42
Hizkuntza politika Orokorren Azterketa HERRIZAINGOA

HP Herrizaingoa

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Hizkuntza-politika orokorren azterketa egin du Kontseiluak eta herrizaingo alorreko ondorio nagusiak txosten honetan bildu

Citation preview

Page 1: HP Herrizaingoa

1

Hizkuntza politika Orokorren Azterketa

HERRIZAINGOA

Page 2: HP Herrizaingoa

IZENBURUAHizkuntza-politika Orokorren Azterketa HERRIZAINGOA 1.0

ARGITARALDIALehena, 2010eko Irailean

ALE KOPURUAArgitalpen digitala

ARGITARATZAILEAEuskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua

INTERNETwww.kontseilua.org

AZALAHORIXE diseinu tailerra

DISEINUAHORIXE diseinu tailerra

3. HIZKUNTZA-POLITIKEN ELEMENTU ADIERAZGARRIENAK 19

3.1. LANGILEEN EUSKALDUNTZEA .....................19

3.1.1. Euskal Autonomia Elkartea ...................19

3.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea .......... 22

3.1.3. Ipar Euskal Herria ..................................... 24

3.2. LANGILE BERRIEN KONTRATAZIOA ......... 24

3.2.1. Euskal Autonomia Elkartea ................. 24

3.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea ......... 28

3.2.3. Ipar Euskal Herria ....................................30

3.3. ZIRKUITU EUSKALDUNAK .............................31

3.3.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................31

3.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea ......... 32

3.3.3. Ipar Euskal Herria .................................... 33

3.4. KOMUNIKAZIOAK ETA HIZKUNTZA-PAISAIA ....................................... 33

3.4.1. Euskal Autonomia Elkartea ................. 34

3.4.2. Nafarroako Foru Komunitatea ......... 38

3.4.3. Ipar Euskal Herria .................................... 42

1. ALORRAREN TESTUINGURUA 4

1.1. Euskal Autonomia Elkartea ......................... 4

1.2. Nafarroako Foru Komunitatea ................. 5

1.3. Ipar Euskal Herria ............................................ 6

2. HIZKUNTZA-POLITIKEN ARDATZ NAGUSIAK 7

2.1. CORPUS-JURIDIKOA ................................................ 7

2.1.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................... 7

2.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea ...........10

2.1.3. Ipar Euskal Herria ......................................12

2.2. NORMALIZAZIO-PLANGINTZAK ......................12

2.2.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................12

2.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea ..........15

2.2.3. Ipar Euskal Herria .....................................16

2.3. BALIABIDEAK ............................................................17

2.3.1. Euskal Autonomia Elkartea ..................17

2.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea ..........18

2.3.3. Ipar Euskal Herria .....................................18

Page 3: HP Herrizaingoa
Page 4: HP Herrizaingoa

4

1. ALORRAREN TESTUINGURUA

Euskal Herrian herrizaingoa bezala izendatzen den alorra oso eremu berezia da. Arrazoi politikoak tarteko, azken urte hauetan izugarri hazi den sektorea da gainera. Izan ere, Espainiako Estatuak EAEko eta NFKko Autonomiei herrizaingoaren gaineko eskumena eman zie-netik, milaka eta milaka polizia gehiago daude gure kaleetan. Bestalde, ez dago jakiterik polizia autonomikoen hazkunde horrek Espainiako Estatuaren menpeko polizien gutxitzea ekarri ote duen. Errepresioa-ren edota militarizazioaren aurkako erakundeek askotan salatu izan dute Euskal Herria dela Europako herririk militarizatuena, baina esan bezala, oso zaila da datu zehatzak eskuratzea.

Euskararen normalizazioaren ikuspegitik, batzuek zein besteek, guz-tiek bermatu behar dituzte herritarren hizkuntza-eskubideak eta, on-dorioz, batzuek zein besteek garatu behar dituzte eskaintzen duten zerbitzua euskalduntzeko egitasmoak. Dena dela, oraingo lan honetan EAEko eta NFKko polizia autonomikoak aztertzera mugatuko gara eta Ipar Euskal Herrian horrelakorik ez dagoen heinean, dagokionean bestelako poliziak aipatzera mugatuko gara.

Hasteko esan dezagun eremu honetan ere hizkuntza-politika oso ez-berdinak garatu direla Euskal Herriko eremu administratibo bakoi-tzean. Esan bezala, milaka dira, gero eta gehiago, alor honetan ari diren pertsonak eta gehienek herritarrekin aurrez aurreko harremana dutela kontuan hartzen badugu, normalizazioaren ikuspegitik alor ga-rrantzitsua dela esan dezakegu.

Bada, ondoren ikusiko dugun bezala, alor honetan normalizazioaren ikuspegitik eman diren pausoak oso mugatuak izan dira. Are gehiago, alor honetan ere herritarren hizkuntza-eskubideak sistematikoki urra-tzen dira eta herri-administrazioen kasuan kexa gehien jasotzen dituen arloa izaten da, osasun alorrarekin batera.

Euskal Autonomia Erkidegoan 1982 urtean hasi zen Ertzaintzaren he-dapen-prozesua eta egun jada 8.000 lanpostu eta 7.800 ertzain inguru daude. Bada, lehen normalizazio-plana ez zen abian jarri 1998 urtera arte eta ondorioz 16 urte horietan, hau da, ertzain gehien kontratatu ziren urteetan euskara meritu gisa besterik ez zen baloratu. Ondorioz ez da harritzekoa egun ertzainen gehiengo zabalak (%70) euskarazko gutxieneko ezagutzarik ez izatea.

Nafarroako Foru Komunitatean egoera are eskasagoa da. Foruzaingoa-ren hedapen-prozesua 1987 urtean abiatu zen eta egun 1.227 lanpostu eta 1.000 foruzain inguru daude. Foruzaingoa Nafarroako Administra-

zio publiko osorako araudiaren eraginpean kokatu arren, arrazoi ez-berdinak tarteko, urte hauetan guztietan oso pauso gutxi eman dira zentzu horretan1. Ondorioz, ez da lanpostu bakar batean ere euskara jakitea eskatu, oso lanpostu gutxitan baloratu da euskara meritu gisa eta euskara ikastaroetan parte hartzeko aukera mugatu zaie, zerbitzu berezia dela argudiatuz.

Ipar Euskal Herrian ez dago polizia autonomikorik eta ondorioz jendar-meria eta antzeko Estatu poliziak dira herrizaingo zerbitzuak betetzen dituztenak. Kasu honetan ez da inolako pausorik eman ez araudiari da-gokionean ez eta plangintza edo baliabideen alorrean ere eta ondorioz, kasurik onenean, euskararen presentzia anekdotikoa baino ez da.

Egoera larri hau zehatz-mehatz aztertzen hasi aurretik, eremu admi-nistratibo bakoitzean Herrizaingo Sailak dituen ezaugarri bereziak azalduko ditugu, ondoren euskararen normalizazioari dagozkion gaiei buruz aritzen garenean, elementu bakoitza dagokion testuinguruan kokatu eta behar bezala ulertzeko.

1.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Autonomia Estatutua onartu ondoren, 1980 urtean, Eusko Jaurlaritza-ren Herrizaingo Sailak polizia autonomo berria diseinatu zuen. Errege Dekretu batek Bizkaiko eta Gipuzkoako Foralak eta Mikeleteak berre-zarri zituen, eta izaera berria eman zion Arabako Miñoien kidegoari. Erakunde horiek elkartuta sortu zen egun ezagutzen dugun polizia eredua. Sortu eta berehala, 1982 urtean, hedapen prozesua hasi zen. Lehen urteetan Arkauteko polizia-ikastegia besterik ez zegoen eta er-tzainen ardura trafiko kontuetara eta eraikin ofizialak zaintzera mu-gatzen zen. Ondoren, 1984 urtean, lehen polizia-etxeak zabaldu ziren Durango, Arrasate, Bergara eta Beasainen. Urtero polizia-etxe berriak zabaldu ziren eta Ertzaintza eskualde ezberdinetan hedatuz joan zen, azkenean, 1994 eta 1995 urteetan, hiriburuetara iritsi zelarik.

1 — Urteetan polizia-etxe bakarra egon da Nafarroa osorako, Iruñean kokatua, hau da, eremu mistoa deitutakoan, ondorioz ez zaio foruzain bakar bati ere euskara jakitea eskatu. Bestalde, meritu gisa ere lanpostu oso gutxitan baloratu da euskara, printzipioz lanpostuak eremu mistorako

1982 Arkaute 1984 urria Durango, Arrasate, Bergara eta Beasainen1985eko abuztua Gernika, Ondarroa, Tolosa1986ko maiatza Balmaseda, Getxo, Zarautz, Zumarraga1988ko abuztua Erandio1989ko abuztua Hernani, Azkoitia, Galdakao1991ko urtarrila Laudio, Eibar, Errenteria1991ko iraila Laguardia (makro-eskualdea)1992ko iraila Muskiz eta Sestao1993ko ekaina Basauri1994ko urtarrila Irun eta Donostia1994ko urria Bilbo1995eko iraila Gasteiz

Urte hauetan guztietan EAEko Polizia Ikastegitik hogeita bat promo-zio atera dira eta gaur egun Ertzaintzak 8.000 agente ditu. Polizia ho-riek guztiak dibisio edo talde ezberdinetan banatzen dira: Herritarren segurtasuna (6.194 agente), Ekintzetarako baliabideak (877 agente), Krimen gaietarako dibisioa (742 agente), Polizia administrazioa (107 agente), Ikuskapen orokorra (80 agente). Hauei Arkauteko irakasleak ere gehitu behar zaizkie (%0,5 inguru). Alor bakoitza polizia-zeregin zehatzetan espezializatua dago, baina ikus daitekeenez, ia guztiak he-rritarren segurtasuna dibisioan kokatzen dira.

1. A

LOR

RA

RE

N T

ES

TU

ING

UR

UA

- 1

.1. E

us

ka

l Au

to

no

mia

Erk

ide

go

a

Page 5: HP Herrizaingoa

5

1. GRAFIKOA

ERTZAINTZAKO PROMOZIO EZBERDINAK (1982-2008)60

3 637

365

562

525

420

551

564

495

457

258

556

520

524

395

1718

416

440

037

311

2

700

600

500

400

300

200

100

212019181716151413121110987654321

Iturria: Herrizaingo saila.

Ertzaintza sortu zenetik egin diren 21 promozioetan guztira 8.682 ertzain izendatu dira. Egun (2010 urtean) Ertzaintzan 8.000 lanpos-tu daude eta batzuk oraindik bete gabe. Zenbaki baten eta bestearen arteko aldea, noski, urte hauetan guztietan egon diren baja izan dira: erretiroak, lan aldaketak, lanerako ezintasunak, heriotzak...

Ertzaintzan sartzeko orain arte 21 promozio egin dira, baina lan deial-di garrantzitsuenak hedapen prozesuak iraun duen bitartean egin zi-ren (1982tik 1995 urtera) eta ia 7.500 pertsona sartu ziren Ertzaintzan urte horietan.

Horrek zera esan nahi du, euskararen normalizaziorako plana abian jarri zenerako, hau da, 1998 urterako, Ertzaintzako lanpostu ia guz-tiak beteta zeudela eta ondorioz planak langile berriei begira ezarritako neurriek oso lagun gutxiri eragin dietela. Zehazki, Ertzaintzako Eus-kara Plana abian jarri ondoren 5-6 promozio edo lan deialdi egin dira guztira 1.250 ertzain berri .

Lehen 15 promozioetan, hau da, euskara plana abian jarri baino lehen egindako promozioetan 7.449 ertzain funtzionario bilakatu ziren. On-dorioz plana abian jarri zenean 7.350 ertzain inguru jada euren lanpos-tuetan ari ziren. Honela, 1998-2007 bitartean ia urtero Derrigorta-sun Datak ezarri zaizkie lanpostuei, guztira 2.492 derrigortasun-data ezarri direlarik, baina printzipioz horrek ez du langileengan eraginik izan, guztiak hasieratik funtzionario zirelako. Agian promoziorako eta puntuak lortzeko ertzainek euskara ikasteari ekin diote baina inola ere ez Derrigortasun datak betetzeko.

1.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Foruzaingoa 1928 urtean sortu zela jasotzen da Nafarroako Gober-nuaren webgunean. Errepideetako Polizia sortu zen urte horretan eta beren funtzio nagusia errepideetako trafikoa zaintzea zen. Garai har-tan errepideetako joan-etorriak ez ziren gaur egunekoak eta normala denez zaintza lanetan aritzen zirenak ere gutxi ziren: 1929 urteko pro-mozioan esaterako zazpi pertsona sartu ziren errepideetako polizian. Polizia indar honi izena aldatuko diote 1964 urtean eta aurrerantzean Nafarroako Foru Polizia izango da.

Poliki-poliki Foruzaingoa funtzio berriak betetzen hasiko da: 1979 ur-tean eraikin ofizialen zaintza lanak egiten hasi ziren eta 1980 urtean kargu publikoei babesa eskaintzen ere bai. Foru Hobekuntza legean 1982 urtean funtzio horiek eta beste batzuk ere aitortuko zaizkio Foru Poliziari, baina 1986 urtean poliziaren gaineko eskuduntza eskuratu arte ez dira bere osotasunean garatuko. Jokoarekin, aisialdiarekin edota emanaldi publikoekin lotutako gaiak ere beren gain hartuko dituzte.

Behin eskumena eskuratuta Foruzaingoaren hedapen prozesua 1987 urtean hasi zela esan daiteke. Polizia berrien prestakuntzarako Be-riaingo Segurtasun Eskola jarri zen abian eta hortik atera ziren foru-zain promozio berriak. Hainbat urtetan Nafarroako Foru Polizia 60 foruzain inguruk osatu zuten arren, baina 1987 urtean kopuru hori bikoiztu egin zen (132) eta ondorengo urteetan hazkundeak bide bere-tik jarraitu du gaur egun arte. Egun Nafarroako Foru Polizian ia 1.000 foruzain (967) ari dira (1.143 lanpostu).

2. GRAFIKOA

FORUZAINGOKO PROMOZIO EZBERDINAK (1987-2007)

1000

<1987 20021993 20061987 20031996 20071990 20051999

900

800

700

600

500

400

300

200

100

0

66

132 22

4 284 37

0

518 60

3

627

641

801

925

Iturria: Herrizaingo saila.

EspEdiEntEa: 617/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Ertzantzak Donostian atxilotu zuen herritar bat bortizki kolpatu eta iraindu zuten Ertzantzaren Antiguako komisaldegian ertzain bati euskaraz erantzuteagatik.

EspEdiEntEa: 179/2005 EaE (bizkaia)kExa: Bilboko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak gaztelania hutsean luzatu zion hautesmahai bateko kide bati Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko Idazkariak sinatutako 9. akta.

EspEdiEntEa: 546/2006 EaE (araba)kExa: Azken boladan, Gasteizko Olagibel kaleko Ertzain-etxeko harreran egoten diren ertzainei “egunon” eta esaldi laburren bat esanda (“entregatzeko”, “hemen utzi”) “por favor en castellano” edo “por favor en español” erantzun ohi diote.

EspEdiEntEa: 30/2007 EaE (bizkaia)kExa: Azaroaren 25ean goizaldeko ordu bietan kontrol batean gerarazi zuten Markinatik Ondarroarako bidean. Euskaraz hitz egiteko eskaturik, Ertzainek zakar erantzun zioten eta gaztelaniaz zuzendu. Azkenean, Ertzain batek eman zion zerbitzua euskaraz, baina orain zitazioa jaso du epaitegitik errespetu eta desobedientzia faltengatik epaiketa duela jakinarazteko.

EspEdiEntEa: 134/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Otsailaren 8an, eguerdiko 12:30 aldera Andoainen bi ertzain hurbildu zitzaizkien herritarrei eta gaztelaniaz zuzendu zitzaizkien. Herritarrek euskaraz egiteko eta euren identifikazio-plakak erakusteko eskatu zieten haien aurkako kexa egiteko. Orduan, Ertzainek pistolak seinalatu zizkieten.

EspEdiEntEa: 460-2008 nfk

kExa: Foruzaingoak Altsasun zabaldu duen polizia-etxeko errotuluan gaztelaniazko testua eta euskarazkoa oso neurri ezberdinetan emanak daude. Euskarazkoa gaztelaniazkoa baino lau aldiz txikiagoa da.

1. A

LOR

RA

RE

N T

ES

TU

ING

UR

UA

- 1

.2. N

afa

rro

ak

o F

oru

Ko

mu

nit

at

ea

Page 6: HP Herrizaingoa

6

Esan bezala, egun ia mila foruzain ari dira Nafarroako Foru polizian baina lanpostuak gehiago dira, hainbat oraindik hutsik daudelako. Na-farroako Gobernuaren 2009ko plantilla organikoaren arabera Barne sailean 1.227 lanpostu kokatzen dira eta horietatik gehienak, ia guztiak, (1.143) Foruzaingoari dagozkio. Gainerakoak administrari, auto-gidari eta teknikariei dagozkie. Dena dela, lanpostu horiek guztiak ez dau-de beteta, Barne Sailean guztira 213 lanpostu hutsik daude, gehienak Foruzaingoan (176). Honela banatzen dira Foru Poliziako lanpostuak 2009ko plantilla organikoaren arabera:

Foruzaingoaren hedapen-prozesua 1987 urtean hasi zela esan dugu, baina lurralde-hedapena beranduago hasi zen, 2002 urtean. Hasiera batean Na-farroa osoan ariko ziren foruzainak Iruñeko polizia-etxean kokatzen ziren. Iruñetik kanpo kokatutako lehen polizia-etxea Tuteran zabaldu zen 2002 urtean eta 2006 urterako jada gainerako guztiak zabalik ziren Altsasun, Elizondon, Lizarran, Iruñean, Zangozan eta Tafallan.

Polizia-etxe horietako bakoitzari herri jakin batzuen gaineko ardura da-gokio eta ondorioz Nafarroa zazpi eremutan banatzen da: Altsasu, Eli-zondo, Iruñea, Lizarra, Tafalla, Tutera eta Zangoza. Dena dela, banaketa horrek ez du inolako hizkuntza irizpiderik jarraitzen eta 1986ko Vas-cuencearen legeak ezarritako eremuak ere ez ditu kontuan hartzen.

Esaterako Iruñeko polizia-etxeari eremu euskalduneko, mistoko eta ez euskalduneko herriak dagozkio eta Lizarrakoari eta Zangozakoari eremu mistoko eta ez euskaldunekoak. Altsasu eta Elizondoko polizia-etxeei dagozkien herri guztiak eremu euskaldunean kokatzen dira eta Tafalla eta Tuterako polizia-etxeei dagozkienak eremu ez-euskalduna deituta-koan. Beste behin ere, Nafarroako Gobernuak ez du 1986ko Vascuen-cearen legeak ezarritako eremutze murriztailea ere kontuan hartzen eta eskualdetze are murritzagoa jartzen du abian, eremu-euskalduna dela-koan kokatutako hainbat herri eremu mistoan kokatutako zerbitzuei (polizia-etxeei) lotuz.

1.3. Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herrian ari diren bi polizi indar nagusiak Jendarmeria eta Polizia Nazionala dira. Jendarmeria Frantziako polizia militarra da eta 20.000 biztanletik beherako herri-guneetan kokatzen da. Polizia Na-zionala aldiz 20.000 biztanletik gorako hiriguneetan kokatzen, hau da, Baiona, Miarritze, Angelu eta antzeko hiri handietan.

Ez dago zehatz-mehatz jakiterik zenbat diren Ipar Euskal Herrian ari diren poliziak baina euskal mugimendu antimilitaristak 2000 urtean

emandako datuen arabera, 2.200 inguru ziren Ipar Euskal Herrian ko-katutako poliziak (izan ere kopuru horretan poliziez gainera Baionan kokatutako armadako paraxutistak ere zenbatu zituzten). Frantziako Estatuan 65 milioi biztanlerentzako guztira 104.275 jendarme eta 168.800 polizia nazional zeuden 2008 urtean, hau da, 238 biztanleko polizia bat. Ipar Euskal Herrian 272.000 biztanle inguru bizi dira eta Frantziako proportzio bera mantenduz 1.140 polizia egongo lirateke bertan, hau da, aurrez aipatutako 2.200 horien erdia, baina pairatzen dugun gatazka politikoa dela eta, ez da harritzekoa aurrez aipatutako kopuru hori (Hego Euskal Herrian ere Espainiako Estatuko proportzioa erraz gainditzen da).

1. A

LOR

RA

RE

N T

ES

TU

ING

UR

UA

- 1

.3. I

pa

r E

us

ka

l He

rria

Page 7: HP Herrizaingoa

7

2. HIZKUNTZA-POLITIKEN ARDATZ NAGUSIAK

Hainbatetan errepikatu dugun bezala, hizkuntza-politika orok hiru osagai nagusi behar ditu, araudia, plangintza eta baliabideak. Ez da posible baliabiderik gabeko hizkuntza-politika garatzea eta hankamo-tza da ere arau egokirik edo plangintzarik gabeko jarduna. Ondoren ikusiko dugun bezala, alor honetan ere Euskal Herriko administrazio eremuen arteko desoreka izugarria da eta eremu bakoitzaren baitan gertatzen dena ere ez da batere esperantzagarria.

Kasurik onenean normalizazio-plangintza oso berandu abiatu da eta jaiotzetik hilzorian, ondoren ikusiko dugun bezala eta kasurik okerre-nean ez da inolako-ahaleginik egin eta ondorioz hizkuntza nagusiaren aldeko hizkuntza-politika garatu dela esan daiteke. Ikus dezagun ere-mu bakoitzean nolako arauak onartu diren edota normalizazio-plan-gintzarik abian jarri den eta azkenik zehaztutako neurriak abian jar-tzeko nahikoa baliabide esleitu den.

Herrizaingoa aztertzerakoan ere, corpus juridiko orokorra alde batera utzi eta alorrari zuzenean eragiten dioten lege eta dekretuak aztertuko ditugu. Ondorioz, marko orokorrari buruz informazio zehatza nahi duenak, alorrez alor egindako azterketa berezi hauek osatzeko helbu-ruz idatzitako Hizkuntza-politiken azterketa orokorra txostenean corpus juridikoaz idatzitako atala irakur dezake.

2.1. CORPUS-JURIDIKOA

Euskararen normalizaziorako herrizaingoaren alorrean onartu diren arauak oso urriak izan dira. EAEn normalizazioaren ikuspegitik Er-tzaintzari hainbat urtetan eragin dion lege edo arau bakarra 1989ko funtzio publikoaren legea izan da. Gerora 1992ko Polizia Legea onar-tu zen eta bertan euskalduntzeari buruz zenbait aipamen egin ziren baina 1998ko Dekretua onartu arte ez zen inolako arau zehatzik onar-tu Ertzaintzan euskarak aurrera egin zezan.

NFKan Foru Polizia arautzen duten lege ezberdinak onartu dira (1987an, 2002an eta 2007an) baina ez da egon euskararen normaliza-zioa arautzeko inolako arau berezirik. Helburu horrekin Foruzaingoari eragin dioten arau bakarrak, Administrazio orokorrean euskararen era-bilera arautzeko onartu ziren 1994 eta 2003ko Dekretuak izan dira.

Eta Ipar Euskal Herrian, esan bezala, ez da polizia autonomikorik an-tolatu eta onartutako arauak Jendarmeria eta Estatu poliziak arautzera mugatu da, normalizazioari inolako erreferentziarik egin gabe.

2.1.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Ertzaintzan euskararen normalizazio-prozesuari eragiten dioten arau nagusiak 1982ko Euskararen legea, Poliziari buruzko legea eta Funtzio publikoari buruzko legea dira, baina horietan jasotakoa zehaztu eta prozesua arautu duena 30/1998 Dekretua izan da. Dekretu horrekin Ertzaintzarako Euskara Plan berezi bat arautu zen, Ertzaintza Admi-nistrazio publikoa euskalduntzeko plangintzatik kanpo utziz. Izan ere, Ertzaintza Administrazio orokorra euskalduntzeko planetik kanpo utzi zuten lehen bi plangintzaldietan (1989 urtekoan zein 1997 urtekoan), Ertzaintzaren “izaera eta berezitasun funtzionalak” argudiatuz. Horre-la argitzen da 30/1998 Dekretuaren bigarren paragrafoan bertan:

Berezitasun horiek zerikusia dute Ertzaintzaren apurka-apurkako eraketa prozesuaren ezaugarriekin, bai eta kidego horrek dituen eginkizunekin eta eginkizunok dakartzaten organizazio betekizunekin ere. Eta berezitasun horiek azaltzen dute, hain zuzen ere, Ertzaintza orain arte funtzionarioen hizkuntz gaitasunerako planifikatutako sisteman sartu ez izana. Dena den, hori guztia ez da eragozpen izan, legeak agindu duen legez, langileak apurka-apurka euskalduntzeko testuinguru honetan legezkoak eta posibleak diren beste formula batzuen bidez.

Dekretuaren helburua herritarren hizkuntza-eskubideak errespetatzea dela ere, hasiera-hasieratik esaten da, baina aurrerago ikusiko dugunez, helburu hori ez da inondik inora betetzen. Are gehiago, Dekretuan bertan jasotzen diren neurri garrantzitsuenek berme hori ezinezko egiten dute.

... dekretu honen helburua da jarduketa plana arautzea, ertzain guztiek euren eginkizunen arabera egokitutako euskara-gaitasuna lor dezaten, euskal herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatuz.

Eta zentzu horretan, zauria egin baino lehen sendagaia aplikatu nahian edo, hasieratik argitzen da ere Dekretuaren muga eta gabeziak zerbi-tzuaren beraren berezitasunek eraginda datozela, ez bestelako arrazoi soziopolitiko edo soziolaboralek eraginda:

EspEdiEntEa: 256/2005 EaE (bizkaia)kExa: EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Cervantes hauteslekuan herritarrak ezin izan zuen bozkatze eginkizuna euskaraz burutu, hautesmahaiko kideek ez baitzekiten euskaraz.

EspEdiEntEa: 187/2006 EaE (bizkaia)kExa: Neurketa batzuetarako argazkiak egiten ari zirela, bi ertzain hurbildu zitzaizkien korrika. Dokumentazioa emateko gaztelaniaz eskatuta, herritarrek euskaraz egiteko eskatu zieten. Ertzaina mehatxuka hasi zitzaien: ertzain-etxera atxilotuta eramango zituela, desobedientzia delitua egotziko zietela etab. Ertzainak euskaraz ez ziela egingo eta herritarrek gaztelania jakin behar zutela adierazi zien.

EspEdiEntEa: 707/2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Uztailaren 18an arratsaldeko 18:00ak inguruan Arrasateko Ertzain-etxera joan zen salaketa jartzera. Bi gizonezkorekin egotea egokitu zitzaion eta ezin izan zuen bakarrarengandik ere zerbitzua euskaraz jaso. Esan ziotenaren arabera, ez zegoen euskaraz artatu zezakeen inor.

EspEdiEntEa: 544/2008 EaE (bizkaia)kExa: Ekainaren 17an 17:30ak aldera Muskizko Ertzain-etxera joan da eskaera bat aurkeztera. Ezin izan du egokitu zaion ertzainarengandik zerbitzua euskaraz jaso. Herritarra euskaraz zuzendu zaion arren, ertzainak gaztelaniaz egin dio une oro eta herritarrak gaztelaniaz egitera behartua sentitu du bere burua, ertzainak ulertzen ez ziola jabetuta.

EspEdiEntEa: 126/2009 EaE (bizkaia)kExa: Abenduaren 24ko arratsean, Ertzain batek euskarazko zerbitzua ez emateaz gain fisikoki bortxaz eraso zion herritarra Ondarroako sarrerako kontrol batean, euskaraz arreta egiteko eskatzeagatik.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 8: HP Herrizaingoa

8

Aipatutako parametro horiek direla eta, dekretu hau arautzean Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen V. idazpuruko kontzeptu eta arau orokorren sistema, komunitatearentzat funtsezkoa den zerbitzu publikoa eskaintzeko ardura duen polizi kidego baten betekizunekin bateratu behar izan da; izan ere, zerbitzu hori ezin da eten, eta gaitutako agenteen ordez ezin da beste langilerik jarri, gainera, zerbitzu hori Euskal Autonomia Erkidego guztian eskaini behar da eta, sarri askotan, herritarrarekin zuzen-zuzeneko harremana edukiz eta, horrek guztiak, horretarako behar den hizkuntza-gaitasunaren ezaugarriak eta beste laguntza zerbitzu batzuen gertutasuna baldintzatzen du.

Eta berezitasun horiek, Ertzaintzan hizkuntza-eskakizun bereziak sor-tu eta ezarri beharra argudiatzeko ere balio izan zuten. Izan ere, horiek guztiak kontuan hartuz, Ertzaintzari egokitutako hizkuntza-eskaki-zunak aplikatuko zirela jaso zuen Dekretuak:

Zerbitzuaren ezaugarri berezi horiek kontuan hartu behar dira ezinbestean, eta ezaugarri horiek eragin dute Ertzaintzan aplikatuko diren hizkuntza eskakizunen definizioaren berezitasuna, mintzamen gaitasunari nagusitasuna eta lehentasuna emanez. Baina horrek, era berean, arau bereziak ekarri ditu lanpostuei dagokien derrigortasun-datak ezartzean eta funtzionarioen prestakuntzarako Administrazioak jarritako baliabideak egituratzeko moduan, funtsezko zerbitzu publiko batek eskatzen duen etengabeko jarraipenari dagozkion betekizunetara egokitu behar izan baita.

Honela, bigarren artikuluan hizkuntza-eskakizunak lanpostua be-tetzeko eta lanpostu bakoitzean jarduteko beharrezkoa den euskara gaitasun mailaren arabera ezarriko zirela zehaztu zen, baina ondoren ikusiko dugun bezala, errealitatea oso bestelakoa izan da, izan ere urte hauetan guztietan 2. hizkuntza-eskakizuna ez zaio ertzain bakar bati ere ezarri. Eta derrigortasun-datei dagokienez, datuek erakusten dutenaren arabera, datak ezartzerakoan lanpostuaren beharrak baino gehiago, Herrizaingo Sailarenak hartu dira kontuan, kasu askotan lanpostuak betetzen ari ziren ertzainen euskara gaitasunaren arabera ezarri baitira, ez alderantziz.

2. artikulua

1. Ertzaintzako lanpostuen hizkuntza-eskakizuna lanpostua betetzeko eta lanpostu horretan jarduteko beharrezkoa den euskara gaitasun mailaren arabera ezarriko da.

Honela, Ertzaintzako lanpostu guztiei 1. hizkuntza-eskakizuna ezarri zitzaien, lanpostu gehienen ezaugarria herritarrekiko harremanean be-

rehalakotasuna zelako, ez hainbeste euskaraz ongi aritzea edota euska-raz behar bezala aritzeko gaitasuna izatea. Bi hizkuntza-eskakizunak ustezko berehalakotasun hori kontuan hartuz definitu ziren gainera: lehen hizkuntza-eskakizunak berehalakotasun hori bermatuko zuen eta bigarrenak berriz euskaraz behar bezala aritzeko gaitasuna.

Honela, 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duten ertzainek idazme-nean izan ezik, gainerako hizkuntza trebetasunetan oinarrizko maila batean moldatzeko gai izan behar dute. Idazmenari dagokionez gu-txieneko gaitasuna erakustearekin nahikoa izango zaie, hau da, he-rritarrarekiko berehalako harremanean formulario eta agiri polizialak betetzeko gai. Dekretuaren arabera, 1. hizkuntza-eskakizunak komu-nikazio-gaitasun nahikoa bermatuko du zerbitzu polizialaren berezko hizkuntza erabilerei dagokienez, baina ikusiko dugun bezala, erreali-tatea oso bestelakoa da.

Bigarren hizkuntza-eskakizunari dagokionez, Dekretuan eskakizun hori hizkuntza-trebetasun jasoak eta bereziak behar dituzten lan-postuei mugatzea erabaki zen. Honela, maila hau egiaztatzen duten Ertzainek aurreko trebetasunak menperatzeaz gain, zuzentasun eta zehaztasunez mintzatzeko eta idazteko gai izan behar dute. Esan be-zala ordea, Ertzaintzako plangintzak iraun duen hamarkada osoan ez da 2. hizkuntza-eskakizun hau abian jarri eta ondorioz ez zaio ertzain bakar bati ere bigarren eskakizun hori egiaztatzea eskatu.

Bestalde, hizkuntza-eskakizunak lanpostu guztiei ezarri beharra jaso zen, baina derrigortasun-datak “gizartearen eskaerari modu egokian erantzuteko beharrizanen arabera” zehaztuko zirela ezarri zen De-kretuko 6. artikuluan2. Hori bai, lehen plangintzaldia amaitzean Er-tzaintzako derrigortasun-indizea gutxienez Administrazio orokorreko 2. plangintzaldirako ezarritako derrigortasun-indizearen pareko izan beharko zuen.

2 — Dirudienez, lehen zirriborro batean lanpostu guztiak eskuratzeko unean gutxienez 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharra jaso zen, baina neurri hori azkenean ez zen 1997ko ekaineko lehen dekretuan jaso eta, noski, azkenean indarrean sartuko zen 1998 urtekoan ez. Az-kenean, administrazio orokorrerako plangintzan bezala, derrigortasun

-daten prozedura onartu zen, hau da, hautagaiei lanpostu bakoitzari zegokion hizkuntza-eskakizuna lanpostua eskuratu ondoren egiazta-tzeko aukera ematea. Lehen zirriborro horretan Euskararen normaliza-zio-prozesua gidatu eta euskararen erabilera sustatzeko dinamizatzaile soziolinguistikoak ere aurreikusten omen ziren, baina neurri hau ere ez zen inoiz indarrean sartu.

Derrigortasun-daten zehaztapena “urtean-urtean” egingo dela jaso-tzen du Dekretuak. Derrigortasun indize orokorra plangintzaldi-etapa bakoitzerako ezarri zen, baina lanpostuei derrigortasun-datak urtean behin ezarriko zaizkie, etapa horietako bakoitza amaitzean ezarritako gutxieneko derrigortasun-indizera iristeko. Lanpostuen zerrendan de-rrigortasun-datak sartu baino lehen, horien zehaztapena sindikatuen negoziazio-mahaian landuko dela ere jasotzen du Dekretuak, hala nola, 2. hizkuntza-eskakizunaren lanpostuen zerrendan sartu aurretik sindikatuekin negoziatuko dela.

Lanpostu batzuetan dotazio asko izanez gero derrigortasun-datak ezartzerakoan euskara ezaguera handiena dutenak lehenetsiko direla ere ezartzen du, ondoren titular gazteenak eta azkenik lanpostuan denbora gutxien daramatenak. Neurri honek, beste behin ere, agerian uzten du Eusko Jaurlaritzak Administrazio publiko osoan derrigor-tasun-datak ezartzerakoan jarraitu duen politika: derrigortasun-datak aurrez hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatua duten langileek betetako lanpostuei ezartzeko irizpidea, alegia. Nahiz eta kasu honetan dota-zio anitzeko lanpostuetan derrigortasun-datak ezartzeko lehentasunei buruz ari, horrelako neurriek derrigortasun-datak langileak euskal-duntzeko erabili ordez, ezarritako derrigortasun-indizeak betetzeko erabiltzen direla frogatzen dute. Esaten ari garen hau agerian uzten dute ondorengo kapituluetan aztertuko ditugun datuek.

Are gehiago, Dekretuaren 8. artikuluan derrigortasun-datak ezartze-rakoan Ertzaintzaren unitate bakoitzaren jarduera eremua ere kontuan hartuko dela zehazten da, baina ondoren ikusiko dugun bezala, plan-gintzaldiaren ebaluazio-txostenean ez da horren inguruan inolako ai-pamenik egiten:

8. artikulua

1. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasun datek Ertzaintzako lanpostu guztiak hartzen ez dituzten bitartean, plangintza-aldi bakoitzean lanpostuei, hala badagokie, derrigortasun-data ezartzean, kontuan hartuko dira aldi horretan Ertzaintzaren unitate bakoitzaren jarduera eremuei dagozkien bete beharreko indizeak.

Bestalde, euskarak merezimendu gisa baloratzen denean izango duen balioa lanpostuari egokitutako hizkuntza-eskakizunen araberakoa izango dela ere ezartzen du Dekretuak, hau da, 1. hizkuntza-eskaki-zuna egiaztatzen dutenei gehienez puntu guztien %10 emango zaie eta 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen dutenei gehienez puntuen %20. Lehen dekretu batean, euskara gehiago puntuatzen zen, baina biga-rren dekretu batek “gehienez” hori gehitu zuen eta ondorioz plangin-tzaldiak iraun dituen hamar urteetan egin diren lan deialdi guztietan 2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 9: HP Herrizaingoa

9

euskara 2gehienez” puntu guztien %10arekin baloratu da3.

Dena dela, aurrez aipatu dugu jada, 10 urteko plangintzaldia amaitu denean ez zaiola lanpostu bakar bati Ertzaintzako 2. hizkuntza-eska-kizuna ezarri eta ondorioz meritu gisa ere ez zaio inori euskara gaita-sun hori izateagatik puntu guztien %20 eman, horrek izango zituen ondorio guztiekin.

Bestalde, Dekretuan langileak hizkuntza-eskakizunak egiaztatu behar izatetik salbuesteko ateak ere zabaltzen dira. Honela, Funtzio publikoaren legeko 93. artikuluan jasotakoari jarraiki, plangintza-e-tapa bakoitzean 45 urtetik gorakoak hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar izatetik salbuesten dira eta salbuespena aplikatzeko espedientea interesatuaren eskariz edota Polizia Ikastegiaren aginduz ireki daiteke. Bestalde, hizkuntza ikasteko trebetasun-gabezia egiaztatzen dutenak ere salbuetsita geldituko direla ezartzen da4.

Ondoren ikusiko dugun bezala, oraingoz oso salbuespen gutxi gertatu dira, besteak beste, Ertzaintzako lantaldea oraindik oso gaztea delako, baina kopuru txiki hori bestelako arrazoiek ere azaltzen dute, euskara-rekin baino ertzainen lan-baldintzekin zerikusia dutenak (destinoen au-keraketa, lanpostuan gora egiteko aukera...). Izan ere, logikoa den bezala, salbuetsitakoek derrigortasun-datarik ez duten lanpostuak soilik bete ahal izango dituztela ezartzen du Dekretuak bere 18. artikuluan:

3 — Ekainaren 10eko 133/1997 Dekretuan, 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntu guztien %10 eta 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen zutenei puntu guztien %20 ematea ezarri zen, baina uztai-laren 8ko 170/1997 Dekretua ehuneko horiek gehienez eman zitezkee-nak zirela zehaztu zen, hau da, 1. hizkuntza-eskakizuna lortzen zutenei gehienez %10 eta 2. hizkuntza-eskakizuna lortzen zutenei gehienez %20. EAEko poliziari buruzko legeak bosgarren xedapen gehigarrian jaso zuen Funtzio publikoaren legeak ezarritakoa: euskara jakitea me-rezimendutzat hartu behar da euskara jakitea nahitaezko beharkizuna ez den ikastaroetan, lehiaketetan eta antzeko saioetan.

4 — Garrantzitsua da ere adinaren kasuan egiten den zehaztapena, hau da, langileen adina ezartzeko bi une jakin hartuko direla kontuan, plangintzaldi-etapa bakoitzaren hasiera, hau da, 1998ko edota 2003ko otsailaren 24a. Plangintzaldi hasierako data soilik kontuan hartu izan balitz, data horretan langile gutxiago lirateke 45 urtetik gorakoak eta ondorioz langile gutxiagori eragingo lieke salbuespen horrek. Hori ekiditeko baina Jaurlaritzak bigarren erreferentzia data ezarri zuen.

3. Salbuetsita daudenek, lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartu ahal izango dute, eta derrigortasun-data ez duten lanpostuak bete ahal izango dituzte.

Bukatzeko, ezarritako hizkuntza-eskakizuna lortzea ahalbidetzeko ikastaroak ere arautzen ditu Dekretuak 22. eta 23. artikuluen bidez. Honela, Poliziaren Ikastegiari dagokio horiek programatzea eta horre-tarako HAEE eta HABEren parte hartzea bermatuko da. Ikastaroe-tan ezingo dute ertzain guztiek parte hartu eta ondorioz aukeraketa egiteko lehenik eskatzaileen lanpostuaren derrigortasun-dataren muga

-eguna hartuko da kontuan. Ikastaroetan parte hartzeko deia Polizia Ikastegiak berak luzatuko die eta parte hartzen ez dutenek aurreran-tzean eskubidea galtzen dute. Gauza bera gertatzen zaie emandako ordu-kreditua agortu eta zegokien hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen ez dutenei ere.

Marko honetan hizkuntza-gaitasunerako ikastaroak arautu dira eta ikastaroetan sartzeko aukeraketa irizpideak zehaztu dira; aukeratuei banan-banan deituko zaie, bakoitzari dagokion ordu-kreditua adieraziz eta ikastaroetara ez joateak ekarriko lituzkeen ondorioak adieraziz.

Ikus daitekeenez, Dekretuan bertan arauaren azken helburua herri-tarren hizkuntza-eskubideak errespetatzea dela behin eta berriz erre-pikatu arren, ezartzen diren neurri garrantzitsuenek helburu hori ezi-nezko bilakatzen dute, besteak beste, neurri horiek hainbat eta hainbat ertzainek euskararik jakin gabe zerbitzua eskaintzeko aukerak irekita uzten baitituzte: arauak batetik ertzain-gai asko euskararik jakin gabe Ertzaintzan sartzeko aukera irekita utzi du eta bestetik behin barruan egonda, gutxi batzuei soilik ezartzen die gutxieneko maila bat egiaz-tatu beharra. Eta ondorioz, arauak herritarren hizkuntza-eskubideak bermatu beharrean, eskubideen urraketa ahalbidetzen du.

EspEdiEntEa: 281/2005 EaE (bizkaia)Kexa: Larrialdietako zerbitzuetako 112 telefono zenbakira deitu eta inork ere ezin izan zion euskaraz erantzun herritarrari 2005eko maiatzaren 22an.

EspEdiEntEa: 251/2006 EaE (gipuzkoa) kExa: 2006ko martxoan Ertzantzak alkoholemia froga egiteko gerarazi zuen herritarra. Ertzainak gaztelaniaz zuzendu zitzaizkion. Euskaraz egiteko eskatuta, legea betetzen ari zirela erantzun zioten. Orduan herritarrak ‘ez al dio Legeak zuek niri euskaraz egin behar didazuela?’ galdetuta, ‘no es lo mismo’ erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 794/2007 EaE (bizkaia)kExa: Abuztuaren 22an, goizeko 10:00etan, Ertzaintzak alkoholemia kontrola egiteko gerarazi du herritarra Berriatuko Plazakolan. Ertzainak gaztelaniaz zuzendu zaizkio herritarrari. Honek euskaraz berba egin nahi duela jakinarazi die, legeak eskubide hori aitortzen diola gogoraraziz. Ertzainek legea nahi duten moduan irakurtzen dutela erantzun diote larderiaz; legeak berari euskaraz egiteko eskubidea aitortzen dion bezala, gaztelaniaz aritzeko eskubidea aitortzen diela eurei. Horrekin batera, hasiera batean alkoholemia kontrola baino ez zena, beste era bateko kontrola bilakatu da, maletategia zabaltzeko esan diote, gurpilen neurriak begiratu... Handiagoetara ez iristearren, herritarrak gaztelaniaz jarraitu behar izan du.

EspEdiEntEa: 1057/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: irailaren 3an arratsaldeko 16:20 aldera Arrasateko ertzain-etxera joan zen salaketa jartzera. Egokitu zitzaion ertzainak harrera euskaraz egin zion arren salaketa-agiria euskaraz idazteko ez zela gauza adierazi zion, salaketaren kopia euskaraz nahi bazuen Bergaratik ertzain bat etorri arte itxaron beharko zuela. Gaztelaniazko agiriarekin konformatu behar izan zuen herritarrak.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 10: HP Herrizaingoa

10

2.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Hasteko esan dezagun, EAEn ez bezala, Nafarroan euskarari dagokio-nez, Herrizaingoa eta Foruzaingoa ez daudela bereizita. Nafarroan ez dago Administrazioa euskalduntzeko plangintzarik eta dauden neurriek Administrazio publiko guztiari eragiten diote, hau da, kasu honetan bai Herrizaingoari zein Foruzaingoari. Ez dago plangintza orokorrik ordea, Administrazioan euskararen erabilera arautzeko zenbait neurri besterik ez eta ez dago ere alor bakoitzerako plangintza berezirik. Are gehiago, Herrizaingoak ez du sail edo departamendu bat osatzen. Egun Herrizaingoa Zuzendaritza Orokor bat besterik ez da eta Lehendakari-tza, Justizia eta Herrizaingoa izeneko Sailaren baitan kokatzen da.

Lehenik aipatu beharreko araua Polizia Legea litzateke, baina ondoren ikusiko dugun bezala, Foruzaingoa sortu zenetik onartu diren lege ezberdinek ez dute euskarari buruz aipamenik txikiena ere egiten.

Nafarroako Polizien 1/1987 Legea izan zen Foruzaingoa eta Udal-tzaingoak arautzeko onartu zen lehen legea eta bertan ez zitzaion euskarari inolako aipamenik egiten, ezta lanpostua eskuratzeko bete beharreko baldintzei buruzko atalean ere. Hamabost urte beranduago 213/2002 Foru Dekretu legegilea onartu zen, ordurako Foruzaingoan 500 polizia baino gehiago ari ziren lanean, baina arau honetan ere ez zen inolako aipamenik egiten euskararen inguruan. Bost urte beran-duago, oraindik indarrean den 8/2007 legea onartu zen, baina hone-tan ere ez da euskarari buruz ezer esaten5.

Bada, esan bezala, onartutako lege hauetan guztietan ez da euskarari buruzko inolako aipamenik egiten. Ikus daitekeenez, euskarari aitortu-tako ofizialtasunak Nafarroako hezkuntza sisteman edota Administra-zio publikoan eragiten dituen ondorio juridikoek ez dute herrizaingoan pareko eraginik. Nafarroako Foruen Hobekuntza legea edota Euskara-ren Legeak berak eremu euskalduneko herritarrei aitortzen dizkien oi-narrizko hizkuntza-eskubideak ez dira herrizaingoaren alorrean egika-ritzen. Berdin dio hainbat urtetan Foruzaingoaren polizia-etxe bakarra Iruñean egon bada, hau da, eremu mistoa delakoan, eta berdin dio ere azken urte hauetan Elizondon eta Altsasun polizia-etxe berriak zabaldu badira ere, hau da, eremu-euskalduna deitutakoan. Ondoren ikusiko dugun bezala, ez zaio foruzain bakar bati euskaraz jakin beharra eskatu eta meritu gisa ere oso kasu bakanetan baloratu da.

5 — Berriki, 2009ko maiatzean, azken lege hau aldatua izan da 5/2009 legearen bidez, baina aldaketa hori Foruzaingoan sartzeko eskatzen zen gutxieneko altuera zentimetro batzuetan murriztera mugatu da.

Esan bezala, Euskararen Legeak euskararen ofizialtasuna eta berare-kin hizkuntza-eskubide ofizialak “eremu euskaldun” bezala izenda-tutakora mugatu zituen. Bestalde, “Eremu mistoa” delakoan ez zuen euskararen ofizialtasunik aitortu eta eskubide murritz batzuk besterik ez zituen aurreikusi. Azkenik “Eremu ez euskalduna” delakoan ez zuen euskararen ofizialtasunik aitortu eta orokorrean hizkuntza-eskubide-rik ere ez. Baina euskararentzat ondorio latzak izan dituen eremutze honetaz gain, beste hainbat alor ere arautu zituen Vascuencearen lege honek, batez ere, hezkuntza eta Administrazio publikoen eremuan. Herrizaingoari buruz ez zuen ezer zehaztu, baina alor hau Administra-zio publikoaren eremuan kokatzen den heinean, Administrazio publi-koari begira onartutako lege eta arauek izan dute nolabaiteko eragina.

Hasteko 195/1993 Foru Dekretua aipatu behar dugu. Dekretu honek Administrazio publikoko langileei eskainitako euskara ikastaroak arautzen ditu. Denborarekin zenbait aldaketa jasan ditu baina orain-dik ere indarrean dago. Dekretu horrek funtsean, euskara ikastaroak

arautzeaz gain, lanorduen konpentsazioa zehazten du, hau da, ikastaro ez trinkoetan (egunean bi ordu) ordu bat lanorduen baitan izango dela (Administrazioaren kontu) eta beste ordua ikaslearen denbora librean (ikaslearen kontu). Dekretuak homologatutako euskaltegietan ikasten duten administrazioko langileen matrikulak ordaintzeko diru-lagun-tzak eta bestelako kontuak ere arautzen ditu, baina funtsean ordu-kre-dituen kontua da gairik garrantzitsuena. Ikastaroetan parte hartu ahal izateko, langileek euren nagusien baimena eskuratu beharko dutela ere badio ordea eta horrek alor batzuetatik beste batzuetara ezberdintasun garrantzitsuak eragin ditu.

Aztertzen ari garen kasuan esaterako, Foruzaingoan, euskara ikasteko oso baimen gutxi eman dira: urteetan bakar bat ere ez eta azken urtee-tan eremu euskaldunean kokatutako polizia-etxeetako zenbait bururi besterik ez. Baimenak ez emateko argudioak foruzainena oso zerbi-tzu berezia dela eta ordezkapenak ezintasuna izan dira. Aldiz, zenbait sindikatuk salatu izan dutenez, ingelesa ikasteko ikastaroetan parte hartzeko baimenak arazo gehiegirik gabe eman izan dira.

Urte bat beranduago, Administrazioan euskararen erabilera arautuko zuen 135/1994 Foru Dekretua onartu zen6. Aurrez esan bezala, De-kretu horrek, Administrazio publikoko alor guztiei eragiten zien eta ondorioz Foruzaingoari ere bai. Dekretuak besteak beste herritarrek Administrazio publikora zuzentzerakoan dituzten hizkuntza-eskubi-deak jaso zituen, betiere Euskararen Legeak ezarritako hiru eremuen arabera. Bestalde, zenbait lanpostutan lan egin ahal izateko euskara ja-kin beharra ezarri zuen eta euskara meritu gisa baloratu behar zenean zenbat puntu eman behar zitzaizkion ere bai. Horrekin batera zerbitzu zentraletan zirkuitu elebidunak abian jarri beharra ere arautu zuen, ba-tez ere eremu-euskalduna deitutakoan bizi ziren nafarrei harrera eus-karaz egiteari begira. Helburu horrekin urte bateko epean plangintzak abian jarri beharra ere jaso zuen Dekretuak, baina plangintza horiek ez ziren inoiz abian jarri. Administrazioko langileentzako euskara ikasta-roak abian jarri beharra ere arautu zuen eta esan daiteke hau izan zela, bere muga guztiekin, abian jarri zen ekimen bakarretakoa.

Dekretu honek ez zuen Nafarroako Administrazio publikoan euska-raren normalizazioa ekarriko, teorian zenbait aurrerapauso suposatu arren, praktikan aurreikusitako neurririk garrantzitsuenak ezerezean

6 — Lehenago, martxoan, Nafarroako Gobernuak 70/1994 Foru Dekretua onartu zuen, baina sektore batzuen presioei men egin eta uztailean bigarren dekretu hori onartu zuen, hau da, 135/1994 Foru Dekretua, 2000. urte arte indarrean egon dena.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.1. C

OR

PU

S-J

UR

IDIK

OA

Page 11: HP Herrizaingoa

11

gelditu ziren: ez zen zirkuitu elebidunik antolatu eta ez zen Adminis-trazioa euskalduntzeko plan bakar bat ere abian jarri, Dekretuak berak horretarako urte bateko epea zehazten zuen arren.

Ondorengo urteetan Nafarroako Gobernuak euskararen aldeko neu-rri apal horiek murrizteari ekin zion eta 2000 urtean aurrez arauen babesik gabe garatzen ari zen politika hori arauetara eramatea erabaki zuen: lehenik 372/2000 Foru Dekretua onartu zuen 135/1994 Foru Dekretua bertan behera uzten zuena eta ondoren 203/2001 Foru De-kretua Administrazio publikoko plantilla organikoan euskara jakitea derrigorrezkoa zuten lanpostuen kopuru murritza are gehiago murriz-ten zuena.

Gobernuak 372/2000 Foru Dekretuan, besteak beste, zirkuitu ele-bidunak ezabatu zituen eta horren ordez itzulpen-unitateak ezarri, zehaztutako helburuak lortzeko plangintzak ere ezabatu zituen eta urte bateko epearen ordez ahal zena eta ahal zenean egingo zela jaso zuen. Dekretu berriak aurreko dekretuak hiru eremuetarako jasotako neurri ia guztiak murriztu zituen, baina batez ere eremu mistokoak, praktikan eremu mistoa eremu “ez-euskaldunarekin” parekatuz. De-kretu berrian ezarritakoa gehiago zehaztu asmoz bi jarduera plan ere onartu zituen Gobernuak 2001 urte hasieran, bata eremu-euskaldune-rako eta bestea eremu mistorako (2001eko urtarrilaren 8 eta otsailaren 5eko akordioak). Jarduera plan hauek batez ere, euskara euskarri ofi-zialetatik (dokumentu, irudi, zigilu, errotulu, seinaleztapen eta abarre-tatik) baztertu edota murrizteko neurriak jaso zituzten.

Murrizketekin jarraituz, hurrengo urtean 203/2001 Foru Dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak. Dekretuan Nafarroako Admi-nistrazio publikoan euskara jakitea ezinbestekoa zuten lanpostuak zerrendatu zituen, aurrez ezarrita zeuden kopuru urriak are gehiago murriztuz. Dekretu honek, Administrazioari zegozkion beste arau ba-tzuk ez ezik, aurrez osasun alorreko euskarazko lanpostuen zerrenda arautzen zuen 154/1994 Foru Dekretua ere indargabetu zuen. Garai hartan, irakasle lanpostuak kontuan hartu gabe, Nafarroako Admi-nistrazio publikoak 14.000 lanpostu inguru zituen eta euskara jakitea ezinbestekoa zuten lanpostuak 234 besterik ez ziren (lanpostu guztien %1,7). Dekretu berri honekin euskara jakitea ezinbestekoa zuten lan-postuak 153 izatera pasa ziren, hau da, lanpostu guztien %1,1 beste-rik ez. Lanpostu gehienak gainera euskararekin zerikusia zutenak eta herritarrekin harreman zuzenik ez zutenak ziren (euskara teknikariak, itzultzaileak...) eta ondorioz ez zuten eguneroko zerbitzu publikoetan euskarazko zerbitzua bermatzea bilatzen. Esan beharrik ez dago, lan-postu horietatik bakar bat ere ez zegokion Foruzaingoari.

Euskalgintzako hainbat eragilek arau berri horien aurka helegiteak aurkeztu zituzten eta 372/2000 Foru Dekretuaren eta jarduera planen kasuan Nafarroako Auzitegi Nagusiak Dekretua baliogabetu zuen prozedura akatsak argudiatuz. Nafarroako Gobernuak epaiaren aurka helegitea aurkeztu zuen eta ondorioz gaia Espainiako Auzitegi Gorene-ra iritsi zen, baina azken honek Nafarroako Auzitegiaren epaia berre-tsi eta Dekretua baliogabe utzi zuen, hori bai, 2006 urteko ekainean. Ez zen gauza bera gertatu 203/2001 Foru Dekretuarekin, nahiz eta aurrekoaren jarraipena izan. Kasu honetan ere hainbat eragilek (Eus-kalgintzak, hainbat udal eta sindikatuk) kontrako helegiteak aurkeztu zituzten arren, auzitegiek ez zituzten kontuan hartu eta Dekretuak egun indarrean jarraitzen du.

Dena dela, Espainiako Auzitegi Gorenak 372/2000 Foru Dekretua ba-liogabe utz zezakeela aurreikusiz, Nafarroako Gobernuak aurrekoaren neurri berak jasotzen zituen Dekretua onartu zuen 2003ko otsailean, 29/2003 Foru Dekretua, hori bai, oraingoan legeak ezarritako proze-durak errespetatuz7. Dekretu berri honen aurka ere helegiteak aurkeztu zituzten Euskalgintzak zein beste zenbait eragilek eta hainbat urteren ondoren, 2009ko uztailean, Espainiako Auzitegi Gorenak 29/2003 Foru Dekretuko artikulu garrantzitsuak baliogabetu ditu: alde batetik 15.1 artikulua, eremu euskalduneko herritarrei Euskararen Legeak Ad-ministrazioarekin euskaraz komunikatzeko aitortzen dien eskubidea murrizten duelako. Bestetik 18.3 artikulua, Administrazio publikoan euskara jakitea ezinbesteko duten lanpostuak eskuratzen dituztenek bestelako lanpostuak eskuratzeko aukera ukatzeak ez duelako oinarri juridikorik. Eta azkenik, 21. eta 23. artikuluak, Administrazio publi-korako lan deialdietan euskara meritu gisa baloratzerakoan euskarari Nafarroan ofizialak ez diren atzerriko beste hizkuntza batzuen arabe-rako balioespena ematen zaiolako.

Berriki, baliogabetze hauek ikusita, Nafarroako Gobernuak Admi-nistrazio publikoko lanpostuetan euskararen balioespena arautzeko

7 — Espainiako Auzitegi Gorenak Nafarroako Gobernuaren 2001eko otsailaren 5eko erabakia baliogabetu ondoren, Gobernuak erabaki be-rri bat argitaratu zuen 2006ko irailean. Bertan jarduera-plan berri bat osatzeko irizpideak ezarri zituen eta erabaki hartan eremu euskaldu-nerako lanpostuetan euskara merezimendu gisa baloratzeko ezartzen zen baremoa 29/2003 dekretuak ezarritakora egokitu zuen: 2001eko erabakian euskarari %5,5 eta frantsesari, ingelesari eta alemanari %5 eman ahal bazitzaien, 2006ko erabakiaren arabera, frantsesa, ingelesa eta alemanari %1 eta %5 artean eman ahalko zitzaien eta euskara ai-patutako hizkuntza horiei baino %5 gehiago.

EspEdiEntEa: 4/2005 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuak mendiko istripuei aurrea hartzeko ematen dituen gomendioen esku-orria gaztelania hutsean bidali du.

EspEdiEntEa: 17/2006 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuak administrari laguntzaileen lekualdatze-lehiaketa batean euskara derrigorrezkoa ez den lanpostuak hautatzeko eskubidea ukatu die euskara derrigorrezkoa den lanpostua duten langileei.

EspEdiEntEa: 85/2009 EaE

kExa: Legebiltzarrerako hauteskundeen harira Herrizaingo Saileko hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzak hauteskundeetako gune ofizialaren aurkezpena egin zuen urtarrilean. Aurkezpena egin zen unean webguneko 14 guneak oso-osorik irakur zitezkeen gaztelaniaz. Euskaraz bi besterik ez, ‘Boto bereziak’ eta ‘Hauteskunde mahaikideentzako argibideak’. Gainerakoetan euskara gaztelaniarekin nahastuta ageri zen, edo hutsik zeuden. Horietan, Eguneratze prozesuan. Urtarrilaren 15ean itzulpen ofiziala ezarriko da azalpena ageri zen.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.1

. CO

RP

US

-JU

RID

IKO

A

Page 12: HP Herrizaingoa

12

dekretu berria atera du, baina dekretu berria 21 eta 23 artikuluak al-datzera mugatu da, hau da, euskara meritu gisa zenbat baloratu behar den arautzen duten artikulu horiek moldatzera. Aldiz dekretu berri honek ez du 203/2001 Foru Dekretua indargabetu, eta ondorioz, au-rrerantzean ere Nafarroako Administrazio publikoan euskara jakin beharreko lanpostuak dekretuak zerrendatutako 153 horiek izango dira. Hau da, aurrerantzean ere ez da Foruzaingoan hizkuntza-eskaki-zuna duen lanposturik izanen.

Laburbilduz, 23 urte ondoren eta gero eta foruzain gehiago dagoen arren, eremu-euskaldunean destinoa duten 55 barne, ez dago Foruzain-goan euskarari dagokion tokia emango dion inolako lege edo araurik. Dauden bakarrak Administrazio publiko osoari dagozkio eta orain arte trikimailu ezberdinak erabiliz, eman zitezkeen pauso apurrak ere ez dira eman. Ikusteke dago aurrerantzean, Dekretu berriaren eskutik eta 2009ko plantilla organikoan eremu-euskalduneko 55 lanposturi euska-ra meritu gisa baloratzeko aukera ireki ondoren, zerbait aldatuko den, baina aurrekariak ikusita ez dago esperantzarako arrazoi handirik.

2.1.3. Ipar Euskal Herria

Ipar Euskal Herriak ez du inolako aitortza instituzionalik Frantziako Estatuaren aldetik eta administratiboki Akitaniako Eskualdearen bai-tan Pirinio Atlantikoetako Departamentuan kokatzen da. Estatuak poliziaren gaineko eskumen guztiak mantentzen ditu eta ez dago poli-zia autonomikorik Ipar Euskal Herrian.

Euskararen normalizazioaren ikuspegitik beraz, ez dago inolako arau-rik herrizaingo silean edota poliziaren eremuan euskara sustatzea hel-buru duenik. Frantsesa da poliziaren hizkuntza ofiziala eta euskarak ez du inolako tokirik eremu horretan.

2.2. NORMALIZAZIO-PLANGINTZAK

Corpus juridikoaren garapenean antzematen ditugun desoreka horiek berak edo gehiago antzematen dira Euskal Herriko eremu administrati-bo bakoitzean herrizaingoa euskalduntzeko abian jarri diren plangintza edo ekimenetan. Urte hauetan guztietan herrizaingoa euskalduntzeko abian jarri den normalizazio-plangintza bakarra EAEkoa izan da eta hori bere muga guztiekin. Ikusi dugun bezala, Nafarroan Administra-zio publikoan euskararen erabilera arautzen duen Dekretuak Foruzain-goari ere eragiten dio, baina Administrazioa euskalduntzeko inolako plangintzarik garatu ez den heinean, herrizaingoa euskalduntzeko ere ez da inolako ekimenik abian jarri. Are gehiago, ondoren ikusiko du-

gun bezala, bestelako arrazoiak medio, ez da inolako aurrerapausorik eman euskarak Foruzaingoan dagokion tokia eskura dezan. Ipar Eus-kal Herrian berriz, ez da inolako plangintzarik garatu eta beste alor askotan bezala, euskararen presentzia hutsaren hurrengoa da.

2.2.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Ertzaintza 1982 urtean sortu zen arren, euskararen normalizaziorako lehen plangintza 1998 urtean jarri zen abian. Lehena eta bakarra, izan ere, hamar urterako plangintza izan arren, hau da, 2008 urtean inda-rraldia amaitu arren, oraindik ez baita bigarren plangintza abian jarri.

Administrazio publikoan euskara normalizatzeko lehen plangintza Hezkuntzan jarri zen abian eta ondoren Administrazio orokorrekoa etorri zen. Bigarren plangintza honetan baina, Osakidetza eta Ertzain-tza bezalako zerbitzu publiko garrantzitsuak plangintzatik kanpo utzi ziren, alor hauek bereziak zirela argudiatuz. Hezkuntzan euskara nor-malizatzeko lehen plangintza 1983an jarri zen abian eta Administrazio orokorrean 1989an, bada Ertzaintzako lehen plangintza ia hamarkada bat beranduago jarri zen abian

Ertzaintza 1982 urtean sortu zela kontuan hartzen badugu, euskararen normalizaziorako lehen plangintza 16 urte beranduago jarri zen abian. Urte horietan guztietan 15 promozio egin ziren, inoizko garrantzitsue-nak eta ondorioz milaka ertzain (7.000 baino gehiago) funtzionario bi-lakatu ziren. Bada, horiei guztiei ez zitzaien euskaraz jakitea eskatu eta kasurik onenean lan deialdietan euskara meritu gisa baloratzera mugatu ziren. Izan ere, 1989 urtetik aurrera hasi ziren euskara meritu gisa balo-ratzen, Funtzio Publikoaren 1/1989 Legea indarrean sartu ondoren eta beraz, 1982-1989 tartean euskarari ez zitzaion inolako baliorik eskaini8.

Prozesua abiatzeko lehen dekretua 1997 urtean onartu zen, baina zen-bait aldaketa egin zitzaizkion eta azkenean prozesua arautuko zuen 30/1998 Dekretua 1998ko martxoan sartu zen indarrean. Dekretu honen bidez hamar urteko plangintzaldia jarri zen abian (1998-2008), bost urteko bi alditan banatua. Besteak beste, lanpostuei Ertzaintza-rako bereziki sortutako bi hizkuntza-eskakizun ezartzea erabaki zen: lehen hizkuntza-eskakizuna Administrazio orokorrerako bigarren hizkuntza-eskakizunaren pareko izendatu zuten eta bigarrena plan-

8 — Praktikan Funtzio publikoaren legeak ezarritako gutxieneko horiek ere ez dira bete, aurrerago ikusiko dugun bezala, 2. hizkun-tza-eskakizuna, puntuen %20 eskuratzea ahalbidetzen zuena, ez baita oraindik abian jarri.

gintzaldiaren bigarren aldian definitu eta ezartzeko utzi zen. Bestalde, euskara meritu gisa baloratu behar zenean 1. hizkuntza-eskakizunari gehienez puntuen %10 ematea eta 2. hizkuntza-eskakizunari gehienez %20 ematea ere ezarri zen.

Lehen plangintza honen indarraldia 2008 urtean amaitu zen, baina, esan bezala, plangintzaldiak iraun duen tarte guztian ez da Ertzain-tzako 2. hizkuntza-eskakizuna abian jarri eta ondorioz urte horietan guztietan pertsona bakar bati ere ez zaio ertzain izateko 2. hizkuntza

-eskakizuna eskatu. Are gehiago, arrazoi beragatik euskara meritu gisa balioztatu denean inoiz ez zaio euskarari lan deialdiko puntuen %20 eskaini, hau da, kasurik onenean ere, lan deialdietako puntu guztien %10 besterik ez zaio eskaini euskarari9.

Dena dela, ondoren ikusiko dugun bezala, praktikan oso hautagai gutxiri eskatu zaie 1. hizkuntza-eskakizuna eta gutxi izan dira ere 1. hizkuntza-eskakizun hori meritu gisa egiaztatu dutenak, beraz, ez da harritzekoa hamar urteko normalizazio-plangintza agortu ondoren Ertzaintzan herritar euskaldunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen jarraitzea.

Ertzaintzaren kasuan ere, beste zerbitzu publikoetan bezala, normali-zazio-plangintza arautzen duen Dekretua osatzerakoan Funtzio Publi-koaren Legeak ezarritako irizpideak jarraitu ziren, besteak beste, sis-tema osoa hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-datetan oinarrituz. Lanpostu guztiei lehen hizkuntza-eskakizuna ezarri zitzaien eta gutxi batzuei hizkuntza-eskakizun hori ezinbestean data baterako egiaztatu beharra.

Azken finean, Plangintzan euskararen normalizazioa baldintzatuko zuten neurriak jaso ziren: derrigortasun-data lanpostu oso gutxiri ezarri zitzaien, 1. hizkuntza-eskakizuna soilik abian jarri zen, euskara meritu gisa oso gutxi baloratu zen eta ezarritako datan zegokien hiz-kuntza-eskakizuna egiaztatzen ez zutenei ez zitzaien inolako neurririk aplikatu. Are gehiago, Ertzaintzaren izaera bereziak azken gabezia ho-nen ondorioak areagotu egin ditu, izan ere Ertzaintzan ez dago aldi baterako lanposturik, lanpostu guztiak behin betikoak dira, hau da, lanpostua eskuratzen duten guztiak funtzionario bilakatzen dira eta ondorioz behin funtzionario izendatuta ez dago lanpostuz aldatu edo

9 — Zehazki, %10 baino zerbait gutxiago eman izan zaio, izan ere Dekretuak gehienez %10 arte ematea ezarri baitzuen. “Gehienez” hori izan zen, besteak beste, 1997ko Dekretuari gehitu zitzaiona.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IO-P

LA

NG

INT

ZA

K

Page 13: HP Herrizaingoa

13

botatzeko aukerarik10.

Bestalde, Euskara Plana abian jarri zenean 7.500 ertzain inguru zeu-den eta zenbat derrigortasun-data ezarri erabakitzeko EAEko euska-raren ezagutza tasa hartu zen kontuan, zehazki 1996ko biztanleen erroldaren arabera euskaldunek eta ia-euskaldunen erdiak osatzen zuten ehunekoa (%40,47). Honela plangintzaldiaren aldi bakoitzean 1.528 derrigortasun-data ezartzea aurreikusi zen, hau da, hamar urte-ko epean 3.056 derrigortasun-data11.

1. TAULA

EZARRI BEHARREKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUN ETA DERRIGORTASUN-DATAK (1998-2008)

HE % DE %

1. HE 3.259 100 3.259 100

2. HE 0 0 0 0

Guztira 3.259 100 3.259 100

Iturria: Herrizaingo Saila. Kontseiluak egindakoa.

Ondoren ikusiko dugunez, lehen bost urteetarako ezarritako gutxie-nekoa bete zen eta lehen aldi horretan 1.528 derrigortasun-data ezarri ziren. Bigarren aldian ordea 964 derrigortasun-data besterik ez dira ezarri, hasiera batean aurreikusitako 1.528 horietatik oso urrun. Gaur egun, plangintzaldia amaitu denean, ertzainen kopurua jada 8.000 ingurukoa dela eta ezagutza tasa ere handitu dela kontuan hartzen badugu, emaitza are eskasagoa litzateke.

10 — Are gehiago, Dekretuaren amaieran dagokien hizkuntza-eskaki-zuna ezarritako datarako “ohiko prozeduren bidez” egiaztatzen ez du-ten ertzainentzat aukera “bereziak” ere aurreikusten dira. Honela dio, hitzez hitz, Aldibaterako Xedapenetan bigarrenak: “Lehenengo plan-gintza-aldian, derrigortasun-data igarota duten lanpostuak, ohiko proze-duren bidez bete barik izango balira, eta lanpostu hori ezin izango balitz geroago bete, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen III. idazpuruko II. Atalburuan ezarritako formulen bidez beteko dira, eta azken kasu horretan ez da beharrezkoa izango hizkuntza eskakizuna egiaztatzea”.

11 — Derrigortasun daten lehen adjudikazioan (1998ko abendua) de-kretuak ezarritakoari jarraituz 1996ko erroldako datuak erabili behar zi-ren, baina azkenean 1991koak erabili ziren, dirudienez, “ez EUSTATk ez Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ez zuten biderik izan 1996ko erroldako euskarari buruzko datuak ustiatzeko”. Bigarren adjudikazioan (1999ko abendua) bete zen araudiak zioena eta 1996ko erroldako da-tuak erabili ziren Derrigortasun Daten zenbatekoa ezartzeko.

Izan ere, Ertzaintzan derrigortasun-datak ez ziren, beste zerbitzu pu-bliko batzuetan bezala, Plangintzaldi hasieran ezarri. Derrigortasun-daten gutxienekoa Dekretuak ezarritako hori izanik, urtero langile ze-rrenda berria aurkezterakoan (lanpostu berriak, aldaketak...), hainbat lanposturi derrigortasun-datak ezartzen zitzaizkien, data oso laburrak gainera, ezartzen zenetik agortu arte hilabete gutxi batzuk besterik au-rreikusten ez zituztenak. Honela, urtez urte, hainbat lanposturi derri-gortasun-datak ezarri zaizkie, aurrez aipatutako emaitza horiek lortu arte. Baina ikusi dugunez, prozedura berezi honek ere ez du bermatu plangintzaldi hasieran ezarritako helburu horiek betetzea. Are gehiago, datuak ikusita pentsatzekoa da, Administrazio orokorraren kasuan be-zala, ezarritako helburuak erdiesteko derrigortasun-data asko aurrez euskaraz bazekiten ertzainei jarri zaizkiela.

2. TAULA

ERTZAINTZAKO DERRIGORTASUN-DATEN EZARPENA (1998-2008)

DD DOTAZIO KOPURUA AGINDUA

31/12/98 506 1998ko abuztuak 20koa

31/12/99 491 1999ko apirilak 29koa

31/12/00 152 2000ko maiatzak 26koa

31/03/01 111 2001eko urtarrilaren 12koa

31/12/01 268 2001eko irailaren 28koa

31/05/02 42 2002ko maiatzaren 29koa

31/05/03 303 2003ko uztailaren 28koa

31/05/04 147 2003ko uztailaren 28koa

31/12/04 152 2005eko maiatzaren 30ekoa

31/12/05 98 2005eko maiatzaren 30ekoa

31/12/05 88 2006ko maiatzaren 29koa

31/12/07 134 2008ko azaroaren 11koa

Guztira 2492

Iturria: Herrizaingo Saila. Kontseiluak egindakoa.

Orokorrean derrigortasun-data gutxiegi ezarri dira eta hori Ertzain-tzako talde edo dibisio guztietan gertatu den zerbait izan da, baina ba-tzuetan beste batzuetan baino gehiago. Hori erakusten dute behintzat Herrizaingo Sailak Legebiltzarretik egindako galdera bati erantzunez

EspEdiEntEa: 698/2005 EaE (bizkaia)kExa: Eusko Legebiltzarreko atean zeuden ertzainek ez zekiten euskaraz eta herritarrak, euskaraz eskatu arren, gaztelaniaz egin behar izan du sarrera tramitea. Gertatzen zaion 3. aldia da.

EspEdiEntEa: 205/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Martxoaren 9 arratsaldean Zarauzko Ertzain-etxera joan zen eta harreran zegoen 14019 ertzainari euskaraz hitz egin zion arren, horrek gaztelaniaz erantzun zion. Herritarrak harrera euskaraz egitea nahi zuela esanda, ertzainak “tú me entiendes y yo te entiendo” erantzun zion. Herritarrak bere eskubidea baliatu nahi zuela eta zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela esan zion berriz ere.

EspEdiEntEa: 926/2008 EaE (bizkaia)kExa: Ertzaintzak alkoholemia-kontrola egiteko gerarazi zituen Markinako gasolindegian, Lekeitiorako norabidean. Hasieratik agertu zuten harremana euskaraz nahi zutela, baina ezetz erantzun zieten modu zakarrean. Orduan euskaraz artatu arte froga ez egitea erabaki zuten baina egoera aldrebesten ari zela ikusita, amore eman zuten. Kontrola egin eta negatibo eman ostean, aseguruaren paperak eskatu zizkieten. Erreziboa ordaindu berria zuten eta oraindik agiria jaso gabe zutenez isuna jarri zieten. Berau gaztelaniaz beteta zegoela ikusita, euskaraz eskatu zuten eta ertzainek barre egin zieten. Ez zuten isuna sinatu, eta joaten utzi zieten, hori bai isekazko BUENAS NOCHES ozen batekin agurtu zituzten herritarrak.

EspEdiEntEa: 37/2009 EaE (bizkaia)kExa: Durangoko ertzain-etxearen kanpoaldean seinale bi ipintzen dituzte gauero. Seinaleotan gaztelania hutsean ageri da ondokoa: CARRETERA CORTADA, de xx:xxh a xx:xxh.

EspEdiEntEa: 1177/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: Ertzaintzak isuna jarri zion urriaren 6an Lintzirinen (Oiartzun) uhalik gabe gidatzeagatik. Herritarra ertzainari euskaraz zuzendu zitzaion arren, hark gaztelania hutsean idatzi zion isuna.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

-PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 14: HP Herrizaingoa

14

2008ko urrian eskainitako datuek12. Dibisio ia guztietan ezarritako derrigortasun-daten ehunekoa lanpostuen %30aren bueltan kokatzen da. Lanpostu ia guztiak Herri Segurtasunerako Dibisioan kokatzen dira eta bertan ezarritako derrigortasun-daten ehunekoa %30,6koa izan da. Izan ere, talde garrantzitsuena den heinean, berak markatzen du lanpostu guztien bataz bestekoa. Kriminal Arloko Polizia Dibisioa bataz bestekotik oso gertu kokatzen da(%29,8). Ehuneko horren gai-netik kokatzen dira Polizi Administrazioaren Unitatea (%38,3) eta Inspekzio Orokorraren Dibisioa (%35,0), baina bi horietan lanpostu kopurua nahiko txikia denez, datua ez da oso esanguratsua. Azkenik, Ekintzarako Baliabideen Dibisioan gertatu da derrigortasun-daten ehunekorik apalena (%19,61) eta hori ez da batere datu ona, bertan ia 900 lanpostu daudela kontuan hartzen badugu.

3. TAULA

ERTZAINTZAKO DERRIGORTASUN-DATEN EZARPENA (1998-2008)

Dibisioa Agortutako DD

Dotazio kopurua LPZ-RPT

Dibisioko plantillarekiko

%

Polizi Administrazioko unitatea

41 107 38,32

Herri Segurtasunerako Dibisioa

1.896 6.194 30,61

Kriminal arloko Polizi Dibisioa 221 742 29,78

Ekintzarako baliabideen Dibisioa

172 877 19,61

Inspekzio Orokorraren Dibisioa

28 80 35,00

Guztira 2.358 8.000 29,48

Iturria: Herrizaingo Saila. Kontseiluak egindakoa.

Euskara Planean, nola ez, langileentzako euskara ikastaroak ere arautu ziren. Ondoren ikusiko dugun bezala, lan-deialdia gainditu ondoren akademiako 9 hilabeteetan euskara ikasgaia ematea edota derrigorta-

12 — Datuak 2008ko urrikoak dira eta aurreko taulan ikus daite-keenez, derrigortasun-daten azken ezarpena 2008ko azaroan egin zen, 134 data gehiago ezarriz. Horregatik ez dute bat egiten x eta y tau-lek, bigarrenean 134 data horiek gehitu gabe daudelako. Dena dela, dibisioetan ezarritako derrigortasun-daten ehunekoa aztertzeko datu balekoak dira, edozein kasutan ehunekoez ari garelako.

sun-data ezarria zuten lanpostuak betetzen zituzten ertzainei euskara ikastaroak ematea arautu zen. Lehentasuna data ezarria zuten ertzainei ematea erabaki zen eta horiei ordu-kredituak eskaintzea ere bai, baina gainerako ertzainak euskalduntzeko ekimenak oso urriak izan dira. Ertzaintzako sindikatuek behin eta berriz kritikatu izan dute euskara ikasteko aukera ertzain guztiei ez eskaintzea, baina plangintzaldiak iraun dituen hamar urteetan hori izan da jarraitutako irizpidea. Euren kabuz gutxieneko maila lortzen zuten ertzain batzuei Polizia Ikastegi-tik kanpo euskara ikasteko diru-laguntzak eskaini zaizkie, baina gutxi gehiago.

Euskara Planak hizkuntza-eskakizun eta derrigortasun-datez gain, Erabilera Plana ere abian jartzea aurreikusten zuen, baina 10 urteko plana amaitu den arren, 2. hizkuntza eskakizunarekin gertatutako gauza bera gertatu da, hau da, Erabilera Plana ere ez da abian jarri. Herrizaingo Sailaren arabera zenbait pauso eman dira zentzu horretan, baina barne komunikazioetan euskararen erabilera eta polizia hiztegia sustatzera mugatu dira. Azken finean, 1. hizkuntza-eskakizuna esku-ratu duten ertzainak elebakarrak diren lantoki eta lantaldeetara ari dira lanean eta horrela ezinezkoa da euskararen erabilera bermatzea. Are okerrago, horrelako testuinguru batean ertzain askok eskuratu-tako oinarrizko euskara gaitasun hori denborarekin galdu egiten dute, ezinbestean.

Bestalde, adinari dagokionez, Euskara Planean, gainerako plangintze-tan bezala, 45 urtetik gorakoei eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatu behar izatetik salbuesteko aukera ere eskaini zitzaien, baina datuak

ikusita, badirudi oso ertzain gutxik baliatu dutela aukera hori. Ertzain izateko baldintzetako bat gaztea izatea izan den heinean13, ulergarria da adinagatik salbuetsitakoak oraingoz oso gutxi izatea. Horretaz gain, hizkuntza-gaitasuna lanpostuan gora egiteko edota destinoak auke-ratzeko unean kontuan hartzen den zerbait izanik, ulergarria da ere adinagatik salbuespena eskatzeko aukera hori ertzain gutxik baliatzea14. Hala ere, aurrerantzean kopuru hain murritzak mantentzen diren ikusi beharko da, derrigortasun-data gehiago ezartzen joaten diren heinean eta batez ere 2. hizkuntza-eskakizuna abian jartzen denean.

4. TAULA

ERTZAINEN ADIN TARTEAK (2008)

2029

3039

4049

5059

6064

6569 Guztira

Funtzionarioak 487 2111 4327 862 35 0 7822

Estatutarioak

Lan kontratudun finkoak

Guztira 487 2111 4327 862 35 0 7822

% 6,2 27,0 55,3 11,0 0,4 0,0 100,0

Iturria: Herrizaingo Saila. Kontseiluak egindakoa.

Horiek izan dira Euskara Planerako ezarri ziren helburu eta neurri nagusienak, baina kasu honetan lehen plangintzaldia amaitu denez, helburuak ez ezik, emaitzak ere azter ditzakegu. Herrizaingo Sailak berak eskainitako datuak ikusita, emaitzak oso eskasak izan direla azpimarratu behar da. Hamar urteko plangintzaldiaren ondoren eta derrigortasun-data guztiak agortuta egonik, 2.184 ertzain besterik ez dira izan 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu dutenak, Ertzaintzako 8.000 lanpostuen laurdena baino zerbait gehiago (%27,3). Baina emai-tzak are eskasagoak dira, egiaztatutako 2.184 eskakizun horietatik 401 derrigortasun-datarik ez zuten lanpostuetan ari ziren ertzainek egiaz-tatu baitituzte. Hau da, azkenean derrigortasun-data ezarria beharko luketen 3.259 lanpostu horietatik 1.783 lanpostutan egiaztatu dute 1.

13 — Dirudienez, hasieran 1982 urtetik 2002ra, Ertzaintzan sartzeko 18 urte beteta eta 30 bete gabe izatea eskatzen zen, baina 2002 urtetik aurrera 18 beteta eta 32 bete gabe izatea eskatzen omen da.

14 — Beste arrazoi bat, derrigortasun-datak ezartzeko era berezia izan daiteke. Izan ere, Ertzaintzan derrigortasun-datak ez dira plangintza hasieran ezarri, urtetik urtera ezarriz joan dira eta datuak aztertuz, argi gelditzen da derrigortasun-datak jada hizkuntza-eskakizuna egiaztatu-rik zuten dotazioei ezarriz joan direla.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.2. N

OR

MA

LIZ

AZ

IO-P

LA

NG

INT

ZA

K

Page 15: HP Herrizaingoa

15

hizkuntza-eskakizuna, erdiak besterik ez (%54,7)15.

Bestalde, Herrizaingo Sailak berak beste txosten batean aitortzen due-naren arabera, plangintzaldiak iraun duen bitartean eskainitako euska-ra ikastaroen bidez 1.032 langilek egiaztatu dute 1. hizkuntza-eskaki-zuna, “gainerakoek plana abian jarri aurretik egiaztatua zuten”. Honek zera esan nahi du, orain arte egiaztatu diren 2.184 hizkuntza-eskakizun horietatik erdia baino gehiago plana abian jarri baino lehen egiaztatu zirela eta ondorioz ez direla Euskara Planari esker egiaztatu. Era berean, datu hauek, besteak beste, derrigortasun datak hein handi batean er-tzainen euskara gaitasunaren arabera jarri direla erakusten dute, hau da, derrigortasun-data asko jadanik hizkuntza-eskakizuna egiaztatua zuten ertzainek betetzen zituzten lanpostuei ezarri zaizkiela.

5. TAULA

EZARRITAKO DERRIGORTASUN-DATAK ETA EGIAZTATUTAKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK (2008)

Ezarri beharreko

DDak* (A)

Azkenean ezarritako

DDak (B)

Azkenean ezarritako DDak

Kop. Kop. Kop. %/A %/B

Derrigortasundatarekin 3259 2358 1783 54,7 75,6

Derrigortasundatarik gabe 4741 5642 401 8,5 7,1

Guztira 8000 8000 2184 27,3 27,3

Iturria: Herrizaingo Saila. Kontseiluak egindakoa.

Laburbilduz, 8.000 lanpostuko zerbitzu publikoan, derrigortasun-da-ta ezarria izan beharko luketen 3.259 lanpostuetatik derrigortasun-da-ta 2.358 lanposturi soilik ezarri zaie (%), hauetatik 1.783 lanpostutan egiaztatu da hizkuntza-eskakizuna eta azken hauetatik hainbatetan eskakizuna plana abian jarri aurretik egiaztatua zuten lanpostua be-tetzen zuten ertzainek.

Planaren helburu, kontzeptu eta dena delakoak alde batera utziz, az-ken finean, datu hauek erakusten dutena zera da, hamar urteko plan-gintzaldia amaitu ondoren 8.000 lanpostuko zerbitzu publiko batean lau langiletik hiruk (5.816) ez dutela herritarrei zerbitzua euskaraz eskaintzeko inolako ahalmenik eta beste laurdenak ere (2.184) ezin

15 — Errealitatean baina, ezarritako derrigortasun-datak 3.259 izan ordez 2.358 izan dira, hau da, 901 gutxiago eta ondorioz egiaztatuta-ko 1.783 hizkuntza-eskakizun horiek, ezarritako derrigortasun-daten %75,6 suposatzen dute.

duela euskarazko zerbitzua behar bezala eskaini, eskuratu duen euska-ra gaitasuna oso oinarrizkoa delako.

Hizkuntza-eskakizuna zein lanpostu gutxik egiaztatu duten ikusita eta eskakizun horrek erakusten duen hizkuntza gaitasun mugatua ikusita, ez da harritzekoa Ertzaintzak herritarren hizkuntza-eskubideak sistema-tikoki urratzen jarraitzea.

Ondorioz Ertzaintza urtero Hizkuntza Eskubideen Behatokian he-rritarren kexa gehien jasotzen dituen zerbitzu publikoetako bat izaten da. Izan ere, herritarrei harrera egiterakoan gabeziak izugarriak dira eta hainbat kasutan hizkuntza-eskubideen urraketaz gain alboko kalte ondorioak ere eragin zaizkie herritarrei, isunak, atxiloketak, epaiketak... eta kasuren batean kartzela zigorra ere bai.

Ertzaintzako Euskara Plana abian jarri zenean, EAEko hedabide ga-rrantzitsuenek plana amaitzean ertzain guztiek euskaraz jakingo zutela, urtean 300 ertzain euskaldunduko zirela (plangintzaldi osoan 3.000) eta antzeko hitz potoloak argitaratu zituzten. Baina ikus daitekeenez, errealitatea oso bestelakoa da.

2.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Esan bezala, Nafarroan ez da herrizaingoa euskalduntzeko plangintza berezirik abian jarri eta are gutxiago Foruzaingoan. Administrazio pu-bliko guztirako zenbait neurri garatu dira, baina kasu honetan ere ez da inolako plangintzarik garatu.

Indarrean dauden neurri bakarrak, lanpostu gutxi batzuei derrigo-rrezko hizkuntza-eskakizuna ezartzea, beste gutxi batzuetan euskara meritu gisa baloratzea eta langile publiko gutxi batzuentzat euskara ikastaroen eskaintza dira.

Esan bezala, teorian neurri horiek Administrazio publiko osorako dira, baina alor bakoitzak bere irizpide propioak jarraitzen ditu eta horrela hizkuntza-eskakizuna zein lanposturi ezarri edota zein lanpostutan euskara meritu gisa baloratu, Sail bakoitzeko Zuzendaritzak erabaki-tzen du.

Eta gauza bera gertatzen da euskara ikastaroekin ere, Zuzendaritzek erabakitzen dute ikastaroetan parte hartu nahi duten langileei baime-na eman ala ez.

EspEdiEntEa: 764/2005 EaE (bizkaia)kExa: Herritarra Ertzantzak Bilboko Zabalburu plazan duen ertzainetxera joan zen lapurreta baten salaketa egitera. Harrera egin zioten bi ertzainetatik bakarrak ere ezin izan zion zerbitzua euskaraz eman eta salaketaren kopia gaztelania hutsean luzatu zioten.

EspEdiEntEa: 465/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak Azkoitiko Ertzain-etxera deitu zuen. Hiru langilerekin hitz egin zuen eta hiruretako bakarrak ere ezin izan zion euskarazko zerbitzua eskaini.

EspEdiEntEa: 1156/2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Azaroaren 24an Ertzaintzak isuna jarri zion Pasaian. Isunaren jakinarazpenaren inprimakia ele bietan dago, baina agenteak gaztelania hutsean bete zuen isuna.

EspEdiEntEa: 21/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Urtarrilaren 5ean 19:45aldera bi ertzainek herritarra atxilotu eta Donostiako Ertzain-etxe nagusira eraman zuen. Ertzainak herritarrari gaztelaniaz zuzendu zitzaizkion, honek une oro euskaraz egin zien arren. Ziegan zegoela eskubideak gaztelaniaz irakurri zizkioten. Eskubide horien artean nahi den hizkuntzan deklaratzeko eskubidea biltzen den arren, herritarrak euskaraz deklaratu nahi zuela adierazi zienean, ondorengoa izan zen ertzainen erantzuna: Euskaraz deklaratzeko eskubidea izan bazuela, baina larunbata gaua zela eta itzultzailea aurkitu bitartean 3-4 ordu itxaron beharko zuela. Horrez gain, herritarraren iritziz bestelako mespretxuzko komentarioak entzun behar izan zituen: euskara hitz egiteko bai, baina deklarazioa jasotzeko ez zela naturala.

EspEdiEntEa: 847-2009 EaE

kExa: Ertzaintzaren lan deialdi berrian 260 lanpostu eskainiko dira. Horietatik %41ean besterik ez da izango derrigorrezkoa euskararen ezagutza (1. HE). Bakar batek ere ez du ezarrita bigarren hizkuntza-eskakizuna.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

-PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 16: HP Herrizaingoa

16

Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, 1994 urtean hainbat neurri interesgarri jaso ziren 135/1994 Foru Dekretuan (zirkuitu elebi-dunak, langintzak...) baina ez ziren inoiz abian jarri eta 2000 urtetik au-rrera Nafarroako Gobernuak abian zeuden neurri apur horiek are gehia-go murrizteari ekin zion. Ondoren, 2003ko Foru Dekretuaren ondotik eremu bakoitzerako jarduketa planak abiatu ziren, baina horiek ez ziren normalizazio-planak, Dekretuan ezarritakoa zehazten zuten arauak bes-terik ez ziren, errotulazioa, gobernuaren komunikazioak eta horrelakoak arautzera mugatzen zirenak. Dekretu eta jarduketa plan horien aurka helegiteak aurkeztu ziren eta hainbat urteren ondoren epaitegiek gehie-nak bertan behera utzi dituzte.

Zazpi urte eta erdiko tartean, 2001eko urtarrilaren 1etik 2008ko uztailaren 1era, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio publikoan (Foru Ad-ministrazioan eta erakunde autonomoetan) 2.429 lanpostu berri sortu dira eta euskararen ezagutza-eskakizun bezala izan dutenak 610 besterik ez dira izan, hau da, sortutako lanpostu horien laurdena (%25,1) baino ez. Da-

tua bere orokortasunean ikusita ehuneko adierazgarria dela pentsa daiteke, baina 610 lanpostu horietatik ia guztiak (%96) hezkuntza alorreko lanpos-tuak direla kontuan hartzen badugu (585 irakasle, lehen hezkuntzako 361, bigarren hezkuntzako 216 eta lanbide heziketako 8), gainerako alorretan lanpostuak betetzeko euskara ez dela kontuan hartzen ondorioztatu behar dugu, eta noski, herrizaingoan ere ez.

Irakasleez gain, euskararen ezagutza eskakizun izan duten lanpostuak 25 besterik ez dira izan eta zenbait euskararekin zerikusia dutenak izan dira gainera (itzultzaile 1, euskara teknikari 1, hizkuntza-eskolako irakasle 1). Horiez gain badira ere, 11 administrari, 5 zaintzaile, hezkuntzako 4 inspektore, fisioterapeuta 1 eta logopeda 1, baina ikus daitekeenez foruzain bakar bat ere ez.

Zazpi urte eta erdiko tarte horretan beraz (2001-2008), foruzain izateko hainbat lan deialdi egin diren arren, euskara ez da lanpostu bakar bat ere betetzeko eskatu, horrek esan nahi duen guztiarekin. Hau da, tarte horretan 400 foruzain berri inguru kontratatu dira eta bakar bati ere ez zaio euskara gaitasunik eskatu, ezta eremu euskaldunean lan egin behar-ko luketen foruzainei ere.

Lan-deialdietan euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez ere egoera tamalgarria da: 2.429 lanpostu berri horietatik 30etan soilik aurreikusi da euskara meritu gisa baloratzea (%1,2), 20 eremu euskalduna dela-koan eta gainerako 10ak eremu mistoa deitutakoan. Eremu mistoko 10 horiek Nafarroako Larrialdi Zerbitzuko lanpostuak dira, 7 herritarrei te-lefonoa hartzen dieten operadoreenak eta 3 salako buruenak. Lanpostu hauek Herrizaingoko Zuzendaritzari dagozkion arren, ikus daitekeenez 10 horien artean ez dago foruzain bakar bat ere. Eremu euskalduneko beste 20 lanpostu horietan azkenik, 8 lanpostu Foruzaingoari dagozkio eta ondorioz 2001etik 2008ra Nafarroa osoan, 1.227 lanpostuko zer-bitzu publiko batean, lanpostuen %0,7ari soilik baloratu zaio euskara jakitea. Gaur egun, 2009ko plantilla organikoaren arabera, kopuru hori 55 lanpostukoa da, hau da, lanpostuen %4,5ean baloratzen da egun euskara jakitea, baina, hala ere, kopuruak oso eskasa izaten jarraitzen du oraindik. Nafarroako euskal hiztunei zerbitzua euskaraz eskaini eta be-raien hizkuntza-eskubideak bermatu ahal izateko, foruzain elebidunak behar dira eta horretarako lanpostuak betetzeko euskara ere jakitea eska-tu behar zaie. Lanpostuen %4,5ari euskara gaitasuna meritu gisa balora-tuz ez dira Nafarroako euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatu.

Azken urte hauetan Nafarroako Gobernuak normalizazio-plangintzarik abian jarri gabe jarraitzen du, baina berriki, 2007 urtean, Euskarabidea Institutuan sortu du 183/2007 Foru Dekretuaren bidez. Institutuak ez du ekimen berririk abian jarri eta funtsean euskararekin zerikusia zuten

zerbitzu ezberdinak erakunde bakar batean biltzera mugatu dela esan daiteke. Institutuak bere sorrera agirian zehaztu dituen helburuak inte-resgarriak dira (“herritarrek euskara erabili eta ezagutzeko duten eskubi-dea babestea, hori bermatzeko tresnak zehaztea eta euskararen berresku-rapena eta garapena babestea”), baina egun indarrean den legeriarekin helburu horiek betetzea ezinezkoa da.

Institutu berriak ondorengo urteetarako bere jarduna gidatzeko plangin-tza bat ere onartu du, baina plangintza horren baitan ere ez da Adminis-trazioan euskara normalizatzeko plangintzarik aipatzen. Administrazio publikoan euskararen erabilera arautuko duen dekretu berria bai iragarri zuten, baina gainerakoan orain arte Nafarroako Gobernuak abian izan dituen ekimen urriak kudeatzera mugatuko da.

Beraz, oraindik ere Nafarroako Foru Komunitatean ez dago Administra-zio publikoa euskalduntzeko inolako plangintza orokorrik, ez eta Foru-zaingoa euskalduntzeko plangintza berezirik eta foruzainak euskaldun-tzeko ekimen bakarra, Administrazioko langileei eskaintzen zaizkien, baina hartu ezin dituzten ikastaroak dira.

2.2.3. Ipar Euskal Herria

Esan bezala, Ipar Euskal Herrian ez dago herrizaingoan ari diren po-liziak euskalduntzeko inolako plangintzarik. Egitura administratibo autonomorik ez dago eta polizia autonomorik ere ez, baina Estatuaren eskumen diren polizia-indarretan ere ez dago zerbitzua euskalduntzeko inolako egitasmorik. Euskararen Erakunde Publikoaren helburuak eta jarduna ikusita ere, lehentasunak beste alor batzuetan ezartzen diren hei-nean, ez da inolako ekimenik aurreikusten alor honetan.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.2

. NO

RM

AL

IZA

ZIO

-PL

AN

GIN

TZ

AK

Page 17: HP Herrizaingoa

17

2.3. BALIABIDEAK

Corpus juridikoa eta garatzen ari diren normalizazio-plangintzak azter-tu ditugu, hizkuntza-politika eraginkor ororen bi osagai ezinbestekoak. Baina horiekin bakarrik ezin da hizkuntza-politikarik gauzatu. Ezinbes-tekoak dira ere mota guztietako baliabideak, batez ere giza baliabideak edota baliabide administratiboak, eta azkenean horiek guztiak baliabide ekonomikoen bidez egikaritzen dira, hau da, diru-baliabideen bidez.

Arau eta plangintzen arloan ikusi bezala, baliabideen kasuan ere Adminis-trazioen arteko desorekak nabarmenak dira: EAEko herrizaingoan langile batzuk euskalduntzera bideratzen ari da baliabide gehien, NFKan aldiz langile gutxi batzuei euskara ikastaroak ordaintzera mugatzen dira eta IEHn ez da alorra euskalduntzera inolako baliabiderik bideratzen. Guz-tiek komunean dutena zera da, euskararen normalizazioak behar dituen baliabideetatik oso urrun aurkitzen direla, hori bai, ondoren ikusiko du-gun bezala, batzuk beste batzuk baino urrunago.

2.3.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Esan bezala, Ertzaintzan euskara normalizatzeko pauso garrantzitsuenak, beren muga guztiekin, langileei eskainitako euskara ikastaroetan ematen dira eta ondorioz baliabide gehien euskararen normalizazioaren atal ho-rretan erabili dira. Administrazio publikoko zerbitzu honetan euskara ikasteko liberazio gutxi onartu dira eta onartu diren horietan ez da inoiz ordezkorik kontratatu.

Ertzaintzan oso liberazio gutxi eta epe oso laburrekoak onartzen dira, polizia zerbitzua oso berezia omen delako. Ordezkapenik ez egitearen arrazoia berriz, ertzainen ordezkapenak soilik beste ertzain batek egin ditzakeela da eta ertzain izateko lan-deialdia ez ezik, 9 hilabeteko tre-bakuntza aldia gainditu behar da. Normalizazio-plangintza abian jarri zenean, ordezkapenak ahalbidetu edo errazteko ertzainen kopurua zerbitzuaren berezko beharrizanetatik harantzago handituko zuen pro-mozio berezi bat egitea aurreikusi omen zen. Asmoa urtero 300 ertzain euskara ikasteko liberatzea omen zen, baina ordutik promozio berri asko eta kopuru handikoak egin diren arren, urte hauetan guztietan ez da ordezkapen bakar bat ere onartu16.

Azkenean liberazioak oso gutxi izan dira, oso laburrak (4 hilabete in-gurukoak) eta kasu oso zehatzetara mugatuak eta esan bezala, liberazio

16 — Herrizaingo sailean ere plangintzak iraun duen bitartean oso ordez-kapen gutxi gertatu dira, 2003-2007 tartean esaterako, ordezkatutako li-berazio 7 besterik ez dira izan eta eragindako gastua 92.000 € ingurukoa.

horiek ez dira ordezkatu. Ondorioz, atal hori Administrazio publikoko beste zerbitzuetan bezala baliabide gehien eskatzen zituena izan ordez, batere baliabiderik izan ez duen atala izan da, horrek gastu orokorrean esan nahi duen guztiarekin17.

Euskararen normalizazioaren eremuan gastu garrantzitsuena beraz, eus-kara-ikastaroetan gertatu da eta ikus dezakegunez, bertan erabilitako diru kopurua ez da batere esanguratsua Ertzaintzan bertan beste hel-buru batzuetara bideratzen denarekin alderatuz eta zer esanik ez, Eusko Jaurlaritzaren azken urteotako aurrekontu osoarekin edota EAEko Bar-ne Produktu Gordinarekin alderatuz.

6. TAULA

ERTZAINAK EUSKALDUNTZEKO EGINDAKO GASTUAREN RATIOAK (2004-2008)

Milioi euro 2004 2005 2006 2007 2008

Barne Produktu Gordina (A) 53.305,40 57.289,14 61.763,76 66.311,60 71.152,35

Ad. Orokorreko Aurrekontu kontsolidatua* (B)

6.725,31 7.312,91 7.770,94 8.745,20 10.055,66

Ertzaintzan liberatutakoen ordezkapenak (D)

0,000 0,000 0,000 0,000 0,000

Ertzaintzako euskara ikastaroak (E)

0,330 0,417 0,530 0,724 0,766

D+E 0,33000 0,41700 0,53000 0,72400 0,76600

(D+E)/B ratioa 0,00491 0,00570 0,00682 0,00828 0,00762

(D+E)/A ratioa 0,00062 0,00073 0,00086 0,00109 0,00108

* Eusko Jaurlaritza + EEAA + Ente guztiak (sektore publiko guztia Foru Aldundiak eta udalak ezik)Iturria: Herrizaingo Saila. Kontseiluak egindakoa.

Ikus daitekeenez, azken urte hauetan ertzainak euskalduntzera bideratu den aurrekontua, hau da, euskara ikastaroetan egin den gastua (ordezka-penetara ez baita € bakar bat ere bideratu), bataz beste 0,55 milioi €koa izan da, hau da, milioi erdi eurokoa. Egia da poliki-poliki haziz joan den kopurua izan dela, baina oraindik ere ez da 0,8 milioi €tara iristen.

Gehien gastatu den 2008 urtean ere, Eusko Jaurlaritzak gastatutako

17 — EAEko administrazio publikoan abian jarri diren normalizazio-plangintzetan diru gehien euskara ikasten ari ziren langileen libera-zioak ordaintzera bideratu dira, hau da, ordezkoak kontratatzera. Hez-kuntzan horrela izan da eta Osakidetza edota Administrazio orokorra bezalako alorretan ere bai. Kasu guztietan, euskararen aurrekontuaren zatirik garrantzitsuena horretara bideratzeaz ari gara.

EspEdiEntEa: 16/2006 EaE (bizkaia)kExa: Ertzain batek gaztelaniaz eskatu zion herritarrari identifikatzeko. Herritarrak euskaraz eskatzen ez zioten bitartean ez zela identifikatuko jakinarazi zien. Atxilotu eta eskuburdinak jarrita eraman zuten poliziaetxera.

EspEdiEntEa: 639/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: Apirilaren 29an 17:30ean Lasarte-Oriako Buenos Aires aldapako 17. atariaren parean, Ertzaintzaren talde batek herritarra kontrol batean gelditu zuten eta ertzain batek hitz bidea eman zion, gaztelaniaz. Herritarrak harremanak euskaraz nahi zituela eta zerbitzua euskaraz emango zion norbait eskatu zion. Berak ez zekiela eta ertzain hura, taldeko arduradunarengana joan zen. Arduraduna hurbildu zen herritarrarengana con que con esas estamos esanaz. Herritarrak hari ere euskaraz esan zion aurrekoari esan zion gauza bera, administrazioarekin, Ertzaintzarekin, harremana euskaraz nahi zuela. Berak, ordea, ¿que quieres a las buenas o a las malas? esan zion. Handik aurrera, herritarrarekin batera autoan zihoazen bi alaben beldurra tarteko, ertzainak gaztelaniaz eskatu zizkion paperak eman egin zizkion herritarrak.

EspEdiEntEa: 1313/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: Urriaren 24an Ertzaintzak isuna jarri zion Oiartzungo ordainlekuan gehiegizko abiaduran joateagatik. Isuna jasotzerakoan herritarrak euskaraz nahi zuela adierazi zuen, ordura arte gaztelaniaz zuzendu zitzaizkiolako eta isuna ere gaztelaniaz luzatu ziotelako. Ertzainak ‘yo no tengo por qué aprender euskara porque el castellano es lengua oficial’ erantzun zion. Herritarrak euskara ere hala dela gogorarazi zion eta berak euskaraz ikasten ez badu euskaldunak gaztelaniaz egitera behartzen dituela. Orduan ertzainak :’Si, es verdad, te voy a poner la multa en euskara, y a la señora de atrás le voy a poner otra por no llevar el cinturón de seguridad’. Hor eztabaidan hasi ziren ertzaina eta herritarra. Azkenean joaten utzi zioten, baina isuna gaztelaniaz gelditu zen.

2. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

AR

DA

TZ

NA

GU

SIA

K -

2.3

. BA

LIA

BID

EA

K

Page 18: HP Herrizaingoa

18

milioi € bakoitzeko 77 € besterik ez dira gastatu euskara ikastaroetan, ertzainak euskalduntzen. Azken urteetan egindako gastu handiena izan den hori Barne Produktu Gordinarekin alderatzen badugu, hau da, urte horretan ofizialki sortu zen aberastasun guztiarekin alderatzen badugu, emaitzak are eskasagoak dira: sortutako milioi € bakoitzeko 11 besterik ez dira euskara ikastaroak finantzatzera bideratu. Argi dago adierazle makroekonomiko horiekin alderatuz oso kopuru urriak direla, baina batez ere kopuru mugatuak dira, aurrez ikusi bezala, diru horrekin 10 urteren buruan 1.000 ertzainek 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea bes-terik ez delako lortu.

Ertzaintzan liberazioak ez ordezkatzean, Hezkuntzan edota Osakidetzan kontzeptu horretan gastatzen diren milioika €ak ez gastatzea suposatzen du eta ondorioz euskara normalizatzeko egiten den gastua beste alor batzuetan egiten dena baino askoz murritzagoa da. Ordezkapenik ez egiteak ordea, liberazioak gutxi eta laburrak izatea eragiten du eta ho-rrek, era berean, ezinezko egiten du denbora tarte laburrean langile asko euskalduntzea.

7. TAULA

HERRIZAINGO SAILEAN ITZULPENETAN GASTATU DENA (2005-2008)

2005 2006 2007 2008

Herrizaingoa 21.152 43.580 48.647 52.000

Ertzaintza 0 0 0 0

Guztira 21.152 43.580 48.647 52.000

Iturria: Herrizaingo Saila. Kontseiluak egindakoa.Oharra: 2008ko kopurua ez da gastatutakoa, aurreikuspena da.

Administrazio publikoan euskararekin zerikusia duen beste gastu ga-rrantzitsu bat itzulpenena izaten da. Ertzaintzaren kasuan itzulpen lanak HAEEren bidez gauzatzen dira eta ondorioz ez dago jakiterik zehazki zenbat gastatzen den. Dena dela, jakin badakigu Ertzaintzak ez duela azken urte hauetan (2005-2007) kanpoko itzultzailerik kontratatu eta

ondorioz helburu horrekin ez du € bakar bat ere gastatu. Administra-zio publikoko sail ezberdinei zerbitzua ematen dien HAEEak esaterako, 2005-2007 tartean 783.000 € inguru gastatu zituen kanpoko itzultzai-leak kontratatzen (tarte berean 30.000 € inguru bideratu zituen euska-razko argitalpenak editatzera).

Azkenaldian gainera, gero eta maizago, itzulpen-lanak kanpoko enpre-sei esleitzen ari zaizkie eta horrek itzulpenetara jotzeko joera areagotzen ari dela erakusten du. Dena dela, Herrizaingo sailean azken urteetan (2005-2007) ez da itzultzailerik kontratatu, baina taulan ikus daitekee-nez, itzulpenetan egindako gastua bikoiztu egin da.

2.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Giza baliabideei dagokienez, Foruzaingoan ez dago euskararen norma-lizaziorako arduradun edota teknikaririk. Euskararen inguruko gaiak inon lantzekotan Langile Batzordean lantzen dira eta normalean zen-bait sindikaturen eskariz. Kasu honetan, foruzainak euskalduntzeko ez dago inolako partida berezirik eta ondorioz Euskarabidearen zerbitzu orokorrean eskaintzen diren ikastaroetan parte hartzeko baimena eman edo ukatzera mugatzen da Herrizaingo sailak Nafarroan euskara nor-malizatzeko egiten duen ahalegina. Tarteka, araudiak ezarritako muga murritzen barruan, lan-deialdietan euskara zein lanpostutan eta zenbat baloratuko den ere negoziatzen dute Foruzaingoko eta sindikatuetako arduradunek, baina ikusiko dugun bezala hori ere oso kasu gutxitan. Osasunbideko ordezkarien eta sindikatuen artean kudeatzen dira beraz horrelako gaiak eta ez dago normalizazioa berariaz kudeatzen duen ar-duradun edo teknikaririk.

Administrazio publiko guztia kontuan hartuta ere helburu horrekin ari diren arduradun edo teknikariak oso gutxi dira, Euskarabidea Institu-tuan ari diren teknikari batzuk baino ez. Administrazioko langileak eus-kalduntzeaz arduratzen diren 23 irakasle ere badira eta Administrazioko idazkiak itzultzeaz arduratzen diren beste zenbait ere bai, baina hauek

guztiak ezin ditugu euskararen normalizazioa helburu duten teknikari gisa kontuan hartu.

Baliabide ekonomikoei dagokienez, Foruzaingoan ez da inolako balia-biderik esleitzen euskararen normalizazioari dagokionean. Esan bezala, egiten den ahalegin bakarra Euskarabideak antolatutako ikastaroetan parte hartu nahi duten zenbait foruzainei baimena eman edo ukatzea izaten da eta ondorioz ikastaro horien gastua ere ez du Herrizaingo sai-lak edota Foruzaingoan bere bizkar hartzen. Langileen euskalduntzeaz arduratzen den zerbitzuak (lehen NAPIn eta egun Euskarabidean koka-tzen denak) Nafarroako Administrazio publikoko langile guztiei eskain-tzen die zerbitzua eta urtero aurrekontu jakin bat du, baina ezinezkoa izaten da aurrekontu horretan Administrazioko Sail bakoitzari legokio-keen gastua kalkulatzea, izan ere, askotan euskara bulegoarena berarena ere kalkulatzea ezinezkoa izaten da18.

Urtero euskara ikastaroetara zenbat langile joan ahal izango diren urte horretan helburu horretarako aurrekontu publikoetan zehaztutako ko-puruak agintzen du eta ez alderantziz. Hau da, ez da langile guztiak euskalduntzeko beharko diren urte eta baliabideak kalkulatu ondoren kopuru hori urteroko aurrekontuetara eramaten. Langile publikoen eus-kalduntzea Administrazio publikoen urteko aurrekontuak baldintzatzen du eta helburu horrekin esleitutako diru kopuruak agintzen du urte-ro euskara ikasi ahal izango duten langileen kopurua. Herrizaingoaren edo Foruzaingoaren kasuan ematen diren baimenak hain urriak direla ikusita, kasu honetan muga ekonomikoak baino, bestelako muga edo oztopoak daudela ondorioztatu behar da.

2.3.3. Ipar Euskal Herria

Giza baliabideen ikuspegitik, Nafarroan bezala, ez dago herrizaingoan euskararen normalizazioaz arduratzen den teknikaririk. Orokorrean Euskararen Erakunde Publikoan ari diren zenbait teknikari badira, bai-na herrizaingoan ekimenik aurreikusten ez duten heinean, ezin ditugu alor hau euskalduntzeko teknikari gisa kontuan hartu. Eta baliabide ekonomikoen atalean ere ez dago euskararekin lotutako inolako diru partidarik.

18 — Gure asmoa Nafarroako Foru Komunitaterako ere baliabi-deen azterketa xeheagoa egitea zen baina aurrekontu orokorretan eta NAPIn euskarari dagozkion liberazio edota ikastaroei buruzko datuak beste zerbitzuen datuetatik bereizten ez diren heinean ezinezkoa zaigu informazio hori behar bezala aurkeztea.2

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N A

RD

AT

Z N

AG

US

IAK

- 2

.3. B

AL

IAB

IDE

AK

Page 19: HP Herrizaingoa

19

3. HIZKUNTZA-POLITIKEN ELEMENTU ADIERAZGARRIENAK

3.1. LANGILEEN EUSKALDUNTZEA

Ikusi bezala, Euskal Herrian gero eta jende gehiagok lan egiten du he-rrizaingoan eta euskararen normalizaziorako ezinbestekoa da langile publiko horiek ere euskalduntzea. Gainera, beste alorretan ez bezala, herrizaingoan lanean ari diren gehien gehienek herritarrekin harreman zuzena dute eta ondorioz are premiazkoagoa da langile horiek euskal-duntzea. Alor honen beste berezitasun batek ordea, euskalduntze pro-zesua oztopatzen du, izan ere, polizia gisa lanpostua eskuratzen dutenak ordezkatzeko zailtasunak izaten dira. Baina hori ez da herrizaingoan eus-kara normalizatzeko dagoen oztopo bakarra, izan ere, ondoren ikusiko dugun bezala, gaur egun ez dago herrizaingoan ari diren langile guztiak euskalduntzea helburu duen politikarik.

EAEn ertzainak euskalduntzeko ikastaroak eskaintzen dira, baina ez dago ertzain guztiak euskalduntzea helburu duen plangintzarik. Ertzain-tzaren Euskara Planean euskara ikastaroak eskaintzen diren arren, ez da ertzain guztiak euskalduntzeko eperik ezartzen eta esleitutako baliabi-deak ere oso mugatuak izaten dira. Honela, urte bakoitzean helburu ho-rretarako dagoen aurrekontuak mugatzen du eskaintzen diren ikastaro eta liberazioen kopurua.

NFKan egoera are traketsagoa da, izan ere, alor publikoan ari diren langile guztiei euskara-ikastaroak eskaintzen zaizkien arren, foruzainei ez zaie euskara ikasteko baimenik ematen, zerbitzuaren berezitasunak argudiatuz (prestakuntza berezia, txandaka lan egitea, ordezkatzeko zail-tasuna...). Eta noski, kasu honetan ere ez dago foruzain guztiak euskal-duntzeko epedun plangintzarik edota baliabide nahikorik.

Ipar Euskal Herrian azkenik, ez dago herrizaingoan ari diren milaka pertsonak euskalduntzeko inolako ekimenik. Egia da Ipar Euskal He-rrian ez dagoela polizia autonomikorik, baina bertan ari diren Estatuko poliziak asko dira eta hauek ere herritarrekin harreman zuzenak izaten dituzte. Eta kasu honetan ere, noski, ez dago herrizaingoan ari diren guztiak euskalduntzeko inolako plangintza edota baliabiderik.

3.1.1. Euskal Autonomi Erkidegoa

Esan bezala, EAEn ez dago ertzain guztiak euskalduntzea helburu duen epe zehatz eta baliabide nahikoak dituen plangintzarik. Ertzaintza sortu eta 16 urtera lehen Euskara Plana jarri zen abian eta bertan hainbat ikas-taro eskaini dira, batez ere, Derrigortasun Data ezarria duten ertzainei

begira19. Aurrez, planik gabeko 16 urte horietan, euskara hedatzeko hel-buruarekin zenbait neurri abian jarri ziren, baina urriak, sakabanatuak eta ez iraunkorrak izan ziren.

www.ertzaintza.net

I.A lleva 16 años trabajando comoertzaina. Durante este tiempo, se hadedicado a formarse, de maneracomplementaria, realizando cursosde tácticas policiales y tiro a lo largode toda la geografía española. En to-tal ha llegado a asistir a más de 20charlas.“Decidí hacer estos cursos porquesiempre he creído que es una obliga-ción de cualquier profesional estarbien preparado. Por ello decidí inda-gar y comencé a desplazarme a todaslas provincias en las que se realiza-ban cursos para policías.”I.A asegura que estos conocimientosle ayudan a realizar el trabajo de unaforma más segura aplicándolos conti-nuamente en todas sus acciones co-mo ertzaina. “Ahora me interesa sa-ber cómo reaccionan los seres huma-nos en situaciones de estrés, porejemplo, cuando hay una llamada al112 por violencia de género en la quenos podemos encontrar con personas

Un ertzaina de la Brigada Móvilparticipa en una red decolaboración con policías brasileñosy argentinos

“Es nuestra obligación estar bien preparados”

muy agresivas o en posesión de ar-mas”. Este ertzaina destaca la oportunidad deconocer a otros policías, incluso de di-ferentes países, durante los cursos, yaque considera fundamental sus cono-

cimientos sobre todo en materia de de-lincuencia. Además, han creado unared de contactos gracias a la cual másde treinta profesionales brasileños y ar-gentinos visitan todos los años las ins-talaciones de la Ertzaina en Iurreta.

I.A afirma que algunos cuerpos poli-ciales se interesan mucho en los pro-tocolos de la Ertzaintza sobre ordenpúblico. “La valoración sobre nuestrotrabajo siempre es positiva. Tenemosun gran prestigio y reconocimiento”.

GAUR 104:GAUR 27/4/09 12:40 Página 28

Euskara ikastaroak Polizia Ikastegiaren bidez kudeatu izan dira, HAEE eta HABErekin hitzarmenak sinatu. Euskadiko Poliziaren ikastegia 1981 urtearen azken aldera sortu zen Arkauten eta 1982ko otsailean hasi ziren bertan ikasten Ertzaintzako lehen promozioa osatuko zuten 598 lagunak. Izan ere, urte bateko oposaketa aldia gainditzen zutenek, ertzain izateko 9 hilabete inguruko oinarrizko ikastaroa egin behar iza-ten zuten20.

Esan bezala, lehen urteetan euskarari ez zitzaion garrantzia berezirik eman eta ertzainak euskalduntzeko lehen ekimenak isolatuak eta inolako plan-gintzarik gabe jarri ziren abian. Ertzainen prestakuntza ikastaroan euskara irakasgai bat gehiago bezala sartu zen eta lehen promoziotik bertatik, eus-kara maila nahikoa zuten ertzainei ikastaro osoa euskaraz emateko auke-

19 — EAEn Herrizaingo Sailean ari diren langileak Administrazio orokorra euskalduntzeko plangintzaren baitan kokatzen dira. Ertzain-tzak ordea bere plangintza propioa du 1998 urteaz geroztik.

20 — Ondoren, karrerako funtzionario izendatzeko, gutxienez bes-te 12 hilabete irauten dituen frogaldia egiten dute kaleetan zerbitzua eskainiz.

EspEdiEntEa: 497/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Martxoaren 3an Donostiako Antigua auzoko Ertzain-etxera joan zen eskaera bat egitera. Harreran zegoen ertzainak ez zuen herritarrak euskaraz esandakoa ulertu. Ondoren, eskaera egiterakoan ere, herritarrak ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso

EspEdiEntEa: 1045/2007 EaE (bizkaia)kExa: Azaroaren 2an 112 zenbakira deitu zuen 16:00ak aldera. Zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela adierazi zion langileari, baina hark ez zekiela eta txanda hartan ez zegoela zerbitzua euskaraz eman zezakeen langilerik erantzun zion. Herritarrak zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela bada, esan zion. Langileak Osakidetzako zenbaki bat eman zion, baina hor ere ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso; “en castellano, por favor” esan zioten. Berriz ere 112ra deitu zuen eta Osakidetzako beste zenbaki bat eman zioten. Horrela batera eta bestera dozena bat dei egin zituen, ezin izan zuen behin ere euskaraz egin, eta azkenean, 112ra deitu eta zerbitzuko arduradunarekin egon nahi zuela adierazi zien. Txandako arduradunarekin egon zen, zerbitzua euskaraz eman zion, eta medikua etxera igorriko zutela egin beharreko izapideak egiteko esan zion. 18:30ean agertu zen medikua. Gernikatik zetorren eta herritarraren herria eta Gernika artean 15 km daude. Ordura arte ez ziotela abisua eman esan zien medikuak.

EspEdiEntEa: 927/2008 EaE (bizkaia)kExa: Ertzaintzak alkoholemia-kontrola egiteko gerarazi zituen herritarrak eta isuna jarri zien. Hasieratik jakinarazi zuten arren harremana euskaraz nahi zutela, gaztelaniaz idatzitako isuna jaso zuten.

EspEdiEntEa: 473/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: Martxoaren hasieran, Zarauzko Ertzain-etxera joan behar izan zuen herritarrak. Harrera egin zion pertsonari euskaraz zuzendu zitzaion, baina hark gaztelaniaz erantzuten zionez, herritarrak ere gaztelaniaz jarraitu behar izan zuen.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.1

. LA

NG

ILE

EN

EU

SK

AL

DU

NT

ZE

A

Page 20: HP Herrizaingoa

20

ra baztertu zen21. Hirugarren promozioan hasi ziren lehen aldiz euskara irakasteko HABEren metodologia erabiltzen. Bederatzigarren promoziora arte euskara irakasgaia bi mailatan egituratuta egon zen (Euskalduntzea-1 eta Euskalduntzea-2) eta 10. promoziotik aurrera beste bi maila gehitu zitzaizkion (Euskalduntzea-3 eta Euskalduntzea-4).

Hau da, lehen bederatzi promozioetan sartu ziren ia 5.000 ertzainek euskara ikasketen bi urrats besterik ez zituzten egin (250 bat eskola-or-du) ertzain izateko oinarrizko ikastaroan euskara irakasgaia gisa jasoz. Ondorengo promozioek, 10. promoziotik hasita, lehenengo aldiz eus-kara ikasketen lau urrats egin zituzten prestakuntza-aldian zehar, eta horiek gainditu behar izan zituzten Ertzaintzako funtzionario bihurtu ahal izateko. Hamargarren promozioaz gero, beraz, laugarren urratsa (Euskalduntzea-4 delakoa) bihurtu da ertzain izateko egiaztatu beharre-ko gutxieneko maila, hau da, ikasle guztiei irakasten zaien eta guztiek gainditu behar duten ezaguera-maila22.

Tarte horretan, Herrizaingo sailean euskararen normalizazio-prozesua bitan banatu behar zela erabaki zen, alde batetik Ertzaintzan ari ziren langileak eta bestetik Herrizaingo sailean ari zirenak, bakoitza bere hel-buru eta egitarau propioarekin. Eta jarraian, 1989 urtean, Herrizaingo Saileko langileak Administrazio orokorra euskalduntzeko lehen plan-gintzaldiaren baitan sartu ziren, Ertzaintzakoak kanpoan utziz. Ertzain-tzako lehen normalizazio-plana ia hamarkada bat beranduago jarri zen abian, hau da, 1998 urtean.

Administrazio orokorra euskalduntzeko lehen plangintzaldia 1989-1995 tartean garatu zen eta bigarrena 1997-2002 tartean. Ertzaintza ez zen lehen plangintzaldi orokor horretan barneratu baina ez zen Ertzain-tzarako plangintza propiorik garatzen hasi ere. Ia hamar urte horietan (Ertzaintzaren hedapen urte garrantzitsuenetan) Ertzaintzan sartzeko euskara meritu gisa baloratu zen soilik eta ondorioz milaka eta milaka ertzain inolako euskara ezagupenik gabe sartu ziren Ertzaintzan. Gaur egun EAEn dauden 8.000 ertzainetatik 7.000 baino gehiago tarte ho-rretan sartu ziren Ertzaintzan. Honela, 1982ko 1. promoziotik 1998ko 16. promoziora 7.000 ertzain baino gehiago funtzionario bilakatu ziren euskara alorrean inolako gaitasunik egiaztatu beharrik izan gabe.

21 — Euskalduntzea Ertzaintzan: oraina eta geroa (2000). Aitor Az-kuenaga. Hizpide 45 (22-35 orrialdeak).

22 — Ertzaintzan euskara ikasketetan 12 urrats edo maila bereizten direla kontuan hartuz, argi dago 4. urratsa ez dela herritarren hizkun-tza-eskubideak bermatzeko gutxieneko maila, batez ere, Ertzaintzako 1. HE 9 urratsaren parekoa dela kontuan hartzen badugu.

Ertzaintzako Euskara Plana abian jarri zenean, 1998 urtean, Herrizain-go sailaren helburua urtero 300 ertzainek euskara ikastea zen (txanda-ka)23, honela 10 urteren buruan, hau da, plana amaitzean, 3.000 ertzai-nek euskara jakingo zutelakoan. Hamar urteko planaren helburua beraz, 2008rako aurreikusten ziren 7.500 ertzainen %40 euskalduntzea zen. Helburu mugatua izan arren, aurrerapauso garrantzitsua suposatuko zu-keen, aurreikusitakoa bete izan balitz, baina errealitatea oso bestelakoa izan da: Plangintzak iraun duen bitartean (1998-2008) euskara ikasi duten ertzainak 1.000 inguru izan dira.

Euren kabuz gutxieneko euskara maila jakin bat egiaztatzen duten gaine-rako ertzainei ere aukera ematen zaie euskara hobetzen jarraitzeko eta kan-poko euskaltegietan ikasten jarrai dezaten matrikula ordaintzeko laguntzak edota liberazio laburrak eskaintzen zaizkie (hiru hilabetekoak).

Datu horiek Herrizaingo Sailak berak, 2008 urte bukaeran egindako Euskara Planaren ebaluazio txostenean eskaintzen ditu: 1999-2008 tar-tean euskara ikasteko 1.308 ertzain liberatu dira eta plana amaitzean 1.032 ertzainek lortu dute 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea24. Egun 8.000 ertzain daudela kontuan hartzen badugu, plangintzaren bidez euskaldundu diren ertzainak %12,9 besterik ez direla ohartuko gara, plana abian jarri zenean ezarritako helburutik (%40) oso urrun. Egun 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatua duten ertzainak gehiago dira (2.358 er-tzain), baina horiek aurrez euskaraz bazekiten ertzainak edota promozio berrietan HE egiaztatu dutenak izan dira.

Hori ulertzeko plana abian jarri berritan (2000 urtean) ertzainen eus-kara mailari buruzko datuak ikustea besterik ez dago. Ikus daitekeenez, orain 10 urte ertzainen gehiengoak (%60,1) ez zuen euskararen gutxie-neko maila gainditzen (Euskalduntze-4) eta oso gutxi ziren 7. maila gainditzen zutenak (%23,6)25.

23 — Horrela adierazi zuten Herrizaingo saileko arduradunek pren-tsaren aurrean 1998 urtean, nahiz eta planean horrelako helburu zeha-tzik ez jaso.

24 — Euskara Planaren ebaluazio-txostenaren arabera, hamar urte ho-rietan euskara ikasten aritu ziren 1.308 ertzain horiek guztiak liberatu-ta aritu ziren eta liberazioak, bataz beste, lau hilabetekoak izan ziren.

25 — Datu horiek eskaintzen dituen Herrizaingoko txostenaren ara-bera, 2000 urterako jada 1.513 ertzainek 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatua zuten, hau da, orduko 7.224 ertzainen %20,9ak.

8. TAULA

EUSKARA IKASTEN ARITU DIREN ERTZAINAK MAILAREN ARABERA (2000)

Hasierakoa Amaierakoa Gaurkoa (2000 hasiera)

Kop. % Kop. % Kop. %

Euskalduntze-0 4.374 60,5 1.082 15,0 973 13,5

Euskalduntze-1 638 8,8 467 6,5 411 5,7

Euskalduntze-2 377 5,2 1.906 26,4 1.350 18,7

Euskalduntze-3 223 3,1 947 13,1 148 2,0

Euskalduntze-4 147 2,0 783 10,8 1.456 20,2

Euskalduntze-5 81 1,1 310 4,3 336 4,7

ALF-0 1.043 14,4 73 1,0 0 0,0

Euskalduntze-6 64 0,9 227 3,1 314 4,3

ALF-1 26 0,4 713 9,9 328 4,5

Euskalduntze-7 9 0,1 114 1,6 131 1,8

Euskalduntze-8 71 1,0 82 1,1 730 10,1

ALF-2 2 0,0 282 3,9 715 9,9

Euskalduntze-9 35 0,5 10 0,1 28 0,4

Euskalduntze-10 58 0,8 32 0,4 43 0,6

Euskalduntze-11 0 0,0 41 0,6 43 0,6

Euskalduntze-12 5 0,1 64 0,9 75 1,0

EGA 71 1,0 91 1,3 143 2,0

Guztira 7.224 100,0 7.224 100,0 7.224 100,0

Iturria: HABEren Hizpide aldizkariaren 45. alea. Guk geuk egindakoa.Oharra: Gaurko esaten denean, txostena idatzi zen arte (2000 hasiera) ikasleek lortu zuten maila gorenaz ari da, Arkauteko ikastegian eta euskaltegi homologatuetan egindako egiaztapenak kontuan harturik.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.1

. LA

NG

ILE

EN

EU

SK

AL

DU

NT

ZE

A

Page 21: HP Herrizaingoa

21

Langileak euskalduntzeko biderik eraginkorrena ikastaro trinkoak iza-ten dira eta, noski, horietan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa da lan-gileak liberatzea, baina Herrizaingo sailak hasieratik ikastaro trinkoen aukera baztertu zuen eta ertzainak ordezkatzeko zailtasunak zirela me-dio, ez zituen liberazioak aurreikusi26. Denborarekin zenbait liberazio onartu dira, baina orokorrean oso epe motzekoak. Hasieran ikastaroak hilabete batekoak izaten ziren eta liberazioak ere bai. Gerora iraupen ez-berdineko liberazioak baimendu ziren (bi egun, bost egun, hiru hilabete eta zortzi hilabete), eta azken urte hauetan hiru hilabeteko liberazioak besterik ez dira onartzen.

9. TAULA

EUSKARA IKASTEKO LIBERATU DIREN ERTZAINAK (2003-2007)

2003 2004 2005 2006 2007

Ertzain kopurua 7500 7625 7750 7875 8000

Bi egun 28 0 32 0 0

Bost egun 0 1 0 0 0

Hilabete bat 2 7 11 0 0

Hiru hilabete 0 25 28 40 158

Zortzi hilabete 40 124 0 0 0

Iraupen luzeko liberazioak

40 149 28 40 158

% 0,53 1,95 0,36 0,51 1,98

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo saila. Guk geuk egindakoa.Oharra: 2004, 2005 eta 2006 urteetarako ertzain kopuru osoa eskuratzerik izan ez dugunez bataz besteko hazkunde iraunkorra aplikatuz kalkulatu dugu urte horietako kopurua.

* Liberatuen kopuruak langile guztiekiko suposatzen duen ehunekoa kalkulatzeko iraupen luzeko liberazioak soilik hartu ditugu kontuan, hau da, hiru eta zortzi hilabeteko liberazioak.

Ikus daitekeenez, liberazio mota ezberdinak eskaini izan dira, baina az-ken urteotan liberazio laburrak ez ezik, luzeak ere desagertu egin dira eta hiru hilabeteko liberazioak besterik ez dira eskaintzen. Hiru eta zortzi hilabeteko liberazioak soilik kontuan hartzen baditugu, urtean bataz beste 83 liberazio besterik ez dira onartu 2003-2007 tartean. Urte horie-tan ertzain kopurua 7.500 eta 8.000 artean kokatu dela kontuan hartzen badugu, onartutako liberazioak oso gutxi izan direla ondorioztatu behar

26 — Euskalduntzea Ertzaintzan: oraina eta geroa (2000). Aitor Az-kuenaga. Hizpide 45 (22-35 orrialdeak).

da. Izan ere, kasurik onenean liberazioak ez dira ertzain kopuru osoaren %2ra ere iristen. Dirudienez, 2005 urtean irizpide aldaketa gertatu zen eta ordura arte eskaintzen zen 8 hilabeteko liberazioa (eta bestelako libe-razio laburragoak) alde batera utzi eta ondorengo urteetan 3 hilabeteko liberazioa soilik eskaini da.

Ertzaintzaren izaera berezia argudiatu izan dute Herrizaingo saileko arduradunek hain liberazio gutxi eskaintzeko, hau da, ordezkapenak egitea ezinezkoa dela (prestakuntza berezia behar dela, ertzaintzan txan-daka lan egiten dela...), baina kasu honetan ere langile gehiago ez libe-ratzeko arrazoi nagusia ez da hori izan. Langileei liberazioak ukatzeko gehien erabiltzen den argudioa hori izan arren, liberazio gehiago ez es-kaintzearen arrazoi nagusia ekonomikoa da. Izan ere, aurrez ikusi bezala, urtero liberazioetarako aurrekontu jakin bat izaten da eta hori agortzen denean ez dute liberazio gehiago baimentzen. Ertzaintzan liberatzen di-ren ertzainak ez dira ordezkatzen eta ondorioz bigarren soldata horren gasturik ez da egon Ertzaintzaren kasuan, baina hala ere, oso liberazio gutxi baimendu dira.

Ertzaintzaren Ikastegian liberatuta aritu diren horiez gain, euren kabuz gutxieneko euskara maila eskuratu dutenei kanpoko euskaltegietan ma-trikulatzeko laguntza eman zaie. Hala ere, batzuek zein besteak kontuan hartuz eta ertzainen kopuru osoarekin alderatuz, oso mugatua izan da euskara ikasten aritu diren ertzainen kopurua. Urtero, bataz beste, 400 ertzain inguru aritu dira euskara ikasten. Hasiera batean 769 aritu ziren eta gehienak Polizia Ikastegian bertan, baina gerora kopuru hori asko murriztu da eta azken urte hauetan ikasle gehienak Polizia Ikastegitik kanpo ari dira euskara ikasten27.

10. TAULA

EUSKARA IKASTEN ARITU DIREN ERTZAINAK (1999-2008)

199

9

20

00

20

01

20

02

20

03

20

04

20

05

20

06

20

07

20

08

Polizia ikastegian 507 217 43 84 24 123 106 27 147 30

Lan orduz kanpo 262 200 163 209 211 218 219 211 427 552

Guztira 769 417 206 293 235 341 325 238 574 582

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Herrizaingo saila. Kontseiluak egindakoa.

27 — Izan ere, 1999 urtetik aurrera euskara ikastaroak Arkauteko Ikastegian ez ezik, beste bi herrialdeetan ere eskaintzen dira (Erandion, Oiartzunen...).

EspEdiEntEa: 576/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarra irailaren 23an Donostiako Easo Plazako ertzainetxera bertaratu zen prozedura bat egitera, eta bertan artatzeko zegoen ertzainak eta ondoren etorri zen beste bat ere gaztelaniaz aritu zitzaizkion herritarrak hasieratik euskaraz egin arren. Azkenean herritarrak ere gaztelaniaz egitera pasa behar izan zuen artatua izango bazen.

EspEdiEntEa: 103/2006 EaE (bizkaia)kExa: Durangoko Ertzain-etxera salaketa bat jartzera joan eta ertzain bat ere ez zen gai salaketa euskaraz jasotzeko. Ondorioz, salaketa jarri gabe alde egin behar izan zuen herritarrak.

EspEdiEntEa: 689/2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Uztailaren 17an 12:30ak aldera Arrasateko Ertzain-etxera joan ziren herritarrak. Ezin izan zuten sarreran zegoen gizonezkoarengandik zerbitzua euskaraz jaso. Ondoren egokitu zitzaien ertzainak ere ez zituen euskaraz artatu. Euskara ikasten ari zela, baina ez zela zerbitzua euskaraz emateko gai esan zien. Beste ertzainen batengandik zerbitzua euskaraz jaso zezaketen galdetuta, une hartan ez zegoela euskaraz zekienik erantzun zien.

EspEdiEntEa: 350/2008 EaE (bizkaia)kExa: Maiatzaren 13an Ertzaintzaren Deustuko egoitzara joan zen salaketa jartzeko asmoz, eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso. Bi ertzainekin egotea egokitu zitzaion. Ez batak ez besteak ez zekiten euskaraz eta ez zioten ertzain euskaldunen batekin egoteko aukerarik eman. Hartara, salaketa guztia gaztelaniaz egin behar izan zuen.

EspEdiEntEa: 102/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: Urtarrilaren 8an 23:00ak aldera 112 zenbakira deitu zuen. Gizonezko batek erantzun zion deiari. Herritarrak azalpenak euskaraz eman zizkion eta gizonezkoak ¿Beasain qué?, ¿Ha ido la Ertzaintza? galdetu zion. Herritarrak euskaraz bazekien galdetu zion gizonezkoari eta hark pixka bat erantzun zion. Herritarrak berriz ere azalpenak eman zizkion euskaraz, baina alferrik ari zela ohartu zen, langileak ez baitzion ulertzen.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.1

. LA

NG

ILE

EN

EU

SK

AL

DU

NT

ZE

A

Page 22: HP Herrizaingoa

22

Kopurua mugatua izateaz gain, gehien gehienak ordu gutxiz eta epe la-burrean aritu direla kontuan hartzen badugu, ez da harritzekoa hamar urte hauetan lortu den emaitza eskasa, izan ere, horrelako dinamika ba-tekin oso zaila da inor epe onargarri batean euskalduntzea. Liberazio gutxi eta laburrak eskaintzen dira eta bestelako ikastaro laburragoen bi-dez oso zaila da euskara behar bezala ikastea. Eta, noski, langileak erabat euskaldundu gabe pasatzen den urte bakoitzeko herritarren hizkuntza

-eskubideen urraketak biderkatu egiten dira.

Bestalde, Administrazio publikoko gainerako alorretan bezala, Ertzain-tzan ere 45 urtetik gorakoei euskara ikastetik salbuesteko aukera eskaini izan zaie, baina datuek erakusten dutenaren arabera, oso gutxi izan da aukera hori baliatu dutenak, 6 ertzain besterik ez. Ertzaintzan batez ere jende gaztea sartu izan da (lehen promozioan zaharrenak 36 urte bes-terik ez zituen) eta ondorioz Ertzaintzarena lan talde gaztea dela esan daiteke, nahiz eta sortu zenetik 28 urte pasa diren. Errealitate hori kon-tuan hartuz, ez da harritzekoa beste zerbitzu publiko batzuetan baino salbuespen gutxiago izatea, baina hain gutxi izateko bestelako arrazoiak bilatu behar dira. Arrazoi nagusia ziurrenik destinoak esleitzerakoan edota lanpostuan gora egiterakoan euskara maila ere kontuan hartzen dela izango da28. Urteek aurrera egiten dute eta lehen promozioetan gaz-te ziren askok, 28 urte ondoren, 45 urteak gainditzen dituzte, baina hala ere gaur egun (2008ko apirilean) ertzainen gehiengoak (%60,1) 45 urte baino gutxiago du29.

28 — Argi dago Ertzaintzan adinagatik hain salbuespen gutxi ego-tearen arrazoi nagusia ertzainen gaztetasuna dela, baina horretaz gain, destinoak aukeratzerakoan edota igoerak lortzerakoan euskara-maila kontuan hartzeak ere badu bere eragina. Oso gutxik galdu nahi dute euskara horretarako ere baliatzeko aukera.

29 — Haur txikiak dituzten emakumeentzat zailagoa izaten da eus-kalduntze ikastaroetan parte hartzea eta ondorioz edozein lantaldetan haurrak izateko adinean dauden emakumeen kopurua euskalduntze prozesu orokorra baldintza dezakeen zerbait izaten da Adin tarte ho-rretan kokatzen diren emakume asko haurren zaintzan sartuta daude eta genero rolaren eraginez bere gain hartzen dute zaintza horren ar-dura. Ondorioz ezinezkoa egiten zaie euskara ikasteko liberazioaren bidea hautatzea eta kasu askotan ikastaro laburragoetara joatea ere bai. Dena dela, kasu honetan ere, Ertzaintzan errealitate hau ez da beste alor publiko batzuetan bezain larria izan, oraindik oso emakume er-tzain gutxi daudelako (%10,2 besterik ez).

3.1.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean ere ez dago Herrizaingoan ari diren langile guztiak euskalduntzeko plangintzarik. Administrazio publikoko langile guztiei euskara ikasteko edota hobetzeko zenbait ikastaro eskain-tzen zaizkie, baina eskaintza orokor horrek ere ez du langile publiko guztiak euskalduntzea helburu. Ekimena euskaldundu nahi duten lan-gile publiko gutxi batzuei euskara ikastaroak eskaintzera mugatzen da eta ondorioz Administrazioa euskalduntzeko premian baino langileen beraien borondatean oinarritzen da. Dena dela, langileek ikastaroetan parte hartu ahal izateko beren nagusien baimena eskuratu behar izaten duten heinean, azken hitza Nafarroako Gobernuarena berarena izaten da. Azken finean, kasu honetan ere, urtero eskaintzen diren ikastaro eta plazen kopurua, urte bakoitzean helburu horrekin aurrekontuetan eslei-tu den diru kopuruak baldintzatzen du30.

Urteetan NAPIko Euskarazko Prestakuntza Bulegoaren bidez kudeatu izan dira euskara ikastaro horiek, baina Euskarabidea Institutua sortu denetik, euskararekin zerikusia duten zerbitzu ezberdinak bere baitan kokatu dira eta Administrazio publikoko langileentzako euskara ikas-taroen eskaintza ere bai. Arduradunen arabera antolaketa aldaketa bes-terik ez da izan eta zerbitzuak ez du oinarrizko aldaketarik jasan, baina

30 — Euskarazko Prestakuntza Bulegoak bere irakasle eta bitartekoak ditu eta urtero aurrekontu jakin bat kudeatzen du. Urtero zenbat ikas-taro eta zenbat plaza eskainiko diren beraz, erakunde honen aurrekon-tuaren arabera zehazten da eta ez administrazio publikoak euskarazko zerbitzua eskaintzeko izan ditzakeen beharren arabera. Zerbitzuan euskarazko 23 MET (Maila Ertaineko Teknikari) daude V3 euskara mailarekin, hauek Administrazioko langileei euskara ikastaroak ema-teaz arduratzen dira. Administrari laguntzaile bat ere badago negozia-tu honetan (V3 mailarekin) eta zerbitzuko buruak berak ere V3 maila du. Negoziatuan guztira 25 langile ari dira lanean.

langileek zein irakasleek salatu dutenaren arabera, zerbitzuak okerrera egin du eta aurrez eskasa zen eskaintza are eskasagoa bilakatuz (irakasle gutxiago...).

Ikastaro ezberdinak eskaintzen dira. Ikastaro estentsiboak egunean bi ordukoak izaten dira (asteko bost lan egunetan) eta lau hilabetez lu-zatzen dira. Iruñetik kanpo lanean ari diren eta ikastaro hauetan parte hartu ezin duten Administrazioko langileei homologatutako euskaltegi batera joateko aukera eskaintzen zaie eta hauei ere ikastorduen erdia konpentsatzen die Administrazioak. Horrez gain matrikula ordaintzeko diru-laguntza mugatu bat eska dezakete. Ikastaro trinkoak egunean sei ordukoak izaten dira (asteko bost lan egunetan) eta lau astez luzatzen dira. Udako ikastaro trinkoak ere eskaintzen dira (abuztuan edo irai-lean), ikastaro trinko arruntek bezala lau aste irauten dute, baina kasu honetan Administrazioak 13 egun hartzen ditu bere gain eta gainerako zazpiak langilearen kontu gelditzen dira. Azken urteotan autoikaskuntza ikastaroen aukera ere eskaintzen da astean 4 orduz. Bestelako ikastaroak ere eskaintzen dira: mintza taldeak (80 ordu), ikastaro teknikoak (30, 42 edota 84 ordu) edota EGA prestatzeko ikastaroak (60 ordu). Horiek dira NAPIko euskara bulegoan bertan eskaini izan diren ikastaroak, bai-na hortik kanpo antolatzen diren euskara ikastaroetan parte hartzen du-ten Administrazioko langileei ere zenbait onura aitortzen dizkie 1993ko Foru Dekretuak31.

Dena dela, Herrizaingo sailean eta zehazki Foruzaingoan euskara ikaste-ko oso baimen gutxi eskaini dira urte hauetan guztietan. Foruzaingoko zenbait sindikatuk kritikatu izan dutenez, urteetan foruzainei ez zaie euskara ikasteko baimen bakar bat ere eman, zerbitzu publiko berezia dela eta ordezkapenak ezinezkoak direla argudiatuz. Baina gauza bat da ordezkapenak egiteko zailtasunak izatea eta beste bat baimen bakar bat ere ez ematea. Aipatutakoa argudioa baino aitzakia dela pentsatzeko arrazoi asko daude, besteak beste, hainbat foruzainei ingelesa ikasteko

31 — Lan-orduetatik kanpo homologatutako euskaltegiren batean eus-kara ikasten ari diren administrazioko langileek matrikula ordaintzeko diru-laguntza mugatu bat eska dezakete. NAPItik kanpo ikastaro trin-koak ere egin ditzakete administrazioko langileek, hori bai, euskaltegi homologatuetan, gehienez 120 orduz eta ekaina erditik iraila bukaerara. Kasu hauetan ikastorduen bi heren hartzen ditu bere gain administra-zioak eta matrikula ordaintzeko diru-laguntza mugatua eskaintzen du. Barnetegiak ere antolatzen dira eta dekretuaren arabera bi eta sei aste bi-tartean iraun dezaketen arren, normalean bi astekoak izaten dira. Admi-nistrazioak barnetegiak irauten duen denboraren arabera hainbat egune-ko baimen ordainduak eta matrikularen zati bat hartzen ditu bere gain. 3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.1. L

AN

GIL

EE

N E

US

KA

LD

UN

TZ

EA

Page 23: HP Herrizaingoa

23

baimenak ematen zaizkielako.

Nafarroako Gobernuak eskaintzen dituen datuekin ez dago jakiterik Herrizaingoan eta zehazki Foruzaingoan zenbat langile aritu diren eus-kara ikasten. Daturik xeheenak Lehendakaritza, Justizia eta Herrizain-goa sailari dagozkio eta, ondorioz, ez dago jakiterik horietako zenbat dagozkion Herrizaingo sailari eta are gutxiago Foruzaingoari. Dena dela, zein kopuru urriez ari garen ohartzeko Administrazio publiko osoan euskara ikasten aritu diren langileen eta Lehendakaritza, Justizia eta He-rrizaingoan aritu direnen datuak eskaintzen ditugu:

11. TAULA

EUSKARA IKASTEN ARITU DIREN LANGILEAK (2003-2008)

2003 2004 2005 2006 2007 2008

Administrazio guztia 941 976 811 937 1040 967

Lehendakaritza, Justizia eta Barnea

142 156 71 84 88 142

Ikastaro trinkoetan 58 42 27 19 19 17

Iturria: NAPIren urteko memoriak. Kontseiluak egindakoa.

Ikus daitekeenez, oso kopuru txikiak dira, nahiz eta horiek mota guz-tietako ikastaroen batura izan (ikastaro trinkoak, ez trinkoak, autoikas-kuntza, barnetegia...). Euskara ikasteko eraginkorrenak diren ikastaroak soilik kontuan hartzen baditugu, hau da, ikastaro trinkoak (egunean sei ordukoak), kopuruak are eskasagoak dira eta azken urte hauetan mu-rrizten ari dira gainera: 2003an 58 langile aritu ziren ikastaro trinkoen bidez euskara ikasten eta 2008an 17 besterik ez. Eta gogoan izan, hauek ez direla Herrizaingo atalari soilik dagozkion datuak, Lehendakaritza eta Justizia ataletako langileak ere sartuta baitaude kopuru urri horietan.

12. TAULA

ADMINISTRAZIOKO EUSKARA IKASLEAK IKASTARO MOTAREN ARABERA (2008)

Administrazio publiko osoa

Lehendakaritza, Justizia eta

Barnea%

Ikastaro trinkoak 209 17 8,1

Ikastaro ez trinkoak 405 82 20,2

Autoikaskuntza 263 34 12,9

Mintza taldeak 15 0 0,0

Barnetegia 30 4 13,3

Udako ikastaro trinkoak 16 3 18,8

EGA prestatzeko ikastaro trinkoak 9 1 11,1

Ikastaro teknikoak 20 1 5,0

Guztira 967 142 14,7

Iturria: NAPIren urteko memoriak. Kontseiluak egindakoa.

Sail anitz horretan euskara ikasten ari diren langileak oso gutxi dira, baina ikus daitekeenez, gainerako alorretako langile guztiak batuta ere kopurua ez da batere esanguratsua. Kopuru horiekin Administrazioko langile guztiak epe onargarri batean euskalduntzea ezinezkoa da eta on-dorioz Nafar Gobernuaren jarduna langileen eskariaren zati bati eran-tzutera mugatzen da32.

Sail anitz horretan kokatzen da Foruzaingoa eta esan bezala, 1.000 fo-ruzain inguru ditu, baina ikus daitekeenez, 2008 urtean sail horretan euskara ikasten aritu zirenak, Administrazio osoan aritu zirenekin al-deratzen baditugu, oso kopuru urria suposatzen dute. Eta ikastaro trin-koen kasuan ehunekoa are murritzagoa da gainera.

Sail anitz horretan euskara ikasten ari diren langile horiek guztiak fo-ruzainak izanda ere, oso zaila litzateke, denbora tarte onargarri batean, egun Foruzaingoa osatzen duten 1.000 foruzainak euskalduntzea. Bada, hainbat urtetan foruzainei euskara ikasteko baimen bakar bat ere ez zaiela eman kontuan hartzen badugu, helburu hori ezinezko bilakatzen da.

32 — Langileen eskariari erantzutera ere ez dela iristen esan beharko genu-ke ordea, izan ere, urtero euskara ikastaroetan parte hartzeko izena ematen duten langileen kopuruak azkenean baimentzen dituztena bikoizten du. Esaterako, 2007-2008 ikasturtean euskara ikastaroetan izena eman zute-nak 2.185 langile izan ziren arren (aurreko ikasturtean baino %44 gehia-go), azkenean ikastaroetan parte hartu zutenak 1.069 besterik ez ziren izan (aurreko ikasturtean baino %14 gehiago). Kopuru hauek, bestalde, aurrez aipatutako aurrekontuaren muga argi eta garbi erakusten dute.

EspEdiEntEa: 1030/2006 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren etorbidean duen egoitzara joan zen 2006ko abuztuaren 29an, eguerdiko 13:40etan eta ezin izan zioten harrera euskaraz egin, harrerako langile euskalduna une horretan ez zegoelako.

EspEdiEntEa: 182/2009 EaE (bizkaia)kExa: Herrizaingo Sailak martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzeari buruzko datuak biltzeko telefono zenbaki bat jarri zuen (900 840 129). Datuak eman behar zituen herritarrak 3 dei egin behar izan zituen. Hiru deietan euskaraz zuzendu arren gaztelaniaz erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 810/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarra Beasaingo ertzain-etxean izan zen salaketa egiten. Egokitu zitzaion ertzainak harrera euskaraz egin bazion ere, salaketa-agiria gaztelaniaz egiten hasi zen. Herritarrak agiria zergatik ez zuen euskaraz jasotzen galdetu zion eta hark gaztelaniaz hobeki moldatzen zela erantzun zion. Handik aurrera, ahozko harrera ere gaztelaniaz egin zion ertzainak. Bukatzeko agiria gaztelania hutsean luzatu zion.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.1

. LA

NG

ILE

EN

EU

SK

AL

DU

NT

ZE

A

Page 24: HP Herrizaingoa

24

Dirudienez, azken urte hauetan, eremu euskalduna deitutakoan koka-tutako polizia-etxeak zabaldu direnetik, bertako foruzain bakan batzuei euskara ikastaroetan parte hartzeko baimena eman zaie. Baimena ordea bi polizia-etxeetako buruei soilik eman zaie eta gainerakoei, guk dakigu-la, baimena ukatzen jarraitzen dute.

Ikus daitekeenez, gaur egun Nafarroan ez dago foruzainak euskaldun-tzeko inolako plangintza edo ekimen iraunkorrik: ez dago plangintza berezirik eta Administrazio publiko osoa kontuan hartzen duen ekimen mugatua baliatu beharrean, oztopatu egiten da. Gauzak honela, gaur egun herritarrekin harreman zuzena duten mila langile publikok eus-kal hiztunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki urratzen dituzte eta etorkizunean ere urratuko dituzte, ez baita egoera aldatzeko pausorik txikiena ere ematen.

3.1.3. Ipar Euskal Herria

Aurrez esan bezala, Ipar Euskal Herrian ez dago polizia autonomikorik eta dauden polizia-indarrak Estatu zentralaren eskumenekoak dira. Era berean, ez dago polizia-indar horietan euskararen normalizaziorako ino-lako plangintzarik eta ez dago ere polizia-indar horietako kideak euskal-duntzeko inolako neurririk.

3.2. LANGILE BERRIEN KONTRATAZIOA

Edozein eremu euskalduntzeko ezinbestekoa da bertan zerbitzua es-kaintzen ari diren langileak euskalduntzea eta are gehiago herritarrekin harreman zuzena duten zerbitzuetan. Gerora langileak euskaldundu beharrik ez izateko baina, biderik eraginkorrena langileak kontrata-tzerakoan langile elebidunak hautatzea izaten da. Hori edozeinentzat begi-bistakoa izan arren, euskararen normalizazioarekin zerikusi gutxi duten arrazoiak medio, herrizaingoan ere Administrazio ezberdinek euskaraz ez dakiten langileak kontratatzen jarraitzen dute.

Administrazio guztiek euskaraz ez dakiten langileak hartzen jarrai-tzen dute, bai, baina bakoitzak garatzen duen kontratazio politikak zenbait berezitasun ditu, batez ere EAEn eta NFKan, IEHan, esan bezala, ez baitago inolako egitura administratiborik ez eta polizia au-tonomikorik ere. EAEn eta NFKan langile publikoak kontratatzera-koan hizkuntza irizpideak bi neurritara mugatzen dira: batetik, zen-bait lanpostu eskuratzeko euskara maila jakin bat egiaztatu beharra eskatzen da eta, bestetik, hainbat lanpostutan euskara maila-jakin bat egiaztatzea meritu gisa baloratzen da. Funtsean bi neurri horiek dira kontratazio-politika gidatzen dutenak baina ondoren ikusiko dugun bezala EAE eta NFKan ez dira bi neurri horiek berdin apli-katzen.

3.2.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Ertzaintza sortu zenean, 1982 urtean, ertzain izateko ez zen euska-ra jakitea ezertarako kontuan hartzen. Hainbat urte beranduago, 90. hamarkadan33, hasi ziren lan deialdietan euskarari tokia egiten, baina soilik meritu gisa baloratzeko. Azkenik, 1998an Ertzaintza-ko Euskara Plana abian jarri zenean hasi ziren lehen aldiz zenbait lanpostutan euskara gaitasun jakin bat eskatzen. Hau da, 16 urte horietan (1982tik 1998ra) milaka ertzain inolako euskara gaitasunik egiaztatu beharrik izan gabe sartu ziren Ertzaintzan: tarte horretan 15 promozio egin ziren eta guztira 7.432 ertzain izendatu Herri-zaingo sailaren arabera. Baina plana abian jarri ondoren ere, ertzain gehienak euskara jakin beharrik gabe sartu dira eta sartzen dira Er-tzaintzan. Izan ere, oraindik oso gutxi dira euskara jakin beharra eskatzen duten Ertzaintzako lanpostuak.

33 — EAEko Funtzio Publikoaren 1989/1 Legea eta EAEko 1992/4 Polizia Legea onartu zirenean.

EAEko zerbitzu publikoetan euskararen normalizazio-prozesua hiz-kuntza-eskakizun eta derrigortasun-daten sisteman oinarritzen da, lanpostu guztiei hizkuntza-eskakizun jakin bat ezartzen zaie eta gutxi batzuei ezarritako eskakizun hori data jakin baterako egiaztatu beha-rra. Honela, derrigortasun-data agorturik duten lanpostuak eskura-tzeko lanpostu horrek ezarria duen hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea ezinbestekoa izaten da, baina gainerako guztietan ez. Lanpostuak derrigortasun-data agortu gabe badu, hautagaiak denbora tarte bat izango du eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko. Lanpostuak inolako derrigortasun-datarik ez badu, hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatzen dutenei euskara meritu gisa baloratuko zaie eta egiaztatzen ez dutenei ez, baina azken hauek lanpostua berdin-berdin eskuratu ahal izango dute.

Laburbilduz, lanpostua eskuratzeko unean derrigortasun-data agor-tua ez duten lanpostuak, eskatzen den hizkuntza-eskakizuna egiaz-tatu gabe eskura daitezke, ezarritako datarako eskatutako hizkun-tza-eskakizuna egiaztatuko dela aurreikusiz. Lanpostua eskuratzeko unean derrigortasun-data agortua duten lanpostuen kasuan soilik izango da ezinbestekoa eskatzen den HE egiaztatzea. Azkenean, lan-postu gehienetan hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea borondatezkoa baino ez da (lan deialdian puntu batzuk gehiago eskuratzeko bidea) eta lanpostu gutxi batzuetan derrigorrezkoa (data agortua duten lan-postuetan).

Ertzaintzan, euskarari dagokionez, prozedura bera jarraitzen da, hau da, ertzain izateko dagokion hizkuntza-eskakizuna soilik derrigortasun

-data agorturik duten lanpostuetan egiaztatu behar da eta derrigorta-sun-data agortu gabe edota derrigortasun-datarik ez duten lanpostue-tan, hau da, lanpostu gehienetan, euskara soilik meritu gisa baloratzen da.

Prozedura, funtsean, Administrazio publiko osorako bera da, baina aurrez ikusi bezala, Ertzaintzan badira zenbait berezitasun. Ertzain izateko oposaketaldia gainditu ondoren bederatzi hilabeteko treba-kuntza-ikastaroa gainditu behar izaten da eta tartean euskara ikas-gaia ere bai34. Trebakuntza ikastaroa amaitu ondoren gainditu beha-rreko gutxieneko euskara maila ordea, Polizia Ikastegiko 2. maila (Euskalduntze-2) izaten da, oso maila oinarrizkoa. Izan ere, Polizia Ikastegian guztira 12 maila edo urrats izaten dira (hurrengo maila

34 — Akademiako bederatzi hilabeteetan euskara ikasgaiari egunean ordu bat eskaintzen zaio, guztira, 250 eskola-ordu inguru, hau da, bi urrats gainditzeko denbora larri-larri.3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.2. L

AN

GIL

E B

ER

RIE

N K

ON

TR

ATA

ZIO

A

Page 25: HP Herrizaingoa

25

EGA litzateke) eta 1. hizkuntza-eskakizuna 9. maila edo urratsaren parekoa litzateke35.

Ertzaintzaren beste berezitasun bat, bere hizkuntza-eskakizunak izan dira. Euskara Plana arautzen duen Dekretuak Ertzaintzara egokituta-ko bi hizkuntza-eskakizun aurreikusi zituen: 1. HE eta 2. HE. Lehe-na Administrazio orokorreko 2. HEaren parekoa litzateke eta 2.HE planak aurrera egin ahala definitu behar zen. Lehen Euskara Planak iraun dituen 10 urteetan ordea, ez da 2 hizkuntza-eskakizuna definitu ere egin eta ondorioz 1. hizkuntza-eskakizuna besterik ez da ezarri, horrek suposatzen duen guztiarekin: batetik, ez zaio hautagai bakar bati ere ertzain izateko euskara maila nahikoa bermatzen duen hiz-kuntza-eskakizun hori eskatu eta bestetik, euskara maila hori egiazta zezaketen hainbat hautagairi beragoko maila bati dagozkion puntuak soilik eman dizkiete36.

Aurreko kapituluan sistema honek jada lanean ari diren langileen eus-kalduntzea lortzeko hutsune nabarmenak dituela ikusi dugu, bada, hu-tsune horiek are nabarmenagoak dira langile berrien kontratazioaren kasuan. Izan ere, derrigortasun-datak oso lanpostu gutxiri ezartzeaz gain, derrigortasun-data agortu gabe duten lanpostuetan ez da inolako neurririk hartzen langileek zehaztutako datarako dagokien HE egiazta dezaten. Eta zer esanik ez derrigortasun-datarik ez duten lanpostuetan, lanpostu horiek eskuratzen dituztenek ez dute aurrerantzean inolako hizkuntza-eskakizunik egiaztatu beharrik izango eta. Ondorioz siste-ma honen eraginkortasuna derrigortasun-data agorturik duten lanpos-tuetara mugatzen da, azkenean lanpostu horiek eskuratzeko soilik baita ezarritako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharrekoa.

Ertzaintzako lehen Euskara Planaren indarraldia (1998-2008) amaitu den heinean, derrigortasun-data gehienak agorturik daude jada eta on-

35 — Hamargarren promozioan (1991 urtean) Akademiako trebakun-tza-aldian gainditu beharreko maila hori 4. urratsean ezarri zen eta gau-za bera egin zen hurrengo promozioan ere, baina tartean epai batek balio gabe utzi zuen neurri hori eta 12. promozioan eta ondorengoetan berriz ere 2. maila gainditzea izaten da gutxien gutxieneko baldintza.

36 — Berriki Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan oinarrituz, administrazio publikoko euskara-gaitasun tituluen balio-kidetzak ezarri dira eta, besteak beste, Ertzaintzako 2. hizkuntza-es-kakizuna EGAren parekoa izango da (biak ala biak Europako C1aren parekoak). Ondorioz, urte hauetan guztietan, EGA egiaztatua izanik ertzain izateko aurkeztu diren hautagaiei (gehienez) puntuen %20 eman ordez, gehienez puntuen %10 eman zaie.

dorioz aurrerantzean derrigortasun-data duten lanpostu horiek esku-ratzeko dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea ezinbestekoa izan-go da37. Dena dela, egoera honek ez du inondik inora Ertzaintzaren erabateko euskalduntzea bermatuko, alde batetik derrigortasun-data duten lanpostuak oso gutxi direlako eta bestetik orain arte ezarri den hizkuntza-eskakizun bakarrak ez duelako euskara erabiltzeko gutxie-neko gaitasunik bermatzen. Zehazki, gaur egun 2.492 lanpostu bes-terik ez dira derrigortasun-data ezarria dutenak, hau da, Ertzaintzako 8.000 lanpostuen herena baino gutxiago (%31,1).

3. GRAFIKOA

ERTZAINTZAN DERRIGORTASUN-DATA DUTEN LANPOSTUAK

2008

Derrigortasun datarekin

Derrigortasun datarik gabe

%31 %69

Iturria: Ertzaintzako Euskara Planaren ebaluazioa. Kontseiluak egindakoa.

Baina derrigortasun-data gutxi izateaz gain, guztiak 1. hizkuntza-eskaki-zuna dutenak dira eta esan bezala, euskara gaitasun hori ez da nahikoa he-rritarrei euskarazko zerbitzu duina eskaintzeko, herritarren hizkuntza-es-kubideak bermatzeko. Plangintzari buruz aritu garenean aurreratu dugu jada Ertzaintzan hizkuntza-eskakizun bakarra ezarri dela eta plana amai-tu den arren ez dela aurreikusitako 2. hizkuntza-eskakizuna abian jarri. Ondorioz, derrigortasun-data duten lanpostu horietan guztietan soilik 1. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak daude. Hau da, derrigortasun-data gutxi izateaz gain, guztiak euskara maila nahikoa bermatzen ez duen hizkuntza-eskakizun bati dagozkio.

Esan bezala, ertzain izateko euskara jakin beharra lehen aldiz 30/1998 Dekretua indarrean sartu ondoren eskatu zen, hau da, 16. promozioa-ren ondoren. Ordurako baina, 7.000 ertzain baino gehiago jada Er-tzaintzako kide ziren eta ondorioz Dekretuak oso ertzain-gai gutxiri eragin die. Gainera derrigortasun-data guztiak ez dira plangintzaren

37 — Badira ere, betetzen ari diren lanpostuaren derrigortasun-da-ta agorturik izan arren, eskatutako hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez duten ertzainak, baina guk dakigula horien arau-haustearen aurka He-rrizaingo sailak ez du inolako neurririk hartu eta ondorioz gainerako ertzainei mezu arriskutsua helarazten die: “Lasai, eskatutako hizkuntza

-eskakizuna ez egiaztatuta ere, ez zaizue ezer gertatuko”.

EspEdiEntEa: 786/2005 EaE (gipuzkoa)Kexa: Abenduaren 6an, Orion egin zen kale bilkura baten ostean Ertzaintzak identifikatzeko eskatu zion herritarrari. Gaztelaniaz zuzendu zitzaizkion, eta euskaraz hitz egiteko eskatuta ezin zutela erantzun zioten, ez zutela hizkuntza ongi menderatzen.

EspEdiEntEa: 636/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak SOS Deiak zerbitzura deitu zuen urriaren 4an. Gaztelaniaz eman behar izan zituen azalpenak telefonistak “en erderaz por favor” eskaturik.

EspEdiEntEa: 396/2007 EaE (bizkaia)kExa: 2007ko Ertzaintzaren lan deialdian lanpostuen %41,66ri besterik ez zaio eskatu 1. hizkuntza-eskakizuna.

EspEdiEntEa: 1030/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Udaltzain-lanpostuak hornitzeko probetan epaimahaikide bat Euskal Herriko Polizia Ikastegiak izendatzen du. Bada, Azpeitiko udaltzain-lanpostuak hornitzeko probetarako izendatu zuen epaimahaikidea erdalduna zenez, gainerako epaimahaikideek ere gaztelaniaz jardun behar izan zuten.

EspEdiEntEa: 527/2008 EaE (bizkaia)arrazoia: Ekainaren 12an Emakumeen Bira Abadiñotik Elorriorantz igarotakoan, Durangorantz zihoazen gidariei alboratzeko agindu zieten ertzainek imintzioka. Bada, martxari berriro ekiteko continúen esanez agindu zieten.

EspEdiEntEa: 847/2009 EaE (bizkaia)kExa: Lan-deialdi berriaren arabera, 260 lan-postutatik %41i besterik ez zaie euskararen derrigorrezko ezagutza. Horietatik batek ere ez du ezarrita bigarren hizkuntza-eskakizuna.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 26: HP Herrizaingoa

26

lehen urtean ezarri, plangintzak iraun dituen 10 urteetan baizik, eta ondorioz derrigortasun-data gehienak lanpostua bete ondoren ezarri dira. Ziurrenik, gainerako Administrazio publikoan bezala, derri-gortasun-data asko ordurako hizkuntza-eskakizuna egiaztatua zuten dotazioei ezarri dizkiete eta horrela, poliki-poliki, Euskara Planak ezarritako helburu xumeak betez joan dira. Dekretua indarrean sartu zenetik aurrera, urtero Langile Zerrenda berria publiko egin da, lan-postu berriak ez ezik, lanpostu zaharrak, aldaketak eta ezarritako de-rrigortasun-datak zehazteko.

Plangintzak iraun duen epean, guztira 2.492 derrigortasun-data ezarri dira, baina hamar urte horietan gutxienez 3.056 ezarri behar zirela xedatu zuen 30/1998 Dekretuak, lehen bost urteetan (2002ko urtarrilaren lehe-na bitartean) 1.528 eta hurrengo bost urteetan (egun horretatik 2008ko urtarrilaren lehenera) beste 1.528. Euskara Plana 1998 urtean abian ja-rri zela kontuan hartuz, aurrez esan bezala derrigortasun-daten kopurua zehazteko euskararen ezagutzari buruzko datu orokorrak erabili ziren, hau da, 1996ko biztanleen errolda eta horrela derrigortasun-indizea %40,47an ezarri zen. Honela, ehuneko hori orduko ertzain kopuruari aplikatuz era-baki zen derrigortasun-data 3.056 lanposturi ezartzea.

X kapituluko 2. taulan ikus daitekeenez, lehen bost urteetan De-kretuak zehaztutako gutxieneko derrigortasun-data horiek ezartzera mugatu da Eusko Jaurlaritza, ziurrenik derrigortasun-data ordurako hizkuntza-eskakizuna egiaztatua zuten dotazioei ezarriz. Baina biga-rren bost urtekoan ez dira araudiak ezarritako gutxieneko data guz-tiak ezarri. Herrizaingo sailaren arabera, arrazoi soziopolitikoengatik, antolaketa eta egitura arazoengatik eta hurrengo planera egokitzen saiatzeagatik, baina ziurrenik azken urte hauetan ez zituelako eskura hizkuntza-eskakizuna egiaztaturik zuten ertzain nahikoak. Arrazoiak

direnak direla, azken bost urte hauetan 987 derrigortasun-data beste-rik ez dira ezarri, Dekretuak bigarren aldirako zehaztu zituen 1.528 horiek baino 541 gutxiago38.

Azken lan deialdietan, bataz beste, lanpostuen %28ari soilik ezarri zaio ezinbesteko hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data agortua zuten lanpostuei) eta zenbait kasutan lanpostu horiek betetzeaz gain, beste lanpostu batzuetan ere 1. Hizkuntza eskakizuna zuten hauta-gaiak sartu dira, baina beste batzuetan derrigorrezko hizkuntza-eska-kizuna zuten lanpostuak bete gabe gelditu dira. Guztira, azken bost lan deialdietan 1.421 lanpostu eskaini dira, 399ri ezarri zaie derri-gorrezko hizkuntza-eskakizuna eta 57 bete gabe gelditu dira. Ikus daitekeenez, hainbat lanpostu bete gabe gelditzen dira, bai hizkuntza

-eskakizuna dutenen kasuan, baina baita hizkuntza-eskakizunik ez dutenen kasuan ere.

13. TAULA

AZKEN LAN-DEIALDIETAN ESKATUTAKO HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK (2001-2008)

Guztira eskainitako lanpostuak

Guztira betetakoak

Derrigorrezko HE zutenak Beteak Bete

gabeKop. %

P17 281 184 119 42,3 72 47

P18 200 164 60 30,0 59 1

P19 450 400 60 13,3 79 0

P20 370 373 110 29,7 119 0

P21 120 112 50 41,7 41 9

Guztira 1421 1233 399 28,1 370 57

Iturria: Herrizaingo Saila. Kontseiluak egindakoa.

Laburbilduz, ertzain-gaiei eskatzen zaien euskara gaitasunari bu-ruz esan, ertzain izateko 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu behar izan duten ikasleak oso gutxi izan direla. Izan ere, Ertzaintzakoak lanpostu finkoak direnez, lanpostua eskuratzerakoan derrigortasun

-data oraindik agortu gabe bazegoen, hau da, derrigortasun-data lanpostua eskuratu ondoren agortu bazen, lanpostu horren jabe den ertzainak ez du lanpostu horri dagokion 1. hizkuntza-eskakizuna

38 — Errealitatean baina, bigarren bost urtekoan ezarri beharreko derrigortasun-datak gehiago izan behar zuten. Izan ere, derrigorta-sun-data ezarri behar zitzaien hasierako kopuru hori (3.056 lanpostu) Ertzainen kopuru osoa 7.500ekoa izango zela aurreikusiz ezarri zen eta egun 500 lanpostu gehiago ditu Ertzaintzak. Ondorioz egun de-rrigortasun-data izan beharko zuketen lanpostuak 1.528 horiek baino gehiago izan beharko lukete.

egiaztatu beharrik izango. Lanpostu hori berriz oposaketa edo lehia-ketara ateratzen denean soilik izango da ezinbestekoa hizkuntza-es-kakizuna aurrez egiaztatua izatea.

Euskara Plana abian jarri ondoren egindako lehen lan deialdi ga-rrantzitsua 2005 urtekoa izan zen (19. promozioa) eta bertan 450 lanpostu eskaini ziren arren, euskararen gutxieneko ezagutza (1. hiz-kuntza-eskakizuna) 70 lanpostutan besterik ez zen eskatu, hau da, derrigortasun-data agorturik zuten lanpostuetan. Hau da, eskaini-tako lanpostu guztien %15,6 besterik ez ziren 1. hizkuntza-eskaki-zuna egiaztatzea ezinbesteko zuten lanpostuak eta ondorioz ertzain berrien %84,4ak ez zuen euskara gaitasun txikiena ere egiaztatu beharrik izan39.

Euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez ere, hutsuneak na-barmenak dira. Esan bezala, Euskara Plana abian jarri arte (1998) euskara meritu gisa baino ez zen baloratzen eta Funtzio Publikoaren legea abian jarri arte (1989) hori ere ez.

Are okerrago, Ertzaintzak urte hauetan guztietan euskara %10 bai-no gutxiago baloratu du Euskal Funtzio Publikoaren legeak %20 arte baloratzeko aukera eskaintzen zuen arren. Izan ere, lege horren arabera, euskara lan deialdi bakoitzeko puntu guztien %5 eta %20 bitartean baloratu daiteke. Euskara Plana arautzen duen Dekretuak ere hori aurreikusten zuen eta 1. Hizkuntza-eskakizunari gehienez puntuen %10 eta 2. hizkuntza-eskakizunari gehienez puntuen %20 eskaintzea jaso zuen. Baina 10 urte pasa dira, plana amaitu da eta ez da 2. hizkuntza-eskakizunik ezarri.

Dekretuak Ertzaintzako 2. HE diseinatu eta aplikatzeko data Er-tzaintzaren egitura egonkortzen zenean ezarri zuen40 eta beranduen jota 2008ko iraila, baina esan bezala, plangintzaldia amaitu zen eta oraindik ez dago 2. hizkuntza-eskakizunik, horrek dituen ondorio guztiekin. Dirudienez, 2008 bukaerarako 2. hizkuntza-eskakizuna diseinatua zuten, baina oraindik ez da indarrean jarri, nahiz eta Eus-ko Jaurlaritzak berriki argitaratutako euskara tituluen baliokidetzen

39 — Hurrengo lan deialdia 2006koa izan zen eta bertan 370 lanpos-tu eskaini ziren arren, derrigortasun-data agorturik zuten lanpostuak 110 besterik ez ziren izan, hau da, lanpostu guztien %29,7 besterik ez. Hau da, ertzain berrien %70ak ez zuen euskara gaitasun txikiena ere egiaztatu beharrik izan.

40 — Herrizaingo sailak publikoki aitortu izan du 2004 urtean 18. pro-mozioarekin Ertzaintzaren lantaldea kontsolidatu zela, baina ordutik sei urte pasatu dira eta oraindik ez da 2. Hizkuntza-eskakizuna abian jarri. 3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.2. L

AN

GIL

E B

ER

RIE

N K

ON

TR

ATA

ZIO

A

Page 27: HP Herrizaingoa

27

artean aurkeztu41.

Beraz, euskara meritu gisa ere baloratzen ez ziren urteak alde bate-ra utziz (1982-1989), euskara meritu gisa baloratu denean, berdin

-berdin baloratu da Euskara Planik gabe (1989-1998) edo Euskara Planarekin (1998-2008), beti %10 baino gutxiago (zehazki %9,09), hau da, oso gutxi.

Funtzio publikoaren 1/1989 Legea onartu ondoren egindako lehen deialdietan adibidez (10. eta 11. promozioetan), oposaketa-lehiake-tan guztira 900 puntu lor zitezkeen eta euskara frogan 90 baino ez, hau da, %9,09. Izan ere, euskarari zegozkion 90 puntu horiek es-kuratzeko froga bat egin behar zen eta puntuak lortutako mailaren arabera esleitzen ziren, gehienez ere 90 puntu horiek eskuratuz42.

Euskara Plana abian jarri ondoren ere euskara %9,09 puntuatzen jarraitu dute ordea. Adibidez, 19 eta 20. promozioetan (2005 eta 2006) oposaketa-lehiaketan guztira 550 puntu lor zitezkeen eta eus-karari 50 besterik ez zitzaizkion eskaintzen43.

41 — Hori dio 2008ko urriko data daraman Euskara Planaren Ebalua-zio txostenak. Bigarren plangintzaldia arautzeko Dekretu berria onartu ondoren 2008an argitaratuko zen Ertzaintzako RPT berrian hainbat lanposturi 2. hizkuntza-eskakizun hori ezarriko zitzaiela. Txostenaren arabera, 2. hizkuntza-eskakizuna zein lanposturi ezarri jada adostua omen zuten eta 2008ko lehen RPTan argitaratuko omen zuten. Baina 2008an bi RPT argitaratu ziren eta ez dago 2 hizkuntza-eskakizunaren arrastorik eta, noski, dekretu berria ere ez da onartu oraindik.

42 — Gaur egun euskara gaitasuna egiaztatzeko bi froga egin daitezke: bata 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko eta bestea euskara maila ez-berdinak egiaztatzeko (5, 6, 7, 8 eta 9 mailak). Nahi bada biak egiteko izena eman daiteke eta lehena gainditzen ez bada bigarrenean saiatu gutxienez puntu batzuk eskuratzen.

43 — Hau jada PSEren gobernuari dagokio: abian den XXII. pro-mozioan euskararen 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatua izatea 55 pun-turekin baloratuko da. Polizia ikastegian egiaztatutako beste euskara mailak ere baloratzen dira ordea: 40 puntu Euskalduntze-8 maila gain-ditua dutenei, 30 puntu Euskalduntze-7 dutenei, 20 puntu Euskal-duntze-6 dutenei, 10 puntu Euskalduntze-5 dutenei eta punturik ez Euskalduntze-4 dutenei. Guztira 605 puntu lor daitezkeela kontuan hartuz, euskarari gehienez puntuen %9,1 eskaintzen zaio.

14. TAULA

ERTZAINTZAN SARTZEKO 20. PROMOZIOKO PUNTU-BANAKETA

Puntuak %

Guztira 550 100

Teorikoa, adimena, nortasuna 250 45,45

Fisikoa 100 18,18

Psikoteknikoa 150 27,27

Euskara (1HE) 50 9,09

Iturria: Ertzaintza. EHAA. Kontseiluak egindakoa.

Dekretuak 1. hizkuntza-eskakizunagatik gehienez puntuen %10 eskura daitekeela zehazten du eta lan-deialdiek, noski, ez dute muga hori gain-ditzen. Bigarren hizkuntza-eskakizunarengatik gehienez puntuen %20 eskaintzea ere baimentzen zuen Dekretuak, baina, esan bezala, HE hori oraindik ez da abian jarri.

Arduradun politikoek 30/1998 Dekretuan ezarritakoarekin izugarrizko aurrerapausoa eman zela ikustarazi nahi izan zuten, baina praktikan ga-beziak oso nabariak dira: oso derrigortasun-data gutxi ezarri dira, guztiak 1. hizkuntza-eskakizunekoak, ez da 2. hizkuntza-eskakizuna abian jarri eta ondorioz ez zaio inori ertzain izateko euskara gaitasun nahikoa eskatu eta meritu gisa ere euskara ez da inoiz puntuen %20ra iritsi.

Azken gai honi dagokionez esan, urte hauetan guztietan hainbat ertzain-gaiek Ertzaintzako 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko gaitasuna izan arren, deialdi guztietan gaitasun hori baliatzeko aukera ukatu zaiela, beste behin ere, gehiago jakitea saritu ordez zigortu egin delarik. Bada, diskriminazio kasu larri honen aurrean oso gutxi izan dira ahotsa altxatu dutenak eta aitzitik, euskararen ezagutza gehiegi baloratzen dela esaten jarraitzen dute zenbaitek.

Laburbilduz, Ertzaintza sortu zenetik 28 urte pasa diren arren, oso lan-postu gutxitan eskatzen da hizkuntza-eskakizunen bat egiaztatzea eta gainera eskatzen den maila hori ez da herritarrei harrera egiteko nahi-koa. Are okerrago, ondoren ikusiko dugun bezala, lehen plangintzaldi honetan garatu beharreko Erabilera Plana ez da abian jarri ere egin. Ur-teetako ahaleginari esker 1. hizkuntza-eskakizuna eskuratu duten ertzai-nek lantoki edota lantalde erdaldunetan lan egin behar izaten dute eta denborarekin askok bere garaian lortutako oinarrizko euskara gaitasun hori galdu egiten dute.

Hizkuntza-eskakizunak langileen gutxieneko euskara gaitasuna berma-tzeko bitartekoak izateaz gain, zeharka, milaka pertsonari eragiten dieten

EspEdiEntEa: 10/2006 EaE (bizkaia)kExa: Herrizaingo Sailak 2006ko urtarrilaren 16an argitaratu duen lan deialdian ezarri den derrigortasunak hizkuntza-eskubideen urraketarako bidea irekitzen du.

EspEdiEntEa: 700/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: 80 urteko herritarra bi aldiz joan izan da Tolosako Ertzain-etxera iraileko azken astean. Harreran zegoen ertzainari euskaraz zuzendu zitzaion eta hark ‘en castellano por favor’ erantzun. Bigarren ertzain batekin jarraitu behar izan zuen tramitea eta horrek ere gaztelaniaz hitz egiteko eskatu zion langilea euskaraz hasi zitzaionean.

EspEdiEntEa: 1232/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Udaltzain-lanpostuak hornitzeko probetan epaimahaikide bat Euskal Herriko Polizia Ikastegiak izendatzen du. Bada, Azpeitiko udaltzain-lanpostuak hornitzeko probetarako izendatu zuen epaimahaikidea erdalduna zenez, gainerako epaimahaikideek ere gaztelaniaz jardun behar izan zuten.

EspEdiEntEa: 82-2009 EaE (gipuzkoa)kExa: 2009ko urtarrilaren 17tik 18rako gauean goizaldeko 04:00-05:00 inguruan, Tolosako ertzain etxearen aurrean, errepideaz bestalde dagoen espaloian, herritarra eta bere lagun bat ibaiaren ertzeko petrilean eserita zeuden, berriketan, etxera itzuli aurretik. Ertzain etxetik hiruzpalau ertzain atera ziren eta batek handik alde egiteko esan zien gaztelaniaz. Kexa egin zuen herritarrak euskaraz eskatu zituen azalpenak eta orduan, ordura arte isilik egon zen ertzainetako batek gaztelaniaz egiten duenari euskaraz erantzutea edukazio txarrekoa dela erantzun zion. Herritarrak lehenbizi zuzendu zitzaion ertzainari ea euskaraz ulertzen zuen galdetu zion, eta hark baietz erantzun zionez euskaraz jarraitu zuen. Alboan zegoen ertzainetako batek ez zuen ongi hartu herritarraren jokaera, eta errespetu falta aurpegiratu eta ertzaina ez balitz ostia pare bat emango ziola adierazi zion modu zakarrean. Gero gauzak korapilatu egin ziren eta guztira 8 ertzainekin egotea egokitu zitzaion. 8etatik bakarrarekin egin ahal izan zuen euskaraz.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 28: HP Herrizaingoa

28

baldintzak ere badira. Lan-deialdiak azkenean bakan batzuek gainditzen dituzte, baina milaka eta milaka aurkezten dira eta asko euskara ikasten ahalegintzen dira oposaketa gainditzeko44.

Nola bermatuko ditu Ertzaintzak EAEko herritarren hizkuntza-eskubi-deak, hiru ertzainetik bakarrak ere ez badu euskaraz elkarrizketa arrunt bat garatzeko gaitasun nahikorik? Eta zer esanik beste maila bateko iza-pideak egitea gertatzen bazaie...

Bukatzeko esan dezagun, EAEko Berdintasun Legeari jarraiki, Ertzain-tzako azken lan-deialdietan lanpostuen erdia emakumeentzat gordetzen dela (gainerako lanpostuak gizon zein emakumeek eskura ditzake) eta derrigortasun-datak talde batean zein bestean eskatzen direla. Dena dela, lehen erdia betetzeko emakume nahikorik aurkezten ez bada, hutsik gelditutako lanpostuak gizonekin betetzen dira, lortutako puntuak kon-tuan hartuz. Euskararen kasuan, noski, ez da horrela egiten: eskatutako derrigorrezko gaitasuna (data agortua) egiaztatzen ez bada, lanpostua hutsik gelditzen da45.

44 — Ertzaintzan esaterako 2001-2002an 281 lanpostu betetzeko 1.785 hautagaik eman zuten izena, nahiz eta azkenean 184k gainditu. Bestalde, 1993an 600 lanpostu betetzeko 9.000 lagunek eman zuten izena eta 2005an 450 lanpostu betetzeko 2.929 lagunek.

45 — Dena dela, kuota hori legez, dekretuz, gizonezkoek zer pentsatzen ote duten galdetu gabe, gizonezkoak neurri horrekin ados ote dauden galdetu gabe eta gizon horiek jarrera horietara erakarri gabe ezarri da... baina kasu honetan inork ez du neurria kritikatzen, hori ez da diskrimi-nazioa. Are gehiago, kuota hori justifikatzeko argudio bitxiak darabiltza-te arduradun politikoek (Balza): ”Pero, por otra parte, lo hicimos también porque para el funcionamiento eficaz de la ertzaintza se necesitaba con ur-gencia de la incorporación plena de la mujer. El porcentaje minoritario de representación femenina en esta policía era - y es - un lastre para muchas fa-cetas del trabajo diario. Hay servicios en el día a día de las comisarías y de las unidades de la Ertzaintza en su conjunto que necesitan ineludiblemente de una mayor presencia de la mujer para poder llevarlos a cabo con eficacia”.

3.2.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Esan bezala, NFKan ez dago Herrizaingoa edota Foruzaingoa euskal-duntzeko inolako normalizazio-planik eta langile berriak kontratatzeko politika, kasurik onenean, euskara meritu gisa baloratzera mugatzen da, beti ere, 1986ko Euskararen Legeak ezarritako eremuen arabera.

Nafarroako Administrazio publikoan oro har langile berriak kontratatze-ko zenbait kasutan egiaztatu beharreko hizkuntza-eskakizunak eskatzen dira, baina derrigortasun-datarik ez da ezartzen. Lanposturako eskatzen den hizkuntza-eskakizuna lanpostua eskuratzeko unean bertan egiaztatu behar izaten da, bestela ez baitago lanpostua eskuratzerik.

Esan bezala, Nafarroako ereduak EAEkoaren aldean erakusten duen ezaugarri garrantzitsu bat derrigortasun-datarik ez ezartzea da, hau da, eskatutako euskara gaitasuna lanpostua eskuratu aurretik edo unean bertan egiaztatu behar da eta ondorioz ez da hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzeko inolako denbora tarterik uzten. Gainera, orokorrean eska-tzen den euskara gaitasuna ere, EGAren parekoa izaten da eta ondorioz, hizkuntza-eskakizuna ezartzen zaien lanpostuetan langile euskaldunak ariko direla bermatzen da. Hala ere, neurri hauek guztiak oso mugatuak dira, hizkuntza-eskakizuna ezartzen zaien lanpostuak oso gutxi izaten direlako eta ia guztiak irakasle lanpostuetarako edota euskararekin zeri-kusia duten lanpostuetarako izaten direlako. Esan bezala, Foruzaingoan ez dago horrelako bakar bat ere.

Dena dela, Nafarroako Administrazio osoa kontuan hartuz, oso gutxi dira horrelako baldintzak dituzten lanpostuak eta ondorioz, sistemak es-kaintzen dituen aukerak baliatu gabe gelditzen da. Hizkuntza-eskakizuna izaten duten lanpostuak, irakasle lanpostuak edota euskararekin zuzenean lotutako lanpostuak izaten dira (teknikariak, itzultzaileak...).

Nafar Gobernuak dekretu bidez definitu izan du Nafarroako Adminis-trazio publikoko plantilla organikoan zein lanpostutan zen euskara jakin beharrekoa eta azken urte hauetan plantilla organikoaren bidez ere bai. Dena dela, joera orokorra hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak mu-rriztea izan da46.

46 — 2003ko dekretua onartu aurretik, dekretu bidez zehazten zi-ren lanpostu horiek, baina azken urte hauetan, urtero dekretu bidez onartzen diren plantilla organikoetan zehaztu dira administrazioko zein lanpostutan zen euskara jakin beharrekoa edota zeintzuetan ba-lora zitekeen euskara meritu gisa. Egun, administrazioan euskararen erabilera arautzen duen dekretu berriak zehazten ditu baina oso era orokorrean, herritarrekiko duten harremanaren arabera.

Bestalde, euskararen ezagutza derrigorrezkoa ez den kasuetan euskara meritu gisa baloratzen da, baina soilik eremu euskaldun edo mistoa delakoetan eta ez lanpostu guztietan. Gainera, euskara jakiteagatik lan deialdietan eskaintzen diren puntuak oso eskasak izan dira beti eta azke-naldian are gehiago murriztu ditu Nafarroako Gobernuak.

Dena dela, Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingoa izeneko Sailean oso gutxi dira euskara jakitea ezinbesteko baldintza duten lanpostuak (itzultzaileak, teknikariak eta horrelakoak) eta Herrizaingoko Zuzenda-ritza Orokorrean zehazki bakar bat ere ez. Azken honetan badira euskara meritu gisa baloratzeko aukera duten lanpostuak, batez ere, suhiltzaileen eta Nafarroako Larrialdi Agentziako telefonisten artean. Foruzaingoan ere berriki jaso dituzte horrelako zenbait lanpostu baina kopuru oso urrian, eremu euskalduna delakoan kokatutako polizia-etxeetarako lan-postuetan (Altsasu eta Elizondo).

Eremu euskaldunean polizia-etxerik ez zegoela eta, hainbat urtetan, Na-farroako Gobernuak eremu euskalduna delakoan lan egin behar zuten foruzain lanpostuei ez die inolako euskara gaitasunik ezarri eta euskara meritu gisa ere ez du baloratu. Baina polizia-etxeak abian jarri direnean ere, Nafar Gobernuak jarrera horri eutsi dio eta hainbat lan deialditan euskarari ez dio inolako tarterik utzi. Azkenik lan deialdi bakan batzue-tan euskara meritu gisa baloratzen hasi da eta egun Altsasu eta Elizon-doko lanpostu guztietan euskara meritu gisa baloratzeko aukera zabaldu du. Noski, jarrera aldaketa horren atzean, azken urte hauetako Nafa-rroako Gobernuaren aurkako epaiak daude, ez da Gobernuaren beraren borondatez emandako aldaketa izan.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 29: HP Herrizaingoa

29

Egun Foruzaingoan, 2009ko plantilla organikoaren arabera, 1.227 lan-postu daude (213 bete gabe) eta bakar batean ere ez da euskara jakitea eskatzen. Hori bai, lehen aldiz Altsasu eta Elizondoko polizia-etxeetan destinatutako 55 lanpostuetan euskara meritu gisa baloratu ahal izango dela jasotzen da (lanpostu horietatik 7 bete gabe daude)47.

Beraz, eremu euskalduna deitutako horretan polizia-etxeak zabaldu arren eta bertan destinoa duten foruzainak ugaritu arren, lanpostu ho-riek eskuratzeko ez da euskara jakin beharra eskatzen eta kasurik one-nean, meritu gisa baloratzeko aukera besterik ez da eskaintzen.

15. TAULA

HIZKUNTZA-ESKAKIZUNA DUTEN FORUZAIN LANPOSTUAK 2008

Puntuak %

Guztira 180 100

Legeria, geografia eta gaztelania 100 55,56

Fisikoa 0 0,00

Psikoteknikoa 150 83,33

Gaurkotasuneko gaia 20 11,11

Euskara 0 0,00

Iturria: Foruzaingoko 2008ko plantilla organikoa. Kontseiluak egindakoa.

Osasunbidean, esaterako, eremu euskalduneko zenbait lanpostuk eus-kara eskakizun jakin bat dute (V1 maila). Gutxi dira (9.000 langiletik 53 baino ez), baina zerbitzu publikoa eskaintzen duten heinean, eremu euskaldunerako gutxieneko eskaintza bat bermatzen dutela esan daiteke. Bada, Foruzaingoaren kasuan gutxieneko zerbitzu hori ere ez da inondik inora bermatzen.

Hala ere, hau guztia ez da gauza berria. Parlamentutik Nafarroako Go-bernuari egindako galdera baten bidez jakin ahal izan dugunez, 2001eko urtarrilaren 1etik 2008ko uztailaren 1era (zazpi urte eta erdian) Nafa-rroako Administrazio publikoan eta bere erakunde autonomoetan 2.429 lanpostu berri sortu dira eta soilik 610 lanposturi ezarri zaie euskara jakin beharra (lanpostu berrien %25,1ari). Horrela ikusita proportzio esanguratsua dirudi, baina ia lanpostu guztiak (585) irakasleenak izan

47 — Ahal izango dela diogu, zeren eta plantilla organikoaren arabera lanpostu horietan guztietan baloratu da euskara meritu gisa, baina 55 horietatik 7 bete gabe daudela kontuan hartzen badugu, lanpostu ba-koitzaren alboan agertzen den “M” horrek, euskara meritu gisa balora-tu dela baino, balora daitekeela esan nahi duela ondorioztatu dugu.

direla kontuan hartzen badugu, hezkuntzatik aparte administrazioko langile berriak elebidunak izan daitezen inolako ahaleginik ez dela egi-ten ohartuko gara.

Euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez, epe horretan sortutako 2.429 lanpostu horietatik 30 lanposturi soilik ezarri zaie euskara mere-zimendu gisa baloratzeko aukera (20 eremu euskaldunekoak eta beste 10 eremu mixtokoak). Lehen 20 horien kasuan, 8 lanpostu foruzain lanpostuei dagozkie48, beraz egun 55 direla kontuan hartuz, 2008-2009 tartean euskara meritu gisa baloratzeko aukera beste 47 lanposturi ezarri zaiela ondorioztatu behar dugu.

48 — Zortzi lanpostu horiek lanpostuan gora egiteko (kabo izateko) 30 lanpostuko promozio zabalago batean eskaini ziren (2007ko aben-duan) eta lan-deialdi horretan euskara meritu gisa baloratzeko aukera eskaini zen, baina soilik zortzi lanpostu horietako bat betetzeko aur-kezten zirenei, gainerako guztiei ez zitzaien aukera hori ematen.

EspEdiEntEa: 482/2007 nfk

kExa: Maiatzaren 22an arratsaldeko 7etan Noainen Foruzainek identifikatzeko eskatu zieten gaztelaniaz herritarrei. Hauek euskaraz egin ziezaieten nahi zutela erran zieten. Foruzainek ez zuten herritarrei zerbitzua euskaraz eman ziezaiekeen lankiderik aurkitu erantzun zieten, ordea

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.2

. LA

NG

ILE

BE

RR

IEN

KO

NT

RA

TAZ

IOA

Page 30: HP Herrizaingoa

30

Foruzaingoaren kasuan, euskara meritu gisa baloratzeari dagokionez, badago guztia baldintzatzen duen beste berezitasun bat, azken urte hauetan Foruzaingoko lanpostu berriak betetzeko lan deialdiak oposizio bidez egin direla, hau da, meritu lehiaketarik egin gabe eta ondorioz kasu gehienetan ez da inolako meriturik kontuan hartu, euskararen eza-gutza ere ez.

Adibidez 2008ko maiatzean egindako deialdi bat aztertzen badugu, guz-tira 180 puntu lor zitezkeela ikusiko dugu, baina euskararen arrastorik ez: 100 puntu jakintza orokorreko test bat eginez (araudia eta historia, geografia, zientziak eta gramatika)49, 60 puntu test psikotekniko batekin eta beste 20 gaurkotasuneko gai bati buruz idatziz (proba fisikoak ez dira puntuatzen, soilik gainditu diren edo ez zehazten da).

Lanpostuan gora egiteko probetan ordea, merituak kontuan hartzen dira eta kasu honetan beste hizkuntzak jakitearekin batera euskara ere pun-tuatzen da, baina ikusiko dugun bezala, beste hizkuntza horiek baino askoz gutxiago. Honela, 2007an beste eremuetarako lanpostuekin batera, eremu euskaldunerako lanpostuak ere eskaintzen zituen lan-deialdi bat aztertzen badugu, euskarari eremu euskaldunean ere zein balio eskasa ai-tortu zaion ohartuko gara: guztira 115,5 puntu banatzen baziren, euska-rari eremu euskaldunean 5,5 puntu (%4,76) besterik ez zitzaion ematen eta eremu mistoan 5,25 puntu (%4,55) besterik ez.

Eta kasu honetan euskarari ohikoa baino puntu gehiago eman zitzaiz-kion ez euskararengatik beragatik, baizik eta 2003ko Dekretuak eus-kararen puntuazioa Europako hizkuntzekin lotzen zuelako. Ondorioz Europako hizkuntza bakoitzari 5 puntu ematen bazitzaizkion euskarari eremu euskaldunean %10 gehiago eta eremu mistoan %5 gehiago eman behar zitzaion, hau da, 5,5 puntu lehen kasuan eta 5,25 bigarrenean. Eta kontuan izan, euskara soilik Elizondo eta Altsasurako 8 lanpostue-tan baloratzeko aukera eskaintzen zela, guztira 30 lanpostu eskaintzen baitziren.

Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, hasiera batean (1994-2001) eremu euskalduneko lanpostuetan ez ezik, eremu mistoko zen-bait lanpostuetan ere euskara meritu gisa baloratzen zen, nahiz eta oso puntu gutxirekin izan. Ondoren, 2001 eta 2003ko Dekretu ezagunen eskutik, hizkuntza-eskakizuna zuten lanpostuak murriztu ziren eta lan

-deialdietan euskarari emandako balioa ere bai, bide batez, euskararen puntuazioa Europako hizkuntzei emandako balioari lotuz. Are gehiago,

49 — Lehen proban, dena dela, beste gaien artean gramatika ere neurtzen da, baina soilik gaztelaniazkoa (lan-deialdietan “lenguaje” deitzen dutena ).

eremu mistoan euskara baloratzeko aukera ezeztatu zen eta eremu mis-toan ere ez zitzaien lanpostu guztiei aitortzen aukera hori. Epaitegiek azkenik neurri murriztaile horietako asko bertan behera utzi dituzten eta ondorioz 2009tik aurrera, Dekretu berria tarteko, euskara eremu euskalduneko zein mistoko lanpostu guztietan baloratu ahalko da, Eu-ropako hizkuntzen balioari lotu gabe, baina beti bezala oso balio mu-gatuarekin.

16. TAULA

BARNE PROMOZIOA 2007

Eremu euskaldunean Eremu mistoan

Oposaketa

Meritu lehiaketa 115,5 115,5

Eskainitako zerbitzuak 35 35

Formazioa, ikasketak eta ikerkuntza

60 60

Hizkuntzak 20,5 20,5

Euskara 5,5 5,25

Atzerapauso hauek ahalbidetu dituzten dekretu eta arauak baliogabetu arren, urte hauetan guztietan egin diren lan-deialdietan egindako kalteak ez du konponbiderik. Nafarroako Gobernua hori bazekien eta behin eta berriz epaiak atzeratzen ahalegindu da, epaien aurkako helegite berriak aurkeztuz eta trikimailu ezberdinak erabiliz.

Nafar Gobernuak azken urte hauetan indarrean jarri dituen dekretu mu-rriztaile horiek atzerapauso garrantzitsua suposatu dute administrazioko langile berrien kontrataziorako baldintzetan ere, baina kontuan izan behar dugu dekretu horiek indarrean sartu baino lehen egoera ez zela askoz hobea. Zenbait lanpostu eskuratzeko euskara jakin beharrekoa zen eta meritu gisa baloratzerakoan puntu gehixeago ematen zitzaizkien euskara zekitela egiaztatzen zutenei, baina ez zen inondik inora euska-raren normalizazioak behar zuen kontratazio politika garatzen. Dekretu berriarekin, hala ere, ez gara 2001 eta 2003ko Dekretuen aurreko egoera mugatu hartara iristen.

Honela 55/2009 Foru Dekretu berriaren arabera euskara meritu gisa baloratzerakoan balio hauek hartu beharko dira kontuan: eremu euskal-dunean orokorrean merituei dagozkien puntuen %6 eman beharko zaie euskara dakitela egiaztatzen dutenei eta herritarrekin duten harremana-ren arabera lanpostu batzuetan %10 arte handitu ahalko da ehuneko hori. Eremu mistoan berriz, orokorrean merituei dagozkien puntuen

%3 eman beharko zaie euskara dakitela egiaztatzen dutenei eta herrita-rrekin duten harremanaren arabera lanpostu batzuetan %6 arte handitu ahalko da ehuneko hori50.

Hala ere, gogoan izan, Foruzaingoan egiten diren lan deialdi gehienak oposizio bidez egiten direla eta ondorioz ez direla merituak kontuan hartzen, beraz aurrerantzean ere, deialdi mota aldatzen ez bada, euskara promozio deialdietan eta horrelakoetan soilik baloratuko da, ez foruzain izateko deialdi edo oposaketetan.

Laburbilduz, Euskararen Legeak eremu euskalduneko herritarrei zerbi-tzu publikoak euskaraz jasotzeko eskubidea aitortzen dien arren, eremu horretan lanean ari diren foruzainek ez dute euskara jakin beharrik, ez zaie eremu horretan kokatuta dauden lanpostuei inolako hizkuntza-es-kakizunik ezarri eta.

3.2.3 Ipar Euskal Herria

Langile berrien kontratazioaren atal honetan ere Ipar Euskal Herriaz ari garenean behin eta berriz egin dugun egoeraren azterketa labur eta eska-sa errepikatu behar dugu. Izan ere, ez dago herrizaingoan langile berriak kontratatzerakoan euskararen ezagutza eskatzeko edo baloratzeko inola-ko arau, plangintza edo neurririk.

Euskararen Erakunde Publikoak bestelako lehentasun batzuk zehaztu ditu bere helburuen artean eta ez du herritarrekin harreman zuzena duen zerbitzu publiko hau euskalduntzeko langileen kontratazioari be-gira inolako arau edo neurririk aurreikusten.

50 — Orain arte baina, ez da puntu-banaketa berri honekin lan-deial-dirik egin eta horregatik ez dugu dagokion taula jaso.3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.2. L

AN

GIL

E B

ER

RIE

N K

ON

TR

ATA

ZIO

A

Page 31: HP Herrizaingoa

31

3.3. ZIRKUITU EUSKALDUNAK

Administrazio publikoak orokorrean zerbitzu edo atal ezberdinetan anto-latzen dira. Administrazioa erabat euskaldundu bitartean zerbitzu edo atal horietako bakoitzean zirkuitu euskaldunak abian jartzea estrategikoa dela azpimarratu izan du Euskalgintzak behin eta berriz. Zirkuitu euskaldun horietan zerbitzua euskaraz emateaz gain lana ere euskaraz egingo litzateke. Honela euskaldundutako langile berriak zirkuitu euskaldun horietan hasi-ko lirateke lanean, euskarazko zirkuitua handituz eta zabalduz.

Herrizaingoa euskalduntzeko ere hori litzateke biderik eraginkorrena. Hasteko langileak euskaldundu behar dira baina parean lantokiak edota lantaldeak euskalduntzea ere ezinbestekoa da. Horretarako, alde batetik, lanean ari diren eta euskaraz ez dakitenek euskara ikasi behar dute eta, bestetik, neurriak hartu behar dira lanean hasiko diren langile berriak eus-kaldunak izan daitezen (eta ondoren ikasi behar izan ez dezaten).

Euskara erabiltzeko euskara jakitea ezinbestekoa da, baina ikasitakoa ez galtzeko erabiltzea ere bai. Administrazioko zerbitzuetan langileek eus-karaz lan egin dezaten euskaldunez osatutako lantalde edo atalak sortu behar dira, hau da, zirkuitu euskaldunak.

Zirkuitu euskaldunez ari garenean euskaraz lan egingo duten lantaldeez ari gara: langile guztiak euskaldunak izango dira eta euren lanerako espazioa ere euskalduna izango da (lanerako bitartekoak, softwarea, dokumentazioa, komunikazioak, hizkuntza-paisaia...). Euskararen normalizaziorako ezin-bestekoa eta estrategikoa da eremu publiko zein pribatuan horrelako lantal-deak sortu eta poliki-poliki zabalduz, handituz joatea (eta parean lantalde erdaldun edota mistoak gutxituz eta txikituz joatea).

Zirkuitu euskaldunak sortu eta hedatzea estrategikoa da, langileen ikus-pegitik ez ezik herritarren hizkuntza-eskubideenetik ere. Alde batetik, herritarrei euskarazko zerbitzua bermatuko zaie eta, bestetik, euskara ikasi duten langileek ingurune euskaldun batean lan egingo dutenez, beraien euskara galdu ordez hobetu eta aberastu egingo dute.

Urteetako esperientziak erakusten digu (eta Administrazioek beraiek onartzen dute), langileak euskalduntzeko egiten den ahaleginak (langi-leen ahalegin pertsonala zein Administrazioaren ahalegin ekonomikoa) ez duela askorako balio langile horiek euskara ikasi ondoren lan giro erdaldunera itzultzen badira. Denborarekin ikasitakoa galtzen dute eta denbora pasa ahala ez dira gai beraien zerbitzua euskaraz eskaintzeko. Ondorioz, euskararen normalizazioan prozesu honek suposatzen duen kaltea biderkatzailea da, baina alderantzizkoa ere biderkatzailea da, eus-karaz lan egingo duten lantaldeak abian jartzeak euskararen normaliza-zioan izango lituzkeen onurak ere biderkatzaileak baitira.

Atzerapausoak ekidinez langileen benetako euskalduntzea lortzeko eta herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko biderik eraginkorrena izan arren, egun Euskal Herriko Administrazioek ez dute zirkuitu euskaldu-nen aldeko politikarik garatzen. Ikusi dugunez, Ipar Euskal Herrian ez dago Administrazioko langileak euskalduntzeko eta euskara erabilera sus-tatzeko plangintzarik. Nafarroako Foru Komunitatean ere ez dago Admi-nistrazioan euskara normalizatzeko plangintza orokor eta sistematikorik. Langileak euskalduntzeko eskaintza urri eta mugatu bat besterik ez dago eta euskararen erabilera sustatzea baino murriztea helburu duten zenbait arau. Euskal Autonomi Erkidegoan Administrazioko langileak euskal-duntzeko eta euskararen erabilera sustatzeko plangintzak garatu dira eta Ertzaintza euskalduntzeko lehen plana ere garatu da, baina euskaraz lan egingo duten zirkuituak ez dira bultzatu.

Benetan harrigarria da euskararen normalizaziorako ezinbestekoa den bide edo tresna honi euskal Administrazioek ematen dioten garrantzia hutsala, are gehiago, orain arte erabiltzen ari diren eta hizkuntza-eskaki-zunak egiaztatzera mugatzen den bidearen porrota gero eta ageriagoan gelditzen ari denean

Are okerrago, garai batean EAEn zein NFKan zirkuitu euskaldunak sortu eta hedatzea aurreikusten bazen ere, denborak aurrera egin ahala eta arau zein plangintza berriak sortu diren heinean, zirkuitu euskal-dunak sortzen joateko erabakia apalduz joan da, zuzenean erabat baz-tertu ez denean.

3.3.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

EAEn esaterako, Euskararen Legea zehaztu eta Administrazio orokorrean euskararen erabilera arautzeko onartu izan diren dekretuetan zirkuitu eus-kaldunen erabilera aurreikusten bazen ere, ondorengo dekretu eta plan-gintzaldietan ideia indarra galduz joan da eta zenbait kasutan atal elebidu-nen ideiarekin nahasi ere bai. Eta izatez oso gauza ezberdinak dira: zirkuitu euskaldunean langile guztiak euskaldunak izango lirateke eta euskaraz lan egingo lukete, atal elebidunetan aldiz langile guztiek ez lukete euskaraz jakin beharko eta euskaraz lan egitea ere ez litzateke ezinbestekoa. Azken hauen helburua euskaraz lan egitea baino, herritarrei zerbitzua hizkuntza batean zein bestean bermatzea litzateke.

Ertzaintzaren kasuan, Euskara Plana arautzen duen 1998ko Dekretuan ez da gai honi buruz ezer esaten, ez da euskara zerbitzu-hizkuntza edota lan-hizkuntza izango ote den ere definitzen eta ondorioz ez da helburu batekin edo bestearekin inolako neurririk aurreikusten. Euskararen erabi-lerari buruz gauza bakarra esaten da Azken Xedapenetan, Euskara Plana abian jarri eta urtebete baino lehen, Erabilera Plana abian jarri beharko

EspEdiEntEa: 765/2005 EaE (bizkaia)kExa: Herritarra salaketa bat jartzera joan zen Durangoko ertzainetxera. Euskaraz hitz egin arren, gaztelaniaz erantzun zioten. Salaketaren kopia ere gaztelania hutsean eman zioten. Erreklamazio orria eskatu du eta orria eman ondoren bizkarra eman eta ertzainak ‘txotxolo’ deitu zion.

EspEdiEntEa: 419/2006 EaE (bizkaia)kExa: 2006ko otsailaren 28an Ertzaintzak identifikatzeko eskatu zion herritarrari. Ordutik gaur arte Ertzantzarekin izan dituen harremanetan ez diote inoiz harrera euskaraz egin. Apirilaren 28an Durangoko Ertzain-etxean gaztelania hutsean luzatu zioten epailearen aurrera agertzeko zitazioa. Euskaraz eskatu zuenean, agiria euskaratzeko adina zekien inor ez zegoela erantzun zioten. Halaber, euskaraz nahi bazuen egun batzuk itxaron beharko zuela jakinarazi zioten.

EspEdiEntEa: 708/2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Uztailaren 18an arratsaldeko 18:00ak inguruan Arrasateko Ertzain-etxera joan da salaketa jartzera. Luzatu dioten salaketaren agiriaren kopia gaztelania hutsean dago.

EspEdiEntEa: 1029/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Udaltzain lanpostuak hornitzeko probetan epaimahaikide bat Euskal Herriko Polizia Ikastegiak izendatzen du. Bada, Oiartzungo udaltzain-lanpostuak hornitzeko probetarako izendatu zuen epaimahaikidea erdaldunak zenez, gainerako epaimahaikideek ere gaztelaniaz egin behar izan zuten ahozko jardun guztia.

EspEdiEntEa: 191/2009 EaE (gipuzkoa)kExa: Gipuzkoako Udal baten gaztelania hutsean jaso zuten urtarrilaren 27an euriteagatik sor zitezkeen arriskuen berri emateko Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak bidalitako mezua.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.3

. ZIR

KU

ITU

EU

SK

AL

DU

NA

K

Page 32: HP Herrizaingoa

32

dela eta plan horrek euskararen erabilerari dagokionez zenbait baldintza bete beharko dituela. Dekretuan ez da zirkuitu euskaldunei buruz ezer esaten, eta atal elebidunei buruz ere hitz erdirik ere ez.

Gaur

4

Fue un acto esperado por todos.Alcanzar la cifra de 8.000 agentes eraun objetivo prioritario. Balza recordóen sus palabras a los nuevos gradua-dos los dos ejes sobre los que se hacentrado la gestión departamentaldurante los últimos años: adecuaciónde la plantilla y conformación de unapolicía integral con perspectiva euro-pea. Sobre el primer aspecto, el Con-sejero les explicó que con su integra-ción la Ertzaintza completa su proce-so de ampliación hasta ocho mil

agentes, "una cifra que expresa lamayoría de edad de esta institución yque nos permite abordar con opti-mismo los retos profesionales quenos esperan durante los próximosaños".

Sobre la segunda cuestión, Balzahizo hincapié en que "para mante-ner nuestra visión de policía integraltenemos que garantizar nuestraperspectiva europea; no basta conla mirada local, tenemos que pensaren global para hacer bien nuestro

INTEGRALy EUROPEA”

“Somos una policía

GAUR-93 27/7/07 12:14 Página 4

Lehenengoa.

Herrizaingo Sailak, urtebete baino lehenago, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak txostena egin ondoren, Ertzaintzako euskararen erabileraren Normalkuntza Plana onartuko du, eta bertan, gutxienez, honako hauek bilduko dira:

a) Lehentasunak ezartzea agiri normalizatuak euskaraz egiteko.

b) Ertzainek euren funtzioak betetzean hizkuntza ofizialak erabiltzeari buruzko neurriak ezartzea; eta batez ere, herritarrekiko eta beste instituzio batzuekiko ahozko eta idatzizko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko neurriak.

c) Dekretu honetan jasotako helburuak lortzeko behar diren neurri batzuk.

Izan ere, Euskara Plana abian jarri zenetik 10 urte baino gehiago pasa diren arren, oraindik orain ez da inolako Erabilera Planik proposatu ere egin. Euskara Planaren ebaluazio txostenean, plangintzak ertzainen ar-tean euskararen erabilera sustatzeko ez duela balio izan aitortzearekin batera51, Erabilera Plana bigarren plangintzaldirako utzi dela esaten da. Hamar urte hauetan euskararen erabilera sustatzeko zenbait pauso eman direla ere jasotzen da bertan, baina ondoren ikusiko dugun bezala, gehie-nak hizkuntza-paisaia eta komunikazioen alorrera mugatzen direnak (hizkuntza-paisaiaren azterketa eta egokitzapena, argitalpenetan eta web-guneetan euskararen presentzia bermatzea, polizia-hiztegiaren lanketa...).

Dena dela, etorkizunari begira, Euskara Planaren ebaluazio txosten ho-rretan bertan, bigarren plangintzaldian abian jarriko omen den Euskara Planerako zenbait irizpide ere proposatzen dira. Besteak beste, ertzainen artean euskararen erabilera sustatzeko Lanpostu Zerrendetan derrigor-tasun-data gehiago ezartzen jarraitu beharrean, lehentasunen arabera lantalde bakoitzean hizkuntza-eskakizunak egiaztaturik dituzten ertzai-nen kuota bat ezartzea proposatzen da. Neurri honen helburua ertzain talde (edo bikote) bakoitzean lehen edo bigarren hizkuntza-eskakizuna egiaztaturik duten gutxieneko ertzain kopuru bat bermatzea litzateke.

Bigarren plangintzaldian proposamen hau gauzatuko balitz, duda-rik gabe, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko aurrerapauso garrantzitsua emango litzateke, baina neurri horrek ez luke, inondik inora, Ertzaintzako lantaldeetan euskararen erabilera sustatzeko balio-ko. Aitzitik, erabilera hori eragotzi egingo luke, azken finean kasurik onenean elebakar eta elebidunez osatutako taldeak izango liratekee-lako eta, jakina denez, elebakarren presentzia hutsak lantalde osoak gaztelaniaz ari beharra ekarriko lukeelako. Esan bezala, neurria herri-tarrei benetako zerbitzu elebiduna bermatze aldera interesgarria izango litzateke, baina proposatzen denak ez du zirkuitu euskaldunekin zeri-kusirik. Proposamen hori Osakidetzan edo Administrazio orokorrean

“unitate administratibo elebidun” bezala definitzen diren taldeen pare-ko zerbait izango litzateke, hau da, zerbitzua hizkuntza batean edo bes-tean eskaintzeko gai diren atalen pareko zerbait. Baina noski, zerbitzua elebitan eskaini ahal izateak ez du esan nahi lantaldeak euskaraz lan egin ahal izango duenik.

51 — Honela dio hitzez hitz Euskara Planaren ebaluazio-txostenak: “... Así, si bien el primer plan de normalización linguística ha conseguido aumentar el numero de ertzainas con PL acreditado y ha establecido un determinado porcentaje de plazas en las que el PL es preceptivo, no ha conseguido implementar el uso del euskera ni tan siquiera garanti-zar una minima atención bilingüe a los ciudadanos”.

3.3.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitatean ere zirkuitu euskaldunen alorrean eman diren pauso apurrak atzerapausoak izan dira. Aurrez ikusi bezala, Ad-ministrazioan euskararen erabilera arautzeko 135/1994 Foru Dekretuak helburu nagusiez ari zenean, besteak beste, “administrazio zirkuitu ele-bidunak” aipatzen zituen52.

Bada, 135/1994 Foru Dekretuak bere lehen artikuluan hiru helburu na-gusi zehazten zituela ikusi dugu jada eta hirugarren helburuak zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko behar hainbat langile prestatzea zehazten zuela ere bai, baina zerbait gehiago ere esaten zuen indargabetutako De-kretu horrek. Hona hemen bere lehen artikuluan lortu nahi zen hiruga-rren helburuaz zioena hitzez hitz:

c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusietan, erabiltzaileak halaxe eskatzen duenean, zerbitzuak euskaraz ematea bermatzeko aski diren administrazio zirkuitu elebidunak ezartzeko behar hainbat langile prestatzea. Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biztanleria guztian harrera ematen diotenak dira, non kokaturik dauden kontuan hartu gabe.

Aipatu dugun bezala, 29/2003 Dekretuak funtsean gauza bera dio hel-buruak zehazten dituenean eta idazterakoan ere egitura bera mantentzen du, baina zenbait hitz gako aldatu egiten dira eta, ikus daitekeen bezala, jada ez dira administrazio zirkuitu elebidunak aipatzen.

c. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzu nagusietan, erabiltzaileari, eskatzen duenean, zerbitzua euskaraz eman ahal izateko behar diren langileak antolatu eta gaitzea. Nafarroako Foru Komunitateko zerbitzu nagusiak Nafarroako biztanle guztiei zerbitzua ematen dietenak dira, zehazki zein lurraldetan kokaturik dauden kontuan hartu gabe.

Beraz, 1994ko Dekretua jada ez dago indarrean eta 2003ko Dekretu berriak ez du “administrazio zirkuitu elebidunei” buruz hitzik esaten. Egia esateko 135/1994 Foru Dekretuan erabiltzen den izendapen ho-rren atzean “zirkuitu euskaldunen” kontzeptua egon zitekeela pentsatzea gehiegizkoa izan daiteke. Izan ere, “administrazio zirkuitu elebidunak” esamoldea erabiltzen den guztietan herritarrak nahi duen hizkuntza era-

52 — Izendapen hau ere ez da batere argia “elebidun” hitza erabiltzen delako eta batez ere zein hizkuntzatan lan egingo duten argitzen ez bada, baina “zirkuitu” hitzak beste esanahi bat ematen dio guk aurrez aipatutako zentzuan, hau da, zirkuitu euskaldunen zentzuan.3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.3. Z

IRK

UIT

U E

US

KA

LD

UN

AK

Page 33: HP Herrizaingoa

33

bil dezan bermatzeko direla zehazten da, baina ez da zein hizkuntzatan lan egingo duten aipatzen. Aipatzekoa da, bestalde, “administrazio zir-kuitu elebidun” horiek eremu euskaldunean ez ezik, eremu mistoan ere aurreikusten zirela.

Gogoan izan behar da, bestalde, aurreko dekretuek Nafarroako Admi-nistrazio publiko osorako balio zutela eta ondorioz Foruzaingorako ere bai, baina jada askotan errepikatu dugun bezala, praktikan, dekretu horiek Foruzaingoan ondorio mugatuak izan dituzte, eta aztertzen ari garen zirkuituen eremu honetan zehazki bat bera ere ez. Nafarroan ez dago zirkuitu euskaldunak sortu eta zabaltzeko inolako neurririk ez eta asmorik ere eta Foruzaingoan are gutxiago.

3.3.3. Ipar Euskal Herria

Alor honetan ere ez dago inolako arau edo plangintzarik Ipar Euskal Herrian, ezta aurrekaririk ere.

3.4. KOMUNIKAZIOAK ETA HIZKUNTZA-PAISAIA

Langileak euskalduntzea, langile berri elebidunak kontratatzea eta zirkuitu euskaldunak abian jartzea euskara normalizatu nahi duen hizkuntza-politika ororen osagai ezinbestekoak dira. Hiru neurri na-gusi horiek berma dezakete soilik herritarren eta langileen arteko edota langileen arteko euskarazko komunikazioa. Hori bermatzeko komuni-kazioen alorrean bertan bestelako neurri bereziak ere garatu behar dira ordea, eta horiek aztertuko ditugu ondorengo atal honetan. Batez ere herritarren eta langileen arteko komunikazioak aztertuko ditugu, hau da, herritarrei euskarazko zerbitzua eskaintzeko hartzen diren neurriak. Horrekin batera baina, langileen arteko komunikazioak ere aztertuko ditugu, hau da, euskaraz lan egiteko hartzen diren neurriak.

Batzuen eta besteen arteko komunikazio horiek funtsean ahozkoak eta idatzizkoak izan daitezke edota kanpora begirakoak (ahozkoak, langile eta herritarren artekoak) edo barrura begirakoak (langileen ar-tekoak). Bestetik, idatzizko komunikazioen baitan itzulpenak bereziki aztertuko ditugu informazio hori dugun kasuetan.

Euskal hiztunok, Hizkuntza-eskubideen Deklarazio Unibertsalaren arabera, dokumentu ofizial guztiak euskaraz ere eskuratzeko eskubi-dea dugu. Ikusi dugun bezala, EAEn legez jasotzen da eskubide hori. NFKan aldiz eskubide hori eremu euskalduna deitutakoan bizi diren herritarrei aitortzen zaie eta eremu mistoa deitutakoan ere zenbait eskubide onartzen dira, nahiz eta eremu horretan euskara ofiziala ez

izan. Ipar Euskal Herrian bestalde, ez dago inolako lege babesik idazki ofizialak euskaraz ere eskuratzeko.

Bestalde, euskararen normalizazio-prozesuan hizkuntza-paisaia eus-kalduntzea ere zeregin garrantzitsua da, ez soilik hiztun-komunita-tearen hizkuntza-eskubideen ikuspegitik, baita psikologia sozialaren ikuspegitik ere. Izan ere, hizkuntza paisaiak informazio funtzioa ez ezik, funtzio sinbolikoa ere betetzen du. Funtzio informatiboak hiz-kuntza talde baten lurralde-mugak zehazten ditu, komunikazioan hiz-kuntza bat edo gehiago erabil daitezkeela adierazten duen aldetik. Bes-talde, funtzio sinbolikoak hizkuntzen balioa eta estatusa islatzen ditu, talde batek beste talde batzuekin alderatuta ere hizkuntza nola ikusten duen erakutsiz. Hizkuntza-paisaiak, informazioa emateaz gain, eragi-na du errotulu edo testu horiek ikusten dituzten pertsonengan. Izan ere, jendeak hizkuntzei buruz duen pertzepzioan eta hizkuntzen alde-ko jarreretan eragin dezake hizkuntza-paisaiak, eta ondorioz erabilera ere baldintza dezake.

Beraz, zalantzarik ez dago, hizkuntza-paisaia euskalduntzeak ere bere garrantzia du normalizazio-prozesuan eta ondorioz hizkuntza-politi-ka orok hizkuntza-paisaia euskalduntzeko arau, plangintza eta balia-bideak izan behar ditu. Are gehiago, hizkuntza bat normalizatzeko eman behar diren pauso ugari eta konplexuen artean hizkuntza-paisaia euskalduntzea pausorik errazenetakoa dela esan dezakegu, errazena ez bada. Ondorioz, hizkuntza-paisaiaren azterketaren bidez, hizkuntza

-paisaiaren egoerari buruzko informazioa ez ezik, administrazio jakin baten hizkuntza-politika orokorrari buruzko informazio interesgarria ere eskura daiteke.

EspEdiEntEa: 155/2007 EaE (bizkaia)kExa: Otsailaren 1ean arratsaldeko 17:30etan Portugaleteko Ertzain-etxera joan zen eskaera bat egitera. Harreran zegoen ertzainari zerbitzua euskaraz jaso nahi zuela esan zion arren, ezin izan zuen.

EspEdiEntEa: 332/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Maiatzaren 8an, eguerdiko 12:30 aldera Ordizia eta Beasain artean Ertzaintzaren patruila bat agertu zen eta identifikatzeko eskatu zieten. Hasiera-hasieratik gaztelaniaz hitz egin zieten ordezkariei, eta horiek euskaraz erantzun arren gaztelaniaz jarraitu zuten. Egoera ez korapilatzearren herritarrek gaztelaniaz jarraitu behar izan zuten.

EspEdiEntEa: 625/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Ertzain batek isuna gaztelania hutsean jarri zion maiatzean. Herritarrak isuna euskaraz nahi zuela adierazi zion, baina hark zera erantzun zion: batetik, ez zuela maila nahikorik isuna euskaraz idazteko eta bestetik, bi hizkuntza ofizial daudenez berak erabakitzen zuela zein hizkuntzatan idatzi isuna. Horrez gain, Guipuzcoa idatzi zuen.

EspEdiEntEa: 181/2009 EaE (bizkaia)kExa: Herrizaingo Sailak martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzeari buruzko datuak biltzeko orria bidali zuen Arabako udal batera. Orria gaztelania hutsean zegoen.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 34: HP Herrizaingoa

34

Izan ere hizkuntza-paisaia euskalduntzea beste neurri batzuk baino errazagoa izateaz gain, ikusgarriagoa ere bada eta, ondoren ikusiko du-gun bezala, Euskal Herriko Administrazio ezberdinen hizkuntza-poli-tika orokorraren gabeziak hizkuntza-paisaia euskaldunduz estali nahi izan diren arren, alor honetan ere oraindik gabeziak izan badira.

Herrizaingoak zerbitzu zabala eskaintzen duen heinean, asko dira lu-rraldean sakabanatuta polizia zerbitzuak eskaintzen dituzten guneak (polizia-etxeak, polizia-kotxeak, erakundeak...) eta asko zerbitzu ho-riek guztiak erabiltzen dituzten pertsonak ere. Ondorioz hizkuntza-paisaiak garrantzia berezia du alor honetan ere. Azter ditzagun Ad-ministrazio bakoitzak alor honetan eman dituen pausoak eta agian horrela hobeki ulertuko dugu bakoitzak garatzen duen hizkuntza-po-litika orokorra ere.

3.4.1. Euskal Autonomia Erkidegoa

Ikusi bezala, EAEko Autonomia Estatutuak lehenik eta 1982ko Eus-kararen Legeak ondoren, besteak beste, euskararen estatusa eta era-bilera arautu zituzten. Arau horiek herritarren hizkuntza-eskubideak zehaztu zituzten eta tartean Administrazio publikoarekin bi hizkun-tza ofizialetan aritzeko eskubidea jaso zen. Herritarrei aitortzen zaiz-kien hizkuntza-eskubideak Euskararen Legeko 5. artikuluan jasotzen dira eta tartean Administrazio publikoarekin hitzez edo idatziz eus-karaz (edo gaztelaniaz) aritzekoa, hurrengo artikuluan, 6.ean gehiago zehazten dena:

6. artikulua.

1.- Herritar guztiei, Autonomia-Elkarteko lur-eremuan Herri Arduralaritzarekin izan ditzaten harremanetan euskara nahiz gaztelania erabiltzeko eta bakoitzak aukera dezan hizkuntza ofizialean harrera egin dakioneko eskubidea aitortzen zaie. Horretarako, behar daitezen neurriak hartuko dira eta eskubide honen erabilpena arian-arian bermatzeko beharrezko gerta daitezen eskuarteak ebatziko.

2.- Norbanako batek baino gehiagok esku hartu dezateneko zehaztapidetzan edo arazopideketan, haiek elkar hartuta aukeratu dezaten hizkuntzaz baliatuko dira herri-agintariak. Elkar hartzerik ez bada, zehaztapidetza edo arazopideketa hasitakoak nahi dezan hizkuntza erabiliko da, bi aldetakoek argipideak bere aukerako hizkuntzan jasotzeko duten eskubidearen kaltetan gabe.

Corpus juridiko orokorrari dagokionez, Administrazio osorako irizpi-deak ezartzen dituen 86/1997 Dekretua ere aipatu behar da, besteak beste, euskara zerbitzu-hizkuntza edo lan-hizkuntza izateko irizpideak ezartzen dituelako edota administrazio-atalen sailkapenerako irizpi-

deak ere jasotzen dituelako. Dena dela, Dekretu horrek orokorrean ez dio Ertzaintzari batere eragin, ez behintzat komunikazio eta hizkuntza

-paisaiari dagokionez, izan ere Ertzaintzaren Euskara Plana arautzen duen 30/1998 Dekretuan ezer gutxi jaso zen gai hauei buruz.

Dekretuan ez da Ertzaintzan euskara zerbitzu-hizkuntza edota lan-hizkuntza izango den zehazten eta euskararen erabilerari buruz egiten den aipamen bakarra Azken Xedapenetan egiten da, Euskara Plana abian jarri eta urtebete baino lehen, Erabilera Plana abian jarri behar-ko dela eta plan horrek euskararen erabilerari dagokionez zenbait bal-dintza bete beharko dituela.

23

Con este número, son ya 100 los que ha cumplidoel Ertzaintza GAUR, una publicación por y para losertzainas. Seguiremos trabajando para ofreceros elmejor servicio. ¡Muchas gracias por vuestra colaboración!

*GAUR 100:GAUR 97-1 30/10/08 11:01 Página 23

Lehenengoa.

Herrizaingo Sailak, urtebete baino lehenago, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak txostena egin ondoren, Ertzaintzako euskararen erabileraren Normalkuntza Plana onartuko du, eta bertan, gutxienez, honako hauek bilduko dira:

a) Lehentasunak ezartzea agiri normalizatuak euskaraz egiteko.

b) Ertzainek euren funtzioak betetzean hizkuntza ofizialak erabiltzeari buruzko neurriak ezartzea; eta batez ere, herritarrekiko eta beste instituzio batzuekiko ahozko eta idatzizko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko neurriak.

c) Dekretu honetan jasotako helburuak lortzeko behar diren neurri batzuk.

Euskara Plana abian jarri zenetik 10 urte baino gehiago pasa diren arren, oraindik orain ez da inolako Erabilera Planik proposatu ere egin eta orain arte eremu honetan eman diren pausoak, Euskara Planaren ebaluazio txostenean esaten denaren arabera, batez ere idatzizko ko-munikazioetara mugatzen dira (hizkuntza-paisaiaren azterketa eta egokitzapena, argitalpenetan eta webguneetan euskararen presentzia bermatzea, polizia-hiztegiaren lanketa, Ertzaintzako itzulpen- eta in-terpretazio-zerbitzua sortzea, polizia-dokumentazioa aztertzea...).

Jakin badakigu, Herrizaingo Sailean euskararen erabilera arautzeko irizpide argiak zehaztuak dituztela, baina Herrizaingo saila bera Admi-nistrazio orokorrerako Euskara Planaren baitan kokatzen da, ez da Er-tzaintzarenean, eta ondorioz irizpide horiek guztiak ez dira Ertzaintzan aplikagarriak. Dena dela, kasu honetan salbuespen bat egin eta Herri-zaingo saileko irizpide horiek azalduko ditugu, komunikazioaren eta hizkuntza-paisaiaren gaian Ertzaintzan baino egoera hobea izan behar-ko lukeen zerbitzu horretan zein irizpide jarraitzen diren ikusteko.

Herrizaingo saileko arduradunek Administrazio publikoko normali-zazio-planei buruz antolatutako jardunaldi batzuetan aurkeztutako txosten batean jasotakoa baliatu dugu irizpide horiek aztertzeko. Ikus daitekeenez, komunikazio- eta hizkuntza-paisaiarekin zerikusia duten atal guztiak hartzen dira kontuan (ahozko komunikazioak, idatzizko harremanak, itzulpenak, tresna eta aplikazio informatikoak, internet eta webguneak, argitalpenak, hizkuntza-paisaia eta diru-laguntzak es-leitzerakoan ezarritako hizkuntza-irizpideak):

Ahozko komunikazioetan, herritarrekin lehen hitza euskaraz eta elkarrizketa herritarrak aukeratutako hizkuntzan egiteko irizpideak ezarri dira. Euskarazko zerbitzua bermatzeko jarraibideak, euskaraz ez dakiten langileek euskaraz egindako eskaerari behar bezala erantzu-

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 35: HP Herrizaingoa

35

teko protokoloa eta langileek herritarrei hizkuntza batean edo bestean jardutea ez eskatzeko neurriak ere garatu dira. Administrazioen artean ere lehen hitza euskaraz egiteko irizpidea ezarri da, baina elkarrizketari dagokionez, euskaraz egiteko ahalegina besterik ez da aurreikusten eta hori solaskidea euskalduna denean soilik. Jaurlaritza barruko ahozko komunikazioetan, ahozko jardunak apurka-apurka euskaraz ere egin-go direla esatera mugatzen dira. Azkenik, ekitaldi publikoetan enple-gatu elebidunek euskararen erabilera bermatuko dutela ere jasotzen da, baina Euskal Herrian egindakoetan soilik. Era berean, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak baliatuko omen dira horrelako ekitaldietan bi hizkuntzak erabiltzeko.

Idatzizko harremanetan, harremana Administrazioak hasten badu, komunikazioa euskaraz izanen da hartzaileak aldez aurretik euskara hautatu badu. Gainerakoetan euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, bai-na euskara hautatzeko aukera emango da, hori bai, Administrazioko atalak komunikazioa euskaraz egiteko gaitasuna badu. Administra-zioak komunikazio bati erantzuten badio berriz, gaztelaniaz jasotako idatziari gaztelaniaz erantzungo zaio, baina atalak euskaraz komu-nikatzeko gaitasuna badu, euskara hautatzeko aukera ere eskainiko zaio. Euskaraz idatzitako idatziei euskaraz erantzungo zaie, baldin eta atalak hori egiteko gaitasunik badu. Azkenik, komunikazio telemati-koetan, herritarrak aukeratutako hizkuntza erabiliko da eta izapideen azken komunikazioa testu estandarizatua denean, sistemak erantzuna ele bietan jasotzeko aukera emango du.

Itzulpenei dagokienez, lehentasunezko komunikazioak ez dira itzultzen, baldin eta horiek aurrera atera behar dituenak horretarako beharko lukeen prestakuntzarik jaso ez badu53. Kanpotik jasotzen di-ren dokumentuak ezinbestekoa denean bakarrik itzuliko omen dira. Bestelakoetan, edukiaren laburpena egingo du gaitasuna duen ataleko langileren batek. Kasu honetan txostenak ez du esaten zer egin behar den atalean gaitasun nahikorik ez duen langilerik ez badago, baina ez da asko pentsatu behar horrelakoetan zer gertatzen den irudikatzeko.

Tresna eta aplikazio informatikoei dagokienez, txostenak bi hiz-kuntza ofizialetan plazaratuko direla dio eta horietan euskarak, gu-txienez, %50a hartuko duela.

53 — Herrizaingo Saileko txostenak zehazki ondorengoa esaten du “lehentasunezko komunikazioak ezingo dira itzuli, baldin eta horiek aurrera atera behar dituenak beharrezko prestakuntza horretarako jaso badu”, baina esaldiak horrela idatzita ez du zentzurik eta aurrekoa on-dorioztatu dugu.

Interneti buruz ere irizpide zenbait jasotzen dira Herrizaingoko txos-ten horretan, besteak beste, webguneko edukiak euskaraz eta gaztela-niaz kontsultatzeko moduan egongo direla edota sartzean hizkuntza hautatzeko aukera eskainiko dela edo izapideak egiteko aukera eskain-tzen denean, gaztelaniaz zein euskaraz egin ahalko direla edo sailetik kanpoko edukiak barneratzen direnean, bi hizkuntza ofizialak modu orekatuan erabiliko direla.

Argitalpenei dagokienez, bi hizkuntza ofizialetan plazaratuko dira eta horietan euskarak, gutxienez, %50a hartuko du. Kasu honetan ez da zehaztapen gehiago egiten eta ondorioz neurriak argitalpen guztiei eragiten diela ondorioztatu behar da, baina ondoren ikusiko dugun bezala, elebitasuna ohiko argitalpenetan soilik bermatzen da.

Hizkuntza-paisaia oro har euskaraz eta gaztelaniaz egongo omen da eta euskara hutsean errotuluetako hitzek euskaraz eta gaztelaniaz an-tzeko grafia dutenean edota mezua piktograma baten bidez adieraziz ulergarria denean.

Herrizaingo Sailaren iragarpenak eta publizitatea euskaraz egingo da euskarazko hedabideetan eta euskaraz eta gaztelaniaz, hau da, ele bietan, gainerako hedabideetan. Era berean, komunikazio-kanpaina kontratatzen denean, baldintza mezua bi hizkuntzatan sortua izatea eskatuko omen da. Hori nola egiten den edota nola neurtzen den ez du argitzen ordea aipatutako txostenak.

Azkenik, diru-laguntzak ematen direnean, objektuan hizkuntzaren erabilerak eraginik duenean, laguntzak eta diru-laguntzak esleitzeko baldintzetan hizkuntza irizpideak kontuan hartuko dira eta irizpi-deok betetzen direla egiaztatuko da.

Hauek dira Herrizaingo Sailak komunikazioetan euskararen erabilera arautzeko ezarriak dituen irizpide nagusiak. Orokorrean, salbuespe-nak salbuespen, zehatzak eta nahiko zentzuzkoak, euskararen norma-lizazioaren ikuspegitik, baina guztiok dakigun bezala teoria gauza bat da eta praktika bestea. Hori erakusten digu behintzat Siadecok Eusko Jaurlaritzarentzat berarentzat 2007an egindako ikerlan batek54. Es-kaintzen diren datuak ez dira Herrizaingora edota Ertzaintzara muga-tzen, baina benetako egoera nolakoa den irudikatzeko balio dezakete.

54 — Siadecok lan hau inkesten bidez egin du eta ondorioz neurketa-ren oinarria inkestatuek emandako informazioan oinarritzen da.

EspEdiEntEa: 87/2005 EaE (bizkaia)kExa: 2005eko otsailaren 21ean Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo sailak errepideen inguruko informazioa emateko duen telefono zenbakira deitu (902112088) eta ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 263/2005 EaE (bizkaia)kExa: Ertzaintzaren web orrian prentsa oharrak gaztelania hutsean jartzen dituzte.

EspEdiEntEa: 22/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: Herritarrak salaketa jarri zuen Beasaingo Ertzain-etxean. Salaketaren kopia gaztelania hutsean luzatu zioten eta erantzuna ere, gaztelania hutsean jaso du.

EspEdiEntEa: 284/2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Errepideen egoeraren berri jasotzeko 902 112 088 telefono zenbakira deitu du martxoaren 21ean, eguerdiko 13:15 inguruan. Erantzungailuak euskaraz eta gaztelaniaz erantzun dio, baina harrera egin dion langileak gaztelaniaz eman dizkio azalpenak, euskara ez duela ongi menderatzen esanda.

EspEdiEntEa: 488/2007 EaE (gipuzkoa)kExa: Apirilaren 20an arratsaldeko 8ak aldera Zarauzko Ertzain-etxera joan zen jasandako lapurreta zela eta salaketa jartzera. Eskatu arren, ezin izan zuen zerbitzua euskaraz jaso.

EspEdiEntEa: 22/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Urtarrilaren 5ean Donostiako Ertzain-etxe nagusian herritarrak eskura izan zituen agiri guztiak gaztelania hutsean idatziak zeuden. Besteak beste, deklarazioa eta delitu motaren berri emateko agiria.

EspEdiEntEa: 824/2008 EaE (gipuzkoa)kExa: Ertzaintzak alkoholemia-kontrolak iragartzeko erabiltzen dituen seinale mugigarriak gaztelania hutsean daude. Control Alcohol irakur daiteke baina ez euskarazko ordainik.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 36: HP Herrizaingoa

36

14

akademia ■ academia

Berdintasuna nagusi

Todas las promociones de la Ertzaintza han tenido sus pe-culiaridades, circunstancias especiales marcadas por lostiempos que a cada una le ha tocado vivir. La primera pro-moción abrió el camino a esta policía y el acceso a unacompetencias iniciales, básicamente en tráfico y en seguri-dad de instituciones públicas. Las siguientes promocionesnos permitieron asumir de manera plena el conjunto decompetencias de seguridad ciudadana y abordar progresi-vamente el despliegue territorial. Las que vinieron a conti-nuación nos ofrecieron la posibilidad de ir completando laestructura de las unidades y de abordar cada vez con ma-yor eficacia las obligaciones de una policía integral. Las dosúltimas promociones anteriores a la vuestra consolidaron elincremento de plantilla. Como bien sabéis, vuestra promoción, la 21ª, también es engran parte especial. Lo es porque marca un hito en la incor-poración de la mujer a la Ertzaintza. Es la primera vez queuna institución policial abre sus puertas a la incorporaciónplena de las mujeres, en condiciones de absoluta igualdad.Cuando en su momento decidimos dar este paso lo hici-mos con plena convicción, con la certeza absoluta de

que había llegado el momento de darlo. Por una parte,porque ya hace mucho tiempo que nuestra sociedad haasumido la obligación de llegar a una situación de abso-luta igualdad entre ambos sexos y de promover activa-mente los mecanismos que nos permitan lograrlo en lapráctica. Desde la Administración pública debemos abrircamino en esa dirección.Pero, por otra parte, lo hicimos también porque para elfuncionamiento eficaz de la Ertzaintza se necesitaba conurgencia de la incorporación plena de la mujer. El por-centaje minoritario de representación femenina en estapolicía era – y es - un lastre para muchas facetas del tra-bajo diario. Hay servicios en el día a día de las comisarí-as y de las unidades de la Ertzaintza en su conjunto quenecesitan ineludiblemente de una mayor presencia de lamujer para poder llevarlos a cabo con eficacia. El trabajode la Ertzaintza en general gana en efectividad con unadisposición equilibrada de agenes de ambos sexos.Hoy, por tanto, damos un paso importante en esa direc-ción: en hacer una policía más equilibrada y justa, perotambién en conseguir una policía más eficaz.

“El trabajo de la Ertzaintza gana en efectividad con unadisposición equilibrada entre hombres y mujeres”

21. Promozioko agenteei kredentzia-lak emateko ekitaldia ErtzaintzarenAkademiako patio nagusian izan zen,Arkauten. Juan Jose Ibarretxe Lehen-dakariak zuzendu du, eta Javier Bal-za Herrizaingo Sailburua izan da hare-kin batera. Agente berrien aurreanegindako hitzaldian, Lehendakaria po-zik agertu da promozio berria kalerairtetea aurrepauso handia baita Er -tzaintzaren plantillan sexuen arteanparekotasuna lortzeko. Ibarretxereniritzian, gaurko ekitaldia “gertaera go-goangarria” da, aurrerapauso oso ga-rrantzitsua baita “Ertzaintzan etorkizu-nean gizon-emakumeen arteko ber-dintasuna bultzatzeko”.

Lehendakariak adierazi duenez, “Euska-di aitzindaria da gizon-emakumeen arte-an berdintasuna lortzeko politikak susta -tzen”. Berdintasun Legea indarrean sar -

tzea oso garrantzitsua izan da horretara-ko; “horri esker euskal gizarteak bestemodu batera heldu dio errealitate horri”.Ibarretxek agente berriei esandakoaren

Ertzaintzaren 21. Promozioa osatzen duten 112 agente berriek euren kredentzialak jaso dituzteEuskadiko Poliziaren Akademian, Arkauten. Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria eta Javier BalzaHerrizaingo Sailburua buru izan dituen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako kideak, Ertzaintzarenagintariak eta ertzain berrien senideak ere izan dira. Agenteen % 30,35 emakumezkoak dira,Ertzaintzaren plantillan egun dagoen ehunekoaren hirukoitza.

arabera, “eguneroko lanean eta herrita-rrekiko harremanean demokraziaren,berdintasunaren eta justiziaren baloreakdefendatzea jarraibide eta bere nortasu-

Disc

urso

del

con

seje

ro

*GAUR 100:GAUR 97-1 30/10/08 11:00 Página 14

Azterketa Euskal Autonomia Elkarteko hizkuntza-paisaiari buruz-koa da, 2006-2007 urteetan burututakoa eta oraingoz lehen emaitza orokorrak besterik ez dira plazaratu, baina esan bezala errealitatea nolakoa izan daitekeen irudikatzen laguntzen dute. Azterlanean hiz-kuntza-paisaia ez ezik, bestelako komunikazioak ere aztertu dira gai-nera. Zehazki, errotulazioa (barrukoa zein kanpokoa), komunikazio

-idatziak (barrukoak) eta harrera-hizkuntza (telefono bidezkoa, aurrez aurrekoa zein megafonia bidezkoa) aztertu dituzte.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzatik azterlan honi “EAEko hiz-kuntza-paisaiaren azterketa” deitu dioten arren, argi dago hori baino askoz gehiago dela, esan bezala, ez baita hizkuntza-paisaia aztertzera mugatzen. Euskal Autonomia Elkarteko Administrazio publikoaren menpeko ekipamenduetan lokalizatutako 4.187 zerbitzuetan guztira ia 255.000 elementuren hizkuntza-egoeraren azterketa egin da, tar-

tean Ertzaintzaren polizia-etxeetan ere bai55. Zerbitzu-sektore priba-tuan berriz, Euskal Autonomia Elkartean kokaturiko 2.659 estable-zimenduk osatutako unibertsoa hartu da kontuan eta bi azterketa ez-berdin egin dira, batean 350 inkestatu dira telefono bidez eta bestean 182 enpresa telefono bidez eta zenbait kasutan bisita eginez. Oraingoz ikerlanaren emaitza orokorrak besterik ez dira argitaratu eta ondorioz ez ditugu ezagutzen alorrez alor lortutako emaitzak, ez eta Ertzaintza-koak ere, baina datu orokor horiek oso adierazgarriak dira eta agerian uzten dute egoera orokorra nolakoa den.

Administrazio publikoaren eremuari dagokionez, guztira 200.000 ahozko komunikazio-harreman eta 59.000 idatzizko elementu neurtu dira eta datuek erakusten duten errealitatea benetan kezkagarria da, besteak beste, autonomia abian jarri zenetik hiru hamarkada pasa di-rela kontuan hartzen badugu56.

Ahozko komunikazio-harremanen kasuan esaterako, komunikazio guztien erdia baino gehiago (%53) gaztelania hutsean izan dira, %18 elebitan eta %30 euskara hutsean. Neurtutako ahozko komunikazio gehien gehienak telefono-harrerari dagozkionak izan dira eta zehazki neurtutakoa Administrazioko langileek telefonoz egindako lehen hitza izan. Lehen hitza edo agurra euskaraz egiteko euskaraz jakin beharrik ez dagoela kontuan hartzen badugu, aurrez ikusitako emaitza horiek be-netan larriak dira, are gehiago, ondoren ikusiko dugun bezala, Adminis-trazioak berak bere langileen %53 euskaraz egiteko gai dela dioenean.

Ahozko komunikazio ia guztiak telefono harrerari dagozkionak izanik, ez da harritzekoa telefono harrerari dagozkion ehunekoak emaitza oro-korren antzekoak izatea: telefono deien erdiari baino gehiagori (%53) gaztelaniaz erantzun zaie57, %14ri elebitan eta %33ri euskara hutsean. Megafonia-mezuen kasuan emaitzak are txarragoak dira, %52 gaztela-

55 — Hezkuntza arloko ikastegi publiko zein pribatuak ere aztertu di-tuztela dio aurkezpen txostenak eta Osakidetzaren, Eusko Jaurlaritza-ren, Estatuko administrazioaren, Foru aldundien eta udalen bulegoak eta instalazioak ere bai.

56 — Ertzaintzaren polizia-etxeak eta Hezkuntza arloko ikastegi publiko zein pribatuak ere aztertu dituztela dio laburpen txostenak eta Osakidetzaren, Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko Administrazioaren, Foru aldundien eta udalen bulegoak eta instalazioak ere bai.

57 — Herrialdez herrialde emaitzak are esanguratsuagoak dira: Ara-ban egiten diren hamar deitatik bakarrari (%13) erantzuten zaio eus-karaz Administrazio publikoan, Bizkaian hamar deitik hirutan (%28) eta Gipuzkoan hamar deitik bostetan (%53).

nia hutsean ematen diren arren, euskara hutsean %20 besterik ez dira ematen eta gainerako %25 elebitan. Kasu honetan, beste ezer baino, Administrazioaren utzikeria da salatu behar dena, izan ere, hiru ha-markada ondoren ez da gai izan, ohiko megafonia mezuak gutxienez ele bietan grabatu eta eskaintzeko.

Ahozko komunikazioen atalarekin jarraituz, azterlanaren ondorioen txostenean aurrez aurreko harrera ere aztertu dutela esaten da, baina ez da gaiari buruzko datu zehatzik eskaintzen. Egiten den aipamen baka-rra Administrazioan harrera lanpostuetan ari diren langileen hizkuntza

-gaitasunari buruzkoa da: “hiritarrei harrera egiteko lanpostuetan lan egiten duten langileen %53 gai da euskaraz egiteko eta %47, aldiz, ez”.

Bestalde, datu hauek telefono-harrerako datuekin koherenteak direla esan daiteke, izan ere, euskaraz egiteko gai ez direnei ezinezkoa zaie euskaraz harrera egitea, baina elebidunek batean zein bestean egin de-zakete, eta ondorioz posible da harrera zerbitzuetan ari diren zenbait langile elebidunek telefono-harrera gaztelaniaz egitea.

Ez da aztia izan behar 30 urte ondoren Administrazio publikoko harre-rako lanpostuetan (normalizazio-plangintza guztiek lehentasunezko lanpostu izendatzen dituzten horietan) egoera horrelakoa bada, Admi-nistrazioan orokorrean are tamalgarriagoa izango dela aurreikusteko.

4. GRAFIKOA

EUSKARAREN ERABILERA EAEKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAN 2006-2007 (%)

Telefono- harrera 53,3

52

31

22

15

14,2

25,1

53,3

53,7

63,9

32,5

20,4

15

18,9

20,2

Megafonia- mezuak

Barruko komunikazio idatziak

Kanpoko errotulazioa

Barruko errotulazioa

Iturria: Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Kontseiluak egindakoa

Gaztelaniaz

Ele bietan

Euskaraz

Idatzizko komunikazioei dagokienez, Administrazio publikoaren ere-muan guztira 59.000 elementu aztertu dira (kanpoko errotulazioa, ba-rruko errotulazioa eta barruko komunikazio idatziak). Emaitzak oro-

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 37: HP Herrizaingoa

37

korrean aztertuta euskara hutsean elementuen %18 besterik ez zegoen, %57 elebitan eta %24 gaztelania hutsean (gainerako %1,5 bestela) .

Kanpoko errotulazioaren atalean, euskara hutsean elementuan %19 besterik ez zeuden, %54 elebitan eta %22 gaztelania hutsean (gaine-rako %5 bestela).

Barruko errotulazioaren atalean, euskara hutsean elementuan %20 besterik ez zeuden, %64 elebitan eta %15 gaztelania hutsean (gaine-rako %5 bestela).

Barruko komunikazio idatzien kasuan egoera are larriagoa da, elemen-tuen %31 gaztelania hutsean baitaude, elebitan (edo euskara hutsean) daudenak %68 diren bitartean (gainerako %1 bestela). Kasu honetan ez da zehazten euskara hutsean zenbat elementu zeuden, euskara hu-tsean edota elebitan zeudenen datua batera ematen baita.

5. GRAFIKOA

EUSKARAREN ERABILERA BARRUKO KOMUNIKAZIO

IDATZIETAN 2006-2007 (%)

Elebietan (edo euskara hutsean) %68

Gaztelania hutsean %31

Bestela %1

Iturria: Eusko Jaurlaritza 2008. Siadeco. Guk geuk egindakoa.

Horiek dira emaitza orokorrak, baina barruko komunikazio idatziak alde batera utzi eta errotulazioa soilik aztertzen badugu, egoera bene-tan kaxkarra da: kanpoko errotulazioan elementuen %22 gaztelania hutsean daude, %54 elebitan eta %19 euskara hutsean (gainerako %5 bestela). Barruko errotulazioaren atalean emaitzak zertxobait hobeak dira, baina oraindik ere hainbat elementu gaztelania hutsean idazten dira: %15 gaztelania hutsean, %64 elebitan eta %20 euskara hutsean (gainerako %5 bestela).

Esan bezala, hauek EAEko Administrazio publikoko emaitza oroko-rrak dira eta oraingoz ez dira Ertzaintzari buruzko emaitza xeheak argitaratu. Eskuratu ahal izan ditugun emaitza bakarrak, Ertzaintza Gaur aldizkarian 2008ko ekainean (98.alean) argitaratutakoak izan dira. Ondorio nagusiak hitzez hitz hauek izan dira: “Oro har, gaz-telaniaren agerpena %80tik gorakoa da errotulazioan. Hala, testu elebakar gehien gehienak gaztelaniaz daude (hizkuntzaren erabilera aktiboa). Euskararen agerpena, %50etik gorakoa da azpiegitura gehie-

netan, baina batzuetan ez da %25era ere iristen. Euskara ia beti gazte-laniarekin batera ageri da, testu elebidunetan. Euskara hutsezko testu gutxi-gutxi (sic) ageri da. Leku askotan, euskarazko testua lehenesten da gaztelaniazkoaren aldean, errotulazio finkoko elementuetan, hiz-kuntza politikaren eraginez (hizkuntzaren erabilera pasiboa). Ertzain

-etxe eta beste azpiegitura batzuetako hizkuntza-paisaiaren azterketa”.

Ikus daitekeenez, Ertzaintzako datuak Administrazio publiko oso-koak baino eskasagoak dira, gutxienez errotulazioari dagokionez, izan ere, ez dugu gainerako atalei buruzko datuak eskuratzerik zian. Dena dela, errotulazioari dagokion errealitatea hori izanik, pentsatzekoa da ahozko komunikazioen eremuan egoera ez dela hobea izanen, aitzitik, okerragoa izango dela aurreikusteko arrazoiak agerikoak dira.

Dena dela, aldizkarian bertan errotulazioari buruz jasotzen den infor-mazioa Ertzaintzako 8 instalaziokoa besterik ez da (Agurain, Berrozi, Lakua, Miñoiak, Olagibel, Iradier, Laguardia eta Laudio). Ertzainen pertzepzioari buruzko datuak ere eskaintzen dira, baina kasu horretan dirudienez instalazio guztietako datuak jaso dira. Ez dakigu errotula-zioen kasuan gabezia hori landa-lana instalazio horietara mugatu de-lako ala gainerako instalazioek landa-lanean parte hartu ez dutelako izan den. Edozein moduan, eskaintzen diren datuak oso kezkagarriak direla esan behar da. Laudion adibidez, barruko errotulazio aldako-rrean %11,1 besterik ez dago elebitan eta gainerako %88,9a gaztelania hutsean dago (euskara hutsean ezer ere ez). Kanpoko errotulazioari dagokionez, ele bietan herena besterik ez dago (%33,3) eta gainera-ko guztia gaztelania hutsean (%66,7). Azkenik, barruko errotulazio finkoan egoera apur bat hobea da, baina oraindik ere kezkagarria: elementuen %53,8 ele bietan dago eta gainerakoa gaztelania hutsean (%46,2). (ikusi 17. taula)

Dirudienez, ertzainei euren instalazioan hizkuntza nagusia zein iru-ditzen zitzaien ere galdetu zitzaien, hau da, beraien pertzepzioa jaso zuten eta emaitzak instalazioz instalazio eskaintzen diren arren, esan daiteke pertzepzio orokorra hizkuntza nagusirik ez dagoela izan da, 10 instalaziotik seitan euskara eta gaztelania berdin erabiltzen direla uste baitute ertzainek. Dena dela, instalazioen heren batean (%32,6) bertako hizkuntza nagusia “gaztelania euskara baino gehiago” dela erantzun dute. Hiru instalazio besterik ez dira izan euskara gaztelania baino gehiago erantzun dutenak (Azkoitia, Beasain eta Lekeitio)

EspEdiEntEa: 165/2005 EaE (gipuzkoa)kExa: Aritzetako atsedengunean isuna jarri zioten herritarrari gaizki aparkatzeagatik. Jakinarazpen inprimakia ele bietan zegoen, baina gaztelania hutsean bete dute inprimakia.

EspEdiEntEa: 73/2006 EaE (bizkaia)kExa: Elurteak direla-eta, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko sailera deitu zuen errepideen berri izateko. Bi aldiz deitu zuen, eta telefonoa hartu zuenak ez zekien euskaraz.

EspEdiEntEa: 226/2006 EaE (bizkaia)kExa: Martxoaren 14an Herrizaingo Sailetik gaztelania hutsean bidali diote herritarrari euskaraz aurkeztutako helegitearen ebazpena

EspEdiEntEa: 252/2006 EaE (gipuzkoa)kExa: 2006ko martxoaren 24an Beasaingo Ertzain-etxera deitu zuen herritarrak. Azalpenak euskaraz ematen hasi eta ‘por favor, en español’ erantzun zioten.

EspEdiEntEa: 661/2008 EaE

kExa: Herritarrak euskaraz zuzendu zion helegitea Herrizaingo Sailari. Gipuzkoako Trafiko Lurralde Bulegotik bere idatziari erantzunez bidali dioten jakinarazpena gaztelania hutsean idatzita dago

EspEdiEntEa: 83/2009 EaE (bizkaia)kExa: Urtarrilaren 9an 112 zerbitzura deitu zuen abisu bat emateko. Teleoperadoreak gaztelania hutsean egin zion agurra. Ondoren, abisua berresteko deitu zioten 944063300 zenbakitik eta orduan ere gaztelaniaz egin behar izan zuen, deitu zuen teleoperadoreak euskaraz ez zekielako.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 38: HP Herrizaingoa

38

17. TAULA

INSTALAZIOETAKO HIZKUNTZA NAGUSIA ERTZAINEN IRITZIAREN ARABERA (2008)

Kanpoko errotulazioa Barruko errotulazio finkoa Barruko errotulazio aldakorra

Instalazioa EUS EUS/ES ES EUS EUS/ES ES EUS EUS/ES ES

AGURAIN 1 33,3 2 66,7 0 0,0 0 0,0 1 7,7 12 92,3 Ø Ø Ø

BERROZI 0 0,0 3 75,0 1 25,0 0 0,0 72 100,0 0 0,0 0 0,0 0 0,0 4 100,0

LAKUA Ø Ø Ø 0 0,0 42 61,8 26 38,2 0 0,0 1 5,0 19 95,0

MIÑOIAK 0 0,0 1 100,0 0 0,0 0 0,0 1 100,0 0 0,0 Ø Ø Ø

OLAGIBEL 0 0,0 1 100,0 0 0,0 0 0,0 1 20,0 4 80,0 0 0,0 2 100,0 0 0,0

IRADIER Ø Ø Ø 0 0,0 52 100,0 0 0,0 Ø Ø Ø

LAGUARDIA Ø Ø Ø 0 0,0 15 71,4 6 28,6 Ø Ø Ø

LAUDIO 0 0,0 1 33,3 2 66,7 0 0,0 14 53,8 12 46,2 0 0,0 1 11,1 8 88,9

Iturria: Ertzaintza Gaur aldizkariaren 98. alea.

Baina esan bezala, azken datu hauek ertzainen pertzepzioan oinarri-tzen dira eta ondorioz ez dute balio egoeraren azterketa objektiboa egiteko. Guri dagokigunez, euskararen normalizazioaren ikuspegitik esanguratsuak diren datuak aurrez azaldutakoak dira, hau da, besteak beste, errotulazioan gaztelaniaren agerpena %80koa dela. Errotula-zioetan egoera hain kaskarra bada, ahozko komunikazioetan nolakoa izango den aurreikustea ez da batere zaila.

18. TAULA

INSTALAZIOETAKO HIZKUNTZA NAGUSIA ERTZAINEN IRITZIAREN ARABERA (2008)

KOP. %

Euskara (EUS) 0 0,0

Euskara gaztelania baino gehiago (EUS<GAZ) 3 6,5

Euskara eta gaztelania, biak berdin (EUS=GAZ) 28 60,9

Gaztelania euskara baino gehiago (GAZ<EUS) 15 32,6

Gaztelania (GAZ) 0 0,0

Euskara 46 100,0

Iturria: Ertzaintza Gaur aldizkariaren 98. alea.

Eta datu hauen aurrean zer dio Herrizaingo sailak, bada emaitza onak izan dituela. Honela adierazten dute hitzez hitz, aipatutako Herri-zaingo Sailaren argitalpenean, emaitzen aurkezpen laburra egiten hasi aurretik: “Ertzain-etxe eta beste azpiegitura batzuetako hizkuntza-pai-saiaren azken azterketa bukatu eta gero ondorio gisa esan dezakegu emaitza onak izan ditugula. Hala eta guztiz ere, zer hobetu eta zer txukundu badago”.

Errotulazioa alde batera utzi eta itzulpenak aztertzen baditugu, egoera ez da askoz hobea. Izan ere, gabezia horiek guztiak estaltzeko admi-nistrazioak behin eta berriz itzulpenetara jotzen du. Izan ere, oraindik ere EAEko administrazio publikoko langile gehienek ez dakite euska-raz eta beste askok ez dute euskaraz behar bezala idazteko gaitasunik. Gainera, lantaldeetan erdal elebakar bat izatea nahikoa izaten da, lan guztiak gaztelaniaz sortu behar izateko, batez ere, langile elebakar hori lantaldeko lanpostu gakoa baldin bada, hau da, idazki guztiak bere eskuetatik pasa behar badute (burua, idazkaria...). Azken finean, EAE-ko Administrazioan lan hizkuntza nagusia gaztelania da eta itzultzen diren txosten gehienak gaztelaniatik euskara itzultzen dira.

6. GRAFIKOA

EUSKARAREN ERABILERA EAEKO ADMINISTRAZIO BARRUKO

KOMUNIKAZIO IDATZIETAN 06-07

Euskaratik gaztelaniara

Gaztelaniatik euskarara

%20 %80

Iturria: Eusko Jaurlaritza 2008. Guk geuk egindakoa.

EAEko Administrazio publikoan itzulpen gehienak HAEEren bidez egiten dira, baina gero badira itzultzaile propioak dituzten sail edo era-kundeak ere. Azkenaldian gainera, gero eta maizago, itzulpen-lanak kanpoko enpresei esleitzen ari zaizkie eta horrek itzulpenetara jotzeko joera areagotzen ari dela erakusten du. Herrizaingo sailean azken ur-teetan (2005-2007) ez da itzultzailerik kontratatu, baina baliabideen

kapituluan ikusi bezala (x taula) itzulpenetan egindako gastua bikoiz-tu egin da.

Hori seinale ona litzateke baldin eta Herrizaingoko edota Ertzaintzako langile gehienak elebidunak direla esan nahiko balu, baina zoritxarrez alderantziz da, langile gehienak erdal elebakarrak dira eta ondorioz ez dira beren lana, beren idazkiak euskaraz sortzeko gai. Azken finean, langile elebidunak kontratatzeari edota langile guztiak euskalduntzea-ri lehentasuna ematen ez zaionez, gabezia horiek itzulpenak ugarituz estali nahi izaten dira.

Politika honek baina, ez du eguneroko lanerako balio: memoriak, txostenak, aldizkariak eta horrelakoak premiazkoak ez diren heinean itzuli egiten dira, baina eguneroko lanerako idazkiak ez. Kasu askotan gainera ezinezkoa da idazki jakin batzuk itzultzen hastea. Honela, po-lizia-etxe gehienetan eguneroko lanerako idazkiak gazteleraz sortzen dira, langile gehienek euskaraz ez dakitelako edota lantaldean euska-raz ez dakien norbait dagoelako. Eta egunerokoan idazki horiek itzul-tzeko denborarik ez dagoenez gaztelera hutsean banatzen dira. Inork itzultzeko denbora hartzen badu lan bikoitza egin behar izaten du eta, noski, oso gutxi dira lan hori hartzen dutenak. Euskarak traba gutxi ez eta, azkenean, denbora-faktoreak ere euskararen aurka eragiten du.

3.4.2. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroari dagokionez, ez dugu komunikazioei buruzko datu zehatzik, besteak beste, Nafarroako Gobernuak ez duelako inoiz gaia aztertzen duen inolako azterlanik plazaratu. Dena dela, Nafarroako Gobernuak azken urte hauetan garatu duen politikaren ardatz nagusietako bat komunikazioak izan dira, zehazki Administrazio publikoaren komu-nikazioak eta araudian emandako atzerapausoak aztertzea bezalakorik ez dago egungo egoera ulertzeko.

Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, Foruzaingoa euskal-duntzeko ez da inolako arau berezirik garatu eta ondorioz indarrean jarritako bakarrak Administrazio publiko osoari begirako arauak izan dira. Honela 1994 urtean Nafarroako Administrazio publikoan eus-kararen erabilera arautzen zuen 135/1994 Foru Dekretua onartu zen, besteak beste, komunikazioaren eta hizkuntza-paisaiaren eremuan helburu interesgarriak proposatuz:

a. Eremu euskalduna delakoan, herritarrei zerbitzua eskaintzeko edota lanerako bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko aukera ahalbidetzea

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 39: HP Herrizaingoa

39

b. Eremu mistoa delakoan, bertako herritarren hizkuntza-esku-bideen egikaritzea bermatzeko behar diren langile publikoak gaitzea.

c. Nafarroako Zerbitzu Zentraletan, behar diren langile publiko nahikoak gaitzea, zirkuitu administratibo elebidunak abian jartzen direnean, erabiltzaileek horrela eskatzen dutenean be-raien zerbitzua euskaraz eskain dezaten.

Eremu euskalduna delakoan, orokorrean herritarrei bi hizkuntza ofizia-letako edozein erabiltzeko eskubidea aitortzen zitzaien. Barne erabileran ere bi hizkuntzetako edozein erabil zitekeela jaso zen eta inprimakiak ele bietan izango zirela ere bai. Administrazioen arteko harreman ida-tziak ere ele bietan izango ziren, baldin eta bi aldeek hizkuntza bakarra erabiltzea adosten ez bazuten. Eremu euskaldunean kokatutako Admi-nistrazioetatik eremu mistoan kokatutakoetara idatzitako komunika-zioak ere ele bietan izango ziren. Gainerako Administrazioetara komu-nikazioak gaztelaniaz edota ele bietan idatzi ahal ziren. Administratue-kiko komunikazioak ere ele bietan izango ziren, baldin eta interesatuek hizkuntza bakarra erabiltzea adosten ez bazuten. Eremu euskalduneko herritarrek erabiltzeko ziren inprimakiak ere ele bietan egongo ziren,

eremu euskaldunerako zein kanporako izan. Ahozko komunikazioetan funtzionarioek herritarrek aukeratutako bi hizkuntzetako edozein era-bili ahal izango zuten. Eta azkenik, irudi, ohar eta argitalpenen kasuan ere, elementu guztiak ele bietan idatzi beharko ziren.

Eremu mistoa delakoan, herritarrei bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea bermatze aldera behar ziren neurriak hartuko zi-rela jaso zen. Are gehiago, zerbitzua herritar guztiei eskaintzen zieten zerbitzuetan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, zirkuitu administratibo elebidunak abian jarriko zirela ere jaso zen. Honela, bar-ne erabileran, zirkuitu horiek zituzten Administrazioetan inprimakiak ele bietan erabiltzera jo beharko zela jaso zen. Administrazioen arteko harreman idatziak ele bietan izateko aukera jaso zen, hori bai, hizkuntza bakarra erabiltzekotan orduan gaztelania erabili beharko zela zehaztuz. Zirkuitu administratibo elebidunetatik eremu euskaldunera bideratuta-ko komunikazioak ele bietan izan beharko ziren, eremu horretan abiatu eta bi hizkuntzetako bakarra erabiltzea erabaki ez zen kasuetan. Gai-nerako Administrazioetara komunikazioak gaztelaniaz bideratuko ziren, euskaraz abiatutakoak ele bietan egiteko aukera zabalik utziz. Zerbitzu zentraletatik administratuei zuzendutako komunikazioak ere ele bietan izango ziren, baldin eta interesatuek hizkuntza bakarra erabiltzea ados-ten ez bazuten. Eremu mistoko herritarrek erabiltzeko ziren inprimakiak ele bietan izatera jo beharko zen. Azkenik, irudi, ohar eta argitalpenen kasuan, elementu ezberdinak ele bietan idaztera jo beharko zen, argital-penen kasuan euskara proportzio jakin batean erabiliko zelarik.

Eremu ez-euskalduna deitutakoan azkenik, herritarren hizkuntza-es-kubideak bermatze aldera, ahal zen heinean Administrazioaren itzul-pen-zerbitzuak erabiliko zirela ezarri zen.

Lanpostu publikoak eskuratzeko euskara jakin beharra zein lanpos-tutan eskatu edota euskara meritu gisa zenbat baloratu ere arautu zi-ren Dekretu horren bidez, hala nola, ezarritako helburuak erdiesteko normalizazio-planak abian jarri beharra. Arauak horiek guztiak eza-rri arren, ondorengo urteetan errealitatea oso bestelakoa izan zen eta 1994ko Dekretu horrek ezarritako gutxieneko irizpide horietako asko ez ziren inoiz bete.

Praktikan oso bestelako politika garatzen zen eta praktika hori araue-tara eraman nahian edo, bederatzi urte beranduago 29/2003 Foru Dekretua onartu zuen Nafarroako Gobernuak, 135/1994 Foru De-kretua balio gabe utziz. Lehenago beste dekretu bat onartu zuen hel-buru berarekin, baina forma akatsak zirela medio auzitegiek bertan behera utziko zutela aurreikusiz, 29/2003 Foru Dekretu hori onartu zuen Nafarroako Gobernuak.

EspEdiEntEa: 698/2006 nfk

kExa: Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusitik gaztelania hutsean bidali dizkiote gastuen itzulketarako bete beharreko inprimakia eta harekin batera doan jakinarazpena.

EspEdiEntEa: 262/2008 nfk

kExa: Foruzainek isuna jarri zioten Arbizun joan den apirilaren 6an. Autoaren haizetakoan utzi zioten jakinarazpena gaztelania hutsean zegoen, inprimaki-eredua bera zein haren gainean egindako idazpenak ere.

EspEdiEntEa: 459/2008 nfk

kExa: Foruzaingoak Elizondon zabaldu duen polizia-etxeko errotuluan gaztelaniazko testua eta euskarazkoa hagitz neurri ezberdinetan emanak daude.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 40: HP Herrizaingoa

40

Hasteko, aurreko arauetan egon zitezkeen zalantzak argitu nahian edo, euskara eremu mistoan zein eremu ez-euskalduna delakoan ez zela ofi-ziala zehaztu zuen Dekretuak. Ondoren, xedapen orokor batzuk ezarri eta hiru eremuetako bakoitzean Administrazio publikoan euskararen erabilerak nolakoa izan behar zuen edota lanpostu publikoak eskura-tzerakoan zein euskara gaitasun egiaztatu beharko zen arautu zuen.

Komunikazioari eta hizkuntza-paisaiari dagokienez, Vascuencearen Legeak ezarritako eremuetako bakoitzean, kanpo eta barne erabilera, Administrazio publikoen arteko harremanak, administratuekiko ha-rremanak zein irudia, oharrak eta argitalpenak arautu zituen.

Eremu euskalduna delakoan, orokorrean, herritarrek zerbitzuetara jotzen zutenean bi hizkuntza ofizialetako edozein erabil zezaketela arautu zen, baina ondoren ikusiko dugunez, salbuespen garrantzitsuak ere ezarri ziren.

Kanpo- eta barne-erabilerari dagokionez, Dekretuaren arabera, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan egiten diren administrazio egin-tza guztiek erabateko balio juridikoa izango dute eremu euskaldunean. Era berean, egintza horiek eremu bereko beste pertsona edo erakunde bati zuzentzen bazaizkio, ele bietan idatzi beharko dira, baldin eta guztiek hizkuntza bera erabiltzea erabakitzen ez badute. Bestalde, era-kunde publikoek herritarrei bere inprimaki, eredu edo formularioak gaztelaniaz, euskaraz edota ele bietan eskaini beharko dizkiete.

Administrazio publikoen arteko harremanei dagokienez, eremu eus-kaldunean kokatutako erakunde publikoen artean agiri, jakinarazpen eta bestelako komunikazioak bi hizkuntza ofizialetan idatzi behar dira (euskarri bakarrean edo bitan), baldin eta alde ukituek hizkuntza ba-karrean egitea adosten ez badute. Dena dela, fede emate edo ziurtatze administratiboaren eginkizuna duten langile publikoek, ondorioak eremu euskaldunetik kanpo izan behar dituzten agiriak, beti gaztela-niaz egin beharko dituzte. Hori bai, Administrazio publikoen menpe-ko erregistroetan dauden idazkien kopiak eta ziurtagiriak hizkuntza ofizialetako edozeinetan eginen dituzte. Estatuko Administrazioare-kin ere gaztelaniaz izan beharko dituzte beren harreman guztiak ere-mu euskalduneko Administrazio publikoek, Nafarroan egoitza duten organoetara zuzentzen direnean izan ezik, orduan euskara ere erabili ahal izango baitute. Justizia administrazioaren kasuan harremanek Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan ezarritakoari jarraituko diote, hau da, Eremu euskalduneko Administrazio publikoek beren arteko harremanetan adosten duten hizkuntza ofiziala erabili ahal izango dute, beti ere, beste Administrazioren bati eragiten ez bazaio.

Administratuekiko harremanei dagokienez, Administrazioak eremu euskalduneko herritar zein enpresei bidaltzen dizkien komunikazioak ele bietan eginen dira, beti ere interesatuek bietatik bakarra erabiltzea erabakitzen ez badute. Harremana herritarrak (edo beste Adminis-trazio publikoak) interesatuak diren prozeduren ondoriozkoa denean, gaztelaniaz, euskaraz edo ele bietan idatzitako inprimaki, eredu eta formularioak erabili ahalko dira. Ahozko komunikazioetan berriz, funtzionarioek administratuei zerbitzu hauek aukeratzen duten hiz-kuntza ofizialean eman ahalko diete.

Azkenik, irudi, ohar eta argitalpenei dagokienez, bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuruak edo menbreteak, zigilu ofizialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio-elementuak ele bietan idatziko dira. Era berean, xedapenak eta eraginkortasuna izate-ko Aldizkari Ofizialean egiten diren horien argitalpenak, bai eta kaleen errotulazioa eta tokien izenak gaztelaniaz eta euskaraz izanen dira.

Eremu mistoa delakoan ekarri zituen murrizketa gehien Dekretu berriak, ikusiko dugunez, ia eremu ez-euskalduna deitutakoarekin parekatzeraino.

Hasteko jarraitu beharreko irizpide orokorrak ezartzen dira eta ez da herritarrei Administrazioarekin euskaraz komunikatzeko eskubidea bermatuko zaiela jasotzen. Eremu mistoko Nafarroako Administrazio publikoetan euskara eta gaztelania erabiliko direla esaten da, baina ja-rraian herritarrek Administrazioarekin euskaraz egiteko duten eskubi-dea ahalbidetzera jotzeko neurriak hartuko direla besterik ez da esaten. Ildo beretik, herritarren eskubideak ahalbidetzen joateko itzulpen-zer-bitzuak besterik ez dira aurreikusten. Honela, Nafarroako Administra-zioaren zerbitzu nagusietan (egoitza Iruñean badute eta beren jarduera biztanle guztientzat baldin bada) euskara-gaztelania itzulpen ofizialeko unitate administratiboa ezarriko da, eta, erabiltzaileak eskatzen due-

nean, oinarrizko administrazio zerbitzuak euskaraz eman ahal izatera joko duten neurri osagarriak hartuko dira. Eremu mistoko Nafarroako beste Administrazio publiko batzuek hautazkoa izanen dute beren zer-bitzu nagusietan itzulpeneko unitate administratiboa sortzea.

Kanpo eta barne erabilerari dagokienez, egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Administrazio publikoen zerbitzuek erabiltzen dituzten barne inprimakietan eta paperetan idazpuruak eta menbreteak gazte-laniaz idatziko dira. Inprimakiak kanpoko jendeak erabiltzeko badira, gaztelaniaz eta ele bietan idatzitako formulario bereiziak izanen dira, interesatuak horietako bat hautatzeko.

Erakundeen arteko harremanei dagokienez, eremu mistoko Adminis-trazio publikoek elkarri edo eremu euskaldunekoei igortzen dizkieten agiri, jakinarazpen edo komunikazio administratiboak ele bietan izan ahalko dira (euskarri bakarrean), baina hizkuntza bakarra erabiliz gero gaztelaniaz izan beharko dute. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Administrazioek, eremu euskaldunean eta mistoan dau-den beste Administrazioetara igortzen dituzten agiri, jakinarazpen eta komunikazio administratiboak gaztelaniaz idatzi beharko dira, eremu euskaldunean eta euskaraz hasitako administrazio-prozedurei dagozkienak izan ezik, horiei ele bietan eman ahalko baitzaie jarrai-pena. Gainerako Administrazio publikoei igortzen zaizkien agiri, jaki-narazpen eta komunikazio administratiboak gaztelaniaz idatziko dira, baldin eta eremu euskaldunean eta euskaraz hasitako administrazio prozedurak ez badira, orduan ele bitakoek ere balioa izanen dute.

Administratuekiko harremanei dagokienez, egoitza eremu mistoan duten Administrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona eta enpresei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak gaz-telaniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erabiltzea hautatzen ez duten, orduan ele bietan egin ahalko baitira. Horiei Ad-ministrazioak eskaintzen dizkien inprimaki eta formularioak gaztela-nia hutsean edo ele bietan izango dira eta bakoitza ale berezian, erabil-tzaileak bat hauta dezan.

Irudi, ohar eta argitalpenei dagokienez, egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Administrazio publikoen bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuru edo menbreteak, zigilu ofizialak eta gai-nerako identifikazio- nahiz seinalizazio-elementuak gaztelaniaz idatzi beharko dira. Era beren, xedapenak, oharrak, argitalpenak, iragarkiak eta mota guztietako publizitatea gaztelaniaz izanen dira. Are gehiago, dagokion Departamentuko kontseilariak erabakiko du, Administra-zioko zerbitzu nagusiek biztanle guztientzat egiten dituzten infor-mazio-liburuxkak, kanpainetako material grafikoa, argitalpenak edo 3

. HIZ

KU

NT

ZA

-PO

LIT

IKE

N E

LE

ME

NT

U A

DIE

RA

ZGA

RR

IEN

AK

- 3

.4. K

OM

UN

IKA

ZIO

AK

ETA

HIZ

KU

NT

ZA

-PA

ISA

IA

Page 41: HP Herrizaingoa

41

antzeko idazkiak gaztelania hutsean ala ele bietan argitaratu (edizio elebidunean, edo gaztelania eta euskarazko edizio bereizietan).

Eremu ez-euskalduna delakoan, azkenik, bertan kokatutako Ad-ministrazio publikoek agiriak euskaraz aurkezten dituzten herritarrei, aldi berean gaztelaniazko itzulpena aurkez dezaten eskatuko diete eta, ezinezkoa bada, itzulpen ofizialeko zerbitzuak erabili ahalko dituzte he-rritarrei zerbitzua emateko, horiek Administrazioetara euskara hutsean zuzentzen direnean. Hori bai, eremu ez-euskalduneko Administrazio publikoek egiten duten jarduera, inprimaki, zigilu, agiri, jakinarazpen, komunikazio, seinalizazio, errotulazio, argitalpen eta publizitate oro gaztelaniaz izanen da.

Hauek izan dira orain gutxi arte 29/2003 Dekretuak komunikazioa-ren eta hizkuntza-paisaiaren eremuan ezarri dituen arau murriztaileak, baina errealitatea are eskasagoa izan dela argitu behar da. Izan ere, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak urtero Nafarroako Foru Komuni-tatean komunikazioekin lotuta jaso dituen kexak ugariak izan dira. Iza ere, hainbatetan Nafarroako Gobernuak herritarrei onartutako eskubide murritz horiek ere urratu izan ditu.

Esan bezala, Dekretu honek komunikazioen gaia ez ezik, lanpostu pu-blikoak eskuratzeko lan deialdietan egiaztatu beharreko euskara-mai-la edota euskara meritu gisa zenbat baloratu arautu zuen. Epaitegiek berriki Dekretuko artikulu garrantzitsuak baliogabetu dituzte, batez ere aurreko bi gaiei dagozkienak, baina baita komunikazioei dagokien artikulu bat ere (15.1. artikulua). Izan ere, aurrez ikusi bezala, 2003ko Dekretuko artikulu horrek 1986ko Euskara Legeak eremu euskaldu-na delakoan bizi diren herritarrei aitortzen dizkien zenbait hizkuntza

-eskubide urratzen zituen, euskarazko eskaintza herritarrek espresuki egindako eskarira mugatzen zuen heinean.

15. artikulua.

1. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zerbitzuetatik eremu euskalduneko pertsona fisiko nahiz juridikoei igortzen zaizkien komunikazio eta jakinarazpenak gaztelaniaz eginen dira, non eta interesatuek espresuki euskara erabiltzea hautatzen ez duten, orduan ele bietan egin ahalko baitira. (baliogabetua)

2. Eremu mistoko pertsona fisiko edo juridikoek erabiltzeko inprimaki eta formularioetan gaztelania hutsean edo ele bietan (gaztelania euskara) idatzitako dokumentua erabili ahalko da, baina ale bereiziak izanen dira, erabiltzaileak bat hauta dezan. (indarrean)

Baina epaitegiek 15. artikuluko lehen paragrafoa soilik baliogabetu dute, hau da, bigarren paragrafoak indarrean jarraitzen du eta gaine-rako artikuluek ere bai, horrek esan nahi duen guztiarekin. Izan ere, Epaitegiek atzera botatako artikuluak zuzendu asmoz Nafarroako Go-bernuak berriki onartutako 55/2009 Foru Dekretuak ez du komunika-zioei edota hizkuntza-paisaiari buruz ezer esaten. Dekretu berria hiz-kuntza-eskakizuna zein lanpostutan eskatu eta euskara jakitea meritu gisa baloratzerakoan zenbat puntuatu ezartzera mugatzen da, hau da, Epaitegiek balio gabe utzitako beste hiru artikuluak moldatzera (18.3 artikulu osoa, 21.1 artikuluko lehen paragrafoa eta 23.1 artikulu osoa).

Bukatzeko, Dekretu honetan bertan, Administrazioen arteko ko-munikazioen atalean aurki daitekeen itzulpen-akats txiki bat aipatu besterik ez. Izan ere, Dekretu hau argitaratzen duen 2003ko otsailak 12ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren euskarazko bertsioan, bigarren ataleko 8. artikulua gaztelaniaz agertzen da. Benetan adierazgarria iruditu zaigu horrelako itzulpen-akats bat, non eta euskarazko idazki ofizialen balio juridikoari buruzko paragrafoan. Dena dela, itzulpen zerbitzuen akats txiki bat besterik ez da, baina Nafarroako Gobernuak euskararekiko garatzen duen bazterketa politikaren metafora txiki bat ere izan liteke.

8. artikulua.

1. Serán válidas y tendrán plena eficacia jurídica todas las actuaciones administrativas cualquiera que sea la lengua oficial empleada.

2. Berez egintza administratiboak diren administrazio-jarduerak, antolamendu juridikoak ezartzen duenari jarraikiz, eremu bereko beste pertsona fisiko edo juridiko batzuei jakinarazi behar bazaizkie, gaztelaniaz eta euskaraz idatzi beharko dira, ez badute behintzat interesatuak diren guztiek (administrazio prozedurari buruzko arauen arabera) hizkuntza bat bakarra erabiltzea espresuki eskatzen, Euskarari buruzko Foru Legearen 10.1, 11 eta 12. artikuluen arabera.

3. Administrazio publikoetako eta beren menpeko erakundeetako organo eskudunek gaztelaniaz, euskaraz edo ele bietan idatzitako inprimaki, eredu edo formularioak eduki ahalko dituzte interesatuek egin beharreko jardueretarako, aurreko puntuan ezarritakoaren arabera.

Bestelako neurririk ezean gaiari buruz dagoen araudi orokorra aztertu behar izan dugu. Izan ere, ez dugu Foruzaingoan garatzen diren komu-nikazio ezberdinei buruzko datu zehatzik, baina okertzeko beldurrik gabe, lasai esan dezakegu, Foruzaingoan euskararen erabilera hutsaren hurrengoa dela. Ikusi bezala, argi dago ez direla foruzain elebidunak

EspEdiEntEa: 460/2008 nfk

kExa: Foruzaingoak Altsasun zabaldu duen polizia-etxeko errotuluan gaztelaniazko testua eta euskarazkoa oso neurri ezberdinetan emanak daude. Euskarazkoa gaztelaniazkoa baino lau aldiz txikiagoa da.

EspEdiEntEa: 554/2008 nfk

kExa: Arriskua zuk uste baino handiagoa da-eta izeneko kartelak paratu zituzten Iruñean ekainean. Kartel horiek euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dauden arren, euskarazko esaldia gaztelaniazkoa baino 3-4 aldiz txikiagoa da.

EspEdiEntEa: 847/2008 nfk

kExa: Urriaren 4an, Altsasuko kaleetan goizeko 11k aldera patruilan zebilen Foruzaingoaren autoa gaztelania hutsean errotulatuta zegoen. Policia Foral inskripzioa besterik ez zuen ageri.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA

Page 42: HP Herrizaingoa

42

kontratatzen edota jada foruzain direnei ez zaiela euskara ikastaroetan parte hartzen uzten, beraz herritarrek Foruzainekin euskaraz aritze-ko duten aukera bakarra ausaz euskaraz dakien foruzain batekin topo egitea da. Eta gauza bera gertatzen da Foruzaingoaren zerbitzuekin ere, izan ere telefono-deiak jasotzeko zerbitzuan ez dago euskaraz dakien langile bakar bat ere. Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetan bai badira telefonista euskaldunak, baina hauek ez dira Foruzaingoko langileak, nahiz eta hauek hainbatetan telefono deiak Foruzaingora desbideratu. Esan bezala, Foruzaingoko bertako larrialdi deien telefonoan bertan ez da euskarazko harrera bermatzen.

3.4.3. Ipar Euskal Herrian

Komunikazioen eta hizkuntza-paisaiaren eremuan Ipar Euskal He-rrian egoera ere tamalgarria da eta Herrizaingo sailari dagokionean are eskasagoa. Corpus juridikoa aztertu dugunean ikusi bezala, fran-tsesa da hizkuntza ofizial bakarra eta maila guztietako komunikazio edota hizkuntza-paisaian frantsesa da erabili beharreko hizkuntza, bai Administrazio publikoan zein sektore pribatuan. Euskararen erabilera baimendua da baina beti frantsesarekin batera.

Zentzu honetan Administrazio orokorrek hizkuntza-paisaia euskal-duntzeko eman dituzten urrats apurrak errepideetako txartelak ele bietan eskaintzera mugatu direla esan dezakegu. Zenbait Herriko Etxeek kale-izenak eta bestelako euskarriak ere ele bietan eskaintzeko

ahalegin gehiago egin dituzte, baina Estatuak, Eskualdeak edota De-partamenduak oso ekimen gutxi garatu dituzte eremu honetan.

Departamenduak esaterako, garatzen duen hizkuntza-politikaren era-kusgarri errepideetako txartel elebidunak edota turismo bulegoetan eskaintzen dituzten gida elebidunak aipatzen ditu (helduen euskal-duntzea edota haurrendako eskolaz kanpoko ekimenekin batera).

Dena dela, aurrez esan bezala, Euskararen Erakunde Publikoaren hel-buru nagusiak jasotzen dituen Hizkuntza Politika Proiektuan, zehaztu-tako 12 erronketako bat euskarak bizitza sozialean duen tokia handitzea da58. Orientabide estrategikoei dagokienez, helburu nagusietako bat eragile publiko zein pribatuetan euskararen lekua eta erabilera sustatzea da eta bestea “bizitza sozialeko eragileek euskararen garapen-politika honekin bat egitea susta dezaketen tresna eta partaidetzak sortzea”.

Orientabide estrategiko horiek garatzeko lan-ardatzei dagokienez, lehen helburua betetzeko, Administrazio publikoan euskararen era-bileraren aldeko politika bultzatzailea eramatea aurreikusten da, baina hautu librea errespetatuz. Era berean, “publikoarekiko ahozko zein idatzizko komunikazioan, euskararen erabilera emendatzeko ekintzei lehentasuna” ematea ere aurreikusten da. Erakunde pribatu handietan ere euskararen erabilera sustatzeko politika bultzatzailea garatuko dela esaten da, baina kasu honetan ere eragileen hautu librea errespetatuz. Are gehiago, jarraitu beharreko estrategia eragileen tipologiaren eta gizartean betetzen duten funtzioaren arabera moldatuko dela ere ja-sotzen da, herritarrekin harreman zuzena eta ugaria duten zerbitzuei lehentasuna emanez. Bi lan-ardatz hauei hirugarren bat gehitzen zaie, bereziki haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeari begira eta irakaskuntzan edota beraien berezko guneetan (ostatuak, ciber-guneak...) euskararen presentzia areagotzeko neurriak jasotzen dira (euskarri elebidunak eskaintzea, irakasle eta langileek euskara ikas edo hobe dezaten formazioa eskaintzea...).

Bigarren helburua betetzeari dagokionez, hau da, bizitza sozialeko era-gileek euskararen garapen-politika honekin bat egitea susta dezaketen tresna eta partaidetzak sortzeari dagokionez, bi lan-ardatz zehazten dira: Bizitza sozialean euskararen presentzia garatzeko egitura publi-ko koherente eta eraginkorra eraikitzea (hizkuntza-teknikarien sarea osatu eta animatuz, metodologia egokia erabiliz...) eta euskararen

58 Hizkuntza Politika Proiektuan jasotzen den beste erronka bat eus-karazko toponimia sustatzea da (molde egokian idaztea, berreskura-tzea, jendartean zabaltzea...), baina noski, toponimia hizkuntza-pai-saiaren zati txiki bat besterik ez da.

presentziaren garapenak sortuko dituen hizkuntza beharrei erantzutea (formazio-beharrei erantzunez, hizkuntza-baliabide teknikoak sortu eta zabalduz...).

Aipatzekoa da ere, 2007ko maiatzean, Euskararen Erakunde Publikoa abian jarri eta gutxira, erakunde horren lehendakariak eta Pirinio At-lantikoetako Departamentuko prefetak sinatutako gutun bat helarazi zitzaiela Herriko Etxeetako auzapezei. Frantsesez eta euskaraz idatzita-ko gutunean Herriko Etxeei dokumentu, zigilu eta komunikazio-eus-karri ofizial ezberdinetan euskara erabiltzeko baimena eman zitzaien, hori bai, frantsesaren parean eta balio juridikoa frantsesari soilik aitor-tuz, hau da, euskararen erabilera maila sinbolikora mugatuz.

Ikus daitekeenez, oso gutxi dira komunikazioetan edota hizkuntza-paisaian euskara erabiltzeko aukerak eta gehienak Herriko Etxeen ere-mura mugatuak. Eremu publikoko gainerako alorretan ez da arau edo ekimen orokorrik garatu, eta are gutxiago Herrizaingoaren eremuan, non Estatuaren eskumena erabatekoa den eta euskararen presentzia beste alorretan baino urriagoa.

3. H

IZK

UN

TZ

A-P

OL

ITIK

EN

EL

EM

EN

TU

AD

IER

AZG

AR

RIE

NA

K -

3.4

. KO

MU

NIK

AZ

IOA

K E

TA H

IZK

UN

TZ

A-P

AIS

AIA