11
ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013 LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 1 ERDIGUNEKO BATZARREKO AKTA BERTARATUAK: Auzokoak: 27 pertsona: horietatik izan dira 14 andrazko eta 13 gizonezko. Udal teknikariak: Jokin Arruti, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanen Arloko burua, Felipe Markuartu, Obra-lan eta Zerbitzuetako arduradun-kapataza. Zinegotziak: Natxo Urkixo, alkatea eta BILDUKO hautetsia, Koldo Zabala, BILDUKO zinegotzia, Mikel Lasa, EAJko zinegotzia, Maider Basterra, EAJko zinegotzia. Batzarra egin da 2012ko abenduaren 5 eguneko, 18:00etan, Lamuza parkeko Etxe Nagusian. 0.- AURKEZPENA ETA HITZAURREA. Koldo Zabala, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanetako zinegotziak, 2012 urteko batzarren bigarren zikloko dagokion batzarrari aurkeztu egin dizkio bertaratuta dauden udal ordezkariak -kargu politikoak eta teknikariak- eta gai-zerrenda aurkeztu egin du. Batzarrean tratatuko diren gaiak ondoko hauek dira: Lehenik, inkestaren emaitzak aurkeztuko egingo dira; Bigarrenik, azalduko egingo dira laburki abendua hilabetean zehar egindako herritarren parte hartzeko ekimenak; Hirugarrenik, tarte bat eskainiko da nahi hainbat kritika eta ekarpen aurkez daitezen, lehenago tratatutako gaiekin harremanetan egon ala ez. Halaber, adierazi du aulkietan batzarrera etorritako pertsonen eskueran hiru dokumentu daudela: Inkestaren emaitzen laburpen bat, auzoko emaitzetan nabardura berezia eginez, Seihilekoan izandako parte hartzeko ekimenen laburpena eta Txartel bat, hala nahi dutenek, adieraz dezaten zein dokumentu jaso nahi duten beraien posta helbidean edo emailean. 1.- INKESTEN EMAITZAK. Koldo Zabalak azaldu ditu inkestaren emaitzak parte hartzea eta lehentasunen eduki propioak aipatuta. Parte hartzeaz nabarmendu du urriaren 23tik azaroaren 14ra bitartean gauzatu den inkestan 1.066 pertsonek parte hartu dutela, ondoko banaketaz: AUZOA PARTE HARTZAILEAK % POPULAZIO OSOA % >18

AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

Embed Size (px)

DESCRIPTION

 

Citation preview

Page 1: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 1

ERDIGUNEKO BATZARREKO AKTA

BERTARATUAK:

Auzokoak: 27 pertsona: horietatik izan dira 14 andrazko eta 13 gizonezko.

Udal teknikariak: Jokin Arruti, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanen Arloko burua, Felipe

Markuartu, Obra-lan eta Zerbitzuetako arduradun-kapataza.

Zinegotziak: Natxo Urkixo, alkatea eta BILDUKO hautetsia, Koldo Zabala, BILDUKO

zinegotzia, Mikel Lasa, EAJko zinegotzia, Maider Basterra, EAJko zinegotzia.

Batzarra egin da 2012ko abenduaren 5 eguneko, 18:00etan, Lamuza parkeko Etxe Nagusian.

0.- AURKEZPENA ETA HITZAURREA.

Koldo Zabala, Obra-lan, Zerbitzuak eta Mantentze-lanetako zinegotziak, 2012 urteko batzarren

bigarren zikloko dagokion batzarrari aurkeztu egin dizkio bertaratuta dauden udal ordezkariak

-kargu politikoak eta teknikariak- eta gai-zerrenda aurkeztu egin du.

Batzarrean tratatuko diren gaiak ondoko hauek dira: Lehenik, inkestaren emaitzak aurkeztuko

egingo dira; Bigarrenik, azalduko egingo dira laburki abendua hilabetean zehar egindako

herritarren parte hartzeko ekimenak; Hirugarrenik, tarte bat eskainiko da nahi hainbat kritika eta

ekarpen aurkez daitezen, lehenago tratatutako gaiekin harremanetan egon ala ez.

Halaber, adierazi du aulkietan batzarrera etorritako pertsonen eskueran hiru dokumentu daudela:

Inkestaren emaitzen laburpen bat, auzoko emaitzetan nabardura berezia eginez, Seihilekoan

izandako parte hartzeko ekimenen laburpena eta Txartel bat, hala nahi dutenek, adieraz dezaten

zein dokumentu jaso nahi duten beraien posta helbidean edo emailean.

1.- INKESTEN EMAITZAK.

Koldo Zabalak azaldu ditu inkestaren emaitzak parte hartzea eta lehentasunen eduki propioak

aipatuta.

Parte hartzeaz nabarmendu du urriaren 23tik azaroaren 14ra bitartean gauzatu den inkestan 1.066

pertsonek parte hartu dutela, ondoko banaketaz:

AUZOA PARTE HARTZAILEAK % POPULAZIO OSOA % >18

Page 2: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 2

ARETA 150 7.37 ARRAÑO 42 7.86 ERDIGUNEA 328 4.02 GARDEA 42 5.30 LANDA-EREMUA 38 15.63 LANDALUZE 106 11.39 LATIORRO 225 6.56 UGARTE 135 5.44 GUZTIRA 1066 5.73 6.60

Bestalde, inkestan parte hartu duten pertsonek emandako adina eta generoaren datuei begiratuta,

parte hartze portzentajeak zehaztu ditu, ondoko hauek direla:

PERTSONA PARTE HARTZAILEEN ADINA ETA GENEROA.

< 30 URTE (18-29) 2.130 pertsona

108 (5.07%)

GIZONAK 1.099

47 (4.27%)

EMAKUMEAK 1.031

61 (5.91%)

30-50 URTE 5.990 pertsona

454 (7.57%)

GIZONAK 3.076

213 (6.92%)

EMAKUMEAK 2.914

241 (8.27%)

>51 URTE 8.024 pertsona

425 (5.29%)

GIZONAK 3.715

229 (6.16%)

EMAKUMEAK 4.309

196 (4.54%)

GUZTIRA 987 (datua eskaini

dutenak)

Azkenik, lehenestearen emaitzak aurkeztu ditu hiru adierazle nagusi hauekiko: Auzoko

lehenengo lau proposamenak1,, auzo bakoitzeko lehen proposamena eta herriko lehenengo zortzi

proposamenak.

Auzoa (lehenengo lau proposamenak):

PROPOSAMENA PUNTUAZIOA BIZTANLEAK KOEFIZIENTEA

1 Baita ere, auzoko lehentasun guztien gaineko errepaso laburra egin du, hala nola auzo bakoitzak lehenetsitako

lehen lau proposamenena, inkestaren emaitzen ikuspegi panoramikoa eta globala eskaintzeko helburuaz eta xedeaz.

Page 3: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 3

K ERDIGUNEA ALTZARRATE ZUBIA

2.110 8.150 25.88

LAMUZA PARKEA

1.948 8.150 23.90

AZOKA PLAZA ZAHARRA

1.622 8.150 19.90

ESTALPEAK

1.465 8.150 17.97

Auzo bakoitzeko lehen proposamena:

AUZOA

PROPOSAMENA PUNTUAZIOA KOEFIZIENTEA

LANDA-EREMUA

LANDA-ERREPIDEAK 287 118.10

LANDALUZE

APARKALEKUAK 774 83.22

ARRAÑO

IRISGARRITASUN MEKANIKOA

310 58.05

LATIORRO

AUTOBIARAKO SARBIDEAK

1.358 39.63

ARETA

ITURRALDE 738 36.26

UGARTE

UGARTEKO BIRIBILGUNEA

886 35.75

GARDEA

SANTA KURUTZ ZUBIA

231 29.20

ERDIGUNEA

ALTZARRATE ZUBIA 2.110 25.88

Azkenik, herria (lehenengo zortzi proposamenak):

ZINEMA-ANTZOKIA, EPE ERTAINERA

3.628

APARKALEKUAK

2.627

LAMUZA PARKEA

2.597

OINEZKOEN GORAGUNEAK ERABERRITZEA

1.960

ERABILERA ANITZEKOEN PROIEKTUA 1.815

Page 4: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 4

ASFALTATZEA ARETA-GARDEA ERREPIDEA

1.761

TXAKURREN GOROTZAK

1.671

ERABERRITZEA AZOKA PLAZA ZAHARRA

1.663

Inkestaren emaitzen azalpenaren ostean2, hitz egiteko txanda bat zabaldu zen, ondoko berba

hartzeak izan zirela:

2.- HERRITARREN PARTE-HARTZE EKIMENEN LABURPENA

Koldo Zabala zinegotziak errepasoa egin du ekaineko hilabetetik hona egindako parte-hartze

ekimen nagusiena, izan ere, hilabete horretan egin ziren 2012 urteko aurreko auzo-batzarrak.

Era oso laburtuan aurkeztu ditu herritarren parte-hartzeari buruzko jardunaldiak, pasa den

ekaineko hilabetean zehar egindakoak; inkestarako informazio euskarri legez editatutako Zuin

berezia; herritarren parte-hartzerako udalaren WEB atari berria (www.zurelaudio.net), izaera

iraunkor eta dinamikoa duen informazio euskarri legez; eta Ermualdeko (Santa Luzia) Plan

Bereziaren erredakziorako euskarrizko jardunaldiak.

Gai-zerrendako puntu honetaz hitz egiteko txanda zabalduta, ez du hitza hartu batzarrera

etorritako pertsona batek ere ez.

3.- KRITIKAK ETA EKARPENAK.

Hauxe da txanda batzarrera etorri diren pertsonek aurkez ditzaketena nahi beste zalantza edo

proposamen. Galdera, proposamen edo iradokizun horietako batzuk lehenago tratatutako

puntuekin harremanetan daude; beste batzuk, ostera, ez daude.

Auzokoa: Ohartarazi du, bere iritziz, Aldai Plazak duen arriskuaz: Lorategien aldeekin mugak

egiten duen hormatxoko bazterrak eta saskibaloiko saskiak futbito zelaiko alboko marrarekiko

2 Inkestaren emaitzen informazio osora iritsi nahi duenak, amaierako txostenaren bitartez egin dezake, txosten hori

parte hartzeko www.zurelaudio.net udalaren web atarian ostatu hartuta dago.

Page 5: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 5

hurbilegi egoteak, bere iritziz, erorikoak eta istripuak eragin ditzake. Halaber, eskatu du pixatoki

publikoen instalazioa eskatu du Aldai Plazan.

Koldo: Badio gainbegiratu egingo duela azaldu duen hori eta zuzendu egingo dela behar den

guztia. Pixatokiari buruz, badio badagoela komuna publiko bat aparkalekuan, nahiz eta

dirudienez jende ugarik ez dakiela ezer hori hor egoteaz. Iradokitzen du hobetu beharko dela

komuna publiko horren seinalizazioa.

Auzokoa: Kritikatu du, Aldai eta Solozelai lotzeko espaloiaren proiektua egikaritu ostean,

LHUIko aparkalekuan obra-lanek izen duten ondorioa. Uste du anbulatorioko aparkalekuan

izaniko hutsegite berdinak errepikatu egin direla. Bere ustez ez da beharrezkoa espaloia eta

aparkalekua bitartean gaitutako zatia; uste du aparkalekuarekin mugatzeko ipinitako lorategiak

hondatu egingo direla, autoek horien kontra kolpatuko dutelako; eta beste diseinu batekin -

diagonala- aparkaleku plaza gehiago atera zitezkeela.

Bestalde, adierazi du zabor bilketa pneumatikoko zentralaren gunean, badaudela hiru areka edo

erreten ura zuzenean isurtzen dutenak espaloiaren gainean.

Azkenik, iradoki du ezez, Aldai errekako ur-presetan ebaketa egingo balitz, ura ez litzatekeela

geldiarazita geratuko eta kiratsak saihestuko liratekeela.

Koldo: Oinezkoen alde berriko gune marroia diseinatu da modu horretan momentu puntualetan

gune horretan instalazio bereziak ipini ahal izateko (zezen plaza jaietan, e.a.); horregatik, ez da

zintarririk ipini mugan.

Lorategiak ipini egin dira gunea mugatzeko elementu legez. Ipini ahal genituzkeen zutoin-

euskarriak, baina hautatu dugu elementu ikusgarriagoa eta estetikoagoa. Horiekin lortu nahi

duguna da oinezkoen aldean ez sartzea.

Aparkaleku plazek duten beste trazatu baten aukeraz, aparkatzeko lekuen zenbatekoa handitzeko,

proposatu dio Herriko Etxetik pasatzeko eta zehaztasunez azaltzeko bere proposamena, halako

moduz ezen bideragarria balitz, aplikatu eta aparkalekuko edukiera handitu ahal izateko.

Gogorarazi du, halaber, ezen bere garaian auzoko batek jada proposatu zuela aldatze bat eta,

ondorio legez, lortu egin zirela bi aparkaleku plaza gehiago. Hobetu ahal bada, egingo da.

Natxo: Aldai errekaren arazoa bada saneamendu sarearen hondatze egoera larria, horrek eragiten

duela hondakin urak edo ur-arreak errekako urekin nahastea, kiratsak sortzen direla horrela.

Page 6: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 6

Udala lan egiten ari da konpontzeko arazo larri hori: Saneamendu sare zaharkitua errekaren

ubideko ohatzetik doana, urak isurtzen dituen Nerbioiraino. Zona horretako saneamendu sarearen

konponketa aurkeztu egin da oraintsu Aldundiak onartu duen Obra-lan eta Zerbitzuetako Foru

Planera. Konponbidea bada askozaz ere konplexuagoa proposatutako ur-presak zabaltzearena

baino. Saneamendu sarea aldatzeak barne hartzen du Lamuza parke osoa, Ardantzazar kalean

zehar eramanik kolektore nagusiraino helduta.

Auzokoa: Hainbat aldiz azaldu da Solozelai Plazan eta plazako atarietan LHUIko ikasleen

aldetiko porruen kontsumoaren arazoa. Plaza horretan badago haurrentzako parkea bat eta ez

dirudi horretarako leku egokia denik. Udaltzaingoa bertaratu egin zen plazan eskola

atsedenaldietan eta egoerak onera egin zuen. Egun, ostera, arazoa larriagotu da; horregatik,

eskatu du, berriz ere, Udaltzaingoa bertaratzea plazan.

Natxo: Porruen edo drogen arazoa ez da espezifikoki LHUIkoa; orokorra da zentro guztietan.

Gazteria ez da konturatzen substantzia horien kontsumoak dakartzan arriskuez. Heziketa-arazo

bat da. Udaltzaingoak badu jarraipena egiteko agindua.

Auzokoa: Tematzen du ezen Udaltzaingoa jadanik ez dela bertaratzen Solozelai plazan eta ezen,

porruen kontsumoaz gain, atarietan ere sartzen direla eta bidegabeki handitzen dutela zikinkeria.

Koldo: Herriko Etxeko Droga Mendekotasunen Zerbitzua lantzen ari da arazo hori hezkuntza

zentroekin. Hitz egingo dugu beraiekin sentsibilizazio kanpainak indartzeko.

Auzokoa: Galdetu du Lamuza kaleko 21-35 plazan obra-lanaren egoeraz. Badio adreiluzko

lorategi bat kendu egin dutela larrialdi egoeretan gurpildunen irispidea errazteko, baina orain

obra-lanak denbora luzea daramala geldirik.

Felipe: Obra-lana oraindik ez dela amaitu. Kendu egin da lorategi bat eta farolaren bat; falta da

iturria lekuz aldatzea eta zintarria beheragotzea. Erdi aldeko zuhaitzak ez ditugu kenduko, ez

dutelako irispidea eragozten era larrialdi kasuan, beharrezkoa balitz, berehala kenduko lirateke.

Hitz egin dugu suhiltzaileen zerbitzuburuarekin eta esan digu ezen, eginiko aldaketekin,

irisgarritasuna badela nahikoa.

Auzokoa: Galdetu du ia LHUIko aparkalekuak bi sarrera dituen, zeren ikusi duen aparkalekura

autoa sartzen bere hego aldetik. Baldin-eta puntu hori ez badago aurreikusita sarrera leku legez,

ipini daitezen zutoinak hori eragozteko.

Page 7: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 7

Koldo: Hori begiratuko dugu.

Auzokoa: Nerbioi kaleko pasealekuan, euria ari duenean ur putzua egin ohi da, San Joan errekak

urak isurtzen dituen lekuaren parean. Halaber, eskatu du ordezteko pasealekuko eserlekuak, oso

zaharrak direlako.

Felipe: Nik uste dut eserlekuak ondo daudela. Zaharberritu egin zitzaizkien oholak eta ondo

geratu egin dira. 30 urte edukitzea ez du eragozten baldintza onetan egotea.

Auzokoa: Badio ezen 2011ko azaroko batzarra jadanik adierazi zuela Lamuza parkeko bigarren

erakinean, Granja plaza aurrean, badagoela itogin bat eraikineko teilatu-hodian, hantxe ipinitako

eserleku baten gainean zuzenean isurtzen duena. Eskatu du itogina konpondua izan dadin.

Jokin: Jakinarazi genuen jadanik konpon zedila. Begiratuko dugu ia zergatik ez den konpondu.

Auzokoa: Galdetu du ia norena den elizako arkupeen titulartasuna eta ia konponduko diren

horko itoginak.

Natxo: Jabetza argi egon ez arren, joan den astean sinatu genuen hitzarmen bat elizarekin

arkupea arreglatzeko eta itoginak konpontzeko.

Auzokoa: Kritikatu ditu Aldai plaza izaten diren ikuskizunen ordutegiak. Bada zerbait hainbat

aldiz eta bitarteko ezberdinen bidez azaldu dena. Aldai errekan bitsa agertzen da Aldai plazaren

aurrean. Kiratsak nabarmenak dira. Futbito zelaiko heziak kalbarioa dira. Proposatu du aldatzea

itxitura mota hesien aurka baloiek kolpatzean eragiten dituzten zaratak saihesteko. Ez du

eragozten jolasak, arazoa bada hesietako zarata. Eskatu du kartel bat ipintzea adieraziz gaueko

10:30etatik aurrera ezin dela zaratarik egin. Konponbide bat litzateke plaza argiztatzeko

zutabeetako argiak itzaltzea, lehen egiten zen legez.

Koldo: Argiztatzearen irizpidea bada argi nahikoa egon behar dela leku segurua izateko. Hiri

Debekatuko Mapak halaxe adierazita dakar. Ez goaz arrisku zona berriak sortzera.

Auzokoa: Ari naiz bakarrik dorreetako argiztatzeaz. Geratzen da gainerako argiztatze guztia.

Koldo: Hitz egingo dugu berriro teknikariekin eta baloratuko dugu konponbidea segurtasun

irizpideekin.

Page 8: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 8

Natxo: Aldai errekako ur lohien gaia jadanik tratatu dugu. Gogorarazten dizuet ekimen hori

onartuta geratu dela Obra-lan eta Zerbitzuetako Foru Planean eta hor jardungo dela,

saneamenduarekin dauden arazoak zuzenduta, Ugartetik hasi eta kolektore nagusiraino.

Auzokoa: Inkestara bueltatuta, badakusat asmoa badela iraultzea emaitzak aurrekontuan. Zein

aurreikuspen duzue? Uste al duzue lehenetsitakoen artean badaudela baten batzuk bideragarriak

ez direnak? Ala batzuk beste batzuk baino bideragarriagoak direla? Ari naiz hala erdiguneaz nola

herria oro har hartuta.

Koldo: Ez da egon oraindik denborarik analizatzeko sakon inkestaren emaitzak, baina jadanik

esan dugu zein den gakoa. Geure gain hartzen ditugu inkestaren emaitzak. Geure zorra

auzokoekin argia da eta bilatu behar dugu emaitzak islatzeko modua hurrengo aurrekontuetan.

Badakigu lehenetsitako proposamen guztiak ez direla udalaren eskumenekoak. Esaterako,

Lamuza parkean, jardutera goaz Foru Planaren esparruan, nahiz eta parkearen eta bere eraikinen

titulartasuna Arabako Foru Aldundiarena den. Saneamendu lan hori Aldundiak finantzatuko du

% 80 batean. Parkeko gaia konplexua da eskumenagatik; izatez, bazegoen aurreko foru

gobernuak kontsignatutako gordetako konpromisozko kreditu bat ez dena betetzera ailegatu,

gobernu berriak ezabatu zuelako.

Mikel: Lamuza parkea birgaitzeko proiektuko finantziazioaren arazoak badatoz foru

gobernuaren aldaketaren eskutik, lehenago onartuta zegoen konpromisozko kredituaren

aplikazioari errenuntziatu egin zutelako.

Koldo: Parkeko lana berebizikoa eta ezinbestekoa da. Saneamenduari dagokiona dagoneko

esana dugu epe laburrera egikaritu dela. Gainerakoak behar ditu Aldundiaren konpromiso

sendoak, bera baita esparru horren titularra. Gainerako proposamenei buruz garrantzitsua da

taldeen konpromisoa. Hori bada talde guztion artean adostu behar dugun zerbait.

Natxo: Lanean ari gara jada aurrekontuekin, nahiz eta oraindik falta zaigun aurrera egiteko oso

beharrezko informazioa aurrekontuaren proposamen finko baterako. Aldundiak ez digu esan

oraindik foru diru-kutxetatik jasoko dirua zenbat izango den. Badakiguna badira zeintzuk diren

auzokoen lehentasunak, euren proposamen jada zerrendaratuta.

Auzokoa: Badio PIO XII kaleko 6. zenbakiaren parean argi gutxi dago eta are nabarmenagoa

egiten dela argiztatze falta hori Gorka tabernak ixten duenean. Eskatu du argiztapen handiagoa

ipintzea. Halaber eskatu du baimentzea sartzea PIO XII kalea larrialdi kasuetan.

Page 9: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 9

Koldo: Adierazi du ezen, larrialdi kasuetan, Udaltzaingora jo behar dela kalera sartzeko.

Natxo: Badio Alkatetzatik agindeia eman zaiola Udaltzaingoari zama-lanen zeregin propioak

egiteko baimentze malgutasuna izateko eta bera da kalerako sartzeak baimendu behar dituena.

Auzokoa: Badio Udaltzaingoak ez duela jarduten baimentzeko malgutasunaz.

Auzokoa: Badio Gastronomia Museoko sukaldeko harlauzak zikin daudela sukaldatzerakoan

erabili ohi diren olioengatik. Eskatu du gabi dadila eta harria babes dadila.

Auzokoa: Aldundiaren eskumenekoa den parkean egin beharreko saneamendu lanetarako diru-

laguntzaz aparte, harritu egin nau alderdiok ezer ez duzuela esan OZFP Obra-lan eta

Zerbitzuetarako Foru Planera aurkeztutako beste proposamenari emaniko diru-laguntza

"errakitikoaz". Herri legez, Aldundiak baztertuta sentitu beharko ginateke.

Natxo: Itxaron behar da ikusteko zer dioen ebazpenak zehaztasunez eta, horrekin, eztabaidatzea

alegazioen aldian diru-laguntza igotzeko helburuaz. Gai hau ez dago oraindik itxita. Gaur bertan

eduki dugu lehen hartu-emana Aldundiarekin -Obra-lan eta Zerbitzuetako Diputatuarekin eta

Diputatu Nagusiarekin-, eta horrez ahalbideratu digu egiaztatzea negoziazioaren ateak oraindik

zabalik daudela.

Auzokoa: Eskatu du konpon dadila Altzarrate zubiaren egoera.

Natxo: Zubiaren gaineko eskumena Eusko Jaurlaritzari dagokio, URA, Uraren Euskal

Agentziaren bitartez. Udalak bete egin ditu Urarekin zeuzkan konpromisoak: Proiektuaren

erredakzioa. Orain Urari dagokio finantziazioa bilatzea proiektua egikaritzeko. Guri dagokigu

tematzea eta exijitzea URAri proiektua egikaritzea.

Auzokoa: Eskatu du ibaia garbi dadila duen landarediaz.

Natxo: Ibaiaren erriberaren gaineko ekiteak eta jarduteak URAri dagozkio. Udalak sistematikoki

eskatu ohi dio URAri ibai bazterretako landaredia eta sastrakak garbitzeko. Azken aldia izan da

orain dela hilabete bat gutxi gorabehera.

Felipe eta Jokin: Orain dela aste batzuetatik, URA inausketak eta ebaketak egiten dabil Nerbioi

ibaiaren bazterretan. Gardean hasi da eta, jakinarazi digutenez, badute asmoa Altzarrate

Page 10: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 10

zubiraino heltzeko. Egiten ari den jarduera zehazten da zuhaitz batzuk kentzera, alabaina ez

dituzte kenduko sastrakak ezta landaredi baxua, ibai-ekosistemarako ezinbestekoa deritzotelako.

Auzokoa: Galdetu du ia zertarako balio duten bilera hauek, baldin eta beti azaltzen diren arazo

berberak: Saneamendua Zubikon, zubia Altzarraten, e.a. Bere iritziz, ez da ezer egin azken 15

edo 20 urteetan zehar.

Natxo: Laudion egin dira eta egiten ari dira gauzak. Laudio ez da lehen zenarekiko berdina eta

badaude proiektu ugari egikaritzeko zain. Egia da bilera hauetan gogoratzen garela falta denaz,

baina egia ere bada ahaztu egiten dugula egiten dena.

Bestalde, Laudiok neurri bakar batekin ez neurtzearen bidegabekeriak sufritu ditu herrialdeko

gainerako herriekiko. Ez da izango eskatu eskatzen ez delako.

Bilera hauek balio dute gauza askotarako: Ikusteko arazoak, azaltzeko zergatik egiten den eta

zergatik ez den egiten, kudeatzearen balantzea egiteko, iritziak elkartrukatzeko, dituzten

erabilgarritasunetako batzuk aipatzeagatik.

Mikel: Gu laguntzera goaz, bagaude elkarlan eta lankidetzarako, baina kudeatzea dagokiona

bada gobernu taldeari.

Auzokoa: Laudion gauza asko onartu egin dira, onartu egin behar ez zirenak.

Natxo: Gaurko Laudio bada emaitza momentu bakoitzean hartu izan diren erabakiena. Badugu

guztiok ardura eta erantzukizuna horretan. Baina ez dezagun ahantz ezen gure herria oso

baldintzatuta dagoela 60 eta 70 hamarkadetan izan zuen hazkunde desordenatuagatik. Geroago,

hartutako erabaki bakoitzak, batzuk beste batzuk baino azierto gehiagoz, egin du orain dugun

herria.

Lantzeko gai gehiagorik gabe, batzarra amaitutzat jo da.

ERANSKINA

Page 11: AKTA ERDIALDEA_eu 2012-2

ALKATETZA ALCALDIA LEHENDAKARITZA PRESIDENCIA

GAROÑA 2013an ITXI / GAROÑA CIERRE 2013

LAUDIOKO UDALA | 2012ko abenduaren 5a 11

Iradokizun hauek aurkeztu egin ditu, erdiguneko auzo batzarra egin ostean eta posta

elektroniko bidez, batzarrera etortzerik izan ez duen auzokide batek.

1) Javier Zaballa Plazako 3. zk. eta Arbol Malato 4. zk.ko auzokideek komentatu didate

jaietan, erreka ostean, aparkalekuaren barrutian instalatzen den karpak sorrarazitako

zaratak ezinezko egiten dietela lo egiten uztea. Komentatu dute ezin dutela ezer ere ez lo

egin eta haurrek ere ez, eta are batzuek lanean jarraitu behar dutela ezertxo ere lo egin

barik edo ia ezer ere ez. Galdetzen dute ia neurririk hartuko den edo horretaz zerbait

egingo den.

2) Javier Zaballa Plazako 3, zk.aren ondoan badago alde bat galtzada zuloz beteta, urteak

eta urteak daramatzana konpondu barik. Galdetu du ia konponduko den.

3) Goikoplaza kaleko 6. zk.tik hasi eta Zumalakarregi etorbideraino, bazeuden paperontzi

asko argiztatzeko hainbat farolari lotuta. Bada denbora euren lekutik kendu egin dituztela

eta ez direla ordezkoak ipini. Ordeztuko al dira?

4) Goikoplazako zelaian biribilguneko zubiaren ondoan eta hortik aurrerantz, garbiketa

zerbitzuek espaloia garbitzen ari direnean desbideratzen dute zikinkeria zelai bazterretara

baina uzten dute zikinkeria metatzea espaloia eta zelaiaren arteko ezpondan. Garbitu

egingo al da alde hori?