20
ETIDANIK DA EZAGUNA EUSKAL HERRIAN ARTALDEAK LARREZ ALDATZEA UDAN ETA NEGUAN.ZESTOAN ERE, MAIATZAREN HASIERAN,ARALARREKO EDO IZARRAITZEKO LARREETARA JOATEN DIRA ARTZAIN BAT EDO BESTE, ELURRA GAILURRETAN URTU ETA LARREA HASTEN DENEAN.BAINA MENDI PUNTAK ZURITZEN HASTERAKO BEHE LARREETARA EKARTZEN DUTE BERRIRO ARTALDEA.INAZIO ARMENDARIZ ZALDIBIARRA ARALARREN,GANBOAKO MAGALETAN, BIZI OHI DA UDAN BERE ARDIEKIN ETA NEGUAN HONA ETORTZEN DA,ARROA ALDERA. ARROAKO ARTZAINA IZENEZ EZAGUTZEN DUGU GUK HEMEN.AZKEN NOMADA HORIEN IBILALDIAK EZAGUTU NAHIAN EGUN BATERAKO ARTZAIN IZAN GARA, ETA INAZIOREKIN BATERA, HEMENDIK ARALARRERAKO BIDEA EGIN DUGU. B 06 orrialdean jarraitzen du 2005/05 51

51 - 2005 maiatza

Embed Size (px)

DESCRIPTION

deskribapena

Citation preview

Page 1: 51 - 2005 maiatza

ETIDANIK DA EZAGUNA

EUSKAL HERRIAN ARTALDEAK LARREZ ALDATZEA UDAN ETA

NEGUAN. ZESTOAN ERE, MAIATZAREN HASIERAN, ARALARREKO

EDO IZARRAITZEKO LARREETARA JOATEN DIRA ARTZAIN BAT

EDO BESTE, ELURRA GAILURRETAN URTU ETA LARREA HASTEN

DENEAN. BAINA MENDI PUNTAK ZURITZEN HASTERAKO BEHE

LARREETARA EKARTZEN DUTE BERRIRO ARTALDEA. INAZIO

ARMENDARIZ ZALDIBIARRA ARALARREN, GANBOAKO

MAGALETAN, BIZI OHI DA UDAN BERE ARDIEKIN ETA NEGUAN

HONA ETORTZEN DA, ARROA ALDERA. ARROAKO ARTZAINA

IZENEZ EZAGUTZEN DUGU GUK HEMEN. AZKEN NOMADA HORIEN

IBILALDIAK EZAGUTU NAHIAN EGUN BATERAKO ARTZAIN IZAN

GARA, ETA INAZIOREKIN BATERA, HEMENDIK ARALARRERAKO

BIDEA EGIN DUGU.

B

06 orrialdean jarraitzen du

22000055//0055 5511

Page 2: 51 - 2005 maiatza

E G U N E R OJASO NAH I BADUZUDE ITU 943 1 4 7 1 2 3EDOBEZERO ARRETARA943 304 346

Erizain laguntzaileaERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

OOssaassuunn ffaammiilliiaa.. AA--DD eerreedduueettaannTTIITTUULLAAZZIIOOAA:: EErriizzaaiinnttzzaakkoo llaagguunnttzzaaiillee--tteekknniikkaarriiaa..

IIRRAAUUPPEENNAA:: 11..440000 oorrdduu ((iikkaassttuurrttee bbaatt eettaa eerrddii)),, llaanntteeggiieettaanneeggiitteenn ddeenn pprreessttaakkuunnttzzaa bbaarrnnee ((440000 oorrdduu))..

LLAANNBBIIDDEE EETTOORRKKIIZZUUNNAAKK::-- OOssppiittaalleekkoo eerriizzaaiinn llaagguunnttzzaaiilleeaa-- LLeehheenn aarrttaappeenneettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaa-- KKoonnttssuullttaa pprriibbaattuueettaann-- HHoorrttzz--kklliinniikkeettaakkoo llaagguunnttzzaaiilleeaa-- ZZaahhaarrrreenn eeggooiittzzeettaann-- GGaaiixxooeenn zzaaiinnttzzaa

JJ..MM..IIppaarrrraaggiirrrree BB..HH..IISSaannttaa BBaarrbbaarraa BBiiddeeaa zz//gg2200770000UUrrrreettxxuuTTeelleeffoonnooaa//FFaaxxaa:: 994433 772211 441133 -- 994433 772211 440033ee--ppoossttaa:: jjmmiippaarrrraaggiirrrree@@eedduunneett..eesswwwwww..iibbddiinntteerrnneett..ccoomm//iippaarrrraaggiirrrree

AAUURRRREEMMAATTRRIIKKUULLAA:: EEkkaaiinnaarreenn 11eettiikk 88rraa ((bbiiaakk bbaarrnnee))MMAATTRRIIKKUULLAA EEGGIITTEEKKOO EEPPEEAA::EEkkaaiinnaarreenn 3300eettiikk uuzzttaaiillaarreenn 66rraa ((bbiiaakk bbaarrnnee))

Page 3: 51 - 2005 maiatza

AA TT AA RR II KK OO AA .. Lo aurreko momentua maite dut. Erdi-lo egitendiren amets horiek gustuko ditut, desio irrealak. Baina, ametsak bizitzaren orekaomen dira, eta gainera, itxaropena bizitzeko zutabe ere badira. Estresa dela eta, ametsak baino gehiago, deskantsatzeko beharragatik maite dutmomentu hori. Izan ere, azkenaldian egunak dituenak baino ordu gehiago beharditut egin beharrekoak egiteko; amestu ere, egiteko utzi dudanarekin egiten dut.Hamazazpi mila kontu buruan eta egunaren bukaerarako belarrietatik txinpar-tak ateratzen zaizkit… Eta horrela nola irtengo naiz ba kalera? Itxura horrekinlotsatu egiten naiz! Hortaz, denbora librea asteburuan bakarrik izaten dut (horere, larri), astegunak ostiral, larunbat eta igandera begira pasatzen ditut, noiz ai-legatuko zain; eta asteburuak di-da pasa-tzen dira, pasatu, besterik gabe. Baina, herriko festak beste kontu bat di-ra. Santakutzak bai izan direla, niretzatbehinik behin, parentesia. Eta Danboli-nen 50. alea zela eta antolatutako talo-jana eta kantu kontuak-eta ondo atera-tzea niretzat oso pozgarria izan da. Bel-durra nuen egia esan. Apirilaren 30ean,hurrengo eguneko eguraldia beste kezka-rik ez nuen, nire ezkontza bezpera balitzbezala; zestoarrak kantuan jartzeko ideiaoso adoretsua iruditzen hasi zitzaidan,batez ere, bigarren entseguan sei lagunbildu ginenean, erdiak Danbolinekoak.Talde batean parte hartzeak ardurak(adibidez, atarikoa egiteko nobatada) etapozak ematen ditu; eta parrandak. Eta gauza asko ikasten dira; adibidez, Marga-rik pino (alegia, buruz behera jartzea) egiten duela ordu batzuetatik aurrera ta-bernatan (bataz beste, 8 bat pino tabernako). Bestela ere, parrandak oso aberas-garriak dira, lagun berriak egiten dira, eta tarteka, laguntza behar duzun aitza-kian etxeraino gertu-gertutik babesten zaituztenak. Eta jaiak ez dira amets irrealak, bizitzako plazer txikiak baizik, ezta? Eta plazertxiki horiek dira bizitzen laguntzen dutenak.

arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Gurutze z/g. 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 e-mail: [email protected]

danbo l in : Jone Bergara, Edurne Korta, Olaia Salegi, Manuel Arregi, Jon Artano, Nagore Telleria, Urko Canseco, Miguel Santamaría, Margari Eizagirre, Joxeba Larrañaga,

Onintza Irureta, Alazne Olaizola, Naiara Exposito, Maria Antonia Artano d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristi

i npr imateg ia : Gertu (Oñati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

Mari Anton ia Ar tano

34 6 10 12 1416 18 19 II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

AA ZZ KK EE NN NN OO MM AA DD AA KK

SS EE MM EE KK UU TT TT UU NN AA

AA GG EE NN DD AA

PP OO RR RR UU SS AA LL DD AA

HH EE RR RR II KK OO BB AA ZZ TT EE RR RR EE TT AA NN

JJ AA RR DD UU NN II AA NNII TT ZZ II AA RR LL AA RR RR AA ÑÑ AA GG AA

DD AA NN BB OO LL II NN ZZ UU LL OOKK AA LL EE // BB AA LL EE

Page 4: 51 - 2005 maiatza

enb idoa I .

Polemikak sarritan antzuak iza-ten badira ere, Danbolinen az-keneko alean Fernando Arza-

lluzek Iretako monumentu faxistareneraisketaren inguruan azaldu zuenikuspegiari beste ikuspegi bat aldera-tu nahi nioke. Fernandok, aipatumonumentua botatzea kritikatu egi-ten zuen, ekintza hori zerbait isola-tua izan balitz bezala, eta nire ustezgertatua testuinguru zehatz bateankokatu behar da.

Izan ere, azken urteetan, frankis-mo garaian irabazleen omenez erai-kitako ikur faxistak deuseztatzekoekimen herrikoi ezberdinak burutubaitira Euskal Herrian zehar. Ekime-nok sinbolikoak badira ere, memo-ria historikoaren berreskurapenera-ko ariketa gisa ulertzen ditut nik.Urte beltz haietan, altxatu faxistensarraskietan desagertu eta hildakoe-

kiko, geroztik gure herrianegon den amnesia kolektiboa-ri aurre egiteko, helburuz bu-ruturiko ekimenak.

Monumentu eta ikur faxis-tez gain, herri hau eta herrihonen nortasun ikurrak sun-tsitzen saiatu zirenen izen etaabizenez beteak egon dira ur-te luzeetan gure herriko kale-ak. Bitartean, faxistek erailda-ko milaka eta milaka gudari abertzale ahanzturak ezezagun bihurtu ditu, euren gorpuz-kinak non diren ere ez dakigu, ez dute hilobirik, ez monumenturik, ezdeus bihurtudira. Etxean inoiz entzuna dut Urola ibaiaz bestalde faxistek hainbat gizaseme fusilatueta bertan lurperatu zituztela; haien hezurrak ez dira urrun baina non dira haien izenabizenak?

Ez al da paradoxa, gainera? Espainiako auzitegiek Txile eta Argentinako arduradunmilitarrak genozidioa leporatu eta epaitzea, eta bertako diktadura militarra salatu ezeta bizirik dauden orduko erantzuleak eta horien oinordeko politikoak gaur egun agin-

tari demokratak izatea? Gure gudari desagertuekiko oroimena ez al da nahikoa arrazoi, inguruan ditugun ikur fa-

xistak deuseztatzeko? Konparazioak gorrotagarriak diren arren, zergatik da orain Toribio Al-tzaga Hiribidea duela gutxi arte Avenida del Generalisimo Franco zena? Hildako faxistek badu-te Valle de los Caídos bat, euren "bataila heroikoak" loriatzeko, Espainiako lurrean bere ga-raian botere publikotik eraiki eta gaur mantendua.

Oroimena izan dadila gure erorien harana, irabazleen historiak ezartzen duen amnesiakgure herriaren egia betirako jan ez dezan. Bejondeiela Iretako eraikin faxista bota duten ma-txinoei. Eta lasai Fernando, konparazioak maiz gorrotagarriak ez ezik mingarriak izan arren,biharkoek ez ditek beste horien oroitarririk txikituko eta.

55 urteedukiko dituteta ez dakitba... Ikustennaiz pare batumeren aita,eta jubilatzekoirrikatzen. Etasasoi pixka batbaldin badau-kat, ba, gustu-ra!

Jon Lizaso

35 urte

Ez dakit, he-mendik hogei ur-tetara, ez dakitedo zahartxo batizango naizenmendi punta ba-tean galduta edoagian ez naizexistitzen hemen-dik hogei urtera,auskalo!

Itziar Pou

39 urte

N o l a i k u s t e n d u z u z e u r eb u r u a h o g e i u r t e b a r r u ?

M ikel Arreg i (Er tx in )

G A LT Z A I L E E N H I S T O R I A R I Z O R

Ba, ni ikus-ten naiz familiabatekin, bi edohiru seme ala-bekin eta lagunaskorekin. La-gunekin askobidaiatzen. Etabiziko nintzate-ke, ba, Zestoanbertan, Erdika-lean. Eta umetxikiekin ira-kasle ikustennaiz.

Maria Uria

13 urte

Page 5: 51 - 2005 maiatza

goizeko ordu bata da.Etxeko egongelan nago bakar-bakarriktelebistaren aurrean kafe beltza edanez–albisteak ere ari dira kafea baino bel-tzagoak.

Ikasle garaian bezala, lanak azkenekounean egin ezinik nabil; baina orain,ezin naiz libratu eskolara joan gabeamari tripako mina dudala esanaz. Zerden Margariri Danbolinerako hitz ema-tea ...!

Hogeita hamar minutu eman dizkiotneure buruari zentzuzko lerro batzukidazteko. Dagoeneko, kafea eta albistebeltzak bukatu dira, baina esku arteandudan orriak zuri jarraitzen du.

Inspirazio bila, telebistako mandoahartu eta zapinean hasi naiz. Iragarkiak,Atletic-en kopako porrota, Irakeko ge-rra eta Tele 5ekoak, Pariseko pasarelaospetsu batean 2006rako udarako kris-toneko bikini bilduma.

Jesus! Tokitan daukagu 2006ko uda; baina pentsatzen jarrita, 2005ekoa gainean dugu.Maiatza aurrera doa eta laster ditugu umeak oporretan etxean, hondartzara joan nahi dute-

la esanez. Hondartzara ... pasarelako modelo horiek bai ondo hondartzan, hori azala, horiekgorputzak ... eta ni hemen betaurrekoak sudur punta gainean ditudala, pijama arrosa etagaltzerdi beltzekin, neguan "mejoratutako" zelulitisa ondo estalita.

Egia esan, badira aste batzuk Zestoa inguruko bide bazterretan mugimendu dezentesumatuta nagoela: futbol zelaian gizonezkoak izerdi patsetan korrika, emakumeak bero-be-ro, bixi-bixi, Sastarraindik Iraetaraino buelta emanaz ... eta Sanjosetako lasterketa aspaldipasata ...

Jakina, "bikini operazioa". Lehen aldiz entzun nuenean telebistako reality-ren bat edoBushen soldaduen erasoaldiren bat izango zela pentsatu nuen; baina, bai zera! Estreinakozbikinia jantzi eta ispilu aurrean sustoaz bertan ez geratzeko egin behar diren sakrifizio guz-tien izena omen da!

Baina, gizonen kasuan, zer izen jarri ahalegin berezi horri? Ze, ezin esan metrosexua-len garai honetan emakumeen kontua bakarrik denik ...

Beno ohera noa, aukeratu hauetakoren bat:"Mission: Impossible", "oilar operazioa", "kieroinopuedo operazioa" ...

Nere ilusioaizango litzateke,erosi etxe batKanariasen-edo,eta han bizitzeaKanariasen; edoisla bateanbehintzat, bai.Lasaitasunean,ez zona turisti-ko batean e!,Herri batean.

Izaskun Serna

39 urte

5Hogei urte

barru, nik nahinuke orain na-goen bezala ego-tea; zaila izangoda baina behin-tzat saiatukonaiz

Jose Luis Mendizabal

66 urte e nbidoa 2 . Mar ian Larrea

Nere buruahogei urte ba-rru, zahartutaeta jubilazioare-kin pentsatzen!Lanean ahalden denboragutxiena. Etamutil zahar, se-guru, seguru

Joseba Odriozola

19 urte

BIKINI OPERAZIOA!

Page 6: 51 - 2005 maiatza

Etumetako bideguru-tzera iritsi arte. Ilundu digu,

hamarrak jo ditu Santangrazikokanpaiak. Zumaian bizi den Ina-zioren arreba etorri da kotxez; las-ter harrapatu gaitu eta artaldearenatzean jarri da kotxearen argiekingau beltza zerbait argituz. Kotxe-an dator afaria.

23:00 ETUMETA

Ondo jan eta edan; Bidanian erre-pidera irten arte ez dago deskan-tsurik berriro; ordurako goizekolaurak ez dira urruti izango. Du-

Urola bailaratik Goierrira joa-teko derrigorrez gora egin behar;zuzenena Zelatunetik. IraetatikAizarnara eta Etumetara arte,errepidez.

20:30 AIZARNA

Oraindik egun argiz. Leku gehia-gotan gertatuko zaigun bezala,jendeak, dunba hotsek erakarrita,argazkiak ateratzera irteten du. Ezdago, ordea, posatzeko astirik.Motel, ardien martxan, baina gel-ditu gabe jarraitu beharra dago

a ken nomadakz

19:00 ARROAGOIA

Iritsi da ordua; Goikoetxea baserrian mugimendua: batek"ekarri onea", besteak "hau sartu zak kotxean"... Geldi baina ir-teteko prest ardiak, lepoa luzatuz; badirudi lasterketa bateanparte hartzera doazela. Inaziok –Arroako artzainak–, anaia,iloba, koinata eta lagunen laguntza du, ez baita batek baka-rrik egin dezakeen lana: 400 ardi eramatea Arroako larreeta-tik Aralarrera. Han pasako dute uda osoa, maiatzetik urriraarte. Hamasei orduko ibilaldia dugu Zaldibiara, Inazio etafamiliaren Ernaitza baserrira, Txindokiko magalean.

azaletik dator

Maiatzaren 13a, ostirala

Page 7: 51 - 2005 maiatza

dan dabilenak orain du erretira-tzeko aukera. Hamaikak aspaldipaseak dira. Ez dago linterna-argibeharrik: ilargiak laino artean le-kua aurkitu eta nahiko argi egitendu. Artaldeak luzatu ederra hartudu: aurretik erritmoa jartzen doanzaldia eta azkeneko ardiei eragi-ten diegun "egun baterako artzai-nen" artean hamar minutu badau-de.Azketako aldapan linternak piztubeharra dago lainoa sartzen arida-eta. Euria hasi du. Ea ez den

omadakarratsaldean bota dituen ekaitzhorietako baten antzekoa. Bustiaurretik aterkiak hartu eta aurrera"behin bustitakoan alperrik baidek".Ez da erraza makila, linterna, ater-kia, denak bi eskutan eramatea.Azketako aldapa: "eztek bela allaugaña". Atertu du, oraingoz libratugara. Argiak ahalik eta gutxienerabiliz, iritsi gara Zelatunera.

1:30 ZELATUN

Aurrean doazenak deskantsatzekoaukera azkenak etorri arte; azke-nekoek, berriz, ez dute suerte horiardiak beren kabuz Bidanirantzhasi baitira martxan. Errezildarrenbat beldurtuko zen honezkero:harkaitz artean, gau beltzean, lin-terna argiak eta dunba hotsak.Hurrengo helmuga argitsu ageri dahan behean baina uste baino luze-ago egin zaigu hara iristea.

4:00 BIDANIA

Familiako jende frankogure zain. Zerbait be-roa ekarri digute bai-na santutxura, Beiza-mako bidegurutzera,iritsi arte ez dago ge-ratzerik. Bidaniko ka-lean andre batek irtendu leihora. Lo dagoenaere esnatzeko moduko za-rata ateratzen dute dunbek. Bi-daniko bide zuzenean ez dagohitz askorik; logurea nagusitu da.

5:00 BIDANIKO SANTUTXUA.Geldialdia; kafe beroa aguarraspixka batekin, esnatzeko. Mikel,iloba, honaino iritsi da zaldia gida-tzen; nahikoa omen du. Mielek,Inazioren lagunak, hartu dio erre-leboa. Berriro familiakoak agurtu–gosarira arte ez gara berriro ikusi-ko– eta Legorretarantz jaitsiko ga-ra pistaz. Egunsentiko argi prin-tzak eta kafeak esnatuta jada ezdago lo geratzeko arriskurik. ......

7

Page 8: 51 - 2005 maiatza

motel, pauso bakoitza nekez ema-nez. Ardiak bakarrik ez, gau osoaigaro dugun besteok ere nahikolan badugu tente irauten.

10:00 ZALDIBIA.Zaldibian jende ugari bildu daerrepide ingurura, inguru hauetanartzaintza bizi egiten dute. Azke-nik, Ernaitza baserriko bideguru-tzera iritsi gara; azken aldapa etagaurkoz deskantso.

11:00 ERNAITZA BASERRIA

Hamaiketan iritsi gara, hamaseiorduko ibilbidea egin ondoren. Iri-tsi bezain pronto etzan dira ar-diak. Etxekoandreak prestatutakobazkaria zain dugu. Oinak gozatueta tripa bete eta siestara. Inaziok

oraindik ardiak jaitsi be-harko ditu.

...... Legorretako goieneko ba-serrietan bada txakur zaunka.

7:30 LEGORRETA. ERREPIDEA

Berriro errepidera sartu aurretiketa, ertzainak etorri bitartean,gosaria. Ertzainek ez omen dutebidai honen berririk baina Itsa-sondora iristerako aurretik Patro-la eta atzetik kotxea sirena, argieta guztiekin trafikoa erregula-tzen.

9:00 ORDIZIA.Laster agertu da Txindoki. Hel-muga gertu dagoen seinale. Tra-fikoa ugaritzen hasi da; karril ba-tetik atera gabe mantendu beharardiak baina azkazalak zauritutadituztenez, bazterreko zelaietarajoateko joera dute, gozoago ibil-tzeko. Errepidean odol arrastoakutziz doaz aurrera. Zaldibia ber-tan dago; ardiak ezinean doaz,

Page 9: 51 - 2005 maiatza

9:00 ERNAITZA BASERRIA

Uda igarotzeko behar den guztiazaldian kargatu eta martxa. Eni-rioko galtzadan basoan gora goaz.Aralarrera mendi buelta egin nahiduten kalekumeentzat sarbideederra, ez ordea lanerako erabil-tzen duenarentzat: "badek hemensasi, harri libre eta koska". Behekotxabolara iritsi gara, ez da ordutxarra hamaiketakoa egiteko.

12:00Pikutako lepoa gainditu eta Arala-rreko goi larreak azaldu dira. Ar-tzain txabola multzoak lagun di-tugula eta egun pasa etorritako bi-kote baten bakardadea apurtuta,azken harriartea pasatzea besterik

ez da geratzen. Artzain bat edobeste hemendik dabil dagoeneko,ongi etorria jaso, "eztek bela allaumaiatza", artaldearen gorabehe-rak, behorrak eta larreak komen-tatu –besterik ez omen dago hangoian "neska gazteak norbeak era-man behar" – eta ordu bietanGanboa mendiaren magaletan da-goen Pagabe II deritzan txabolarairitsi gara. "Zestua earra izangoekbaina hau bezelako parajeik etzeok".Arratsaldean ardiak jaisten utzidut. "Urrira arte" esanda agurtunau. Gustura zegoen, aurten larreona omen dago Aralarren.

9Maiatzaren 15a, igandea

EE NNEEKK OO AARRIISSTTII

Page 10: 51 - 2005 maiatza

“Ez duguikusten

gurebarneandagoela

osasunarenbidea

ZURE IZENA ENTZUNGO DUZU, OZENKI, ETA KON-TSULTARA SARTUKO ZARA; DIAGNOSTIKOA ETA ERREME-DIOA ENTZUN ETA LASAITU ZARENEAN, ESANGO DIZU:"ORAIN HISTORIALA EGINGO DUGU"; ORDENAGAILUAREN

AURREAN JARRI ETA GALDEZKA ETA GALDEZKA HASIKO

ZAIZU, TONU LASAI ETA ADEITSUAN, GURE OSASUN-BEKA-TUEN AITORPENAK SORTZEN DIGUN EZINEGONA ARINDU

NAHIKO BALU BEZALA. ORAINGO HONETAN, MENDEKUA

HARTZEA PENTSATU DUGU;ORAINGOAN GUK EGINGO

DIZKIOGU GALDERAK GALDE-TZAILEARI; LASAI ETA ADEITSU

GUK ERE, HURRENA KONTSUL-TARA JOATEN GARENEAN MEN-DEKU HAR EZ DEZAN.

Noiztik zara medikuZestoan? Aurten bete di-ra 25 urte, otsailean.

Eta zergatik egin zi-nen mediku? Ba begira,mediku egiteko gogoa ba-txiler garaian sortu zitzai-dan; biologiako oso irakasleona izan nuen –Jesus Altu-na, hain zuzen– eta garaihartan maitemindu eginnintzen biologiarekin. Ikas-gai haietako batean gorpu-tzaren funtzionamenduazjardun genuen eta han era-kutsi zigun, ba, gorputzaknola funtzionatzen duen gaixotasunen aurrean eta,esate baterako, modu erraz batean, ba, nola lagun-du diabetiko bati… Eta pentsatu nuen "nik nahi dutjendeari laguntzea eta medikuntza egingo dut".

Zerk kezkatzen zaitu gehien osasunkontuetan? Gehien kezkatzen nauena da arazoguztientzat "erremedioen" bila gabiltzala eta ez du-gula ikusten gure barnean dagoela osasunaren bi-

dea. Hori da gehien kezkatzen nauena, gutaz kanpoko erremedio magiko-ak nahi ditugula.

Badirudi osasunari buruzko nahiko heziketa kaxkarra du-gula. Zer egin beharko litzateke zure ustez? Informazioa eman,ez bakarrik jende xumeari, osasun arloan dabilen jendeari ere bai. Eta,gainera, informazio hori emateko orduan pertsonengana nola hurbiltzengaren oso inportantea da. Izan ere, askotan, osasuna hobetzeko edo gai-xotasunak prebenitzeko egin behar ditugun gauzei buruz oso ideia finka-tuak baitauzkagu. Orduan, beste mota bateko informazioa entzuten dugu-nean, kontraesana sortzen da gure barnean, ditugun ohitura eta ikasitakogauzekin, erabat egiatzat hartuta dauzkagun gauzekin. Horregatik, infor-mazioa ematerakoan, lehenik konfiantza lortu behar duzu, zutaz fidatzeaeta sinistea, eta horretan zailtasunak dauzkagula uste dut.

Zeintzuk izan litezke bizitza osasuntsuagoa egiteko kon-tutan hartu beharreko gauza garrantzitsuenak. Bat, geure bu-ruaz positiboki pentsatzea, geure buruari harririk ez botatzea; adibide batipintzeagatik: oso zabaldua dago esatea "ni oso tontoa naiz" edo "nik ezdut balio horretarako" edo antzeko gauzak.

Norbere estimazio kontua beraz? Bai, bai, hori da bat. Bestebat, sinistea benetan jendeak gurekin egon nahi duela. Beste gauza ga-rrantzitsua da etsipena baztertzea, sinistea beti badagoela itxaropena. Etabeste gauza garrantzitsu batzuk, ba, elikadura osasuntsua egitea… Elika-dura osasuntsuaren eskema ere bakoitzak geure barnean eginda daukagu,

Jardunian Itziar Larrañaga

Page 11: 51 - 2005 maiatza

la". Eta, ondorioz, pastillekin hasi baino lehen,ohitura aldaketetan oinarritutako esperientziak an-tolatzen hasi dira, jende multzo batekin eta psikolo-goen laguntzarekin. Baina, noski, hori oso garestiaateratzen dela esaten dute. Hor "garesti" hitz horren

inguruan interes asko dago.25 urte horietan, he-

rriko mediku gisa,zerk eman dizu pozgehien? Badagoela jen-dea nik emandako informa-zioa aprobetxatzen duena;horrelako jendea badagoelajakiteak poza ematen dit.Hona nentorrela, horretazpentsatzen etorri naiz. Nire-tzat oso pozgarria da, baita,informazioa ematerakoanabildade gehiago lortu iza-na: jendearen jarrerarenarabera ikusten dut nolaeman informazioa eta, bes-talde, jarrera ezkorra suma-tzen badut ez naiz hainerraz erortzen etsipenean.

Eta nola ikusten du-zu etorkizuna? Nireamets bat, proiektu bat,azalduko dizuet: Zestoanlaguntza talde bat antola-tzea. Herri mailan, bolunta-rioekin, jendea elkar lagun-tzen jarri, zeren medikuakbanan-banan denetara ezinbaikara iritsi. Zestoatikkanpo badaude horrelakoesperientziak, laguntza tal-deak antsietate arazoak di-tuztenentzat, diabetikoen-tzat… Herrian bertan erehor daukagu elkar entzuke-ta taldea. Talde horretaranik informazioa eman etanire bidez hurbildu da jen-dea. Hor badago jende bat

elkartzen garena buruarekin lan egiteko. Ba, horrenantzera, noizbait bururatu izan zait laguntza taldebat osatzea; guk, adibidez, aktibitate prebentiboetan–elikadurari buruzko aholkuak ematen ditugunean,pisua jaisteko, eta abar– jendearen ohituretan mur-gildu behar dugu eta emozioekin egiten dugu topo.Hori dela-eta, tentazioa izan nuen astean egun ba-tean, nire ordutegian, laguntza taldeak jartzeko,pixka bat erreminta hau erakutsi eta onartzen zute-nei ba… Gertatzen da, ordea, bestela ere gainezkaegiten didala nire lanak eta denbora arazoa dudala.Baina aukera badago. Eta, behar bada, jubilatubaino lehen lortuko dut.

11

eta hori aldatzeko ere traba egiten digu itxaropenik ez izateak. Beste ja-rrera on bat da probatu baino lehen ez esatea: "beno, beno, hori txorake-ria bat da" edo "nik ez dut sinisten hori; nik uste dut nirea hobea dela".Baina hor ere beldurra egon daiteke azken finean.

Zer gehiago hartu beharko litzateke kontuan? Ba, inguru-mena adibidez; kontaminazioa eragiten duten faktoreei aurre egitea gizar-te mailan, eta abar. Eta arlo indibidualean, ariketa fisikoa eta harrema-nak. Gure harremanetan modu askotako eragile ezkorrak edo baikorrakizan genitzake. Adibidez, harreman batzuk izateko zailtasunen aurrean,gizarteak eskaintzen dizkigun irtenbideetan, ba, alkohola edo droga mun-dua aurki ditzakegu ezta? Nik alkoholari buruzko galderak egiten dituda-nean zera nabaritzen dut, askorentzat ia ezinezkoa dela harremanetan,parrandatan, alkoholik gabe ibiltzea.

Zuk oso ikuspegi zabaletik hartzen duzu osasuna; horiohikoa al da gaur egungo medikuntzan? Nik uste medikuntzaofizialean nagusiki zera egiten dela: gorputzak sortzen dituen sintomekingu gaizki sentitzen garenean, sintoma horiek ezkutatzeko bidea jartzea.Medikuntzak horretan aurrerapen ikaragarria egin du, badugu irtenbideahonentzat, horrentzat... Irtenbidea edo...Zer gertatzen da, ordea? Ba, sin-tomak ezkutatzeko medikuntza horrek degenerazio bidera garamatzala.Eta nik osasuna ulertzen dudan moduan, hori ez da osasunaren alde egi-tea, hori da sintoma batzuk ezkutatzea. Esate baterako, medikuntzak,gaizki sentitzen garenean anginak ditugulako, ba antibiotikoa ematen di-gu eta moztu egiten du krisi hori, baina hori gainbeherako bide bat da.Orduan, anginak sortzen direnean nik esaten badut "hori da zure gorpu-tza zure alde egiten ari den ekintza bat" ba, horren aurrean jendeak barreegiten du. Hori ez da ulertzen.

Medikuntza ofizialak zenbateraino hartzen du kontuanzure teoria? Lehen mailako atentzioan gaude-nok aktibitate prebentibotan lan egiten dugu; gu-re lanak, besteak beste, ohitura osasuntsuak sor-tzea du oinarri. Hor kontuan hartzen da gureikuspegia. Beste zenbait arlotan ere oso lan inte-resgarriak egiten ari dira. Adibidez, diabetesarentratamenduaren inguruko hainbat ikerketa dela-eta, guri esan izan digute mediku-bileratan; "gar-bi dago, tratatzen duzun bezala tratatzen duzula,azukrea pastilla bidez edo intsulina bidez oso on-

do kontrolatuta baldin badaukazu ere, konplikazioak azaldu egiten dire- JJ OO NN EE BBEERRGGAARRAA

a

Page 12: 51 - 2005 maiatza

Hilhonetan, maiatzean hain zu-zen, betetzen dira 25 urte Zestoako herriak Ma-nuel Uztapide bertsolari ezaguna Herriko SemeKuttun izendatu zuela eta une egokia iruditu zai-gu ordukoak gogora ekartzea. Orduan izan zirenbertso emanaldi, hitzaldi eta abarren artean, biekitaldi aipatuko ditugu hemen: bata, ZestoakoSeme Kuttun izendatua izan zen ekitaldia eta,bestea, hurrengo egunean egin zen bertso jaialdia.

Lehenengoa 1980ko maiatzaren 24ean izanzen Udaletxeko areto nagusian. Bertan, Uztapide bera goraipatzeaz gain, bertsolaritza osoa go-raipatu zen Joxe Mari Aranaldek emandako hitzaldian. Gogora ekar ditzakegu, baita ere, ordu-ko alkate Xabier Unanuek bertsolaritza eta aho literaturaren artean dauden loturei buruz esan-dakoak. Ekitaldi horretan eman zitzaion Uztapideri Urrezko Intsignia (herriko armarria ageri dabertan) eta ondorengo bertsoa idatzita zuen pergaminoa:

UZTAPIDE ZURE HERRIAK,ZENBAT GOGORATZEN ZAITUN

BERTSO BATEAN EZIN DA ESAN,NOLA ZAILTASUNAK DITUN.BA AL DAKIZU ZURE IZENAK

NORAINO GU LOTZEN GAITUN

GIZATASUNEZ APAL IZANIK, BERTSOLARITZAN TXAPELDUN.BETI ETXEKO IZAN ZAITUGU, NAIZ KANPOAN GAUR EGUN,HARTZAZU ONTZAT IZENDATZEA

ZESTOAKO SEME KUTTUN.

LOREILAREN HOGEITA LAUA

IZENDATU ZAN EGUNA

ZESTUAN IZAN BEHAR NUELA

HERRIKO SEME KUTTUNA.NI AMETSETAN IBILIKO NAIZ,HAU ZAN NERE ERANTZUNA,NORK SINISTU NI HORRETARAKO

MERITUAK BANITUNA

NI HEMENDIKAN JOANAK BADIRA

HOGEITA HAMAR URTE URRIAN

BITARTEKOA IGARO NUEN

UZTAPIDE BASERRIAN

UGARI GINAN ETA EGOKITU

GU ATERA BEHARRIAN

JAUNGOIKOARI ESKERRAK EMAN

EZ GERA LEKU TXARRIAN.

HOGEITA HAMAR URTE DIRA ORAINTXE

UTZI NUELA HERRIA

AHAZTUTA EGONGO ZIRELA HEMEN

NEUKAN BURUAN JARRIA

NOLA ZINATEN IKUSITZEKO

BANEDUKAN EGARRIA

EGUN HAUXE BAI GERTATU DALA

EGUN GOGOANGARRIA.

GAURKO EGUNIAN EGOKITU DA

TITULO HAU EMATIA

ZAIL IZANGO DA URTE ASKUAN

KARGU HAU ERAMATIA

BIZI NAIZEN BITARTE HEMEN

ZABALIK DAUKAT ATIA

ESKERRIK ASKO KUNPLITU BADA

HERRIAN BORONDATIA.

SEMEKUTTUNA

Bertan izan ziren besteak beste, Amuriza, Joxe Lizaso,Agirre eta Lazkano. Baina, kontuak kontu, bertsolari bati buruz ari garenez,zer hoberik bertsoak aipatzea baino. Ondoren doazenakekitaldi horretan botatakoak dira. Hona hemen, Uztapideberak Zestoako herriari idatzitako bertsoak, aipatu ome-

naldian Erramun Etxaide, Legoiak, abestu zituenak.

atzerabegira

Page 13: 51 - 2005 maiatza

Eta hara hemen bertan zeuden beste bertsolariek botatako bertso batzuk ere:

Egun hartan bertan izan zen bertsolari gazteen jaialdi bat ere: Begiristainek,Zeberiok, Olaldek, Ibarzabalek, Aittolak eta Sebastian Lizasok hartu zutenparte.

Hurrengo egunean, 1980ko maiatzaren 25ean, goizean meza eta ondoren,Uztapide plazari bertsolariaren izena eman zitzaioneko ekitaldia izan zen.Eta gero, bazkaria Bainuetxean. Arratsaldean berriz, bertso jaialdia Gurutzea-ga kiroldegian. Bertan punta-puntako bertsolariek hartu zuten parte. Han bo-tatako bertso denak ezin ditugunez argitaratu (luzeegia izango litzateke), ho-na hemen aurrerapen txiki bat:

XABIER UNANUE, JOXEBA LARRAÑAGA

AMURIZAK:Herriko Seme Kutuntzat horraEuskal Herriaren hotsaEndoian sortu zen gizon huraLehen ere ez zan arrotzaZestuak dizu eskua emanEta eskuan bihotzaBihotz horretan gorde ezazuManuel zure ahotsa.

LAZKANOK:Bertsolarien bertsolariaZestuarra da hain justuDohaiz beterik jaio zan etaDenak herriari hustuJaioterriak bere lan onakNola ezin zituen ahaztuZure sehaskan oihal epelakOraindik ez dira hoztu.

AGIRREK:Lazkanok zion Zestuan bainaBeste noranahi juanikHemen bezela maitatzen dalaGarbi esan nahi nuke nikBertsolaritza eta euskeraGogozkoak dituenikEz da izango gure UztapideEstimatzen ez duenik.

JOXE LIZASOK:Nik ere agur egin nahi dizutNire lagun zahar laztanaBehin behar eta herri guziaItzuli zazu zuganaGaurtik aurrera eman dioteKale bateren izenaMundua mundu deguan arteBehin ere ahaztuko ez dana.

BASARRIK KANTATUA:MIKROTIK ESATEN DU: "PAPERTXO BAT EMAN

DIDATE ESKUETARA". BERAZ, EZ DAKIGU

ZEIN DEN EGILEA.Zestoatarrak hor datozkizuManuel zure gorantzanGeroko ere zure izenaGordetzeko esperantzanZure oroitza galduko danikEz zaitez egon zalantzanBihotz barnean josirik zaudeEz bakarrik enparantzan.

MATTINEK:HOGEITA BOST URTE ZEURIK

BADITU (SEGURUENIK?)Hemen nintzela izatuOrduan ere UztapideriOmenaldian kantatuGeroztik ez det gizon hoberikNere denboran maitatuHorren bersutako maneraOngi zitzaidan gustatuEta gaur ere zahartuagatikEz nuan nahi faltatu.

LAZKAO TXIKIK:Nik Uztapide ezagun zaitutNitzadenetik mutikoHorrengaitikan zure pausorikEz det behin ere utzikoEta Jainkoak bi gauza haundieman zizuen betikozure anima eta izenaez dirade behin ere hilko.

AMURIZAK:Lazkao Txikik kolpea jo duUztapideren arimanNola nagusi bera izan baitaBertsolaritzaren demanHobe genduke gauden bakoitzakOsasun erdiña emanGizonak beste berrehun urtekoBizia dezan eraman.

BASARRIK:Manuel erdi negarrez ziokBasarrin bihotz debilaSarritan eskatu izan diatArgia etorri dedilaLehenago biok bakarrik giñunEuskal giroaren bilaTa ondorenez orain kantatzenIkusten dizkiat mila.

NA3

1

Page 14: 51 - 2005 maiatza

a l e / b a l eK A L E . EMATEN DUENEZ, HERRIAN EZ DAGO

AUTOENTZAKO APARKALEKU NAHIKORIK ETA LASTER AU-TOAK TABERNA BARRURAINO ERAMANGO DITUGU. BEJON-

DEIGULA!

B A L E . BIDEGORRIA EGIN DUTENETIK HAINBAT

HOBEKUNTZA EGIN DIRA: FAROLAK… ORAIN DELA GUTXI,HAINBAT ESERLEKU JARRI DITUZTE. BAZEN GARAIA!!

kMila esker 50 zenbaki hauetan lagunizan zaituztegun guztioi.

K r o n o l o g i a2005/04/23-24 AGIRO MENDI TALDEKOAK PIRINOETAN.2005/04/24 "SPY KIDS" FILMA KULTUR ETXEAN.2005/05/01-03 ARGAZKI ERAKUSKETA UDALETXEAN.2005/05/08 AGIRO MENDI TALDEKOAK SENPERERA MENDIZ.2005/05/13 GIPUZKOAKO BAZKUNDEAREN SARI-BANAKETA

BAINUETXEAN. NAZIOTASUN EGUNAREN AURKEZPENA KULTUR

ETXEAN.2005/05/15 ZESTOATIK LEKEITIORA TXIRRINDULARI

ELKARTEKOAK. ARROABEAN OMENALDIA ETAK DESKUIDUZ HIL

ZUEN CEFERINO PEÑARI. JOXE MARI KORTA

ERE GOGOAN.2005/05/17 25 URTE ANTTON OLAIZOLAK ZESTOATIK

ALDE EGIN ZUENETIK.2005/05/22 ARROAN LEHEN OINEZKO MARTXA.

A z e r g i r o a S a n t a k u t z e t a n , Aita Santuak berak ere ez zituen gal-du nahi izan!

Auzoetan ere festak;SantakutzakIbañarrietaneta AzentzioakEndoian.

III. Pala txapelketa. Gorka Unanue irabazle.

danbolinzulo

Page 15: 51 - 2005 maiatza

51

••2005EKO APIRILAREN 28KO BATZARRAK

ONARTUTAKOAK: -Planeamenduko arau subsidiarioetako aldaketa onartuzen EAJ-PNV/EAren aldeko zazpi botoekin eta Bagoa-zen aurkako lau botoekin. Udal Batzarretan, bertakolur jabeekin adostutako hiru hitzarmen urbanistikoonartu dira: Errexil, Guztiok-Bat eta Caravan Park ere-muetakoak. Sinatzeke geratzen dena Portaleko etxeare-na da, Alonderokoarena hain zuzen. Caravan Park izeneko eraikinean, baldintzak egokitueta etxebizitzen kopurua 18tik 32ra igo da. Horrezgain, udalak 480m2-ko lokala eskuratuko luke geroraanbulatorioa egiteko. Bestalde, Errexil baserriaren ingu-ruko lur sailetan 15 famili bakarreko etxebizitza adosa-tu aurreikusten baziren ere, orain bost bloketan 48etxebizitza eraiki ahal izango dira; hauetako 12 babesofizialekoak. Guztiok-Batarenean, lokal komertzialakziren eta orain 27 etxebizitza aurreikusten dira bertan.

-Zestoako udalerria "Haurreskolak" Patzuergoan sar-tzea onartu da. Horretarako Udalak 102,71 m2-ko lo-kala bat erosi du —Zubimusu 18, behea—. Partzuergo-ak jarriko ditu irakasleak eta material didaktikoa etaUdala arduratuko da lokal horren garbitasunaz etamantenuaz.Alkateak Danbolini jakinarazi dioenez, irailean izenaemateko epea berriro irekiko da ordura arte jaioko di-ren umeen gurasoek ere aukera izan dezaten zerbitzuaerabiltzeko. Urtean zehar haurrak eskolan hastekohainbat data egongo dira.

••33. UDAKO IKASTAROAK 05

UEUn izena emateko epea zabalik dago. Zestoakoikasle eta langabetuentzat dirulaguntzak. Informaziogehiago: Zestoako Euskara Zerbitzuan.

u d a l e k o b e r r i a k

Tokiko Agenda 21 egitasmoan herritarren parte-hartzea bultzatzen da. Udalerriaren etorkizunaguztion ardura da eta orain, herriaren diagnostikoaoinarritzat hartuta helburuak proposatzeko uneada.

Udalerriko diagnostikoak herriko hainbat gai az-tertzen du. Herriko egoera aztertu ondoren badaki-gu zeintzuk diren gai bakoitzeko arlo kezkagarriaketa sendotasunak. Orain helburuak proposatzekogaraia da; hots, etorkizunean nolako herria nahidugun zehazteko garaia. Helburu horiekin EEkkiinnttzzaaPPllaannaa osatuko dugu. Plan hori egiteko gai bakoitze-ko helburu orokorrak, helburu zehatzak eta ekin-tzak finkatu beharko dira. Horrenbestez, apirilaren7an egin zen ppaarrtteehhaarrttzzee ffoorrooaann zenbait helbu-ru eta ekintzen proposamenak jaso ziren. Momentuhonetan proposamen horiek banan-banan aztertubeharko dira eta egin dai-tezkeenak Ekintza Planeantxertatu. Hauek dira, beste-ak beste, Zestoako foroanjaso ziren zenbait proposa-men:

OSASUNA: Osasunareninguruko ikastaroak antola-tu herritar, haur eta gazteei zuzenduak.

ETXEBIZITZA: Etxe hutsak eta zaharrak berritze-agatik tasak jaitsi. Eta etxebizitza hutsei buruzkoalokairu programa egin.

MIGRAZIOA: Diagnostiko bat egin etorkinen ego-era zein den jakiteko.

AISIALDIA: Gazte Txoko bat sortu.KIROLA: Kiroldegia egokitu.ZERBITZUAK: Beste herrietako merkatal taldeen

(elkargoen) hitzaldiak antolatzea hauen esperien-tzia ezagutarazteko. Bolun-tario taldeak sortu inguru-men eta giza arloan lan egi-teko

INGURUMENA: Kutsadura atmosferikoa neurtu,kutsadura atmosferiko neurketak egiteko kaptadorebat eskatu, herriak sortzen dituen hondakinakneurtu, Iraetarako bidegorrian fotozelula bidezkoargiak jarri, tentsio altuko lineak lur azpian sartu,baserrietako hondakin organikoak tratamenduplantetara eraman eta sareko urei fluorrik ez bota.

MUGIKORTASUNA: Mugikortasun plan bat egineta eskolako autobusak garraio publikorako erabiliauzoetan.

TTOOKKIIKKOO AAGGEENNDDAA 2211hh ee ll bb uu rr uu ee nn pp rr oo pp oo ss aa mm ee nn aa

INFORMAZIO GEHIAGO: Tel. 943 890 045

www.urolakosta.orgagenda [email protected]

Page 16: 51 - 2005 maiatza

IAZKO ABENDUAZ GEROZTIK

HERRITARROI HILERO PROPOSATZEN DIZKIZUEGUN MENDI IBILALDIEN ARTEAN

ZAILENA IZANGO DA HAU, INONDIK ERE. GURUTZETIK ATERA ETA ERLO

TONTORRERA IRISTEKO IZERDI PUSKA BAT BOTA BEHAR DA ETA UDABERRIA

IZANDA, ARE ETA GEHIAGO! NEKEAK NEKE, ZEIN ATREBITUKO LITZATEKE ESATERA

IZARRAIZKO MENDILERROA EZ DELA OSO POLITA ETA EZ DUELA HARA IGOTZEA

MEREZI?

Herritik ikusten dugun tontor hiruki hori polita dela eta igo egingo garelaerabaki dugu. Baina nondik hasiko gara eta zein bide hartuko dugu? Ibil-

tzeko gogoa duena abiatu dadila Lau Iturritik eta segi behetik gora gurutzeaukitu arte. Lasaixeago ibili nahi duenak kotxean Ondarbasora igo besterik ezdu, guk hala egin dugu. Egia esan, Izarraitz mendilerrora bideko zatirik zatarre-na da behetik Ondarbasorainokoa; aldapa galanta, kotxeen joan-etorria eta as-falto tristea. Hileroko ibilbide hauen helburua herriko bazterrak ezagutu, natu-

raz gozatu eta ondo pasatzeadenez, Ondarbason kotxea uz-

tea erabaki dugu, eta nola ez,kotxetik jaitsi eta berehala txaku-rrak agurtu ditugu.

Gurutzerako bidea xamu-rragoa egiteko asmoare-

kin igoera hiru etapatan banatudugu; horietako bakoitza buka-

tutakoan atseden hartuko dugu etabehar duenak mokadua hartu edoahoa busti dezala. Hona tontorrerairisteko hiru etapak:

ALDAPATZARREN ETAPA

Ondarbason goxo-goxo hasi-ko gara ibiltzen, baina segi-

tuan konturatuko gara igotze-ko ordua dela. Sigi-saga

igoko ditugu aldapak.Lehenengo etapa bu-

katzeko lanak di-tuenak har dezala ar-

nasa lasai eskuinean aurki-tuko duen putzuaren ondoan;

atseden hartzeko aitzakiaren bat bi-latzea ez da ideia txarra eta kasuhonetan, putzua nola neguan izoz-

tuta egoten den konta diezaiokegualdamenekoari. Udaberrian berriz,txalburu arrautzei edo arrautzetatikateratako buru beltzei begira egongaitezke. Segituan bukatuko dugu le-henengo etapa, eskuinean dugun bor-da eroriaren ondoan, hain zuzen.

ESKAILEREN ETAPA

Ez al da parterik politena hauxe?Harria, harria eta harria: astoa kar-

tolarekin bezala segitzen badugu au-rrera, ez dugu besterik ikusiko. Ezker-eskubi begiratuz gero, berriz, goroldioederra pagopean. Gora begiratzen ba-dugu aterpean goazela irudituko zai-gu, bidea zuhaitz adarrek jaten baitu-te. Harrizko eskailerak bukatu etaaterpetik argitara ateratakoan bukatu-tzat emango dugu bigarren etapa. He-men ere atseden har dezakegu, ba-daukagu horretarako aitzakia: lehe-nengo aldiz itsasorainoko bistadaukagu. Inguruko tontor eta bailareierrepasoa eman ondoren azken eta-pari helduko diogu.

TONTORRERAKO BIDEA

Bide polita da hirugarren etapakohasiera. Harri artean segituko du-

gu, baina ez gara ibiliko lehen bezala-ko eskaileretan, ia bide guztia laua da

H E R R I K O B A Z T E R R E T A N

Izarraitzibegiraiibbiillbbiiddeeaarreenn hhaassiieerraaeettaa bbuukkaaeerraa

Page 17: 51 - 2005 maiatza

II zzaarr rraa ii tt zzeekkoo mmeenndd ii ll ee rr rrooaa NNaa ttuurraa 22000000Sarean dago. Natura 2000 Sarea Europako lur eremu

babestuez osaturiko sarea da, 1992ko "Habitat naturalaketa basoko fau-na eta flora ba-bestuari buruz-ko 43/92" ar-teztarauaksortuta. Berehelburua hona-ko hau da:hainbat espezieinteresgarri,edota horienbanaketa natu-

raleko habitatak, egoera onean gorde edo indarberritukodirela bermatzea.

Bertan aurretiaz babesturiko inguruneak ere sartzendira; esate baterako gertu ditugun Pagoetako Natur

Parkea edo Inurritzako dunak. Baina aurretiaz babestugabe zeuden ingurune berriak ere zerrendatu dira etahorren adibide dira Izarraitzeko lur eremuak.

Babes mota honek dituen berrikuntzen artean, hiru di-ra garrantzitsuenak: habitat mota guztien iraupena

bermatzeko helburua, babes eremuen artean loturak bul-tzatzea eta babes gune isolatuekin sare bat eraikitzeko as-moa. Ordura arte babestu ziren soilikustiaketa arina jasan zuten eta egoeraonean mantendu ziren mendi ingurukolurrak. Ordesa, Pagoeta, Aralar,… goimendiko ekosistema gehienak abeltzain-tza estentsibora mugatzen ziren larre etabasoak. Beste eratako ekosistemak, du-nak, ibaiak, haranetako baso eta sastra-kadiak babesik gabe zeuden. Arteztarauhonek, aldiz, era guztietako ekosistemakbabestera bultzatzen ditu erakundeak.

Baina zer du hain berezia Izarraitzek?Mendiko basoak, pagadiak, pinudiak, goi mendiko la-

rreak, abeltzaintza estentsiboa… ez dirudi babes sistemaberri honek ekarri dituen berrikuntzekin bat datorrenik.Ala bai? Liburu eta aldizkarietan aurkituko dugu eran-tzuna: erbia, basakatua, basurdea, azkonarra, katajineta,ipurtats eta lepazuri aipatzen dituzte ugaztunen artean.Hegaztiei ere ezin muzin egin: tarin, sai zuria eta arranosugezalea. Landareen artean Europan oso arraroa denStegnogramma pozoi iratzea ere agertzen da. Dena ez daliburu eta aldizkarietan agertzen eta oraindik ere baduIzarratzek guretzat nahikoa sekretu eta altxor. Babestubeharreko milaka arriskupeko animali eta landare eder,arrunt edo bitxiak. Eta altxorrik handiena, guri sabeleansortzen digun zirrara. Zer ote da?

L iern i Arr ie ta , On in tza I rure ta

eta zabala. Halako batean, ordea, erabakitzea egokitu-ko zaigu, edo aurrera segi eta pistatik egin tontorrera-ko bidea edo ezkerretara sartu eta aldapa handian zu-zen-zuzen gora abiatu. Batetik zein bestetik, lehenagoedo geroago, gurutzera helduko gara, Erlora. Batenbatek Erlo baino ez aipatzea barkatuko ez didanez,Xoxoteko aterpeko salda beroa gerorako utzi etaakuatarrek jarritako gurutzera hurbilduko gara. Ukitugurutzea, eta orain bai, orain aterpera salda beroahartzera.

Txorizo muturra janda ipurdi astuna altxatzeko or-dua iritsitakoan Ondarbasora nondik jaitsiko ga-

ren erabakitzea komeni da. Errazetik errazera egindaiteke eta igo garen leku beretik jaitsi. Hori bai, euriaari badu edo bazterrak lehendik bustita badaude hobeduzu mendiko oinetako egokiak izatea bestela ipurdi-ko ederrak hartuko dituzu!

Aittolatik barrena jaitsi daiteke, bidea luzeagoa da,baina erosoagoa ere bai. Gainera, Xoxoteko ater-

peko hamaiketakoak bete ez bagaitu, bigarren aukeradaukagu Aittolan. Goltzibar baserrira jaitsi eta uraska-ra heldu baino lehen, eskuinera daukagu bidea On-darbasora igotzeko. Tripa betetzeko bigarren aukeradaukagula esan dugu Aittolan, baina OndarbasokoAntonio tentatuz gero, akaso... hirugarrena ere bai.

Aittola zar

71

Kuku-praka

Stegnogramma

Page 18: 51 - 2005 maiatza

maIIAATTZZAA

27 OOSSTTIIRRAALLAA

Alboka taldearen es-kutik “Bertso zahar eta berrimusikatuak” gaueko22:00etan Kultur Etxeko Are-to Nagusian.

29 IIGGAANNDDEEAA

Xoxoteko eguna.

ekAAIINNAA

02 OOSSTTEEGGUUNNAA

Denon Konpromisoaekimena aurkezteko bilerazabala, Kultur Etxean arra-tsaldeko 19:30ean.•Kon-postaiari buruzko hitzaldiakultur etxean 20:00etan. (In-gurumenaren asteko ekitaldia)

03 OOSSTTIIRRAALLAA

Pailazoak, 18:00etanudaletxe azpian. (Ingurumenaren asteko ekitaldia)

04 LLAARRUUNNBBAATTAA

Alcer Giltzurrun Gaixoen Elkarteko kideek mahaiajarriko dute organo emaile berriak lortzeko, arratsaldeko19:00etatik 21:00etara.•Produktu ekologikoen dastaketa19:00etan udaletxe azpian. (Ingurumenaren asteko ekitaldia)•Gurutziaga abesbatzaren emanaldia iluntzeko 20:15eanZestoako parrokian.

05 OOSSTTEEGGUUNNAA

Hondakinei buruzko tailerrak plazan 11:00etatik13:00etara. (Ingurumenaren asteko ekitaldia)

11 LLAARRUUNNBBAATTAA

Txan magoaren emanaldia Arroagoiko frontoian,17:30ean. Ondoren, guztientzako txokolatada Herri Etxe el-kartean.•Gaueko 22:00etan, Itxaropena dantza taldearenikasturte bukaerako emanaldia Kiroldegian.

12 LLAARRUUNNBBAATTAA

Naziotasun eguna. Goizeko 9:00etan, mendi martxaSastarrainen barrena. 10:00etan, diana txistulari eta trikitila-riekin. 10:30ean, hasiera ekitaldia; udaletxean EHNA eginahal izango da. 10:30ean, artisau erakusketa (Euskal Herri-ko artzaintza) Udaletxe azpian. 11:00etan, esku pilota parti-dua frontoi zaharrean. 11:30ean, euskal jolasak umeen txo-koan, Kultur Etxeko atarian. Eta herriko kaleetan, zanpan-

tzarrak eta Gazte Asanbla-daren kale animazioa.12:00etan, herri kirol nor-gehiagoka Azkoitia, Azpei-tia eta Zestoako taldeen ar-tean, bertsoz komentatua,frontoi zaharrean.13:00etan, ekitaldi nagusiaplazan bertsolari eta dan-tzariekin. 14:30ean, herribazkaria Laranjadi plazanJaione eta Jonen euskalkantek alaiturik. 18:00etan,Ttakunpa, Zartako eta 12Triburen kontzertua.21:30ean, amaiera ekital-dia.

19 IIGGAANNDDEEAA

VIII. Ibilaldi Neur-tua. Ibilbide luzea (38 km):Zestoa, Erlo, Kakute, Agi-ro, Andutz, Zestoa. Motza(26 km): Sastarrain, Belio-soro, Andutz, Zestoa.

22 AASSTTEEAAZZKKEENNAA

Ertxiña Musika Es-kolako emanaldia, KulturEtxean 18:00etan.

23 OOSSTTEEGGUUNNAA

San Joan bezpera.19:30ean, Erralla Bertso Es-kolak antolatuta VI. Uzta-pide Bertso Paper sari ba-naketa. 22:30ean, San Joan

sua plazan, txistulariek alaituta.

25 LLAARRUUNNBBAATTAA

13:15etan, Bai Euskarari ziurtagiri banaketa.Txistulariekin kalejira eta ondoren ekitaldia. Buka-tzeko mokadua.

••Zestoako udaleku irekietan uztailaren 4tik 29rabitartean, lan egiteko begiraleak behar dira. Be-

tebeharreko baldintzak 18 urte beteta izatea eta Eus-kal Autonomi Erkidegoko bi hizkuntzak menpera-tzea. Interesatuek, N.A.ren fotokopia eta curriculumvitae agirien fotokopiekin utzi behar dituzte kulturetxean, udaletxean, edota ikastetxean, ekainaren 3koeguerdirako. Hautaketarako irizpideak eskuratunahiko lituzkenak, eskuragarri izango ditu aipatu le-kuetan.

••VI. Uztapide bertso paper sariketa antolatu duErralla Bertso eskolak. “Gutun bat esku arte-

an”izango da helduenentzat gaia eta “Eta handitanzer?” 14 urte bitarteko gaztetxoentzat. Gutxienez 4eta gehienez 8 bertso aurkez daitezke ekainaren14rako Kultur Etxean. Sari banaketa ekainaren 23anizango da urtero legez.

a g e n -d a

smslehiaketamaiatzaren13tikekainaren22ra

www.smsariketa.org

SMSrikbidaltzen alduzu?

Page 19: 51 - 2005 maiatza

91

Hemen dituzue aukera batzuk, adibide gisa:· Zeure burua ezagutzen saiatu. Ohartu zaitez nolaazaltzen zaren besteen aurrean, eta zure burua nolaikusten duzun besteen aurrean zaudenean.· Den bezalakoa onartu ezazu zure burua. Denok di-tugu alderdi onak eta ez hain onak. Ez dago "perfek-tua" den inor.· Ekin. Edozein lorpenek, nahiz eta txikia izan, zureautoestimua igotzeko balioko du.· Ez izan zorrotzegia zure buruarekin huts egiten du-zunean. · Helburu bihurtu zeure kexak, gaizki egiteari beldu-rrik eduki gabe.· Gauzei eta gertakizunei duten benetako garrantziaeman. Umorea erabili.· Denbora hartu gustuko ekintzak egiteko.· Onartu eta maitatu zeure gorputza.· Zeure sentimendu eta ideiak funtsezkoak dira. Erres-peta itzazu.

Erraza esaten, zaila egiten eta bizi guztia eskatuko digunlan zoragarria.

Zergatik ez gara oraintxe bertan hasten?

Uf, zer zaila autoestimuaren kontu hau! Hasieran, gaiaaukeratu nuenean, garrantzitsua eta erraza iruditu zitzai-dan, denok baitakigu zerbait autoestimuari buruz.

Belaxe egingo dinat! -pentsatu nuen; ai ene, zer okernenbilen! Gaiari buruz neukan informazio pilo hura ira-kurtzen hasi bezain pronto, konturatu nintzen, hain errazaez zitzaidala gertatuko. Urduri jartzen hasi eta aspaldikobeldurrekin topo egin nuen: gai izango ote nintzen orriguzti haiek ulertzeko moduan laburtu eta irakurleari la-gungarri izateko moduan idazteko?

Autoestimua txikitzen hasi zitzaidan. Hain segurukontu batzuetan eta hainbeste zalantza bestetan!

Zerk laguntzen dit nahastuta nabilenean, beldurrasentitzen dudanean edo zerbait ulertzeko edo egiteko gai eznaizela pentsatzen dudanean? Neure burua ezagutzeak la-guntzen nau.

Azken finean autoestimua geure buruaz sentitzen etapentsatzen duguna da; gutaz gustuko duguna eta uste iza-ten duguna.

Badakigu zoriontasuna geure bizitzarekin pozik, ase-bete, egotea dela eta horretarako autoestimua altua eduki-tzea dela onena, baina nola lortu, ordea?

porrusaldaAA UU TT OO EE SS TT II MM UU AA

U m e e n t z a k o w e b g u n e a k :

w w w . i p u r b e l t z . c o m

w w w . k o m u n i k a . n e t / t x i k i n e t

w w w . a i s i a . n e t

w w w . t a k o l o p i r r i t x e t a p o r r o t x . c o m

w w w . t x i r r i m i r r i e t a t x i r i b i t o n . c o m

Z e r d a . . . S . O . S . ?( S a v e O u r S o u l s = s a l b a i t z a z u ( e ) g u r e a r i m a k ) M o r s ek o d e a r e k i n e g i n z e n a r r a k a s t a t s u a i t s a s n a b i g a z i o a r e nm u n d u a n , i d a z t e k o e t a u l e r t z e k o o s o e r r e z a b a i t z e n( . . . - - - . . . ) . T i t a n i c h o n d o r a t u e t a h a n d i kh i l a b e t e b a t z u e t a r a , l a g u n t z a e s k a t z e k om e z u u n i b e r t s a l t z a t o n a r t u z e n L o n d o n e ne g i n i k o b i l e r a b a t e a n ( 1 9 1 2 ) .

Zestoan 226633organo emaile daude.

Udaberria, odol berria.Maiatza, urte guziaren ardatzaMaiatzeko lorea, urrea baino hobeaMaiatzeko ziza, heriotzako giltza

I tz iar z igaran (Arg i re ps iko log ia zen troa )

Page 20: 51 - 2005 maiatza

MOTA GUZTIETAKO ERREBELATUAKerrebelatu digi ta la eta karreteakarnet argazkiak: NAN, gida baimena...estudioko argazkiak