5
ASTEKO GAIA 2013KO EKAINAREN 30A 4 HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK Afrikan beltz, Europan zuri Frantziako Estatuan homosexualen arteko ezkontzaren legea onartu denetik, Euskal Herri osoan sexu bereko bikoteek heterosexualen eskubide berak dituzte, ezkontza zibilari dagokionez behintzat. Afrikako egoera gordinarekin alderatuta, Euskal Herriak eta, oro har, Europak paradisua behar lukete homosexualentzat. Baina legeak lege, LGBT komunitateko kideek oraindik urrun dute erabateko berdintasuna. | NAGORE IRAZUSTABARRENA | 2010EAN, MUNDUAN gehiago ziren homose- xualitatea heriotzaz zigortzen zuten herrial- deak, homosexualen arteko ezkontza legez onartzen zuten herrialdeak baino. Hiru urte geroago datu horri buelta eman zaio. Gaur egun ezkontza homosexuala legezkoa da 11 herrialdetan: Herbehereak (2001), Belgika (2003), Espainia (2005), Kanada (2005), Sue- dia (2009), Norvegia (2009), Portugal (2010), Islandia (2010), Argentina (2010), Uruguay (2013) eta Frantzian (2013). Edo 11 herrialde eta erditan, AEBetako egoera anitza eta Mexikoko Barruti Federala kontuan hartuta. Aurki zerrenda zabal daiteke, Erresuma Batuan, esatera- ko, legea eztabaidatzen ari direlako. Eta badira hetero- sexualen ezkontza eskubide berdinak izan ez arren, nolabaiteko eskubideak dituzten hainbat herrialde: Zeelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Israel, Brasil... eta aurreko zerrendan aipatu gabeko Europako herrialde gehienak. Beste aldean, homosexualitatea heriotzaz zigortzen duten zazpi herrialde daude: Iran, Saudi Arabia, Yemen, Mauritania, Sudan, Somalia (hegoaldeko hainbat eskualdetan) eta Nigeria (iparraldeko hainbat eskualdetan). Eta zerrenda murriztu beharrean, aurki beste bi erants dakizkieke: Uganda eta Etiopia. Atariko datu larria aldatu izanagatik, mun- duko mapa oso desorekatua da oraindik. Herrialde gehienek (70etik gora) legez zigor- tzen dute homosexualitatea (heriotza zigorra ezartzen duen zazpikoteaz gain). 1990eko maiatzaren 17an Munduko Osasun Erakun- deak (MOE) homosexualitatea gaixotasun zerrendatik ezabatu zuen. Baina MOEk ordezkatzen omen duen mundu horren zati handi batek azken 23 urtetan entzungor egin die erakundearen esanei: herrialde gehienetan gaixotasuna ez ezik, delitua ere bada LGBT komunitatekoa izatea. 2008an Frantziako Gobernuaren proposamen bat bozkatu zen Nazio Batuen Erakundean (NBE), munduan harreman sexualak despenalizatzeko. Propo- samenaren alde bozkatu zuten Europar Bata- suneko herrialde guztiek, Argentinak, Brasi- lek, Txilek, Kolonbiak, Venezuelak eta Kubak. Baina ezezkoak garbi irabazi zuen 57 botorekin. Besteak beste, herrialde hauek egin zuten despenalizazioaren kontra: AEB, Txina, Errusia, islam- dar konferentziako kide diren herrialdeak eta, nola ez, Vatikanok. Afrikako egoera beltza Geografikoki kontinentea- ren hegoaldeko muturrean egonagatik zentzu askotan mendebaldartua dagoen Hegoafrikan ezik, Afrikako herrial- de guztietan homosexualitatea legez kontra- koa da. Lau herrialdetan heriotza zigorra indarrean da homosexualitate delituengatik, eta beste bi herrialde bidean dira. Legeria homofobo horien aplikazioaren azken adibi- dea, edo Mendebaldeko komunikabideetara iritsi den azken berria behintzat, Marokon gertatu da. Iragan maiatzean, Rabateko aldi- rietako parke batean aparkatutako auto batean, 28 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten. Homosexualitate ekintzak eta moral publikoaren aurkako atentatua lepo- ratu zizkieten. Temarako lehen instantziako auzitegian epaitu dituzte eta epaiaren zain daude orain; zigorra arintzeko leporatutako delituak onartu dituztenez, eta delituan 1990ean MOEk homosexualitatea gaixotasunen zerrendatik kendu zuen. Baina 23 urte geroago, munduko herrialde gehienetan gaixotasuna ez ezik, delitua ere bada LGBT komunitateko kide izatea

HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK Afrikan beltz, Europan zuriZeelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Israel, Brasil... eta aurreko zerrendan aipatu gabeko Europako herrialde gehienak. Beste

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK Afrikan beltz, Europan zuriZeelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Israel, Brasil... eta aurreko zerrendan aipatu gabeko Europako herrialde gehienak. Beste

ASTEKO GAIA

2013KO EKAINAREN 30A4 �

HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK

Afrikan beltz, Europan zuriFrantziako Estatuan homosexualen arteko ezkontzaren legea onartu denetik, Euskal Herri

osoan sexu bereko bikoteek heterosexualen eskubide berak dituzte, ezkontza zibilaridagokionez behintzat. Afrikako egoera gordinarekin alderatuta, Euskal Herriak eta, oro har,Europak paradisua behar lukete homosexualentzat. Baina legeak lege, LGBT komunitateko

kideek oraindik urrun dute erabateko berdintasuna.

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

2010EAN, MUNDUAN gehiago ziren homose-xualitatea heriotzaz zigortzen zuten herrial-deak, homosexualen arteko ezkontza legezonartzen zuten herrialdeak baino. Hiru urtegeroago datu horri buelta eman zaio. Gauregun ezkontza homosexuala legezkoa da 11herrialdetan: Herbehereak (2001), Belgika(2003), Espainia (2005), Kanada (2005), Sue-dia (2009), Norvegia (2009), Portugal (2010),Islandia (2010), Argentina (2010), Uruguay(2013) eta Frantzian (2013). Edo 11 herrialdeeta erditan, AEBetako egoera anitza etaMexikoko Barruti Federalakontuan hartuta. Aurkizerrenda zabal daiteke,Erresuma Batuan, esatera-ko, legea eztabaidatzen aridirelako. Eta badira hetero-sexualen ezkontza eskubideberdinak izan ez arren,nolabaiteko eskubideakdituzten hainbat herrialde:Zeelanda Berria, Australia,Hegoafrika, Israel, Brasil.. . eta aurrekozerrendan aipatu gabeko Europako herrialdegehienak.

Beste aldean, homosexualitatea heriotzazzigortzen duten zazpi herrialde daude: Iran,Saudi Arabia, Yemen, Mauritania, Sudan,Somalia (hegoaldeko hainbat eskualdetan) etaNigeria (iparraldeko hainbat eskualdetan).Eta zerrenda murriztu beharrean, aurki bestebi erants dakizkieke: Uganda eta Etiopia.

Atariko datu larria aldatu izanagatik, mun-duko mapa oso desorekatua da oraindik.Herrialde gehienek (70etik gora) legez zigor-tzen dute homosexualitatea (heriotza zigorraezartzen duen zazpikoteaz gain). 1990ekomaiatzaren 17an Munduko Osasun Erakun-deak (MOE) homosexualitatea gaixotasunzerrendatik ezabatu zuen. Baina MOEk

ordezkatzen omen duen mundu horren zatihandi batek azken 23 urtetan entzungor egindie erakundearen esanei: herrialde gehienetangaixotasuna ez ezik, delitua ere bada LGBTkomunitatekoa izatea. 2008an FrantziakoGobernuaren proposamen bat bozkatu zenNazio Batuen Erakundean (NBE), munduanharreman sexualak despenalizatzeko. Propo-samenaren alde bozkatu zuten Europar Bata-suneko herrialde guztiek, Argentinak, Brasi-lek, Txilek, Kolonbiak, Venezuelak etaKubak. Baina ezezkoak garbi irabazi zuen 57

botorekin. Besteak beste,herrialde hauek egin zutendespenalizazioaren kontra:AEB, Txina, Errusia, islam-dar konferentziako kidediren herrialdeak eta, nolaez, Vatikanok.

Afrikako egoera beltza Geografikoki kontinentea-ren hegoaldeko muturrean

egonagatik zentzu askotan mendebaldartuadagoen Hegoafrikan ezik, Afrikako herrial-de guztietan homosexualitatea legez kontra-koa da. Lau herrialdetan heriotza zigorraindarrean da homosexualitate delituengatik,eta beste bi herrialde bidean dira. Legeriahomofobo horien aplikazioaren azken adibi-dea, edo Mendebaldeko komunikabideetarairitsi den azken berria behintzat, Marokongertatu da. Iragan maiatzean, Rabateko aldi-rietako parke batean aparkatutako autobatean, 28 eta 20 urteko bi gizon atxilotuzituzten. Homosexualitate ekintzak etamoral publikoaren aurkako atentatua lepo-ratu zizkieten. Temarako lehen instantziakoauzitegian epaitu dituzte eta epaiaren zaindaude orain; zigorra arintzeko leporatutakodelituak onartu dituztenez, eta delituan

1990ean MOEk homosexualitateagaixotasunen zerrendatik kendu zuen.Baina 23 urte geroago, mundukoherrialde gehienetan gaixotasuna ezezik, delitua ere bada LGBTkomunitateko kide izatea

Page 2: HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK Afrikan beltz, Europan zuriZeelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Israel, Brasil... eta aurreko zerrendan aipatu gabeko Europako herrialde gehienak. Beste

HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK

� 52013KO EKAINAREN 30A

harrapatutako lehen aldia denez, “soilik” 6hilabete eta 3 urte bitarteko kartzela zigorraeta 1.000 dirhameko isuna jasoko dutelaaurreikusten da.

Ekialde Hurbileko eta Asiako egoera ez daaskoz hobea. Kasu honetan ere salbuespenbakarra dago: Israel ez beste herrialde guztie-tan homosexualitatea delitua da.

Amerika bi muturren tartean legoke. Kari-beko uharte askotan homosexualitatea legezkontrakoa da. Baina gero eta herrialde gehia-gotan onartzen ari dira LGBT kolektiboareneskubideak (edo eskubide batzuk bederen).AEBen egoera anitz eta kiribilak atal bereziabeharko luke. Adibidez, 2003an, Massachus-setsen sexu berekoen arteko ezkontza onar-

Ezkontza homosexualaren legeak Frantziako gizartea zatitu du. Goian, homosexualen arteko ezkontzaren kontrakomanifestazioa; afixetako batek “guztiak heterosexualen haurrak gara” dio, inozoki. Azpian, lege berriaren aldeko agerraldia,besteak beste, “maitasunaren izenean”eskubide berdintasuna eskatzen duena.

AP

EFE

Page 3: HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK Afrikan beltz, Europan zuriZeelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Israel, Brasil... eta aurreko zerrendan aipatu gabeko Europako herrialde gehienak. Beste

�6 2013KO EKAINAREN 30A

HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK

UGANDAN 14 urte arterainoko espetxearekin zigor-tzen dira gaur egun jarrera homosexualak. Baina2009an David Bahati parlamentukideak aurkeztutakolege proiektua onartuz gero, zigorrek okerrera egingodute nabarmen. Homosexualitate delitua berriz egitendutenentzat, GIBa dutenentzat eta harreman homo-sexualak 18 urtez azpikoekin dituztenentzat heriotzazigorra aurreikusten du proiektuak. Gainerako homo-sexualentzat bi bitarteko espetxea ezartzen du, Ugan-datik kanpoko ugandar homosexualak estraditatzekoaukera barne hartzen du eta homosexualen eskubi-deen aldeko adierazpenak egiten dituzten elkarte,komunikabide, enpresa eta gizabanakoentzat ere zigorpenalak zehazten ditu. Gainera, herritarrak, jarrera etaekintza homosexualen lekuko izanez gero, salatzerabehartuko lituzke legeak.

Lege proiektua ez atzera ez aurrera ibili da azkenurteotan Ugandako parlamentuan. Azkenekoz2012ko otsailean aurkeztu zen, baina UgandakoGobernuak auzia atzeratzea erabaki zuen. Aurki berri-ro eztabaidatuko du parlamentuak, Ugandako 500.000homosexualen bizia (eta hauen alde dauden beste

milaka batzuen askatasuna) arriskuan jarriz.Dena den, oraingoz legea onartu ez izanak ez du

esan nahi Ugandan homosexualak heriotzaz zigortzenez dituztenik. 2011ko urtarrilaren 26an David KatoLGBT ekintzailea eraso zuten Kanpalako etxean.Mailuz bitan buruan jo zuten eta ospitalera bidean hilzen. Poliziaren arabera lapur arruntek hil zuten Kato,baina nazioarteko hainbat erakundek berehala gezur-tatu zuten bertsio ofiziala, eta Katoren heriotza erasohomofobikoa izan zela adierazi. Gainera, Katorenzigor “alegala” ez zen heriotzarekin amaitu. Haren“aldeko” hiletetan, apaiz ebanjeliko batek homose-xualitatea eta Kato bera kondenatu zituen, eta auzoki-deek Katoren gorpua ehorzteari uko egin zioten.Azkenean, hildakoaren lagunek herritarrei aurre egi-tea eta gorpua ehorztea lortu zuten.

Legearen eta gizartearen mehatxu etengabeari muzineginez, joan den urteko abuztuaren 4an, dozenakaugandar ausart batzuek gay harrotasuna ospatzea eraba-ki zuten. Kamioneta baten atzetik, Kanpalako hondar-tzetara bidean, desfile alai eta arriskutsua egin zuten,harik eta poliziak ekitaldia bertan behera utzi zuen arte.

Ugandan homosexualen aurkako heriotza zigorraonar daiteke aurki

DAV

IDR

OB

INSO

N

2012ko abuztuaren 4ko “Beach Pride” ekitaldiko irudiak. Gurean begi-bistakoak eta jakinak diren egiak afixetanesateko beharra dute Ugandan. Azken argazkiko kartel batek zera dio: “Gayak hiltzeak ez du ezer konpontzen”. Etabesteak: “Afrikarra eta gaya izatea ez da aukera”.

Page 4: HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK Afrikan beltz, Europan zuriZeelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Israel, Brasil... eta aurreko zerrendan aipatu gabeko Europako herrialde gehienak. Beste

HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK

tzen zen bitartean, beste 16 estatutan “sodo-mia” legeak oraindik indarrean zeuden. Kali-fornian, 2008an, 22. proposamenak ezkontzahomosexuala onartu zuen eta urte berean 8.proposamenak bertan behera utzi. AEBetakoAuzitegi Gorenaren erabakiaren zain, gauregun, estatu horretan sexu berekoek ez duteberen artean ezkontzeko aukerarik, bainabeste inon ezkonduz gero, estatuak eskubideguztiak onartzen dizkie.

Europako oasiaLGBT eskubideen munduko mapa iluneanEuropak distira egiten du. Gay ezkontzaonartua duten munduko 11 herrialdeetatik 8Europakoak dira. Beste 10 herrialdetan sexuberekoek legalki batzeko aukera dute, hetero-sexualen “ezkontza”ren formula galarazitaizan arren. Eta kontinente osoan homose-xualitatea zigortzen duen legerik ez dago.

Gizartearen iritzia ere legislazioaren bideberetik doala dirudi, inkestei jaramon eginezgero. Homosexualen arteko ezkontza etaadopzio eskubideez galdetuta, Europakoherritarrek baiezko biribila erantzuten dute.Herrialde gehienetan %80tik gorakoa daaldeko portzentajea.

Oasi horren erdian dago Euskal Herria.2005etik aurrera Hegoaldean ezkontza eta

adopzioa legezkoak dira eta udaberri honetangehitu zaio Iparraldea. Euskal gizartearenjarrera ere baikorra da: EAEn %87 sexuberekoen arteko ezkontzaren alde dago, eta%81 legezko sexu aldaketaren alde, Eustatekemandako datuen arabera. Datu batzuk alda-menekoekin alderatuta ere, euskal gizarteanabarmen gailentzen da. EAEn 25 eta 29urte bitartekoen %2ak soilik uste du homose-xualitatea gaixotasuna dela; Espainiako Esta-tuan, aldiz, adin tarte berean portzentajea%10ekoa da.

Europarren zurikeriaDatu estatistiko espezifikorik ezean, ez dirudiIparraldeko egoera Hegoaldekoaren parekoadenik. Jean Michel Colo Arrangoitzeko auza-pezak bi gizon ezkontzeari uko egin berri dioeta, horrenbestez, homosexualen artekoezkontzaren legeak Frantziako Estatuan era-gin duen polemika Ipar Euskal Herrira ereiritsi da. Lehen esan dugu Europa osoanherritar gehienak ezkontza homosexualarenalde daudela, baina datu kaxkarrena Frantzia-koa da: galdegindako herritarren %52 dagolegez onartu berri denaren alde; juxtu-jux-tuan gehiengoa izanik ere, auziak eragin duenzatiketa adierazten du. Laurent Bouvet adi-tuaren esanetan, Frantziako Estatuan eztabai-

Page 5: HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK Afrikan beltz, Europan zuriZeelanda Berria, Australia, Hegoafrika, Israel, Brasil... eta aurreko zerrendan aipatu gabeko Europako herrialde gehienak. Beste

HOMOSEXUALEN ESKUBIDEAK

2013KO EKAINAREN 30A8 �

dak “luze jo duelako” eta “legearen kontrako-ak aldekoak baino mobilizatuagoak” daudela-ko gordindu omen da auzia.

Baina Frantziako datuak gainerako herrial-deetakoak baino “errealagoak” direla pentsa-tzeko arrazoiak ere badaude. Europako Oina-rrizko Eskubideen aldeko Agentziak (FRA)Europa osoko LGBT komunitateko 93.000kideri homofobiaz galdeketa egin die eta emai-tza harrigarriak lortu ditu. Batez beste, inkesta-tuen %47k erantzun dute azken 12 hilabetee-tan diskriminazioa jasan dutela. PortzentajeaEuropako batez bestekoa baino apalxeagoaFrantziako Estatuan (%41) eta are txikiagoaEspainiakoan (%38), baina oso kopuru handiada, hala ere. Eta europarren hipokrisia adieraz-ten du: herritarrek diote ez direla homofoboak,baina LGBT komunitatekoen esperientziakkontrakoa adierazten du nabarmen.

Belaunaldi berri homofoboa?FRAren inkestaren emaitza eskandaluzkoa dagazteenen diskriminazioari dagokionez.

Eskolako nahiz institutuko ikasle homosexua-len %91k jasan dituzte jarrera homofoboakazken urtean (Espainiako Estatuan portzenta-jea Europako batez bestekoaren berbera da,eta Frantziakoa puntu bat baxuagoa).

2010-2011 ikasturtean Gehitu elkarteakDonostiako bigarren hezkuntzako zentroetanegindako inkestak ere europarren moral bikoi-tza adierazten du nolabait. Ikasleen %94,1ekjarrera homofobikoak arbuiatzen dituztelaerantzun zuten. Baina %84ek irainen lekukoizan direla zioten eta %25ek diskrimazioanparte hartu dutela onartu zuten. Eta beste datukezkagarri bat: 2000. urtean EAEko gazteen%4k ez zuten auzoan homosexualik nahi;2010ean %14raino igo zen kopurua.

Belaunaldi berrien jarrera homofobiko horiadinean eta hezkuntzan aurrera egin ahalazuzenduko da? Ala, besteak beste krisialdiakeraginda, jarrera kontserbadoreak eta homofo-bia hazten ari dira europar paradisuan?

Teorian, Europan eta bereziki EuskalHerrian LGBT komunitateko kideen egoera“pribilegiatua” dela esateko tentazioa handiada, batez ere Ugandako egoerarekin aldera-tuz gero. Baina praktikan, esaterako, Iruñe-ko gazte batzuk j ipoitzen dituztela etaUgandara aldegiteko gonbitealuzatzen dietela jakitean, ikustenda euskal gizar teak oraindikharro egoteko motibo gutxiduela. n

IRAGAN APIRILAREN 6AN, goizeko 8:30ak inguruan,Iruñeko Zitadelaren babes erretenetatik gertu, 18urteko bi mutilek agurtzeko musu eman zioten elka-rri. Orduan, adin beretsuko beste hiru mutil hurbilduzitzaizkien, eta ukabilkadaka hasi. Sabelean jo ziotenbati, aurpegian besteari. Ondoren, hirukoteak ihesegin zuen, irain homofoboak bota bitartean. “Guberaien herrialdean bizitzerik ez zutela nahi eta Ugan-dara joateko esan ziguten”, adierazi zuen gazte eraso-etako batek. “Ezustean harrapatu gintuzten. Ezgenuen uste Iruñean, XXI. mende betean horrelako-rik gerta zitekeenik, musu emateagatik joko gintuzke-tenik. Gainera, kale erdian ere ez geunden, toki nahi-ko baztertuan baizik”.

Berehala Nafarroako Ospitalera joan ziren. Arretaegin zieten medikuek gertatutakoaz galdegin zieten,salaketa jartzeko modukoa ote zen jakiteko. Bainagazteek poliziarengana ez jotzea erabaki zuten. “Nirelagunaren etxeko egoera ez da erraza, ingurukoek ezdute bere joera sexualaren berri, eta poliziarenganajotzeak arazo gehiago eragingo zizkiola pentsatugenuen”.

Handik egun batzuetara, ordea, KattalingorriNafarroako LGBT arreta zentrora jo zuten laguntzaeske. Bertako kideen gomendioari jarraiki, salaketalegalik egin gabe ere, gertatutakoa publikoki salatzeaerabaki zuten. Sare sozialetan eta hainbat komunika-bidetan zabaldu zuten erasoaren berri, beti ere bikti-men anonimotasuna atxikita. “Eraso ugari salatu gabegeratzen dira, biktimek oraindik beldurra eta bebesga-betasuna sentitzen dutelako”, diote Kattalingorrikokideek. “Biztanleriaren zati handi batek uste duLGBT komunitatean urrezko aroa bizi dugula, esku-bideei dagokionez azkenaldian egiten ari diren legealdaketak direla eta. Baina gaur egun Iruñea segurueta lasaian oraindik ere horrelako eraso homofoboakgertatzen direla adierazten du errealitate gordinak”.

EHGAMek argitaratutako datuek diote Iruñeko era-soa ez dela salbuespena. Datu horien arabera, EAEn,2012. urtean, 500 salaketatik gora egin ziren eraso (fisi-ko nahiz psikologiko) homofoboengatik: 273 Bizkaian,192 Gipuzkoan eta 49 Araban. “Zenbat eraso izangoziren benetan?” galdetzen dute EHGAMeko kideek,Kattalingorrikoen kezkarekin bat eginez.

Iruñean musu emateagatik erasoak

Europako Oinarrizko EskubideenAgentziak LGBTko komunitateko 93.000kideri galdeketa egin die eta %47kerantzun dute azken urteandiskriminazioa jasan dutela