8
Saskibaloia San Felix Ikastetxea GORPUTZ HEZKUNTZA IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013 4. GAIA: SASKIBALOIA Ikaslearen izen abizenak: Kurtsoa: DBH 3 Hiruhilabetea: 2 Data: 1.- SARRERA. Historia Saskibaloia Estatu Batuetan jaio zen 1891 urtearen amaieran, Massachussetseko Springfield hirian eta apaiz luteranoa izan zen jokoaren sortzailea, bere helburua bere ikasleek neguan ezin zutenez futbola eta beisbola praktikatu eta horren ondorioz zuten forma fisikoa ez galtzeko asmatu zuen saskibaloi jokoa. Hasiera batean, kirol honek izan zituen lehenbiziko arauak hauexek izan ziren: 1. Baloia arerioaren saskian sartu behar zen. 2. Korrika egin behar zen baloia "erretenitu" gabe. 3. Ezin zen arerioa lurreratu. Historiaren bilakaera 1891 Springfielden jaio zen James Naismithen eskutik. 1892 Joko honen lehenbiziko 13 arauak argitaratzen dira. 1893 Lehenbiziko burdinazko uztaiak jartzen dira soka gurutzatuez osaturiko sareekin. 1896 Estatu Batuetako lehenbiziko txapelketa federala burutzen da. 1904 San Louiseko Olynpiadetan agertzen da erakusketa joko bezala. Estatu Batuetako Buffalo Germans taldeak irabazten du, talde honetako partaide gehienak germaniarren oinordekoak dira. 1927 Harlem Globertrotters taldea sortu zen. Andrea Doce Nicolas 1

4 gaia saskibaloia

Embed Size (px)

Citation preview

Saskibaloia

San Felix Ikastetxea GORPUTZ HEZKUNTZA

IRAKASLEA: Andrea Doce Nicolás 2012/2013

4. GAIA: SASKIBALOIA

Ikaslearen izen abizenak:Kurtsoa: DBH 3 Hiruhilabetea: 2 Data:

1.- SARRERA. Historia

Saskibaloia Estatu Batuetan jaio zen 1891 urtearen amaieran, Massachussetseko Springfield hirian eta apaiz luteranoa izan zen jokoaren sortzailea, bere helburua bere ikasleek neguan ezin zutenez futbola eta beisbola praktikatu eta horren ondorioz zuten forma fisikoa ez galtzeko asmatu zuen saskibaloi jokoa.

Hasiera batean, kirol honek izan zituen lehenbiziko arauak hauexek izan ziren:

1. Baloia arerioaren saskian sartu behar zen.2. Korrika egin behar zen baloia "erretenitu" gabe.3. Ezin zen arerioa lurreratu.

Historiaren bilakaera

1891 Springfielden jaio zen James Naismithen eskutik.

1892 Joko honen lehenbiziko 13 arauak argitaratzen dira.

1893 Lehenbiziko burdinazko uztaiak jartzen dira soka gurutzatuez osaturiko sareekin.

1896 Estatu Batuetako lehenbiziko txapelketa federala burutzen da.

1904 San Louiseko Olynpiadetan agertzen da erakusketa joko bezala. Estatu Batuetako Buffalo Germans taldeak irabazten du, talde honetako partaide gehienak germaniarren oinordekoak dira.

1927 Harlem Globertrotters taldea sortu zen.

1928 Amsterdamen agertzen da saskibaloia lehen aldiz Joko Olinpikoetako joko erakusgarri gisara.

1936 Ofizialki Joko Olinpiko bezala onartzen da Berlineko jokoetan baina mutilen artekoa bakarrik. Irabazlea EEUUko taldea izan zen irabazlea, Kanadiari 18 – 9 irabazi zion.

1940 Telebistaz lehen partida ematen da EEUU

Espainia mailan 1936´an, Espainiako Federazioa sortzearekin batera hasten da saskibaloiaren praktika eta hiru urteko epean 565 jokalari lizentzia tramitatzen dira 55 taldetako jokalarientzat

1983 ACB sortzen da.

1989 Profesionaltasuna NBA eta Zaletasunaren FIFA arteko berezitasuna gainditzen da.

Andrea Doce Nicolas 1

Saskibaloia

Gaur egun saskibaloia futbolaren atzetik rankinean bigarren tokian aurkitzen den kirola da.

2.- OINARRIZKO ARAUAK

Jolasteko eremua: Jolasteko eremuak 28 m luze eta 15 m zabal neurtzen du. Bertan erdiko marra eta zirkulua marrazten dira, baita bonbila bezala ezagutzen den eremua eta 6,25 metrorako marra.

Baloia: Bere azalera kautxuzkoa gai sintetikoarekin eginikoa da.. Bere tamaina eta pisua aldakorra kirolarien adina eta sexuaren arabera. Senior mailan baloiak 600 eta 650 gramoen tarteko pisua du eta bere perimetroa 75 eta 78 zentimetroen tartekoa.

Kanasta: Taula eta bertatik eskegita dagoen uztai batekin dago osatua. Uztaia 3,05 metrotako altuerara dago kokatuta eta 45 zentimetrotako diametroa. Taulak 180x120 neurria du.

Puntuaketa: Baloia saskiratzean puntuatzen da. Saskiratze guztiek ez dute balio berdina. Jaurtiketa libre bat saskiratzen denean, falta bat gertatu eta gero, puntu 1 balio du. Jolasean saskiratzen bada eta hiruko marratik saskirantz dagoen eremutik 2 puntu balio du, eta marra honetatik kanpora lortzen bada 3 puntu balio du.

Andrea Doce Nicolas 2

Saskibaloia

Baloia jokatzeko erak: Baloia eskuarekin erabili behar da, ukabilkadak edo ostikadak ematea debekatuta egonik.

Jokalariak: Bost jokalaridun bi talde lehiatzen dira. Jokalari hauek edozein unean izan daitezke aldatuak, hori bai aldaketa eremutik ateratzen ba dira eta ordezkatua izango den jolas eremutik kanpo badago.

Arerioekin harremanak: Ezin zaio baloia duen arerio bati ukitu, jo edo bultzatu mugimenduan gauden bitartean. Baina ni geldirik banago defentsan eta aurkaria nirekin talka egiten badu berari egotziko zaio falta erasoan.

3.- OINARRIZKO ZIGORRAK

Baloiaren erabilera ezegokiak zigor batzuk sortarazten ditu:

1. Urratsak: Ezin dira bi pauso baino gehiago eman baloiarekin boterik eman gabe.

2. Bikoitzak: Baloiarekin boteak eman eta gero bi eskuekin hartzen bada gero ezin izango dugu berriro boteak ematen hasi.

3. Jokoz atzera: Baloia duen talde batek hau beste taldearen eremura pasatzen badu, ezin izango du berriro bere eremura bidali.

Denborarekin zerikusia duten zigorrak ere badira:

1. 24 segundoen araua: Talde batek ezin du 24 segundo baino gehiago eman baloiarekin hau uztaira bota gabe.

2. 5 segundoen araua: Jokalari batek ezin izango du baloiaren jabegoa manten 5 segundoren epea baino gehiagoan ez ba du boterik ematen edo ez badu baloia pasatzen edo jaurtitzen.

3. 8 segundoen araua: talde batek 8 segundo igaro baino lehenago pasa beharko du baloia erdiko marratik arerioen esparruan kokatuz.

4. 3 segundo eremuan: Erasoan dagoen jokalari batek ezin izango da egon 3 segundo baino gehiago arerioen eremuan baloia eskuratu gabe edo bere taldekideek jaurtiketarik egin gabe.

Defentsarekin zerikusia duten zigorrak:

1. Jaurtiketa faltak: Jokalari bat jaurtitzen ari denean bultzatu, ukitu edota bere lekutik mugitzen badugu jaurtiketa falta izango da. Kasu honetan jaurtiketaren balioaren arabera eta egiten ari zen jaurtiketa sartzen den edo ez kontuan izanik jaurtiketa libreko marrara joko du 1, 2 edo 3 jaurtiketa egitera.

2. Aldaka faltak, kolpatze eta bultzatze faltak: Jokalari bat baloiarekin doala edo ez doalarik bultzatu, eskuarekin jo edota gure aldaka- hankekin oztopatzen badugu, falta izango da. Kasu honetan falta hiruko marratik kanpo gertatu bada, baloia bandatik aterako du falta jaso duen taldeak, eta aldiz falta hiruko marraren barruan gertatu bada, hondoko marratik aterako du.

Erasoarekin zerikusia duten zigorrak:

Andrea Doce Nicolas 3

Saskibaloia

1. Baloidun jokalaria oinak geldi dituen jokalari batengana indarrez joan eta bere bularrean ematen badio hau desplazatuz, erasoko falta izango da. Kasu honetan talde defendatzaileak baloia berreskuratuko du.

2. Baloidun eta baloi gabeko jokalariak bere besoarekin defentsa inguratu, heldu edo bultzatzen badu ere, erasoko falta izango da.

4.- OINARRIZKO POSIZIOAK

Saskibaloiko jokalariak espezializatuta daude, trebetasuna, taktika eta teknikaren arabera mota askotako jokalariak daude:

Oinarria : Boteak ematen trebeena da, pasean eta tiroan, pilota bere zelaitatik atera eta jokaldia hasteko arduraduna da.

Eskolta : Oinarria estaltzen duen eta hegalekoak bikoizten duen arduraduna da, oinarriaren ezaugarri berdinak dauzka.

Hegalekoa : Oso teknika ona dauka banaka eta kanpoko tiro hoberena botatzen du, pibotari pilotaz hornitzea ohituta daude.

Pibota : Hoberen daukan beso-luzera da, barruko tiroa eta saskirako sartzeak menderatu behar ditu, eta pibot teknika ere.

5.- ZEINTZUK DIRA OINARRIZKO EKINTZAK?

1. Botea: Eskuarekin jokalariek kolpe txikiak ematen dituzte lurraren kontra, eta horrela joaten dira zelaiaren leku batetik bestera.

a. Aurrerapen botea: Aurkariaren saskirantz azkar joateko erabiltzen da.

2. Pasea: Teknika hau pilota mugitzeko boterik eman gabe erabiltzen da. Mota askotako paseak daude:

a. Bularreko pasea: Baloia zure bularretik lagunaren bularrera bidaltzea.

b. Pase pikatua: Hasieran bezala, baina bote bat emanez.

c. Pasea buru gainetik: Bi eskuekin egiten da eta buru gainetik.

3. Tiroa: Teknika hau jokalari batek baloia saskian sartzeko erabiltzen da, mota asko daude baloia saskian sartzeko:

a. Oinarrizko tiroa: Baloia bi eskuekin hartzen da eta batekin botatzen da.

Andrea Doce Nicolas 4

Saskibaloia

b. Jaurtiketa librea: Hau gertatzen da falta pertsonal baten ostean.

c. Matea: Saskibaloiaren tiro ikusgarriena da, bakarrik profesionalek egiten dute,

nolabaiteko altuera izan behar da hau egiteko.

d. Kakoa: Tiro hau egiteko besoa zabalduta profilez egiten da.

e. Pibota: Oin baten gainean giro eginez , baina altzatu gabe.

f. Suspentzioan: Salto egin eta jeisten hazten garenean egindako tiroa.

4. Sarrera: Saskira hurbiltzeko eta jaurtitzeko oinarrizko ekintza da. Saskira hurbiltzeko

eskualdearen arabera modu batera edo bestera egingo dugu.

1. Eskumatik sartuz gero: Baloia eskuekin hartuko dugu eskumako oina lurrean

"apoiatzen" denean. Gero ezkerreko oina etorriko da, zeinek gorazko inpultso batekin

gorputza gorantz egiten lagunduko duen.

2. Ezkerretik sartuz gero: Baloia eskuekin hartuko dugu ezkerreko oina lurrean

"apoiatzen" denean. Jarraian eskumako oinak gorantz inpultsatuko gaitu.

Andrea Doce Nicolas 5

Saskibaloia

3. Lehenengo pausua luzea izango da bi arrazoiengatik: bata, arerioa atzean uzteko eta

espazio gehiago izateko. Bigarren pausua ordea, askoz ere laburragoa izango da, izan

ere, inpultsoa bilatzen gaudelako eta gorantz joan nahi dugulako, saskitik ahalik eta

hurbilen baloia uzteko.

4. Jaurtitzen duen eskuaren hanka berdina tolestuta doa

5. Baloiari gogor eusten diogu eta babesten dugu.

6. Modu desberdinetan jaurti dezakezu saskira:

o "Bandeja" : Eskua baloiaren azpian jartzen da, eta hatzamarretako hatzek saskira begira baloia suabe uzten dugu, bai uztailan edota taulan. Beste eskuak baloia babesten du.

o Tiro normal: Jaurtiketaren mekanika berdina. Ohikoena taulara botatzea da eskumuturreko kolpe batekin. Ez ahaztu baloia babesteaz.

Andrea Doce Nicolas 6