13
MALWAREA -Julen Cañamero -Imanol Uria -Aitziber Aizpuru

Copia de segurtasuna

Embed Size (px)

Citation preview

MALWAREA

-Julen Cañamero

-Imanol Uria-Aitziber Aizpuru

ESKEMA

zzzZ

Zer da malwarea?

Malware motak ( Birusa, harra, spywarea, adwarea eta troiako zaldia)

Malwarea kentzeko teknikak

Malwarea kentzeko programa batzuk

Zer da Malwarea?

Malware terminoaren barruan sartzen dira ordenagailuak edo sareak kaltetzeko diseinatzen diren software gaizto mota guztiak. Zuk jakin gabe instala daiteke malwarea ordenagailuan, sarritan, zuretzat interesgarri izatearen planta egiten duen zerbaiten bidez eta esteka edo deskarga engainagarrien bidez.

Zenbait malware adibIDE.

Birusa:Bere burua kopiatu eta ordenagailuak kutsa

ditzakeen programa informatikoa. Harra:

Bere burua erreplikatzen duen programa informatikoa da eta ordenagailu-sare bat

erabiltzen du bere buruaren kopiak sareko beste ordenagailuetara bidaltzeko.

Spywarea:Erabiltzaileen informazio zati txikiak baimenik gabe biltzen dituen malwarea da.

Adwarea:Ordenagailu batean iragarkiak erreproduzitu, bistaratu edo deskargatzen dituen edozein software-pakete da.

Troiako zaldia: Aplikazio normal baten itxura duen programa suntsitzailea da. Instalatu aurretik, erabiltzailearentzat normala dirudien funtzio bat egitearen itxurak egiten ditu, baina informazioa lapurtzen edo sistema kaltetzen du.

1-Bertsio-berritu sistema eragilea eta softwarea azken bertsioetara eta, ahal izanez gero, aktibatu eguneratze automatikoak. Bilatu aldizka automatikoki eguneratzeko funtziorik ez duten software-eguneratzeak.2-Erne beti klik egiterakoan eta ezer deskargatzerakoan. Ezagutzen ez dituzun esteketan klik eginda, ordenagailua software eta webgune gaiztoen arriskupean jar dezakezu. Software gaiztoek ordenagailua eskaneatzeko edo sakatzen dituzun teklak (pasahitza barne) erregistratzeko programak izaten dituzte maiz. Seguru jokatzeko, leku fidagarrietatik baino ez deskargatu. Zalantzarik izatekotan, erabili webgune ezagunetako laster-marka fidagarriak.

Hona hemen malwaretik babesteko teknika batzuk:

3-Kontuz ibili ezagutzen ez dituzun webguneetan. Ez zaudenean ziur, irten webgunetik eta ikertu instalatu behar duzun softwarea. Batzuetan, malwareak orria uztea eragotziko dizu, adibidez, deskarga-leiho bat behin eta berriz irekita. Hori gertatzen bada, erabili ordenagailuaren ataza-kudeatzailea arakatzailea ixteko.

4-Ez fidatu susmagarri dirudien mezu elektroniko batean iritsi zaizun ezertaz. Ezagutzen duzun jendearen mezuek ere malware-estekak edo -eranskinak izan ditzakete kontua bortxatu badiete. Kontuz ibili mezu elektroniko batean bidalitako estekak jarraitzerakoan. Webgune horietara joateko, hobea da helbideak zuzenean arakatzailean sartzea.

5- Ez ireki mota ezezagunetako fitxategirik, ezta ohiz kanpoko arakatzailearen leihorik edo oharrik ere.6- Programa batzuek malwarea sartzen dute instalazio-prozesuaren barruan. Softwarea instalatzen duzunean aztertu arretaz mezu-koadroak eta irakurri letra txikia. Instalazio-prozesua hasi aurretik software ezezaguna ikertzea ere gomendagarria da. Softwarea kaltegarria izatearen beldur bazara, gelditu instalazioa berehala.

7-Lagunek, senideek edo lankideek fitxategi kutsaturen bat daukan disko edo USB unitatea eman diezazukete jakin gabe. Fitxategiak ireki aurretik, birus aurkako softwarearekin azter ditzakezu.8-Ez fidatu softwarea instalatzea eskatzen duten laster-leihoez. Normalean, ordenagailua kutsatuta duzula sinetsaraziko dizute eta seguru izateko softwarea deskargatzeko eskatuko dizute. Itxi leihoa eta ez egin klik inolaz ere laster-leihoaren barruan.

9-Kontuz fitxategi-partekatzearekin. Webgune horietako askok gidalerro gutxi dute malwarearen inguruan eta, beraz, kontuz ibili beharko duzu bertatik ezer deskargatzerakoan. Malwareari film, disko edo programa ezagun baten itxura eman dakioke.

10-Instalatu arakatzailearen eguneratzeak ahal bezain laster edo erabili Chrome edo automatikoki eguneratzen den beste arakatzaileren bat. Arakatzaile askok jakinarazi egingo dizute malwarea ostatatzeagatik susmagarri den webgune batean sartzen saiatzen ari zarela. Google-k Arakatze segururako API bat du eta Firefox, Safari zein Chrome arakatzaileek erabiltzen dute. Egunero milioika web-orri aztertzen ditugu malwarearen bila eta urtero malwarea ostatatzen duten ehunka milaka orri aurkitzen ditugu. Orri gaizto horiek Arakatze segururako APIaren zerrenda beltzean gehitzen ditugu, erabiltzaileak orriotan sar ez daiteze

11-Gogoan izan malwarea arakatzailerako gehigarri gisa ere etor daitekeela. Beraz, instalatu soilik fidagarritzat dituzunak.

12-Kendu malwarea ahal bezain laster. Ordenagailuagarbitzeko moduetako bat sistema eragilea berrinstalatzea da. Badira lagungarrisuerta daitezkeen zenbait programa ere.

Aztertu ordenagailua birusen aurkako gutxienez produktu batekin eta, ahal izanez gero, bat baino gehiagorekin. Ez dugu loturarik azpian ageri diren enpresekin eta, beraz, ezin dugu euren programen eraginkortasunari buruzko iritzirik eman. Hala ere, programa hauetakoren bat erabilita hobekuntza nabarmena izango da, eta are handiagoa haien azken bertsioak erabiliz gero. Bestela,av-comparatives.org webgunea erabil dezakezu birus aurkako beste software batzuk aurkitu eta proben emaitzak ikusteko.avast!AVGAVIRABitDefenderESET Smart SecurityF-SecureG DATAKaspersky Lab Internet SecurityMcAfeeMacScan (Mac erabiltzaileentzat)Microsoft Security EssentialsNorton Internet SecurityTrendMicro

Malwarea kendu