20
Lemoako Kirol Astea hilaren 16tik 22ra Kirolaren praktikea asko mugatu dau COVID-19aren hedapena geratzeko azken dekretuak eta Lemoako Kirol Astearen programazinoan be eragina izan dau. Ha-ta guzti be, kirola osasungarria da eta herritarrak kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak eta argazki lehiaketa batek osotuko dabe Lemoako Kirol Astearen programazinoa. 15. orrialdea u r t e arratia · ubide · zeberio 350 2020ko zemendiaren 17a hamabostekaria www.begitu.org Ez dok ero, Birritan bortxatua eta Azken balea antzezlanak IKEn 16. orrialdea Kelvion-GEA greba mugabakoan Euskaraldia hilaren 20an hasiko da Zemendiaren 20tik abenduaren 4ra arte, bigarren Euskaraldia, euske- raz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko ariketa soziala egingo da Euskal Herri osoan. Arratian be, euskerearen erabileran eragina izan dagian herritarrak parte hartzean animetako hainbat kultura ekitaldi an- tolatu ditue. Hasikera egunean berbarako, Areatzan, Diman, Igorren eta Lemoan, egongo dira kontzertu edo ikuskizunak. 17 orrialdea Kelvion Thermal Solutions Alemaniako multinazionalak, kaleratze kolektiboa egiteko asmoa aurkeztu eban, eta Igorreko lantegiko be- harginen asanbladeak enpleguari eusteko burruka egitea ebatzi eban. Hori dala-eta, greba mugabakoa erregistrau eben zemendiaren 15etik aurrera. Igorreko San Juan auzoan dagoan lantegian 73 beharginek egiten dabe behar. 5. orrialdea ARRATIA IGORRE UBIDE Memoria historikoa berreskuratzeko ikerlana egingo dau Ubidek Ubide Memorian izenpean, Ubi- deko Udala eta Aranzadi Zientzia Elkarteak herrian 1936ko gerra eta gerra ostearen gaineko ikerketa lana abiatu dabe. Helburua, Ubi- deko memoria historikoa berres- kuratzea da. Horretarako, herritarrai sasoi hoerretako argazkiak, doku- mentuak eta abar Ubideko Udalak prestatu dauan Memoriaren Bule- gora eroateko eskatzen jakie. Proiektuaren aurkezpena ze- mendiaren 13an egin zan herriko frontoian, eta bertan egon ziran Iñaki Beobide alkatea, Zigor Itu- rriotz, eta Ione Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkartekoa. 6. orrialdea Indarkeria matxistari aurre egiteko zerbitzu publikoak H ori izango da zemendiaren 25a, Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Egunaren harira, Arratiako mobi- mentu feministeak egingo dauan aldarrikapena. Izan be, pandemiaren instituzinoen kudeaketeak andren bizi baldintzak oker- tu ditu nabarmen eta mota guztietako indarkeria matxistak handitu. Horreri aurre egiteko zerbitzu publikoak ezinbestekotzat joten ditue Arratiako andra taldeak eta talde feministak. Indarkeria horreen kontrako konzienziazinoa bultzatzeko be hainbat jarduera kultural antolatu ditue hilean zehar. Egoereak berak eta har- tutako neurriak, aurreko urteetan baino kartel apaltxoagoa antolatu behar izana ekarri dabe, baina, ha-ta guzti be, ez dira faltauko an- tzerkia, tailerrak eta egiturazko indarkeria honeri erantzun kolektiboa emon ahal izateko topaketak. Hilaren 24an, Igorreko Kultur Etxean Birritan bortxatua antzerki dokumentala ikusteko aukerea egongo da, Diman autodefensa feminista tailerra egongo da 14 eta 18 urte arteko neskentzat eta Lemoan hilaren 26an batuko dira erantzun kolektiboaren kako bila. 5. orrialdea Sailburuodea, aurrez aurreko hezkuntzaren alde H ezkuntza espazio segurua dala dino eta irakasleak lan ikaragarri ona egiten dabizala segurtasuna bermatuz irakaskuntza proiek- tuak aurrera eroaten. Hezkuntza komunidade osoa inpliketan danean, sano proiektu politak ateraten dira eta Arratia eta Zeberioko HH eta LHko eskolak puntakoak dira horretan. Sailburuordearen egin- kizuna hezkuntza komunidadea eta Hezkuntza Saileko bere taldeagaz batera, hezkuntza estra- tegiak diseinatzea da, arrakala soziala txikitu eta danontzako kalidadeko hezkuntza bermatzeko. 10. eta 11. orrialdeak Pedrosa: "nire egitekoa hezkuntza komunidadearen zerbitzura egotea da".

hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

  • Upload
    others

  • View
    0

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

Lemoako Kirol Astea hilaren 16tik 22ra

Kirolaren praktikea asko mugatu dau COVID-19aren hedapena geratzeko azken dekretuak eta Lemoako Kirol Astearen programazinoan be eragina izan dau. Ha-ta guzti be, kirola osasungarria da eta herritarrak kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak eta argazki lehiaketa batek osotuko dabe Lemoako Kirol Astearen programazinoa. 15. orrialdea

urte

arratia · ubide · zeberio

3502020ko zemendiaren 17ahamabostekariawww.begitu.org

Ez dok ero, Birritan bortxatua eta Azken balea antzezlanak IKEn

16. orrialdea

Kelvion-GEA greba mugabakoan Euskaraldia hilaren 20an hasiko da

Zemendiaren 20tik abenduaren 4ra arte, bigarren Euskaraldia, euske-raz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egiteko ariketa soziala egingo da Euskal Herri osoan. Arratian be, euskerearen erabileran eragina izan dagian herritarrak parte hartzean animetako hainbat kultura ekitaldi an-tolatu ditue. Hasikera egunean berbarako, Areatzan, Diman, Igorren eta Lemoan, egongo dira kontzertu edo ikuskizunak. 17 orrialdea

Kelvion Thermal Solutions Alemaniako multinazionalak, kaleratze kolektiboa egiteko asmoa aurkeztu eban, eta Igorreko lantegiko be-harginen asanbladeak enpleguari eusteko burruka egitea ebatzi eban. Hori dala-eta, greba mugabakoa erregistrau eben zemendiaren 15etik aurrera. Igorreko San Juan auzoan dagoan lantegian 73 beharginek egiten dabe behar. 5. orrialdea

ARRATIAIGORREUBIDE

Memoria historikoa berreskuratzekoikerlana egingo dau Ubidek

Ubide Memorian izenpean, Ubi-deko Udala eta Aranzadi Zientzia Elkarteak herrian 1936ko gerra eta gerra ostearen gaineko ikerketa lana abiatu dabe. Helburua, Ubi-deko memoria historikoa berres-kuratzea da. Horretarako, herritarrai sasoi hoerretako argazkiak, doku-mentuak eta abar Ubideko Udalak prestatu dauan Memoriaren Bule-gora eroateko eskatzen jakie.

Proiektuaren aurkezpena ze-mendiaren 13an egin zan herriko frontoian, eta bertan egon ziran Iñaki Beobide alkatea, Zigor Itu-rriotz, eta Ione Zuloaga Aranzadi Zientzia Elkartekoa. 6. orrialdea

Indarkeria matxistariaurre egitekozerbitzu publikoak

Hori izango da zemendiaren 25a, Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Egunaren harira, Arratiako mobi-mentu feministeak egingo dauan aldarrikapena. Izan be,

pandemiaren instituzinoen kudeaketeak andren bizi baldintzak oker-tu ditu nabarmen eta mota guztietako indarkeria matxistak handitu. Horreri aurre egiteko zerbitzu publikoak ezinbestekotzat joten ditue Arratiako andra taldeak eta talde feministak.

Indarkeria horreen kontrako konzienziazinoa bultzatzeko be hainbat jarduera kultural antolatu ditue hilean zehar. Egoereak berak eta har-tutako neurriak, aurreko urteetan baino kartel apaltxoagoa antolatu behar izana ekarri dabe, baina, ha-ta guzti be, ez dira faltauko an- tzerkia, tailerrak eta egiturazko indarkeria honeri erantzun kolektiboa emon ahal izateko topaketak. Hilaren 24an, Igorreko Kultur Etxean Birritan bortxatua antzerki dokumentala ikusteko aukerea egongo da, Diman autodefensa feminista tailerra egongo da 14 eta 18 urte arteko neskentzat eta Lemoan hilaren 26an batuko dira erantzun kolektiboaren kako bila. 5. orrialdea

Sailburuodea, aurrezaurreko hezkuntzaren alde

Hezkuntza espazio segurua dala dino eta irakasleak lan ikaragarri ona egiten dabizala segurtasuna bermatuz irakaskuntza proiek-

tuak aurrera eroaten. Hezkuntza komunidade osoa inpliketan danean, sano proiektu politak ateraten dira eta Arratia eta Zeberioko HH eta LHko eskolak puntakoak dira horretan. Sailburuordearen egin-kizuna hezkuntza komunidadea eta Hezkuntza Saileko bere taldeagaz batera, hezkuntza estra-tegiak diseinatzea da, arrakala soziala txikitu eta danontzako kalidadeko hezkuntza bermatzeko. 10. eta 11. orrialdeak

Pedrosa: "nire egitekoa hezkuntza komunidadearen zerbitzura egotea da".

Page 2: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

LITERATUREA / ZERBITZUAK2 begitu 3502020ko zemendiaren 17a

Babesleak:

LarrialdiakGaldakaoko Ospitalea 94 400 70 00SOS DEIAK 112

Guardiako Farmaziak09:00etatik 22:00etaraZemendiaren 16tik 22raN. Arrieta Bereciartua. Lemoa. Atutxa Sailburua 1Tel.: 94 631 30 18 eta 688 732 86322:00etatik 09:00etaraSarasketa. Amorebieta-Etxano.Zemendiaren 23tik 29raGoikoetxea. Dima. Ugarana 33Tel.: 94 673 70 54 eta 619 524 057 22:00etatik 09:00etaraIruarrizaga. Amorebieta-Etxano.Zemendi. 30etik abenduaren 6raIbarrola. Zeanuri. Arregia kalea 1Tel.: 94 673 93 95 eta 620 262 93722:00etatik 09:00etaraGutierrez. Amorebieta-Etxano.Zeberiokoak ez dau guardiarik egiten.Urte osoan22:00etatik 09:00etaraZoco Robles. Urbi 15. Basauri.

MedikuakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 11Areatza: 94 631 71 52Bedia: 94 631 34 13

Dima: 94 680 19 74Igorre: 94 600 74 63 Lemoa: 94 631 31 16Ubide: 945 38 50 14Zeanuri: 94 673 91 49Zeberio: 94 648 20 79

UdaletxeakArantzazu: 94 631 56 89Artea: 94 673 92 05Areatza: 94 673 90 10Bedia: 94 631 42 00Dima: 94 631 57 25Igorre: 94 631 53 84Lemoa: 94 631 30 05Ubide: 945 45 03 22Zeanuri: 94 673 91 46Zeberio: 94 648 10 79

Udalen Mankomunitatea94 631 17 17 / Faxa 94 631 92 15Gorbeialde94 631 55 25 / Faxa 94 631 71 01Parketxea 94 673 92 79Igorreko Kultur Etxea94 673 62 51Gorbeialde Irratia94 631 52 90Euskotren 94 433 33 33Areatzako Notariotza94 673 92 26

Bizkaibus 94 612 55 55Zeanuri-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegunetan: Lehenengoa 05:00etan.Ordu erdiro: 05:15etik 06:45era.Orduro: 06:45etik 21:45era. Azken zerbitzua 22:00etan. Zapatuetan: Lehenengoa 05:00etan.Orduro: 05:45etik 21:45era.Jaiegunetan: 07:45etik 21:45era orduro.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-ZeanuriLanegun eta zapatuetan: 06:15etik 22:15era orduro.Jaiegunetan orduro 07:15etik 22:15era.Durango-Lemoa-Ospitalea-BilboLanegun eta zapatuetan: 06:30etik 22:30etara 30 minuturo, azkenengoa 22:15ean Galdakaoraino.Jaiegunetan: 07:00etatik 22:00etara 30 minuturo, azkenengo zerbitzua 22:45ean Galdakaoraino.Bilbo-Ospitalea-Lemoa-DurangoLanegun eta zapatuetan 06:30etik 22:30era 30 minuturo.Jaiegunetan 07:00etatik 22:30era 30 minuturo.Ubide-Otxandio-Lemoa-BilboUbidetik urteerak, lanegun eta zapatuetan: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Jaiegunetan: 08:45etik 20:45era bi ordurik behin.Otxandiotik urtekerak: Lanegun eta

zapatuetan: 06:55etik 20:55era orduro.Jaiegunetan: 08:55etik 20:55era orduro.Bilbo-Lemoa-Otxandio-UbideLanegun, zapatu eta jaiegunetan,Otxandiora: 06:45etik 20:45era orduro.Ubidera: 06:45etik 20:45era bi ordurik behin.Zeanuri-Lemoa-Bilbo (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etan lehena, eta 08:15etik 21:15era orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Bilbo-Lemoa-Zeanuri (Autopistatik)Lanegunetan: 07:00etatik 21:00etara orduro.Zapatu eta jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan:Zeberiotik: 7:00, 08:20, 09:10*, 11:00, 11:45*, 14:10, 15:00, 16:10, 18:30*, 20:20.* Basauriraino (Ariz) heltzean da. Gainontzekoak Ugaoraino. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-ZeberioLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 8:40, 10:20, 11:20, 14:30, 16:30, 19:40. Basauritik (Ariz): 10:00, 19:20. Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Artea-Zeberio-UgaoLanegun eta zapatuetan: 6:50, 8:00*, 14:00,

16:00.* Igorretik urteten da bost minutu lehenago.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ugao-Zeberio-ArteaLanegun eta zapatuetan:Ugaotik: 7:20*, 13:05, 15:30, 20:40. Basauritik (Ariz): 12:45. * Igorreko Instituturaino heltzean dira.Jaiegunetan ez dago zerbitzurik.Ermitabarri-ArrigorriagaJaiegunetan: 8:10, 11:10, 14:10, 17:10, 20:10.Arrigorriaga-ErmitabarriJaiegunetan: 10:20, 13:20, 16:20, 19:20.

La Union 94 427 11 11Bilbo-GasteizLanegunetan: Ubidekoak 09:15ean urtetan dau eta Otxandiokoak 16:00etan.Zapatuetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:30ean urtetan dau Bilbotik.Jaiegunetan: Ubidekoak 10:00etan urtetan dau eta Otxandiokoak 18:30ean.Gasteiz-BilboLanegunetan: Ubidekoak 09:00etan eta 16:15ean urtetan dau Gasteizetik eta Otxandiokoak 10:30ean.Zapatuetan: Otxandiokoak 10:30ean urtetan dau Gasteizetik eta Ubidekoak 16:30ean.Jaiegunetan: Ubidekoak 16:30ean urtetan dau Gasteizetik. Otxandiokorik ez dago.

tele

fon

o in

tere

sga

rria

k

Itzulpengintzeak euskereari ekarri deutsazan onuraz -etorkizunean be halantxe izango dalakoan- luze eta sakon dihardu egileak saiakera mardultxo honetan.

Lanbidearen nahigabeak eta urteen etorri-joanakaz zenbatera-inoko hobekuntzak euki dauzan behar horrek aletu dauz Anjel Lertxundik, euskera zein gaine-rako jakintza gaietan irakurlea bera be gero eta jantziago dator eta. Horretarako, orden alfabe-tikoz ordenau dauz tira egiteko albitzak eta halan mataza askatu eta argitu, itzulpenak erakusten dauzan alderdi ugariak, atal mo-tzetan irakurterrazago eta atsegi-nago izan daiten berez lehor eta korapilatsua dan gaia.

Bere jarduna norabide baka-

ITZULIZ USU BEGIAK

rrekoa ekidite aldera edo, al-ter egoa (Berbelitz deritxana, berba+ele+hitz) eta haren an-drazko kidea (Elene) tartekatu ditu alkarrizketez baliatuz.

Genero marka (inguruko beste hizkuntzak badaukiena), ama hiz- kuntzaz beste idaztea, ondoko hizkuntza ahaltsuen eraginak euskera eta euskal sortzaile-itzul-tzaileengan, euskera estandarra, gure literaturearen homologazi-noa, han-hor-hemen argitaratzen diran euskal testuen zabarkeriaz (ahozkatu letxe idatziak...), irakur-garritasuna versus testuaren opa-rotasunaren dikotomia, poesia itzultzearen berezitasuna, ber-baz-berba itzuli ala itzultzaileak egokitzea eta abar luzea jorratu ditu, literaturan zehar mordotan

aurkitu leikezan adibide biziz tar-tekatuta, euskal letretako autore ezagun honek.

Azken 30 urteotako euskal itzul-pengintzeari ez eze erispide, jar-dunbide eta abar euskal idazle edo beste barik itzultzaile ogibidean murgildu gura eta dagoanarentzako esku liburu bikaina dogu gaira ekarri dogun lan hau.

Itzali Uso Begiak

Anjel Lertxundi

Itzuliz usu begiak

Alberdania argitaletxea, 2019

384 orrialde

Literatura txokoa

Argitaratzailea: ZERTU Kultur Elkartea.Helbidea: Herriko Plaza 24, 48142 Artea.Telefonoa: 94 631 73 14.Helbide elektronikoa: [email protected] Webgunea: www.begitu.orgZuzendaria: Iñigo Iruarrizaga.Erredakzino burua: Beatriz Azpiri. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 112.Maketazinoa: Beatriz Azpiri eta Iñigo Iruarrizaga. Publizidadea: Iñigo Iruarrizaga. Telefonoa: 94 631 73 14 eta 649 979 115.Banaketea: Iraia Herrero eta Laiene Pagazaurtundua (Arantzazu, Artea eta Ubide), Ibai Milikua (Areatza), Unai Agorreta eta Xabier Beitia (Bedia eta Lemoa), Amaia Uriarte (Dima), Iker Perez eta Eguzkiñe Zuluaga (Igorre), Iratxe Arribas (Zeanuri), eta Andoni Brizuela (Zeberio).Tiradea: 7.300 ale.Inprimategia: Iparragirre Editoriala.

Ale kopurua 7.300 / Lege gordailua SS-512/02 / ISSN zenbakia 1579-5519

Page 3: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

begitu 3502020ko zemendiaren 17a

3BERBETAN

ERETXIA

Durundu

Erleak eta antzeko insektuak hegaz egitean ateraten daben burunba luzeari edo kanpaiak joten diranean (kanpantorrean zein eleiz-hormako erlojuan) egiten daben kanpai-hotsari durundu esaten jakie (durundúe, ahoskatuta). Fenomeno atmosferiko durundutsuak be badira, esaterako, haizeak edo hodeiak gogor joten dabenean. Ibilgailu motordunak be, arin doazenean, durundua ateraten dabela esaten dogu. Amaituteko, jaietako persona askoren kexua jarriko dogu adibide modura: "Hemen kristoren durundua dago gau guztian, badakizu zer dan hori?".

ANGEL LARREA ETA JUAN REKALDE

Minoriak protagonista Estadu Batuetako hausteskundeetan

Estadu Batuak asmakizun moderno itzela da; etor-kinak eregitako herrialde

bat da bai, baina belaunaldi bi-tan, arbasoak egindako lana eta burrukea guztiz ahaztu jakiez. Trumpen presidentetzan, popu-lazino minoritarioak sufridu ditue eskubide urraketa gogorrenak: biztanle baltzak poliziaren in-darkeriaren eskuetan hilten dira egunero-egunero eta gobernuak ez dau ezelango erreforma siste-matikorik ezarri; dokumentu bako atzerritar latinoak mantenidu di-tue komertzioak eta uzta bilketak martxan eta, beraz, pandemiak gogor jo dau kolektiboa, baina ez dabe gobernuaren ezelango laguntzarik jaso; Mexiko-AEBko mugako detenzino zentroetan, andra atzerritarrai histerektomia behartuak egin deutseez eta, gurasoak umeengandik banatu dituenez, oin ezin dabez 400 umeren gurasoak topau. Oin, herrialdea guztiz zatituta dago eta ez dago atzera bueltarik. Trumpek Amerika barri bat eregi dau, baina ez dau amerikar guztientzat eregi. Pandemia honetan, gitxi batzuek pilatu dabe aberastasun guztia beste batzuk miseria gorrian bizi diran bitartean. Amazonek, adibi-dez, 1,5 triloe dolar inguru balio ditu momentu honetan, baina, ez dau zergarik ordaintzen. Ostera, Georgiako zerbitzari batek 5 dolar irabazten ditu orduko eta zergak ordaintzen ditu. Amerikar asko-ren haserrea espero genduan hauteskunde honeetan, batez

EIDER ETXEBARRIA ZULUAGAUniversity of Illinoiseko irakaslea

GEURE BERBATEGIAREN LEIHOTXUA

pek Wisconsin eta Michigan auzi-tara eroan gura ebazala baieztatu eban botoen berkontaketa bat egiteko. Hemen sorpresarik ez. Postaz bidali ziran gehiengo bo-toak, boto urdinak izan ziran. Boto honeek beranduago zenbatu ziran egun batzuk behar izan zi-tuelako euren estaduetara ailege-tako. Bidenen atzen momentuko abantailan sinisten eben liberal guztiak. Trumpen ustetan, postaz bidalitako botoak "boto ilegalak" dira, baina, atzen berbea esta-duak daukienez, presidentearen amorrualdiak ezin dau biztanleen ahotsa isilarazo.

Hauteskunde estadubatuarrak ulertzeko kongresuak zelan fun-tzionetan dauan ulertu behar da. Kongresua da Estadu Batuetako autoridade eta lege egilea. Kon-gresuak errama bi ditu: Ordezkari Etxea (House of Representatives) eta Senadua (Senate), baina se-naduak pribilegio eta podere ge-hiago daukaz. Presidenteak opo-sizino barik legegintzea egiteko errama biak kontrolau behar ditu. Hauteskunde honeetan, 2016an legez, momentuz Ordezkari Etxea liberalak lortu dabe, baina Sena-dua errepublikarrak. Senaduak bueltea emon leike oindino, baina urtaila arte itxaron beharko dogu jakiteko. Bidenek Senadua lortzean ez badau, datorren lau urteetan egin leiken lana muga-tua da, zelanbaist senaduaren menpe dagoalako.

Nik neuk ez dot uste irabazle argirik egon danik hauteskunde honeetan. Herrialdea eta familiak guztiz zatituta dagoz. Biztanleria ia erdiak uste dau Estadu Batue-tan ez dala errazismo sistema-tikorik existiduten eta pandemia guzur sozialista handi bat dala. Trumpengan sinisten ez daben kolektibo handi batzuek bere alde egin dabe abortua eta im-migrazinoa guztiz kriminalizau gura ditualako. Andra etorkin lez, mingarria da gorrotoz elikatzen dan herrialde baten bizitea. Mi-noriak berbiztu dabe esperantzea herrialdean. Boto baltza izan da hauteskundeetako protagonista nagusia eta swing states dira-lakoak demokrata liberal bihurtu diran errazoia. Ha-ta guzti be, hauteskundeak benetako inpak-tua izan dagien, kongresuan aniztasuna behar dogu. Minorien errepresentazinorik ez badago ezingo doguz segurantza soziala edo soldata minimo justua lortu; ezingo dogu erreforma polizial bat onetsi; ezingo doguz andren eskubide erreproduktiboak ba-bestu; ezingo doguz deportazino masiboak gelditu. La tierra de las oportunidades deitzean deutsee Estadu Batuai, baina nortzuek? Benetako aukerak dituenak. Mi-noriak aukerak behar ditue. Eta Estadu Batuetan aukerak egon badagoz, baina minoriak aukera horreek lortzeako askoz gogo-rrago lan egin behar daben bi-tartean, aukerak ez dira aukerak, trabak baino.

tan, baina Mississippik 6 boto elektoral balio ditu 3 miloe per-sonako biztanleria daukalako. Sis-tema binario kategorikoa daukie. Beraz, boto erdiak baino gehiago eskuratzen dituan hautagaiak estadu horren boto elektoral guztiak irabazten ditu. Horregaitik hauteskunde estadubatuarretan estaduak gorriz (errepublikar) edo urdinez (liberal) marketan ditue hautagaiak estaduak ira-bazten dituenean. Hauteskunde honeetako giltza swing states diralakoak izan dabe. Wiscon-sin, Michigan edo Pennsylvania, adibidez, swing state-ak dira hau-teskunde batzuetan gorri bihur- tzen diralako eta beste batzuetan urdin, partidu bien botoak oso parekatuta dagozalako beti.

Eguazten gauean, Joe Bide-nek 264 boto elektoral eskuratu ebazan Wisconsin eta Michigan irabazi ostean. Pentsau 2016ean Trumpek irabazi ebazala Wiscon-sin eta Michigan, beraz, Bidenek haustenkundeai bueltea emo-teko giltzea lortu ebala emoten eban. Presidentetzarako hau-tagaiak swing states honeetan miloeak eta miloeak inbertiduten ditue kanpaina gogorragoak egi-teko. Eguazten gauean, bada, Estadu Batuetako begi guztiak Nevadan jarrita egozan. Nevadak 6 boto elektoral balio ditu, justu Bidenek behar ebazanak presi-dente bihurtzeko. Nevada lango estadu txiki batek ez dau inoz halako atenzino publikorik jaso. Herrialde osoa esperoan egoan eta tensino jasanezina zan. Urdu-ritasun nazionala ezkina guztietan somatzen zan. Sare sozialetan babes protokoloak zabaltzen hasi ziran gerra zibil bat hasiko balitz ondo prestauta egoteko. Begi guztiak hauteskunde honeetan jarrita egozan, mundu osokoak. Ez harritu, Estadu Batuak badakie munduaren zilborra dirala. Zapa-tuan, begiak Georgia eta Penn- sylvaniagan jarrita egozan. Atzen momentuan, postaz jasotako bo-toai esker, Bidenek abantaila lortu eban. Ia 7 miloe personak emon eben botoa Pennsylvanian eta, azken momentuan, postaz jaso-tako 30.000 botogaitik Bidenek Pennsylvaniari bueltea emotea lortu eban eta hauteskundeak irabazi ebazan.

Estadu Batuetako hauteskun-deetan, atzen berbea estaduak dauka, ez presidenteak. Estaduak lege elektoral desbardinak ditue biztanleen botoak jasoteko. Ha-sikera baten, sistema elektoral estadubatuarra estaduai autono-mia eta independentzia emoteko sortu zan. Estadu Batuen filosofia politikoa beti izan da poderea deszentralizetea gobernu zentra-lak eskua gura dauan moduan sartu ez dagian. Estaduak ia-ia herrialde desbardinak izango balira funtzionetan dabe hemen. Honek, presidentearen indarra eta esku-hartzea mugatzen dau. Ha-ta guzti be, oindino emaitzak etxoten gagozan bitartean, Trum-

be, pandemiak askoren egoerea jasanezina egin daualako, baina askoren sorpresarako, ez dogu hori ikusi.

Zer irakatsi deuskue hauteskun-deak? Trumpen ekimen errazis-tak, lege apurketak eta pandemia kontroletako ardurabakotasunak biztanleria erdiaren babesa dau-kiela. 230.000 estadubatuar baino gehiago hil dira pandemia honetan eta oindino Trumpek COVID-19a gripe xume bat dala uste dau. 180 graduko aldaketa radikal bat espero genduan lege-gintzan miloeka personak kaleak hartu ostean. Ez da hala izan eta uste dot errazoi bi azpimarratu daikeguzala: desinformazino eta pribilegio itsua. Alde batetik, infor-mazino faltsua apropos zabaltzen dabe, sarri isilpean, eretxi publikoa gitxi batzuen gustura moldatzeko. Ez sinistu inoz inkestetan! Beste alde batetik, badagoz sano ondo informauta dagozan biztanleak, baina euren beharrizanak ase-beteta dagoz eta beste batzuen eskubideak bermatzeak eurenak galtzea esan gura dauala uste dabe. Erreforma legalak mobi-mentu sozial indartsua eskatzen dau eta askorentzat ez da ga-rrantzitsua ez diralako erreforma honetaz baliatuko. Errealidadea tristea da Estadu Batuetan. Dau-kienen eta ez daukienen arteko zatiketea ia bateraezina da eta, egunen baten egoera hau alda-tuko balitz, nik behintzat badakit ez dodala ezetuko.

Aurtengo hauteskundeetan,

estadubatuarrak 74 eta 77 urteko gizon zuri konserbadore aberats biren arteko ebatzia hartu behar izan dabe. Ez Trumpek ez Bide-nek ez ditue herriaren beharriza-nak inoz ulertuko bakotxa bere burbuila narzisista pribilegiaduan bizi dalako. Ez Estadu Batuetako kongresuak, ezta senaduak be, ezin ditue ekimen progresista, inklusibo eta justuak proposatu herritik guztiz deskonektauta da-gozalako. Hauteskunde honeetan demografia apurka-apurka alda- tzen dabilela ikusi ahal izan dogu: gizon-andra baltz, indigena, homosexual eta transgeneroak hautatu dira senadore. Senadu anitz bat osotuteko nahia sentidu daiteke, baina, botoak hor dagoz eta urriak dira. Hauteskunde ho-neetan ikusi dogu aldaketa so-ziala bultzatzen dabilzan kolekti-boak, batez be, biztanleria baltza, andrak eta indigena amerikarrak izan dirala. Boto latinoarengan esperantza handiak egozan ipini-ta, baina boto latinoa oso zatituta dago: Mexiko eta zentroamerika-tik datozen etorkinak Bidenengan sinisten dabe, baina Cuba eta Venezuelatik datozenak, ostera, Trumperi emoten deutsie botoa. Gainera, landa eremuetan bizi diran familia zuri erlijiosoak dau-kien poderea eskualdatzeak be-launaldi askotako lana eskatuko dau.

Presidentzia irabazteko hauta-gaiak 270 boto elektoral irabazi behar ditu eta boto elektoralak irabazteko estaduak irabazi behar dira. Boto elektoralak biztanleria-ren arabera banatzen dira, hau da, biztanleria handiagoa daukien estaduak boto elektoral gehiago balio ditue. Adibidez, Kaliforniak 55 boto elektoral balio ditu 40 miloe persona bizi diralako ber-

Page 4: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

4 PORRUSALDEA begitu 3502020ko zemendiaren 17a

COVID-19 = TOUCHABLE

RAFA UGALDE

Datorren urteko egutegiak egiteko sasoia da eta argazki lehiake-tak agertzen dira, perretxikoak lez, egutegiok argazki ederrez horniduteko. Gurean, egutegietarako aproposak diran paisaje

ugari dago eta, egunotan, pasialdian, 2020eko momentu bat gelditu eta, hamabi onenen artean badago, 2021ean hile osoan ikusiko ahal izango da. Ez dago jakiterik zein hiletan.

Argazkian, bakea, poza, askatasuna eta holangoak harrapatzea kome-nidu da. Aurtengo urte latz eta garratz honetan, hori segundo bateko salbuespeneko sentimentua izan lei, baina harrapatu ezkero, datorren urtean hile osoan gozatu ahal izango dogu. Memoria gara. Eta irudi bat ikustean berbiztu egiten dira momentu haretako sentimentuak.

(Ha-ta guzti be, poza eta askatasuna, oroitzapen hutsetan geratu ez daitezala espero daigun).

BEGI TXINDORRA

LUMATUTEN ZERTZEAN

Ez dakit gogoan dozuen Los intocables de Elliot Ness filma. Elliot Nesseri ipini

eutsiezan lankideak (poliziak) ziran Los intocables, UNTOUCHABLE. Halako baten, taldekide bat igo-gailuan harrapau eben mafiakoak, bertan hil, eta haren odolagaz TOUCHABLE (Tocables) idatzi eben igogailuaren ispiluan. Horixe bera pentsau neban nik SARS-COV2 etorri jakunean, eta inguruan zabaldu zan hipokondria ikustean.

¡Hay gente muriendo! entzu-ten zan balkoietatik, eta bat-ba-tean danok bihurtu ginan jente on, danok eskuzabal, bihotz one-koak; danok kantari eta txalo jole balkoietan. Egia esan harritu egin nintzan gure eskuzabaltasunaz eta ontasunaz, eta horrek zer pentsau emon eustan. Ez gara horren eskuzabalak egunero, mi-nuturo, milaka ume gosez hilten dalako munduan; ez gara horren eskuzabalak milaka lagun Me-diterraneoko uretan itoten dira-

nean, ia egunero; ez gara horren eskuzabalak milaka andrazko hilten diranean munduan, harra-patzen dabezan infekzinoakaitik euren higiene intimorako balde bete ur garbi ez daukielako.

Baina, bat-batean, birus bat etorri da, eta geu be harrapau egiten gaitu, eta gutako batzuk be hil egiten dira, eta hil egingo dira, edo hil egingo gara. Ez ditu afrikarrak edo hegoamerikarrak bakarrik harrapatzen, geu be, mendebaldeko kulturearen se-ma-alabak, Homo Sapiensen ar-tean Sapiensenak harrapau egi-ten gaitu! Hau ikara! Jainkoarren! Tocables, TOUCHABLE gara.

Inguruan daukaguna pelikula bat ikusten dan moduan nabil ikusten aspaldian. Danok ikaratuta birusak harrapau ahal gaitualako, eta hil be egin ahal gaitualako. Bai, halantxe da! Halantxe izan da eboluzinoan beti! Gaixotasunak etorri izan dira beti! Batzuk bidean gelditu dira, eta indartsuenak egokitu eta aurrera egin dabe, beti! Ai, baina gure mendebalde-ko kulturearen harrokeriak ezin dau holangorik ulertu! Gu! Zelan gu, baina; Sapiensen artean Sa-piensenak! Badagoz-eta Afrikan eta herrialde txiroetan hainbat eta hainbat gizaki hilteko!

Ba... zoritxarrez, patuak lezi-no polita ekarten deusku nozik behinean, apaltasun lezinoa. Eta TOUCHABLE gara. Halanda guzti be, egon trankil, afrikarrak, hegoamerikarrak eta munduko pobreak oingoan be gu baino gehiago hilko dira-eta, gu baino askozaz be gehiago!

UNAX IRAZABAL

L jostariak

Hitzak eta hotsak 1

Hitzlandia: Berben lurralde askea.Hitz & hitzak: Bakanak eta anitzak diren eleak.Hitz eta bits: Garagardoa edanez, lagunekin egin ohi den solasaldia.

Hitz okey: Baikorra den berba.Esker & hitz: Eskerrik asko!Hitztripu: akats ortografikoa.Ehitztari: berben ehiztaria, poeta.

Hitzak eta hotsak 2

Hitz hatxakHitz ertzakHitz hitsak

Hitz hotzakHitz hutsakUtz itzak!!!

Tarte hau zeuretzako be dago zabalik, holango sormen-lanak begitun argitaratu gura izan ezkero, eskatu egiguzuz argitaratzeko baldintzak [email protected] helbidean.

* Zertzean atalean argitaratzen doguzan testuak, literarioak edota sormenekoak diranez, heltzean diran mo-duan argitaratuko doguz eta ez doguz gure euskera ereduan ipiniko.

Page 5: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

5HERRIAI BEGITUTENbegitu 3502020ko zemendiaren 17a

Kelvion enpresako beharginak greban

Enpresa batzordeak, LABeko 3 ordezkari eta ELAko 2, lan-postuak defendiduteko burruka egingo dauala emon dau jakite-

Erredakzinoa ra eta greban hasi dira "Kelvion Thermal Solutions-eko zuzen-daritzeari EEEa bertan behera itxi, eta eztabaidari ekin deiola exijiduteko, enplegua eta lan-baldintzak" manteniduteko. Hu-

rrengo egunetan mobilizazinoen barri emongo dauala adierazo dau enpresa batzordeak.

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari, itxierea eta kaleratzeak galarazoteko "ahal dauan guztia egin dagiala" exijiduten deutsie, kaleratze kolektibo hau desindus-trializazino prozesu baten adie-razgarri dalakoan.

Kelvion-ek, GEA izena euki eban 2015. urtera arte. Bero trukagailuak egiten ditu berotze eta hozte sistemetarako.

Arratiatik kanpoko kaleratzeakKlevion Thermal Solutions-ek beste lantegi bi daukaz Estaduan; bata Kantabrian eta beste bat Ma-drilen eta kaleratze kolektiboaren ebatziak 3 lantegiai eragiten deutse. Guztira 147 behargineri.

IGORRE

Osasun zentroen aurrean kalidadezko osasungintzearen aldeko elkarretaratzeak egin ziran

Zemendiaren 4an eta 11n, osasun zentroen aurrean konzentrazinoak egin ziran kalidadezko osasun-gintzearen alde. Igorren, Diman, Lemoan eta Zeanurin ehun lagu-netik gora batu ziran. Bertaratu-takoak, lehen arretarako baliabide gehiago, inbersino gehiago osa-sungintzan, gitxienez BPGren %7, eta murrizketa eta pribatizazinorik ez egitea eskatu eben. Hurrengo egunean, Bizkaiko Osakidetzako beharginak greba egin eben.

Grebara deitu eben Osakide- tzako sindikatuak, grebak "babes zabala" jaso ebala, batez be "lehen

Erredakzinoa

ARRATIA

mailako arretan" adierazo eben. Jaurlaritzaren arabera, %8,6ko se-gimentua izan eban.

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindika-tuak deitu eben grebara. Izan be, egoerea gero eta "kezkagarriagoa" da eta "egunez egun larriagotzen" doa. ELAko ordezkariaren arabera "lana izugarri areagotu da, kolap-so egoeran gagoz, daborduko ezinezkoa da danera ailegetea eta, kasu askotan, COVIDa ez dan guztiari erantzutea". Lan kargea arintzeko langile gehiago eskatu ebezan, euren esanetan "Osaki-detza langileak estutzen dabil pan-demiari aurre egiten".

Kelvion Thermal Solutions Alemaniako multinazionalak, zemendiaren 5ean

jakinarazo eutsan Igorreko lantegiko langile batzordeari, kaleratze kolektibo

bat aurkezteko asmoa. Hurrengo egunean, beharginen asanbladeak enpleguari

eustearen alde burrukan egitea ebatzi eban eta greba mugabakoari ekin deutsie.

Igorreko lantegian 73 beharginek egiten dabe behar.

ARRATIA, UBIDE, ZEBERIO

Indarkeria matxistearen kontra zerbitzu publikoak indartzeko eskatuko dau mobimentu feministeak Arratian

Arantzazun, Areatzan, Bedian, Di-man eta Zeanurin herriko plaze-tan egingo dira konzentrazinoak, Igorren Kultur Etxe parean eta Lemoan plaza gorrian. Bailarako andra taldeak eta talde feminis-tak aurten be kartel bateratua atera dabe, mobikortasuna mu-rrizten daben neurriak, herri ba- tzuetakoak beste herri batzuetara joan ahal izatea galarazo arren, aldarrikapen bera egingo dabe herrietako konzentrazino guztie-tan. Mota desbardinetako indar-keria matxistak ezabatzeko, mo-

Erredakzinoa bimentu feministeak funtsezkoak joten ditu zerbitzu publikoak.

JarduerakIndarkeria matxistearen egiturazko izakerearen gainean hausnartze-ko, hainbat jarduera antolatu di-tue herrietan. Artean, zemendia-ren 11n, Faktoria Lilaren El nunca me pegó dokumentala proiektau eben. Ostean, Faktoria Lilako Irantzu Varelak indarkeria psikolo-gikoa antzemateko hainbat pista emon ebazan eta laguntzeko mo-dua laguna izatea dala esan eban, bere ondoan egotea, epaitu eta presionau barik.

Hilaren 24an, Igorren Birritan bortxatua epaitegietan benetan izandako galderak jasoten dituan dokumental itxurako antzezlana egongo da 19:30ean; sistema ju-dizialaren andren kontrako indar-keria begibistan ipinten dauana.

Lemoan 26an batuko dira he-rriko feministak indarkeria ma-txistea aztertzeko eta erantzun kolektiboa eregiteko kakoen bila. 18:30ean izango da Kulturgu-nean.

Diman, Panpina izeneko an- tzezlana ikusteko aukerea egongo da hurrengo egunean 18:30ean eskolako kamaran. Umorea era-

biliz, antzezlanak besteen begi-radearen gaineko hausnarketea bultzatuko dau.

Ez da izango indarkeria ma-txistea ezabatzeko egunaren ha-rira Diman egingo daben ekintza bakarra. Izan be, hilean zehar hainbat jarduera antolatu ditu An-draizeak. Holan, hilaren 22rako 11:00etan, zapata moreen taile-rra antolatu dabe frontoi txikian. Ekintzarako etxean daukiezan oinetako zaharrak eroan eta mo-rez pintauko dabez. Tailerraren ostean, andran parkeko zugatzak atonduko dabez. Gero, 25ean, parkean eta errotondan ipiniko dabez 18:30ean. Neska gazte-entzako autodefensa feminista tailerra 21ean izango da.

Zeanurin be, hainbat andraren artean egindako txatalakaz ikur feministea osotuko dabe eta elkarretaratzean erabili ostean, herrian ipiniko dabe.

Zeberion, 18:00etan, Udalak antolatutako #Indarkeria Ma-txistaren Aurka lehiaketako sari banaketea egingo dabe plazako frontoian.

Indarkeria matxisteaPandemiak eta erakundeak har-tutako neurriak, andren bizitzan

indarkeria matxisteak daukan era-gina handitu egin dabe. Konfina-mentuan, tratu txarrak sufriduten dabezan andra eta umeak eraso-tzaileagaz egon dira urten be ezin barik; etxeko langile asko euren lanpostuetan konfinauta egon dira edo lanpostua galdu egin dabe; errazismoa hazi egin da; telelanak eta zaintzak okertu da-bez andra askoren bizi baldintzak eta pobrezia hazi eta larriagotu egin da andren artean, indarkeria matxistearen egiturazko izakerea eta zerbitzu publikoen preminea begibistan itxiz.

"Indarkeria matxistaren aurrean zerbitzu publikoak indartu" lelopean,

elkarretaratzeak egingo ditue zemendiaren 25ean, Andren Kontrako Indarkeria

Ezabatzeko Nazinoarteko Egunean, 19:00etan.

Kelvion enpresea, 2015era arte GEA izandakoa.

Page 6: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

begitu 3502020ko zemendiaren 17a

6 HERRIAI BEGITUTEN

EHUko Lascaray ikergunea Euskal Artzain Txakurren gaineko ikerketea dabil egiten

Erredakzinoa

Euskal Artzain Txakurraren Adis-kideak (EATA) alkartearen ekime-nez, EHUko Lascaray ikergunea euskal artzain txakurren gaineko ikerketea egiten dabil. Ikerke-tarako, EATAk bialtzen deutsez laginak ikerlariai, ikerketa eta ana-lisi guztiak egiteko. Ikerketearen helburua, txakur erraza honen egoera genetikoa jakitea da.

Alkarlanerako hitzarmena 2018an sinatu eben EATAk eta EHUk. Ikerketeak hiru fase ditu eta lehenengoan, lagin bilketa fasean, dago ekimena. Euskal Ar-tzain Txakur baten jaube izan eta ikerketan parte hartu gura izan ezkero, izena emon behar da eta alkartekoak ipiniko dira kontak-tuan jaubeakaz, lagina noz eta ze-lan emon adostuteko. Alkartekoak

hurreratuko dira txakurrak dago-zan lekuetara lagina hartzeako.

Arratiari jagokonean, "asmoa da leku pare bat ipintea, parte hartu gura dauan jenteak izena emoteko. Auzoetan kartelak ipi-niko doguz, izena zelan emon

azalduz" azaldu deutso begituri Jone Achotegui EATAko kideak.

Parte hartzean dabezan txaku-rren jaubeai, txakurraren perfil genetikoaren informazino guz-tia izango dauan txarteltxo bat emongo jakie. Txartel honek QR kode bat izango dau eta hor sar-tuta ikusi ahal izango da txakurra-ren informazino genetiko guztia.

Datuen azterketeaBigarren fasean, batutako datu guztiak kurutzatuko dabez eta hor hasiko da ikerketea. Ikerketeak balio izango dau txakur erraza honek izan leikezan gaixotasunak bilatzeko eta txakurren arteko ahaidetasuna zenbatekoa dan jakiteko. Behin hori jakinda, ere txakurra, txakur osasuntsuen eta ahaidetasun maila txikiena dau-kienakaz kurutzatzeko ze aukera daukan jakingo dau jaubeak.

Atzen fasean, errazaren ingu-ruko beste ikerketa batzuk egingo ditue. Honetan, errazak genetiko-ki izan leikiezan ezaugarri bereiz-garriak identifikauko dabez.

ARRATIA

Andren kontrako sexu indarkeriaren gaineko diskurso sozialak eragina dauka euren jokabidean eta askatasuna mugatzen dau

Zelan irudikatzen da andren kontrako sexu indarkeria? da uda honetan EHUn emon dan ikastaro baten izena. Bertan adierazo danez, hedabideetan, publizidade kanpainetan fikzinozko telesailetan eta abarretan egiten dan egungo narratibeak eragina dauka andren bizimoduan eta euren askatasuna mugatu leike. Beharrezkoa da diskurso horren esangurea aldatzea, errealidadeagaz bat datorren diskursoa sortzeako eta holan, andren kontrako indarkeria ezabatzeko helburua lortzeako.

Indarkeria espazio publikoan eta ezezagunak eraginda ger-tatzen dala daukagu imaginarioan, eta ohikoak dira gauaren arriskuai eta ezezagunak diran personak ezagutzearen gai-neko mezuak. Egoera horrek gauari bildurra handitzen dau eta andren askatasunean eragina euki leike. Beharrezkoa da diskurso horren aurrean begirada kritikoa izatea, datuak erakusten dabelako indarkeria gehiena eremu pribaduan eta persona ezagunak eragiten dabela.

Publizidade kanpainai jagokienez, andrak babesten ipinten da arreta, baten bat lagunduten etorri behar dan ikuspegia-gaz. Eta bai, ondo dagoz, baina bildurrak landutea eta andrak ahalduntzea, autodefensa feminista ikastaroak egiten daben moduan, beharrezkoa da.

Herself pelikuleaSerien bidez be, irudikatzen da andren kontrako indarkeria. Horren alde positiboa da, errealidadea islatzen daben gero eta telesail gehiago dagozala. Garrantzitsua da Creedme, The fall, I may destroy you eta Jessica Jones eta antzeko telesail feministak konsumidutea.

Herself film irlandarra gomendatzen deutsuet. Zemendiaren 20an estreinauko da Volver a empezar izenburuagaz zinema aretoetan, eta oso ondo dago justizia patriarkalaren gainean hausnartzeko; izan be, tratu txarrak sufriduten dabezan andrak, alaben kustodia galdu be egin leikie justizia honegaz.

Izaskun Atutxa

Argiteriari eta uri-tresneriari kalteak IgorrenErredakzinoa

Astegoien bitan jarraian, kal-teak egin ditue Arratiako Udalen Mankomunitatearen egoitzaren inguruan. Zemendiaren 7-8ko astegoienean, ikurriñarik ez eta masta apurtuta agertu zan, eta aurreko astegoienean, AUMko egoitzaren inguruko argiteria apurtu eta kanpoko jardinerak San Antonio ermitearen al-datsean agertu ziran.

Jardinerak Udalak konponduko dituala azaldu deutso begituri Andere Ortuzar AUMko presiden-teak eta gastuen zati bat behintzat aseguru-etxeak hartuko dauala bere gain uste dau. Dana dala, baliabide publikoak horretan era-bili behar izatea sentiduten dau Ortuzarrek.

IGORRE

Kalteen inguruan ez egoan eze-lango sinadura edo aldarrikape-nik; beraz "ekintza bandaliko"tzat joten ditue AUMn.

UBIDE

Bertan, Iñaki Beobide Ubideko alkateak, Ione Zuloa-ga Aranzadi Zientzia Elkarteko historialariak eta Zigor Iturriotz herritar eta zinegotziak hartu eben berbea proiektuaren barri emoteko.

Ubide Memorian proiektuaren helburua, Ubideko memoria historikoa berreskuratzea da. Gerra Zibile-ko eta gerra osteko datuak bilduz, izen abizenak ipi-ni gura deutseez gerrearen izugarrikeriak eta Franco-ren diktadurea sufridu ebezan biktimai. Behin datu bilketea eginda, datuok webgune eta liburu baten argitaratuko ditue.

Ubideztarren parte hartzeaIkerlan hau egin ahal izateko, herritarren partaidetzea

ezinbestekoa dala adierazo eutsan Ione Zuloaga Aran-zadikoak begituri. "Garrantzitsua da lan hau gaur egun-go ubideztarrok egitea, proiektua herritik eta herriaren-tzat izatea. Ubide Memorian taldearen atea zabalik dozue, beraz. Edozer izan leiteke balioduna: argazki bat, dokumentu bat, istorio bat, gutun bat, liburu bat, objektu bat, izen bat... edozer" adierazo eban alkateak prensaurrekoan. Argazkiak, familiako oroitzapenak edo herritarrak etxean gordetzen dituen dokumentuak funtsezkoak dira gertatutakoa ezetuteko.

Herritarren ekarpenak jasoteko, Ubideko Uda-lak Memoriaren Bulegoa prestatu dau udaletxean, 08:00etatik 15:00etara ekarpenak egiteko. Baita posta elektronikoz, [email protected] helbidera idatzita eta 945 45 03 22 telefonoz be, hartu leikie herritarrak parte proiektuan.

Aranzadik eta Udalak herriko memoria historikoa ikertzeko lana abiatu dabe

Erredakzinoa

Ubideko Udalak, Aranzadi Zientzia Elkarteagaz alkarlanean, zemendian hasi eta

2021ean zehar garatuko dan ikerketa lana aurkeztu eben hilaren 13an herriko

frontoian egindako prensaurreko baten.

Page 7: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

7HERRIAI BEGITUTENbegitu 3502020ko zemendiaren 17a

Nerbioi-Ibaizabal mankomunidadea sortzeako bidean dago

ZEBERIO

Erredakzinoa

Ebatzia oin dala 3 urte hartu zan, zaborrak batu eta tratetako zerbi- tzua hobetuteko. Zabor bilketea eta hondakinen garraioa izan zala detonatzailea azaldu deutso begi-turi Karlos Idirin Zeberioko alka-teak. Izan be, Udaltalde 21, SL bat izanda, zaborren aurrekontua, lar handia zalako taldearentzat. Ha-ta guzti be, mankomunidadea, zabor bilketa zerbitzutik harago doa, bere

benetako helburua garapen jasan-garria bultzatzea dalako. Udaltalde 21eko herriak, mankomunidadea, gizon eta andren arteko aukera bardintasun, ingurumenaren ba-bes eta garapen ekonomikorako baliabide egokia dala joten dabe.

Mankomunidadearen helburua zerbitzuak modu eraginkorragoan eskaintzea izango da eta herri bakotxak ebatziko dau zein zer-bitzu eskaini herritarrai manko-munidadearen bitartez eta zein

Ekintzak bertan behera ixteko zentsurea salatu dau Zeberioko Gazte Asanbladak

ZEBERIO

Erredakzinoa

Baina COVID-19aren "atxakiagaz", "Udalaren oztopoak eta poliziaren mehatxuak dirala medio", ekintzak bertan behera ixtera derrigortu di-tuela salatu dabe.

ZGAren arabera, ekintza hau au-rrera eroateko udaletxean, espazio baten eskaerea egin eben, 12 egun lehenago, eguneko egoerara egokitutako neurriak hartuko zirala esanez; hau da, entzuleen arteko distantzia, jente kopuru mugatua, higiene neurriak, eta abar beteko zirala. Ekintza baino egun bi lehe-nago jaso eben Udalaren ezezko erantzuna. Ezezkoaren errazoia, "COVID-19aren neurriak ziran, beste azalpen barik" dinoe ZGAtik.

Espaziorik izan ez arren, aurrera egiteko, jarduerea kalean egitea ebatzi eban Asanbladak. Ekintza-ren bezperan "udaletxean eskae-rea egin eban kideak, poliziaren

ARRATIA

Ekintzaile gazteak eskualdean enpresak sortzeako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Erredakzinoa

Eskaerak aurkeztuteko epea abenduaren 11ra arte izango da [email protected] posta elektronikoaren bidez, edo Mankomunidadearen doku-mentazino sarrerearen Erregistro Orokorrean. Oinarri osoak Manko-munidadearen webgunean dagoz.

Dirulaguntzak 18 eta 35 urte bi-tartekoentzat izango dira, jarduera barriak sortu eta martxan ipinteko gastuakaz lagunduteko. Jarduera ekonomiko barria, Arantzazun, Areatzan, Artean, Bedian, Diman, Igorren, Lemoan edo Zeanurin alta emonda egon beharko da 2019ko urri lehenengoaren 15aren eta aur-tengo urri lehenengoaren 14aren artean. Deialditik kanpo geratzen dira "jokoagaz, tabernakaz edo an- tzekoakaz" lotutako jarduerak.

Laguntza ekonomikoak deial-diaren oinarrietan ezarritako bal-dintzen arabera emongo dira,

eta zenbatekoa eskaera bakotxak lortutako puntuazinoaren arabera banatuko da, honako erispide ho-neen arabera: izaera barritzailea (10 puntu), enplegu egonkorra eta kalidadezkoa sortzeako po-tentzialtasuna (30 puntu), ekime-naren inpaktu soziala (20 puntu), ingurumen-jasangarritasuna (20 puntu) eta proiektuaren jasanga-rritasun ekonomikoa (20 puntu).

Ekonomia suspertzeko hel-buruaAUMen ustez, "lehentasunezkoa da eskualdean susperraldi eko-nomikoa eta enplegu-sorrerea bultzatuko daben ekimenak martxan ipintea, COVID-19aren pandemiak sortutako krisi eko-nomikoaren momentu honetan. Oingoan, deialdiaren helburua da gazte ekintzaileai laguntzea Arra-tiako eskualdean jarduera ekono-mikoa eta enplegu-sorrerea bul- tzatzen daben enpresak sortzean".

deia jaso eban. Ekintza bertan be-hera ixteko esan eutsan, agertuko zirala esanez eta isunakaz meha-txatuz". Dana segurtasun neurriak hartuta egingo zala esan arren, "erantzuna izan zan instituzinoen babes barik ezin genduala ezer egin. Hau herriko eragile autoan-tolatuen kontrako eraso moduan hartzean dogu. Honen guztiaren

ondorioz ekintza zentsuratua izan zala argitaratu genduan bertan behera ixtera behartuak izan gina-lako" azaldu deutsie begituri.

Kulturea eta indar kolektiboaEgoerearen jakitun, ZGAk salatuten dau COVID-19a dala-eta, kultura eta beste hainbat alor alde batera itxi di-rala, osasun egoera latzari, krisi eko-nomikoa, jendartearen pobretzea, neurri totalitarioen ezarpena, eta abar gehituz. Honen aurrean asanbladeak garrantzitsua ikusten dau herrian la-nean jarraitutea eta ekintzak aurrera eroatea, "egoerea txarra dalako bai, baina honeri aurre egiteko kulturea, alkarlaguntzea, eta indar kolektiboa beharrezko ikusten doguz". Eta "kapitala eta aktibidade sozioekono-miko deiturikoak baino onartzen ez dituen errealidadean", lanean jarrai-tuko dabela "autoridadea deituriko pandemiari aurre egiteko" adierazo dabe Gazte Asanbladakoak.

Zemendiaren 6rako, Zirikatzen-en Okupazio garaia da! liburu aurkezpena eta

Amanita Muskaria taldearen kontzertua programauta eukan Zeberioko Gazte

Asanbladak (ZGA), momentuan indarrean egozan neurri guztiak hartuta.

baliabide propioakaz. Edo biak konbinauta. "Zerbitzu batzuk ba-daukaguz: gizarte laguntzailea, euskera teknikaria, bardintasuna, gazteria... baina modu bateraga-rrian eskaini ahal izango dira: oi-narrizkoak, udalak, eta orokorrak, mankomunidadeak" azaldu deu-tso begituri Zeberioko alkateak.

BideanOindino hilabete batzuk luzatuko da sortze prozesua. Estatutuak BFAn dagoz onespenaren zain. Gero, akaso aldaketaren bat egin beharko da, publiko egin, alega-zinoak jaso eta parte izan gura dauan herri bakotxeko plenora eroan botetako.

Mankomunidadearen Osoko Bilkuran udalerri partaideak d'Hont legearen proporzinozko ordezkaritzea eukiko dabe. Zebe-riok hiru ordezkari, hain zuzen be.

Udaltalde 21 osotuten daben Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko 9 udalerriak,

mankomunidadea sortzeako prozesuan dagoz; tartean, Zeberio.

Arratiako Udalen Mankomunitateak (AUM) eta

Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA), enpresaren bat sortu

gura daben gazteentzako 7.000 euroko hornidurea

daukan programa bat ipini dabe martxan.

Page 8: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

begitu 3502020ko zemendiaren 17a

8 HERRIAI BEGITUTEN

Opariak egongo dira Igorreko dendetan erosten dabenentzatErredakzinoa

AME merkatarien alkarteak, #Igo-rrenerosi promozino kanpainea abiatu dau. Alkarteko denda ba-ten erositakoan, zigilu bat emon-go dabe kartilla baten ipinteko eta zigilu kopuru bategaz opari bat eskuratu ahalko da.

Dendak sei sektoretan banan-duta dagoz eta denda bakotxe-ko zigilu bakarra egon daiteke kartilla baten. Zemendiaren 6ko dekretuak ostalaritza zarratu eban arren, tabernak be atxikitu dira kanpainara. "Zabalduten di-ranean, danok tabernetara joan

oparituko da 8 zigilugaz, sektore bakotxeko bat. Kartilla bakotxa opari baten truke izango da eta gura beste kartilla bete ahal izango dira. Opariak jubiladuen txokoan emongo dabez.

Sei sektoretako 55 saltokiHoneek dira kanpainan parte hartzean daben saltokiak. Elika-dura sektorean: + Ke pan, Dia, Bea fruta-denda, Pino fruta-den-da, Goloski, Kantabriko, Rekalde, Zazpi Haizetara, Lanbreabe, Jaso-ne eta Trad Rumania. Edertasuna: Bizarginak, Surya, Elizabeth, Izas-kun Alvaro, Kirru, Guramen, Olae-txe, Nati eta Ilestyle. Ehungintza: Ainara Kirolak, Aldeiturriaga, Iratxo, Kili-kili, Klitz, Lorane, Enar Kirolak, Sein eta Politte. Ostalaritzan: Donibane, Ezkiña, Jubilatu, Kuku-ma, Txaparro, Eguzki, Herriko eta Hegazkina. Zerbitzuetan: Araitu,

IGORRE

gaitezan" azaldu deutsie begituri AMEtik.

Hamabi sukaldeko robot, 12 patinete elektriko, 24 lurrunez-tagailu plantxa bertikal, 1.000 motxila-hozkailu, 1.000 aterkin eta 5.000 zorro maskarea eroa-teko dagoz oparitzeko. Sukal-deko robota lortzeako 48 zigilu behar dira, sektore bakotxeko 6 gitxienez; patineterako, 45, sektore bakotxeko 5 gitixenez; lisagailuarentzako 35, 4 sektore bakotxeko; motxila-hozkailurako 20, 3 sektore bakotxeko; aterkina lortzeako 15, 2 sektore bakotxe-ko eta maskarea eroateko zorroa

Arratek, Arratia inmobiliaria, Ase-soria Atutxa, Seguros Atutxa, Axa Aseguruak, Inmobiliaria Larrea, Lava-Piu eta Avia. Bestelakoak: Orrie, Marrak, Belaustegui, Deco-racion y Pintura Igorre, Mugarri, Expert, Garaje Felipe, Igorre altza-riak eta Garden.

Lemoako Udalak dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia zabaldu dau

Erredakzinoa

Zemendiaren 6an, COVID-19aren pandemiaren egoerea dala-eta, beste dekretu batek prebenzino neurriak gogortu ebazan. Holan, etxeratze-agindua 22:00etan eza-rri zan, kultura eta kirol taldekako jarduera ez profesionalak galarazo ziran eta ostalaritza zerbitzu guz-tiak zarratutea agindu zan, beste neurri murriztaile batzuen artean. Indarrean jarraituten dau herritik urteteko debekua, beharrerako, zaintzarako edo beste ezinbeste-ko aktibidadetarako ez bada.

Martitik ostalaritza sektorea kalte-tuenetakoa da eta dekretu honek ipinten eban kinka larriaren aurrean, SOS Ostalaritza plataformeak deitu-ta milaka lagun urten ziran protestan Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Taberna eta jatetxeak gitxienez hila-bete baterako egongo dira zarratuta eta horreri aurre egiteko instituzi-noai laguntzak eskatu eutseezan. Handik gitxira Jaurlaritzak 30 miloe euroko laguntza programak iragarri eban. Horren arabera, taberna edo jatetxe bakotxak 3.000 eta 4.000 euro bitartean jasoko ditu, daukie-zan beharginen arabera.

Neurriok ekarriko dituen kalte ekonomikoakaz jabetuta, Le-moako Udalak herritarrai zuzen-dutako dirulaguntzak eskatzeko bigarren deialdia egin dau. La-guntzok eskatzeko epea zabalik dago abenduaren 14ra arte.

ARRATIA

Page 9: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

9begitu 3502020ko zemendiaren 17a

PUBLIZIDADEA

Page 10: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

10 BEGITANDU begitu 3502020ko zemendiaren 17a

BEGOÑA PEDROSA

Hezkuntza Sailburuordea da Begoña Pedrosa Areatzakoaren eginkizuna

hezkuntza estrategiak deseinatzea da. Horretarako beti aldagai asko

hartu behar izaten dira kontuan, baina COVID-19a dala-eta, oindino

konplejuagoa da oin eta bere erronkarik handiena hezkuntza munduan

ilusinoa berreskuratzea dala dino.

Aurrez aurreko eskolen aldekoa da Sailburuordea, beste gauza

batzuen artean, arrakala soziala txikitzeko behar-beharrezkoa dalako.

Eta osasun neurriakaz be, proiektuetan oinarrituako irakaskuntza

aurrera atera daitekela sinisten dau.

Mondragon Unibertsitateko dekanoa eta zuzendaria izandakoak, argi

dauka hezkuntzak etorkizuna eregiten dauala.

"Nire egitekoa hezkuntza komunidadearen zerbitzura egotea da"

Begoña Pedrosa.

Erredakzinoa

gatoz, eta ikasturtea hasi da esze-naleku barri baten. Aurrez aurreko eskolak etapa guztietan manteni-dutea da hautua: hori dago ados-tuta hezkuntza komunidadeagaz. Nik uste dot hor danok gagozala ados, batez be ikuspegi sozialetik, testuinguru eta egoera desbardinak dagozalako. Eskolatze prozesua mundu guztiarentzat bermatzea oso inportantea da.

Hori izan da apustua eta ikaste-txe guztietan sano lan ona dabiz egiten. Irakasleak, zuzendaritza taldeak... benetan ahalegin handia dabiz egiten osasun zaintza egi-teko, martxan jarri diran protokolo guztiakaz. Eta gainera, hezkuntzako proiektuak aurrera eroaten eta eta-pa bakotxari jagokon plangintzeari heltzean, esfortzu gehiagarri bat egiten dabe.

Momentu honetan lehenta-sunak dira zentroai entzutea, euren egoerea ondo ulertzeko; laguntzea, eta aldi berean, barriro ilusinoa ekartea hezkuntza mundura. Ni-retzat hori da momentu honetan, erronkarik handiena.Ikasturtea hasi aurretik emo-ten eban ikastetxeetan koro-nabirusa erraz zabalduko zala, baina ikusi da ez dala holan izan, ezta?Ikusten gabizana da egunero daukaguzala COVID kasuak ikas-tetxeetan, baina egia da ikusi dala esparru segurua dala. Hori frogatu dogu daborduko. Erne egon behar gara, ha-ta guzti be, eta ikusi zer aprobetxau geinken hemendik. Hor gabiz fokua ipinten.

Alkarlanerako espazio batzuk za-baldu doguz Hezkuntza Sailean eta astero biltzean gara ikastetxeetako zuzendaritza taldeakaz. Informazi-noa ikastetxe guztietara heltzea oso inportantea da. Osasun zaintzari jagokozan protokoloak aldatu egin dira bagiletik hona, eta komunikazi-no hori ondo egin behar da.

Etapa bakotxean neurri desbardi-nak dagoz HH eta LHko lehenengo zikloan, burbuila taldean dagoz. Or-duan burbuila-taldeetan umeak ez dabe maskararik erabilten. Hori da beste lan egiteko modu bat. Maisu-maistrak bai erabilten dabez, baina umeak ez.

Bigarren ziklotik aurrera maska-rakaz egon behar dira momentu guztietan, irakasleak eta ikasleak. Baina ikastetxe bakotxaren plani-fikazinoa, desbardina da daukiezan espazioen arabera.

Osasun Sailagaz barikuro biltzean gara. Batzorde misto bat dago. Guk planteetan doguz ikastetxeetatik ja-sotako kezkak eta kontrastau egiten dira Osasun Sailagaz. Batzuetan aldatu egiten dira gauzak. Eskola Kirola, adibidez. Oin azkenengo ebatziagaz bertan behera geratu da. Edo eskolaz kanpoko ekintzak: kurso hasikeran ez ziran aktibau baina gero ikusi da espazio segu-rua dala, hezkuntza espazio guztiak seguruak dirala.

Adostasun batzuetara heldu eta gero, koefiziente batzuk begiratu eta datuen arabera, hartzean dira ebatziak. Ikasturte hasikeran protestak egon dira Jaurlaritzari plani-

Ikasturte berezi honetan, zein da Hezkuntza Sailburuordea-ren lana? Zeintzuk dira zure lehentasunak?Nire egitekoa da hezkuntza ko-munidadearen zerbitzura egotea. Horrek esan gura dau testuingu-ruak sortu behar dirala alkarreri entzuteko eta hortik eregiteko.

Taldean egiten dogu lan, hezkuntza esparruan estrategiak disenaitzen. Nire lana da taldeki-deakaz koordinetea eta danon ar-tean, identifiketea zeintzuk diran epe luzeko erronkak.

Ikasturte sano berezia izaten ari da hau. Martitik pandemia batetik

Page 11: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

begitu 3502020ko zemendiaren 17a

BEGITANDU 11

fikazino faltea leporatuz eta eskatu izan dira baliabide ge-hiago, ratioak jeistea...Ratioen gaia ez da izurrite honegaz etorri jakun gai bat. Ratioen gaia beti dago bolo-bolo sisteman. Nik esango neuke gure ratioak oso onak dirala eta gainditu egin behar dogu eztabaida hori.

Baliabide gehiago emon egin dira eta konpromiso batzuk hartu izan dira. Ikastetxeai aukerea emon jakie baliabide gehigarri horreekaz zer egin ebazteko, euren preminen ara-bera erabilteko. Ikastetxe bakotxak bere erabakiak hartu dauz. Adibidez, ikastetxe batzuetan ebatzi dabe eus-kerea errefortzu moduan erabiltea baliabide hori, orduan euskerazko irakasle bat bialdu jakie. Ze eragin daukie hartutako neurriak irakaskuntzaren me-todologian?Maskarearen erabilereak euki dau inpaktu txiki bat erabilten doguzan metodologietan. Hori da daukagun errealidadea momentu honetan, baina bueno, aldi berean, tekno-logien erabilereak gauzak beste modu sortzaileago baten egiteko aukerea emoten dau.

Begirada positiboa euki behar da; egoera honetatik zer ikasi ahal dogun pentsau. Argi daukagu esko-lea presentziala izan behar dala. Ze hor dagoz beste elementu batzuk, alkarrekintzaren garrantzia, ikuspegi sozialetik egon daitekezan arrakalak eta abar. Baina lehen planteetan ez ziran gauzak oin planteetan dira aukera moduan.

Arratiari jagokonez, nik pentsetan dot metodologia barrien inguruan hasi behar dogula berbetan. Apro-betxau behar dogu momentua, behintzat, eztabaida eta hausnar-keta hori egiteko. Benetan, gelan, zeintzuk diran inpaktua daukiezan eskuhartzeak eztabaidatzen hasi behar gara. Aprobetxau behar dogu

egoera hau pentsatzeko etorkizu-nean eta daukaguna hobetzeko.

Badagoz esperientzia oso onak gure hezkuntza sisteman, batez be, zuzendaritza eta lidergo konsolidau bat dagozan lekuetan eta ikusten danean inplikazino hori hezkun- tza komunidade osora zabaltzen dala. Hezkuntza komunidade osoa esaten dodanean, zera esaten dot: klaustroa, gurasoak... Komu-nidade guztia inpliketan danean, proiektu oso politak urteten dira. Eta asko daukaguz bailara honetan. Esperientzia interesgarriak punta-puntakoak. Nik esango neuke HH eta LHko ikastetxe ia guztiak hor da-gozala sartuta: Areatza-Zeberio as-palditik dagoz alkarlanean, Artean, Zeanurin... Hainbat eta hainbat dabiz proiektuka lan egiten, edade desbardinetan umeak barraiatzen...Neurri barriakaz hori gatxa izango da aurrera ateratea, ezta?Bai, sormen handia euki behar da, baina ibili gara ikastetxeak bisitetan azkenengo asteotan eta nik ikusi dodaz proiektu barri- tzaileak martxan jartzen neurriak ondo zainduz.

Konpromiso handiko profesio-nal bikainak daukaguz hezkuntza munduan eta sortu behar doguz testuinguru barriak profesional ho-rreek saretzeko eta alkarrengandik ikasteko. Ze gauza oso esangura- tsuak egiten dira.

Bailaran proiektuak egin dira guraso eta ikasleen artean eta erreferente dira. Eskola txikiko sa-rean erreferente dira Zeberioko eta Areatzako eskolak.Zelan ikusten dozu online ikaskuntza? Unibersidadean gero eta gehiago dira online ikasketak.Online ikaskuntza baino nik digitali-zazino prozesuez egiten dot berba. Digitalizazinoa geldituteko etorri

zan aspaldi. Ha-ta guzti be, egia da unibersidadean aurrez aurreko ikasketa prozesua eta unibersida-dea bizitea oso inportanteak dirala. Harreman sozialak oso inportan-teak dira hezkuntza prozesuan, per-sonen garapenean, komunidade izan hori ikasteko zertan datzan, kooperazino proiektu bat bultza- tzeko...

Nik aukera izan dot, unibersida-de batzuk bisitetako azken urteo-tan nazinoarte mailan. Gaur egun berba asko egiten da ikaskuntza hibridoaz, presentzialidadea eta online ikaskuntza buztartzen daua-naz. Ondo prestatu behar doguz irakasleak marko pedagogiko barri horretan eta konzientziara ekarri behar dogu online irakaskuntzatik be gauza inportanteak eta gauza interesgarriak egin daitekezala. Eta

buztartu ahal dala presentzialida-dean egin daitekezan beste jardue-rakaz batera. Batzuetan esperien-tzia jasangarriagoak egin daitekez ondo diseinauta dagoan online irakaskuntza bat sartzean badogu. Eta adibidez, bagabiz oin pilotajetxo bat egiten bigarren hezkuntzako hainbat institututan.

Nik uste dot pandemia honetatik ikasi doguna dala ez dala bakarrik remoto baten jartzea gela bat, baizik eta ikastea zelan hobetu dai-teken ikaste-irakaste prozesua ikus-pegi tekno-pedagogiko batetik. Eta oin ez gabiz teknologiaz bakarrik berba egiten, pedagogiaz baino. Pedagogia jasangarri bat ekarteaz. Eta hor aukerak identifikau behar doguz.

Erdigunean ikaslea ipini behar dogu, ikaskuntza prozesuan ikas-lea motibauta egon behar da. Eta ikaslea engantxau. Atxikimentu hori lortzeako, oso inportantea da metodologia barritzaileak erabil-tea.

Horregaitik dinot aukera moduan irakurri behar dogula egoera hau, nahiz eta gogorra izan.Umeak 6 hilabete egon dira eskolara joan barik, hori iga-rriko zan bueltan: formazino gitxiago batez be talde sozial zaurgarrienetan.Diagnostiko bat egiten gabiz. Atze-nengo asteetan ariketa bat egin dogu zentro guztietatik argazki hori ondo aterateko. Identifiketako zeintzuk diran beharrak familiaren ikuspegitik eta formakuntza ikuspe-gitik. Hor hartu-emon zuzena egon da zuzendariakaz diagnostiko on bat egiteko. Momentu honetan ba-daukagu argazki oso zehatza zentro guztiena. Eta zentro asko dagoz erkidegoan.

Horreen artean bai dagozala zentro batzuk ba igoal gurasoen profilagaitik edo dana dalakoa-

gaitik beste laguntza bat beharko dabena. Ziurtatu gura dogu guztiak izango dabela euren dispositiboa eta horretarako gabiz diseinetan lau urtetako plan digital zehatza. Lehentasuna izango da. Ikasturte honetan ondo-ondo diseinau be-har da hori hurrengo lau urteetan askotan aitatzen dan arrakala digital hori gainditzeko. Zentro guztietara ailegau daiten. Arrakala digitala, arrakala soziala da-eta.

Beste hausnarketa bat guraso alkarteakaz bultzatzen gabizana da, zelan lagundu familiai, ze for-mazino mota emon ahal jakien... kontuan hartuta familia batzuk, al-fabetizau barik be egon daitekeza-la, beste kultura batetik datozelako edo dana dalakoagaitik. Hori guztia agendan dago.

Oso inportantea da ulertzea ikastetxe baten proiektua komu-nidade terminoetan. Hor behar-beharrezkoa da udalaren inplikazi-noa eta apriletik hona ikusi doguz praktika on asko. Udalaren inplika-zinoagaz, zuzendaritza taldearena-gaz, gurasoakaz batera...

Gurasoen inplikazinoa be oso in-portantea da. Eta guraso mota asko dagoz. Hemen aniztasun ikaragarria dago. Izan be, hezkuntza komuni-dadearen isla da.Etorkizunari begira, pande-miako umeak eukiko dabe behar besteko formakun-tzarik? Eta kapaz izango dira besteakaz harremanetan ego-teko?Nik ez dakit ze etorkizun daukien, baina nik badakit gure zeregina non zentrau behar dan. Ikastetxeetatik lan oso ona egiten dabiz, konfina-mentu garaian, eta ikasturte honen hasikeratik, be emozionalidadea landuteko. Hezkuntza oso inpor-tantea da, gure esku dago datozan belaunaldiak zelangoak izango di-ran definidutea eta nik uste dot ho-rregaitik ahalegin berezi bat egingo dala hemendik aurrera hezkuntza indartzeko eta zentralidadera ekar-teko.

Momentu honetan inportan-teena da ilusinoa mantenidutea, alkarlanean jardutea. Hemen ez dago administrazinoa alde batetik eta ikastetxeak bestetik, danok gagoz tren berean. Erantzukizun handiko lana da, etorkizuneko personak hezten gagozalako eta Hezkuntza Sailetik ahalegin guztia egingo da hori patxadaz eta ondo egiteko.

Gero, bidean, gauza asko ger-tatuko jakuz, baina hau ez da epe laburrean amaituko dan zeozer, honekin biziten ikasi behar dogu eta ikasi behar dogu beste tresna batzuk erabilten, ikasi behar dogu gauzak beste modu baten egiten eta hori egingo dogu danok alkar-lanean eta batera bagoaz. Ilusinoa mantenidu egin behar da, hezkun-tza pasinoa da eta pasino barik ez dagoalako motibazinorik.

Ikusi da hezkuntza

espazio segurua dala

Gure ratioak oso onak

dira eta gainditu behar

dogu eztabaida hori

Eskola txikiko sarean

erreferente dira Areatza

eta Zeberioko eskolak

Arrakala digitala,

arrakala soziala da

Page 12: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

begitu 3502020ko zemendiaren 17a

12 PUBLIZIDADEA

Page 13: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

begitu 3502020ko zemendiaren 17a

13PUBLIZIDADEA

Page 14: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

begitu 3502020ko zemendiaren 17a

KIROLA14

PELOTEA

Amaia Alday eta Ainhoa Ruiz de Infante finalerdietarako sailkatu dira Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketan

Osasun egoerea eta neurri barriak dirala-eta, Lau eta Erdiko Laboral Kutxa Emakume Master Cup Txa-pelketea bertan behera geratu da, baina antolakuntzeak binakako txapelketa alternatibo bat ipini dau martxan. Bertan, 16 pelotarik har- tzean dabe parte, Ainhoa Ruiz de Infante eta Amaia Alday, tartean. Arratiakoak, zemendiaren 8an Le-gution jokatu eta finalerdietarako sailkatu ziran.

Ainhoa Ruiz de Infante Txumu-luxuetako pelotariak eta Miriam Arrillagak, Leire Garai eta Gentza-ne Aldairen kontra jokatu eta 22-8 irabazi eben. Ruiz de Infantek eta Arrillagak aurrea hartu eben markagailuan hasikera-hasikeratik. "Partidu on eta zuzen bat eginda arazo barik lortu dabe finalerdie-tarako pasea. Ainhoak sakez min asko egin dau, eta aurrean abia-

dura sartuz tantu batzuk be lortu dauz. Horreri Arrillagak atzean erakutsitako nagusitasuna gehi-tuta, partiduan nagusi izan dira" azaldu dabe Txumuluxuetatik.

Amaia Alday dimoztarrak eta Oihane Orbegozok barriz, asko su-fridu eben pasea lortuteko. Miren Larrarte eta Arrate Bergarari 22-20 nagusitu jakien. Larrarte eta Ber-gara 21ean bardintzeko puntuan egon ziran, baina epaileak ontzat emon eban Amaia Aldayk eroan eban dudako pelota bat eta par-tidua irabazteko azken sakea egin ahal izan eban dimoztarrak.

FinalerdiakFinalerdiak abenduaren 6an jokatzekoak dira. Ainhoa Ruiz de Infantek eta Miriam Arrillagak, Pa-tri Espinar eta Naroa Agirre izan-go ditue aurrez aurre; Aldayk eta Orbegozok, Olatz Arrizabalaga eta Gentzane Aldai.

Erredakzinoa

Erredakzinoa

2016an, Nanga Parbat-era egin-dako neguko igoerea kontetan dauan Txikonen pelikulea ikus-gai egongo da Igorreko Lasarte Aretoan zemendiaren 26an, 19:00etan. Sarrerak aldez aurre-tik erosi behar dira.

Mendizale lemoaztarraren proiektu sano personal hau, kon-finamentuan landu eban, peliku-

Alex Txikonen Mendi biluzia filma Igorren hilaren 26an

MENDIA lea eta liburua sortuz. Filma Bil-boko Euskaldunan estrenau zan zemendiaren 2an eta harrezke-roztik, herriz herri dabil. Filmak ordubete baino apur bat gehiago irauten dau eta Red Bull Media Housek ekoiztu dau.

Page 15: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

KIROLA 15begitu 3502020ko zemendiaren 17a

KIROL ASTEA

Kirol eta Ariketa Fisikoaren Astea Lemoan

Erredakzinoa

Jarduera bakotxean jagokon afo-ro mugatuagaz eta indarrean dagozan neurri guztiakaz, baina Lemoako Udalak, herriko alkar-teakaz batera, Kirol Astea antolatu dau aurten be, zemendiaren 16tik 22ra. Aurreko urteetakoa baino apaltxoagoa izan arren, berbal-diak, proiekzinoa eta argazki le-hiaketea egongo dira herritarren artean kirolaren alde ludiko eta osasunerako daukan garrantziaz konzientzietako. Alex Txikonek Mundu bat motxilan liburua aur-keztuko dau Unai Ormaetxeagaz batera eta eurakaz berba egiteko aukerea egongo da barikuan.

Zemendiak 17, martitzenaAste osoan, hilaren 22ra arte, Le-moako Kirol eta Ariketa Fisikoaren

Asteko I. Argazki Lehiaketea.

Zemendiak 18, eguaztena19:30ean, Ganzabal Mendi Talde-ko bazkideen proiekzinoak. Patxi Lopezen Guatemala, volcanes y lagos en el país de los mayas ikusteko aukerea egongo da Ju-biladuen etxeko goiko aretoan. Izena hilaren 17ra arte emon ahal da [email protected] helbidean.

Zemendiak 20, barikua19:00etan, Mundu bat motxilan li-buruaren aurkezpena eta berbaldia Alex Txikon eta Unai Ormaetxeagaz batera. Jubiladuen etxeko goiko aretoan. Euskaraldiaren programa barruan be badago ekintza hau.

19:30ean, Iñaki Otxoa de Olza dokumentalaren proiekzinoa Gaz-telekuan.

FUTBOLA

Nazionaleko Arratia A taldearenak izan ezik, entrenamentuak eta konpetizinoa bertan behera

Hilaren 2an, Arratiako Futbol Taldea-ren zuzendaritzeak emon eban jaki-tera, talde guztietako entrenamen-tuak, maila nazionalean jokatzen dauan taldearenak izan ezik, bertan behera geratzen zirala. Izan be, alde batetik kutsatze kopuruak, eta beste-tik herrikoak ez ziran jokalariak ezin zirala Igorrera entrenetan joan eta "entrenamentu egokiak ezinezkoak" ziran. Egun batzuk beranduago, zemendiaren 6ko, 38/2020 Dekre-tuak, Eskola Kirola jarduerak eten

ebazan beste abisu bat emon arte.Nazionaleko ligak jarraituten

dau eta nesken A taldeak jarrai- tzen dau entrenamentu eta ligako partiduakaz, baina halan-holan. Hiru jardunaldien ostean, partidu bi atzeratuta, bakarra jokatu dau eta sailkapenean, zortzi taldetatik seigarren dago, puntu bakarragaz.

Urri bigarrenaren 18an zan jokatzekoa lehenengo partidua Añorgaren kontra baina atzeratu behar izan zan. Gauza bera ger-tatu zan zemendiaren 8an jokatu behar ebanagaz Bizkerreren kon-

Erredakzinoa

tra, atzeratu egin behar izan zala COVID-en kasuren bat zala-eta.

Urri bigarrenaren 24an, jokatu eban Arratiak oin arte jokatu dauan partidu bakarra. Etxean, Urbietan, Tolosaren kontra jokatu eban eta husna amaitu zan partidua.

Hurrengo partidua, gauzak ondo bidean, zemendiaren 21ean, 15:30ean izango da Oiartzunen kontra, etxetik kanpo.

COVID-19a eta kirolaKirola izan da kaltetuenetariko arloa zemendiaren 6ko dekretua dala eta. Eskola Kirola eta talde-kako kirol jarduera ez profesionalak galarazo dira. Arratian, kirol gehiena maila honetakoa da eta ume eta gazte asko geratu dira kirol praktika barik. Lemoako Kirol Asteak be murriztu egin behar izan dau egi-taraua. Bertan behera geratu da be Enduroko taldeak egiten eban urtekerea. Igazkoa hogeta hamar-garrena izan zan eta laurogei mo-torzale inguru batzean ziran urtero.

Page 16: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

begitu 3502020ko zemendiaren 17a

16 KULTUREA

EUSKEREA

Euskerearen inguruko gazteen kontakizuna egiteko euskera hutsean biziko dira 9 gazte

Euskaraldiaren testuinguruan, Euskal Herriko hainbat euskera taldek, harago eroan gura dabe ariketea. Zemendiaren 12tik 19ra, eremu geografiko eta so-ziolinguistiko desbardinetako 9 gazte euskera hutsean biziko dira, gaztelania eta frantsesa erabili barik, 2015ean Lutxo Egiak hilabetez egin eban legez. Ariketearen helburua, gazteak euskeraz bizitzearen alde lerra- tzea da eta belaunaldi baten kontakizuna ardaztea.

Euskaraldiaren inguruan egongo da aktibazino soziala gazteen artean be bultzatu gura dabe antolatzaileak. "Egitasmoak izan leiken irismena baliatu gura dogu, euskeraz biziteko dauka-guzan oztopak azaleratuteaz

Erredakzinoa harago, gazteon konzientziak bizteko eta aktibetako; hau da euskerearen erabilerearen hau-tua egiteko" dino IEP euskera taldeak prensa ohar batez. Izan be, euskerea hezkuntza forma-lean igo egin dan arren, erabile-reak behera egin dau. Faktoreak identifikau eta arnasgune bihur-tu gura dabe eta gazteen parte hartzea Euskaraldian, kuantitati-boa izateaz gainera, kualitatibo be izan daitela.

ANTZERKIA

Antzerki aukera oparoa Lasarte Aretoan

Lehenengoa umeentzakoa izango da. Izan be, umeak barre egiteko aukerea izan dagien, Tomaxen abenturak pailazoen Azken balea-ren emonaldia antolatu dau Kultur Etxeak, hilaren 21eko arrastiko 18:00etarako. Kultur Etxeko bazki-deak debalde izango dabe saio hau.

Birritan bortxatua antzerki dokumentalaZemendiaren 25eko, Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko

Erredakzinoa Nazinoarteko Egunaren harira, bezperan, 19:30ean, Igorreko Kultur Etxean, Birritan bortxatua izeneko dokumental estiloko antzezlana egongo da ikusgai, Aldatzen Laguntzen Antzerki Tal-dearen eskutik. Antzezlana, Na-gore Laffage eta Iruñeako talde bortxaketan oinarrituta dago eta andrazko baten bortxaketearen ondorengo biktimizazino biko-txean sakonduten dau. Antzezlan honetako alkarrizketa batzuk, ez dira fikzinozkoak, benetakoak bai-no. Epaiketako galdera gehienak,

Arratia eta Zeberioko eskolak Arimen gauaren gaineko online emondako berbaldia konpartidu eben

Zeberioko eskolearen ekimenez, urri bigarrenaren 30ean, Arratia eta Zeberioko eskolak Meet bi-deokonfrentzia plataformara ko-nektau eta Arimen gaua edo Gau baltzaren inguruko Juan Manuel Etxebarriaren berbaldia entzun eben batera. Lehenengo aldia da eremuko eskolak holango ekintza bateratu bat egiten dabena.

Juan Manuel Etxebarria, etno-linguista eta euskaltzain urgazle zeberioztarra, askotan egoten da Zeberioko eskolan lehenagoko ohituren inguruan berba egiten eta ipuinak kontetan. "Joan dan ikasturtean Halloween ohitura bihurtzen dagoala-eta kezkatuta, Gau baltza lantzean hasi ginan eskolan, beste eskola askotan legez. Juan Manueleri deitu geun- tsan lehenagoko denporetan gau horretako ohituren gainean ber-ba egitera etorteko konbidauz. Pandemia dala-eta ezin izan dogu gugaz izan eta orduan online zu-zenean egoteko aukerea mahai

Erredakzinoa

Hiru antzezlan programau ditu Igorreko

Kultur Etxeak, data horreetan COVID-

19aren neurriak galarazoten ez

badabe, denpora bat eta gero jenteak

antzerkira joateko aukerea izan dagian.

Nagusientzako lan bik eta umeentzako

batek osotuten dabe eskaintzea.

esaterako, benetako epaikete-tako galderak dira, gehienbat Iruñeako talde bortxaketearen eta Nagore Laffageren epaike-takoak, hain zuzen be. Antzezla-na, 2020ko zezeilan estrenau zan arrakasta handiagaz eta udagoie-nean, Saioa Royo eta Ion Martinez aktoreak ekin deutsie barriro lana herriz herri antzezteari.

Ez dok ero autofikzinoa esze-nalekuanZemendiaren 28an, 19:00etan, Tartean Teatro konpainiak Patxo Telleriaren Ez dok ero antzezlana taularatuko dau Lasarte Aretoan. Lan honek, "euskal kultura, euskal antzerkia eta euskal gizartearen irudi deformadua, barregarri eta aluzinadua" eskaintzen dau. Mike-lote eta Pantxo, On Kixote eta Santxo Panzaren arketipoak, dira protagonistak. Mikelote eta Pan-txo, desegin dan bikote artistiko bat da. Pantxok erretiroa ondo hartu dauan arren, Mikelote, "an- tzerkilari andante" estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestau eta Euskal Herrian zehar joateko, herriz herri antzeztera.

GAU BALTZA

gainean ipini eta aurrera egitea ebatzi genduan. Orduan pen-tsau genduan geuk bakarrik en-tzun beharrean, Arratiako beste eskolak konbidatutea eta danok batera Juan Manueleri entzutea" azaldu deutsie begituri Zeberioko eskolatik.

Esperientzia barri bateratuaEtxebarriak, Halloween bera nondik datorren eta bitxikeria-ren batzuk kontau ebazan, be-rak idatzitako Gorbeialdeko ipuin eta esaundak liburutik hartutako ipuin batzuk kontau aurretik; tar-tean, Arimen gaua izenekoa.

Ikasleak honen barri jakitean harritu egin zirala dino eskolako irakasleak. Gure kulturearen trans-misinoan eragitea funtsezkotzat joten dau, baina ez hori bakarrik. "Ekintzatxo honegaz hiru helburu betetea zan asmoa: gure ohituren barri asko dakian persona baten ahotik entzutea; euskera garbia entzutea eta euskeraz gozatzea eta entzutea bera. Gaur egun en-tzutea galtzean dagoalako; entzu-

tea bera errespetoa garatzea da eta entzutea ikastea da".

Ikasleak zein hizlaria gustura egon zirala eta Arratia eta Ze-berioko eskolak batera egotea jarduera honetan esperientzia polita izan dala balorau dabe Ze-berioko eskolan.

Aurrez aurrekoa guragoJarduera bateratu hau ondo balorau arren, aurrez aurrekoa lehenesten dabe Zeberioko esko-lan. "Pantaila aurrean hizlariaren eta umeen arteko konexinorik ez dago, ez dago konplizidaderako aukerarik ezta begiradarik be; hori ezin da lortu aurrez aurre ez bada. Espero dogu hau guz-tiua pasetan danean fisikoki gure artean egotea. Umeak eskolatik kanpo be pantaila aurrean zenbat ordu emoten dituen ikusita, gura-go dogu pantailak albo batera itxi eta personak aurrez aurre izatea. Begietara begiratzeak daukan garrantzia eta eragin positiboa itzela da, eta hori be galtzean gabiz. Guk gure eskolan oingoz, begietara begiratzen jarraituko dogu" dinoe.

LEHIAKETEA

Atsotitz Lehiaketea

Iberba hizkuntza aholkularitzak eta Oskia Karrera Tolosako ar-gazkilariak esakera zaharrak eta argazkiak buztartzen dituan le-hiaketa bat ipini dabe martxan.

Erredakzinoa Parte hartzeako atsotitz bat irudi baten txertatuta bialdu be-har da [email protected] helbide elektronikora edo 656 303 767 telefonora urtea amaitu baino lehen. Irabazleak 100 euroko sa-ria jasoko dau.

EUSKEREA

50 baino behargin gehiagoko enpresak euskera planak izatea proposatu dabe

ELA eta LAB sindikatuak eta Kon-tseiluak, Euskal Autonomia Erki-degoko eta Nafarroako lanbide arteko itunetan euskera planak egin beharreko neurria sartzea eskatu dabe. Kontseiluak, lan arloa euskalduntzea ezinbeste-kotzat joten dau euskerearen

Erredakzinoa normalizazinoa garatzeko.Sindikatuak, beharginen es-

kubideen aldeko burrukan, hiz- kuntza eskubidea be sartu gura dabe eta Eusko Jaurlaritzari deia egin deutsie euskera planak negozietako neurria babestu dagian eta plan horreek aurrera aterateko inbersino ekonomikoa bideratu dagian.

Argazkia: LAB sindikatua.

Page 17: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

KULTUREA 17begitu 3502020ko zemendiaren 17a

Laburbirako filmak Areatza eta Igorren

Topaguneak antolatutako emo-naldiak 19:30ean izango dira eta ordubete inguru irauten dabe.

Filmok, Harria Herria, Mama-rro, Gau Beltza, Urak dakarrena, Anti, Tigre bat, Pil Pil, Kateak eta Jauzi bat eta prixt dira; lehenen-go biak Dimako zuzendariak egindakoak. Ibon Iza, Mamarro filmaren zuzendaria egongo da Areatzako emonaldian, publikoa-gazko barriketaldian. Areatzako saiorako edukierea mugatua da eta izena emon behar da zemendiaren 26ra arte 94 673

Erredakzinoa

90 10 telefonoan. Izena emon dabenakaz edukierea gainditzen bada, 26an zozketea egingo da.

Izaren filma Diman grabauta dago eta ia lantalde osoa Arra-tiakoa da. Gabriel Arestiren Mundu munduan liburuko Joku arriskutsuak ipuinean dago oina-rrituta eta Josu Goikoetxearen Zer luzea negu hau liburuko Ma-marro poematik abiatuta.

Janire Etxaberen Harria Herria da Dimako beste produkzinoa. Etxaberen lana igazko Bilbao Mendi Film Festival-en egon zan eta aurten Mendi Tour-eko zirkuituan dago. Paraje natural baten egindako jantza bertikala eta eskaladea buztartzen ditu.

Topagunea eta ZertuLaburbira, Euskaltzaleen Topa-guneak antolatuten dau herriz herriko euskaltzaleen alkar-teakaz alkarlanean, Arratian Zer-tu Kultur Elkarteagaz. Zirkuituak euskerazko ikus-entzunezko produkzinoa ezetu arazo eta he-rrietako kultur eskaintzea abe-rasteko helburua dauka.

Euskaraldia ate joka

Zemendiaren 20tik abenduaren 4ra arte, bigarren Euskaraldia, euskeraz "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" egiten ariketa soziala egingo da Euskal Herri osoan. Par-te hartzeako izena emoteko, eta ahobizi edo belarriprest txapak es-kuratzeko atzen eguna bezperakoa da. Arratian, udalerri bakotxean egun eta ordu zehatzak egon dira eta egongo dira horretarako.

Herri batzuetan, egunerokota-sunean sartu gura dabenez eus-keraz egitea, ez dabe ezer berezi-rik egingo; beste herri batzuetan barriz, hain euskalduna dan alda-rrikapena eta jaia buztartu egin gura dabe jentea motibetako. Hori dala-eta, ekintza kulturalak antolatu ditue. Erdibidea topau daben herriak be badagoz, Dima eta Zeanuri, berbarako, eta CO-VID-19a dala-eta, eta jentea pilatu ez daiten, herriak banderolakaz apaintzea, bideoak egin edota etxetik eta online egin daitekezan ekintzak abiatu ditue jentea eus-keraz egiten animetako.

Kultura ekintzakAreatzan, kultura presentzialaren alde egin dabe Euskaraldian eta lau hitzordu daukiez billarozta-rrak. Kontzertua, filmak, berbaldia eta herri argazkiak osotuten dabe programazinoa. Euskaraldiari ha-sikerea emoteko, Manez bakarka

Erredakzinoa

barre batzuk egin bitartean.Igorren, Euskaraldia hasten dan

egunean, hilak 20, egongo da La-burbira film laburren emonaldia Lasarte Aretoan 19:30ean.

Lemoan liburu aurkezpen ba-tek eta kontzertu batek emogo deutse hasikerea eta amaierea ariketa sozialari. Euskerea eta ki-rola buztartuko dabe Euskaraldiari hasikerea emoteko, Alex Txikonen meditazinoak jasoten dituan Unai Ormaetxearen Mundu bat mo-txilan liburuaren aurkezpenean. 19:00etan izango da Jubiladuen Etxeko goiko aretoan. Everestera neguan igotean, goi mendizalearen gogoetak bizitzaz, mendiaz, zorion-tasunaz eta sufrimentuaz, beste as-koren artean jasoten ditu liburuak.

Euskaraldia amaitzen dan egu-nean, abenduak 4, hartutako ohi-tura barriai eustera animetako, Sergio Mayoral eta Bihotz Go-rospegaz batera, Mikel Inunziaga Inunek kontzertua emongo dau, 19:00etan, Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

Izen emoteakIzen emote presentzialak eta txa-pak jasoteko aukerea batez be zemendiaren lehenengo hamabos-taldian izan bada be herri gehiene-tan, oindino bigarren hamabostaldi honetan be egongo da aukerea hainbat herritan. Holan, Areatzan 17an eta 18an, 17:30etik 19:30era batu ahal dira txapak plazan. Be-dian zemendiaren 17tik 20ra arte, txapak batu eta maskarak egongo dira salgai udal liburutegian.

Diman, 15etik aurrera izen emo-tea eta txapen banaketea udale-txean egingo dabe.

Patioko jolas barriak

DUNBA

Gu Dimako eskolako 6. mailakoak gara, ikasturte hau berezia da eta eskolara bueltau garanetik, gela bakotxak txandak eta gune des-bardinak izaten ditu: patioan, ko-munetan, janlekuan... sarrerak eta urtekerak be modu desbardinean egiten doguz, baina primeran ego-kitu gara!

Koronabirusak ohitura barriak hartzera derrigortu gaitu eta espe-rientzia desbardinetara moldatzera behartu gaitu, gaur egun sarritan joan beharra izaten dogu komunera eskuak garbitzera, baina hau guztiau ez da guretzako oztopoa izan esko-lara pozik eta umoretsu etorteko.

Urri lehenengoan pozik bueltau ginan eskolara: lagunakaz egoteko aukerea daukagu, irakasleai gure gertakizunak kontau ahal deutse-

Dimako eskolako 6. mailako ikasleak guz, beste geletako lagunak ikus-

ten doguz, janlekuko jagoleakaz berba egiteko aukerea daukagu... Eta gainera txitean-pitean sorpre-satxoak izaten doguz patioan.

Guk gure patio saioak zelangoak diran azaldu gura dogu eta Dunba ataltxoa irakurten dozuen irakurleai horren barri emon gura deutsuegu.

Gure eskolako patioa asko alda-tuten dago, aldizka eraikuntza des-bardinak agertzen dira eta guneka sailkatuta agertzen dira.

Momentuz, agertu diran eraikuntzak honeek dira:

Tipi izena jarri deutsagun etxola bat, enbor handi bi, paleakaz egin-da dagoan kurutze forma daukan oholtza bat, enbor zati txikiak eta HH-koen gunean egurrez egindako suete txiker bat, honek txorrota be badaukana.

Guri gehien gustetan jakun

eraikina tipia da, babeslekua da guretzako, batzuk tipiaren teilatura igoten gara, holan eskalatzaileak garala imajinetan dogu, eta bes-teok etxola barruan gure jolaseta-ra jolasten gara. Egia esan tipian gehiago egotea gustauko litxakigu, baina momentuz daukagunagaz

konformetan gara.Enbor handietan be primeran

pasetan dogu, danok gainean ipinten gara eta gure gorputzakaz danok alkarregaz enborrak mobi-duten doguz, gure orekaz jolasten gara; barreak eta algarak nagusi dira. Enborrak sendoak dira, baina

danok alkarregaz mobidutea lor- tzean dogu.

Paleakaz egindako oholtzan saltoak egiten doguz eta batzuk pasarela bat dala imajinetan dogu, holan gure irudimenak hegaz egi-ten dau.

Honen guztionen gainera, gure hamaiketakoak be aldatu dirala esan behar deutsuegu. Azken ur-teotan fruta eta krakersak ekarteko ohiturea izan dogu baina baldintza desbardinengaitik aukerea dago beste hainbat gauza ekarteko, hori bai!! beti hamaiketako osasunga-rria izan behar da. Onuragarria da-lako gure gorputzarentzat.

Holan beteten doguz gure patio saioak alkarregaz jolasten eta hel- tzean diran jolas barriakaz jolasten.

LABURBIRA EUSKEREA

Mamarro filmako protagonistak.

Areatzan zemendiaren 27an, udaletxeko

Areto Nagusian eta Igorren, zemendiaren

20an, Lasarte Aretoan ikusi ahal izango dira.

kontzertua entzun ahal izango da komentuan, 19:00etan. "Manez" Thierry Biscary-ren izen artistikoa da. Hainbat taldetan (Bolbora, Hegalka, Kokin, Kalakan...) kantau ondoren, Biscaryk bere kantuetan bere ahaide, auzokide, adiskide edo ezagun batzuen bizi parteak kontetan dauz. Zemendiaren 27an, Laburbira film laburren emonaldia egongo da Udaletxeko Areto Na-gusian 19:30ean. Zortzi film labur egongo dira ikusgai, tartean Arra-tiako ekoizpen bi. Abenduaren 2an, 19:00etan, umorezko berbaldia udaletxeko areto nagusian, Bakean dagoena, bakean utzi! Bertan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai ar-tistak alkarregaz jositako sei baka-rrizketa aurkezten ditue. Euskerea eta generoa umorezko gai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amata-suna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango ditue berbabide, besteak beste, ordubete inguruko emonkizunean. Amaitzeko, Euske-rearen Nazinoarte Egunean, aben-duaren 3an, 18:00etan argazki he-rrikoia egingo dabe plazan.

Bedian be umorezko baka-rrizketea programau dabe ze-mendiaren 23rako, 18:00etan, frontoian, Lankuren eskutik. Bakarrizketearen helburua aho-bizi eta belarriprest rolak eta honeek adierazoten dituen por-taerak gizarteratzea da eta ikus-leak euren hizkuntza ohituren gainean gogoetea egin dagiela,

Page 18: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

ZEBERIO18:00etan, Udalak antolatutako #Indarkeria Matxistaren Aurka lehiaketako sari banaketea plazako frontoian.

Zemendiak 26IGORRE19:00etan, Mendi biluzia Alex Txikonen filma Lasarte Aretoan.LEMOA09:30ean, parke osasungarria. Nagusientzako ariketa fisikoa sustatzeko tailerrak Ibaizabal parkean.

18:30ean, indarkeria matxistea aztertzeko eta erantzun kolektiboa eregiteko gakoak Kulturgunean. Izen emotea 23ra arte Udalaren webgunean.

Zemendiak 27AREATZA19:30ean, Laburbira euskerazko film laburren emonaldia. Udaletxeko Areto Nagusian. Ibon Iza Mamarro filmaren zuzendaria egongo da. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon behar da.DIMA18:30ean, Panpina antzezlana eskolako kamaran.

ZEANURI18:30ean, lehenengo txandea eta 19:30ean, bigarren txandea, Zaldibar zona cero Ahoztar Zelaietaren liburuaren aurkezpena Kultur Etxean. Eguzkiolak eta Laratzuek antolatuta.

Zemendiak 28IGORRE19:00etan, Tartean Teatroren Ez dok ero antzezlana Lasarte Aretoan.

Zemendiak 29IGORRE16:30ean, zinea El arco magico; 18:45ean, Ane Lasarte Aretoan.

ASTIA18 begitu 3502020ko zemendiaren 17a

AGENDEA

Zemendiak 17ARANTZAZU17:00etatik 19:00etara, astelehenetik barikura Udal Liburutegia zabalik liburuak hartu eta ixteko.AREATZA17:30etik 19:30era, hilaren 17 eta 18an, Euskaraldiaren txapak batu udaletxeko arkupetan.ARRATIAHilaren 30era arte, Arratiako Kalenturak Ipuin Erotiko Lehiaketara lanak bialtzeko epea, [email protected] helbidera.

Norbanakoak Euskaraldian izena emoteko epea zabalik 19ra arte. www.euskaraldia.eus helbidean.BEDIA16:30etik 19:30era, hilaren 20ra arte, Euskaraldiaren txapak batu eta maskaren salmentea liburutegian.IGORREIgorreko Udal Liburutegia zabalik liburuak hartu ahal izateko, aurretik txandea eskatuta 94 685 25 30 telefonora deituta edo [email protected] helbide elektronikora idatzita. Astelehen, martitzen, eguen eta barikuetan 10:00etatik 14:00etara, eguaztenetan 16:00etatik 20:00etara.

Abenduaren 9ra arte, Irakurri, gozatu eta oparitu kanpainea. Liburutegian euskerazko liburu bat maileguan hartu, irakurri, fitxa bete eta zozketan parte hartu.

#Igorrenerosi kanpainea opariak amaitu arte.LEMOALiburutegia zabalik arrastiko ordutegian, astelehenetik barikura 16:30etik 19:30era Kotxepin Kulturgunean. Liburuak maileguan hartu eta itzultzeko baino ezin da erabili liburutegia.

Abendura arte, Egunean behin lehiaketan parte hartzeako aukerea. Deskargau Egunean behin aplikazinoa; sartu Lemoako herria taldean. Kakoa: 204F9E. Esteka: https://eguneanbehin.app.link/1KH1ld9SW5. Denporaldia amaitutakoan saria egongo da lehenengo hirurentzat. Parte hartzeako Lemoan erroldatuta egon behar da.

Hilaren 22ra arte, Lemoako Kirol eta Ariketa Fisikoaren Asteko I. Argazki Lehiaketea. Argazkiak www.lemoa.net webgunetik bialdu.ZEBERIONorbanakoak Euskaraldian izena emoteko epea zabalik. www.euskaraldia.eus helbidean edo udaletxean.

#Indarkeria Matxistaren Aurka Lehiaketea. Hilaren 20ra arte. Lanak udaletxean entregau behar dira. Oinarriak www.zeberio.net webgunean.

2021eko egutegirako argazkiak aukeratzeko epea zabalik abenduaren 15era arte. Udaletxean bertan edo online Udaleko webgunean.

Zemendiak 18LEMOA09:30ean, 3. adinekoentzako ibilaldi gidatuak. Gudarien parkean.

16:30etik 17:30era, eguazten guztietan, 3. adinekoentzako jarduera fisikoa doban kiroldegian. Izen emotea 688 661 477 telefonoan.

19:30ean, Ganzabal Mendi Taldeko bazkideen proiekzinoak, Patxi Lopezen Guatemala, volcanes y lagos en el país de los mayas. Jubiladuen etxeko goiko aretoan.

Zemendiak 19DIMA19:00etan, Unai Iturriagaren berbaldia Euskal komikigintzaren istorio bat Abaroa Aretoan.LEMOA09:30ean, parke osasungarria. Nagusientzako ariketa fisikoa sustatzeko tailerrak Ibaizabal parkean.

Zemendiak 20

AREATZA19:00etan, Manez bakarka, Thierry Biscaryren kontzertua komentuan. Izena 94 673 90 10 telefonoan emon

behar da.ARRATIAAbenduaren 4ra arte Euskaraldia.DIMA17:30ean, Asier Kidamen magia ikuskizuna frontoian.IGORRE19:30ean, Laburbira euskerazko film laburren emonaldia Lasarte Aretoan.

LEMOA19:00etan, Alex Txikon eta Unai Ormaetxeak Mundu bat motxilan liburuaren aurkezpena Jubiladuen Etxeko goiko aretoan.

19:30ean, proiekzinoa Iñaki Otxoa de

Olza dokumentala Gaztelekuan.

Zemendiak 21ARTEA11:00etatik 14:00etara, merkadua frontoian (egoereak ixten badau).DIMA10:00etan, Autodefensa feminista ikastaroa 14 eta 18 urte bitarteko neskentzat Emagin taldearen eskutik Elexalden.IGORRE18:00etan, Tomaxen abenturak pailazoen Azken balea Kultur Etxean. Bazkideak debalde.

Zemendiak 22DIMA11:00etan, zapata moreen tailerra frontoi txikian. Andraizeak antolatuta. Oinetako zaharrak eroan eta morez pintau.IGORRE16:30ean, zinea Como perros y gatos: la patrulla unida; 18:45ean, No mataras Lasarte Aretoan.

Zemendiak 23BEDIA18:00etan, Txor txor umorezko bakarrizketea frontoian.

Zemendiak 24IGORRE19:30ean, Birritan bortxatua antzezlana Kultur Etxean.

Zemendiak 25ARRATIA19:00etan, Andren Kontrako Indarkeria Ezabatzeko Nazinoarteko Egunean konzentrazinoak herrietan, Arantzazun, Areatzan, Artean, Bedian, Diman eta Zeanurin herriko plazetan; Igorren Kultur Etxean eta Lemoan Plaza Gorrian.DIMA18:30ean, zapata moreen tailerrean egindakoa errotondan ipini; 19:00etan, andran parketik manifestazinoan plazako konzentrazinora joan.LEMOA09:30ean, 3. adinekoentzako ibilaldi gidatuak. Gudarien parkean.

16:30etik 17:30era, eguazten guztietan, 3. adinekoentzako jarduera fisikoa doban kiroldegian. Izen emotea 688 661 477 telefonoan.ZEANURIKonzentrazinoaren ostean, indarkeria matxistearen kontra parkea atondu.

El txou de Patxi Lemoan

Zemendiaren 27an, 19:00etan, Gorka Aguinagalde aktoreak El txou de Patxi bakarrizketea egingo dau Lemoako Kiroldegian. Aforo mugatua danez, helduentzako ikuskizun honetan, Udalak lehentasuna emon gura izan deutse 45 urte baino gehiagokoai. Izena hilaren 22ra arte emon daiteke 688 883 686 zenbakian WhatsAppez.

Protagonistea, Patxi, baserritar fanfarroi eta burugogorra da, jatea, edatea eta tabernetan txandak ordaintzea gustetan jakona.

Page 19: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

19begitu 3502020ko zemendiaren 17a

IRAGARKI LABURRAK / KOMIKIA

IRAGARKI LABURRAK

DanerikETXEA ALOKAIRUANDiman pisua alokatzen dot. Gela bi, komun bi, salea eta suete ederragaz. Garajea etxe azpian, argitsua eta orientazino onean. Hilean 700 euroren truke. Kontaktu zenbakia: 666 125 725.PARTZELEA ESKAINTZEN DOTLemoako Ajuriagerra kalean, kotxea aparketako partzelea eskaintzen dot alokairuan. Interesdunak deitu 627 087 495 telefonora.KLASEAK EMOTEN DIRAFisika, Kimika, Matematika eta Biologiako klase partikularrak emoten dira Igorren. Interesdunak deitu 610 682 961 telefonora.KLASEAK EMOTEN DIRAMatematika, Euskera eta Gaztelania klase partikularrak emoten dira online zein modu presentzialean, Lehen Hezkuntza osoa eta DBH 1. mailako ikasleentzako. Interesdunak deitu 646 447 988 telefonora.

ELIKADUREA ETA NUTRIZINOAN ADITUAElikatze ohitura konziente eta osasuntsuak jarraitzen lagunduko deutsut; horretarako, plan personalizaua egingo deutsut heziketa nutrizional, coaching edota mindful eating-a oinarritzat hartuz. Hartu-emonetarako: [email protected] (lehen hitzordua doban). KLASEAK EMOTEN DIRAInstitutuko ikasleentzako matematika, fisika, kimika, marrazketa teknikoa, teknologia... klaseak eskaintzen dira. Informazino gehiagorako deitu 608 381 984 telefonora.

Zerturen

argitalpenak

jasoko dozuz,

zozketetan

sartuko zara.

begituk 18

urte eta

ehundaka

lagun.

Begitu-lagunen txokoa

94 631 73 14 | www.begitu.org | [email protected]

Zenbaki honetako saridunak:

1Saioa Zubiaur (Zeberio)Espe Kaltzada (Dima)

Dimetaleroak Kultur Elkarteak emondako Dimetaleko boltsa bana.

KailoRen

Zeozer saldu, erosi, alokatu, trukea egin, behar edo behargin bila bazagoz, bidali asko jota 25 berbako mezu bat [email protected] helbidera. Mezuak doban dira.

KOMIKIA

Page 20: hamabostekaria u r t e - Begitu - Begitu...kirola egiten animetea da Lemoako Kirol Astearen helburua. Aurten, proiekzinoak, Unai Ormaetxearen Liburu bat motxilan liburuaren aurkezpenak

20 PUBLIZIDADEA