37
HODEIAK ETA PREZIPITAZIOAK ASKATASUNA BHI

Hodeiak Eta Prezipitazioak

  • Upload
    maria-m

  • View
    1.594

  • Download
    5

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Hodeiak Eta Prezipitazioak

HODEIAK ETA PREZIPITAZIOAK

ASKATASUNA BHI

Page 2: Hodeiak Eta Prezipitazioak

DEFINIZIOA

Hodei edo lainoak airean dauden ur eta izotz partikulen metaketa ikusgaiak dira. Hodeiak atmosferako behe geruzako, troposferako, edozein lekutan ager daitezke, eta duten konposaketaren eta agertzen diren altueraren arabera sailkatzen dira.

Page 3: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Munduko Meteorologia Erakundeak (WMO) hainbat azpitaldetan banatzen diren 10 laino mota sailkatu ditu.

Atmosfera, eta zehazkiago troposfera, laino jakin batzuk agertu ohi diren hiru zatitan banatzen da.

Page 4: Hodeiak Eta Prezipitazioak
Page 5: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Goi-maila: 7 eta 13 kilometroko arteko altueran. Laino altuak agertzen dira.

Erdi-maila: 2 eta 7 kilometro arteko altueran. Erdi-mailako lainoak agertzen dira.

Behe-maila: Lurrazaletik 2 kilometro arteko altueran. Laino baxuak agertzen dira.

Page 6: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Laino altuak izotzezko lainoak izan ohi dira, inguramendu zehazturik gabe, -35ºC baino tenperatura baxuagoa izaten ohi dutenak.

Erdi-mailako lainoak urez eta izotzez osatutakoak izan ohi dira eta -35ºC eta 10ºC arteko tenperaturak izan ohi dituzte.

Laino baxuak urezko lainoak izan ohi dira, eta -10ºC baino tenperatura altuagoak izan ohi dituzte, batzuetan 0ºC-tik ere pasatzen direlarik. Laino hauek, inguramendua guztiz zehaztua izan ohi dute.

Lainoak ere hiru talde nagusitan banatzen dira: zirruak, kumuluak eta estratuak. Eta aipatutako hiru sailkapen hauetatik lortzen dira 10 laino motak.

Page 7: Hodeiak Eta Prezipitazioak

LAINO ALTUAK :ZIRRUAK Zirruak [Ci] Zirruak troposferaren goiko

partean soilik azaltzen dira, 7 eta 13 kilometro arteko altueretan.

Zuntz eta noizean behin zeta-antzeko itxura izan ohi duten laino meheak izan ohi dira. Itsasgizonen artean katu buztan izenez ere ezagunak dira.

Egunez guztiz zuriak izan ohi dira, itzalik gabeak, baina ilunabarreko eguzki-izpiekin kolore hori-gorria hartzen dute, iluntzean tonalitate grisa hartzen dutelarik.

Errefrakzio fenomenoak sortzen dituzte eta zeru guztia estaltzen dutenean, hurrengo 24 orduetan eguraldiak aldaketa bortitza jasango duela eta tenperaturak jaitsiko direla estima daiteke.

Page 8: Hodeiak Eta Prezipitazioak

LAINO ALTUAK :Zirrostratuak

Zirrostratuak [Cs] Zirruak bezala, goi partean

soilik azaldu ohi dira eta esne koloreko errezel dirdiratsu leun itxura izan ohi dute.

Ortzia guztiz edo partzialki estaltzen dute, eta oso meheak direnez, Eguzkiaren eta Ilargiaren inguruan aureolak sor ditzakete. Ertzak mugatuta izan ohi dituzte.

Zirruen ondoren agertu ohi dira, ekaitzak edo frente epelen bat datorrela iragarriz.

Page 9: Hodeiak Eta Prezipitazioak

LAINO ALTUAK:Zirrokumuloak

Zirrokumuluak [Cc] Goi partean azaltzen diren eta

ordenatuta, lerrokatuta edo taldetan laiatutako lits zuri txikiez osaturiko lainoak dira. Guztiz zuriak izan ohi dira eta ez dute itzalik izaten.

Maiz, zirruekin batera agertu ohi dira eta hurrengo 12 orduetan eguraldia aldatuko dela adierazten dute. Normalean, laino mota hau izaten da ekaitzen aurretik agertzen dena.

Page 10: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Erdi-mailako lainoak:Altokumuloak Altokumuluak [Ac] Erdi-mailako altueran egon ohi

diren eta lerrokaturik dauden maluta erraldoi esferiko gisa azaltzen diren lainoak dira. Gris-zuri kolorea izan ohi dute eta normalean, itzalak izan ohi dituzte. Zirrokumuluak baino apur bat mardulago, handiago eta ikusgaiagoak dira.

Page 11: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Erdi-mailako lainoak:Altoestratuak Altoestratuak [As] Altokumuluen altuera

igualtsuan agertu ohi diren lainoak dira. Zerua, osorik edo partzialki tapatzen dute eta apur bat ildaskatutako laino-kapa uniforme gris itxura izan ohi dute. Lodiak izan ohi dira, normalean Eguzkia guztiz lainotzen dutelarik, halorik sortu gabe.

Euri fina eta tenperaturaren jaitsiera iragar ohi dituzte laino hauek.

Page 12: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Erdi-mailako lainoak: Estratokumuluak Estratokumuluak [Sc] Normalean, erdi-mailako

altueran agertzen diren laino hauek kolore gris-zuria izan ohi dute, eta beti agertzen dira zati ilunak hodei-multzoan. Masa borobildu eta multzokatu zabalak izan ohi dira.

Estratokumulek, normalean, ez dute euririk botatzen, nimbostratu bihurtzen ez badira behintzat, eta eguraldi ona adierazten dute.

Page 13: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Laino baxuak :Kumuloak Kumuluak [Cu] Normalean beheko mailan agertzen

diren arren, goiko altueretaraino hedatu daitezkeen laino hauek ganga-forma izan ohi dute eta banaturik, gutxitan, edo konpaktuak, normalean, agertu ohi dira. Azalore erraldoi itxura izan ohi dute eta goiko partea Eguzki-izpien ondorioz argia izan hi den bitartean, beheko alde horizontala, iluna izan ohi da.

Kumuluak, eguraldi onaren adierazgarri dira hezetasun eta mugimendu atmosferiko txikia dagoenean, baina hezetasun altua eta gorako korronte gogorrak daudenean tamaina handia hartu eta ekaitzak eta euri-jasa handiak sor ditzakete.

Page 14: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Laino baxuak: Kumuloninboak

Kumuluninboak [Cb] Bertikalki hedatzen diren

laino handi hauek dira ekaitzak sortzen dituztenak, kazkabarra ere sor dezaketelarik. Goiko zatia izoztean gertatzen dira ekaitzak, eta orduan, motots haritsu itxurako goiko zati zapaldua izan ohi dute.

Page 15: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Laino baxuak:Ninboestratuak

Ninboestratuak [Ns] Laino oso mardul eta

ilunak izan ohi dira, Eguzki-izpiei igarotzen uzten ez dieten adinakoak.

Udaberri eta udako euri eta neguko elur laino tipikoak dira.

Page 16: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Laino baxuak:Estratuak

Estratuak [St] Lurretik hurbilen agertzen diren

lainoak dira, behe-lainoak, hain zuzen ere. Gris edo zuri kolore homogeneoa izan ohi dute eta zeru guztia tapatzen dute.

Udazken eta neguan egun guztian zehar mantendu daitezke zeruan egunari triste itxura emanez, baina udaberri eta udan, gaueko ordu txikietan sortu eta egunaren hasieran desagertzen dira, eguraldi ona egingo duela adierazten dutelarik.

Page 17: Hodeiak Eta Prezipitazioak

HODEIEN KOKAPENA

Ci : Cirruak

Cs: Zirrostratuak

CC : Zirrokumuluak

As :Altoestratuak

Ac :Altokumuluak

Cu : Cumuloak

Sc :Estratokumuluak

St : Estratuak

Ns: Ninboestratuak

Cb Kumuluninboak

Page 18: Hodeiak Eta Prezipitazioak
Page 19: Hodeiak Eta Prezipitazioak
Page 20: Hodeiak Eta Prezipitazioak

PREZIPITAZIOAK Prezipitazioa: lurrina oraindik gehiago

kondentsatzen da eta tanta likidoak edo kristal izoztuak sortzen ditu. Ura lurrazalera erortzen da eta forma ezberdinak hartzen ditu hala nola euria, elurra edo kazkabarra. Urte batean lurrindutako itsas uraren kopuru osoaren laurden bat, ehun mila km3 inguru, kontinenteen gainean erortzen da, beste guztia ozeanora bueltatzen da.

Plubiometroa Zonalde zehatz batetan eroritako ur

kopurua neurtzeko diseinaturiko tresna da. Unitaterik erabilienak litroa eta metro karratuko milimetroa dira.

Page 21: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Elur Hodeietatik maluta edo izotz-pikor zuritan erortzen den ur izoztua. Elurra, atmosferako ur-lurrina izoztu eta kondentsatzearen ondorioz eratutako izotz-kristal txikien prezipitazio solidoa da. Altuera handian dauden hodeietan eratzen dira kristalok eta atmosferako behe-geruzak 0 gradutik behera baldin badaude, elur-prezipitazioa izaten da. Aldiz, izotz-kristalak eratzen diren gunetik eta beheranzko bidean 0 graduz gorako tenperaturak aurkitzen baldin badituzte, urtu egiten dira eta euri-prezipitazioa gertatuko da. Ura beti sistema hexagonalean kristalizatzen da, baina elur-kristalek forma ugari hartzen dute, beti ere hexagono-itxuratik abiatuta.

Page 22: Hodeiak Eta Prezipitazioak

EuriUr likidozko zatikien prezipitazioa, prezipitazio

Page 23: Hodeiak Eta Prezipitazioak

Kazkabar Txingorra, babazuza. Hodeietatik bortizki amiltzen den ur izoztua, pikor gogor eta lodietan, baino ez maluta moduan.

Page 24: Hodeiak Eta Prezipitazioak

PREZIPITAZIO MOTAK

KONBEKTIBOAK OROGRAFIKOAK FRONTALAK

Page 25: Hodeiak Eta Prezipitazioak

KONBEKTIBOAK

• IGOERA KONBEKTIBOA GAS<GVT•KUMULOAK eta KUMULONIMBOAK•zonalde ekuatorial eta tropikaleetan.Latitude ertainetan udako ekaitzak sortzen dituzte.

Page 26: Hodeiak Eta Prezipitazioak

PREZIPITAZIO OROGRAFIKOAK

FOEHN EFEKTUA

ESTRATOKUMULOAK

HAIZEALDE - HAIZEBE

Page 27: Hodeiak Eta Prezipitazioak
Page 28: Hodeiak Eta Prezipitazioak

PREZIPITAZIO FRONTALAK

Fronte terminoa Norvegiako Bjerkness-en Eskolak sortu zuen (1918an) dentsitate edo tenperatura desberdineko bi aire-masen arteko banaketa-azala izendatzeko.

Fronteek, motaren arabera aldaketa desberdinak eragiten dituzten faktore meteorologikoetan.

FRONTE BEROA FRONTE HOTZA FRONTE OKLUITUA

F.H.

F.B.

F.O

F.G

Page 29: Hodeiak Eta Prezipitazioak

PREZIPITAZIO FRONTALAK

Page 30: Hodeiak Eta Prezipitazioak

PREZIPITAZIO FRONTALAK FRONTE HOTZA bi aire-

masen banaketa-azala, non aire-masa hotza, mihi bat bailitzan, falka modura azpitik sartzen baitzaio aire-masa beroari eta berehala gorantz bidaltzen duelarik; kumuluninboak, zaparradak eta trumonadak eragiten ditu.

Page 31: Hodeiak Eta Prezipitazioak

PREZIPITAZIO FRONTALAK

FRONTE BEROA bi aire-masen arteko banaketa-azala da, non aire-masa beroa aire-masa hotzaren gainetik igotzen baiten; goialdean zirruak eta behealdean estratuak sortzen ditu, eta etengabeko euria gogo-gozoa eragiten.

Page 32: Hodeiak Eta Prezipitazioak

PREZIPITAZIO FRONTALAK

FRONTE OKLUITUAk aurrean fronte hotz edo beroak izaten du, eta atzetik, hurrenez hurren, aire-masa beroa edo hotza.

Page 33: Hodeiak Eta Prezipitazioak

FRONTE OKLUITU HOTZA FRONTE OKLUIDO BEROA

Page 34: Hodeiak Eta Prezipitazioak
Page 35: Hodeiak Eta Prezipitazioak

FRONTE GELDIKORRA

fronte geldikorraren ezaugarririk nabarmenena, frontea sortarazi duten baldintzak atmosferikoak ez aldatzean datza. Aire-masa bakoitzaren jatorriaren arabera, hainbat motatakoa izan daiteke: fronte artikoa, tropikala, intertropikala, polarra, etc.

Page 36: Hodeiak Eta Prezipitazioak

EUROPAKO FRONTEAK

Page 37: Hodeiak Eta Prezipitazioak