3
BUENAS PRÁCTICAS CON TIC A TRÁVES DE PRENSA DIGITAL Artikulu hau idatzi ahal izateko, aurretik 5. eta 6.mailako ikasleekin egin diren zenbait saio eta gero idatzi dute. Hauen bitartez ondorioztatzeko zer nolako erabilera egokia eman behar den prentsa digitalean eta idatzian, eta baita ere hauen desberdintasunak aztertuz. ERABILERA EGOKIRAKO HELBURUAK: Kontzeptu berriak ezagutzea eta ulertzea. Kontzeptu berriak beste arlo bateko jakintzekin erlazionatu ahal izateko gai izan. Informazioa bilatu eta hautatzeko gai izan. Ikaslearen lan pertsonala hobetzea. Elkarlana bultzatzea berdinen artean. Ikaslea txertatu ariketaren garapenean. Gaitasunak bereganatu pauso egokiak jarrai dezan Sarean dabilenean eta ariketa burutzeko. Besteei entzuteko gai izatea eta eztabaiden aurrean parte hartu ahal izateko. GARATUTAKO KONPETENTZIAK Garatzen diren konpetentzia hauek 4 beharrezko ikaskuntzekin zer ikusia dute; izaten ikastea, jakiten ikastea, egiten ikastea eta elkarbizitzen ikastea. Hizkuntza komunikazioko konpetentzia: Lehenik, ikasleak trebeziarekin adierazi eta ulertu behar dituzte ideiak, sentimenduak eta beharrak. Beste pertsona bati komunikatu, modu argi batean, laguntza behar bat. Besteei informazioa eskeintzea, txukuntasun handiarekin. Konpetentzia matematikoa: ikasleak informazioa taulen bitartez interpretatu edo adierazi, eta bere erabilgarritasuna baloratu gaur egungo gizartean. Konpetentzia digitala eta informazioaren trataera: ikasleak IKTekin loturik dauden zenbait ezaguera garatuak izan behar ditu. Konpetentzia soziala eta herritarra: ikaslea erlazionatu eta elkarbizi beharko du modu partehartzailean gizarte aldakor eta anitzean. Saio hauek 5. eta 6.mailako ikasleekin bete dira, ikastetxe

Buenas practicas

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Buenas practicas

BUENAS PRÁCTICAS CON TIC A TRÁVES DE PRENSA DIGITAL

Artikulu hau idatzi ahal izateko, aurretik 5. eta 6.mailako ikasleekin egin diren zenbait saio eta gero idatzi dute. Hauen bitartez ondorioztatzeko zer nolako erabilera egokia eman behar den prentsa digitalean eta idatzian, eta baita ere hauen desberdintasunak aztertuz.

ERABILERA EGOKIRAKO HELBURUAK:

Kontzeptu berriak ezagutzea eta ulertzea. Kontzeptu berriak beste arlo bateko jakintzekin erlazionatu ahal izateko gai izan. Informazioa bilatu eta hautatzeko gai izan. Ikaslearen lan pertsonala hobetzea. Elkarlana bultzatzea berdinen artean. Ikaslea txertatu ariketaren garapenean. Gaitasunak bereganatu pauso egokiak jarrai dezan Sarean dabilenean eta ariketa

burutzeko. Besteei entzuteko gai izatea eta eztabaiden aurrean parte hartu ahal izateko.

GARATUTAKO KONPETENTZIAK

Garatzen diren konpetentzia hauek 4 beharrezko ikaskuntzekin zer ikusia dute; izaten ikastea, jakiten ikastea, egiten ikastea eta elkarbizitzen ikastea.

Hizkuntza komunikazioko konpetentzia: Lehenik, ikasleak trebeziarekin adierazi eta ulertu behar dituzte ideiak, sentimenduak eta beharrak. Beste pertsona bati komunikatu, modu argi batean, laguntza behar bat. Besteei informazioa eskeintzea, txukuntasun handiarekin.

Konpetentzia matematikoa: ikasleak informazioa taulen bitartez interpretatu edo adierazi, eta bere erabilgarritasuna baloratu gaur egungo gizartean.

Konpetentzia digitala eta informazioaren trataera: ikasleak IKTekin loturik dauden zenbait ezaguera garatuak izan behar ditu.

Konpetentzia soziala eta herritarra: ikaslea erlazionatu eta elkarbizi beharko du modu partehartzailean gizarte aldakor eta anitzean.

Saio hauek 5. eta 6.mailako ikasleekin bete dira, ikastetxe honetan, irakasleen aldetik interesa piztu zen IKTen inguruan. Honek motibatu egin die horrelako ariketak burutzeko eta hauen ondorioak aztertu ahal izateko.Saio hauetan izan diren irakasleak ez dute jaso aparteko formakuntzarik IKTeen inguruan, esan daiteke, modu autodidakta batean garatu dituztela honen inguruko jakintzak. Bestalde, beste irakasleekin jakintza elkarbanatu eta zenbait esperientzia bizi izan ondoreen, izandako jakintza dute.Hau guztia dela eta proiektu honetan parte hartzeko motibatzioa piztu zaie, proiektu honen izena “Proyecto Medusa” da, eta artikulu honetan ordenagailu gelari “Medusa” gela deitzen zaio.

Page 2: Buenas practicas

GELAKO NONDIK NORAKOAK

Ikasleak medusa gelara sartzen doaz, eta sartzen doazen heinean binaka kokatzen doaz. Sartzen doazen heinean irakaslea talde desberdinetan banatzen doa ikasleei, egun hortako ariketaren arabera.Ezkerrean kokatuak daudenak www.elpais.com webgunean sartu behar dira eta eskuinean kokatuak daudenak, berriz, www.eldia.es webgunean. Bi taldeek egunkariaren formatua aztertu beharko dute, eta ondoren, egunkaria paperean hartu eta bien arteko desberdintasunak eta antzekotasunak aztertu beharko dituzte.Ondoren, irakasleak eskatzen die egunkariko atal zehatz batean sartzea eta bertako informazioa nagusiena hartzea, beranduago honen irakurketa bat egin ahal izateko eta ondoren, denon artea hitz egiteko berri horri buruz. Azkenik, eztabaida bat sortzen da informazioa berria azaltzen dijoan eran.

Irakasleak nazioarteko atalean sartzea eskatzen die desbedinatasunak ikusten jarraitu ahal izateko. Atal honetan, hitz berriak azaltzen dira, batzuk irakasleak azaldu behar dituenak eta beste batzuk, berriz, ikasleek bilatu behar dituztenak. Beste herrialde batzuetako egunkarietan sartzerakoan, ikusten dute ordutegia ez dela hemengo bera, honek, irakasleari aukera ematen dio ordutegi desberdinak daudela azaltzeko eta zer nolakoak diren.Sukaldaritzako atalean entsaladaren errezeta desberdinak bilatzen dituzte, kontzeptu berriak lantzen hasten dira osagai desberdinen bitartez; karbohidratoak, proteinak, grasak. Politikaren atalean, Espainiko hauteskundeen emaitzak bilatzen dituzte eta bertako grafiko desberdinak aztertzen dituzte.

Egunkariaren, formatu digitalean sartzerakoan ikasleak konturatzen dira bertan beraien iritziak idatzi dezaketela. Eta, bestalde, egunkaria doanik irakurri dezakegula.

Orokorrean, saio honetan zehar zenbait gai ezezagun azaldu ziren ikasleentzat, baina hau onuragarria izan zen irakasleak zenbait azalpen eman ahal izateko hauen inguruan eta baita ere kontzeptu berriak erakutsi ahal izateko.

AURKITUTAKO ZAILTASUNAK

Saio honetan, zailtasun handienak arlo teknikoan aurkitu dira, erabilitako ordenagailuak oso motelak zirelako eta ez oso habilak, baita ere webgunerako sarbidea oso motela zen.

ONDORIOAK

Saio hauei ondorio positiboak atxikitzen zaizkiola kontuan hartu behar dugu, hauek izan dira bertan ikusi daitezken ondorioak; hiztegi berria ezagutzea, egunkari digitala eta paperezkoa identifikatzeko ezaugarriak aztertzea, antzekotasunak eta desberdintasunak bilatzeko gaitasuna modu berean editatuta dauden egunkarietan, Internetaren erabileraren ezagutza berriak, Sarean nabigatzeko eta webguneak bilatzeko gaitasuna.