8
HISTORIAURREA Historiaurrea lehen gizakia Afrikan, Rift Valley- an hain zuzen, agertzen den momentutik hasten da ( orain dela lau milioi eta erdi urte), eta lehenengo testu idatziak, Mesopotamian (K.a. 3000), agertu arte irauten da. Historiaurreak bi aro nagusi izango ditu: - HARRI AROAN : aldi berean, beste ataletan banatuta: * Paleolitikoa: lehenengo gizakiak agertu ziren eta harriz lehenengo tresnak egiten hasi ziren. Garai hartako gizakiak nomadak ziren, gehienbat harrapakeriak zirelako, hau da fruituak biltzen zituzten, ehizan eta arrantzan aritzen ziren. Klima hotza zenez kobazuloetan bizi ziren. Paleolitikoa hiru fasetan banatuta agertzen da: - Behe Paleolitikoa: etapa hau 130.000. urtera arte luzatzen da. Hominido ezberdinak batera bizi ziren ( Heidelbergensis, Antecessor, ... ). Kanpoan bizi ziren ur eremutik gertu, talde txikietan nomadak izanda. Kobazulo ezberdinetan ezartzen ziren, ehiza eremu ezberdinetan edo lehengaiak (harriak) zeuden lekuetan, hala ere, kobazulo bat egoitza moduan erabiltzen zuten. Acheluil aldiko kultura agertu zen, lehengo harri tresna egiten dute, nahiz eta oso traketsak izan. (Choopins Tools). Sua Kontrolatu zuten eta lehenengo migrazioak egiten hasi ziren. Penintsulan agertzen diren lehenengo aztarnak Homo erectus-enak dira, orain dela 1,6- 1,7 milioi urte Cortijo de don Alfonso-n Orce-n (Granada). Beste aztarna batzuk agertzen dira: Cueva Victoria-n (Murtzia), Venta Micena (Orce, Granada) 1,4-1,2 milioi urte; Atapuerca ( homo Antecesor, Gran Dolina,780.000), hemen ere Neanderthalen aurrekoak (Sima de los Huesos, 300.000) agertu dira. Garai honetako beste indusketa batzuk dira: Torralba ( Soria ), Jarama eta Manzanares ibaien ertzetan daudenak. - Paleolitiko Ertaina: 35.000. urte arte luzatzen da. Afrikan Homo berri bat agertu zen: Homo

HISTORIAURREA HARRI AROANigtorres50.com/PALEOLITIKOA.pdfHISTORIAURREA Historiaurrea lehen gizakia Afrikan, Rift Valley- an hain zuzen, agertzen den momentutik hasten da ( orain dela

  • Upload
    others

  • View
    32

  • Download
    1

Embed Size (px)

Citation preview

HISTORIAURREA

Historiaurrea lehen gizakia Afrikan, Rift Valley- an hain zuzen, agertzen den momentutik hasten da ( orain dela lau milioi eta erdi urte), eta lehenengo testu idatziak, Mesopotamian (K.a. 3000), agertu arte irauten da. Historiaurreak bi aro nagusi izango ditu:

- HARRI AROAN : aldi berean, beste ataletan banatuta:

* Paleolitikoa: lehenengo gizakiak agertu ziren eta harriz lehenengo tresnak egiten hasi ziren. Garai

hartako gizakiak nomadak ziren, gehienbat harrapakeriak zirelako, hau da fruituak biltzen zituzten, ehizan eta arrantzan aritzen ziren. Klima hotza zenez kobazuloetan bizi ziren. Paleolitikoa hiru fasetan banatuta agertzen da:

- Behe Paleolitikoa: etapa hau 130.000. urtera arte luzatzen da. Hominido ezberdinak batera bizi ziren ( Heidelbergensis, Antecessor, ... ). Kanpoan bizi ziren ur eremutik gertu, talde txikietan nomadak izanda. Kobazulo ezberdinetan ezartzen ziren, ehiza eremu ezberdinetan edo lehengaiak (harriak) zeuden lekuetan, hala ere, kobazulo bat egoitza moduan erabiltzen zuten. Acheluil aldiko kultura agertu zen, lehengo harri tresna egiten dute, nahiz eta oso traketsak izan. (Choopins Tools). Sua Kontrolatu zuten eta lehenengo migrazioak egiten hasi ziren.

Penintsulan agertzen diren lehenengo aztarnak Homo erectus-enak dira, orain dela 1,6- 1,7 milioi urte Cortijo de don Alfonso-n Orce-n (Granada).Beste aztarna batzuk agertzen dira: Cueva Victoria-n (Murtzia), Venta Micena (Orce, Granada) 1,4-1,2 milioi urte; Atapuerca ( homo Antecesor, Gran Dolina,780.000), hemen ere Neanderthalen aurrekoak (Sima de los Huesos, 300.000) agertu dira. Garai honetako beste indusketa batzuk dira: Torralba ( Soria ), Jarama eta Manzanares ibaien ertzetan daudenak.

- Paleolitiko Ertaina: 35.000. urte arte luzatzen da. Afrikan Homo berri bat agertu zen: Homo

sapiens eta Europan Neanderthal agertu zen. Lehenengo ehorzketak agertu ziren, eta Mousterier aldiko kultura garatu zen.Penintsulan kantariko eremuan lehenengo aztarnak agertzen dira:Kantabrian: Morín (lehenengo hileta erritoak), El Castillo, El Pendo kobazuloak; Asturiasen: El Conde kobazuloa; eta Euskal Herrian: Leizetxiki, Axlor eta Amalda kobazuloak, eta Murba kanpoaldean. Hegoaldean mota guztietako aztarnak agertzen dira.Gizakien aztarnak agertzen dira: Devil´s Tower, Forbes Quarry, Genista, La Carihuela, Leizetxiki, Axlor...

- Goi Paleolitikoa: 8.000. urte arte luzatzen da. Homo sapiens modernoa agertzen da, kultura litikoa gero eta burutuagoak izaten dira: Aurignac, Solutre, eta Madalen aldiko kulturak. Honekin batera, labar artearen lehengo lanak agertu ziren.

Labar artearen adierazpenen agerpenaren arabera, bi indusketa mota agertzen dira:

­ Kanpoaldean: kobazuloen sarreran eta haizetik babestuta dauden lekuetan (gehienak Levante aldean, salbuespena da Venta Laperra, Carranza, Bizkaian)

­ Barrualdean: kobazuloen barnean daudenak ( Kantauri eremua)Labar artearen interpretazioa zaila da, garai hartako gizakiak zertarako egin zituen arte adierazpen hauek?. Azalpen bat bilatzeko orduan, korronte ezberdinak agertzen dira:

. Apaingarri moduan erabiltzen zen, E.Lartet eta F. Christie 1864an. Beranduago Mortillet-ek lekua apaintzeko nahia ere azalpen moduan erabili zuen. Beste batzuk, ordea esaten dute, zerbait pertsonala dela, horrela irudien super-posizioa azalduta geratzen da.Teoria honen kontra faktore ezberdinak agertzen dira, alde batetik, sormenaren zailtasuna, eta bestetik, margoen kokapena, ohiko habitatik kanpo daudela.

. Kutsu magikoa zegoela tartean, S. Reinach 1903an, ehiza egiteko orduan arrakasta gehiago izateko. Horrexegatik irudiak errealismoaz beteta agertzen dira, eta haien elikagaia osatzen zuten animalien irudien adierazpenak dira. Animaliak kasu askotan geziekin zaurituta agertzen dira, ehiza eginda, baina animali arriskutsuen kasuan, desagertzeko nahia adierazten da. H. Breuil eta H. Bégouen , emeak gehienetan haurdun agertzen dira, emankortasuna adieraziz, modu honetan, etorkizuneko ehiza bermatuta geratzen da. Honekin batera, � Totem� teoria, Totemismoa, denek komuneko aitzindari bat zeukaten, eta aztiaren lana klan babestea zen.Teoria honen alde Niaux kobazuloan ama baten eta bere semearen pausoen aztarnak agertu ziren bisonte baten irudirantz.

. Dena oso ondo antolatuta dagoela, Leroy-Gourham-en arabera 1965an arra/ emea dikotomia (beranduago: ona/ txarra, eguna / gaua, negua / udaberria...) adierazten zen.

­ Emea: bisontea, uro, ikur obalatuak eta triangularrak, zauriak.­ Arra: zaldia, ahuntza, oreina, marrak, puntuak geziak.

Honekin batera, animali bakoitzak bere kokapena dauka. A. Laming Emperaire-ren arabera: sarreran eskuak eta oreinak daude; erdian, zaldiak, bisonteak, mamutak, uroak, eskuak eta ikurrak; pasilloetan, basurdeak, oreinak; kanpoaldean, artzak, ahuntza.Gai nagusiak dira: eskuen aztarnak, animaliak ( artza, arraina, hegaztiak, azeria, erbia, sugeak) eta batzutan gizakiaren irudia � mozorratuta� aztia.

Eskulturan adierazpen inportanteak agertu ziren, nagusienak venusak ( Willendorf, Grimaldi, Menton) dira. Erliebetan ere artelan ederrak agertzen dira: aginte-makilak, propultsatzaileak eta ehizarako tresnak. Apaingarri hauek material ezberdinetan agertzen dira: hezurra, adarrak, kaliza edo arbela harrixkak. Eta haien agerpenaren kausak ziren, etxeko tresnak zirela, eta aginte makilen kasuan errito magikoak tartean zeudela.Gaiei dagokionean daude:

­ Abstraktoak: linealak, geometrikoak, ideomorfoak­ Animaliak: ahuntzak, zaldiak, oreinak, eta gutxitan, zezenak eta arrainak.­ Antropomorfo: gutxitan agertzen dira.

Bukatzeko, erliebeak egiteko erabiltzen zituzten tresnak laskak eta burilak ziren.

Penintsulan aztarnarik inportanteenak ( informazioari dagokionean) Iparraldean ematen dira, nagusienak dira: El Castillo (Puente Viesgo), El Pendo ( Camargo) . Hegoaldean Parpalló eta Mallaetas.Kantauriko eremuan aztarnen bilduma izugarria da, aztarnak non-nahi agertzen dira: San Román de Candamo, La Viña, Las Caldas; Tito Bustillo, Cueto de la Mina, La Riera, Llonín, Chulín, ALTAMIRA, El Juyo, Salitre Cueva Morín, Hornos de la Peña, El CASTILLO, La Pasiega, La

Chora, El Otero, El Caballón, SANTIMAMIÑE, AIZBITARTE, EKAIN, URTIAGA,

ERMITIA, TORRE, BERROBERRIA, ABAUNTZ, BOLINKOBA, LEIZETXIKI, AMALDA,

LUMENTXA.

Kobazulo batzuetan labar artearen lehenengo adierazpenak agertzen dira: Altamira, Tito Bustillo (Ridadesella), El Castillo, Ekain, Santimamiñe, Arenaza, Atxurri, Altxerri, Alkerdi, Goikolau...

* Mesolitikoa edo epipaleolitikoa: k.a. 5.000. Aldaketa klimatiko handia eman zen, izotzek atzera

egin zuten, gizakiak klima epela nagusitzen zen bitartean kobazuloak uzten hasi ziren. Gainera,

izotzek utzitako lekuetan basoen hedapena gertatu zen, gizakiarentzat aukera berriak sortuz.Penintsulan agertzen diren kulturak dira:- Kantauriko eremuan: Aziliense, Asturiense eta postaziliense.- Ebro aranean eta Mediterraneoan: mikrolaminarra eta geometrikoa.

* Neolitikoa: bizimoduan izugarrizko aldaketa ematen da, batzuentzat iraultza da: lehenengo etxeak

agertu ziren ( arkitektura), nekazaritza ( arroza, artoa, zerealak) eta abeltzaintza (ardia eta ahuntza) ezagutu zuten, eta horren ondorioz zeramika (soberakinak gordetzeko), gurpila ( soberakinak garraiatzeko), jainko-jainkosak ( uzta onak eskatzeko), harresiak (soberakinak defendatzeko), soberakinekin populazioak gora egin zuen.Penintsulan lehenengo aztarnak Cueva de L´ Or (Beniarres, Alicante) eta La Sarsa � n (Bocairent, Valentzia) ( k.a. VI-V milurtekoan) agertu ziren. Kultura nagusia zeramika kardiala ( Cardium) da.K.a. V eta IV milurtekoan penintsula osora zabaldu egiten da: El Nacimiento ( Jaén), Nerja (Malaga), Nogalera eta La Vaquera (Segovia), Ucero ( Soria ), Zatoya ( Aburrea), Abauntz (Arrainz), Berroberria (Urdax), Santimamiñe ( Kortezubi), Los HUSOS ( ELVILLAR).Katalunian � sepulcros de fosas� ( nekropoli txikiak, hilobi indibidualekin, � cupito supino� , eskaintzekin..) kultura eta Andaluzian � silos� kultura garatzen dira.

Garai honetan, IV-III milurtekoan, megalitismoa agertu zen. Hiru gune nagusi daude, Portugal,

Bretaña eta Balkanak, handik gainontzeko lekuetara zabaldu ziren. Eraikin forma ezberdinak agertzen dira:- Menhirra: harri erraldoi bat (ortostato) lurrean tente jarrita, gehienak Carnac-en daude. Bakarrik ager daitezke edo ilarak osatzen ( Carnac )

- Trikuharri sinplea: ortastato ezberdinekin egiten den eraikuntza.

- Korridoreko trikuharria: trikuharri sinplea baina pasilloarekin. Layaza eta El Sotillo (Biasteri)

- Korridoreko trikuharria sabaiarekin: � gela� ortostato erraldoi batekin estalita agertzen denean. San Martin ( Biasteri), La Hechicera eta Los Husos ( Elvillar)

- Galeria estalitako trikuharria: korridoreko trikuharria bezala, baina erabat estalita harriz edo lurrez. Beste kulturetan, erabiltzen diren tumulu funerarioen jatorria izan daiteke. La Mengako haitzuloa, Antequera ( Malaga). Hipogeo de Longar , Viana.

Hipogeo de Longar, Viana.

- Cromlechs: ortostatoekin forma borobilak egiten direnean. Stonehenge ( Salisbury )

- Naveta: Menorcan. 1000 k.a. Brontze aroan

- Taulak: mahai formarekin egiten diren megalitoak, 1000 k.a. Brontze Aroan.

Trikuharriak ehorzketak egiteko erabiltzen ziren, hezurrekin batera, mota guztietako objektuak topatu dira haien indusketak egiteko orduan. Menhirra, cromlechs eta henges, ordea, eguzki eta ilargiaren gurtzarekin lotu egiten dira. Megalito hauek eraikitzeko tribu guztiaren lana beharrezkoa zen, ez dago zehaztuta, baina lan hauek erlijio errito berriekin lotuta zegoen.Arabar Errioxan trikuharri guztiek marra zuzen bat osatzen dute 600 metroren inguruan.Guztiak antzekoak dira, batzuk sabaiarekin daude, eta bestetan, ez dakigu ea sabairik ez zeukaten, edo sabaiko ortastato denborarekin desagertu egin den.Megalitoekin batera, petroglifoak agertzen dira, gehienak eguzkiaren gurtzaren inguruan eratuak, haien formak eguzkiarekin lotuta daudelako, haien artean: lauburuak, triskelak...

- METAL AROAN : metalen agerpenak ekonomian eta gizartean izugarrizko eragina izan zuen .

Metalurgiaren ezagupena zituzten herriek poteratsuagoak ziren, bai arlo ekonomikoan, bai arlo politiko-sozialean (gudak). Hau ere, beste ataletan banatuta dago:

* Kobre Aroa. K.a. 4.000. +/- urtean Kaukason hasten da. Penintsulan Los Millares (Santa Fe de

Mondujar, Almeria, 2500-2400)

* Brontze Aroa K.a. 2.500 +/- urtean hasten da. Kobre eta eztainuaren nahasketaz agertzen

da( kobretik 8 zati eta eztainutik 1 ).La Hoyako, La Custodia herrixkak.

La Hoya La Custodiako Tesserak

Kultura argarika, � El Argar� herrixka Almeria. Castroen kultura iparekialdean.

* Burdin Aroa K.a. 2.000 +/- urtean hasten da, burdina lantzea lortu zuten lehenak Hititak izan

ziren. Gero handik gainontzeko lekuetara zabaldu zen. Europan bi kultura gune nagusi agertu ziren:

Hallstatt (Alemanian) eta La Tène ( Suitzan). Migrazioen bidez Europan zehar zabaldu zen zelten

kulturarekin batera. Penintsulan korriente ezberdinetan sartu ziren. Lehenengoan, Pirinoetatik sartu ziren Katalunian kokatuz.� Campos de Urnas� kultura eratu zuen, horrela ezagututa, gorpuak erre egiten zituztelako, eta gero hautsa urnetan sartzen zutelako.Bigarren korrontea, Ebro aranean kokatu zen, � Cerro de la Cruz� ( Cortes, Nafarroa) haien helburuak nekazaritza lantzea eta gatza lortzea ziren.Beste sarrera batzuk Mesetara zuzendu ziren: Sistema Iberikora eta Duero aranetara.

Momentu honetan, penintsula bi gune nagusitan banatzen da:­ Mediterraneo eremua: kolonizatzaileen eraginarekin, baina jatorri Ibero-rekin­ Beste lurraldeetan: zeltak.

Araban: Peñas de Oro (Vitoriano), Henayo ( Dulantzi), Cividad ( Angosto)

­ � STONEHENGE � Bernard Cornwell. Edhasa 84- 350-6022-5­ � El Clan del oso cavernario� Jean M. Auel.­ � Los refugios de piedra� Jean M. Auel­ � El valle de los caballos� Jean M. Auel­ � Los cazadores de mamuts� Jean M. Auel­ � Las llanuras del tránsito� Jean M. Auel.