9
«Garai ekonomikoak inoiz baino beltzagoak badira ere, lan txukuna egiten ari garela uste dugu» astigarraga UDAL ALDIZKARIA 01 GAI NAGUSIA · ALKATEARI ELKARRIZKETA 2-5. ORRIAK · ALDERDIEN BALORAZIOA 6-7. ORRIAK · SAIL BAKOIZTEAN EGINDAKOA 8-9. ORRIAK 1.ALEA 2012ko, UZTAILAREN 16a 02 HERRITARRON PLAZA · IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA 10. ORRIA · HERRIKO SARRERA BERRIA, URTEBETEKO LANAREN HARRIBITXI 12. ORRIA 03 GOGORATZEN · MARIA LUISA ARREGIRI ELKARRIZKETA 13. ORRIA · 05 ZZ GUNEA · MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU! 15. ORRIA · 04 ARGAZKITAN 14. ORRIA ·

ASTIGARRAGAKO UDALAREN ALDIZKARIA

Embed Size (px)

DESCRIPTION

ASTIGARRAGAKO UDALAREN ALDIZKARIA

Citation preview

«Garai ekonomikoak inoiz baino beltzagoak badira ere, lan txukuna egiten ari garela uste dugu»

astigarragaUDAL ALDIZKARIA

01 GAI NAGUSIA · ALKATEARI

ELKARRIZKETA 2-5. ORRIAK

· ALDERDIEN BALORAZIOA

6-7. ORRIAK · SAIL BAKOIZTEAN

EGINDAKOA 8-9. ORRIAK

1.ALEA 2012ko, UZTAILAREN 16a

02 HERRITARRON PLAZA

· IKASTOLAKO GURASO ELKARTEA

10. ORRIA· HERRIKO SARRERA

BERRIA, URTEBETEKO LANAREN HARRIBITXI

12. ORRIA

03 GOGORATZEN· MARIA LUISA ARREGIRI

ELKARRIZKETA13. ORRIA

·

05 ZZ GUNEA· MURRIZTU, BERRERABILI

ETA BIRZIKLATU!15. ORRIA

·

04 ARGAZKITAN14. ORRIA

·

Urtebete baina gehiago da Andoni Gartzia Astigarragako alkate izendatu zutenetik, eta Gobernu Taldeak kargua hartu eta lanean murgildu zenetik. Zailtasunak zailtasun, eta kontestu ekonomikoak baldintzatuta bada ere, lan polita egiten ari direla dio eta aurrera begira Astigarragaren alde lanean gogor jarraitzeko gogoz beterik dago.

Maiatzean bete zen urtebete, alkate kargua hartu eta Udal Gobernua osatu zenutela

Politikan berriak izanda ere, uste dugu lan txukuna egin dugula eta balorazio ona egin behar dela zailtasun ekonomikoz beteriko urte honetan.

Urte honetan egindako balorazioaz hitz egiterakoan, aldaketaz hitz egin behar dugu. Nahiz eta oraindik asko izan egiteko dagoena, udala herritarrei ireki diegu eta herritarrei udalera gerturatzeko aukerak zabaldu ere bai. Hori da gure helburuetako bat: udala herritarrei gerturatzea eta uste dugu, lortu dugula. Herritarrekin hartu-emanak etengabeak izan dira: batzar orokorrak, auzo batzarrak, bilera informatiboak… Hala ere, hemendik deialdia egiten diegu herritar guztiei parte-hartzeko dituzten beldurrak eta mesfidantzak ahazteko eta udalarekin batera, herria elkarrekin eraikitzeko.

Esan bezala, garai ekonomikoak inoiz baino beltzagoak dira Euskal Herrian eta gurea ez da salbuespena, beraz, gure eskutan dugun eskasiarekin lan txukuna egiten ari garela uste dugu, herritarren beharrei erantzuna emanaz.

Pasa den urteaz hitz egiterakoan, ezin ahaztu azaroaren 6an izan genituen uholdeak. Herrian eta herritarrengan aspaldi ez bezalako txikizioak eragin zituen, baina kolpe honetatik ere zutitzen jakin dugu.

Eztabaida guztiak egoera ekonomikoak baldintzatzen ditu, bai Astigarragan eta baita Euskal Herrian ere. Zein da benetan udalaren egoera ekonomikoa?

Gaur egun, udalaren egoera ekonomikoa ez da txarra, ez behintzat gainontzeko herriekin alderatuta. Hala ere, hainbat kontu aipatu behar dira: Udalak ez zegozkion 562.000 euroko kalte ordaina ordaindu du Elgopebi kasuaren ondorioz, hau da, herrian inbertitzeko 562.000 euro galdu ditu. Bestalde, aurreko agintariek 4.000.000 euroko beste kalte-ordain bat ordaintzeko arriskuan utzi zuten Udala eta hori ezingo genukeen jasan. Dena den, azken urtean egin den lanari esker, 4.000.000 euroko mamu hori behin betiko aldentzea lortu dugu. Poztekoa benetan.

Urte honetan egoera ekonomikoa leundu duten erabakiak hartu dira. Batetik, zorpetzea murriztu da genituen gehiegizko maileguak banketxeei itzuliaz eta bestetik, altxortegi gerakina 2010tik 2011ra ia %50ean areagotu da, krisi ekonomikoaren une okerrenean.

«Herritarrei deia egin nahi diegu Astigarraga elkarrekin eraikitzeko»

GAI NAGUSIA

2

ELKARRIZKETA- ANDONI GARTZIA Astigarragako Alkatea

Aurrekontuak egiterakoan zer nolako zailtasunak aurkitu dituzue?

Udaletxe guztiak bezala, Astigarragan aurrekontuek ere beherakada nabarmena izan dute. Gure kasuan, beherakada %16koa izan da, miloi 1 eurokoa, batik bat Gipuzkoako Ogasunaren diru-bilketaren beherakadaren ondorioz. Udal guztiak juxtu-juxtu gabiltza gure jarduera gutxieneko baldintzekin aurrera eraman ahal izateko.

Hala ere, hezkuntza, euskara eta gizarte zerbitzuak gure politikaren oinarri hartuta, ez dute beherakadarik jasan. Alderantzitz, igoera nabarmena izan dute kasu gehienetan.

Aurrekontuak aipatzerakoan, ezin ahaztu herritarren parte-hartzeaz. Herritarrekin auzo batzarrak egin ditugu, baita herriko elkarteekin eta noski, herri batzar orokorra ere burutu genuen. Lehen urtea izanda, emaitza txukunak jaso ditugu, baina argi dago, bide luzea dugula gai hau lantzen eta hobetzen jarraitzeko.

Diru sarrerak mugatu badira eta oinarrizko zerbitzuak mantendu, nola lortu duzue aurrekontua txikitzea?

Aurrekontuak egokitzeko ezinbestekoa izan da puzturik zeuden

gastu partidak murriztea, udalaren inefizientziak murriztuz. Politikoen soldata eta dieten murrizketa izugarria izan da: urtean, ia 100.000€ aurreztuko ditugu, hau da, ia erdira jaitsi ditugu kontzeptu honetako gastuak.

Aipatu zorpetzea murriztu dugula maileguen amortizazioa azeleratuz eta maileguak ordaintzera bideratu beharreko dirutza murriztuaz.

Bestalde, hirigintza eta alkatetza saileko gastuak izan dira murrizketa gehien jaso dutenak, esan ditugun zerbitzu eta lan ildoak mantendu eta indartzeko

Hirigintza aipatu duzu. Ezin da ukatu Astigarraga asko aldatu dela arlo honetan azken urteetan

Asko baino, gehiegi esango genuke. Aurreko legealdian inolako legitimitaterik gabe onarturiko Plan Orokorrean 800 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusten da. Adibidez, Ergobiako erriberetan, Astigarragako herriak hurrengo urteetan gutxi gora behera, 2.500 bizilagun gehiago izango ditu. Hau da, 5.000

Aurrekontuak egokitzeko, ezinbestekoa izan da puzturik zeuden gastu partidak murriztea, udalaren inefizientziak murriztuz. Politikoen soldata eta dieten murrizketa izugarria eman da, urtean, ia 100.000€ aurreztuko ditugularik

«Queremos hacer un llamamiento a la participación ciudadana. Que los ciudadanos/as pierdan los miedos y las desconfianzas y contribuyan a construir una Astigarraga mejor, junto al Ayuntamiento»

«Se han dado permisos para construir viviendas sin dar soluciones a las necesidades de

servicios públicos. Con ese aumento poblacional,

¿Seremos capaces de ofrecer unos servicios

públicos de calidad a todos/as los/as ciudadanos/as?»

Udaletxe guztiak bezala, Astigarragan aurrekontuek ere beherakada nabarmena izan dute, gure kasuan, miloi bat eurokoa

«El Ayuntamiento ha tenido que pagar 562.000 euros de indemnización por el caso Elgopebi. Por otra parte también ha existido la posibilidad de tener que hacer frente a otra indemnización de 4.000.000 de euros, heredada de los antiguos dirigentes. Por suerte esta última hemos podido evitarla.»

3

biztanletik 7.500 biztanlera pasako gara, azken urteetan izan den gehiegikerietan oinarritutako hirigintza politikaren erruz.

Baina gai izango al gara herri bezala herritar guzti horiei kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeko? Benetan zaila ikusten dugu. Eskolaren, haur eskolaren, kultur etxearen eta beste hainbat zerbitzuen arazoari irtenbidea eman baino lehen, etxeak egiteko aukera eman baita. Ikastolaren kasua aipatzen hasita, are larriagoa da. Euskal Herritarroken plangintzak ikastolaren arazoari konponbidea ematen zion eta aurreko Udal Gobernuak plangintzatik desagerrarazi zuen. Herria eraikitzeko, gutxienez, modu aldrebesa izan dutela esan genezake eta Plan Orokorra gurea bezala onartu dugula esatea... batzuen ametsak errealitatearekin alderatzea da. Aurten, esaterako, Plan Orokorraren 3 aldaketa puntual egingo ditugu: Kultur Etxeko lursail inguruetan, Ergobiako erriberei eta Bidebitarte poligonoari dagokiona. Hori lehendabiziko urtean, eta beste hiru urte ditugu aurretik.

Kultur Etxearen inguruan esan, oraingoa txiki geratu

dela eta berria Ergobiako erriberetan egitea aurreikusia egon arren, aurreko agintariek promotorarekin izandako eskuzabaltasuna medio, ez zela eraikitze epea finkatu. Beraz, orain Udala hauen menpe dago, are gehiago krisi honek erritmo guztiak moteldu dituenean. Hala ere, lanean dihardugu Kultur Etxe berria epe motzean errealitatea izan dadin. Esan, Babes Ofizialeko etxeekin egoera berdinean gaudela.

Urtebete honetan lortu duzue hainbat proiektu martxan jartzea eta beste hainbat helburu betetzea. Zeintzuk nabarmenduko zenituzke?

Urtea kapataz lanetan hasi genuen ikastolako jangelako obrak egiten. Irailerako prest egon behar zuten eta sartu ginenean, oraindik guztia

egiteke zegoen. Buru belarri obraren gainean egonda, jangela amaitu zen eta irailean, gure haurrek jangela berriaz disfrutatzeko aukera izan zuten. Aipatzeko modukoak dira haur eskolan egin diren lanak ere, aspalditik zintzilik baitzeuden: komun berria, margoketa lanak, umeen kotxeentzako lekua gehiago aprobetxatu, garbigailu bat...

Hasieratik, argi izan dugu hezkuntzan, udal honek aurretik egiten zuen esfortzua baino handiagoa egin behar zuela. Krisiak krisi, ahalegin handigoa.

Bestalde, Astigarragan zegoen eta dagoen arazo bati aurre egin nahi izan genion: aparkalekuen arazoari. Buruari buelta batzuk eman eta soluzio erraz eta merke batekin, herrian 70 aparkaleku berri sortzea lortu dugu, herriko trafikoaren abiadura moteltzeaz gain. Aparkalekuen arazoa ez da erabat konpondu, baina gutxiagotu bai, dudarik gabe.

Aipatu beharreko beste lana Errekatxo kalearen urbanizatzea da. Izerdi eta ahalegin handien ondoren, urbanizatzea lortu dena, bizilagunen aspaldiko amesgaiztoari amaiera emanaz.

GAI NAGUSIA

4

Urtetan geldirik egon den Martindegi auzoko amaiera lanak ere burutu ditugu, auzotarren aisialdirako plaza bat lortuaz eta Hernanira zegoen pasabidea, zubi batekin berrituz.

Eta nola ahaztu ingurumenaren esparruan aurrera eman diren proiektuak: hondakinen bilketa eraginkorragoa martxan jartzea, energia kontsumoaren efizientzia areagotzeko sistemen ezarketa, olio bilketa eraginkorra martxan jarri, etab. Esne makina ere ez dut ahaztu nahi, ingurumenean eragina izateaz gain, gure baserritarrei aukera berriak irekitzea ahalbidetzen baitu.

Aurrera begira, zeresan handia izango duen proiektua jarri duzue martxan: Hondakinen bilketa selektiboak lehenengo pausuak eman ditu. Udaletxeak etorkizunerako duen erronka gar-rantzitsuenetakoa al da hori?

Guretzat erronka eta helburu nagusia ez da bilketa selektiboa bere baitan, nahiz eta jakin, noski, garrantzia baduela. Berebiziko garrantzia duena hondakinen kudeaketa errotik aldatzea da eta gure hondakinak benetan baliabide gisa tratatzeari ekitea da.

Aurrean dugun erronka eta helburu nagusia garbia da: Astigarraga Zero Zabor herri bilakatzea. Horretarako, bilketa selektibo eraginkorra beharrezkoa da eta gaur egun, Europa osoan eraginkortasun handiena bermatzen duen bakarra atez ateko bilketa da, zintzilikarioekin edo gabe. Datuek ez dute gezurrik esaten.

Badakigu aldaketa dela, nola ez, eta aldaketaren aurrean, herritarrari beldurrak pizten zaizkiola, baina argi dugu ez dela hainbesterako izango eta gusturago eta harroago biziko garela, besteentzako eredu izango garelako. Ondo egitera goaz, besterik ez. Orain arte ondo egiten ez zena konpondu eta guztion artean, ondo egin. Patxadaz eta asaldatu gabe, lasaitasunez.

Zer egiteko asmoa duzue etorkizunean?

Urte honetako proiektu garrantzitsuena herriko sarrera nagusiaren aldaketa izango da. Guztira 733.000€ko proiektua da, baina erdia Gipuzkoako Aldundiaren

f i n a n t z i a z i o a r e k i n lortua. Azken urteetan, Astigarragak egingo duen obra garrantzitsuenetakoa izango da eta Gipuzkoan, ziur asko, aurten burutuko den udal obra garrantzitsuena ere bai.

Bestalde, ikastolan ere lanak burutzen jarraituko dugu: Eusko Jaurlaritzatik ia 100.000 euroko dirulaguntza eskuratu ostean, hainbat lan burutuko dira bertan.

Gainera, Santiagomendi auzoan eta Anuska dendaren inguruan hainbat lan egitea aurreikusi dugu, bertakoek aspaldidanik bizi izan duten utzikeria pixkanaka desager dadin.

Ospakizunetarako parada ere izan duzue urte honetan, izan ere Astigarraga Donostiatik desanexionatu zela 25 urte bete dira aurten.

Bai, hala izan da. Ni 26 urterekin, ia herriarekin berarekin jaio nintzen eta talde osoak ilusioz hartu du erronka.

Hasieratik argi izan dugu urteurrenak herriak sentitu behar duen ospakizuna izan behar zuela eta horretan aritu gara. Herriko elkarteekin eta herritarrekin elkartu gara beste behin eta guztion artean, jai txukun eta herrikoi bat lortu dugulakoan gaude. Herritarrek

bere egin dute ospakizuna.

Gainera, kontutan izan behar dugu aurtengoa 20. urteurrenarena baino erronka zailagoa izan dela. Batetik, 25 urte betetzea mugarri bereziagoa delako gure gizartean eta bestetik, krisi ekonomikoaren ondorioz, ez genuelako dirua “alferrik” xahutu nahi. Iruditzen zait, horretan ere asmatu dugula.

Beraz, balantzea ona baino hobea izan da eta espero dugu, Santio eta Santa Anako jaietako balorazioa ere ildo beretik joatea, eguraldia lagun badugu.

«Tiene una importancia vital cambiar de raíz la política de gestión de los residuos.

«El proyecto más importante del próximo año será la construcción de la nueva rotonda de acceso al municipio. Tiene un presupuesto de 733.000 euros y este Ayuntamiento ha conseguido que la Diputación se implique y tenga un papel importante en la financiación.»y este Ayuntamiento ha conseguido que la diputacion se implique y tenga un papel importante en la financiacion.»

5

«Berebiziko garrantzia duena hondakinen kudeaketa errotik aldatzea da, gure

hondakinak benetan baliabide gisa

tratatzeari ekin behar diogu»

«Politikan berriak izanda ere, lan

txukuna egiten ari garela uste dut: urte

honen balorazioa ona da»

Lehenik eta behin, esan behar da gaurko udaletxeak inbertsiotarako diru asko duela. Horri esker, oraingo udal gobernuak herrian beharrezkoak diren gauzetan inbertitzeko ahalmena du. Hori posible da Bixente Arrizabalaga, Hamaikabaten izenean, alkatetzan egondako aldian kontuak saneatuak utzi zituelako. Herentzi ona utzi zuen eta hori orain herriaren onerako gertatzen da. Horri esker, gobernu honek inbertsioak egin ditzake, herriko sarrera uraldietatik libratzeko obrak egin, kanpo futboleko aldagela berriak egin, Errekatxoko urbanizazioa bukatu, eta abar. Demostratu da gezurra dela ezker abertzaleak esaten zuena, udaletxea dirurik gabe utzi genuela.

Garai horretan Astigarragako Plan Orokorra egin eta onartu egin zen. Eta nahiz eta ezker abertzaleko jendeak bere kontra gogorki hitzegin eta hura salatu, gaurko ezker abertzaleko udal gobernuak onartu egin du eta praktikan jartzen ari da. Horrela, Ergobi auzoan egin behar ziren etxebizitzak, eraikitzen saiatuko dira. Beraz poztekoa da urte luzetan egindako gure lanak irtenbide egokia edukitzea.

Baina gertatutako denak ez dira onak. Zoritxarrez atez ateko zabor biltze sistema inposatu du udal gobernuak. Horrek suposatuko du inbertsio kopuru haundia gastatuko dela gure zabor bilketa sistema eraldatzen. Gainera, gaurko alkateak muzin egin dio egin zuen zinari eta ez dio herriari hitzik eman nahi izan erabaki horretan, milaka herritarrek eskaera hori egin arren. Astigartarren kalterako izango da atez ateko zabor biltze sistema, herria zikinduko du eta herritarra alferrik lanpetu eta larritu.

Bestalde, egin behar ziren hainbat proiektu gelditu egin dira. Garrantzitsuena aipatzeagatik, Kultur Etxe berririk ez dugu izango, nahiz eta oraingoa txikia eta desegokia gertatu.

Azkenik, Mikel Zabala alkate izandakoari udalak egindako prozesu politikoa aipatu behar da. Prozesu politikoa da, orain 17 urte gertatutakoa eguneratzen saiatzen delako, herritar baten kontra udalaren boterea erabiliaz. Herritar bati kalte egin eta udalari lan eta gastu gehiago ekarriko dizkio kontu honek. Estatuaren kexu dira ezker abertzalekoak, baina aukera gertatzen zaienean errepresioa erabiltzen dute herritarraren kontra.

6

HAMAIKABAT ASTIGARRAGA

«Hay que recalcar que éste Ayuntamiento dispone de mucho dinero para inversiones, y eso es gracias a la gestión de Bixente Arrizabalaga, que dejó las cuentas saneadas tras su paso por la alcaldía. Gracias a eso, el Ayuntamiento puede realizar inversiones, y se ha demostrado que la acusacion, por parte de la Izquierda Abertzale, de que habíamos dejado el Ayuntamiento sin dinero, era falsa.»

Oharra: Astigarragako Udal Korporazioa osatzen duten talde guztiek jaso dute orrialde hauetan bere iritziak agertzeko gonbidapena. EAJ/PNV taldeak ez du bere ekarpena bidali, eta hau da talde honen ekarpena aldizkari honetan ez agertzearen arrazoia.

Aviso: Todos los grupos políticos que conforman la Corporación Municipal de Astigarraga han recibido invitación para poder expresar su opinión en las páginas de esta revista. La razón por la que la aportación del grupo municipal de EAJ/PNV no se ve reflejada, se debe a que este grupo no nos ha hecho llegar ningún escrito.

«Bildu de Astigarraga hace una valoración positiva de este año. Hemos introducido nuevos aires y la transparencia tan necesaria en el A y u n t a m i e n t o , trasladando los Plenos y Comisiones a las tardes para potenciar la p a r t i c i p a c i ó n c i u d a d a n a . El cambio es evidente: no hay nada que esconder en la labor municipal, y todo se hace por y para los ciudadanos, dejando en el olvido los oscuros ocho años anteriores. Como aspecto negativo, destacar la actitud de la oposición»

Atzo izan zela badirudi ere, bada urtebete aldaketa iritsi zela Astigarragako Udalera, Euskal Herriko beste hainbat Udaletxetara bezala. Baita Gipuzkoako Foru Aldundira ere. Sorturen legeztatzea beste pausu bat da eta benetako argazkiaren bidean jarri bagaitu ere, ezin dugu ahaztu oraindik jende askok bahituta dituela bere eskubide zibil eta politikoak.

Astigarragako Bilduk urtebete honen balorazio baikorra egiten du, orokorrean. Bilduk, eta hau osatzen duten alderdiek, merezitako saria jaso zuten aurreko agintariek zigor justua jasotzen zuten bitartean: urteen poderioz, gardentasun ezaren poderioz, nagusikeriaren poderioz landutako eta merezitako zigorra. Ikusi besterik ez zegoen Aginte Makila hartzeko egunean nola zegoen Udal Pleno Aretoa.

Haize freskoa eta gardentasuna eramaten saiatu gara udalera, Pleno eta Batzorde ezberdinak arratsaldera pasatuaz, auzotarren parte-hartzea bultzatzeko asmoarekin. Aldaketa nabaria da: ez dago ezer ezkutatzeko, guztia herritarrekin eta herritarrentzat egiten da, aurreko zortzi urteetako garai ilunak ahaztuz.

Lanari gogoz ekin genion, eta urtebete honetako balorazioa positiboa da: Ikastolan, Haurreskolan, zaborren Kudeaketan, etorkinekin, euskara planak eratzen, herriko taldeei bultzada eman nahian, aurrekontu partehartzaileak egiten, herritarrek kudeaketa txarrari esker galdutako diruak berreskuratu nahian… lehendabiziko urterako ez da gutxi! Baina Astigarragak eman digun ardurari ez diogu muzin egingo eta lanean eta ideia berriak proposatuz jarraituko dugu, orain arte bezala, ilusio eta gogo betez lanean.

Baina urtebete honetan gauza negatiboak ere izan dira. Horien artean dago H1! eta EAJ/PNVk osatzen duten oposizioa. Hauek berean jarraitzen dute, ez dituzte gaizki eginak konpondu nahi, ez dute herriari herriarena dena berreskuratzeko lanean jardun nahi, errudun-arduradunari babesa ematen diote, ez dituzte beraien ardurak beregain hartu nahi... Ez al dute hauteskunde emaitzen inguruan benetako hausnarketarik egin? Eta egin badute, zergatik jarraitzen dute bere horretan? Ez al dute ikusten beren interesetatik haratago? Errealitatea gordina da: urte osoan, ez dute mozio bat bera ere aurkeztu, aurrekontuen aurka egin arren, EAJk, ez zuen ezta emendakin bat bera ere aurkeztu eta H1!k behin betiko aurrekontu proposamena jakin baino lehen aurkeztu zuen emendakina. A zer panorama!

Dena den, Astigarragako Bildun norabidea aldatzeko inoiz ez dela berandu deritzogu eta herriarekin eta herriaren aldeko apustua egiten badute, oposizioak hor izango gaituela diogu, elkarlanerako prest. Hori bai, beti Astigarragaren alde eta Astigarragarentzako.

ALDERDIEN BALORAZIOA

ASTIGARRAGAko BILDU KOALIZIOA

7

GAI NAGUSIA

Udalak hainbat obra, birmoldaketa eta ekimen bultzatu baditu ere, guztien artean Donostia ibilbidea eta Pelotari Kalea lotzen dituen bidegurutzearen eraldaketa izango da lanik garrantzitsuena; batetik, obra honek izango duen aurrekontuarengatik eta bestetik, proiektu honetan Astigarragako Udalaren parte hartzeaz gain, aurreikusita ez zegoen Diputazioaren inplikazioa ere lortu delako.

Hemendik gutxira hasiko dira bidegurutze honetan obrak, hain zuzen, uztailaren azken egunetan. Bi fasetan banatu da proiektua: lehenengoan, errotonda eta bidegorri berriak egingo dira eta errepidearen altuera kota igoko da, herri sarreraraino. Bigarrenean, Bidebitarte industrialdeko sarrera inguruari ekingo zaio. Proiektuak, guztira, 1.534.161 euroko aurrekontua izango du eta Gipuzkoako diputazioak 595.000 euro jarriko ditu. Orain, martxan jarriko den 1. fasean, 733.000 euroko kostua izango du eta Aldundiak 370.000 euro finantzatuko ditu.

Obra eta zerbitzuetako saila da ziur aski, udaletxe batean lan karga gehien izaten duen saila, beste udal sailekin batera aurrera eramaten dituzten obrak tarteko. Horietan aipagarrienak Hezkuntza sailarekin batera Ikastolan eta Haurtzaindegian egin diren berrikuntzak dira. Ikastolan, sarreran estalkia jarri da Ikastolak harrera txukun bat izan dezan, baina berrikuntza guztien artean aipagarriena, Ikastolako haurrentzako jangela egin izana da, ekainerako izugarrizko atzerapena zuena, baina irailerako amaitzea lortu zena.

Haurtzaindegian pintaketa lanak egin eta bertako komunak eraberritu dira eta umeen kotxeak gordetzeko lekua ere handitu egin da. Gainera, Donostia Ibilbidean badenak jarri dira, bertatik pasatzen diren kotxeen abiadura murrizteko. Azken hau, Haurtzaindegiko gurasoen eskaerari erantzuteko burutu da, haurrekin bidea gurutzatzea arriskutsua suertatzen baizitzaien.

Arrobitxuloko lanak eta Txokotxo Plazako urbanizazio obrak, bukatuta

Arrobitxuloko egokitze lanak ekainean amaitu ziren. Bizilagunek harrobitik etxeetara erortzen ziren harrien inguruan bere kezka azaldu zuten eta Udalak harrobia egonkortzeko hainbat ekimen bideratu zituen. Txokotxo Plazan berriz, eraikina egin zuen promotorarekin izandako gatazkak medio, urbanizazio obrei hasiera eman zitzaien maiatzean. Gainera, eraikin honen lanek Errekatxo kalean eragindako arazoak ere konpondu dira, eta Txokotxo plazako urbanizazioarekin batera, Errekatxo kaleko konponketak burutu dira, auzotarren aspaldiko eskaerei beraiekin adostutako erantzuna emanez.

Hezkuntza sailean, ikastolan eta haurtzaindegian

Herriko sarrera berria, urtebeteko lanaren harribitxi

GAI NAGUSIA

8

Proiektu osoak 1.534.161 eurotako aurrekontua izango du, eta bi fasetan garatuko da. Oraingoz 1. fTaseko obrak egingo dira eta uztailaren amaieran hasiko dira

Ikastolan eta haurtzaindegian egindako obra txikiek ere hobekuntza nabarmenak eragin dituzte bi eraikinetan

Errotondo berriaren planoa

Haurtzaindegian berrikuntzak

egindako obrez gain, azken honen handitzean edo kokaleku berria bilatzeko lanak aurrera darraite. Urtero matrikulazioa egiteko eskaera kopurua handitzen ari da Haurtzaindegian, eta honen ondorioz, leku falta gero eta nabarmenagoa da. Horrez gain, Plan Orokorraren aldaketa burutuko da, DBHrako benetako lur erreserba behingoz burutu dadin.

Eguneko zentroa, 5 etxe tutelatu eta Arrobitxuloko lokala irekiko ditu Ongintzak

Eguneko zentroaren irekiera izango da Ongintzako ekimenetan garrantzitsuena. Zentroa bukatuta dago dagoeneko eta ateak udaran irekitzea aurreikusi da. Aldundiak bideratua du zentroaren espedientea eta guztira, 15 pertsonarentzako ahalmena izango du. Jakina, lehentasuna Astigarragako biztanleek izango dute.

Arrobitxulon lokala irekiko du hemendik gutxira Ongintzak. Erabilera anitzetako lokala izango da eta bertan, bilerak, hitzaldiak, ikastaroak, erakusketak, etab. egin ahal izango dira.

Arrobitxulon bertan, etxebizitza tutelatuak ere martxan daude dagoeneko. Ongintzak 5 apartamentu gehiago prestatu ditu autonomia nahikoa ez duten, edota mendekotasun arina duten pertsonentzat. Beraz, mota honetako 9 etxebizitza ditu dagoeneko Astigarragak. Helburu soziala eta erabilera balioanitza duten bizilekuak dira, oinarrizko premiak betetzen dituztenak. Espazio eta altzari egokiz hornitua egoteaz gain, zerbitzu bateratuak dituzte aukeran: ostatu, otordu zerbitzua eta etxeko laguntza (pertsonala edota etxeko lanetarako).

Genero berdintasunaren alde pausuak ematea Bertintasun Batzordearen oinarria

Berdintasun arloan, genero berdintasunaren alde sakontzen jarraitzeko hautua egin du Udalak. Berdintasun plana martxan zegoen aurreko legealditik Astigarragako

Udaletxean, baina hau indartzearen beharra ikusi dute sail honetako arduradunek. Ikastolan berdintasunaren inguruko diagnostikoa egiten aritu dira, datorren urtean

k o e d u k a z i o proiektua martxan jartzeko asmoz. Ikasle, Irakasle eta gurasoak inplikatuko ditu proiektu honek eta genero indarkeriarekin amaitu eta berdintasuna sustatzea ditu helburu.

Gainera, herriko komertzio eta tabernak genero indarkeriaren kontrako borrokan inplikatzeko asmoz,

puntu morea jartzeko kanpaina jarri zuten martxan Berdintasun Sailetik.

Euskara Plana, Euskara batzordeak bultzatuta

Euskara Plana martxan jartzea lehentasuna bazen legealdi hasieran, euskararen kale erabileraren neurketako datuak jasota (%30 euskaraz, %70 gazteleraz), nahi bat baino, behar bat zela ondorioztatu zuten batzordean. Beraz, Plana diseinatzen hasi dira eta bi fase izango ditu Astigarragako Euskara Planak: Lehenengoan, Udaletxean egiten den lana euskaraz izatea bermatzea izango da helburua eta bigarrenean berriz, herrian euskara sustatzea. Azken honetarako, 2013an herriko elkarteekin eta proiektuan lagundu nahi duten pertsona guztiekin bilduko dira Euskara Batzordean, Astigarragak euskara arloan dituen ahulguneak eta gabeziak detektatu, eta diagnostiko egoki bat lortzeko asmoz. Hauei konponbidea bilatzea eta euskararen erabilera areagotzea izango dira hurrengo erronkak.

La nueva rotonda, proyecto estrella del Ayuntamiento

Las obras de la nueva rotonda en el cruce entre las calles Pelotari y Donostia se iniciaran a finales de julio. El proyecto más impor-tante del Ayuntamiento, por tanto, echara a andar en las próximas fechas después de que este lograra la colabo-ración de la Diputación en la financiación de la obra. Pero no es esta la única obra que se ha realizado este año. Se han realizado importantes intervencio-nes tanto en la Haur Es-kola como en la Ikastola, para que adecuar las in-stalaciones a las necesi-dades tanto del alumna-do como de los padres y profesores.

Además, también han finalizado las obras de urbanización tanto de la plaza Txokotxo como de la calle Errekatxo.

Bienestar social abrirá próximamente el Cen-tro de día y el local de Arrobitxulo

Próximamente estarán a disposición de los As-tigartarras el Centro de Día y el local de Arro-bitxulo que abrirá el de-partamento de Bienestar Social. El centro de Día abrirá sus puertas en ve-rano y en total tendrá ca-pacidad para 15 personas, entre las que los astigartar-ras tendrán prioridad. El lo-cal de Arrobitxulo también abrirá próximamente y en el se podrán desarrollar charlas, exposiciones, cursillos, reunio-nes,…etc.

Lo que ya esta en marcha son las 5 viviendas tuteladas de Ar-robitxulo. Son viviendas dirigidas

a personas que no tienen suficien-te autonomía o con dependencia

leve. En total Astigarraga cuenta ya con 9 viviendas de este tipo.

Arrobitxuloko obrak eta Txokotxo plazakoak iadanik amaituta daude

9

HERRITARRON PLAZA

10

Astigarragan pertsona gehien biltzen dituen gunea Ikastola izango da seguruenik eta horren ondorioz, Ikastolako Guraso Elkartea herrian kide gehien dituen elkarteetako bat da. «Kanpotik dirudiena baino askoz gauza gehiago egiten ditugu, guraso askok ez dakite ordaintzen dituzten kuotak zertarako diren. Guraso Elkarteak eskolaz kanpoko jarduerak antolatu, testu liburuentzako laguntzak eman, irteerak antolatu, haur txokoa kudeatu edo erakunde eta enpresa pribatuen dirulaguntzak lortzen ditu, beste hainbat eginbeharren artean».

Lan handia dute Ikastolako eta Guraso Elkarteko kideek, are gehiago zer nolako eraikinean diharduten kontutan izanda. «15 urte daramatzagu eraikin honetan eta esan dezakegu, ikasturte hau izan dela orain arte izan dugun onena; gutxienez, premia eta behar nagusienak beteta izan ditugun urtea» dio Itxaso Alkorta Ikastolako zuzendariak. Izan ere, Astigarraga asko hazi da azken urteetan eta hori ikastolan ere antzeman da Izaskun Minerren ustez: «urte gutxitan izugarrizko hazkundea izan zuen herriak eta ikastola oso txiki geratu zen. Egoera oso kaxkarrean zegoen gainera»

Udalarekin eta Hezkuntza Sailarekin «hamarnaka» bilera egin dituzte azken urtetan, eta Ikastolaren egoerak hobera egin du, nahiz eta oraindik baden zertan hobetu. Aurten obra asko egin dira: txikienentzako jangela egin da, frontoia margotu, sarrerako estalkia jarri, atzeko mendiaren egokitzapen lanak, etab. Itxaso Alkorta zuzendariaren esanetan «gehien bizi eta gozatu duguna jangela txikia izan da, 2-4 urte bitarteko umeek dagoeneko ez dutelako kiroldegiraino joan behar bazkaltzera». Imanol Iturria ere iritzi berekoa da, «ikastolaren eta kiroldegiaren artean, aparkalekuaren sarrera dago eta orain gutxienez, txikienek ez dute hortik pasatu behar. Arrisku hori kontrolatua dago».

Lodosako ikastolarekin elkartasun kanpainak, «erantzun oso ona»

Bestelako jarduerak ere antolatzen dituzte Guraso Elkarteak eta Ikastolak. Kurtso bukaeran, premia ekonomiko larria zuen Lodosako Ikastolari laguntzeko elkartasun kanpaina jarri zuten martxan. Hiruren esanetan, Astigarragako familien erantzuna oso ona izan zen eta guztira, 1217 euro bildu zituzten. «Oso pozik gaude, beste eskaera batzuekin pilatu bazen ere, Astigarragako familien erantzuna oso ona izan baita». Astigarragako Udalak ere bat egin du kanpainarekin.

«Guraso askok ez dakite Elkartearen atzean zenbateko lana dagoen»

Arantzazuko Ama ikastolako Guraso Elkartea

Ikastolako zuzendariak, Itxaso Alkortak, eta Guraso Elkarteko kide batzuk, Izaskun Minerrek eta Imanol Iturriak, zertan diharduten lanean, ze egoeretan dauden eta etorkizunerako zer premia dituzten adierazi dizkigute.

Xagu-Xar aisialdi taldea, Udako udaleku irekietan murgilduta

Ekainaren 25ean hasi ziren urtero bezala Xagu-Xar aisialdi taldearen udaleku irekiak. Aurten 115 haurrek izango dute aukera 16 begiraleen taldeak antolatutako ekintzetan gozatzeko. Jolasak, tailerrak, mendira eta igerilekura irteerak…., Denetatik egiteko aukera izango dute haurrek uztailaren 20ra arte. Iaz 20 urte

bete zituen elkarteak, eta urte asko dira udaleku irekiak antolatzen dituztela; umeentzako udarako denbora pasa bikaina dira, eta guraso askorentzat ezinbesteko zerbitzu ere badira. Aurten nobedade gisa, izen ematea hamabostaldika egiteko aukera eman dute, eta izan duen arrakasta ikusita, datozen urteetan ere aukera hori emango dute.

Udarako ekintzez gain, beste ekintza asko antolatzen dituzte taldekoek urtean zehar. Irteera ezberdinak, negu ludoteka eta udarako gazte kanpaldia dira horietako batzuek. Informazio gehiago nahi duenak, www.xaguxar.com.

Astigarragako AEKk Hitzkide egitasmoan parte hartzeko deia egiten du

Astigarragako AEK euskaltegiak Hitzkide egitasmoan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi die astigartarrei. Hitzkide egitasmoak, euskara ikasten ari diren edo euskara ondo menperatzen ez duten herritarrei euskaraz hitz egiteko aukera ematea du helburu.

H o r r e t a r a k o , herritarren laguntza eta parte hartzea

ezinbestekoa da. Izan ere, euskara ikasleak eta herritar euskaldunak elkartzen dira egitasmo honetan edozein gairi buruz hizketan aritzeko. Ikasle eta herritarrak beraiek adostutako maiztasunez elkartzen dira, eta lekua edozein izan daiteke: euskaltegia, taberna, mendia, hondartza...

Orain arte parte hartu dutenek oso esperientzia polita dela diote, eta gehienek errepikatzen dute. Jendea ezagutu eta lagunak egiteko aukera ona ere bada.

Informazio gehiago nahi duenak, [email protected] edo 607 610 687 telefonora jo dezake.

Aurten ere Astigarragako Gazte Lokalak, udararako ekintza interesgarriak eskaintzen ditu, 12-18 urte bitarteko gazteentzat.

Udako programazio berezi honek jarduera mota asko egiteko aukera amaten du;

- Kirol jarduerak: futbol txapelketa, mendi ibilaldia, herri kirolak, eskalada…

- Irteerak: Larraitzeko abentura parkea, uhartera, Arcachon-eko ur parkea…

- Tailerrak: Eskulanak, malabar tailerra, niki tintaketa, Hawwaii koktail tailerra, txapak egiteko tailerra…

- Bestelako ekintzak: ur jolasak, ginkana zikiña, itsas ontziak hondoratu, pintxo txapelketa, Festetarako nerabeentzako bazkaria…

Guzti hauek, ekainaren 25ean hasi eta Uztailaren 24a arte martxan jarraituko dute J. Barandiaran plazan kokatuta dagoen Gazte Lokalean.

Gazteek ongi pasatzeko aukera paregabea izango dute uda honetan eta dagoeneko bertaratu ez direnak orain dute aukera.

Parte hartzera animatzen zaituztegu ekintza ugari eta dibertigarriak zain

dituzue eta.

ASTIGARRAGAKO GAZTE LOKALA

Pese a estar contentos con las mejoras realizadas en la Ikastola, y la dificultad actual para conseguir cualquier tipo de inversión, hay algunos temas en los que los miembros de la Asociación de Padres y Madres de la Ikastola quieren hacer sus peticiones. El edificio para los estudiantes de ESO, petición conocida por el Ayuntamiento y la ciudadanía, es una cuestión fundamental para los miembros de la asociación, ya que el 80% de los alumnos de ESO que acuden a Martutene, es de Astigarraga.

Otra petición es la del Auditorio, ya que hoy en día para realizar algunas reuniones y actividades específicas deben acudir al Polideportivo, y el de la Casa de Cultura se ha quedado pequeño, bajo su punto de vista. Además, a los miembros de la asociación, también les gustaría disponer de una cubierta para el patio de la Ikastola.

IKASTOLA PARA ALUMNOS DE DBH Y UN AUDITORIO, PRINCIPALES DEMANDAS

Ezker eskuin, Imanol Iturria, Izaskun Miner eta Itxaso Alkorta

11

XAGU-XAR

AEK

Parte hartzea, urtebeteko lanaren oinarri

Parte hartzea indartzeko asmoz, udaletxeak hainbat ekimen aurrera eraman ditu urtebete honetan. Proiektu garrantzitsuenak, aurrekontuak edo herri sarrera berriaren obra bezalakoak, Udaletxean aurkeztu dira publikoki astigartar guztiek horiek ezagutu, eta beraien ekarpenak egiteko aukera izan zezaten. Auzoetan bilerak ere egin dira, beraien arazo eta problematikak ezagutu, eta horiei irtenbideren bat denen artean bilatzeko asmoz.

Udal Aldizkari eta web orri berriak

Epe motzean, Udaletxeak web orri berria eta aldizkari berria jarriko ditu martxan. Horien helburuak, Udalak herritarrarekin erlazio zuzenagoa izatea, honek Udaletxea hurbilago sentitzea eta Astigarragaren inguruko gaietan bere iritzia emateko aukera izatea dira.

Participación: la base de un año de trabajoEl Equipo de Gobierno ha intentado priorizar la participación ciudadana en éste su primer año de tra-bajo, y en el futuro querrían que esta participación creciese.

De cara a la participación, los astigartarras contaran próximamente con dos nuevas herramientas: las nuevas web y revista municipal

LEHENENGO HARRIA ZERORREK JARRIA

13

Con el lema `Lehenengo harria zerorrek jarria´, el Ayuntamiento quiere revitalizar la participación ciudadana para que todos/as los/as ciudadanos/as de Astigarraga se impliquen en el diseño de su pueblo. El objetivo, un Ayuntamiento más transparente, que cuente con una relación más directa y fluida con sus ciudadanos/as.

Para ello, el Ayuntamiento ha impulsado numerosas iniciativas. Entre ellas cabe destacar la reunión con ciudadanos/as y representantes de asociaciones del municipio para presentar y debatir sobre los presupuestos municipales. Un gran número de habitantes de Astigarraga se acercaron ese día para conocer de primera mano los detalles de esos presupuestos y aportar lo que cada uno creyera oportuno. Proyectos importantes como la nueva rotonda de acceso a Astigarraga también han seguido este procedimiento, y

en junio los astigartarras que se acercaron al Ayuntamiento pudieron conocer directamente los pormenores de esta obra que se iniciará próximamente.

Ahondando en ese aspecto, el Ayuntamiento llevó a cabo diversas reuniones con los diferentes barrios con el objetivo de aclarar sus dudas y conocer directamente las diferentes problemáticas de cada zona del municipio. Los frutos de estas reuniones no han tardado en llegar, y por ejemplo, en el barrio Errekatxo, los/as propios/as vecinos/as decidieron cual sería la terminación de las obras de urbanización que recientemente han finalizado, después de pedir al Ayuntamiento que moviese ficha en el conflicto existente con la promotora, ya que era urgente que esas obras se iniciaran.

Además de estas iniciativas, se han creado también proyectos como la Escuela

de la Experiencia e Haritu, que están abiertos a toda la ciudadanía y han tenido buena acogida.

Revista y página web municipal

El Ayuntamiento pondrá en manos de los astigartarras dos nuevas herramientas para que la información municipal y del municipio fluya con más facilidad. Por una parte, esta revista municipal informará semestralmente a los/as ciudadanos/as sobre los temas municipales más candentes y las últimas actuaciones del Ayuntamiento y diferentes asociaciones del pueblo. Por otra parte, la nueva página web, además de dar esa misma información actualizada y con mayor asiduidad, ofrecerá al ciudadano/a la oportunidad de expresar sus opiniones sobre esos temas, así como proponer cosas o manifestar sus quejas al Ayuntamiento.

GOGORATZEN

14

Orain dela 25 urte, Donostiatik desanexio-natuta, Astigarragako Udaletxeko sortzaileetako bat izan zen Maria Luisa Arregi. Zinegotzirik gazteena, korporazioko emakume bakarra ere bazen. Udaletxea nola eraiki zuten kontatu digu eta zinegotzi kargua, lanarekin eta amatasunarekin nola elkarbanatu zituen ere bai.

Zinegotzi izan zinen Astigarragako lehenengo korporazioan. Nolako esperientzia izan zen?

Ilusioz beteta eta gogoarekin ekin genion abentura honi, baina zaila eta gogorra ere izan zen, zerotik abiatu behar izan genuelako Udaletxea. Ez genuen teknikorik, lehiaketa publikoetako oinarriak egin behar ziren, jendea kontratatu, etab. Gainera, apenas genuen esperientziarik Udaleko eginbeharretan! Eskerrak Antton Arkak bazuen horrelako lanetan eskarmentu pixka bat. Gainontzean, Udaletxera joan eta ez zegoen gure dudak argituko zituen inor.

Zinegotzia, lanean jarraitzen zenuen eta gainera, 8 hilabeteko umea ere bazenuen. Zaila egin zitzaizun eginbehar guztiak tartekatzea?

Bai, oso zaila izan zen eta are gehiago, kontutan izanda nire etxean ez zutela ulertzen. Nik espero nuen amaren laguntza gehiago, baina ez zuten nik udaletxean sartzeko beharra ulertzen, kontutan hartuta, ume txiki bat eta lana ere banituela.

Horrez gain, orduan ez ginen konturatzen, baina lan pila bat egiten genuen. Ez genuen ordutegirik eta gehienetan, larunbatetan eta igandetan ere Udaletxeko kontuekin ibiltzen ginen gora eta behera. Beraz, imaginatu nolakoak izan ziren nire 4 urteak, ahal izan genuen moduan moldatu ginen eta oso gogorra izan zen.

Nolako agintaldia izan zenuten? Zer nolako ardurak izan zenituen Udaletxean?

Arazo pila bat izan genituen. Antton Arka epaitegiek inhabilitatu zuten eta Herri Batasunako 4 zinegotzi bakarrik geratu ginen. Alkatetza guri kentzen saiatu zen oposizioa, inhabilitazio hori baliatuta.

Nik kulturaren ardura hartu nuen eta 4 urte horietan gauza asko egin genituen: Kultur Etxea, liburutegia, Santiagomendiko aterpetxea, asistentzia sozialen zerbitzua…

Zer nolako balorazioa egingo zenuke? Zeintzuk izan ziren momentu onenak eta txarrenak?

Balorazio ona egingo nuke, asko ikasi nuen. Zure bizitzari beste balore bat ematen diote horrelako gauzek. Lan honek, zinegotziarenak, gauza asko aportatzen dizkizu. Genio txarrak ere bai noski, presio haundia, etab. Gaur egunean, berriro ere egingo nuke.

Momentu onenak bi aukeratuko nituzke: batetik, Santiagomendira ura igotzea lortu genuen momentua eta bestetik, Kultur Etxearen inaugurazioa. Momentu txarrenak inhabilitazio-arenak izan ziren.

«Orduan ez ginen konturatzen, baina lan pila bat egin genuen»

Mº Luisa Arregi- Lehenengo Korporazioko HBko zinegotzia (1987-1991)

12 13

Mª Luisa Arregi fue la primera mujer que desempeñó la labor de concejal en la recién desanexionada

Astigarraga, además de ser la única mujer en esa primera corporación. De su experiencia destaca lo duro que fue crear un

Ayuntamiento de la nada. Pese a lo complicado

de compaginar su labor municipal con su trabajo

y las responsabilidades de una maternidad reciente, se

muestra contenta por la labor realizada en esos años.

ARGAZKITAN

14

Ingurumenaren alde, aurrerapausu sendoak

Hiru ekimen azpimarragarri jarri ditu Udalak martxan, ingurugiroaren alde hartutako konpromisoaren baitan. Maiatzean, Kutxa Ekoguneak, Inergetikak eta Astigarragako Udalak sinatutako hitzarmenari esker, Astigarragak energiaren erabilpen efizienteagoa egiteko urrats bat gehiago eman du. Hitzarmen honekin, herriko koadro elektrikoetan neurgailuak jarriko dira energia elektrikoaren monitorizazioa burutzeko. Azpiegitura elektrikoaren inefizientziak eta hobetzeko puntuak konponduko dira honi esker.

Bestetik, uztaila hasieran beste bi eximen jarri dira martxan. Batetik, erabilitako olioa jaso eta birziklatzeko makinak jarri dira herrian, eta bestetik, Udaletxeak tupperrak banatu ditu erosketak egiterakoan erabiltzen diren biltzeko plastiko, paper eta poltsen erabilera murrizteko.

Hau guztia burutzeko dirulaguntza garrantzitsuak eskuratu dira.

Esne makina eta Bidez Bide proiektua, Behemendirekin

Udalak hainbat proiektu jarri ditu martxan Behemendirekin batera. Batetik, esnea banatzeko makina jarri da kale Nagusian eta bestetik, Bidez Bide garraio zerbitzua sustatu da. Azken honen bidez, herrigunetik urruti edo isolaturik bizi diren 55 urtetik gorako pertsonek herrira hurbiltzeko aukera dute eguneroko egin beharrak egin ahal izateko, inoren menpe egon gabe.

70 aparkaleku berri jarri ditu Udalak

Obra eta Zerbitzuen saila irtenbideak bilatzen jarraitzen du aparkalekuen arazoari aurre egiteko. Aurten, gutxi gora behera, 70 aparkaleku gehiago egokitu dira Astigarragan: 35 Pelotari kalean eta beste 35 Gaztelu-berri eta Tolare-berri guneetan.

Herri sarrera berriaren proiektuaren baitan, bigarren fasean, Donostia ibilbideko errepidearen bi alboetan aparkalekuak jartzea ere aurreikusten da. Obra horrekin gainera, Bidebitarte poligonoa herrigunean integratuagoa geratuko da eta bertan aparkatzeak, gaur egun industrialde batean aparkatzeak iradokitzen duen segurtasun gabezia txikituko du.

Auzoak biziberritzeko lanak

Auzoetan konponketak egiteko diru kopuru onartu dira urtebete honetan. Martindegiko Plazan dagoeneko hobekuntzak egin dira, besteak beste: urbanizazioa egokitu, bankuak jarri eta zubia berritu. Hernanirako loturan ere hobekuntzak egin dira.

Etorkizunean, Santiagomendi eta Etxeberri (Anuska) auzoetan ere egingo dira konponketak, garbiketak edo bideen egokitzapen lanak. Horretarako, Udaletxeak 25.000 euroko partida bana onartuak ditu.

ZZ GUNEAMURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU!

Zero Zabor politikak, hondakinen murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena ditu helburu.

2013ko hasieran, gure herrian aldaketa nabarmena jazoko da. Aldaketa ez da izango hainbestetan aipatu diren zintzilikarioak kalean ikusiko ditugula. Aldaketa nabarmena, herriak hartuko duen norabidean datza. 2013 hasieran, Astigarragak, Zero Zabor norabidean jartzeko aurrerapauso ikaragarria emango du. Argi dago, aurretik dugun bide luzean emango dugun pausu bakarra eta azkena ez dela izango, baina bai ezinbestean eman beharrekoa, ezbairik gabe.

Burutzera goazena, zoriontzekoa da. Urteetan, bat ere arduratu gabe egin dugun bide okerra behingoagatik zuzentzen hasiko gara. Guztiok izango gara partaide, astigartar guztion sukaldetik hasiko baita Zero Zaborraranzko gure ibilbidea.

Ondo egitera goaz! Ez izan zalantzarik. Ahalik eta zabor gutxien sortzera goaz eta hondakinak selektiboki eskuratzera, hondakin guzti horiek, gure ekonomian baliabide izan daitezen berriz eskuratzera, hain zuzen ere. Errauskailurik beharko ez duen herri bilakatuko gara.

En Astigarraga vamos a hacerlo bien!A principios de 2013 Astigarraga experimentara un cambio muy importante. Emprenderá el camino de la política Cero Basura, un camino que le hará enderezar las practicas que nos han llevado a la grave situación actual. Y todos seremos participes de una política que mediante la reducción, la reutilización y el reciclaje, utiliza los residuos como deberían ser, recursos valiosos.

Autokonpostaje kanpainan izena emateko epea ekainaren 29an amaitu zen eta emaitzak ez dira nolanahikoak izan. Astigarragako 80 familiek egin dute bat kanpainarekin eta

dagoeneko, etxean sortzen dituzten hondakin organikoak autokonpostatzeko aukera dute. Autokonpostajea egitera animatu diren familiek a u t o k o n p o s t a d o r a dohainik, konposta egiteko gida eta aholkularitza jasoko dute, eta zabor tasa pagatzerakoan hobariak ere aplikatuko zaizkie.

Udaletxeak ere kanpainarekin bat egin du eta eraikin publikoetan sortzen diren hondakin organikoak konpostatuko ditu, herriko beste 4 familiekin batera, Norberto Almandozen jarri den konpostadoran.

80 familiek bat egin dute bat etxean konpostatzeko kanpainarekin

80 familias se suman a la campaña de AutocompostajeLa campaña para favorecer el a u t o c o m p o s t a j e en Astigarraga ha dado excelentes resultados, y un total de 80 familias se han sumado a esta iniciativa. El Ayuntamiento también se ha adherido a esta iniciativa, y desde mayo, composta los residuos que se generan en los edificios públicos en la compostadora instalada en la plaza Norberto Almandoz.

15

2008ko maiatzean sortu zenetik, “Astiko”, Astigarragako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartearen helburu nagusietako bat da Astigarraga merkataritza, zerbitzu eta aisialdi gune bezala bultzatzea, kontsumitzaileentzat erakargarri izango dena.

Horregatik lau urte hauetan jarduera ezberdinak antolatu ditugu, hala nola, “Bezeroaren Hamabostaldia”, “Ezagutzen al duzu zure herria?”, 2012ko egutegiak (Astigarragako Udaletxearekin batera), etab. Gure bezeroei balio erantsia ematea da asmoa.

Astikok Astigarragako merkatari txikien zati bat ordezkatzen du, eta egunero hobetu nahi dugu gure kontsumitzaileek gure dendetan eros dezaten. Merkataritza profesionalizatuagoa, kalitate onekoa eta garai berriei egokitua lortzeko lan egiten ari gara, baina betiko esentzia galdu gabe.

Astigarragan erosteko arrazoi ugari daude baina bost aukeratu ditugu:

Gure dendek bizitasuna ematen diote herriari.

Irribarretsu atendituko zaituztegu

Hor bertan gaude

Harreman pertsonalizatua jasoko duzu.

Erosotasuna

Informazio gehiago nahi baduzu dei ezazu 943 333 049 telefonora edo bidali email bat

[email protected]

1. Nola deitzen da Astigar-ragako merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkartea?

2. Zenbat urte pasa dira Elkartea sortu zenetik?

3. Astikoren logotipoan zein hiru kolore agertzen dira? Orlegia, gorria eta...

4. Zein hilabetetan ospatzen da Bezeroaren hamabostaldia?

5. “25 urtez Astigarragan erosten” kanpainan, zenbat euro

sarituko dira Astikoko komertzi-oetan erosteko?

6. Zenbat argazki jarri dira ikusgai Astigarragako kaleetan?

7. Ze gizarte sarean dago Astiko sartuta?

LEHIAKETAOndorengo galderen eratzunak, Astika elkarteko komertzioetan en-tregatu edo eta bertan agertzen den e-mailera bidali behar dira. Asmatzaileen artean, Goiko-Iturri jatetxean 2 la-gunentzako a f a r i a r e n z o z k e t a egingo da.

“Astiko”, Astigarragako Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartea

• IZEN-ABIZENAK:• TELEFONOA:• E-MAILA: