31

Errausketa ez da konponbidea

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ipar-hegoa fundazioaren argitalpena

Citation preview

Page 1: Errausketa ez da konponbidea
Page 2: Errausketa ez da konponbidea

EUSKO JAURLARITZA GOBIERNO VASCOJUSTIZI, EKONOMI, LANETA GIZARTE SEGURANTZA SAILA

DEPARTAMENTO DE JUSTICIAECONOMIA, TRABAJO Y SEGURIDAD SOCIAL

AURKIBIDEA

• SARRERA..................................................................................................................2

• HONDAKINAK ERRAUSTEA EZ DA IRTENBIDEA...............................................3hiri hondakinen kudeaketaz

• SU SAKRATUA.........................................................................................................13hondakinen errausketa porlana ekoizteko industrian

• HONDAKINEN ERRAUSKETAREN ONDORIOAK OSASUNEAN........................24Medikuntza ekologikorako Sozietate Britainiarraren 4. txostena

Page 3: Errausketa ez da konponbidea

SARRERAZarama- dio Andie McDowell-ek “Sexua, gezurrak eta bideozintak” filman-. Aste osoan zaraman baino ez dut pentsa-tu. Horrenbeste dago, ezta?.

Besteak beste kontsumo eredu honen eta produktuak biltzeko sistema xahutzailearen ondorioz, gizarte modernoanarazo larria da zarama. Hondakinak oro har, esan genezake. Gurera etorriz, Euskal Herrian hiri-hondakinen arloaneskumenak dituzten instituzioen artean alde nabarmenak daude. Ingurumenari zein osasunari begira batzuen irizpideeta praktikak onargarriagoak dira. Baina badira teorian babesten dituzten lehentasunak praktikan ahazten dituztenakere. Azken hauek dira arazo ugari sortzen ari direnak azken urteotan, Gipuzkoan eta Bizkaian hain zuzen. Tamalez,badirudi Nafarroa Garaian ere aztertzen hasiak direla erraustegiren bat eraikitzeko aukera.

Talde ekologista batzuen aztergai eta borroka fronte izatetik sindikatu, alderdi politiko eta finean gizarte osoaren kezka ereizatera igaro dira. Hiri Hondakinen erraustegiak eraikitzeko erabakiekin batera, gatazka soziala izatera heldu da kontua.

Izan ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiek hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea lehentasun gisa jar-tzen dituzten arren, egiazko politika ezartzerakoan errausketa bultzatu dute beste ezeren gainetik. Instituzio hauekizkutatu egin nahi diote gizarteari esandako hiru ekinbide horiek tinko sustatuz, materia organikoa bereizita bilduz etatratatuz eta geratzen den atala errausketa baino alternatiba osasuntsuagoak erabiliz –biometanizazioa esaterako- ezdela inondik inora beharrezkoa errausketa.

Dokumentu honen lehen atalean ingurumen teknikari eta arloaren LABen arduradun Jon Artetxe Menikak afera hone-kin egun bizi dugun egoerari ekarpentxoa egin nahi dio, langileon artean ere gaia hedatuz, ezagutza eskainiz, nazioar-tean diren esperientzia interesgarriak ezagutaraziz eta alternatibak egon badaudela erakutsiz. Produktuen iraunkorta-sunaz, konpostajeaz, prebentzioaz, tratamenduen kostuen eta sortzen duten enpleguen gonbaraketaz, osasunaz etadioxinez... dihardu eta datu ugari eta zenbait praktika ezagutarazten ditu.

Bigarren atalak hondakinen arazotik eta errausketaren gatazkatik eratorritako bigarren fronteaz dihardu, porlana ekoizte-ko instalazioak zenbait hondakin mota “erregai alternatibo” gisa erabiltzeko praktikaz hain zuzen ere. Arlo honetara erehedatua da orain dela zenbait urtetik hona LAB sindikatuaren kezka, baita gizartearen atentzioa eta ardura ere. Izan ere,hondakin toxiko eta arriskutsuak, okela hirinak, gurpil erabiliak, araztegietako lohiak... hamaika dira zementoa ekoiztekogure herriko industrietan errausten diren produktuak eta gero eta gehiago dira, bai kopuru, bai aniztasun aldetik.

Horrek ondorioak dauzka osasunean –lanekoan zein bizilagunenean- eta ingurumenean. Gai horretaz dagoen kontro-bertsia ez da makala eta argi pixka bat egitera datorkigu Zientzia Kimikoetan lizentziadun eta irakasle Maite PlazaAguayo.

Hirugarren atalean eta eranskin gisa, geure artean orain arte ezezaguna izan den Medikuntza ekologikorako SozietateBritaniarraren 4. Txostenaren laburpena dakargu. Aditu hauen hitzetan, frogatuta daude minbizi-tasa igoerak etaerraustegien arteko lotura kausalak. Euskal Herriko udalerri askotan (Bilbo eta Donostian besteak beste) partikula ese-kiak direla-eta airearen kalitatearen araudia urratzen delarik, larria da txostenak argitara ematen duena: partikulahauen presentzia 24 mikrogramo/m3 areagotzeak bihotz eta biriketako arazoek hildakoak %31 gehitzen ditu. Etaerraustegiek partikula mordoa, izugarria, ekoizten dute.

Agintariek eta enpresarioek betikoa esango dute, erraustegi modernoenak ditugula berton eta iragazkiek sustantziakutsakorrak harrapatuko dituztela. Baina aditu britaniarrek ukatu egiten dute hori, garbi utziz mikropartikulak eta metalastunak ez direla inola ere ezabatzen ezta iragazpen sistema modernoetan ere. Txosten honek oso argigarriak etabenetan aintzat hartzekoak izango diren ikerketak eta datuak dakarzkigu eta horregatik begitandu zaigu interesgarriabertan jasotzea; oso-osorik ez bada ere, bai zenbait atal.

Beraz, honelaxe osatu du LABek hondakinen errausketaren inguruko liburuxka hau. Balio diezagula sentsibilizazioahanditzeko eta hondakinen kudeaketa osasuntsu eta arduratsurantz zein ekoizpen garbirako bidean urratsak egiteko.

2

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 4: Errausketa ez da konponbidea

ERRAUSTEA EZ DA IRTENBIDEAHainbeste eta hainbeste zabor sortzen denez, azkenean hondakinak kudeatzeko zabortegietan oinarritzen direnbetiko sistemekin jarraitzea bideraezin bihurtu zaigu. Gero eta toki gutxiago daukagu zabortegi berriak eraikitzekoeta, duela urte batzuk baino gehiago birziklatzen den arren, gero eta zabor gehiago sortzen dugunez benetan arazolarria daukagu. Zenbait administrazio zaborra erretzera jotzen ari dira, arazoa konponduko dutelakoan. Bainazientzialari eta medikuen jakinduriak errealitatea mahai gainean ipini du: hondakinen errausketak ingurumen etaosasun arazo berriak sortzen ditu, hondakinak sortzea minimizatzea moteltzen du, eta oztopoa da hondakinen trata-mendu arduratsuaren ardatz saihestezinak diren berreskuratze, birziklatze eta konpostaje politiketarako.

Herritarrek zeresan ugari daukate honetan, bai, baina azkenean herri administrazioak dira hondakinen kudeaketa jar-dunak osasungarriak izan daitezen neurriak hartu behar dituztenak. Tokian tokikoak, herrialde mailakoak, autonomi-koak, nazionalak zein estatu mailakoak izan, administrazioek nazioarteko komunitatean onartu ohi den hierarkiaribenetan erantzungo dioten planak ezarri behar dituzte, gero, irabazi asmoko interesek eta interes pribatuek leku jakinbatzuetan errausketa nagusiarazi duten badute ere. Hierarkia horretan, ondo dakigunez, lehentasun ordena hau dau-kate, prebentzioa, berrerabilpena eta birziklatzea. Azkeneko mailetan errausketa (energia berreskuratuz zein berres-kuratu barik), eta isurketa geratzen dira. Horretarako herritarren partaidetza ezinbestekoa da, herritarrek lagunduezean osotasunezko edozein planteamendu arduratsuk porrot egingo baitu.

Leku desberdinetan frogatu eta abiarazi dituzten hondakinak kudeatzeko hainbat modu ezagutarazi nahi ditugu, interes-garri iritzita eta, horrexegatik, hain zuzen, eskaini diegu tarte hau idatzi honetan. Esan genezake ez dagoela ezer asmatzenibili beharrik; beste lurralde batzuetako esperientzia onak hona ekarri, Euskal Herriko errealitate eta ezaugarrietaraegokitzearekin bidearen zati handi bat eginda edukiko genuke. Gure herrian bertan ere, oso errealitate desberdinakdauzkagu, batzuk benetan onak, gainera. Ezin dugu alferrik galtzen utzi aspaldiko urteotan Nafarroa Garaiko eremuaskotan esperientzia eredugarriekin konpostajearen alorrean garatzen ari den jardun aberasgarria. Ezin dugu ahaztu, hal-aber, Nafarroa Estatu Espainiarreko bigarren autonomia erkidegoa dela, sailkatutako hondakinik gehien jasotzen.

Gogoan daukagu, era berean, duela gutxi Baionako hondakinen erraustegi izugarri kutsagarria itxi dutela, eta ArabarakoHHS (hiriko hondakin solidoak) erraustea ezetsi dela. Gipuzkoan eta Bizkaian sailkatutako hondakinen bilketa tasa osoaltua bada ere, birziklatzen denaren kopuruak ez daude oso argi eta, gainera, Bizkaiaren kasuan, Zabalgarbiko errauste-gia diru publikoko sorta handiak xurgatzen ari da, eta horrek iraunkortasunerako urratsak motelduko ditu.

Lehenengo helburua hondakin gutxiago sortzea izan beharko litzateke, eta horri ez zaio behar bezala heltzen ari.Nafarroan 1996 eta 2003 arteko hazkunde tasa %19,63koa izan zen, eta EAEn tasa hori askogatik gainditu zen (%29).Gipuzkoako herrialdean errausketaren alde egiten duten apustuak pentsarazten digu erakundeek ez dutela nahigar-ria litzakeen zaborra murrizteko ahaleginik egingo. Zeren behin aurreikusitako herensuge horiek abiarazi eta gero,jaten eman beharko baitzaie.

Talde ekologistak, mugimendu sozialak, ezkerreko alderdi politikoak, mota guztietako elkarteak... Euskal Herrianerraustegi gehiago eraiki ez daitezen lortzeko ahal duten guztia egiten ari dira. Mobilizazioa, protesta, hondakinaktratatzeko politika osasungarriagoen eskaria kontuan hartzeko bestekoak izaten ari dira jada Euskal Herrian.

Gure apustua, produkzio garbiaren, ingurumena zaindu eta osasun publikoa zein lan osasuna babesten dituen sozi-etatearen alde, enpresetako lehengai eskariak murriztera, hondakinen gaian prebentzioa gehitzera, materiaorganikoaren irtenbide modura konpostajea sustatzera, eta birziklatzera bideratzen da.

IRAUNGARRITASUNAREN ETA KONPONKETAREN GARRANTZI AHAZTUA

Programatutako zaharkitzeak larriki ukitzen die sortzen diren hondakin pilo izugarriei. Inguruan ditugun produktueibegiratu besterik ez daukagu, zenbat irauten diguten pentsatu, eta adineko jendearekin kontrastatu zenbat irauten zie-ten beraiei halakoen antzekoek duela hamarkada batzuk, eta berehala ohartuko gara industriak aurrera egiten duela,bai, baina beti ez dela nahiko genituzkeen direkzio eta norabideetan joaten.

3

Page 5: Errausketa ez da konponbidea

4

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Bestalde, bidegabeki eta okerki, konponketak ere indarra, presentzia eta prestigioa ere galdu ditu. Ingurumena babes-ten eta natur baliabideen kontsumoa gutxitzen hain eraginkorki laguntzen duen jarduera bat ezin da horrela ahaztu.Gure herrian, faktore ugari tarteko, konponketa, gaur, ez da lehenago zena. Egun gero eta zailagoa da betidanik kon-pondu izan diren gauzak konpontzen edo konpontzera eramaten dituen jendea ikustea: telebistak, zapatak, eta abar.Bota eta berria erostearen kultura nagusitzen ari da – “merkeago ateratzen zait ”, horixe da argudioa-.

Baina badira gai honetan etorkizun itxaropentsuagora eraman gintzaketen praktika pozgarriak dituzten tokiak ere.Vienako Konponketa eta Zerbitzuen Zentroan urtero-urtero 400 tona aparatu elektriko inguru konpontzen dituzte.1994an, Munichen, konponketak egiten dituzten establezimenduen zerrenda bat argitaratu eta banatu zuten. Gerora,konponketen eguna jarri zen, aparatuak doan konpontzen direnekoa. Ebaluazio bat egin zen eta agerian geratu zenmatxuratutako aparatuen 2/3 oso lan gutxirekin eta merke konpontzen zirela.

HONDAKIN ORGANIKOAK: HANDIA ZARA GERO, KONPOSTAJE HORI!

Udaletako hondakinen %40 inguru organikoak dira. Konpostajea da halako hondakinak tratatzeko modurik onena.Hartzidurarik ateratzen den konposta gauza desberdinetarako erabil daiteke: nekazaritzan, edo lurren emankortasunalehengoratzen. Basoak, lorategiak, eta abar benetan modu osasungarrian ontzen dira; etxeetako zaborraren atal handihonetarako oso aukera egokia da, eta errausketa baino askoz ere merke eta ekologikoagoa da, gainera.

Eguzki talde ekologistak urteak daramatza Gipuzkoako Foru Aldundiari konpostajea sustatzeko neurriak har ditzanalferrik eskatzen. Herritarrak inplikatzeak oso emaitza onak ekartzen ditu, baina inbertsioak eskatzen ditu, eta badiru-di zenbait erakunde ez daudela halakorik egiteko prest. Nahiago dute diru hori erraustegiak eraikitzera bideratu, antza.Etxeko konpostajea sustatzeko kanpainek euskarri teknikoa eta finantzazkoa behar dute, informazioa eta hezkuntzaekintzak. Frogatuta dago herritarren inplikazio zuzenak asko murrizten duela udalen betebeharra diren hondakinenbilketaren eta tratamenduaren kostea. Konposta egiten duten pertsonei udal tasak merketzea oso neurri arduratsua da,Europako eta beste kontinente batzuetako udalerri askotan ondo dakite hori.

Oporto eta bere eskualdea 70. hamarkadan hasi ziren konpostajea sustatzen. Urtean sailkatutako bilketatik datozen60.000 tonarako konpostaje zentro berria daukate. Lehenagoko planta egunean 250 tonako berri batekin eta zegokionheltze eremuarekin osatu zen. Britainiako Milton Keynes hirian edozein pertsonak eros ditzake etxeko konpostgileak,kosteko prezioan, Udalaren dirulaguntzarekin; Udalak, gainera, mintegiak antolatzen ditu, doan, konposta egiten ira-kasteko. Santa Giustina in Collen (Lombardia) urrutirago joan dira, 600 litroko edukierarainoko konpostgileak banatudituzte, doan eta, gainera, partaideei zerga tasa %33 merkatu diete.

Anversen (Flandes), doaneko konpostaje ikastaroak antolatu zituzten, eztabaidak antolatu zituzten, kontzientziatzekopostalak banatu, informazio standak jarri, informatzeko doaneko telefonoa ipini zuten... horrela beren lorategia zeuka-ten 70.000 biztanletatik 10.000 baino gehiagok konposta egitea lortu zuten.

HOBE DA PREBENITZEA...

Hondakinetan, prebentzioak hiri hondakinen produkzioa, eta horietan dauden substantzia arriskutsuak eta kutsaduramurriztea lortzeko neurri multzo oparoa hartu behar du kontuan. Izan ere, minimizatzearen kontzeptu zabalagoarenbarruan, prebentzioa, murrizketa jatorrian, substantzia arriskutsuak gutxitzea eta birziklatzea sartzen dira. Herritarreninformazioa, hezkuntza eta partaidetza funtsezkoak dira proposatzen diren helburuak lortuko badira.

Prebentzioak kontsumoko jokabide eta ildoak eta bizimoduak kontuan hartzea eskatzen du. Jakina, administrazio batzenbat eta herritarrengandik gertuago egon, hainbat eta zuzenagoa izango da bere mezua, errazago helduko da jen-dearengana, gaiari buruzko politika arduratsuak praktikan jartzeko. Izan ere, lege eta ekonomi bitartekoekin eragitekoahalmena daukatenez, tokian tokiko ekoizpen eta kontsumo kateko protagonisten artean bitartekari izan daitezke, etaizan behar dute. Herritarrengan ezinbestekoa den kultur bilakaerara begira, bultzatzaile nagusi izan behar dutela ahaz-tu barik. Jakina, Madril eta Parisek ezin dute Euskal Herrirako lege egokirik atera, ez eta hemengo beharrik ase ere.Guk behar duguna da gure herri osoko datuak jaso eta egoeraren analisi zuzena egin lezakeen, eta herritarrengandik

Page 6: Errausketa ez da konponbidea

gertuen dauden erakundeekin elkarlanean ari litekeen erakundea, horiek baitira, azken batean, hondakinak kudeatze-az arduratzen direnak.

Minimizatzea bultzatzeko, inbertsio eta babes nahikorik ez ematea ez da euskal administrazioetan soilik gertatzen denarazoa. Ingurumeneko Europako Agentziak esan zuen 2003an Batasuneko kide ziren estatuak ere ez zirela minimiza-tzeari behar adina babes ematen ari.

Herritarrengan gertatu behar den kultur bilakaerari dagokionez, badakigu ekoizpen, kontsumo modu eta ohiturak, etabizimoduak aldaraziko dituena. Euskal Herrian –mendebaldeko gainerako nazioetan bezala- kontsumorik gehienanolabait jarrera posizio sozialaren, gozamenaren, dibertsioaren, aisialdiaren adierazlea dela, ondo legoke gogoeta etajarduera prozesu sakona egingo bagenu, jokabideak eta politikak ingurumenaren errealitatera egokituko baditugu.Faktore asko dira, kontsumoan eragin erabakigarria daukatenak: publizitatea, hezkuntza, lan harremanak, AmerikakoEstatu Batuetako kultura...

Europan herritarrengandik jokamolde positiboagoak bilatzera bideratutako esperientzia ugari aurkitzen ditugu.Agintarien bultzada erabakitsuak, printzipioen hierarkiari dagokionez premisa argiak dituzten plangintza integralak,baliabideen hornidura egoki eta nahikoak, eta epe erdi eta luzera begira lan egiteko konbentzimenduak gidatuta,errausketaren epe laburreko emaitzaren aldean ingurumenari errespetu handiagoa dioten emaitzak ekar litzaketenpraktikak ditugu.

Esperientzia horietako askok agerian uzten dute inbertsio kontzienteek, herritarren partaidetzak eta koherentziak emai-tzak ekartzen dituztela, eta etorkizunerako politikak ere baldintzatzen hasi dira, gainera. Kontsumo arduratsurako heztea,konponketa eta berrerabilpena sustatzea, jokabidez eredugarri izatea ingurumenari begira zuzena den erosketa publi-koarekin, produktu ekologikoak bultzatzea, kontsumo jasangarriaren hautuak saritzea, kontsumo arduratsuaren bilakaerakontrolatzea... aukera osagarriak dira, euskal errealitatera moldagarriak, ikasgarri gerta dakizkigukeenak.

Milton Keynes herri britainiarraren kasuan, herritarrak inplikatu zituzten erabaki politikoetan eta erabaki horien ezar-penean. Herritarrek erabakiak hartzeko prozesuan esku hartzea izan zezaten helburua sekula ahaztu barik, errondabat baino gehiagoko kontsultei, zirriborroak prestatzeari, tailer deszentralizatuak egiteari eta abarrei ekin zitzaien.Kontsultak hondakinak gutxitzearen aldeko jarrera erakutsi zuen, birziklatzeko, etxeetako konpostajerako egitarauasartzeko sostengua aldarrikatu zen, estrategiaren leloa ere adostu zuten: “Zero hondakineko estrategia.” Era berean,bertako biztanleak errausketak osasunean izango zituen ondorioek kezkatzen zituztela adierazi zuten.

Waloniako Gembloux, Oupeye i Havelange eskualdean arrakasta handiak lortu dituzte. Oupeye, 1997an, hondakinenprebentzioko plana ezarri zuen lehenengo udalerria izan zezan, eta berehala lortu zuen %61 hondakin gutxiagosortzea. Udalerriak, arrakastaren faktore gisa, ondoko hauek aitortu ditu, besteak beste:

- Pizgarri ekonomikoak jartzea, aldaketak eragiteko, jokabide ona motibatzeko isunak eta dirulaguntzak barne.- Hondakinak kudeatzeko lehentasunetan dagoen edozein anbiguotasun ezabatzea; lehengo, kontsumo arduratsua,

ondoren, berrerabilpena, gero, bereizketa, eta azkenean, amaierako disposizioa.- Helburuak lortzeko baliabide egokiak xedatzea.

1991ko dekretu batetik aurrera, Waloniako hiri guztiek zerga gehigarri bat ordaindu behar dute baldin eta ezarritakokopuru batetik gorako hondakinak sortzen badituzte; muga hori urtero jaitsi eta, aldi berean, zerga igotzen dute. Horrenondorioz, udalerri askok hondakinen prebentziorako planak ezarri dituzte eta emaitza onak lortu dituzte.

Havelange hirian, 1998an, biztanle bakoitzeko 10 kg hondakin gutxitzea lortu zen. Handik urtebetera, produkzioa %53gutxitu zen.

Europako beste udalerri batzuetan praktikan jarri diren ekintza desberdinak benetan ugariak dira: hondakinekin egin-dako arropak, hondakinak sailkatzeko tailerrak, hondakinen gehiegizko produkzioari buruzko laburmetraia komikoenlehiaketak, prebentzioari buruzko dokumentalak, prebentzioko udal ekimenik onenen lehiaketak, eta abar.

5

Page 7: Errausketa ez da konponbidea

Hezkuntza, sentsibilizazioa, lankidetza, erabakiak hartzea demokratizatzea... dira beharrezkoa den aldaketarenardatzak. Kontsumitzaileen beharrak ere zalantza jarri beharko dira. Ekonomiaren gehiegizko pisuak bizi-kalitatearenkontzeptu okerra ekarri badu ere, ongizate material, erosotasun, segurtasun, luxu eta abarrekin gehiegi lotuta, nozioorekatsuagoak oso kontuan hartu behar ditu beste alderdi batzuk, hala nola, kultur aberastasuna, trebetasunak ikasi etabarneratzea, sormena, giza legezko bizitzaren kalitatea –jendearen arteko harremanak, familia barrukoak, eta abarbarne-, osasun publikoaren eta ingurumenekoaren mailak, bizitza espiritualaren kalitatea...

Kontinenteko hiri batzuetan zalantzan jartzen ari dira mendebaldeko sozietateetan nagusi den bizitza kalitatearenkontzeptua, bizitzeko estilo berriak sustatzen dituzte, ondasunen eta zerbitzu inmaterialen, adibidez, astialdiaren,osasunaren eta ongizatearen kontsumoan oinarrituta.

Vienako Unibertsitatean egindako azterlanetan (Viena University of Economics and Business Administration), frogatudute erraustegi berrietan inbertitu beharrean, prebentzio neurriak eraginkorragoak liratekeela. Helburuak finkatu diraxede taldearen arabera. Diru sarrerarik gutxieneko herritarrek informazioa behar dute produktu merkeagoak eta eko-logikoagoak aukeratzeko –iraunkorrak, konpontzen errazak eta kalitate handikoak, funtzio askotarako produktuak...-.Errentarik altueneko pertsonak ondasun materialetan gutxiago eta zerbitzuetan, kultur alorretan, hezkuntza, astialdianeta gai sozialetan gehiago gastatzeko motibatu behar dira, bizimodu berri atsegin eta osasuntsuagoa bilatuz. Ondasunmaterialen kontsumoa gutxituz, baliabide naturalen erabilpena eta sortzen diren hondakinak ere murrizten dira.

Oso interesgarria den beste alderdi bat da kontsumo inmaterialak lanpostu asko sortzen dituela. Horrela, zerbitzuaketa kultura sustatzeak, ekologia hobetzen ez eze, lanpostu gehiago eta hobeak sortzen ere laguntzen du. Kultur zerbit-zuek eta zerbitzu sozialek, ondasun materialek ez bezala, ekipamendu erkide eta iraunkorrak bultzatzen dituzte, etabiziagoak dira lanpostuen aldetik ondasunen fabrikazioa baino.

Kontsumo ohiturak zuzenki islatzen dira hondakinen sorkuntzan. Horregatik, gakoetako bat arazoaren errora joan etaarazoari hortik heltzea da. Arzignanon (Italia), Administrazioa txikizkako dendariekin harremanetan jarri zen, eta ako-rdio bat sinatzea eskaini zien, material biodegradagarri eta berriztagarriez egindako poltsak erabil zitzaten.Ordainean, udal egunkarian beren izenen zerrenda argitaratuko zuten. Charleroin (Belgika), akordio bat sinatu zutensupermerkatuekin hondakinik gutxien sortzen duten produktuen etiketen inguruan.

Plastikozko poltsen kontua izugarri garrantzitsua da, hondakin mordoa sortzen baitute alfer-alferrik. Korsikan, Biltzarrak2003an mozio bat onartu zuen dendetan biodegradagarria ez den plastikozko poltsak erabiltzea debekatuz. Handikaste betera, saltoki handiek inkesta bat antolatu zuten kontsumitzaileek gordailudun plastikozko poltsen, paperezkopoltsen eta artoz egindako poltsen artean aukera zezaten.

Herritarren partaidetzak ingurumena hobetzea, konpromisoa areagotzea eta demokrazia zabaltzea ekartzen du, bainabaita aurrezpena ere. Flandesen, bizimodu jasangarriagoak sustatzeko egitarauak antolatu dira. Publiko mota desber-dinetara egokitzen dira, eko-taldeak antolatzen dira, hamar pertsonakoak edo, hondakinei buruzko praktikak, argindaredo ur kontsumoak, mugikortasuna eta abar eztabaidatu eta aukeratzeko. Kalkulatzen da partaide bakoitzeko fakture-tan 120 eta 150 euro bitartean aurrezten dela, uraren batez besteko kontsumoa egunean 73 litro izatetik 64ra jaitsiz,argindarrarena 26,8tik 23,5era eta hondakinen sortzea 1,4 kg-tik 1 kg-ra.

Hondakinen kudeaketa eredu hoberako beharrezkoa den jauzia egiteko, ezinbestekoa da herritarrek parte hartzea.Biztanleak heztea, informatzea, sentsibilizazio kanpaina serio eta jarraituak abiaraztea, partaidetza mekanismoak bult-zatzea, erabakiguneak zabaltzea... halabeharrezko neurriak dira. Alde horretatik, komeniko litzateke euskal agintariekhitzetatik ekintzetara igaroko balira, diskurtso hutsetik halako neurriak eta jokamoldeak benetan sustatzera. Adibidez,EAEko Ingurumena Babesteko Legearen 3. artikuluak dio herritar guztiek eskubidea daukatela ingurumena babeste-ko erabakietan parte-hartzea. Era berean, EAEko Garapen Iraunkorreko 2004ko Txostenean, hirugarrenean, bosterronken artean, partaidetza mekanismoak hobetzea dago, hasierako faseetatik ezarriz, gardentasunez, eta abar.

Administrazioek herritarrengana gerturatu nahi badute, ezinbestekoa izango da zerbitzuak eta politikak beste modubatera antolatzea, baita herritarrek parte har dezaten eta herritarren borondatea kontuan har dadin mekanismoberriak irekitzea ere.

6

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 8: Errausketa ez da konponbidea

ERRAUSKETAK PREBENTZIOKO INBERTSIOAK MOTELTZEN DITU

Nahikoa frogatuta dago errausketaren kosteak birziklapen eta konpostajeko kosteekin konparatzean, azkeneko horiekaskoz ere gutxiago direla, ondoko taulan ikusiko dugunez:

Errausketako inbertsioko kosteak, birziklatzearen eta konpostajearen aldean:

Iturriak: Institute for Local Self-Rellance, Washington, DC, 2004. Errausketaren kosteak hemendik hartu ziren:T.Rand, J.Haukohl, U. Marxen, Municipal SolidWaste Incinerator: Requerements for a Successful Project, Informe Técnico del Banco Mundial N. 462, Banco Mundial,Washington, D.C., 2000ko ekainean. Mailahandiko konpostaje kosteak Argonnne, “Energy and Environmental Systems Análisis: Techonology Summary 1.1.: Landfills: Reducing Landfilling Of Waste” lab-orategi nazionalaren datuetan oinarrituta daude. 1993.

Beste datu batzuek Munduko Bankuak emandakoez goragoko kopuruak adierazten dituzte, Tokion (Japonia) 1.750.000dolar tona/egunera ere helduz, de Waste Prevention Association-eko Pawel Gluscynskiren datuen arabera.

Alfonso del Val, hondakinen alorreko aditu ospetsuak ondoko koste hauek hartu zituen kontuan eragiketa motabakoitzerako:

7

Page 9: Errausketa ez da konponbidea

Europako Batzordeak argitaratu duen txosten batean kalkulatzen da erretzen den hondakin tona bakoitzeko 21 eta 126libera bitarteko, hau da, 30 eta 181 euro bitarteko kalteak eragiten direla osasunean. Horrek esan nahi du urtean400.000 tona erretzen dituena zergadunari urtean 9.000.000 eta 57.000.000 libera artean ateratzen zaiola. Beste txos-ten batek kalkulatu zuen halako errauskailu baten kostea 48.000.000 eurokoa litzatekeela, osasunari eragindako kalte-en aldetik.

Bizkaiko esperientzia ikasbide ona da erraustegiek neurri egokiagoetako inbertsioak zelan geldiarazten dituzten ikus-teko. Aldundiak 1997-2001 tartean konpostaje lantegiak jartzeko konpromisoa bete ez zuenez, hurrengo planean kon-postajeko inbertsio aurreikuspenak nabarmen gutxitu ziren. Gainera, erraustegiaren eraikuntza aurreikusitako aurre-kontua baino 4.000 milioi pezeta garestiago atera zen eta, beraz, erraustegia martxan jartzeak 1997-2001 bitartekoinbertsioen %88,5 irentsi zuen.

PRODUKZIO EREDU HONEK EZ DU BALIO

Mendebaldeko sozietatea gidatzen duten erabilpen eta kontsumo prozesuek hainbeste zabor eta hondakin sortzendute, non, ildo horretatik segitzekotan, erabateko hondamendira iritsiko baikara. Prozesu horietan sortutako hondakintona bakoitzeko, lehenago, fabrikazioan, 5 tona hondakin sortu dira eta, lehengaiak erauzten, 20 tona. Enpresariek,kosta ahala kosta, mozkin ekonomiko lasterra bilatzen dutenez, airea, ura eta lurra gero eta kutsatuago daude eta, aldiberean, ez dute prebentzio sistemarik bilatu eta ezartzea lehenetsi. Europako Batasunean, duela urte gutxi, Alemaniak,Islandiak eta Holandak soilik lortua zuten hazkunde ekonomikoa hondakinak sortzetik askatzea, eta egun ia berdinsegitzen dugu. Agerikoa da inpaktu ekologiko txikiagoko materialak eta tratamendu, isurketa eta errausketari alterna-tibak aurkitzeko ikerketa eta garapenera diru gutxi bideratzen dela.

Bizitza Zikloaren Analisia bezalako bitartekoak erantsiz irizpideak modernizatzeari dagokionez, gomendatutako hie-rarkiaren osagarri izan behar du, ez ordezko: kontuz ibiltzea, prebenitzea, berrerabiltzea, birziklatzea eta, azkenik,zabortegietan pilatu/erraustea. Ezinbestekoa da hierarkia eta lehentasuna horiek direla bermatzea, berreskuratzemateriala hondakinen ondoriozko erregaien, errausketaren eraginkortasunaren edo birziklatzearen definizio desego-kien estandarrek baldintzatu barik.

90. hamarkadatik adituek eta ingurumen kontzientziadunek “Zero Zaborra” terminoa erabiltzen dute. Filosofia horrenoinarrian produkzio sistemen logika lineala produkzio garbiko beste zirkularrago batzuetara berrorientatu behar deladago. Horretarako produktuak birdiseinatu behar dira, erabilgarritasun aldia luza dakien, eta ekoizteko ingurumenoihartzun txikiagoko energiak eta materialak erabil daitezen. Azkeneko hamarkadan, Danimarka, Seattle, Washington,Zeelanda Berria, Nova Scotia eta abarretan, hainbat gobernu, udalerri eta enpresak “Zero Zaborra” proposamena hel-buru modura hartu dute.

Bestalde, eskuartean darabilgun gaiarekin dituen loturak tarteko, ez zaigu bistatik galtzea komeni nekazaritza ekologi-koaren goraldia eta arlo desberdinetako enpresa jakin batzuen kontu eta arretaren aldeko mugimenduak –ziurrenik,bizkarra babesteko eta merkatua hedatzeko asmoz-. Esaterako, Bonduelle elikadura enpresak dio bere barazki horni-ketarako “debekatuta daudela jarduera kutsagarrien eraginpean dauden labore lurrak.” Puntu beltz horietako bat,Bonduelle beraren esanetan, erraustegiak dira.

EREDU IZANIK PREDIKATU: EROSKETA PUBLIKOA

Kontuan hartuta erosketa publikoak Europako Batasunaren barneko produktu gordinaren %14 direla, hau da, urteanbilioi bat euro inguru, ezin da inola ere gutxietsi merkatuaren mugimenduan daukan eragina. Produkzioa erosketa esti-lo jakin batek dakarren injekzio ekonomikoaren bidez printzipio ekologikoen ildoetatik gertuago sustatu eta bultzat-zeko ahalmena izugarri garrantzitsua izanik, ez da gutxietsi behar administrazioak eta administrazioaren jokamoldeak,arlo honetan beste arlo askotan bezala, daukaten eragina.

Europako hiri batzuek, adibidez, Kolding-ek (Danimarka) bete-betean asmatu dute, herritarrak modu ekologikoagoanerostera animatu aurretik, ereduarekin predikatu behar dela pentsatu dutenean, eta horrekin bat datozen erosketakodeak hartu dituzte.

8

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 10: Errausketa ez da konponbidea

MURRIZKETAK ERRAUSTEARI ETA DEBEKUAK

Planetan, luze-zabalean, ugariak dira hondakinak erraustea debekatu edo murriztu duten herriak eta eskualdeak, pre-bentzioa, berrerabilpena eta birziklatzea erabakitasunez bultzatuz, inbertsio publikorik gehiena politika osasungarria-goetara bideratuz eta, aldi berean, herritarrak kudeaketa egokiagoan partaide bihurtuz. Jada 1982an Berkeleyn,Kalifornian, 40-01 Legea onetsi zen, non hauxe baitzioen “...Berkeleyk ez du zabor erraustegirik eraikiko, erosiko edoeragingo.” Horri esker, hiriak birziklatze egitarauak garatu ahal izan zituen (egun eredu nazionalak). Berkeleyn ez zenerraustegirik bat ere eraiki.

1993an Rhode Island-ek errausketa debekatu zuen, eta %70 birziklatzeraino heldu zen. Estatu horretako legeak, 92-S2502, Senatuak onetsiak hauxe dio: “...hondakin solidoen errausketa zaborra desagerrarazteko metodorik garestienada, aurreikusietako eta ezusteko kosteak gero eta handiagoak eta, ondorioz, zama handiegia estatu zein udalerrienaurrekontuetarako, interes publikoa arriskuan jartzeraino.”

Kaliforniako Alameda Konterrian, Hondakinak Birziklatu eta Murrizteko 1990eko legeak hauxe dio: “hondakinenerraustegiak ez dira alternatiba asegarria hondakinen birziklatze eta murrizketarako. Erraustegiek kalte egiten dioteingurumenari, berotegi gasen emisioa azkartzen dutelako, eta horrek berotze orokorraren arazoa okertzen du, sus-tantzia toxikoak sortzen dituelako.” Legearen asmoetako bat “Alameda konderrian hondakinak erraustea debekatzea”da.

Greziak 1994an sektore pribatuari buruzko energia berriztagarrien eta elektrizitatearen sorkuntzaren gaineko legeaonartu zuen, eta “energia berreskuratzeko” lantegietan hondakin arriskutsuak erretzea debekatu zuen; zentral elektri-ko berrietan erregai solidoak (biomasa izan ezik) erretzea ere galarazi zuen.

Brasilen, Sao Paulon, Diadema udalerriak 1995ean udaleko hondakinen erraustegiak debekatzen zituen legea onartuzuen eta, gainera, arazoa murrizketa, berrerabilpen eta birziklapen politiken bidez konpondu behar zela zioten.Filipinetako Aire Puruaren Legeak espresuki debekatzen du zaborraren edozein errausketa mota.

Chicagon 2000n hauxe zioen ordenantza onetsi zuten: “legez kanpokoa izango da Chicagon 2000ko ekainaren 1azgeroztik erraustegirik jarri edo ordeztea. 2000ko abuztuaren 1etik aurrera Chicagoko hirian dauden hondakin solido-etarako erraustegi guztiek funtzionatzeari utziko diote, eta guztiz debekatuta geratuko da udaleko hondakinak erre-tzea, lege estatal zein federalek aurkakoa eskatu ezean.” 2003tik Suitzak konpromiso sendoa hartu du erraustegi gehia-go ez eraikitzeko.

Mugez gaindi, ingurumari zehatzez harantzago hedatzen den errealitatearen adibide batzuk baino ez dira. Herriak,eskualdeak, estatuak ere, hondakinak erraustu barik tratatzea badagoela frogatzen dutenak.

HITZ EGIN DEZAGUN ENPLEGUAZ

Hiriko hondakinen tratamendu mota desberdinen artean, errausketa da eraginkortasunik gutxienekoa sortzen dituenlanpostuei dagokienez. Izan ere, errausketak kapitalaren erabilpen intentsiboa eskatzen du, baina oso langile gutxi era-biltzen ditu. AEBn, urteko 10.000 tonako 11 pertsona enplegatzen dira. Kalkulatzen da tonako, material birziklagarriasailkatu eta prozesatzeko errausketan baino 11 bider enplegu gehiago sortzen direla. Erraustegiek kapital inbertsioizugarria eskatzen dute, eta gehiena nazioez gaindiko ingeniaritzako enpresetara, aseguru eta finantza konpainietaraeta halakoetara joango da. Lehenago esan dugun bezala, oso lanpostu gutxi sortzen dituzte, eta gehienak aldi batera-koak dira, eraikuntza eta instalazio faseetarako.

Enplegu sorkuntza AEBn berrerabilpen eta birziklapenetik, zabortegi eta halakoen aldean:

9

Page 11: Errausketa ez da konponbidea

Iturria: Brenda Platt eta Neil Seldman, Wasting and Recycling in the United States 2000 (GrassRoots Recycling Network, Athens, Georgia:2000, 27 orr.Oharra: zenbakiak AEBko lantegi hautatuekin egindako elkarrizketetan oinarrituta daude.

Kontuan hartu behar den beste gai bat da kapital inbertsio handia eskatzen duten hondakinen kudeaketako sistemak,adibidez, errausketa, ez direla koste txikiagoko sistemak bezain malguak. Inbertsio kosteak finkoak dira, ezin diragutxitu eraginkortasuna edo diseinua hobetuz, hondakinen prebentzio, berrerabilpen, birziklatze eta konpostajearekingertatzen den bezala.

Produktu diseinu berriek eta birziklatzearen gehitzeak industria berde deritzona hazarazi dute. Gero eta gehiago diramaterial eta industria berriak eta, ondorioz, sektorean sortutako lanpostuak. Worldwatch Institute-ren 1995eko txoste-nak hauxe zioen: “Materialak eraginkortasun handiagoz erabiltzeko premia orokorrak lanbide, enpresa eta industriaugari sor litzake, komunikazioetako iraultzak joan den mendean sortu zituen beste, ziurrenik.”

Alemanian eta AEBn, hainbat azterlanek adierazi dute birziklatzearen sektorea beste industri arlo batzuk gainditzen aridela enplegua sortzeari dagokionez. Horrela, AEBn hango birziklatze eta berrerabilpen industriaren gainean eginda-ko azterlan batean dio sektore horrek automobilaren industriak, meatzaritzak eta berrerabilpen eta birziklapenik gabe-ko tratamendu eta isurketa industriak baino enplegu zuzen gehiago sortzen dituela. National Recycling Coalition-enesanetan, 2001ean birziklapen eta berrerabilpen establezimenduak 56.000tik gora ziren, 1,1 milioi pertsona zituztenenplegatuta eta urtean 236.000 milioi dolarreko mozkinak sortzen zituzten.

Murray alemaniarrak 1999an egindako azterlanari adituz, herrialde teutoiko hondakinak birziklatu eta kudeatzekoindustriak 150.000 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu, altzairuaren eta telekomunikazioen industriek bainogehiago, alegia.

2005ean aurkeztu den eta 40 aditu baino gehiagok prestatu duten Gipuzkoako Hondakinetarako Plan Zuzendarian argi-taratu diren datuen arabera, beraiek egindako proposamena gauzatuko balitz –errausketa baztertzen dute-, Plan“ofizialaren” aldean –herrialdean bi erraustegi eraikitzea aurreikusten du-, besteak beste, erdia kostatuko litzateke, lan-postuak hirukoiztuko lirateke eta energia aurreztuko litzateke, gutxienez hiru bider gehiago.

Enplegua sortzeaz gain, ondo dator aipatzea erraustegiak prekariotasunari eragiten diola. OITren arabera (LanarenNazioarteko Erakundea), urtean lan arrazoiak tarteko hiltzen diren ehunka milaka herritarretatik, 440.000 heriotzaagente kimikoen eraginpean egotearen ondorioz gertatzen dira. Mario Fernandez OPEko (osasun publikoaren defen-tsarako erakundea) kide eta sendagilearen arabera, Europan 32 milioi langile inguru substantzia kartzinogenoen era-ginpean daude, eta 7 milioik substantzia arriskutsuei lotutako gaixotasun profesionalak dituzte.

10

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 12: Errausketa ez da konponbidea

EZ DUGU OSASUNA PREZIATZEN HARIK ETA GALTZEN DUGUN ARTE

Azkeneko bi hamarkadetan, zenbait zientzia ikerketak frogatu du hondakinen errausketak kalte ugari eta garrantzi-tsuak eragiten dizkiola osasunari, bai ingurumen osasunari bai jendearen osasunari, instalazioan bertan lan egitendutenei zein lantegitik nolabait gertu dagoen erradioan bizi direnei.

Erraustegietako langileei eragiten dizkieten kalteetatik hasita, gernuan eta odolean kutsatzaile kimikoen kontzentraziohandiak izaten dituztela egiaztatu da: PCBak, dioxinak, klorofenolak, bentzenoa, toluenoa, xilenoa, beruna, artsenikoa,merkurioa, nikela eta hexaklorobentzenoa. Gernu analisietan mutageno, tioetere eta hidroxipireno maila altuak aurkitudira. Suediar azterlan zorrotzek iskemia koronarioaren, urdail, biriki, hestegorri edo esofagoko minbizien ondoriozkoheriotza tasa gehitu zela frogatu zuten.

Erraustegietatik gertu dauden herrietako jendeari eragindako kalteei dagokienez, frogatuta dago mintz biguneko sar-koma minbiziak eta no-Hodgkin´s linfomak zerikusia daukatela dioxinen eraginpean egotearekin. Haurrak aztertuz, fro-gatu zen erraustegi bat martxan jarri eta bi urteren buruan, odoleko dioxina mailak %10 eta %25 artean gehitu zirela.Frogatu dira gibel, laringe, urdail, ondesteko minbiziz hildako haurren tasa gehitu dela. Jaiotza ugarien maiztasunakgora egin duela eta jaiotzetiko malformazioen tasak handiak direla ikusi da.

Ustekabeko esposizio larria alboratuta, osasunerako arriskurik handieneko bat elikadura katera sartzen direlako sor-tzen da, hor ikaragarri pilatzen baitira. Horregatik, hainbat erraustegiren inguruetan (Rinjmond Rotterdam-en, eta Lille,Paristik iparraldera) ohartu ziren han bazkatzen ziren behien esneko kontzentrazioak onargarriak zirenak baino askozere handiagoak zirela. Ondorioz, esnea eta esnekiak hainbat urtez merkaturatzea debekatu behar izan zuten.

Eduard Rodríguez-Farrá Medikuntzan Doktore eta CSIC-IDIBAPSeko ikerlariak, Katalunian 2006ko otsailean egindakonazioarteko topaketa batzuetan esan zuen, Europak kutsatzaile batzuen isuriak mugatzeko eta xurgapenen kontzen-trazio muga gorenak jartzeko aurrea egin duen arren, oraindik oso kezkagarria dela teknologiak osasunaren aurretikjartzeko eta arriskuaren ebaluazioaren sistema oker erabiltzeko ohitura zabaldua. Horrela, baietsi zuen kostea-mozki-na delako analisiaren aplikazio esklusiboak ebaluatzen ez den kostea dakarrela osasunarentzat, eta mozkina edo onuraekonomikoa baino ez dela izaten.

Doktoreak gaineratu zuen substantzia organikoak eta kloroa tartean dauden errekuntza orok nahi ez diren dioxina etafuranoak sortzen dituela. Kutsatzaileak atmosferara, lurrera, uretara, elikagaietara eta kate trofikora zabaltzen dituenprozesua da. Gainera, konbinatutako substantzia desberdinen artean ezusteko ondoreak eragin litezke, analisiak biz-pahiru substantziaren artean egiten direlako eta ez produktu desberdinen kopuru handiagoetan, horretarako daudenzailtasun teknologikoengatik.

DIOXINEN EMISIOA

Europako Batzordeak jada 1992an esan zuen ez dagoela dioxinen emisioen legezko mugak errespetatzen direla ber-matzen duen metodo segururik. Erraustegietako emisio kutsagarriak kontrolatzeaz arduratzen diren agintariek osasu-nari kalterik egiten ez zaiola, eta emisioak indarrek araudiaren barruan daudela baietsi duten arren, aurkitzen dugunada, batetik, arau horrek atzo legezkotzat jotzen zena eta, ondorioz, administrazioek osasunerako kaltegarria ez zelaaldarrikatzen zutena gaur izugarri kutsagarritzat daukala.

Bestalde, asko eta asko dira azkenean benetako emisioak esaten zena baino nabarmen gorago zeudela frogatu dire-neko kasuak. Adibidez, Valdemingómezen (Madril), Udaleko analisi ofizialek furano eta dioxinen emisioak lege mugenazpitik jartzen zituzten beti. Hala ere, Madrilgo Erkidegoak 2000ren amaieran muga horiek %1480an gainditzen zituz-ten emisioak neurtu zituen.

Estatu frantsesean 285 errausketa labe daude, eta horietatik 192k 2004an dioxina eta furanoetarako onartutako muge-tatik (0,1 ng/m3) gora isuri zituzten. Urtean isuritako dioxinen fluxua gehitu zen, 2003an 100gr, eta 2004an 170 gr.Euskal agintari batzuek ukatzen tematzen diren arren, argi dago erraustegiek substantzia kutsagarriak isurtzen dituz-

11

Page 13: Errausketa ez da konponbidea

te, osasunerako kaltegarri diren mailetan. Horrela, ikusten dugu, hemen bertan, estatu frantsesean, Greenpeacek argi-taratutako datuen arabera, 1997ko abendutik 2004ko abendura erraustegi frantsesek isuritako dioxinen 1545 analisiegin direla eta horietatik 583 (%38) baino ez dira EBk esandako mugen barruan geratu (0,1 hg/m3).

Osasunaren Munduko Erakundeak (OMS) 1998an dioxina eta furanoak gizakientzat kartzinogenoak zirela adierazizuen. Horri gehitu behar diogu substantzia horiek biak diruptore endokrinoak izan litezkeela, antzutasuna, inmunoes-kasia, nerbio eta ugalketa sistemen alterazioak eraginez. Substantzia horiek, gainera, kedar partikuletan finkatzekojoera dutenez, arnasketa arazoak areagotzen dituzte.

Azkeneko zientzi azterlanek frogatzen dute esekitako partikula txikiek, PM10, 10 mikrometrotik beherakoek, birikaalbeoloak zuzenean jo ditzaketela, birika fibrosia, tumore desberdinak sortuz eta kartzinogenesia eraginez. Jakin bada-kigu Euskal Herrian partikula horiekin arazo larriak pairatzen dituguna, urtetik urtera gehituz baitoaz airearen kalitate-ari dagokionez legez onartutako mugak gainditzen diren herriak. Zehazki, 2005ean 18 udalerritan urratu dira mugahoriek (neurketarik egiten ez diren beste udalerri asko ere gehitu beharko genituzke zerrendara), arnasketa gaixota-sunen eta gaixotasun kardiobaskularren ondorioz ehunka heriotza goiztiar eraginez. Jakina, erraustegiak ugaltzeak ezdio onik ekarriko lehendik jota dagoen aire kalitateari.

Amaitzeko, afera honetarako ere zeharo esanguratsua delakoan, gogora dezagun Albert Einsteinek zioena: “inteligent-ziak arazoak konpontzen ditu, eta jakinduriak, berriz, saihestu.”

Jon Artetxe. LAB ingurumena

BIBLIOGRAFIA

• Agencia de Residuos de Catalunya. Acciones de prevención de residuos municipales promovidas por los enteslocales en Cataluña y en Europa. 2005

• Bonduelle. Contrato de suministro, noviembre 2002.• Costner, PAT. Incineración de residuos y Producción Limpia. Presentación de Pat Costner en Buenos Aires,

Argentina, marzo, 2005.• Del Val, Alfonso. Insisto, ¡soy verde! Una alternativa a la incineración de los residuos en Gipuzkoa. 2004.• DFG. Plan Director de Gestión de los Residuos de Gipuzkoa (2005-2020).• Eusko Jaurlaritza: EAEko ingurumenaren egoera. 2005.• FUNAM. Informe sobre el impacto ambiental y sanitario de los hornos incineradores. 2002.• GAIA- Essential Actino. La incineración de los deshechos municipales.• GAIA. Recursos en llamas: las trampas económicas de la incineración contra un enfoque de Basura Cero en el

sur. 2004.• Greenpeace. Situación de las Basuras en España. 2005• Greenpeace. Incineración y salud. 2001.• Greenpeace. Plantas incineradoras de basura en Austria.. 2001.• Greenpeace y Ekologistak Martxan. Informe sobre el Plan Integral de Residuos de Gipuzkoa. 2004.• LAB, 2005. Contaminación química y salud. Mario Fernández: Química, medio ambiente y salud..• Lamarka, Iñigo. Informe del Ararteko sobre Incineradora de Txingudi (8/11/2005)• Neurhor, Pierre-Emmanuel. Incineración de residuos y salud.. Boletín de enero de 2004 del Centro Nacional

de Información Independiente sobre los Residuos.• Revista Matxinsaltoa. N. 26. Contra la destrucción de los residuos y acerca del aprovechamiento de los resi-

duos. Alfonso del Val.. Año 2002.• Revista ¨Matxinsaltoa n. 31-Bis. Dossier III Jornadas sobre residuos contaminantes. 2005.• Ruiz, Maria Luisa. Estudio y resultados de la participación del Sector Cementero Español en el Inventario

Nacional de Dioxinas y Furanos (2000-2003). 2006.12

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 14: Errausketa ez da konponbidea

13

SU SAKRATUA

PREKAUZIO-PRINTZIPIOAren arabera zuhurtzia ziurgabetasunaren gainetik egon behar da.

PREBENTZIO-PRINTZIPIOAk dio hobe dela kaltea sahiestea konpontzea baino.

PRINTZIPIO HOLISTIKOAk erabakiak hartzeko ikuspegi globala beharrezkoa dela defendatzen du.

Ipar hemisferioan populazioa handitzeak eta hazkunde ekonomikoak hondakinen metaketa handitzea eragin du etaingurumen-arazo benetan larria bilakatu da.

Auzia berez hauxe da: zer egin hondakinekin, eta, batez ere, hondakin arriskutsuekin. Izan ere, hondakinak kudeatzekoeta tratatzeko metodoek konpondu nahi ziren arazoak baino arazo larriagoak sortzen dituzte.

Batzuetan, badirudi Administrazioak ingurumena zaintzeari garrantzia ematen dion gizarte-sektorearen ikuspuntu-arekin bat egiten duela. Kanpainetan eta esku-orrietan gutxitzearen, berriz erabiltzearen eta birziklatzearen egokita-suna aldarrikatzen du Administrazioak. Hala ere, hondakinak kudeatzeko egokiak ez diren eta osasunerako kaltegar-riak diren jardunak baimentzen ditu, are eta gehiago, sustatzen ditu. Batzuetan, horretarako gaitasunik ez duten enpre-sek lan egitea baimentzen du. Esaterako, industriako hondakinak egonkortu eta inertizatzen dituzten enpresak (etahorretarako prezio handiak ordaintzen ditu), gero beste enpresa baten hondakindegian hondakinak uzten dituztenak.Hori gertatu da Larrabetzuko zabortegi polemikoan. Hondakinak erraustea osaunerako kaltegarria dela frogatutadago. Hondakinak erraustea baimentzen du Administrazioak horretarako diseinatutako fabriketan, eta erraustegiekduten teknologia barik zementoa egiten duten lantegietan (okerragoa dena).

Hori dena egiten du, baina gorrarena egiten du berriro erabiltzearen eta birziklatzearen aldeko proiektu eta azterketeninguruan. Proiektu batzuk ezarrita eta lanean daude arrakastaz munduko batzerren batean. Eta ez diete entzutenkontzientzia handiagoa duten sektoreei.

Gero eta gehiago, zemento-industriak hondakinak “erregai alternatibo” moduan ikusten ditu, “erregai alternatiboak”izena jarri diete (termino hori nahita erabiltzen dute jendeari sinestarazteko ingurumenaren alde lan egiten dela).Hondakinak batera erraustean, metaketaren gaitza gainetik kenduko genuke, eta, aldi berean, erregai fosiletan aur-reztea ekarriko luke. Horiek dira alternatiba hori denfendatzen duten hitzak.

Hala ere, ez dago oso argi erregaia aurreztea ekarriko lukeenik. Izan ere, normalean erregai fosila labea martxanjartzeko erabiltzen da. Hondakinak batera errautsi edo ez, erregai fosila erabili behar da hasieran labea martxan

Page 15: Errausketa ez da konponbidea

jartzeko. Benetan petrolio-kokea (hondakin industriala) hondakin arriskutsuekin ordezkatzen ari dira, zementoa egiteko gainerako lanetan.

Oficemen-en (Estatuko zemento-fabrikatzaileen elkartea) eta beste iturri batzuen arabera, hauek dira zementoa fab-rikatzeko erregai moduan gehien erabiltzen diren hondakinetako poluitzaileak:

Ordezkapenarekin zemento-fabrikaltzaileek errentagarritasun bikoitza dute: erregaian duten gastua txikiagotzen dute,eta diru estra jasotzen dute hondakin-kudeatzaile moduan. Diru-sarrerak benetan handiak izan daitezke: AEBetakozemento-fabrikatzaileek alde batera utzi dute euren zeregin nagusia (zementoa fabrikatzea), eta hondakin arriskutsuakbatera errausteari ekin diote. Baina industriaren jardunak dakarren arazo nagusia da e emisioak rregaiak erabilitabaino toxikoagoak izan daitezkeela, eta erregaiak erabiltzea bada nahiko toxikoa.

Poluitzaile Organiko Iraunkorrari buruzko Nazioarteko Hitzarmena 2002ko amaitzean sinatu zuten Stockholmen, eta 59herrialdek berretsi zuten, Estatu Espainiarrak eta frantsesak barne. Hitzarmena hondakinak erretzeari buruzkoa zen:“emisioaren muga-balio berdinak ezarri behar zaizkie hondakin arriskutsuen errausketari (erraustegietan) eta bateraerrausketeari (zementeo-fabriketan)”. Gertatzen dena da arau hori Estatu Espainiarraren ordenamenduan 2003ra arteezarri ez denez (653/2003ko Errege-dekretua), ez da bete behar izan 2005eko abenduarren 12ra arte. Zentzuzkoaizango litzateke balio horiek gidatzat hartzea gauzak ondo egin nahi badira, baina enpresa-sektore jakin baten intere-sak bestelakoak dira.

Erraustegi batek ezin du hondakinen %100 suntsitu, eta poluzioa kontrolatzeko puntako tekonologiako sistemakdituztenek ere ezin dute. Zemento-fabrikak ez daude diseinatuta hondakinak tratatzeko, zementoa fabrikatzeko baino.Lehen datuari bigarrena gehitzen badiogu, ondorioa garbia da: hondakinak errausteak eta zemento-fabriketan hon-dakin arriskutsuak erabiltzeak arazo berberak sortzen dituzte, eta batzuetan zemento-fabriketan arazoak larriagoakdira.

EPA-k (Environmental Protection Agency, AEB) aire-emisioetan kontrol berriak proposatu zituen “Clean Air Act” pro-gramaren barruan. Hondakin arriskutsuen erraustegi konbentzionalek aipatutakoa onartu zuten; CKRC (Cement KilnRecycling Coalition), berriz, aurka azaldu zen. CKRC-ak ahal izan dituen EPA-ren ekimenak oztopatu ditu: salaketakaurkeztuta, legeen zirrikituetan bilatuta. Are eta gehiago, EPA-ren Jabetze-legean eranskinak sartzea behartu du,Combustion Strategy gelditzeko (emisio poluitzaileei buruzko aldaketak, zalantzarik gabe zemento-sektorea kaltetukoluketenak). Lortu ere, lortu zuen.Zemento-fabriketako langileen eta inguruetako biztanleen osasunean, eta ingurumenean, eragindako kalteak doku-

14

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 16: Errausketa ez da konponbidea

15

mentatuta daude. Hainbat azterketak honako hauek deskribatu dituzte: estula eta bronkitis kronikoa, erresumina begi-etan, buruko mina, nekea, arnasa hartzeko ahalmena gutxitzea, minbizi-kasu gehiago, azal-gaixotasunak, lurpeko urenpoluzioa, eta kalteak atmosferan.Suedian zementu-fabriketan analasi bat egin zuten eta hau aurkitu zuten: kolon eta laringeko minbizia agertzeko auk-era %60 handiagoa zen hamabost urtez edo gehiagoz zementu-fabrikatzeari loturiko pertsonengan.

Era berean, frogatuta dago dioxinak eta furanoak sortzen direla konposatu organiko eta halogenoak, esaterako kloroaeta fluora, dauden errekuntza-prozesuetan, batez ere, tenperatura 250 eta 400 ºC gradu artekoa bada, eta kobrea,zinka, burdina eta aluminio moduko metalak eta partikulak badaude, prozesuetan katalizatzaile moduan jokatzen dute-eta. Dioxinak eta furanoak, eta KOIak (konposatu organiko iraunkorrak), oro har, ingurumen-puluitzaile arriskutsue-nentzat jo dituzte, eta horietako gehienek hormona-disruptore moduan jokatzen dute.

Taula honetan ageri da kloro eta metal astunen kontzentrazioa zemento-fabrikazioan gehien erabiltzen diren erregai-etan:

Ikusi daiteke erregai moduan erabilitako hondakinetan, kloroaren eta zinkaren kontzentrazioa ohikoak baino askoz erehandiagoak direla.

Dioxina eta furano izeneko konposatu kimiko arriskutsuak saihestu omen dizaten, legeak oinarrizko neurri hauekezarri ditu:

• Errekuntza-tenperaturak 850 ºC baino gehiago izan behar du.• Gasek tenperatura horretan 2 segundoz egon behar dute.• Errausten den bitartean, erregimen zurrunbilotsua erabili behar da.

Hala ere, neurri horiek errespetatu arren, dioxinak eta furanoak agertu egiten dira erraustearen eta batera-erraustearenondorioz. Horren froga da Stockholmgo Hitzarmenean hauxe ezarri dutela: dioxinak eta furanoak isurtzen dituzten lauiturri nagusien artean daude hondakinak errausten dituzten zemento-fabrikatzaileak.

2003ra arteko datuak era zehatzean bildu eta gero, PNUMA-ren (Ingurumenerako Nazio Batuen Programa) dokumen-tu batek adierazi du zemento-fabriketatik irteten diren gasetan dauden dioxina eta furanoen kontzentrazioak honakohauek eragiten omen dituzte:

• Hautsa atxikitxeko sistemaren tenperatura handia izatea.• Lehengaietan materia organikoa ugaria izatea.• Hondar jakin batzuk egoera desegokietan erabiltzea.

EPA-k jakinarazi du AEBetan zemento-labeak dioxina-emisioen iturrietan hirugarrenak direla. Horietatik %60 bateraerrausten duten fabrikek eragiten dituzte, eta batera errausten ez dutenek gainerako %40 eragiten dute.

Page 17: Errausketa ez da konponbidea

AEBetan zementu-produkzioan dauden emisio-faktoreak hauek dira:

IPPC Zuzendaritza-ren arabera (Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integralei buruzko 96/61/UEko arteztarauak),zemento-fabrikazioan aire-poluitzaileen zerrenda hau kontuan hartu behar da:

1- NOx 6- Partikulak2- SO2 7- Metalak eta metalen konposatuak 3- HCl 8- Konposatu Organiko Lurrunkorrak (KOLak)4- HF 9- Dibentzodioxina polikloratuak (DDPK)5- CO 10- Dibentzofuranoak (DFPK)

Animalien haragia eta elikagaiak errausteak edo batera errausteak zortzi biderrez, baita hamesi biderrez ere, errau tsiaurretik hondakinean egon diren jatorriko dioxina-kopurua biderkatzen duela ziurtatu du Danimarkako ElikadurarenMinisterioa-k.

Hondakinak errausteko baimena nahi duten zemento-enpresek, berme moduan, argumentatzen dute hondakinakerrausteko erabiltzen dituzten tenperaturak erraustegian baino handiagoak direla, eta, beraz, konposatu organikoakerabat susntsitzen direla.

Hala ere, gero eta aditu gehiagok adierazten dute neurri handiko labeak ondo funtzionatzeko beharrezko orekak ego-era zehatzak behar dituela tenperatura iraunkor izan dadin (oxigenoak %5 baino gutxiago izan behar du, eta erregaiezelikatzean homogeneoa eta iraunkorra izan behar du erregaiaren nahasketak).

Erregaiari materia organikoa gehitzean, materia organiko gehiago dago labean. Horren ondorioz, errekuntza ez dahorren eraginkorra. Izan ere, hezetasunak eta hetereogeneoa izateak aipatutako oreka aldatu dezake. Sufre gehiegiegoteak ere arazoak sortzen ditu.

Hau da horrelako instalazioek izaten duten beste arazo bat: sarri klinker-oldea (zementoaren fabrikazioan bitartekoproduktuari horrela esaten zaio) jausi daiteke labearen hondora, eta horrek gas beroa sortzen du, eta horrek presioahanditzen du. Hain zuzen ere, hori aurreikusita dagoenez, presioa askatzeko balbulak daude. Balbula horiek ireki etaingurumenera ateratzen uzten dute osorik egin gabeko errekuntzaren azpi-produktuen lainoa, kontrol-ekipoakzeharkatu barik, eta, beraz, oso toxikoak. Mataporqueran dagoen Cementos Alfa enpresako CLIS-ek (erregai alternat-iboen erabileraren proiektuaren Ikerketerako eta Jarraipenerako Toki Batzordea) garrantzia kendu dio horri:

“Ohiz kanpo labeko irteera-balbulatik gasak irtetzen badira, gas horiek errekuntza osoa izan dute, eta, eramandezaketena klinker-hautsak da, iragazkietatik igaro ez delako. Kasu horretan, instalazioa ondo ibili ez dela adier-aziko da legea betetzeko xedearekin”. Beraz, antza denez, hori baino ez da, legea da. Ez da ezaugarri horiekdituen isuriak sortu ditzakeen kalte konponezina.

Biodiesela erabili beharrean, batzordeak antzekotzat jotzen duen erregaia, azkoz ere merkeagoa, aipatu duenean,perla hau bota du: “guk mota horretako landare-hondakinak (biodiesela da edo ez da) erabiliko ditugu, eta ezberdinta-suna da gure fabrikan errekuntzak duen bermea handiagoa dela, biodiesela erabiltzen duten ibilgailuena baino, hauda, ekologikoak baino ekologikoagoak gara”. Berriz ere, era arinean eta azalean erabili dute berez sakona dena.

Labe hauek neurri handikoak direnez, mutur hotzak eta beroak dituzte. Hondakinak labearen erdiko aldean sartzenbadira, errekuntza-gasak mutur berora ez heltzea posible da, eta mutur hotzak era azkarrean erakarri ditzake, eta,beraz, han egon behar diren bi minutuak ez dira betetzen. Bertako atmosferan oxigeno gutxi eta karbono-monoxidoaasko dago. Horrek giro aproposa sortzen du, batetik, errekuntza txarrerako, eta, bestetik, horri loturiko produktuakeratzeko, esaterako dioxinak eta furanoak.

16

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 18: Errausketa ez da konponbidea

17

Horiek tenperaturak behera egiten duen lekuetan sortzen dira, esaterako ke-tximinian, kontrol-ekipoetan, baita zemen-to-fabrikaren kanpoko atmosferan ere.

Era laburrean: oxigeno gutxi duen atmosferak errekuntzan CO sortzen du (eta ez CO2) eta tenperatura gutxitzen du.Horrek, gehi materia organikoak, dioxinak eratzeko egoera egokia sortzen du. Errezeta horretan kloro-atomoak faltadira. Hala ere, hondakinek kloro-atomoak ekarri ditzakete, esaterako paper-fabriketako lokatzak, industria-olioek, hara-gi-irinak, haur-ohialek... Eta, gainera, metal astunak badaude, horiek katalizatzaile moduan jokatuko dute dioxinak etafuranoak eratzeko prozesuetan.

Beraz, badirudi zementu-labeak ez direla egokienak hondakinak errausteko.

Pat Costner-ek (Exeter Unibertsitateko ikertzailea) adierazi eta defendatzen du labean kloro gehiago izatearen etadioxinak eta metal astunak gehiago isurtzearen artean korrelazio garbia dagoela, eta, gainera, zinka eta kobreakloroarekin batera badaude (animaliaren jatorriko irinagatik), dioxinak sortzen laguntzen duela.

Andrés González Vidal-ek (Ingurumen-ingeniaritzan masterra eta Txileko Central Unibertsitateko akademikoa) adier-azi du naturan ez dagoela %100 egiten den prozesurik, erraustean zein batera errasutean, espero diren isuriez gain,errekuntza osorik ez egiteak ekartzen dituen konposatuak egongo dira, errekuntza prozesurako egoera egokiak ziur-tatu arren.

Eta, ildo beretik, logikoa da pentsatzea ingeniaritzako edozein gailuk, duen helburu duela, eraginkortasun-ehuneko batdaukala (eta errore-ehunekoa), funtzionamenduaren etapa guztietan (izan ere, sarri kaltzinazio-labeak trabatu egitendira eta geldialdi teknikoak izaten dituzte).

Beraz, eztabaidaezinezko gertaera baino ez bada ere, eta dituen ondorio larriengatik, argi ikusten da zemento-sek-toreak adierazi duena garizuman jarri behar dela, esaterako hautsen %99,999 iragazkietan geratzen dela (ikusibeharko da zein eraginkor diren iragazkiak), eta “erregaiaren zati bat hondakinekin ordezkatzeak ez du benetako kut-sadura-arriskua sortzen” (Energiaren, Ingurumenaren eta Teknologiaren Ikerketarako Zentroko –Ciemat– azterketanirakurri daiteke industria-instalazioetako isuriek ezaugarri jakinak dituztela, erabilitako errekuntzaren arabera, etalehengai eta erregai motaren eta kopuruaren arabera), “zemento-labe batean ez da egon inoiz errauts hegalaririk”...

Batera errausketaren aldekoek kontrakoa esan arren metal astunei dagokienez, antza denez, ustez horren egoeraaldekoetan ere ez dira suntsitzen. Gertatzen dena da lurrunkorrenak ingurumenean isurtzen direla, eta, sarri, sartuziren baino forma arriskutsuagoetan. Esaterako, birikietan erraz sartzen diren (eta osasunean arazo larriak sortzendituzte) edo lurpeko uretara heltzen diren partikula txiki eta meheei itsatsita.

National Science Foundation-ak jakinarazi zuen berun-emisioen pean egoteak kalte neurologikoak eta jokabideanaldaketak sortu ditzakeela arriskuan dauden biztanleengan, esaterako umeengan eta adinekoengan, baita emisioa 10pg/dl (odol-kopuru osoan harea-ale batek duen masa) baino txikiagoa denean ere.

EPA-ren arabera, zemento-industria da atmosferara isurtzen dutenen merkurio-kopuruetan hirugarrena.

Baina, gainera, hondakin arriskutsuak erretzen badira, hautsak sortzen dituzte, beruna, artsenikoa, kadimoa, kromoa...moduko metal astun toxikoen kontzentrazio handia dutenak eta kantzerigenoak direnak.

Ameriketako Estatu Batuetan, 1993an, bi milioi tona zemento-hauts inguru biltegiratzen utzi zuten. Babes-neurririkgabe, presagainetan, meatzetan eta harrobietan substantzia arriskutsuak batera erraustean sortu zen zemento-hautshori. AEBetako zemento-fabrikek EPA-ri aurkeztu dizkioten datu ugarik erakutsi dute hondakin arriskutsuak erretzendituzten zemento-labeetan metal astunen hautsa asko handitu dela.

Erregaian dauden metal astun guztiak klinkerraren parte moduan geratuko balira ere (zemento-sektoreak dioenez),haien arriskua ez litzateke ezabatuko.

Page 19: Errausketa ez da konponbidea

Baina hori baino gehiago gertatzen da: metal astunak berriro banatu egiten dira ke-emisoioen bidez (talioa, banadioaeta merkurioa erraz sublimatzen dira), baita zemento-hautsaren eta zementoaren beraren bidez ere (kromoa, man-ganesoa, beruna, kadmioa, nikela eta zinka egonkorragoak dira).

Beraz, hondakin txokikoak erabilita fabrikek egiten duten zementoa toxikoa da, dioxinak eta furanoak dituelako, eta%80 kromo eta %25 berun gehiago. Kontuan hartu behar da, gainera, zementoaren parte diren susbstantzia toxikoakzementotik askatu daitezkeela…

Zemento konbentzionala eta batera erraustetik sortzen den zementoa antzekoak direla inork esan arren, ez dago fro-gatzen duen azterketa seriorik azken produktua ez dela lermatzen, metal astunen ehunekoa handitzean. Ikusi dena,ostera, izan da fosforo eta kloro gehiago egoterakoan, berriz, erresistentzia txikiagoa dela.

Ciemat-en arabera, erregai moduan erabilitako hondakinei dagokienez, mugak daude sortzen duten zementoaren eza-ugarrietan. Beraz:

• Ohikoa baino magnesio-oxido gehiago badago, zemento fragatuan arrakalak sortzen dira, “magnesiarenespantsioa” izenekoaren ondorioz.

• Labean kloroa badago, dioxinak eta furanoak sortzeko arrisku handiaz gain, zementoan %0.1m kloro baino gehi-ago egon daiteke, eta muga hori da Estatuko araudiak ezartzen duena, UNE-EN 197-1/2000ko arauaren bidez(kloroak armaduren korrosioa errazten du).

• Era berean, fosforo-oxidoaren kopurua zaintzen ez bada, zementoaren kalitateak atzera egitea ekartzen du, batezere hasierako erresistentzian.

• Metal astunei dagokienez, zementoan sartzean, zementoari eragin diezaiokete, kontzentrazio jakin batzuk bainohandiagoak badira.

ESTATU ESPAINARREAN ETA EUSKAL HERRIAN

Zementoaren produkzioa Estatu Espainarrean asko hazi da azken urteotan. 2002an produkzioa Europako Batasunekohandiena izan zen. Oficemen-en arabera, urte horretan, Estatu Espainiarreko zemento-industriak hainbat erregai erabilizuen. Hauek dira erabileraren ehunekoak:

Erakunde horren arabera, 2002an erregai alternatiboetan (hondakinak) erabilitako tonak hauek izan ziren:

18

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 20: Errausketa ez da konponbidea

19

Euskal Autonomia Erkidegoan zementoaren kontsumoa asko hazi da eta gertatzen ari den zerbaitek hazkundea argitulezake. 90eko hamarkadan, garrioen azpiegituren azalera aldatu egin zen:

- autopistak eta autobiak: %20 igo zen- trenbideak: ez zen aldatu- portuak: %40 igo zen- aireportuak: %15 igo zen

Beraz, EAEko lurraldearen %2,62 azpiegiturek hartzen dute. Hiru bider baino gehiago, Estatu Espainiarrarekin etaFrantsesarekin alderatuta.

Gaur egun, inondik inora beharrezko ez diren errepideak eta autobiak egiten ari dira. Horrek zementoaren eskaerahanditu du, eta, beraz, horrek dakarren guztia: harrobiak, emisio toxikoak, biotipoak galtzea, paisaijearen kalitateagutxitzea…

Dokumentatuta dago hondakinak erretzen dituzten Europako eta AEBetako zemento-fabrikak ingurumenean etaosasunean arazo larriak sortzen ari direla. Beraz, zentzuzkoa da pentsatzea Estatu Espainiarrean jarduera hori egitenduten enpresak mota horretako arazoak sortzen ari direla. Gertatzen dena da ez dagoela ia dokumentaziorik egindakoanalisiei buruz, eta dagoena ez da osoa. Izan ere, poluitzaileen emisio-balioei buruzko azterketari gehitu behar zaizkioinguruan zelan zabaltzen diren eta zentzuzko eremu batean dauden emisio-balioak.

Emisio poluitzaileei dagokienez, EBan erraustegiei jartzen dizkietan mugak ezarri dizkiete zemento-fabrikei, puntakoteknologia erabiltzen duten zemento-fabrikei. Estatu Espainiarrean, berriz, zemento-fabrikatzaileen mugak ezarri dira(oro har, modernizatu gabeko fabrikak), baina jarduera eta emisioak erraustegiarenak dira.

2001ean Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Saila-k argitaratutako dokumentu batenarabera, haragi-irinak erregai moduan erabili dituzten hiru zemento-fabrikek (Arrigorriaga, Añorga eta Lemona) CO,NOx, SO2-etarako (Añorga bakarrik), metaletarako, KOHetarako (ez zituzten dioxinak eta furanoak zehatz-mehatz neur-

tu) eta partikuletarako markatutako mugak gainditzen zituzten.

Cementos Lemona 23 enpresak osatzen dute. 2006an ingurumen-sari bi irabazi ditu Cementos Lemonak. Sari batenpresak duen “eraiki suntsitu gabe” filosofiagatik izan da (eta lelo hori ikur moduan erabiltzen dute). Erregai modu-an “material birziklatua” erabiltzean hondakinen balorizazioa handitzen dute. Jakinarazi dute 2005ean erabilitako“material birziklatu” horren %19 biomasa dela, eta horren %30 birziklapenekoa dela. Adierazi dutenez, haien helbu-rua da mota horretako erregaiak %80 izatea. Zein biomasa mota den ere zehatz-mehatz esan dute: “Pneumatikoak,haragi-irinak, plastiko-hondakinak eta egurra dira”.

Laburbilduta, hondakin toxikoak erreta, hondakin-kudeatzaile moduan, hondakin-kudeatzaile izan gabe, saritu duteenpresa hori. Enpresak duen meritua 2005ean indarrean sartu zen legera egokitzea izan omen da. Hori ez da inolakoaurrerapausorik garapen iraunkorrerako. Alderantziz. Izan ere, horrelako jarduerek ezinezko bihurtzen dute inguru-mena zaintzeko benetan erabilgarriak izango liratekeen neurriak ezartzea.

Ciemat-ek, Oficemen-en eta Ingurumen Ministerioa-ren laguntzarekin, txosten bat egin du: “Estudios y resultados de laparticipación del sector cementero español en el inventario nacional de dioxinas y furanos (2000-2003). EstatuEspainiarreko zemento-labeen %69,5i jarraipena egin diete eta datuak eman dituzte. Horien bidez, frogatu nahi duteerabilitako erregai-motak ez diola eragiten emisioen konposizioari. Kasu guztietan, eskatutako mugen azpian daudeemisio horiek (I-TEQ/m3-ko 0.1 ng).

Hala ere, konklusioetan, poluitzaile horiek aldian-aldian neurtu behar direla berretsi dute. Izan ere, parametrorenbatean edozein aldaketak poluitzaileak haztea edo gutxitzea eragin dezake, eta horregaitik estrapolazioak saihestubehar dira.

Page 21: Errausketa ez da konponbidea

Era berean, jakinarazi dute funtsezkoa dela hondakinen elikadura/sarrera kontrolatzea, zuzen dosifikatzea eta opti-mizatzea. Izan ere, sistemaren jokaera ezegonkor bihurtu daiteke, dosiaren segurtasun-marjina nahiko zabala ez bada.Horren ostean, “I-TEQ/m3-ko 0.1 ng azpiko emisio-mailak lortzeko” neurrien berri zehatz eman dute. Laburbilduta:

1- Hondakinak aldez aurretik tratatzea, elikadura homogeneoa izan dadin eta errekuntzan egoera egonkorragoa izandadin. Biltegiratzea eta manipulazio egokia, eta mantentze-lan egokia.

2- Hilabeterako eta luzeragorako erregaia eta elikadura aurrez ikustea, elikadura etengabea izan dadin. Labean sartudena arduraz aukeratzea, sufrea, nitrogenoa, kloroa, metalak eta konposatu organiko lurrunkorrak sartzea mini-mizatzeko.

3- Erregailu nagusia hondakinez elikatzea, edo bigaarren erregailuan, aurre-erregailurik baldin badago. (Ziurtatutenperatura 900ºC baino handiagoa dela). Gordinaren parte bezala hondakinez elikatzen saihestea, substantziaorganikoak baditu, eta martxan jartzean eta gelditzean hondarrez ez elikatzea.

4- Aldizka dosifikatzea, eta, erregaiak erregai, erregaiaren ezaugarriak erregularizatzea. Gehiegizko oxigenoaerabiltzea eta CO kontrolatzea.

5- Labea irteerako gas-hautsaz berriz elikatzea, eta berriro zirkulatu ezin dena hondakin moduan kudeatzea.

6- Gehiago minimizatzeko, edo aurreko neurriekin legea bete ezin denean, bigarren mailako neurriak daude:6a-Ikatz aktibatuaren iragazkia, Siggental-en (Suitza) erabilia bakarrik.6b- Gaikako murriztapen katalitikoa.

Beraz, ulertzen da agindu guzti-guztiak ondo bete ezean, emisioak legeak ezartzen dituenak baino handiagoak izan-go direla.

Azterketa horretan sumatzen den filosofia ez da KOIei buruzko Stockholmgo Hitzarmenekoa.

Hitzarmenaren helburua “gizakien osasuna eta ingurumena KOIetatik babestea da”. C eranskinean, poluitzaileen itur-ria zemento-labeetako errausketa izatea aztertzen da”. 5. artikuluan neurriak ezarri dira C eranskinean aztertzen direnemisio-iturrietatik datozen KOIak askatzen gutxitzeko, baita eliminatzeko ere.

Antza denez, sektorean inork ez du aztertzen emisioetatik KOIak eliminatzea helburua izatea, indarrean dagoen leg-eak ezartzen dituen mugaren azpira arte doi-doi gutxitzearen ordez. Nork ziurtatu dezake I-TEQ/m3—ko 0.1 ng segu-rua denik eta ikerketek aurrera egin ahala murriztuko ez direnik?

Ciemat-ek uste du Estatu Espainiarreko zemento-fabriken %69,5etan egin duten azterketen datuak adierazgarriakdirela, hau da, dauden 59 labeetatik 41 aztertu dituzte. Baina beste ikuspuntu batetik, kopurua %50era gehiago hur-reratzen da, %100era baino. Ez dute azaldu zergatik ez dituzten kontuan hartu gainerako 18 fabrika. Izan ere, txoste-nean argitundute ez dela egokia zemento-fabriketako KOIen emisioei buruzko datuak estrapolatzea.

Bildu diren datuei dagokienez, jakinarazi dute enpresek eurek bete dituztela Ciemet-ek eman dizkien fitxa teknikoaketa galdetegiak. Era berean, enpresek eurek zehazten zuten lagina hartzeko eguna eta OCAk haien ardura zuen.Laginaren azterketa laborategi akreditatuak egiten zuen, eta Ciemet-era bidaltzen zuten txostena OCAk egiten zuen.Pentsatzekoa da aztertzen ari diren enpresa bateko emisioen emaitzak eta azterketaren pean ez dagoen enpresakoakberdinak ez direla. Eta operazioaren baldintza guztiak ardura handiagoagaz beteko dira, enpresa azterketa pean egon-go ez balitz baino.

Gainera, Osasunaren Munduko Erakundea-k ohartarazi duenez, sinplekeria da hau iriztea: aztertzeko diren laginetakonahasteen DDPK eta DFPK-etako kide toxiko guztiak berdin xurgatzen dira, batetik, eta nahasketan konposatuenindibidualetako eragin toxikoak aditiboak dira, bestetik. Beraz, gomendio hau egin du: I-TEQ eskema I-TEF-rekinordezkatu. Izan ere, I-TEFek arriskua gain-kalkulatzen duela uste da.

20

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 22: Errausketa ez da konponbidea

21

GAUZAK EGITEKO ERARIK EGOKIENA

Zemento-fabrika bateko energia-gastu handia murrizteko, energia-ikuskaritza bat eta ingurumen-kudeaketarako sis-tema bat egin beharko lirateke. Horrekin, gainera, gaur egungo energia-iturriak ordezkatuko lirateke gas edo erregaiekologikoekin (biomasa, biodiesela edo bioetanola). Ciemat-eko adituek azaldu dutenez, hauek izango lirateke neur-ri egokiak:

1- Labeko prozesuak optimizatu eta erregaia elikatzeko sistema mordernoak erabili.2- Erregaia aurrezteko neurriak ezarri, hondar-gasetik datorren bero-energia aipatzen du, besteak beste

(Cementos Alfako IJTBak ezinezkoa zela esan zuen).3- Energia kudeatzeko sistemak, hau da, energia-eragin handiko ekipo elektrikoak.

1998an hau landu zuen Erresuma Batuko Igurumen Agentzia-k: “Substitute Fuels Protocol for use on cement and limeprocess subject to regulation under part 1 of the Environmental Protection Act 1990”. Protokolo zehatz eta zorrotza dazemento-fabrikak egokitzeko eta emisioak kontrolatzeko. Iritzi publikoak jakitun izan behar duela eta galdetu beharzaiola ezarri du Protokoloak.

Estatu Espainiarrean, ostera, ia erabatekoa da herritarrek duten desinformazioa, eta 2003 edo 2004 arte, txosten gutxiegin ziren eta ia guztietan ustezko “hutsune legalak” aipatzen dira, hutsunerik ez badago ere (ez dago hutsunerikberen beregiko legeak betetzeko interesa ez duenenzat).

2006ko martxoaren 27ko El Mundo egunkarian, Efe agentziak jakinarazi zuen Ingurumenaren Kalitatea etaEbaluazioaren Gobernuko zuzendariak esan zuela Estatu Espainiarrean urtean erabilitako 300.000 pneumatiko birzik-latuko direla, abenduaren 30eko 1619ko Errege Dekretua, penumatikoen kudeaketari buruzkoa, indarrean sartuta.Hondakin Prebentziorako zuzendariorde nagusi Juan Martínez Sánchezek esan zuen gurpilen osagai ia guztiak“kautxoan eta metaletan birziklatu daitezkeela”, eta kautxoaren helburu bezala nahasketa bituminosoak sortzea azter-tu dela, zolaketarako, oro har, eta kautxo-industriaren erabilera deribatuetarako.

Hasiera batean, badirudi neurri zuzenak hartzen ari direla ekimenean. Baina ez da horrela. Izan ere, HondakinPrebentziorako zuzendariordearen berbetan, zemento-labeetan pneumatikoak erraustea birziklatzea bada, ekime-nean adierazten denez.

Zemento-fabriketan toxikoak erregai bezala erabiltzeak zail egiten du epe luzerako benetako konponbideak ezartzea,esaterako gutxitzeko eta birziklatzeko planak garatzea, eta industrian produkzio garbirako joera bat ezartzea.2002ko toxikoen kanpainan, Greenpeace-k eskatu zuen:

• Hondakinen erraustea eten dezaten, baita zemento-labeetan erraustea ere.• Enpresek eta administrazioek gelditu ditzaten errausteko baimenak eskuratzeko tramiteak, eta lanean hasi deza-

ten zemento-industria produkzio garbira egokitzeko.• Hondakinak erretzen dituzten zemento-fabrikak dauden bitartean, egiten duten zementoek etiketa bat izan deza-

ten, jarduerez ohartarazteko, eta produktua erosten duenak erabakitzeko eskubidea izan dezan.• Zemento-fabriketan hondakinak errausteak duen inpaktua balioztatzeko azterketak berehala egin ditzaten, labo-

rategi autonomoek azterketa horiek egin ditzaten, eta emaitzak herritarren eskura jarri ditzaten.

Hondakinak tratatzeko badaude beste aukera batzuk, eta hondakinei balio erantsia ematen diete Pneumatiko erabili-ak, esaterako, arrakastaz berriro erabiltzen ari dira beste erabilera batzuetan.

Hondar-gurpilak, ibilgailutik kentzen diren moduan, aurreko tratamendu barik, berriro erabiltzen dira kostan babes-egiturak egiteko, esaterako Michelinek A Coruñako itsas klubean eraiki duen olatu-horman, eta Japonian, ZeelandaBerrian, Australian eta AEBetan eraikitako arrezife artifizialetan, bertan milioika penumatiko birziklatu dira.Ekosisteman ez dute eraginik, ura zirkulatzea ahalbidetzen dute eta arrainak babesten dituzte.Lur-luizietarako babes-hormak, kolpe-leungailuak eta ontzi-estriboak eraikitzeko ere erabili dituzte.

Page 23: Errausketa ez da konponbidea

Birziklatzeko aukera oso presente dago Italian, besteak beste. Bertan berriro kautxatutako pneumatikoak erabiltzendituzte ibilgailu industrialen %50 inguruk, baita ibilgailu partikularren ehuneko dezente batek ere. Pneumatikoen eza-ugarriak marka onenen pneumatiko berrien parekoak dira.

Berriro erabili edo birziklatu ezin diren gurpiletan, duten kautxoa berreskuratu daiteke prozesu ugaritan erabiltzeko,oinetakoen zolak, gurpil trinkoak, tutuak, lauzak eta kirol-zoladurak egiteko. Era berean, produktu kimikoak xurgatzekoeta zabortegien drainatzerako erabilgarria da.

Etorkizun handiagoa duen aplikazioa da kalitate handiko asfalto aglomeratuetarako erabiltzea. Kautxo birrindua asfal-toan gehitzerakoan, zoladura mehagoa lortzen da, bertan pneumatikoek hobeto eusten dute, ez da izotzik egiten,drainatzea handiagoa da eta trafiko-errodadurak eragiten duen zarata txikiagoa da. Era horretako zoladurak hiru etalau bider luzerago eusten du ondo, konbentzionalak baino. Datu bezala, AEBetan ekoiztutako asfaltoaren %20 horrelaegiten da, eta estatu batzuetan legeak asfalto hori erabiltzea behartzen du, esaterako New Jerseyn.

KONKLUSIOAK

Dioxinak eta furanoak daude gizakien osasunerako eta ekosistemarako poluizatzaile arriskutsuen eta kaltegarrienartean.

Etengabe frogatzen ari dira materia organikoa errausten den prozesuetan kloroa badago eta 200 eta 850º C graduenartean badago, dioxinak eta furanoak sortzen direla eta metal astunek prozesuak katalizatzen dituztela.

Hondakin toxikoak errausteko fabrika ugaritan hori sarri gertatuko da. Are eta sarriago, hondakin toxikoak erregaitzaterabiltzen dituztenean, eta tekonologia egoki gabe, esaterako zemento-fabriketan. Hori dela-eta, hondakin toxikoak ezlirateke errautsi behar inondik inora.

Zemento-industriak gaia komeni zaion moduan bideratzen du eta konponbidez mozorrotutako soluzioa eskaintzen du.Baina bideratzeko modu hori ez da zuzenaa, gainerako ikuspuntuetatik. Hau da, soluzioa ez da edozer erretzea zemen-toa produzitzeko erritmo handiari eusteko. Baina erregai fosilak asko kontsumitzen direlako sektorea kezkatutadagoela egia bada, alternatiba ekologikoak eta iraunkorrak erabiltzen hasi daiteke, egon badaudenak: “benetako” bio-masa (konpostajetik datorrena), “benetako” biogasa eta biodiesela. Zemento-industriak ezin du konpondu hondakin-metaketaren arazoa. Baina egin dezakeena, egiten ari dena, hauxe da: egoera okerragoa egin.

Administrazio publikoek gauza bakoitza bere lekuan jarri beharko lukete, nahastu ezin dena nahastu barik.

Hondakinak badaude, ahalik eta erarik egokienenean kudeatu behar dira. Horretarako derrigorrez erakunde inde-pendenteen iritziak entzun behar dituzte, gizarte-eragileen ingurumen-elkarteen eta abarren parte hartzea sustatu,gizartearen adostasuna eta inplikazioa bilatzen dituzten eta erabakiak hartzen diren prozesuetan hasita. Konponbideek,batez ere, planetari eta biztanleei on egin behar diete.

Era iraunezinean hondakinak metatzea ez handitzeko, hainbat neurri hartzerik dago:

• kontsumo arduratsurako benetako politika eraginkorrak sustatu.• ontziratzeari buruzko legeak berahala sortu, gai horretan zentzu gabeko gauzak gertatzen ari dira-eta. Ontziak

ontziratzen dituzte, eta ontzien ontziak ontziratzen dituzte… Dilistak banaka ontziratzen dituzten egunean, gutarikobatzuoi ez zaigu arraro egingo.

• benetako konponbideak, itxurakeriarik gabe, ematen dituzten enpresen ekimenak saritu edo sustatu (ezCementos Lemonako proiektua bezala), berriro erabiltzea eta birziklatzea ezartzen dutenak.

• hondakinen arazoa eta arazoa konpontzeko jardueren berri era garbienean eman herritarrei, iritzi publikoanahastu barik. Honezkero, iritzi publikoak uste izango du suak dena garbitzen duela, ekologistek arazoa puztendutela edo burutik jota daudela, edo hiru kontainer erabilita nahikoa dela… 22

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 24: Errausketa ez da konponbidea

23

Era berean, edozeinek eskuratu ahal izatea enpresetako emisioen jarraipenari eta kontrolei buruzko informazioa, etab.Bestela esanda, berriro erabiltzea, birziklatzea eta murriztea era serioan eta arduraz egitea, gizakien jarduera etaeremu guztietan:

- industria - eraikuntza- garraioa - familia- merkataritza - hezkuntza- aisia - …eta informazio argi eta garbiari eutsi.

Azken gogoeta: Egia ote da zemento hori guztia behar dugula, laster nahikotzat joko ez dituzten 6 erreidun autobia etaautopista berri horiek guztiak? Gure mendiak zulatu eta dirutza publikoa xahutuko duen AHT? Bizileku berrietarakoetxe berri horiek guztiak, besterik egin gabe etxebizitzen prezioa etengabe handitzen dutenak, eta, horrenbeste etxehutsik egonda? Gure mendietako paseo-lekuak asfaltatzen ari dira, (eremu berreskuratuak esaten diete)…? Benetannahi al dugu dena zementoz estalita ikusi? Ez al da beste garapen-eredu bat, bizi-kalitatea sustatu eta hobetzen duena?Ezin da onartu dena balekoa izatea enpresa gutxi batzuek mugarik gabe areagotzeko etekinak.

Maite Plaza. Zientzia Kimikoetan lizentziatua

BESTE ITURRI BATZUK

“Estudio y resultados de la participación del Sector Cementero Español en el Inventario Nacional de Dioxinas y Furanos(2000- 2003)” CIEMAT, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.

“El gran negocio de los residuos industriales en Euskadi”. Matxinsaltoa aldizkaria.

“Guía sindical para el seguimiento y prevención de riesgos derivados de la coincineración en cementeras”. de C.C.O.O.koSB – FECOMA.

“Campaña de tóxicos 2002”. Greenpeace.

http://www.cementkiln.com/DownwindersAtRisk-NCCKCWelcomeToTheNationalCitizensCementKilnCoalition.htm

“Respuestas a las cuestiones/presguntas planteadas por C.C.O.O.” Cementos Alfa Mataporquerako fabrikaren ingurume-na eta prdukzioa hobetzeko IJTBko Proiektua.

Page 25: Errausketa ez da konponbidea

HONDAKINEN ERRAUSKETAREN ONDORIOAK OSASUNEAN4. MEDIKUNTZA EKOLOGIKORAKO SOZIETATE BRITAINIARRAREN TXOSTENAKoordinatzaileak: Jeremy THOMPSON eta Honor ANTHONY doktoreak

LABURPENA

- Hiri hondakinen erraustegien inguruan helduen eta haurren artean minbizi-tasa altuagoak eta jaiotzetiko akats gehi-ago izaten direla erakutsi dute hainbat eta hainbat azterlanek. Kausazko loturak argi eta garbi geratzen dira emaitze-tan. Hau da, kausa-efektuzko lotura dago hor. Interpretazio hori baiesten dute hainbat azterlan epidemiologikok, etaerraustegiek sortutako gaixotasunak gero eta ugariagoak izango direla ere iradokitzen dute.

- Erraustegien emisioak partikula finen, metal toxikoen eta kartzinogenotzat hartzen diren, mutagenoak eta disruptoreendokrinoak diren 200 konposatu kimiko baino gehiagoren iturri garrantzitsua dira. Emisioetan identifikatu gabekobeste konposatu batzuk ere badira, oraindik zer kalte egiten duten edo egin lezaketen ez dakigunak, garai batean diox-inekin gertatu zitzaigun bezala. Hondakinak etengabe aldatzen ari direnez, erraustegien emisioak ere aldatuz doaz eta,ondorioz, osasunerako dakarten zein ekar lezaketen kaltea ere etengabe aldatzen da.

- Oraingo segurtasun neurriak berto-bertoko herritarrengan, biztanlerik gertuenengan ondore toxiko larriakeragozteko pentsatuta daude. Baina berdin zaie, ez zaie axola egiten kutsatzaile asko eta asko sakabanatu edo bio-metatzen direla, elikadura-katean sar daitezkeela eta epe luzera gaixotasun kronikoak sortu eta gertu-gertukoa bainoaskoz ere eremu geografiko zabalagoa har lezaketela. Ez da emisioek epe luzera osasunean zer-nolako ondoreak izanlitzaketen neurtzeko nahikoa ahalegin ofizial egin.

- Erraustegiak jartzen diren tokiaren sakonean errautsak sortzen dira. Errauts hegalariak zabortegietara eraman beharizaten diren jatorrizko hondakinen bolumenaren %30etik %50era bitartean dira (behin trinkotu ondoren. Erraustegimodernoetan murrizte-ekipoak karga toxikoa, batez ere dioxina eta metal astunena, airera irteten diren emisioetatikerrauts hegalarira transferitu besterik ez du egiten. Errauts hegalari hori arina da, erraz barreiatzen da haizearekin eta,normalean, oso partikula tamaina txikikoa da. Oso arrisku garrantzitsua da, baina ez da bat ere kontuan hartzen.

- Ameriketako bi kohorte-azterlan garrantzitsuk erakutsi dute airean partikula finak gehitzen direnean (PM 2,5) edozeingaixotasun edo arrazoirengatiko heriotza-tasa gehitzen dela, jende gehiago hiltzen dela bihotz-birikietako gaitzek zeinbirikietako minbiziak jota, beste edozein aldagai edo faktoreren ondoreak doitu ondoren. Partikula finak batez ereerrekuntza prozesuetan sortzen dira eta erraustegiek izugarri mordoa ekoizten dute.

- Iskemia kardiakoko gaixotasunek ekartzen dute kohorteen belaunaldien azterlanetako batean izandako heriotzen ialaurdena, eta PM2,5 partikulen mailarekin oso lotuta daude. PM2,5 partikulen kutsadura 24,3 mikrogramo/m3 gehitzeakbihotz eta birikietako arazoek hildakoak %31 gehitzen dituela diote. Mikropartikulak epe laburrean gehitzen direnean,esaterako, erraustegietatik igarotzen den haizea heltzen den eremuan bezala, miokardio-infartuak ere nabarmengehitzen dituela frogatu da.

- Zenbat eta partikula finen maila altuagoak hainbat eta handiagoa asmaren eta bihotz eta birikietako gaixotasunen pre-balentzia.

- Erraustegiek sortzen dituzten partikula finek, metal toxikoak eta toxina organikoak aurrean daudenean(kartzinogenoak direna dakigunak barne), kutsatzaile horiek xurgatzen dituzte eta odolera eta gorputzeko zelula guzti-etara garraiatzen dituzte.

- Metal toxikoak gorputzetan metatzen dira eta haurren hainbat arazo emozionaletan eta jokabidezkoetan zerikusirikdaukatela ikusi da, besteak beste, autismoan, dislexian, arreta-desordenetan eta gehiegizko aktibotasunean, ikastekozailtasunetan eta delinkuentzian; helduen hainbat arazotan ere zerikusirik izan dute, hala nola, indarkerian, dementz-ian, depresioan eta Parkinson gaixotasunean.

24

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 26: Errausketa ez da konponbidea

25

- Metal horiek erraustegietako emisioetan daude, eta aireak garraiatzen dituen errautsetan oso kontzentrazio altuetanaurkituko ditugu. Kutsatzaileenganako sentikortasuna aldakorra da, faktore genetikoen eta gerora hartutakoen mendedago, eta gehien umekiari eragiten diote. Une bateko esposizio larriak norbanakoak sentiberatzea ekar lezake, eta biz-itza osoan iraungo dien dosi txikien sentsibilitate kimikoa jasan beharko dute.

- Oso konbinazio kimiko gutxiren toxikotasuna jarri da frogapean, froga horiek egin zaizkien kasurik gehienetan efek-tu sinergikoak daudela egiaztatu den arren. Sinergia horrek emititutako kutsatzaileen toxikotasuna izugarri gehi leza-ke, baina arrisku hori ez da oraindik ebaluatu.

- Bai minbizia bai asma ikaragarri gehitu dira industrializazioarekin, eta ikusi da minbizi tasak geografikoki lotutadaudela hondakin toxikoen tratamenduarekin eta industria kimikoarekin presentziarekin, eta argi geratu da gutxiagoegon beharko genukeela haien esposiziopean.

- Material erradioaktiboa erretzen duten erraustegiek partikula erradioaktiboak ekoizten dituzte. Kartzinogenoak dirabaina ez da emisio erradiaktibo horiek osasunari zer arrisku dakarkioten ebaluatzeko inolako azterlanik egin.

- Jakin badakigu zenbait kutsatzaile kimikok, hala nola, hidrokarburo poliaromatikoek (HAP) eta zenbait metal astunekaldaketa genetikoak eragiten dituztela. Eta hori oso arriskutsua da oraingo eta geroko belaunaldientzat.

- Erraustegien jarraipena edo monitoretzea ez da bat ere asegarria izan zorrotza izan ez delako, oso gutxitan egitendelako, oso konposatu gutxi neurtzen direlako, onartzen diren mailak egokiak ez direlako eta kontrol biologikorik ezdagoelako. Instalazio berrien onespena eredu teorikoen datuetan oinarritu da, segurtasuneko neurri zientifikoak zirelapentsatzen zen datuetan, erabilitako metodoaren zehaztasuna %30ekoa baino ez den arren, eta bigarren mailako par-tikulen arazo handia alboratzen duen arren.

- Argudiatu izan da murrizpen, iragazpen prozedura modernoen ondorioz erraustegietako emisioak seguruak direla,baina ezinezkoa da hori baiestea. Gainera, emisiorik arriskutsuenetako bi, mikropartikulenak eta metal astunenak, ezdira inola ezabatzen metodo horien bidez.

- Ez dago erraustegietako instalazio berrien segurtasuna aldez aurretik bermatzerik, baina osasun-zaintza indepen-dente eta zorrotzak umekiengan eta haurrengan izan litzaketen ondorio kaltegarrien susmoak piztu ditzake. Ez da urtegutxitan halako zaintzarik egin eta, epe laburrean, ez luke esangura estatistikorik izango instalazio zuzenetarako segur-tasun tarteari dagokionez. Beste ondore batzuk, berbarako, helduen minbiziak, 10 eta 20 urte bitartean atzera daitezke.Ondorioz, egokiena kontuz ibiltzea litzateke.

- Egun hondakinak kudeatzeko metodo alternatiboak daude, erraustegiak sortzen dituen osasun-arrisku nagusiak sai-hesteko modukoak, eta osasunerako ondoreak kontuan hartuko balira askoz ere merkeago aterako liratekeenak.

- Erraustegiek, egun, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordean jasota dauden oinarrizko giza eskubideak urratzendituzte, bereziki, bizitzarako eskubidea, Giza Eskubideen Europako Konbentzioan eta Stockholmeko Konbentzioan etaIngurumena Babesteko 1990eko Dekretuan ere jasota dagoena. Umekia, haurtxoa eta neska-mutilak Beraz, euren esku-bideak urratzen ari dira eta hori ez da bat ere ondo lotzen gizarte justuaren kontzeptuarekin.

Erraustegiak auzunerik behartsuenetan jartzeko oraingo politika ere, hango jendeak ondorerik larrienak jasangodituela jakinda, giza eskubideen kontra doa. Premiazko analisia egin behar da, beraz.

- Argitaratu diren azterlan medikoek pentsarazten digute mikropartikula, metal astun hegazkorrak eta kutsatzaileorganiko arriskutsu kopuru handiak isurtzen dituzten instalazio berriak ez liratekeela onartu behar. Premiazko neurri-ak hartu beharko lirateke egun erabiltzen diren hondakinen erraustegietako emisioak murrizteko, eta funtzionatzeariuzten dioten eta hondakinak kudeatzeko metodo seguruagoak funtzionatzen jartzen ez diren bitartean zaintzabiologiko zorrotza egiteko. Ahalegin handiak egin behar dira sortzen diren hondakinen kopurua murrizteko, egun ezbaitago hondakinok kudeatzeko irtenbide onik.

Page 27: Errausketa ez da konponbidea

PARTIKULAK

Partikula-materiala tamainaren arabera sailkatzen da. PM10ak 10 mikra baino txikiagoak dira. PM2,5en diametroa 2,5mikra baino txikiagoa da. PM1 partikula ultrafinek 1 mikrometro baino gutxiago dute. Erraustegiek mota horietakoguztietako partikula mordoa ekoizten dute. Gasen emisioko 10 mikrogramo/m3ko abiadan emititzen dituzten partiku-lak. Erabiltzen diren iragazkiak iragazgailuak dira. Izan ere, partikula txikiak pasatzen dituzte eta arriskurik gutxienekoeta tamainarik handieneko partikulak soilik blokeatzen dituzte.

PM2,5en %30 soilik atxikitzen da iragazki horietan eta PM1etatik ia bat ere ez. Izan ere, erraustegiek isuritako partiku-larik gehienak PM1 partikula ultrafinak dira, arriskutsuenak, alegia.

Baghouse (etxeko zorro) deritzen iragazkiak dira partikularik txikienak, bereziki 0,2-0,3 mikrometrokoak atxikitzekoeraginkortasunik gutxien dutenak. Eta partikula horiek oso kaltegarriak dira osasunerako, partikulen kantitate, tamainaeta kopuruengatik pisuarengatik baino gehiago. Partikulen neurriek eta pisuaren banaketak nahasgarriak dira, segur-tasun itxura okerra ematen dute, partikula handiek gehiago pisatzen dutenez gero. Izan ere, litekeena da nitrogeno-oxi-dozko emisioen ondoriozko kutsadura murrizteko ekipoa PM2,5 partikulen emisioa gehitzen aritzea.

Prozesu honetan erabiltzen den amoniakoak sufre-dioxidoa eta lurruna nahasten direnean sortzen den sufrezko azi-doarekin erreakzionatzen du. Tximinietatik gora doazela konbinatzen dira eta bigarren mailako partikulak eratzen dira.Partikula horiek iragazkiak pasatu eta gero sortzen dira eta inolako kontrolik gabe isurtzen dira. Emisioetako partikulenbolumen osoa bikoiztera ere hel daitezke. Oraingo asimiliazio- metodoek ez dituzte bigarren mailako partikula horiekkontuan hartzen.

Metal toxikoak partikula txikiagoen gainean metatzen direla eta hidrokarburo aromatiko poliziklikoen %45 (HAP)makropartikulekin (PM3 eta diametro txikiagoko partikulak) erakusten duten azterlanak daude. HAP horiek toxikoaketa kartzinogenoak dira eta birikietako minbizia izateko arriskua 7,8 bider gehitzen dutela kalkulatzen da.

METAL ASTUNAK

Erraustegiei 10 miligramo/m3 partikula isurtzen uzten zaie. Muga horiek oso txikiak dira, horien barruan ere guztiraisuritako partikulen kopurua ez baita berdina izango erraustegiak segundoko sortutako emisioen bolumenarenarabera, eta bolumen hori oso aldakorra izan daiteke. Beste kezka bat ere gehitzen zaio horri guztiari, eta da ezdagoela metal toxikoei dagokienez giroko airearen kalitaterako estandar edo arau finkorik, berunari buruz ez bada,eta horrek esan gura du inguruan dauden metal astunen mailak ez dituztela zaindu behar.

Erraustegiei, partikulen aldean, oso berun proportzio handia emititzen uzten zaie, automobilen emisioetan aurkitzendena baino askoz ere handiagoa. Erraustegietan izaten diren tenperatura altuetan hondakin metalikoetako, plas-tikoetako eta beste substantzia batzuetako metalak askatzen dira. Askatutako metal astunetako asko, hala nola kadmioa,toxikoak dira oso kontzentrazio txikietan ere. Metal astunak erraustegietan sortzen diren partikularik txikienetan selek-tiboki txertatzen direnean partikula horien toxikotasuna areagotzen da. Horrek, ziurrenik, erraustegietako partikulakbeste emisio iturri batzuetakoak, berbarako, automobiletakoak baino arriskutsuago bihurtuko ditu.

NITROGENO-OXIDOAK.

Erraustegietan nitrogeno-oxidoaren ezabapenaren eraginkortasuna, gutxi gorabehera, %60koa baino ez da.Nitrogeno-oxidoa nitrogeno-dioxido bihurtzen da, eta laino toxikoa (smog) eta euri azidoa ekartzen ditu. Eguzkiarenargiak eragina dauka nitrogeno-oxidoetan eta konposatu organiko hegazkorretan (COV), eta beste kutsatzaile bat,ozonoa, sortzen du.

KUTSATZAILE ORGANIKOAK

Erraustegiek kutsatzaile organiko sorta oparoa isurtzen dute, besteak beste, HAPak, PCBak (bifenil polikloratuak), diox-inak eta furanoak, ftalatoak, azido aldehidrorganikoak, alkenoak, eta abar.

26

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 28: Errausketa ez da konponbidea

27

Egun erretzen diren hondakinak eta iraganean erretzen zirenak oso ezberdinak dira, oraingoek askoz ere metal astungehiago daukate eta, ondorioz, kaltegarriagoak dira osasunerako eta ingurumenerako. Adibidez, PVCa, %90etik gorakloro organikoa baita. Ateak eta leihoak egiteko erruz erabili izan da. 40 urtez irautekoa denez, baliteke hondakinenkorrontean gero eta ugariago agertzea eta, beraz, hondakinetako kloro organikoa %1etik gora izatera erraz hel liteke.Hala balitz, Hondakin Arriskutsu bihurtuko lirateke, hondakinei buruzko Zuzentarauak dioenez.

Badakigu konposatu horietako asko ez direla genotoxikoak, biometagarriak eta iraunkorrak baizik. Badira sistemaimmunologikoari eragiten diotenak, kromosomei itsasten zaizkienak, disruptore hormonalak direnak, minbizia sor-rarazten dutenak, jokabidea aldarazten dutenak eta adimena murrizten dutenak.

Substantzia hauetako askoren toxikotasunari buruz oso datu gutxi daude, baina oso kezkagarriak dira. Hondakinenkonposizioa oso aldakorra da eta horrek esan nahi du ziurrenik substantzia berriak sortu eta isuriko direla; bifenilopolibromatuetako eterrak, esaterako, produktu elektriko askotan daude, eta gero eta ugariagoak dira erraustegietaraheltzen diren hondakinetan. Badakigu burmuinaren garapenari, tiroideari kalte egiten dietena eta animalien jokabideokerrak eragiten dituztena.

KUTSATZAILEEN OSASUN-ONDOREAK

Partikulak:Argitaratu diren azterlan zientifikoetako askok partikulak gizakientzat arriskutsuak direna erakutsi digute. Baietsi dutezenbat eta partikula txikiagoa izan hainbat eta arriskutsuagoak direla osasunerako. Munduko Osasun Elkartearen dat-uek diotenez, PM2,5 partikulek PM10ek baino jende gehiago hilarazten dute egunean.

Sudurrak eta bronkioloek ez diete partikula txikiak bidea ixten, eta hain partikula txikiak direnez birikien sakon-sakon-eraino arnasten dira; handik odol korronteak hartu eta orduak eta orduak eman ditzakete odolean. Gero zeluletakoparetak zeharkatu eta zelularen muineraino ere sar daitezke, zelularen DNAri eraginez. Munduko Osasun Elkarteakdioenez, ez dago 2,5 partikulen maila segururik, eta ikusi da kontzentrazio txikietan ere osasunerako kaltegarriakdirela eta ez dagoela muga segururik.

Partikularik txikienak, batez ere ultrafinak (PM1) kimikoki oso erreaktiboak dira, txikiak direlako eta oso gainazal han-dia dutelako. Partikularik txikienen beste arrisku bat da pisu unitate bakoitzeko milaka daudela. Erraustegietan metalastunak, dioxinak eta beste produktu kimiko asko partikula horien gainazalera itsasten dira eta toxikoago egiten dituzte.Giza gorputzak ez dauka birikien barrena garbitzeko mekanismo eraginkorrik, oso partikula natural gutxi baita bestepartikula hauek bezain txikia. Horrek esan nahi du ez garela halakoak ezabatzeko beste bilakatu.

Erraustegietan partikula ugari sortzen dira eta partikularik txikienak, heriotza-eragilerik handienak mota guztietakoakproduzitzen dituzte. Garbi dago erraustegien eragina izugarria dela.

PARTIKULA KUTSATZAILEEN AZTERLAN EPIDEMIOLOGIKOAK

Amerikako Estatu Batuetako kohorte-azterlan handi bik erakutsi dute PM2,5 kutsadura areagotu ahala gehitzen delaheriotza tasa. 1993an argitaratu zen 6 hiriei buruzko azterlanean 14-16 urteko (1974-1991) jarraipena egin zitzaien8.111 pertsonari, kutsadura atmosferikoaren ondorioak ikertzeko. Azterlanean beste aldagai batzuk ere hartu zirenkontuan, esaterako, ea tabako-erretzaileak ziren ala ez, eta halakoak. Espero zitekeenez, arriskurik handiena tabako-erretzaile zirenek zuten (1,38ko heriotza tasa), baina norbanakoen faktoreak alboratu ondoren, heriotza-tasek estatis-tikoki (0,0005 baino probabilitate txikiagoa) hirietako partikula finen eta sufre partikulen mailek lotura adierazgarriazeukaten.

Amerikako Estatu Batuetako Elkarteak Minbiziaren 1982tik 1989ra bitarteko jarraipenari buruz egindako beste azter-lan batek ondorio garrantzitsuak atera zituen, 552.838 pertsona aztertu, eta PM2,5 partikulen eta sulfatoen kontzen-trazioak eta minbizi tasak lotu zituenean. Norbanakoen arrazoiak doitu eta gero, agerian geratu zen partikula finen ku-tsadura eta heriotza-tasak gehitzea oso estu lotuta zihoazela. 24,3 mikrogramo/m3ko diferentzia batean edozein gaixo-

Page 29: Errausketa ez da konponbidea

tasun motak eragindako heriotzak %17 gehitzen zirela ikusi zen; bihotz-birikietako gaixotasunez hildakoak, berriz,%31 gehitzen ziren. Horregatik, AEPAk mugak ipini zituen PM2,5 partikulentzat airearen kalitateari buruzko 1997koarauetan.

Industriak arau horien kontra jo zuen baina Auzitegi Gorenak bere horretan eutsi zien, jatorrizko datuak hainbat biderzenbatu, ikuskatu eta egiaztatu ondoren.

Araudiak osasunari zekarzkion onurak urtean 32.000 milioi dolarrekoak zirela kalkulatu zen. Heriotza tasa etaosasuneko beste ondore batzuk kalkulatzean Etxe Zuriaren 2003ko iraileko txostenak ospitaleratzeak, heriotza goiz-tiarrak, galdutako lanegunak eta abarrak murrizteagatik 120.000tik 193.000 milioiko irabaziak ikusten zituen.Azterlanak 3 osasun-adierazle soilik ikertzen zituenez, pentsa dezakegu behetik jotako zenbakiak direla horiek.

Ondorioz, esan daiteke erraustegiek eta PM2,5 partikulak isurtzen dituzten beste iturri batzuek osasunaren ikuspegi-tik oso garesti ateratzen direla, eta heriotza-tasak ere gehitzen dituztela.

Erraustegiek partikula txiki-txikiak (PM2,5) isurtzen dituzte bereziki, eta horiek eragin handiagoa daukate bihotz-biriki-etako gaitzen ondoriozko heriotza tasetan.

Britainia Handian udaletako 72 erraustegiren inguruan, 3 eta 7kilometrotan zenbat minbizi kasu izan ziren eta hiri hon-dakinen erraustegi horiek egon ez balira zenbat kasu izango ziratekeen alderatu zen. 14 milioi pertsona baino gehi-agoren datuak hartu ziren, 13 urtez. Urdail, gibel eta birikietako minbizi tasak gehitu ziren, baina leuzemia kasuak ez.Ondorioz, erraustegien inguruetan minbiziak 11.000 pertsona baino gehiago hilarazi zituen.

Minbizi tasak handiagoak izan ziren erraustegietatik 3 kilometro baino gutxiagora bizi zirenengan. 5 kilometroko erra-dioan bizi ziren haurren artean arriskua bikoitza zen. Erraustegietatik gertu egoteak haurren heriotza tasak igotzendituela argi eta garbi geratu zen.

Ota eta beste batzuen ustez, Japoniak eraiki zuen planetako hondakin solidoen erraustegi gehien. 1997rako izugarrikezkatuta zeuden erraustegiek osasunean zituen ondorioengatik. Sintone herrixkan erraustegi batetik behera 2 kilo-metrora bitartean heriotzen %42 minbiziak eragin zituen.

JAIOTZETIKO AKATSAK

Erraustegien inguruetan 5 azterlan egin ondoren, egiaztatu da jaiotzetiko akats ugari sorrarazten dituztela.Amsterdametik gertu, bikoitzetik gora gehitu ziren heriotzak. Deformatutako haurrik gehienak (arantza zatibitua)haizez behera bizi ziren.

Nierlanden (Belgikan) egiaztatu zen bi erraustegiren artean zegoen eremuan jaiotzetiko akatsak %26 gehitu zirela.

BIHOTZEKO ISKEMIA

Gustavssonek bihotzeko iskemia tasa handiagoak aurkitu zituen erraustegietako langileen artean.

Erraustegietako iragazkiek, modernoak izan arren, ez dituzte partikula finak eta metalak ezabatzen. Partikula finek ezdute, antza, segurtasun mugarik eta, horregatik, ezin da erraustegiak seguruak direnik esan. Erraustegi modernoetanaireak errauts gehiago garraiatzen du eta, beraz, arriskua handiagoa da. Erraustegiok iragazki perfektuak izango bal-ituzte ere, hain handiak direnez, eta arazoak sortzeko joera dutenez, benetan kezkagarria da inoiz edo behin, zeintarteka oso kutsadura handiko arriskurik izatea.

Kezkagarria da, halaber, erraustegiak osasunerako dituzten ondorioak sakon aztertu barik funtzionatzen jarri izana, etaberriak ere planifikatzea, emisioa keta inguruko herrietako jendearen osasuna behar bezala zaindu barik.28

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z

Page 30: Errausketa ez da konponbidea

29

ZEMENTU-FABRIKAK

Erraustegien antzeko kutsadura sortzen dute. Erregai kantitate handiak behar izaten direnez, erregai ez tradizionalak,hala nola, pneumatikoak, CDR, hondakin industrial eta arriskutsuak, erregai sekundario likidoak eta erregai likidobirziklatuak ere erabiltzen dituzte. Zementu-fabriketan, kutsaduraren kontrolak eta plangintzak nabarmen ahulagoakdira, halako hondakin arriskutsuen erretegietarako. Zementu fabrikek hainbat emisio toxiko isurtzen dituzte (merku-rioa, manganesoa, barioa, beruna, dioxinak, butadieno 1 eta 3, eta abar). Hondakin arriskutsuen tratamendua osoekintza arriskutsua izaten da beti. Zementu-fabrikak hondakin arriskutsuak merke errausteko erabiltzen ari dira.Zoritxarrez, hondakin arriskutsuek bide merkea hor aurkitu dute, jendearen osasuna eta ingurumena kaltetuz.Zementu-fabriketako teknologiari dagokionez, puntu bateraino soilik aldaraz daiteke erregai toxikoak erretzeko.

Erraustegiei, partikulen emisioari dagokionez, 10 mikrogramo/m3-ko muga jarri zaie eta zementu-fabrikei, berriz, 50mikrogramo/m3. Zenbait zementu-fabrikatan erraustegietan baino 20 bider partikula gehiago produzitzera heldaitezke. Eta are okerragoa da askoz ere murrizpen ekipo txarragoa daukatela eta, sarritan, ez daukate metal astuneneta dioxinen emisioak murrizteko ikatz aktibatuzko iragazkirik.

Beraz, ikaragarri kaltegarriak izan daitezke osasunerako.

ONDORIOAK

Azterlan luzeek agerian utzi dute erraustegiek ondoreak dituztela euren inguruan bizi den jendearen minbizi tasetaneta jaiotzetiko gaitzetan. Azterlan laburragoek, eta ikerlan korpus oparoak baiespen hori babesten dute, kausazko lotu-ra dagoela diote eta gaixotasun zerrenda luzearekin lotuta daudela iradokitzen dute.

Erraustegietan ohikoa den tamaina txikiko PM2,5 partikulen emisioa bihotzeko, birikietako minbiziko eta beste gaixota-

sun batzuen eragile garrantzitsua da. Heriotza lerroa ere linealki igoarazten dute. Orain mikropartikula horiek zenba-teraino diren kartzinogeno eta toxikoak dakigunean ezin da erraustegiak erabiltzea inola justifikatu. Erraustegiekisurtzen dituzten beste kutsatzaile batzuk metal astunak eta konposatu organiko iraunkorrak dira, besteak beste, dis-urptore endokrinoak eta geneei atxikitzen zaizkien substantziak, jokabidea alteratu, sistema immunologikoa kaltetu etaadimena murrizten dutenak.

Hondakin arriskutsuak errausteko baimena duten erraustegiek isurtzen dituzten partikula erradioaktiboen ondoriozkoarrisku gehigarriak ere sortzen dira.

Errausketak hondakinen bolumena %30 eta %50 artean baino ez du murrizten eta izugarri toxikoa den errautshegazkorreko kantitate handiak sortzen ditu, osasunerako, epe luzera, oso kaltegarriak direnak. Ez dago errauts horiezabatzeko metodo egokirik.

Kezkarik handiena enbrioien eta haurren garapenaren gainean epe luzera zer ondore daukaten da, gerta bailitekealdaketa genetikoak eragitea, eta ondorengo belaunaldietara ere transmititzea. Toxinek gazteei, haurrei eta umekieiaskoz ere gogorrago eragiten dietela dokumentatuta dago.

Hondakinen errausketa ikaragarri garestia da osasunerako kalteen kosteak kontuan hartzen badira. Estatu Batuetakoduela gutxiko datuek diotenez, airearen kalitatea zorrozki kontrolatuz urtebetean osasun kosteetan hamarnaka milakamilioi dolar aurreztu dira.

Hondakinen errausketa bidegabea da, kalterik handiena gazteen, haurren, umekien, substantzia kimikoen aurreanahulen diren pertsonen eta abarren osasunari egiten baitiote. Nazio Batuetako Giza Eskubideen Batzordearen etaStockholmeko Itunaren xedapenak urratzen ditu.

Errausketa hondakinez libratzeko aukerarik okerrena da. Daukagun informazio guztia kontuan hartzen badugu, ezdugu inolako arrazoirik ikusten erraustegien hurrengo belaunaldiak orain artekoak baino seguruagoak izango direnikpentsatzeko.

Page 31: Errausketa ez da konponbidea

Askoz ere seguruagoak eta merkeagoak diren metodoak dauzkagu, besteak beste, birziklatzea, tratamendu mekanikoeta biologikoa... Bereziki garrantzitsua da erraustegiak heriotza tasa altuko tokietan ez jartzea, desberdintasunaareagotuko bailuke.

Txosten honek oraingo zaintza-prozeduren gabezia nagusiak zehazten ditu. Asko zere zaintza-sistema zorrotzagoakgomendatzen ditugu guk, guztiz independenteak diren ikuskatzaileen kontura, ezustean, zorizko bisitaldiak, aldez aur-retik abisatu barik ager daitezkeelarik. Zaintzaren barruan inguruan neurketa kabinak jarri beharko lirateke, partiku-lak eta metal astunak ere neurtzeko, etxeetako hautsa kontrolatzeko, aireak garraiatzen dituen errauts hegazkorretandauden metal astunak eta dioxinak kontrolatzeko. Inguruko biztanleengan gakoak diren kutsagarri jakin batzuen zamaere kontrolatzeko programa sartu beharko litzateke hor.

Erraustegi gehiago ez eraikitzea, horixe da gure gomendioa.

30

H O N D A K I N E N E R R A U S K E T A Z