23
e 41 LEIÑENA MENDIZABAL, Elena Euskal Herriko Unibertsitatea Lan Harremanetako U. E. Enpresa Zuzenbideko Saila Sarriena, z/g 48940 Leioa BIBLID [1137-1951 (2009), 18; 41-63] Sarrera eguna: 2008.09.26 Onarpen eguna: 2008.12.17 Merkataritza- Zuzenbideko komisioa trafiko juridiko ekonomikoan erabili ohi den oinarrizko instituzio eredugarria dugu. Negozio juridiko hori gauzatzeko komisio- emailearen enkargua komisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu. Hau da, ezin du autoentrada (self-dealing) delakoaz gauzatu. Baina merkataritzako eta ekonomiaren hainbat arlotan eta baldintzatan, ikerketa lan honetan agerian azaltzen den bezala, hobe da autoentradak bi alderdiren artean sor dezakeen interes gatazka minimizatzea eta onartzea negozioa galaraztea baino. Giltza-Hitzak: Autoentrada. Autokontratua. Komisio-emaile, komitente. Komisio-hartzaile, komisiodun. Interes-gatazka txikiagotzea, minimizatzea. Merkataritzako komisioa. Burtsako komisioa. Agentzia-kontratua. La Comisión de Derecho Mercantil es la institución ejemplar a la que se recurre habitualmente para el tráfico jurídico económico. De acuerdo con la ley, el encargo del comitente de efectuar un negocio jurídico deberá llevarse a cabo entre el comisionista y un tercero. El negocio no puede hacerse en su nombre, ni tampoco en su propio beneficio. Es decir, no lo puede efectuar mediante la denominada autoentrada (self- dealing). Pero en situaciones concretas de ciertas áreas del comercio y de la economía, es mejor minimizar y aceptar el conflicto de intereses que la autocontratación pueda causar entre dos partes, que perder el negocio, como se pone de manifiesto en el presente trabajo de investigación. Palabras Clave: Autoentrada. Autocontrato. Donador de la comisión, comitente. Tomador de la comisión, comisionista. Minimizar el conflicto de intereses. Comisión mercantil. Comisión bursátil. Contrato de agencia. La Commission pour le Droit Commercial est une institution exemplaire à laquelle on fait normalement appel pour des affaires de commerce juridique économique. Conformément à la loi, lorsque le commettant charge au commissionnaire de mener une affaire juridique, celle-ci devra s’effectuer entre ce dernier et une tierce personne. L’affaire ne pourra se faire ni en son nom ni dans son propre intérêt. Il ne pourra donc pas intervenir en même temps pour son propre comte et pour le compte d’un autre (self-dealing en anglais). Cependant, dans certains domaines du commerce et de l’économie, il convient de minimiser et d’accepter le conflit d’intérêts que le contrat avec soi-même peut créer entre deux parties, plutôt que de faire échouer l’affaire, tel que le manifeste ce travail de recherche. Mots Clé : Self-dealing. Contrat avec soi-même. Donneur d’ordre, le commettant. Récepteur d’ordre, le commissionnaire. Minimiser le conflit d’intérêts. Commission commerciale. Commission boursière. Contrat d’agence. Autoentradak sortutako interes gatazka (Conflict of interests generated by auto-entry)

Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

e41

LEIÑENA MENDIZABAL, ElenaEuskal Herriko UnibertsitateaLan Harremanetako U. E.Enpresa Zuzenbideko Saila Sarriena, z/g48940 Leioa

BIBLID [1137-1951 (2009), 18; 41-63]Sarrera eguna: 2008.09.26

Onarpen eguna: 2008.12.17

Merkataritza-Zuzenbideko komisioa trafikojuridiko ekonomikoan erabili ohiden oinarrizko instituzioeredugarria dugu. Negozio juridikohori gauzatzeko komisio-emailearen enkarguakomisio-hartzaileak hirugarrenbatekin egin behar duela agintzendu Legeak. Negozioa ezin du bereizenean edo berarentzat egikaritu.Hau da, ezin du autoentrada (self-dealing) delakoaz gauzatu.Baina merkataritzako etaekonomiaren hainbat arlotan etabaldintzatan, ikerketa lan honetanagerian azaltzen den bezala, hobeda autoentradak bi alderdirenartean sor dezakeen interesgatazka minimizatzea eta onartzea negozioa galarazteabaino.

Giltza-Hitzak:Autoentrada. Autokontratua.Komisio-emaile, komitente.Komisio-hartzaile, komisiodun.Interes-gatazka txikiagotzea,minimizatzea. Merkataritzakokomisioa. Burtsako komisioa.Agentzia-kontratua.

La Comisión deDerecho Mercantil es la instituciónejemplar a la que se recurrehabitualmente para el tráficojurídico económico. De acuerdocon la ley, el encargo delcomitente de efectuar un negociojurídico deberá llevarse a caboentre el comisionista y un tercero.El negocio no puede hacerse ensu nombre, ni tampoco en supropio beneficio. Es decir, no lopuede efectuar mediante ladenominada autoentrada (self-dealing). Pero en situacionesconcretas de ciertas áreas delcomercio y de la economía, esmejor minimizar y aceptar elconflicto de intereses que laautocontratación pueda causarentre dos partes, que perder elnegocio, como se pone demanifiesto en el presente trabajode investigación.

Palabras Clave:Autoentrada. Autocontrato.Donador de la comisión,comitente. Tomador de lacomisión, comisionista. Minimizarel conflicto de intereses. Comisiónmercantil. Comisión bursátil.Contrato de agencia.

La Commission pour leDroit Commercial est une institutionexemplaire à laquelle on faitnormalement appel pour desaffaires de commerce juridiqueéconomique. Conformément à laloi, lorsque le commettant chargeau commissionnaire de mener uneaffaire juridique, celle-ci devras’effectuer entre ce dernier et unetierce personne. L’affaire ne pourrase faire ni en son nom ni dans sonpropre intérêt. Il ne pourra donc pasintervenir en même temps pour sonpropre comte et pour le compted’un autre (self-dealing en anglais).Cependant, dans certainsdomaines du commerce et del’économie, il convient de minimiseret d’accepter le conflit d’intérêtsque le contrat avec soi-même peutcréer entre deux parties, plutôt quede faire échouer l’affaire, tel que lemanifeste ce travail de recherche.

Mots Clé : Self-dealing.Contrat avec soi-même. Donneurd’ordre, le commettant. Récepteurd’ordre, le commissionnaire.Minimiser le conflit d’intérêts.Commission commerciale.Commission boursière. Contratd’agence.

Autoentradak sortutakointeres gatazka

(Conflict of interests generated by auto-entry)

Page 2: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

1. Aurkezpena: 1.1. Gaia aukeratzea. 1.2. Atalak.1.3. Metodologia. 2. Autoentradaren ezaugarrijuridikoak: 2.1. Status cuestionis. 2.2. Autoentra-daren berezitasunak hiru instituzioetan. 2.3. Auto-entrada eta interes gatazkaren arriskua. 2.4. Auto-entrada eta interes gatazkaren prebentzioa. 2.5.Autokontratua ordezkaritza organikoan. 2.6. Auto-entrada gainditzeko baliabide berezia: Autorregula-zioa. 2.7. Autoentradarekin lotura duen legeri bere-zia. 3. Merkataritzako komisioa– burtsako komi-sioa– eta agentzia– erlazioen marko juridikoa:3.1. Izaera juridikoa. 3.2. Autoentradak komisioaridagokion saria desagerrarazten al du?. 3.3. Objek-tua. 3.4. Subjektuak. 3.5. Eskubide eta betebeha-rrak. 4. Ordezkaritzaren marko juridikoa. 4.1.Ordezkaritza merkataritzako komisioa– Burtsakokomisioa– eta agentzia– erlazioetan. 4.2. Ordezka-ritza eta autoentrada. 4.3. Aldeanitzeko ordezkari -tza. 4.4. Aldebiko ordezkaritzaren interes banaketa.4.5. Aldeanitzeko ordezkaritza eta aplikazio nego-zioa. 5. Autoentradak sortutako interes gatazka-ren on dorio juridikoak eta egoera gainditzekobi dea: 5.1. Autoentradak sortutako interes gatazka.5.2. Aurretiko baimena edo lizentzia. 5.3. Gatazkaminimizatzea edo txikiagotzea. 5.4. Autoentrada ez-zilegiaren ondorio juridikoak. 5.5. Autoentrada ez-zilegia gainditzeko proposamenak.

1. Aurkezpena

Artikulu honen izenburuak dioen bezala hurrengo orrialdeetan autoentradabatek merkataritzako komisioan eta antzekonegozio juridikoetan sor dezakeen interes gatazka aztertuko dugu.

Gaia, berez, klasikoa da. Bizitzan etatrafiko ekonomikoan uste baino ohikoagoa daordezkari edo artekari bat sartzea beste batenizenean gauzatu behar den negozioan. Batzuetannahi duelako eta besteetan irtenbiderik egokienadelako. Edonola ere, kasu batean zein besteanegoera horrek sor ditzakeen arazo etiko etajuridikoak aztergai izango ditugu. Era berean,egoera korapilatsu horri irtenbide berri bat ematen saiatuko gara.

1.1. Gaia aukeratzea

Ikerketa lan honen gaia orain dela urtebatzuk aukeratu nuen merkataritzako komisioaeta mandatu-kontratuaren arteko azterketajuridikoa burutzen ari nintzela. Bi instituzio horienarteko analisiak bi ondorio eman zituen. Batetik,ikustea1 elkarren artean zituzten antzekotasunakgehiago zirela desberdintasunak baino, etabestetik, merkataritzako komisio kontratuasakonki ezagutzea.

Merkataritzako komisio-kontratua sakonkiezagutzeak aditu batzuek instituzio horri buruzzuten iritziarekin bat egiteko aukera eman zidan.Izan ere, instituzio horren araudia MerkataritzakoZuzenbideko erregulaziorik onenetakoa dela esandaiteke2. Areago, gaur egun merkataritzakokomisioaren erregulazioa trafikoan sortzen aridiren instituzio berri askoren ordezko legeriadaukagu.

Baina zerk deitu zidan atentzioamerkataritzako kontratu horretan? Merkataritzakokomisio kontratuan komisio-hartzaileak(komisiodunak) komisio-emailearen(komitentearen) enkargua hirugarren batekingauzatu ohi du, baina batzuetan ez duhorrelakorik egiten. Hau da, batzuetan enkarguanhirugarren bati saltzeko agindu diotenahirugarrenari eskaini beharrean berak erosten du.Edo enkarguan hirugarren bati erosteko aginduzaiona berak saltzen dio zuzenean komitenteari.

Mandatua horrela gauzatzen deneankomisiodunak autoentrada edo autokontratu bategin duela esaten da, eta enkargua gauzatzekoez-ohiko era da. Harrigarria bada ere, Espainiakodoktrinak apenas ikertu ditu horren ingurukogorabeherak. Salbuespen gisa JoaquínGARRIGUES Irakaslea daukagu. Honekmerkataritzako komisioa aztertu zueneanautoentrada institutua ere sakonki tratatu zuen.José Manuel OTERO LASTRES Irakaslearen lanakhorren inguruan ere ezagunak ditugu3.

Lehenago aipatu dudan ikerketa lana, hauda, mandatua eta merkataritzako komisioarenerregimen juridikoa aztertzen zuenak aukeraeman zidan autoentrada delakoa Zuzenbidezibileko autokontratuarekin parekatzeko.Autokontratua borondatezko ordezkaritzan maiz

e42

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

1. LEIÑENA, Elena – IRAKULIS, Nerea, El régimen jurídico unificado de la comisión mercantil y el mandato en el Derecho de obligaciones y contratos,Dykinson, Madril, 2007, adituek diotenez, bi instituzioen arteko antzekotasunetan oinarrituz, de lege ferenda Obligazioen Zuzenbide bakarra aldarrikadaiteke bai Zuzenbide zibilerako bai merkataritzakorako.

2. VICENT CHULIA, Francisco, Introducción al Derecho Mercantil, Tirant Lo Blanch, Valentzia, 2006; 879. 3. GARRIGUES, Joaquín, “Mandato y comisión mercantil en el Código de comercio y en el proyecto de reforma”. In: Revista Crítica de Derecho

Inmobiliario, Madril, 1928; 801-816; Tratado de Derecho Mercantil III, 1, Obligaciones y contratos mercantiles, RDM, Madril, 1964; 453 hur.; OTEROLASTRES, José Manuel, “La autoentrada del comisionista”. In: Estudios Jurídicos en Homenaje al Profesor Alonso Otero, Universidad de Santiago deCompostela, Santiago, 1981; 251; “La autoentrada de los Agentes de Cambio y Bolsa”. In: Estudios de Derecho Mercantil en Homenaje al Profesor A.Polo, Madril, 1981; 783-810.

Page 3: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

ematen den negozio juridikoa da4, etaMerkataritzako Zuzenbidean ez bezala, adituzibilistek dezente aztertu dute. Federico DECASTROren lan bikaina horren adierazgarri dugu5.

Zuzenbide positiboak mesfidati jokatu dubai autoentradarekiko bai autokontratuarekiko,eta kasu bietan era singular horretan gauzatutakoenkargua debekatu ohi du. Kode Zibilak galaraziegiten dio mandatariari berak erostea mandatu-emaileak saltzeko eman dizkion ondasunak (KZ1459.2). Halaber, Merkatal Kodeak ez diokomisiodunari berari erosten uzten komisio-emaileak saltzeko agindu diona, komisio-emailearen baimena jasotzen duen kasuetansalbu (MK 267 artikulua).

Ordenamendu juridikoaren mesfidantza etadebekua ondoko ustean oinarritzen da, no mancan served two masters.

Gaia aukeratzeko unean beste bitxikeriabati ere erreparatu nion. Izan ere, gaur egunmerkataritzan eta jarduera ekonomikoan sortzenari diren hainbat instituziori ezin zaio debekua,besterik gabe, ezarri. Egungo trafikoan erlaziojuridiko berri asko etengabe agertu ohi dira etaerlazio horietan ordezkatuaren interesakbabesteaz gain, ordezkariarenak ere aintzat hartunahi dira. Beraz, denboraren poderioz hainbaterlazio juridikorekiko ikuspegia aldatu egin da.Azken batean aztertuko ditugun kontratueklankidetza izaera ere badute, beste batennegozioa eta interesak kudeatzeko sortuak badira ere.

Hori dela eta, ordenamenduak negoziojuridiko horien bi alderdien interesak babestukoditu eta ez bakarrik alderdi bakar batenak. Nahizeta horretarako aldebikotasun inperfektudelakoaren kontzeptuaz baliatu. Kontzeptu honenarabera, ordenamendu juridikoak mandatu-emailearen interesak mandatariaren interesenaurretik jartzen ditu, interes gatazka sortuz gero.

Bi alderdien interesak kontuan hartzeakarazoaren ikuspegi berri bat ekarri digu. Hau da,inork norberarekin egindako negozioa interesgatazka fenomenoaren esparruan kokatzea hobebeharrez eta aztertzen ari garen jokaera horieiirtenbide bat emateko interes gatazka delakoteoriaz baliatzea. Teoria honek, berez, ez dugatazka desagerraraziko baizik eta gatazkaminimizatu (txikiagotu) egingo du.

Ikerketaren abiapuntuak aurrekohausnarketa oinarritzat hartu bazuen ere, berehalakonturatu nintzen autoentrada (edo autokontratua)merkataritzako komisioan eta mandatuan emateazgain, beste baten interesak kudeatzen dituztenkontratuetan ere eman zitekeela. Hau da, Burtsakokomisioan eta agentzian. Kontratu bietan artekariaborondatezko ordezkaritzaz baliatzen daemandako enkargua gauzatzeko. Era berean,merkataritzako sozietateetan, zeinetan ordezkaritzaorganikoa erabiltzen den, administratzaileari suertadakioke sozietateak saltzen duena erostea edosozietateak erosi nahi duena administratzaileakberak hari saltzea. Beraz, administratzaileakbadauka sozietatearekin autokontratatzea.

Aurreko prozesuak lan honen gaia etahelburua zehazten lagundu zidan, etamerkataritzako hainbat instituziotan, autokontratobat dela medio, sor daitekeen interes gatazkaaztertzea erabaki nuen. Beraz, autoentrada batgauzatzearen ondorio juridikoak ondoko erlaziojuridikoetan haztatu dira, bai merkataritzakokomisioan, bai Burtsako komisioan, baita merkatalagentzian ere. Merkataritzako Sozietateenautokontratazioa, berriz, beste baterako utzi daikerketa gehiegi zabaltzeko beldurrez6.

1.2. Atalak

Lehenik eta behin esan beharra dagoaipatutako ikerketa lanaren egitura ez datorrelabat artikulu honetan jarraitzen dugunaurkibidearekin. Irakurleari errazago egingobaitzaio lanaren nondik-norakoak ezagutzeaondorio multzo hau irakurriz, ikerketa lanarensumarioaren hurrenkera jarraituz baino. Dena den,artikulu honetan jasotzen ditugun atal nagusiakikerketa lanari dagozkionak dira. Lehenengoak,autoentrada eta merkataritzako komisioarenerregulazioa eta ezaugarri juridikoak jasotzen ditu.

Bigarren eta laugarren ataletan, aldiz,autoentrada eta autokontratuaren arteko erlazioaaztertzen da. Horretarako autokontratuaren izaerajuridikoa analizatzeaz gain borondatezkoordezkaritza ere begiratzen da. Errepresentazioabaita derrigorrez artekariak erabili behar dueninstituzioa beste batek agindu dion negoziojuridikoa hirugarren batekin gauzatzeko.Ordezkaritza obligazio eta kontratuenZuzenbideko oinarrizko tresna juridikoa denezLege zibilera maiz jo dugu.

e43

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

4. Demagun Legezko ordezkaritzan aitak semea ordezkatzen duenean edo borondatezko ordezkaritzan tutoreak tutoretzapean duen ez gaitu batenenkargua gauzatzen duenean.

5. DE CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español. Ensayo de construcción jurídica”. In: Revista General de Legislación yJurisprudencia, Madril, 1927; 334-455, 337.

6. Izan ere une honetan merkataritzako sozietateen autokontratazioa aztertzeak gehiegi luzatuko zuen lana. Oso zaila baita, argitasunez etazehaztasunez, marko horretan eman daitezkeen egoera gatazkatsuak sailkatzea eta horiei irtenbide bat ematea. Beraz, Sozietateen Zuzenbidekoarauak eta legeria kontuan hartzen badira ere, gai honen inguruko haztatze sakona aurrerago burutuko den beste ikerketa baterako utziko dut.

Page 4: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

Hirugarren atalak autoentrada balore-merkatuan ematen den negoziazioaren eremuananalizatzen du. Merkatu organizatuan negoziazioaBurtsako komisioaz baliatzen da eta horrek biinstituzioak, Burtsa-komisioa eta merkataritzakokomisioa, aztertzera eraman gaitu. Hainbathausnarketa eta argudio juridiko elkarren arteantrukagarri baitira.

Atal honetan aztertu gabeko eremu bateanere sartu gara eta autoentrada bat planteatu dugumerkataritzako banaketa-sisteman gehienerabiltzen den erlazio juridikoan, agentzian alegia.Agentzia-kontratua enpresarien arteko lankidetzakontratua dela kontuan hartuz, interesgarriairuditu zaigu ondasun eta zerbitzuen banaketaarloan autoentrada emanez gero, zer gertatzenden ikustea.

Egia bada ere agentzia-kontratukoautoentrada hobeto kokatzen dela merkataritza-agentea eta printzipalaren (nagusiaren) artekolehiaketa eremuan, interesgarria iruditu zaiguinteres gatazka delako teoriak eratu dituen baliozkobaldintzak eta ordenamendu juridikoak jasotzenduen aurretiko babesa Lehiaketa Zuzenbideariaplikatzea. Azken batean banaketa kontratuetanematen diren interes gatazkak, merkatal komisioaneta Burtsa-komisioan bezala, printzipalareninteresaren babesa baitute lehen helburu.

Egindako lanaren inguruan lortutakoondorioek zalantzan jarri dute autoentradarendebeku orokorra. Hau guztia bosgarren ataleanjasotzen da. Gaur egun, nekez justifikatzen dahorrelako gaitzespen orokorra. Izan ere, bestebaten interesak kudeatzeko ematen diren erlaziojuridikoetan artekariak, negozioan sartzendenean, ez du beti fede txarrez jokatzen etaaskotan ez du interes gatazkarik sortzen.

Hori dela eta, gure ordenamendu juridikoanautoentrada arauaren ratioa, gure ustez, ez daeragiketa hori debekatzea, baizik eta jokaerahorrek sor dezakeen interes gatazkari aurretikobabesa ematea.

1.3. Metodologia

Autoentrada, berez, gai klasikoa da. Horrekmugatu egin du bere trataera metodologikoa.Alde batetik, instituzioaren erregulazioa aztertzeaeskatzen duelako, eta bestetik, doktrinaren

garapen dogmatikoa eta jurisprudentziareninterpretazioa begiratzea aholkatzen duelako.

Erregulazioari dagokionean Kode Zibila,Merkataritzako Kodea eta merkataritzako legeriberezia analizatu dira, 1416/1996, ErregeDekretua, irailaren 27koa batik bat. Arau honekBurtsan kotizatzen duten baloreen eskualdaketabereziak erregulatzen ditu. Halaber, Agentzia-Kontratuaren 12/1992 Legea (–AL–)ere,maiatzaren 27koa, kontuan hartu da.

Era berean, garrantzia eman diogu baiEuropar Zuzenbideak eratu duen ondasunbanaketa-sistema juridikoaren azterketari baiZuzenbide komunitarioak berak bultzatu duenbatasun juridikoari, Kontratuen EuroparZuzenbidearen arloan bereziki. Izan ere, Europakoeremuan batasun juridikoak hainbat printzipiobetetzera eramaten du. Printzipio edo arau horiekmerkatal agente eta artekarien eskubide etabetebeharrek zehazten dituzte kontratuetakoalderdikide diren heinean, eta alderdikide horienartean sor litezkeen interes gatazkei irtenbide batere ematen diete.

Autoentradaren inguruan Espainiakodoktrina zibilista eta merkantilista begiratu badaere, autokontratua Zuzenbide Zibileko adituek7

sakonago aztertu dute merkantilistek baino8.

Zuzenbide konparatuak norberak bereburuarekin egindako kontratuaz eratu duengarapen dogmatikoa ere haztatu da. Eginkizunhorretan inguruko lurraldeetan adituek interesgatazka teoriaren inguruan burutu dutenhausnarketa aintzat hartu da9.

Arestian esan bezala, gai klasikoek araudiaeta doktrina analizatzeaz gain, Auzitegi Gorenekoerabakiak aztertzea ere eskatzen dute. Izan ere,Epaimahai horren erabakiek instituzioarenonarpenaren edo debekuaren gain eragiten dute.Auzitegi horren ratio decidendi delakoakondorengo Zuzenbide arauen interpretazioabaldintzatzen baitu. Horregatik maiz jo duguorgano judizial horrengana, jurisprudentzia txikiakduen eragina baztertu gabe.

Notaritzako eta Erregistroetako ZuzendaritzaNagusiak (NEZN) emandako erabakiak ere kontuan izan ditugu. Erabaki sektorial horiekautokontratazioaren araudiaren interpretazioan eta aplikazioan berebiziko garrantzia dute-eta, kasu multzo eredugarriak eratuz.

e44

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

7. Federico DE CASTRO eta Luís DÍEZ-PICAZO. 8. Joaquín GARRIGUES eta José Manuel OTERO LASTRES adituen lanak hartu dira kontuan bereziki.9. ROVIRA MOLA, Alberto, Voz «Comisión mercantil», Nueva Enciclopedia SEIX, IV, Bartzelona, 1981; 444 hur., 451; SCHMIDT, Karsten, Handelsrecht,

Beck’sche Verlagsbuchhandlung, München, 1999; 906, adituak bere eskuliburuaren sarreran autoentrada aztertu duten ondoko autoreak aipatzen ditu:BLUMER; BREIT; CANARIS; GRIMM; HOPT; LEPA; WEID MANN.

Page 5: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

2. Autoentradaren ezaugarri juridikoak

Ikerketa lanaren zioa azaltzea, edozeinekintzarena bezala, abiapuntu egokia izateazgain, ondoko lerroetan datorrena ulertzeralagundu dezakeelakoan nago. Beraz, arazoarenmamia eta negozioaren ezaugarri juridikoakaztertzeari ekingo diogu.

2.1. Status cuestionis

Ikerketaren ardatza merkataritzakokomisioaren autoentrada da. Hau da,komisiodunak komisio-emaileak agindu dionenkargua, hirugarren batekin gauzatu beharrean,norberarekin egiten duenean edo hark saltzekoeman dizkion ondasunak komisiodunak berakerosten dituenean.

Kode dezimononikoek negozioa horrelagauzatzea debekatu egiten zuten, agindu-emailearen baimena jasotzen zenean izan ezik(MK 267 artikulua)10. Debeku absolutua zen. Bainajoan den mendearen hasierako adituek arauamalguago interpretatu behar zela aldarrikatuzuten, autoentradaren negozioa hainbategoeratan onartuz11.

Une horretan merkatu organizatuak garatugabe zeuden eta autoentradaren debekua iazorrotzagoa zen Burtsako agenteentzatmerkataritzakoentzat baino. Geroago, aipatutakomerkatu horiek berebiziko garapena lortuzutenean, eragiketa azkarrak eta eraginkorraknahi zituzten; era berean, prezio objektiboen bilazebiltzan. Horrek guztiak eremu horretanBurtsako artekarien autoentrada onartzeraeraman zuen (BML 40.1 artikulua).

Ondasunen distribuzioa edo banaketakosisteman autoentrada apenas tratatu da.Merkataritzako adituek ez diote horri erreparatu.Interes gabezi horrek, aldiz, gurea piztu zuen etaagentzia-instituzioaren inguruan printzipalarekineman daitezkeen autokontratuak eta sor

daitezkeen interes gatazkak aztertu ditugu (AL 7artikulua).

Hiru instituzioetan eman daitekeenautoentradak elementu bat du komuna, erlazioanparte hartzen duten bi alderdien artean sordaitekeen interes gatazka alegia12. Interes gatazkakontzeptua zabalagoa da autoentradarena baino,azken hau alderdikideen arteko gatazka mota batda baina ez bakarra. Beraz, erabilgarriagoa irudituzaigu kontzeptu zabalago hori aintzat hartzeabestea baino, interes gatazkaren teoriarenarabera gaur egungo trafikorako eragiketadebekatzea baino gatazka minimizatzea(txikiagotzea) eraginkorragoa baita. Hori dela eta,autoentradari irtenbide berri bat eman diogu, sordezakeen interes gatazka txikiagotuz13.

Aukera hori indartzeko eragiketaren egiturajuridikoari ere erreparatu diogu. Izan ere,autoentrada bat gauzatzeko ez dago oztopodogmatikorik. Komisiodunak negozioa hirugarrenbatekin egin beharrean norberarekin eginbaitezake. Ikuspegi horretatik begiratuz gero,autoentrada negozioa egiteko forma bereziabesterik ez da.

Lehenago aipatu dugun bezala,autoentrada ordezkaritza instituzioaren eremuanegikaritzen da. Borondatezko ordezkaritza arloanhain zuzen. Ordezkariak, enkargua gauzatzeko,ahalordetza behar du izan. Horrek ordezkariariondare desberdin bien interesak kudeatzekoaukera emango dio, eta horrelakoetan bereinteresak erraz lehenetsi ditzake14.

Dena den, ordezkariak negozioan sartzeakez du esan nahi gehiegikeriaz ari denik.Alderantziz, horrelako jokaera batek negozioaazkarrago eta eraginkorrago egiteko aukeraematen badu, autokontratatzea eragiketa egokiaizango da15.

Aipatu dugun abantaila hori, aitzitik, galduegingo da ordezkaria, gatazka egoera batean,negozioan sartzen bada. Izan ere, bere interesakerraz lehenetsiko ditu. Autoentrada, kasuhonetan, ez-zilegia litzateke eta ordenamendujuridikoak bi irtenbide ematen dizkigu ez bidezko

e45

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

10. CASTAN y TOBEÑAS, José, Derecho civil español común y foral, IV, 10. arg., Madril, 1977, 76; ROVIRA MOLA, A., Voz «Comisión mercantil», NuevaEnciclopedia Jurídica SEIX; 451.

11. De CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español”, 338-339; GARRIGUES, Joaquín, Tratado, 505, DÍEZ-PICAZO, Luís, Larepresentación en el Derecho privado, Civitas, Madril, (1. arg. 1979) 1992; 204.

12. ROVIRA MOLA, Alberto, Voz «Comisión mercantil», Nueva Enciclopedia SEIX, 451; VICENT CHULIÁ, Francisco, Compendio crítico de Derechomercantil, II, Bosch, Bartzelona, 1990-1991, 304; Voz «Comisión mercantil», Enciclopedia Jurídica Básica, I, Madril, 1995, 1137; URÍA, Rodrigo,Derecho Mercantil, 28. arg., Marcial Pons, Madril, 2001, 724; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, I,II, 13. arg., Tecnos, Madril, 2006, II; 109.

13. KOLLER, Ingo, “Interessenkonflikte bei der Ausführung von Geschäftsbesorgungsaufträgen”. In: Homenaje PIPER, München, 1996, 910-911; DAVIS,Michael, Conflict of interest in the professions, Oxford University Press, New York, 2001, 61-70; RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación yconflictos de intereses en el Derecho Privado español, Colegio de Registradores de la Propiedad, Madril, 2005; 316-317.

14. De CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español”, 373; DÍAZ De ENTRE-SOTOS FORNS, María, El autocontrato, Tecnos,Madril, 1990, 56-60; DÍEZ-PICAZO, Luís, La representación; 201.

15. De CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español”, 338-339; GARRIGUES, Joaquín, Tratado, 505; OTERO LASTRES, JoséManuel, “La autoentrada de los Agentes de Cambio y Bolsa”; 785; DÍEZ-PICAZO, Luís, La representación; 204.

Page 6: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

egoera hori gainditzeko. Batetik, negozioa aldezaurretik baimentzea edo negozioa egindakoanberrestea, eta bestetik, hainbat teknika erabiliz,interes gatazka txikiagotzea16.

Hala eta guztiz ere, ordezkatuak negozioaonartu nahi ez badu legitimaturik dago horrenaurka deuseztatze akzioa tartekatzeko negozioaindargabetu dadin. Halaber, jasan dituen kalteakerreparatzeko kalte-ordainezko akzioa eretartekatu dezake17.

2.2. Autoentradaren berezitasunakhiru instituzioetan

Esan dugun bezala, autoentrada bat egitea merkatal komisioan, Burtsako komisioaneta agentzian negozio berbera egitea bada ere,negozioak instituzio bakoitzean bereberezitasunak ditu. Hau da, MerkataritzakoKodeko 267 artikuluak merkatal komisioanautoentradak sor dezakeen interes gatazkariaurretiko babesa ematen diola esan daiteke.Beraz, Merkatal Zuzenbidean arau horrekprebentzio izaera dauka18.

Zuzenbide Zibileko aurretiko babesorokorra, berriz, Kode Zibileko 1459.2 artikuluakjasotzen du19. Arau horrek galarazi egiten diemandatariei mandatu-emaileak saltzeko agindudizkion ondasunak erostea. Alemaniako (BGB §181) eta Italiako (Codice 1395 artikulua)ordenamenduetan ez bezala, Espainiakoak ezdauka autokontratua debekatzen duen arauorokorrik20.

Zuzenbide Zibileko debekuak bi oinarriditu. Batetik, pertsona bakar baten(ordezkariaren) borondateak bi eremu juridikodesberdin eta aurkagarrietan eragitea, kontratubaten ohiko izaera eraldatuz. Eta bestetik,pertsona bakar horren borondateak bi ondaredesberdin kudeatzea, berea etaordezkatuarena21.

Burtsan eman daitekeen autoentradarekikoprebentzioa balore-merkatuko legeri berezianjasotzen da. Arau horren arabera merkatuko kideaden artekaria berezko interesekin negozioan sardaiteke, baldin eta agindu emaileak egoera hori,espresuki, ezagutzen badu (Merkatu BaloreetakoLegea – MBL– 40.1 artikulua)22. Horretaz gain,artekariak 1416/1991 Errege Dekretuak, irailaren27koak, arautzen dituen baldintzak ere betebeharko ditu autoentrada zilegi izan dadin (2 eta 3artikuluak)23.

Ondasunen eta zerbitzuen banaketa-sistema juridikoak ez du agentearenautokontratua erregulatzen duen araurik jasotzen.Aitzitik, autoentradaren problematika agentea etaprintzipalaren artean eman daitekeen interesgatazkaren eremuan kokatzen da. Lege bereziakeremu horretan ematen dio babes juridikoa.Agentzia Legearen –AL– 7 artikuluak zera jasotzendu: agente batek bere izenean edo besteprintzipal batzuen izenean jardun dezakeela,baldin eta lehenengo kontratatzaileak, hau da,lehenengo printzipalak, baimena eman badio24.

Prezeptu horiek guztiek agerian uzten duteautoentrada bidezkoa izango bada, zuzenekoborondatezko ordezkaritzan ematen dencontemplatio domini delakoaz gauzatu behar daeta dominus delakoaren baimen esanbidezkoajaso behar du25. Beraz, ordenamendu juridikoakautoentrada ez du erabat debekatzen.

Autoentrada erabat gaitzetsiko balu, interesgatazka potentziala desagerraraziz, horrekinbatera trafikorako erabat interesgarri etaeraginkor izan daitezkeen eragiketak eredebekatuko lituzke. Beraz, erabatekogaitzespenak merkatuko jarduerari eta ekonomiarikalte egingo lieke.

Legegile dezimononikoak eta garari hartakogertuko lurraldeetako adituek horrela ulertu zuten.Horren ondorioz bai Alemaniako legegileak (HGB§ 400) bai Italiakoak (Codice 1735 art.)merkataritzako komisio-hartzailearen autoentradadebekatu beharrean onartu egin zuen,

e46

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

16. De CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español”, 432-434; ALBALADEJO, Manuel, “La representación”. In: Anuario deDerecho Civil, XI, enero-marzo, Madril, 1958; 767 hur., 801; DÍEZ-PICAZO, Luís, La representación; 210, 275; LÓPEZ y LÓPEZ, Ángel María,Comentario del Código Civil, Ministerio de Justicia, Madril; 905.

17. DÍEZ-PICAZO, Luís, “Los efectos jurídicos de la gestión representativa”. In: Anuario de Derecho Civil, XXI, Madril, 1978; 223; OTERO LASTRES, JoséManuel, “La autoentrada del comisionista”; 276; URÍA, Rodrigo, Derecho Mercantil, 536; RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación yconflictos de intereses; 319-323.

18. RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de intereses; 317. 19. ROVIRA MOLA, Alberto, Voz «Autocontrato», Nueva Enciclopedia SEIX, 384.20. FLUME, Werner, El negocio jurídico, traducción especial, 4ª ed., Fundación Cultural, Madril, 1998; 943-944, 954.21. DÍAZ De ENTRE-SOTOS FORNS, María, El autocontrato, 15-16. 22. BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil; II; 303-304.23. ANGULO RODRÍGUEZ, Luís. In: JIMÉNEZ SÁNCHEZ, Guillermo J., Derecho mercantil, II, 270; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ,

Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II, 109; 303-304.24. QUINTÁNS EIRAS, María Rocio, Las obligaciones fundamentales del agente, Civitas, Madril, 2001; 334-335. 25. GARRIGUES, Joaquín, Tratado, 148; DÍEZ-PICAZO, Luís, La representación, 21, 244, 273, RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y

conflictos de intereses; 315.

Page 7: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

komitenteak baimenik ematen ez duen kasutanizan ezik26.

2.3. Autoentrada eta interesgatazkaren arriskua

Ikusi dugunaren arabera ordenamendujuridikoak autoentrada galaraziko du jokaerahorrek benetako interes gatazka sortzen duenegoeretan soilik. Dena den, autoentrada onartuaizan dadin arriskuaren muga non kokatuerabakitzea ez da lan erraza. Izan ere, arriskuarenmaila neurtzeak printzipala eta artekariaren artekoerlazioa kokatzen den testuinguru juridikoabaldintzatzen du27.

Hori dela eta, artekariak, bere izeneanjarduteko baimena duen merkatuetan,gatazkarako arrisku handiagoa izango du28.Egoera hau bat dator balore-merkatuko etabanaketa-merkatuko bitartekaritza erlazioetaneratzen denarekin. Merkatu bi horietan Burtsakoartekariek eta agenteek baloreak eskualdabaititzakete, bai beste baten izenean bai bereizenean printzipalarekin lehiatuz.

Badago beste elementu bat zeinek balore-merkatuan interes gatazkaren arriskua areagotuegiten duen, Burtsako artekariaren eta bezeroagindu-emailearen arteko informazio asimetrikoaalegia. Ohi denez, Burtsako komisio-hartzaileakmerkatu organizatuari buruzko informazio askodauka. Egoera asimetriko horrek artekariak bereinteresak lehenesteko aukerak igo egiten ditu, ezbakarrik berezko interesekin negozioan sardaitekeelako baizik eta informazio pribilegiatuhorrekin trafika dezakeelako (insider trading)29.

Zirkunstantzia horrek bi ondorio ekarri ditu.Batetik, merkatu horientzako araudi ugaria; etabestetik, merkatu horien antolaketa maila landua.Ondorio horiek Burtsako eragiketetarako markozehatz eta objektibo bat eratu du, Burtsakoagenteentzat “maniobra aukera” delakoa eskasautziz. Aipatu berri dugun marko juridiko horrekzaildu egiten du artekari batek gehiegikeriazko eta

fede txarreko autoentrada bat gauzatzea merkatuorganizatuan.

Halere, araudi ugari horren helburua ez daagindu-emailearen interes pribatuak defendatzeabaizik eta merkatuetako gardentasuna etasegurtasun maila bermatzea30. Azken bateanbalore-merkatua finantza sistemaren zutaberikgarrantzitsuenetakoa da. Inbertsiogileek merkatuorganizatuan duten konfiantza galtzen baduteekonomiarako beharrezkoa den finantza sistemaerori egiten da. Mesfidantza hori Estatu Batuetansortu zen 2001ean, Enron edo Worldcomentrepresa handiek kiebra egin zutenean. Orain,aldiz, EEBBetako subprime hipotekek sortutakofinantza krisi globala dela medio, areagotu egin da31.

Agentziaren kasuan ordenamendujuridikoak agindu-emaileari ematen dion babesaagentearengana eskualdatu da, merkataritzakoeta Burtsako komisioan ez bezala. Horren zioazera da, agentea erlazioaren alderdi ahulentzatjotzea. Babesa Europako agentzia erlaziorakoaraudiak zehaztu zuen eta EBE (CEE) 86/653Zuzentarauaren (Direktiba) eraginez egokitu zenEspainiako barne ordenamendura. HorregatikAgentzia Legean printzipalaren betebeharrakjasotzen dituzten artikuluek (AL 23 artikulutik31era) agentea babesten dute bereziki. Adibidez,AL 28 eta 29 artikuluek erlazioa amaitutakoanagenteak dituen indemnizazio eskubideakjasotzen dituzte, lortutako bezeriarengatik etajasan ditzakeen kalteengatik32.

Dena den, gaur egun agentea babestekotendentzia hori errebisatzen ari da. Ez baita zailaagente-banatzailea merkataritzako sozietatehandi bat edo negozio zifra handiko pertsonajuridikoa izatea. Kasu horietan agentearenenpresak printzipalarenak baino botereekonomiko handiagoa duenez, agenteari emanohi zaion babesak ez dauka justifikaziorik.Horrelakoetan erlazioaren alderdi ahula ez daagentea, printzipala baizik. Horregatik AgentziaLegea aldatzeko ahotsak indarra hartzen ari dira.Sektore honek zera proposatzen du: batetik,agentzien dimentsioa (txikiak, ertainak edohandiak) Legean jasotzea; eta bestetik, agenteababestea entrepresen tamainaren arabera.

e47

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

26. LUMINOSO, Angelo, «Voce: commissione (contratto di)», art. 1735 Codice civile, Enciclopedia Giuridica, Istituto della Enciclopedia Italiana. Fondata daGiovanni Treclani, SPS 1988, 5-6; CANARIS, Claus-Wilhelm, Handelsrecht, 24. Ausflage, Verlag C.H. Beck, München, 2006; 482-483.

27. DAVIS, Michael, Conflict of interest in the professions, Oxford University Press, New York, 2001, 61-70, adituak esaten du fenomeno hau oso garbiikusten dela abokatuen eta beren bezeroen artean. Autorearen iritziz erlazio horien arteko arriskua neurtuz eta arautuz abokatuek ez bidezkoinzentiboak jasotzea lortzen da.

28. Kasu horietan eratzen den erlazioan “interes komuna” dagoela esaten da. Frantziako Agentzia Zuzenbideak erlazioaren izaera komuna espreski jaso dubere legeri berezian.

29. FERNÁNDEZ De ARAOZ GÓMEZ-ACEBO, Alejandro, Las normas de conducta en el Derecho del Mercado de Valores, Instituto de EstudiosEconómicos, Madril, 2000; 175.

30. MARTÍNEZ FLÓREZ, Aurora, “El «status quaestionis» sobre el «insider trading» en el Derecho federal de los Estados Unidos”. In: Revista de DerechoMercantil, 202, 1991, 797-839, 807, 837; ZUNZUNEGUI PASTOR, Fernando, Derecho del Mercado Financiero, Pons, Madril, 2005; 304.

31. Balore merkatuari eta finantza sistemari konfiantza eman nahian, Estatu Batuetako Erreserba Federalak 700.000 milioi dolar erabili ditu AmericanInternacional Group (AIG) aseguru etxea eta beste konpainia batzuk kiebratik ateratzeko.

32. MARTÍNEZ SANZ, Fernando. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe, Comentario a la Ley sobrecontrato de agencia, Civitas, Madril, 2000; 492-493; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II; 123.

Page 8: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

2.4. Autoentrada eta interesgatazkaren prebentzioa

Autoentradaren kontzeptua eta arazoaeremu zabalago batean kokatu dugu, hau da,interes gatazkaren eremuan. Esparru honetanerregulazio juridikoa bi arlotan sailka dezakegu.Lehenengo arloak gatazkari aurretiko babesorokorra emango dio. Bigarrenak, aldiz, aurretikobabes berezia eratuko du.

Lehenengo arloko babesa kontuan hartuzgero, autoentradaren prebentzioa bi arauditanjasotzen da: Kode Zibileko 1459.2 artikuluan etaMerkatal Kodeko 267 artikuluan. Esan beharradago autoentrada, bai arlo zibilean baimerkataritza arloan, mandatuan (KZ 1709artikulutik 1739 artikulura) eta merkataritzakokomisioan (MK 244 artikulutik 280 artikulura)kokatzen dela hurrenez hurren. Beraz, biinstituzio horiek Burtsako komisioaren etaagentzia instituzioaren ordezkoak izango diraazken bi horien erregulazioak hutsuneakdituenean.

Araudi orokorrak kontratuaren gorabeheraxedagarri guztiak jasotzen ditu. Araudi bereziak,berriz, derrigorrezko izaera du.

Aurretiko babesa helburu hartuz, Burtsakoartekariaren autoentrada 24/1988. Balore-Merkatuko Legean, uztailaren 28koan, jasotzenda (40.1 artikulua). Bidezko autoentradarenbaldintzak jasotzen dituen beste araua ondokoada: 1416/1991 Errege Dekretua, irailaren 27koa (2eta 3 artikuluak). Dekretu honek Burtsankotizatzen duten baloreen eskualdaketa bereziaksailkatzen ditu, Balore-Merkatuko Zuzenbideaosatuz33.

Agentzia erlazioan eman daitekeen interesgatazkaren aurretiko babesa, aldiz, Agentzia-Kontratuaren 12/1992 Legean, maiatzaren27koan, jasotzen da (7 eta 20 artikuluak). Biprezeptu horien arabera agenteak bere izeneanedo printzipala ez den beste enpresarien izeneanjardun dezake, baldin eta bere jarduerak zerikusirik ez badauka aldez aurretik

hitzartutakoarekin. Hau da, promozionatu edosustatu nahi duen jokaerak printzipalarenondasun eta zerbitzuak ezin ditu kaltetu.Kaltetzen baditu edo printzipalaren ondasun etazerbitzuekin lehiatzen bada, printzipalarenaurretiko baimena behar izango du34.

2.5. Autokontratua ordezkaritzaorganikoan

Merkataritza-komisioan, Burtsa-komisioaneta agentzian artekariak autoentrada burutzenduenean borondatezko ordezkaritzari dagokionnegozioa era berezi batez gauzatu duela esatendugu. Aitzitik, negozioa egiteko forma horiordezkaritza organikoan ere erabil daiteke.Sozietateetako administratzaileek sozietatearekinautokontratatu baitezakete (self dealing)35.

Negozioa horrela egin nahi izanez gerobidezko baldintzak eskatuko dira. Sozietate motadesberdinak erregulatzen dituzten lege bereziekaurreikusten dituzte aipatu ditugun baldintzahoriek (Merkataritza Kodeko –MK– 135 artikulutik137 artikulura; Erantzukizun MugatukoSozietateen Legea –EMSL– 65 artikuluan;Sozietate Anonimoen Legea –SAL– 127 terartikuluan eta Balore Merkatuko Legearen 114artikuluan)36.

Alemaniako Zuzenbideak merkataritzakosozietate batean eman daitekeenautokontratazioa galarazi egiten du Kode Zibilekodebeku paragrafoa aplikatuz (BGB § 181)37.Espainiako ordenamenduan, aldiz, hori ez dahorrela tratatzen. Espainiako doktrinaren aburuzadministratzaile batek sozietatearekin gauzatzenduen autokontratuari ezin zaio Kode Zibilekoautokontratuaren araua aplikatu (1459.2 artikulua)38. Izan ere, Zuzenbide Zibileko arau horrek ezditu sozietate baten hartzekodunen interesakbabesten. Azken hauek beste baliabide juridikoakdirela medio babesten dira. Esate baterakosozietatearen administratzaileei eta kudeatzaileeierantzukizuna eskatzeko baliabideak erabiliz.Sozietate-Zuzenbideak interes horiek babesteko

e48

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

33. GARRIGUES, Joaquín, Tratado, 504-505; NIETO CAROL, Ubaldo, Derecho del Mercado Financiero (Coords.: ALONSO UREBA, Alberto; MARTÍNEZ-SIMANCAS y SÁNCHEZ, Julián.), II, Civitas, Madril, 1994, 610; ANGULO RODRÍGUEZ, Luís. In: JIMÉNEZ SÁNCHEZ, Guillermo J., Derecho mercantil,II, Civitas, Madril, 2000, 269-270; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II; 109.

34. MERCADAL VIDAL, Francisco, El contrato de agencia mercantil, Publicaciones del Real Colegio de España, Bolonia, 1998; 444; QUINTÁNS EIRAS,María Rocio, Las obligaciones fundamentales del agente; 334-335; RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de interés en elDerecho Privado español, Colegio de Registradores de la Propiedad, Madrid, 2005; 404-405.

35. CLARK, Robert Charles, Corporate Law, Boston / Toronto, 1986, 2; 154-157.36. ROVIRA MOLA, Alberto, Voz «Autocontrato», Nueva Enciclopedia Jurídica SEIX, 389; RECALDE CASTELLS, Andrés, “Deberes de fidelidad y exclusión

del socio incumplidor en la sociedad civil”. In: La Ley, 1993-1, 304-307; RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de interés, 358. 37. GESSLER, Ernst, Komentar von Aktiengesetz, Verlag Franz Vahlen, München, 1974; 228-229; SCHOLZ, Franz, Komentar zum GMBH – Gesetz, I Band,

7. Auflage, Verlag Dr. Otto Schmidt KG, Köln, 1986; HERNÁNDEZ MARTI, Juan, “Consideraciones en torno a la autocontratación de losadministradores de la sociedad anónima”. In: Estudios de Derecho Mercantil en Homenaje al Profesor Manuel Broseta Pont, II, Tirant lo Blanch,Valentzia, 1995; 1705-1728, 1714-1715; MÖLLERS, Thomas M.J. In: HOMMELHOFF, Peter – HOPT, Klaus J. – WERDER, Axel, v., HandbuchCorporate Governance, Verlag Dr. Otto Schmidt, Köln, 2003; 407, 416.

38. DÍAZ De ENTRE-SOTOS FORNS, María, El autocontrato; 32, 87.

Page 9: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

sozietateen eta norbanakoen akzioak aurreikustenditu besteak beste39.

Nahiz eta sozietateen autokontrataziotik ategon, gai horrekin zer ikusirik duen beste kontu bataipatuko dugu. Bazkide eta administratzailebakarra duen sozietate batean eman daitekeenautokontratazioaren gaia alegia. Zuzenbidearentzathorrelako egoera batek ez du interes gatazkariksortzen, bazkide bakarraren eta sozietateareninteresak bat datozelako. Hori dela eta,autokontratuak sor ditzakeen arazoak hirugarreneksozietate horretan dituzten interesen eremuansartzen dira, kaltetuta atera daitezkeenakhartzekodunak baitira. Horrelakoetanordenamendu juridikoak egoerari aurre egitekoeragiketa horren publizitatea ematera eta eragiketaakta liburuan jasotzera derrigortzen du (EMSL 128artikulua eta SAL 311 artikulua)40.

2.6. Autoentrada gainditzekobaliabide berezia:autorregulazioa

Autoentradak sor dezakeen interesgatazkari aurre egiteko gero eta garrantzihandiagoa hartzen ari den beste baliabideinteresgarri bat aipatuko dugu, autorregulazioaalegia. Baliabide honek, bereziki balore-merkatuan sortzen den interes gatazkari ematendio irtenbidea aldez aurretiko babesa emanez edosortu den arazoa minimizatuz41.

Autorregulazioa dela medio balore-sozietateek eta balore-merkatuko kideek berenarau deontologiko eta profesionalak finkatzendituzte eta horiek betetzera konprometitzen dira.Autorregulazio sistemak Civil Law sistemakolurraldeetan du jatorri, IparramerikakoZuzenbidean hain zuzen ere42.

Dena den, Espainiako autorregulaziosistemak bere berezitasunak dituela esan beharra

dago. Berezitasunak 217/2008 Errege Dekretuan,otsailaren 15ekoan, jasotzen dira. Dekretu horrekbalore-merkatuko eta derrigorrezkoerregistroetako arauak jasotzeaz gain, balore-merkatuko Jokabide-arauak atxikiak dauzka. Arau guztiak lotesleak izango dira merkatuorganizatuetako kideentzat. Beraz, arau horieklege izaera dute43.

Balore-merkatuko jokabide-arauek jardueraetikoa burutzeko arauak jasotzen dituzte. Arauhoriek Europar Zuzenbideko printzipioetatikeratorriak dira, hain zuzen ere inbertsio zerbitzuakerregulatzen zituen 93/22/EEE Zuzentarautik,maiatzaren 10ekotik44. Zuzentarau horimerkatuetako finantza baliabideei buruzko2004/39/EB Zuzentarauak (Mifid Zuzentarauadelakoa45), apirilaren 21ekoak, indargabetu egindu. Halaber, 47/2007 Legeak, abenduaren19koak, 2004ko Europar araua barneordenamendura egokitu zuen Balore-MerkatukoLegea aldatuz.

Jokabide-arauek merkatuko bitartekarienartean baloreak eskualdatzeko aginduetan eman daitezkeen jokaera eskualdagarriak(transakzionalak) eratzen ditu. Halaber, merkatuorganizatuetako kideen barneko jokabidearaudia ere jasotzen du46. Arau horiek balore-sozietate eta balore-merkatuetako kideenadministrazio organoetako kudeatzaileenjokaerak sistematizatzen ditu, beren jardueransozietatearekin sor daitezkeen interes gatazkak erregulatuz batik bat. Araudi horigarrantzitsuene takoa da finantza iruzurrei aurreegiteko47.

2.7. Autoentradarekin lotura duenlegeri berezia

Autoentradaren erregulazio juridikoak bestelege bereziez ere osatzen da. Arau horiek figurahorri dagozkion arazoak aurreikusten dituzte.

e49

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

39. RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de interés; 364. 40. RUÍZ-RICO RUÍZ, Catalina, Autocontrato societario, Marcial Pons, Madrid, 2002; 44-45, 232 hur.41. SALINAS ADELANTADO, Carlos, “Desregulación y neoregulación en el Mercado de Valores”. In: Revista de Derecho Mercantil, 1997; 709-773, 712;

BLAIR, Willian, “Derivatives Sales: Private Law and the Impact of Regulatory Standards”. In: European Securities Markets (FERRARINI, Guido); 142-145; KIRCHNER, Pere – SALINAS, Carlos, La reforma de la Ley del Mercado de Valores, Tirant Lo Blanch, Valencia, 1999, 230; SALA i ANDRÉS, AnaMaría, “La regulación de las murallas chinas: una técnica de prevención de conflictos de interés en el mercado de valores español”. In: Revista deDerecho Bancario y Bursátil, 81, 2001; 50.

42. West’s Enciclopedia of American Law, 316-317; SALINAS ADELANTADO, Carlos., “Desregulación y neoregulación en el Mercado de Valores”. In:Revista de Derecho Mercantil, 1997; 769-770.

43. CACHÓN BLANCO, José Enrique, “El principio jurídico de protección al inversor en valores mobiliarios: aspectos teóricos y prácticos”. In: Revista deDerecho Bancario y Bursátil, 55, 1994; 669; ZUNZUNEGUI PASTOR, Fernando, Derecho del Mercado Financiero; 457-460.

44. CRUICKSHANK, Cristopher, “Is there a Need to Harmonise Conduct of Business Rules?”. In: European Securities Markets (FERRARINI, G.); 134.45. MiFID (Market in Financial Instruments Directive) ingelesez. 46. Reglamentos Internos de Conducta (RIC). SÁNCHEZ ANDRÉS, Anibal, “Conflicts of interest: The Spanish Experience”. In: European Markets

(FERRARINI, G.), 1998, 167-168; SALA i ANDRÉS, Ana María, “La regulación de las murallas chinas: una técnica de prevención de conflictos deinterés en el mercado de valores español”; 66-68.

47. FERNÁNDEZ De ARAOZ GÓMEZ ACEBO, Alejandro, Las normas de conducta en el Derecho del Mercado de Valores; 434; CORTÉS, Luis Javier,Lecciones de contratos y mercados financieros, edit. Civitas, Madril; 2004, 230.

Page 10: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

Lege berezien artean aipagarrienetako batondokoa da, 1/2007 Lege-Dekretua, azaroaren16koa. Dekretu honek 26/1984 Kontsumitzaileeneta Erabiltzaileen Defentsarako Legea, uztailaren19koa, eta beste lege osagarri batzuk Testu-Bateratu batean jaso ditu. Inbertsiogile agindu-emaileak kontsumitzaile izaera izan ez arren,ordenamendu juridikoak kontsumitzailetzat hartukoditu eta horien interes ekonomikoak babestukoditu, kontratuetan gehiegizko klausulak galaraztendituzten arauak edota finantza-zerbitzuei buruzbenetako informazio zehatza galdatzen dutenartikuluak gehituz (KEDL 8.b art.).

Burtsako artekariak, bere estatusprofesionala dela medio, merkatuko informazioariburuz egoera menperatzailea dauka eta horrekBurtsako aginduak gauzatzen dituztenkontratuetan gehiegizko klausulak sartzea erraztuegiten du. Hori dela eta, inbertsiogileekmerkatuko bitartekariekin burutzen direnkontratuei Kontratazioaren Baldintza Orokorreiburuzko 7/1988 Legea, apirilaren 13koa,aplikatuko zaie (KBOL 8 artikulua).

Agentzia erlazioarekin zuzenean etaautoentradarekin zeharka zer ikusirik duen bestearau bat Lehiaketa Defentsarako 15/2007 Legeada, uztailaren 3koa. Agentzia erlazioari ez zaioantitrust Zuzenbidea aplikatzen. Hori dela eta,ordenamendu juridikoak agentearen etaprintzipalaren arteko esklusiba akordioak etalehiaketa ez-egiteko klausulak onartu egiten ditu(Europar Batasuneko Ituna 81 artikulua, lehen85.1). Antitrust Zuzenbideak ez ditu itun horiekaintzat hartzen agentearen eta printzipalarenarteko erlazioaren izaeragatik; izan ere,agentearen jarduera printzipalarenarekikomenpekoa da (arrisku teoria eta integrazio teoria).Dena den, paktu horiek Lehiaketa Zuzenbidetik atgera daitezen agentzia erlazioaren izaerarekin batetorriko dira (immanentzia teoria) eta,onuragarriak behar dute izan banaketa-sistemarentzat eta kontratuaren alderdi bientzat.

Ikusi dugunez, autoentradaren erregimenjuridikoak Zuzenbide komunaz gain, zibila zeinmerkataritzakoaz gain, araudi berezia erebadauka. Lehenago esan dugu autoentrada etaautokontratuaren artean berdintasun juridikoadagoela. Instituzio biek negozio berbera osatzendute. Hori kontuan hartuz eta Zuzenbide Zibila-Merkataritzako Zuzenbidearen arteko auzia lanhonen helburutik kanpo geratu arren, interesgarri

deritzogu doktrinak horren inguruan esan duenarierreparatzea. Gaur egungo doktrinak Obligazioeta Kontratuen Zuzenbidean, behinik behin,dualtasun hori gainditu egin behar delaaldarrikatzen du. Ideia bera jasotzen da Principlesof European Contract Law (Ole LANDO)dokumentuan. Printzipio horiek Europakoeremuan gauzatzen diren kontratuetarakoberdintasun irizpideak jasotzen dituzte, ikuspegideduktibotik baino ikuspegi induktibo etafuntzionaletik48. Kontzepzio hori kontuan hartuzautokontratuaren eta autoentradaren prezeptuekinterpretazio integratua eta bakarra eratuko dute.

3. Merkataritzako komisioa–burtsako komisioa– eta agentzia– erlazioen markojuridikoa

Autoentrada merkataritzako komisioa,Burtsako komisioa eta agentzia-kontratuagauzatzeko forma berezia dela defendatzendugunez, hobe beharrez aurreko hiru instituziohorien ezaugarriak aztertu behar ditugudefendatzen duguna behar bezala argudiatzeko.

Ordenamendu juridikoak autoentradamerkataritzako komisioaren marko juridikoantipifikatzen du (MK 244 artikulutik 280 artikulura).Merkataritzako komisioa Erdi Aroan sortu zenmerkatal trafikoaren beharrei erantzuteko. Plazabateko merkataria atzerriko beste plaza batekomerkatariarekin jartzen zen harremanetan etahonek haren ondasunak eta merkantziak saltzekobitartekari lanak egiten zituen. Testuinguruhorretan ohikoa zen bertako merkataria, hau da,komisio-hartzailea negozioan sartzea eta atzerrikomerkatariaren ondasunak, hirugarren bati saldubeharrean, berak zuzenean erostea49.

3.1. Izaera juridikoa

Merkataritzako komisioa merkatal trafikokooinarrizko erlazio juridikoa da eta gaur egun erebadu bere garrantzia. Horretaz gain, ordena mendu -ko erregulaziorik onenetakoa denez, trafikoan sortuberriak diren instituzio askoren ordezkoerregulazioa da. Besteak beste, agentziarena,factoring delakoarena eta kontzesioarena50.

e50

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

48. RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de interés; 282.49. De TURRI, Raphaele, Tractatus de cambiis, edit. GENUAE: execudebat P. Ioannes Calenzanus, 1641, 540-541.; De CASAREGIS, Josephi Laurenti

Mariae, Discursus legales de commercio, edit. GENUAE: Ioannis Baptiftae, Scionici, 1707 (Facsímil: Botega D’Erasmo, 1971). Discursos, XXX, 23 yLXXVI, 18; VIDARI, Ercole, Corso di Diritto Commerciale; 214 hur.

50. VICENT CHULIÁ, Francisco, Compendio, 296; Voz «Comisión mercantil», Enciclopedia Jurídica Básica; 1135; GARRIDO, José María, Lasinstrucciones, 58; ALVÁREZ CAPEROCHIPI, José Antonio, El mandato y la comisión, Comares, Granada, 1997; 47; BROSETA PONT, Manuel –MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II; 105-106; MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles, 2006-2007,F. Lefebvre, Madril, 2006; 534.

Page 11: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

Organizatutako merkatuetan salerosketaaginduak Burtsako komisioa erabiliz ematen dira.Agindu horiek mandatuaren edo merkataritzakokomisioaren izaera dute. Agindu-emaileakinbertsio agindu bat ematen dio bitartekariari,honek agindua bete dezan. Artekaria merkatukokidea bada, berak gauzatuko du agindua. Bainakide ez balitz agindua merkatuko kidea den bestebati transmitituko lioke, agindua horrek gauzatudezan51.

Aipatu ditugun bi kasu horietakolehenengoa Burtsako komisioa da stricto sensu.Bigarrena, aldiz, aginduak merkataritzakokomisioaren izaera du eta erlazio juridikoak izaerabikoitza dauka52.

Dena den, izaera bikoitza duela esateakmerkataritzako komisioa balore-merkatuangauzatzen dela esan nahi du soilik. Berezitasunazirkunstantzia horretan datza bakarrik; izan ere,Burtsako komisioaren erregulaziorik ezeanhutsune juridikoak merkataritzako komisioarenerregimen juridikoak osatuko ditu53.

Erdi Aroaz geroztik merkataritzak etaekonomiak garapen handia izan dute. Era berean,merkatariek beren ondasunak eta merkantziak(izakinak) ekoizpen zentrotik saltokietarainoeramateko banaketa sistema anitza garatu beharizan zuten. Horren ondorioz merkatal trafikoari etaekonomikoari hobeto egokitutako baliabide berriaksortu ziren. Merkataritzako komisioa masa-banaketa sistemarako oso baliabide juridikogarestia zen, negozioaren prezioa arriskuarenarabera finkatzen baitzen. Hori dela eta, distribuziosistemarako erlazio juridiko berriak sortu ziren,besteak beste: kontzesioa, frankizia eta banaketaselektiboa. Kontratu horiek egokiagoak dira etahobeto arautzen dute distribuzio sistemamerkataritzako komisioak baino54.

Agentzia erlazioari dagokioneanmerkataritzako komisio iraunkorraren izaeradaukala esan dezakegu. 1990. hamarkadara arte

agentziak erregulaziorik ez zuenezjurisprudentziak agentzia eragiketa batimerkataritzako komisioaren arauak aplikatzenzizkion55.

Merkataritzako komisioak mandatuarenizaera dauka. Mandatuaren bitartez batekenkargu bat edo zerbitzu bat egiten du bestebaten izenean. Burutzen den enkargua edozerbitzua merkataritzako egintza edomerkataritzako eragiketa baldin bada,negozioak merkataritzako mandatu izaeraizango du (KZ 1709 artikulua eta MK 244artikulua).

Burtsako komisioak eta agentziak eremerkatal izaera dute. Azken batean Burtsakokomisioaren enkargua inbertsio agindu batbesterik ez da. Agindu-emaileak aginduaBurtsako bitartekari bati transmititzen dio, etahonek agindua zuzenean beteko du (aginduzuzena) edo beste artekari bati pasako dio horrekbete dezan (zeharkako agindua). Aginduak,zeharkakoa izanez gero, izaera bikoitza izango du.Batetik, merkataritzako komisioa izango da, berehelburua “baloreak erostea edo saltzea” delako.Eta bestetik, Burtsako komisioa, hirugarren batenizenean baloreak erostea edo saltzea duelakohelburu56.

Agentzia erlazioak, berriz, beste ezaugarriberezi bat duela esan dezakegu. Izan ere,agenteak printzipalaren izenean ez du egintzabakarra gauzatzen, baizik eta merkataritza-egintza anitzak burutzen ditu. Horrez gainenkargu horiek ez dira aldizkakoak, iraunkorrakbaizik. Halere, iraunkortasunaren ezaugarriak ezdu esan nahi merkataritzako komisioa iraunkorraizan ez daitekeenik edo agentzia erlazioak egintzajuridiko bakarra gauzatzea ekar ez dezakeenik57.

Aurrekoarekin lotuta hiru instituzioenkonfiantzazko izaeraz jardungo dugu hurrengolerroetan. Merkataritzako komisioak, definizioarenarabera, konfiantzazko izaera duela (fides) esan

e51

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

51. GARRIGUES, Joaquín, Tratado, 509; MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles; 881.52. PÉREZ-SERRABONA GONZÁLEZ, José Luis. In: JIMÉNEZ SÁNCHEZ, Guillermo L., (Coords.: ANGULO RODRIGUEZ, Luís; GÓMEZ CALERO, Juan,

PÉREZ-SERRABONA GONZÁLEZ, José Luis), Derecho Mercantil, I, II, 10ª ed., Ariel, Barcelona, 2005, II; 370-371; MEMENTO PRÁCTICO FrancisLefebvre, Contratos Mercantiles; 881.

53. BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, I, II, 13ª ed., Tecnos, Madrid, 2006, 106; CORTÉS, Luis Javier.In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 439-440.

54. QUINTÁNS EIRAS, María Rocio, Delimitación de la agencia mercantil en los contratos de colaboración, Edersa, Madril, 2000, 101; ALONSO SOTO,Ricardo. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, A., Curso de Derecho Mercantil (AAVV – Coord. APARICIO GONZÁLEZ, María Luisa), I, II, 2ª ed., Thomson-Civitas, Madril, 2006, II; 177.

55. PALAU RAMÍREZ, Felipe. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano. – PALAU RAMÍREZ, Fernando, Comentario a la Ley sobrecontrato de agencia, 85; ALONSO SOTO, Ricardo. In URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 179-180.

56. BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II, 106; MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, ContratosMercantiles, 884; VICENT CHULIÁ, Francisco, Introducción, 879; SÁNCHEZ CALERO, Fernando, Instituciones de Derecho Mercantil, I, II, 29ª ed. (2.Aranzadin), Thomson-Aranzadi, 2006, II; 314-315.

57. BOTANA AGRA, Manuel, “El contrato de agencia en el Derecho español”, 2; HERNÁNDEZ MARTÍ, Julián, “Contratos de cooperación y distribución”.In: Contratación Internacional (Coord. ESPLUGES MOTA, Carlos), Tirant lo Blanch, Valentzia, 1994, 748 hur.; PALAU RAMÍREZ, Felipe, “Lasobligaciones del agente (en torno al artículo 9 de la Ley Sobre contrato de Agencia)”, In: Revista de Derecho Mercantil, 230, 1998; 1505 hur. 1511-1512. ; PALAU RAMÍREZ, Felipe. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe, Comentario a la Ley sobrecontrato de agencia, 77.

Page 12: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

dezakegu. Intuitu personae kontratu bat da.Alegia, komisio-emaileak ezin badu enkarguagauzatu edo nahi ez badu, konfiantza ematendion beste batengana joko du, enkargua horrekegin dezan58.

Intuitu personae izaera komisio-erlazioaamaitzen denean azaltzen da bereziki. Izan ere,erlazioaren elementurik garrantzitsuena,konfiantza alegia, bitartekaria hil edota ez gaitzendenean desagertu egiten da. Horren ondoriozkontratua deuseztatu egiten da59.

Agentearen edo printzipalaren entrepresaeskualdatzen denean, aldiz, arazoa konplexuagoada. Agentea pertsona fisikoa baldin bada,heriotzaren ondorioz kontratua deuseztatu egitendela pentsatzea arrazoizkoa da. Hala ere, pertsonajuridikoa edo organizazio bat baldin bada, erlazioaez da amaituko. Akziodunen banaketa sistemak ezdu eraginik izango agentzia erlazioaren izaerarekiko.Kasu honetan erlazioak intuitu instrumenti izaeradauka intuitu personae izaera baino60.

Agentzia erlazioaren kasuan antzekoegoeraren aurrean aurki gintezke. Negozioaeskualdatzen duen printzipala pertsona fisikoabaldin bada, agentzia erlazioa amaitu egingolitzateke. Agentea legitimaturik legoke titularberriarekiko erlazioa ez onartzeko, berak ez baitutitular hori aukeratu. Baina printzipala pertsonajuridikoa baldin bada akziodunen titularitatearenaldaketak ez du agentzia erlazioan eraginikizango. Printzipalak enpresari berbera jarraitzendu izaten eta antolaketak ez du funtsezkoaldaketarik izango. Hala ere, kasu bietan kontrakoakordiorik adostu daiteke61.

Intuitu pertsonae izaeraz gainmerkataritzako komisioak, Burtsako komisioaketa agentziak beste ezaugarri komunak erebadituzte. Besteak beste, hirurok beste bateninteresak kudeatzea dute helburu. Hirukontratuetan artekariak beste baten izeneaninteresak kudeatu egiten ditu62.

Beraz, bi alderdikide horien artekolankidetzaz ere hitz egin genezake. Aitzitik, sektorebatek erlazio hauen oinarri kolaboraziozkoa

aldarrikatzen duen bitartean, beste sektore batek“lankidetza-izaera” auzitan jartzen du63. Edonolaere, bai komisioduna bai agentea merkatariak edoenpresariak dira eta beste baten interesakkudeatzeaz gain, berezko interesak ere kudeatzendituzte. Ikuspegi honek ondokoa baieztatzeragaramatza. Batetik, printzipalak artekari bat beharduela beti berak ahal ez duen edo nahi ez duenmerkatal egintza edo merkataritzako eragiketagauzatzeko. Eta bestetik, bitartekariak, berejarduerarekin aurrera jarraituko badu, halabeharrez,printzipalarekin kolaboratu egin behar du.

3.2. Autoentradak komisioaridagokion sariadesagerrarazten al du?

Merkataritzako komisioa autoentradarenbidez gauzatzeak komisio horren sariadesagerrarazten duen edo ez erabakitzea gaipolemikoa izan da beti doktrinarentzat. Komisio-hartzaileak, negozioan berezko interesarekinsartzen denean, saria jasotzeko eskubidea baduala sarirako eskubidea galdu egiten du, komisioasalerosketa soila izatera pasatuz?

Gure ustez komisio-hartzaileak ez du inolazere komisioaren saria galtzen. Autoentradanegozioa gauzatzeko era berezia izan arrenkomisio-erlazioa ez da desagertzen, negozioakbere izaera juridikoari eutsi egiten dio etakomisiodunak burutu duen enkarguagatikkobratzeko eskubidea dauka. Bitartekariprofesionalak bere jarduerarekin etekinik aterakoez balu, ez luke jarduera horretan jarraituko64.

Burtsako komisioari buruz gauza beraazpimarra daiteke. Burtsako bitartekari batenautoentradak ez du komisioaren sariadesagerrarazten. Alderantziz, horrelako eragiketakbalore-merkatuan ohikoak dira eta horrenordainketa ez da zalantzan jartzen. Burtsakobitartekariek, horrela jokatzeagatik kobratzekoeskubidea galduko balute ez lirateke negozioansartuko, beren agindu-emaileentzat aukerarikonena izan arren65.

e52

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

58. PEINADO GRACIA, Juan Ignacio, El contrato de comisión: cooperación y conflicto, Madril, Civitas, 1996; 30-31.59. ROVIRA MOLA, Alberto, Voz «Comisión mercantil», Nueva Enciclopedia SEIX, 450; VICENT CHULIÁ, Francisco, Voz «Comisión mercantil»,

Enciclopedia Jurídica Básica, I, Civitas, Madril, 1995; 1136.60. SÁNCHEZ CALERO, Fernando, Instituciones de Derecho Mercantil, II, 201-202; VICENT CHULIÁ, Francisco, Introducción; 880. 61. PORFIRIO CARPIO, Leopoldo José, “La extinción del contrato de agencia”. In: Revista de Derecho Mercantil, 1994, 210; 1243 hur., 1261; MARTÍNEZ

SANZ, Fernando. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe, Comentario a la Ley sobre contrato deagencia; 448.

62. PEINADO GRACIA, Juan Ignacio, El contrato de comisión: cooperación y conflicto; 30-31.SÁNCHEZ CALERO, Fernando, Instituciones de Derecho Mercantil, II, 202; VICENT CHULIÁ, Fernando, Introducción, 880.

63. VICENT CHULIA, Fernando, Introducción; 879.64. LANGLE, Emilio, Manual de Derecho Mercantil. Obligaciones comerciales, III, Bosch, Bartzelona, 1959, 300; OTERO LASTRES, José Manuel, “La

autoentrada del comisionista”, 267-268; VICENT CHULIÁ, F., Compendio; 305-306. GARRIGUES, J., Tratado, 509, ez dator bat. Aditu honen iritziz komisiodunak negozioan sartuz gero saltzaile edo eroslearen izaera hartzen du.

65. VICENT CHULIÁ, Francisco, Compendio; 295.

Page 13: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

Agentzia erlazioan hausnarketa bera egitendugu. Agenteak, bere jardueraren ondoriozlortzen duen ordainsariari komisioaren sariaerantsi beharko zaio, promozio berezi horrengatik(autoentradagatik alegia) jarritako tarifa murriztekoaukera galdu gabe66.

3.3. Objektua

Gertuko ordenamendu juridikoak ez bezala,hau da, Alemaniakoa eta Italiakoa, Espainiakoordenamenduko merkatal komisioak objektuzabala dauka. Aditu guztiek goraipatu dutekomisio kontzeptu juridikoaren zabaltasun hori67.

Hori dela eta, merkataritzako komisioatrafiko ekonomikoko hainbat negoziori aplikatukozaio, besteak beste, gordailu- eta mailegukontratuari68.

Burtsako komisioaren objektua ere zabalada oso. Eta ondoko negozioetarako erabiltzen da:baloreen salerosketetarako; akzioen eskaintzapublikorako; inbertsio fondoen harpidetzarako etahorien diru-itzulketarako69.

Agentzia erlazioari dagokionean, aldiz,objektuaren berezitasuna ondokoan datza:agenteak printzipalaren izenean merkataritzakoegintzak gauzatzeaz gain, Legeak egintza horieksustatzeko edo promozionatzeko soilik aukera ereematen dio70.

3.4. Subjektuak

Hiru instituzioetako ezaugarrien arteanaztertuko dugun hurrengoa elementu pertsonalada, erlazio horien alderdikideak alegia. Hirunegozioetan subjektuak bi dira. Batetik, artekaria,eta bestetik, dominus delakoa edo printzipala. Bihauek izen desberdinak hartzen dituzte eratzenduten erlazio motaren arabera.

Merkatritzako komisioaren artekariakomisio-hartzailea da. Subjektu honek merkatariedo enpresari estatusa dauka eta beste batenkontura jarduera profesionala eta independienteaburutzen du. Horrela izango ez balitz,komisioduna enpresari nagusiaren menpe egongolitzateke eta faktore edo ahaldundu orokorrarenizaera hartuko luke. Beraz, enpresariarenlaguntzaile soila litzateke71.

Burtsako komisioan, aldiz, artekariamerkatuko kidea den Inbertsio Zerbitzu Enpresa(IZE)72 edo kreditu entitate bat da. Merkatukokidea izateko entitate horien estatusa merkatuantolatuaren konplexutasunaz baldintzatuta dago.Merkatu organizatuari atxikitzeko goi mailakoprofesionala izatea eta egitura handikoorganizazioa izatea eskatuko zaie73.

Balore-sozietateak eta balore-agentziakinbertsiorako zerbitzu entrepresak dira. Balore-sozietateek, bere izenean edo beste batenizenean jardun dezakete. Balore-agentziek, berriz,beste baten izenean bakarrik jardun dezakete.Entitate horien tartekaritza dela medioinbertsiogileek, zuzenean burutzerik ez duteninbertsio-zerbitzuak, jasoko dituzte. Besteakbeste, aginduak igortzea eta jasotzea; aginduakgauzatzea bai beren izenean bai beste batenizenean, e.a.74.

Merkatu organizatuan entitate horiekinbatera beste bitartekari independiente batzuk erejarduten dute. Horiek merkatuko kideak direnbitartekariei inbertsio aginduak igortzen dizkiete,baina ez dira merkatuko kideak. Horien lanamerkatu antolatutako kideen izenean jardutea da, eta beraien artean dagoen erlazioaagentziakoa da.

Inbertsio Zerbitzu Enpresek (IZE), merkatuorganizatuari atxikitzeko baldintza zorrotzak betebehar dituzte. Horretaz gain, zerbitzu enpresahoriek izaera sasi-publikoko araudi ugaria erebete behar dute. Araudiak profesioaren diligentziamaila eta erantzukizuna zehazten ditu75.

e53

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

66. MONTEAGUDO, Montiano. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe., Comentario a la Ley sobrecontrato de agencia; 280.

67. GARRIGUES, Joaquín, Tratado, 460; GARRIDO, José María, Las instrucciones, 57; URÍA, Rodrigo, Derecho Mercantil; 720.68. GARCÍA-PITA y LASTRES, José Luís, “La mercantilidad del contrato de comisión”, Estudios Jurídicos en Homenaje al Prof. Aurelio Menéndez, III,

Civitas, Madril, 1996, 2816-2868, 2835; VICENT CHULIÁ, F., Introducción; 879.69. NIETO CAROL, Ubaldo, Derecho del Mercado Financiero, 605; PÉREZ-SERRABONA GONZÁLEZ, José Luis. In: JIMÉNEZ SÁNCHEZ, Guillermo J.,

Derecho Mercantil, II, 371; CORTÉS, Luís Javier. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II, 393; 400-401.70. QUINTÁNS EIRAS, María Rocio, “Intermediación bursátil y ámbito de aplicación de la Ley de Contrato de Agencia”. In: Revista de Derecho de los

Negocios, 65, 20, 1997, 89 hur., 20, 58; MERCADAL VIDAL, Francisco, El contrato de agencia mercantil; 520-521.71. GARRIGUES, J., Tratado, 460; VICENT CHULIÁ, F., Compendio; 296; URÍA, R., Derecho Mercantil; 720; BROSETA PONT, M. – MARTÍNEZ SANZ, F.,

Manual de Derecho Mercantil, II; 106. 72. Gazteleraz, Empresas de Servicios de Inversión (ESI). 73. QUINTÁNS EIRAS, María Rocio, “Las relaciones de intermediación en la colocación de valores”. In: Revista de Derecho Bancario y Bursátil, 1999; 75,

207; VALENZUELA GARACH, Francisco Javier, Las entidades de crédito comisionistas en el Mercado de Valores, Universidad de Jaén, 2000; 63;CORTÉS, Luís Javier. In: URÍA, Rodrigo, – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 398.

74. ZUNZUNEGUI PASTOR, Fernando, Derecho del Mercado Financiero; 405-408.75. SÁNCHEZ ANDRÉS, Anibal, “A modo de prontuario sobre una reforma polémica: La Ley 24/1988 del Mercado de Valores”. In: Revista de Derecho

Mercantil, 1989; 272; CORTÉS, Luis Javier. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 398-400.

Page 14: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

Agentzia erlazioaren komisioduna, aldiz,agentea da. Agentea enpresaria ere denez,berezko interesak eta irizpideak ditu bere jardueragauzatzen duenean. Halere, burutzen ditueneragiketak edo merkatal egintzak menpeko erlaziobatez baldintzatuta baleude, erlazio horri Lan-Zuzenbidea aplikatuko zaio eta ez AgentziaLegea76.

Menpekotasunik gabeko jardueraburutzeak eta irizpide autonomoa izateak aukeraematen diote agenteari printzipalaren jarraibideakez betetzeko, jarraibideak neurrikoak direneansalbu (EK 38 eta AL 9.2.c artikuluak)77.

Agentearen jarduera independiente horrenadierazgarri entrepresa egitura sendoa da.Horregatik jarduerari lotutako ohiko gastuak ezditu jasoko78.

Aipatu ditugun artekari independientehorien enpresari izaerak profesioa diligentziamaila altuaz burutzea dakar, negozioa arduraosoz zaintzea eskatuz (SAL 127 artikulua).

Instituzioen bigarren subjektua agindu-emailea da, ordenantea alegia. Merkataritzakokomisioan komisio-emailea edo komitentea da.Honek ez du merkatari edo enpresari izanbehar. Hau da, agindu-emaileak enkarguaegiterik ez duenean edo egin nahi ez dueneankomisio-hartzaileari esango dio egiteko.Kontratuaren alderdikide boteretsuena izan ohi da79.

Burtsako komisioan, aldiz, inbertsiogilea daagindu-emailea eta ez du merkatuko kideestatusik. Beraz, agindua ezin du bere izeneanbete, merkatuko kidea den bitartekari batenganajo beharko du, agindua horrek bete dezan.Inbertsiogilea pertsona fisikoa edo juridikoa izandaiteke eta erlazioaren alderdirik ahulena delaesan ohi da. Haatik, gaur egun kalifikazio horiauzitan jarri da, inbertsiogilea kapital sozietatehandia den kasuetan batik bat80.

Agentzia erlazioaren kasuan printzipalamerkataritzako komisioaren agindu-emailearekinparekatzen da. Erlazioaren alderdikideahaltsuena ohi da, agenteak printzipalak

emandako aginduak eta enkarguak egin ohi ditu.Gaur egun, lehen esan bezala, auzitan jartzen daagentea erlazioaren alderdirik ahulena izatea.Izan ere, askotan distribuzio sisteman parte-hartzen duten agenteak sozietate handiak dira81.

3.5. Eskubide eta betebeharrak

Nahiz eta aztertzen ari garen hiruinstituzioek izaera juridiko berbera izan, lehenesan bezala, bakoitzak bere eskubide etabetebeharrak ditu.

Burtsako komisioan, burtsako bitartekariakjaso duen agindua betetzeko obligazioa dauka,fondo-hornikuntzarik ez dagoen kasuetan izanezik (BML 39 art.). Fondo-hornikuntza kontratuhorren conditio iuris delakoa da eta probisioaegiten bada, artekaria agindua betetzerabehartuta dago.

Betebehar hau arindu egiten da erlaziojuridikoa merkataritzako komisioa eta agentziaerlazioa direnean. Alegia, agindu-hartzaileak etaagenteak enkargua errefusa dezakete, bainahorren berri bai komisio-emaileari bai printzipalarilehenbailehen eman beharko diote. Hori eginezean, jokaera horren ondorioz sor litezkeenkalteak ordaindu beharko dizkiete komisio-emaileari edota printzipalari.

Merkataritzako komisioa eta agentzia ezdira bermezko komisioak, bietan star del crederedelakoa adostu beharra dago. Burtsako komisioa,aldiz, bermezko komisioa da ex lege. Burtsakokomisioan komisioduna legez behartuta dagobaloreak eskualdatzera eta horien prezioa agindu-emaileari ematera82.

Hiru instituzioetan agerian geratzen denbeste desberdintasun bat institutu bakoitzarenobjektuari dagokiona da. Bermezko komisioak, exlege denean, ez du merkataritzako komisioan etaagentzian duen helburu berbera izango. Hau da,Burtsako komisioaren azken helburuamerkatuaren funtzionamendu ona da eta ezagindu-emailearen interesak babestea soilik. Horidela eta, merkatu horietan baloreak

e54

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

76. GARRIGUES, Joaquín, Tratado, 460; VICENT CHULIA, Francisco, Compendio, 296; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manualde Derecho Mercantil, II; 118.

77. HOPT, Klaus J., Handelsvertreterrecht, C. H. Beck’ sche Verlagsbuch handluch, München, 1992; 28.78. RODRÍGUEZ RUIZ De VILLA, Daniel, “Notas sobre la nueva Ley de Agencia”. In: Anuario de Derecho Civil, 1993, 765 hur., 797; MERCADAL VIDAL,

Francisco, El contrato de agencia mercantil; 480.79. GARRIGUES, Joaquín, Tratado; 460. 80. NIETO CAROL, Ubaldo, Derecho del Mercado Financiero, (Coords.: ALONSO UREBA, Alberto; MARTÍNEZ-SIMANCAS y SÁNCHEZ, Julián), II, Civitas,

Madril, 1994, 601-603; MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles; 831. 81. MERCADAL VIDAL, Francisco, El contrato de agencia mercantil, 410; MONTEAGUDO, Montiano. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO,

Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe, Comentario a la Ley sobre contrato de agencia; 394; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando,Manual de Derecho Mercantil, II; 118.

82. MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles, 835; ZUNZUNEGUI PASTOR, Fernando, Derecho del Mercado Financiero; 778.

Page 15: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

eskualdatzeko egitura segurua eratzen daAldeanitzeko Konpentsazio eta Kitapen Sistema(AKKS) delakoaren bidez. Institutu horrekeskaintzen dituen bermeek izaera sasi-publikoadute83.

Komisioaren prezioa, bai merkataritzakokomisioan bai agentzian, askea da. Ordainketalibrea da alegia, eta sektoreak dituen ohitura etausadioen arabera finkatzen da (MK 277 art.).Agentzia- Legeak saria finkoa, aldagarria edomistoa izan daitekeela jasotzen du (AL 11 art.).Burtsako komisioan, ordea, prezioa BaloreMerkatuko Nazio Batzordeak (BMNB) babestendu bitartekariek tarifak finkatzeko derrigorrezjarraitu behar duten prozeduraren bidez84.

Prezioarekin lotuta dagoen beste gai batkomisioaren sortzapena (debengua) da.Merkataritzako komisioan eta Burtsakoandebengua ez da agentzia-kontratuan ematen denunean sortzen. Aurreneko bietan sariarensortzapen kontratua hitzartzen eta egikaritzendenean ematen da, enkarguak izan ditzakeenetekinak edo galerak kontuan hartu gabe.Agentzia erlazioan, berriz, agenteak komisioarenprezioa kobratzeko eskubidea dauka edonolaenkargua egina egon behar den unetik. Beraz,nahiz eta printzipalari dagozkion arrazoiengatikmandatua burutu gabe gelditu, agenteak sariakobratu egingo du85.

Merkataritzako komisioan komisio-hartzaileak duen pribilegiorik garrantzitsuenetakobat atxikipen eskubidea da. MerkataritzakoKodeko 276 artikuluak komisioduna legitimatuegiten du edukitzan dituen ondasunakatxikitzeko, eta kontratuari dagozkion eskubideakbeste hartzekodunenak baino lehenagokobratzeko. Eskubide horri “komisiodunarenpribilegioa” deitzen zaio. Pribilegioak, dena den,ez du ondasuna eskualdatzeko eskubidea (iusdistrahendi) ematen baizik eta ondasunaedukitzan izateko eskubidea besterik ez duahalbideratzen. Halere, erlazioa amaitutakoanagindu-emaileak komisio-hartzaileari komisioaren

saria ordaintzen ez badio komisiodunakondasuna sal lezake eta komisioaren prezioakobratu86.

Aldeanitzeko Konpentsazio eta Kitapen Sistemak merkatu organizatuan baloreen eskualdaketa bermatzeaz gain,komisiodunaren pribilegioa gauzatzea erebermatzen du87.

Agentzia Legeak agentearen eskubide horri buruz ezer esaten ez badu erekomisiodunaren pribilegio hori aplikatzeko ezdago inongo arazorik, baldin eta agenteakmerkantziak edukitzan baditu. Dena dela,atxikipen-eskubidearen ondorioak, merkataritzako komisioaren ondorioekin alderatuz gero, desberdinak direla esan daiteke88.

Izan ere, merkatal komisioan komisio-hartzaileak merkantziak edukitzan izan ohi ditu,eta horrek ondasunen gain atxikipen eskubideagauza dezake, baina agenteak erakusgaiak,katalogoak, tarifak eta antzeko dokumentuakbesterik ez ditu edukitzan. Hori dela eta, atxikipeneskubidea gauzatzeko printzipalaren ondasunakedukitzan izan behar ditu, eta egoera horiprintzipalarekin zerbitzu erantsiak (akzesorioak)kontratatzen dituenean bakarrik emango da89.

Merkataritzako komisioan eta agentziankontratuaren forma askea da. Askatasun horiBurtsako komisioan murriztu egiten da ordea.Burtsako baloreen eskualdatze-sistemakonplexua denez, baloreak eskualdatzekoaginduak erregistratzeko beharra ekarri du. Era berean, burtsako agindu desberdinakgauzatzeak eredu formal anitz sortu ditu90.

Horregatik antolatuta dagoen merkatuanagindu desberdinak formaz berdintzeko, burtsakousadioak, erregelamenduak eta zuzendaritzaorganoek hedatutako zirkularrak direla medio eginda. Dena den, Burtsako aginduen formaaskatasuna indartu egiten da aginduak bide

e55

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

83. ZUNZUNEGUI PASTOR, Fernando, Derecho del Mercado Financiero; 795-797. 84. NIETO CAROL, Ubaldo, Derecho del Mercado Financiero; 615-616; PÉREZ-SERRABONA GONZÁLEZ, José Luis. In: JIMÉNEZ SÁNCHEZ, Guillermo

J., Derecho Mercantil, II; 371-372; URÍA, Rodrigo, Derecho Mercantil; 624; MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles; 885.PALAU RAMÍREZ, Felipe. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe, Comentario a la Ley sobre contratode agencia, 44, adituak Europar arauak agentearen jardueraren prezioari buruz ez duela ezer esaten aipatzen du. Hala ere, autoreak EuropakoZuzentarauak kobratzen ez duen agente baten jarduera ez duela kontuan hartzen gogoratzen digu. BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ,Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II; 118-119.

85. MONTEAGUDO, Montiano. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe, Comentario a la Ley sobrecontrato de agencia; 250; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II; 119.

86. PEINADO GRACIA, Juan Ignacio, El Contrato de comisión: cooperación y conflicto, 33; ANGULO RODRÍGUEZ, Luís, en JIMÉNEZ SÁNCHEZ,Guillermo J., Derecho Mercantil, II, 277; MEMENTO PRÁCTICO, Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles; 886; SÁNCHEZ CALERO, Fernando,Instituciones, II; 206-207; 314-315.

87. CORTÉS, Luís Javier. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 394. 88. BELTRÁN, Emilio. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 1032.89. MONTEAGUDO, Montiano. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe, Comentario a la Ley sobre

contrato de agencia; 310-311. 90. URÍA, Rodrigo, Derecho Mercantil; 625; MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles; 885; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ

SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, I; 44-45; SÁNCHEZ CALERO, Fernando, Instituciones, II; 313-315.

Page 16: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

telefonikoaz edo telematikoaz bideratzendirenean91.

Agentzia erlazioa aztertzerakoan agentearijarduera independienteak sortutako gastuakberreskuratzea ez dagokiola esan da. Agenteaenpresaria baita eta negozioa aurrera eramatekogutxieneko baliabideak eta egitura beharrezkoakditu. Horregatik ez zaizkio egitura horri atxikitakogastuak itzultzen.

Hala ere, agentearen jarduerak negozioariez dagozkion gastuak sortuz gero gastu horiek,merkataritzako komisioaren prezeptuak aplikatuz(MK 254 artikulutik 259 artikulura), ordainduegingo zaizkio. Burtsako komisioari ere gastuenkitapena derrigorrezkoa zaio92.

Kontratu hauen betebeharrak kontuanhartuz, erlazio horien printzipio orokorrabezeroaren interesak babestea eta defendatzeaizango da beti. Baina bezeroa inbertsiogileadenean printzipio hori Burtsako bitartekariakdituen betebehar espezifiko batzuekin lotu beharda. Besteak beste, burtsako komisioarenaginduak erregistratzeko obligazioarekin; sekretuprofesionalarekin; aurretiko aholkularitza uneaneta inbertsioa gauzatzen denean bezeroariinformatzeko obligazioarekin; gastuenkitapenarekin; insider trading debekuarekin edotxinatar harresiekin (chinnese wall)93.

Betebehar zehatz hauetatik batzukkomunak dira aztertu ditugun hiru instituzioetan.Besteak beste, bezeroari informatzeko obligazioa,bezeroari eragiketen nondik norakoak azaltzea,gastuen kitapena eta profesio sekretua.

Burtsako komisioari dagokionez beste gaibat aipatzea derrigorrezkoa jotzen dugu. Alegia,agindu-emailearen kaudimen egoera ezagutzeaeta bere merkatuko ezagutza jakitea. Gai horrekberebiziko garrantzia dauka merkatu organizatuanlotuta baitoa Burtsako bitartekariei eskatzen zaiendiligentziarekin eta duten erantzukizunarekin94.

Hori dela eta, Burtsako komisio-hartzailea,bere ardura profesionalak eratzen duen marko

juridikoa aintzat hartuz, baloreak erostekoagindua eman duen bezeroaren fidagarritasunekonomikoa eta kaudimena ezagutzerabehartuta dago. Izan ere, bezeroak ordaintzerikez badu, Burtsako bitartekariak ordaindubeharko du.

Aipatu dugun gai horrek inbertsioa gauzatubaino lehen eman ohi den aurretikoaholkularitzarekin zer ikusia dauka. Know yourcustomer printzipioarekin alegia. Printzipio horrenarabera bitartekariak, bere hobe beharrez,bezeroaren merkatuko ezagutza maila aztertukodu. Ezagutza maila horrek sortzen duenarriskuaren arabera inbertsio bat edo besteaholkatuko dio95.

4. Ordezkaritzaren marko juridikoa

4.1. Ordezkaritza merkataritzakokomisioa– Burtsako komisioa–eta agentzia– erlazioetan

Ordezkaritza gaia lehenago aipatu arren,berriro ere ekingo diogu. Izan ere,errepresentazioak berebiziko garrantzia daukaaztertzen ari garen hiru instituzio hauetan. Hau da,komisio-hartzailearentzat, komisio-emailearenizenean enkargua hirugarren batekin egiteko,derrigorrezko tresna juridikoa da. Merkataritzatrafikoan ezinbesteko instituzioa da96.

Merkataritzako komisioa borondatezkoordezkaritzaren kausazko azpiko erlazioa da. Etaizaera hori bat dator kanbio-letraren kausakontzeptuarekin. Egia bada ere kanbio-letrarenbetebeharra emate-kontratu baten bidezgauzatzen dela, zeinetan harpidedunak hartzekoborondatea azaltzen duen, kanbio-letrakgauzatzen duen erlazioa aurretik egindako bestekontratu batean oinarritzen da. Aurretiko kontratuhorrek bigarrenaren kausa izaera dauka etaautonomia osoko erlazio juridikoa da (salerosketa,mailegua, mandatua, e.a.)97.

e56

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

91. ZUNZUNEGUI PASTOR, Fernando, Derecho del Mercado Financiero; 781-782.92. MONTEAGUDO, Montiano. In: MARTÍNEZ SANZ, Fernando – MONTEAGUDO, Montiano – PALAU RAMÍREZ, Felipe, Comentario a la Ley sobre

contrato de agencia; 310-311.93. POSER, Norman S., Broker-Dealer Law and Regulation. Private Rights of Action, Little, Brown and Company, Boston/New York/Toronto/London, 1995;

130; GARCÍA-PITA y LASTRES, José Luís, “La mercantilidad del contrato de comisión y las obligaciones de diligencia del comisionista” 2857;FERNÁNDEZ De ARAOZ GÓMEZ-ACEBO, Alejandro, Las normas de conducta en el Derecho del Mercado de Valores; 195-202; TAPIA HERMIDA,Antonio J., “La responsabilidad (administrativa y civil) de los administradores y directores generales de las sociedades y agencias de valores”. In:Revista de Derecho Bancario y Bursátil, 2000; 77, 65 hur., 97.

94. FERNÁNDEZ De ARAOZ GÓMEZ-ACEBO, Alejandro, Las normas de conducta en el Derecho del Mercado de Valores; 228-231. 95. ABDALA, MARTÍN E., “Las obligaciones de los bancos e intermediarios de inversión de informar y asesorar a sus clientes y las responsabilidades

emergentes de su inobservancia”. In: Revista de Derecho Bancario y Bursátil, 2000; 78, 145-166, 155-156. 96. DÍEZ-PICAZO, Luís, “El concepto jurídico de la representación en el Derecho privado”, Anales de la Academia Matritense del Notariado, XVI, 1968;

137; De CASTRO, Federico, Temas de Derecho civil, Mariscal, Madril, 1972; 105.97. De EIZAGUIRRE, José María, Derecho de los Títulos Valores, Thomson-Civitas, Madril, 2003, 135; BROSETA PONT, Manual – MARTÍNEZ SANZ,

Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II; 431.

Page 17: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

Merkataritzako ordezkaritza bi formataneman daiteke. Batetik, komisio-emaileak komisio-hartzaileari ahalordetza ematen dioneanordezkaritza zuzena izango da (alieno nomine)(MK 245 artikulua). Eta bestetik, komisio-hartzailea bere izenean jarduten duenean etaahalordetzarik ez duenean, zeharkakoordezkaritzaren aurrean aurkituko gara (nomineproprio) (MK 246 artikulua). Bigarren kasuhonetan komisio-hartzaileak hirugarrenarekinzuzeneko lotura dauka (KZ 1717.1 artikulua),printzipalaren eta hirugarren horren artekozuzeneko obligazioak kaltetu gabe (KZ 1717.2artikulua)98.

Bai zuzeneko ordezkaritzan bai zeharkakoannegozioaren ondorioak ordezkatuaren edokomisio-emailearen ondareak jasango ditu. Beraz,zeharkako ordezkaritzaren “eraginkortasunzuzena” enkarguaren ondorio juridikoak komisio-emailearen ondarera igarotzeko arrazoia da.Argudio bera erabil daiteke komisiodunak nomineproprio jarduten duenean eta ondasun batenjabetza eskualdatzea egokitzen zaioenean. Kasuhorretan, zeharkako ordezkaritzak duen“eraginkortasun errealak” ondasun horikomitentearen ondarera zuzenean igarotzeko bideemango dio (KZ ex 1727 artikulua)99.

Merkataritzako komisioaren ordezkaritzarenformulazio juridikoa bat dator merkataritzakoesparruan faktoreak duen formulazioarekin.Faktoreak enpresariaren izenean jarduten du etahorren enpresa edo negozioaren ordezkariorokorra da. Faktoreak zuzeneko ordezkaritzadela medio jardun ohi du.

Aitzitik, MK 287 arauak faktore batekkontratu bat bere izenean eta ez enpresaribatenean egin dezakeela aurreikusten du.Prezeptuak jasotzen duenaren arabera horrelakokasuetan faktorea kontratua sinatu duenhirugarrenarekin zuzenean lotuta geratzen da.Horretaz gain, arauak printzipalari zuzenekoakzioak tartekatzeko ahalmena ematen diofaktoreak egindakoaren ondorio juridikoakordezkatuari pasa dakizkion. Beraz, arau hori, MK246 artikuluarekin batera, MerkataritzaZuzenbideko zeharkako ordezkaritzaren oinarriada100.

Zeharkako ordezkaritzaren gaia KanbioZuzenbideko ahalordetza-endosuarekin ere zerikusirik badauka (Txeke- eta Kanbio-LetrakoLegea –TxGLL– 4.c eta 9 artikuluak). Txeke- etaKanbio-Letrako Legearen 4 artikuluak kanbio-letrahirugarren baten kontura igortzerik badagoelajasotzen du. Horrek kanbio-adierazpena edoletraren harpidetza-egintza ordezkari baten bidezegin daitekeela esan nahi du101.

Kasu horretan, kanbio-letran bertan agerianazaldu beharko da ordezkariaren ahalordetza(contemplatio domini delakoa), nahiz eta arauakhorretarako forma zehatzik ez eskatu (TxGLL 9.1artikulua). Arau honen aginduzko indarrak,ordezkaria zuzeneko ordezkaritza dela medio,jardutera derrigortzen du102.

Hala ere, kanbio-letraren ahalordetzazkoendosua, kobrantza-endosua alegia, zeharkakoordezkaritzaz baliatzen da. Izan ere, endosuforma horren arabera endosu-hartzaileari kanbio-letra igortzen zaio helburu bakarrarekin, hau da,letra kobratu dezala. Igorpenaren azpian letrakobratzeko mandatua dago.

Beraz, zer gertatzen da kobrantza-endosuan agertu beharko litzatekeen klausula,“kobratzeko balorea” klausula agertzen ezdenean?. Klausula horrek tituluari contemplatiodomini delako balizkoa eransten dionez,Ordezkaritza Pribatuko Zuzenbidearen printzipioakaplikatuko dira halabeharrez. Beraz, zeharkakoordezkaritzaren arabera endosu-hartzaileak letrakobratzeko soilik jasoko du titulua103.

Burtsako komisioan, aldiz, merkatuko kideanomine proprio jardun ohi duenez, zeharkakoordezkaritzaz baliatuko da beti. Hau da, agindu-emaile batek balore bat saltzeko edo erostekoagindua ematen duenean, bitartekariak,zeharkako ordezkaritza dela medio, aginduabeteko du ordenantearen kontura104.

Agentzia erlazioaren kasuan agenteaprintzipalaren izenean ari ohi da. Horrekprintzipalak agentea ahalordetzea eskatzen du,honek agentziaren objektua gauza dezan.Legearen formulazioagatik badirudi agentziazuzeneko ordezkaritzaz ari dela beti, baina

e57

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

98. De CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español”; 378-379; Temas; 108-109; GARRIGUES, Joaquín, “Mandato y comisiónmercantil en el Código de comercio y en el proyecto de reforma”; 801-816; Tratado; 462.; ALBALADEJO, Manuel, “La representación”; 770.

99. DÍEZ-PICAZO, Luís, “Los efectos jurídicos de la gestión representativa”; 491, adituak Kode Zibileko 1717 artikuluak akzioaz hitz egin arren, hau da,eskubideaz, berdin izan daiteke obligazioaz hitz egitea. DÍEZ-PICAZO, Luís – GULLÓN, Antonio, Sistema de Derecho civil, I, II, Tecnos, Madril,(1990/1995), II-2004, I-2005; 565-566.

100. EIZAGUIRRE, José María de, Derecho Mercantil, Thomson-Civitas, Madril, 4 arg. 2005; 309; ROJO, Ángel. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio,Curso, I, 258; VICENT CHULIÁ, Franciso, Introducción; 122 hur.

101. EIZAGUIRRE, José María de, Derecho de los Títulos Valores, 136-137; SÁNCHEZ CALERO, Fernando, Instituciones II; 83-84.102. EIZAGUIRRE, José María de, Derecho de los Títulos Valores, 137; SÁNCHEZ CALERO, F., Instituciones, II; 84. 103. EIZAGUIRRE, José María de, Derecho de los Títulos Valores, 182; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho

Mercantil, II; 432. 104. NIETO CAROL, Ubaldo, Derecho del Mercado Financiero, 606; MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles; 885-886.

Page 18: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

agentea bere izenean aritzea nahiko ohikoa da.Horrek esan nahi du badagoela agentzia erlazioagauzatzea zeharkako ordezkaritzaz baliatuz. Halaere, agentzia-kontratua gauzatzeko zuzenekoerrepresentaziora joz zein zeharkakora jozZuzenbide Pribatuaren printzipioak aplikatukodira105.

4.2. Ordezkaritza eta autoentrada

Autoentradaren ordezkaritzainstituzioarekiko harremana aztertzekomerkataritzako komisioaren eta mandatuarenkontzeptuak aintzat hartu behar dira derrigorrez.Autoentrada zuzeneko ordezkaritzaren bidezgauzatzeaz gain zeharkakoaz ere gauzatudaitekeela esan dezakegu.

Hori dela eta, nomine proprioz ari denkomisio-hartzailea negozioan sar daiteke, nahiz etaaurretik ahalordetua ez izan. Beraz, ahalordetzaizan ez arren, errepresentazioa izan badauka. Izanere, ordezkaritzaren laguntza beharko du betikomisioa eta mandatua hirugarren batekingauzatzeko bederen. Hala eta guztiz ere, aditubatzuen iritziz autoentrada zeharkako ordezkaritzazgauzatzeak beti contemplatio domini delakoazbaliatzea eskatuko du106.

Bitartekariak hirugarrenari negozioansartuko dela esateak ez du esan nahikomisiodunak bere agindu-emailea nor denezagutzera eman behar duela. Alderantziz, horrenidentitatea gordetzea zeharkako komisioarenezaugarrienetako bat da.

Burtsako komisioaren autoentradazeharkako ordezkaritza erabiliz gauzatu ohi dabeti. Izan ere, Balore Merkatuko bitartekariaknomine proprioz ari dira halabeharrez. Dena den,artekariak negozioan sartu nahi izanez gero,agindu-emailea jakinaren gainean jartzerabehartuta dago107.

Banaketa-sistemako agentearenautokontratua gehienetan zuzenekoordezkaritzaren esparruan burutzen bada ere,batzuetan agenteak bere izenean jarduten du.Horrelakoetan, aurreko instituzioetan esan bezala,

agentea derrigortuta dago esatera negozioanberezko interesez sartu nahi duela108.

4.3. Aldeanitzeko ordezkaritza

Lehen aipatu lez, merkatal trafikoan etaekonomian negozioak burutzeko ordezkaritzaezinbesteko tresna juridikoa dugu. Hala ere,hainbat kasutan ordezkaritza aldebikoa izanbeharrean aldeanitzeko egitura konplexuagoazbaliatzen da. Hau da, aldebiko egitura izan ordezinteres anitzek osatzen dute ordezkaritza egitura.Interes horiek guztiak komisio-hartzaile bakarrakkudeatuko ditu.

Ohiko bizitzan aldeanitzeko ordezkaritzamaiz ematen den fenomenoa da. Demagunordezkari batek anai-arreben oinordetza zaintzenduela, edo banandu nahi duen bikote batenondasun banaketaren interesak kudeatu behardituela. Gure arloari dagokionean, berriz, pentsadezakegu Burtsako inbertsio bitartekari batekagindu-emaile desberdinetako aginduak egikaritu behar dituenean sortzen denegoerarekin. Halaber, marka desberdinetarako lan egiten duen agente baten kasua109.

Nahiz eta egitura anitza edo aldeanitzaduen errepresentazioa autoentrada batekinparekatzerik ez dagoen, komisiodunaknegozioaren baldintzetan parte-hartzen ezduelako, horrek ez du esan nahi interesgatazkarako arriskua sor ez daitekeenik.Horrelakoetan komisio-hartzaileak agindu-emailebaten enkargua beste agindu-emaileen aginduengainetik lehenetsi baitezake. Hori dela eta,aldeanitzeko ordezkaritzak sor dezakeenarriskuari errepresentazio sinplearen tratamendujuridiko berbera aplikatuko zaio110.

4.4. Aldebiko ordezkaritzareninteres banaketa

Autoentradaren izaera zehazterakoanerlazio hori borondatezko ordezkaritzanburututako autokontratu bat dela esan dugu.Horren ondorioz autoentrada eraginkortasun

e58

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

105. MERCADAL VIDAL, Francisco, El contrato de agencia mercantil; 413-414; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual deDerecho Mercantil, II; 118-119; SÁNCHEZ CALERO, Fernando, Instituciones, II; 220-221.

106. ALONSO SOTO, Ricardo, – MENÉNDEZ, Aurelio – URÍA, Rodrigo. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 164-165.107. GARRIGUES, Joaquín, Tratado; 476; VICENT CHULIÁ, Francisco, Compendio; 300-301; Introducción; 878-879; ZUNZUNEGUI PASTOR, Fernando,

Derecho del Mercado Financiero; 779-780; MEMENTO PRÁCTICO, Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles; 887-888. 108. BOTANA AGRA, Manuel, “El contrato de agencia en el Derecho español”; 3.119. De CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español”; 391; DÍAZ De ENTRE-SOTOS FORNS, María, El autocontrato; 75-76;

LÓPEZ y LÓPEZ, Ángel María, Comentario del Código Civil, Ministerio de Justicia, Madril, 906. 110. GARRIGUES, Joaquín, Tratado; 505; POLO SÁNCHEZ, Eduardo, “Dos estudios sobre los agentes mediadores del comercio”. In: Bolsa Oficial de

Comercio de Barcelona, 1972; 36; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II; 109.

Page 19: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

juridikoa duen aldebateko borondate-adierazpenada, zeinek aldebiko edo aldeanitzeko interesegitura batean jarduten duen.

Autoentrada merkataritzako komisioan,Burtsakoan edo agentzian gauzatzen denean,ordezkariaren borondateak bi egitura juridiko-patrimonial desberdinetan eragiten du, eta interpartes erlazioa arautzen duen legeak aldebikoegitura duen interes multzoan (edo intereserregelamentazioan) eragiten du. Dena den,komisio-hartzaileak, interes gatazka ematen denkasuetan, komisio-emailearen interesak lehenetsibehar ditu. Hori dela eta, mandatua etamerkataritzako komisioa aldebiko interesinperfektuko kontratuak definitu ohi dira111.

Eta horregatik esaten da autoentradaarauaren formulazio juridikoak borondatezkoordezkaritzaren interes gatazkari aurretiko babesaematen diola.

4.5. Aldeanitzeko ordezkaritza etaaplikazio negozioa

Autoentradaz gain ordenamendu juridikoakmerkataritzako komisioan gauza daitekeenaplikazio negozioa ere gaitzetsi egiten du. Erlaziojuridiko hori dela bide ordezkariak bi komisio-emaileentzat jarduten du eta ezin du komitentebatek saltzeko agindu diona erosteko agindu dionbeste komitenteari saldu. Hau da, ezin ditu agindubiak uztartu. Debekuaren arrazoia aldeanitzekoordezkaritzan datza. Izan ere, komisio-hartzaileakkomisio-emaile baten interesak beste komitentebaten interesen gainetik lehenetsi ditzakeelaaurreikusten da.

Eragiketaren egiturari eta jokoan daudeninteresei begiratuz gero, autoentrada eta aplikazionegozioak desberdinak izan arren, Merkatal

Kodeak bata zein bestea debekatu egiten ditueragiketa biek sortzen duten gatazkaarriskuarengatik112.

Aplikazioak Balore Merkatuan dezenteerabiltzen diren eragiketak dira bainamerkataritzako komisioan ez bezala, organizatutadagoen merkatuan onartu egiten dira, prezioakfinkatzeko sistema objektiboa dagoelako. Horidela eta, esparru horretan gatazkarako arriskuamurriztu egiten da. Hala ere, Burtsako aplikazioekhainbat baldintza tekniko bete beharko dituzteonartua izan daitezen. Hori egin ezean, eragiketaez da eraginkorra izango113.

Zeintzuk dira baldintza horiek?Lehenengoak ondokoa baldintzatzen du.Aurkagarriak diren bi agindu uztartuko badira,publikoki igorri behar dira eta une horretanprezio horretan edo egokiagoa izan daitekeenbeste kontrapartidarik ez badago (1416/1991Errege Dekretua 2.1 artikulua). Aurkagarri direnaginduek publikoki formulatzen ez direnkasuetan hainbat baldintza ere bete beharkodituzte. Horietako bat prezioari dagokiona da.Alegia, prezioa ezin izango da egunean izanduen batez besteko kanbiotik aldendu. Eraberean, diruaren posizioa Ekonomia eta OgasunMinisterioak finkatutako portzentajeetatik ezinizango da aldendu (1416/1991 Errege Dekretua2.2 artikulua)114.

Agentzia erlazioari dagokionean aplikaziorik ez da gauzatuko printzipalarenaurretiko baimena jaso gabe (AL 7 artikulua).Agenteak maiz jarduten du printzipal bat bainogehiagoren izenean horien eragiketak edonegozio juridikoak uztartzen, aplikazioakegikaritzen alegia. Eragiketak, kasu horretan,aldebiko edo anitzeko errepresentazioan ematenden autokontratu baten izaera dauka, etamerkataritzako komisioan eman daitezkeenaplikazioen tratamendu juridiko berberaaplikatuko zaie115.

e59

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

111. ENNECCERUS, Ludwig, anotaciones de PÉREZ GONZÁLEZ, Blas y ALGUER, José, Tratado de Derecho Civil. Derecho de obligaciones, II, 1, 2,Bosch, Bartzelona, 1966; 591; LEÓN ALONSO, José, Comentario del Código Civil, (Dirs.: GORDILLO CAÑAS, Antonio; DÍEZ-PICAZO, Luís;BERCOVITZ, Alberto.; PAZ-ARES, Cándido; SALVADOR CODERCH, Pablo), II, Ministerio de Justicia-Secretaría General Técnica, Madril, 1993;1530.

112. VICENT CHULIÁ, Franciso, Compendio, 305; Voz «Comisión mercantil», Enciclopedia Jurídica Básica, I, 1137; ÁLVAREZ CAPEROCHIPI, JoséAntonio, El mandato y la comisión mercantil, Comares, Granada, 1997; BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de DerechoMercantil, II; 109.

113. OTERO LASTRES, José Manuel, “La autoentrada de los agentes de Cambio y Bolsa”; 805-807. 114. BERCOVITZ y RODRÍGUEZ CANO, Alberto – CALZADA CONDE, María Ángeles, Contratos Mercantiles, Contratos Mercantiles (Dir.), Aranzadi, Iruña,

2001; 180. CORTÉS, Luís Javier. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 432-433.115. BOTANA AGRA, Manuel, “El contrato de agencia en el Derecho español”. In: Revista de Derecho de los Negocios, 1993; 30, 1 hur., 4; RODRÍGUEZ

PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de intereses; 405-406; MEMENTO PRÁCTICO Francis Lefebvre, Contratos Mercantiles, 2006-07, F.Lefrebvre, Madril, 2006; 509; SÁNCHEZ CALERO, Fernando, Instituciones, II; 222-223.

Page 20: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

5. Autoentradak sortutako interes gatazkaren ondoriojuridikoak eta egoera gainditzeko bidea

5.1. Autoentradak sortutako interesgatazka

Nahiz eta autoentradak sor dezakeeninteres gatazkaz babesteko araudi orokorra etaberezia izan, geure buruari galdetu diogu zergerta daitekeen bitartekaria negozioan sartzenbada interes gatazka sortuz.

Horrelako ekintza baten ondorioz negozioaez litzateke deuseztatuko; aldiz, eraginkortasunagalduko luke116. Juridikoki indargabetu egiten da.Eta bere indar juridikoa berreskuratzeko bi balizkobete beharko lituzke. Lehenik, aurretiko baimenaeskuratzea (KZ 1259 artikulua). Eta bigarrenik,gatazka minimizatzea edo txikiagotzea.

5.2. Aurretiko baimena edolizentzia

Bidezko autoentrada gauzatzekolehenengo balizkoak ordezkatuak ordezkariarinegozioa horrela burutzeko aurretiko baimenaeman diola esan nahi du. Baimena emateakautoentrada egikaritu baino lehenagokoborondatezko adierazpen egintza da. Autoentradaegikaritu eta gero egiten bada, negozioaberrestea litzateke (KZ 1259 artikulua).

Ordezkatuak lizentzia hori ematerakoanedo borondatezko adierazpen egintzaburutzerakoan ahalordetza zehaztu egiten du.Kode Zibilak negozioaren aurretiko baimenaz ezeresaten ez badu ere, jurisprudentziakMerkataritzako Kodeak aurreikusten duen aukera(MK 267 artikulua) erabili ohi du autokontratazioariburuzko kasuak interpretatu behar izan dituenean.Hori dela eta, bi instituzioek, bai autokontratuakbai autoentradak, tratamendu juridiko integratuaeta bateratua dute117.

Negozioetako usadioen arabera etasektorearen ohiturak aintzat hartuz,merkataritzako komisioaren baimenaesanbidezkoa edo isilbidezkoa izan daiteke.

Doktrina kontzepzio horrekin bat badator erejurisprudentziak ez du interpretazio bera egin.Hori dela eta, Auzitegi Gorenak (AG), behin etaberriro aipatu du autokontratatzeko baimenaesanbidezkoa eta zehatza behar dela izan.Notaritza eta Erregistroetako ZuzendaritzaNagusiak berdin jokatu du gai horren inguruan118.

Esanbidezko baimenak dominus delakoakautokontratazioaren arriskua bere gain hartzenduela esan nahi du, ordezkariak egindakoari lotuageratuko da. Desberdina da negozioan zehaztekedauden elementuak konkretatzeko ordezkatuakordezkariari ematen dion ahalmena. Edonola ere,enkargu zehatz bat gauzatzeko esanbidezkobaimena jaso arren, ordezkariak gehiegikeriazegikarituko balu abusu horretaz erantzun beharkoluke.

Burtsako komisioan, aldiz, praxiadesberdina da. Izan ere, esparru horretanbaimena isilbidezkoa izan ohi da. Hau da,Burtsako aurkagarriak diren aplikazioeneragiketetan, agindu-emaileak baloreaksalerosteko aginduak ematen dituenean,inplizituki, aplikazioetarako baimena ematen arida. Komisio-emaileak horrela jarduteko era hauezagutu ohi du. Eragiketa horietan isiltasunaknegozioarekin bat egotea esan nahi du (BML 40.1artikulua)119.

Agentzia erlazioan printzipalak agentearieman diezaiokeen baimenak aurreko tratamendujuridiko berbera jasoko du, negozioan berezkointeresaz sar dadin edo beste enpresariprintzipalentzat jarduteko aukera izan dezan (AL 7artikulua)120.

Legegileak bidezko autoentradari emandion konponbide praktikoaz gain hurrengolerroetan jardungo dugu. Eta horrekin lotutakobeste gai bat aztertzea ere interesgarria irudituzaigu. Hau da, dominus delakoak ordezkariakeskatutako baimenari ezetza ematea,merkataritzako trafikorako orokorrean etanegoziorako partikularki onuragarria denean.

Merkatuko eragile guztien jarduera zuzendubehar duen fede onaren irizpide objektiboaribegiratuz, zeinek sektoreko eragile horiek guztiekbete behar duten eredu soziala edoestandarrarekin bat datorren (LDL 5 artikulua),gure iritziz, printzipalak ezin du autoentradarakobaimena ezeztatu, beti ere eraginkortasun

e60

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

116. De CASTRO, Federico, Temas; 117; El negocio jurídico, Madril, 1971 [Facsímil, Madrid, 1985]; 485. 117. De CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español”, 377; ALBALADEJO, Manuel, “La representación”; 801; DÍEZ-PICAZO, Luís,

La representación; 210; LÓPEZ y LÓPEZ, Ángel María,. In: Comentario del Código Civil; 905. 118. Auzitegi Goreneko Epaiak: 1968-9-30 [RJ 1968\3164]; 1982-11-3 [RJ 1982\6523] eta Notaritza eta Erregistroetako Zuzendaritza Orokorra: 1943-1-23

[RJ 1943\560] eta 1980-2-1 [RJ 1980\506]. Baimen tazitoaren alde Auzitegi Goreneko Epaia 1977-5-23 [RJ 1977\2135].119. GARRIGUES, Joaquín, Tratado, 508-509; CORTÉS, Luís Javier. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, II; 432, 439-440.120. MERCADAL VIDAL, Francisco, El contrato de agencia mercantil, 444; RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de interés en el

Derecho Privado español; 404-405.

Page 21: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

ekonomikoaren irizpidetan oinarritutako eskaerabada. Kasu honetan printzipalaren ezezkoaeraginkor gabea bilakatuko litzateke.

5.3. Gatazka minimizatzea edotxikiagotzea

Bidezko autoentrada gauzatzeko bigarrenbalizkoa interes gatazka desagerraraztea edominimizatzea da. Gaur egun gatazkadesagerrarazte kontzeptua bat dator gatazkaminimizatzeko kontzeptuarekin. Hau da, arriskuaez da erabat desagertzen baina gutxienekoadostasuna lortzen da gatazka hori murriztekoedo esanguratsua izan ez dadin.

Arriskuaren minimizazio teoria azaldu bainolehen merkatu organizatuari aipamen bereziaegingo diogu. Esparru horretan erregelamenduizaera duen araudi franko dago eta egitura horrekinteres gatazka minimizatzeko jarraibideak emanditu. Beti ere minimizazio teoriak berak arriskuagutxitzeko erabil ditzakeen beste irizpideakbaztertu gabe.

Interes gatazka minimizatzeko teoriahainbat printzipiotan oinarritzen da. Lehenengoakagindu-emaileari eta ordezkariari gatazkarengarrantzia ebaluatzeko eta, ahal den neurrian,gatazka baztertzeko eskatzen die.

Dena dela, gatazka bazterrezina bada, bialderdikideek, kontratuaren estipulazioez gainhainbat arau hitzartu ditzakete. Kontua da arauhoriek adosteak eta geroagoko kontrolak kostehandia dutela. Horregatik, koste horijustifikagarria den edota hobe den arriskua dueneragiketa hori baztertzea, aldez aurretik aztertuegin behar da, nahiz eta horren ondorioz trafikoekonomikoa murriztu121.

Bestalde, minimizazio arauak hitzartzeakinteres gatazkaren indarra finkatzea etakontrolaren kostea zehaztea eskatuko du.

Hori dela eta, inbertsio agindu-emaileareneta bitartekariaren artean sor daitezkeen interesgatazkei eta arriskuari aurre egiteko ondokoirtenbideak adostu daitezke. Besteak beste:autoentrada edo aplikazioaren eraginkortasunaebaluatzeko irizpideak; interes gatazkaaldentzeko edo minimizatzeko baliabideak;agindu-emaile bi baino gehiago daudenkasuetan horien interesak lehenestekohainbanaketa arauak; eratu den zerrenda hori

kontrolatzeko baliabideak; aldian aldikoirtenbide berriak eta hobeak emateko aukerazehaztea; agindu-emaile eta bitartekariarenartean aseguru bat eratzea; eta azkenik,negozioaren emaitza positiboak agindu-emailearentzat eta negatiboak artekariarentzatzehaztea (KZ 1715 artikulua)122.

Interes gatazka konpontzeko arauakagentzia erlazioan kontratuan bertan ere jasodaitezke. Printzipalak eta agenteak hitzartuditzaketen klausulak ondokoak dira: agenteakordezkatzen dituen interesen hurrenkera zerrendaeratzea; komisio-saria murrizteko tarifa bereziakfinkatzea; agenteak hainbat zerbitzu doanematea, e.a.

Edonola ere, interes gatazkaren arriskuamurrizteko prebentzio araudi orokorrera etaberezira jotzea irtenbiderik onenetakoa da.Horren adierazgarri Merkataritzako Kodeko 258artikulua daukagu. Prezeptu horrek agindu-emailearen jarraibideak betetzea eskatzen du.Instrukzio horiek zehatzak baldin badira,komisiodunak jarduteko tarte txikia izango du;beraz, interes gatazkarako arriskua murriztuegingo da. Enkargua orokorregia bada(merkataritzako komisio indikatiboa), ordea,komisio-hartzaileak negozioa gauzatzeko formaaukera dezake eta interes gatazkarako arriskuaigo egiten da. Dena den, komisiodunaknegozioan sartzeak ez du gehiegikeriaz jokatukoduela esan nahi, alderantziz bi alderdikideeninteresak osatzeko formarik eraginkorrena izandaiteke.

Era berean, merkataritzako hainbatesparrutan kontratazioaren baldintza objektiboekgarrantzi berezia hartzen dute, esparru horretanegiten diren eskualdaketak merkatuak finkatutakoprezioetan egiten baitira. Kontratazio sistemahorrek berebiziko garrantzia dauka antolatutakomerkatuan zein Burtsan. Eta egitura horrekalderdikideen arteko interes gatazkarako arriskuaneutralizatu egiten du.

Merkataritzako araudiak aipatu dugunikuspegi hori defendatzen du. Hau da,merkataritzako komisioa gauzatzeko komisio-emailearen instrukzioak eta enkarguagauzatzearen artean gutxieneko oreka eskatzendu. Hori horrela izanik, komisio-hartzaileak ez dukomisio-emailearen lizentzia edo baimena beharizango, autoentradak merkatuak ezartzen dituenbaldintzak baino garestiago burutzen denkasuetan izan ezik (MK 258 artikulua). Egoerahorretan komisio-emailearen instrukzioen eta

e61

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

121. KOLLER, Ingo, “Interessenkonflikte bei der Ausführung von Geschäftsbesorgungsaufträgen” Homenaje a PIPER, München, 1996; 910-911; DAVIS,Michael, Conflict of interest in the professions; 61-70.

122. SÁNCHEZ ANDRÉS, Anibal, “Conflict of Interest: The Spanish Experience”. In: European Securities Markets. The Investment Service Directive andBeyond, (FERRARINI, G.); 165-166, 169, 171.

Page 22: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

ordezkariaren jardueraren arteko oreka apurtuegiten baita123.

Beraz, aurretiko araudi babesgarria osatzenduten autokontratuaren eta autoentradarenprezeptuak batera interpretatu behar dira gai honidagokionean.

5.4. Autoentrada ez-zilegiarenondorio juridikoak

Arestian esan dugun bezala, autoentradakinteres gatazka sortuz gauzatzen bada eta egintzajuridikoa baieztatzen ez bada, negozioak ez dueraginkortasunik izango, nahiz eta dagozkionzigor zibilak eta administratiboak jasoko diren.Horrela ordenamendu juridikoak interes gatazkariematen dion aurretiko babesa urratzearierantzuten dio.

Ideia horrekin aditu gehienak bat datoz.Alegia, interes gatazka sortzen duen autoentradaknegozioa ez du erabat deuseza egiten. Bainadoktrina ez da ados jartzen egintza juridiko horridagokion deuseztatze klasearekin.

Batzuentzat interes gatazka sortzen duenautoentrada ahalordetzaren mugaz kanpoko edoahalmenik gabeko ahalordetza jarduera da (falsusprocurator). Horiek autoentradaren ondoriojuridikoa egintza deuseztagarria edoeraginkortasunik gabeko egintza juridikoa delaesaten dute.

Beste aditu batzuentzat, berriz,autoentrada ordezkaritza ahalordetzarengehiegikeriazko jarduera da. Aditu horieknegozioa erabat deuseza dela esaten dute. Kasuhorretan ahalordetza edo ordezkaritza ahalmenadute autokontratatzeko, baina helburu desberdinbatez erabiltzen dute.

Negozioa berresteko komisio-emaileakduen ahalmena eta eraginkortasun juridikoakontuan hartuz, gure ustez, irtenbiderik egokienaeraginik gabeko negozioa edo negoziodeuseztagarria bezala tratatzea da. Hala etaguztiz ere, negozia bi bide erabiliz berretsidaiteke. Batetik, KZ 1259 artikulua erabiliz; etabestetik, KZ 1300 artikulua eta hurrengoakerabiliz. Azken arau hauek kontratuendeuseztagarritasunari buruzko marko juridikoaeratzen dute124.

Kontratuen deuseztagarritasuna defendatuizanak argudio sendoa dauka. Izan ere, formulaziohorrek zuzeneko zein zeharkako ordezkaritzabalizkoak jasotzen ditu eta negozioa baieztatubaino lehen komisio-hartzailearen fede txarrekoerrebokazioa ez du onartzen (KZ 1309 artikulua).KZ 1259 artikuluak, aldiz, negozioa baieztatubaino lehen alderdikideen lehenagokoerrebokazioa onartu egiten du. Horretaz gain,kasu honetan, zuzeneko ordezkaritza erabilizburutzen diren negozioak soilik hartzen dituaintzat125.

Autoentrada ez-zilegiak kontratua deusezaegiten duela (KZ 6.3 artikulua) esaten dutenek,ordea, autoentrada dela-eta komisio-emaileakaldeko emaitza lortzen badu negozioa baliozkoabihurtzen dela defendatzen dute. Autore horiek,teoria hori eratzeko, prezeptuaren arauenhelburuzko interpretazioaz baliatu dira (KZ 6.3 eta1715 artikuluak)126.

Egintza ez-zilegiaren zigorra kontratuareneraginkortasunik eza izateak ez du esan nahiordezkatuak, komisio-emaileak zein printzipalak,jasan duen kaltearengatik dagokion kalte-ordainaeskatzerik ez duenik (KZ 1101 artikulua etahurrengoak). Halaber, kontratuz kanpokoerantzukizuna edo aquiliana delakoa (KZ 1902artikulua) eskatzeko aukera ere egon badago.Kasu bietan ordezkatuak jasandako kalteademostratu egin beharko du127.

Merkatu organizatutako autoentrada ez-zilegiaren zigorrak, aipatutako prezeptuez gain,arlo administratiboari dagozkionetara erezabaltzen da. Zigorrak BML 99 artikulutik 107artikulura jasotzen dira.

Administratzaile eta kudeatzaileei dagokienerantzukizuna ere aipatu beharra dago.Kudeatzaileek beren lanari dagokion diligentziazedo arduraz jarduten ez badute, SozietateenZuzenbideak kaltetuei arduragabekoadministratzaileen aurka sozietate akzioaktartekatzeko bide ematen du (SAL 133 artikuluaeta hurrengoak)128.

Era berean Zigor Kodeko 295 artikuluaksozietate-delitua jasotzen du. Egitatezko edobidezko administratzaileek, bere estatusa erabiliz,gehiegikeriazko jokaerak burutzen dituzteneanZigor Kodeko artikulua aplikatukozaie.Gehiegikeriazko jokaeren artean ondokoakaipa daitezke: sozietatearen ondasunak erostea;bazkideen kaltetan negozioak burutzea;

e62

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

123. RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de intereses; 316.124. De CASTRO, Federico, “El autocontrato en el Derecho privado español”; 334 hur.; DÍEZ-PICAZO, Luís, La representación; 223. 125. RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de intereses; 34-35.126. ANGULO RODRÍGUEZ, Luís. In: JIMÉNEZ SÁNCHEZ, Guillermo J., Derecho Mercantil, II; 270.127. RODRÍGUEZ PINTO, María Sara, Autocontratación y conflictos de intereses; 322. 128. GARCÍA DE ENTERRÍA, Javier, – MENÉNDEZ, Aurelio – URÍA, Rodrigo. In: URÍA, Rodrigo – MENÉNDEZ, Aurelio, Curso, I; 976-982.

Page 23: Autoentradak sortutako interes gatazka - core.ac.uk filekomisio-hartzaileak hirugarren batekin egin behar duela agintzen du Legeak. Negozioa ezin du bere izenean edo berarentzat egikaritu

kudeatzen duten kapitalei, baloreei edoondasunei iruzurra egitea.

Agentzia erlazioari dagokionean,agentearen eta printzipalaren artean burututakoesklusiba akordioak, Antitrust Zuzenbideaurratzen badu, hitzartutako klausula hori ez-zilegibilakatzen da. Azken batean LehiaketaZuzenbideko askatasunaren aurkako estipulazioabailitzateke129.

5.5. Autoentrada ez-zilegiagainditzeko proposamenak

Hedapen lan hau amaitzeko planteatutakoarazoari irtenbide zehatza eskaini nahi dioguautoentrada ez-zilegia gainditzeko edoautoentrada, hainbat baldintzatan, onartzekoproposamenarekin. Hori dela eta, autoentradarenaurretiko babesa ezartzen duen araua (MK 267artikulua) ordenamendu juridikotik desagertzeaproposatzen dugu. Hori egin ezean, ondokoordenamendu juridikoen formulazio juridikoagureganatzea litzateke gure aholkua. Autoentradadebekatu ordez onartzea alegia, beti ereprintzipalak autoentrada onartzen ez dueneanizan ezik.

Merkataritzako komisiorako defendatzendugun formulazioa Balore Merkatuko eta agentziaerlazioetako arauditan oinarritzen dugu. BML 40.1artikuluak bitartekariak bere izenean jardutekoaukera ematen baitu, aldez aurretik agindu-emaileari esanda. Agindu-emaileak ezetz esatenez badu, autoentrada onartu egiten da.

Agentzia Legeak formulazio berberajasotzen du. Legegileak agenteak bere izeneanedo beste batzuen izenean jarduteko aukeraematen du, baldin eta printzipalak aldez aurretikobaimena ematen badio (AL 7 artikulua). Aldezaurretiko baimenaren eragina kontratua bukatzendenetik ondoko epealdi jakin batera artezabalduko da (AL 20 artikulua).

Autoentrada babesten duen arauadesagertuko balitz, autoentrada ez-zilegi batezkaltetuta atera daitekeen ordezkatua babestua

geratuko litzateke. Ordenamendu juridikoaknegozioetarako eskatzen duen “fede onak”profesioaren leialtasuna eta diligentzia eratzenditu (KZ 7 eta MK 57 artikuluak). Fede onatrafikoan jarduten duten lehiakideen etabitartekarien usadio eta ohitura onekin batdator. Interes gatazka ekiditeko neurriko arauada.

Bitartekariei eskatu ahal zaizkien diligentziaeta leialtasuna Lehiaketa Desleialeko Legearen 5artikuluan jasota daude. Prezeptu horrek “fede onobjektiboaren” irizpidea jasotzen du, zeinektrafiko juridiko ekonomikoan jarduten duen eragileororen leialtasun eta diligentzia parametroakzehazten dituen. Halaber, Legearen fede onobjektiboa eratzen duen arauak, merkatukoeragile guztiek bete behar duten diligentzia- etaleialtasunaz gain, sektoreak berak eragile horieieskatzen dien portaera sozial estandarra erekontuan hartzen du, eragile horien intentzioakontuan hartu gabe.

Aipatutako arau horiez gain,ordenamendu juridikoak bitartekarien diligentziaeratzeko ere beste hainbat arau ere izan baditu.Besteak beste, merkataritzako komisioankontuak azaltzeko eskatzen duen araua (MK 263artikulua).

Bukatzeko, honakoa azpimarratu nahigenuke. Batetik, gehiegikeriarik gabekoautoentrada trafiko juridiko ekonomikorakonegozio onuragarria izan daitekeela. Eta bestetik,bidezko autoentrada lortzeko, ordezkatuarenbaimenaz gain, interes gatazka horrenminimizazioa neurriko irtenbide berria etainteresgarria iruditzen zaigula.

Trafiko juridiko ekonomikoaren hainbatsektoretan interes gatazkak sortzeko erraztasunadutela kontuan hartuz, eta ahaztu gabe,batzuetan gatazka ezin dela ekidin, gure iritziz,irtenbiderik egokiena ez da autoentradadebekatzea, onartzea baizik. Izan ere, neurrikoegitura eratuz gero, autoentrada, edozein egintzajuridikoa bezala, berdintasunez, leialtasunez etagardentasunez burutuko da. Parametro hauekeragiketa azkarra, eraginkorra eta onuragarrialortzen dute alderdikideentzat ez ezik trafikoorokorrarentzat ere.

e63

LEIÑENA MENDIZABAL, Elena. Autoentradak sortutako interes gatazka. Eleria. 18, 2009, 41-63

129. BROSETA PONT, Manuel – MARTÍNEZ SANZ, Fernando, Manual de Derecho Mercantil, II; 133.