10
...hain ongi pasatzen dute denbora berehala igarotzen dela...” Txosten pedagogikoa Mario Dinosauroa

Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

  • Upload
    others

  • View
    9

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

“...hain ongi pasatzen

dute denbora berehala

igarotzen dela...”

Txo

ste

n p

ed

ag

og

iko

a

Mari

o D

ino

sau

roa

User
logos mitusu bilbao
User
bilbao
Page 2: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

Adina: +2 Areto-ikuskizuna Ikastetxeak: Haur Hezkuntza

Aurkezpena

Mario dinosauroa bi urtetik aurrerako haurrentzako txotxongilo-ikuskizun

bat da. Istorio samur, hunkigarri, argi eta poetiko bat da. Neskatila baten

eta haren dinosauro bereizezinaren arteko laguntasun-harremanean,

konplizitate- eta konfiantza-unibertso batean oinarritzen den kontakizuna

da. Ikuskizun honetan, errealitateko mundua eta haurren alegiazko mundua

plano berean jartzen dira, garrantzirik handiena bestearen laguntza eta

laguntasuna oso hurbil sentitu beharrari ematen dion istorio bat kontatzeko.

Sinopsia

Martina neskatila txiki, ausart eta ilegorria da. Mario dinosauro urdin eta

handia da, eta adar zuriak ditu. Lagun bereizezinak dira. Jolas, amets eta

abenturak partekatzen dituzte. Zer egingo luke Martinak Mario gabe? Eta

Mariok, Martina gabe? Espero dezagun bi horiek beti elkarrekin egotea.

Baina, eta egunen batean bananduko balira? Ongi pasatu Martinaren eta

haren lagun handiaren abenturekin: Mario dinosauroa.

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza eta dramaturgia: Víctor Borràs

Antzezleak: Francesc Mas eta Maria

Hervàs Musika: Oriol Canals eta Dani

Ferrer Eszenografia eta txotxongiloak:

Plancton-Joan Pena Argiztapena: Paula

Crespo

Produkzioa: Maria Hervàs eta Gerard Palomas

Page 3: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

Konpainiaren aurkezpena

Teatre Nu-n publiko guztientzako ikuskizunak egiten ditugu, familia-

ikuskizunak, haur-ikuskizunak, txikienentzako ikuskizunak edo nolanahi

deitu nahi dituzuela. Guri antzerkia deitzea gustatzen zaigu. Horrela

bakarrik. Antzerkia. Ikusle txikienei ere zuzendutako antzerkia, bizi beharko

duten mundua ezagutzen ari direnei, sarritan guri oso urrun geratzen

zaizkigun begiekin ikusten dutena. Haurrentzako antzerkia egitea ametsak

aurkitzera jolastea da, haien interesak interpretatzera, haien emozioak

berriz aurkitzera.

Ibilbide hau egiteko, Teatre Nu-n proiektu berri bakoitzean profesional

ezberdinez inguratuta egotea bilatzen dugu, gure baliabideak aberasteko

eta sortzeko zein publikoarengana heltzeko modu ezberdinak eskuratzeko.

2000. urtetik aurrera hamar ikuskizun sortu ditugu. Denbora horretan zehar,

pozez betetako ibilbide bat bizi izan dugu eta publiko gaztearengana

hurbiltzeko hainbat modu aurkitu ditugu, antzerki-hizkuntza ezberdinen

bidez.

Guretzat, ikuskizun bakoitza aurkikuntza bat da, ikaskuntza berri bat, artista

eta profesional moduan haztea ahalbidetzen diguna; gure publikoarekin

partekatzen dugun bide bat da, momentu oro aberasten gaituena.

Page 4: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

Lan gida

Page 5: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

Antzerki-lana ikusi aurretik

Lan-gida honetan ikuspuntu ezberdinen bidez antzerkiko sormen lanera hurbiltzen diren

hainbat jarduera proposatzen ditugu.

Egin beharreko lana funtzioa ikusi ondoren azalduko da. Hala ere, antzokira joan

aurretik gomendio hauek ematen ditugu:

Antzezpen momentuari balioa eman behar zaio. Alde batetik, antzerki-lana beraz hitz egin

ahal dugu. Antzokira joatea istorio bat entzutera joatea da, teknika ezberdinekin publiko

baten aurrean eszenifikatutako ipuin bat entzutera. Ikasle eta irakasleak izango gara

publiko hori. Aktore, argi- eta soinu-teknikariek eskainiko digute ikuskizuna.

Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak

dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den bitartean entzumena landu

behar dugu, eta horrek, noski, isilik eta arreta jarriz egon behar garela esan nahi du.

Baina garrantzitsua da ere istorio bat ezagutzeko gogoak eta ilusioa sustatzea,

zuzeneko ikuskizun batera joatea, guretzat bereziki antzeztuko dena.

Haurraren ilusioa eta erantzukizuna sustatu behar dira, behar bezala eserita egon ahal

izango dena, begiak eta belarriak ongi irekita eta aretoaren isiltasuna errespetatuz; baina,

horretarako, pertsona helduek eredu izateko gaitasuna mantentzea ezinbestekoa da.

Zentzu honetan, garrantzitsua da funtzioa irauten duen bitartean mugikorrak isilik

edukitzea eta hauek ez erabiltzea. Amatatu ezin baditugu erraz aurkitzeko moduan

egon behar garelako, ez ditugu erabiliko behar-beharrezkoa izan ezean. Hobe da

funtzioaren bitartean argazkirik ez ateratzea.

Haurrak arreta mantentzea nahi badugu, pertsona helduak ere egin beharko du.

Antzokira joan baino lehenagoko zenbait galdera.

• Antzokiren batera joan al gara noizbait?

• Ikusi dugun antzerki-lana gogoratzen dugu?

• Nolakoa da antzoki bat? Zein atal ditu?

• Zer ikusten dugu antzoki batean?

• Nola egon behar gara funtzioak irauten duen bitartean?

Page 6: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

Mario dinosauroa adiskidetasunari buruz hitz egiten digun ikuskizuna da, bata besteari

laguntzearen eta elkarrekin lan egitearen beharraz, eta baita irudikatzeak, jolasteak eta

ongi pasatzeak duen garrantziaz ere.

Mario dinosauro urdin handi bat da, adar zuriak dituena; Martina neskatila txiki, ausart

eta ilegorria da. Elkarrekin orduak jolasten ematen dituzten lagun bereizezinak dira.

Baina egun batean arazo batek haien egunerokotasun atsegingarriari eragingo dio eta

hura konpontzeko modua aurkitu beharko dute.

Azaltzen den gatazkari aurre egiteko, Mario eta Martinak haien ingurugiroan bilatuko

dute laguntza, ezagunak eta hurbilak diren pertsonaia batzuk bizi diren hiri-ingurune

batean, haien auzokoekin identifikatzeko gaitasuna eta laguntzeko gogoa dutenak.

Ez da beharrezkoa antzerkia ikusi aurretik ikuskizunari buruz hitz egitea. Ikasleei

izenburua esan ahal diegu eta horrek jada jakin-mina sortuko die. Mario dinosauroa

ezagutuko dugula azaldu ahal diegu eta baita Martina ere, haien gelan egon litekeen

neskatila bat dena. Txotxongiloen eta aktoreen ikuskizun bat ikusiko dugula ere esan

dezakegu.

Ikuskizuna ikusi ondoren, istorioaren eta honen eszenifikazioaren arlo ezberdinen

gainean egin dezakegu lan.

Eszenifikazioari buruz

Eszenifikazioa agertoki gainean istorio bat kontatzeko erabiltzen diren teknika

ezberdinei deritzo.

Aktoreen lanari buruz hitz egin dezakegu, txotxongiloei buruz, eszenografiari buruz, lan

teknikoari buruz (soinua eta argia) eta egile eta zuzendariaren lanari buruz.

Bestalde, behin gelara itzultzean, nahi baduzue, ikuskizunean egin edo ikusi denari

buruz lan egin dezakezue.

Page 7: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

Aktoreen lana

Peter Brook-ek antzerkia egiteko aktore bat eta ikusle bat baino ez direla behar esaten

zuen. Aktorea haren ahots eta gorputzaren bidez istorioa kontatzeko arduraduna da.

Mario dinosauroa antzerkian, aktoreek istorioa kontatzen dute, pertsonaia ezberdinak

antzezten dituzte, txotxongiloak maneiatzen dituzte eta eszenografia mugitzen dute,

espazio ezberdinak eraldatuz.

Aktoreak haren gorputza eta ahotsa landu eta entrenatzen du. Publikoarenganako eta

istorioa ere kontatzen ari den beste lankidearenganako eskuzabaltasunezko lan bat da.

Badira espresio-gaitasunak garatzea ahalbidetzen dituzten hainbat ariketa.

Istorioan zentratzen bagara, pertsonaiak sortzearen lanean eta agertokiaren gainean

ikusi dugun guztian, hainbat galdera egin diezaiokegu gure buruari:

• Zein pertsonaia agertzen dira Mario dinosauroa lanean?

• Nola identifikatzen ditugu pertsonaiak?

• Zein eginkizun zuten istorioaren barruan?

• Pertsonaiak ezagutzen duzun norbaiten antza zutela pentsatu al duzu?

• Zein pertsonaia gustatuko litzaizuke agertokiaren gainean antzeztea?

Page 8: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

Eszenografia

Eszenografia ikuskizunean parte hartzen duten elementu ezberdinei deritzo, ekintzak

gertatzen diren espazioa irudikatzen dutenak. Batzuetan objektu errealistak dira eta

erabilera berdina dute agertokian zein bizitza errealean. Baina askotan objektuen

erabilera sinbolikoa da eta identifikazioa aktoreek egiten duten erabilerari eta istorioaren

testuinguruari esker ematen da.

Mario dinosauroa lanean tamaina ezberdineko hamar kuxinek etxe bat, hiri bat, jantoki

bat, logela bat, zubi bat, plaza bat, eskailera bat, tren bat, etab. irudikatzen dute.

Espazio guzti horiek, argiztapenaren eta pertsonaia zein txotxongiloen antzezpenaren

bidez indartuta, antzerki-lanaren momentu gehienak eratzen dituzte.

Eszenografiaz gain, argi-jokoari, soinuari edo musikari buruz hitz egin dezakezue.

Horien eginkizuna funtsezkoa da istoriorako eta elementu eszeniko bakoitzaren joko

sinbolikoa testuinguruan kokatzera eta aurkitzera laguntzen dute.

Antzerki-lanaren momentu ezberdinak gogoratuz, hainbat galdera sor ditzakegu: • Zein espazio ikusten ditugu antzerki-lanean?

• Burko eta tapakiekin txabolak egitera jolastu al zarete noizbait?

• Zein objekturekin jolas genezake eszenografiak egitera?

• Argiak, zein eginkizun zuen? Zein kolore eskaintzen zizkigun? Eguneko zein

momentu eta tokietara eramaten zigun?

• Eta soinua? Soinuren bat gogoratzen duzue? Nolakoak ziren musikak? Nola indartzen

zituzten istorioaren momentuak eta emozioak?

Nahi baduzue, gelan zapata-kaxak, plastikozko edalontziak eta kartoizko orriak har

ditzakezue eta espazioak sortzera jolastu, bai antzerkian inspiratuz edo beste istorio

batzuetan.

Txotxongiloak

Mario dinosauroa lanean txotxongiloek funtsezko eginkizun bat dute. Bi protagonistak

dira eta istorioaren zama guztia daramate. Txotxongiloek imajina dezakegun edozein

diseinu izan dezakete; hala ere, teknika ezberdinak bereiz daitezke: mahai-

txotxongiloak, eskularru-txotxongiloak, hagaxka-txotxongiloak, harizko txotxongiloak...

Gelan txotxongilorik baduzue begira dezakezue, zein teknika erabiltzen duten ikusi eta

nola maneiatzen diren. Gainera, beste panpin edo objekturen bat har dezakezue eta

txotxongiloak balira bezala jolastu. Izan ere, edozein objektuk balio du txotxongilo gisa

erabiltzeko.

• Zein pertsonaia antzezten ziren txotxongiloen bidez?

• Nork mugitzen zituen txotxongiloak? Ahotsak nork egiten zituen?

• Txotxongiloen ikuskizunen bat ikusi al zenuten aurretik? Gogoratzen duzue horren istorioa?

• Ba al duzue txotxongiloren bat etxean edo klasean? Zein motakoa da? Zein

pertsonaia irudikatzen du edo irudikatu lezake?

Page 9: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

Istorioa

Ikusi duzuen antzerki-lana Teatre Nu-ren sorkuntza da; konpainiaren kideetako bat

idatzi eta zuzendu egin du. Aktore, eszenografo eta teknikariez gain, egile eta

zuzendariaren zeregina nahitaezkoa da antzerki-lan bat sortzerako orduan.

Batzuetan istorioa herrikoia izan daiteke, edo jada idatzita egon daiteke. Ipuin asko

egokitzen dira ikuskizunak egiteko eta arte eszenikoaren historian zehar milaka

antzerki-lan idatzi dira.

Ikusi dituzuen antzerki-lanak gogoratu ahal dituzue edo antzerki-lan batean aktoreekin

edo agian txotxongiloekin ere antzeztu daitezkeen ipuinak aipatu.

Gelan Mario eta Martinaren istorioa gogora ekar dezakezue, bai eta hura eratzen zuten

momentu ezberdinak zeintzuk ziren ere.

• Zein zen hasiera eta nola azaltzen ziren pertsonaiak?

• Zein zen gatazka eta zein istorioaren bukaera?

Ekintzen segidaz gain, pertsonaiek bizi zituzten emozioei buruz gogoeta egitea ere

garrantzitsua da. Antzerki-lan bat protagonisten emozioetan barrena egiten dugun

bidaia bat da, haiekin identifikatzen gara eta haien gatazkak konpon ditzaten nahi dugu.

• Mario dinosauroa lanaren kasuan, gogoratzen al duzue pertsonaiek eta

publikoak zein emozio sentitu zituzten?

Gelan istorioa gogoratu ahal duzue eta haren momentuak antzeztu, edo baita beste

istorio batzuekin jolastu ekintza eta pertsonaiak sortuz. Ziur lagundu ahal dizkizueten

mozorroak eta bestelako objektuak badituzuela.

Jolasa da antzerkiaren osagai nagusia. Norbait jolasean badabil eta norbaitek

begiratzen badu, badago antzerkia.

Jolas dezagun, bada!

Page 10: Dinosauroa - eu.mitusu.net€¦ · Antzerki baten oinarrizko atalak agertokia, ekintza burutzen den gunea, eta besaulkiak dira, publikoa esertzen den tokia. Funtzioa antzezten den

www.teatrenu.com

@teatrenu

(+34)938050863

[email protected]