7
Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko urtarrilaren 27a / V. urtea /163. zenbakia - \ 31 Euskal Herrira Donostia eta Iruñea bitarteko ibilbidea 40 urtez egin zuen Plazaola trenaren azken lokomotora berreskuratzeko taldea osatu da An- doainen (Gipuzkoa), eta Nafarroako hainbat herrirekin hasi ditu jada harremanak, elkarlanean aritzeko. Espainiako Cubillos del Sil (Leon) herrixkako geltokian dago, erretiraturik, 31 zenbakia daraman makina zaharra, eta hona ekarri nahi dute, ingu- ruko historiaren zati polita delako. Bitartean, Na- % m farroan Plazaola Kontsortzio Turistikoak emanak I.; ditu lehen urratsak, eta Madrilgo FITUR turismo ferian present dago egunotan. 31 lokomotora Leonen lanean aritu zen garaian. Oroimen izoztua Z inematografoaren mendeurrena ospatzen hasi direnean urteetan zehar nire burmuinetan gorde ditudan irudiek mugimendua galdu dutela ohartu naiz. Gaz- tetan guztiz kontrakoa: gerta- tzen zitzaidan, irudien abiadu- rak beldurtu eta aldi berean li- luratu egiten ninduen. Beti au- rrerantz joaten zen pelikula, lurralde ezezagunetarantz. Ni- re barneari zerbait hondatu bai- litzan, orain fotograma batzuk besterik ez zaizkit geratzen eta kostata pasatzen naiz batetik beste batera, lehen ez bezala beti atzera eta zuribeltzean. Oroimena izozturik daukat, fil- meak ere zine aretoetako sa- rreretan jartzen dituzten argaz- ki horietako batzuk bilakatu dira, pertsonaiak geldirik dau- de eta lehenbizikoz erreparatu dut betidanik gustatu zaizkidan aktore batzuen aurpegien de- tailetan. Ez da gauza bera ger- tatzen, ordea, nire buruarengan pentsatzen dudanean, nire ira- gan hurbila aztertzen saiatzen naizenean. Sonbrerua eta ga- bardina luze bat daramatzan gizon baten bizka- rra besterik ez dut ikusten. Zigarro bat erre- tzen ari da—ari nak-—taberna baten aurrean, sartzen ausartu- ko ez balitz —banintz— beza- la. Beste irudi batzuk ikusi nahi Metropoli forala 1 feupe" rius 1 izan ditut, haurtzaroko une zoriontsuak edo lehenengo amodioaren emozio nahasiak gogoratu. Alferrik. Tabernaren aurrean zigarro bat erretzen ari den —naizen— gizon sonbre- roduna da gordetzen dudan irudi bakarra eta ez dakit ni ote naizen. Scanner-az irudiaren barnekaldera iristen saiatu naiz —beste egun batean kontatuko dizuet nola erabili behar den scanner-a gure irudimenean baino existitzen ez den pertso- naia baten pentsamenduan sajtzeko—. Eraikin altuak, la- rru kolore guztiak, musika di- . ferenteak, usainak, emakume lirainak, liburutegi luzeak eta filme zaharretako fotogramak nahasirik agertu dira gizon sonbrerodunaren ametsean. Momentu bateañ dena leher- tzera zihoala zirudien, konpu- tadorak ezin zuen ametsaren informazio gitztia prozesatu eta pantaila itzali egin da. Bo- toi guztiak sakatu ditut; azke- nean herriska bat azaldu da pantailan —sonbrerodunaren arrastorik ez— eta gaztetxo bat autoestop egiten ari da errepi- dean. Lasai hartu dut arnasa, nire oroimenean dagoen gizon sonbreroduna beste bat da. Or- duan, non daude niri dagozki- dan irudiak? Teknikoari deitu behar diot.

31 Euskal Herrira - Euskaltzaindia · kartu aha izatekol Astelehenea. n Zubietakoak joang diro Iturea - nera et astearteana berriz, Itu, - rengoak Zubietara Joaree. zan-rata, beraz

  • Upload
    vanhanh

  • View
    218

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1995eko urtarrilaren 27a / V. urtea /163. zenbakia

- \

31 Euskal Herrira D o n o s t i a e ta I r u ñ e a b i t a r t eko ib i lb idea 4 0 u r t ez eg in z u e n P l a z a o l a

t r ena ren a z k e n l o k o m o t o r a b e r r e s k u r a t z e k o t a ldea osa tu d a A n -

d o a i n e n ( G i p u z k o a ) , e t a N a f a r r o a k o ha inba t he r r i r ek in ha s i di tu

j a d a h a r r e m a n a k , e l ka r l anean ar i tzeko . E s p a i n i a k o C u b i l l o s de l

Sil (Leon) h e r r i x k a k o ge l tok ian dago , e r re t i ra tur ik , 31 z e n b a k i a

d a r a m a n m a k i n a zahar ra , e ta h o n a ekar r i nah i du te , i ngu-

r u k o h i s to r i a ren zat i pol i ta de lako . Bi ta r tean , N a -

% m f a r r o a n P l a z a o l a K o n t s o r t z i o T u r i s t i k o a k e m a n a k

I . ; d i tu l e h e n u r ra t sak , e ta M a d r i l g o F I T U R t u r i s m o

f e r i an p r e sen t d a g o e g u n o t a n .

31 lokomotora Leonen lanean aritu zen garaian.

Oroimen izoztua

Zinematografoaren mendeurrena ospatzen hasi direnean urteetan

zehar nire burmuinetan gorde ditudan irudiek mugimendua galdu dutela ohartu naiz. Gaz-tetan guztiz kontrakoa: gerta-tzen zitzaidan, irudien abiadu-rak beldurtu eta aldi berean li-luratu egiten ninduen. Beti au-rrerantz joaten zen pelikula, lurralde ezezagunetarantz. Ni-re barneari zerbait hondatu bai-litzan, orain fotograma batzuk besterik ez zaizkit geratzen eta kostata pasatzen naiz batetik beste batera, lehen ez bezala beti atzera eta zuribeltzean. Oroimena izozturik daukat, fil-

meak ere zine aretoetako sa-rreretan jartzen dituzten argaz-ki horietako batzuk bilakatu dira, pertsonaiak geldirik dau-de eta lehenbizikoz erreparatu dut betidanik gustatu zaizkidan aktore batzuen aurpegien de-tailetan. Ez da gauza bera ger-tatzen, ordea, nire buruarengan pentsatzen dudanean, nire ira-gan hurbila aztertzen saiatzen naizenean. Sonbrerua eta ga-bardina luze bat daramatzan gizon baten bizka- rra besterik ez dut ikusten. Zigarro bat erre-tzen ari da—ari nak-—taberna baten aurrean, sartzen ausartu-ko ez balitz —banintz— beza-la. Beste irudi batzuk ikusi nahi

Metropoli forala 1 • f e u p e " r i u s 1

izan ditut, haurtzaroko une zoriontsuak edo lehenengo amodioaren emozio nahasiak gogoratu. Alferrik. Tabernaren aurrean zigarro bat erretzen ari den —naizen— gizon sonbre-roduna da gordetzen dudan irudi bakarra eta ez dakit ni ote naizen. Scanner-az irudiaren barnekaldera iristen saiatu naiz —beste egun batean kontatuko dizuet nola erabili behar den scanner-a gure irudimenean baino existitzen ez den pertso-naia baten pentsamenduan sajtzeko—. Eraikin altuak, la-rru kolore guztiak, musika di-

. ferenteak, usainak, emakume lirainak, liburutegi luzeak eta

filme zaharretako fotogramak nahasirik agertu dira gizon sonbrerodunaren ametsean. Momentu bateañ dena leher-tzera zihoala zirudien, konpu-tadorak ezin zuen ametsaren informazio gitztia prozesatu eta pantaila itzali egin da. Bo-toi guztiak sakatu ditut; azke-nean herriska bat azaldu da pantailan —sonbrerodunaren arrastorik ez— eta gaztetxo bat autoestop egiten ari da errepi-dean. Lasai hartu dut arnasa, nire oroimenean dagoen gizon sonbreroduna beste bat da. Or-duan, non daude niri dagozki-dan irudiak? Teknikoari deitu behar diot.

Nafarkaria GURE AUKERAK

ERAKUSKETAK Pablo Uranga artistaren era-kusketa zabalik dago Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan. Ikusteko ordutegia goiz eta arra-tsaldekoa eta otsailaren 5a arte iraunen du.

'Sukaldeko artea' izenburuko erakusketa ikusgai dago Iruñeko Jai-Alai Jatetxean. Bertan, Luis Araujo, Juan Zia, Santiago Zia, Pilar Garcia Escribano, Arturo Garcia, Isidro Lopez Murias, Ra-fael Ubani, Ines Zudaire eta Ja-vier Viscarret artista naparren margoak ikus daitezke, guztiak sukaldaritzarekin zerikusia dute-nak.

ZINEMA 'Tiburoneros' izenburuko peli-kula eskainiko dute heldu den ostegunean, otsailak 2, Irufieko Olite zineman. Nafar Ateneoak Zinema Mexikarrari buruz anto-latu duten zikloaren barruan, arratsaldeko 8.00etan hasiko da. Sarrerak 350 pezetan salduko di-tuzte, Ateneoko bazkideentzat dohainik izango delarik.

'Tan lejos, tan cerca' Win Wenders zinemagile alemania-rraren pelikula eskainiko dute heldu den asteartean, urtarrilak 31, Iruñeko Olite zineman. Cine Club Lux-ek antolatutako zikloa-ren b a r r u a n , a r r a t s a l d e k o 8.00etan hasiko da. Sarrerak 350 pezetan salduko dituzte.

BESTELAKOAK 'Balerdi-Balerdi', 'Morau' eta 'Xabier Montoia ' musikarien kontzertua izanen da bihar larun-bata, urtarrilak 28, Erratzun. Xo-rroxin Irratiak antolatuta, Etxele-ber teko Txokoan joko dute, gaueko 11 .OOetatik aurrera.

Nafarroako AEK-k gaur egingo duen zozketan ez dira sartuko 18.480 zenbakitik 18.498 zenba-kira eta L8.819 zenbakia dituzten boletoak, desagertu egin baitira. Boleto saridunaren jabeak hamar eguneko epea izango du saria ja-sotzeko. Sariduna agertuko ez balitz, otsailaren 8an beste zoz-keta bat egingo litzateke notario aurrean.

Malabare Ikastaroa antolatu du AEKk datbzen asteetargko, Arrosadia Euskaltegian. Parte hartu nahi dutenek 24 34 66 tele-fonora dei dezakete. Era berean, ikasturteko bigarren ikastaroa otsailareri 13an hasiko dela jaki-narazi du Euskaltegiak, apuntatu nahi duenarentzat, ordu guztiak eta zortzi urratsetako klaseak daudelarik. Aurten, gainera, 'Al-fabetatze eta Mintza-praktika' taldeak ere izanen dira.

K R O N I K A ooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooooo

ALBERTO BARANDIARAN

Utopia negozio bihurtuta #Erreniega hasiera bes-

terik ez da izan. Luze gabe Nafarroako hogeita ha-mar bat tontor re tan ha ize errotak ikusiko ditugu. Ener-gia berria, berritzailea, ku-tsadurar ik gabea. . . , espero genuena. Harrigarria da, hala ere, zer-nolako abiada

bizia hartu duen Nafarroa-ko egitasmoak. Mundu zaba-lean oso leku konkretu eta bakan batzuetan baino pa-ratu ez badira ere, Nafa-rroak izango du, Energia Hi-d r o e l e c t r i c a de N a v a r r a (EHN) enpresak duen aurri-kuspena betez gero, Europa-ko haize parke txukuneneta-koa.

16.000 milioi pezetako in-

bertsioa eta 100 megawatt ekoizteko asmoa. 200 hai-ze-errota inguru. Zenbait he-rritan —Leitza, kasu-—, oni-ritzia eman zaio proiektuari, nahiz eta dudak ere badiren. «Ohiturik gaude mendia gar-bi ikusten», azaldu du berta-ko alkateak, «eta orain ohitu

egin beharko errota erraldoi . h a u e k i n » . I n g u r u k o be s t e herri batzuk ere aztertu ditu EHNk, eta enpresak luze ga-be jakinaraziko ditu emai-tzak.

Ekologistek euren dudak azaldu di tuzte dagoeneko . « Z e r t a r a k o h a i n b e s t e e t a hainbeste tokitan?». Hetgazti migratzaileei kalte handiak e r a g i n g o d i z k i e t e l a k o a n

daude, ohizko bidetik baz-tertu egin beharko dutelako, buruz buru joko ez badituzte, eta gauzak azterketa seriorik gabe egiten direla azpima-rratu dute.

Bitxia behintzat bada as-moa. Oraindik utopia baino ez dena, negozio bihurtuta.

. Izan ere, energia sobera da-go oraindik munduan, ener-gia garestia, eta hori akitzen ez den bitartean —kalkula daiteke ehun urterako ikatza eta 50 urterako gasa eta pe-trolioa dagoela m u n d u a n — ez zaie energia berritzaileei bu l t zada e m a n g o . G u r e a n hasi dira. Heldu zaigun pai-saia berriarekin ohitu behar-ko.

ASTEKO PERTSONAIAK

Miguel Sanz Politikaria

Azken asteetako gertakarien ostean jakina zen Miguel Sanz Gobernuko lehendakariordea izanen zela UPNko zerrendaburu

hurrengo hauteskundeetaerako, Juan-Cruz Alliren ordez. Eta larun-batean, azken bozketan, horrela izan zen, Korellakoak 134 botu lortu baitzituen, eta Allik, berriz, 47 besterik ez. Pozik agertu zen Miguel Sanz, eta «integrazio» mezua zabaldu zuen, alderdi barruko gatazkak aldentzeko. Bera zerrendaburu izanda, Allik baduela le-kua bere taldean azpimarratu zuen Sanzek, eta bertan izango de-la espero duela. Istilu ugari izan dira egun hauetan UPN barruan baina azkenean alderdi buruek irabazi dut, alde handiarekin gai-

Cristina Narbona Ingurugiro Idazkaria

Itoizko urtegiaren asuntoa argitu beharrean nahasten ari da gero eta gehiago. Aste honetan ere atera dira gauza berriak proiektu

honen inguruan, Europako Ingurugiro Batzordeak ziurtatu baitu ke-xa-salaketaren publikazioan «filtrazio irregularrak» izan zirela He-rrilan Ministerioaren aldetik. Honekin batera, Cristina Narbona Es-tatuko Ingurugiro Idazkariak berriro piztu du polemika, Club Siglo XXI foruan emandako hitzaldian «Itoizko lanak hasiak badaude ere oraindik ez dago behinbetiko erabakirik» esan baitzuen. Honek Koor-dinakundeko hasarrea sortu du, MOPTMAren jarrera justifikatu ezina dela azaldu ostean hasitako lanen kontra zerbait eginen dutela azaldu Zutelarik.

AHAZTU GABE!

ANTZERKIA

Iruñeko udaleko Hiritar Eragintza Arloak antolatuta eta Nafarroako Antzerki Eskolaren gestioarekin, haurrentzako antzerki obra ez-berdin plazaratuko dituzte Nafa-rroako 'zazpi taldek Iruñean. Emanaldi guztiak Antzerki Es-kolaren aretoan izango dira, igande goizetan, eta sarrerak 250 pezetan salduko dituzte. Azken hilabeteetako zikloek izan duten arrakasta ikusi eta gero, Udalak haur antzerkiarekin segitzea era-baki du, eta eskainiko dituzten obren artean ez direla estrenoak izanen azpimarratu zuten.' Tro-kolo taldeak emanen dio hasiera zikloari, igande honetan, 'Ali Baba' obrarekin: Hurrengo igan-dean, otsailaren 5ean, 'Printze zoriontsua' izeneko lana taulara-tuko du TEN Pinpilinpauxa tal-deak. Retablo de Figurillas tal-deko 'Esmeraldo y Esmeraldita', Iruña Pequeño Teatro taldearen 'Bazter utzitako panpin baten historia' eta TEN Pinpilinpauxak aurkeztutako 'La flor del lobo' izarien dira otsailean taularatuko direnak. Martxoan, berriz, 'Non dago Ortzadarra?' Txirrista tal-dearen lana, 'Leyendas de nues-tra tierra' Sambhu Teatro taldeak plazaratua, 'Cineman' Scara-mouche taldearen lana eta 'Prin-tze txikia' Sambhu Teatroen obra eskainiko dituzte.

A D I ! oooooooooooodoooooooooooooooc^^

EUSKALERRIA IRRATIA FM91.4

Egunero, astelehenetik ostira-lera, 'Zokobeta i lu ' goizeko lO.OOetatik ll.OOetara.

X0RR0XIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etati 22.00eta-ra... 'Karakola segi hola' gaz-teendako saioa.

ARALAR IRRATIA FM 106.2

A s t e a n z e h a r 13 .30e t a t i k 14.00etara... Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

KARRAPE IRRATIA FM 107.8

Astean zehar , 12 .20eta t ik 12.35etara 'Gauza guzt ien gainetik' edertasuna eta osasu-na, sukaldaritza, ohiturak...

nmui Ujçjiiii

Sunbilla

Sunbillak zabalduko du Nafarroako inauteri garaia.

Inauteriak hemen dira IRUNEA

Arropa zaharra jantzi eta aur-pegia estali. Mozorrotzeko ga-raia heldu da, hementxe baititugu inauteriak. Nafarroan hainbat eta hainbat herritar hasi dira besta goiztiar hauek ospatzen. Joan den astean Leitzan ospatu eta go-zatu zituzten inauteriak eta gaur eta igandea bitartean, berriz, Sunbillako mozorrozaleek izan-go dute aukera. Zubietako joal-dunak ere, astelehenean abiatuko dira Iturenera. Baina inauteriak ez dira Sunbillan edo Iturenen edo Zubietan geldituko, eta pix-kanaka-pixkanaka Euskal Herri osoko hiri eta herrietan izango dute parada.

Hala ere, nahiz eta inauteriak edonon ospatu, Ituren eta Zu-bietakoak dira Nafarroan osperik gehien dutenetarikoak. Ospe horren adierazle dira, zalantzarik gabe, urtero, herri bi hauetara joa ldunen ibilbidea ikustera hurbiltzen diren bisitari guztiak. Izan ere, ikuskizun aparta es-kaintzen dute hauek. Ituren eta Zubietan egin beharreko guztiak prestatzen ariko dira egun ahue-tan, urtero bezala, herri bietako biztanleak joaldunen bidez el-kartu ahal izateko. Astelehenean Zubietakoak joango dira Iture-nera eta asteartean, berriz, Itu-rengoak Zubietara. Joareen za-rata, beraz, protagonista izango da egun hauetan bertan.

Aurtengo inauterietako lehe-nengo parada Ulibeltzak elkar-

tean izango dute sunbildarrek gaur, goizeko bederatzietan go-saria izango baita guztientzat. Eta sabela janari eta edariz bete ondoren, puxkak biltzera joango dira baserriz baserri herri guztian barna. Arratsaldean, berriz, he-rriko haurrak mozorrotuko dira eta, Ulibeltzak elkartean hauek

Heldu den astean Ituren eta Zubietaren txanda izanen da.

ere, txokolate goxoa dastatu eta dantza egiteko aukera izango dute . I l unaba r r ean H e r r i k o Etxeko arkupeetan dantzaldia izango da haur, gazte eta helduen gozamenerako. Dantzaldia bu-

- katuta Ulibeltzak elkartea herri-ko emakumeen topaleku izango da bertan egingo baitute afaria.

Gizonezkoak, berriz, emaku-meen artean afaltzeko gonbiterik ez dutenez, Bustitz ostatuan el-kartuko dira.

Bihar, ohetik altxatzea lortzen duenak Iruribieta ostatuan har dezake gosaria. Etxean gelditzen denak, berriz, ez du lo egiteko aukera gehiegirik izango, herri-ko kaleetan barna ibiliko baitira eskean gosaldu ondoren. Eguer-dian Fonda ostatuan bazkari ederra izango da eta arratsalde-ko 7etatik aurrera, maskara-dantza Udaletxeko arkupeetan., Herriko ostatuan afaldu ondo-ren, elkartean dantzaldia izapgo da trikitilariekin gauerditik1 au-rrera.

Igandean agurtuko dituzte inauteriak sunbildarrek, baina ez nolanahi . Goizean, hamaika t'erdiak aldera, karrozen desfilea izanen da herriko kaleetan barna eta ondoren, pilotalekuan zerri eta bildots baten zozketa egingo dute. Ordu bi t'erdiak inguruan Ulibeltzak elkartea sunbildarren tepaleku izango da berriro ere. Bertan bazkari goxoa prestatuko dute herritar guztientzat. Bazkal-du ondoren, dantzaldia berriro eta, aurtengo inauterietako az-kena izango denez, inork ez du aukera galduko. Dantzaldiak agurtuko ditu inaiiteriak.

Neguko besta hauek, beraz, hemen dira, mozorroa jantzi eta

^kaleaz jabetzeko garaia. Besta goiztiarrak baina motzak dira, ordea, eta denborarik ez galdu eta dantzara.

Lizarra

Hipermerkatuak geldirik oraindik

IRUNEA

Nafarroako Gobernuak dei egin dio Eroski Elkarte Koopera-tibari, lehenbailehen konpon di-tzan Lizarran paratu nahi duen hipermerkatuaren urbanizazioa-ren inguruan dauden zenbait irre-gulartasun. Hiru hilabeteko e-pean horrela egin ezean, gerta li-teke baimena kentzea. Gogora-tuko denez, aspaldikoa da Liza- . rran hipermerkatua eraikitzeko Eroski eta Sabeco enpresek du-ten lehia, baina biek hasierako urratsetan interes handia erakutsi baldin badute ere, ez dituzte ora-indik baimen guztiak legalki iza-teko behar diren gestioak egin.

Eroski enpresari joan den maiatzaren 30ean ohartarazi zion Nafarroako Gobernuak aipatu irregulartasunak zuzentzeko. Oncineda izeneko dermioaren inguruan eraiki nahi den hiper-merkatuak hainbat akats zituen —urbanistikoak batez ere—, eta 1994ko maiatzaren 30ean Nafa-rroako Gobernuak behin-behi-n e k o o n e r i t z i a e m a n z ion proiektuari, ondoren akatsak konpontzeko. Hori ez du - egin oraindik enpresak, eta gobernua zain dago udalez gaindiko egi-tasmo honi behin-betiko ones-pena emateko. Bestalde, Sabeco enpresak ere, h ipermerkatua eraikitzeko Lizarrako udalaren eta Nafarroako Gobernuaren baimenak izan arren, ez du orain-dik eskatu lanak hasteko baime-na, eta, beraz, bi proiektuak gel-dirik daude oraindik.

A

300 etxebizitza inguru eraikiko dira ~~ IRUNEA

Herriko hirigintza ordena-mendu ber r i rako eg i t asmoa ikusgai dago udaletxean, nahi den alegazio eta galdera guztiak egin ahal izateko. Horren ondo-rioz, Arkangoa, Larresal, Lezal-de eta Zelandiko dermioetan 300 etxebizitza inguru eraikiko dira,

'eta Zangitun industrialde berria izango da. Inguru hauetan den-tsitate txikiko etxeak eraikiko di-ra, eta aprobetxatu egin nahi dira horretarako dagoeneko eginak dauden azpiegiturak.

Aldake ta guzt iak ikusga i daude udaletxean herritar guz-tiek ikus ditzaten, eta astero hi-tzaldiak ematen ari dira zonalde horien etorkizunaren inguruan. Erakusketa publikoaren ondotik, alegazioei erantzungo zaie, eta ondoren Udalak onartuko du.' Azken erabakia Nafarroako Go-bernuak hartuko du.

Nafarkaria 31 Euskal Herrira

D onostia eta Iruñea bur-dinbidez lotzen zuen

Plazaola treneko azken lokomotora Euskal

, Herrira ekartzeko tal-dea osatu da Andoai-

nen (Gipuzkoa) eta ha-rremanak izan.dituzte dagoeneko Nafarroako hainbat herritako tal-deekin. Lokomotora Espainiako Cubillos del Sil herrian dago, Leon probintzian, eta

1989ko urrira arte aritu zen gora eta behera, bertako meatzeetan.

Orain, ordea, erabile-rarik gabeko burdinbi-de zaharrean dago, ju-bilatuta. Siñadura bilT

keta hasia da, eta Le-kunberrin, kasu, iazko martxoan abian jarri

zen kOntsortzio turisti-koaren inguruan elkar-lanean hasteko egoki

. deritzote iniziatibari.

Bertan Nafarroako hainbat herri biltzen di-ra trenbide zaharraren

irudiaren inguruan, baina Gipuzkoakorik

ez dago artean.

Trentxo familiar hura... ALBERTO BARANDIARAÑ / IRUNEA

«Plazaolak ez zuen ekonomi-koki garrantzi handirik izan, eta horrexegatik itxi zen. Trentxo bat izan zen, gure familia eta he-rrietan dudarik gabeko garrantzi eta esanahia duen trentxo bat besterik ez. Norbaitek esan zuen bezala 'tren familiar' bat». Esal-diak —-'Andoaingo paperak ' izeneko argitalpenean Plazaolari buruz egindako artikulu batetik bildua— zehatz-mehatz labur-biltzen du Iruñea eta Donostia 39 urtez —1914tik 1953ra—- lotp zuen tren honen inguruko senti-mendua. Plazaola tren bat baino zerbait gehiago izan zelako. Be-rez oso isolaturik zeuden ingu-ruen arteko komunikabide ga-rrantzitsuena izan zen, paraje ia ezezagunen arteko ia lotura ba-karra, bi herrialderen arteko ha-rreman bidea...

Baina desagertua. Gaur eguri soilik burdinbide herdoildu ba-tzuk, zenbait eraikin arraildurik, pitzaturiko zubi eta tunel mordo bat... eta lokomotora bat, bide osoa hainbat urtez egin zuen lo-komotora bat: 31 zenbakia zera-mana. Leongo Cubillos del Sil izeneko herrixkan dago gaur egun, jubilaturik. Bertan desku-britu zuen iruindar talde batek, eta bertatik ekarri nahi dute orain Euskal Herrira. Andoainen (Gi-puzkoa) ari dira lanean horreta-

B f i 1 makina Maffei Munchenko enpresari ero-si zioten 1913. urtean. 65 tona zuen pisua, eta 150.000 kilo ikatza erretzen zuen hilabetero.

rako, eta hil honen 12tik 15era erakusketa egin zuten herrian, lema batekin: '31 Euskal Herri-ra'.

Makina 1913an erosi zrien Iruñea eta Donostia bitarteko ibilbidea egiten zuen Sociedad Minera Guipuzcoana enpresak, Munchen-eko (Alemania) Maf-fei enpresari. Hirurogeita bost tona zuen, eta 150.000 kilo ikatz erretzen zuen hilabetean, 7.800 i n g u r u k i l o m e t r o e g i t e k o . 1943an Leongo Minero Side-rurgica enpresak erosi zuen, eta bidaiariak eramate'a izan zen be-re zeregina 1983. urtera arte, or-dutik aurrera meatzetan erabili zuten eta. 1989ko urrira arte. Guztira, bai Plazaolako trenbi-dean bai Leonen, 3.375.468 ki-lometro egin zituen.

Bitxi ederra, joan zen garaiko azken hondarra. Baina utzia, her-doildua hau ere, erabiltzen ez di-ren burdinetan abandonaturik. Hortik sortu zen Trentxikiko 31 Taldea Andoainen, Euskal He-rrira ekartzeko gogoak bultzatu-ta. Plazaolari 'trentxikia' deitu zaio betidanik Andoainen. Ez da lehendabiz iko ekimena, An-doaingo eta Iruñeko hainbat erakundek ere euren interesa azaldua baitzuten lokomotora-ren inguruan, baina Leongo era-kundeek ez omen dute saldu na-hi, museoa egin nahi dutela eta. Hala ere, urte franko igaro di-

Nafarkaria

ra, eta lokomotora azkenean galduko den beldur dira talde-koak. «Bizpahiru urte pasatu di-ra museoa egin behar zutela esan zutenetik», azaldu du Ke-pa Sarasola Trentxikiko 31 Tal-deko partaideak, «baina ez dute ezer egin. Hona ekarri nahi dugu, gure historiaren parte bat dela-ko».

Kanpaina joan den abenduko 21ean hasi zen, sinadura bilke-tarekin, eta gero erakusketa eto-rri zen, Plazaolako hainbat ar-gazki, plano eta dokumentuen bidez. Orain Nafarroako herrie-kin jarri dira harremanetan, as-moa denen artean gauzatzeko. Bilerak izan dira dagoeneko Lei-tza eta Lekunberriko jendeare-kin, eta soilik bilerak egin baldin badira ere, oso harrera ona izan dute toki orotan.

Jose Mari Aierdi Lekunberri-ko alkate eta Plazaola Kontsor-tzio Turistikoaren presidenteak azaldu duenez, heldu den otsai-lean bilduko dira Andoaingo tal-dekoekin, baina Euskal Herrira ezezik, Plazaolara ere ekarri be-har dela azpimarratu du. «Az-peitiko museora eraman nahi zutela zioten, baina ulertu zu-ten lokomotorak ibilbide zaha-rrean egon behar duela, eta luze gabe hasiko ditugun bileretan el-karlana egingo dugulakoan gau-de». Heldu den hilabetetik uda b i tar te , beraz , in te resgar r ia izango da jakiteko hainbeste bi-daia egin zituen makina dotorea gure artera itzultzen den, histo-riaren zatitxo hori geureganatzen dugun.

31 lo-komotora Cubillos del Sil Herriko geltokian. Berau da Plazaola-ko ibilbidea egiten zutenen artean gel-ditzen den honda-rrekoa. Euskal He-rrira ekartzeko la-nean ari dira Gipuz-koa eta Nafarroako hainbat herritar.

Plazaola Kontsortzio Turistikoa abian

A B IRUÑEA

31 lokomotora berreskuratze-ko lanak hasi besterik egin ez ba-dira ere, trenbidearen inguruan aspaldian ari dira lanean Nafa-rroako alderdian, Plazaola Kon-tsortzio Turistikoaren bitartez. Duela urte askotxo bururatutako proiektua izanik ere, aurten hasi dira lehendabiziko emaitzak, eta aste honetan zabalduko den Fitur Turismo Ferian hartuko dute parte. Halaber, ainaitu berri da inguruko 11 gaztek turismoari buruz egin duten ikastaroa.

Maiatzean sortu zen kontsor-tzioa, Iruñea eta Lasarte bitarte-ko trenak hartzen zuen ingurua turistikoki bultzatzeko, eta bere baitan biltzen dira Larraun, Lei-tza, Areso, Araitz, Betelu, Basa-burua, Imotz, Ultzama eta Irur-tzungo udalak, Ostalaritza El-kartea, zeramika eta gaztagile ar-tisauen elkarteak eta landetxeen elkarteak.

Kontsortzioaren helburu na-gusia, esan bezala, trenbideko ibilbide zaharra berreskuratzea da, eta horretarako egina dago proiektua. 355 milioi pezeta in-bertituko dira, beraz, 1997an zabaldu nahi den inguru turistiko honetan. Lehendabizi, Uitzi-Le-kunberri zatia egokitu nahi da, nahiz eta dagoeneko oinezko ibi-laldiak egiteko ondo dagoen. As-moa da mendian ibiltzeko ohi-tura handia ez duen jendeak ere aprobetxatu ahal Izatea, eta ho-rretarako aurten egingo da lan fuerteena, 1996ko hasieran za-baltzeko. Halaber, Lekunberriko geltokia aurten ere egokitu nahi da, eta eraikin funtsezkoa izango da Plazaola proiektuaren ba-rruan. Bertan izango da kontsor-tzioaren egoitza, eta artisau pro-duktuak saltzeko denda eta mu-seoa ere paratu nahi dira. Horren kostua, Nafarroako eta Madrilgo gobernuen dirulaguntzekin, 60 milioi pezetakoa izango da. Hor-tik aurrera, ibilbidearen beste zatiak konponduko dira, 1997an zabaldu ahal izateko.

Jose Maria Aierdi da kontsor-tzioko presidentea, eta berak di-oenez, turistikoki ezezik Gipuz-koarekin ibilbide kultural eta so-zialak egiteko ere baliagarria izan daiteke Plazaola. Kontsor-tzioa sortzeko estreinako harre-manetan proposamena egin zi-tzaien Gipuzkoako herriei pro-iektuan sartzeko, baina ezere-zean gelditu zen asmoa. Orain, berriro tentaldia egingo da, bere hitzetan. «Beraiekin bilerak hasi nahi ditugu Fitur pasatu eta gero, eta uste dugu horretarako boron-daterik badagoela. Legez ere ez dugu uste arazorik izango denik

. haiek gure kontsortzioaren ba-rruan sartzeko, eta bi aukera dau-de: edo bi talde osatuta, edo de-nak erakunde bakar barruan sar-tuta. Uste dugu elkarrekin lan egiteko modu onean gaudela».

Meatze-trena sorreran A. B. / IRUNEA

Plazaola trenak 1914ko urta-rrilaren 19an hasi zuen estreina-ko bidaia, Donostiako Amara geltokian. Garaiko kronistek diotenez, trena «luxu handiz» zegoen apainduta, banderak eta girnaldak zirela eta, eta goizeko zortzi t'erdietan abiatu zen itxa-fuero eta jendearen oihuen ar-tean. Hamaikak aldera Uitzira heldu zen, eta bertan elkartu zen Iruñetik atera zen antzeko beste tren batekin. Lopez Mendoza gotzainak bedeinkatu ondoren, Nafarroako hiriburura abiatu zen, eta ordu batean heldu zen. Elurrez beterik zegoen inguru osoa, baina geltoki guztietan bero-bero agurtzen zuen jende-ak. Garai itxaropentsuak ziren trenbiderako. Bidasoako tren-bidea ere eraikitzen ari ziren, Logroñorakoa aztertzen ari zen, Gasteiz eta Lizarra lotuko zue-

Plazaola trena Leitzatik Andoainera heltzen.

na bezala, eta Madrildik Fran-tziara joan behar zuena Iruñetik igarotzeko egiten ari ziren ges-tioek urduri eta itxaropentsu zeuzkaten nafarrak.

Hain zuzen ere, itxaropen handia paratua zen inauguratu berria zen garraio honetan. «Alferrikakoa litzateke azpi-marratzea herri honen bizitza komertzial eta industrialaren-tzat garraio honek duen ga-rraritzia, lanaren izerdi biziga-rria eramango duen zain honek zeharkatuko di tuen herr ie i ekarriko dizkien onurak», ida1

tzi zuen inaugurazio egunean kronista donostiar batek. Den-borak erakutsiko zuen, trenbide txikiko guztiekin gertatuko zen bezala, espero baino bizitza hagitzez motzagoa izango zue-la, baina hasieran gauza handia izan zen inguruan.

Meatze-trena izan zen, so-rreran, Plazaola. 1902ko iraila-ren 19an Plazaola baserritik

jUEl arai onenean bi makina eta sei ba-goiko konboiak egiten zuen ibilbide osoa, eta, Sanfer-minak zirela eta, hamabi bagoi ere jarri ziren inoiz.

6ko gerraren garaian, AndOainen aurkitzen ahal ziren ogia, patatak, ba-bak eta jaki gehie-nak Plazaolari esker helduak ziren Iru-ñetik, kontraban-doan.

—Berastegi eta Areso arte-koa— Andoainera bitarteko trenbidean aritzeko baimena eman zitzaion Leizaran SA en-presari, bertako meatzetatik ateratako burdina Plazao 'a , Olloki eta Olazarreko olet; ra eraman ahal izateko. Ondoien aldaketak izan ziren, Sociedad Minera Guipuzcoanak 1906an, eskubide guztiak erosi zitue-nean, Iruñea eta Lasarte bitar-teko zati guztian aritzeko tren-bidea egina zuen.

Hamabost geltoki eraikita zeuzkan enpresak, 37 zubi eta 66 tunel, horietako bat —Uitzi-koa—, Nafarroako luzeeneta-koa. Laurogeita lau kilometro-ko luzera zeukan burdinbideak, ete garai ortenean bi aldiz; egiten zen bidaia egunero. Horretara-ko 11 lokomotora zeuden, Maf-fei eta Krauss enpresa alema-niarrek egindakoak. Geltoki nagusiak Andoaingoa, Iruñe-koa eta Leitzakoa ziren, eta,

materialarekin zerikusirik ez zuten beste arrazoi batzuenga-tik, Ollokikoa.

Bidaiariak ziren Plazaolaren zamarik usuena, eta garai one-netan bi makina eta sei bagoiko koijboiak egiten zuen ibilbide osoa. Sanferminak zirela eta, hamabi bagoi ere jarri izan zi-ren inoiz. Jendea ezezik, egurra, ganadua eta burdina ere ga-rraiatzen zuen. 1950ean 14 pe-zeta balio zuen Iruñea eta Do-nostia bitarteko bidaiak.

Kontrabandoak ere garrantzi handia izan zuen Plazaolan, eta horregatik, hain zuzen ere, Ollokiko geltokiaren garran-tzia, hona heltzen baitziren ar-dibideak eta kontrabandisten bide guztiak. 36ko gerraren garaian, kasu, Andoainen aurki zitezkeen ogia, patata, babak eta jaki gehienak Plazaolari es-ker helduak ziren Iruñetik eta inguruko herrietatik.

1950. urtean, beherakadaren çantzu garbiak antzematen zi-ren Plazaolan. Aspaldian ez zi-ren inbertsioak egin trenetan, eta materialak egoera penaga-rria zuen. Enpresak 1952an egin zuen ikerketa ekonomi-koaren ondotik ia bi milioi pe-zetako defizita zegoen, eta de-fizita gora zihoan. Zerbitzua hobetzeko proiektua aurkeztu zen orduan, baina gobernuak ez zuen onetsi. Bestalde, 1953ko urrian uholde ikaragarriak izan ziren Nafarroan eta Gipuzkoan, eta kalte handiak sortu zituzten Plazaolari. Enpresak orduan eten egin zuen zerbitzua, eta be-rriro zabalduko zen esperantza galdu ez bazen ere, ez zen ho-rrelakorik gertatu. Zazpi urtez jarraitu zuen trenak Andoain eta Olloki bitarteko bidea egi-ten, egurra garraiatzen, baina Plazaola hilda zegoen ordura-ko. Iratik, Bidasoak eta bestek bide berbera hartuko zuten.

m i

X A K E A N

Iruñeko Hiria xake Torneo itxiko bigarren ihardunaldiko partida, 1994ko abenduaren 28an jokatua.

Jesus De la Villa, 2.490 ELO-koa (Euskal Herria)—Alexander Mozorev i t x , 2 .575 E L O k o a (Errusia).

I .e4,c5; 2.Zf3,e6; 3.d4,d4; 4.Zd4,Zc6; 5.Zc3,d6; 6.Ae3,Zf6; 7.Dd2,Ae7; 8.f3, 0-0; 9.0-0-0,a6; 1 0 . g 4 , Z d 4 ; 1 1 . D d 4 , b 5 ; 1 2 . g 5 , Z d 7 ; 1 3 . h 4 , G b 8 ; 14.Ebl,b4; 15.Ze2,Ab7; 16.h5,a5; I7.g6. Ikus koadroa. Erasoa egite-rakoan, txuriak arinagoak izan di-ra, eta horrek ematen die abantai-la. Beltzen zalantza hauxe da: •peoia jan, eta posizioa erabat ireki, beren kalterako izan daitekeena, edo beste zerbait saiatu.

17...,Af6. Zuhurtasunaren bi-dea aukeratu dute. Baina hemen-dik aurrera, peoi bat gutxiagoz ar i tu b e h a r ! 18 . f7 x a , G f 7 1 9 . D d 6 , D e 8 ; 2 0 . A h 3 , Z f 8 2 1 . Z f 4 , A g 5 ; 2 2 . A c l , e 5 23.Zd5,Acl; 24.Ecl,h6. Presjoa leuntzeko, zaldia oso arriskutsua da eta. 25.Ag4,Eh8; 26.Gh2,Gd8 27.Zc7,Gd6; 28 .Ze8 ,Gdl xa 2 9 . E d 1 , A c 6 ; 3 0 . Z d 6 , G c 7 3 1 . G d 2 , E g 8 ; 3 2 . b 3 , A d 7 3 3 . Z c 4 , A g 4 ; 3 4 . g 4 , Z d 7 3 5 . E e 2 , a 4 ; 3 6 . E f 3 , E f 8 37.Gd5,b3; 38.a-b3,Ee7; 39.Gb5 Beltzek dena defendatu ezinean bigarren peoiaren galera jasan be har dute. 39...,Zc5; 40.Gb4,Ze6 41 . E e 3 , E f 6 ; 4 2 . G b 6 , G a 7 4 3 . b 4 , G a l ; 4 4 . E d 2 , G g l 4 5 . Z e 3 , E e 7 ; 4 6 . c 4 , Z g 5 4 7 . E d 3 , G a l ; 48.Zd5 xa ,Ef7 49.Gb.7 xa,Ef8; 50.Gb8 xa,Ef7 51.Gb7 xa,Ef8; 52.Zc3. Beltzek amore eman zuten. Ateraldian urrunegi joaten utzi zieten txuriei.

Hasteagatik errudun

Lehengoan lagunak etorri zi-tzaizkidan etxera. Argazki eder

baten ostean egongelan ezarri gi-nen partxis partida pa- re bat jo-lasteko asmotan. Bi- koteka jo-lasten genuen: go- rriak eta ho-riak, urdinen eta berdeen aurka. Galtzen zuten haiek, afaria or-dainduko zuten, irabazleek hau-taturiko egun eta leku zehatz ba-

tean. Beraz, hortan hasi ginen arrazoirik gabeko garrasi eta oihu izugarriak boteaz. Lehenengo jokaldietan tentsio handia na-bari zen gure artean; gerora pixkanaka-

pixkanaka gutxituz zihoan. Argi zegoen serio zen zerbait jokoan zegoela eta inork ez zuela hori galtzeko asmorik.

Joko hartan, esperientziadunek irabaz-teko aukera gehienak zituzten, baina beste bikotea (gu) ez ginen makal jolasten hasi, irabazten baizik. Diotenez gehienetan ongi hasten dena, amaieran galtzeko aukera ge-hien dituena da. Nork jakin!

Partida aurretik egin genituen krispeta platerkada beteak laster desagertzen zi-hoazen, hare gramoa erlojuaren beste al-

Oihaneder Indakoetxea (BARAÑAIN)

dera pastzen zen heinean. Baina partida ez zen krispeta platerak bezain laister isuri.

Egongelan ez zen nahikeria besterik arnasten: Denok genuen gure pistola-zo-rroan eskua jarririk, txispoleta bertatik ateratzeko prest: mendebaldeko pelikula zaharren antzera.

Etxetik kanpo zegoen giroa, ez zen ezta gutxiago ere jolasten ari ginen sumendi bero haren parekoa. Kanpoko haizea purua zen, harkaitzetik atera berri den mineral jaioberri baten antzera.

Gauza da ez nuela uste' horren arrisku-tsua eta kaltegarria zenik partxisean ari-

tzea. Ez nuen inoiz uste gauza hain xelebre batengatik horren larri aurkituko nintzenik ere; haur batek beste haur bati jolasteko kromoa lapurtu izan balio bezaba sentitu nintzen partida osoan zehar, lapurra ni izango banintz bezala: partida hasteagatik errudun.

Gure onerako, telefonoak txirrin egin zuen eta oso berandu zela konturatu. Hor-taz, jokaldia bertan behera utzi behar izan genuen.

Eskerrak!

OOOOOOOOOCKX>OOOOOOOOOOOOOOOOOOC^

Ameriketako euskaldunak Galdera: Ameriketatik idazten ari natzaizu. Ez dakit zer gertatzen zaidan baina euskaldunak ikus-tean barrengo zerbait mugitzen zait. Askoz ere erakargarriagoak iruditzen zaizkit nire barrideak baino. Nola azal liteke?

Erantzuna: Ene itsasoaz bestal-deko adiskide maitea. Odola, ho-rixe da. Ez da oso teoria zientifi-koa, baina ez dago beste azalpe-nik. Nola azaldu bertzenaz begi beltzeko Hueskako neska horri gertatu zitzaiona? Jamman ize-neko turkiarra ikustean, haren ohizko lagunak, joan-etorriak, senarra eta botaz, gorantza doan globo batean bailihoan, zama ho-riek bistatik kendu zuela, Jam-man horrekin elkartzeko. Hor ti-ramen etniko bat dago. Gu ez gara

berriak mundu honetan. Beste Jamman izan zen Hueskan duela puska bat, antza. Horrelakotsua da zure kasua. Deskodifikatzen ahal ez dugun informazio aunitz dago gure zainetan. Arrazakeria dei dakioke teoria honi. Baliteke. Nola azaldu bertzenaz euskara-rekin zer ikusirik ez duen pertso-na horren jokaera, bere'seme-ala-bak ikastolara bidaltzean? Odola, oihanaren deia, gure alde basati teluriko menperaezin horrek be-hartzen gaituena. Baliteke Imiri-zaldukoak izatea, edo Inbuluz-ketakoak zure zuhaitz genealogi-koaren zainak.

Galdera: Afaltzearekin batera li-buru bat irakurtzen ari nintzen, Deportivo Alaves 1921-1993, toda una histoña alhiazul de mas de 70

Gu ez gara berriak mundu honetan, eta deskodifikatzen ahal ez dugun informazio

aunitz dago gure zainetan.

años. Halako batean irakurketan erabat murgildurik egonez, esku-muturreko erlojua erantsi nuen. Aho zabalik geratu nintzen. La-neko jendearekin komentatu eta aho batez esaten didate hori kon-tsultatzekoa dela. Larria al da?

Erantzuna: Zure kasua tipiko-ti-pikoa da. Berrogeita hamar urte-ren muga gainditzean, gure orga-nismoan zenbait fenomenu gerta-tzen dira, ahoberoengan batez ere. Lasai, organismoak berak erregu-latzen du horren prozedura, eta puska batera halako ezusteak de-sagertuko dira zure bizitik. Beste fenomenu arrunt bat izaten da bes-teak maiseatzeko gogoa. Halakoe-tan pentsa ezazu Gatsby Handian esaten denaz: 'Norbait maisea-tzeko gogoa duzun bakoitzean, ez ahaztu edozeinek ez dituela izan zuk izan dituzun erreztasunak'.

Galdera: Itzultzaiiea naiz, eta 'Formularios al Juicio verbal del

Automovil' euskeratzen ari nai-zenez geroztik ez nau loak ga-uean hartzen. Zer egin nezake?

Erantzuna: Kontso, noladabilen aste honetan kulturgintza. Egoera larrian zaude, duda izpirik barik. Baina, espero ez duzun halako egunean eta honelako lejkuan zure lana bukatuta izanen da. Dakizu-nez XVIII. mendean euskara Pa-radisuko hizkuntza zela esaten zen. Eta Paradisua dagoela sine-tsiz gero, ez du lanak ematen bes-tea sinesteak. Euskara ez da Para-disuko mintzo bakarra, hori ere esatekoa da. Eta gogoratu, ederta-suna harrapatzeagatik eta esku-ratzeagatik zikinkeria guztiak eskobatzen dituen pertsonak az-kenean galduko duela ederra. Erranak erran, on egin. Aizu, eta jotzen duenak pagatzen duelako horrek beti funtzionatzen al d«? Joan den astean, kontsultatik ate-ratzean...

Nofarkaria

Sine Nomine Uldea Ar.kil-Uharlen iazko maiauean emaniko konlzerlu balean

| ine Nomine Musika Tailerrak urte bukaera ederra eta bikaina izan du. 1993ko urrian Gironan ,zan zen Interprete Berrien Espainiako Lehiaketan lehen saria iaso ondoTen Madnlen V.gon Valladoliden eta Medina del Campon izan dira kantari iW0ea„ sortua, XX mendeko ahots-lanak jotratzen dituen koru honek konposagile gazteen to

franko estreinatu ditu bere bost urteko ibileran. I S gazteen lan - ' • , 1' •

XX. mendeko abesbatza ALBERTO BARANDIARAN / IRUNEA

Euskal Herrian abesbatzak nahi adina, jakina denez, baina gutxi ohiko errepertoriotik ate-ratzen direnak. Euskal autoreak, jakina, eta Barrokoko eta azken mendeotako lanak ohi dira au-keratuenak. Gutxi saiatzen dira mende honetako lanekin, oso ezagunak ez diren partiturekin. Gutxiago mundu honetan urte batzuk besterik ez badute era-maten.

Horietako bakan bat da Sine Nomine Iruñeko Musika Tailerra Taldea. Hogeita zortzi urtetik beheko 18 l agunek osa tu ta , 1990ean hasi zen talde gisa kan-tatzen, Nafarroako Unibertsita-teko urteek pizturiko afizioare-kin jarraitzeko xedez elkartu zi-renean. Hortik aurrera Errenazi-mendua —XV eta XVI. men-deak— eta XX. mendeak izan dira e r r e f e r e n t z i a baka r rak . «Garai konkretu batean sakon-duz gero, koherentzia ematen zaio lanari», azaldu du Cesar Garziarena taldeko kantariak, «jatorr izko izpirituari eusten zaiolako. Oso musika ezberdi-nak kantatzen baldin badituzu, ordea, kontraesanak sortzen di-ra». Pello Ruiz Huizi taldeko zuzendariak dioenez, garai jakin batekin aritzea mugatzailea izan ezezik, aberasgarria ere bada. «Azkenean helburua da musika-gile batek garai jakin batean mu-sika jakin bat zergatik egiteñ

zuen jakitea, eta gero eta gehiago ezagutzen baduzu, orduan eta aberatsagoa egiten zaizu musika hori».

Hiru garai izan ditu lau urte hauetan taldeak. Lehendabizi-koan, batez ere jendeak zituen gustu eta esperientziengatik, bi arlo jorratu ziren bereziki: Ber-pizkundea, batez ere Espainia-koa eta arlo profanoan, eta XX. mendea,- denetar iko eraginak

hartuz^ Bigarren garaia lehiaketa batek eragin zuen, Interprete Gazteen Espainiako Lehiaketak, hain zuzen ere. Hori prestatzeko ahotsak landu behar izan zituen taldeak, laguntza instrumentalik gabe, eta XX. mendea jorratu zen bereziki.

Gaur egun hirugarren garaian daudela esan daiteke. Organoak, Jose Luis Etxetxipia organo jo-learen partaidetzarekin, prota-

gonismo handia eskuratu du, eta errepertorioa franko aldatu da. Frantzian, Alemanian eta Inga-laterran sortutako obrak lantzen ditu taldeak, nahiz eta aurreran-tzean Espainiakoak ere jorratu nahi dituzten.

Taldeko par ta ide gehienek badituzte ikasketa musikalak, eta horietako bi —Pello Ruiz zu-zendaria eta Jose Luis Etxetxipia organo jolea— musikari profe-

sionalak dira. Baina, ezer baino lehen, lagun talde bat da Sine Nomine tailerra. Eta demokrati-koa, azpimarratu dutenez. «Ez genuen izan nahi ohiko zuzen-dari eta ohiko talde baten irudia, eta lanak aukeratzerakoan, de-nen artean eztabaidatzen dugu». Horrela, bakoitzak aurkezten di-tu hurrengo sasoian kantatu nahi dituen lanak, eta norberak de-fenditzen ditu. Kontuan harturik taldean bertan badaudela kon-posagileak, aukera ez ohi da iza-ten oso zaila. Halaber, kantatze-ko tokiak aukeratzerakoan denen artean hartzen dira erabakiak.

TALDEA Ez da XX. TONAUTATEAREN m e n d e a

— — a h o t s -musikari dagokionez—, garairik ezagunena, are gutxiago uler-tuena. Tonalitatearen eta atonali-tatearen arteko eztabaidak mar-katuta, abangoardismoak nagu-

; z genuen nahi ohiko taldearen eta ohiko zuzendariaren irudia izatea, eta ia-nak aukeratzerako-an denen artean ez-tabaidatzen dugu».

ero eta gehiago animatzen ari gara abangoardiarekin, eta lanak sakonki ezagutzen ditugun neurrian, kantatzeko gogorra zirudiena atsegina egiten zai-gu».

sitasun osoa izan du azken urteo-tako produkzioan, eta jendearen gustuaren eta egiten.denaren ar-teko hausturak hor jarraitzen du, ixteke. Eztabaida horretan sar-tzen ez badira ere, tonalitatearen

, bidea hartu du taldeak, geroan • aldatuko dutela ukatzen ez ba-

dute ere. «1910ean egin zen le-hen lan dodekafonikoa», azaldu du Pello Ruizek, «eta oraindik burrunbaren hotsa da guretzat. Hala ere, gero eta gehiago ani-matzen ari gara, eta lan hauek sakonki ezagutzen ditugun neu-rrian, entzuteko oso gogorra zi-rudiena gero eta ulergarriagoa egiten zaigu. Azkenean gustatu egiten zaizu eta».

Honek galdera eta duda franko sortzen ditu kantatu behar denari buruz, baina gero eta gehiago ahalegintzen ari dira gaur egun-go lanak, abangoardistak izanik ere, kontzertuetan sartzen. «As-kotan, kontzertu baterako dei-tzen digutenean gauza atseginak abesteko esaten digute> eta eus-kal lanak kantatzen ditugu, baina gero eta gehiago sartzen ditugu gauza berriak, jendeak ohitura har dezan. Ez badute inoiz entzu-ten, inoiz ez dute jakingo».

Sariari esker A B. / IRUNEA

• 1993ko urrian Gironan (Ka-talunia) irabazi zuten Interprete Gazteen Espainiako Lehiaketak ate franko zabaldu dizkio Sine Nomine taldeari, eta horren on-dotik—saria Espainia osoan ha-mar kontzertuak izanik—, soilik iazko urria eta abendua bitarte, Madrilgo Auditorio Naziona-lean, Medina del Campon (Bur-gos), Valladoliden eta Vigon (Galizia) abesteko parada izan dute. Bukaera ederra, baina ge-hiegizkoa. Hori dela eta, apirila bitarte kontzertu gehiago ez du-tela emango erabaki dute tal-dean, lan berriak landu eta jorra-tzeko.

Kontzertuak izaten dira talde baten kezkarik handienetakoa, eta honetan ez da salbuespena. Hasieratik haiek hartu zuten kontzertuak antolatzeko ardura, baina kezka ez zen falta izan. «Hasieran kezkati geunden kan-tatzeko tokiak izango ote^geni-tuen eta, baina berehala hasi gi-nen gure lanaz eta gure entsaioez arduratzen. Lan ona eta interes-garria egiten baldin baduzu, lasai konpontzen da dena, berehala deitzen dizutelako». Gironan emandako kontzertuaren ondo-tik, segituan heldu dira deiak. Aurten Pragan egingo den iehia-keta batera joateko lanean ari dira dagoeneko. .

Bitartean Nafar Ateneoan eta

I r u ñ e k o J a s o k u n d e E l i z a n —bertan egiten dituzte saioak— izan dute laguntzarik handiena. Kexu dira, ordea, Iruñeko Uda-lak dirulaguntzak eskuratzeko jarrl dizkien trabengatik. «Uda-lak badu harremana talde guz-tiekin urtean zehar bost kontzer-tu egi teko, eta horren truke 50.000 pezeta ordaintzen ditu kontzertuko. Guri, ordea, bi es-kaintzen dizkigute, eta 40.000 pezeta ordainduta. Lehen urtean lehen urtea zela, bigarrenean bi-garrena zela, eta hirugarrenean... Azkenean hautsi egin dugu-hi-tzarmena, eta esan genien dirua beste lalde bati emateko baina, hala ere, sartu digute gure kon-tuan!».

«Betidanik izan naiz Oskorri-zalea»! EDURNE ELIZONDO / IRUNEA

Josu Salbide musikari nafa-rra Oskorri taldeko kide berria da. Oskorri 'Katuen testamen-tua' ikuskizuna prestatzen ari zenean sartu zen Josu Salbide taldean eta ikuskizun honekin eman ditu bere lehen pausoak ibilbide berrian. Oskorrik hil honen 21ean taularatu zuen 'Katuen testamentua' Iruñeko Anaitasuna kiroldegian eta ikuskizunarekin batera, talde-ko kide berria ofizialki aur-keztu zuen Natxo de Felipek Iruñean, egun batzuk lehena-go."

Antzematen zaio Josu Sal-bideri bere bizitzako gogorik handienetakoa bete duela. Minxoriak taldearekin lau urte jotzen aritu ondoren, azkenean bere arloan punta-puntako tal-dean sartu da, betidanik mi-restutako taldean, hain zuzen ere.

Berak azaldu duenez, La-purdiko taldea utzi zuen garai berean musikalari berria behar zuten Bizkaikoek, eta Natxo de Felipek hots egin zion or-duan. Salbidek berehala onar-tu, berak jotzen dituen instru-mentu berberak menperatzen zituenik behar zutela eta. Gai-nera, amoldatzeko garai ederra izan du 'Katuen testamendua-rekin' —Kepa Junkera trikiti-laria eta Kukubiltxoko erral-doiekin egin duten ikuskizu-narekin—, eta orain hasiko duten ohiko girarako erabat egokituta egongo dela uste du nafarrak.

EGUNKARiA.— Nola sartu za-ra Oskorri taldean? JOSU SALBIDE.— Oskorrira ailegatu baino lehen Iparral-deko Minxoriak taldean jotzen nuen nik. AlbOka, txirula, flauta jotzen nituen. Lau urte eman ditut Minxoriak taldea-rekin baina, azkenean, bana-tzea erabaki. genuen. Garai hartan Oskorri utzi egin behar zuen taldeko kideetariko ba-tek, nik jotzen ditudan musika tresna berberak jotzen zitue-nak, hain zuzen ere. Natxo de Felipek nire lana ezagutzen zuen eta dei egin zidan, Osko-rri taldean sartzea proposatuz. Zalantzarik gabe eta pozaren

Josu Salbide, Oskorrirekin Iruñean. JOXE LACALLE

pozez baietz erran nion Na-txori. E G U N K A-RIA.— Osko-rrin denbora gutxi badara-mazu ere, no-lakoa izan da orain ar teko esperientzia? S A L B I D E . — Oso'polita eta pozgarria, ni betidanik izan bainaiz Oskorri-zale porroka-tua. Taldean sartu nintzenean 'Katuen testamentua' ia prest zegoen eta grabatzea baino ez zen gelditzen. Diskoa grabatu bezain laster ikuskizuna kalera atera genuen eta herriz herri ibili gara 'Katuen testamen-tua' hainbat lekutan plazara-tuz. Hauxe izan da nire lehen lana eta oso berezia izan da, haurrak izan baititugu ikusle batez ere. Baina erran beharra dago oso ikusle talde aparta

«Lau urte eman ditut Minxoriak

taldearekin, baina azkenean

banatzea erabaki genuen».

osatzen dutela haurrok. Ho-n e t a z g a i n udan ere, 'Ka-tuen testamen-tua» denboral-d i t x o b a t e z b a z t e r t u e ta o h i z k o kon-tzertuak eskai-ni ditugu. Au-kera izaugarria izan da niretzat

taldean sartu ahal izatea eta orain arteko ibilbidea, 'Katuen testamentua' ikuskizunarekin egin dudana hain zuzen ere, oso aberatsa eta polita izan da. Etapa berri bati ekin diot Min-xoriak utzi ondoren. EGUNKARIA.— Oskorri-zalea betidanik izan zarela aipatu duzu. Oso ezberdina al da tal-dea barrutik ikusita? SALBIDE.— Egia erran, bai. Oskorri taldeaz nuen irudia erabat aldatu zait. Orain dela urte batzuk ez nuke inolaz ere

sinistuko egunen batean Os-korriko kidea izango nintzela. Gainera, Oskorriren musika-ren inguruan halako mistizis-nioa eraikita nuen eta sineste-zinezko ametsa zen niretzat taldeko kidea izatea. Gaur egun, ordea, barruan egonda, gauzak beste era batera ikusten ditut eta uste baino errazagoa da dena. Azken finean, talde barruko dinamika ez da hain ezberdina eta oso gustora nago nire lankide berriekin. EGUNKARIA.— Zer moduz konpontzen zara taldeko gai-nontzeko kideekin? SALBIDE.— Oso ongi, ez dut inolako arazorik izan taldeko gainontzeko kideekin bat egi-teko. Gainera, Oskorrik behar zituen musika tresnak jotzen • ditut nik, beraz, erabateko adostasuna lortu dugu. Natxo, Anton, Vicente, guztiekin oso , ongi moldatzen naiz. Oso ga-rrantzitsua izan da niretzat be-tidanik maite izan dudan talde bateko kidea izatea. EGUNKARIA.—Zure ustez, zer dela-eta lortu du Oskorrik hainbesteko arrakasta? SALBIDE.— Oskorriren sus-traiak betidanik izan dira folk musikarenak baina beste mu-sika tresnen tantak ere gehitu dizkio bere lanari, hau da, txi-rula, alboka, gaita edo flautaz gain, kitarra elektrikoa ere erabili du Oskorrik, besteak beste, bere musika osatzeko. Nahasketa honen emaitza izan da Oskorriren adierazle den musika. Berean, Euskal Herri-

. ko talderik garrantzitsuerieta-rikoa da, zalantza izpirik gabe. EGUNKARIA.— 'Katuen testa-mentua' herriz herri taulara-tzeaz gain, disko berria presta-tzeari ekin diozue. SALBIDE.— Bai. Martxoa in-guruan grabatzeko asmoa du-gu. Abesti ugari bildu ditugu eta orain diskoa osatuko dute-nak aukeratu behar ditugu. Eta ez da lan erraza izango, bi dis-ko berri kaleratzeko materiala badugu eta. Tinbre eta instru-mento berriak sartuko ditugu baina hoberena, diska grabatu eta entzutea izango da. Poliki baina zuzen ibili nahi dugu lan berri honekin. Ziurrenik uda bezperan kalean egongo da.

Jon Salbide /

O S K O R R I K O M U S I K A L A R I A

Lau urte Minxoriak-ekin

Josu Salbide iruindarra da

eta musikazale galanta. Al-

boka, txirula, flauta eta beste

hainbeste musika tresna jo-

tzen ditu eta plazarik plaza

ibili da bere gaitasuna eraku-

tsiz. Lau urte eman ditu Min-

xoriak taldean eta gainontze-

ko kideekin batera Euskal He-

rri osoan zehar jai guztietako

giroa alaitu du. Baina Min-

xoriak-en ibilbidea portura ai-

legatu da eta Oskorri izeneko

untzi berrian itsasoratu da Jo-

su Salbide orain. Belauntziak

zabal-zabalik ditu eta Osko- .

rriren disko berriarekin, itsaso

guztiak zeharkatzeko prest

agertu da musikari nafarra.