8
GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01 Tel: 943 21 9 511 | www.uik.eus

GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

  • Upload
    others

  • View
    8

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA

2018ko, Urriaren 4 eta 5

Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01 Tel: 943 21 9 511 | www.uik.eus

Page 2: GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

SARRERA 2018ko Biltzarrak, aurreko urteetakoekin alderatuta, berrikuntzak ditu; izan ere, aurrekoak aurtengoa antolatzeko proba-zelai moduko bat izan ziren. 2018ko hau Ordizia sortu zeneko 750. urteurreneko ospakizunekin egokitu da, eta ospakizun-jardueren programaren barruan txertatu da. Lehen bi biltzarretan, transhumantzia-artzaintza edo mendiko artzaintza izan ziren azalpenerako eta eztabaidarako helburu bakarra. Aurten, mendiko artzaintzaren atalari eutsiko bazaio ere, biltzarraren helburuak, iraupena eta edukia zabaldu dira. Halaber, edizio honen antolaketan 2017ko Biltzarraren garapenean partekatutako kezka jaso da; bertan, artzainek adierazi zuten heldu beharreko arazorik garrantzitsuenetako bat sektorearen jarduera gizarteari, oro har, azaltzea zela, gizartearekin artzaintzari buruzko komunikazioa, zuzenekoa eta gardena, ezartze aldera, lehen sektorearen jardueraren inguruan ulertezintasuna sortu ohi duten era guztietako estereotipoetatik salbu. Horren haritik, aurtengo Biltzarraren antolaketak EHUren Uda Ikastaroen lankidetza ezin hobea du; oso trena baliagarria gure herriaren ekonomian, gastronomian eta naturaren zaintzan horrenbesteko garrantzia duen jardueran interesaturik dauden pertsona guztiei artzaintzaren berri emateko.

BILTZARRAREN XEDEA

Idiazabal gaztari, bere osotasunean, lotutako sektorearen balorizazioa definitu da Biltzarraren ardatz egituratzaile gisa, hiru euskarri sozioekonomikoetan oinarriturik. Hiru euskarri horiek jarduera gartzeko alderdi guztiak jasotzen dituzte, eta horietan oinarrituta antolatu dira biltzarreko hiru saioak: urriaren 4ko (osteguna) goizean eta arratsaldean eta urriaren 5eko (ostirala) goizean.

GAZTEN III. BILTZARRA.ORDIZIA

Barrena Jauregiko ekitaldi-aretoan eta ORDIZIAKO IDIAZABAL GAZTAREN KOFRADIAREN zuzendaritzapean, urriaren 4ko goizean eta arratsaldean eta urriaren 5eko goizean gazten III. Biltzarra egingo da. Ordiziak jarraian aipatzen diren gaiak aztertuko dituzten hizlariak izango ditu:

Page 3: GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

EGITARAUA Urriaren 4a, osteguna

09:00 Agintariek Biltzarraren inaugurazioa egingo dute.

Mendiko gaztak

09:15 – 10:15 Aimée eta Henri-Daniel Raynaud jaunen azalpena.

“L´ETIVAZ” ponentzia proposatuko dute. Suitzako l´Etivaz eskualdeko transhumantzia eta pasta egosiz egindako eskualdearen izen bereko gazta ospetsua izango dituzte hizpide. Mendiko artzaintzak eta gaztak ospea ematen diote eskualdeari: Le pays d´en Haut (goialdeko herrialdea), Suitzako erdi-mendebaldean kokatua, Vaud kantoian; horko larre alpetarretan eta 1.000 eta 2.000 m arteko altueran bazkatzen dira behi-taldeak. Bertan dituzte artzainek mendiko "txaletak", eta bertan gatzatzen dute esnea kobrezko pertzetan, 8 eta 20 kg arteko gaztak egiteko. JDk urtero ekoizten dituen ia 400 Tm l´Etivaz hiribilduan ontzen dira, artzainen kooperatibaren instalazioetan. Gutxienez lau hilabete eta gehienez lau urte behar izaten dituzte, zahar itxurako gazta-txirbil modura aurkezteko. Kooperatiba, 30eko hamarkadaren hasieran sortua, haziz joan da orduz geroztik. Gaur egun 70 artzain ditu, eta soilik mendiko gazta (d´Estive) egiten dute, kalitate onekoa eta aitortukoa, Appellation d´ Origine Controllée de l´Etivaz Jatorri Deiturak babestua. Raynaud jaunak deskribatu dugun jardueraren adierazle zintzoak dira. Haien mendiko "txaleta", 1750ean eraikia, 1.380 metroko garaieran dago. Alpage Pâquier Getaz-en, Vanil Noir natura-erreserbaren oinetan. Agerpenaren barruan, eta jardueraren ilustrazio grafiko moduan, aurrez Jeanne Bourgon andrearen dokumentala emango da, 20 minutuko iraupenekoa. Jeanne Bourgon andreak, ekologiaren arloan unibertsitate-ikasketak dituenak eta Frantziako Tolosako Ikus-entzunezkoen Eskola Nazionalean tituludunak, aintzatespena du sektorearen barruan eta

Page 4: GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

kanpoan, artzaintzari buruz egiten dituen dokumentalak direla-eta: Miren izenekoak Aldudeko emakumezko artzain baten jarduera deskribatzen du. Gasna freskoa egiten du, eta nazioarteko hainbat lehiaketatan eta jaialditan saria jaso du. Anawin, Belloc eta Biltzar honetan aurkeztuko duen dokumentala: L´Etivaz, Biltzarraren atal honek aztergai izango duen eskualdean oinarritua, hainbat herrialdetako lehiaketatan ere saritua.

10:15 – 10:30 Galde-eskeak

10:30 – 11:00 Atsedena - Kafea

11:00 – 12:00 Javier Gil-en esposizioa (Kanarietako artzaintza ordezkatuz).

Haren ponentziak "Kanaria Handiko Uharteko gaztak" du izenburua, eta Flor de Guia eta Guia jatorri-deitura babestuko (JDB) gaztei buruz jardungo da. Gazta horiek Moya, Galdar eta Santa Maria de Guian egiten dira, hainbat esne nahastuta. Osagai nagusia Kanarietako ardi-esnea da, eta horri, kantitate txikiagoan, Kanarietako behi- eta/edo ahuntz-esne gehi dakioke. Esne gordinari, hura iragazi ondoren, kardu-lorearen landare-gatzagia gehitzen zaio gazta Flor de Guiakoa bada, edo animalia-gatzagiarekin nahasia baldin eta gazta lore-erdikoa bada. Artzainek ardiak larreetara eramaten dituzte transhumantzian, kostaldearen eta gailurren artean, larre onenen bila. Javier L. Gil Leon lizentziaduna da geografian, goi-teknikaria diseinuan eta argazkigintza artistikoan, eta Kanarietako Gobernuko Nekazaritza Kontseilaritzako teknikaria. Las Palmaseko (Kanaria Handikoa) Unibertsitatean biogeografia, kontserbazioa eta lurraldea ikertzen duen taldeko kidea ere bada. Talde horren ikerketaren oinarriak dira landarediaren azterketa eta natura- eta kultura-paisaiaren interpretazioa. Bere ikerlanak azaltzearekin batera, bost mendez baino gehiagoz bideak oinkatu zituen, eta landa- eta hiri-paisaiak sortu eta eraldatu zituen jendearen lan nekaezina deskribatuko du. "Gran Canaria. Paisajes del Atlantico" izenburua duen liburuak (bera egileetako bat) kontserbatzea merezi duenaren inguruan hausnartzera gonbidatzen gaitu.

12:00 – 12:15 Galde-eskeak

12:15 – 13:45 Mahai-ingurua

Moderatzailea: Gilbert dalla Rosa (Bearnoko Slow Food-eko burua)

Artzain gazta 15:15 – 16:15 Angela Barussi-ren esposizioa (Bartzelona)

Garatuko den gaia: komunikazioaren bitartez ekoizpena baliostea. Angela Barussi. Forma Libera-ko burua. Ondarearen inguruko komunikazioa lantzeko estrategiak. Italiako Parma probintzian jaio zen, Parmigiano Reggiano ekoizten zuen familia batean. Letrak, Arte Ederrak eta Museologia ikasi zituen Boloniako eta Bartzelonako Unibertsitateetan. 1998an Forma Libera (estrategia-, marketin- eta komunikazio-agentzia) sortu zuen. Izen handiko profesionala nekazaritzako elikagaien sektorea promozionatzeari eta balioesteari dagokionez. Bere enpresaren bitartez, produktuak nazioartekotzeko eta marka eta irudia balioesteko proiektuak diseinatzen eta sustatzen ditu, Europan ohikoak diren produktuak

Page 5: GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

sustatzen eta babesten dituzten enpresa askorentzat. Elikadura-ondarea balioesteari buruzko artikulu, saiakera eta liburu ugari eman ditu argitara. Italian eta Espainian bizi eta lan egiten du.

16:15 – 16:30 Galde-eskeak

16:30 – 17:30 Eva Ugarte andrearen (Bilbo) esposizioa.

Garatuko den gaia: "Hiru Jatorri Deitura, Latxa ardiarekin burutu asmo den berrikuntza-proiektu baten inguruan". ARDI proiektua: Ardi Research, Development and Innovation. Esposizioak hizpide izango ditu Latxa, Manex eta Euskal Bearnoko arrazen lehiakortasuna areagotzeko, eta asentamendua eta ustiapena sendotzeko gaur egun martxan diren ekintza bateratuak; horretarako, gaur egun genetika hobetzeko dauden programak elkarrekin kudeatuko dira. Proiektuak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) baterako finantziazioa dauka, INTERREG POCTEFA programaren barruan. Eva Ugarte Sagastizabal. Biologian doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta animalien genetika hobetzen aditua da. Gaur egun ikertzailea da, eta NEIKEReko Abere Ekoizpeneko Saileko genetika-arloko arduraduna. Genetika hobetzeko programak garatzeaz eta ezartzeaz arduratzen da, baita ebaluazio genetikoaren metodologia optimizatzeaz ere. Latxa arraza genetikoki hobetzeko programaz eta Euskal Autonomia Erkidegoko bertako arrazak kontserbatzeko programaz arduratzen den genetista da. Haren zientzia-lana datu zientifikoak jasotzen dituzten datu-baseetan jasotako 103tik gora aipamenetan islatzen da. Makina bat biltzar eta proiektutan hartu du parte, bai nazio-mailan, bai nazioarte-mailan. Europako Animalia Ekoizpeneko Elkarteko hausnarkari txikien batzordean Espainia ordezkatu zuen, 2007-2014 aldian. Animalien Errendimendua Kontrolatzeko Nazioarteko Batzordeko kidea da, hausnarkari txikien atalean.

Page 6: GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

17:30 – 17:45 Galde-eskeak

17:45 – 18:15 Atsedena - Kafea

18:15 – 19:45 Mahai-ingurua

Moderatzailea: Enric Canut. Kataluniako gaztagile aditua.

IDIAZABAL JDko ordezkariek esku hartuko dute. Miriam Molina. ERRONKARI. Carmen Diaz de Cerio. Ossau Iraty Jean Michel Barreix.

Urriaren 5a, ostirala

Turismoa eta gastronomia Idiazabal gaztaren inguruan

Gaztaren inguruko turismoa, "Gaztaturismoa" 09:00 – 09:30 Aurkezpen instituzionala: Turismo gastronomikoa Gipuzkoan eta Euskadin.

09:30 – 09:50 Niko Osinalde jaunaren esposizioa.

"Idiazabal gazta: Goierri eskualdearen turismo-suspertzailea". Turismoaren posizionamenduaren analisiaz hitz egingo du Goierriren sustapen eta merkaturatze turistikoan erabilitako hainbat ikuspuntutatik. Sustapen eta merkaturatze horren azken emaitza "Idiazabal lurraldea" deritzona da. Niko Osinalde Ormaiztegin jaio zen 1969an. Euskal filologian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. 16 urte zituela izan zuen lehen harremana turismoarekin. Garai hartan, turismo-gidari lanetan jardun zuen eta sustapen eta prestakuntza lanak ere egin ditu turismoa garatzeko taldeen irakasle gisa, Gipuzkoan eta Bizkaian. Landa eta kultura turismoari eta turismo jasangarriari buruzko hitzaldiak eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoan eta beste erkidegoetan, eta landa turismoaren inguruko aholkularitza lanak ere egin ditu hainbat lurralde eta nazio desberdinetan. Euskadiko Turismo Saria jaso zuen 2005ean. 1997az geroztik Goierriko Turismo Agentziaren Zuzendaria da. Azken urteotan Goitur-ek "Basque Highlands" eta "Idiazabal lurraldea" markak sustatu ditu: biek ala biek Goierri natura eta gastronomia xede gisa sustatzen dute, zenbateraino eta Goierrik 2015ean Europar Batzordeak ematen duen EDEN saria jasotzeraino, turismo jasangarrian Europako Bikaintasunaren Xede izaera aitortuta.

09:50 – 10.10 Leire Arandia anderearen esposizioa.

Idiazabal gazta oinarri duen turismo-produktua. "Idiazabal Gaztaren ibilbidea eta gaztaren inguruko bestelako esperientziak". Leire Arandia 1976an jaio zen. Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, Zuzendaritza Estrategikoaren espezialitatean. Ikasketa horiek osatzeko, master bat burutu zuen Helsinkiko Teknologiako

Page 7: GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

Unibertsitatean: International Business Linkage Programme. 1999tik 2004ra bitartean, ETORPENSION borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundearen kanpo-harremanetarako departamentuaren buru izan zen. 2004an, 6 hilabetez, NORGESTION aholkularitzako marketin- eta komunikazio-arloetako arduraduna izan zen. Arazi Sozietate Kooperatiboan lan egin ondoren, Ordiziako d'Elikatuz interpretazio-zentroaren zuzendaritza hartu zuen. Gaur egun, eta ERRO Kooperatiba Elkartearen barruan (jabekidea eta langilea) Ordiziako d'Elikatuz zentroa eta Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroa kudeatzen ditu. 2014tik, "Idiazabal gaztaren ibilbidea" izeneko turismo-produktua garatzen ari da.

10:10 – 10.45 Mikel Zeberio jaunaren esposizioa.

"Idiazabal gazta sukaldaritzan eta sukaldaritzatik kanpo baliatzeko aukera berriak"

Mikel Zeberio. Gurasoak sukaldariak zituen. Gaztaroa fisika, kimika eta biologiako liburuen tartean eman zuen, baina azkenerako gastronomia nagusitu zitzaion. 1982an taberna-gaztandegi bat ireki zuen Bilbon: Bordatxo. 1988an gaztagintzan hasi zen Plentzian. 1991n "Gastronomika" izeneko aldizkaria sortu zuen, eta 1997ra arte aldizkaria landu zuen Unibertsitateko irakasle lanekin batera. 1999an, Viandar aldizkaria sortu zuen, eta aldi berean, hainbat hedabiderekin lankidetzan jardun zuen (Euskadi Irratia, ETB 1eko "Sustraia" programa, Antena 3, Pan y Mantel...). Gaur egun bi egunkaritan idazten du: Deian eta Nafarroako, Gipuzkoako eta Arabako Diario de Noticias-en. Hainbat ardo-gida landu ditu; horietako bat berak argitaratu zuen, eta beste hainbat Everest argitaletxeak (100 mejores vinos del País Vasco; 100 mejores vinos de Castilla y León, 100 mejores vinos de Navarra, besteak beste). Irakaslea da Basque Culinary Center-eko graduetan eta masterretan; hainbat jatetxeren aholkularia da; eta munduko hainbat lekutan (Alemania, Estatu Batuak, Italia, Brasil, Mexiko, besteak beste) gastronomia-jaialdiak antolatzen ditu. Hainbat sari jaso ditu: sukaldariarena, Madril Fusioko gastronomia-kritikariena; Alimentos de Españarena;

Page 8: GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA...GAZTAREN NAZIOARTEKO III. BILTZARRA. ORDIZIA 2018ko, Urriaren 4 eta 5 Izen ematea eta informazioa: UPV/EHUko Uda Ikastaroak Kodea: E01

Gastronomiaren Euskadi Sariak; eta berriki, "Gastronomiako Sari Nazionala", kazetaritza-lanik onenari.

10:45 – 11:00 Atsedena - Kafea

11:00 – 11:30 Xabier Font jaunaren esposizioa. (Bartzelonako Diputazioko Turismo Bulego Teknikoaren buru)

Bartzelonako Diputazioko Tokiko Garapen Ekonomikorako Sailetik, gastronomia-produktuari balioa emateko dauden esperientziak izango ditu hizpide. Esperientzia horiek aukera ematen die ekoizleei ekonomia dibertsifikatzeko; besteak beste, "Productes de la Terras", “Alicia´t” Bartzelonako probintziko gastronomia jaialdia, ekoizleei bisitak egin eta haiekin harremanetan egon, azoka-kontzeptu berriak eta produktuak sustatu.

Xabier Font Geografian doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean, lizentziaduna Gorputz Heziketan, eta masterra du Kudeaketa Publikoan. Turismoaren kudeaketa publikoan espezializatuta dago. Bartzelonako Diputazioan egiten du lan, Turismoko Bulego Teknikoko buru. Bartzelonako Unibertsitateko irakasle elkartua da Geografia Sailean, eta ANTERRIT Ikerketa Talde Kontsolidatuko kidea (lurraldearen analisia eta eskualde-garapena). Irakasle espezializatua da turismoaren eta lurraldearen arloetan, turismoaren kudeaketa publikoan eta turismoaren plangintzan. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoaren, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren eta Kataluniako Unibertsitate Irekiaren hainbat ikastarotan eta azterlanetan parte hartu du Turismoko Mundu Erakundearekin lankidetzan.

11:30 – 12.00 Iñigo Alvarez de Eulate jaunaren esposizioa.

Garatuko den gaia: "Gaztaren Europako ibilbidea. Udalerri gaztagileen artean turismo-proiektu bat garatu sarean".

Iñigo Alvarez de Eulate, Bilbo 1972. Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziaduna EHUn. Diplomaduna da Deustuko Unibertsitatean Europar Batasuneko Zerga Harmonizazioan. Gaur egun kudeatzailea da Europan (1998) eta Maiatzaren 9a Kultura Elkartearen aholkularia (bazkide fundatzailea). Halaber, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluaren presidentea da; horretan ere bazkide fundatzailea. Europako Parlamentuko berriemaileen sareko kidea da. Eusko Jaurlaritza, foru-aldundi eta makina bat udali emandako kudeaketa-, diseinu-, analisi-lanen eta laguntza teknikoko lanen zerrenda amaiezina da, hemen jasotzerik ez duguna. Biltzar honi dagokionez, Estatuko eta Europako proiektuak sortzeko eta dinamizatzeko laguntza teknikoa eman du Gaztaren Europako Ibilbidea Elkartearentzat, baita Gaztaren Europako Ibilbideak Europar Kultura Ibilbidearen izendapena eratzeko eta lortzeko ere.

12:00 – 12:15 Biltzarraren amaiera-ekitaldia

12:15 – 14:00 Bisitaldia Segurako Ondarre gaztandegira.

Bisitaldiari amaiera emateko, Idiazabal gazta dastatuko dugu.

OHARRA: Urriaren 4ko hitzaldiak aldibereko itzulpena edukiko du euskarara, gaztelaniara eta frantsesera.