4
Zumaiako flora Gibelurdin Argazkia: Luis Llavori Izen zientifikoa: Russula Virescens Izen arrunta: Gibelurdin Jateko APARTA. Oso bilatua eta preziatua Euskal Herrian. Udan hazten da, San Pedroetatik irailaren amaiera aldera arte, baso hostogalkorretan, batik bat hariz- tietan eta gaztainadietan. Txapela 4-10 cm diametrokoa izaten da, berde-moreska matea, edo berde horizta, batzuetan oso zurbila. Haragitsua, gotorra, hasieran hemisferio itxurakoa, gero laua-konbexua, barrualdera sartua erdialdean. Kutikula ezkatatsua, zarrakatua eta orban gardenekin hondo zuriaren gainean. Ale zaharrek orban arre-horiztak izaten dituzte. Orri oso estutuak, hauskorrak, askeak, batzuk urkilatuak, zuriak edo zuri krema kolorekoak, batzuetan orban arre edo gorrixkekin. Oin sendoa, zuria, zilindro itxurakoa, gaztetan betea eta zaharra denean hanpatua edo zuloduna. Haragia zuria eta trinkoa da, zapore gozokoa eta usain atseginekoa. AMANITA PHALLOIDESekin (HILTZAILE BERDEArekin) nahasiz gero, heriotza eragin dezake. Biak bereizteko onena oinari begiratzea da: A. Phalloidesa haritsua da hautsitakoan, oinarrian eraztun handia eta bolba dauzka; gibelurdina, berriz, klariona bezala hausten da eta oinarrian ez dauka ez eraztunik, ezta bolbarik ere.

bkbb093

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Zumaiako flora Izen zientifikoa:Russula Virescens Izen arrunta: Gibelurdin Ar gazkia: Luis Llavori

Citation preview

Page 1: bkbb093

Zumaiako flora

Gibelurdin

Arg

azki

a: L

uis

Llav

ori

Izen zientifikoa: Russula VirescensIzen arrunta: Gibelurdin

Jateko APARTA. Oso bilatua eta preziatua Euskal Herrian. Udan hazten da, SanPedroetatik irailaren amaiera aldera arte, baso hostogalkorretan, batik bat hariz-tietan eta gaztainadietan.

Txapela 4-10 cm diametrokoa izaten da, berde-moreska matea, edo berde horizta,batzuetan oso zurbila. Haragitsua, gotorra, hasieran hemisferio itxurakoa, gerolaua-konbexua, barrualdera sartua erdialdean. Kutikula ezkatatsua, zarrakatuaeta orban gardenekin hondo zuriaren gainean. Ale zaharrek orban arre-horiztakizaten dituzte.

Orri oso estutuak, hauskorrak, askeak, batzuk urkilatuak, zuriak edo zuri kremakolorekoak, batzuetan orban arre edo gorrixkekin. Oin sendoa, zuria, zilindroitxurakoa, gaztetan betea eta zaharra denean hanpatua edo zuloduna. Haragiazuria eta trinkoa da, zapore gozokoa eta usain atseginekoa.

AMANITA PHALLOIDESekin (HILTZAILE BERDEArekin) nahasiz gero, heriotzaeragin dezake. Biak bereizteko onena oinari begiratzea da: A. Phalloidesa haritsuada hautsitakoan, oinarrian eraztun handia eta bolba dauzka; gibelurdina, berriz,klariona bezala hausten da eta oinarrian ez dauka ez eraztunik, ezta bolbarik ere.

Page 2: bkbb093

Getariara kostako bidetik

UEgunerokotasunaren presak alde batera utziz, "Getariara joatea" ibilaldi atsegin-garri bihur dezakegu. Horretarako, ezohiko bideak erabiliko ditugu, gure jarrera etapentsamoldearekin bat egin eta lehentasuna emango diegu ikuspegi paisajistikoari,antzinako galtzada zaharrari eta aberastasun naturalari.

14 2001eko azaroak 2/93.zenb .

Herritik atera eta Santixoko hondartza-rantz abiatuko gara, bertako paduranpausatuz gure begiak, garai hobeaezagutu zuen edertasunaren malen-koniaz. Laia museoaren ondotik doanporlanezko pista hartuko dugu, Larra-mendi baserrira heltzeko. Iturrian urahartu eta aurrera segituko dugu, lastereskuinera doan bidea hartzeko. Aldapagogortu egiten da mendian gora goazela.Horrela helduko gara Zumaiagainako

lautadatxora. Zabaldutako bidetikAskizura jarraituko dugu. Aranobaserrira heldu eta berehala Askizunizango gara. San Martineko elizak merezidu begiradatxo bat. Aipatu Askizukizugarrizko aldaketa jasan duela azkenurteotan. Baserritar giroko auzo batizatetik txalet moduko bizimoldera pasada, jatorrizko baserriak lurreratuz etaitxuraldatuz. Errepidea ere sekulakoinpaktua izan zen orain dela urte gutxi

horra heldu zenean. Errepide zaharraelizatik jaisten zen zuzenean San Pruden-tziorantz.

Errepide berria erabiliz Alikantebaserrira hurbilduko gara, ezkerretikKamineroetara jaisteko. LehenagoTalaiara igo gaitezke. Bertatik ikuspegiaoso zabala da, Matxitxakotik Lapurdirai-nokoa, itsasoa gure oinpean. Aurrerasegituz, mendi lepo batera helduko gara,Kamineroen etxe gainean. Orain

9. ZUMAIA- GETARIA

Testuak eta argazkiak:Xabier Aranguren

Mapa:Baleike

Zumaia - Getaria

Page 3: bkbb093

152001eko azaroak 2/93.zenb .

Azken urte hauetan propaganda kanpainak direla-eta,Xacobeo-Txakurreo bidea egiteko beharreanaurkitzen garela dirudi eta horretarako penintsulareniparraldean asmatu den bide sarearen zati bat gurekostaldetik pasatzen omen da. Eta guk galdetzendugu: zer da garrantzitsuagoa, prefabrikatutakoibilbideak antolatu edo bidearen zentzua berres-kuratu, ematen duen askatasuna eta aberastasunadastatzeko?

Iraupena: 1,5 ordu.Luzeera: 5,5 km.Igo beharrekoa: 250 m.Oharra: Mendiko bizikletaz joanez gero, galtzadan haize apur bat kendu gurpileibidearen irregulartasuna arintzeko.

Zumaia: 0 km.Askizu: 2,5 km.San Prudentzio: 4,2 km.Mendatako hondartza: 5,5 km.

Xacobeo

Ezaugarriak

Erreferentziak

eskuinera joko dugu, artadirantz. Artadiinteresgarri horretatik Bizkarragabaserrira aterako gara. Ikuspegia politada, Getaria eta San Anton mendia, baleaeta sagua.

Orain, mahastien artean, errepideak SanPrudentziora bideratuko gaitu, Etxetxobaserria zenaren etxe berrituarenondotik. San Prudentziora ailegatukogara, Gaineta menditxoaren gainean.Merezi du san Prudentzioren elizaxumea bisitatzea. Aurrera berriro ere,eta Getariarantz abiatuko gara errepi-detik. Bidetik aterata, eskuinera,itxuraldatu gabe gelditzen den baserrigutxi horietako bat aurkituko dugu,Santuru.

Aldapan behera, bihurgune batean,eskuinera, Loidi baserrira aterako gara.Hemendik Getariara galtzadak ia bereosotasunean irauten du. Beste aldapa batigo eta Gaintza baserria pasa eta gero,Getariara sartuko gara Garateko menda-tetik datorren errepidetik.

Antzinako kostaldeko bide-sarearen aztarnak ikusiko ditugu. Nabar-

menenak Alikante baserritik Kaminerosera eta Loidi baserritik

Getariarakoak dira. Larramendi baserritik Askizura zihoan zatia orain

urte batzuk galdu genuen, beste hainbat bezala, antzinako harlauzak

eskabadorak eta kultura gutxiko herri batek ezabatuak. Sarritan

aurkitu izan ditugu teilak, azulejoak, adreiluak eta beste hainbat

zakar bidean botata.

Page 4: bkbb093

ingurugiroa

Perretxikoen asteburua

urriak 27, larunbata

Goizean goizetik perretxiko preziatuaren bila abiatu dira. Batzuk Bizkaia alderantz (Altubeeta Urkiola) joan dira, beste batzuk Gipuzkoa menditsura (Urbia); talde batek nahiago izandu Nafarroako basoak ikusi (Elizondo), eta azken batzuk Landetara joan dira (Capbreton).Toki denetara deitu dute Natur Taldekoek. Ea euria egin duen, ea perretxikoak atera diren,etab. Hueska ingurutik ere ekarri dituzte zenbait perretxiko. Hemen ere atzerritarrak. Hauda hau komedia!

Arratsalde guztian zehar goizean jasotako espezieak sailkatzeari ekin zaio. Onddoak,kuletoak, robelloiak... Aranzadi Elkarteko Mikologia Saileko jendea, urtero bezala,laguntzen ari da. Arratsaldea aurrera doa, eta tortilla pintxoez lagunduta, Odieta pilotalekuaerakusgela handi baten itxura hartzen ari da. Perretxikoak mahai gainean, perretxikoakpilotalekuko harmailetan. Perretxikoen gune bihurtu zaigu Odieta zaharra.

urriak 26, ostiralaHitzaldi batek eman zion hasiera aurtengo Asteburu Mikologikoari. Gaia mikorrizazioa izanzen eta hizlaria Inaxio Manterola. Bere hitzei adi-adi hamabost bat lagun. Gaia interesgarriabaina lerro hauetan xehetasunak emateko konplexuegia. Hiru hitz: zuhaitzak, perretxikoaketa sinbiosia. Hurrengo batetan gehiago.

Jarraian pintxo dastaketa izan zen. Miraria: jendea hirukoiztu egin zen pintxoak usainduhala. Herriko tabernariek prestatutako pintxoak jan ziren. Partehartzaileak: Lagun Artea,Zumaia Hotela, Lubaki Jatetxea, Juaristi, Zaharretxea, Batzokia, Trapaia, Metro eta Kalari.20 minututan mahai gainean jarri zen janari tona desagertu zen.

urriak 28, igandea

Eguerdia. Pilotalekuko ateak ireki dira eta mezatik ateratako jendea mahai luzea begiratzenhasten da. “Begira, onddoa”, dio batek. “Nik lau kilo hartu nituen pasa den igandean”,erantzuten dio besteak. Zumaiako dunak gordetzeko eskaera egiten duten panelak ikusdaitezke. Pilotalekuko atzeko horman diapositiba antzeko irudiak ikus daitezke. Aireanmusika nekagarri eta amaigabea. Txikiteoan dabilen jendeak kuriositate handia agertzendu. Zein dira onak? Zein pozointsuak? Bazkalordua heldu da eta ateak ixteko unea da.

Arratsaldea. Ateak ireki eta berehala ikusi daiteke aurtengoan jende gutxiago dabilela. Ezda inor ikusten kalean. AEK Eguna Zestoan, eguraldi beroa, beste zerbait egiteko gogoa.Hala ere arratsaldea aurrera doan hala jendea berriro sartzen hasten da. 8ak dira, ixtekoordua. Amaitu da Asteburu Mikologikoa. Orain beste zerbaitetan pentsatu behar. Izangodute zer egina Natur Taldekoek. Horren dudarik ez dago.