Upload
kalamendi-mendi
View
258
Download
5
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Jolas ikas
Citation preview
Zure esku dago
Jolas – Ikas Lan modularra
Komunikazio Lanabesak Lehen Hezkuntza
46
3. Taldea Kalamendi Tutorea Lurdes Sagarza
2012 – 2013 Ikasturtea
Esku -‐ Jolasak
Zure esku dago
“Zure esku dago”
Santi Badiola Badiola
Iratxe Benito
Mari Bernal
Arrate Bernaras
Kalamendi
Zure esku dago
Laburpena Magisteritzako Irakasle Eskolaren bigarren ikastaroan Komunikazio Lanabesak
moduluaren barne txertatzen den Jolas-Ikas diziplina arteko proiektuaren emaitzak
jasotzen dira lan honetan.
Proiektu honen helburua jolas-hezitzaileen inguruko hausnarketa bideratzea da,
horretarako talde bakoitzak jolas bat aukeratu eta ikus-entzunezko bideo euskarrian
aurkeztu behar zuen. Hori da hain zuzen ere hemen aurkezten duguna, aukeratutako
jolasaren ezaugarriak eta deskribapena azaltzeaz gain, bideoaren ezaugarriak, ekoizpen
prozesuaren zehetasunak eta ikus-entzunezkoaren azken emaitza aurkezten ditugu.
Zure esku dago
Aurkibidea 1. Sarrera 1 or.
2. Egunerokoa 2 or.
3. Jolasa 15 or.
3.1 Hausnarketa: Kontzeptu argipena 15 or.
3.2 Deskripzioa 16 or.
3.3 Ezaugarriak 18 or.
3.4 Balore atxikiak 19 or.
3.5 Zeinei zuzendua 20 or.
4. Bideoa 20 or.
4.1 Testuingurua 20 or.
4.1.1 Helburua 20 or.
4.1.2 Zeinei zuzendua 21 or.
4.1.3 Balore atxikiak 21 or.
4.2 Prozesua 22 or.
4.2.1 Osagaiak 22 or.
4.2.2 Gidoi teknikoaren taula 23 or.
4.3 Emaitza 29 or.
4.3.1 Osagaiak 29 or.
4.3.2 Lorpenen identifikazioa 30 or.
4.3.3 Balorazio orokorra 31 or.
4.4 Besteen emaitzak 32 or.
4.5 Gure lanarekiko kritikak 32 or.
4.6. Bideoaren esteka 32or.
5. Erabilitako Informazio – iturriak 33 or.
Zure esku dago
1. Sarrera
Jolasaren inguruan pentsatzen hasi ginenean hainbat aukera idatzi genituen paper
gainean, hauetako batzuk bazuten elkar arteko lotura: eskua zen jolas horien oinarrizko
elementua. Ildo horri heldu eta esku-jolas ezberdinak biltzen hasi ginen eta hori da gure
lanean aurkezten duguna: Esku-jolasen bildumatxo bat, eskuak jolaserako instrumentu
bezala, hauek erabiliz egin daitezkeen jolas ezberdinak azalduz.
Hasieratik ideia interesgarria iruditu zitzaigun, txikitatik hasten gara gure eskuekin
jolasean eta ia denek aritu gara hemen aurkezten ditugun jolasekin, logelaren argiaren
itzalekin irudiak sortuz edo lagunekin txaloka helduentzat zentzurik ez zuten leloak
abestuz.
Aurkezten ditugun jolasak, sormena bultzatzeko aproposak direla usten dugu eta hori
da irudien bitartez lortu nahi izan duguna: irudimenezko mundura eramango gaituen
irudi erakargarriak sortzea, horretarako eskua baliabide bisual indartsua izan
zitekeelakoan.
Jolas tradizionalen barnean asko dira munduko kultura ezberdinetan aurkitzen
ditugun esku-jolasak. Hauen artean, batzuk aukeratu ditugu gure bideoaren protagonista
nagusi bezala; hariaren jokoa, txaloen jolasak, eskuekin egindako itzalak eta behatz-
txotxongiloak hain zuzen. Hala ere, bideoaren elementu bisual moduan, beste jolas
batzuk ere txertatu ditugu zeharka, hondarra eta esku pinturarekin egindako irudiak edo
magia trukoak direlarik hauen adibide.
1
Zure esku dago
2. Egunerokoa
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Praktiketatik bueltan klaseko lehenengo eguna da. Egun honetan denbora gutxi izan
dugu lan modularrean aritzeko, lehenengo bi saioetan klase normala izan dela eta.
Azkeneko saioan, aldiz, lanari buruz hitz egiteko denbora izan dugu.
2.- ADOSTUTAKOAK Praktiketara joan baino lehen, lan modularra zeri buruz izango zen adostuta utzi genuen.
Hala ere, gaur, honi buruz hitz egiten, lana nola burutuko dugun zehaztu behar dugu, zer
da bideoan konkretuki agertuko dena, nola egingo dugu eta abar. Baina bai, eskua gure
bideoaren protagonista izango dela argi dugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Gaur lanarekin hasteko ez dugunez ezer prestatuta , bihar lanarekin hasi ahal izateko eta
irakasleek horrela eskatu digutenez, bideoa burutzeko beharko ditugun materialak
zeintzuk izango diren zerrenda batean idatzi dugu.
4.- JASOERAK Hilabete eta aste bat pasa egin da gure lanaren ideia aukeratu genuenetik. Praktikak
bukatu, klaseak hasi eta lanarekin hasi behar gara. Denbora horretan lanaren aria galdu
egin dugu, beraz, orain hasierako egoerara bueltatu behar izan dugu eta hor denbora
galtzen da. Lehen bailen lanean zentratu eta aurrera.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Lana, guztion artean ondo eramatea espero dugu. Nahiz eta lan asko eskatzen duen lana
aukeratu, gure artean ondo pasatzeko eta gauza asko ikasteko aukera emango duela uste
dugu.
Kalamendi Saioa: 1
Noiz hasi: 18:00
Noiz bukatu: 20:00
2
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Egun hau plastikako irakasgaiari eskaini diogu denbora. Saio honetan lanari buruzko
zalantzak argituko ditugu. Lanarekin hasi baino lehen, gauzak argi eta zehatzak utziko
ditugu, gerta daitezkeen oztopoak saihetsi nahian.
2.- ADOSTUTAKOAK Atzoko egunean aipatu bezala, gure lanaren protagonista eskua izango dela guztiz
adostu genuen eta honekin egin daitezkeen jolasak izango direla gure bideoa osatuko
dutenak. Hala ere, ez dakigu oso ondo zenbat jolas agertuko diren. Gutxi batzuk, bi edo
hiru alegia, mordo batzuk, 10 bat, edo honen arteko kopuru bat. Ordu hau, gauza hauek
adostera eman diogu denbora.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Ez dugu denbora nahikorik izan lanarekin hasteko, hau da, burutuko ditugun jolasak
frogatzeko. Lehentasuna, lehen aipatu bezala, lana burutzen hasi aurretik zer egin nahi
dugun galderari ematen diogu.
4.- JASOERAK Lana bideratzeko, irakasleen laguntza eskertzen dugu. Haien proposamenak,
euskarriak eta abar. Hauek, gure taldean ditugun ideiak argiagoak izatera bideratzen
dutelarik.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Lan modularra aurrera eramateko bigarren eguna da eta momentuz talde bezala ondo
funtzionatzen dugu. Denok lanari buruz ekarpenak ditugu eta oso garrantzitsua dena,
lanarekin hasteko gogoekin gaude. Gure lanaren ideiarekin denok bat etortzen gara eta
hau lana ondo eramateko asko laguntzen du. Momentuz, dauden iritziekin denok ados
gaude.
Kalamendi Saioa: 2
Noiz hasi: 14:30
Noiz bukatu: 16:30
3
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Musikako saioa izan dugu gaur. Gure lanari zer musika jarri ahal diogun pentsatzen hasi
gara.
2.- ADOSTUTAKOAK Musikari buruz ideia batzuk hartu ditugu, hala ere, musikarekin beranduago hasiko
garela adostu dugu. Lehenengo, jolasak eginak egon behar dira eta bideoa sortuta, musika
jarriko diogu jolasen gainean, hau da, musika, jolas desberdinekin bat etorriz. Beste alde
batetik, bideoa nola sortu adostu behar izan dugu. Jolas batzuk bideoen bitartez grabatu,
beste batzuk argazkien bitartez … Azkenean, bideoaren uniformetasuna bilatuz, jolas
guztiak teknika berdinaren bitartez azalduko direla adostu dugu, stop motion teknika
alegia.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Musika desberdinak entzun ditugu, pasaden urteko bideoak ikuskatu, aztertu, jarri
zituzten musiken ideiak hartu eta abar. Beste alde batetik, bideoan agertuko diren jolasak
adostu: zeintzuk egingo ditugu, nola burutuko ditugu, zer behar dugun hauek burutzeko,
non eta abar.
4.- JASOERAK Denbora gutxian gauza asko ikasi behar ditugu: instrumentu batzuk jotzen, itzalak
egiten jakin, bideo eta musikaren arteko muntaia eta abar. Guzti hau kide guztien arteko
esfortzua eskatzen du baina aldi berean guretzako oso aberatsa izango dela ziur gaude.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Gure artean ezagutzen gara eta badakigu lana burutzeko exijentzia maila bat eskatzen
dugula. Hau modu positibo batean azaltzea espero dugu.
Kalamendi Saioa: 3
Noiz hasi: 14:30
Noiz bukatu: 20:30
4
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Gure lan modularrari ekiten hasi gara. Bideoan agertuko diren jolasen zerrenda
finkatuta, horietako batekin frogatzen hasi gara, txaloak.
2.- ADOSTUTAKOAK Beste egun batean aipatu bezala, gure bideoa argazki desberdinak osatzen dute, eta
honi uniformetasuna emateko, argazkiak fondo beltz baten gainean egingo ditugula
adostu dugu. Baita ere, bideoaren protagonista eskua izango denez, gure gorputza eta
batez ere besoa janzteko, arropa beltza erabiliko dugu, bideoaren fondoarekin bat etorriz.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Txaloen jolasarekin froga desberdinak egin ditugu, argazki ugariak atera ditugu. Hala
ere, egunak aurrera doaz. Lan modularra aurrera eramateko laugarren eguna da eta lana ez
da behar den bezala aurreratzen. Gure lanaren karpeta ireki eta lan bakar batekin topatzen
gara, txaloak.
4.- JASOERAK Bideoan agertuko diren jolasak burutzeko, nola galderari erantzuten denbora asko
galdu dugu. Proposamen asko daude eta ideia komun batera heltzeko mila eta mila buelta
eman ditugu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Lehen aipatu bezala, jolasak burutzeko ideia asko sortzen dira eta bat egitea kostatzen
zaigu. Beraz, lanaren denbora ez dugu behar bezala aprobetxatzen.
Kalamendi Saioa: 4
Noiz hasi: 14:30
Noiz bukatu: 18:30
5
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Egun hau plastikako irakasgaiari eman diogu denbora, hala ere, gaur burutu ditugun
jolasetatik bat aurrera eramateko, plastika gela ezinbestekoa izan dugu, itzalen jolasa hain
zuzen ere.
2.- ADOSTUTAKOAK Adostu beharreko alderdiak martxaren arabera doaz. Jolasak aurrera doaz eta hauek
egiten ditugun heinean gauzak adosten ditugu. Nola egingo dugu? Ondo dago egina edo
berriz errepikatu beharko da? Beste jolas batekin frogatuko dugu? Eta abar.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Gaur zeregin asko burutu ditugu eta lana, orain bai, behar den bezala aurrera doala
esaten dugu. Hala ere, denbora azkar pasatzen da eta ezin dugu daramatzagun erritmoa
moteldu.
4.- JASOERAK Gaurko egunean oso ondo pasatu dugu jolas desberdinak burutzen. Nahiz eta lana
egiteko “estresarekin” egon, lanaz gozatu dugu. Hauek dibertitzeko dira.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Lana ondo ateratzen denean gure taldearen kideen arteko erlazioa aldatzen da. Taldea
lasaiago dago, gure artean adostasunak hartzeko erraztasuna nabarmentzen da honelako
momentuetan.
Kalamendi Saioa: 5
Noiz hasi: 13:30
Noiz bukatu: 18:00
6
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Aste berria eta lanarekin jarraitzen dugu. Momentuz, plastika gelan jarraitzen dugu
gure jolasak sortzen.
2.- ADOSTUTAKOAK Jolas nagusiak aukeratuta ditugu eta hauetako gehienak burututa daude. Orain, jolas
hauek lotura emango duten beste jolas batzuk sortu behar ditugu. Zeintzuk izan diren
adostea falta zaigu. Adostera goaz …
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Beste jolas nagusi bat frogatu dugu, txotxongiloak. Baita ere, lehen aipatu bezala,
trantsiziozko jolas batzuk frogatu ditugu eta azkenik, saio honekin bukatzeko, sarrerari
egin diogu. Honi denbora dezente eskaini diogu.
4.- JASOERAK Pasaden astean egin genuen lanarekin asko aurreratu genuela uste dugu, hala ere, jolas
berriak sortzen goaz eta aurreko eguneko erritmoarekin konparatuz, gaurko jolas batekin
bereziki, pixka bat blokeatu gara.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Taldeko kideak blokeatuz gero lana ez doa aurrera. Pentsamendu asko, ideia asko,
iritzi asko baina lana ez da burutzen.
Kalamendi Saioa: 6
Noiz hasi: 18:00
Noiz bukatu: 20:30
7
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Gure lana plastikako saioan jorratzen jarraitzen du.
2.- ADOSTUTAKOAK Plastikako irakaslearekin batuz gero, atzo egin genuen sarreraren aldaketa batzuk egin
behar ditugula adostu dugu, eskuari protagonismo gehiago emanez. Sarrera berria nola
egingo dugun adostu dugu, baita ere, bukaerarako jolasa.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Sarrera berria frogatu, sortu eta bukatu egin dugu. Gustura gelditu gara egindako
sarrera berriarekin. Baita ere, atzo aipatu bezala, jolas nagusiak beste jolas batzuekin
lotura emango genien eta horietako beste jolas batzuk burutu ditugu. Hauetako batzuk
egin ostean, bukaerarako jolasa frogatu egin dugu.
4.- JASOERAK Gure lana sortzen disfrutatzen ari gara.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Nahiz eta batzuetan talde lana gogorra izan, iritzi desberdinak daudelako, konklusio
berdin batera heltzeko zailtasunak egon eta nahiz eta abarreko arazoak egon, azken
finean, taldearen kide guztien ekarpenak, lan sendo eta erakargarri bat lortzera laguntzen
du.
Kalamendi Saioa: 7
Noiz hasi: 14:30
Noiz bukatu: 20:30
8
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Gaurko eguna musika saioari lehentasuna eman diogu.
2.- ADOSTUTAKOAK Atzo egin genuen bukaera birmoldatu egin behar dugula ikusi dugu. Baita ere, nahiz eta
jolasekin amaitu ez musikari buelta bat eman behar diogula pentsatu dugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Bukaera berria sortu dugu. Ondoren , plastikako saioa alde batera utzi dugu eta
musikari ekin diogu. Lehenengo egunetatik izan genuen ideiari buelta bat eman diogu.
Abesti berriak aukeratu ditugu, frogatu eta abarretan murgildu gara.
4.- JASOERAK Zaila egiten da hainbeste gauzaz jakin behar dela ohartzea, baina aldi berean oso
aberatsa da. Egun batetik bestera, pianoa eta beste instrumentu batzuk jotzen “ikasten”
dugu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Zaila egiten zaigu iritzi komun batera ailegatzea.
Kalamendi Saioa: 8
Noiz hasi: 14:30
Noiz bukatu: 18:00
9
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK
Gaurko saioa egin dugun lanaren batura egiteko aprobetxatu dugu, hau da, bideoa
sortzeko. Lana nola doan eta helburua lortzeko falta zaizkigunak behatu ahal izateko.
2.- ADOSTUTAKOAK Musikaz aparte, lana ez dago oraindik amaituta. Beste jolas nagusiren bat sortzeko
adostu dugu, baita ere, trantsiziozko beste jolasen bat. Amaierari dagokionez gehiago
sakondu beharko dugula uste dugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Gaur arte egindako lan guztia batzen aritu gara. Honen ondorioz, gure lana amaituta ez
dagoela behatu ahal izan dugu eta lana bukatzeko falta zaizkigun zereginak paper baten
gainean idatzi ditugu, baita ere, hauek burutzeko epea markatuz.
4.- JASOERAK Egindako lan guztiaren batura, gure lanaren helburuari buruzko informazio guztia eman
digu. Lagungarri handikoa izan da. Hor benetan ikusi da gure lanaren helburua lortzeko
zeintzuk diren falta zaizkigun zereginak. Lanarekin aurrera egiteko ezinbestekoa izan da.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Gaurko eguna nahiko lasai joan da, nahiz eta pentsatu ia bukatua zegoela konturatu gara
oraindik ukitu batzuk falta direla lana hobetzeko, ondorioz pixkat “bajoia” hartu arren
hasiera batean segituan ipini gara lanean ahalik eta lan txukunena atera ahal izateko.
Kalamendi Saioa: 9
Noiz hasi: 14:30
Noiz bukatu: 20:30
10
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK
Aurreko egunari jarraituz, lanaren batura egiteari ekin diogu.
2.- ADOSTUTAKOAK Lanaren amaiera egin eta musikaren atala lotuta hutsi lehen-bailen.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Falta zaizkigun jolasak amaitzea dugu helburu. Hurrengo egunerako utziz musikaren atala
eta buru belarri aritu gara jolas hauei amaiera ematen. Entregatze data gainean dagoela
sumatzen ari gara eta hau ez da ona taldearen girorako.
4.- JASOERAK Ikusten da entregatze data gainean dagoela eta “txorrada”n bategatik segituan salto egiten
dugu taldeko kideok. Lanak oso bide ona darama baina nahiz eta oso ondo egon, hobetzea
nahi dugu eta taldekideen artean eztabaidak sortzen dira.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Urduritasuna sumatu da eta hau ez da batere ona. Eskatzen duten talde-lan bat izateko
konturatzen gara nahiko gauza ari direla eskatzen ematen duten epearekin konparatuz.
Nahiz eta urduritasuna sumatu elkarri laguntzen saiatzen gara eta denon artean esfortzua
egiten dugu talde giroa ona izan dadin.
Kalamendi Saioa: 10
Noiz hasi: 13:30
Noiz bukatu: 18:00
11
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Beste eguneko lanaren batura egin ondoren, adostutako zereginak egitera bideratu
dugu saio hau.
2.- ADOSTUTAKOAK Lana amaitzeko gutxi falta da eta gaur jolas guztiekin amaitu behar dugu.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Trantsiziozko jolas bat berritu behar izan dugu. Baita ere, aurreko egunetan ikusi bezala
amaiera sakontzeko adostu genuen eta gaur horretan aritu gara. Gaurko egunean falta
zaizkigun jolas guztiak amaitu ditugu ,bihar eta etziko eguna musikarekin hasi eta
bukatzeko.
4.- JASOERAK Azkeneko astea da, hiru egun falta dira lana entregatzeko eta urduritasuna nabaritzen
da. Lana bukatu gabe dago eta gorputzean daukagun urduritasuna lana ondo bukatzeko
zailtasunak ematen ditu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Gure talde kideek eskatzen dugun exijentzia maila lana burutzeko orduan nabarmendu
da. Normala denez, lana ondo egin nahi dugu. Hala ere, youtuben agertzen diren stop
motion teknikarekin sortutako bideoak ikusiz, maila horretara ailegatzea gustatuko
litzaiguke. Alde batetik, oso ona izan daiteke, ahalik eta oberen egitera bideratzen
duelako, baina beste alde batetik, karga gehiegi suposatzen du. Hala ere, maila horretara
ailegatzeko, lana burutzeko dugun denbora eskasa ez du batere laguntzen.
Kalamendi Saioa: 11
Noiz hasi: 14:30
Noiz bukatu: 20:30
12
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK Atzo egindako aldaketak direla eta bideo berri bat sortu dugu, lan osoa ikuskatu ahal
izateko. Baita ere, instrumentu batzuekin abesti bat ikasteari eman diogu eguna.
2.- ADOSTUTAKOAK Lana osoa ikuskatu ondoren, amaierari ukitu batzuk eman behar diogula adostu dugu.
Baita ere, gaur eta bihar artean lana bukatutzat eman behar dugula.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Lanaren amaiera konpondu egin dugu. Lan guztia batu eta bideoa sortu dugu. Lana
prest dago musika jartzeko. Klaseko ordutegia amaitu arte, bideoari jarriko diogun musika
entseatzen pasatu dugu. Bihar, musika egin eta grabatuko dugu.
4.- JASOERAK Gure bideoaren musikan pianoa izango da instrumentu nagusia. Oso ondo pasatu dugu
pianoarekin abesti hori ikasten. Oso dibertigarria izan da. Instrumentu desberdinak
jotzeko gogoak zabaldu dizkigu.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Gaurko eguna lasaia izan da, gure arteko giroa lasaitu dela nabaritu egin da. Ondo
pasatu dugu, ez zegoen lana bukatzeko antsietatea eta beraz, egindako lanaz, beste egun
batzuk baino gehiagoz gozatu egin dugu.
Kalamendi Saioa: 12
Noiz hasi:14:30
Noiz bukatu: 20:30
13
Zure esku dago
Taldea:
Santi Badiola Iratxe Benito Mari Bernal Arrate Bernaras
Taldekideak Idazkaria (X)
1.- JORRATUTUAKO GAIAK
Bideoa amaitzeko azkeneko eguna da eta musika grabatzen pasatu dugu eguna.
2.- ADOSTUTAKOAK Lan guztia adostuta dago, orain musika grabatzea besterik ez da falta.
3.- ZEREGINAK ETA EPEAK Musika grabatu egin dugu. Jolasak eta musika batu egin ditugu. Bideoa primeran
gelditu egin da. Lanari fin esan diogu.
4.- JASOERAK Lana egitea pena merezi du, azkenean denok gustura gelditu gara.
5.- TALDEAREN HAUSNARKETAK Azkeneko eguna izan denez eta musika grabatu barik izan dugunez, gure arteko
tentsioak nabaritu egin dira. Musikari buruzko azkeneko dudak sortu dira. Zein da gure
bideoan agertuko den musika? Hau edo beste hau? Nola egingo dugu? Azkeneko
egunerako kaos bat izan da eta gure jarrera hau aurrera eramaten ez du asko lagundu.
Azkenean, “manos a la obra” jarri gara eta bai musika eta lan guztia orokorrean ondo
atera zaigu.
Kalamendi Saioa: 13
Noiz hasi: 14:30
Noiz bukatu: 20:30
14
Zure esku dago
3. Jolasa
"Jolasa gorputz osoarekin amestea da". Georges Duhamel
3.1 Hausnarketa: Kontzeptuen argipena
Giza talde eta kultura guztietan agertzen den aktibitatea da jolasa eta naturari
begiratzen badiogu, jolasa gizakion ezaugarri bat izateaz gain, animaliena ere badela
konturatuko gara, ikaskuntzarako baliabide indartsua izanik.
Denboran zehar Giza eta Hezkuntza zientziek jolasaren inguruko hainbat definizio
eman badituzte oro har esan dezakegu Jolasa jolastearen ekintza bera dela, hau da,
jolasteko balio duten jarduerak. Lanaren kontzeptuari kontrajarriz, jolasaren
borondatezko izaera azpimarratuko genuke, aurrez ikasteko beharrik gabeko ekintza
atsegingarria izanik jolasteko helburua jolastea bera da, ondo pasatzea eta beharbada
horregatik motibagarria gertatzen dena.
Psikologoak eta pedagogoak ados daude gai honetan: haurtzaroan ekintzarik
garrantzitsuena jolasa da. Umeak jolasten duten bitartean, alde batetik, haien bizitzaren
sentimenduak islatzen dituzte – emozioa, alaitasuna, kuriositatea... - eta beste aldetik,
ekintzak berak eragin izugarria dauka umearen garapenaren esparru guztietan, psiko-
motorean, kognitiboan, afektiboan eta sozialean. Jolasak umeari aukera ederra ematen
dio bere pentsamendua garatzeko, beharrak asetzeko, arakatzeko eta sortzearen
gozamenaz jabetzeko,
esperientziak lantzeko,
emozioak adierazteko
eta kontrolatzeko,
norberaren ikuskera
hedatzeko eta elkarrekin
lan egiten ikasteko.
Haurrak jolasaren
bitartez ezagutzen du
mundua, bere
inguruarekin Irudia: “Nanook of the North” dokumentalaren fotograma. Inuiten kulturan, Nanook-‐en semea hartzaren ehizan trebatzen da jolasaren bitartez 15
Zure esku dago
harremanetan jarri eta horrela, helduen munduan ere sartzen dira fisikoki zein
psikosozialki, pertsonaren oreka eta besteekiko harremanak errazteko biderik
onenetariko bat izanik.
Gure ustez jolasak, oro har, badu berezko izaera hezitzailea, lehen aipatu dugunez
pertsonen garapen prozesuan zehar ikaskuntzarako baliabide garrantzitsua baita.
Hiztegiari begiratzen badiogu hezitzaile hitza “hezitzeko balio duena” bezala
definitzen da eta hezi hitza berriz “Gizakia bere ahalmen fisiko eta intelektualak garatuz
eta gizabidea erakutsiz, gizartean bizitzeko prestatu eta gaitu” bezala.
Beraz, jolasak hezitzeko duen ahalmena ez dugu zalantzan jartzen. Nahiz eta jakin
jolasa ez dela jarduera neutrala eta honekin positiboak ez diren baloreak ere helarazten
direla, uste dugu jolasa bera ikasteko erreminta baliagarria dela eta horrela dira bideoan
aurkezten ditugun jolasak.
Jostailuari dagokionez jolaserako bidea ematen digun "tresna" edo “elementu” bezala
definituko genuke eta honek jostailuaren kontzeptua zabaltzen du, gure ustez, guk
ematen baitiogu jostailuari bere izaera. Jolaserako espresuki sortuak izan diren
jostailuak baldin baditugu ere, harri edo kartoizko kaxa arrunt bat jostailurik onenean
bihurtu baitezakegu.
3.2 Deskripzioa
Sarreran aipatu dugunez, gure lana eskuaren inguruan garatu dugu, jolas bakarra
aukeratu beharrean esku-jolasen bildumatxo bat osatu dugularik. Gure bideoa osatzen
duten jolas nagusien deskribapena azalduko dugu jarraian:
Harien jokoa edo Kuma
Kuma edo gaztelaniazko "cunitas" bezala ezaguna den jolas hau, bi eskuen behatzak
eta lokarri edo hari bat erabiliz irudi ezberdinak sortzean datza.
Munduko kultura anitzetan da ezaguna, Europan zehar ez ezik beste herrialde
askotan erabiltzen delarik, Zelanda Berria, Japonia edo Ameriketako hainbat herriren
kasuan adibidez. Guzti hauetan jolasteko era antzekoa bada honen helburua kulturaren
arabera aldatu egiten da; istorioen osagarri diren irudiak sortzeko, irudi konplexuak
16
Zure esku dago
sortzeko erronka bezala edo gehienetan gertatzen den moduan bakarka zein taldeko
denbora-pasa bezala erabiltzen da.
Bi edo pertsona gehiagoren artean jolas daiteke eta honen bitartez:
□ Pertsonen arteko elkar harremanak sustatu eta lantzen dira.
□ Arreta, memoria eta sormena sustatzen dira.
□ Koordinazioa eta psikomotrizitate fina lantzen da bi eskuen behatzen trebezia
garatuz.
Txaloen jolasak
Jolas herrikoiak eta ahozko tradizioaren barne aurkitzen diren jolas hauek, bi edo
pertsona gehiagoren artean jolasten dira. Jolasaren funtsa aldez aurretik ezarria edo
askea izan daitekeen txaloen patroi bat jarraitzea da errima edo lelo bat abestu edo
errezitatzen den bitartean. Kumaren antzera, jolas erritmiko hauek unibertsalak dira eta
munduko kultura anitzetan dira ezagunak, aipatzekoa izanik, europar jatorriko kulturen
kasuan soilik mugatzen direla nesken alorrera.
Jolas hauen bitartez, arreta, memoria, koordinazioa eta gorputz adierazpena lantzeaz
gain, alderdi musikala, ahozkotasuna eta hizkuntzak lantzeko aproposak dira.
Argi-itzal jolasa
Itzal txinatarrak bezala ere ezaguna den jolas hau tradizio handiko jolas herrikoia da.
Jaso dugun informazioaren arabera badirudi itzal txinatarren jatorria K.A orain 5000
urte dagoela Javako irlan, hala ere, iruditzen zaigu, ez dela erokeria lehen gizakiak
itzalekin jolasten imajinatzea.
Horretarako, ez da ia materialik behar, argi iturri bat (naturala zein artifiziala) itzala
islatzen den gainazal bat (estalki bat, horma bat...) gure eskuak eta norberaren irudimena
baino ez ditugu behar jolaserako. Argiak jotzen duen horma baten gainean edo oihal
txuri baten atzean eskuak mugituz irudi ezberdinak sortzean datza (animaliak, irudi
libreak...).
Eskuen eta gorputzaren bitartez irudiak sortzean, irudimena, sormena eta gorputz
adierazpena garatzen dira eta gure gorputzaren itzalak eta inguratzen gaituen
espazioarekin identifikatzeko eta erlazioak egiteko bidea ere ematen du, norberaren
gorputzaren kontzientzia eta ezagutza indartuz. 17
Zure esku dago
Aukera anitzak eskaintzen dituen jolasa da, musika, abestiak edo ahotsarekin
lagunduz istorioak sortzeko oso aproposa izan daiteke, eskuez gain, itzal-antzerkian
egiten den moduan beste elementuak ere erabiliz. Bakarka jolasteko aukera ematen
badu, iruditzen zaigu askoz aberatsagoa dela taldean egiten bada, alderdi emozionala eta
elkar - harremanak ere landuz.
Esku edo behatz txotxongiloak
Jolas honek modu askotan aritzeko aukera ematen digu. Gure eskuaren behatzak
izango dira txotxongiloak, behatz bakoitza besteengandik ezberdina izanik, norbera bere
nortasunarekin (potoloa, txikia, erdikoa...) behatzak beraiek izan daitezke txotxongilo
hutsak, hemendik aurrera aurpegiak margotuz edo apaingarriak jarriz jolasteko aukera
izango dugularik.
Gure bideoan aurkezten ditugun txotxongiloak sortzeko, paperezko panpinak sortu
ditugu, azpialdean bi zulo dituztenak. Zulo hauetan behatzak sartu eta hauek izango dira
panpinen oinak, mugimendua emango dietenak.
Jolas honen bitartez haurren irudimena, sormena, psikomotrizitate fina eta
gorputzaren ezagutza lantzeko aukera erraztuko digu. Nahi diren pertsonaiak sortzeko
aukera izanik mila istorio asmatzeko bidea ere emango digularik.
3.3 Ezaugarriak
Lan honetan aurkeztu ditugun jolasen izaera hezitzailea azpimarratu nahi genuke,
hauen bitartez haurraren ikaskuntza eta hainbat garapen arloak sustatzen baitira (soziala,
emozionala, motorea nahiz kognitiboa).
Denbora-pasako jolasek ere badutela izaera didaktikoa edo hezitzailea uste dugu.
Gure ustez bi kontzeptu hauek ez dira kontrajarriak, jolasa bera ikaskuntzarako tresna
indartsua baita, aisialdi denboran nahiz eskola esparruan izan.
Bakarka zein taldean jolasteko aukera ematen badute ere, askoz aberatsagoak
bihurtzen dira besteekin jolastuz, familia giroan edo lagun artean elkar harremanak eta
alderdi soziala nahiz emozionala lantzeko aproposak izanik.
Baliabide aldetik oso gutxi dira jolas hauetan aritzeko behar direnak; batzuetan
eskuak baino besterik ez dira behar eta materialak lortzeko errazak eta merkeak izateaz 18
Zure esku dago
gain, berrerabilitakoak ere izan daitezke. Alde honetatik begiratuz, edozein eskura
dauden jolasak direla esango genuke.
Bestetik, barruan zein kanpoan, edozein tokietan jolasteko aproposak direla aipatuko
genuke. Aurrerago azaldu dugunez, aukera zabalak eskaintzen dituzten jolasak dira.
Bat-bateko jolas bezala edo hezkuntza helburu zehatzak lantzeko jolas bezala landu
daitezke. Bakoitzari eman nahi zaion konplexutasun edo plangintza mailaren arabera
aproposagoa izango delarik toki batean ala bestean lantzea.
Oro har esango genuke, jolas erakargarriak eta motibagarriak gerta daitezkeela
horietako batzuk denboran zehar izan duten tradizio zabalak horrela erakusten duelarik.
3.4 Balore atxikiak
Lehen eta oraindik ere, nahiz eta gaur egun gauzak pixkanaka aldatzen ari diren,
jolasteko espazioen zatirik handiena mutilek bereganatu ohi dute, futbolean jolasteko,
saskibaloian, pilotan eta abar. Arrazoi honengatik aipatzen ditugun jolas batzuk
tradizionalki neskei atxikiak izan dira. Gure jolasen proposamena neska-mutilei
zuzendua dago, inolako bereizketarik egin gabe, elkarren artean jolas dezaten.
Ez dira jolas konpetitiboak, aitzitik, elkarlana eta lankidetza sustatzeko aproposak
direla uste dugu, itzal-antzerkia edo txotxongiloekin adibidez, antzezlan jardueren
bitartez guztion partaidetza bideratu dezakegu. Bideoaren bitartez hau bera azaldu nahi
izan dugu, jolas ezberdinetan ikusi daiteke esku ezberdinek hartzen dutela parte,
honekin lankidetzaren kontzeptua adierazi nahi izan dugularik.
Jolasak deskribatzerakoan aipatzen dugun bezala, aurkezten ditugun jolas asko,
munduko kultura ezberdinen tradizioan erroturik daude. Honek norberaren kulturaren
transmisioa bideratzeaz gain beste kulturetako elementuak zabaltzeko aproposa gerta
daiteke. Txaloen jolasean adibidez, abestiak, leloak eta gorputz erritmoen bitartez
bertako ahozkotasuna eta kultura herrikoia transmititzeko baliagarria izateaz gain, beste
herrialdetako hizkuntzak, abestiak eta erritmoak lantzeko aproposa izan daiteke.
Lehen esan bezala, baliabide gutxi behar da jolas hauetan aritzeko, beraz edozeinen
eskura egon daitezke, ekonomikoki ez baita oztoporik. Gainera, berrerabilitako
materialak erabiltzeko aukera ematen du, kartoia, haria eta abar. Eskuragarriak diren 19
Zure esku dago
material xumeekin gure jostailu propioak sortzeko aukera dugu eta honek sormena
garatzeaz gain, haurrak ezer gutxirekin ongi pasatzea dutela hausnartzeko egokia dela
iruditzen zaigu. Denon eskura dauden jolasak izateaz gain, jolas merkeak eta
ekologikoak ere badirela esango genuke, kontsumo urrikoak eta ingurumenari kalte
handirik eragiten ez dietenak.
Gure bideoan azaltzen diren jolasak, adin tarteari dagokionez, aurrerago hobeto
azalduko dugun bezala, ikasleen beharren arabera moldatzeko aukera ematen du, hau
da, indibidualizazio printzipioa aplikatzea baimentzen du. Indibidualizazio prozesuak
ikasle bakoitzak bere mailaren arabera lan egitean oinarritzen da. Gehiago aurreratzeko
gaitasuna duenari ez zaio adinagatik oztoporik jartzen, eta zailtasunik izanez gero, bere
erritmoaren arabera egiten du aurrera.
3.5 Zeinei zuzendua
Jolas bakarra azaldu ez dugunez adin tarteari dagokionez, esango genuke nahiko
zabala dela. Batzuk haur hezkuntzan lantzeko aproposak badira beste batzuk berriz
konplexuagoak dira eta zailtasun maila dela eta Lehen hezkuntzarako egokiagoak dira.
Hariaren jolasa, adibidez, ez da Haur Hezkuntzan lantzeko egokia, adin honetan
psikomotrizitate fina garapen prozesuan baitago eta jolas honek behatzen trebezia eta
koordinazio maila konplexua eskatzen du.
Bestetik aipatu nahi genuke, jolas bakoitza dagokion adin tarteari egokitzeko aukerak
eskaintzen dituela, adinaren arabera, jarduerak modu askotan diseinatuz.
4. Bideoa 4.1 Bideoaren testuingurua
4.1.1 Helburua
Helburuen artean, aukeratutako jolasak erakusteaz gain, jolaserako baliabide asko ez
direla behar azaldu nahi izan dugu, gure eskuak modu sinplean erabiliz jolasteko aukera
asko emanez. Gure imajinazioa da jolaserako dugun baliabide indartsuenetako bat eta
hau aprobetxatzea oso aberatsa izan daitekeela esaten dugu.
20
Zure esku dago
Bestetik, besteekin, elkarrekin jolastuz askoz aberatsagoa eta dibertigarriagoa dela
transmititu nahi izan dugu, hau da, gure bideoan askotan erakutsi dugun esku asko
elkarrekin jolastearen azalpena.
Horrez gain, bideoa, gure proiektuaren emaitza azaldu eta aukeratu izan ditugun esku
jolasak bizitzeko aukera eskaintzen duenez, honekin haurrak eta jendea orokorrean
transmititu nahi ditugun baloreez hezitzea dugu helburu nagusi. Hezitzea ez da dugun
helburu nagusietako bakarra, oso garrantzitsua den entretenimendua eta dibertitzearekin
lotzen dugu hezitzea, hauek jolasaren bi ezaugarri nagusi direlarik. Azkenik, bideoa
sormenerako eta jolaserako gogoa piztea espero dugu.
4.1.2 Zeinei zuzendua
Lehenago aipatu den bezala, bideoan Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ikasleei
zuzendutako esku jolasak azaltzen dira, beraz, printzipioz adin tarte hauetako haurrei
zuzendua dago, beti ere, jolasen ezaugarriak beharren eta premien arabera aldatzeko
aukera izanez, hau adin tartea aldatzen duelarik.
Hala ere, youtuben, interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen
duen web orrialdera igotzea eskatu digutenez, honetan sartu daitekeen guraso hezitzaile
eta orokorrean jolasetan interesa duen edonori zuzendua dago, eta azkenik, orokorrean
momentu on bat pasatu nahi dutenentzat aproposa dela uste dugu.
4.1.3 Balore atxikiak
Bideoak, papera ez bezala, aukeratu izan ditugun esku-jolasak errealitatean bizitzea
baimentzen du. Erabilitako materialak, koloreak, eskuekin jolaserako egon daitezkeen
aukerak, hauei jarritako musika eta guretzako garrantzitsuenetatiko alderdi bat,
baloreak, bideoan isladatzen saiatu garelarik.
Dibertitzeko ez dugu gauza handirik behar, batzuetan gure gorputza soilik behar
dugu dibertitzeko edota edozer gauza moldatuz gure entretenimendurako baliogarria
izan daiteke.
Batzuetan jostailu bat izanez ez gero jolastu ezin delaren pentsamendua agertu
daiteke, haurraren entretenimendua galaraziz. Haurrak haien imajinazioarekin eta
21
Zure esku dago
dibertitzeko duten gogoekin, edozein momentutan edozein gauza izanik honekin
disfrutatzen ikastera bideratu nahi izan dugu bideoa, sormenarako bidea libre utziz.
4.2 Prozesua
4.2.1 Osagaiak
Txikitan edo helduaroan askok izan dugu, orrialdeak bata bestearen atzean azkar
pasatuz gero, irudiak mugitu egiten direla ematen duten liburutxoren bat. Horixe da,
zinemaren oinarria ere, fotograma edo frame (ingelesez) multzo bat era bizkor eta
jarraian proiektatuz mugimenduaren ilusioa sortzea, fotogramen arteko desberdintasun
txikiengatik ematen delarik.
Fotograma edo frame bakoitza argazki estatiko bat da, baina horren azkar igarotzen
dira gure begiek ez dutela argazki baten eta bestearen arteko etenik nabaritzen. Etenaldi
horiek ez nabaritzea zinemaren helburua da.
Azken urteotan aldiz, gero eta ezagunagoa den stop motion teknikaren funtsa ordea,
etenaldiek gehiegi kezkatu gabe, argazki estatiko batzuei mugimendua modu original
batean ematea da.
Ekintza baten argazki segida bat hartzen da eta ondoren bideo edizio programa baten
bidez elkarren segidan muntatzen dira, emaitza benetan ikusgarriak lortuz. Gure kasuan,
bideoan agertzen diren esku-jolas bakoitzeko argazki segida batzuk hartu ditugu,
ondoren, guzti hauek elkartu bideo muntaiaren bitartez elementu ezberdinei
mugimendua eman ahal izateko.
Horretarako argazki kamara digital arrunt bat eta tripodea erabili ditugu jolasen atal
bakoitzari dagozkion irudiak ateratzeko. Produkzio atal hau izan da lan gehien eman
diguna. Prozesu honen barne; azaldu nahi dugunaren inguruko gidoia prestatu, erabiliko
diren objektuak eta elementuak bildu eta prestatu, argazki multzo bakoitzaren
kameraren posizioa eta enkuadrea zehaztu eta eszenografiaren elementuak lortu behar
izan ditugu.
22
Zure esku dago
4.2.2 Gidoi teknikoaren taula
SEKUENTZIA PLANOA DENBORA EZAUGARRI TEKNIKOAK IRUDIEN DESKRIBAPENA
SOINUA Enkuadrea Angulazioa Mugimendua
1. Sarrera
1
0,13 esg.
Lehen planoa
Kamararen posizio zenitala
Kamararen posizio finkoa
Sekuentzia esku itxiaren lehen plano batekin hasten da. Posizioa: esku-azpia aurrera begira. Fondoa: beltza. Banan banan behatz guztiak irekitzen dira. Komikien bunbuilo bat marrazten da eta bertan "jolas ikas" hitzak agertzen dira. Bi behatzen gainean "harridura ikurrak" azaltzen dira. Hiru behatz elkartzen dira.
Pianoa: Heart and soul abestiaren bertsioa bi eskutan.
1
2
0,5 seg.
Xehetasun planoa
Kamararen posizio zenitala
"
Zoom-a: lau behatz azaltzen dira. Hiru behatzek aurrera eta atzera egiten dute agur moduan.
Zure esku dago
1
3
0,3 seg.
Lehen planoa
Kamararen posizio zenitala
"
Zoom-a atzera. Esku osoa ikusten da eta marraztutako elementuak desagertzen dira.
1
4
0,9 seg.
Lehen planoa
Kamararen posizio zenitala
"
Esku-gaina aurrera begira. Esku bakarra atzeratzen da, banan-banan bost esku bata bestearen gainean agertzen dira. Atzetik aurrera eskuak desagertzen dira bakarra geratu arte. Eskua altxa: "esku" hitza azaltzen da. Eskua behera. Eskua altxa: "jolasak" hitza azaltzen da. Eskua behera.
Zure esku dago
SEKUENTZIA PLANOA DENBORA EZAUGARRI TEKNIKOAK IRUDIEN DESKRIBAPENA
SOINUA Enkuadrea Angulazioa Mugimendua
2. Kuma/Hari jolasa
1 0,9 esg. Lehen planoa
Kamararen posizio zenitala
Kamararen posizio finkoa
Haria azaltzen da planoaren albo batean eta irudi ezberdinak sortzen dira honekin (pertsonai bat, "Hari" hitza, beste formak..)
Pianoaren oinarrian perkusio doinu ezberdinak sartzen dira
2 2 0,4 seg. Lehen planoa
" " Lau esku azaltzen dira, behatzekin haria heldu eta zabaltzen dute.
Perkusioa bukatu eta pianoak jarraitzen du
2 3 0,5 seg. Lehen planoa
" " Bi esku: hariarekin irudiak egiten hasi.
2 4 0,10 seg. Lehen planoa
" " Lau esku: hariarekin irudiak egiten.
2 5 0,1 seg. Lehen planoa
" " Bi esku lortutako irudia erakusten.
2 6 0,1 seg. Lehen planoa
" " Haria: lortutako irudiaren planoa
2 7 0,1 seg. Lehen planoa
" " Hari korapilatuaren irudia
2 8 0,3 seg. Xehetasun planoa
" " Hari korapilatuaren xehetasun planoak zoom eketuarekin fondo beltzarekin bat egin arte.
Zure esku dago
SEKUENTZIA PLANOA DENBORA EZAUGARRI TEKNIKOAK IRUDIEN DESKRIBAPENA
SOINUA Enkuadrea Angulazioa Mugimend
ua 3. Txaloen jolasa 1 0,7 seg. Plano
ertaina Normala: Kamararen angelua lurrarekiko paraleloa
Kamararen posizio finkoa
Bi pertsona eskuekin txaloka ari dira. Fondoa: txuria
Pianoaren gainean ahotsak abesten
4. Argi-itzal jolasa 1 0,30 seg. Plano ertaina
Normala: Kamararen angelua lurrarekiko paraleloa
Kamararen posizio finkoa
Oihalaren atzean eskuen itzalak agertzen dira irudi ezberdinak sortuz. Esku bakarra hasieran, gero esku gehiago, txori, zakur irudiak... Eskuak elkartzen dira gero alboetatik desagertuz. Taldekideen itzal bana agertzen da fondo txuriarekin amaituz.
5. Txontxongiloak 1 0,17 seg. Lehen planoa
Kamararen posizio zenitala
Kamararen posizio finkoa
Hondarrezko fondo baten gainean eskuak "behin" hitza idatzi eta ezabatzen du. Gauza bera "batean" hitzarekin.
Pianoaren oinarrian perkusio doinu ezberdinak sartzen dira
5 2 0,8 seg. Lehen planoa
Kamararen posizio
Kamararen posizio
Albo batetik bi esku azaltzen dira more kolorezko
Zure esku dago
zenitala finkoa "pinocho"papera helduz eta eskerretik-eskuinera zabalduz kortina baten moduan plano guztia itxi arte.
SEKUENTZIA PLANOA DENBORA EZAUGARRI TEKNIKOAK IRUDIEN DESKRIBAPENA
SOINUA Enkuadrea Angulazioa Mugimendua
5 3 0,7 seg. Lehen planoa
Normala (aurrez): Kamararen angelua lurrarekiko paraleloa
Kamararen posizio finkoa
Fondo more baten gainean txontxongiloak agertzen dira. Eskuen behatzak dira panpinen oinak eta hauek mugitzen dituzte. Beste esku batek komiki bunbuilo bat mugitzen du.
Pianoa eta perkusio doinuak
5 4 0,30 seg. Lehen planoa
" " Taldekideen aurpegiak dituzten panpinak agertzen dira. Binaka hasieran gero laurak. Paperezko fondoaren zuloetatik sartzen dira pixkanaka desagertu arte.
6. Magia trukoa 1 0,15 seg. Lehen planoa
Kamararen posizio zenitala
" Paperezko fondoa zimurtuz doa bola batean bihurtu arte. Esku batek paperezko bola heldu eta eskua itxi egiten da. eskua irekitzen da bola erakutsiz. Eskua itxi, berriz ireki eta bolarik ez dago.
Pianoa eta perkusio doinuak
7. Esku pintura 1 0,6 seg. Lehen " " Eskuak aurreko
Zure esku dago
planoa sekuentziaren posizio berdinean dago. Eskua behin eta berriz irekitzen da kolore ezberdinez margotua.
7 2 0,8seg Lehen planoa
" " Kolore ezberdinetako esku impresioak azaltzen dira fondo beltzaren gainean.
SEKUENTZIA PLANOA DENBORA EZAUGARRI TEKNIKOAK IRUDIEN DESKRIBAPENA
SOINUA Enkuadrea Angulazioa Mugimendua
7 3 0,22 seg. Lehen planoa
Kamararen posizio zenitala
Kamararen posizio finkoa
Esku batek "zure esku dago" esaldia idazten du behatzekin
Pianoa eta perkusio doinuak
7 4 0,15 seg. Lehen planoa
" " Eskuak aurreko planoan idatzitako esaldia ezabatzen du. Esker-eskuin mugimenduak eginez kolore ezberdinak nahastuz eskuak ortzadar antzeko irudia sortzen du eta honen gainean Kalamendi gure ataldearen izena agertzen da.
Piano doinua.
Zure esku dago
4.3 Emaitza
4.3.1 Osagaiak
Musika
Hainbat aukera aztertu ondoren, gure irudiekin egokien txertatzen zen, Heart and Soul
abestia aukeratu dugu gure bideoaren oinarri bezala, musika-konposizio honen bariazioak
erabiliz. Pianoa da instrumentu nagusia eta abestia interpretatzeko musika irakaslea eta
taldekide baten laguntza izan dugu. Aipatu dugun abestiaren oinarriaren gainean, perkusio
doinuak eta txalo-jolasetan erabiltzen den haur kantu bat txertatu dugu, taldekide guztien
partaidetza izanik horretarako.
Komunikazio-lanabesak
Aurkezten dugun bideoan ikusi daitekeenez irudia bera da komunikazio-lanabes nagusia.
Proiektu honetan lanean hasi ginen lehen momentutik eta eskuak berak zuen adierazpen
indarraz oharturik, bisualki erakargarria den emaitza lortu nahi izan dugu irudien hizkuntza
erabiliz oinarrizko komunikazio tresna bezala. Uste dugu irudiek bere kabuz nahiko ondo
azaltzen dituztela gure jolasen nondik-norakoak, hala ere, jolas bakarra aurkeztu ez dugunez,
hainbat testu txertatu ditugu, ikusleak gure bideoaren mezua hobeto ulertu dezan eta jolasen
inguruko informazioa osatzeko asmoz. Testu hauek modu plastikoan aurkeztu ditugu hauei
ere jolas izaera emanez.
Osagai plastikoak
Eskua da gure jolasen protagonista beraz, bideoan ere eskua bera izango da lehenengo
planoa hartuko duena. Horretaz gain, esku-jolasetan aritzeko elementuek ere protagonismo
nabaria hartzen dute. Argi-itzal jolasak, haria, karea, hondarra eta kolorea erabili ditugu
forma, testura eta elementu grafiko ezberdinak sortzeko, hauen bitartez irudi erakargarriak,
bisualak eta dinamikoak lortzeko helburuarekin.
Edizioa
Atal bakoitzeko argazki guztiak aukeratu, sailkatu eta bildu ondoren, Movie-maker edizio
programa erabili dugu bideoaren muntaia osatzeko. Edizio prozesua nahiko sinplea izan da,
29
Zure esku dago
argazki guztiak programan txertatu eta gero bakoitzari denbora zehatz bat egokitu diogu, nahi
genuen erritmoa eta bizitasuna lortzeko asmoz.
Taldekideek musika arloan ditugun mugak kontuan izanik, honen ekoizpena konplexuagoa
gertatu da guretzat. Ekoizpenerako izan dugun denborak ere mugatu gaitu lanerako orduan.
Musika-edizio programen ezagutza ez genuenez, ez eta horretan trebatzeko denborarik,
konposizio bakarra aukeratzea erabaki genuen eta bikoizketa lanetan egiten den moduan,
irudien gainean interpretatu genuen musika etenik gabe. Argazki muntaiaren pultsoak definitu
zuelarik musikaren pultso bera.
4.3.2 Lorpenen identifikazioa
Lanarekin hasteko, jolas askoren inguruan pentsatu genuen. Ideia askoren artean, bakar
batean izan genuen gure arteko adostasuna, ikasleen sormenaren bidea irekiko duen jolas bat
aukeratzea.
Hasieran aipatu bezala, pentsatu genituen jolas horiek, elkarren arteko ezaugarri komun bat
zeukaten, eskua. Eskuak, jolas asko burutzeko ezinbestekoak dira, hauen protagonista
bihurtuz. Hau izan da gure bideoan azaltzea nahi genuen beste alderdi bat eta horrela izatea
lortu dugula uste dugu.
Bideoa sortzeko, eskuak hainbeste jolas sortzeko baimentzen dituen aukeretariko batzuk
aukeratu izan ditugu, eta ez esku-jolas bakar bat. Sormenari dagokionez, haurrak haien
eskuekin soilik edota edozer gauza txikirekin aukera anitzak dituztela ohartzeko helburua izan
dugu, asmatuta dauden jolasak, beste modu batera edo esku jolas berriak asmatzera
bideratutako bidea irekita dagoelarik. Bideoan zehar utzi dugun “zure esku dago!” mezua
alderdi hau sakontzearen helburu izan da.
Aipatzekoa dugu, hasiera batean jolas ezberdinak lotzeko zailtasuna izan genuela, jolas
batetik bestera jarraitasun bat eman nahian aritu ginen, haien arteko etenak ahalik eta gutxien
nabaritu nahi izanez. Azkenean, irudien arteko elkarloturak eginez eta bideoari jarraitasuna
emanez jolasa guztiak ondo lotu ditugula esaten dugu. Baita ere, jolasei musika jartzerako
orduan, ikus-entzunezko programetan adituak ez ganerez, irudi desberdinak musikarekin ondo
txertatzea lortu dugu.
30
Zure esku dago
Gure lanaren beste helburuetariko bat, talde kideak, orokorrean, eskatu izan dugun
exijentzia maila lortzea izan da.
Hasiera batean, lehen aipatu bezala, eskatu izan dugun exijentzia mailagatik eta jarri
genituen xedeengatik, lana aurrera eramateko izan dugun denbora kontutan hartuz,
orokorrean, gure proiektua arrakastatsua izatea lortu dugula uste dugu. Hala ere, lanaren
emaitza ez da soilik ematen, bertan egin dugun esfortzua eta eskaini diogun inplikazioa,
proiektuaren xedea eta gure poza lortzen baimendu digu.
Beraz, gure hasierako asmoa lortu dugula esaten dugu, zerbait bisuala, erakargarria
sortzea, interesa pizten duena, kreatiboa eta garrantzitsuena, eskuekin jolastuz zenbat aukera
dauden ohartzea.
4.3.3. Balorazio orokorra: Ahulezien identifikazio eta deskribapena eta
hobekuntzarako proposamena
Ikus-entzunezkoen arloan dugun esperientzia urria kontuan izanik eta gure lehen bideo
ekoizpena dela ikusita, orokorrean, esan dezakegu, nahiko pozik gaudela lortutako
emaitzarekin. Proiektuan zehar sortu diren zailtasunei aurre egiteko gai izan gara momentuan
beharrezko konponbideak aurkituz eta lanean aurrera eginez.
Hasieratik, gure mugak eta aukerak izan ditugu kontuan, honen arabera baliabideak aukeratuz
eta egokituz. Zer egin nahi dugu? Zer dakigu? Zer daukagu? Hauek izan dira gure lana
bideratu duten galderak.
Konpetentzia teknologikoari dagozkion ahuleziez gain, lehen aipatu dugu musika-edizio
programen gure ezagutza falta, lanaren planifikazio falta eta gidoiaren prestakuntzari
eskainitako denbora urria aipatuko genituzke. Askotan aurkitu gara zer egin ez genekiela,
kamara aurrean genuela erabakiak hartuz eta kasu batzuetan inprobisazioari bidea emanez.
Batzuetan inprobisazioak emaitza onak izaten baditu ere, ez da lanerako lagun ona izaten
eta etorkizunerako hutsune hau hobetu beharko genukeela uste dugu, gidoiaren lanketari
denbora gehiago eskainiz.
Bukatzeko, aipatu nahi genuke, ikus-entzunezkoen arloan ez dugula apenas formaziorik
jaso eta etorkizunean honek lagunduko digula gure emaitzak hobetzeko.
31
Zure esku dago
4.4 Besteen emaitzak
Ikusi ditugun beste taldeen bideoen artean (46. taldekoak), honako hauek nabarmenduko
genituzke:
□ Errealizazio aldetik, Kukuak Team taldearen Rayuela izeneko bideoa azpimarratuko
genuke: ikus-entzunezko hizkuntzaren eta kameraren erabilera, irudien kalitatea eta
enkuadreen txukuntasunagatik, oro har teknikoki landuenetakoa dela iruditzen zaigu.
□ Gidoiaren aldetik, A3i taldearen Txingoa izeneko bideoa: Txingoaren jolasa modu
zabalean garatu dutela iruditzen zaigu, jolasak izan ditzakeen aukera ezberdinak aurkeztuz;
txingo borobila, koloreekin, zenbakiekin... material ezberdinak erabiliz, toki desberdinetan,
haurrak izan dezaketen sormenari bidea zabalduz. Bestetik irudien eta musikaren muntaia oso
ondo landua eta orokorrean sormen handiko bideoa lortu dutela iruditzen zaigu.
□ 14jimen taldearen Domino efektua bideoa ere nabarmenduko genuke, lortu dituzten
irudien emaitza erakargarria dela eta.
□ Ikt Magisteritza taldearen Unibertsolariak bideoa aipatuko genuke azkenik. Komikien
hizkuntzaren erabilera ekarpen interesgarria iruditu zaigu.
Orokorrean, talde guztiek egindako lanen ekarpenak azpimarratu nahi genituzke. Ikus-
entzunezkoen arloan adituak ez garela eta eskura izan ditugun baliabideak kontuan izanik,
uste dugu emaitzak onak izan direla, bideo guztien atzean dagoen lan handia agerian geldituz.
Denetariko ideiak aurkeztu dira batzuk besteak baino originalagoak, baina denak sormen
handiz landuak izan direla uste dugu. Bideoen ekoizpenean buru-belarri ikusi ditugu talde
guztiak eta gela barruan izan den lan giroa azpimarratu nahi genuke.
4.5 Bideoaren iritziak
Gure taldeko kide batek, praktiketan izandako haur taldeari bideoa bidali ondoren jasotako
iritziak bildu ditugu 1.go eranskinean.
4.6 Bideoaren esteka □ https://www.youtube.com/watch?v=LGs3fNlK8jQ
32
Zure esku dago
5. Erabilitako informazio iturriak 5.1 Idatzizko testuak
□ Llorente Pastor, Begoña. (2004). Jolasaren oinarri teorikoak eta humeen jolasak:
(animaziorako jokoak eta jolas-ekintza fisikoak). Vitoria-Gasteiz: Eusko Juarlaritzaren
Argitalpen Zerbitzu Nagusia.
5.2 Sarean kontsultaturikoak
Makina bat izan dira sarean ikusi ditugun bideo, irudi eta web-tokiak, gure bideoa osatzeko
ideia-iturri bezala erabili ditugunak. Denak hemen aipatzea zaila egiten zaigunez, batzuk
baino ez ditugu aipatuko:
Harien jokoa
□ http://www.cuadernointercultural.com/string-figures/
Txaloak
□ http://www.cuadernointercultural.com/juegos-tradicionales-juegos-de-palmas-y-
retahilas/
□ http://www.youtube.com/watch?v=n37iTzxmPzI&feature=related
Itzal-antzerkia
□ http://biblioabrazo.wordpress.com/2012/05/20/teatro-de-sombras/
□ http://www.handshadowgraphy.com/art.html#
33
Zure esku dago
Eranskinak
Zure esku dago
1.go Eranskina Zumaiako Herri Eskolako LH 3. mailako ikasle talde baten iritziak jasotzen dira hemen.
Bideoa ikusi ondoren, ikasleak talde txikietan banatu eta beraien iritziak jaso zituzten.
1._ Egin duzun eskuen bideoa eta kanta asko gustatu zaigu. Gehien gustatu zaigun partea azkenengoa da. Agur eta ondo pasa! 2._ Asko gustatu zaizkigu, zu eta zure taldekideek egin dituzuen bideoa eta baita musika ere. Sokarekin oso forma politak egin dituzuelako. Muxu handi bat! 3._ Asko gustatu zaigu zeren sokarekin eta eskuekin ona zarelako eta musika polita asmatu duzuelako ere bai. Ostadar polita egin duzue! Agur eta muxu handi bat! 4._ Oso polita eta dibertigarria iruditu zaigu zure bideoa. Guri gehien gustatu zaigun partea zu azaldu zarena izan da. Agur eta muxu handi bat! 5._ Gustatu zaigu bideoa eta kanta ere, bihotza ikutu digute. Gure parte gogokoena, bukaerako koloretako ostadarra izan da. Agur eta ondo pasa!