13
VI inTACTO JAIALDIA Hizkuntza Eszeniko Berriak Azaroak 25-27 ARTIUM 2016 Seigarren aldiz eginko da aurten inTACTO, Vitoria-Gasteizko arte bizien eta eszena garaikidearen jaialdia Factoria de Fuegos-en eskutik. Beeratzi lan eszeniko original, intimo, desafiatzaile, hunkigarri eta probokatzaile eskaini nahi dizkizuegu gaur egungo europar artista kitzikagarrientako batzuen eskutik. Berezia, basaia eta premiazkoa dena ospatzeko asteburua da. Zure zain gaude. Informazio gehiago: www.festival-intacto.com

Hizkuntza Eszeniko Berriak Azaroak 25-27 ARTIUM 2016€¦ · Beraz, 8 eta 11 bitarteko haur taldea aldatu egiten da emanaldi bakoitzerako. Vitoria-Gasteizko Eszena-Arte Tailerreko

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • VI inTACTO JAIALDIAHizkuntza Eszeniko Berriak

    Azaroak 25-27 ARTIUM 2016

    Seigarren aldiz eginko da aurten inTACTO, Vitoria-Gasteizko arte bizien eta eszena garaikidearen jaialdia Factoria de Fuegos-en eskutik. Beeratzi lan eszeniko original, intimo, desafiatzaile, hunkigarri eta probokatzaile eskaini nahi dizkizuegu gaur egungo europar artista kitzikagarrientako batzuen eskutik. Berezia, basaia eta premiazkoa dena ospatzeko asteburua da. Zure zain gaude.

    Informazio gehiago: www.festival-intacto.com

    http://www.festival-intacto.com

  • inTACTO JaialdiaOstirala PROGRAMA

    Azaroaren 25ean

    18:00-19:00 Aurkezpena eta eskumuturrekoak elkartrukatzea

    19:00etan TRIPAK. (Vitoria-Gasteiz) Aitaren Larrua. Antzerkia (40 min)

    Lurretik askatutako larru batek denboraz, hegan egiten ikasi zuen. Egun batean, hegan zela, txoka- tu zen zerbaiten kontra. Estatua baten kontra itsatsita geratu zen. Harrizko estatua zuria. Larruaren eta harriaren arteko kolpeak zerbait berezia izan zuen zerbait sexuala. Lurrazalaren barruan igurtzi eta igurtzi materialak leundu arte. H a r r i b i t x i a z e n , g i z o n formakoa.

    Kolpe horretatik bi ume atera ziren animalia bezalakoak. Es ta tua gogo r aza l t ze ra behartzen zen, bere indar p r i m a r i o a z e l a k o , b a i n a larruarekin indar berezia lortzen zuen bere seme-alabak ehizatu eta hezteko.

    Aitak disdira nahi du. Islapenek gorputza zeharkatu beharrean bere imagina eta ondokoena erakus- ten dute. Gogortasun argiaz umeek zuzentasuna galduko diote, esnatu baino lehenagoko bihozka- dan bezala. (Testuaren egilea: Tripak)

    Oholtzan: Mayi Martiarena Litago, Maite Mugerza Ronse eta Marina Suarez Ortiz de Zárate / Musika: Andrea Berbois Laspiur (Biolina) / Ideia eta zuzendaritza: Tripak

    TRIPAK: Arte eszenikoekin lotutako taldea da Tripak, eta Maite Mugerzak, Mayi Martiarenak eta Marina Ortiz de Zaratek osatzen dugu. «Arte Ederreen ikasketak egiten ari ginela ezagutu genuen elkar, eta gure lanak elkartzeko sortu genuen, besteak beste, Tripak».

    Festival inTACTO 2016

    ©Arri Guri

  • inTACTO JaialdiaOstirala PROGRAMA

    Azaroaren 25ean20:00etan BÁRBARA SÁNCHEZ (Andaluzia)Somewhat Paler. Dantza/Antzerkia (65 min)

    Igarotze bat proposatzen da Somewhat paler lanean, halako erromesaldi bitxi bat, eta bidaia horretan Bárbara Sánchez-ek era bateko eta besteko irudiei gorputz ematen die. Baina nahigabea ezin da azaldu, argitu edo antzeztu. Ezin da haren izena deitu besterik egin. Bárbara Sánchez-ek gorpuzten dituen irudiak ez dira adibideak, ez dira presentziak. Espazio suntsikor bat eratzeko aukera ematen duten egoerak dira, non nahigabea oihartzun mingots baten eran hauteman baitaiteke, erremediorik gabeko galera berresten duen arrasto baten eran. Igarotzen diren geltokiak dira irudi horiek. Ikus-entzunezko eremu bat sortzen da begira dagoenaren aurrean, non gorputza tokia izendatzeko balio duen marka baita. Eta etengabe eraldatuz, etengabe sortuz eta erdibituz ari delako du soilik marka horrek izatea. Ez dago atsedeteko lekurik: igarotzea besterik ez. Ez dago diskurtsorik, ironiak eta sarkasmoak labaindutako irristatze bat besterik ez, biak ala biak nahigabearen adiskide hurbil bezain sekretuak. (Jaime Conde-Salazar-en testuaren itzulpena).

    Koreografia eta antzezpena: Bárbara Sánchez / Antzerkigilea: Jaime Conde-Salazar / Entzunezkoa: Susana Hernández / Argiteriaren diseinua: Benito Jiménez. Ondokoen babesa izan du: Sala Hiroshima (Bartzelona), Azala Espacio de Creación (Araba), Casa de las Artes (Alanís de la Sierra, Sevilla), CICUS(Centro de Iniciativas Culturales de la Universidad de Sevilla), CaS (Centro de las Artes de Sevilla) eta Leal Lav (Laboratorio de Artes en Vivo) La Lagunan, Tenerifen.

    BÁRBARA SÁNCHEZ koreografoa, aktorea eta dantzaria da, Sevillan jaioa. Sei eszenarako lan sortu ditu El jardín de atrás, Plutón no es un planeta, Gala Fantoche (Roberto Martinez-ekin elkarlanean), La satisfacción del capricho, eta beste bi. Ahuyéntanos este furor izeneko lantegi feminista abiarazi zuen. Azken urteotan Abraham Hurtado-rekin lan egin du Ignición laborategi-performancean, Sociedad Doctor Alonsorekin El desenterrador proiektuan, eta, berrikiago, Meg Stuart-ekin, Atelier III proiektuaren ikerketa-prozesuaren zati batean eta Mark Tompkins-ekin eta Meg Stuart-ekin LAB ABC 2016 inprobisazio-laborategian. 2016an estreinatu ditu bere bi azken lanak, Electrohumor hitzaldi-performancea Jaime Conde-Salazar-ekin elkarlanean eta Somewhat paler antzerkia.

  • inTACTO JaialdiaOstirala PROGRAMA

    Azaroaren 25ean

    21:30ean MINGBEAST (Erresuma Batua)Awful Things Can Happen At Any Time - An uplifting musical. Antzerki/Performancea (60 min)

    “Gure betidaniko ametsa izan da musika-talde bat osatzea. Urteak daramatzagu gai horri buruz hizketan. Orain prest gaude. Ausartu gara, azkenean, errepideko bizimoduari aurre egiten.” Awful Things... lanean musika-talde bat osatzeko prozesua kontatzen da. Prozesu horrek berekin dakartzan gogoa eta nozio erromantikoak aztertzen dira, nahi biziaz eta sormenaz –bizitzan izaten ditugun esperientzia lazgarriak gainditzeko tresna gisa– mintzatzeko. “Hemen gaude, beraz, amildegiaren ertzean. Hona den-dena ateratzeko gure aukera; musikaren onerako, dena agertokian uztekoa. Musika. Dena musikarengatik”.

    Jatorrizko ideia eta eszenaratzea: mingbeast / Antzezleak: Ixchel Rubio Martinez eta Gemma Rowan / Testua: mingbeastLaguntzaileak: Sarah Readman, Tom Mason, Kate Hannah Perry, Matilda Moors, James Hodgeson, Fiona Allison, Sammy Metcalfe eta Jonathan Grieve.

    MINGBEAST: Ixchel Rubio Martinez-ek eta Gemma Rowan-ek osatzen dute mingbeast. Gure lanetan helburuekin eta desilusioarekin jolasten dugu, oker asmatutakoarekin eta gaizki-ulertuarekin, basakeriarekin, umorearekin eta, besterik gabe, hasitakoa bukatzearekin. Gure jardunean taldean aritzen gara eta era askotako forma artistikoak nahasten ditugu.

    (15 utez gorakoentzat gomendatzen da) Ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.

    www.mingbeast.com

    http://www.mingbeast.com

  • inTACTO JaialdiaLarunbata PROGRAMA

    Azaroaren 26an

    18:30ean BRITT HATZIUS (Belgika) Blind Cinema*. Zinema/Performancea (45 min)

    Blind Cinema proiekzio-areto batean gertatzen da, ilunpean, publikoaren begiak bendaz estalita daudela. Ikusle-lerro bakoitzaren atzean haurrak daude eserita, eta xuxurlaka deskribatzen diote pelikula aurrean dutenari. Zuzeneko ekintza da, sortzailea, eta ikusten duten haurren eta itsututako helduen arteko lankidetzakoa, non azken horiek pelikula irudikatzen ahalegintzen baitira haurren deskribapenetan oinarriturik. Ikusmenaz harago dagoenari kasu eginik (eta zinemaren alegiazko errealitatea alde bat utzi eta irudimenean babestuz), kulunka dabil arreta ahots xuxurlariaren gidaritzaren eta partekatutako esparru fisikoaren artean.

    Kontzeptua eta zuzendaritza: Britt Hatzius / Antzerkilaria: Ant Hampton / Pelikula: Britt Hatzius, Simon Arazi, Boris Belay eta Maxim / Diseinua eta ekoizpena: Britt Hatzius, Maria Koerkel eta Gert Aertsen / Ekoizpen sortzailea: Katja Timmerberg / Eskerrak ondokoei: Thomas Tajo, Georgia Venetakis, Geertje De Ceuleneer, Axel Cleeremans, Campbell Works Gallery, Susanne Dietz, Neil Benun, Miila, Nico, Alice, Josh, Marina, Rebecca, Anne Haaning, Dunkan Speakman, LABO BxL, Houle, Cunio and Bown (musika). Eta baita prozesuaren erakustaldietara etorri diren guztiei ere. / Ekoizleak: Vooruit (Gante), Beursschouwburg (Brusela) eta Bronks Theatre (Brusela). Antzerki-lan horretarako sortu da espreski pelikula, eta lehendabiziko aldiz ikusiko dute haurrek. Beraz, 8 eta 11 bitarteko haur taldea aldatu egiten da emanaldi bakoitzerako. Vitoria-Gasteizko Eszena-Arte Tailerreko ikasleekin egin dira InTacto jaialdirako programatutako bi emanaldiak.

    BRITT HATZIUS: Britt Hatzius-ek zinema, bideoa, soinua eta performancea lantzen ditu, eta hizkuntzari, interpretazioari eta desadostasunen, hausturen eta (des)komunikazioaren ahalbideei buruzko ideiak aztertzen. Haren lana nazioarteko arte eszenikoen eta multimedia-artearen jaialdietan, erakundeetan eta galerietan erakutsi izan da. Duela gutxi egindako lanen artean ondokoak aipa daitezke: Micro Events (2012) zinematika-instalazioa Tom Kok-ekin batera, This Is Not My Voice Speaking (2013) performance interaktiboa Ant Hampton-ekin eta As Never Before, As Never Again (2014) izeneko instalazioa, azken hau ere Ant Hampton-ekin.

    www.britthatzius.co.uk

    * Ikuskizun honek toki mugatua du. Derrigorrezkoa da tokiaren erreserba egitea. Horretarako, bidali izena, abizena, telefono zkia. eta joan nahi den eguna [email protected] helbidera.

    ©Simon Arazi

    mailto:[email protected]:[email protected]://www.britthatzius.co.uk

  • inTACTO JaialdiaLarunbata PROGRAMA

    Azaroaren 26an 18:30ean LOS BÁRBAROS (Madril) Lo Que Queda*. Antzerkia/Performancea (40 min)

    Zer gertatuko ote litzateke gogoratzeko elkartuko bagina guztiok. Berandutu eta gaua sartuko balitz; dena gogora ekartzen tematuko bagina. Zera geratzen da: oroimenaren eta erkidegoaren inguruko lan eszeniko bat, jokoan oinarritua, George Perec-ek Joe Brainard-en Je me souviens... lanetik hartua. 40 minutu ilunpean elkarrekin egoteko. Zer gertatzen da argia itzali ondoren ezer geratzen ez denean? Lo que queda pieza eszenikoa identitateari, erkidegoari eta iluntasunaren, narrazioaren eta fikzioaren bidezko topaketari buruzko zehar-egitasmo baten barruan dago.

    Ideia eta sorkuntza: Javier Hernando Herráez eta Miguel Rojo. Ekoizpena: Los BárbarosEskertzekoak: Magnetic North eta DT Espacio Escénico

    LOS BÁRBAROS  proiektuan diziplina guztietako artistek parte hartzen dute, mugak gainditzen dituen lan-corpus bat egiteko. Gaiak jorratzeko ikuspuntu asko eta era asko erabiltzen dituzte: antzerkia, performancea, instalazioa, liburuak, argazkiak… Eta gaiak, berriz: identitatea, boterea eta erkidegoa, egunerokotasunetik eta sinpleenetik hasi eta ezusteko eta poetikoeneraino, zintzotasuna ardatz harturik, eta elkarrizketarako eta galderak egiteko tokia sortzen ahaleginduz.

    (16 utez gorakoentzat gomendatzen da)

    www.losbarbaros.es

    * Ikuskizun honek toki mugatua du. Derrigorrezkoa da tokiaren erreserba egitea. Horretarako, bidali izena, abizena, telefono zkia. eta joan nahi den eguna [email protected] helbidera.

    mailto:[email protected]://www.losbarbaros.esmailto:[email protected]

  • inTACTO JaialdiaLarunbata PROGRAMA

    Azaroaren 26an 19:30ean JORGE DUTOR & GUILLEM MONT DE PALOL (Katalunia)#Los Micrófonos. Performancea (60 min)

    Amy Winhouse-rengana joan eta zera esan dio Whithey Houston-ek: Kurt Cobain! Michael Jackson-ek, Jimi Hendrix-en jantzian, kilo bat Grace Jones erosi du Britney Spears à Le Chic egiteko. Courtney Love festara atera da Opus III-ra 2 Unlimited-ekin eta Spice Girls-ekin. Daft Punk-en abestiak abestu dituzte eta de Kilye Minoguezko aitzurra harrapatu dute. Beyoncé-k Rihanna-ra bidaiatu du, Corona-ko probintziara, Mecano-ren hiriburura, han dituzten Tina Turner-ak gustura hartuko bailituzke beretzat Céline Dion-ek. Freddie Mercury, Depeche Mode, Pet Shop Boys, Kim Basinger, Justin Timberlake eta Nicole Kidman Madonna-ren margolan baten aurrean daude. Sigourney Weaver? Galdetu du Europe-k. Alejandro.... Sanz!! Sabrina, haserre. Rolling Stones Spandau Ballet, Mina, ai! Gaynor, Gaga, Zeta-Jones eta Björk!

    #LOSMICRÓFONOS lanean Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol unibertso arrunt batean murgildu dira, beti inguratzen gaituen batean: pop kulturan. Izenen, abesti-izenburuen eta leloen koreografia batean, antzezleek, paisaiak iradokiz, ikusleak bitxikerien eta desbideratzeen eremu batean sarraraziko dituzte ikusleak, oroitzapen pertsonalen eta lotura basatien eremu batean, proposatutako elementu batzuen eta besteen artean harremanak sortuz. Nola bihur gaitezke mikrofono gure diskurtsoa anplifikatzeko? Nola eman diezaiokegu indarra pop kulturari ikusleen begia eta entzuleen belarria irekitzeko gaitasuna izango duten erritmoak, dinamikak, sentipenak eta txerak iradokitzeko? Zer esan nahi du pop edo herrikoia izateak?

    Kontzeptua eta koreografia: Jorge Dutor + Guillem Mont de Palol. / Performancea: Jorge Dutor + Guillem Mont de Palol. / Antzerkigintza-laguntzailea: Juan Domínguez. / Ekoizleak: Jorge Dutor + Guillem Mont de Palol + Festival TNT Terrassa. / Ondokoen laguntzarekin: WSB Workspacebrussels, Kunstencentrum Buda Kortrijk, Azala, SpazioK Kinkaleri, Dans Hane Istanbul, Graner Barcelona eta El Local.

    GUILLEM MONT DE PALOL y JORGE DUTOR 2008. urtean hasi ziren elkarrekin lanean Amsterdamen. Jorgek RESADen ikasi zuen (Madril), eta eszenografoa eta performancegilea da. Guillem-ek SNDOn ikasi zuen (Amsterdam) eta koregrafoa, dantzaria, performancegilea, eta mugimendua, inprobisazioa eta konposizioa ikertzeko irakaslea da. Amsterdamen hasi zen bien arteko lankidetza, han lortu baitzuen Guillem-ek gradua 2006an, SNDOn (School for New Dance Development). Ondoko lanak egin dituzte elkarrekin: UUUHHH, YO FUI UN HOMBRE LOBO ADOLESCENTE INVENTANDO HORRORES (2009), Y POR QUÉ JOHN CAGE? (2011), #LOSMICRÓFONOS (2013) eta THIS MOVIE (2013) pelikula. Haien lanak toki askotan aurkeztu dira: La Casa Encendida-n, Mercat de les Flors-en, Erromako Short Theatre Festival-en, Bilboko Alhondiga-n eta Rio de Janeiroko Panorama Festival-en, besteak beste. “Gure azken lanetan hizkuntzarekin lan egin dugu, semiotikarekin, adierazlearekin eta adieraziarekin, soinuarekin, soinuaren fisikotasunarekin, gorpuztasunarekin eta mugimenduarekin. Ez gaitu beldurtzen umoreak ekoizteko, sortzeko, erakusteko, elkar eragiteko eta geure jardun artistikoa kutsatzeko formatuak zalantzan jartzeko bitarteko gisa. Politikak ere badu tokia gure lanean, koreografia kontzeptua hedatu eta beste diziplina artistiko batzuekiko marruskadura-mugetan lan egiten baitugu". http://www.montdedutor.com

    http://www.montdedutor.com

  • inTACTO JaialdiaLarunbata PROGRAMA

    Azaroaren 26an

    21:00etan DEBORAH PEARSON (Kanada)History History History. Zinema/Performancea/Dokumentala (90min)

    History History History dokumentala zuzenean egiten da, eta 1956ko hungariar pelikula baten historia eta narratzaile kanadiarrak 2016an harekin duen ezohiko harremana kontatzen ditu. Pelikulak dirauen denbora osoan garatzen da pieza, haren irudi, denbora eta gaiekiko elkarreraginean (komunismoa, iheslarien krisia, zentsura, zuri-beltzeko antzinako zinema eta Ferenc Puskas futboleko izarra).

    Ondokoen enkarguz egina: A House on Fire, Théâtre Garonne eta bit teatergarasjen. / Ondokoen babesarekin: The Culture Program of the European Commission. Londresen, National Theatre Studios-en garatua. / Antzerkigilea: Daniel Kitson / Ondokoen kanpoko ikuspegia: Laura Dannequin, Chloe Dechery eta Tania El Khoury. / Ekoizlea: Greg Akehurst.

    DEBORAH PEARSON artista kontzeptualak Londresen lan egiten du performanceak eginez. Hara nola definitzen duen Tim Etchells-ek (Forced Entertainment): «gaur egun Londresen lan egiten duen artista interesgarrienetako bat da». Forest Fringe taldearen sortzaile eta zuzendarietako bat da, gainera.

    www.deborahpearson.com Ingelesez, gaztelerazko azpitituluekin.

    http://www.deborahpearson.com

  • inTACTO JaialdiaIgandea PROGRAMA

    Azaroaren 27an

    18:30ean BRITT HATZIUS (Belgika) Blind Cinema*. Zinema/Performancea (45 min)

    Blind Cinema proiekzio-areto batean gertatzen da, ilunpean, publikoaren begiak bendaz estalita daudela. Ikusle-lerro bakoitzaren atzean haurrak daude eserita, eta xuxurlaka deskribatzen diote pelikula aurrean dutenari. Zuzeneko ekintza da, sortzailea, eta ikusten duten haurren eta itsututako helduen arteko lankidetzakoa, non azken horiek pelikula irudikatzen ahalegintzen baitira haurren deskribapenetan oinarriturik. Ikusmenaz harago dagoenari kasu eginik (eta zinemaren alegiazko errealitatea alde bat utzi eta irudimenean babestuz), kulunka dabil arreta ahots xuxurlariaren gidaritzaren eta partekatutako esparru fisikoaren artean.

    Kontzeptua eta zuzendaritza: Britt Hatzius / Antzerkilaria: Ant Hampton / Pelikula: Britt Hatzius, Simon Arazi, Boris Belay eta Maxim / Diseinua eta ekoizpena: Britt Hatzius, Maria Koerkel eta Gert Aertsen / Ekoizpen sortzailea: Katja Timmerberg / Eskerrak ondokoei: Thomas Tajo, Georgia Venetakis, Geertje De Ceuleneer, Axel Cleeremans, Campbell Works Gallery, Susanne Dietz, Neil Benun, Miila, Nico, Alice, Josh, Marina, Rebecca, Anne Haaning, Dunkan Speakman, LABO BxL, Houle, Cunio and Bown (musika). Eta baita prozesuaren erakustaldietara etorri diren guztiei ere. / Ekoizleak: Vooruit (Gante), Beursschouwburg (Brusela) eta Bronks Theatre (Brusela). Antzerki-lan horretarako sortu da espreski pelikula, eta lehendabiziko aldiz ikusiko dute haurrek. Beraz, 8 eta 11 bitarteko haur taldea aldatu egiten da emanaldi bakoitzerako. Vitoria-Gasteizko Eszena-Arte Tailerreko ikasleekin egin dira InTacto jaialdirako programatutako bi emanaldiak.

    BRITT HATZIUS: Britt Hatzius-ek zinema, bideoa, soinua eta performancea lantzen ditu, eta hizkuntzari, interpretazioari eta desadostasunen, hausturen eta (des)komunikazioaren ahalbideei buruzko ideiak aztertzen. Haren lana nazioarteko arte eszenikoen eta multimedia-artearen jaialdietan, erakundeetan eta galerietan erakutsi izan da. Duela gutxi egindako lanen artean ondokoak aipa daitezke: Micro Events (2012) zinematika-instalazioa Tom Kok-ekin batera, This Is Not My Voice Speaking (2013) performance interaktiboa Ant Hampton-ekin eta As Never Before, As Never Again (2014) izeneko instalazioa, azken hau ere Ant Hampton-ekin.

    www.britthatzius.co.uk

    * Ikuskizun honek toki mugatua du. Derrigorrezkoa da tokiaren erreserba egitea. Horretarako, bidali izena, abizena, telefono zkia. eta joan nahi den eguna [email protected] helbidera.

    ©Simon Arazi

    mailto:[email protected]://www.britthatzius.co.ukmailto:[email protected]

  • inTACTO JaialdiaIgandea PROGRAMA

    Azaroaren 27an 18:30ean LOS BÁRBAROS (Madril) Lo Que Queda*. Antzerkia/Performancea (40 min)

    Zer gertatuko ote litzateke gogoratzeko elkartuko bagina guztiok. Berandutu eta gaua sartuko balitz; dena gogora ekartzen tematuko bagina. Zera geratzen da: oroimenaren eta erkidegoaren inguruko lan eszeniko bat, jokoan oinarritua, George Perec-ek Joe Brainard-en Je me souviens... lanetik hartua. 40 minutu ilunpean elkarrekin egoteko. Zer gertatzen da argia itzali ondoren ezer geratzen ez denean? Lo que queda pieza eszenikoa identitateari, erkidegoari eta iluntasunaren, narrazioaren eta fikzioaren bidezko topaketari buruzko zehar-egitasmo baten barruan dago.

    Ideia eta sorkuntza: Javier Hernando Herráez eta Miguel Rojo. Ekoizpena: Los BárbarosEskertzekoak: Magnetic North eta DT Espacio Escénico

    LOS BÁRBAROS  proiektuan diziplina guztietako artistek parte hartzen dute, mugak gainditzen dituen lan-corpus bat egiteko. Gaiak jorratzeko ikuspuntu asko eta era asko erabiltzen dituzte: antzerkia, performancea, instalazioa, liburuak, argazkiak… Eta gaiak, berriz: identitatea, boterea eta erkidegoa, egunerokotasunetik eta sinpleenetik hasi eta ezusteko eta poetikoeneraino, zintzotasuna ardatz harturik, eta elkarrizketarako eta galderak egiteko tokia sortzen ahaleginduz.

    (16 utez gorakoentzat gomendatzen da)

    www.losbarbaros.es

    * Ikuskizun honek toki mugatua du. Derrigorrezkoa da tokiaren erreserba egitea. Horretarako, bidali izena, abizena, telefono zkia. eta joan nahi den eguna [email protected] helbidera.

    http://www.losbarbaros.esmailto:[email protected]:[email protected]

  • inTACTO JaialdiaIgandea PROGRAMA

    Azaroaren 27an 19:30ean IGOR & MORENO (Euskadi - Italia - Erresuma Batua)Idiot-Syncracy. Dantza (60 min)

    Ikuskizun batekin mundua aldatu nahian hasten gara. Ergelak garela pentsatzen dugu. Eta gero dantza egiten dugu gelditu gabe. Jauzi egiten dugu. Sardiniako eta Euskal Herriko folklorea ikasten dugu. Abestu egiten dugu. Beste pixka batean jauzi egiten dugu. Konprometitu egiten gara. Orain, baturik jarraituko dugula agindu dugu. Iraungo dugula. Ahalik eta ondoen egingo dugula. Idiot-Syncrasy  National Dance Awards 2015erako izendatua izan da, eta Aerowaves 2015-erako eta British Council Showcase 2015-erako hautatua.

    Sorkuntza eta interpretazioa: Igor Urzelai eta Moreno Solinas / Laguntzaile artistikoa: Simon Ellis / Ahots-entrenatzailea: Melanie Pappenheim / Argiteriaren diseinua: Seth Rook Williams / Soinuaren diseinua: Alberto Ruiz Soler / Eszenografia eta jantziak: Kasper Hansen / Jantzien gainbegiratzailea: Sophie Bellin Hansen / Eskerrak ondokoei: Roberto Casarotto, Dantzagunea, Keren Kossow, Louise Jardin, Helen Holden, Wieke Eringa, El Graner, Justyna Latoch, Lola Maury, Laura Ortu, Alicia Otxandategi, SÍN Culturalis Központ, Jitka Tumova, Ann Van den Broek eta lagundu diguten guztiei. / The Place-k ekoitzi du ondokoen laguntzarekin: Arts Council (Grants for the Arts eta TIR danza), Yorkshire Dance, Cambridge Junction, Centro per la Scena Contemporanea, Bassano (Italy) eta Festival BAD Bilbao.

    IGOR AND MORENO bi artista dira, dantzariak eta koreografoak. Londresen bizi dira eta lotura estua dute The Place-rekin eta TIR Danza-rekin. 2007. urtean hasi ziren beren lana bikote artistiko gisa nazioartean erakusten. Hauek dira haien lanaren ezaugarri nagusiak: gorputza mugimenduan erakusteko interesa, eta ekintzaren bat-batekotasuna, esanahiak, ideiak eta nahiak adierazteko baliabide gisa. Igor&Moreno-k antzerkiaren rola aldarrikatzen dute elkartzeko eta zuzeneko gertakizunen ezaugarri katartikoak aztertzeko leku gisa.

    www.igorandmoreno.com

    ©Alicia Clarke

    http://www.igorandmoreno.com

  • inTACTO JaialdiaIgandea PROGRAMA

    Azaroaren 27an

    21:00etan LOS CORDEROS (Katalunia)La Banda del Fin del Mundo. Sasiko Antzerkia (65 min)

    Ezer ez dago bizia baino gertagaitzagorik, eta hemen gaude. Dena gerta daiteke gertagaiztasunaren alfabetoan. La Banda del fin del mundo-kook, BIR-BILAKAERAren barreatzaileak, ezagutzen duzuen mundutik deskonektatzea eskaintzen dizuegu. Gure bertsoek zuen espeziearen baikortasun etsia esnaraztea espero dugu. Biluz ezazu arima eta zabal iezaiozu kaosari.

    Kontzeptua eta zuzendaritza: loscorderos.sc / Sorkuntza eta interpretazioa: David Climent, Pablo Molinero eta Pia Nielsen [Miss Q] / Musika-zuzendaritza: Miss Q / Argiteria eta antzezlekua: Cube.bz / Soinu-teknikaria: El Mo / Jantziak: arkumearen ama / Ekoizpen exekutiboa: Pilar López

    LOS CORDEROS: Artaldea Bartzelonan jaio zen 2003an, David Climent-en eta Pablo Molinero-ren eskutik. Loscorderos·sc-ren hizkunza eszenikoa ez da hitzetan oinarritzen, baizik eta testuaren eta fisikotasunaren arteko harremanean, narraziorako bide berriak aurkitzeko xedez. Bide horietatik egunerokotasunetik kanpo dauden munduetara iritsi nahi dute, eta errealitatearen erretratu soiletik urrundu.

    www.loscorderos.org

    22:30-02:00 JAIA!Zatoz jaialdiaren amaiera gurekin ospatzera. Aurten ere Darkablar bizian (Santa Maria Kantoia, 5). Musika eta giro onenak aurkituko dituzu bertan. Jaialdiko txartelarekin edo eguneko sarrerarekin doan.

    ©Leo Castro

    http://www.loscorderos.org

  • VI inTACTO JAIALDIAHizkuntza Eszeniko Berriak

    Azaroak 25-27 ARTIUM 2016

    SARRERAK

    Jaialdi-Txartela: 15€ (9 ikuskizunak)Eguneko: 10€ (3 ikuskizunak)Urriaren 1etik aurrera salgai Artiumen (Francia Kalea 24, Vitoria-Gasteiz)

    ARGIBIDE GEHIAGO

    inTACTO Jaialdia: [email protected]: 945 20 90 00

    ANTOLATZAILEAK

    BABESLEAK

    LAGUNTZAILEAK