16
urumea bailarako egunkaria 2020-10-31 Larunbata 7.280 zk. www.kronika.eus Goxali berriz zabalduko da GOIZUETA UDALA 6 Goxalik datorren ostiralean, zabalduko ditu ateak eta lau zerbitzu eskainiko ditu: mul- tzo-ekintza, joko-tailerrak, liburutegia eta eskola laguntza. Berdintasunera bidean, pausoak emateko gogoz HERNANI LANBIDE HEZIKETA 2-3 Esperientzia berri bat bizitzen Indian, Asier Rey HERNANI FUTBOLA 14 «Denak gaude gogotsu, igoera lortzeko» HERNANI ERRUGBIA 12-13 Ibaia bezala aurrera, Urumea bailarako enpresak eta lan mundua GEHIGARRI BEREZIA URUMEA LANEAN 7-10 Euskal Liga, bakarra HERNANI FUTBOLA 14 Futbol partidurik ez da izan- go asteburu honetan ere, Gi- puzkoako Ligetan. Hernaniko Euskal Ligako neskak izango dira jokatzen bakarrak. Etorkizun laranjari begira Euskaltel-Euskadi taldearekin debuta egingo du profesional mailan, datorren denboraldian, Xabier Mikel Azparren txirrindulari astigartarrak. 4-5 Hiru telesail berri eta euskaldunak ETBn URUMEA TELESAILAK 16 KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK 570 positibo berri 19.041 positibo guztira* 2.153 hildako EAEn 84 UCIn EAEn 634 positibo berri 31.332 positibo guztira 704 hildako 56 UCIn Nafarroan GIPUZKOAN NAFARROAN *HERNANIN 648 (+17), ASTIGARRAGAN 175 (+2) (Nafarroako Osasun Saila) (Osakidetza)

Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako [email protected]

  • Upload
    others

  • View
    2

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

urumea bailarako egunkaria

2020-10-31 Larunbata 7.280 zk. www.kronika.eus

Goxali berriz zabalduko da

GOIZUETAUDALA 6

Goxalik datorren ostiralean, zabalduko ditu ateak eta lau zerbitzu eskainiko ditu: mul-tzo-ekintza, joko-tailerrak, liburutegia eta eskola laguntza.

Berdintasunera bidean, pausoak emateko gogoz

HERNANILANBIDE HEZIKETA 2-3

Esperientzia berri bat bizitzen Indian, Asier Rey

HERNANIFUTBOLA 14

«Denak gaude gogotsu, igoera lortzeko»

HERNANIERRUGBIA 12-13

Ibaia bezala aurrera, Urumea bailarako enpresak eta lan mundua

GEHIGARRI BEREZIAURUMEA LANEAN 7-10

Euskal Liga, bakarra

HERNANIFUTBOLA 14

Futbol partidurik ez da izan-go asteburu honetan ere, Gi-puzkoako Ligetan. Hernaniko Euskal Ligako neskak izango dira jokatzen bakarrak.

Etorkizun laranjari begiraEuskaltel-Euskadi taldearekin debuta egingo du profesional mailan, datorren denboraldian, Xabier Mikel Azparren txirrindulari astigartarrak.

4-5

Hiru telesail berri eta euskaldunak ETBn

URUMEATELESAILAK 16

KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK

570 positibo berri

19.041 positibo guztira*

2.153 hildako EAEn

84 UCIn EAEn

634 positibo berri

31.332 positibo guztira

704 hildako

56 UCIn Nafarroan

GIPUZKOAN NAFARROAN

*HERNANIN 648 (+17), ASTIGARRAGAN 175 (+2)

(Nafarroako Osasun Saila)

(Osakidetza)

Page 2: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

ASTEKO GAIA 2KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

PEFC ziurtagiria

Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

ww w. pefc.e s

Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

688 660 714

Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, A. Isasa, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda, I. Santa Kruz eta J. Zubitur.

Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

Eposta: [email protected]

KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

Argitaratzailea: Laguntzaileak:

DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

HERNANI BERDINTASUNA

Gizartean aurrerapauso haun-diak eman dira azken urteetan, eta, horrekin, emakumearen rola ere nabarmen aldatu da. Lan-merkatuan sartu da eta jar-duera ekonomikoan lekua hartu du, nahiz eta horretarako oztopo asko gainditu behar izan dituen eta oraindik ere lan munduan injustizia asko bizi behar dituen. Gaur egun gero eta gehiago dira ikasketak Lanbide Heziketara bideratzen dituzten emakumez-koak, eta industria munduan ibilbide profesionala hasten du-tenen kopurua ere igo egin da.

Edonola ere, industrian alde haundia dago oraindik gizonez-koen eta emakumezkoen artean. 10 ikasletik bakarra da emaku-mea, lanbide heziketako indus-triako moduluan. Gainera, bide luzea dago egiteko oraindik. Hain justu ere, berdintasuna, gizarte-ko hesioa eta herritar aktiboak izatea sustatzea da Lanbide Hezi-ketako Euskal Kontseiluaren pre-sidentziaren hel bu ru etako bat. Hori bera azpimarratu du Ainitze Blancok, Hernaniko Lanbide He-ziketako zentroko zuzendariak: «bide onetik goaz, baina egiteko asko dago oraindik».

Sailburuordetzak argitara-tutako datuen arabera, EAEn 2018-2019 ikasturtean Lanbide Heziketan 40.227 ikasleek eman zuten izena. Horietatik 26.314 %65,41) ziren gizonezkoak eta 13.913 (%34,59) emakumezkoak. Aurtengo ikasturtean matriku-la kopurua 40.781 ikaslera igo den arren, gizonezkoak 26.696 (%65,46) dira eta emakumez-koak, berriz 14.045 (%34,54). Horren bueltan, ziklo indus-trialetan gizonezko gehiago

daude emakumezkoak baino. Blancoren esanetan, «arlo ho-rretan emakumearen presen-tzia baxua da». Alegia, joan den ikasturtean 17.546 matrikula-tik soilik 1.776 ziren emaku-mezkoak, %10,12. Aurten ziklo industrialetan matrikula ko-puruak gora egin du, eta horre-kin batera, ikasturte honetako emakume en kopuruak ere bai, industriarekin zerikusia duten zikloetan. Hain justu ere, 15.927 dira gizonezkoak (%88,87), eta emakumezkoak 1.994 (%11,13). Dena den, emakumeen kopurua oraindik ere gizonezkoena bai-no nabarmen txikiagoa da.

«Irakurketa garbia da: urte-tik urtera Lanbide Heziketako matrikula kopurua igo egiten da eta emakumeena ere pixka-naka igotzen ari da, baina zi-klo industrialetan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko al-dea oso haundia da», azaldu du Blancok.

«Pixkanaka, baina datu positiboak ditugu»Datuak argiak dira, baina lan haundia ari dira egiten horri buelta emateko. «Irakurketa asko daude. LH-ra dijoazenen emakumeen kopurua txikia-goa da Unibertsitatera joaten direnena baino. Tartean daude txikitatik ikasi ditugun este-reotipoak, eta hori izan daite-ke arrazoi nagusia. Lan mun-duan ere industria guneetan emakume gutxi ikusten dira, eta ile-apaindegietako langile gehienak emakumezkoak dira, esaterako… Pixkanaka aldatu beharreko zerbait da hori», adie-razi du zentroko zuzendariak.

Joan den urtean Lanbide He-ziketako Vgarren Euskal Plana

2019-2021 sortu zuten, Lanbide Heziketa 4. Industria-Iraultzaren arloan izenburupean. Eralda-tzen ari den gizartearen erron-ka berriei erantzuteko ekin zieten lanketa horri, izan ere, «gizarte hori gero eta gehiago oinarritzen da aurrerapen tek-nologikoetan, baina gizarte-ba-lioak eta gizakiaren esentzia nabarmentzeko premia handia du». Horren adibide da lanbide heziketan gizonen eta emaku-meen berdintasuna sustatzeko beharra. Hori bera azaldu du Blancok: «Lanbide Heziketako Vgarren Euskal Planeko seiga-rren printzipioak hori dio eta, beraz, berri positiboak ditugu».

Horren harira, Garapen Ja-sangarriko Agenda 2030 egitas-moan lehentasunezkotzat har-tu beharreko helburuen artean dago, hain zuzen ere, ahalbide-tzea gizon eta emakume guztiek kalitatezko goi-mailako presta-kuntza tekniko eta profesiona-lera berdintasunezko baldintze-tan sartzeko aukera izatea.

Berdintasunaren aldeko apustu firmea, LH-nEmakumezkoen eta gizonez-koen arteko berdintasunaren al-deko apustu sendoa egiten dute Hernaniko Lanbide Heziketako zentroan. Ikasleen proiektu eta errutinan lantzen dute berdin-tasuna eta beraien plangintzan dute txertatua helburu hori. «Kontzientziazio lan guztiaz gain, Berdintasunaren plana-ren baitan ikastetxean urtean bi ekintza nagusi egiten ditugu. Aurten, adibidez, Sorginlore Gi-zarte Elkartearekin harremane-tan jarri eta tailerrak antolatu ditugu ikasturte honetarako».

Argi du Blancok lanketa «haundia» egin behar dela arlo honetan. «Ikasleei datuak ema-ten dizkiegu eta horren garran-tzia azaltzen diegu, emakumeek lan arloan eta hortik lanpo ere bizi duten egoera ezagutu deza-ten». Gainera, dio, «zikloetako kopuruak aldatu egin nahi ditu-gu eta gurean emakume gehia-go egotea gustatuko litzaiguke».

Baina helburu horretara ai-legatzeko erronka ez dago soilik Lanbide Heziketako arduradune-tan. Blancoren esanetan, «fami-liek, enpresek, erakundeek eta gizarteak berak horren alde egin behar du; izan ere, aurreiritzi asko daude eta horiek ezabatu behar ditugu: Lanbide heziketan ateak denontzat daude irekita».

Lan mundurako etorkizuna dago, LH-ko zikloetan«Urte arraroa izaten ari da eta egia da aurten zertxobait konpli-katu dela kontua, baina, noski, ikasleek aukera haundiak dituz-te lan munduan murgiltzeko, Lanbide Heziketan eskaintzen diren zikloak ikasteagatik». Izan ere, bertan ikasleek ikasketa duala edota enpresetan prakti-kak egiteko aukera izaten dute, eta askok lan-kontratua lortzen dute praktikaldia amaitu ondo-ren, enpresara azkar eta ondo egokitzen direlako. «Horregatik, gure eskaintza oso praktikoa da: eginez ikasten dute ikasleek».

«Lanbide Heziketako zifrak aldatu nahi ditugu eta gurean emakume gehiago egotea nahi dugu»Hernaniko Lanbide Heziketako zentroko ziklo industrialetan soilik 6 emakumezko daude matrikulatuta eta gizonezkoak, berriz, 116 dira. «Bide onetik goaz, baina asko dago egiteko».

Ainitze Blanco, Hernaniko Lanbide Heziketako zuzendaria.

Page 3: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

ASTEKO GAIA3 KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

«Denbora luzea beharko da ohiturak aldatzeko eta norberak egin beharreko lanketa da hori: lanak ez du generorik»Nerea Segurolak bere bizitzaren norabidea aldatzea erabaki zuen duela bi urte. Estetika zentro batean egiten zuen lan eta bertan izan zen 4 urtez, «baldintza txarrekin». Orain elektrizitatea ikasten ari da: «hau da niri gustatzen zaidana».

HERNANI NEREA SEGUROLA

Nerea Segurola tolosarrak duela bi urte erabaki zuen bere bizitzan 180 graduko aldaketa ematea. Estetika zentro batean egiten zuen lan, eta 4 urte eman zituen bertan. Hala ere, benetan gustatzen zitzaiona-ren ametsa jarraitzeari ekin zion, eta Sistema Elektrotekni-ko eta Automatizatuen zikloa ikasten hasi zen. «Ikusi nuen estetikako sektorean baldintza txarrak zeudela eta ez zela lan-gileen lana baloratzen. Soldata minimoa bajua da, eta ordu-tegiari dagokionez, goizetan eta arratsaldetan egiten nuen lan eta larunbat goizetan ere, batzuetan».

Gainera, zera azpimarratu du: «ez dut uste kasualitatea denik estetika lan egiten duten langileen gehiengoa emaku-mezkoa izatea, eta ondorioz, baldintzak ere onak ez izatea».

Emakumea den aldetik ez zuen zalantzarik izan elektri-zitatea ikasten hasteko, baina harritu egin zen Lanbide Hezi-ketako zentro batean jaso zuen erantzunarekin. «Ikastetxe ba-tera joan nintzen aurrematri-kula egitera, eta nire curriculu-mean ikusi zutenean aurretik estetikako ziklo bat ikasi nahi nuela eta orain elektrizitatea ikastera animatu nintzela, au-rrean nuen emakumeak esan zidan salto haundiegia zela eta ez nintzela kapaza izango».

Hala ere, Segurolak aurrera egin eta irtenbidea bilatu zuen. «Hernaniko Lanbide Heziketa-ko zentroan oso gustura nago orain; ez dut arazorik izan eta inork ez dit trabarik jarri ema-kume izateagatik». Ziur dago lan-munduan ere ondo molda-tuko dela, «nahiz eta batzuetan emakumea izateagatik doblea edo gehiago erakutsi behar iza-ten dugun, ingurukoen maila

berean gaudela ziurtatzeko». Tolosarrak argi du bere egi-

tekoa zein den eta buru-belarri ari da horretan. «Erakutsiko dut gai naizela eta emakumea izateak ez duela ezer esan nahi. Denbora luzea beharko da ohi-turak aldatzeko, baina norbe-rak egin behar du lanketa hori: denek egin dezakegu edozein lan, eta lanak ez du generorik».

Horren atzean lan haun-dia dago egiteko oraindik. Segurolaren esanetan, «fami-lian, lagunartean, eskolan... mikromatxismoak ikusten dira, eta gizarteak ikusi behar du garaiak aldatu direla eta emakumeak mila gauza egin ditzakeela». Berak egin duen moduan, ziklo industrialak ikasteko gogoa duten ema-kumeei mezua luzatu die: «ez zalantzarik izan; damutu behar baldin baduzu, egindako zerbaitengatik izan dadila, eta ez egin ez duzunarengatik».

«Oso pixkanaka, baina egoera aldatzen ari dela uste dut; gero eta gehiago dira ziklo industrialak ikasten dituzten emakumeak»Ordenagailuko lana eta tailerrekoa konbinatzen dituen zikloa ikasten du Maider Tolosa hernaniarrak. «Oso gustora» dago Lanbide Heziketan, eta argi du «oso aukera ona» dela ikasketak horra bideratzea: «lan-mundurako oso baliagarria da».

HERNANI MAIDER TOLOSA LARRAÑAGA

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuaren zikloa ikasten du Maider Tolosak. «Piezak diseinatzen ditugu eta planoak egiten ikasten dugu». Bere burua ez zuen unibertsitatean ikusten, eta Lanbide Heziketa-ko aukera «oso interesgarria» iruditu zitzaion hernania-rrari. «Hernaniko zentroan ikasten zuten lagun batzuen iritziak entzun nituen eta oso positiboak izan ziren. Ez nuen zalantzarik izan, eta oso pozik nago orain».

Gelan neska bakarra da Tolosa. «Hasieran arraroa egin zitzaidan, baina orain normal sentitzen naiz. Ez dut inolako arazorik izan emakume izatea-gatik». Gainera, dio, generoaga-tik gertatzen diren ezberdinta-sun horiek pixkanaka aldatzen ari direla sektore honetan: «Gutxi gara, baina gero eta

emakume gehiago matrikula-tzen dira Lanbide Heziketan, eta ziklo industrialak ikasten dituzte».

Tolosak ongi daki lana zer den egitea. Ikasketez gain, Ibarluze Poligonoan dagoen Ibarkalde enpresan egiten du lan. Izan ere, Lanbide Hezike-tak eskaintzen duen ikasketa plan duala egiten du. Ikaskun-tza-prozesua konbinatzen du enpresan eta ikastetxean, eta «oso esperientzia ona izaten ari da», azaldu du. «Gehiengoa gizonezkoa da eta hasieran pentsatu nuen lantaldean sar-tzea zaila izango zela. Hala ere, pixkanaka-pixkanaka eroso sentitu nintzen eta oso ondo hartu ninduten bertakoek».

Gainera, Lanbide Heziketa-ko ziklo bat ikastea «oso aukera ona» dela uste du hernania-rrak. «Ikasketa eredua oso praktikoa da eta lan-mundura-ko oso baliagarria da hori».

Gizarteak duen aurreiritzia aldatzeko eta emakumezkoen eta gizonezkoen arteko ber-dintasuna lortzeko, «ezinbes-tekoa da erakustea Lanbide Heziketan emakumeentzat ere lekua badagoela». Gainera, dio, garrantzitsua dela norberak nahi duen hori egin edo ikas-tea: «ziko industrial bat ikas nahi baduzu, zergatik ez duzu egingo? Generoak ez du lekurik erabaki horretan».

Ziklo honetako bigarren maila amaitzean, ikasten ja-rraitu nahi du Tolosak. «Barne diseinua gustatzen zait eta horretan espezializatu nahi dut». Eta etorkizunari begira, bulego batean egin nahi du lan. «Ikasketekin zerikusia duena praktikan jarri nahi dut: piezak diseinatu, adibidez. Eta, dato-rren ikasturtean beste ziklo hori eginez gero, biak konbi-natzen duen zerbaitetan lan egitea gustatuko litzaidake».

Segurola tailerrean lanean, erreminta eskutan duela.

Maider Tolosa tailerrean lanean.

Tolosa ordenagailuan piezak diseinatzen, gero tailerrean eraikitzeko.

Page 4: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

KIROLAK 4KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

«Txirrindularitzak aukera bakarra ematen du, eta aprobetxatu egin nahi dut»Euskaltelen eskutik, profesionaletan egingo du debuta Xabier Mikel Azparren astigartarrak, datorren denboraldian: «maillot laranja hori janztea oso berezia izango da», onartu du. Profesionaletan aritzeko prest ikusten du bere burua: «afizionatu mailan ikasi beharrekotik, uste dut ia dena barneratu dudala, eta taldeak behar duenari erantzuteko moduan nagoela».

ASTIGARRAGA TXIRRINDULARITZA

Urte ezberdina bezain konplika-tua izan da aurtengoa, txirrindu-larientzat ere. Erdi-erditik za titu zien denboraldia pandemi ak, eta lasterketa gutxiago izateaz gainera, lanak izan dituzte sa-soia berreskuratzen, itxialditik bueltan. Horregatik zen oso zaila aurten, afizionatu mailako txi­rrindularien kasuan, profesio-naletara saltoa emateko auke-ra izatea; eta horregatik dauka meritu haundiagoa, Xabier Mi-kel Azparren astigartarra re nak: Euskaltelen deia jaso, eta pro-fesionaletan ariko da, datorren denboraldian: «sekulako poza hartu nuen. Afizionatu mailan dagoen txirrindulari batentzat, ametsa da Euskaltelera pasa-tzea, txikitatik buruan dauka-zun taldea delako», kontatu du.

Astigarragan ez, Alicante-ko Calpe herrian zegoela jaso zuen Euskaltelen deia, berri ona konfirmatzeko: «Espainia-ko selekzioarekin nengoen han, eta kontzentrazioaren azkene-ko egunean, kafea hartzen ari ginela deitu zidaten. Aurreko urtetik aritu naiz beraiekin hiz-ketan, eta esan zidaten, gauzak ondo eginez gero, aukera eman-go zidatela. Baina egun hartan baieztatu zidaten, datorren den-boraldian saltoa emango nuela, eta ofiziala egingo zutela nire fitxaketa», azaldu du.

«Ikasketak alde batera utzi, eta zentratuko naiz txirrindularitza profesionalaren errutinan»Duela bi aste denboraldia buka-tu, eta atsedenaldi laburretik bueltan da Azparren, une ho-netan: «15 egunez, ez dut batere entrenatu; oporretara joan naiz, eta lasai ibili naiz. Burua des-konektatzeko balio dute egun horiek, bizikleta ahazteko, pi-lak berritzeko eta berriro gogoz hartzeko bizikleta. Aste honetan hasi naiz berriro, pixkanaka», azaldu du.

Aldatu egingo da bere egune-rokoa, aurrerantzean: «uniber-tsi tatean lasaiago nenbilen da go-eneko, ikasgai gutxiago hartuta. Eta datorren urterako ez dut bes-terik hartu. Bizikletan zentratu-ko naiz orain. Txirrindularitza profesionalaren errutinan sar-tuko naiz. Goizean entrenatu, bizikletan, mendira joanda edo

gimnasioan arituta; eta arra-tsaldean atseden hartu, biko-tearekin edo lagunekin egon... Ikasketak, oraingoz alde batera utziko ditut. Bi urte eta erdi egin ditut garbi, dena gaindituta. Eta hori hor izango dut; ikastekete-kin beti daukazu aukera berriro heltzeko. Baina bizikletak auke-ra bakarra ematen du, eta apro-betxatu egin nahi dut».

«Pena da lasterketa gehiago egin ez izana; disfrutatzen ari nintzen, nire maila onenean ari nintzela ikusita»Bi asteko atsedenarekin, dagoe-neko atzean utzi du «denboraldi arraroa». Gustura dago eginda-koarekin, baina badauka pena ere, osorik lehiatu ezin izanaga-tik: «pena da lasterketa gehiago

egin ez izana aurten. Sentitzen nuen nire maila onena ematen ari nintzela, eta horrela zau-denean, lasterketetan sufritu bai, baina disfrutatu ere egiten duzu, aldi berean. Zure burua au rrean ikustea, sekulako sen-tsazioa da», kontatu du.

Erdi­erditik banatu zuen afi-zionatu mailako txirrindulari-tza egutegia, COVID-19aren pan-demiak; eta baita Azparrenen planak airean jarri ere: «asmoa neukan hasieratik ondo ari-tzeko, indartsu hasteko denbo-raldia; eta uste dut lortu nuela. Lehenengo lasterketetan aurre-neko 10etan egon nintzen beti. Baina orduan etorri zen geldial-dia, justu Aiztondo Klasika egite-koa zenean; eta gorriz markatua neukan lasterketa hori, helburu nagusietako bat zen niretzat, eta azkenean ezin izan genuen egin», azaldu du.

Itxialdian, aste pare batez des konektatu zuen, eta martxan jarri zen berriro: «ondo bueltatu nintzen geldialditik, Zamorako Itzulian maila ona eman nuen. Baina gero, kosta egin zitzai-dan Espainiako Txapelketetan. Ez da kit oso nekatuta iritsi ote nintzen, baina ez ziren atera nik espero bezala. Baina errekupera-tu nintzen gero, eta ondo bukatu dut denboraldia, urte hasierako

erritmoa berreskuratuta. Pena geratu zitzaidan Valenciaga Me-morialean, garaipena hain ger-tu izan eta azkenean bosgarren egitea. Baina podiumean izan naiz beste bitan, aurrean ibili naiz berriro, eta Euskaltelekin kontratua lortzea izan da erre-matea. Denboraldi arraroa be-zain ona izan da niretzat».

«Hasieratik erakutsi nahi dut nire burua, zergatik nagoen profesionaletan»Astigartarrak emandako maila ona, «baloratu» egin du Euskal-telek. Konfiantza erakutsi dio taldeak, eta bereziki Jorge Azan-zak, taldeko zuzendariak: «nire entrenatzailea da Jorge, harre-man estua daukate berarekin, eta garrantzitsua da taldeak ni-

regan jarri duen konfiantza. Oso motibatuta nago, gauzak ondo egin nahi ditut, eta gustatuko litzaidake hasieratik erakustea nire burua, zergatik nagoen pro-fesionaletan».

Saltoa emateko prest ikusi du Euskaltelek, eta hala ikusten du bere burua, Azparrenek ere: «aurreko denboraldian, Espai-niako erlojupeko txapelketa ira-bazi ondoren, galdetu zidaten ea ez ote nuen uste profesionaleta-ra saltoa eman nezakeela. Baina orduan oraindik ez, ez nuen nire burua prest ikusten. Aurten bai, uste dut afizionatu mailan ika-si beharrekotik, ia dena barne-ratu dudala, eta prest nagoela. Taldeak behar duenari erantzu-teko moduan nagoela uste dut, eta nire perfilagatik, iruditzen zait aurreneko egunetik egon naitekeela taldeari laguntzeko prest, gainera. Profesionaletan debutaria izanagatik ere, ez naiz inoiz baino gutxiago sentituko. Nire maila eman nahi dut, eta ea egunen batean aurrean ibili naitekeen», azaldu du.

Ordekan lanean aritzea eta esprintak prestatzea, aurreneko urteko egitekoaTaldearentzat «probetxuzko txi-rrindularia» izan nahi du asti-gartarrak, aurreneko egunetik:

Xabier Mikel Azparren, Laboral Kutxa taldearekin, erlojupeko batean. Primeran moldatzen da proba horietan, eta Espainiako txapeldun izan zen iaz.

«Profesionaletan debutaria izanagatik ere, ez naiz inor baino gutxiago sentituko. Nire maila eman nahi dut hasieratik, eta ea egunen batean aurrean ibili naitekeen»

«Ondo bukatu dut denboraldia, urte hasierako erritmoa berreskuratuta. Bi podium lortu, eta aurrean ibili naiz berriro. Euskaltelekin kontratua lortzea izan da errematea»

Page 5: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

KIROLAK5 KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

«ordekan lan egin, eta esprin-tak prestatzen arituko naiz tal-deko txirrindulari azkarrenei. Eta hortik aurrera, urtean egun pare bat markatu, eta horietan lehiatzen saiatu nahiko nuke, taldeak askatasuna emanda; ihesaldian sartuta, edo fabori-toekin aurrez aurre lehiatuta. Eta posible bada, saiatu nahiko nuke garaipen bat lortzen», dio. Gustatuko litzaioke bi lasterketa berezi egin ahal izatea: «Itzu-lian eta Donostiako Klasikoan parte hartu nahiko nuke, ea lor-tzen dudan taldearen zazpikoan ego tea», adierazi du.

Profesional mailara salto egi-teak, presio gehigarria ekarri ohi dio txirrindulariari; kategoriak jartzen diona, eta baita norberak bere buruari jarritakoa ere: «ona da presioa edukitzea, eta niri as-ko gustatzen zait presiopean lan egitea. Urtero daukazu zure pos-tua jokoan, eta zure lanbidea da. Hemendik aurrera, ez da hobby bat bakarrik izango. Eta zentzu horretan, zorte haundia dau-kat; nire lanbidea izango da nire hobbya, hain justu. Entrenatzen disfrutatu egiten dut, niretzako ez da esfortzu bat hori egitea. Baina presio hori hortxe dago, eta ona da. Motibatu ere egiten du horrek, eta ez da zerbait ne-gatiboa; alderantziz, presio hori ondo kudeatzeko gai bazara, zer-bait positiboa izango da».

«Ez daukat presarik nire burua definitzeko, ziklista bezala»Aurreneko urtean ordekako eta esprintetako lanetan aritu be-ha rragatik ere, ez du espeziali-tate jakin batera mugatu nahi bere burua Xabier Mikel Azpa-

rrenek, oraingoz: «ez zait gus-tatzen nire burua sailkatu eta horretara mugatzea. Jendeak ikusten ninduen erlojupekoeta-rako eta ordekan ibiltzeko, bai-na erakutsi dut aldapa gora ere moldatzen naizela. Aurten, gai-nerakoen pare ibili naiz. Erloju-pekoetan moldatzen naiz ondo, eta hori lantzen segiko dut. Bai-na aldapa gora ere, hobetzen jarraitzea gustatuko litzaidake. Beharbada, iritsi naiteke izatera astebeteko itzuliak lehiatzeko moduko txirrindularia, baina ez daukate presarik nire burua definitzeko, ziklista bezala».

Aurreneko ametsa beteko du datorren urtean, «maillot laranja hori janztea. Oso bere-zia izan go da, horrek dakarren guztia rekin. Euskal zaleek seku-lako be rotasuna ematen dizute; hemengo txirrindulari bat zara bertako taldean, eta asko naba-ritzen da», nabarmendu du.

Orain, amets gehiago ere ba-ditu astigartarrak: «maila haun-diko txirrindularia izatera iritsi nahiko nuke. Eta ametsak denok dauzkagu. Munduko Txapelke ta bat irabaztea ikaragarria izan-go litzateke, Itzulia noizbait ira baz tea ere bai... Klasiketan,

egun bakarreko lasterketetan, au rre an ibiltzea ere gustatuko litzaidake. Egin ditut pare bat afizionatu mailan, garrantzitsu­enetakoak; eta asko gustatu zaiz kit. Lombardia, Milan-San Remo, Belgikako klasikak... Oso gustuko ditut, nahiz eta oso go-

gorrak diren. Astebeteko itzuliak eta klasikak gustatzen zaizkit asko. Hiru asteko itzuliak ere hor daude, baina horietan ez dut ikusten nire burua horrenbeste. Horrelako bat zer den ere ez da-kit oraindik, hala ere. Baina nire gaitasunengatik, esango nuke

klasiketan eta itzuli laburretan ibili naitekela ondoen».

«Etxetik datorkit zaletasuna; aitona ibili zen aurrena, afizionatu mailara arte»Bere hobbya lanbide bilakatzea lortu du Xabier Mikel Azparre-nek: «etxetik datorkit afizioa, txirrindularitzarako. Aitona ibili zen aurrena, afizionatu mailara arte. Ondoren, aitak ere bide be-retik jarraitu zuen, eta oraindik ere asko ibiltzen da. Eta etxean beti ezagutu dudan kirola da». Ez zen berehalakoan hasi txi-rrindularitzan, dena den: «kirol asko probatu nituen aurretik; judoa, futbola, esku pelota, igeri-keta... Baina bizikletarekin hasi nintzen gero, eta horrekin ja-rraitu nuen, gaur arte. Asko dis-frutatzen dut bizikleta gainean, eta oso gustura egiten dudan ki-rola da», kontatu du.

Enekoitz Azparrenek ere ja-rraitu ditu etxeko pausoak, eta Xabier Mikelenak: «afizionatu mailara pasako da datorren ur-tean, eta nire taldean ariko da, Laboral Kutxan. Aldapa gora oso ondo moldatzen da, erakutsi du azken urteotan. Eta datorren denboraldian, kategorian aurre-neko urtea izan arren, uste dut gauza politak egin ditzakeela».Ezaugarri ezberdineko ziklistak dira bi anaiak: «bera igotzailea-goa da, eta ni konpletoagoa».

Batek daki, noizbait profesio-naletan elkartu ote daitezkeen: «ikaragarria litzateke biak Eus-kaltelen elkartzea noizbait, oso polita. Baina momentuz, profe-sionaletan mantentzeko lan egin behar dut nik. Iris tea zaila bada, zailagoa da man tentzea».

Valenciaga Memorialean, Jon Barrenetxea irabazlea atzean duela.

«Erlojupekoak lantzen segiko dut, baina aldapa gora ere hobetzen jarraitu nahi dut. Iritsi naiteke izatera astebeteko itzuliak lehiatzeko txirrindulari bat»

Page 6: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

URUMEA 6KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

GKS aurkeztuko da gaur, BiterinHERNANI GAZTEAK

Buruntzaldeako Gazte Koordinadora Sozialistak, gaur aurkezpena egingo du, eguerdiko 12:00etan hasita Biterin. Bertan, Gazte Koor-dinadora Sozialista zer den azalduko da, eta aurtengo erronken berri ere emango da. Antolatzaileek azaldu dute «osasun larrialdia dela eta segurtasun neurri guztiak bermatuko ditugula».

Hilerrian bisitak, neurri bereziekinURUMEA SANTU GUZTIEN EGUNA

Bihar Santu Guztien egunean hilerrian bisitak egiteko neurri bere-ziak hartuko dituzte Astigarraga, Hernani eta Goizuetako Udalek. Jende kopurua mugatu eta indikazioak jarraitu behar dira.

'Padre no hay más que uno' eta 'Mi semana extraordinaria' con Tess, gaurtikHERNANI ZINEA

Padre no hay más que uno eta Mi semana extraordinaria con Tess pelikulak eskainiko dira gaur eta bihar Biterin. Helduentzako, 19:30etan hasiko da Padre no hay más que uno eta 16:30etan, gazteenentzako, Mi semana exaordinaria con Tess. Astelehenean, 16:30etan helduentzako saioa dago ikuslearen egunean.

Azken orduak, bonoak erabiltzekoHERNANI MERKATARITZA

Gaur amaitzen da, Hernaniko Udala eta Berriaken erosketa bo-nuak erabiltzeko epea, aurrerago ezingo dira erabili.

'LOO' haur antzerkia gaur, BiterinHERNANI ANTZEZLANA

Kultur programazioaren barruan, LOO antzerkia eskainiko da gaur larunbatean, Biterin, eta edukiera mugatua denez, bi saio izango ditu antzezlanak, 11:00etan eta 12:30etan. 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat dago zuzendua, eta beharrezkoa da umeak heldu ba-tekin etortzea. 30 minutuko iraupena du.

Udaletxeko sailekin aurrez aurreko hitzorduak berreskuratuko diraHERNANI UDALA

Udal antolamenduan neurri bereziak ezarri ondoren, udaletxeko sailekin (Errentak, Hirigintza, Euskara, Gazteria...) herritarrentza-ko aurrez aurreko arreta berreskuratuko du Udalak. Horretarako, aurretiko hitzordua hartu behar da, beti ere ezarritako neurriak errespetatuta. Hitzordua telefonoz eskatzerakoan zein tramite egin nahi den azaldu beharko da. Tramitea internetez edo telematiko-ki egitea posible den kasuetan, hala lehenetsiko da. Ezin denean, aurrez aurreko hitzordua emango zaio herritarrari. Hitzordueta-rako telefonoak: hirigintza/ingurumena, 943 33 70 38; idazkaritza, 943 33 70 49; kontratazioa/ondarea, 943 24 89 23; errenta, 943 33 70 46; bilketa, 943 33 70 36; euskara, 943 33 70 29; hezkuntza, 943 33 70 41; gazteria, 943 57 54 35; eta artxiboa, 943 33 70 30. Segurtasun neurriek garrantzi berezia hartuko dute.

GOIZUETA UDALA

Azaroaren 8an, igandea, Men-dialdea eskualdeko azoka iza-nen da Goizuetako kaleetan. Ar-tisauek eta nekazariek eginiko produktuak izanen dira bertan erosteko: barazkiak, gazta, ga-ragardoa, ukenduak, eskula-nak, joareak, zeramika lanak, bitxiak... Egoera zail hauetan bertako ekoizleen salmenta sustatzea izanen du helburu eta salmenta zuzena egiteko bide eman nahi zaie.

10:30etatik 14:00etara 25 postu plazatik Santa Marian barrena eguraldi onarekinAzoka goizeko 10:30etan hasiko

da eta 14:00etan amaituko da. Covid 19-aren aurreko preben-tzio neurriak jarraituz, norabide bakarreko zirkuitu bat izanen da. Eguraldi onak ahalbidetzen badu herriko plazatik hasi eta Santa Maria kalean barrena

izanen da, 25 postu izanen dire-larik.

Aitzitik eguraldiak lagun-tzen ez badu, beheko frontoian eginen da. Aforoa mugatua iza-nen da eta gel hidroalkoholikoa ere egonen da.

Mendialdea eskualdeko azoka izanen da Goizuetako kaleetan azaroaren 8anBarazkiak, gazta, garagardoa, ukenduak, eskulanak, joareak, bitxiak... erosi daitezke.

GOIZUETA UDALA

Goizuetako Goxalik datorren os-tiralean, azaroaren 6an zabal-duko ditu ateak eta lau zerbitzu eskainiko ditu: multzo-ekintza, joko-tailerrak, liburutegia eta eskola laguntza. Goizuetako Udalak, Gizarte Zerbitzuak, Xal-to Eskolak eta Guraso Elkarteak antolatutako eskaintza da.

Goizuetako haur eta gaz-teei bideratutako gune honek aisialdi osasungarria, autono-mia, sormena eta ardura beza-lako baloreak bultzatzen ditu. Aurten, dena den, garai berrie-tara egokitutako neurriak har-

tu behar izan dira. Zerbitzuak dohakoa izaten jarraituko du, baina aforo mugatua egongo de-nez, galdetegi bidez izena eman beharko da: https://forms.gle/Erdb4WtvD1HmKvSG7.

Eskola zikloko burbuilak mantenduko diraLudoteka, ordez, multzo ekin-tzak planteatu dira eta eskolako ziklokako burbuilak mantenduz planteatu da eskaintza. Ordute-gia honakoa izanik: Astelehena 17:00 -18:00: LH 1 eta LH 2; aste-lehena 18:00-19:00: LH 3 eta LH 4; ostirala 17:00-18:00: LH 5 eta LH 6; eta ostirala 18:00-19:00: DBH 1

eta DBH 2.Joko tailerrak, Haur Hezkun-

tzako haurrei eta haien gurasoei bideratutako zerbitzua hilabete-ko azken ostegunetan eskaini-ko da, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara.

Liburutegiaren kasuan, Lei-tzako liburutegitik hilabetero liburuak ekarriko dira, Goxalin bertan irakurri ahal izateko. Maileguan eskatuz gero, ordea, liburutegi ibiltariaren zerbitzu-ra jo beharko dute hilabeteko azken ostiraletan eskaintzen den zerbitzura joaz (14:30-15:30 Goizuetan eta 15:30-16:30 Ara-non).

Goxaliko begirale ardura-duna Amalur Narbarte izango da. «Goizuetar haur eta gazteak bertan parte hartzera animatu nahi ditugu».

Goxalik datorren ostiralean zabalduko ditu ateak lau zerbitzurekinMultzo-ekintza, joko-tailerrak, liburutegia eta eskola laguntza eskainiko dira haur, guraso eta gazteei bideratuta aforo mugatuarekin.

Mendialdeko azokan denetarik aurkitu daiteke.

Page 7: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

URUMEA LANEAN

Ibaia bezala etengabe aurrera, Urumeako lan munduaMendetako bide luzea egin dute enpresek eta lan munduak, Urumea bailaran, ibaia bera bezala, etengabe aurrera, sektore ezberdinetan. Ibilbide horretan, haien bidelagun izateko sortu zuen Kronikak, 2018an, Urumea Lanean atal berezia. Ordutik, elkarrekin landu dute hilero, Kronikak zein enpresek, lan munduaren errealitatean askotan ixilean geratzen direnak azaleratzeko; enpresen alderdi soziala eta baloreak, esaterako. Horiek herritarrei hurbiltzeko tresna da, hain justu, Urumea Lanean.

Bi urtetako ibilbidea izanagatik, dena den, hasi besterik ez da egin Urumea Lanean proiektua, ibilbide luzea duelako aurretik, etengabea, bailarako lan munduak bezala, Urumea ibaiak bezala. Eta bide horretan, gero eta enpresa eta sektore gehiagorekin aritu nahi du elkarlanean Kronikak, hurrengo bi orrialdeetan deskribatzen den historia idazten jarraitzeko, elkarrekin.Astigarraga eta Hernaniko industriaguneak, Onddi tontorretik ikusita.

Astigarraga

GIPUZKOA

NAFARROA

URUMEA

Arano

Goizueta

Hernani

Ereñotzu

Page 8: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

URUMEA LANEAN KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

Nafarroatik hasita Gipuzkoara heldu arte, Urumea ibaiak etorkizuna sortu du bailaranSektore askotako ehunka enpresa daude Urumea Bailaran, eta horien arrakasta ziurtatzen duen arrazoi nagusietako bat Urumea ibaia da. Horri esker urtetan bailarako harremanak saretzea lortu da, eta garapen ekonomikoa izatea ahalbidetu dute bere urek.

URUMEA EKONOMIA

Urumea Bailarako herriek badu-te indargune berezi bat, bailara-ri izena ematen diona: Urumea ibaia. Horri esker Astigarraga, Hernani, Ereñotzu, Goizueta eta Aranoren artean harreman estua dago, eta hori da Bailara bakarra egiten duena. Antzinako garaie-tatik gaur egunera arte bertako urak bailarako herritarren arte-ko hartu-emanak erraztu ditu, eta ekonomiaren oinarri izan da. Balio haundiko korronteak aprobetxatu, eta herritarrek sa-lerosketak eta trukeak egiteko erabiltzen zuten uraren fluxua. Izan ere, antzina salerosgaiak Urumea ibaitik Donostiara eta Pasaiara garraiatzen zituzten.

Astigarragako Lizeaga eta Pe-tritegi sagardotegiek ondo asko dakite tradizio horrek nola fun-tzionatzen zuen. Itsasbehera zegoenean, Lizeagako portuan alak sagardoa eta baserrietako produktuekin betetzen zituzten, beste portuetara garraiatzeko. Horrela, Pasaiara heltzen zen sagardoa Ternuara zijoazen itsa-sontziak kargatzeko erabiltzen zuten. Donostiarrek, berriz, hi-riko Alde Zaharreko taberneta-ko biltegietara eramaten zuten, idien laguntzarekin. Itsasgora zegoenean, aldiz, alak hondarrez betetzen ziren eta Astigarraga ra bueltan eramaten zituzten.

Lizeagako portua puntu estrategikoa izan zenUrumea ibaiak lortu du bailara saretzea, eta bertatik sortu dira gaur egun bertako ekonomia bi-zirik mantentzen duten enpre-sak. Astigarragak, esaterako, historikoki nekazaritza-izaera izan du, eta sagarra eta artoa izan dira produktu garrantzi-tsuenak. Gaur egun ere indar haundia dute, baina beste mo-tatako enpresa asko ireki dira ibaiaren magalean: erroldatu-tako 341 enpresa industrial dau-de, handizkako saltzaile diren beste 138, txikizkako 85 saltoki eta ostalaritzako 49 establezi-mendu. Alegia, Gipuzkoako jar-duera ekonomikoaren %1,2ak osatzen du Astigarragak sortzen

den ekonomiak. Indar haundia dute bertan dauden 3 poligono industrialek: Bidebitarte, Ubar-buru eta Zamoka. Hiru poligono horiek eta beste hainbat pabi-loiek osatzen dute Astigarragako industriagunea.

Hori horrela, historian atzera, astigartarrek Donostiako in dus-triarekin mendekotasuna izan bazuten ere, pixkanaka indepen-denteak izaten hasi eta bertako industriaguneak haunditzen joan ziren. Gaur egun, Euskal In dus-tria eta Esportatzaileen Kata-lo goaren (CIVEX) arabera, 50 lan g i le baino gehiago dituzten 4 en pre sa daude Astigarragan: Biu-rrarena, Comercial Aibak TRS, SL de Estabilización y Control de la Erosión (SLECE) eta Talleres Agui. EAEn eta Espainian eskaintzen dituzte produktu eta zerbitzuak, eta aski ezagunak dira beraien sektoreetan. Comercial Aibak TRS-ek (Divinus Catering), esa-terako, 15 urte baino gehiago daramazki euskal gizartearen hitzordu garrantzitsuenetan par-te-hartzen. Izan ere, Arratibel eta Manero familia fundatzaileei es-ker, bertako eta sasoian sasoiko lehen mailako produktuak es-kaintzen dizkie bezeroei.

Bere aldetik, Astigarragako Biurrarrenak ere ibilbide luzea du bere sektorean. 1967 urtean sortu zen kooperatiba, eta ordu-tik hondakinak biltzeko, birzi-klatzeko eta balorizatzeko maki-nen inportazioa, esportazioa eta banaketa egiten ditu. Espainian egoitza duten botere haundiko fabrikatzaile eta bezeroek asti-gartarren esku utzi dute beraien gestioa eta hortaz, ikus daiteke azken urteetan aurrerapauso haundia eman dela udalerrian.

Erregeak interesa izan zuen, HernanirekinHernanik ere ibilbide oparoa du industrian. Dokumentu mordoa dago historian zehar herrian egon den enpresa mugimendua-ren inguruan, eta artxibatuta daude XVIIIgarren mendetik aurrera gertatu ziren anekdota ugari. Garai hartan bazen Her-nanin ainguren fabrika ospetsu bat, eta jende oso ezaguna egon

zen bertakoekin harremanetan. Interes haundia izan zuten ain-guren fabrikazioan, eta akordio potoloak sinatu zituzten. Gaine-ra, enpresa horretan industria--antolakuntza eredu berri bat ezarri zuten, gaur egunera arte heldu dena. Izan ere, fabrikaren zuzendaritza eta antolakuntza taldeak sortu ziren, eta alderdi administratiboak, ekonomiko-ak eta sozialak agertu ziren.

XIXgarren mendearen erdi-aldetik aurrera, Gipuzkoan alda-keta ekonomiko garrantzitsuak ematen hasi ziren. Lurraldea modernitatearen bidean jarri zen, eta industrializazio proze-suari ekin zion. Hernani leku es-trategikoa dago eta komunika-zio-sare paregabea du, eta hori izan zen gakoa, industria mar-txan jarri ahal izateko. Urumea ibaiak paper garrantzitsua izan zuen horretan; eta orduan ere, Urumea bailarako industriagu-neak saretzeko ezinbesteko bi-dea izan zen.

Eta bestalde, Astigarragan be zala, sagardogintzak ere izen haundia du Hernanin. Sagardoa da Euskal Herriko ohiko edaria da, eta leku berezia du euskal-dunen kulturan eta eguneroko bizimoduan. Zentzu honetan, Hernani oso ospetsua da bere sagardotegien garrantziagatik eta sagardogintzan duen tradi-zioagatik. Hamabi sagardote-gi daude herrian, eta TOLAREA kofradiak biltzen ditu guztiak. Kofradia hau 1996an sortu zen Hernaniko Berriak Merkatari-tza Elkartearen babespean, eta azpimarratzekoa da sagardoa sustatzeko egiten duen lana. Besteak beste, urtean bi festa

antolatzen ditu sagardogintza tradizionala bultzatzeko: Urteko batzarra eta Sagarraren eta sa-gardoaren eguna.

Hala ere, atzera begiratuz gero, ezin dira ahaztu industria arloan izen haundia izan duten beste enpresa asko ere. Puig al-koholera, Remy almidoi-fakrika, Electra del Urumea, Montes, La Urumea irin lantegia, Kantabria eta Royalta, Santiago Carrero edo Orbegozo. Horietako asko desa-gertu badira ere, industrializa-zio-prozesuaren hasierari bul-tzada haundia eman zioten eta bailaran aztarna utzi dute.

100 urte egin zituen bailaranXXgarren mendean sortu zen AMR Refractorios enpresa, eta 100 urte bete zituen 2006 ur-tean. Florida auzoan eraiki zu-

ten lehenengo instalazioa, 1906 urtean, Leku Eder etxearen al-boan. Mende oso bat igaro da ordutik eta gaur egun mundu mailan ezaguna da eta herrial-de askotara esportatzen ditu bere produktuak. Zehazki, pro-duktuen %40a eramaten du atzerrira. Enpresaren zeregina teknologia maila altuko mate-rial erregogorra sortzea da, ze-mentuaren eta siderurgiaren in dustriarentzat, eta baita beste ze regin askorentzat ere.

Dena den, bailarako enpresa guztien antzera, honentzat ere bidea ez da erraza izan. 100 ur-tez aldapa asko igo behar izan ditu, eta erronka asko gaindi-tu behar izan dituzte bertako jabe zein langileek. Hala ere, Urumea Bailarako herritarrek estimuz begiratzen dute eginda-

Industrializazio-prozesua nabarmena izan zen Astigarragan, eta sektore horren enpresa ugari daude udalerrian.

Heineken fabrika ospetsua 25 urtez egon zen Aranon.

Page 9: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

URUMEA LANEAN KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

ko ibilbidea, askorentzat diru--iturri izan baita enpresa hau. Datuen arabera, 1941 urtean 51 langile zeuden bertan kontra-tupean; horien artean, 36 her-naniar, aranoar 1 eta goizuetar 1 zeuden. Urteek aurrera egin ahala plantilla haunditzen joan da eta instalazioak ere berritu egin dira. Hala, enpresak 100 urte bete zituenean, Krosaki-Ha rima talde japoniarrak, AMR enpresako kapital osoaren jabea denak, Hernaniko Udalarekin eta Etorlurrekin akordio bat si-natu ostean, teknologia aurre-ratuekin egindako eraikin berri bat eraikitzea adostu zuten.

Garagardo famatuena, AranonAranon zegoen, orain gutxi arte, garagardo fabrika famatuena. 2008 urtean itxi zituen ateak Aranon Heineken en presak, arrakasta haundiko 25 urteren ondoren. Bailarako langile as-kok egin zuten bertan lan, eta berezitasuna izan zen aranoa-rrentzat garagardo planta hori herrian izatea. Bertan garagar-doa egin eta lurralde osora ba-natzen zuten. Fabrika itxi baino urtebete lehenago, 63 milioi litro garagardo ekoitzi zituen, Hei-nekenentzat ez ezik, Cruzcam-po, Amstel edo Legado de Yuste marka ospetsuetarako.

Biztanle gutxiko herria den arren, industria bizirik dago Ara-

non. Izan ere, datorren urtean Nilsak 470.000 euro inbertitutko ditu Aranon araztegia eraikitze-ko. Proiektu potoloa da egingo dutena: hustubide berri bat ja-rriko da, 420 metrokoa, Beheko Herriko herrigunetik instalazio-ra, eta, beste hustubide bat, 120 metrokoa, araztegitik Lorentxo-ren Bordako bidera. Horri esker, gainezkatzeak izatea ia ezinez-koa izango da. Aurreikusitakoa-ren arabera, 0,28 litro segundoko emaria tratatuko du (24 metro kubiko egunean); gehienez, 1,89 litro segundoko (168m3 egunean). Eta bestalde, ekaitzak edo euri--jasak izaten direnean, goreneko emaria 0,67 litro segundokoa iza-tea espero da (58m3 egunean).

Baserritik herrira, eta bertatik bailara osoraOngi ezagutzen dute goizueta-rrek Urumea ibaiaren ibilbidea, eta bertako ekonomiari ere me-sede egin diete haren urek. Tti-rriki ttarraka bidea egiten du Donostiara heldu arte, baina lehenago Urumea bailarako he-rrietatik igaro, aztarna utzi eta harremanak saretzen ditu. Hori bera aprobetxatzen dute goizue-tarrek, eta beraien ekonomiak ere tinko heldu dio horri.

Herri izaera berezia du Goi-zuetak, eta herritarrek apustu sendoa egiten dute bertako ko-mertzioen eta negozioen alde.

Hala ere, eskuzabalak ere badi-ra bertan, eta Urumea ibaiaren laguntzarekin, kilometro gutxi-ra dituen bailarako gainerako herriekin harremanak saretzen dituzte. Baserrian, nekazaritzan edo abeltzaintzan produzitzen dutena, herrira jaitsi eta berta-tik Urumea bailarara banatzen

dute, eskaera eginez gero. XIXgarren mendean artoa

eta garia ziren protagonista nagusiak goizuetarren ekono-mian, baina Urumea Bailaran industrializazio-prozesua ga-rapena gertatzen hasi zenean, industriak ere indar haundia hartu zuen herrian.

1978 urtean 9 establezimen-du industrial erregistratu ziren, eta hazkundea izan du ordutik. Hori horrela, industrian, neka-zaritzan, abeltzaintzan edo bes-te edozein sektoretan, etorkizun arrakastatsua ziurtatuta dagoe-la aurreikusten da datozen ur-teetarako ere.

AMR Refractarios fabrika 1962garren urtean. Argazkia: KUTXA FOTOTEKA

ENPRESENTZAT ZUZENDUTAKO BALIABIDEAK BAILARAN

Urumea Bailarako herritarrentzat, enpresentzat eta bertako langi-leentzat zerbitzuak eta alternatiba berriak eskaintzen dituzten koope-ratiba eta bestelako talde anitza daude. Horietako batzuk dira Beterri Errotuz laneratze enpresa, Maitelan kooperatiba integrala, KoopFabrika, Iturola eta Beterri Saretuz.

BETERRI ERROTUZ: Beterri-Burun-tza Udalak (Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte-Oria, Usurbil eta Urnieta) eta Erroak Sartu Gizar-teratze Elkartearen elkarlanetik sortutako irabazi asmorik gabeko laneratze enpresa da.

Hiru zerbitzu mota eskaintzen ditu:

Ingurumen-zerbitzua- Bidezidor, ibilbide eta baso bideen garbiketa, mantenua eta hobekuntza- Bioingeneritza (eremu degrada-tuen errekuperazioa)- Ibai inguruen eta hezeguneen errestaurazioa eta mantenua

- Zona berdeen mantenua- Espezie inbaditzaileen deusez-tapena- Inausketa bereziak- Areka garbiketa- Elurte garaietan bideak garbitze-ko laguntzak

Herri-guneei zerbitzuak- Hiri altzarien instalazioa eta mantenua- Parkeen mantenua- Margotze lanak- Bideen seinaleztapena- Auzo konpostaren kudeaketa eta mantenua- Jaietako eszenatokien muntatze eta desmuntatze lanak

Komunikazio eta marketing zerbitzuak- Kartelak jarri- Buzoneoa- Mezularitza

UROLALDE: Orkolaga 14 behea - Hernani (Gipuzkoa). Urolaldek enplegurako lanbide Heziketa eskaintzen du. Etengabeko eta ze-reginetako prestakuntza irakasten dituen zentrua da, eta Profesio-naltasun Zirutagiriak irakasteko homologatuta dago.

Enplegurako Lanbide Heziketa:

- Etengabeko Prestakuntza:

HOBETUZ eta FUNDACION TRIPARTITA erakunde publikoak finantziatutako kurtsoak ematen ditu. Aditu profesionalen sistemari lotutako Moduluzko Katalogopean lan egiteko prestakuntza akzioak diseinatzen dituzte.

- Zereginetako Prestakuntza:

LANBIDE-kin elkarlanean ari da, Urola, Urumea eta Donostialdea bailarako giza talde zabal bati lan ikuspegia hobetuz.

Enpresako zerbitzuak

Ikastaroak neurrira diseinatzen dituzte langileen beharren arabera

- Prestakuntzarako dirulaguntzen kudeaketa eta bideratze zerbitzua.Urolaldek 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka diru laguntzen kudeaketan. Bi bide dauzka en-presen hezkuntza diruz laguntzeko:

1. Estatu-Sistemaren Hobaria

Lanbide heziketagatik kotizatzen duten enpresek, eta Giza Seguran-tza eta Ogasunaren ordainketen jakinaren gainean daudenek, hezkuntzarako kreditu bat izaten dute urtero, Gizarte Segurantzaren kuotetako hobarien aplikazioaren bidez eraginkor egin daitekee-na. Enplegurako Hezkuntzaren Tripartita Fundazioa laguntza mota hauetaz arduratzen den instituzioa da.

2. Enpresen Plana (Hobetuz)

Languntzen deialdi hauek Euskal Autonomia Erkidegoko enpresek programatutako hezkuntza ekin-tzen garapenera daude zuzenduta, langileen konpetentzia eta presta-kuntza hobetze aldera, baita ere. Enpresek kreditu librea kontsumitu behar dute Gizarte-Segurantzako Hobari Sistemaren bidez, Tripartita Fundazioak Laneko Hezkuntzara-ko kudeatze duena, horrela izan ezean kontsumitu gabeko kreditua diru laguntzatik kentzen da.

Praktiketako ikasleak

Urolaldek, Lanbide zentru-langun-tzaile bezela, bukaeran enpresetan praktikak egiteko aukera eskain-tzen duten ikastaroak irakasten ditu.

Pertsona hauen presentzia en-presetan praktiketako ikasle gisa izango da, lan-harremanik gabe.

http://www.urolalde.com/inde-xeu.asp web orrian bere eskaintza guztia ikusi daiteke; ikastaroen programazioa, prestakuntza, xedea, zentroak, metodologia eta kalitatea, eta praktikak.

Kontaktua eta informazio gehiagorako

Tel. 943157066-9433333711 E-posta: [email protected]

EKINTZAILETZA ZERBITZUA eskaintzen duten bi kooperatiba:

Iturola: Eraldaketa Soziala helbu-ru duten esperientzia sozioekono-mikoen bilgunea da, Inteligentzia Kolektiborako Laborategia.

- Proiektu sozioekonomikoak garatu, egonkortu eta hedatzeko baliabideak eskaintzen dituzte.

KoopFabrika: Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa.

BETERRI SARETUZ: helburua da partaidetzan oinarritzen diren eta enpresak sustatu ditzaketen eragileen arteko sarea eraikitzea. Beterri Saretuz programa aurreko urteko amaiera aldera jarri zen martxan, partehartzean oinarri-tutako enpresen ekosistema bat sortzeko helburuarekin, Aldun-diaren eta eskualdeko Udalen laguntzarekin. Orain arte jardunal-di desberdinak egin dira, azkenak 2020ko urrian zehar. Proiektu partehartzaile honek izan deza-keen baliagarritasuna, krisi ezber-dinei aurre egiteko, hizpide izan da. Etorkizunean lan-mahaien eta elkarren arteko ezagutzaren bidez, enpresek euren barne egituretan parte-hartzea bultzatzeko tresna edo gida bat izatea da asmoa.

Page 10: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

URUMEA BABESTUTAKO EDUKIA

Ingurura begiratzen baduzu, harrigarria da zenbateraino dagoen normalizatua errea-litate hori: lan-prekarietatea, Ikusezintasuna, bigarren mai-lako herritartasunak (lehen mailakoen betebeharrekin), neoserbilismoa, postkolonia-lismoak…

Egoera horiek“ normaltzat» jotzera eramaten gaituena horren modu antolatu eta egi-turatuan prekarizatzen duen sistema kapitalistarengatik da. Hegoaldeko emakume glo-

bala izateak eta ipar globalera-ko horizonteak gurutzatzeak, ziur asko zure esperientziak, gaitasunak, ikasketak eta gainerako lanbide-jarduerak zerora murriztuak ikustera eta patriarkatuak prestatu zaituen horretatik bizitzera derrigor-tzen zaitu: besteak zaintzea.

Nola irauliko dugu prekarizazio hori?

Elkartegintza kooperatibo-tik eta ahalduntze kolektibotik sortu da Maitelan Koop. Elk., zainketen kooperatiba integra-la dena eta sektoreko prekari-zazio sistemikoa leheneratzea helburu duena. Geure burua antolatuz eta geure patuaren jabe izanik soilik berreskuratu eta ahaldundu ahal izango ditugu geure bizitzak. Preka-rizaziotik ateratzea gure esku dago.

Maitelan Koop. Elkarteko bazkideak.www.maitelan.eus

ITUROLATARROK

Zainketen prekarizazio sistemikoa eta hortik nola irtenZaintza-lanei nork eusten ari dien pentsatzen hasten garenean, automatikoki emakume migratzaileak datozkigu gogora.

TALLERES MITXELENAK BABESTUTAKO ATALAEziago Poligonoa, 21Zikuñaga Auzoa, Hernani www.talleresmitxelena.eus

IrudiztatzenIdoia Telleria Maritxalar

Hernaniko Elkarlan SorguneaIturola.eus Florida Auzoa,28 - 20120 Hernani

URUMEA LANEAN

Kronikak lan munduari bereziki eskainitako tartea da Urumea Lanean atala, 2018ko maia-tzean martxan jarri zena. Ordutik, hilero argitaratzen da, hilabeteko azkeneko larun-batean, itxura eta maketazio bereziarekin.

Urumea Lanean atalean, bailarako enpresen eta lan munduaren inguruko gaiak jorratzen ditu Kronikak, albiste, erreportaje eta elkarrizketen bitartez. Horrekin, asmoa da enpresetako eta laneko errealitatea irakurleengana gerturatzea. Errealitate horren parte da, esaterako, enpresen alderdi sozialena eta baloree-na, askotan ezkutuan gelditzen dena, eta atal honen bitartez azaleratzen lagundu nahi dena.

Orain arte, 25 edizio baino gehiago izan ditu Urumea Lanean gehigarri bereziak, eta horietan, lan munduarekin lotu-ta, askotariko gaiak landu ditu:

proiektu automatizatuen eta IKT proiektuen langile beharra, orientazio saioak, lan mundua-ren inguruko aplikazioak, osa-sunarekin lotutako enpresak, euskalduntze planak Lanbide Heziketan eta enpresetan, etxebizitzekin lotutakoak, lan munduari buruzko albisteak, 5G sarearen etorrera...

Kronikaren ibilbideaLan munduaren eta enpresen errealitate hori herritarrei hur-biltzeko, tresna aproposa da Kronika, Urumea bailaran duen zabalkundeagatik eta herrita-rrekiko gertutasunagatik.

2000 urtean sortu zen Kronika egunkaria, Hernaniko Dobera Euskara Elkartearen baitan. Bere sorreratik izan ditu hiru helburu nagusi: herritar guztiek informazioa zabaldu eta jasotzeko tresna izatea; gizarte kohesioan eta integra-zioan laguntzea; eta euskera-ren normalizazioan eragitea, euskera gertukoa eta ulerte-

rraza erabiliz, herritar guztiek ulertzeko modukoa, komunika-tiboa eta atsegina.

Gaur egun, egunero zabal-tzen da, Hernanin, Ereñotzun, Astigarragan, Goizuetan eta Aranon, eta herri horietako albisteak, erreportajeak, elka-rrizketak eta bestelako edukiak biltzen ditu, bere orrialdeetan.

2015ean Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa baten ara-bera, Urumea bailaran gehien irakurtzen den hedabidea da Kronika, El Diario Vasco, Berria, Noticias de Gipuzkoa edota Gara bezalako egunkari nazio-nalen aurretik.

Egunero 4.500 ale argita-ratzen ditu Kronikak, eta doan eskaintzen da bailara osoan, makina bat banaketa pun-tutan: kioskoak, okindegiak, janari dendak... Eta interneten, uneoro eguneratuta dago www.kronika.eus web orria: hilean 30.000 erabiltzaile izaten ditu, eta guztira 75.000 orrialde ikusten dituzte, batazbeste.

KRONIKALarramendi 11, behea Hernani

943 33 08 99

[email protected] www.kronika.eus

Urumea-lanean atala gure webgunean

Page 11: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

ASTIGARRAGA11 KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

ASTIGARRAGA UDALA

Telematikoa izan zen Astigarra-gako Udalaren Plenoa, joan den asteartean, azken asteotan pan-demiak izan duen bilakaeraga-tik. Baina edonola ere, aurrei-kusita zeuden gai guztiak landu zituzten, eta baita denak onartu ere, aho batez.

Horrela, adostu zuten bere horretan mantentzea taxien ta-rifak, eta baita zerga fiskalak ere, gorabehera txiki batzuekin: kiroldegiko prezioak borobildu egingo dituzte, gora zein behera. «Zentzuzkoa» iruditu zitzaien «zergak izozteko» proposame-na, EAJri eta PSE-EEri.

Zergak mantentzearekin ba-tera, ostalaritzaren sektorean hobariak aplikatzea erabaki dute. Horrela, %100eko hoba-ria izango da terrazak jartzeko tasan, eta %90koa izango da, salmenta postu ibiltarientzat, betiere Astigarragan erroldatu-ta dauden pertsona fisikoen eta egoitza Astigarragan duten per-tsona juridikoen kasuan.

Udaleko lanpostuen zerren-dan eta plantilla organikoan al-daketa eta egokitzapenak egitea ere onartu zuten. Horietako ba-tzuk, arau berrietara egokitzeko aldaketak dira. «Baina adibidez, tokiko garapeneko lanpostua txertatu dugu; eta diru kopu-ru bat gehitu dugu, diruzainari plus bat emateko, orain erreti-roa hartu bitartean lanpostua hartuko duenari laguntzeko».

Uholden kontrako obretarako, proiektuari onarpenaUholdeen arriskua gutxitzeko lanei buruz ere aritu ziren Ple-noan, eta obra baten proiektuari eman zioten hasierako onar-pena. Une honetan, Martutene parean ari da ibaia zabaltzeko obren bigarren fasea egiten URA agentzia, eta hirugarren fasean egingo dituzte Ergobiatik Aka-rregira bitarteko lanak.

Baina obra horrekin batera, lan gehigarri batzuk ere egingo ditu Udalak: hiri-drainatze sis-tema bat eraikiko du, Ergobian. Hirugarren fase hori ez da gau-zatuko oraindik, «seguruenik AHTaren obrak bukatu arte», Xabier Urdangarin alkateak ja-kinarazi zuenez. Baina lanak

aurreratu nahi izan dituzte, eta obra gehigarri horien proiektua idatzi dute dagoeneko. Hain jus-tu, proiektu horri eman zioten hasierako onarpena, aho batez.

Kontxa Etxeberria Fundazioaren ondasunak, Astigarragako UdalarentzatPlenoko gai nagusia izan zen, beharbada, Kontxa Etxeberria Fundazioaren desegitea. Urria-ren 16an erabaki zuen hala egitea, fundazioaren patrona-tuak; eta bilera horretan bertan, adostu zuten bere ondasunak uztea Astigarragako Udalaren esku, hainbat baldintza jarrita.

Honakoak dira, hain justu, Udalak bete beharko dituen bal-dintzak: fundazioa desegin eta bere ondasunak eskualdatzeko gastu guztiak ordaintzea; Kon-txa Etxeberriari eta fundazioari buruzko biografia bat idatzi eta argitaratzea; 15 urtez, urtero ja-sotzea aurrekontuan 40.000 eu-roko diru partida, behar haun-dienak dituzten Astigarragako familietako haur, gaztetxo eta gazteen heziketa integrala sus-tatzeko programa, zerbitzu eta laguntzetarako; hurrengo 15 urteetan, Udalari utzitako lu-rretan, sortu daitekeen gainba-lioaren zati bat gehitzea aurreko ataleko partida horri; eta Uda-lak baldintza horiek beteko di-tuela egiaztatzea urtero, EAEko Fundazioen Babesletzari memo-ria bidalita.

1930ean sortu zuen funda-zioa Kontxa Etxeberriak, herri-ko haur eta umezurtzei janzte-koa, jatekoa eta eskola emateko. Ondoren sortu zuen, gaur egun kultur etxe zaharra den erai-kina, eskola gisa. 1968ra arte izan zen eskola, eta bere lana oso garrantzitsua izan zen gerra aurretik zein ondoren, herriko haur behartsuenei laguntzeko.

1980ko hamarkadaren buka-eran, hitzarmena egin zuten Fun dazioak eta Udalak, eraiki-na Udalak erabiltzeko. Eraberri-tu, eta kultur etxea izan da az-ken 30 urteotan.

Fundazioak, ordea, ez du jar-dunik izan azken 40 urteotan. Bere jatorrizko helburuak beteta daude, eta patronatuko kideek ez dute bideragarri ikusi, berri-ro martxan jartzea. Horregatik,

aho batez erabaki zuten urria-ren 16an, fundazioa desegitea. Joan den asteartean, baldintzak ontzat eman eta donazioa onar-tzea erabaki zuen Udaleko Ple-noak, aho batez.

Fundazioaren iritziz, Udala-rekin lortutako akordioa «onu-ragarria» da bi aldeentzat: «Uda-lak hartutako konpromisoen bidez, familia behartsuenetako haur eta gazteei arreta emate-ko programak eta zerbitzuak indartuko ditu Udalak, eta be-raz, Fundazioaren helburuen espirituari eta fundatzailearen

borondateari jarraipena eman-go zaie». Udalak, bere aldetik, nabarmendu du «oso garrantzi-tsua» dela lortutako akordioa, Udalarentzat eta herriarentzat: «hainbat agintalditan zehar ir-tenbiderik eman gabeko gai bat konpontzea lortu da, eta Astiga-rragarentzat lorpen haundia da kultur etxe zaharra eta inguru-ko lurrak Udalaren jabetzakoak izatea, etorkizunean herriak erabaki dezan eraikin horretan eta lur horietan zer egin». Eta era berean, «esker ona» adierazi nahi izan dio Fundazioari, bere

lurrak eta eraikina 30 urtez era-bili ahal izan dituelako herriak. Eta eskerrak eman dizkie patro-natuko kideei ere, «egoera az-tertu eta lortu den akordioa lan-tzeko egindako ahaleginagatik».

COVID-19ari aurre egiteko, bi dirulaguntza deialdiPlenoaren aurretik, Tokiko Go-bernu Batzordeak ere egin zuen bilera; eta bi dirulaguntza deial-di onartu zituen, COVID-19ari aurre egiteko, merkatari eta os-talariei zuzenduta. 24.435 euro jaso ditu, batetik, pandemiaren ondorioz egindako inbertsioak diruz lagundu, eta beharrezkoak diren segurtasun eta babes neu-rriak bermatzeko. Aldundiak finantzatutako deialdia da, eta laster argitaratuko da Gipuzkoa-ko Aldizkari Ofizialean.

Eta bestetik, deskontu bo-nuen bigarren fasea abiatuko du laster, azarorako eta abendura-ko. Bonuen %30 lagunduko du Udalak, eta oraingoan, estable-zimendu guztiek hartu dezake-te parte. 30.000 euro bideratuko ditu Udalak, horretara.

Kontxa Etxeberria Fundazioa deseginda, ondasunak Udalari utziko dizkio patronatuak, baldintza batzuekinDonazioa eta eskatutako baldintzak onartzea erabaki zuen Astigarragako Udaleko Plenoak, asteartean. Bertan adostu zuten aho batez, baita ere, bere horretan mantentzea 2021erako zerga fiskalak, eta taxien tarifak.

Telematikoki egin zuen astearteko Plenoa, Astigarragako Udalak.

HERNANI BABESTUTAKO EDUKIA

Entzumena zaindu eta errebi-sioak egitea oso garrantzitsua da; baina nola jakin dezaket, errebisatu behar ote dudan?

Badaude zenbait seinale arrunt, adieraziko digutenak entzumena errebisatu eta bere osasunaren egoera baloratu behar dugula. Honakoak dira,

horietako batzuk:-Inguruko jendea xuxurla-

ka ari zaidala iruditzen zait.-Kosta egiten zait telebista

ulertu edo telefonoz hitz egitea. -Pertsona bat baino gehia-

gorekin solasean ari naizene an, asko kontzentratu behar dut.

- Kosta egiten zait jakiten, nondik datorren soinu bat.

-Kosta egiten zait ulertzen, baju hitz egiten didatenean.

-Zailtasunak dauzkat elka-rrizketak jarraitzeko, zarata handia dagoen tokietan; esate-rako, jatetxe batean edo familia elkartzen denean.

Sentitzen baduzu egoera horietako bat gertatzen ari dela zure bizitzan modu jarraituan, ez izan zalantzarik errebisio bat egitera etortzeko, eta zure entzumenaren osasuna balora-tuko dugu.

ADITUAK ESANA

Nola jakin entzumena errebisatu behar dudan?

María José Carrasco

ELKANO KALEA, 35 - HERNANI / 943 38 69 62 / www.auditekcentroauditivo.com

Page 12: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

KIROLAK 12KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

«Taldea mantendu dugu, eta sendoagoa da orain; denak gaude gogotsu, igoera lortzeko»Les Abellesen kontra galtzeak sortutako «dezepzioa» atzean utzi, eta baikortasunez begiratzen dio Patrick Polidorik, Hernaniko entrenatzaileak, denboraldi berriari. Gaur ziren liga hastekoak trikoloreak, Iruñean; baina talde osoa konfinatuta, ezingo dute jokatu oraingoz.

HERNANI ERRUGBIA

Oso ezohiko liga hasiera izango du Hernanik, aurten. Gaur zen Ohorezko B Maila hastekoa, La Unicaren kontra, Iruñean; bai-na ez du bertara bidaiatuko tal-deak, eta ezta jokatuko ere: tal-de osoa konfinatzea agindu dio Osasun Sailak Hernani Errugbi Elkarteari, taldean COVID-19re-kin bi positibo izan ondoren.

Gainerako taldeek baino as-tebete beranduago ekin behar zioten trikoloreek, dagoeneko, aurreko astean Ohorezko Mai-lan aritzeko kanporaketa jokatu baitzuten. Les Abellesen kontra galduta, ordea, bigarrenean ari-ko da Hernani, baina are gehia-go atzeratuko zaio estreinaldia, orain. Konfinatuta eta entrena-tu ezinik, gainera, ezingo dute berehalakoan bueltatu lehiara, itxialdia bukatu ondoren ere.

Eta horixe da, hain justu, Pa trick Polidorik eta jokalari ek nahi zutena: laster hasi, Les Abe-llesen kontrako porrota ahaz-teko. Oztopoak oztopo, denboral-di berriaren aurrean oso baikor agertu da entrenatzailea, eta konfiantza haundia dauka tal-dearen mailan. «Ohorezko Mai-lako taldea daukagu, nahiz eta bigarren mailan egon».

Ohorezko Mailan aritzeko kanporaketa galdu zenuten aurreko asteburuan. Nola eragingo dio horrek taldeari, denboraldi hasiera honetan?Ez da kolpe gogorregia izan, bai-na bai izan dela dezepzioa, pix-ka bat. Uste dut prest geundela partidu hori irabazteko, baina dena elkartu zitzaigun kontra: zelaia, haizea eta epailea. Iza-rrak ez zeuden alineatuta, guk Ohorezko Mailan jokatzeko.

Aukera hori sortu zenetik, Ohorezko Mailan jokatzea zeneukaten buruan?Baietz esango nuke; bai joka-lariek eta bai nik. Ohorezko Mailako taldea daukagu, lehia-korra, eta ni ere oso lehiakorra naiz. Egia da hiru egun lehe-nago suertatu zela aukera, eta egoera horretan egin behar izan

genion aurre, denborarik gabe. Baina tira, orain beste zortzi edo bederatzi hilabete dauzkagu, igandean lortzerik izan ez ge-nuen hori gauzatzeko, eta Oho-rezko Mailara bueltatzeko.

Nola hartuko duzue denboraldi hau, Ohorezko B Mailan?Aukera emango digu, taldea sendotu eta gazteek esperien-tzia hartzeko. Aurreko urtean, 12-13 aldaketa izan genituen, eta bloke berri bat izan genuen ia. Aurten taldea mantendu dugu, jarraipena izango du, jokalari pare bat kenduta. Segida ema-teak, ahalbidetuko digu taldea indartzea, Ohorezko Mailara bueltatzeko.

Hori izango da helburua, beraz: igoera lortzea.Bai, uste dut denak daudela gogotsu, horretarako. Hainbat koxka gainditu beharko ditugu bidean, eta aurrenekoa izan-go da gure multzoko bi onenen artean egotea, aurreneko itzu-lian. 12 talde gara, eta beraz, 11 partidu jokatuko ditugu. Horien ondoren, aurreneko biek egingo dute aurrera, igoera lortzeko. Hortik aurrera, zailagoa izango da dena. Beste bi multzoetako onenekin ariko ginateke, seiko multzo batean. Horretan, au-rreneko biak sailkatuko dira semifinaletara zuzenean, eta beste lauek kanporaketa joka-tuko dute, beraien artean, beste bi plazak erabakitzeko. Hortik aurrera, igoera lortzeko kanpo-

raketak jokatuko dira. Beraz, aurreneko pausoa

da bi onenen artean sailkatzea orain, gure multzoan.

Indarberritzeko balio diezaioke taldeari, Ohorezko B Mailara bueltatzeak? 'Pauso bat atzera, eta beste bi aurrera'...Bai, erabat, horrela izango da. Dagoeneko erakutsi du taldeak, aurreko denboralditik hona in-dartu egin dela. Orain, prestake-ta partiduetan, Getxoren kontra aritu gara adibidez, Ohorezko Mailan ariko den taldea; eta 40 puntu egin dizkiogu. Beraz, ea zorte pixka bat daukagun, eta jo-kalari gutxiago lesionatzen zaiz-kigun. Eta uste dut hala izango dela, jokoa ez delako hain gogo-rra Ohorezko B Mailan. Horre-kin, eta entrenatzeko diziplina zorrotz batekin, uste dut aurre-rapauso hori emango dugula. Pauso hori atzera eman bage-nuen, orain aurrerakoak ematea dagokigu.

Ohorezko Mailaren aldean, zer aldatuko da denboraldi honetan?Uste dut aurten zailagoa izango dela presioa eta lehiakortasuna man tentzea, zure buruaren eta helburuen gainean. Joko-inten-tsitate oso altuan aritzetik ga-toz, eta intentsitate hori jaitsi egingo da Ohorezko B Mailan. Beraz, garrantzitsua da lehia-kortasuna mantentzea eta gure azken helburua zein den pre-sente izatea beti.

Kontrarioen mailak ere behera egingo du?Ezberdinak izango dira. Inten-tsitateak egingo du behera, orain arte oso jokalari haun-di eta pisutsuen kontra aritu garelako. Kilo askoko jokalari haundi baten kontra, ezinean, azkenean partiduaz nazkatzen zara. Zeharka bada ere, borroka-ki rol bat da, eta ezin duzu hori saihestu.

Eta ezaugarri ezberdin horiekin, ondo moldatuko da Hernani, Ohorezko B Mailan?Ez dakit esaten, Ohorezko Mai-lan baino hobeto edo okerrago moldatuko garen. Izan ere, talde indartsuenen kontra hazi egin gara beti, gure mailan salto bat ematea ahalbidetu izan digu. Garrantzitsua izango da, jokala-riek asteburu eta partidu bakoi-tza nola hartzen duten, eta nola bizitzen duten denboraldia.

Zein izango dira kontrario gogorrenak?Gernika izango da kontrario zuzen-zuzena, igoera lortzeko borrokan. Eta Bera Bera ere bai. Ikusiko dugu beste taldeak nola datozen, baina bi horiek, behin-tzat, kontrario gogorrak izango dira.

Zortzi euskal talde, eta Gipuzkoako lau ariko zarete. Derbiak ezberdinak izango dira aurten, ezta?Ordiziaren kontra jokatu izan ditugun derbien aldean, ezber-dinak izango dira, bai. Ordizia

erreferentziazko taldea da Gi-puzkoa mailan, ekonomikoki, fitxaketen aldetik eta fisikoki. Eta beti izan dira bereziak, der-bi horiek. Baina orain, Bera Be-raren kontra adibidez, gehiago izango dira harrobien derbiak, fitxaketenak baino.

Lehiakortasuna mantentzeaz hitz egin duzu. Presio gutxiago sentituko dute jokalariek aurten?Hasieran ez, motibazioa eta in-tentsitatea oso altu izango dute. Baina pixkanaka, denboraldia aurrera doan bezala, zaila da horri eusten. Duela bederatzi urte gertatu zitzaigun, igoera lortu genuenean. Partidu guz-tiak irabazten ari zara, erasoko bonusarekin, eta astebururo bost puntu lortzen. Eta horrela da zailagoa intentsitatea man-tentzen. Ohorezko Mailan, in-tentsitatea jaitsiz gero, berehala jasotzen zenuen horren zigorra,

Patrick Polidori (atzean) partidua jarraitzen adi, Ordiziaren kontrako derbia jarraitzen Landaren, aurreko denboraldian.

«Aurten zailagoa izango da presioa eta lehiakortasuna mantentzea, joko intentsitatea jaitsi egingo delako orain. Garrantzitsua da horri eutsi eta azken helburua zein den presente izatea beti»

«Desoreka haundia gertatzen ari zen Ohorezko Mailan. Taldeak ari ziren fitxatzen jokalari haundiagoak eta pisutsuagoak, eta teknikoki bai, baina fisikoki ezin genuen beraiekin lehiatu»

Page 13: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

KIROLAK13 KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

kontrarioak entsaioa edo zigor kolpea lortuta. Orain, auke-ra gehiago daukazu, huts egin arren, punturik ez jasotzeko.

Intentsitatea galtze hori, kaltetan izan daiteke gero...Horrela da. Oso garrantzitsua da intentsitatea, motibazioa eta presioa mantentzea, parti-du zailenak eta inportanteenak iristen direnean, igoera jokoan daukazunean, huts ez egiteko. Baina zaila da zortzi edo bedera-tzi hilabetez eustea horri.

Taldea ia bere horretan mantendu duzuela aipatu duzu. Nola ikusten duzu?Loketi Manu eta Kane izan ezik, denek jarraitu dute taldean. Gai-nera, Xabier Lucas bueltatu da Baionako Avironetik, eta horrek lagundu egingo digu, motiba-zioari eta intentsitateari dago-kionez ere. Eta 23 urtez azpikoen taldetik igo ditugu zenbait joka-lari. Saiatuko gara haiek ere jo-katzeko aukera izan dezaten.

Uste dut Ohorezko Mailako

taldea daukagula, nahiz eta bi-garren mailan egon. Talde gaz-tea daukagu oraindik, eta lortu behar dugu jokalari horiek espe-rientzia hartzea eta maila gore-nera egokitzea. Duela hiru urte hasi zen prozesu bat da, harro-biko jokalari horiek aurreneko talderako prestatzekoa; eta es-pero dugu aurten prest egotea.

Badira hilabete batzuk, bigarren mailara jaitsiko zinetela konfirmatu zela. Orain, hotzean aztertuta, nola ikusten duzu aurreko denboraldia?Uste dut Ohorezko Mailan deso-

reka haundia gertatzen ari zela. Taldeak ari ziren fitxatzen ta-maina eta pisu gehiagoko joka-lariak, eta fisikoki ezin genuen beraiekin lehiatu. Teknikoki ez dugu arazorik izan inoiz, ondo moldatu gara. Baina errugbian fisikoak garrantzia haundia

dauka, eta fitxaketa horiek liga desorekatu dute.

Zaleen aldetik, zein mezu jaso duzue jaitsieraren ondoren?Pena hartu zuten jaitsierarekin, noski, baina ez gaituzte alde batera utziko. Bai nik eta bai jo-

kalariek, jaso dugu beraien ba-besa, eta Landarera etortzen eta animatzen jarraituko dute.

Denboraldia ondo joanez gero, ilusioa berreskuratu dezakete akaso, ezta?Bai, horretan ere lagundu de-zake, zalantzarik gabe. Taldea irabazten eta goiko postuetan ikusteak, beti pizten du ilusioa. Urteak ziren, denboraldi bat edo beste kenduta, beti ez jaisteko borroka horretan genbiltzala, gorago begiratu ezinik. Beraz, denboraldi honek, zentzu horre-tan, eman diezaieke atseden bat, eta ilusioa berritzen lagundu.

Eta zuk, mantentzen duzu ilusioa?Nik bai. 12-13 urte daramazkit taldean, eta oso harreman ona daukat jokalariekin. Oraingoz badaukat ilusioa, eta ez dut bu-rutik pasa ere egin, taldea uztea. Erabaki hori hartzeko momen-tua iristen denean, jokalariekin batera hartuko dut. Oraingoz, la-nean jarraitzeko gogotsu nago.

«Partiduetara joaten segiko dugu, noski; eta aurten taldeen maila orekatuagoa izango denez, gehiago gozatuko dugu!»Ohorezko B Mailan aritzeak ez die taldearekiko zaletasuna itzaliko, Hernaniren jarraitzaileei: «uzten diguten guztietan, partiduetara joaten jarraituko dugu, bai Hernanin, eta baita kanpoan ere!», aurreratu dute Maixa Ruizek eta Joxe Pavonek.

HERNANI ZALEAK

Zortzi denboraldiz jarraian iku-si dute taldea Ohorezko Mailan, Hernaniren jarraitzaileek, as-tebururo talde indartsuenekin borrokan. Eta astebururo aritu dira bultzada ematen, trikolo-reei. Bigarren mailara jaitsi iza-nak ez du aldatuko hori, Maixa Ruizek eta Joxe Pavonek nabar-mendu dutenez. Taldearen bi jarraitzaile oso fidel dira haiek, beste asko bezala.

Urteak daramazkizue taldeari jarraitzen, ezta?Igoeraren denboraldia baino bi edo hiru urte lehenago hasi gi-nen taldeari jarraitzen, maiz-tasun haundiarekin. Hernanin jokatu diren partidu guztietan egon gara, eta kanpokoetan, ahal izan dugun guztietan!

Kanpoan ere makina bat partidu ikusitakoak zarete, beraz... Non izan zarete?Bartzelonan, Madrilen, Santan-derren, Getxon, Ordizian...

Eta zein da ondoen gogoratzen duzuen bidaia?2017ko urrian Bartzelonara egin-dakoa daukagu bereziki gogoan,

bi arrazoirengatik. Batetik, igan-dean ikusi genuelako Ohorezko Mailako taldea, eta larunbat arratsaldean Azeri Zaharrak ari-tu zirelako, Bartzelonako bete-ranoen kontra. Zoritxarrez, ba-tenbat lesionatuta bueltatu zen, baina hori behin baino gehiago-tan gertatzen da, Azeri Zaharrek jokatzen dutenean (barrez). Eta bestetik, Bartzelonako errefe-rendumaren giroa bizitu ge nu-en, hauteslekuak, jendea oso ilara luzeetan kalean, ordena publikokoak bere martxan...

Nondik datorkizue zaletasun hori, taldearekiko?Joxe: Nik taldearekin jokatu nuen gaztetan, eta orain Azeri Zaharrak beteranoen taldean ere aritzen naiz. Baina, batez ere, herriak errugbiarekin beti izan duen lotura hori da guri ere zaletasuna sortu ziguna.Maixa: Nik errugbia ez nuen ezagutu gaztetan, eta jokatu ere ez dut egin. Atletismoa nuen gustuko, eta horretan aritu nin tzen. Baina denborarekin, errugbiaren harra sartu zitzai-dan, eta erakarri egin nindu-en giroak eta laguntasunak, nahiz eta batzuetan ez ditudan arauak ulertzen... (barrez).

Eta zer ematen dizue taldeak?Balore batzuk irudikatzen ditu, eta balore horiekin identifika-tzen gara gu ere: laguntasuna, talde-lana, zintzotasuna, tran-parik ez egitea... Zerikusirik ez puntako beste kirol batzuekin, aipatu beharrik ez dago zein.

Ohorezko Mailan zortzi denboraldi segidan jokatu ondoren, bigarrenean ariko da Hernani aurten. Penaz hartuko zenuten, ezta?Hasieran bai. Baina ulertzen

dugu oso zaila dela, oso polita ere izan arren, talde amateur bat lehiatzea liga semiprofesio-nal batean. Eta horrek desgaste haundia eragiten du taldean eta klubean. Fisikoki indartsua-goak diren jokalari profesiona-len kontra aritzeak, lesionatze-ko arrisku haundia dakar, eta hori ez da ona gure mutilentzat; horrela ezin da jokoaz gozatu. Era berean, uste dugu batzuek ez dutela gogoko, talde amateur batek irabaztea talde profesio-nal bati, eta beraz...

Gogo berberarekin jarraituko duzue partiduetara joaten?Joxe: Bai, noski. Gainera, aur-ten taldeen maila orekatuagoa izango da, eta gehiago gozatuko dugu taldearekin. Eta gertuago-ko herrietara egingo ditugu bi-daiak, uzten badigute behintzat.Maixa: Halaxe da. Uzten digu-ten guztietan, bai gu eta bai kanpoko partiduetara joan ohi diren zaleek, jarraituko dugu zarata ateratzen, gure taldeak jokatuko duen herrietan. Horre-tarako, eramaten ditugu turu-tak, karrakak, bozinak...

Eta ez badizuete uzten partiduetara joaten?Ba ordenagailuan ikusi beharko ditugu. Baina uzten diguten guz tietan, hantxe izango gara!

Eta tarte hau aprobetxatu nahi dugu, gogoratzeko Herna-niko zale guztiekin. Eta bereziki barra bravakoekin; Katangako zaleekin, kanpoko partidueta-ra etortzen direnak, bidaiak an to latzen direnean; Juanito pre si dentearekin, oso atsegina de lako; Iruñeako lagunekin, au -ke ra duten guztietan ani ma tze -ra etortzen direnak; eta Imanol gure lagunarekin.

Maixa Ruiz eta Joxe Pavon (ezkerrean beheran), beste hainbat zale fidelen artean.

Gogotsu dago Patrick Polidori, Ohorezko Mailara bueltatzeko.

«Taldeak erakutsi du, aurreko denboralditik hona indartu egin dela. Prestaketa partiduetan, Getxoren kontra 40 puntu lortu genituen, adibidez»

Page 14: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

KIROLAK 1 4KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

ASTIGARRAGA-HERNANI FUTBOLA

Koronabirusa dela eta atzeratu egin dira asteburu honetara-ko hitzartuta zeuden partidu gehienak. Hala ere, Hernaniko emakumeen lehenengo taldeak igandean hasiko du liga, eta Le-zamara bidaiatuko dute Athletic C-ren aurka lehiatzeko. Arratsal-deko 17:00etan hasiko da nor-gehiagoka, eta «erronka haun-dia» dela aitortu zuten arren, Fernando Molina entrenatzaile argentinarraren taldeak inoiz baino indar haundiagorekin ekingo dio Euskal Ligako txapel-ketari.

Liga bi multzotan bereizi da eta hernaniarrak dauden ho-rretan, 9 talde daude. Bertan EAE osoko futbol-taldeak dau-de: Gipuzkoakoak Bizkaiakoak eta Arabakoak. Lehenengo lau sailkatuak igoera fasera sartu-ko dira eta hurrengo bost sail-

katuak jaitsiera fasea jokatuko dute. Hauek dira hernaniarrek txapelketan topatuko dituzten taldeak: Athletic Club C, Leioako Emakumeak, Eibar, Leintz Ariz-mendi, Goierri-Gorri, Aurrera de Vitoria, Lakua eta Elorrio.

Jardunaldiak atzeratu diraJoan den astean iragarri zuen Gipuzkoako Futbol Federazioak norgehiagokak atzeratzearen al-bistea. Aurreko asteburuko par-tiduak eta asteburu honetakoak aurrerago egitea erabaki zuten, bizi dugun alarma egoeraga-tik. Eta atzo jakinarazi zutenez,

datorren asteburukoa ere ez da jokatuko. Asteburu honetan gi-zonezkoen Gorengoen Mailan As-tigarragako Mundarrok Ostadar izango zuen aurkari etxean.

Hernaniko mutilen bigarren taldeak, berriz, atsedenaldia zu-en. Ohorezko Erregional Mailako mutilek Allerruren aurka neurtu behar zituzten indarrak asteburu honetan, baina jardunaldi hau ere atzeratu egin da. Mundarroko eta Hernaniko gainerako maile-tan ere gauza bera gertatu da, eta talde batzuek entrenatzen jarrai-tu badute ere, asteburuan ez da partidurik izango.

Lezaman jokatuko du Hernanik, Euskal Liga hasteko partiduaGainerako partiduak atzeratu egin dira, alarma egoerak hala behartu duelako.

URUMEA ESKU PELOTA

Asteburuko kirol jardunaldi ge-hienak atzeratu edo bertan be-hera gelditu dira. Hala ere, ez da hori esku pelotari profesionalen kasua. Partidak jokatuko dituz-te gaur eta etzi, eta Binakako txapelketan Olaizola II eta Al-bisu, Altuna III eta Zabaletaren aurka lehiatuko dira. Igandean izango da norgehiagoka, Bilbon, arratsaldeko 17:15etatik aurrera.

Duela bi aste jokatu behar zuen goizuetarrak Binakako Txapelketako finala, baina ber-tan behera gelditu zen Olaizola II-Urrutikoetxea eta Ezkurdia-Mar tijaren arteko partida. Izan ere, Euskal Autonomia Erkide-goko Justizia Auzitegi Nagusiak onartu egin ditu ELA sindikatuak Binakako Txapelketako finala-ren inguruan eskatutako kaute-lazko neurriak. Aimar Olaizola

goizuetarrarentzat 26garren fi-nala izango zen, baina besterik aurreratu ezean, momentuz ez da jokatuko final haundia.

Akordioa lortu dute EPELek eta pelotariekAsteartean jakinarazi zuten akordioa lortu zutela Esku Pilota Enpresen Ligak, liga hori osatzen duten merkataritza-enpresek (ASPE Pilota eta Baiko Pilota) eta enpresa horietako EPEL lehiake-tetan parte hartzen duten pelo-tariek. Grebalariek onartu egin zuten enpresen ligak egindako eskaintza, eta bertan behera utzi dute lanuztea. Lortutako akor-dioari esker, EPELek antolatu-tako esku pelota profesionaleko lehiaketei eragiten zien egungo gatazka eta blokeo egoera gain-ditzea lortu da. «Albiste onak dira esku pelotarentzat eta, be-reziki, pilotazaleentzat», adiera-zi dute EPELeko kideek.

Baikok lortutako akordioa «txalotu» nahi izan du, eta on-dorengoa gehitu nahi izan du: «grebak alferrikako kalteak era-gin dizkie pilotazaleei, pilotariei beraiei eta gainerakoei, eta, oro har, txapelketari».

Aimar Olaizolak norgehiagoka, etziOlaizola II eta Albisu, Altuna III eta Zabaletaren aurka arituko dira, arratsaldeko 17:15etatik aurrera.

Hernaniko Maddi Muñoz baloia oinetan duela, Lakuaren aurkako partiduan.

HERNANI FUTBOLA

Iranen zebilen Asier Rey Santín hernaniarra, joan den denbo-raldian, Foolhad Khuzestan tal-dean atezainen entrenatzaile. Eta hura atzean utzita, Asiako beste txoko batera egin du salto, oraingoan: Indiako Superligan ari da, Northeast United talde-an: «Irango esperientzia polita izan zen, baina urtebeterako, ez gehiago. Hangoa beste kultura bat da, lana egiteko beste modu bat, eta aldaketa behar nuen. Di rua zor didate oraindik, gai-nera», azaldu du.

Horrela, Ligako hirugarren bu katu eta Asiako txapeldunen ligara sailkatu ondoren, Herna-nira bueltatu zen, etxera: «lanik gabe nengoen, eta deitu zidaten Indiako Northeast United talde-tik, nire kurrikuluma ikusi zu-

tela eta nirekin hitz egin nahi zutela. Taldeko entrenatzailea-rekin hitz egin nuen, eta berak oniritzia eman ondoren, elka-rrizketa bat egin zidan taldeak. Eta kontratatu egin ninduten».

«Burbuila batean gaude, talde guztiak hemen elkarrekin»Hiru aste daramazki hernania-rrak Indian, «esperientzia berri bat» bizitzen. Baina oraingoz ez du izan aukera askorik, herrial-dea ezagutzeko: «iritsi berritan, 14 egun egin nituen logelan sartuta, derrigorrezkoa delako iritsi berrientzat. Eta orain, bur-buila batean gaude. Ligako talde guztiak gaude Goa eskualdean, talde osoa hotel berean sartuta; eta ezin gara ezertarako atera, ez bada entrenatzera joateko eta partiduak jokatzeko. Eta horrela egongo gara sei hilabetez, diru-

di enez. Hoteletik ateraz gero, isun gogorra jartzen dizute. Izan ere, talde bakoitzarekin, pertso-na bat jarri du ligak, kontrol la-na egiteko», azaldu du.

Guztira, 11 talde dira Indiako Superligan: «talde apala da gu-rea. Aurreko denboraldian ondo aritu ziren, eta aurten fitxaketa batzuk egin dituzte, bosgarren edo seigarren postu inguruan ibiltzeko asmotan. Izan ere, hiru edo lau talde oso indartsu daude ligan. Pretenporadan ari gara orain, eta azaroaren 20an hasi-

ko dugu liga. Oso laburra izango da, eta martxoaren bukaeran amaituko dugu», dio Reyk.

Pretenporada bezalaxe, Goan egingo dute liga osoa ere: «hiru futbol zelai daude hemen, eta horietan jokatuko ditugu ligako partidu guztiak», dio.

«Hiru egunetik behin egiten dizkigute testak»Itxialdia ez da Indiako Superli-gak hartu duen neurri bakarra, COVID-19aren pandemiaren au-rrean: «hiru egunetik behin egi-

ten dizkigute testak. Nik zazpi edo zortzi egin ditut dagoeneko. Eta tenperatura hartzen digute egunero hiru aldiz, gosaltzeko garaian, bazkaritan eta afari-tan. Hauxe izango da gure egu-nerokoa, datozen sei hilabeteo-tan; hoteletik entrenamendura, eta entrenamendutik hotelera», kontatu du hernaniarrak.

«Oso turistikoa da Goa, baina taxi barrutik edo internet bidez bakarrik ikusi dut»Asier Reyk dio, pandemiaren al-detik nahiko ondo dagoela Goa, egoera ez dela hain kritikoa. Bai-na hala ere, ezin dute inolako kontakturik izan jendearekin. Eta beraz, turismo gutxi egiteko aukera izango du: «oso turisti-koa da Goa, kosta eta hondartza politak dauzka; baina oraingoz, taxi barrutik edo interneteko ar-gazkien bitartez bakarrik iku si dut. Pena da».

Ohartu da, dena den, «Her-nanirekin antza gehiago» dau-kala Indiak, Iranen aldean. «Ho-ri bai, behiak sakratuak dira, pertsonak bezala dira. Kalean eta errepidean dabiltza libre».

«Esperientzia berri bat bizitzen ari naiz Indian, baina hoteletik entrenamenduetara bakarrik atera gaitezke»Iran atzean utzi, eta Indiako Superligara egin du salto orain Asier Rey hernaniarrak, Northeast United taldean atezainen entrenatzaile izateko: «Goa eskualdean nago; oso polita da, baina argazkitan bakarrik ikusi dut orain arte».

Asier Rey, Northeast United taldeko lau atezainekin. Indiakoak dira denak.

Page 15: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

D EN BORAPASAK15 KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

Errioguardan eramateko menua. GAUR: Espageti integralak entsaladako tomate eta gaztarekin gratinatuak + Eskalopea patata eta txanpinoiekin + Gazta tarta. 10,5 €.

Esperientziadun neska euskaldunak goizetan lan egingo luke etxeak garbitzen, umeak edo beste edozein lan. Deitu: 637 30 28 52

Zubialde tabernako eguneko menua asteartetik ostiralera 12:30etatik 15:30etara. 10,90€Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia,

akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

IRAGARKI MERKEAK

(eus

kalm

et)GAUR BIHARGiro eguzkitsua gailenduko da, saretuta iritsiko diren

goi-laino finekin. Haizeak hegotik jotzen jarraituko du eta udaberriko balioetara bultzatuko ditu termome-troak. Min.14º / Max.22º

Erdi mailako lainoak eta goi-lainoak gailenduko dira momentu askotan, baina ateri eutsiko dio eta giroa nahiko argia izango da. Tenperaturak zerbait igoko dira. Min.15º / Max.23º

TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

TELEFONO ZENBAKIAK

EGURALDIA

FARMAZIAKEgunez: Gomez Kale Nagusia, 14 (Hernani) 943 554892 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

Letra zopa Euskal instrumentuak

E P A N D E R O A N T N Z IU A M W B I Z O A L B O K AN E O I N E F N F L V Z S RN W A G M K Q E Q X D B U AP E Z A B N P T F Q L F W VU H N Z H D A N B O L I N A L Z H Y N P Y T X I S T U AD U L T Z A I N A G N M U IR T X A L A P A R T A U D J S T K H O A P K G Q Q F M DR D Z A R R A B E T E A K F G P U Y H O Q H N Y L V P P J A Z T X A N B E L A R T UN S T R I K I T I X A G D B

Sudokua

5

5

84

6

3

9

5

3

4

3

9

6

7

4

5

27

9

6

6

4

2

1

4

4

3

1

7

1

8

Ariketa matematikoa

- / = 1

+ + -

+ 7 - = 1

- / +

/ / = 1

= = =

1 9 7

Atsotitzak osatu

Urrutiko intxaurrak hamalau,

_______________________

Azaroa hotz, __________

Page 16: Ibaia bezala Etorkizun laranjari lan mundua begira · 2020. 10. 30. · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-31 Larunbata 2 PEFC ziurtagiria Produktu ha u kontrolatutako iturrietako materialezpubli@kronika.eus

7.280 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-10-31 Larunbata

URUMEA TELESAILETAN ADI(K)TUA

Beste hilabete bat joan berri zai-gun honetan nator zuena, orain bueltan dugun egoera ikusita, gertu ditugun telesail sortari be-girada bat botatzeko. Badirudi, denbora dezente izango dugula gure esku artean, hotza eta ho-tza ez, baina barruraino sartu zaigun beste deabru madarikatu hau gurean berriz ere suspertu delako.

Pentsatzen dut bakoitzak ba-dituela situazio hau pairatzeko mekanismo eta denbora pasa propioak, hala ere, nik hemen-txe utziko dizkizuet gomendio gutxi batzuk.

Hasteko, aspaldiko partez eta poz haundiz, gurean produ-zitu eta ikusgai izango ditugun euskerazko programak aipatu nahi nituzke. Produkzio maila, dezente murriztua zegon az-ken boladan, umezurtz ginen euskal fikzioa desertu batean bihurtu baitzen, kasu gutxi ba-tzuk kenduta. Eta hara non, ETB kateak honi irmoki heldu eta ez bat, ez bi, hiru serie berri estrei-natuko dituela edo estreinatu ditu urteko azken hiru hilabe-tetako programazioan. Berauen izena, Alardea, Hondar ahoak eta Altsasu.

Alardeari buruz hitz egin behar badugu, esan hau izan du-

gula urrian zehar asteazkene-tan ETB1en ikusgai izan dugun telesaila, eta bere izenak ematen duen pista ikusita, fikziozko he-rri batean dauden alarde tradi-zional eta mistoak sortzen duen konfliktoa aztertzen duen tele-sail bikaina dugu. Bere azken atala aste honetan bertan ikus-teko aukera izan genuelarik.

Hondar ahoak berriz, azaroan estreinatuko da, aurrekoaren ordutegia berean. Kostako herri batean, gertatutako desagerpen bat aztertzera doan inspektorea-ren eta bere ikerketaren istorioa kontatzen digun thrillerra dugu. Informazio gutxi badago ere, be-netan itxura galanta azaltzen duen lana, gurera iritsi diren ar-gazki eta bideoak ikusita.

Azkenik, Altsasu telesaila-ren nondik norakoa argi xamar dago. Bertako 8 gazteen historia kontatuko digun telesaila izango dugu. Gertakarietan oinarritua badago ere, libreki tratatutako istorioa izango dela igarri dute, gazteek pairatutako situazioari begirada pertsonal eta gertukoa eman nahiez. Abenduan izango da honen estreinaldia, asteaz-ken gauetan baita ere.

Aipatzekoa da, hirurak tele-sail labur formatuko apustuak izan direla, bakoitzak lau atal izanik, bata bestearen jarraian ikusteko aukera izango ditugu-larik hilabetez hilabete. Eta egia esan, apustu bikaina iruditu zait telesail luze eta zailagoetan sartu baino, gauza txiki eta era berean ondo tratatu eta eginda-ko joera honek.

Badirudi, azken urteetan apustu egin dela produkzio eta fikzio murritzetara. Pelikulak motzegiak ziren puntua bazter-

tuz, gehiegi luzatu gabe konta-kizun batek behar duen denbora hartu eta modu egokian egiteko. Honela, telebista kateek duten produkzio mailaren onura jaso-tzen baitute, beste modu batean ezerezean geratu zitekeen lan paregabe hauek.

'Veneno' eta 'Antidisturbios', gozatzeko bi telesailHau etxean, baina oso urrutira joan gabe, espainian eginiko bi telesail ere, biziki aipatu nahi nituzke gaurkoan. Alde batetik Veneno, Cristina Ortiz 90garren hamarkadan famatua egin zen pertsonai katodikoaren bizitza kontatzen zigun telesailak bere azken kapitulua kaleratu zuen Atresplayer premium platafor-man eta era berean Antena 3-ek, lehen bi atalak estreinatu zituen aurreko igandean.

Onda sarietan, bere hiruko-te protagonista, sarituak izan ostean eta modu borobilean itxi tako lehen denboraldia iku-si eta gero, gauza bakarra egin dezaket; hau zuei denoi ikusi eta gozatzeko eskatu. Jada hain gaz-teak ez garenoi, nostalgia pun-tu bat piztuko digun programa dugu. Bertan ikusitako gauza asko gogoratzeko kapazak izan-go gara eta beste askorentzat, La Veneno pertsona transexual ho-nek bizitako argi eta ilun hauek

ezagutzeak, bere errealitatera eta bizitzara gerturatzeko auke-ra paregabea emango die. Bene-tan esaten dizuet, ez galdu.

Beste aldean berriz, Antidis-turbios, labur baino esplosiboa. Sei atalez osaturik, Rodrigo So-rogoyen eta Isabel Peña tandem arrakastatsua dugu produkzio honen buru. Utzarazte bateko protagonistak diren polizia tal-deak parte hartzean hildako bat egon ostean, honen ikerketaren istorioa kontatuko digun tele-saila dugu, hor hasita errezela-ren atzean ikusten dena baino gehiago dagoela laster kontura-tuko garelarik.

Akzioaren frenetismo maila eta pertsonaia bakoitza ezagu-tzera eramaten gaituen une la-saien arteko balantza bikaina, trataera, irudigintza, aktoreen lan bikaina,... dena da aipatze-koa kontakizun indartsu hone-tan. Movistar + kateak urriaren 16an estreinatutako lan honek, urteko telesail onenen artean kokatzeko osagai guztiak dauz-ka, nire ustean. Ikusi beharre-koen zerrendan kokatzeko, nahi-taezko horietakoa dugu.

Hauetaz aparte: The good lord bird, Ethan Hawke aktorearen lan berria; The right Stuff, Na-saren sorrera kontatzen duen produkzioa; La revolution Netfli-xen telesail frantses berria; The

Queen’s gambit, Godless telesail laburraren zuzendariaren apus-tu berri ederra; Nicole Kidmanek produzitu eta antzeztutako The Undoing, Hugh Grant aktoreare-kin batera; Suburra mafiosoaren itzulera bere hirugarren denbo-raldiarekin; Star trek: Discovery Netflixen edota The mandalo-rian, Star Wars frankiziako te-lesail arrakastatsuaren itzulera Disney + zerbitzuan.

Ikusten duzuenez, lan ugari hurrengo aste hauetarako, ger-tatzen dena gertatzen delarik gu ez aspertzeko. Etxetik hasita urruneko galaxia baterainoko bide honetan, hainbat aukera telebista edo pantaila baten au-rrean gozatzeko. Hori, bakoitza-ren aukera.

Euskerazko produkzioaren apustua egin du ETBk hiru telesail berri eta paregabeekinHilabete honetan Aitor Caracciolo 'adi(k)tuak' estreinatu berri edo estreinatzeko dauden bertako eta gertuko telesailen errepasoa egiten du. «'Alardea', 'Hondar ahoak' eta 'Altsasu'ren formatua, apustu bikainak iruditu zaizkit».

'Hondar ahoak' thrilerra azaroaren 4an estreinatuko da. AITOR CARACCIOLO

Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)