-zia” elburu lez artu dau.

    Ez daualako gura beste ikaragarrizko munduko guda-nagusirik.

    Orregaitik gaur Europa`n eta Euskalerrian batez-be, ezdira bear eta ezin dira izan, gudak edo ikarabideak.

    Euskaldunak badakigu zer dan etenbakoak izatea,bear dogun gauza bat lortu gure dogunean, eta geiagogure NORTASUNAREN ASKATASUNA lortu gura ba-dogu.

    Badaukaguz bear diran egokitasunak EUSKADI`renASKATASUNA lortzeko. Baiña danok alkartuta, norke-riak eta lotsagabekeriak urrunera botata, EUSKAL-NORTASUNA ABI-ARAZIAN IPINI DAIGUN.

    ATUTXA`tar PAUL

    ZORNOTZA`n 2.004`an EPAILLA`ren 24`an

    ✥✥✥

    I legea: Urietan atxillotuai lagundu

    Lenengo esan eben: Urietako bizkaitarrak lurralde lau-koai kalte aundiak egiten dautsezela, orregaitik egitendabe lege au: Uritarrak erritarrai kalterik egiten ba´dautseeta kaltetuak dei egiten ba´dau, lurralde lauko bizilagunguztiak kaltetua edo atxillotua izan danaren alde jokatukodabela eta uria egindako kaltea bardintzera beartutadagoala eta urietakoak zuzen dagozala agertzen ba´da,bizkaitarrak ordaindu dagiezela kalteak.

    LEGE ZARRA : EIZAN NON EGIN DAIKEN

    I legea: Bizkaitarrak atera daben eizakiari jarraituleikoe iñoren lurretan

    Lenengo esan eben: Basurde zein artz zein basauntzenbilla mendi ta euren lurretan ibilten dira bizkaitarrak etaeizakia aterata gero beste mendi edo solo batzutara joanleiteke, eta eztabaidak sortzen dirala, orregaitik agintzen

    dabe lege au: bere lurrean eizakia atera dauan bizkaitarrakeizakia beste baten lurretara sartzen ba´da, eiztaria arenlurretara sartu daitekela jarraitzeko, eta ori iñok ezin dai-kela galerazo, eta beste batek atera dauan basuerdea edobasauntza iñok ilgo ba´leu, eta atera dauana urrengoeguerdia baiño lenago etorriko ba´litz, aurrean ekarridauanari oso-osoan emon bear jakola, baiña beste barru-tian atera ba´da, barrutiaren jabeak il legi eta beretzatizango da.

    LEGE ZARRA : ELEIZ ZAINDARITZAN BIZKAI -TARRAK BABESTU

    I legea: Eleiz-zaindaritzan babestu bai

    Lenengo esan eben: Bizkaia´n eleiz-zaindaritzakomonastegiak, batzuk erregearen babesean dagozala, bestebatzuk dibisarienak dirala. Aita Santuaren eta erregearen oni-ritxiaz, eta ori orrelan auxe agintzen dabe: bizkaitarrak babesdaitekezela monastegi orreitan iñok oztoporik jarri barik.

    LEGE ZARRA : ELEIZ ZAINDARITZAN BIZKAI -TARRAK BABESTULEGE ZARRA : EIZAN NON EGIN DAIKEN

  • EUSKALDUNAK

    14

    II legea: Eliz-zaindaritza kentzeko, buldak ekarrileiz, eskubidea nok

    Baita esan eben: Bizkai´ko monastegi ta eleiz-zainda-ritza guztiak aitonen semeak daukez, jaun aundiak edodibisariak emonda eta erri-gizon batzuk Aita Santuagan-dik buldak ekarri dabezela eta guzurbideko eskutitzak bebai, monastegien jabetza bizkaitarrai kentzeko eta ortikkalteak datozela, orregaitik agintzen dabe: Bizkaitarrakeuki dagiela jabetza ori eta aurka buldarik edo bidegabe-ko eskutitzik ba´lego, men egin dagioela eta ez bete.

    III legea: Erri-gizonak epaitzeko eskubidea gotzai-ñak noiz

    Baita esan eben: Kalaorra ta Kaltzada´ko Gotzaiñaketa onen kargudunak Bizkai´ko erri-gizonak epaitzeraausartzen dirala jaun aundiari edo erri-epaikariai dago-kien eskubidea kenduz. Ori dala-ta jaun aundiagana jodabe Gotzaiñaren eta bere laguntzailleen aurka be eraba-gi leikela eta ori baiezteko eskutitzak artu dira, eta gotzai-ñari bialdu be bai bizkaitarrak noiz epaitu leikeezan argi-tuz. Orregaitik ezarten dira emen eskutitzok:

    Lenengo errege-eskutitza: Doña Juana´k Kalaorra´kogotzaitegira eta Bizkaia konderrira. Fede katolikoarenarazoetan izan ezik, ez salatu iñor. Madril´go urian ,1499n.´eko epaillaren 27n. egunean.

    Bigarren errege-eskutitza: Gotzaiñak ez dagiala erri-gizonen aurka ekin, kasu batzutan izan ezik.

    Doña Juana´k eta beronen seme don Karlos´ek: Kalao-rra ta Kaltzada´ko gotzaindegiari, eta Bizkaia konderrianzagozenoi...

    III legea: Noz ez dan eskomikurik irakurri bear

    Baita esan eben: Bizkaitarrak ortuarien eta igaleenlapurretakaitik eta soloetan sartzeagatik eskomikuak etazensurak irakurten dirala, eta auxe agintzen dabela: Esku-titzik ez daitela irakurri irakurten dauan bakoitxari seireunmaraiko zigorra ezarten jakola, bide konponketarako.Eroan bear dana eroan dagiela erriko epaikariaren aurrera.

    IV legea: Gotzaiñaren epaiketak non egin eta zen-bat kobrau

    Baita esan eben: Eleizbarruti onetako gotzaiñak etaBizkaia´n kargudun diranak epaikariak bialtzen dituelapekatuaren arazoak garbitzeko aitxakiaz, eta sarritanlapurkeriak egiten dabez, eta epai-aldiak eleizetan etaleku baztertuetan egiten dabezela, latraurik ez lege-gizo-nik bizkaitarrak euki barik, eta erri-arazoak epaitzen beausartzen dirala, eta okerkeri orreik kentzeko auxe agin-tzen dabe: Bizkaia´n Gotzaiñaren fiskal-kargua eukitekoez daitezela fizkal bi baiño izan, bat korrexidorea dagonlekuan eta bestea ordezkari nagusia dagon lekuan. Eta

    Jaun aundiak Gotzaiñagaz batera izendatu dagizala fiskaloneik eta sariak jasoteari begira, kargu orretako eskri-bauak erreiñuko lan sarien araudia bete dagiela.

    LEGE ZARRA : BIZKAI ´RA DATOZEN JANARIAK

    I legea: Bizkai´ra datorren janaria ez daitela atera,kasu batzutan izan ezik

    Lenengo esan eben: Bizkaia menditsua dan lez, bizkai-tarrak ogirik eta beste bizikairik ereiten ez daben lez, ogiaeta aragia eta arraiña kanpotik ekarri bear izaten dabez etabetidanik izan dabe eskubide ori, eta itxasoz ekarri etaBizkaia´n lurreratzen diran lez, erbestetar batzuk Biz-kai´tik atera egiten dabez kanpoan saltzeko, eta erriaorreik bagerik geratzen da. Ori dala-ta auxe agintzendabe: ogia ta ardaua eta janariak Bizkaia´n lurreratu dira-nak, beste leku batera eroaten iñor ez daitela ausartu etaori egiten dabenen ontziak eta gaiak galdu dagiezela,erdia Bizkai´ko bideak konpontzeko eta beste erdia sala-tariarentzat eta epaikariarentzat erdibana.

    II legea: Itxas-ontziak Bizkai´ra dakarren janariaerdia lurreratu bear dabe

    Baita esan eben: Bizkai´tik kanpokoa dan itxas-ontziak janariakaz Bizkai´ra datozenean, erdia Bizkaia´nleorreratu bear dabeala. Eta nai daben lez saldu dagiala.Eta beste erdia eroan dagiala, jaun aundiaren arerio ezdiran errietara. Edo ontzia kaira sartu barik zortzi eguneanibilli daitela, itxas-ontzi ori edonok artu eta beretu dagia-la, eta gero leorrera etorri eta saldu dagiala. Eta etxerikgordeteko emon dagionak amar milla maraiko zigorraizan dagiala, erdia bideak konpontzeko eta beste erdiaerdibana salatariarentzat eta epaikariarentzat.

    III legea: Bizkaira janariakaz datozen ontziak,beste gai batzuk eroan

    Baita esan eben: Bizkai´ko kaietara janariakaz datozenontziak emen arerioak aurkitzen dabez eta ez dira sartze-ra ausartzen, eta ortik bizkaitarrak kalte aundiak izatendabez. Iñor ez daitela ausartu janariak dakazen ontziakmenperatzen eta zerga barik saldu dagiezala euren jana-riak eta doazenean emengo burdiñea edo beste edozereroan dagiela, jaun aundiaren arerioentzat izan ezik, etaagindu onen aurka egiten dana, utsa izan daitela.

    IV legea: Bizkaitarrak etxean saldu lei debekaturikez dagoana

    Baita esan eben: Edozein bizkaitarrek bere etxeanogia, ardoa ta okelea edo beste edozein jaki zergarik bage-rik saldu leikela, baita erosi be.

    Olazar´tar Martin´ek

    LEGE ZARRA : BIZKAI ´RA DATOZEN JANARIAK

  • 15

    IPUIN-SARIKETA

    ATE BAT DALA-TA

    Kalera urten dot etxea buru ganera jausten euki doda-lako, labazomorruak eskatzean zear, neberea utsik,otzaundiegi orma orreen artean eta parkerutz joan naiz .Txa-kurrak zaunka egin doste eta jaubeak kataia teinkatu dauixildu dagien; laugarrenekoa topa dot,aupadea egin dau-tsagu alkarreri, eguraldi ederra dagoala esan dogu alkartopatu dogunean; beearen gaiñera begitu dot eta txindu-rriak ikusi dodaz larrosa-landarea geldi-geldika eurenetxerutz eroaten, zatika. Eurak or ekinean bearrean, pen-tsau barik baiña zentzunez beteta, neu barriz berbaz jositabaña zentzunik bakoa, ezer egiteko indarrik bakoa, laba-zomorroak eskatzetik kentzeko gauza be ez nazela.

    Buelta bat emoten nabillela ate bat topa dot, aurretiazsekula be ikusi bakoa,or sarri ibilli arren. Atea topa dot,jakindurearena akaso, indar-edabea gordetzen dauanaizan zeikean. Atea, eta or Atearen ondoan eskukadeagiltz, zerraillea aundi euki dau Ateak, giltzak barriz txi-kiak.

    Bertatik pasiuan ibili dan neska bat urreratu jat, begie-tara begitu doste lotsati lez, kaixio nik, kaixio neskeak;denporea berbaz bete dot apur baten, joan ez daiten-edo;zeintxuk berba izan direan ez dakit, etorri jadan guztia,berba guztiak esan dodaz mariñelak sarea jaurtitzendauan moduan, eltzeko esperantzaz; a atea Atea dala beesan dotsat. Giltzeri errepara dautso, eskuan euki dodazartean, arekin zer egin otzen jakola esan doste, politakdireala, etxeko orman ipiñiko dituala, giltz zarrak gusta-ten jakozala. Zozetako egon dira or, zer edo zergaitik,baña... indarrik euki barik, jakinduriarik baga zelan era-billi eskukada giltz, ezagutzen dodazan zerraillak ezinzenbatu badira? Eta ezagutzen dodazan zerraillak, direanguztien artean ezin igarri badira. Zertarako nai izan dotnik ori?

    Erlojuari begitu dotso, ia ortik beti ibilten naizen itan-du doste, bera sarri ibilten dala, astean birritan edo irutanbe sarri. Bueno,agur berak; bajoidan!!. zu! deitu dotsat;giltzak emon dotsadaz eta eskerrak emon dostez, izenakalkarreri esan, erlojuari begitu,urreratu eta musu bi, mutilona nazela. Joan bear eban, joango zan alan edo bestelaneta erlojuak joateko ordua ebala esan dotsonean joan da;bestea erregaloa izan da.

    Begiradea altza,neskea joan eta eskatzeko labazomo-rroak etorri jadaz burura, Atea, Atea neure aurrean, gil-tzak emonda eta ni... bertan jarri? zergaitik ez? Akasozozer jazoko zan... Barruan zeozerk esan doste alperrik

    nebillela, jarten, ez nintzala inora be joango, jarri arrenneure mamuak ondoan egongo zirela, jarri arren inora eznoala,ateak zarratuta badagoz ez direala ain errez idegi-ten, ez dala naikoa begira paratea.

    Danak bearra eskatzen dau,danak eskatzen dau, ezdago kantsatea beste erremediorik,baina zer edo zergaitikez dot neure burua orretarako gauza ikusi, zer edo zeerkesan doste bear besteko indarrik ez daukadala. Orduan?Orduan ondoan para eta etxoin gertau arte gertaten badaedo begira gelditu bestela, besterik barik begitu, begituzelan zaartzen naizen, zelan igarotzen dan denporea, zelanjausten direan jausi bearrekoak eta zelan galtzen dauanindarra neure ankeak eta zelan neu be jausten nazen bestegauza guztien erara,zelan zaartzen garean danok, zelanugartzen gaituen urak, zelan ugartzen naizen arinagoparata egotea erabagita.

    Segidu ikusten eta Damua zelan datorren ikusten izandot, nik ez dot ekarri, bera etorri jat, eta ikusten izan dotzelan jarten dan neure parean eta zelan ozten dosten gor-putza, baina, gorputza be ez naz ni, zer bat da, neurea, bai,baina ez da ni, eta otzitu egiten izan dau neure burua berakbe, neure morala oztu dau, igartzen izan dot orduan tente-tu be ezin egin neiana,igartzen izan dot Damua neureparean jarri danean tentetzeko aalmena be oztu dostela,igartzen izan dot.

    Jarrita egotea be bear neketsua izan da artean; tentetze-ko barruko egitureak jartea bear dau deskantsua artzeko,tentetzeko aalmenik barik eta tentetzeko egiturarik barikjarrita egoteak be nekatzen izan nau.

    Miñak etorri jadaz gerrian gora, lepoan zear etabarruak etzuteko esan doste, jarrita egoteari kostata eustenizan dotsat; Damuak betazalak pisutsu egin dostez eta naibarik be ia paradiso modura ikusi dot etzutea, beearenganeak erakutsi doste beren oztasuna eta gogortasuna,lepuak esan doste or otzitu egin behar nebala,min artubear nebala eta bitartean ankak altzatzen asi, lepoa beia-ren ganera urreratu, eskuak buru atzean gurutzatuta, jagieta ibilli bearko nintzakela esan doste barruko baztergaldu batek zearo etzuten nintzan bitartean.

    Damua be etzun da neure onduan;barru-barrutik bozbatek txilioka deutso, jagiteko mesedez, damuarenonduan ez etzuteko; begiak zarratuta laztandu dostenburua Damuak, bagiak zabaldu eta or egon da neureonduan; beste iñor ez da egon, beste inork ez nau lagundueta bakarrik sentidu nazenean malko batek alde doste,aal

  • IPUIN-SARIKETA

    16

    dodanik eta ondoen nagoala, neure ekintzen ondoriozuzena dala alan egotea, biok alkarren ondoan beste inoreta ori izan bada neure naia, ez mugatzeko ori naiori.Entendimenturik ez dot euki orduan; ezpanak beren atza-marraz zarratu lez egin dostez nik ezer esan orduko; urre-ratu egin da baina ez dau berotasunik euki beste guztienmodura; minaren puntea atara dau eta ezpanak apur batestututa umeldu ditu, beren ezpanak neureen kontra senti-du dodaz, musu gozo eta otza emon doste; eskua neuresama atzetik pasa dau, arnas-estua bota dot. Bagiak zabal-du eta or egon da neuri begira eske lez. Arnasea lasai etazabal artu dot eta ostera be urreratu ditu beren ezpanak...eta oraingoan ikara andiz izan bada be neure ezpanek beemon deutse musua, esku bat pasa doste bekokitik oko-tzera, leuna, otza.

    Begiak atzera zarratu dostez: nire barruan ideia batekarnasea eutsita euki doste ortik aldeteko garrasika, bainaberen min otza sentidu dot neure goiko ezpanean eta ideia-ri garrasia ito jako; geldi-geldi eroan dau neure belarrirutzeta musukatzen asi jat aginkada motel eta ikaratiaz lagun-duta, itxi egin ditut orduan neure estutasun guztiak ur izoz-tuetan urtezen. Beren naierara nengoan. Belarriko kanpo-ko alderditik miña lotsati lez pasatzen izan doste; buruaokertu dot belarria berari begira geratu dagien, neure burueemon; zirkulu txikiak egiten urreratzen joan da erdira, otzasekulako andiena izan da; belarriko zulorutz urreratzensentidu dot eta beren miñak ikutu dauanean begiak zabal-zabal egin jatez. Sentitzen izan dot baina ikusi ez, bereuleak arpegian zear baña zeru urdin argia baño ez dot ikus-ten izan; eskua zama ostean baina marmol utsa egoan;mmm esan dau, edo entzun dot, ez dakit, mobidu be ezinegin nintzan, begiak ezin sinistu eben inor ez egotea or etagorputzak ez eban sinistuten iñor ez ikustea begiak.Buruak altzatzeko esan doste baña gorputzak kasorik ezdau egin, bertan geldi-geldirik egon da plazerraren mun-duan jausita: uleak arpegian zear sentidu dodaz atzera, etamusu txikitxuak bekarritik begira; ertzean emotean begiazarratu dot edo zarratu jat, ez dakit, beren naia betetekobaño ez naz egon. Belarrirutz buelta zan sama ingurutikpasatutakoan, ostera miskau eustan belarriko kanpokoaldea aginkadatxukin lagunduta; erdirutz urreratu da;beren eskuaren otza paparretik, alkondara barrutik, lobu-loan eta zulotik sartu eban miña eta hotza, eta miiñaz bate-ra bera osorik barrura sartu da, eta paparretik erabilleneskuak dana bete dau, eta izan da otza kanpotik, eta barruabe otzaz bete doste; begiak ostera be zabaldu jadaz, lañoartean lez ikusten izan dot dana; orduan sutara salto egin-da be ez nintzan berotuko; jagi egin naz, edo egin nau, edoegin nabe, ez dakit, ez dot erabagi.

    Azkenean joan egin naiz Atearen ondotik, ez dot pasa,ez dot jakin zergatikk pasa nai izan dodan. Bueltako

    bidean ia inor ez dot ikusi, eta inok ez nau ikusi; danarizaunka egiten dautson txakurrak be ez nau igarri; etxerasartu eta bezperako arroza berotu dot, berogaillua bepiztu dot, berogailluak ez nau berotu, arrozak apur batbai; ez dot leidu izparringia, edo akaso bai, ez dakit atzoleidu neban ala gaur izan dan; arrozak apur bat berotunau.

    Etxean komuneko papera palta eta erosten joan beareta orduan bai, orduan txakurrak igarri nau eta zaunkaegin doste, orduan neuk ez dot igarri. Supermerkaturajoan eta papera artu, lerroan parau eta kutxatik pasa, beti-ko legez dana. Kutxazaiñak begiradea altza eta ikusi naueta arratsaldeonak emoten sorbaldatik oratu doste, buel-tea emon dodanean ez nau solta, parkatzeko esan dosteeta begiradea jeitsi. Ez dotsat ezer esan,joan egin naizbesterik barik.

    Kalean baloi batek jo egin nau; umeak futbolean ibillidira eta batek urrunegira jaurti dau; arek goooolazua esa-ten izan dau besuak gora altzata.

    Atezaiñak mesedez bueltateko eskatu doste; artu doteta apur bat urreratuta bueltaka bota dotsate beearenganean zear. Nik eurekana pauso bat emotean danakemon dabe bat atzera; baloia atetik sartu da kanpo barru-ra baña danak urrundu dira baloitik eta geldiro geratzenjoan da kanpo erdian zearo gelditu dan arte. Batek be ezdotso eldu; danak urrundu dira baloitik niri lepua emonbarik;gola sartu dauanak samea erdi zarratuta nigarrez-edo baketan ixteko esan doste eta neuandik ondio urrezamar egon dana aringa-aringa asi da aldeten, beragazbeste guztiak batera.

    Etxera buelta naiz aalik eta ariñen; atzera zaunka txa-kurrak; sartu eta komunera joan naiz papera ipinten,ispilu aurretik pasa naiz ikaratuta, or egon da neu jotennaben argi izpien isladea, begietara begitu, iturria zabal-du eta arpegia garbitu, jarri komunean, kaka egiteko ezbaiña, non edo non jarteko baño ez, jarri eta azulejoakzematzen asi naz burua zer edo zertan erabilteko, zematgora eta zemat albora, biderkatu eta pentsa zemat izan-go zirean danera, gero banan banan zemau danak ia egiadan...

    Telefonoa daukat baina ez dau jo, bizilagunak dauka-daz baina ez ditut ikusi, telebistea daukat baina ez naubete, irratiak berba egin dau baina ez niri, lotara joan naizeta orain ametsetan nago, futbolean lagunakin, uts et bigaltzen gabiltza, aulkian jarrita nauke eta neu naiz ira-bazteko dagoan itxaropena, baina ez dot nai entrenado-reak ataratzerik badakidalako ataraten nauanean ixartukonazena.

    PORTERUA

  • AA NESNES AA RRINDRRIND AA ! A! A GURGUR!! E!! E GUNGUN AAUNDIRAUNDIRA ARAR TETE !!!!

    Anes Arrinda il jaku: 2004-05-19.

    Idazle ugaria ta sakona, erderaz naiz euskeraz!!!Izlari bikaiña eleizan naiz errian!!!

    Euskal jakintzaren bultzagillea!!!Abade zintzoa ta erri-zalea!!!

    Beartsuen laguntzaillea!!!

    Euskerazaintzaren eta euskalzale guztien izenean: Agur!!!