Upload
others
View
5
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Sua, dantza, festaeta alaitasuna
BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Urtero bezala, ekainaren 23an San Joan sua piztuko da Andoaingo Goikoplazan. BERRIA
Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea
SANJOANAKANDOAIN • EIBAR • HERNANI • ARRASATE • TOLOSA • SEGURA
GEHIGARRI KOMERTZIALA
Urtero bezala,
m u s i k a z ,
kolore ugariz
eta alaitasu-
nez beteko da
Andoain san-
joanetan, Ana Carrere Zabala
alkateak azpimarratu duenez.
«Buruhandien puxikez ihesean
jardungo dira gaztetxo direnak
eta ez direnak ere; pilotak ezker
paretan egindako zartadaren
oihartzuna entzungo dugu fron-
toitik; upel eta danbor hotsez
beteko dira herriko kaleak; musi-
ka bandaren eta txistularien doi-
nuez eta abesbatzen kantuen
ahotsez gozatuko ditugu bela-
rriak; azerien kasaka gorriek
plaza hartuko dute; eta dantza
egingo dugu suaren inguruan».
Jaiak antolatzeko garaian, An-
doaingo Udalak eta jai batzordeak
herriko zenbait elkarteren eta tal-
deren laguntza izan dute. Alkate-
ak eskerrak eman dizkie haiei de-
nei: «Eskerrak eman nahi dizkiet
jai hauek posible egiten dituzten
udal langile, herriko talde eta el-
karte eta norbanako guztiei. Go-
goan izango ditugu, era berean,
arrazoi batengatik edo bestearen-
gatik honezkero gure artean ez
dauden edota urrun dauden ho-
riek guztiak, eta topa egingo dugu
euren oroimenaren alde edota
berandu baino lehen gure artean
izan daitezen. Ondo pasatu fes-
tak, eta gora sanjoanak!».
Jaietan begirunez ondo pasa-
tzeko deia egiten diete herritarrei.
Horrela, indarkeria matxistaren
aurkako kanpaina egin du, Ez
ezetz da, jaietan eraso sexistarik
ez, ez izan konplize lelopean, eta
aholku batzuk ematen dizkie he-
rritarrei horrelako eraso baten
aurka zer egin jakiteko.
Pregoia eta txupinazoa Urki
dantza taldeko kideek egin dituz-
te ekainaren 22an, arratsaldean,
udaletxeko balkoitik, aurten 30
urte bete baitira Urki taldea sortu
zela. Andoaingo erraldoi eta bu-
ruhandien konpartsak ere ha-
maika kalejira eginak ditu herri-
ko jaietan, 1996ko ekainaren
23an atera baitzen lehen aldiz, eta
aurtengo sanjoanetan ere gogo-
tsu ariko dira taldeko lau erral-
doiak eta zortzi buruhandiak,
haur eta gaztetxoen gozamenera-
ko.
SAN JOAN SUAEkainaren 23an, San Joan sua piz-
tu aurretik, beste hainbat jardue-
ra egingo dira. Besteak beste, goi-
zean pilotako finalak jokatuko
dira Arrate pilotalekuan, eta xake
partidak Goikoplazan. Goikopla-
zan bertan patata tortilla lehiake-
ta egingo da eguerdi aldera, eta
kantu kalejira abiatuko da Maizo-
rri txalaparta eskolako txalapar-
MUSIKA,KOLOREAK ETA KALEJIRAKAndoaingo sanjoanetan giro ederra egongo dakaleetan. Ekitaldi ugari antolatu dituztehaurrentzat, gazteentzat eta helduentzat.
II bSanjoanak BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Azeri dantza egingo dute herritarrek ekainaren 24an, eguerdian. BERRIA
tarien laguntzaz. Bazkaria ere
egingo da Goikoplazan; txuleta
jana, hain zuzen.
Arratsaldean, bizikleta festa eta
Sanjoanetako bikoteen kros mis-
toa egingo dira, eta San Martin
parrokian Alberto Agirre abesba-
tzak eta Udal Musika Eskolako
abesbatzek On Pedro Aizpurua-
ren salbe gorena kantatuko dute.
Gero, alkateak eta udalbatzako
kideek sokadantzan parte hartu-
ko dute, Goikoplazan, eta afalos-
tean Udal musika Eskolako ban-
dak, Olagain txistulari bandak eta
Gora Kaletxiki txarangak kalejira
egingo dute, eta herriko kaleetan
eta plazetan joko dute, herrita-
rrak Goikoplazara joan daitezen
San Joan sua ikustera.
Gainera, hainbat herritarrek
San Joan sua eta haren inguruan
antolatzen diren ekitaldiak uda-
letxeko balkoitik ikusteko aukera
izango dute, horretarako zozketa
antolatu baitu udalak.
Ohiko suziria bota, eta Zuazna-
bar txalapartarien eta kanpaien
hotsekin piztuko da San Joan sua.
Ondoren, herritarren suaren in-
guruko dantza egingo da, eta ohi-
ko emanaldia, talde hauekin: Al-
berto Agirre abesbatza eta Udal
Musika Eskolako abesbatza, Udal
Musika Eskolako banda, Olagain
txistulari banda, Soinuak musika
eskola eta Urki Dantza Taldea.
Jarraian, Agustin Leitza elkar-
tearen danborrada egingo da, eta
Dukkha eta Doctor Deseo taldeek
Nafarroa plazan joko dute.
Ekainaren 24an, artisautza eta
janari azoka egongo dira; Goiko-
Sanjoanak b IIIBERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Deabru Beltzak taldeak ikuskizun ibiltaria egingo du ekainaren 25ean. CHICO SANCHEZ / EFE
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.andoain.eus
@
plazan azeri dantza egingo da
eguerdian, herri kirol norgehia-
gokak arratsaldean, eta bertso
jaialdia Maialen Lujanbio, Aitor
Mendiluze, Sustrai Colina, Amets
Arzallus, Igor Elortza eta Oihana
Iguaran bertsolariekin.
Ekainaren 25ean, haur parkea
zabalduko da Goikoplazan; Urki
dantza taldearen 30. urteurrene-
ko emanaldi berezia egingo da
gauean, toki berean, eta ondoren
Deabru Beltzak taldeak ikuski-
zun ibiltaria egingo du, Goikopla-
zatik bertatik hasita.
Doctor Deseo taldeak ekainaren 23an joko du Nafarroa plazan. J.C. RUIZ / FOKU
Eibarko herrita-
rrek asko esti-
matzen dituzte
San Joan jaiak.
Ohiturari segi-
tuz, urtero jende
ugari elkartzen da ekainaren
23an, eguerdi aldean, Estaziño
kalean, eta herrian egiten den
kalejirarik jendetsuena egiten
dute Lizarrako dultzaineroekin
batera.
Aurten, udalbatzarekin eta
kuadrillekin batera, aurtengo
sanjoanetan omenduko dituzten
kirolari hauek egongo dira: Odei
Jainaga, xabalinako Espainiako
txapelduna; Pello Osoro, neguko
triatloiko Espainiako txapelduna;
eta Jesus Alzaga, hiru hamarkada
baino gehiagotan Urki CD talde-
ko presidente izana. Kultura eta
gastronomia arloko ordezkariak
ere joango dira kalejiran, Eta
Kitto! elkarteko eta Bakailaoaren
Kofradiako kideekin.
13:00etan egingo diete harrera
Lizarrako dultzaineroei; kalejira
egin, eta, ordu erdi geroago, pre-
goia irakurri eta jaiei hasiera ema-
teko txupinazoa egingo dute.
Arratsaldean, haurrek ederki
pasatuko dute puzgarriekin
Urkizun. Urkizutik bertatik,
Lizarrako erraldoiek eta
buruhandiek kalejira egingo dute
19:00etan, Lizarrako dultzaine-
roekin.
San Joan sua Untzaga plazan
piztuko da, eta gero Eibarko Dan-
tza Garaikide taldearen emanal-
dia izango da suaren inguruan.
Toki berean, gauerdian, San Juan
kantua eta jarraian danborrada-
ren alardea egingo dira.
Ekainaren 24an, besteak beste,
umeen danborrada, sokadantza
eta suak antolatuko dira, eta hu-
rrengo egunetan beste hainbat
ekitaldi.
BEGIRUNEA ETAIRAUNKORTASUNAUrtero bezala, jarduera ugari
egingo dira sanjoanetan, Miguel
de los Toyos Eibarko alkateak
azaldu duenez. «Bereziki azpi-
marratu eta eskertu nahi ditut
hogeita hamar bat talde sozial,
kultural eta kirol arlokoek anto-
latutako ekitaldiak eta egindako
lana». Horrela, Eibarko sanjoa-
netara etortzeko gonbita egin die
herritarrei, «eibartarrok hain
gustuko ditugun jaietan ondo
pasatzera eta egitarauaren ekital-
dietan parte hartzera».
Ongi pasatu, baina begirunea-
rekin. «Jaietan ere, askatasun eta
berdintasunaren alde», deia lu-
zatu dute udal ordezkariek eta
jaiak antolatzen aritu diren elkar-
teek. Ingurumena zaintzea ere es-
katu diete herritarrei: «Konpro-
metitu gaitezen Eibarrekin, egin
itzazu jai hauek jasangarriago!».
EIBARREN, JAIEkainaren 23an, eguerdian, herritarrak etaudal ordezkariak Eibarko Estaziño kaleanelkartu, Lizarrako dultzaineroei harrera egin,eta Untzaga plazara joango dira kalejira alaibatean, jaiei hasiera emateko.
Haurren danborrada ekainaren 24an aterako da, arratsaldean.ETA KITTO!
IV b Sanjoanak BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Buruhandiak kalejiran ibiliko dira sanjoanetan.ETA KITTO
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.eibar.eus
@
Giro ederrasuaren beroan
San Joan suaren inguruan jende ugari bilduko da Hernanin, eta dantza egiteko aukera izango dute, giro ederrean. JON URBE / FOKU
SANJOANAKHERNANI
BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea
GEHIGARRI KOMERTZIALA
San Joan jaiak ja-danik hasi diraHernanin, ekai-naren 17an,21ean eta 22anaurtengo egita-
rauko ekitaldi batzuk egin bai-tira. Hernaniko Udaleko udalgobernu taldeak herritarrei
jaiez goza dezaten opa die:
«Jaiak antolatzen dituztenei
eskerrak ematen diegu, ez dau-
denak gogoan hartzen ditugu,
eta bertakoak eta bisitariak
errespetuan ondo pasa!».
Jaiak «askatasunez eta plaze-
rez» bizitzea eskatzen die he-
rritarrei, eta indarkeria matxis-
taren aurka azaldu da: «Harre-
man parekide eta askeetan oi-
narritutako festen alde, egin
planto eraso sexistei! Ez zaitez
konplize izan!».
Horrela, neska gazteentzako
autodefentsa feminista tailerra
egin da ekainaren 19an, eta
Hernaniko Udalak telefono
zenbaki batzuk eman ditu, eta
helbide elektroniko bat ere bai,
norbaitek eraso bat jasan duela
sentitu badu eta laguntza behar
badu, deitu edo mezu bat bidal
dezan: 943-24 89 00 (Udaltzain-
goa), 112 (SOS Deiak), 943-55 78
AKELARREA ETADANTZA HERNANINSan Joan bezpera handia izaten da Hernanin. Herritar ugari bilduko daakelarrea ikusteko, eta, ondoren, dantza egingo dute suaren inguruan.
VI bSanjoanak BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
54 (Zerbitzu Sozialak) eta ber-
[email protected] (Ber-
dintasun Arloa).
Jaietan jarduera eta ikuski-
zun ugari antolatu dira ekaina-
ren 27ra arte, Ttarla dantza tal-
deak banderak gauerdian jaitsi-
ko duen arte. Musikaz
gozatzeko, dantza egiteko eta
beste zenbait jarduera interes-
garritan parte hartzeko aukera
egongo da, eta haurrek, gazteek
eta helduek ongi pasatzeko eki-
taldi bat baino gehiago izango
dituzte.
EGUN MAGIKOASan Joan bezpera egun magi-koa izaten da. Eguerdian, jaienhasiera ofiziala egiteko, Ttarladantza taldeak banderak jaso-ko ditu, Hernaniko TxistulariBandak San Joan Martxa jokodu, Kriskitiña taldea, erral-doien eta buruhandien kon-partsaren laguntzarekin, TrikuTriku doinuaren airera dantza-tuko da, eta Hernani MusikaEskola Publikoko ikasleak ka-lez kale jotzen hasiko dira.Txosnak 18:00etan zabaldu-
ko dira, eta, ondoren, pintxo-poteoa egiten hasiko dira txos-tetan biltzen direnak. Urtero
Akelarrea eta San Joan sua ekitaldi estimatuak izaten dira herritarren artean. GARI GARAIALDE / FOKU
Hernaniko Txistulari Bandak eta txarangek kaleak alaituko dituzte. BERRIA - JON URBE / FOKU
Orona zerbitzua:Zuregan pentsatuta
Igogailuaren mantentze-lan ezin hobea, preziorik onenean
www.orona.eus
bezala, giro ederra egongo da
Hernaniko txosnetan.
Ordu erdi lehenago, akelarre
txikia egingo da, eta 18:30ak al-
dera akelarrearen kalejira hasi-
ko da eta antzezpena egingo
dute Gudarien plazan. San Joan
sua 21:30ean piztuko dute, eta
herritarrak aurreskua dantza-
tzen hasiko dira.
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.hernani.eus
@
Sanjoanak bVIIBERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
He r n a n i k o
sanjoane-
tan gazteen
azeri dan-
tza ekaina-
ren 23an
izango da, 10:00etan hasita, eta
ohiko azeri dantza, edo nagu-
sia, ekainaren 25ean, 26an eta
27an, 9:00etatik aurrera. Ikus-
min handia piztuko da herrita-
rren artean azeri dantzariak
kalera ateratzen direnean.
Hamasei laguneko taldea ir-
tengo da Gudarien plazatik
azeri dantza egiteko erdigune-
ko kaleetan. Guztiak soka ba-
tera lotuta daude, eta aurrean
gidari bat dute. Eskuan masku-
ri bat eramaten dute, ikusleak
jotzeko, eta, horregatik, azeri
dantza beste izen batez ere eza-
guna da: maskuri dantza gisa,
hain zuzen.
Emozioa eta giro ederra ego-
ten da azeri dantza egiten de-
nean. Kaletarrei ezustekoak
emateko eta maskuriarekin jo-
tzeko asmotan, soka tarteka
atarietan eta izkinetan gorde-
tzen da. Horrela, herritarrek
arreta handiz kasu egiten diote
azeri dantzarien ibilbideari,
inork ez baitu jakiten nondik
JOLASA ETA EMOZIOAAZERI DANTZAREKINHernaniko sanjoanetan herritarrek ederki pasatzen dute goizero azeridantzarekin. Jaietako une kutunetakoak izaten dira.
VIII bSanjoanak BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
irteten diren sokari helduta
doazen lagunak. Goizean-goiz
kalera ateratzen direnak eta
gaupaseroak, guztiak elkar-
tzen dira azeri dantzaren ingu-
ruan, maskuri kolpeak saihes-
ten ahaleginduz.
Orain dela urte gutxi arte,
herriko zenbait etxek bi alde-
tara irteera zuten, eta soka alde
batetik bestera igarotzen zen,
bizilagunak ezustean harrapa-
tzeko. Gaur egun, berriz, etxe
berrien egitura dela eta, ibilbi-
deak zuzenagoak dira. Herrian
hain festa maitatua da, bizila-
gunek azeri dantzako taldea
beren etxeetan sartzen uzten
dutela.
Garai batean maskuriak
prestatzea soka gidariaren lana
zen, baina gaur egun lan hori
dantzari guztien artean egiten
dute.
TRADIZIO HANDIAInauterietan eta sanjoanetan
egiten da azeri dantza Herna-
nin. Tradizio handiko jarduera
da. Manuel Larramendik eman
zuen dantzaren berri lehen al-
diz 1754an, Coreografia de la
Muy Leal Provincia de Guipuz-
koa liburuan. 1801ean, Wil-
Goizetan, hamasei laguneko taldea aterako da azeri dantzan. ANDONI CANELLADA / FOKU
heim Freicher von Humboldt
hizkuntzalariak dantzaren
nondik norakoak jaso zituen.
Saioaren bereizgarri nagusiak
bildu zituen liburuan: «Dan-
tzariak ibilbide osoan sokari
helduta joaten dira, eta lotsaga-
be aritzen dira, ikusleak ezus-
tean harrapatzeko». Gaur
egun erabiltzen den musika
Juan Ignacio Iztuetak jaso zuen
1826an argitaratu zen Cuader-
no de melodías liburuan: Azeri
Dantzaren Partitura jotzen
dute txistulariek.
Jatorriz, inauterietako dan-
tza da, baina, Francok inaute-
riak debekatu ostean, sanjoa-
netan irteten hasi ziren,
1944an. Ordutik, ohitura bila-
katu da festetan azeri dantza
egitea, eta, garai bateko molde-
an dantzatzen diren arren, az-
Sanjoanak b IXBERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Jendeak ederki pasatzen du azeri dantzarekin. ANDONI CANELLADA / FOKU
ken urteetan aldaketak egin di-
tuzte. Besteak beste, 1988an
azeri burua eramaten duen fi-
gura sortu zuten; hiru taldeki-
deen artean txandakatzen dute
maskara. 1997an, berriz, an-
drazkoak hasi ziren taldean ir-
teten.
Azken urteetan, inauterietan
azeri dantza egiteko tradizioa
ere berreskuratu dute Herna-
nin.
He r n a n i k o
San Joan
konpartsak
bere 26.
ikuskizuna
aurkeztuko
du aurtengo sanjoanetan; be-
raz, 26 urte beteko dira aurten
San Joan konpartsak lehen
ikuskizuna egin zuenetik.
Hernaniko historiako pasar-
te bat —urtero desberdina— iru-
dikatzen dute karroza batekin
eta dantzaren eta antzerkiaren
bidez. Orain arte, besteak bes-
te, gai hauek landu dituzte: Bi-
teri Kultur Etxea eskola zene-
koa, taberna zaharrak, sagar-
dotegiak, saltoki txikiak, Nafa-
rroako konkista eta duela mila
urteko Hernani.
Hernani eta baztanga izu-
rritea - 1918/04/02 izango da
aurtengo ikuskizunaren izen-
burua, eta Zinkoenea plazan
aurkeztuko dute ekainaren
27an, 18:30etik aurrera. Aurre-
ko urteetan desfile bat egin
izan dute, ikuskizuna kalez
kale aurkezteko, eta Gudarien
plazan egiten zuten azken
emankizuna. Aurten, berriz,
HERRIKO ISTORIO BATZINKOENEANSan Joan konpartsak urtero irudikatzen du Hernaniko historiako pasartebat dantzaren eta antzerkiaren bidez. Ekainaren 27an, ‘Hernani etabaztanga izurritea - 1918/04/02’ ikuskizuna aurkeztuko du Zinkoenean.
X bSanjoanak BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Zinkoenea plazan egingo dute
emanaldi osoa.
Urtero, garai bakoitzean era-
biltzen ziren jantziekin egiten
dute ikuskizuna, eta ikus-
entzuleen artean liburuxka bat
banatzen dute doan, gaiaren
berri izan dezaten. San Joan
konpartsako kideek arreta
handiz lantzen dute liburuxka.
Argitaratzen duten informa-
zioa Hernaniko artxiboarekin
eta zenbait historiagilerekin
kontrastatua egoten da.
LAN HANDIASan Joan Konpartsako kideek
profesionaltasun handiz egiten
dute lan hilabete luzetan. Bes-
teak beste, arotzez eta elektri-
kariz osatutako talde bat
karroza egiteaz arduratzen da,
beste kide batzuk arropez
arduratzen dira, beste batzuk
dantzez...
Gainera, ikuskizunaz gain,
sanjoanetan ia atsedenik har-
tzeko betarik ere ez dute izan-
go. Haiek arduratuko baitira
festei hasiera emateaz, suaren
inguruan ere kantaita dantza-
tuko dute, eta egunero izango
dute beste ekitaldiren bat.
San Joan konpartsak karroza batekin eta dantzaren eta antzerkiaren bidez egiten du ikuskizuna. HERNANIKO KRONIKA
Hernaniko San Joan konpar-
tsako kideak urte osoan ere
lanpetuta ibiltzen dira, hainbat
ekintza antolatzen baitituzte
dantzaren eta musikaren ingu-
ruan; tartean, dantza ikastaro-
ak ere eskaintzen dituzte.
Maiatzean, eskolak amaitu egi-
ten dira, baina ekainean sanjo-
anetan dantza egingo dutenek
jarraitu egiten dute. Larunba-
tetan, entsegu orokorrak egi-
ten dituzte, eta astean zehar
ikasturtean dantza egiten ez
dutenentzako ikastaroak es-
kaintzen dituzte.
Sanjoanak bXIBERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Hernaniko Biteri eskola eta tranbia zaharra izan dira urteotan landu dituzten bi gai. HERNANIKO KRONIKA - PEPI ARROZPIDE
San Joan jaiak he-
rriko festa «ku-
tunetarikoak»
dira arrasatea-
rrentzat, Maria
Ubarretxena Cid
alkateak azpimarratu duenez.
«Festez gain beste hainbat gauza
ospatzen ditugu: udararen sarre-
ra, ikasturte amaiera, egun argi
luzeak, oporraldiak... Sanjoanak,
gainera, urteko pasarte txarrak
zein buruhausteak alde batera
utzi, eta elkartasunean, lagun
zein familia giroan gozatzeko fes-
ta apartak dira».
Urtero bezala, jai egitarau za-
bala prestatu du Arrasateko Uda-
lak, herriko elkarteen, taldeen eta
herritarren laguntzarekin, hau-
rrentzat, gazteentzat zein hel-
duentzat, arrasatearrentzat zein
kanpotarrentzat, «San Joan jaiak
festa ahaztezinak izan daitezen».
Eskerrak ematen die egitaraua
prestatzen parte hartu duten guz-
tiei: «Nire eskerrik beroenak ere
eman nahi dizkiet programa eta
San Joan jaien antolakuntza oro
har posible egin duten guztiei».
INDARKERIAMATXISTAREN AURKAHerritarrei eskatu die ekitaldie-
tan parte har dezaten, alaitasunez
eta errespetuz. «Guztiak gonbi-
datzen zaituztet elkartasunean,
errespetuan eta berdintasunean
oinarritutako herriko festez goza-
tzera».
Indarkeria matxistaren aurka-
ko deia ere egin du: «Adierazi
nahi dut udal honek genero in-
darkeriaren aurkako jarrera due-
la. Indarkeria matxistarik ez dugu
nahi herrian, eta udaletik genero
erasoak eta edozein motako era-
soak irmoki gaitzetsi eta salatuko
ditugu beti. Arrasatek ez du eraso
sexistarik onartzen. Ez ezetz da!».
TXUPINAZOATXOSNETANEkainaren 23an, Txosna batzor-
deak antolatuta, txupinazoa
izango da txosnetan, eguerdian,
eta, ondoren, triki-poteoa hasiko
da. 18:00etan, berriz, ohiko ma-
kala jasoko da Herriko plazan,
21:00etan errementari dantza
egingo dute Arrasateko euskal
musika eta dantza taldeek, eta or-
dubete geroago San Joan sua piz-
tuko da Herriko plazan. Ondoren,
nagusien danborrada egingo da,
Biteri plazan hasita eta herriko
kaleetan zehar.
San Joan eguna Arrasateko gai-
‘DRAGOI JANA’ARRASATENArrasaten ederki pasatuko dute sanjoanetan. San Joan egunean herriosoa bilduko da Herriko plazara, ‘dragoi jana’ egiteko.
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.arrasate.eus
@
Urtero bezala, giro polita egongo da dragoi janaafarian.BERRIA
Sanjoanak b XIIIBERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
teroen dianarekin hasiko da, eta
21:00etan dragoi jana egingo
dute herritarrek Herriko plazan.
Plazan bertan erretako dragoia
dastatuko dute.
Tolosarrak jada-nik hasiak diraSan Joan jaiezgozatzen. Aur-tengo egitarau-ko lehen ekital-
diak ekainaren 15ean eginbaitziren. Biharamunean kuadri-llen Eguna izan zen, eta ekaina-ren 17an eta 22an ere zenbait jar-duera eta ikuskizun antolatuziren.Tolosarrei eta beste herri ba-
tzuetatik etorriko diren herrita-rrei San Joan jaietan ongi pasa de-zatela eskatu die Olatz Peon alka-teak: «Goza dezazuela herriko
San Joan jaiekin, errespetuz etaera berdinzalean, eta bezperakosuak erre ditzala txarrak eta eka-rri hobeak».Horixe bera azpimarratu dute
Tolosako Udalak eta jai batzorde-ak, eta hainbat aholku eman dieteherritarrei: «Jai alaiak eta gogo-tsuak nahi ditugu. Alkoholareki-ko jarrera arduratsua izan, SanJoan jaietan ere birziklatu, berre-rabili eta zaborra gutxitu, eta jaie-tan parte hartu eta ondo pasa,baina errespetuz»Tolosak ezetz! Joka sano leloa-
ren bidez indarkeria matxistarenaurkako mezua zabaldu dute, etaedozein arazoren aurrean 112 te-lefono zenbakira edo Eusko Jaur-laritzaren 24 orduko arreta zerbi-tzura (900-84 01 11) dei daitekeelajakinarazi dute.
BERTSOAK ETA DOINU ALAIAKEkainaren 23an, San Joan sua piz-tu aurretik, besteak beste, ahAl-gara Morea taldea kalez kale ibili-ko da batukada feminista egiteneta herria doinuz alaitzen, eguer-ditik aurrera, eta goizean eta arra-tsaldean zenbait kirol norgehia-goko egingo dira: 19. San Joan Sa-riko 3x3 erako saskibaloi partidakkalean, Oriako Txirrindulari Es-kolak 1. eta 2. mailako txirrindu-lari afizionatuentzako antolatukoduen 43. Jose Maria Anza Memo-riala, eta Beotibar pilotalekuanegingo dira Tolosako BeotibarZesta Punta Eskolak antolatutako27. San Joan Zesta-Punta Txapel-ketaren finalak eta pilotari profe-sionalen esku-huska jaialdia.Haurrentzako San Joan su txi-
kia 19:00etan piztuko da PlazaZaharrean, eta Tolosako MusikaEskolako ikasleen bandak jokodu.Orduerdi geroago, bertso jaial-
USADIOARENFESTATOLOSANUsadioak eta garai berrietako ohiturek bategiten dute Tolosako sanjoanetan. Prozesioak,pordondantzariak, eskopetariak, txistulariak,udal musika banda, gazteek atsegin dituztenmusika taldeak, kirolak... Ekitaldi ugariantolatuko dira ekainaren 25era arte.
XIV bSanjoanak BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Eskopetariek San Joan egunean egingo dute alardea, ekainaren 24an. TOLOSALDEKO ATARIA
dia izango da Zerkausian. Aitor
Mendiluze, Jexux Mari Irazu,
Oihana Iguaran eta Haritz Mujika
bertsolariek kantatuko dute, eta
gai jartzaile Imanol Artola Felix
ariko da.
San Joan su nagusia, berriz,
22:00etan piztuko da, Andre Ma-
ria Plazan, Udalbatzako kideen
aurrean. Ondoren, Udaberri dan-
tza taldea ariko da Tolosako Musi-
ka Bandak San Joan zortzikoa jo-
tzen duen bitartean, eta, ondo-
ren, Musika Banda kalez kale
ibiliko da, eta Tolosako Santa Ma-
ria Musika Kaperak kantatuko
egingo du.
Gauerdia izan baino lehen,
23:30ean, musika jaialdi ederra
egongo da Plaza Berrian: Vende-
tta taldeak joko du, eta ondoren
Ziribulio Sound DJak musika
dantzagarria ipiniko du. Vendetta
taldea 2018an egiten ari da bere
azken bira, hamar urteko ibilbi-
dea burutu ostean, eta, beraz, To-
losan egongo da taldea jendaurre-
an ikusteko azken aukeretako
bat. Emanaldi berezia eta hunki-
garria izango da, dudarik gabe.
Biharamunean, zinegotziei
deia egingo die Tolosako Udal
Txistulari Bandak 07:00etan.
Sanjoanak bXVBERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Pordondantzariak ekainaren 24an ariko dira, eta Vendetta taldeak bezperan joko du. REBEKA CALVO / TOLOSALDEKO ATARI - JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.tolosa.eus
@
Aurtengo sanjoanetan, gainera,
Iñaki Letamendia Loinaz zuzen-
dariak agur esango du. «Agur
bero bat eta eskerrik bihotzekoe-
na nirekin batera Tolosako Udal
Txistulari Banda osatu dugun la-
gun on eta leial guztiei, eta nire
ikasle ugariei», haren hitzetan.
DIANAK ETA SU ARTIFIZIALAKPare bat ordu geroago, 08:45ean,
Tolosako Udal Txistulari Bandak
diana egingo du Iruñeko Udal
Txistulari Bandarekin, eta Tolo-
sako Musika Bandak, Tolosako
Dultzaineroek eta GiroArte Dul-
tzaina Taldeak ere kalez-kale joko
dute goiz horretan.
San Joan eguneko meza nagu-
sia 10:00etan izango da Andre
Maria parrokian. Santa Maria
Musika Kaperak parte hartuko
du, eta ondoren, prozesioa egingo
da, Udalbatzarekin, kofradiekin,
dantzariekin eta erraldoiekin.
Aldi berean, elkarteetako eskope-
tariek ordenantzetako salbak bo-
tako dituzte betiko tokietan, eta
Euskal Herria plazan azken des-
kargak egingo dituzte.
16:40an, Udalbatza,Tolosako
Musika Banda, txistulariak, por-
dondantzariak eta eskopetariak
Plaza Zaharretik abiatuko dira,
Andre Maria eliza nagusiko bez-
peretara joateko. Ondoren, Arra-
meleko San Joan kaperan izango
diren arratseko otoitzetan parte
hartuko dute. Elizkizuna amai-
tzean, Udalbatza, pordondantza-
riak, txistulariak, Musika Banda
eta eskopetarien konpainiak
Trianguloan bilduko dira, eta,
han, Udalbatzak esku aldatzeko
soinua eskainiko du, eta azken
deskargak egingo dira. Ondoren,
Udalbatza Zumardi Handira jo-
ango da, eta ohiko aurreskua
egingo dute.
Gauean Tolosako San Joan egu-
neko beste ohiko ekitaldi bat
egingo da, su artifizialen ikuski-
zuna, Vulcano su etxearen esku-
tik.
Azkenik, ekainaren 25ean,
mus eta toka txapelketak jokatu-
ko dira, haurrentzako puzgarriak
egongo dira Alondegia plazan, eta
gauean Hodeiertz abesbatzak
Kristalezko Bihotza ipuin musi-
katua aurkeztuko du Euskal Piz-
kundea parkean.
Urteko egunik
luzeena eta
gaurik motze-
na bizitzeko
unea iritsi da
S e g u r a n .
«Urtebete pasatu da, 2017ko san-
joanetatik, hamabi hilabete hel-
duagoak gara, lau urtaro bizi izan
ditugu, eta esperientziaren zakua
beteago daukagu», Eñaut Telleria
Urkia alkatearen hitzetan. «Lan
egin dugu, sufritu eta gozatu du-
gu, eta sinisten dugun horren alde
borrokatu gara. Datozen eguno-
tan, ordea, lanari eta borrokari
San Joan jaiak gehituko dizkiogu.
Lana, borroka eta gozamena uz-
tartzeko egunak dira. Lanak eta
borrokak gozamena ekar dezake-
te, eta gozamena ezinbestekoa da
lan eta borroka egiteko».
Sanjoanez gozatzeko gonbita
egiten die herritarrei, begiruneaz
ELKARLANA ETA GOZAMENATradizioak ekarritako jardueretan oinarrituta, udalak eta herritarrek elkarlanean antolatzendituzte San Joan jaiak Seguran, jende orok egitarauko ekitaldiez goza dezan.
Giro paregabea egongo da kuadrillen arteko jokoetan, ekainaren 23an.SEGURAKO UDALA
XVI bSanjoanak BERRIA
Larunbata, 2018ko ekainaren 23a
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.segura.eus
@
betiere: «Gozatu ditzagun sanjo-
anak, eta ondo pasatu herriko
jaietan. Hori bai, beti norbera,
besteak eta ingurua errespeta-
tuz».
Festen hasiera eman dien zopa
pertzaren jaitsiera ekainaren 22an
egin da, eta ondoren mokadu go-
zoez gozatu dute herritarrek.
Segurako Txirrindulari Elkar-
tea arduratu da pregoia irakurtze-
az. 1977ko azaroaren 30ean sortu
zen. «Guretzat ohore bat da feste-
tako komisioan aurtengo pregoi-
lari izendatu izana. Eskerrik asko,
eta ondo pasa festak eta gora san-
joanak!», Segurako Txirrindulari
Elkartekoek nabarmendu dute-
nez.
Ekainaren 23a kuadrillen egu-
na izango da. Kriseilu txistulari
taldeak joko duen dianaren oste-
an, umeentzako eta gaztetxoen-
tzako parkea zabalduko da Bara-
tze pilotalekuan —goizean eta
arratsaldean egongo da zabalik—.
Kuadrillen bazkaria hasi aurretik,
ohiko kuadrillen arteko jokoak
izango dira, eta ikusmin handia
piztuko da norgehiagokak ikuste-
ra joaten direnen artean. Ondo-
ren, kuadrillen bazkaria frontoi
zaharrean egingo da, eta, eguraldi
txarra bada, Baratze pilotalekuan
izango da. Arratsaldean, kuadri-
llen arteko lehiaketak jarraituko
du, plazan, baina kantuan. Ho-
rren ondoren, sari nagusia eman-
go diote 2018ko kuadrilla txapel-
dunari.
SUA ETA AKELARREA San Joan sua 23:00etan piztuko
dute, eta aurten akelarrea ere
egingo dute. Segidan, Iñigo Etxe-
nikek disko-festa egingo du.
San Joan egunean, prozesioa
eta meza nagusia izan ostean,
eguerdi aldera, Oihana Iguaran,
Andoni Egaña eta Sebastian Lizasobertsolariak ariko dira. Herriko
koruak ere abestuko du, eta herri-
tarrek hamaiketakoa egingo dute.
Ondoren, omenaldia egingo
diete herriko kirolari txapeldunei
eta herri kirol saio mistoa egingo
dute plazan. Aizkorarekin, Iker
Vicente, Iñaki Azurmendi, Irati
Astondoa eta Maika Aristegi ariko
dira, eta harria jasotzen, Joseba
Ostolaza eta Idoia Etxeberria.
Arratsaldean, pilota partidak
jokatuko dituzte Baratze pilotale-
kuan. Gorka eta Peña I.a pilota-
riak nor baino nor ariko dira, eta
Olaizola II.a-Imaz eta Arteaga II.a
-Albisu bikoteak. Halaber, Ez da
kasualitatea bertso musikatua
egingo dute arratsalde horretan
bertan Uxue Alberdi, Amaia Agi-
rre, Onintza Enbeita eta Alaia
Martin bertsolariek, Ixak Arruti
gitarristak, Gari Otamendi biolin
jotzaileak eta Eneko Sierra saxo
jotzaileak.