30
ABERRI ARROTZA Dioni Aguerre, 15 urte Bidarrai I. Kapitulua Oya, hamabost urteko neska gaztea, ttipitatik Alemanian bizi zen, Francfort hiriko auzo zahar batean, zehazkiago. Hamabi estaietako eraikuntza batetako bedera- tzigarrenean zen be re burasoen apartamendu hertsia. Derya bere ahizpa ttipiarekin egunero kolegio zahar batetara joaten zen, bere amak garbiketak eginez irabazten zuen diruari esker. Eskolatik sar- tzen zenean, berehala bere amaren laguntzerajoa- ten zen diru pixka bat gehiago irabazteko. Turkiatik, horien sorterritik, etorri zirenetik, Osmanek, Oyaren aitak, ez zuen zinez lan onik aur- kitu. Usu hilabete edo aste batzuk irauten zituzten lan ttipi batzuk egin zituen, bere eraikuntzetako garbiketak egin, jendeen zapetak garbitu ... bezala; baina, ez zuen sekulan betidanik amesten zuen lana praktikatu ahal izan. Izan ere, medikuntzan aritzeko etorria zen Alemaniarat. 33

ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

ABERRI ARROTZADioni Aguerre, 15 urte

Bidarrai

I. Kapitulua

Oya, hamabost urteko neska gaztea, ttipitatikAlemanian bizi zen, Francfort hiriko auzo zaharbatean, zehazkiago.

Hamabi estaietako eraikuntza batetako bedera­tzigarrenean zen bere burasoen apartamenduhertsia.

Derya bere ahizpa ttipiarekin egunero kolegiozahar batetara joaten zen, bere amak garbiketakeginez irabazten zuen diruari esker. Eskolatik sar­tzen zenean, berehala bere amaren laguntzerajoa­ten zen diru pixka bat gehiago irabazteko.

Turkiatik, horien sorterritik, etorri zirenetik,Osmanek, Oyaren aitak, ez zuen zinez lan onik aur­kitu. Usu hilabete edo aste batzuk irauten zituztenlan ttipi batzuk egin zituen, bere eraikuntzetakogarbiketak egin, jendeen zapetak garbitu... bezala;baina, ez zuen sekulan betidanik amesten zuenlana praktikatu ahal izan. Izan ere, medikuntzanaritzeko etorria zen Alemaniarat.

33

Page 2: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Maiatzeko egun bero batez, eskolatik sartzenzela Peter bere lagunarekin momentu goxo batpasa ondoren, Oyak bere ama etxean aurkitu zuensenarrarekin hizketan. Hau oso bitxia atzemanzuen, usaian, tenore horretan, bere ama garbike­tan egiten ari zelako auzoko emazte zahar batenetxean. Gurasoakjarriak ziren gelarat sartu zelarik,berehala bere ama zutitu zen, eta, irri handi bate­kin bisaian, bere alabari erran zion:

"Ohartzen zara Oya? Sei asteren buruanIstanbulen izanen gara, eta aldi honetan, Jainkoaknahi baldin badu, han egoiteko! Kontent zara?"

qyaren bihotzeko taupadak pixkanaka azkar­tzen hasi ziren. Ezin zuen gehiago hitz bat atera.Bere burutik mila galdera pasatzen zitzaizkion:"Zer kondatzen du? Ezin gara betirako Turkiarajoan! Zer bilakatuko naiz? Zer eginen dut han?Zenbat denbora egonen naiz han? Nola itzulikonaiz Alemaniarat? Nola lortuko dut baimena?"

Pentsamendua iluntzen hasi zitzaion: "Beraz,oraingoan gure aldi da. Urte batzuk lehenago joa­ten ikusi nituen Nurcan-en familia, eta gero Ayse­rena. Nork pentsatuko zuen hurrengoak gu izanenginela! Alta, usnatu behar nuen! Bazuen hilabete­ak aitak gure herrirako itzulera aipatzen zuela.Iduriz, Gobernuarengandik diru-kopuru handi baterrezebitzen zuten beren herritar itzultzen zirenguztiek. Hala ere, ez nuen uste nire aitak kontratuhori izenpetuko zuenik. Ez ahal du guregan pen­tsatzen? Nola amaituko ditut erizain bilakatzekosegitu nahi nituen ikasketak? Nola biziko naiz

34

Page 3: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Turkian, nire lagun guztiak Alemanian ge1ditukodirelarik? Argi da Nurcan eta Ayse-rekin bezalapasako dela: hastapenean ahal bezainbat idatzikodiogu elkarri, baina asteak pasa arau, gure harre­manak ttipitzen hasiko dira eta momentu batenbuman ez dut gehiago batere haien berririk ukan­go. Nork daki Peter noiz ikusiko dudan berriz?Hain aspalditik itxoiten nuen gure harremanakmomentuan ditugun bezain onak izaitea! Segurnaiz honekin ere besteekin bezala pasatuko de1a,eta momentu baten buman ez didala gehiago ida­tziko".

Ondoko asteak izigarri fite pasa ziren. Ordu arteTurkian pasatako bakantzak oso atseginak izanziren familia guztiarentzat: eguzkia, itsasoa, bestaketa apaimak egun guziz ... baina, aldi guziz bazeki­ten berriz etxera itzuliko zirela. Hor, aldiz, betirakojoaten ziren eta Oya arrunt jakinean zen ez ze1abatere berdin pasako.

Dim pixka baten irabazteko, ama-alabek egune­roko garbiketak segitu zituzten bost astez. Azkenastean aldiz, etxean ge1ditu ziren prestakuntza guz­tiak egiteko gisan.

Egun batez, iduritzen zitzaionez aita aski umoreonean zue1a, neska gazteak honi eskatu zion:

"Aita, nola segituko ditut nire ikasketak Turkianizanen garenean?

- Zoin ikasketa? Moztu zuen Osman-ek, zer usteduzu zuk, emazteak ez dira eskolarat joatenTurkian. Aski luzaz izan zara kolegioan. Orain, gar­bitzaile on bat bilakatu behar zara etxeko andere

35

Page 4: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

errespetagarri bat izateko, eta hortan badituzuoraindik antzinamenduak egiteko. Gure herrikoohitura guztiak ahantzi dituzula ohartu naiz.

- Baina aita, badakizu biziki ongi, betidanik eri­zain izan nahi dudala. Hori da nire ametsa!

- Oya, errealitatea begiratu behar duzu. Emazteerizainek ez dute gerorik Turkian. Amets hauhemen utzi beharko duzu, beste hainbat gauzabezala".

Eta hortan gelditu zen elkarrizketa. Alabarenkontsolatzeko, amak hitz eman zion egun batez gaihau berriz aipatuko ziola bere senarrari. Gertaerahandi hori izan zen neska tristetu zuen lehen ezta­baida handia. Nahiz eta errealitatean, zaku oro pres­taturik, familia guztia puntuan izan abiatzeko egu­narentzat, psikologikoki Oya ez zen batere prestbere sorterri, eta bere aberritzat zuen Alemaniauzteko. Ez zekien oraindik beste gertakari frangokitxoiten zutela, han bere aitaren herrian.

Abiatzeko tenorea biharamunean zenez, arratshartan familia osoa goiz oheratu zen. Baina, denekburuan ideia berdina zuten: oren batzuen buruanTurkiarantz airatuko zen hegazkinean izanen zire­la, eta, ondorioz, zailtasun handiak ukan zituztenlokartzeko. Hala ere, nehork ez zuen egoeramolde berean ikusten. Burasoek poz handia sen­ditzen zuten beren herrirat itzuliko zirelako, etahan utzia zuten familia guztiarekin berriz elkartu­ko baitziren. Derya aski zainetan zen abenturaberri horrek ipiztatzen zuelako. Izan ere, ez zuenOya-ren adina eta ez zen hura bezain bat ohartzen

36

Page 5: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

errealitatean nola pasatuko zen. Alaba zaharrenakuhadura bat senditzen zuen bihotzean,jasan ezinazitzaion, oso garrantzia handia emaiten zion lagu­nak Alemanian utzi beharko zituelako ideiak.

Sentimendu hau bikoiztu zitzaion neska gaixoari,biharamunean zazpi orenetan aireporturat helduzirenean. Lagun eta auzo guztiak horien agurtzeratetorriak ziren. Oya berehala Conny, ttipidanik eza­gutzen zuen adixkidea, eta Peter, bere mutikolagunarengana joan zen, azken sei asteetan barne­an atxikitzen zuen nigarra iheskor zela senditzenzuela. Hirurak elkarri lotu eta beren indar guztieztinkatu ziren bazakitelako, beharbada, haien azkenbesarkada izanen zela. Momentu luze batez holagelditu ziren, eta Oya-ri iduritu zitzaion nehork ezzituela sekulan bereizten ahalko. Ez zuen ulertzennola bere burasoek hori egiten ahal zien, ez zuenonartu nahi hirurek hain aspalditik lotzen zituztenkate azkarrak urratu beharko zituztela.

Baina, ikusiz segidan bi herrien eta bi bizimol­deen arteko pasaia eginen zuen hegazkin madari­katuan igon behar zirela, fhe-fite Conny eta Peter­-ek beren zakuetatik opari bana atera zuten etaOya-ri agindu zioten bakarrik izanen zelarik ideki­tzeko. Neska gaixoak ez zuen momentu txar horre­tan hitz bat atera ahal izan nigarrek eta bihotz-hun­kidurak abotsaren bidea hesten bazioten bezala.Orduan, isiltasunak agurrak ita zituen.

Familia hegazkinerantz abiatzen zela, Osmanazken aldikotz lagunei buruz itzuli eta hitz hauekatera zituen:

37

Page 6: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

"Alemania agur betirako!"Ordu erdi bat airean zirelarik, Oya ohartu zen

aita 10 zuela, gibelean jarria zuen ama irakurtzenari zela, eta Dery-a komunetara joana zela.Orduan, bakarrik zelako, erabaki zuen lagunek es­kainitako paketeen idekitzea. Segidan Conny-rena­rekin hasi zen eta papera idekitzean, gutun ederbat eta bi adiskideen argazki bat edukitzen zuenkoadro bat aurkitu zituen. Peter-ek, aldiz, urrekoloreko lepoko bat eskaini zion Oya-k berehalasoinean ezarri zuena. Lepoan zuelarik, bere izena­ren him letrak agertzen ziren dilindan. Kateamehe batek elkar lotuak atxikitzen zituen himletra, him lagunak oraindik lotuak zirela seinale.Peter-ek erakutsi nahi zion nahiz eta fisikoki batabestearen oso urrunduak izan, bihotzean zutenanehork ez ziela kentzen ahalko. Orduan, neskakerabaki zuen ez zuela sekulan nehor utziko lepokoeder horren hunkitzen, nehork ez zuela sekulanhirurak lotzen zituen katea mehe hod hautsiko.

Gutti gora-behera hiru oren berantago, azkene­an, hegazkina Istanbuleko lurretan pausatu zen.Osman-ek dena behar bezala prestatua zuenez,hogei minututan beren familiaren auzorat helduziren. Oraindik goiz zenez, hotz handia egitenzuen Turkiako hiri handian. Yesilkoy aireportutikzetorren taxia ikusterakoan, segidan denek ulertuzuten azkenean helduak zirela francfortarrak.Beraz, hamarnaka pertsona karrikarat atera ziren.Zer ongi etorria! Osmanen anai-arreba guztieknigarra begietan zuten hain aspalditik ikusia ez

38

Page 7: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

zuten anaia besarkatzean. Oya harriturik geldituzen ikustean duela hamar urte ikusi ez zuen lehen­gusua zenbat aldatu zen. Izan ere, lau urte lehena­go herri horretarat etorri zirelarik bakantzak pasa­tzerat, azken hau ez zuten ikusi ahal izan.

Egun guztian ehun bat pertsona agurtu ondo­ren, gehienak Oya-k sekulan ikusi ez zituenak,azkenean familia Osmanen burasoen etxerat joanzen pixka bat pausatzera. Lehen egunetik berenetxe berriratjoan beharrak ziren, baina, arazo ttipibat izan zen hau alokatzen zutenak ez zirelakotzoraindik joanak. Elgar ez ontsa aditze horrek has­tapen batean ikaragarrizko haserrea piztu zionOsmani. Izan ere, bazuen hogeita bost urte esperozuela momentu hori, eta azkenean, gertatzen zela­rik, "karrikan" 10 egin behar zuten, hark erraitenzuen bezala. Hala ere, familiak kalmaraztea lortuzuen, eta gau hartan bi nesken aitaxi-amatxienetxean egon ziren.

***

11. Kapitulua

Biharamun goizean, Turkiako eguzkiaren dirdi­rek zerua horitzen hasten zutela, Alemanian bostpertsona onartuko lituzkeen Husnu Ottoren autoanmetatu ziren denak. Husnu, Shurin (bere emaztea),horien Ahmet semea, eta Osmanen amarekin, lau­rak toki saindu baterantz abiatu ziren. Iduriz, arrun­ta zen hiri haundi horretan hola garraiatzea.

39

Page 8: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Istanbuleko mezkita nagusirat he1du zirenean,leku saindu batetan zirenez, Koranak dioen bezala,Oya-ren amak bere bi alabei hango emazte guztiekeramaten zuten buruko zapi bana eman zien.

Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi­katu zuten Allah-ri eskainiz. Horrela, jainkoaeskertzen zuten beren itzulera urosagatik.

Kanita lidiak larruan zilo fin luze bat ideki zuen.Odola iturri batetik ura ateratzen zen bezala isur­tzen zen lurrerat, eta fite kabalaren ondoan putzugorri bat sortu zen. Lazgarria egundaino sekulanabererik hiltzen ikusi ez zuten bi neska gazteentzat.

Gertakizun horrek pena eman zien neskei, bere­ziki ikusi zute1arik beren aitak nola ardiari lepoamoztu zion. Ez zituzten oraino ontsa ezagutzenmusulman erlijioaren ohidurak.

Zeremoniaren bukaeran, Oya-ren amatxik ezzuenez bere neska ttipiaren jokamoldea oso gustu­koa, abots xuki batez hau erran zion:

"Oya, ez zara ahalge? Espero dut soinean ditu­zun zozokeriak kenduko dituzula. Erakutsiko dizutnik nolajantzi behar diren hemengo emazteak".

Nahiz eta bere amak abisatua zuen amatxi osozorrotza zela, ohar horrek Oya ustekabean harra­patu zuen. Bazekien bere aitaren amak ez zituelajasaten emazte modernoak. Beretzat gizonen erres­petatzeko, etxeko andere on baten izaiteko, sena­rrak erraiten zuen guztia egin behar zen, gorputzguztia estali behar zen bezala. Horrez gain, ezzituen maite beste herrietatik he1du ziren aldake­tak, beretzat ohiturak, ohiturak ziren eta punttu.

40

Page 9: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Beren senarren, erlijioaren eta herriko ohiturenmenpe ziren emazte horietariko bat zen.

Bere hitzak entzuterakoan, Oya-k bere buruaaztertu zuen. Kolorea galdua zuen 'Jean" batbazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, etaanitz kolorezko kamiseta hertsi bat.

Fisikoki, Oya aski handia zen, bere bi makilenitx.ura zuten zango luzeei esker. Argala izanik ere,forma ederrak zituen eta bere begiek xarma han­dia ematen zioten. Gainera, beltzarana zenez,hauek ontsa agertzen ziren eta karrikan pasatzenzelarik bere begi dirdiratsuak ziren haren gaineanikusten zen lehen gauza.

Neskari erantzuteko denborarik utzi gabe, adi­neko emazteak segitu zuen:

"Eta Derya! Neska ttipiek ez dituzte galtzamotzakeramaten Turkian, ez Istanbulen ere. Zer pentsatu­ko dute auzokoekl".

Aldi horretan neskek ez zuten batere amatx.irikasurik egin, eta usatuko zela pentsatu zuten.Baina emazteak ez zituen bakean utzi etx.erat sartueta horien ganbararat joaterakoan, segidan garra­sika hasi baitzen:

"Zer ari da beltz hori erdi biluzirik nire etx.ekomurru batetan! Familia honen ohorea zikintzen arizarete zuen zozokeriekin!

Garrasiak entzuterakoan, ama beste hirurakziren gelarat joan zen eta lehen aldikotz senarra­ren ama bezala egin zuen bere alaben aurka eza­rriz. Hori ikustean Oya-k kolpe azkar bat sendituzuen bere baitan. Sekulan bere ama ez zitzaion

41

Page 10: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

hola mintzatu. Beti saiatu zen ahal zuena egitenbere alabak hobekien bizitzeko, baina aldi horre­tan haien kontra joan zen. Gelditzen zitzaizkionesperantza bakarrak peko zolarat erortzen sendituzituen. Bazekien beren amaren sustengua gabe ezzutela ezer lortuko. Besteen errana aplikatu behar­ko zuten ezer erran gabe.

Gainera, beti kexaturik, amatxik bi neskenzakuak ideki zituen baztertuz ordutik goiti janztenahalko zituzten besteak, emaiten ahalko ez zituzte­netarik. Ikusiz ez zela gehiago anitz gauza geldi­tzen, erabaki zuen bi egunen buruan Istanbulekomerkaturatjoanen zirela Turkiako egiazko jantzienerostera. Oya-ren beldurrei erantzunez, honenamak ez zuen deus erantzun eta merkatuarenondotik bi neskek musulman emazteen itxurare­kin bukatu zuten.

Oya-ren ordutegia oso monotonoa zen etxean.Jeiki ondoren, segidan gosaria prestatu, jantziaklisatu, bazkaria prestatu, baxerak garbitu,Istanbuleko karriketako jende ikaragarria gaindituerosketen egitera joateko, Derya zaindu ... Baina,udako oporren amaiera heldu zenez, eta iduritzenbaitzitzaion haren aitak ez zuela batere eskolanpentsatzen, Oya-k erabaki zuen bere baitatik izenaemanen zuela Istanbuleko eskola aleman batetan.

Maleruski, horren lortzeko ahal zuena eginik ere,eskolak ez zuen bere izena atxiki, erranez ez zuelagehiago tokirik Alemaniatik heldu ziren turkia­rrentzat. Aste batzuk lehenago, Ahmet-ekin gai horiaipatzerakoan, azken honek abisatua zuen maila

42

Page 11: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

sozial azkar bat ukan behar zela horrelako eskolabatzuetan onartua izateko, beraz, Oya-k bazekieneskolak emaniko aitzakia arrunt faltsua zela.

Hori jakinik, Osman-ek Oya eta Derya Istan­buleko karrika zahar batetako neska-eskola batetansartu zituen, pentsatu gabe ere sobera zaila izanenzela bere alabentzat, oraindik tutik menperatzenez zuten hizkuntza batetan ikastea. Aldi horretanere ez gaixoek ez zuten hitzik erran ahal izan.

Aste bat berantago, sartzea baitzen, bi ahizpak,aginduzko uniformeak jantzi eta, eskolarat joanziren, pixka bat urduri eguna nola pasatuko zutenpentsatuz.

Eskolak ez zuen batere Alemaniako kolegiomodernoaren antzik. Ehunka neska baziren korri­dore hertsi guztietan. Gela guztiek ber itxurazuten: nahiz eta ttipiak izan, berrogeita hamar batmahai metatuak ziren hauetariko bakoitzean.Berina ttipi batek sala osoaren argitasuna ekartzenzuen. Horregatik, hori zenez aire iturri bakarra,egunero oren batetik goiti ikaragarrizko beroa egi­ten zuen.

Erakasle hotz batek ahizpa bakoitza bere gelaraeraman zuen, bakarrik ez zutelako bidea atzema­nen. Mahai bat hautatu eta, beste ikasle guztiakbezala, Oya bere tokian jarri zen.

Kolpez, gizon bat sartu zen, gela guztia zutituzen alemanari harridura handi bat sortuz. Denekelgarrekin egun on erran ondoren, gizonakjartzeaagindu zuen, eta segidan turkieraz eskolako lege,ordu eta beste anitz gauzaz mintzatzen hasi zen.

43

Page 12: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Oya-k oren oso bat iraun zuen mintzaldi horre­tan, ez zuen deus ulertu, gizon hori bere gelakoarduraduna zela ezik. Denbora pasatzeko, bereikaskideak behatu zituen.

Lehen egun horretan, beste sei kurtso ukanzituen, denak lehena bezain gaizki iragan zirenak.

Egunaren bukaeran, etxerat sartzeko tenoreazela, ahizpa handiak Derya nigarrez aurkitu zuenbera bezain egun txarra pasatu zuelako.

Biharamunean, bi ahizpak berriz eskolarat joanziren, baina aldi honetan gogo txarrez eta pixkabat beldurturik.

Bezperan bezala, bakoitza bere gelara joan zeneta Oya segidan bere tokian jarri zen.

Maisua sartu zelarik, ulertua zuelako, Oya beste­ak bezala zutitu zen eta egun on erran zion.Horrera arte dena ongi pasatu zen, baina arazoaksortu zitzaizkion maisua abots azkar batekin zenba­ki batzuen erraiten hasi zelarik. Izan ere, deia egi­ten ari zen neska bakoitza bere zenbakiaz deituz.Baina, Oya-k ez zuenez ezer ulertzen, erakasleakharen zenbakia oihukatu zuelarik, nehork ez zuenbesoa altxatu.

"911?".Beharrik maisuak fite ulertu zuen atzerritar bat

bazuela bere kurtsoan, turkiera ez zuena ulertzen.Hala ere, besteak bezala tratatu zuen, eta bereondora joanez, aleman txar batekin galdegin zion:

"Zein da zure izena? Nondik heldu zara?Zergatik ez zara mugitzen deitzen zaitudalarik?

- Oya Topal deitzen naiz...

44

Page 13: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

- Zutitzen zara mn mintzo zatzaizkidanean!Kexatu zitzaion. Nondik heldu zara?

Oya oraingoan altxatu zen eta erantzun zion:- Francfort-Sur-le-Main-etik heldu naiz.- Non da hori?- Alemanian.- Zoin eskolatarat joaten zinen?- Ez dakit nola erraten duzuen turkieraz.

Alemanez "Hauptschule" deitzen dute.- Haup...?"Oya kolpez itzuli zen entzutean bera baino bi

lerro gibelago zen neska bat bere eskolaren izenaerrepikatzen.

Honek eskua altxatu zuen eta maisuak galdeginzion:

- "Nor zara zu?- Sevim Burak, 915 numeroa dut. Ni ere

Alemaniatik heldu naiz. "Hauptschule" bederatziurte irauten duen eskola bat da. Biltzen dituhemengo lehen maila eta kolegioa.

- Ontsa, Sevim, segitu zuen erakasleak abotseztiago batez."

Cero, berriz Oya-ri buruz itzuli zen eta aginduzion berriz jartzea. Beraz, bere gela hertsiko besteberrogeita bost ikasleak bezala bere tokian jarrizen.

Nahiz eta erakaslea ez oso goxoa izan berarekin,Oya-ri berdin zitzaion zeren eta bazekien beregelan bera bezalako neska bat bazela eta esperozuen honen ezagutza eginen zuela.

45

Page 14: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Beraz, egunaren bukaeran, segidan Sevimenga­na joan zen zinez honekin harremanen sortzekoasmoz. Oren laurden bat elgarrekin pasatu ondo­ren, biak ohartu ziren anitz pundu amankomunzituztela. Sevimi istorio bera gertatu zitzaion himurte lehenago, baina gazteagoa zenez, errazkiagoonartu zuen bere egoera berria. Ikusiz ondoan bizizirela, erabaki zuten arratsean berean SevimOyaren etxerat etorriko zela. Cero, bi ahizpaketxerat sartu ziren, eta lehen aldikotz elgarrekinanitz irri egin zuten. Izan ere, Oya ez zen sekulanhain uros izan Turkiarat etorri zirenez geroztik.

Iraileko egun bero eta pizu batez, eguzki dirdi­ratsuak Istanbuleko pareta txuri guziakjotzen zitue­lajendeen bista itsutuz, bi hilabete Turkiaratua zenfamilia, azkenean, bere etxe berriaren bisitatzeratjoan zen. Ordura arte, beti Osmanen burasoenetxean egon ziren, alokatzaileekin zuten arazoakanitz denbora eman baitzuen konpontzeko.

Bere amatxirengandik urrunago biziko zirelapentsatzeak Oya-ri poza emaiten zion, bien artekoharremanak ez baitziren izpirik hobetu. Emaztezaharrak ahal zuena egin zuen bere haur ttipiaarrunt emazte musulmana bilakatzeko.

Kanpotik ikusiz, lehen begiradan, etxeak bizikixarmanta zirudien, eta inpresio horrek Oya umoreonean jarri zuen. Azkenean beren etxea ukanenzuten, bi hilabete luze horiek amatxi tzarrarenetxean pasa ondoren.

Baina, barnera sartu zirelarik, Oya-k kanitakolpe bat senditu zuen bere sabelean, hain gutizia-

46

Page 15: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

tu etxea, usain higuingarriko zikinontzi bat beste­rik ez zelako.

Pixka bat zahartutako goxoki bat bezala zen.Honetan estalgi koloretsu batek barneko produktuustelak gordetzen ditu, eta etxe horrek inpresiohori emaiten zuen.

Etxe osoan paretak hezetasunaren ondorioz sor­tutako ondoz beteak ziren, eta urrundik ikusizmarroin kolore itsusi bat emaiten zien.

Iduriz, dena berdin zen Turkian. Kanpotik herrioso polit baten itxura zuen, baina barna begiratuzerrealitatearen aIde itsusiak ikusten ziren.

Barnebide nagusiaren bukaeran saloin ttipi batbazen izkin guztietan errauts-metekin. Erdian, zila­tutako bi besaulki zahar baziren poza haundiaeman zietena Osmani, Turkiako etxeetan bizikiarraroa baitzen muble horien edukitzea. Ezkerral­deko ate baten gibelean, pareta horixkadun sukal­de bat bazen. Armario guztiak oliozko geruza batezestaliak ziren eta askako zilotik armiarmak atera­tzen ikusten ziren. Oya-k oso bitxia atxemaitenzuen gutti arte bizitua izan zen eremu hori hainegoera txarrean izaitea. Bat-batean atera zitzaion:

"Aita, zenbat denbora egonen gara hemen?Osmanek ulertzean bere alabak zer erran nahi

zuen, berehala ihardetsi zion:- Oya utzi plainitzeari pixka bat. Ez zara ohar­

tzen zer santza dugun holako etxe haundi batenukaitea gu laurentzat bakarrik. Gainera, justuondoan sala bikain bat bada eta azkenean nire sal­tegia idekitzen ahalko dut arazorik gabe."

47

Page 16: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Hilabete batzuk berantago, Oya ikastolako lanenegiten ari zela, bere amak galdetu zion:

"Oya, zertan zara eskolan? Lagun berriak egindituzu? Hobeki pasatzen da zure erakasleekin?"

Harriturik, eta aldi berean biziki kontent amabere eskolako arazoez arranguratzen zela, Oya-kbere sentimendu guztiak azaldu zizkion.

Eskolan deus ez zen hobetu. Oya ikaratua zenpentsatzen zuelarik urte bukaeran lortuko zuenebaluaketa fitxan. Izan ere, aleman kurtsoetakoemaitzak ere oso txarrak zituen.

"Alemanian egon bagina, erran zion bere amari,ez nituen arazo horiek ukanen. Irakurri dut egun­kari batean anitz turkiarrek amesten dutela berrizjoatea eta lerrokatzen direla Alemaniako kontsu­letxeko atearen aintzinean "visa" baten lortzeko.Nik ere nahiko nuke etxerat itzuli.

- Oya, erantzun zion amak, hemen da zureetxea. Zure aita eta ni biziki arranguratuak garaikustean nola bizi zaren hemen. Ez duzu uste hobedela zuretzat eskolarat gehiago ez joatea? Holagehiago laguntzen ahalko gintuzun etxean eta sal­tegian. Jadanik aipatua diot Sevimen amari etaberak ere gauza beraren egitea pentsatzen du."

Pixka bat gogoetatu ondoan, Oya ohartu zenegin zezakeen gauza hoberena zela. Nahiago zuenAlemaniarat itzuli dim pixka baten irabazteko etagero bere biziaren egiteko, baina, bazekien bura­soek ez zutela sekulan nahiko. Beraz, onartu zuenbere amaren proposamena, eta biharamuneanberean, Osman eskolaratjoan zen bere alaba zaha-

48

Page 17: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

rrenaren izenaren kentzeko. Hala ere, ahizpa tti­piak kurtsoetara joaten segitu zuen berarentzatgauzak aise hobeki pasatzen baitziren. Izan ere,lehen astetik lagun berriak egin zituen eta, nahiz

! eta kurtsoetan ez denbora goxoa pasatu, gogotikjoaten zen eskolarat bere adineko neskekin josta­tzeko.

* * *

Ill. Kapitulua

Eguberrikari, Alemaniako usaien segitzeko, etabereziki Oya eta Derya-ri plazer egiteko, Osmanekizai eder bat erosi zuen. Oroitzapen on anitzekinbuman, bi alabek izaia panpina bat balitz bezalaapaindu zuten. Alemanian urtero garrantzia emai­ten zioten besta horri, eta bi neskek izigarri apre­ziatu zuten horien burasoek usaia hori segitzea,nahiz eta musulman erlijioa jarraitu.

Alemaniatik ez zutenez horretarako edergailurikekarri, merkatura joan ziren eta kolore guztietakozernahi gauza erosi zuten.

Bukatu zutelarik, izaia ez zen telebistan ikustendiren izai eder horietariko bat, baina, hala ere,itxura aski polita zuen.

Tradizioa segitzeko, goizean goiz jeiki ondoren,oren oso batez otoitzean aritu zen Oya-ren familia.

Ondotik, burasoek alabei animaleko ustekabebat egin zieten erranez hainbeste gustuko zutenpesta hori familia osoarekin ospatuko zutela. Oya-k

49

Page 18: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

berehala ulertu zuen hori guztia egiten zutela bineskek bizi berria ahal bezainbat maita zezaten, etaegia erran sorpresa horrek bihotza berotu zien.Haatik, bitxia atzemaiten zuen hezurretarainornusulmana zuen amatxik kristau erlijioan sartz~n

zen pesta horretan parte hartzea.Beraz, Oya-k ahizpari aspalditik erosia zion opa­

ria eskaini eta, denak amatxiren etxeratjoan ziren.Harat heltzerakoan jadanik kusi, otto eta ttanttaguziak hor ziren. Denekjantzi ederrak eman zituz­ten, aldi batentzat kolore biziak zituztenak, egune­roko arropa grisak ez bezala. Oya-k ere, lehen aldi­kotz gustukoa zuen zangoetaraino heltzen zitzaiongona arroxka bat erosi zuen gaineko berde bate­kin. Ondotik denek bi neskei opari bana eskainizieten. Oya-k egun hori pasa arau, geroz eta bitxia­goa aurkitzen zuen, aIde batetik, denak etorri bai­tziren horientzat zentzurik ez zuen pesta batetarat,eta bestetik, denek opari bat eskaini baitzieten biahizpei. Baina erabaki zuen eguna ahal bezainongi baliatzea, beraz, horri kasu egin gabe, besteakbezala mahainean jarri zen bazkaltzen hasteko.Amatxik aratxe saltsa bat prestatu zuen bixkotxdesberdinekin desertarako.

Arratsean, gaua erortzen hasi zela Istanbulekotenperaturak goxotuz, denak mahaitik altxatuziren etxerat sartzeko gogoarekin. Oya, besteekbezala egiteko, berokia hartu eta zutitu zen.

Baina, bere amak besotik hartu zuen erranezOsmanek, amatxik eta berak gauza oso inportantebaten jakinean eman behar zutela.

50

Page 19: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

,Harriturik, ez baitzekien batere zeri buruz min­tzatuko ziren, neskak helduak segitu zituen. Ba­kean izateko, laurak sukaldera joan ziren eta amamintzatzen hasi zen:

"Maitea, honat ekarrarazi zaitugu zure emazteezkondu etorkizunaz mintzatzeko.

- Ama, badakizu biziki ongi sobera gaztea naize­la horretan pentsatzeko! Beharrik hamasei urteditut, moztu zuen Oya-k.

- Aspalditik jakinean zara hemen neskak bizikigazte ezkontzen direla ttipitik hitzemanak direnmutikoekin, segitu zuen amak.

- Baina ni ez naiz hemengo neskak bezala, onar­tzen ez baduzue ere alemana naiz, eta nahi dutnire bizia ahal bezainbat baliatul Berdin, norekinezkonduko nintzateke, ez naiz inori hitzemana nil

Amatxik bere aho gaixtoarekin segidan erranzIOn:

- Justuki, horretarako gara hemen. Zu ttipidanikAhmet kusiari hitzemana zara eta berarekin ezkon­duko zara. Hola da."

Oya gorrotoz eta tristeziaz beteriko sentimendubatek oldartu zuen bere baitan. Ordu batzuk lehe­nago, sorpresa ona entzuterakoan bihotza berotuzion supindarrak, orain gorputz osoa erretzen zion,sute bilakatu zelako. Bere bihotzetik abiatuz, zango­etako eri punttetaraino hedatzen senditu zuen suakikaragarriko mina egiten zion. Sekulan ez zuenasmatuko Ahmet-ekin ezkondu beharko zenik.

Gainera, bere amatxiren kontra kexu zen hola,manera hotz batez aipatu baitzion gai hori. Hortaz

51

Page 20: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

oharturik, Osmanek abilki amatxi kanporat ekarrizuen, ama-alabak goxoan mintzatzen utziz.

Hori zen istorio guztia, lehenik Oya-ri plazer egi­teko eta giro on baten sortzeko, egun polit horiprestatu zuten. Baina, denek bazekiten bukaeranzer gertatuko zen.

Bere burua pentze alai eta loretsu guzietan zokobatetan kokatua den putzu be1tz eta sakonera eror­tzen zela senditu zuen. Aldi horretan familiak era­baki zuen Oya-ren botatzea. Hondoa hunkitzera­koan, Oya nigarrez hipaka hasi zen eta, bakardadeosoan senditzen zen putzutik, bere amari galdeginzion abots ezti batez, bakarrik mintzo bazen beza­la:

"Ama, nola egiten ahal didazue holako gauzabat. Ez nauzue bada maite? Ahal duzuen guztia egi­ten duzue nire bizia hondatzeko!".

Ama gaixoa, entzutean holako hitzak bere alaba­ren ahotik ateratzen, bere aldi nigarrez hasi zeneta Oya bere besoetan hartuz segitu zuen:

"Otoi Oya, ez holako itsuskerietan pentsatu.Badakizu biziki ontsa zure ahizpa eta zu, ukan ditu­gun opari ederrenak zaretela, eta nehork ez lukedudan ezarri beharko zuengan dugun maitasuna.Nola buraso batzuek ez lituzkete beren alabak mai­tatzen ahal! Baina, hemen Turkian, hone1a pasa­tzen da ezkontza. Ikusiko duzu segidan Ahmet-riusatuko zara zure buruan sartzen baduzu zuresenarra dela.

- Baina ama, zertako Ahmet hautatu duzue,anaia bat bezala da niretzat!

52

Page 21: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

- Justuki, horiek baldintza hoberenak dira fami­lia baten fundatzeko. Ikusi zure aita eta ni, gu eregure sortzetik hitzemanak ginen bata besteari.

- Baina, ez dut maite Ahmet. Ez da batere mai­tasun sendimendurik gure artean.

- Neska, horrek ez du axolarik. Maitasunajinenda denborarekin. Funtsezkoa da esku onetan zare:..la. Otto Husnuk apartamendu eder bat eginendizue bere etxean, eta badakizu Ahmet-ek kondueder bat duela eta nahi duzuna eskaintzen ahalkodizula.

- Berdin, ez du balio zure planoen egitea, eznaiz sekulan harekin ezkonduko. Ez pentsatu nahiduzuen bezala manipula daitekeen bururik gabekopanpina bat naizela! Honat etorri ginenetik ohartunaiz familia honetan diren harremanak funtsezkohipokrisia batetan sartzen ahal direla, eta zuentokian banintz, ahalge izanen nintzateke bere ala­ben konfiantza galdu duten eta deus balio ez dutenburaso batzuen izaitea."

Elkarrizketaren bukaera ekarri zuten azken hitzhoriekin, Oya-k erakutsi zuen ez zuela sekulan ego­era onartuko, eta berdin zitzaiola bere amari minegin bazion. Bere burasoek, berek erakutsi ziotennorbaitek pertsona bat jotzen bazuen, honekoraindik azkarrago jo behar zuela bestearen kal­marazteko.

Arratsean Oya ohean etzan zen nigar sortekinbegietan, eta kolpe handi batekin bihotzean.

Ondoko egunak ez ziren biziki alaiak izan Oya­-rentzat. Eskola gelditu zuenetik, bere denbora

53

Page 22: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

guztia pasatzen zuen Alemaniatik ekarritako disko­ak entzuten, edo Francfort-en hartutako argazkiakbegiratzen, oroitzapen onak xerkatuz. Bestenaz,ganbarako berinetik kanpora begiratzen' egoitenzen mirakuilu baten beha bazen bezala. Esperozuen egun batez norbait etorriko zela bere salba­tzeko edo, hobeki erranda bere askatzeko.

Abenduaren hogeita zortzian, goiz bateanAhmet-k Oya deitu zuen arratsean berarekin zine­marat joateko emeiarekin. Telefonoz ari zirelarik,neska gaztearen amak dena entzuten zuenez, berealaba bortxatu zuen proposamen horren onartzea.

Beraz, arratsean berean, bikotea filmaren ikuste­ra joan zen. Bukaeran, nahiz eta filma osoan ezdeus ulertu, Oya-k, Ahmet-i plazer egiteko erranzion denbora biziki goxoa pasatu zuela. Geroxea­go, neskak galdegin zion:

"Etzi nahiko nuke Sevim-en ikustera joan?Espero dut ez duzula deus nire ideiaren kontra."

Ahmet harritua zenez Oya-k bere baimena gal­degitea, eta ez zuenez lehen arratsetik irudi txarbat ukan nahi, segidan baietza eman zion. Oya-renhelburua, hori galdegitean, ez zen batere erakus­tea onartu zuela bere emazte ezkondu egoera, bai­zik eta bere kusiari sinestaraztea hala senditzenzela beranduago honen konfidantza lortzeko etaaskatasun gehiagoren ukaiteko. Izan ere, bazekienhonen kontra joanez, ez zuela deus irabaziko etanahi bazuen bere egoera aldatu, izigarri abilki edoargiki ari izan beharko zuela.

54

Page 23: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Nahi zuena lortu zuen, Ahmet-k uste ukan bai­tzuen hori bien arteko harreman onen seinale batzela.

Etxera heltzean, neskak segidan Sevim I deituzuen berri onaren erraiteko. Azken honek abisatuzuen egunkarian irakurri zuenaren arabera, anitzturkiar gazte Alemaniarat itzultzea entseatzen zela;eta kontsuletxearen aintzinean lerrokatuak zirelabaimen baten lortzeko gogoarekin.

Ez zutenez beste aterabiderik atzemaiten, bilagunek erabaki zuten bi egunen buman harat joa­tea eta beren aldi baimenaren lortzen entseatzea.

Beraz, erran bezala, arratsalde hastapenean Oyaeta Sevim kontsuletxera joan ziren. Hango jende­-metak ikaratu bazituen ere, aski fite pasatzeaerdietsi zuten.

Malemski, gizonak haien istoria entzun gabeere, abisatu zituen bakarrik hamasei urte zituzte­nez, berentzat ezinezkoa izanen zela Alemaniaratitzultzea burasoen baimenik gabe.

Beraz, horien azken esperantza galdurik, etxeratsartu ziren.

Egun batzuk berantago, Oya eguberritan jakini­ko berriaren ondotik oraindik nahaspilatua zela,postariak Alemaniatik etortzen zen gutun bat eka­rri zuen haien etxerat.

Oya-ren bihotzeko taupadak azkartu ziren Pe­teren idazkera ezagutu zuelarik. Gutuna bere ize­nean zenez, neska gazteak pentsatu zuen askatasunguztia zuela burasoei erakutsi gabe honen irakur­tzeko. Hona zer zion:

55

Page 24: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

56

FranCfort, abenduak 26,Oya maitea,Espero dut dena ongi pasatzen dela zuretzat herri

urruti horretan.ldazten dizut plazer handia egiten didan berri on

baten erraiteko: Istanbulerat joanen naiz urtarrilarenlauean zure ondoan hamar egunez egoteko. Hastapenetikespero nuen eguberri zurekin pasatzea, baina, hegazkine­kin arazo ttipi bat izan baita, ezin izan dut.

Horrez gain, hemen ez da gauza anitz aldatu zu joanzinenetik. Segur da ez dela aspaldian bezain ongi zu ezbaitzaitugu ondoan. Connyrekin, usu, zurekin pasatuditugun egun goxoetaz mintzatzen gara eta erraitendizut on egiten duela orvitzapen onetan pentsatzeak.

Conny ez da lehen bezainbat ateratzen etxetik.Berarentzat ere zaila da zu ez ikustea gehiago. Jean ere,zu bere lagun hoberena zinen. Hala ere, orain pixkabat hobeki da.

Nire aldetik ere huts handi bat izan da hastapene­an, baina, banekien berriz ikusiko zintudala, beraz,errazago izan da.

Jakin zazu Connyk ere nahiko zukeela zureganatetorri, baina, badaki arrazoin desberdinengatik bereburasoak ez direla sekulan ados izanen.

Zuretzat ere biziki zaila izan behar da herri aldake­ta hori. Espero dut hala ere familiarekin dena ongipasatzen dela eta lagun berriak egin dituzula.

Barkatu baina horretan utzi behar zaitut.Zure aitak hain segur gutuna irakurri nahiko due­

nez, espres beste gutun bat idatziko diot gutunazaleanaurkituko duzuna, aski diozu hori emaite.

Lehena gorde ezazu zoko batean nehork irakurriahal ez izateko.

Muxu!Peter

Page 25: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Hau irakurtzean Oya nigarrez hasi zen, aIdebatetik, triste ze1ako bere lagunengan pentsatzean,eta bestetik, uros zelako Peter berriz ikusiko zuela­ko. Lasterka, begiak idortu ondoren, bigarrengutuna hartu eta bere aitari eraman zion.

Egun batzuen buruan, azkenean Oya-k hainbes­te itxoiten zuen urtarrilaren laua etorri zen. Bizikipozik zenez bere lagunaren ikustea, etxe guztiasekulan baino garbiago jarri zuen, eta bere buraso­en baimena lortu ondoren, eguberritan jantzitakoarropak berriz eman zituen Peteren errezibitzeko.

Oya-ren burasoak ere aski dotore jarri ziren,haientzat ere Peter pertsona inportante bat zelako.

Izan ere, hemeretzi urte zituen azken honek, tur­kiera eta alemana jakinki, eta negozioetan aski onaizanki, Oya-ren burasoak anitz lagundu zituenFrancfort-en bizi zirelarik. Beraz, goizeko hamar ore­netan denak aireporturajoan ziren Peter-en hegazki­nak beranta zuenez, familiak, bereziki Oya-rentzatluzeak izan ziren him oren oso itxoin zituzten.

Azkenean, alemana agertu zen jende-meta batenartetik.

"Adiskide, ongi etorri Turkiarat, erran zionOsmanek alemanez aski azkar ingurukoek entzunzezaten.

Gero bortxatuz bere burua itxura ahal bezainlasai baten ukaiteko, Oya-k gehitu zuen:

- Biziki kontent naiz zu hemen izatea Peter."Segidan, elkar besarkatu zuten eta oren erdi bat

berantago, ongietorri eder baten ondotik, denaketxerat sartu ziren.

57

Page 26: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Harat heltzerakoan, familiak erabaki zuen ohebat behituko zutela bi nesken logelan Peterek han10 egin ahal izateko.

Ondoko egunak, Istanbulen zenetik Oya pasatu­tako politenak izan ziren. Goizetik arrats, berelagunarekin egoten zen. Arrats batez, biak logelanzirela, Oya-k bere sentimendu guztiak azaldu ziz­kion Peteri, egun batzuen buruan Ahmet-ekinezkondu beharko zela bame. Vne hori izigarrihunkigarria izan zen bientzat.

Nahiz eta azken berria jakiterakoan mutikoakbihotza urratua senditu, entseatu zen bere laguna­ren kontsolatzea bazekielako harentzat oraindikzailagoa zela.

Maleruski, abiatzeko tenorea biziki tlte etorrizenez, berriz ere abiatze triste baten ondotik, Peterberriz airatu zen Alemaniari buruz.

Hiru egun berantago, ezkontza-eguna zenez,Oya-ren amatxiren etxean animaleko mugimendubat bazen. Etxeko andereak aginduak ematenzituen aIde guztietarat, eta horretarako ez zenezbereziki ona, denak burzoratzen zituen.

Arrunt lasai egoten zen bakarra gehien kontser­natua zena zen, Oya-k erabaki baitzuen ez borro­katzea gehiago bere zorte txarraren kontra.Azkenean ohartu zen bere familiaren ondoanarrunt ahalgabe zela. Beraz, lehen aldikotz, protes­tatu gabe onartu zuen Turkiako arropa itsusi batenjanztea egun berezi horretako amatxik espres erosiziona. Besteentzat bestea egiteko parada bat zenegun hori, beretzat dolumen egun bat zen.

58

Page 27: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

Erabakia zuen bere ohoretan egiten zuten ome­naldiaren lorrintzea. Anitz gauzari pentsatzenzuen:

"Zertako espres eginen nuke kontent izatea nirebaitan sekulan baino malerusago naize1arik? Berriaerran zidaten egunetik jakinean nintzen gaurkoeguna nola pasatuko zen, baina nonbait esperonuen gauzak konponduko zire1a, edo amets gaiztohorretarik iratzarriko nintzela!

Hara zertan bukatuko den nire bizia, edo hobe­ki erraiteko nire egiazko bizia. Egia erran,Turkiarat etorri garenetik gutti gora-behera buka­tua da. Burasoek gako txarra eman didate nireetorkizuneko atearen idekitzeko eta betirako atehorren aintzinean kokatua ge1dituko naiz.

Banekien afera hau gaizki burutuko zela.Hastapenetik susmo txar bat banuen."

Beti gauza berari pentsatzen zuen:"Nolaz nire burasoek hori egiten ahal didate?

Biziki ontsa badakite ez dudalaAhmet-rekin ezkon­du nahi. Zertako bizia eman didate? Gero ahalbezainbat funditzeko?"

Bere familia ez zenez batere bere nahietaz arran­guratzen, bere pentsatzeko moldea manera ahalbezain afrus batez erakutsi nahi zuen. Egia erran ezzekien besterik zer egin.

"Erna zaitez, gomitatuak heldu dira, oihukatuzion bere amak."

Beraz, Oya garbige1an desagertu zen. Eternitatebat iduritu zitzaion denbora luze batez mirailarenaurrean ge1ditu zen. Bere baitan huts bukaezin bat

59

Page 28: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

eta tristezia handi bat senditzen zituen neska batikusten zuen. Bere begiek ez zuten gehiago dirdi­rarik isladatzen, hilak ziren. Bisaian ez zuen gehia­go espresiorik agertzen uzten. Gorputzean anima­leko gorroto bat igotzen senditu zuen. Gogoetatugabe, aiztur pare bat hartu eta bere ile luze eta kiz­kurretako metxa bat moztu zuen. Gero, beste bat,eta beste bat. Bukaeran, ile meta haundi bat bazenlurrean.

Ondotik, bere arropa hartu eta, leku desberdi­netan zatiak moztu zituen. Bere burasoek galdeginziotenez pixka bat makiatzea, ezpainetako lodi bathartu eta animaleko aho bat marraztu zuen berebisaian. Gero, bere aitaren bizar-makinarekin,bekainak moztu eta horien tokian beltz kolorekoarkatz batekin bi marra fin-finak marraztu zituen.Momentu horretan senditzen zuen barneko minakizaera inkonziente batetan sarrarazia zuen.

"Zoin ederra den zuen Oya!" pentsatu zuen.Besteek deitzen zutenez, poliki-poliki salonerat

sartu zen. Kolpez, denak isildu ziren Oya harriturikbegiratzen zutela mamu bat bazen bezala.

Lasaiki, neskak hitz batzu erran zituen:"Egun on deneri, eta ongi etorri nire ezkontza­

tarat!"Nehork ez zuen erantzun.Gero, Oya bere tokian jarri zen, Sevim eta

Ahmet-en artean. Jendeak berriz hizketan hasiakziren. Iduriz Ahmet-ri berdin zitzaion Oya holaizaitea zeren eta hau ere bere aitaren lagun bate­kin mintzo zen.

60

Page 29: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

"Burua galdu duzu, ufatu zion Sevimek, afrusazira!

- Berdin zait, erantzun zion. Norentzat politaizan beharko nindaike?

Eta horretan isildu zen, zeremonia hasiko bai­tzen.

Arratsean, gomitatu guztiak etxerat sartuak zire­la deus erran gabe Oya oherat joan zen eta bereeraztuna ondoko mahainean pausatu ondorenlokartu zen, Peterek eskainiako lepokoaren hiruletrak eskuan azkarki tinkatuz. Ametsak bakarrikgelditzen zitzaizkion, hamasei urteko neska arruntbaten bizia bizitzeko. Nehork ez zion sekulan horiebasten ahalko:

Conny maitea,Aspalditik ez dizut nire berririk eman. Hemen nai­

zenetik anitz amzo ukan ditut baina gauzak arrasaldatu dim bederatzi hilabetez. Idazten dizut zure abi­satzeko ezkondu naizela ttipidanik hitzemana nintzenAhmet nire lehengusuarekin.

Hain segur, pentsatuko duzu erotu naizela, eta egiaerran ez nintzen urrun. Herri honetan sartuz geroztikez gam berriz ateratzen. Sevim, nire lagunak eta nikahal genuen guztia egin dugu etxerat sartzeko, baina,ezinezkoa da. Hemen kokatuak gam, txori gaizoakkaioletan preso atxikitzen diren bezala. Hastapenean,horien gisa oihu egin dut, askatasun oihuaren bilanintzen. Baina orain ulertua dut zertako momentubaten buruan kaioletako txoriak isiltzen diren, horiekere ohartzen dim ez dutela nehoiz hartatik urratuaizan diren etxea berriz ikusiko.

Beraz, ohartu naiz ez nuela deus egiten ahal ezkon­tza onartu baizik.

61

Page 30: ABERRI ARROTZA · Eraikuntzaren ondoan burasoek ardi bat sakrifi ... Kolorea galdua zuen 'Jean" bat bazuen belaunen azpi arte iristen zitzaiona, eta anitz kolorezko kamiseta hertsi

62

Ez nintzenez gehiago eskolarat joaten, ez nuen bestehauturik ez banuen nire bizia pasatu nahi familia­rentzat garbiketak egiten.

Nire kusia hobeki ezagutuz, ohartu naiz .izigarrigisakoa zela. Segur ez dela nire biziko maitasuna,baina hori existitzen ote da? Bederen, segur naiz berakahal duena eginen duela ni uros jartzeko. Berdinhemen naizenetik entseatzen naiz onartzen ttipidanikbihotz guztiz sinesten nituen ametsak ez direla sekulanerrealitate bihurtuko.

Jainkoak hori nahi izan du, eta ez dut deus egitenahal horren kontra.

Ahmet-ekin apartemendu xarmant bat ukanendugu bistarekin itsasoari buruz.

Hainbeste dolu dut zu ez nire ondoan ukanikezkontza egunean!

Espero dut fite bisita bat eginen didazula. Otoi eznazazula ahantz, beti nire bizitzako eguzki izpia ego­nen zara eta zure presentzia sendituko dudano nirebihotza ez da itzaliko.

Bazeneki zonbat Alemaniaz eta zutaz pentsatzendudan.

Laster arteOya