3
EITB-EHU Multimedia Komunikazioa masterra 2010- 2011 Ahozkotasuna eta Multimedia Diskurtsoa 7. ZEREGINA, Txomin Lasarte 1.- Zuzeu albistariaren kasuan honako erreportaia hartu dut kontuan: Bakeroak eta jaka gorria soinean eta zigarroa ezpainetan http://zuzeu.com/2011/02/08/bakeroak-eta-jaka- gorria-soinean-eta-zigarroa-ezpainetan/ Albistari horizontal horretan agertzen diren beste erreportajeen antz handia du. Eduki testualak du pisurik handiena albistearen barruan eta argazki batek laguntzen du. Gaztezulo aldizkariak landutako erreportaje bat da. Multimediatasun urriko erreportajeak nagusitzen dira sarritan zuzeun, eta bideorik ez da txertatzen orohar. Kasu honetan ere eduki testuala eta argazki bat daude bakarrik. Bimedialitatea landu den eredutzat hartu daiteke beraz, jatorrizko egitura interneten. Hipertesturik ere ez dago. Dagoen esteka bakarra nahitaezko egilearena da, zuzeuko egilearen profilera bideratzen duena. Irakurketa egiteko bide bakarra eskaintzen da beraz, eta ez da loturarik egiten beste erreportaje batzuekin. Elkarreraginik ere ez da ematen inolaz ere. Ez hedabidearen partetik, ez egile eta ez irakurleen aldetik ere. Sarritan, zuzeun, hedabideko begiraleek publikazioak kokatzen dituzte

Ahozkotasuna, 7.zeregina hautazkoposta

  • Upload
    toxua

  • View
    185

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ahozkotasuna, 7.zeregina hautazkoposta

EITB-EHU Multimedia Komunikazioa masterra 2010-2011

Ahozkotasuna eta Multimedia Diskurtsoa

7. ZEREGINA, Txomin Lasarte

1.- Zuzeu albistariaren kasuan honako erreportaia hartu dut kontuan:

Bakeroak eta jaka gorria soinean eta zigarroa ezpainetanhttp://zuzeu.com/2011/02/08/bakeroak-eta-jaka-gorria-soinean-eta-zigarroa-ezpainetan/

Albistari horizontal horretan agertzen diren beste erreportajeen antz handia du. Eduki testualak du pisurik handiena albistearen barruan eta argazki batek laguntzen du. Gaztezulo aldizkariak landutako erreportaje bat da. Multimediatasun urriko erreportajeak nagusitzen dira sarritan zuzeun, eta bideorik ez da txertatzen orohar. Kasu honetan ere eduki testuala eta argazki bat daude bakarrik. Bimedialitatea landu den eredutzat hartu daiteke beraz, jatorrizko egitura interneten. Hipertesturik ere ez dago. Dagoen esteka bakarra nahitaezko egilearena da, zuzeuko egilearen profilera bideratzen duena. Irakurketa egiteko bide bakarra eskaintzen da beraz, eta ez da loturarik egiten beste erreportaje batzuekin. Elkarreraginik ere ez da ematen inolaz ere. Ez hedabidearen partetik, ez egile eta ez irakurleen aldetik ere. Sarritan, zuzeun, hedabideko begiraleek publikazioak kokatzen dituzte twitterren, eta iruzkinak egiten dituzte irakurleek, eta elkarreragin bat ematen da. Kasu honetan ez da holakorik ageri.

2.- EITBn oso bestelako edukiak aurkitzen ditugu. EITB kulturaren barruan erreportai anitz aurkitu ahal dira, eta bideo euskarria da nagusi hauetan. Albisteak ere eduki testualez haratago doaz, eta irudia eta bideoaren txertatzea egiten da kasu askotan. Nik aztertu dudan erreportaia honako helbide honetan dago ikusgai: http://www.eitb.com/bideoak/telebista/kresala/osoa/600381/kresala-senegalen-arrantzan-dabilen-atunontziaren-eguneroko-lana/

Page 2: Ahozkotasuna, 7.zeregina hautazkoposta

Multimediatasunari erreparatzen badiogu, bideoa nagusitzen dela esan behar dugu. Izenburua testu moduan agertzen da eta gero azalpen txiki bat ematen da haren azpian. Bideoa, off ahotsak eta elkarrizketak osatzen du. Bideoa, eduki testuala eta ahozko testua nodo berean daude. Erreportajearen kokapen estrategiak aipatuz, elkarreraginerako aukera ematen da. Ez iruzkinak egiteko, baina bai sare sozialetan zabaltzeko: Delicious, Aupatu, Meneame, Digg, Wikio eta Facebook. Hipertestua ematen da baina produktu desberdinetara eta nodo desberdinetan, “Kresala” programaren barruan (erreportaje hau ere bertatik ateratakoa da) hala ere.

3-. Argian ere mota askotako produktuak aurkitu ditzakegu. Nik multimedia atalean bideo euskarrian nabarmentzen den erreportaje bat aukeratu dut, baina atari honetan eduki testualeko erreportajeek indar handia dute. Nik aukeratu dudan erreportajea esteka honetan aurkitu daiteke:

http://www.argia.com/multimedia/bideoa/biladi-gure-lurretik-elkartasunez

Multimediatasuna aipatuz, euskarri desberdin asko aipatu behar dira erreportaje honetan. Eduki testuala izenburu gisa, eta ikusentzunezko erreportajearen barruan irudia, bideoa, musika, hotsa eta ahotsa. Infografia izan ezik beste guztiak beraz. Hasieran irudiek, musikak eta off ahotsak ematen diote sarrera eta indarra erreportajearri, baina gero elkarrizketa nagusitzen da. Bai hasieran eta bai bukaeran, irudiez eta musikaz osatutako narrazio bat eskaintzen da.

Hipertestuari dagokionez, aipatu behar da eduki testualaren bidez “biladi hadi” blogera joateko aukera ematen dela. Bestealde, eredu berdineko beste erreportaje batzutara joateko aukera ere ematen da, beste nodo batzuetatan kokatuta dauden erreportajeetara eramaten dutelarik. Elkarreraginari dagokionez, iruzkinak egiteko eta albistea banatzeko aukera ematen da Zabaldu, Bildu, Digg, Facebook eta Twitterren.