5
EITB-EHU Muktimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterra 2010-2011 Estrategia Linguistikoak EUSKARAREN IKUSPEGI SOZIOLINGUISTIKOA: BALORAZIOA Txomin Lasarte Azkarate Etengabeko aldaketan bizi gara. Kulturak, gizarteak eta hizkuntzak aldatzen dira, gurea bezalako herri txikiek indarrak batu behar dituzte aldaketaren korronteak ibaian behera eraman ez ditzan. Unesco erakundeak, beste behin ere, euskara egoera larrian dauden hizkuntzen zerrendan sartu berri du, eta egoera bereziki larria dela esan du Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan. Beraz, zein estrategia garatu behar dugu euskaldunok? Baina horren aurretik: zein estrategia garatu behar dugu “zer” lortzeko? Hau da, zein da gure xedea? Euskarak bizirautea? Euskararen corpusa handitzea? Euskara indartzea? Erabiltzaile euskaldunaren beharrak betetzea? Dirudienez, azken aldian normalizazioa jotzen da lehen helburutzat, diglosia gainditu eta euskal komunitatea indartuz euskal erabiltzaileari eskatzen dituen erramintak erabiltzeko aukera ematea. Euskararen egoera soziolinguistikoa eta euskarak hedabideetan dituen indarrak eta ahuleziak ulertzeko bi txosten hartu ditut oinarri moduan: IV. Inkesta Soziolingustikoa (Eusko Jaurlaritza, 2006); Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008). Datu asko ematen dituzte biek. Jarraian, denetan deigarrienak iruditu zaizkidanak aipatuko ditut: - Adineko jendearen eta etorkinen kopurua igotzen ari da Euskal Herrian. - 65 urtetik gorako biztanleria %50 igo da EAEn eta Nafarroan azken 16 urtetan. - EAEn biztanleriaren %30.1 elebiduna da, %18.3 elebidun hartzailea eta %51.5 erdaldun elebakarra. - Elebidun multzorik handiena 35 urtetik beherakoak dira. -16-24 urte bitartekoen artean, gero eta gehiago dira lehen hizkuntza euskara dutenak.

Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa

  • Upload
    toxua

  • View
    309

  • Download
    2

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa

EITB-EHU Muktimedia Komunikazioa Unibertsitate Masterra 2010-2011

Estrategia Linguistikoak

EUSKARAREN IKUSPEGI SOZIOLINGUISTIKOA: BALORAZIOA

Txomin Lasarte Azkarate

Etengabeko aldaketan bizi gara. Kulturak, gizarteak eta hizkuntzak aldatzen dira, gurea bezalako herri txikiek indarrak batu behar dituzte aldaketaren korronteak ibaian behera eraman ez ditzan. Unesco erakundeak, beste behin ere, euskara egoera larrian dauden hizkuntzen zerrendan sartu berri du, eta egoera bereziki larria dela esan du Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan. Beraz, zein estrategia garatu behar dugu euskaldunok? Baina horren aurretik: zein estrategia garatu behar dugu “zer” lortzeko? Hau da, zein da gure xedea? Euskarak bizirautea? Euskararen corpusa handitzea? Euskara indartzea? Erabiltzaile euskaldunaren beharrak betetzea? Dirudienez, azken aldian normalizazioa jotzen da lehen helburutzat, diglosia gainditu eta euskal komunitatea indartuz euskal erabiltzaileari eskatzen dituen erramintak erabiltzeko aukera ematea. Euskararen egoera soziolinguistikoa eta euskarak hedabideetan dituen indarrak eta ahuleziak ulertzeko bi txosten hartu ditut oinarri moduan: IV. Inkesta Soziolingustikoa (Eusko Jaurlaritza, 2006); Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008). Datu asko ematen dituzte biek. Jarraian, denetan deigarrienak iruditu zaizkidanak aipatuko ditut:

- Adineko jendearen eta etorkinen kopurua igotzen ari da Euskal Herrian.- 65 urtetik gorako biztanleria %50 igo da EAEn eta Nafarroan azken 16 urtetan.- EAEn biztanleriaren %30.1 elebiduna da, %18.3 elebidun hartzailea eta %51.5 erdaldun elebakarra.- Elebidun multzorik handiena 35 urtetik beherakoak dira.-16-24 urte bitartekoen artean, gero eta gehiago dira lehen hizkuntza euskara dutenak.- Azken hogei urteetan 200.000 hiztun irabazi ditu euskarak.- Euskaraz kontsumitzen dutenen kopurua ez da kontsumitzaile potentzialen neurrian igo; alderantziz, kontsumitzaile potentzial eta egiazkoen arteko aldea gero eta handiagoa da.

Etorkinen garrantzia ukaezina da. Gazteak kolektibo gisa aparteko inportantzia duten moduan. Gaurko eta biharko euskaldunak gazteak dira, eta kolektibo honek arreta puntu berezia eskatzen du. Belaunaldi berriekin asmatu behar da euskarak biziraungo badu. Elebidun multzorik handiena 35 urtez azpikoak dira, eta lehen hizkuntza euskara dutenenen kopurua handitzen doa 16-24 urte bitartekoen artean.Euskaldunen kopurua hazten ari da. 1991an baino 137.000 elebidun gehiago daude eta azken hogei urteetan 200.000 hiztun irabazi ditu euskarak. EAEn, erdiek euskaraz ondo ulertzen dute, eta hauetan gehienek ondo ulertzeaz gain, ondo hitzegiteko gai dira.

Aro digitalean gaudela esaten da. Interneten aroan, nabigatzen jakin ezean itotzeko arriskua dagoen itsaso zabal horretan bueltaka. Baina itsaso zabal horretara igeri egitera

Page 2: Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa

ateratzen ez denaren galera, alegia, interneteko plazara ateratzen ez denak zer galtzen duen, ez dakigu oraindik. Ez da egin orainarte azterketarik esaten duenik zer galtzen den hizkuntza gutxitu bat interneten eta sarean sartzen ez bada. Eta hori jakiteak badu bere garrantzia. Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostena egin zuten komunikazioko adituek ere ez zuten lortu adostasunik lehentasun estrategikoak zehazteko orduan, internet aipatzen zen horien artean eta batzuk lehentasun bezala ikusten zuten arren beste batzuk ez zuten iritzi bera.

Beharrezkoa al da sarean presentzia bermatzea eta sarean euskal komunitatea ehuntzea? Zein formula erabili behar du euskarak sarean? Zer nolako edukiak sortu behar ditu? Zein motatako erabiltzaileak hurbildu behar ditu atari berrietara? Zer nolako atariak sortu behar ditu? Euskararen erabilpen poliedrikoak, formaturik gabeko erabilera anitzak, mugarik gabeko erabilera libreak, benetan hizkuntza gutxitu batek dituen beharrak asetzen al ditu? Mila galdera eta erantzun zail mordoa. Eta erantzuna da zaila gaur egungo gizarteak direlako ulergaitzak. Izan ere, mila aldiz gertatzen zaigu gizarte honetan gauzen zergaitia ezin azaldu izana. Aurreko batean irratian entzuten nuen gipuzkoako herri bateko polikiroldegi bateko monitore bat hizketan, eta zioen, duela urte bi polikiroldegiko igerilekua beteta egoten zela, ez zekien zergatik, baina orain ez dagoela kasik inor. Baina esperantza badutela berriro hori gerta dadin. Azken batean, eta nire tesia da, gaur egun jendea modekin mugitzen dela. Denek egiten dutena egiten dugu. Eta denek zerbait egiteko kopiaketa behar da. Lehen kopiaketa horrek bigarrena ekartzen du, eta horrela ehuntzen da sarea eta sortzen moda. Moda, hala ere, ez dut uste hizkuntzetan ematen denik, eta ematekotan ere ez zaio euskarari halakorik komeni. Azken batean moda iragankorra da. Etorri bezala joaten da eta haizeak eramaten du. Ez zarena irudikatzeko eta zinena ahazteko bide arina besterik ez da.

Dena den, badirudi euskal komunitatea sarean sortzeko eta komunitate horrek esparru propio bat erabiltzeko ideia erakargarria eta positiboa dela euskararentzat.

Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostenean gauza batek atentzioa deitu dit: adostasunik eza. Komunikazio arloko adituen adostasun eza bide estrategikoen garapena zehazteko orduan. Adibidez, zein motatako hedabideak lehenetsi behar ziren galdetu zitzaienean. Izan ere, zer norabide hartu behar den ez jakiteak, zer molde komeni zaion euskara moduko hizkuntza txiki bati eta euskal komunitateari ez jakiteak, teknologia berriekiko dagoen ignorantzia azalean uzten du. Alegia, ez dakigu zer egin behar den gaur egun nahi dugun hori lortzeko, alegia euskal komunitate sendo bat sortzeko, euskaraz komunikatzen dena linguistikoki normalizatua dagoen marko batean. Euskara erdarazko hedabideetan txertatzearren administrazioak diru laguntzak eman behar dituen ala ez erabakitzeko orduan ez dira dos jarri aipaturiko txostenean. Bestalde, batzuk esaten zuten medio generalistak lehenetsi behar direla. Beste batzuk tokian tokikoak. Beste batzuk internet eta irratia. Azken batzuk multiplataforma esaten zaion horrek izan behar duela lehentasuna esaten zuten. Alegia, eduki bat sortu eta plataforma desberdinetan publikatzea zela bidea. Desadostasuna erabatekoa da. Niri iruditzen zait azken ideia hau egokia izan daitekela. Bidea edozein delarik ere, plataformen arteko elkarreragin bat behar da, eta toki batean publikatzen denak besterako balio behar du eta alderantziz. Elkarreragina behar da eta erabiltzailea gero eta kapazago da hori egiteko, eta baita eduki sortzailea ere. Atarien arteko eta euskarrien arteko elkarreragin hori bilatu behar da. Crossmedia kontzeptua, egun modan dagoen hori.

Page 3: Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa

Produktu arinagoak sortu behar direla eta orainarte landu ez diren arloak lantzea posible dela aipatu da Euskara Hedabideetan (Eusko Jaurlaritza, 2008) txostenean. Kirola eta prentsa arrosa adibidez. Hala ere, zalantzan jartzen da hartzailerik egongo ote den sektore horietan.

Prentsa astuna serioa dela esaten da, eta arina ez dela serioa. Horrek horrela izan beharrik ez du. Irakurterrazak eta serioak diren produktuak egin daitezke, eta baita alderantziz ere.

Doako prentsa salbuespena da euskal prentsan. Adibide bakarra totian tokiko prentsan bilatzen dugu, beraz, salbuespenekoa da oso. Doan izateak euskararen imaginari kalte egin diezaiokela aipatzen da.Beraz, zer motatako edukiak landu behar dira? Eduki arinak, astunak, digeritzeko errazak edo urdailean bueltaka ibiltzen diren horietarikoak? Zein estrategia garatu behar dugu euskararen kontsumoa handitu eta corpusa sendotzeko?Nik perspektiba generalista izan nahi nuke euskararen kontsumoaren galera azpimarratzen den honetan. Izan ere, teknologia berriekin eta batez ere internetekin, inork ez daki zein estrategia garatu. Dakiguna da, hizkuntza moduan ingelesak indar itzela duela eta txinera ere asko indartu daiteketa hurrengo urteetan. Baina euskal komunitatearen barruan dauden adituek duten noraeza erabat ulergarria da ze noraez hori orokorra da. Ez da hemengoa soilik. Hori leku guztietan ari da gertatzen. Inork ez daki zein bide jarraitu behar duen. Inork ez daki norantz jo behar duen panorama soziokultural konplexu honetan, eta horretan sakondu behar dugu. Komeni dena eta ez dena argitzeko lan horretan sakondu behar dugu, denon artean lan-ildo estrategikoak zehazte aldera.