8
urumea bailarako egunkaria 2020-08-14 Ostirala 7.202 zk. www.kronika.eus Sagardo mundua ezagutzeko, hiru ibilaldi URUMEA SAGARDOA 6 «Oso erabaki gogorra izan da fiestak bertan behera uztea» GOIZUETA UNAI MIRANDA 4-5 Bonoak abuztu guztian zehar erabili daitezke GOIZUETA KOMERTZIOA 6 Martxelo Ezponda: «Jendea hasieratik inpikatu zen ekimenean» HERNANI EUSKARALDIA 8 Fiesten une onenak gogoratuz «Arduraz» jokatu behar dela adierazi du Udalak eta horregatik, aurten ez dira fiestak izango Goizuetan. Hala ere, pasa diren urteetako une onenak gogoratu dituzte, jaien inguruan egin duten bideo batekin. 2-3 KORONABIRUSA - ATZOKO DATUAK 72 positibo berri 3.643 positibo guztira* 1.636 hildako 9 UCIn 82 positibo berri 7.755 positibo guztira 532 hildako 8 UCIn GIPUZKOAN NAFARROAN *Hernanin 83 Astigarragan 30 Bertso saioa gaur eguerdian, Kursaaleko terrazan DONOSTIA ABUZTUA DONOSTIAN 7

Fiesten une onenak gogoratuz...GOIZUETA KRONIKA 2020-08-14 Ostirala 2 Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99 688 660 714 Eposta: [email protected], [email protected], [email protected]

  • Upload
    others

  • View
    3

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • urumea bailarako egunkaria

    2020-08-14 Ostirala 7.202 zk. www.kronika.eus

    Sagardo mundua ezagutzeko,hiru ibilaldi

    URUMEASAGARDOA 6

    «Oso erabaki gogorra izan da fiestak bertan behera uztea»

    GOIZUETAUNAI MIRANDA 4-5

    Bonoak abuztu guztian zehar erabili daitezke

    GOIZUETAKOMERTZIOA 6

    Martxelo Ezponda: «Jendea hasieratik inpikatu zen ekimenean»

    HERNANIEUSKARALDIA 8

    Fiesten une onenak gogoratuz«Arduraz» jokatu behar dela adierazi du Udalak eta horregatik, aurten ez dira fiestak izango Goizuetan. Hala ere, pasa diren urteetako une onenak gogoratu dituzte, jaien inguruan egin duten bideo batekin.

    2-3

    KORONABIRUSA - ATZOKO DATUAK

    72 positibo berri

    3.643 positibo guztira*

    1.636 hildako

    9 UCIn

    82 positibo berri

    7.755 positibo guztira

    532 hildako

    8 UCIn

    GIPUZKOAN NAFARROAN

    *Hernanin 83 Astigarragan 30

    Bertso saioa gaur eguerdian, Kursaalekoterrazan

    DONOSTIAABUZTUA DONOSTIAN 7

  • GOIZUETA 2KRONIKA 2020-08-14 Ostirala

    Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

    688 660 714

    Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

    Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

    Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, A. Isasa, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda, I. Santa Kruz eta J. Zubitur.

    Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

    Eposta: [email protected]

    KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

    Argitaratzailea: Laguntzaileak:

    PEFC ziurtagiria

    Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

    ww w. pefc.e s

    DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

    GOIZUETA AMABIRJINAK

    Abuztuan, Amabirjin egunaren bueltan ospatzen dira Goizue-tan fiestak, baina aurten Ko-ronabirusaren eraginez ez da jairik izanen. Gainera, neurriak zorroztu egin dira eta abuztua-ren 14tik 18ra Goizuetako taber-na eta jatetxeek 00:00etan itxi beharko dituzte ateak.

    Herriko festak modu ez-berdinean antolatu dira aur-ten herri batzutan eta hainbat ekitaldi bertan-behera gelditu behar izan dira, pandemia egoe-ragatik, baina Goizuetan ez da ekitaldi bakarra ere antolatuko. Dena bertan behera geratu da «zentzuz eta elkar zainduz joka-tzeko garaia da».

    Behin bost egun horiek iga-

    rota Nafarroako Gobernuak ate-ratako azken nerriak jarraituko du indarrean. Hau da, azken as-teetan COVID-19 kasuak pixka-naka igotzen ari direla ikusita, Goizuetako Udalak erabaki du Nafarroako Gobernuko Osasun Zuzendariak ezarritako neu-rriak aurrera eramatea. Horre-gatik, taberna, jatetxe, elkarte, pub eta aisialdi guneek gaueko 02:00 eta 06:00ak bitartean itxi-ta egonen dira.

    Bestalde, taberna eta elkar-teetan mahai bakoitzean 10 la-gun bildu daitezke, gehienez. Eta azkenik, kalean edo parkee-tan debekatuta dago botiloi edo gisakoak 02:00 eta 06:00ak bi-tartean egitea. Eta ordutegi ho-rretan ezinen dira 10 lagun bai-no gehiagoko taldeak elkartu.

    Fiestarik ez Goizuetan eta gaurtik astelehenera bitarte 00:00etan itxi behar dituzte tabernakGoizuetan Amabirjin fiestak gaur hasiko lirateke egoera normalean, baina aurten ez dago fiestarik eta neurri bereziak hartu dira hurrengo lau egunetarako. Tabernak lehenago itxiko dira.

    Toparik gabe aurten kalean, etxean egin beharko dute goizuetarrek topa.

    Musikarik gabe ez dago fiestarik. Haurren dantza emanaldi hau 2016an egin zen.

  • GOIZUETA3 KRONIKA 2020-08-14 Ostirala

    Gazte Eguneko bazkarian koadrilak elkartzen dira bazkaltzeko. Txikienenek ere gozatzen dute fiestetan.

    Peñen eguna izaten da 'ganberroena'.

    Gazteen arteko herri kirol desafiyua ere jokatu izan da fiestetan.

    GOIZUETA AMABIRJINAK

    «Egun hauetan zentzuz eta ar-duraz jokatu, eta 2021eko fieste-tan berriz elkartuko gara». Hori da ia bi minutuko bideo batean Goizuetako Udalak zabaldu duen mezua. Bertan, aurreko urteeta-ko eta aspaldiko Amabirjin fies-ten irudi zaharrak agertzen dira eta goizuetarrak hunkitu ditu.

    Elkar zaintzeko garaia da eta fiestak egonen ez diren honetan

    irudi zaharrak eta ez hain zaha-rrak gogoratzeko une polita da.

    Umeen eguna, gazteen egu-na, 'desafiyuak', sagardo pro-baketa eta sardinak, zezenak, peñen eta ezkonduen eguna, txupinazoa eta topa, bakailo eguna, aurorak, dantzariak... momentu, bertsolariak, proze-sioa, pilota partidak... buelta-tuko dira bueltatu behar dute-nean. Orain ez da fiestak egiteko momentua, baina bai begirada

    aurreko jaietan jartzekoa. Irudi zaharrak ikusi, gogoratu, haus-nartu eta gozatu. Bertan, denbo-rak gurean zer eragin duen ikusi daiteke, zenbat aldatu garen, zer ongi pasa genuen, errepikatzeko gogoarekin oraindik ere zer mo-mentu onak pasatuko ditugun.

    Noski, kanpotik etortzen di-renei ere mezua zabaldu nahi zaie. «Orain arte bisitariak be-soak zabalduta hartu ditugu, baina aurten Goizuetara ez joa-teko mezua zabaldu nahi da. Goizuetan ez dago fiestarik eta aurten elkar zaitzeko garaia da. 2021 urteko festetan elkartuko gara».

    Aurtengo fiesten faltan pasa diren urteetako uneak gogoratuko dituzte«Egun hauetan zentzuz eta arduraz jokatu, eta 2021eko fiestetan berriz elkartuko gara» da Udalak zabaldu nahi duen mezua.

  • GOIZUETA 4KRONIKA 2020-08-14 Ostirala

    GOIZUETA UNAI MIRANDA BERROETA

    Amabirjin festak ez dira izango abuztuan. Erabateko erabakia izan zen jaiak bertan behera uztea?Bai. Udaletxearena baino, ge-hienbat Jai Batzordearena izan zen fiestak bertan behera uz-tearen erabakia. Jai Batzordeak antolatzen ditu beti fiestak eta ho rregatik, Udalaren eta beraien arteko erabakia izan zen. Oso erabaki gogorra eta zaila izan zen, baina ez genuen bes-te au kerarik. Hori da momentu ho netan egin behar genuena.

    Zer diote herritarrek festarik gabe geratu direlako?Denetarik dago, baina denek entenditzen dute egoera. Denek bizi zituzten hilabete horiek konfinamenduan eta badakite zein den egoera. Egoera berezia bizi dugula badakite, eta horre-gatik fiestak ez egitea normala dela pentsatzen dute. Gaine-ra, Goizueta ez da leku bakarra fiestak egingo ez direnak; mun-du osoan gertatu den zerbait da eta jendeak entenditu egiten du. Baina noski, atsegina ez da fiestak ez egitea. Guretzat, Uda-larentzat, eta baita Jai Batzor-dearentzat ere oso gogorra izan da erabakia hartzea. Jendeak entenditzen badu ere, zaila da. Gainera, orain fiesta egunak hurbiltzen ari dira eta oraindik ere gogorragoa egiten zaigu.

    Goizuetan fiestak ez egitea zaila da goizuetarrentzat eta bai-ta beste herri batzuentzat ere.

    Ospatzen diren fetxengatik edo udan egiten direlako, erreferen-tzia dira hemengo fiestak. Uda amaieran izaten dira eta gero ikasturtea hasten da… jendeak erreferrentzia moduan hartzen ditu fiestak, eta aurten hori herri-tik kentzea oso gogorra izan da.

    Plangintza alternatiboa egin dute goizuetarrek, ezta? Maiatza bukaeran jairik egingo ez zela erabaki genuen. Uda ez-berdina izango zela begenekien eta fiestak bere horretan egingo ez zirela ere. Horregatik, zerbait egin nahi genuen. Baina orain-dik deseskaladan geunden, ez dakit zein fasetan… Hala ere, egoerak ahalbidetzen bazuen, uda ezberdina egitea pentsatu genuen. Formatu txiki batean, ekintza kultural batzuk bultza-tuko genituen.

    Eta horrela, uztaila hasieran ekintza pare bat egin genituen. Ikastolako estalpea ere horrega-tik egin genuen. Dama Beltzek bertan eman zuten ekitaldia, martxoan egitea aurreikusi-ta zegoena. Hurrengo asterako gazte eta umeentzat antolatu-tako zinemaldia egingo genuen. Baina gero ikusi genuen egoera okertu zela, eta plangintza ber-tan behera uztea erabaki ge-nuen. Deus ere ez genuen egin-go. Horregatik, joan den astean ospatu zen Udakolore balkoi lehiaketa ez da fiesten alterna-tiba bat izan. Aurretik ere egin den zerbait da, edizio gehiago izan dituena.

    Plangintza alternatiborik ez da egin, eta fiestetan ez da egingo deus ere. Argi utzi nahi dut hori. Gogorra da, baina egoera hone-tan ulertu behar den zerbait da.

    Konfinamenduan eta hila-bete guzti hauetan informazio asko iritsi da eta nahasmena ari da izaten. Gu informazioa ondo zabaltzen ahalegintzen gara, eta herritarrei mezu argiak ematen. Kasu honetan, mezu argia da fiesten fetxa hauetan ez dela deus ere egingo. Maia-tzean Ikastolan egindako ekital-di txiki hori egin bagenuen ere, arriskua ikusita bertan behera utzi dugu dena.

    Bertan behera geditu den horrek nolako eragina izan du Goizuetan?Ekonomikoki fiestarik ez iza-teak inpaktua izango du, duda-rik gabe. Ez dakit datu zehatzik ematen, baina tabernarienzat kolpea izango da, fiestetan ema-ten zituzten afari eta bazkari guztiak ez dituztelako emango.

    Guraso elkartearentzat ere, pre-soen aldeko taldeak edo Gazte Asanbladak ere eragina nabari-tuko du, diru sarrera haundia direlako fiestak.

    Galera hori leuntzeko neu-rriren bat hartu beharko dugu. Horregatik egin dugu bonoena, adibidez... herriko elkarte, ko-mertzio eta ostalariei laguntze-ko. Beraiekin elkartu eta kon-ponbide bat ematen saiatuko gara, oso garrantzitsuak direla-ko herrian. Hauen biziraupena ahalbidetzeko neurriak hartuko ditugu, dudarik gabe.

    Koronabirus kasurik egon al da Goizuetan?Hildako kasurik ez da izan, zo-rionez, baina kasu positibo bat izan da. Jada gaindiduta dago eta Goizuetan eman den bakarra izan da.

    «Oso gogorra da, baina aurten jende pilaketak ekiditea da helburua, eta ez dugu deus antolatu»Erabaki «zaila» izan arren, arduraz jokatzea prioridadea dela azpimarratu du Unai Miranda alkateak. Horregatik suspenditu dira aurtengo fiestak.

    Unai Miranda alkatea udaletxeko balkoian. Aurten ez du itxaferua botatzeko aukera izanen, fiestarik ez direlako ospatuko.

  • GOIZUETA5 KRONIKA 2020-08-14 Ostirala

    Koronabirusak sortutako pandemiak alkatetza hasieran harrapatu zaitu… nola sentitu zara guzti hau gestionatzen?Nahiko lan izan da, guztiontzat. Karguan hasi berriak ginen ia guztiok eta ez genuen inor au-rretiko esperientziarekin. De-nentzat berria izan da. Ikusi da nola hartutako zenabait erabaki gero moldatu egiten ditugun, legeak uneoro aldatzen zirelako eta zaila izan delako aldaketa guztiez ohartzea.

    Hala ere, hasieratik saiatu gara herritarrari ahalik eta in-formazio garbiena eta ulerga-rriena ematen. GoizuetaInfo ize-neko WhatsApp talde bat sortu genuen, difusio lanetarako. Oso ondo funtzionatu du. Filtro la-nak egiten genituen, Goizuetari afektatzen zion informazioa es-kuratzen. Gero, WhatsApp talde-tik zabaltzen genuen. Izan ere, lege edo dekretu asko ez ziren goizuetarrei zuzendutakoak eta nahasmenik ez egoteko, filtro lanak egitea erabaki genuen. Eta uste dut komunikazio al-detik funtzionatu duela eta lan haundia egin dugula. Jendeak asko eskertu du. Bi difusio talde ditugu, eta ia 300 herritar daude hauetan.

    Zer neurri hartu zenituzten Udaletxean?Hasiera batean nahiko deskolo-katuta geunden. 10 bat egunez Udaletxea itxi genuen lehenda-biziko momentutik. Bertako lan-gileak hemen egon ziren lanean, baina herritarrei harreta eskai-ni gabe. Beraien artean ere se-gurtasun distantziak mantendu zituzten. Baina gero tele-lana egin genuen eta ekaina bukaera arte etxetik lanean egon dira.

    Udaletxetik kanpo lan egiten duen langileak, kanpoko zerbi-tzua eramaten duenak, adibi-dez, lanean jarraitu zuen. Hala ere, lanean hasteko PCR testa egin egin genuen guztiek.

    Eta herritarrek, nola bizi dute Koronabirusa?Informazio zehatzik ez dugu, baina denetarik egongo da. Ba-tzuk ERTEn egon dira, beste batzuk beste era bateko baime-nekin egon dira lanean, eta ha-

    sieratik lanean egon direnak ere egongo dira. Egia da hemen, Goi-zuetan, herritar asko kanpora joaten garela lanera. Nire beldu-rra da kanpora joan eta gaixota-suna herrira ekartzeko arriskua dagoela. Hala ere, ez dakit zor-teagatik edo gauzak ongo egin ditugulako, baina zorionez kasu bakarra izan dugu.

    Garrantzitsua da aipatzea alarma egoerak iraun duen bi-tartean, egoera zaila izan den honetatik zerbait oso ona ate-ra dugula. Mugimendua oso mugatua zegoenez, bertan bizi ginenak hemen egon gara. Eta horrek suposatu du herrian bizi garen pertsonek egunero-ko erosketak hemen egin ditu-gula, Goizuetan. Eta horrek bi gauza azaldu ditu, azpimarratu nahi ditudanak. Batetik, berta-ko komertzioak duen lana eta funtzioa, konturatu garelako oinarrizko beharrak asetu dai-tezkeela kanpora atera gabe.

    Eta bestetik, eskertu nahi diegu bertako komertzioei egindako lana, hasieratik egon direlako herritarrei laguntzeko prest. Bertako komertzioek garrantzia haundia dute eta hortaz kontu-ratu gara.

    Bonoen kanpaina atera zenuten hemen ere, ezta?Bai, herriko komertzioetan gas-tatzeko 1500 bono inguru atera genituen. Oso ongi atera zen, 3 ordutan saldu genituen bono guztiak. Helburua zen itxita egon diren bertako komertzioei laguntza ematea, irekita egon direnei eskerrak ematea, eta batez ere herritarrei adieraztea hemen badugula oinarrizko zer-bitzuak asetzeko aukera.

    Nola bizi duzue Gipuzkoarekin mugan bizitzea? Goizuetar askok familia bertan izango zenuten eta ezinezkoa zen hasieran erkidegoz mugitzea.Arazo bat izan da hori. Hasie-ran erkidego barruan mugitzeko aukera eman zuten, eta gu he-mendik Tuterara joan gintezken arazorik gabe. Baina Hernanira, ordea, ezin ginen gerturatu. Ba-dakit Aranoko kasuren bat, eros-ketak egitera Ereñotzura joan eta atzera egitera behartu zietena.

    Nolabait muga administrati-boak nolako kaltea egiten duen erakutsi du koronabirusak, bai-ta ere. Gure eguneroko harre-manak errekak eramaten ditu,

    beti, eta gure errealitatea ere han dago. Baina administrati-boki Nafarroan gaude, noski, eta nafarrak sentitzen gara. Bai-na egia da muga administratibo hauek batzuetan nahaste hauek sortzen dituela.

    Jaietara bueltatuta, festak ez dira baina jendea etorri da herrira, ezta?Hasteko, bisitariak egun haue-tan Goizuetara ez etortzera gon-bidatuko nituzke, fiestarik ez delako izanen. Baina bai, udan nabaritu dugu jendea etorri dela. Txirrindulariak beti dau-de, baina larunbat edo igande-tan sumatu dugu mugimendua, beste urtetan egon ez dena. Eta gu alde horretatik pozik gaude, guk ez dugulako nahi jendea ez etortzea, baina eskatzen dugu-na da jendeak arduraz jokatzea.

    Kanpoko jendea guk beti beso zabalik hartuko dugu, baina momentu honetan ezin ditugu hartu, fiestetarako ez dugulako deus antolatu. Jai Batzordeak lan egiten du fiestak antolatze-ko eta programa ateratzeko. Jai

    egitarauaren helburua da herri-tarrentzat fiesta txukunak an-tolatzea, baina kanpotik jendea erakartzea ere bada helburua.

    Baina aurten helburua jende pilaketak ekiditea denez, ezinez-koa izan da deus egitea. Oso go-gorra da, atzo aurreko urtetako fiestetako bideoa ikusi genuen eta asko unkitu nintzen. Eta gure artean komentatu genuen: horrela ospatzerik ez badago, zertarako egingo ditugu fiestak? Hurrengo urtean ahaleginduko gara jai potenteak prestatzen!

    Eta orain, orokorrean, zer giro dago Goizuetan? Nolako uda ari da izaten?Uda desberdina da aurtengoa. Aste honetan fiestak izan behar ziren eta giro hori sumatzen da. Baina foru araudia heldu da or-dutegiak mugatzeko eta zenbait prebentzio neurri hartzeko. Eta hori bete behar dugu. Gaur bile-ra dugu ostalariekin, baita ere, honen inguruan hitz egiteko. Herritarrek badakite zer egin behar den: tabernak, elkarteak eta tankerakoek 00:00ak baino lehenago itxi beharko dute, 10 pertsona baino gehiago ezingo dira bildu mahaiean... ez da ezer arraroa, egoera honetan.

    Udaletxean, zer proiektu edo ideia dituzue buruan datozen hilabeteotarako? Baditugu proiektuak martxan. Orain uraren abastezimendua-rekin gaude. Ikaragarrizko fu-gak ditugu, eta hori konpontzea da dugun prioridadea. Hala ere, etorkizunera begira behin beti-ko konponbidea emateko obra potentea egin nahi dugu. Gero, errepidean zabaldu diren bost kurbak ere asfaltatzen ari dira, eta aste honetan bukatuko dute. Eta Tifanitxo gaztetxea birgai-tzeko lanak ere amaitu dira, auzolanean. Edukiz betetzea da hurrengo pausoa. Oso kaxkar zegoen lehen eta orain egitura aldetik sendo dago. Beheko so-lairuak gaztetxea izaten jarrai-tuko du, lehenengo soilaruan eragileentzako hiru bulego egin dira eta goiko solairua gazte asanbladarentzako lokala izan-go da, eta tailerrak eta eskula-nak egiteko ere erabiliko da.

    Fiestarik ez egitea erabaki zaila izan den arren, garrantzitsuena arduraz jokatzea dela azpimarratu du.

    Kanpoko jendea guk beti beso zabalik hartuko dugu, baina momentu honetan ezinezkoa da, fiestetarako ez dugulako deus antolatu

    Oso erabaki zaila izan da, baina arduraz jokatu nahi dugu. Hurrengo urtean indartsuago bueltatuko gara!

  • URUMEA 6KRONIKA 2020-08-14 Ostirala

    GOIZUETA KOMERTZIOA

    Amabirjin fiestak bertan behe-ra geratu dira Goizuetan, baina herriaren jarduna ez da geratu. Herriak bizi jarraitzen du eta oraindik eta biziago bertan eros-ten badira produktuak. Honela, Goizuetako Udalak ere jarri zuen martxan herriko komertzioa-

    ri laguntzeko deskontu bonoen sistema, pasa den uztailean eta oraindik ere abian dago.

    Herritarrek 5 euroko bost bono jaso zituzten (25 euro guztira), 20 euro ordainduta. Guztira, 300 bono sor ta banatu ziren uztaila eta abuztuan zehar erabiltzeko.

    Goizuetan erroldatuta dau-denek bakarrik izan dute bo-

    noak es ku ratzeko aukera, eta 16 urte tik gorakoek soilik. Herritar bakoitzak, bi bono sorta erosi ahal izan ditu gehienez. Hori bai, norberaren sorta eta beste hiru lagunena ere erosi deza-ke bakoitzak, betiere guztien nortasun agiria erakutsita eta haien datuak emanda.

    Ondorengo komertzioetan

    era bili daitezke oraindik bono ho riek: Zubidenda, Coviran, hara te gia, farmazia, estanko eta arropa den da, Izkina, Mutu, Zubiondo, Oxe guarda, Iskibi, eta Irati eta Kiribil ileapaindegiak.

    «Herrian kontsumitzeko ohiturari eustea», helburuaKanpaina honetan, 1.500 euroko

    inbertsioa egin du Udalak, berak jarriko baititu bono sorta bakoi-tzaren 5 euroak. Eta horrekin, gainera, lortuko da bonoen 7.500 euroak gelditzea herrian bertan.Helburua da, «herriko komertzioetan kontsumitzeko ohiturari eutsi, eta konfinamen du ga raian ixtera behartuta egon diren komertzioei laguntzea».

    Fiestarik ez baina erosketa bonoak abuztu guztian zehar erabili daitezke Goizuetako dendetan20 euroren truke, herritarrek jaso zituzten 5 euroko bost bono, herriko komertzioetan erabiltzeko hilabete amaierara arte.

    URUMEA SAGARDOA

    Gipuzkoako Sagardogileen El-karteak sagardo route ekimena-ren barruan hiru ibilbide iraga-rri ditu sagardoaren munduaz gozatzeko. Aukera hori denei zabaldua dago eta berdin da ber-takoa edo kanpokoa izan. Tu-rismoa egiteko beste modu bat da etxetik gertu. Sagardogileen elkartetik dioten bezala «bizi sagardotegiko esperientzia, das-tatu euskal sagardo naturala eta egin bidaia gure euskal jato-rrira!»

    Bisita gidatua sagardotegian, dastatzea eta menu tradizionala garraioa barneLehenengo ibilbidean Donostian jasotzen dute bisitaria «gida-ren eskutik goza dezazun gure lurrari, kulturari eta gastrono-miari lotuta dagoen edari kuttunaren sekretuez».

    Sagastiak, baserri tolareak, elaborazio gunea eta upategiak ezagutuko dira. Eta noski, sa-gardoa aurkezten da edaten du-gun moduan: botilan eta txo-txetik. Esperientzia aparta bizi

    ondoren Donostiara itzultzen da, gozatzen segitzeko.

    Ondoren sagardotegi bate-ra egiten da bisita txotx egiteko edalontziarekin sagardotegiko menu tradizionalaz gozatzen den bitartean. Lau orduko irau-pena du esperientzia honek.

    Bigarren ibilbidean flyscha ezagutzen daBigarren ibilbide bat badago. He-men Kantauri itsasoa eta bere harribitxiak ezagutzeko parada dago. Horietako bat da Zumaia-ko flyscha. Hondartzak, itsas-labarrak, mendiak eta itsasoak bat egiten dute begien aurrean, «Game of thrones» sail ezaguna grabatu zen lekuan.

    Donostiatik Zumaia aldera abiatzen dira, euskal kostaldeak duen fenomeno natural ede-rrenetakoa bisitatzera: flyscha. Bisita honetan Euskal Kostalde-ko Geoparkearen panoramika berria ezagutzeko aukera izan-go da. Txakolinaren lurraldean txakolina, sagar eta sagardoaren zapore ederrekin uztartuko da, bertako produktuekin osatutako pintxoak, txakolina eta sagardoa

    dastatzen diren bitartean.Ibilbideari jarraituz Txako-

    lindegi batean ezagutuko da bertako ardo txuria. Ondoren sa-gardotegi batera joango dira eta lehenik eta behin euskal sagar-doa botilan dastatuko dute. On-doren Sagardotegiko menu tradi-zionalaz gozatzeko eseriko dira. Bukatzeko, Donostiara itzuliko dira bisitariak sei ordu eta gero.

    Sagardotegia, gaztandegia eta euskal baserria mendialdeanNekazaritzarekin batera, ar-tzaintza izan da euskal lurral-deetako ofizio garrantzitsuene-takoa eta hirugarren ibilbidean kostatik barrenaldera egiten dute salto. Bertako gazta fabri-kek ateak irekitzen dizkiete bisi-tariei Idiazabal gaztaren elabo-razio prozesua ezagutzeko.

    Bisita honekin lehenik eta behin euskal baserriaren jato-rria ezagutzeko aukera izaten da XVI. mendeko Igartubeiti baserri dolarea bisitatuz. Ondoren, eus-kal artzainen ofizioa ezagutze-ko aukera izango dute eta baita haien lanaren fruitua dastatze-koa ere, Idiazabal gazta bikaina. Ardiek bazkatzen duten landa eremua eta lurraldea bisitatzen da, jaiste sistemak, esne edu-kiontziak, moldeak, prentsa eta hozte sistemak, besteak beste.

    Beste bi ibilaldietan bezala sagardotegian amaitzen da es-

    perientzia, gero Donostiara itzu-liz. Honek ere sei orduko iraupe-na du.

    Esperientziak bizitzeko [email protected] helbidera edota 943 33 68 11622 61 84 76 telefonoetara deitu behar da informazio bila

    edo erreserbak egiteko. Bulego orduak dira astelehenetik os-tiralera 08:00etatik 18:00etara eta larunbata eta igandeetan 10.00etatik 18:00etara. Whatsapp bidez astelehenetik ostiralera 10.00etatik 18.00etara.

    Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak hiru ibilaldi proposatzen ditu Gipuzkoan zehar sagardoari lotutaSagardoaren mundua ezagutu daiteke, baita txakolindegia eta kostaldea, gaztandegia eta mendialdeko baserria, beti sagardotegian amaituta. Donostian hasi eta amaitzen dira ibilbideak eta garraioa jartzen da.

    Bonoak erosi eta merkeagoa da erosketa.

    Sagardotegian amaitzen dira beti hiru ibilbideak Donostiara itzuli aurretik.

  • URUMEA7 KRONIKA 2020-08-14 Ostirala

    (eus

    kalm

    et)GAUR BIHARTenperaturak gora egingo du berriro. Igoera

    hegoaldean eta erdialdean izango da nabarmenago; kostaldean haizea ipar-ekialdetik finkatuko da.Min.16º / Max.26º

    Goiza aurrera joan ahala, ordea, haizea ipar-mende-baldetik finkatuz joango da. Hortik aurrera, eguraldiak txarrera egingo du. Min.19º / Max.27º

    TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

    TELEFONO ZENBAKIAK

    EGURALDIA

    FARMAZIAKEgunez: A. Etxebarria Andre kalea, 48 (Hernani) 943 551793 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    IRAGARKI MERKEAK

    Gutuna argitaratzeko ezinbestekoak dira: izena eta bi abizen, NAN edo EHNA erakustea eta te le fonoa. | Gehi e nez 1.800 karaktere onartuko dira. | Kronikak beste hiz kuntzetan jasotako kartak euskeratzen ditu. | Kronikak ez ditu bere gain hartzen sail ho ne tan esaten direnak, edo itzultzeko ga rai an izan daitezkeen gaizki ulertuak. | Irainak, debaldeko salaketak eta difamazioak ez dira onartuko.

    JASOTA BEZALA

    Estefanía Beltrán de Heredia He-rrizaingo sailburua: orain egun batzuk pertsona batzuk bildu ginen Donostiako Bulebarrean, batez ere animoak emateko.

    Beren burua ordezkatzen zu-ten pertsonek parte hartu zuten, baina irakaskuntzaren eta pe-dagogiaren, osasunaren eta bio-logiaren esparruan zuten jakin-tzagatik, ilusioa eta itxaropena piztea lortu zuten, nahiz eta beren arlo profesional eta instituziona-len barruan koadro eta panorama iluna egon.

    Giza komunitateari aurkez-ten zaigun ahulezia animiko eta existentzial honen aurrean, eta gero eta gehiago gauzatzen ari den eskubideen, askatasu-nen eta duintasunaren heriotza sozialak, hainbeste kontraesan ukatua eta batere eztabaidatua ez izateak, erakundeen babes-gabetasun-sentsazioa eragiten dute, gure agintariek beren he-rritarrentzat onena nahi ez iza-tea bezala.

    Eta zer nahi dute ezkerreko alderdi politikoek? eta kasu ho-netan, ezker abertzalearen ofi-

    zialtasun medikoaren tesiarekin bat datorrenari galdetzen diot.

    Ikasturte berria hastear dago, gurasoek eta hezitzaileek duten kezka eta ziurgabetasun--sentimendu guztiarekin. Eusko Jaurlaritzak ikastetxera sartze-ko prestatzen dituen protoko-loen gaia dela eta, txertaketa--egutegia beteta edo bete gabe, ikasgelako distantziak, jolas-tokiko harremanak, sukarrak eragindako harrera edo etxera bidaltzea... eta alarma sortzeko eszenifikazioaren azken unean, erizain bat ikastetxe bakoitzeko. Kobid-19 kasuak detektatzeko, Kataluinian aurreikusi bezala: Noiz bideratuko dituzte galdera horiek Eusko Legebiltzarrean?... edo, berriro ere, gertaera buru-tuetara joko dute haurren lehe-nengo biktimak ezagutzen di-tuztenean?

    Pertsona horiei entzuteak, halaber, nolabaiteko arrakasta eta interes pertsonal eta garran-tzi haundiagorik gabe, krisi zi-bilizatorioko unean hain beha-rrezkoak diren paradigma berri horien sorreraren buru izan dai-

    tezkeelako sentsazioa sortzen du, kolapso sistemiko horrek eko-nomian, osasunean, energian, zientzian, hezkuntzan... eta, be-reziki, harremanei dagokienez, gehiengoari existentzia ukatzen dion aberastasun-banaketa de-sorekatuaren ondorioz.

    Topaketa ilusionagarriak, pres takuntzakoak, sortzaileak... itxa ropentsuak, oraindik ere gi-zadi apatiko eta gaur arte kon-tsumismoarekin narkotizaturik dagoen bat berresan eta ira-tzartzeko gai den gizarte-izua geratzen delako itxaropenak, gaur egun, komunikabideen bi-dez mezu subliminalekin eta irakurketa bikoitz eta hirukoi-tzetara daramaten datuekin in-jektatzen dituzten beldurragatik geldiarazita... Ezin dira eztabai-datu.

    Zein zen zure beldurra ha-siera-hasieratik 20-30 poliziaz inguraturik egon gintezen agin-tzeko?... bai, gogogabetu gintuz-ten, baina gainditu dugu.

    Iulen Lizaso Aldalur

    «Bizitzea... egunero erditze bat da»

    HERNANI KORONABIRUSA

    Hernanin badira etxebizitzak eta familiak isolatuta edo be-rrogeialdian, eta Udalak kasu horietan hondakinen kudeake-ta berezia mantentzen du berro-geialdian eta kutsatuta daude-nen etxebizitzetan.

    Berrogeialdian edo gaixorik dauden pertsonen hondakinak modu berezian tratatu behar dira arriskutsuak ez izateko.

    Horretarako, ezinbestekoa da pertsona afektatuek Udalari abisatzea. 943 54 30 16 edo 668 84 17 74 telefonoetara deituta argi-bideak eskainiko zaizkie.

    Kutsatze-arriskua gutxitzeko helburua duAlarma egoera amaitu den arren, hiri hondakinen gaikako bilketa egokituta mantentzen du Udalak COVID-19 dela eta berro-geialdian edo gaixorik daudenen

    etxebizitzetan. Kutsatuta dau-den edo egon daitezkeen herri-tarren hondakinak beste etxee-takoekin ez nahasteko hartu zen neurria, birusaren kutsatze--arriskua gutxitzeko helburua-rekin.

    COVID-19 birusarekin kutsa-tuta edo berrogeialdian dauden etxeak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da. Datuen Ba-beserako Legea dela eta, Udalak ezin ditu datu horiek eskuratu eta, horrexegatik, hain zuzen, da hain garrantzitsua pertsona horiek edo haien zaintzaileek edota senideek Udalarekin ha-rremanetan jartzea.

    Hondakinen kudeaketa berezia, kuarentenan dauden etxebizitzetanBerrogeialdian edo infektatuta dauden pertsonek Udalari abisatu behar diote 943 54 30 16 edo 688 84 17 74 telefonoetara deituta.

    URUMEA ABUZTUA DONOSTIAN

    Herri eta hirietako festarik gabe, baina kulturaz eta ekitaldiz go-zatzeko aukera eskaintzen du Abuztua Donostian ekimenak.Hilabete osoan zehar luzatuko da eta gaurtik igandera bitarte egitarau zabala prestatu dute.

    Nabarmentzekoa da gaur eguerdiko 12:30etatik 13:30etara bertso saioa egongo dela Kur-saaleko Zurriola terrazan. Par-te hartuko duten bertsolariak Andoni Egaña, Julio Soto, Nerea Elustondo eta Izarne Zelaia dira, Unai Elizasu gai jartzaile lane-tan ariko da.

    Haurrentzako ere emanaldi berezia prestatu dute Trinitate plazan. Txirri, Mirri eta Txiri-biton pailazoak Zoro gaitezen ikuskizuna eskainiko dute, 17:00etatik 18:15etara. Sarrerak agortuta daude.

    Kirola eta batez ere errugbia eta saskibaloia gustatzen zaio-nak edo probatu nahi duenak badu aukera Kataluinia plazan, Grosen, 11:00etatik 13:00etara. Bi kirol horien jolas eta kirol taile-rra antolatuko da.

    Urumea bailaran badago arrantzarako afizio ikaragarria eta Urumea ibaian, 10:00etatik 13:00etara, Aste Nagusiko Arran-tza Lehiaketa, Miguel Angel Fer-nanderen omenez, antolatu da. Seguru Hernaniko Txantxango-rri elkarteko arrantzaleak izan-go dira bertan lehiatzen.

    Goizean zehar, 09:00etatik 15:00etara, Euskal Herriko ne-kazal produktuen azoka berezia egongo da Loiola kalean, erdial-dean eta egunero bezala Zurriola Street Food Kursaaleko terrazan 12:00etatik aurrera. Bitartean, Matilda taldeak bere soinue-kin goxatuko dituzte bertara-tutakoen belarriak 14:00etatik 15:00etara, 19:00etatik 20:00eta-ra eta 21:30etatik 22:30etara.

    Arratsaldean Los Pasai txa-ranga ibiliko da hirian zehar eta Los Tenampas mariatxiak ariko dira Trinitate plazan 20:30etan hasita.

    Bertso saioa, gaur Kursaaleko terrazanKursaaleko terraza eta Trinitate plaza dira erdigune, baina errugbi eta saskibaloi tailerrak egongo dira Kataluinia plazan 11:00etan.

    Enkartelada, gaur herrian zeharHERNANI PRESO ETA IHESLARIAK

    Gaur, arratsaldeko 20:00etan, Gudarien Plazatik abiatuta enkarte-lada burutuko da herrian zehar. Presoen senitarteko eta lagunek antolatua da eta partehartzera deitzen dute.

    Udal bulegoak itxita hilaren 17tik 19raGOIZUETA UDALA

    Goizuetako Udal bulegoak itxita egongo dira datorren astelehe-netik, abuztuaren 17tik, asteazkenera bitarte, abuztuaren 19ra. Udaletik eragozpenak barkatzeko eskatzen dute.

    Jarduera ekonomikoen zerga ordaintzeko borondatezko epea martxanGOIZUETA UDALA

    Goizuetako zergadunei jakinarazten zaie 2020ko jarduera ekono-mikoen gaineko zerga ordaintzeko epea abuztuaren 10etik iraila-ren 23ra bitartekoa dela.

    'Panoli Kabareta' gaur eskainiko da 19:00etatik aurrera AtsegindeginHERNANI UDA HERNANIN

    Gorka Gansok eta Cecilia Paganinik Panoli Kabareta ikuskizun be-rria eskainiko dute. Hernaniarren gozamenerako, gaur 19:00etatik aurrera, Atsegindegin ikusteko aukera egongo da. Familiarentzako ikuskizuna da.

  • 7.202 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-08-14 Ostirala

    «Izena eman dugu aurtengo Euskaraldian eta kluba motibatuta dago dinamikarekin» Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean ospatuko da taldeei zuzendutako aurtengo Euskaraldia, eta honezkero 50 entitate daude izena emanda. CDHk 2018ko dinamikan hartu zuen parte eta gogotsu daude aurtengorako. Denboraldia hastean hasiko dira honetan lanean.

    HERNANI EUSKARALDIA

    Jada 50 entitatek eman dute izena aurtengo Euskaraldian. Abenduan egingo den dinamika taldeei zuzendutakoa da eta gero helduko da norbanakoen txan-da. Aurtengo erronka azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitarte egingo da. Helburua «hizkun-tza-ohiturak aldatzea da», eta ariketa 16 urtetik gorakoentzat dago zuzenduta. Antolatzaileek gogorarazi dute irailaren 27an bukatuko dela talde-dinami-kan parte hartzeko apuntatze-ko epea. Norbanakoen txanda irailaren amaieran helduko da. Orduan irekiko da izen-emate epea, hilaren 24an.

    Apustu soziala da Euska-raldia, eta badirudi Hernanin arrakasta izango duela, aurten ere. Izena emateko epea ireki zenetik, 50 talde animatu dira ekintzan parte hartzera. Leire Otxotorena da Hernaniko Eus-karaldiko arduradun nagusie-tako bat eta dio, «entitate diogu-nean era guztietako talde motei buruz ari gara: talde soziokul-turalak, kirol taldeak, auzo tal-deak, elkarte gastronomikoak, dendak, tabernak, jatetxeak, enpresak…».

    CDH da parte hartuko duen taldeetako bat, eta motibatuta daude aurtengo ekimenarekin. Martxelo Ezponda lehendaka-riaren esanetan, Euskaraldian parte hartzea ez da zaila, klu-barentzat. Euskera eguneroko-tasunean erabiltzen dute Zubi-pen, «baina bada aldatu behar den hizkuntza-ohituraren bat», azaldu du Ezpondak. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

    Zergatik hartu zenuten 2018ko Euskaraldian parte hartzeko erabakia?Kluba beti egon da inplikatua euskerarekin. Hemen, klube-an, euskera bultzatzea da gure helburuetako bat. Zuzendari-tza al detik eta baita jokalari eta en trenatzaileek ere euske-raren alde ko inplikazioa dute. Zuzenda ritzako kideek taldeeta-ra joaten garenean mezuren bat ematera, beti euskeraz egiten dugu. Egia da baten batek hiz-

    kuntza ulertzen ez badu, hitzen bat edo beste gazteleraz e giten dugula, baina orokorrean e us-keraz egiten dugu dena. Euske ra erabiltzea bultzatzen dugu, beti.

    Nolako esperientzia izan zen?Jendea inplikatu zen eta oso po-lita izan zen hori ikustea. Gai-nera, taldeak zelaira atera ziren dinamikaren aldeko pankar-tarekin eta guzti. Bai, dudarik gabe motibatuta egon ziren Eus-karaldiak iraun zuen bitartean.

    Lortu al zenuten hizkuntza-ohiturak aldatzea?Egia esan ez genuen feedback--a egin. Esan beharra dago ba-tzuetan oso zaila dela hizkun-tza-ohiturak aldatzea euskeraz ez dakien eta kanpotik dato-rren entrenatzaile edo jokalari bati. Baina badaude bestelako kasu batzuk, adibidez, Zubipe-ko tabernaria. Lutxik inplikazio haundia du euskerarekin, eta beti saiatzen da jendea euskeraz atenditzen edo gurekin euske-raz egiten.

    Baina gure helburua euskera bultzatzea da eta esan dudan be-zala, beti saiatzen gara euskeraz egiten, Euskaraldiko dinamika-ren egunetan egon ala ez. Gai-nera, helduok gazteleraz egiteko ohitura dugu, beharbada hala ikasi dugulako. Eta hori aldatzen saiatzen gara, hemen klubea.

    Futbol profesionalak ere gaz-telerara bultzatzen duela esango nuke. Telebistan erderaz entzu-ten ditugu futbol munduan ibil-tzen diren gehienak, eta horiek ditugu eredu. Ingelesezkoak ere badira eredu horiek eta horre-

    gatik, hizkuntza-ohitura hori futbolean gaztelerakoa edo in-gelesekoa izaten da. Baina ere-du horiei aurre egitea da gure helburua hemen; hori aldatzen saiatzea.

    Motibatuta al zaudete aurten egingo den Euskaraldiarekin?Izena eman dugu aurtengo Eus-karaldian eta bai, kluba motiba-tuta dago dinamikarekin. Joxe Artola eta Leire Otxorenarekin bildu ginen hemen, Zubipeko bulegoan. Euskaraldiaren ingu-ruan aritu ginen hizketan, eta aurtengoa nolakoa izango zen azaldu zuten. Badakigu aurten taldeei zuzendatukoa dela dina-mika, eta gogotsu gaude.

    Egia da orain udan dena pixka bat geldirik dagoela, bai-na denboraldia hasten denean martxan jarriko dugu guztia. Webgunea berritu dugu orain, eta euskeraz zein gazteleraz topa daiteke informazio guztia. Pix-kanaka aldaketak egiten goaz.

    Zelai barruan eta kanpoan, nolakoa da euskeraren erabilera?Zelai barruan, nik uste dut oraindik ohitura asko daude-la aldatzeko. Dexente egiten da gaztelaniaz. Ez da guztiz egiten euskeraz, guri gustatuko litzai-gukeen bezala. Baina gu behin-tzat eredu baldin bagara, jendea saiatuko da, ziur. Hala ere, jo-

    kalarien artean euskeraz egiten da gehienetan. Nahiz eta entre-natzaileak agindu teknikoren bat gazteleraz eman, jokalariek euskeraz erantzuten dute gehie-netan. Azalpen teknikoak alde batera utzita, jokalariek zelai barruan eta beraien artean eus-keraz egiten dute, ia beti.

    Badago kanpotarra den entrenatzaile eta jokalaririk Zubipen. Euskeraz egiten saiatzen dira?Bai, entrenatzaile argentinarra dugu nesken lehenengo taldean, adibidez. Egia da kosta egiten zaiela euskeraz egitea ama-hiz-kuntza gaztelera dutenei. Zaila da. Baina esan dudan bezala, badaude euskeraz gutxi egiten duten jokalariak, baina asko saiatzen direnak.

    Gainera, pertsonalki kontu-ratu naiz zuzendaritzako kide bezala azalpenen bat ematera joaten naizenetan, gaztelerara pasatzen banaiz, beraiek dire-la euskeraz egiteko esaten di-

    datenak. «Lasai lasai, zuk egin euskeraz!». Eta gero, azalpenen bat gehiago behar badute, nik bukaeran beraiei azalduko diet berriro, hobeto ulertzeko.

    Ahobizi ala belarriprest gehiago daude?Nik uste gazteen artean eta jo-kalarien artean gehienak ahobi-zi direla. Egongo da belarriprest denik, baina gehiengoak euske-raz dakienez, ahobizi izango di-rala pentsatzen dut.

    Zehaztu al dituzue ariguneak?Oraindik ez dugu pentsatu, bai-na esan dudan moduan Zubipe orokorrean, arigunea da, modu batera esanda. Euskeraz egi-ten dugu hemen, ia beti. Baina leku zehatzak esateko, aldagela eta taberna izango dira arigu-neak, ziurrenik. Zelai barruan azalpen teknikoak izaten dira gehienetan, eta horiek gaztele-raz egiten dituzte entrenatzai-leek, kasu askotan. Zaila da hori aldatzea, baina saiatuko direla uste dut.

    Bestalde, badakigu iraila bukaeran edo urrian dela nor-banakoen Euskaraldia. Ondo badoa, izena emango dugu baita ere, zergatik ez! Guretzat ez da lana, eguneroko konpromezua da. Hemen Zubipen ez da zaila euskeraz egitea. Ohitura txiki horiek aldatzea da kontua, hori besterik ez.

    Martxelo Ezponda CDHko lehendakaria, Zubipe futbol zelaian.

    Konturatu naiz zuzendaritzako kide bezala, azalpenen bat ematera joaten naizenean, gaztelerara pasatzen banaiz beraiek direla euskeraz egiteko esaten didatenak

    Hemen, klubean, euskera bultzatzea da gure helburuetako bat. Beti egon gara inplikatuta euskerarekin.

    Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)