Emakumea eta Kirola 2013.pdf

Embed Size (px)

Citation preview

  • 8/11/2019 Emakumea eta Kirola 2013.pdf

    1/8

    III. MINTEGIA

    EMAKUMEA

    ETA KIROLA

    2013

    Laguntzaileak: Antolatzailea:

  • 8/11/2019 Emakumea eta Kirola 2013.pdf

    2/8

    2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA2

    2013ko urriaren 31n Emakumeari eta Kirolari buruzko III.

    mintegia izan zen Bilboko Carlton Hotelean, Aspasia emakume

    elkarteak antolatuta. Elkarteko lehendakari Conchi Manzanalen

    agurraren ondoren, hasierako ekitaldi ofiziala egin zen Emakunde

    Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendari Izaskun

    Landaidaren eskutik.

    Irekiera-ekitaldiaren ondoren, hitzaldi nagusiari eman zion

    hasiera Benilde Vzquezek, jarduera fisikoaren eta kirolen arloko

    pedagogia irakasleak. Hasierako hitzaldiko gai nagusia emakumez-

    koen kirolen eta komunikabideen arteko lotura izan zen, eta min-

    tzaldiaren titulua Heziketa fisikoak oinarrizko hezkuntzan duen

    pisua eta hedabideen eragina ume eta gazteen eremuan izan zen.

    Ondoren, adituen panela antolatu zen, eta, bertan, kirolarekin

    eta komunikabideekin lotura duten hiru emakume izan ziren: Luca

    Martnez Odriozola, kazetaria eta unibertsitateko irakaslea; Naia

    Fernndez, prentsa eta komunikazio arloko arduraduna Bizkaiko

    Saskibaloi Federazioan; eta Benilde Vzquez (berriro entzuteko

    aukera izan genuen). Panel honen gai nagusia komunikabideek

    emakumezkoen kirolari ematen dioten tratamendua izan zen; par-

    taide bakoitzak bere iritziak edota eskarmentua aurkeztu zituen.

    Lan-jardunaldia bukatu aurretik, mintegian parte hartu zuten

    guztiek ekarpenak egiteko aukera izan zuten, egitarauaren

    amaierako ekintzari esker: Work-coffee delakoari esker, alegia.

    Kasu honetan, taldeka banatu ziren parte-hartzaile guztiak, eta

    mahai bakoitzean lider bat izendatu zuten, ondorioak batzeko.

    Aurretik aipatutako adituak ez ezik, kirol munduarekin lotura

    duten hainbat pertsona ere izan ziren ekimen honetan, besteak

    beste: Agustn Ruiz Larrinaga, Bizkaiko Txirrindularitza Federazio-

    ko presidentea; Rakel Varela, Euskadiko Eskubaloiko Emakumez-

    koen Selekzioko entrenatzailea; Itxaso Letamendi, Bizkaiko Gim-

    nasia Federazioko lehendakaria; Naiara Gmez eta Jone Otao

    piraguistak; Zurie Rodrguez triatleta; eta Athletic Clubeko

    futbolari Iraia Iturregi.

    EMAKUMEA ETA KIROLA

    Urriaren 31n Emakumeari eta Kirolari bu-

    ruzko III. mintegia izan zen Aspasia Elkar-

    tearen eskutik, Emakunde Emakumearen

    Euskal Erakundearen laguntzarekin. Ekital-

    dia Bilboko Carlton Hotelean antolatu zen,

    eta, bertan, emakumezkoen kirolarekin

    lotura duten 34 pertsonak parte hartu zu-

    ten, hainbat kirol diziplina ordezkatuz:

    eskubaloia, saskibaloia, arrauna, Kick Bo-

    xing, gimnasia, triatloia, eta abar. Mintegian,

    kazetariek eta maila goreneko irakasleek

    ere parte hartu zuten.

    Jardunaldiko gai nagusietako bat ema-

    kume kirolariek hedabideetan duten presen-

    tzia izan zen, baina gizonezkoekiko dauden

    ezberdintasunak ere mahai gainean jarri zi-

    ren hitzaldi eta mahai-inguruetan. Gainera,

    mintegian hainbat kirol Federaziok egiten

    dituzten berdintasun plan edo proiektuak

    eman dira ezagutzera; izan ere, Izaskun Lan-

    daidak ikertu ere egin ditu hedabideetan na-

    barmentzen diren emakumezkoen kirolariburuzko albiste kopuruak (oso baxua, gizo-

    nezkoen aldean).

    Mintegiaren irekieran, Aspasia Elkarteko

    presidenteak, Conchi Manzanalek, hitz egin

    zuen, eta, ondoren, Emakundeko zuzendariak

    egin zuen bere aurkezpena. Biek eskertu

    zuten publikoaren parte-hartzea hirugarren

    urtez jarraian, eta garrantzia eman zieten pix-

    kanaka egiten ari diren aurrerapausoei, gizon

    eta emakumeek kirolean duten papera jen-

    deari hurbilaraziz, jardunaldi hau bezalako

    ekimenen bidez; dena dela, Landaidak eta

    Manzanalek azpimarratu zuten oraindik bide

    luzea geratzen dela berdintasuna lortzeko.

    Bere aldetik, Landaidak aurkezpenean

    galdera bat egin zion aretoan bildutako

    jendeari; ea zergatik emakumeek gaur egun

    oraindik gizonek baino askoz kirol gutxiago

    praktikatzen duten. Mintzaldian, Emakun-

    deko zuzendaria emakumezkoen kirolek

    gizartean duten balioan ere oinarritu zen;

    gizonezkoen azpitik, nabarmen. Landai-

    dak 2013ko abuztuko zenbait datu ezaguta-

    razi zituen; zenbait hedabidetako albistegiak

    kontuan hartuta, emakumezkoen kirolaren

    %5,89 argitaratzen da, eta kopuru hori gizo-

    nezkoen albisteetatik oso urrun dagoela az-

    pimarratu zuen. Ezberdintasun horiei aurreegiteko, egunero borrokatzen jarraitu behar

    dugula gogorarazi du Landaidak.

    Hori dela eta, Emakundeko zuzendariak

    estereotipoak haustearen beharra azpi-

    marratu zuen; gizartean finkatuta dauden

    ideiak direla gaineratu zuen. Lorpen eta

    aurrerapen txikiek markak gainditzen la-

    guntzen digute; lehen ezinezkoak iruditzen

    zitzaizkigun gauzak gaur egun egin ditzake-

    gu, azaldu zuen. Hots, Landaidaren aburuz,

    umeen artean estrategia berriak sustatzea-

    ren alde egin behar da; kirolean berdinta-

    suna bermatu behar dugu hasieratik.

    Emakunde-Emakumearen Euskal

    Erakundearen xede nagusia Euskal

    Autonomia Erkidegoko politika, ekonomia,

    kultura eta gizarte-bizitzako alor guztietangizonezkoen eta emakumezkoen arteko

    benetako eta egiazko berdintasuna lortzea

    da. Emakundek 25 urte bete ditu aurrera

    begira, erakunde honen ezaugarri bat beti

    etorkizunera begira egotea izan baita,

    gaineratu zuen Landaidak.

    Izaskun Landaida,Emakunde Emakumearen

    Euskal Erakundeko zuzendaria

  • 8/11/2019 Emakumea eta Kirola 2013.pdf

    3/8

    2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA 3

    Benilde Vzquez irakasle eta

    pedagogoak eskainitako hitzaldia

    Heziketa fisikoak oinarrizko

    hezkuntzan duen pisua eta heda-

    bideen eragina ume eta gazteen

    eremuan izan zen; hortaz, izen-

    buruak dioen bezala, irakasleak

    emakumearen figurak kirolean

    duen eraginari buruz hitz egin

    zuen, egungo hedabideen oihar-

    tzuna kontuan izanik. Hori ho-

    rrela, Vzquez ez da baikor azal-

    tzen emakumearen kirol prakti-

    kari buruz atera diren azken da-

    tuekin; izan ere, horien arabera,16 urtetik aurrera nesken

    %15ek egiten du kirola, mutilen

    ehunekoa askoz baxuagoa izanik,

    %3koa, hain zuzen ere. Besteak

    beste, neskek emaitzak ez dire-

    lako ikusgarriak uzten dute kiro-

    la, eta mutilen kasuan kontrakoa

    gertatzen da, azken horiek esker

    ona edo jarraipena izaten dute-

    lako jarraitzen baitute, adierazi

    du Benildek.

    Gainera, adituaren arabera,

    emakumeek praktikatutako ki-

    rolak balio sozial txikia dauka,

    hedabideetan ez da islatzen berelana eta oihartzun imioa dau-

    ka gizartean orokorrean, dio

    Vzquezek. Dena dela, errua ez

    da bakarrik hedabideena; irakas-

    leak emandako datuei errepara-

    tuz, emakumeen %63k ez du ki-

    rol albisterik ikusten.

    Hori dela eta, kirol albiste-

    gietan agertzen diren ia berri

    guztiak gizonezkoen kirolari

    buruz mintzatzen dira, emaku-

    mearen figura alboratuz. Horre-

    la, emakumearen ikusgarritasuna

    mota honetako albistegietan

    ikusezina dela salatu du peda-

    gogoak.

    Joera positiboa

    Hala eta guztiz ere, azken urteak

    irizpide hartuta, Vzquezek

    baikor aurkeztu du bere burua

    emakumezko kirolaren joerari

    begira, baina bidea oraindik luzea

    dela argitu du irakasleak.

    Emakume eta gizonen arteko

    ezberdintasunak, kirol eremuan,

    gizarteak markatu ditu; kontuan

    hartu behar dugu sexua eragile

    genetiko soila dela, azpimarratu

    du. Benilderen aburuz, generoaestereotipoetan oinarrituta

    ezartzen da, egungo gizartean

    ezarrita dauden arauak aldatuz.

    Horrenbestez, XX. men-

    dean, etengabe sortu dira ema-

    kumearen eredu ezberdinak

    eredu estetikotik eredu masku-

    linora, baina itxura erotikoa edo

    bereizgarria ahaztu gabe. Horien

    artean, Vzquezen iritziz, eredu

    bereizgarri hori da zuzenena;

    kirol arloan aurrerapausoak

    egiteko, eredu bereizgarria da

    berezko motibazioa sustatzen

    duena, hots, kirolaren gozamena

    bere osotasunean bermatzen

    duen eredua. Hain zuzen ere,

    Benilde Vzquezek markatutako

    helburua da emakumea kirol

    subjektu izatea lortzea.

    Hedabideen

    eragin zuzena

    Komunikabideei erreparatuta,

    Vzquezek garrantzia ematen

    dio komunikazioari; beraien

    eragina handia da neska eta

    mutilentzat, batez ere eskolan

    daudenentzat; horregatik, kirolaerabilgarri egitea beharrezkoa

    da, bai eskolan baita hedabide-

    etan ere. Horretaz gainera, ira-

    kasleak kirolaren onurak bultza-

    tzeko gogoan izan beharreko

    beste ezaugarri batzuk azpima-

    rratu ditu: osasun fisikoa, auto-

    diziplina, iraunkortasuna eta es-

    fortzu pertsonala, lortu daitez-

    keen arrakasten gainetik. Labur-

    bilduz, Vzquezek honakoa dio:

    esfortzurik gabe ez dago kirolik.

    Bestalde, telebistan emititzen

    den emakumezkoen kirolari

    begiratuz, adituak emakumearen

    irudiaren agerpen urria salatu

    du; Joko Olinpikoetan, munduko

    txapelketetan edota europar

    txapelketetan ematen zaie oi-

    hartzuna soilik. Era berean, tele-

    bistan, edota edozein komunika-

    bidetan, gehiago azaltzen dira

    arrakastarik izan ez duten gizo-

    nak, irabazi duten emakumeak

    baino, gaineratu du irakasleak.

    Ildo berari jarraituz, Vzquez

    ez dago ados telebista kate

    askok kirol arloan emakumearen

    gorputzarekin izaten duten ja-

    rrerarekin; irudiak, sarritan, ma-terial erotikoa izango balitz be-

    zala erabiltzen dituzte, testuin-

    gurutik kanpo dauden argazkie-

    kin edo gaizki interpretatuta

    daudenekin, azpimarratu du

    pedagogoak.

    Estatu mailan, emakumez-

    koen kirolari hedabideetan es-

    kaintzen zaion denbora albiste-

    gien %4,75ekoa dela adierazten

    dute Benilde Vzquezen datuek,

    gizonezkoena %90,15ekoa den

    bitartean. Horri guztiari gehitu

    behar zaio bakarrik emakumeen

    %2,5ek jarraitzen dituela kirol

    emankizunak, eta horietariko

    gehienak tenisarekin lotuta dau-

    de. Gauzak horrela, irakasleak

    nabarmendu du informazio ka-

    naletan diskriminazio argia ema-

    ten dela emakumearen aurka,batez ere kirol arloan. Emaku-

    meen lorpen eta lehiaketen

    ikusezintasuna agerian dago gaur

    egun, azaldu du.

    Nortasun femeninoa

    eta kirola

    Ekintza baten praktika egokiagoa

    da nortasun pertsonalarekin bat

    egiten duenean; horrela, ekintza

    horretaz gozatzea errazagoa

    izango da. Gainera, praktika hori

    bizia denean, pertsona horren

    nortasunari ikuspegi berriaeskaintzen dio.

    Ildo berean, kirol nortasuna

    pertsona bakoitzak praktikatzen

    duen kirolaren araberakoa dela

    dio Vzquezek. Gizartean, rolak

    edo eginkizunak bereizita daude

    emakume eta gizonen artean;

    batez ere txikitatik markatzen

    dira ezberdintasun horiek, non

    mutilak kiroletik gertu sentitzen

    dira, imajinario maskulinoa dela-

    koaren barruan baitaude lehe-

    nengo urteetatik.

    Nesken kasuan, aldiz, kirola-

    rekiko identifikazioa imajinario

    femeninoa delakoarekin haustu-

    ra egon delako sortzen da. Oro

    har, gizartearen arauen arabera,

    neskek talde-integrazioa bilatzen

    dute solasaldiaren bidetik, lagun-

    tasuna edota moda gailenduz

    bere helburuen artean.

    Hori dela eta, hainbat urte-

    tan zehar finkatutako rolak

    gaur egun haustea konplexua

    izango da, izan ere, historian

    zehar kirola gizonaren irudia-

    rekin lotuta egon da, eta

    gizarteak kirol subjektu bakar

    bihurtu du gizona. Hori horrela,

    emakumearen sarrera kirolprofesionalean eredu maskuli-

    noa kopiatuz planteatu da;

    emakumearen kirol erreferen-

    tea beti gizon kirolaria izan da,

    eta, beraz, mendekotasuna age-

    rian geratzen da.

    Benilde Vzquez,

    jarduera fisikoaren eta kirolen arloko pedagogia irakaslea

    Helburuak

    izan behar lukeemakumea kirolsubjektu izatea

  • 8/11/2019 Emakumea eta Kirola 2013.pdf

    4/8

    2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA4

    Adituen panelean emakumezkoen kirolarekin eta komunikabi-

    deekin harreman zuzena duten hiru emakumek parte hartu dute.

    Bertan izan dira: Luca Martnez Odriozola, kazetaria eta unibertsi-

    tateko irakaslea; Naia Fernndez, prentsa eta komunikazio arloko

    arduraduna Bizkaiko Saskibaloi Federazioan, eta saskibaloi jokalari

    ohia; eta Benilde Vzquez pedagogoa (hau berriro entzuteko auke-

    ra izan zuten bertaratutakoek).

    Hizkera sexista

    Lehenengo eta behin, Luca Martnez unibertsitateko irakasle eta

    kazetariak prentsan ematen diren kirol sexismoari buruzko

    hainbat adibide jarri ditu mahai gainean. Horretaz gainera,

    emakumeek kirol prentsan edo komunikabideetan duten tarte

    txikia salatu du kazetariak; kontuan izan behar dugu erabiltzen

    den lengoaia sarritan sexista dela, emakumearen irudia zapalduz.

    Emakume kirolariak terminoa ez dela zuzena azpimarratu du

    Martnezek; ez du uste beharrezkoa denik kirolari hitzari emaku-

    mea eranstea, izenondoa izango balitz bezala; gainera, gizonez-

    koen kasuan ez da hori gertatzen, kirolari hitz soilarekin egiten

    baitzaie erreferentzia, azpimarratu du kazetariak.

    Bestalde, Lucaren aburuz, matxismoa tradizionala den praktika

    da, askotan modu naturalean ematen dena; feminismoa, aldiz,

    zerbait berria da, eta, berria denez, gizartea harritu egiten da.

    Zehazki, hedabideen jarrerari dagokionez, unibertsitateko irakas-

    leak esan du komunikabideetan garrantzia duen gauza bakarra

    espektakulua dela; negozioa da xede nagusia, eta, horregatik,

    egunero futbolari buruzko albisteak ikusten ditugu, ezer garrantzitsu

    gertatu ez arren, beste kirol edo berri batzuk albo batera utziz.

    Bukatzeko, Martnezek nabarmendu du gizarte sareek gaur

    egun duten indarra; emakumeek kirolean egiten duten lana

    ikusarazi dezakezu, erreminta

    hauen bidez.

    Parekatuz berdintasun

    egitasmoa

    Bigarrenik, Naia Fernndez

    saskibaloi jokalari ohiak Pare-katuz berdintasun egitasmoa

    aurkeztu du. Fernndezen ara-

    bera, FViB-n (Bizkaiko Saskiba-

    loi Federazioan) beti sentsibili-

    zazio berezia izan dute ema-

    kume eta gizonen arteko ber-

    dintasun lanetan, kirol eremuan batik bat, aukera berdinak eskainiz

    genero biei.2003an, Parekatuz egitasmoaren ildotik, Kirolean Denok

    Berdinak proiektua bultzatu zuten; horren bidez, saskibaloiaren

    esparruan diskriminazio positiboaren inguruko ekintzak zehaztu

    zituzten. Bertan, zenbait ezaugarri eta puntu landu zituzten:

    emakumeen ikusezintasunarekin bukatzeko ideiak, Federazioan

    zegoen genero politiken eza indartzea eta ekitatearen aldeko

    proposamen estrategikoen gabezia asetzea.

    Horren ondorioz, hainbat erabaki hartu zituzten egitaraua osa-

    tzeko: hizkuntza sexistaren aurka egin, lehiaketako oinarriak edo

    jokoaren arauak birmoldatu, inprimakien edo lizentzien ereduak

    berrikusi edota web orrialdean egin beharreko aldaketak gauzatu.

    Horretaz gain, FViB-n berdintasun politiken aldeko praktikak

    proposatzen eta martxan jartzen jarraitu dute azken urteetan;

    Fernndezek honakoen berri eman du: Zuzendaritza Bilkuran sortu-

    tako Genero Batzordea, Brighton hitzarmenean egindako atxikidura,genero ikuspegiko Gidaren garapenaren ezarpena, emakumezkoen

    kadete arloko txapelketak edo Critaseko proiektu batean parte

    hartzea, Zure gorputza zaindu, zure burua zaindu izenekoa, gizarte-

    bazterketa arriskuan dauden emakumeei bideratutakoa.

    Amaitu aurretik, Naia Fernndezek gogorarazi du aukera

    handia dagoela berdintasuna lortzeko; gizartearen %50 inguru

    emakumeak gara, eta, beraz, lortzeko aukera dago, gaineratu du

    saskibaloi jokalari ohiak.

    kitatea sustatu

    Azkenik, Benilde Vzquezek berriro parte hartu du lan-

    jardunaldian, oraingoan adituen paneleko ekarpenak islatzeko.

    Pedagogoak egungo prentsaren egoera orain dela urte askokoa-

    rekin alderatu du; aspaldian, emakumezkoen kirola ikusezina zen

    hedabideetan, baina gaur egun gauzak ez dira asko aldatu; portzenta-

    jeek berez hitz egiten dute, eta erakusten dute gizonezkoen kiroletik

    oso urrun gaudela, nahiz eta azken urteetan aurrerapausoak eman.

    Bestalde, Vzquez ez dago ados hitz batzuei ematen zaien

    erabilerarekin; sarritan, berdintasun hitza erabiltzen dugu

    ekitatea esan behar dugunean; helburua ez da emakumea gizona

    bezalakoa edo berdina izatea, baizik eta justizia alorrean maila

    berean egotea, argitu du adituak.

    ADITUEN PANELA

    Nola lor dezakeguberdintasunakirol arloan?

    Nolakotratamenduaematen diete

    hedabideekemakumezko

    kirolariei?

  • 8/11/2019 Emakumea eta Kirola 2013.pdf

    5/8

    2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA 5

    Lan jardunaldiaren azken ata-

    lean, parte-hartzaile guztiak

    taldeka banatu dira, bakoitzak

    bere ikuspegia islatzeko eta

    emakumearekin edo kirolare-kin lotura duten gaien inguruan

    eztabaidatzeko. Mahai bakoi-

    tzean 6 edo 7 pertsona bildu

    dira; talde horietan lider edo

    ordezkari bana zegoen, mahaian

    aurkeztutako ideiak edo ondo-

    rioak jasotzeko eta, gero, ahots

    goran gainerakoekin partekatzeko.

    Hedabideetan dauden

    gabeziak

    Guztiek nabarmendu dute ko-

    munikabideek ez diotela prota-

    gonismorik ematen emakumez-koen kirolariari; parte-hartzaileen

    ustez, agerian dago kirolean

    oinarritzen diren hedabideetan

    emakumeek ez dutela tarterik.

    Gainera, azpimarratu dute fut-

    bolari buruzko gaiak modu es-

    klusiboan jorratzen dituztela,

    batez ere figura maskulinoa.

    Horrela, bada, lan-jardunaldian

    izan diren pertsonen arabera,

    emakumearen presentzia heda-

    bideetan aldizkakoa da, lortu-

    tako arrakastei lotuta dagoen

    presentzia, Joko Olinpikoetan,

    adibidez, edo, beste kasu ba-

    tzuetan, morboagatik. Horren

    harira, genero diskriminazioa

    salatu dute batzuek, gizonez-

    koen taldeek tarte gehiago

    dutelako komunikabideetan, ka-

    tegoria baxuagoetan jokatu edo

    garaipen gutxiago izan arren.

    Hortaz, emakumezkoen ki-

    rolari arreta handiagoa emate-ko edo komunikabideetan dago-

    kion presentzia izateko, parte-

    hartzaileek proposatu dute bote-

    re publikoaren kontrola ezar-

    tzea, nahiz eta askorentzat heda-

    bideak negozio hutsa izan, eta,

    horren aurrean, ezer gutxi egin

    daiteke. Bigarren proposamena

    da baremo batzuk ezartzea CPL

    Ligetan (Liga Profesional Cibera-

    thleta), bai Espainian baita Euro-

    pan ere, emakume edo gizon

    izateari garrantzirik eman gabe.

    Goi karguak etazuzendaritza

    Bigarren galderari begira, heda-

    bideetan lan egiten duten zu-

    zendari edo arduradunen bote-

    rean datza, hau da, egoera alda-

    tzeko eta emakumeari kirol ar-

    loan dagokion tartea emateko

    duten ahalmena.

    Alde batetik, pertsona ba-

    tzuen aburuz, goi karguak di-

    tuzten emakumeek lagundu de-

    zakete egoera aldatzen, presen-

    tzia femeninoa hedatuz kirol

    eremuan. Aitzitik, askok esan

    dute gaur egun telebistan, edo

    edozein hedabidetan, agertzen

    diren emakumeek gizonezkoen

    kirola ere bultzatzen dutela,

    minutu gehienak haiei eskainiz,

    batez ere futbolari. Hori dela

    eta, arduradun papera hartzen

    duten emakume hauek heda-

    bidearen edo negozioaren ibil-bidea jarraitzen dute, rol mas-

    kulinoak egokituz, arrakasta

    edo ospe handiagoa izateko.

    Estaldura mediatikoa

    Hirugarren blokeari dagokio-

    nez, galderak emakumezkoen

    kirolean dauden babesle eta

    laguntzaileei buruzkoak izan

    dira. Adibidez, galderetako bat

    izan da ea nola lortzen duten

    gaur egun babesle kopuru nahi-

    koa kirola praktikatzen eta

    sustatzen jarraitzeko. Ildo be-rari jarraituz, parte-hartzaileen

    gehiengoak bat egin du babesle

    nagusiak erakunde publikoak

    direlako ideian, eta ondoren

    babesle txikiak kokatuko lira-

    teke. Beraz, bertaratutakoen

    aburuz, enpresek edo erakunde

    laguntzaileek ez diete arreta

    bera ematen gizonezkoen kirol

    taldeei eta emakumezkoen kirolari.

    Beste behin, Work-Coffee

    delakoan antolatutako mahaie-

    tan proposatu dute erakunde

    publikoek berdintasun eta eki-

    tate legeak betetzera behartu

    behar dituztela enpresak, eta

    zigorra ezarri behar dietela ho-

    ri betetzen ez duten guztiei.

    Hots, kirolaren alde egiten du-

    ten talde edo federazioak sari-

    tzea; kasu honetan, emakumez-

    koen kirola sustatzen dutenak.

    Oro har, parte-hartzaile ba-

    tzuek mahai gainean jarri duteGizarte Segurantzako kotiza-

    zioaren gaia; horien iritziz,

    posible da emakumezko kiro-

    lariei lan-kontratuak luzatzea;

    horrela, ibilbidearen amaieran,

    35 bat urterekin, ez dira aurki-

    tuko Gizarte Segurantzan egun

    bat ere kotizatu gabe.

    Teknologia berriak

    Bukatzeko, teknologia berriek

    eskaintzen duten laguntzari

    buruz mintzatu dira mahaietan;

    gizarte sareei garrantzi handiaeman zaie, horien bidez jende

    gehiagorengana hurbiltzeko eta

    sentsibilizatzeko. Horren ingu-

    ruan, batzuek uste dute gizarte

    sareei esker jende gehiago in-

    formatzen dela emakumezkoen

    kirolaren gainean, eta, horren on-

    dorioz, interesa pizten dela, baina

    horrek ez du esan nahi jarraitzaile

    kopurua handituko denik.

    Ildo berean, batzuek pentsa-

    tzen dute oso berezituak dire-

    la; ez dakite nola iritsi jende

    gehiagorengana, zirkulu murriz-

    tuak direlako. Gainera, horien

    iritziz, alor honetan interesa

    duten guztiak ez dira hurbiltzen

    gizarte sareetara; beraz, automa-

    tikoki kanpoan geratzen dira.

    Bestalde, komunikazio mota

    honek ikuskapen jarraitua egi-

    tera behartzen duela gaineratu

    dute bertaratutako batzuek,

    baina informazio gehigarri eta

    baliotsua jasotzeko ezinbeste-

    koa izan daitekeela ohartarazi

    dute. Era berean, komunikabi-

    deei erakutsi zaie emakumez-

    koen kirolek jarraitzaile kopuru

    handi samarra eta audientzia

    leiala dutela. Dena dela, lan-jardunaldian parte hartu duten

    askok uste dute botere publi-

    koaren esku dagoela emakumeei

    pantaila kuota zuzena bermatzea

    kirolen eremuan, baita bestelako

    komunikabideetan ere.

    WORK-COFFEE

    Ondorioak,Emakumeari etaKirolari buruzkoIII. Mintegiarenazken atalean

    jasotako emaitzak

  • 8/11/2019 Emakumea eta Kirola 2013.pdf

    6/8

    2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA6

    Nolakoak izan ziren zure

    hastapenak kirolean? Nola

    sartu zinen Taekwondoa-

    ren munduan?

    Nire aitak zaletasun handia izan

    du betidanik borroka-arteetan;

    horregatik eta defentsa pertso-

    nalaren inguruan zerbait ikaste-ko grina neukalako eman nuen

    izena Taekwondoan. Gainera,

    nire nebak klaseak ematen zi-

    tuen aurretik; uste dut faktore

    horiek izan zirela kirol honetan

    sartzera bultzatu nindutenak.

    Taekwondoa ez da masen

    kirola; kirol honetan nabar-

    mentzea are zailagoa da

    emakumea izateagatik?

    Suposatzen dut gutxiengoen

    kirol bat egiten duzunean plan-

    teamendua erabat desberdina

    dela; nire ideia inoiz ez da izannabarmentzea, baizik eta ikas-

    tea. Horregatik, nire ibilbidean

    bigarren maila batean utzi izan

    dut beti nabarmentzearen kon-

    tua. Egia da emaitzak ikusten

    dituzunean, gutxiengoen kirola

    izateak eta, gainera, emakumea

    izateak alde batera uzten zai-

    tuztela; gehienbat hedabideetan

    islatzen da bazterketa hori.

    Espainiako irabazlea sei al-

    ditan izan zara eta birritan

    Europako txapeldunordea;zure lana aintzat hartua

    izan dela uste duzu?

    Arlo pertsonalean bai; oso

    pozik nago egindako lanarekin,

    eta lagundu didan jendeak, bai

    entrenamenduetan baita per-

    tsonalki ere, beti esker onak

    eman dizkit. Horretaz gain,

    Bizkaian sari banaketetan izan

    naiz eta lortutako esker on ho-

    riekin pozik nago, nahiz eta

    beste kirol batzuek, ekonomi-

    koki eta hedabideek ematen

    dieten oihartzunari begira,esker on askoz handiagoa jaso.

    Munduko Txapelketan do-

    minengatik lehiatzeko ata-

    rian geratu zara, eta Lon-

    dresko Joko Olinpikoetan

    Emaitzak izaten dituzunean ohartzen zara emakumea

    izateagatik ez duzula hainbeste oihartzun

    Elaia Torrontegui,Taekwondo

    Elaia Torronteguik Taekwondoko Europako Lehiaketa batean domina lortu

    duen lehenengo emakumea izan da Estatu mailan. Kirolari gaztea aurten

    munduko txapelketan ere sartu da lehian, baina amaierako fasearen atarian

    geratu da; dena dela, Torronteguik argi dauka saiatzen jarraituko duela

    Nolakoak izan ziren zure

    hastapenak eskubaloian?

    Nire auzoko eskubaloi taldeanhasi nintzen kirola egiten; nire

    neba talde berean zegoenez,

    animatu egin nintzen eta biok

    talde misto horretan parte har-

    tu genuen. Garai hartan, ezau-

    garri hori geneukan taldeok

    gutxi ginen; horregatik, sarritan

    gizonezkoen taldeen aurka ere

    jokatzen genuen. Urtebete iga-

    ro ondoren, kirol eskolara

    pasatu nintzen, emakumezkoen

    talde profesionalera iritsi arte.

    Emakumea izateagatik oz-

    toporen bat aurkitu duzuzure ibilbidean?

    Nire hastapenetan ez nintzen

    ohartzen, adin horretan ezber-

    dintasun horiek ez baitira na-

    bariak. Dena dela, urteak pasa

    ahala, matxismoak kirolean

    presentzia nabaria duela ikusi

    ahal izan dut, esaterako, esku-

    baloiko gorengo mailan joka-tzen duen emakume batek mai-

    la baxuago batean dagoen gizon

    batek baino baldintza edo sol-

    data txikiagoak ditu. Horregatik

    diot ezberdintasunak begien

    bistan daudela.

    Zure aburuz, etorkizun

    hurbilean garrantzi bera

    izan dezake eliteko gizo-

    nezkoen eta emakumez-

    koen kirolak?

    Ez dut uste etorkizun hurbil ba-

    tean ezberdintasun horiek gain-

    dituko ditugunik; ibilbide luzeageratzen zaigu oraindik normal-

    tasuna lortzeko. Gaur egun,

    oraindik emakume eta gizonen

    arteko ezberdintasun asko azal-

    tzen dira; ezin izango ditugu epe

    laburrean ezabatu edo aldatu.

    Zer aldatu beharko litzate-

    ke arlo horretan berdinta-

    suna lortzeko?Lehenengo eta behin, kirolean

    emakumearekiko mahai gainean

    dagoen irudia aldatu beharra

    dago, hau da, hedabideetan gizo-

    nezko kirolariek duten presentzia

    emakumeek ere izan behar dute,

    baina ez bakarrik kirol arloan, izan

    ere, gizarteko beste eremuetan

    gauza bera gertatzen da, enple-

    guari dagokionez, adibidez. Oro

    har, gizarteak berdin tratatu be-

    har ditu emakumeak eta gizonak;

    zalantzarik gabe, hori izango litza-

    teke bide zuzena, eta horretarako

    lan egin behar dugu.

    Zeintzuk dira zure helburu

    nagusiak epe ertain edo

    luzerako?

    Kirolaz gozatzen jarraitzea gus-

    tatuko litzaidake; eskubaloian

    jokatzea eta horrela ondo pasa-

    tzea da une honetan nire hel-

    buru profesionala. Ekarpen as-ko izan ditut kirol honi esker;

    pertsonalki ere bete nauen jar-

    duera dela esan dezaket. Nire

    gorputzak aguantatu arte esku-

    baloian jokatzen jarraitzea na-

    hiko nuke.

    Gaur egun, animatuko ze-

    nituzke neskak eskubaloian

    jokatzera?

    Bai, noski. Gainera, aurre-ben-

    jaminen bi talde entrenatzen

    ditut, biak neskenak. Lehen

    esan bezala, eskubaloia ekarpen

    handia egiten duen kirola da;kirolaren bidez balio asko

    transmititzen dira, beste eremu

    batzuetan aurkituko ez ditugun

    balioak, alegia. Horregatik, nes-

    kak eskubaloian jokatzera ani-

    matzen ditut, zalantzarik gabe.

    Gorengo kategorian jokatzen duen emakumeak

    beheragoko kategoria batean dagoen gizonak

    baino gutxiago kobratu ohi du

    Jessica Nogales,EskubaloiaJessica Nogalesek bere nebarekin auzoko talde mistoan parte hartzen hasi

    zelako ezagutu zuen eskubaloia. Ondoren, Nogales emakumezko talde

    profesional batean sartu zen, kirola gustuko zuelako; gaur egun, Kukullaga

    Eskubaloi Klubeko Ohorezko Mailako jokalarietako bat da, eta Estatu

    mailako beste talde batzuen aurka astero jokatzen dute

  • 8/11/2019 Emakumea eta Kirola 2013.pdf

    7/8

    2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA 7

    Zergatik piraguismoa? No-

    la hasi zinen kirol honetan

    murgiltzen?

    Irunen oso ospetsua da San-

    tiagotarrak Kluba. Gainera, nire

    lehengusuak bertan parte har-

    tzen zuen, eta ikastolan klubariburuzko hitzaldi bat eskaini

    zuten; orduan, ikastaro horie-

    tan izena ematea pentsatu

    nuen, eta horiek izan ziren nire

    lehenengo urratsak. Kontuan

    izan behar dugu garai hartan

    nire eskualdean kirol horren

    goraldia zela, eta, beraz, zalan-

    tzarik gabe animatu nintzen.

    Harriren batekin topo egin

    al duzu bidean, emakumea

    izateagatik?

    Zehazki, nik egiten dudan mo-

    dalitatean ez dago ezberdin-

    tasun handirik gizon eta ema-

    kumeen artean; agian, gizonez-

    koen kategoria ikusgarriagoa

    izaten zen hasieran eta ema-

    kumezkoena bigarren mailan

    geratzen zen; jende askorentzat

    barregarria ere bazen. Baina

    urteen poderioz, joera hori al-

    datu egin da, eta emakumeak,

    zorionez, indar handiagoa hartu

    du; esaterako, talde naziona-lean, emakumeek gizonek baino

    pisu handiagoa hartu dute az-

    ken ekitaldietan.

    Zure ustez, nola dago ikusita

    kirol giroan emakume batek

    elitezko kirola egitea?

    Duela gutxi arte elitezko kiro-

    laria izan naiz; horregatik esan

    dezaket nire ikuspuntutik nor-

    malizatuta ikusten dudala, baina

    orain hasten diren neskentzat

    badirudi zaila dela. Agian, izan

    daiteke telebistan edo hedabi-

    deetan orokorrean ez dagoelako

    emakumeen irudia islatuta;

    haientzat pentsaezina izan dai-

    teke hasiera batean, baina nire

    eskarmentuak ez dit hori esaten.

    Nola egin zenuen batera-

    garri kirola lehenengo

    haurdunaldiarekin? Eta on-

    doren etorri zen amata-

    sunarekin?

    Urte hori nire etapa profesio-

    nalaren etenaldi edo atsedengisa hartu nuen. Izan daiteke

    eten hori negatiboa izan izana

    arlo profesionalean; zaila egin

    zait lehen izandako mailara

    itzultzea, batez ere iazko den-

    boraldian, izan ere, ez nituen

    aurreikusitako helburuak lortu.

    Aitzitik, pozik nago hartutako

    erabakiarekin; beste modu

    batean ezin izango nituzkeen

    gauzez goza dezaket orain.

    Gogorra al da bizitza pro-

    fesionala eta pertsonala ba-

    teragarri egitea, kirol mun-

    duan emakumea izanik?

    Ezaugarri askoren arabera, kirol

    batzuk etxean egiten jarraitu

    dezakezu, eta familiaren lagun-

    tzak ere eragin handia du. Gure

    kasuan, ez dugu laguntzarik

    praktikatzen jarraitzeko; etxe-

    tik ordu batera joan beharko

    nintzateke piraguismoa egiteko,

    eta hori ezinezkoa egiten zait

    momentu honetan, ume batenardura baitaukat.

    Zeintzuk dira zure helbu-

    ruak une honetan arlo pro-

    fesionalean?

    Iazko esperientzia kontuan har-

    tuta, ilusioa galdu dudala esango

    nuke; oso gogorra izan zen ni-

    retzat. Etxean jarraitzearen edo

    kanpora ateratzearen artean

    erabaki behar dugu, piraguis-

    moa egiteko orduan. Momen-

    tuz, erabaki dugu etxean gera-

    tzea, nire bikotekidea ere

    kirolaria baita. Egia esanda,

    azken hilabeteetan mentalitatea

    erabat aldatu zait, eta, hain

    zuzen ere, horregatik kostatzen

    zait hainbeste kirolera itzultzea.

    Amatasunaz geroztik, asko kostatu zait kirolera

    itzultzea; ez ditut aurreikusitako helburuak lortu

    Jone Otao, PiraguistaJone Otao irundarra Santiagotarrak Klub entzutetsuko palista izan da

    30 urte bete arte. Otaok etenaldia egin du bere ibilbidean, amatasunariaukera bat emateko. Gaur egun, kirolari gipuzkoarra ama da, eta zoriontsu

    dago hartutako erabakiagatik, baina joan den urtea gogorra izan da

    piraguistarentzat, aurreikusitako helburuak ezin izan zituelako bete.

    parte hartzen ere saiatu zi-

    nen; zein da hurrengo hel-

    burua?

    Une honetan etapa berri bat

    irekitzen ari da nire bizitzan.Ordezkaritza olinpikoa oso po-

    lita izan den gertaera da, baina

    irrikitan geratu nintzen, ezin

    izan nuen zuzenean bizi. Ala-

    baina, aurten buruan daukagun

    lehenengo helburua Europako

    lehiaketa da, eta, ondoren,

    2014ko munduko txapelketan

    domina lortzeko borrokatzea

    gustatuko litzaidake.

    Zure ibilbidean, coaching

    delakoari garrantzi handia

    eman diozu; zein ekarpen

    egin dizu profesionalki?

    Batzuetan, gure inguruan dau-

    den pertsonek haientzat bide

    egokia den horretara bidera-

    tzen zaituzte, baina coaching

    delakoarekin nire bidea zeinden zehazten ikasi dut, hots,

    nire ideiei eta pentsaerei lehen-

    tasuna ematen. Lan egin, nahi

    duzuna lortzeko, ez besteok

    esaten dizutena betetzeko.

    Nola aplikatu dezakezu

    metodo hori kirol arloan?

    Kirol arloan ekarpen handia egi-

    ten du coaching-ak; kirolariakohituta gaude entrenamenduetan

    helburuak markatuta izatera, bai-

    na, honen bidez, helburuak zuk

    zeuk markatzen dituzu; inork ez

    daki zuk baino hobeto noraino hel-

    du nahi duzun, eta, ondorioz, mo-

    tibazioa askoz handiagoa izan daite-

    ke. Ikuspegia erabat ezberdina da.

    Elaia Torrontegui, Taekwondo

    Diskriminazio positiboa beti izango da diskriminazio

    negatiboa beste norbaitentzat

    Zurie Rodrguez, TriatloiaZurie Rodrguez barakaldarra triatloia egiten duen kirolaria da; bere

    eskarmentua aintzat hartuta, modalitate horretan erabat errespetatzen

    dira emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak, berdintasunaren

    aldeko apustua eginez. Rodrguez 2012ko Londresko Joko Olinpikoetan

    izan zen, non 44. postuan geratu zen. Euskal kirolaria prest dago Joko

    Olinpikoetan berriro parte hartzeko, bere marka gainditzeko

    Nola hasi zinen triatloian?

    Betidanik neska aktiboa izan

    naiz, eta nire inguruan

    berdintasuna normaltasunez

    tratatu den kontua izan denez,

    animatu egin nintzen kirola

    egitera; hasiera batean igeriketa

    egiten nuen, baina pixkanaka

  • 8/11/2019 Emakumea eta Kirola 2013.pdf

    8/8

    triatloiaren munduan sartu

    nintzen.

    Zein da ondoen gogoratzen

    duzun saria edo lehiaketa?Ia lasterketa guztietatik oroi-

    tzapen positiboak ditut; eror-

    tzen bazara, altxatzen ikasten

    duzu, eta, hurrengoan, akats

    horiek ez dituzu errepikatuko.

    Dena dela, emaitzarik onena

    zein izan den esan beharko ba-

    nu, munduko txapelketan lortu-

    tako hirugarren postua esango

    nuke, edo Joko Olinpikoetako

    sailkapena.

    Nola baloratzen duzu gi-

    zartearen jarrera emaku-

    me kirolari profesional ba-ten aurrean?

    Zorionez, nire inguruan eta

    mugitzen naizen giroetan ber-

    dintasuna bilatu da beti, nire

    Federazioaren helburuen ar-

    tean berdintasuna sustatzea

    baitago. Horregatik, nire ibilbi-dean ez dut oztoporik aurkitu

    emakumea izateagatik; nire

    modalitatean, behintzat, ez dut

    horrelakorik ikusi.

    Gaur egun, babesleak aur-

    kitzea zaila al da hainbeste

    lorpen izan arren?

    Egungo egoera ekonomikoa

    dela-eta, askotan zaila egiten

    zaigu babesleak aurkitzea,

    krisiak eragina izan baitu. Hala

    ere, diskriminazio positibo asko

    dago, bai emakumeen baita

    paralinpikoen artean ere; ho-rrek badu alde negatiboa ere,

    babesle horien interesa ez baita

    %100ekoa. Ez dira oinarritzen

    izatean; beste ezaugarri batzuk

    izaten dituzte kontuan.

    Kirol arloan diskriminazio

    positiboa dago; zein dazure iritzia honi buruz?

    Diskriminazio positiboa erabili

    baino, babesleek, edo gizarteak

    orokorrean, ezberdintasunak

    normaltasunez tratatu behar

    izango lituzkete, bai kirolean

    baita beste eremu batzuetan

    ere. Nire ustez, diskriminazio

    positiboa beti izango da

    diskriminazio negatiboa beste

    norbaitentzat, eta ez dut bat

    egiten horrekin. Neskak eta

    mutilak ez gara berdinak fisi-

    koki, baina beste faktoreetan

    bai; beraz, uste dut gaia normal-tasunez tratatzea dela gakoa.

    Zeintzuk dira zure helbu-

    ruak epe labur eta luzera?

    Hurrengo Joko Olinpikoetan

    parte hartzea gustatuko litzai-

    dake, aurrekoan egindako mar-ka gainditu ahal izateko. Une

    honetan, horretarako entrena-

    tzen jarraitzen dut; Londresko

    esperientzia ona izan da, eta

    emaitza hobetu nahi dut.

    Oro har, nolakoa izan zen

    Londresko Jokoetako gi-

    roa? Matxismoarekin lotu-

    ra duen pasarteren bat na-

    barmendu dezakezu?

    Ez. Joko Olinpikoetan ez dut

    horren inguruko adibiderik

    aurkitu. Adibidez, azkenaldi ho-netan, Brasilen emakumearen

    gorputza muskulatuagoa izatea

    da joera, baina mundu mailan ez

    dut bazterkeriarik ezagutu

    zuzenean.

    2013 EMAKUMEA ETA KIROLA III. MINTEGIA8

    Zurie Rodrguez, Triatloia

    Nola hasi zinen arraunean?

    14 urte nituela Santurtziko

    Arraun Kluba ezagutu nuen

    txango batean; bitxia eta dei-

    garria iruditu zitzaidanez, 18

    urte izan arte kirol hau egitera

    animatu nintzen. Gero, Uniber-

    tsitatean sartu ostean, Donos-

    tiaraino egunero joan behar

    nintzenez, albo batera utzi nuen

    arrauna. Hala eta guztiz ere,

    arraunean interesa izaten ja-

    rraitzen nuenez, arbitro gisa lan

    egin nuen, eta, ondoren, kirol

    psikologoaren lana egin dut,

    Espainiako arraun selekzioare-

    kin eta baita umeekin ere. Az-

    ken finean, beti izan dut lotura

    kirol honekin.

    Arbitroa eta emakumea

    izateagatik arazoren bat

    izan al duzu?

    Hasteko, arbitroa izatea zailada, askok huts egindako kiro-

    laria zarela pentsatzen dutela-

    ko. Era berean, uste dute egiten

    duzun guztia gaizki dagoela,

    baina hori edozein kiroletan

    gerta daiteke; arbitroa izatea ez

    da erraza. Gainera, emakumea

    izateak ez du laguntzen, batez

    ere iparraldean, non banku fin-

    koa baita arraunaren oinarria.

    Konplexuagoa al da ibilbide

    profesionala kirol arloan,

    emakumea zarenean?

    19 urte nituen era profesiona-

    lean aritzen nintzenean, 23 urte-

    rekin nazionaletan sartu nin-

    tzen, eta 26rekin nazioarteko

    mailan sailkatuta nengoen. Fe-

    derazioaren saria jaso nuenean,

    galdetu zidaten lehenengo gauza

    izan zen ea zer egin nuen esker

    ona lortzeko; zentzu ezkutuko

    galdera zen, noski. Bestalde,

    epaimahai batean zaudenean,

    onartezinak diren zurrumurru

    batzuk entzun behar dituzu

    oraindik ere; harrikoa egiten

    egon beharko zenuke edo ho-

    nela doa arrauna, zu bezalakojendearekin bezalakoak.

    Espainiako Arraun Federa-

    zioarekin lan egin duzu; no-

    lakoa izan zen zure espe-

    rientzia?

    Emakumea izateagatik oztopo

    ugari aurkitu ditut, batez ere

    momentu hartara arte egin ez

    ziren gauzak sortu genituelako;

    aldaketa horiek emakume ba-

    ten eskutik egiten direnean, me-

    hatxatzailea da batzuentzat. Psi-

    kologo gisa sartu nintzen Fede-

    razioan; horregatik ere estigma-

    tizatuta nengoen, baina emaku-

    mea izateak puntuak gehitzen diz-

    kio sortzen den mesfidantza horri.

    Genero berdintasunaren po-

    litiken inguruan, Euskadi eta

    Estatu mailan ezberdinta-

    sunen bat antzeman duzu?

    Berdina izan ohi da. Lehen esan

    bezala, Euskadin banku fin-

    koaren gaia ikuskizun bihurtzen

    ari da, eta arraunketa edo

    lehiaketa baten inguruan ez da

    hitz egiten arazo potoloren bat

    sortzen ez bada, komunika-bideetan orrialdeak betetzeko.

    ASFEDEBIrekin (Bizkaiko

    Kirol Federazioa) parte

    hartu duzu emakumeari

    eta kirolari buruzko egi-

    tasmo batean; zein da zure

    balantzea?

    Egitasmo eta proiektu asko on-

    do planteatuta daude, eta oso

    politak dira paperaren gainean,

    baina, batzuetan, lan horiek ko-

    bratu gabe egitea eskatzen digu-

    te, esanez dirua ez dela guztia;

    dena dela, nik uste dut bizitzeko

    behar duzula, eta edozein lan es-

    kertu egin behar dela, ez baka-

    rrik hitzekin. Adibidez, Pareka-

    tuz programa garatzeko, bidaien

    erdiak nik ordaindu behar izan

    nituen, bestelako gastuen artean,

    eta, horrela, ez duzu sentitzen

    zure lana baloratuta dagoenik.

    Zein da kirol-psikologo baten

    zeregina arraun eremuan?

    Metodologiaren garapena alda

    daiteke, lantzen dudan taldea-

    ren arabera. Esaterako, umee-

    kin helburu nagusia da haiekgozatzea eta kirolaren bidez

    ondo pasatzea, emaitzei hain-

    beste jaramonik egin gabe; al-

    diz, eliteko kirolariekin xedea

    estresa eta antsietatea kontro-

    latzen ikastea izan ohi da.

    Oraindik entzuten dira harrikoa egiten egon

    behar zenuke bezalako zurrumurruak

    Lourdes Garca, ArraunaLourdes Garcaren ibilbide profesionalak lotura handia izan du

    arraunarekin, baina kirol arloan guztia ez dela hain erraza izan adierazi

    du. 14 urterekin hasi zen arraun klub batean parte hartzen, eta kiroletik

    aldendu gabe psikologian aditua izateko prestatu da. Besteak beste, arbitro

    edo kirolarien psikologo gisa aritu izan da, eta zoritxarreko zurrumurruak

    entzun behar izan ditu, handien eta txikien artean.