Upload
others
View
3
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Jarraibideen eskuliburua hauteskundeetako mahaikideentzat
2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Elektronikoki Kudeatutako Mahaientzako bertsioa
2015EKO MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Hauteskunde-mahaietako kideentzako jarraibideen eskuliburua
Elektronikoki Kudeatutako Mahaia
Hauteskunde-Batzorde Zentralak gainbegiratua
Ministro-Kontseiluaren Akordio bidez onartua
www.infoelectoral.interior.es
2 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
AurkibideaSarrera 3
Hauteskunde-mahaiko kideen egitekoak hauteskunde-egunean -kronologikoki- 4
Goizeko 08:00ak eta 09:00ak bitartean Goizeko 08:00etan Hauteslekuan bildu 4 Hauteskunde-materiala egiaztatu 5 Hauteslekua ondo dagoela egiaztatu 10 Artekariek aurkeztutako egiaztagutunak jaso 11 Goizeko 08:30ean
Hauteskunde-mahaiaren eraketa-akta egin 12 Goizeko 09:00etatik arratsaldeko 08:00ak arte
Bozketaren hasiera 13 Bozketaren nondik norakoa 14
Arratsaldeko 08:00etatik aurrera
Bozketaren amaiera 20 Mahaikoek eta artekariek botoa eman 21 Boto-emaileen zerrenda zenbakiduna sinatu 21 Botoak zenbatu 22 Bozketaren emaitzaren berri eman 24 Boto-kontaketaren akta egin 24 Bilkura-akta egin 25
Mahaiaren eginkizunen amaiera
Hauteskunde-agirien gutun-azalak prestatu 26 Gutun-azalak itxi eta sinatu 27 Gutun-azalak aurkeztu 27
Hautagai-zerrendetako artekariak eta ahaldunak 29
Ordena publikoa 30
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 3
Eskuliburu hau prestatu da hauteskunde-mahaiko kide izendatu zaituztenek zuzen bete ditzazuen zuen eginkizunak. Irakur ezazu arretaz, ahal dela lehenagotik behar den denbora hartuta, eta ondoan eduki ezazu hauteskunde-egunean: laguntza handia emanen dizu.
Hauteskunde-mahaiko kidea izatea herritarren betebehar saihetsezina da. Hauteskundeak ezingo lirateke egin, zuk eta hauteskunde-mahaiak osatzen dituzuen guztiok ahalegina egiteko prest ez bazeundete.
Heldu den maiatzaren 24an, Udal Hauteskundeak eta Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak eginen dira.
Elektronikoki Kudeatutako Mahai bateko (MAE) kide zarenez gero, hauteskunde-egunean egin beharko dituzun lanetarako tresna informatiko hauek izanen dituzu:
• Ordenagailu eramangarria, GPRS modema eta NAN elektronikoaren irakurgailua dituena.
• Inprimigailua.• SD txartela, hauteskunde-mahaiari dagokion errolda edukiko duena.
Bestalde, hauteskunde-egunean Administrazioaren ordezkariaren sostengua izanen duzu, tresna horiek erabiltzen laguntzeko.
Elektronikoki Kudeatutako Mahaiari buruzko argibide gehiago nahi izanez gero, hemen aurkituko duzu: www.infoelectoral.interior.es.
NOLA IZENDATZEN DIRA HAUTESKUNDE MAHAIETAKO KIDEAK?
Udalek hautatzen dituzte, zozketa publikoaren bidez, irakurtzen eta idazten dakiten hirurogeita hamar urtetik beherako pertsona guztien artean.
Mahai bakoitzean, nahitaez, hiru pertsonak egon behar dute: lehendakari bat eta bi bokal; haietako bakoitzak bi ordezko izan behar ditu.
Mahaiko lehendakariak aginte osoa du hauteslekuaren barrenean, eta berak erabakiko du zer egin behar den hauteskunde-egunean gertatzen den edozein egoeratan.
ZER ESKUBIDE ETA BETEBEHAR DITUZTE HAUTESKUNDE MAHAIETAKO KIDEEK?
Mahaietan egoteko izendatzen dituzten kideek, hauteskunde-egunean eginkizun horietan aritzen badira, eskubide hauek dituzte:
SARRERA
4 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
- 62,61 €-ko dieta.- Ordaindutako baimena bozketaren egunean, laneguna bada, eta bost orduko
murrizketa hauteskunde-egunaren biharamuneko lanaldian, besteren konturako langileen eta funtzionarioen kasuan.
- Gizarte Segurantzako Sistemaren babesa, hauteskundeetan parte hartzeagatik sortzen diren gorabehera eta egoerei aurre egiteko. Babes hori erabili behar baduzu, jo ezazu Gobernuaren Ordezkaritzara/Ordezkariordetzara.
Kargu hauek nahitaez bete behar dira; hortaz, mahaiko kide izendatzen dituzten herritarrak hauteskunde-egunean beren eginbeharra betetzera ez agertzea hauteskunde-delitua da.
MAHAIKO KIDEEN EGINKIZUNAK HAUTESKUNDE-EGUNEAN- KRONOLOGIKOKI EMANAK -
GOIZEKO 8:00etatik 9:00etara
GOIZEKO 8:00etan
Hauteslekuan bildu, hauteskundeetako materiala eta hauteslekua ongi daudela egiaztatu eta artekariei beren kargua ematea.
1. HAUTESLEKUAN BILTZEA
Bozketa egunean, goizeko 08:00etan hauteslekuan egon behar dute Mahaiko kide guztiek eta beren ordezkoek. Azken horiek, behin Mahaia eratuz gero, titularrik ordezkatu behar ez badute, hauteslekutik joan daitezke.
Lehendakari titularra agertzen ez bada, eta bere ordezkoak ere ez badaude, lehenbiziko edo bigarren bokalak bere gain hartu beharko du Mahaiko lehendakaritza; bokal horren lekua bere ordezkoek beteko dute.
Aipatutako horren guztiaren ondoren, oraindik ere Mahaia ezin bada eratu, legeak eskatzen dituen hiru kideak (lehendakaria eta bi bokal) ez daudelako, honela eginen da:
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 5
1. Bertan dauden Mahaiko kideek edo, bestela, Gobernuko agintaritzak, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari jakinarazi beharko diote gertatu dena eta, gainera, zer pasatu den idazki batean azaldu eta posta ziurtatuaren bidez bidali beharko dute.
2. Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak erabakiko du Mahaia nork osatu behar duten; horretarako, hauteslekuan dauden hautesleei agintzen ahalko die Mahaian parte hartzeko.
Hala ere, esandako guztia egin eta gero, ezin bada Mahaia goizeko 10:00ak baino lehen eratu, bertan dauden kideek edo gobernu-agintariak Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari horren berri eman beharko diote, eta Batzordeak beste bozketa baterako deia egingo du hurrengo bi egunen barrenean. Deialdia hauteslekuko atean jarriko da, eta Hauteskunde Batzordeak beste mahaikide batzuk izendatuko ditu.
Gogoan hartu: gorabehera hori edo antzeko beste zernahi gertatuz gero, Mahaiko kideek Administrazioaren ordezkariari eskatzen ahalko diote laguntza, hauteslekuan bertan egonen baita goizean goizetik.
2. HAUTESKUNDEETAKO MATERIALA ONGI DAGOELA EGIAZTATZEA
Jarraian aipatzen diren elementu hauetakoren bat falta dela edo akastuna dela ikusten baduzu, berehala jakinarazi behar diozu Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari, behar dena ekarri edo ordeztu dezaten.
2.1. HAUTESKUNDE MOTA BAKOITZERAKO HAUTESTONTZI BAT:
- Hautestontzi bat udal hauteskundeetarako.- Hautestontzi bat Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetarako.
Hautestontziak nolabait markatu edo identifikatu behar dira, okerrik edo nahasbiderik izan ez dadin; horretarako, haien aurrealdean eta atzealdean bozketarako gutun-azal bana itsatsiko da, hautestontzi bakoitzari dagokion gutun-azala jarrita.
Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan, baliteke autonomia erkidegoak erabakia izatea bestelako moduren bat hautestontziak identifikatzeko.
Hautestontziek itxita eta zigilaturik egon behar dute, berme gisara, inork haietan inolako aldaketarik eragin ez dezan. Horregatik, zigilua hautsi edo hondatzen bada, Mahaiko lehendakariak ahal duen moduan ziurtatu beharko du itxiera, baldin eta ezin badiote garaiz beste hautestontzi bat ekarri Eskualdeko Hauteskunde Batzordetik.
2.2. BOZKETA-KABINA BAT
Mahaitik hurbil egon behar du.
6 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
2.3. GUTUN-AZALAK ETA BOTO-PAPERAK
Egun osoan, eta bozketak irauten duen bitartean, hauteskunde bakoitzera aurkeztu diren hautagai-zerrenda guzti-guztien gutun-azalak eta boto-paperak egon behar dute, behar adina.
Hautagai-zerrenda guztien boto-paperak jarri beharko dira kabinan edo haren ondoan paratuko den mahai batean.
Hona hemen hauteskunde bakoitzeko boto-paper eta gutun-azalen kolorea:
- Udal hauteskundeak: zuria.- Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak: sepia, autonomia erkidegoak beste
kolorerik hautatzen ez badu.
2.4 ELEKTRONIKOKI KUDEATUTAKO MAHAIKO TRESNA INFORMATIKOAK
Administrazioaren ordezkariak, Mahaiko kideen aurrean, egiaztatuko du Mahaian badaudela (funtzionatzeko arazorik gabe, ongi), honako tresna hauek:
• Ordenagailu eramangarria, GPRS modema eta NAN elektronikoaren irakurgailua dituena.
• Inprimigailua.• SD txartela, bere baitan edukiko duena hauteskunde-mahaiari dagokion
errolda, zeina ordenagailuan kargatu eta egiaztatuko baita horixe dela behar zen zerrenda.
Hauteskunde-erroldako zerrendez gainera, aplikazio informatikotik inprimatzen ahalko dira, baldin eta eskuz bete behar badira, akta-ereduak, boto-emaileen zerrenda zenbakiduna, gutun-azalak entregatu izanaren agiriak eta bozketa-ziurtagiriak.
Ikusiz gero Elektronikoki Kudeatutako Mahaiko tresna informatikoren bat ez dabilela ongi, edo erroldako zerrendan akatsen bat badela zerrenda ez delako Mahaiari dagokiona, Administrazioaren ordezkariak Mahaiari jakinaraziko dio eta zuzenduko ditu akatsak.
2.5. HAUTESKUNDEETAKO DOKUMENTAZIOA
- MAHAIARI DAGOZKION HAUTESLEEN ERROLDAKO ZERRENDAK
Mahaiak dagokion hautesle-erroldako zerrenda bat izanen du, ale ziurtatu bat, mahaikideek egiaztatu ahal izateko boto-emailea erroldan sartua dagoela. Eguna amaitzean, ale hori nahitaez sartuko da Mahaiak prestatu behar duen hauteskunde-dokumentazioaren artean.
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 7
Horretaz gainera, Mahaiari dagokion hauteskunde-ataleko kale-zerrenda bat ere izanen du, bertan zer deituratako hautesleak sartzen diren adierazita (alfabetoko zein letratatik zein letratara), hauteslekuan agerian jartzeko.
Baliteke zure Mahaian Europar Batasuneko eta Espainiarekin elkarrekikotasun hitzarmena sinatua duten herrialdeetako hautesle-erroldako zerrendaren ale ziurtatu bat ere izatea.
Gogoan hartu: Europar Batasuneko eta Espainiarekin elkarrekikotasun hitzarmena sinatua duten herrialdeetako herritarrek udal hauteskundeetan bakarrik eman dezakete botoa. Ezin dute bozkatu Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan.
Halaber, azkeneko orduan alta edo bajarik izan baldin bada Mahaiari dagokion erroldako zerrendetan, edo, bestela, aldaketarik gertatu bada posta bidez botoa eman behar duen hauteslerian, Mahaiak hauteskunde-dokumentazioan aurkituko ditu informazio horren berri emanen dioten eranskinak, paperean (altak, bajak eta posta bidezko hautesle berriak).
Alta edo baja eman zaien hautesleen eta/edo posta bidez botoa eman behar duten hautesle berrien izenak biltzen dituzten eranskinak izanez gero, halakoak gehitu beharko zaizkie SD txartelean sartuak dauden errolda-zerrendei.
Hori egin ondoren, erroldako zerrendaren kopia bakar bat inprimatuko da, eta hori sartuko da hauteskunde-dokumentazioan, Eskuliburu honen beste atal batean zehazten den bezala.
- MAHAIAN BEREN LANA EGITEN DUTEN ARTEKARIEN IZENDAPENEN (EGIAZTAGUTUNAK) KOPIA (artekari eta ahaldunei buruz jakiteko, ikus 29 orrialdea) Egiaztagutuna esaten zaio hautagai-zerrenden ordezkariek pertsona jakin bat beren zerrendako artekari izendatzeko erabiltzen duten agiriari. Egiaztagutunen kopiak, gero, Mahaiak eguna amaitzean prestatu behar duen 1. gutun-azalean sartuko dira.
- MAHAIKO HAUTESLEEN ZERRENDAN SARTUAK EGONIK, BESTE
MAHAI BATEAN ARTEKARI DIREN HAUTESLEEN IZENDAPENEN (EGIAZTAGUTUNEN) KOPIA, halakorik baldin bada.
Artekariek, zein Mahairen aurrean dauden egiaztatuta, Mahai hartan emanen dute botoa, betiere Mahai horren hauteskunde-barrutian inskribaturik badaude.
Artekaria ez badago inskribaturik bere artekaritza egin behar duen Mahaiari dagokion hauteskunde-barrutian, ezin izanen du Mahai horretan bozkatu; botoa posta bidez bidali beharko du inskribaturik dagoen Mahaira.
8 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Botoa behin baizik ezin dute eman, hauteskunde-delitua baita hauteskunde berean bi aldiz edo gehiagotan botoa ematea.
- GUTUN-AZAL SORTA BAT eta haiek ENTREGATU IZANAREN AGIRIAK.
MATRIZ
JATORRIZKOA
CREDENCIAL
EGIAZTAGUTUNA
ELECCIONES MAYO 2015 / 2015EKO MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
JUNTA ELECTORAL ZONA DE: ...............................................................................................................................................................................................KO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE-BATZORDEA
Asunto / GaiaCREDENCIAL NOMBRAMIENTO INTERVENTOR/A
ARTEKARI-EGIAZTAGUTUNA
DATOS DE LA PERSONA PROPUESTA / PROPOSATUTAKO PERTSONA DATUAK
1º Apellido / 1. abizena 2º Apellido / 2. abizena
Nombre / Izena Nº DNI / NAN zk.
Profesión / Lanbidea Edad / Adina
Domicilio / Helbidea Piso / Solairua
Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Inscrito/a en el censo en la circunscripción de:Hautesle-erroldan zein barrutitan dagoen izena emanda:
Sección y Mesa Atala eta Mahaia
Nº / Zk.
C.P. / P.K.
Distrito censal Errolda-barrutia
1º Apellido / 1. abizena 2º Apellido / 2. abizena
Nombre / Izena Nº DNI / NAN zk.
Profesión / Lanbidea Edad / Adina
Domicilio / Helbidea Piso / Solairua
Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Formación política / Alderdi politikoa
Nº / Zk.
C.P. / P.K.
DATOS DEL/DE LA REPRESENTANTE / ORDEZKARIAREN DATUAK
Para las elecciones / Hauteskundeak
De acuerdo con el artículo78.1 de la Ley Orgánica del Régimen Electoral General y, a los efectos de lo indicado en ella, nombro a la persona arriba indicada Interventor/a en:
Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 78.1 artikuluarekin bat etorriz eta lege horretan ezarritako ondorioetarako, goian adierazitako pertsona Artekari izendatzen dut hemen:
Mesa / Mahaia Sección / Atala Distrito / Barrutia Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Lugar y fecha / Tokia eta eguna
EL/LA REPRESENTANTE / ORDEZKARIA
N.3a - Nombramiento de Interventores - Matriz / N.3a - Artekari izendatzea - Jatorrizkoa -
JUNTA ELECTORAL ZONA DE: ..............................................................................................................
.................................................................................KO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE-BATZORDEA
Asunto / GaiaCREDENCIAL NOMBRAMIENTO INTERVENTOR/A
ARTEKARI-EGIAZTAGUTUNA
DATOS DE LA PERSONA PROPUESTA / PROPOSATUTAKO PERTSONA DATUAK
1º Apellido / 1. abizena 2º Apellido / 2. abizena
Nombre / Izena Nº DNI / NAN zk.
Profesión / Lanbidea Edad / Adina
Domicilio / Helbidea Piso / Solairua
Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Inscrito/a en el censo en la circunscripción de:Hautesle-erroldan zein barrutitan dagoen izena emanda:
Sección y Mesa Atala eta Mahaia
Nº / Zk.
C.P. / P.K.
Distrito censal Errolda-barrutia
1º Apellido / 1. abizena 2º Apellido / 2. abizena
Nombre / Izena Nº DNI / NAN zk.
Profesión / Lanbidea Edad / Adina
Domicilio / Helbidea Piso / Solairua
Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Formación política / Alderdi politikoa
Nº / Zk.
C.P. / P.K.
DATOS DEL/DE LA REPRESENTANTE / ORDEZKARIAREN DATUAK
Para las elecciones / Hauteskundeak
De acuerdo con el artículo78.1 de la Ley Orgánica del Régimen Electoral General y, a los efectos de lo indicado en ella, nombro a la persona arriba indicada Interventor/a en:
Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 78.1 artikuluarekin bat etorriz eta lege horretan ezarritako ondorioetarako, goian adierazitako pertsona Artekari izendatzen dut hemen:
Mesa / Mahaia Sección / Atala Distrito / Barrutia Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Lugar y fecha / Tokia eta eguna
EL/LA REPRESENTANTE / ORDEZKARIA
N.3b - Nombramiento de Interventores - Credencial / N.3b - Artekari izendatzea - Egiaztagutuna -
Sr./a. D./Dª (persona propuesta) ...........................................................................................................
ELECCIONES MAYO 2015 / 2015EKO MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Proposatutako pertsona ....................................................................................................... Jn./And.
ARTEKARIAREN EGIAZTAGUTUNAREN EREDUA
ELECCIONESHAUTESKUNDEAK
Circunscripción electoralHauteskunde-barrutia
MunicipioUdalerria
Distrito censalErrolda-barrutia
SecciónAtala
MesaMahaia
Sr/a. Juez .......................................................................................... de ...........................................................……….......................……………..(e)ko ………….………............................………..……… epaile jauna/andrea
La Presidencia, vocalías e interventores en la referida Mesa electoral, / Hauteskunde-mahai horretako lehendakariak, bokalek eta artekariek,
CERTIFICAN: / ZIURTATZEN DUTE:
Que este sobre contiene los siguientes documentos: / Gutun-azal honen barruan hurrengo agiri hauek daudela:
SOBRE 1: / 1. GUTUN-AZALA:
- ORIGINAL DEL ACTA DE CONSTITUCIÓN DE LA MESA ELECTORAL HAUTESKUNDE-MAHAIAREN ERAKETA-AKTAREN JATORRIZKO ALEA - ORIGINAL DEL ACTA DE SESIÓN, CON LOS DOCUMENTOS ELECTORALES A QUE SE HAGA REFERENCIA: BILKURA-AKTAREN JATORRIZKO ALEA, AIPATZEN DIREN HAUTESKUNDE-AGIRIEKIN BATERA:
- Lista numerada de votantes / Boto-emaileen zerrenda zenbakiduna. - Papeletas de votación nulas o que hayan sido objeto de reclamación / Boto-paper baliogabeak edo erreklamazioren bat jaso dutenak. - Listas del censo electoral utilizadas / Erabili diren hautesle-erroldako zerrendak. - Certificaciones censales/sentencias aportadas / Aurkeztutako errolda-ziurtagiriak eta epaiak. - Copias de las credenciales de los interventores u originales si no se reciben las copias / Artekari-egiaztagutunen kopiak, edo jatorrizko aleak, kopiak jaso ez badira.
SOBRES 2 Y 3 / 2. ETA 3. GUTUN-AZALAK
- COPIA DEL ACTA DE CONSTITUCIÓN DE LA MESA ELECTORAL HAUTESKUNDE-MAHAIAREN ERAKETA-AKTAREN KOPIA - COPIA DEL ACTA DE LA SESIÓN BILKURA-AKTAREN KOPIA
VOCALÍAS / BOKALAKLA PRESIDENCIA / LEHENDAKARIA
Los interventores:Artekariak:
SOBRE Nº GUTUN-AZAL ZK.
S.5
(Indicar proceso / Adierazi prozesua)
HAUTESKUNDEETAKO DOKUMENTAZIORAKO GUTUN-AZALAREN EREDUA
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 9
• Egiten diren hauteskundeetako bakoitzerako hiru gutun-azaleko sorta bat izanen da, haiek entregatu izanaren agiriekin batera. Mahaiak agiri horiek baliatuko ditu justifikatu ahal izateko dokumentazioa entregatu duela hauteskunde-eguna amaitzean.
Gogoan hartu: Mahaiak materiala falta duela ohartuz gero, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari jakinarazi behar zaio berehala, behar dena bidal dezan.
ELECCIONESHAUTESKUNDEAK
A las ………………................................. horas del día de la fecha, he recibido de la Mesa electoral antes reseñada dos sobres cerrados en cuyo exterior los componentes de dicha Mesa certifican que contienen:Behean adierazitako datako .......................................e(t)an, aipatutako Hauteskunde-mahai horretatik bi gutun-azal itxi hartu ditut, eta gutun-azalen kanpoaldean Mahaiko kideek egiaztatzen dute gutun-azaletan hauek daudela:
Sobre Nº 1 de las elecciones ..................................................1. gutun-azala ............................................... hauteskundeak
- Original del acta de constitución de la Mesa. / Mahaiaren eraketa-aktaren jatorrizkoa.- Original del acta de la sesión. / Bilkura-aktaren jatorrizkoa.- Lista numerada de votantes. / Boto-emaileen zerrenda zenbakiduna. - Papeletas de votación nulas o que hayan sido objeto de reclamación. / Boto-paper baliogabeak edo erreklamazioren bat jaso dutenak.- Listas del censo electoral utilizadas. / Erabili diren hautesle-erroldako zerrendak.- Certificaciones censales/sentencias aportadas. / Aurkeztutako errolda-ziurtagiriak eta epaiak.- Copias de las credenciales de los interventores. / Artekari-egiaztagutunen kopiak.
Sobre Nº 2 de las elecciones .................................................2. gutun-azala .............................................. hauteskundeak
- Copia del acta de constitución de la Mesa. / Mahaiaren eraketa-aktaren kopia.- Copia del acta de la sesión. / Bilkura-aktaren kopia.
Ambos sobres están firmados en la forma indicada en el artículo 100.4 de la vigente Ley Orgánica del Régimen Electoral General.Bi gutun-azalak indarrean dagoen Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 100.4 artikuluan adierazitako eran sinatuta daude.
.....…………….....……..........……, a ……… de ……………………… de …………..
……………………..……(e)n, ..…....(e)ko …………………………ren ……......(e)an
EL/LA JUEZEPAILEA: …………….........................…….…………......................................................................
Recibo de entrega sobres 1 y 2 / 1. eta 2. gutun-azalen hartu-agiria
A las ………………................................. horas del día de la fecha, he recibido de la Mesa electoral antes reseñada un sobre cerrado en cuyo exterior los componentes de dicha Mesa certifican que contiene:Behean adierazitako datako......................................e(t)an, aipatutako Hauteskunde-mahai horretatik gutun-azal itxi bat hartu dut, eta gutun-azal horren kanpoaldean Mahaiko kideek egiaztatzen dute gutun-azalean hauek daudela:
Sobre Nº 3 de las elecciones ................................................................3. gutun-azala ............................................................. hauteskundeak
- Copia del acta de constitución de la Mesa. / Mahaiaren eraketa-aktaren kopia.- Copia del acta de la sesión. / Bilkura-aktaren kopia.
El sobre está firmado en la forma indicada en el artículo 100.4 de la vigente Ley Orgánica del Régimen Electoral General.Gutun-azala indarrean dagoen Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 100.4 artikuluan adie-razitako eran sinatuta dago.
…………….....……..........……, a ……… de ……………………… de …………..
……………………..……(e)n, ..…....(e)ko …………………………ren …….(e)an
EL/LA EMPLEADO/A DEL SERVICIO DE CORREOS POSTA-ZERBITZUKO LANGILEA: .......................................................................................Recibo de entrega sobre 3 / 3. gutun-azalaren hartu-agiria
Circunscripción electoralHauteskunde-barrutia
MunicipioUdalerria
Distrito censalErrolda-barrutia
SecciónAtala
MesaMahaia
Nota: Cruce con una raya el modelo de recibo que no use.Oharra: Marratu erabiltzen ez duzun hartu-agiria.
M.2. Recibo de entrega de sobres / Gutun-azalen hartu-agiria E
GUTUN-AZALAK ENTREGATU IZANAREN AGIRIAREN EREDUA
10 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
IKUSTEKO DESGAITASUNA IZAN ETA BRAILLE SISTEMA BALIATZEN DAKITEN PERTSONEN BOZKETA NAFARROAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEETAN.
Zure Mahaian botoa eman behar badu ikusteko desgaitasuna duen pertsonaren batek, aldez aurretik erkidegoko Administrazioari boto irisgarriaren prozedura erabiltzeko asmoa jakinarazi dionak, aipatutako dokumentazioaz gainera zure Mahaian honako hauek ere izan beharko dute:
• Mahai horretako hautesle-erroldako beste zerrenda bat, ikusteko desgaitasuna izan eta boto irisgarriaren prozedura erabiltzeko eskaera egin duten hautesleen izenak eta NANak erakusten dituena.
• Mahaiak zerrenda horretan dagoen boto-emaileari eman beharko dion berariazko dokumentazioa (dokumentazioa biltzen duen karpeta bat izanen da, zerrendan ageri diren hautesleetako bakoitzarentzat)
Egiaztatu ea barrenean hauek dauden:
o Braillez idatzitako gida bat, dokumentazioa nola erabili behar den azaltzen duena.
o Bozketarako gutun-azal normalizatu bat (ez braillez idatzia).o Gutun-azal handi bat, non sartuko baitira Nafarroako Parlamenturako
hauteskundeetan parte hartzen duten hautagai-zerrenda guztien gutun-azalak: zenbat hautagai-zerrenda, beste horrenbeste gutun-azal, eta bakoitzean, dagokion izena tintaz eta braillez idatzita. Gutun-azal bakoitzaren barrenean, gutun-azalean jartzen duen hautagai-zerrendaren boto-paper normalizatua egonen da.
Gogoan hartu: boto irisgarriaren prozedura hau ezin da erabili udal hauteskundeetan. Horregatik, dokumentazioan Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetara aurkezten diren hautagai-zerrenden boto-paperak izanen dira bakarrik.
3. HAUTESLEKUA ONGI DAGOELA EGIAZTATZEA
Bozketa egiteko behar diren baldintzak bete behar ditu. Hauteskunde-mahaiko kide guztientzat behar adina mahai eta aulkiz hornitua egon behar du, baita bulegoko materialez ere, eta argiak egokia izan behar du.
Atal eta Mahaiei dagozkien seinaleek behar bezala jarriak egon behar dute.
Akatsen bat badela ohartuz gero, berehala jakinarazi behar zaio Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari, konponbidea jar dezan.
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 11
4. ARTEKARIEN EGIAZTAGUTUNAK JASOTZEA
Artekari eta ahaldunei buruz jakiteko, ikus 29 orrialdea.
• 8:00etatik 8:30era, etortzen diren artekarien izendapenak (egiaztagutunak) jasoko ditu Mahaiak.
• Egiaztagutunak aurkeztu ahala, zenbaki bana emango zaie, zein hurrenkeratan aurkeztu diren jakiteko.
• Mahaiko lehendakariak izendapen-agiriak alderatuko ditu Mahaiko dokumentazioan egon behar duten haien kopiekin, eta bat datozela egiaztatuko du. Horrela baldin bada:
Mahaiak onartu duela esanen zaio artekariari.Haren izena Mahaiaren eraketa-aktan jasoko da, dagokion atalean (Mahaiak
onartutako artekarien zerrenda).Aurkeztu dituzten izendapen-agiriak (egiaztagutunak) itzuliko zaizkie, salbu
kopiak jaso ez badira. Hori gertatzen bada, egiaztagutunak gorde eginen dira, hauteskundeetako espedienteari gehitzeko, eta hauteskunde-egunaren bukaeran 1. gutun-azalean sartuko dira.
Hautagai-zerrenda bakoitzeko, gehienez ere bi artekari ari daitezke Mahaiarekin. Hautagai-zerrenda batetik bi artekari baino gehiago agertzen badira, egiaztagutuna lehenengo aurkeztu duten biei emanen zaie kargua.
Egiaztagutun bat nahikoa da egun berean egiten diren hauteskunde guztietan artekari izateko, artekariak ordezkatzen duen hautagai-zerrendak hauteskunde horietan parte hartzen badu.
GERTA DAITEZKEEN ARAZOAK:
Mahaiak izendapen-agirien kopiak ez jasotzea.Duda egitea izendapen-agiriak egiazkoak ote diren.Zalantza izatea artekari gisara aurkezten diren pertsonen nortasunari buruz.
Horrelakoetan, lehendakariak hauxe egin behar du:
- Artekariei kargua eman, hala exijitzen badute.- Gorabehera horiek Mahaiaren eraketa-aktan jaso, gero argitu daitezen.
Artekariak 8:30 baino geroago agertzea Mahaian, eraketa-akta egin ondoren.
Kasu horretan ez zaie emanen eskatzen duten kargua, baina Mahaian bozkatzen ahalko dute.
12 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Gogoan hartu: izendapenen kopiak sartu behar dira Mahaiak eguna amaitzean prestatu behar duen hauteskundeetako dokumentazioan. Kopiak jaso ez badira, egiaztagutunak (izendapen-agiriak) sartuko dira.
GOIZEKO 8:30ean
HAUTESKUNDE-MAHAIAREN ERAKETA-AKTA EGITEA
Gogoan hartu: Mahaiaren eraketa-akta bakar bat besterik ez dago, eta hauteskunde guztientzat balio du.
Elektronikoki Kudeatutako Mahaiak aukera emanen du Hauteskunde-mahaiaren eraketa-akta honela betetzeko:
Mahaiko kideren batek NAN elektronikoa duela eta erabili nahi badu, dagokion irakurgailuan sartuko du. Hori egin dutenen datuak automatikoki sartuko dira aplikazioan, eta hortik Mahaiak bete behar dituen aktetara igaroko dira.
NAN elektronikorik ez duten edo erabili nahi ez duten Mahaiko kideen datuak, berriz, tekleatu eginen dira aplikazioan, gisa horretan hortik automatikoki gehituko baitira bete beharreko akta guztietan.
ELECCIONES / HAUTESKUNDEAK
En ....................................................................... siendo las ocho horas del día ......... de ......................... de ........., se constituye la Mesa Electoral indicada, formada por los siguientes miembros. ....................................................................... (e)n, .........(e)ko .........................aren .........(e)an, goizeko zortzietan, aipatutako Hauteskunde-mahaia eratu da, honako kide hauekin.
Seguidamente y personados los interventores designados, exhiben su credencial y se les da posesión de sus cargos.Ondoren, izendatutako artekariak etorri dira, egiaztagutuna erakutsi dute, eta kargua eman zaie.
Nombre y apellidosIzen-deIturak
CaNdidatura a la que represeNtaNOrdezkatzen duten hautagaI-zerrenda
ACTA DE CONSTITUCIÓN DE LA MESAMAHAIAREN ERAKETA-AKTA
PRESIDENTE/A:LEHENDAKARIA:VOCAL 1º :1. BOKALA:
VOCAL 2º :2. BOKALA:
ACM
Por la Presidencia de la Mesa, se indica que conste en acta lo siguiente:Mahaiko lehendakariak honako hau aktan jasotzeko agindu du:
Siendo las 8.30 horas del día indicado, queda constituida la Mesa Electoral, extendiéndose la presente Acta que, en prueba de conformidad, firman los asistentes.Aipatutako eguneko 08:30 direla, Hauteskunde-mahaia eratu da, akta hau egin da, eta, bat datozela adierazteko, bildutako guztiek sinatu dute.
EL/LA PRESIDENTE/A LEHENDAKARIA
LOS INTERVENTORESARTEKARIAK
LOS VOCALESBOKALAK
PROVINCIAPROBINTZIA
MUNICIPIO / EATIMUDALERRIA / UALEE
DISTRITO CENSALERROLDA-BARRUTIA
SECCIÓNATALA
MESAMAHAIA
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
D/Dª.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
jn./and.
E-N
MAHAIAREN ERAKETA-AKTAREN EREDUA
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 13
Hauteskunde-mahaiko kideen datuak aplikazio informatikoan sartu ondoren, Mahaiaren eraketa-akta inprimatuko da.
Aktaren ale guztietan sinatu beharko dute Mahaiko lehendakariak, bi bokalek eta egiaztagutuna aurkeztu duten hautagai-zerrenda guztietako artekariek.
Hautagai-zerrenden ordezkariek aktaren kopia bat eskatzen ahal dute, ahaldunek edo artekariek. Aktaren behar adina ale inprimatuko dira, haiek jasotzeko baimena duten guztiei emateko. Hautagai-zerrenda bakoitzeko, aktaren kopia bakar bat eman behar da.
Lehendakariak eraketa-aktaren kopia ukatzen badio hura eskatzeko eskubidea duenari, edo geroratzen badu entrega, erreklamazioa aurkezten duenaren protesta-agiri sinatuaren bi ale eginen dira. Ale bat hauteskunde-espedientean sartuko da, eta beste alea boto-kontaketa orokorra egiteko eskumena duen Hauteskunde Batzordeari bidaliko dio erreklamaziogileak.
Eraketa-akta informazioa biltzeko zentrora bidaltzea.
Mahaia eratu ondoren, Administrazioaren ordezkariaren laguntzarekin beharrezkoa bada, Mahaiaren eraketa-aktako datuak telematikoki bidaliko dira prozesuaren kudeatzaile den Administrazioko informazioa biltzeko zentrora.
GOIZEKO 9:00etatik ARRATSALDEKO 8:00etaraBOZKETA
GOIZEKO 9:00etan
BOZKETAREN HASIERA
Mahaiko lehendakariak jakinaraziko du bozketak hasi behar duela, “hasi da bozketa” esanez.
Gogoan hartu: bozketarako behar den gauzaren bat falta dela edo akatsen bat badela ohartuz gero (hautestontziak, kabina, gutun-azalak, boto-paperak, Elektronikoki Kudeatutako Mahaiko tresna informatikoak, dokumentazioa eta inprimakiak), berehala jakinarazi behar diozu Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari, hura ekar dezaten, edo Administrazioaren ordezkariari, arazoa konpon dezan.
Mahaian gutxienez bi kidek egon behar dute hauteskunde-egun osoan.
14 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Mahaiko lehendakaria arduratuko da hauteslekuan ordenari dagozkion arauak betearazteaz, eskuliburu honen amaieran (“Ordena publikoa”) zehazten denaren arabera
Kontuan hartu bozketa ETEN EDO BERTAN BEHERA UTZ daitekeela, betiere Mahaiko lehendakariak erabaki horren erantzukizuna bere gain duela.
Bozketa ETEN egin behar da, Mahaiak ikusten badu hautagai-zerrendaren bateko boto-paperak falta direla eta ezin dituela ordeztu hautagai-zerrenda horretako artekariek edo ahaldunek emandako boto-paperekin. Hala gertatuz gero, Mahaiko lehendakariak Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari telefonoz jakinarazi beharko dio gertatutakoa, eta Batzordeak berehala boto-paper gehiago ekarriko ditu. Gehienez ere ordubeteko etenaldia egiten ahal da; gero, etenda zenbat denbora egon den, beste horrenbeste luzatuko da bozketa.
Bozketa BERTAN BEHERA UTZ daiteke, etenaldiak ordubete baino gehiago irauten badu, edo beste zerbaitengatik bozketa ezin bada egin.
Bozketa bertan behera uztea erabaki aurretik, Mahaiko lehendakariak mahaiko kide guztien iritziak entzun behar ditu, eta, ahal badu, telefonoz kontsultatu behar dio Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari.
Bozketa bertan behera uzteko erabakia idazki arrazoitu batean jasoko da. Mahaiko lehendakariak, erabaki hori hartu ondoren, ordura arte hautestontzietan sartu diren boto-paper guztiak suntsitzeko aginduko du, eta berehala idazkiaren kopia bidaliko dio Probintziako Hauteskunde Batzordeari, eskura emanda edo posta ziurtatuaren bidez.
Mahai batean bozketa bertan behera utziz gero, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak Mahai horretarako hauteskundeetarako deia eginen du berriz, hurrengo bi egunen barrenean egiteko.
BOZKETA URRATSEZ URRATS
Europar Batasuneko kide diren herrialdeetako hautesleek eta bozkatzeko eskubidea aitortzeko Espainiarekin elkarrekikotasun hitzarmena sinatua duten herrialdeetakoek botoa eman dezakete udal hauteskundeetan; ez, ordea, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan.
1. Hautesleen identifikazioa
Hautesleak banan-banan hurbilduko dira Mahaira eta bakoitzak bere izen-deiturak esanen dizkio lehendakariari.
Bokalek eta artekariek hauteslearen nortasuna egiaztatuko dute. Horretarako, hautesleak agiri hauetako bat aurkeztu behar du:
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 15
- Nortasun Agiri Nazionala (NANa).- Pasaportea (argazkiarekin).- Gidabaimena (argazkiarekin).- Egoiliar-txartela, txartel hori daukaten Europar Batasuneko herritarren kasuan.- Atzerritarraren nortasun txartela, udal hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea
aitortzeko Espainiarekin elkarrekikotasun hitzarmena sinatua duten herrialdeetako hautesleen kasuan.
Agiri horiek izan daitezke Espainian eginak edo jatorrizko herrialdekoak, hauteslearen argazkia txertatua baldin badute. Iraungita ere onartuko dira agiri horiek, baina jatorrizkoak izan behar dute, inola ere ez haien fotokopiak.
Nahiz eta agiri horietakoren bat erakutsi, hauteslearen nortasunari buruzko zalantzarik sortzen bada, Mahaiak gehiengoz erabaki bat hartuko du, aurkeztu diren agiriak eta bertan dauden hautesleek ematen duten lekukotasuna kontuan hartuta.
Gorabehera horiek apuntatu egin behar dira dagokien bilkura-aktan.
2. Bokalek eta artekariek egiaztatuko dute boto-emailea sartua dagoela hauteskunde-erroldako zerrendan.
Egiaztapen hori bi modutan egin daiteke:
- Boto-emaileak NAN elektronikoa baldin badu, eta erabili nahi badu, dagokion irakurgailuan sartuko du. Hala eginez gero, Elektronikoki Kudeatutako Mahaiak identifikatuko du hauteskunde-erroldako zerrendan.
- Boto-emaileak ez badu NAN elektronikorik, edo erabili nahi ez badu, edo nortasuna egiaztatzeko beste agiriren bat erabiltzen badu (pasaportea, gidabaimena edo egoiliar-txartela), Mahaiko kideek begiratuko dute ea erroldako zerrendan dagoen, aplikazioan hauteslearen NANaren zenbakia edo lehenbiziko deitura sartuz.
Hauteslea ez badago erroldako zerrendan, kasu hauetan bakarrik ematen ahalko du botoa:
A) Mahaiaren aurrean egiaztatuta dagoen artekari bat baldin bada, eta betiere hautesbarruti horretan inskribatua badago.
B) Boto-emaileak agiri hauetakoren bat aurkezten badu: • Mahaiko erroldan inskribatua egoteko duen eskubidea aitortzen dion epai judiziala. • Errolda-ziurtagiri berezia, Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak
egina, Mahai horretan boto-eskubidea erabiltzeko ahala ematen diona.
16 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Errolda-ziurtagiri bereziaren bitartez herritarrak frogatu egin dezake indarrean dagoen hautesle-erroldan izena emanda dagoela (nahiz eta hauteskunde-mahaiei banatzen zaizkien erroldako zerrendetan ez agertu), edo bertan dagoela baina okerreko datuekin. Hori dela eta, errolda-ziurtagiriak bi motatakoak izan daitezke:
- Erroldan alta eman izanarenak: hautesle-erroldan inskribatuta egon arren Mahaiari bidalitako zerrendan ageri ez diren herritarrei ematen zaizkie.
- Akats materialak zuzentzekoak: Mahaiari bidalitako erroldako zerrendan ageri diren boto-emaileen daturen bat zuzentzeko ematen dira (izena edo deiturak, jaioteguna, etab.).
Botoa emateko berdin balioko dute jatorrizko ziurtagiriak nahiz Udalaren bidez faxez jasotakoak.
Errolda-ziurtagiri bereziak eta epai judizialak kontuan hartu behar dira boto-emaileen zerrenda zenbakidunean, gero boto-kontaketaren aktan eta bilkura-aktan behar bezala konputatzeko, eta Mahaiak gordeko ditu, eguna amaitzean prestatu behar duen hauteskunde-dokumentazioan sartzeko, eskuliburu honen beste atal batean zehazten denaren arabera, eta hauteskunde-mahaiak tekleatu egin behar ditu agiri horiek ekartzen dituen boto-emailearen datuak boto-emaileen zerrenda zenbakidunean.
ERROLDAN ALTA EMAN IZANAREN ZIURTAGIRIAREN EREDUA
AKATSAK ZUZENTZEKO ZIURTAGIRIAREN EREDUA
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 17
Errolda-ziurtagiri bereziak EZ DIRA NAHASI BEHAR:
1. Hautesle Erroldaren Bulegoak hautesle guztiei informazio gisa bidaltzen dizkien ERROLDA-TXARTELEKIN; izan ere, horiek - Ez dute balio hautesleak identifikatzeko.- Ez dute balio hautesleek bozkatu ahal izateko.
2. Botoa posta bidez emateko dokumentazioaren barrenean sartua dagoen ERROLDA-ZIURTAGIRIAREKIN.
Norbaitek botoa posta bidez emateko eskatu badu, ezin du zuzenean Mahaian eman.
Botoa posta bidez emateko eskatu dutenek (erroldako zerrendan haien izenen ondoan “C” letra agertuko da, edo “posta bidezko botoa eskatu duten mahaiko hautesleen zerrendan” egonen dira, erroldako zerrendaren eranskinean) EZIN DUTE Mahaian ZUZENEAN BOTOA EMAN.
Horietaz gainera, ezin izanen dute botoa zuzenean Mahaian eman, Mahaiko erroldan sartuak egon arren, beste Mahai baten aurrean egiaztaturik dauden artekariek (beste Mahai horretan egiaztaturik daudela dioen agiriaren kopia bat izanen da hauteskunde-dokumentazioan). Botoa behin baizik ezin dute eman, hauteskunde-delitua baita hauteskunde berean bi aldiz edo gehiagotan botoa ematea.
DELEGACIÓN PROVINCIAL DE
CERTIFICACIÓN
FECHA
APELLIDO 1º 2.º APELLIDO
NOMBRE IDENTIFICADOR
MUNICIPIO PROVINCIA
DISTRITO SECCIÓN MESA
D., D.ª
DELEGADO/A PROVINCIAL DE LA OFICINA DEL CENSO ELECTORAL
CERTIFICA:Que el/la elector/a cuyos datos y demás circunstancias personales anteceden, se encuentra inscrito/aen el CENSO en el distrito y sección, que también se especifican.Y para que conste, en cumplimiento de lo determinado en el artículo 73 de la Ley Orgánica 5/1985 del Régimen Electoral General, expido la presente certificación, a los solos efectos de que se pueda emitir el sufragio por correo.
EL/LA DELEGADO/A PROVINCIAL
SR./A. PRESIDENTE/A DE LA MESA ELECTORAL SECCIÓN: DISTRITO:
Asunto / Gaia
/ DATA
/ 1. DEITURA / 2. DEITURA
/ IZENA
/ UDALERRIA / PROBINTZIA
/ BARRUTIA / ATALA
EGIAZTATZEN DU:Adierazi diren datuen jabe den hauteslea, ERROLDAN dagoela, aipatzen diren atal eta barrutian.Eta jasota gera dadin, 5/1985 Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak 73. artikuluanezartzen duenaren betetzeko eta botoa postaz eman ahal izateko, egiaztagiri hau egiten du.
HAUTESKUNDE MAHAIBURU JN./AND. ATALA: BARRUTIA:
Datos de la inscripción censal / Erroldan dauden datuak
/EGIAZTAPENA
/ MAHAIA
ELECCIONESHAUTESKUNDEAK
/IDENTIFIKAZIO AGIRIA
6.2-E
ERROLDA-ZIURTAGIRIAERROLDA-TXARTELAREN EREDUA – aurrealdea eta atzealdea
18 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
3. Bozketako gutun-azala, itxita, Mahaiko lehendakariari eskura ematea. Boto-emaileak gutun-azala hautestontzian sartzea.
Botoa ematea norberak egin beharreko ekintza da, beste inoren esku utzi ezin dena; beraz, inork ezin du beste hautesle bat ordezkatu. Norbaitek ez badaki irakurtzen edo, desgaitasunen bat izateagatik, gai ez bada boto-papera hautatzeko, gutun-azalean sartzeko edota Mahaiko lehendakariari emateko, laguntza eskatzen ahal dio konfiantzazko pertsona bati.
Gogoan hartu: gutun-azala hautestontzian sartu aurretik, egiaztatu behar da boto-emailearen nortasuna eta erroldan inskribatua dagoela.
Hautesleak Mahaiko lehendakariari eskura eman behar dio gutun-azala, itxita, eta hark, gutun-azala denbora guztian agerian erakusten duela, ozenki irakurriko du boto-emailearen izena eta, gero, “botoa ematen du” esatearekin batera, gutun-azala boto-emaileari itzuliko dio, horrek dagokion hautestontzian sar dezan.
4. Boto-emaileak boto-emaileen zerrenda zenbakidunean apuntatzea, bakoitzaren izen-deiturak idatzita, botoa eman duten ordenan.
Elektronikoki Kudeatutako Mahaiak aukera ematen du boto-emaileak boto-emaileen zerrenda zenbakidunean automatikoki apuntatzeko, erroldako zerrendan identifikatuak izan eta botoa eman ondoren.
Boto-emailea ez badago erroldako zerrendan sartua, baina Mahaiari ekarri badio errolda-ziurtagiri berezi bat edo bozkatzeko ahala ematen dion epaia, boto-emaileen zerrenda zenbakidunean ez da automatikoki sartuko eta, beraz, Mahaiko kideek tekleatu beharko dute.
Bi kasu horietan, boto-emailea erroldako zerrendan identifikatu eta hark bere botoa hautestontzian sartu ondoren, Mahaiak bozketa-ziurtagiri bat inprima dezake boto-emaileari emateko hark eskatzen badio.
Horretaz gainera, hautesle-erroldako zerrendan duten zenbakia ere jarriko zaie, edo, bestela, errolda-ziurtagiri berezia edo epai judiziala ekarri dutela idatziko da.
Hautesleek eskubidea dute boto-emaileen zerrenda zenbakidunean beren izen-deiturak ongi idatzi diren begiratzeko.
Ez daude hauteskunde guztietan botoa ematera behartuak; haietako batean bakarrik eman dezakete botoa. Norbaitek botoa ematen badu hauteskundeetako batean, baina ez beste batean, ezin izanen du geroago beste horretan botoa eman. Zehaztasun hori boto-emaileen zerrenda zenbakidunean jaso behar da, “x” bat jarrita abstenitzen den hauteskundeari dagokion zutabean
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 19
Gogoan hartu: hautesleek bi motatako erreklamazioak aurkez ditzakete bakarrik: beste hautesle baten nortasunaren gainean dituzten zalantzen ondoriozkoak; edo beren boto-eskubidea erabiltzeko hauteskunde-mahaiak adierazi dien ukazioari buruzkoak.
Lehendakariak ez du inolako kontsultarik onartu behar, non ez den norberaren boto-eskubidearen erabileraren ondoriozkoren bat edo hautagai-zerrenden artekari edo ahaldunen batek egina. Hautesleek, nolanahi ere, Eskualdeko Hauteskunde-Batzordean aurkez ditzakete beren kontsultak.
Hauteslea tematzen bada Mahaiari behin eta berriz eskatzen erreklamazioa edo kontsulta onar diezaiotela, lehendakariak, pertsona horri egoera mesedez onartzeko proposatu ondoren, agintaritzako agenteei dei diezaieke haien laguntzarekin hauteslea hauteslekutik atera dadin.
IKUSTEKO DESGAITASUNA IZAN ETA BRAILLE SISTEMA EZAGUTZEN DUTEN PERTSONEN BOZKETA.
Zure Mahaian gerta daitezke Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan boto irisgarriaren prozedura erabiltzeko eskaera egin duten pertsonak. Horrelakoetan, honela jokatu behar du Mahaiak:
1. Egiaztatuko du hauteslearen nortasuna eta ea sartua dagoen prozedura hori erabiltzeko asmoa adierazi dutenen zerrendan (Mahaiko dokumentazioan izanen da zerrenda horren kopia bat). 2. Egiaztapen hori egin ondoren, boto irisgarriaren prozedurarako behar duen dokumentazioa emanen dio hautesleari. Dokumentazio horren barrenean, badaude agiriak nola erabili azaltzen duten jarraibide batzuk, braillez idatziak.3. Halaber, Mahaiak erakutsiko dio hauteslekuko zein tokitan dagoen dokumentazio hori erabiltzeko egokitu den gunea, eta haraino joaten lagunduko. Gune horretan mahai bat eta aulki bat egon behar dute, hautesleak erabiltzeko moduan.
Hautesleak botoa nori eman hautatu ondoren, gainerako hautesleentzat azaldu den bozketa prozedura berberari jarraituko zaio.
Gogoan hartu: - Dokumentazioa jaso eta gero, hautesleak, nahi badu, hauteslekutik kanpora eraman dezake, eta gero Mahaira berriz itzuli botoa ematera. - Pertsona horiek, hala nahi badute, jarrai dezakete konfiantzazko pertsona baten laguntza izaten, bozkatzeko eskubidea erabili ahal izateko. - Bozkatu eta gero, hobe da hautesleak berarekin eramatea erabili duen dokumentazioa, eman duen botoaren isilpekotasuna bermatzeko.- Boto irisgarriaren prozedura hau ezin da erabili udal hauteskundeetan.
20 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Hauteskunde-mahaietako kideek begiratuko dute zer egin daitekeen desgaitasunen bat duten hautesleek boto-eskubidea erabiltzeko aukera izan dezaten ahalik eta autonomiarik handienarekin; horretarako, beharrezkoak diren zentzuzko egokitzapen guztiak eginen dituzte.
PARTE-HARTZEARI BURUZKO BERRI-AURRERAPENAK Administrazioaren ordezkariak, Elektronikoki Kudeatutako Mahaiaren bidez eta Mahaiko kideen aurrean, parte-hartzeari buruzko berri-aurrerapenak bidaltzen ahalko ditu prozesua kudeatzen duen Administrazioko informazioa biltzeko zentrora.
ARRATSALDEKO 8:00etan
1. BOZKETAREN ITXIERA
Mahaiko lehendakariak ozenki esanen du bozketa orduan amaituko dela.
Bozketan etenaldirik izan baldin bada, zenbat iraun duen, beste horrenbeste denbora luzatu beharko da bozketa.
Hauteslekuan edo hauteslekuko sarreran oraindik botoa eman ez duen hautesleren bat gelditzen bada, Mahaiak botoa ematen utziko dio, baina beste inori ez.
Jarraian, Mahaiko lehendakariak POSTA BIDEZ BIDALITAKO BOTO-PAPERAK hartu eta bakoitza dagokion hautestontzian sartuko du:
Mahaiak posta bidez jasotzen ahalko ditu boto hauek:
• Espainiatik posta bidez bozkatzea erabaki duten hautesleen botoak.• Denbora baterako atzerrian dauden hautesleen botoak.
ARRATSALDEKO 8:00etatik AURRERABOZKETAREN ITXIERA ETA BOTO-KONTAKETA
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 21
Kontuan hartu boto-paperak desberdinak direla. Desberdinak dira, zeren denbora baterako atzerrian dauden hautesleek, udal hauteskundeetan, boto-paperean idatzi behar baitute hautatu duten/dituzten hautagai-zerrendari/hautagaiei dagokion/dagokien alderdiaren, federazioaren, koalizioaren edo elkartearen izena.
Urrats hauek egin behar dira, GOGOAN HARTUTA BOTO-PAPERA DUEN GUTUN-AZALA EZIN DELA IREKI.
1. Mahaiko lehendakariari bidalitako gutun-azalak banan-banan ireki, eta egiaztatu haien barrenean errolda-ziurtagiria eta posta bidez bozkatzeko gutun-azala edo gutun-azalak daudela.
Errolda-ziurtagiria falta bada, gutun-azala suntsitu egin behar da barreneko dokumentazio guztiarekin; izan ere, boto hori ezin da ez balioduntzat ez baliogabetzat hartu, ezta zuritzat ere.
Mahaiko lehendakariari igorritako gutun-azalean aurkitzen baduzu “gastuak itzultzeko eskaera” bat, boto-kontaketa amaitutakoan prestatuko den hauteskunde-dokumentazioaren 1. gutun-azalean sartu beharko duzu.
2. Boto-emailea Mahaiko erroldan inskribaturik dagoela ziurtatu.
3. Bozketako gutun-azala dagokion hautestontzian sartu.
4. Hauteslea erroldako zerrendan dagoela egiaztatu eta botoa hautestontzian sartu ondoren, aplikazio informatikoak automatikoki apuntatuko du boto-emaileen zerrenda zenbakidunean.
2. MAHAIKO KIDEEK ETA ARTEKARIEK BOTOA EMATEA
Jarraian, Mahaiko kideek eta botoa emateko eskubidea duten artekariek bozkatuko dute.
Artekariren bat Mahaiko erroldan ageri ez bada, boto-emaileen zerrenda zenbakidunean adieraziko da zein atal eta mahaitan dagoen inskribatua. Ohar hori ez du aplikazio informatikoak automatikoki idatziko; beraz, Mahaiko kideek tekleatu beharko dute informazioa boto-emaileen zerrenda zenbakidunean.
3. BOTO-EMAILEEN ZERRENDA ZENBAKIDUNA SINATZEA
Mahaiak boto-emaileen zerrenda zenbakidunaren ale bat inprimatuko du, eta bokalek eta artekariek sinatuko dute:
orri bakoitzaren ertzean, etaidatzitako azken izenaren azpi-azpian
22 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
4. BOTO-KONTAKETA
Behin bozketa amaituz gero, berehala eta etenik egin gabe, botoak kontatu eginen dira.
Boto-kontaketa jendaurreko ekitaldia da, eta ezin da gelditu harik eta hauteskunde guztietako boto guztiak kontatu arte.
Boto-kontaketa ikustera joaten den jendeak ezin izanen du erreklamaziorik aurkeztu edo protestarik egin kontaketa egiten ari den bitartean.
Mahaiko lehendakariak agindua emanen du berehala kanpora bidaltzeko boto-kontaketarako traba egin edo nahasmendua eragiten duten pertsonak.
BOTOAK KONTATZEKO HURRENKERA
Ordena honetan kontatuko dira:
1. Udal hauteskundeak.2. Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak.
HAUTESKUNDE BAKOITZEKO BOTOAK HONELA KONTATU BEHAR DIRA:
1. Hautestontzia ireki ondoren, Mahaiko lehendakariak gutun-azalak banan-banan atera, ireki eta ozenki irakurriko ditu boto-paperak.
2. Irekitako gutun-azalak gorde egin behar dira, gero egiaztatzeko ea haien kopurua bat datorren boto-emaileen zerrenda zenbakidunean sartu diren boto-emaileenarekin.
Gutun-azalak eta boto-paperak ikusterakoan, hautagai-zerrendentzako botoez gainera, honelakoak ere ager daitezke:
• boto zuriak, eta• boto baliogabeak
Bi boto mota horiek bereiz kontatu behar dira, bozketaren emaitza zehazteko.
• BOTO ZURIAK dira:
o Barrenean boto-paperik ez duten gutun-azalak.o Hautagai-zerrendaren edo hautagaiaren izenik idatzirik ez duten boto-
paperak, denbora baterako atzerrian dauden hautesleen kasuan, udal hauteskundeetan.
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 23
• BOTO BALIOGABEAK dira:
o Eredu ofizialekoak ez diren gutun-azal edo boto-paperetan emandakoak.o Gutun-azalik gabeko boto-paperak.o Hautagai-zerrenda bat baino gehiagoko boto-paperak dituzten gutun-
azalak (hautagai-zerrenda berekoak badira, boto baliodun bat balitz bezala kontatuko da).
o Aldaketaren bat egin zaien gutun-azaletan emandako botoak.o Boto-paperean honelakorik gertatuz gero: hautagaien izenak aldatuak,
gehituak edo ezabatuak izatea, edo haien kokapen ordena aldatua, edo bertan zernahi idatzia, edo nahita beste edozein aldaketa mota egina.
Gogoan hartu: baliodun gisara kontatuko dira hautagairen baten ondoan gurutze bat edo beste seinaleren bat duten boto-paperak, baldin eta, bere tamaina eta bestelakoengatik, uste baldin bada horrek ez duela boto-paperaren taxua aldatzen edo ez duela adierazten hautagaiaren edo haren talde politikoaren aurkako gaitzespena.
3. Mahaiko lehendakariak boto-papera irakurriko du eta bokalei, artekariei eta ahaldunei erakutsiko die.
Notarioek, hautagaiek eta hautagai-zerrendetako ordezkariek boto-paperak eska ditzakete, Mahaiko kideen aurrean aztertzeko, haien edukiari buruz zalantzarik izanez gero.
4. Mahaiak egiaztatuko du gutun-azalen kopurua eta boto-emaileen zerrenda zenbakidunean jaso diren boto-emaileen kopurua berdinak direla.
5. Mahaiko lehendakariak galdetuko du ea inork protesta edo erreklamaziorik egin nahi duen hauteskunderen bateko boto-kontaketaren aurka; halakorik baldin bada, Mahaiak gehiengoz erabakiko du zer egin.
6. Boto-paperak suntsitu eginen dira bertan dagoen jendearen aurrean.
ORDEA, EZ DIRA SUNTSITU BEHAR honako boto-paper hauek:
- Baliogabekotzat jo direnak (boto baliogabeak).- Erreklamazioren baten xede izan direnak.
Suntsitu gabeko boto-paperekin hauxe egin behar da:
- Mahaiko kideek sinatu eginen dituzte.- Dagokion bilkura-aktari erantsiko zaizkio (boto-kontaketa amaitu eta akta
egiten denean).
24 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
- Hauteskunde-dokumentazioarekin batera gordeko dira (hauteskunde bakoitzeko 1. gutun-azalean), eskuliburu honetako beste atal batean zehazten denaren arabera.
5. BOZKETAREN EMAITZAK ADITZERA EMATEA
Mahaiko lehendakariak, ozenki irakurriz, bozketaren emaitza aditzera emanen du; zehazki, datu hauek ezagutaraziko ditu:
Erroldatutako hautesleen kopurua (hautesle-erroldako zerrendetan ageri direnak, bai espainiarren zerrendetan bai atzerritarren zerrendetan, halakorik bada).
Zenbat errolda-ziurtagiri (bereiz eman behar dira erroldan alta eman izanarenak eta akats materialak zuzentzekoak) eta zenbat epai aurkeztu diren, halakorik izanez gero.
Boto-emaileen kopurua.Boto baliogabeen kopurua.Boto zurien kopurua. Hautagai-zerrenda bakoitzak lortu dituen botoen kopurua.
6. BOTO-KONTAKETAREN AKTA EGITEA (ikus eredua 25 orrialdean)
Akta bat eginen da hauteskunde-prozesu bakoitzerako, aurkeztu diren epaiak ere sartuta errrolda-ziurtagiri berezien atalean, alta eman izanarenean edo akats materialak zuzentzekoan, dagokionaren arabera.
a) Egin den prozesu bakoitzeko boto-kontaketaren aktan tekleatu beharko da boto zuri, boto baliogabe eta hautagai-zerrendei emandako botoei buruzko informazioa, eta behar adina ale inprimatuko dira, haiek jasotzeko baimenduak dauden pertsonei emateko. Mahaiko lehendakariak, bi bokalek eta hautagai-zerrendetako artekariek ale guztiak sinatuko dituzte.
b) Ale bat gelaren sarreran paratuko da.
c) Aktaren aleak pertsona hauei emanen zaizkie, hurrenkera honetan:
- Lehenengo, Administrazioaren ordezkariari.Administrazioak izendatutako ordezkari horrek Mahaiko boto-kontaketaren akta jasoko du, egin den hauteskunde-prozesu bakoitzari dagokiona, deialdia egin duen botere publikoak hauteskundeetako behin-behineko emaitzak ezagutarazi ahal izan ditzan.
- Gero, hautagai-zerrendetako ordezkariei, artekariei, ahaldunei edo hautagaiei, halakoek eskatuz gero.
Hautagai-zerrenda bakoitzeko aktaren ale bakar bat emanen da.
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 25
Aktak bete ondoren, Administrazioaren ordezkariak, Mahaiko kideen aurrean, hauteskundeetako boto-kontaketa telematikoki bidaliko du Informazioa Biltzeko Zentrora (IBZ).
7. BILKURA-AKTA EGITEA (ikus eredua 26 orrialdean)
Akta bat eginen da hauteskunde-prozesu bakoitzerako.
a) Akta bat eginen da prozesu bakoitzerako, bertan aipatuz gertatu diren gorabeherak, eta behar adina ale inprimatuko dira.
b) Mahaiko lehendakariak, bi bokalek eta hautagai-zerrendetako artekariek aktak sinatuko dituzte.
c) Hautagai-zerrendetako ordezkariei, ahaldunei, artekariei eta hautagaiei aleak emanen zaizkie, halakoek eskatuz gero.
ELECCIONES LOCALES 2015 / 2015EKO TOKI-HAUTESKUNDEAK
Candidaturas / Hautagai-zerrendak Votos obtenidos / Lortutako botoak
en letra / Letraz en núm.zenbakiz
Se extiende la presente acta que, en prueba de conformidad, firman todos los asistentes.Akta hau egin da, eta, bat datozela adierazteko, bildutako guztiek sinatu dute.
EL/LA PRESIDENTE/A (nombre y firma)LEHENDAKARIA
(izena eta sinadura)
LOS INTERVENTORES(nombre y firma)
ARTEKARIAK(izena eta sinadura)
LOS VOCALES (nombre y firma)
BOKALAK(izena eta sinadura)
15
14
13
12
11
10
9
8
7
6
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
PROVINCIAPROBINTZIA
MUNICIPIOUDALERRIA
DISTRITO CENSALERROLDA-BARRUTIA
SECCIÓNATALA
MESAMAHAIA
ACTA DE ESCRUTINIO (1) / BOTO-KONTAKETAREN AKTA (1) A las .......... horas del día ......... de .............................. de .........., y una vez concluido el escrutinio, se obtienen los siguientes resultados:.........(e)ko ..............................aren ......(e)an, ..........e(t)an, boto-kontaketa amaituta, honako emaitza hauek izan dira:1. número de eleCtores según las listas del Censo HautesLe-kopurua erroLdako zerrenden araberanúmero de CertifiCaCiones Censales presentadasaurkeztutako erroLda-ziurtagirien kopurua
2. - De alta en el censo electoral: Erroldatze-ziurtagiriak:3. - De corrección de errores materiales: Akats materialak zuzentzeko ziurtagiriak:
total eleCtores: (Nº electores según las listasdel censo + Certificaciones de alta) (1+2)HautesLeak guztira: (Hautesleen kop. erroldako zerrenden arabera + erroldatze-ziurtagiriak) (1+2)
total Votantes: (a+b) boto-emaiLeak guztira: (a+b)
a) eleCtores Censados en la mesa que han Votado:a) botoa eman duten maHaian erroLdatutako HautesLeak:b) interVentores no Censados en la mesa que han Votado:b) botoa eman duten maHaian erroLdatu gabeko artekariak:
3
4
5
37
38
39
40
12
AEM
número de Votos nulosboto baLiogabeen kopurua
número de Votos en blanCoboto zurien kopurua
(1) A utilizar en municipios de más de 250 habitantes 250 biztanletik gorako udalerrietan erabiltzeko
BOTO-KONTAKETAREN AKTAREN EREDUA
26 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
MAHAIAREN EGINKIZUNEN AMAIERA:HAUTESKUNDEETAKO DOKUMENTAZIOA PRESTATU ETA
ENTREGATZEA
Aurreko lanak amaitu ondoren, hauteskunde bakoitzaren dokumentazioa prestatuko da. Honela:
1. HAUTESKUNDEETAKO DOKUMENTAZIOA HIRU GUTUN-AZALETAN BANATUKO DA. Egin den hauteskunde-prozesu bakoitzerako hiru gutun-azaleko sorta bat izanen da.
Gutun-azaletan agiri hauek sartu behar dira:
o EGIN DEN HAUTESKUNDE-PROZESU BAKOITZEKO 1. GUTUN-AZALEAN:
- Mahaiaren eraketa-aktaren ale bat.
Gogoan hartu: Mahaiaren eraketa-akta agiri bakar bat da egin diren hauteskunde-prozesu guztientzat, Mahaia bakarra delako. Egin den prozesu bakoitzeko 1. gutun-azalean akta horren ale bat sartuko da.
Se han emitido los siguientes votos particulares: (Indicar nombre y apellidos, cargo en la Mesa Electoral y motivo del voto).S'han emès els vots particulars següents: (S'ha d'indicar el nom i cognoms, el càrrec a la Mesa Electoral i el motiu del vot).
Durante la celebración de la votación han ocurrido los incidentes que se indican:(Indicar los incidentes con nombre y apellidos de los causantes, en su caso).Durant la celebració de la votació han succeït els incidents que s'indiquen:(S'han d'indicar els incidents amb el nom i cognoms dels causants, si escau).
A las .......... horas del día ......... de .............................. de ..........., y una vez concluidas las operaciones atribuidas a esta Mesa electoral, se expide la presente acta de sesión:A les .......... hores del dia ......... de .............................. de ..........., i una vegada concloses les operacions atribuïdes a aquesta Mesa electoral, s’estén aquesta acta de sessió:
Se hace constar que se han formulado las siguientes reclamaciones y protestas, siendo resueltas por la Mesa Electoral según se indica: (Indicar las reclamaciones y las resoluciones adoptadas).Es fa constar que s'han formulat les reclamacions i protestes següents, que ha resolt la Mesa Electoralde la manera que s'indica: (s'han d'indicar les reclamacions i les resolucions adoptades)
(1) A utilizar en municipios de más de 250 habitantes A utilitzar en municipis de més de 250 habitants
ELECCIONES LOCALES 2015 / ELECCIONS LOCALS 2015
Candidaturas / Candidatures Votos obtenidos / Vots obtinguts
en letra / en lletres en núm.en núm.
Se extiende la presente acta que, en prueba de conformidad, firman todos los asistentes.S'estén aquesta acta que, com a prova de conformitat, signen tots els assistents.
EL/LA PRESIDENTE/A (nombre y firma)
EL/LA PRESIDENT/A(nom i signatura)
LOS INTERVENTORES(nombre y firma)
ELS INTERVENTORS(nom i signatura)
LOS VOCALES (nombre y firma)
ELS VOCALS(nom i signatura)
15
14
13
12
11
10
9
8
7
6
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
32
33
34
35
36
PROVINCIAPROVÍNCIA
MUNICIPIOMUNICIPI
DISTRITO CENSALDISTRICTE CENSAL
SECCIÓNSECCIÓ
MESAMESA
ACTA DE SESIÓN (1) / ACTA DE SESSIÓ (1)
1. número de eleCtores según las listas del Censo nombre d'eleCtors segons les llistes del Censnúmero de CertifiCaCiones Censales presentadasnombre de CertifiCats Censals presentats
2. - De alta en el censo electoral: D'alta en el cens electoral:3. - De corrección de errores materiales: De correcció d'errors materials:
total eleCtores: (Nº electores según las listas del censo + Certificaciones de alta) (1+2)total d'eleCtors: (nre. d'electors segon les llis-tes del cens + certificats d'alta) (1+2)
total Votantes: (a+b) total de Votants: (a+b)
a) eleCtores Censados en la mesa que han Votado:a) eleCtors Censats en la mesa que han Votat:b) interVentores no Censados en la mesa que han Votado:b) interVentors no Censats en la mesa que han Votat:
3
4
5
37
38
39
40
12
ASM
número de Votos nulosnombre de Vots nuls
número de Votos en blanConombre de Vots en blanC
BILKURA-AKTAREN EREDUA
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 27
- Dagokion hauteskunde-prozesuaren bilkura-aktaren ale bat.
- Bilkura-aktan aipatzen diren agiriak:
o Boto-emaileen zerrenda zenbakidunaren ale bat.
o Boto-paper baliogabeak edo erreklamazioaren xede izan direnak (zein hauteskundetakoak diren, hari dagokion 1. gutun-azalean sartuko dira).
o Erabili diren hautesle-erroldako zerrenda guztiak (udal hauteskundeetako 1. gutun-azalean sartuko dira).
o Aurkeztu diren errolda-ziurtagiriak eta/edo epai judizialak (hautesle-erroldako zerrenden osagarri direnez, haiek sartu diren gutun-azal berean gehitu behar dira).
o Artekarien egiaztagutunen kopiak, edo egiaztagutunak berak, kopiak jaso ez badira (hauek ere udal hauteskundeen 1. gutun-azalean sartuko dira).
- Posta bidezko botoaren gastuak itzultzeko eskaerak, halakorik baldin badago (hauek ere udal hauteskundeen 1. gutun-azalean sartuko dira).
o EGIN DEN HAUTESKUNDE-PROZESU BAKOITZEKO 2. ETA 3. GUTUN-AZALETAN:
Hauteskunde bakoitzeko 2. eta 3. gutun-azaletan agiri hauek sartuko dira:
- Mahaiaren eraketa-aktaren ale bat.
- Bilkura-aktaren ale bat.
2. GUTUN-AZALAK ITXI ETA SINATUKO DIRA
Mahaiko lehendakariak, bokalek eta artekariek sinatuko dituzte, sinadurek azal-hegalak gurutzatzen dituztela.
3. GUTUN-AZALAK ENTREGATUKO DIRA
o 1. ETA 2. GUTUN-AZALAK
• Mahaiko lehendakariak Mahaiari dagokion hautesbarrutiko lehen auzialdiko epaitegian edo bake-epaitegian aurkeztu behar ditu 1. eta 2. gutun-azalak.
Nahi izanez gero, bokal bat eta nahi duten artekariak ere joan daitezke berarekin.
28 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Segurtasun indar eta kidegoek pertsona horiei lagun eginen diete eta, behar izanez gero, bidaia erraztuko diete.
• Epaileak dokumentazioa jaso, eta hartu-agiria sinatuko du (hartu-agiria ere Mahaiko dokumentazioarekin batera egonen da).
1. ETA 2. GUTUN-AZALAK ENTREGATU ONDOREN, AMAITU IZANEN DIRA EPAITEGIRA JOAN DIREN MAHAIKO KIDEEN EGINKIZUNAK.
o 3. GUTUN-AZALA
• Hauteslekuan bokal batek, gutxienez, gelditu behar du, hauteskunde-prozesu bakoitzeko 3. gutun-azala posta zerbitzuko langileari eman arte; eta langileak dagokion hartu-agiria sinatuko du (hartu-agiria ere Mahaiko dokumentazioarekin batera egonen da).
Hauteskunde-dokumentazioa entregatu eta Mahaiaren eginkizunak amaitu ondoren, Administrazioaren ordezkariak, hauteskunde-mahaiko kide bat gutxienez lekuko dela, suntsitu eginen du aplikazioak jaso duen informazioa, bai eta hauteskunde-egunaren hasieran Mahaiari eman zaion SD txartelean sartutako informazioaren kopia ere.
3. GUTUN-AZALA POSTA ZERBITZUKO LANGILEARI EMAN ONDOREN, AMAITU IZANEN DIRA HAUTESLEKUAN GELDITU DEN MAHAIKO KIDEAREN EGINKIZUNAK.
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 29
ARTEKARIAK
Hautagai-zerrenda bakoitzak bi artekari izendatzen ahal ditu Mahai bakoitzeko. Artekariek egiaztatuak dauden Mahaian jardun dezakete, ez beste inon.
Artekariek Mahaiko kideei laguntzen ahal diete eta haien eztabaidetan parte har dezakete hitza izanik baina botorik gabe. Parte-hartze horretan, Mahaiak egiaztatuak dituen hautagai-zerrenda bakoitzeko artekariak bata bestearen ordez ari daitezke.
Erreklamazioak eta protestak egin eta ziurtagiriak eskatzen ahalko dituzte.Egiaztatuak dauden Mahaian emanen dute botoa, baldin eta Mahai horri
dagokion barrutiko erroldan inskribatuak badaude, nahiz eta Mahai horretako hautesle-erroldan agertu ez. Bestela, bakarrik postaz ematen ahalko dute botoa inskribatuak dauden erroldari dagokion Mahaian. Botoa behin baizik ezin dute eman, hauteskunde-delitua baita hauteskunde berean bi aldiz edo gehiagotan botoa ematea.
AHALDUNAK
Hautagai-zerrenda ordezkatzen dute hauteskundeetako ekitaldi eta jarduketetan, hautesleku guztietara sar daitezke, bozketaren eta boto-zenbaketaren nondik norakoa azter dezakete edozein mahaitan, erreklamazio eta protestak egin ditzakete eta ziurtagiriak eskatu ere bai.
Beren hautagai-zerrendako artekaririk ez badago, Mahaian haien eginkizunak bete ditzakete, eta Mahaiaren eztabaidetan parte hartu hitza izanik baina boto eskubiderik gabe.
Beren burua identifikatu behar dute, beren egiaztagutunak eta Nortasun Agiri Nazionala Mahaiko kideei erakutsita.
Ezin dute Mahaian botoa eman, bertako erroldan ez badaude. ARTEKARIAK ETA AHALDUNAK
Artekariek eta ahaldunek ordezkatzen duten erakunde politikoaren ikurrak edo eranskailuak eraman ditzakete, baina hautagai-zerrenda horretako artekari edo ahaldun direla identifikatzeko bakarrik, hori ez baita hauteskunde-propagandatzat hartuko.
HAUTAGAI-ZERRENDETAKO ARTEKARIAK ETA AHALDUNAK
Nombre / Izena
Profesión / Lanbidea
Domicilio / HelbideaMATRIZ
JATORRIZKOACREDENCIAL
EGIAZTAGUTUNA
ELECCIONES MAYO 2015 / 2015EKO MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
DATOS DE LA PERSONA PROPUESTA / PROPOSATUTAKO PERTSONAREN DATUAK
1º Apellido / 1. abizena 2º Apellido / 2. abizena
Nombre / Izena Nº DNI / NAN zk.
Profesión / Lanbidea Edad / Adina
Domicilio / Helbidea Piso / Solairua
Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Nº / Zk.
C.P. / P.K.
1º Apellido / 1. abizena 2º Apellido / 2. abizena
Nº DNI / NAN zk.
Edad / Adina
Piso / Solairua
Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Formación política / Alderdi politikoa
Nº / Zk.
C.P. / P.K.
DATOS DEL/DE LA REPRESENTANTE / ORDEZKARIAREN DATUAK
Para las elecciones / Hauteskundeak
Lugar y fecha / Tokia eta eguna
EL/LA REPRESENTANTE / ORDEZKARIA
DATOS DE LA PERSONA PROPUESTA / PROPOSATUTAKO PERTSONAREN DATUAK
1º Apellido / 1. abizena 2º Apellido / 2. abizena
Nombre / Izena Nº DNI / NAN zk.
Profesión / Lanbidea Edad / Adina
Domicilio / Helbidea Piso / Solairua
Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Nº / Zk.
C.P. / P.K.
1º Apellido / 1. abizena 2º Apellido / 2. abizena
Nombre / Izena Nº DNI / NAN zk.
Profesión / Lanbidea Edad / Adina
Domicilio / Helbidea Piso / Solairua
Municipio / Udalerria Provincia / Probintzia
Formación política / Alderdi politikoa
Nº / Zk.
C.P. / P.K.
DATOS DEL/DE LA REPRESENTANTE / ORDEZKARIAREN DATUAK
Para las elecciones / Hauteskundeak
Lugar y fecha / Tokia eta eguna
Sr./a. D./Dª (persona propuesta) .......................................................................................................
Asunto / GaiaCREDENCIAL NOMBRAMIENTO APODERADO/A
AHALDUN-EGIAZTAGUTUNA
Circunscripción electoralHauteskunde-barrutia
Fecha de la elección / Hautaketa-eguna
Asunto / GaiaCREDENCIAL NOMBRAMIENTO APODERADO/A
AHALDUN-EGIAZTAGUTUNA
Circunscripción electoralHauteskunde-barrutia
Fecha de la elección / Hautaketa-eguna
De acuerdo con el artículo 76.2 de la vigente Ley Orgánica del Régimen Electoral General, nombro Apoderado/a la persona arriba indicada
Indarrean dagoen Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 76.2 artikuluarekin bat, ahaldun izendatzen dut goian adierazitako pertsona.
N.4a - Nombramiento de Apoderado/a - Matriz / N.4a - Ahaldun izendatzea - Jatorrizkoa -
Sr./a Secretario/a de la Junta electoral .................................................................................................de .........................................................................................................................................................
........................................(e)ko ....................................... Hauteskunde-Batzordeko Idazkari Jn./And.N.4b - Nombramiento de Apoderado/a - Credencial / N.4b - Ahaldun izendatzea - Egiaztagutuna -
De acuerdo con el artículo 76.2 de la vigente Ley Orgánica del Régimen Electoral General, nombro Apoderado/a la persona arriba indicada
Indarrean dagoen Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoaren 76.2 artikuluarekin bat, ahaldun izendatzen dut goian adierazitako pertsona.
EL/LA SECRETARIO/A DE LA JUNTA ELECTORAL / HAUTESKUNDE-BATZORDEKO IDAZKARIA
ELECCIONES MAYO 2015 / 2015EKO MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Proposatutako pertsona ....................................................................................................... Jn./And. AHALDUNARENEGIAZTAGUTUNAREN EREDUA
30 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK
Hauteskunde egunean, Mahaiko lehendakariak bere gain du hauteslekuaren barrenean eta inguruetan ordena publikoari buruzko arauak betetzen direla begiratzeko ardura, hautesleek boto-askatasuna erabil dezaketela eta legea betetzen dela ziurtatzeko.
1. Mahaiko lehendakariaren ahalmenak.
• Hauteslekuaren barrenean, ordena publikoari buruzko arauak betearazteko aginte osoa dauka.
• Horretarako, hauteslekuak babesteko ardura duten segurtasun indar eta kidegoei esku hartzeko eskatzen ahalko die, eta haiek eskatzen zaien laguntza emanen dute.
2. Ordena publikoari buruzko arauak.
• Hauteslekuko sarrerak beti egon behar du trabarik gabe eta hauteslekura sartzeko eskubidea duten pertsona guztiak sartu ahal izateko moduan.
Pertsona hauek bakarrik dute hauteslekuetara sartzeko eskubidea:
- Hautesleak, eta haien laguntzaileak, laguntzarik behar badute.- Hautagai-zerrendetako ordezkariak.- Hautagaiak.- Ahaldunak eta artekariak.- Notarioak.- Mahaiko lehendakariak deitutako agintaritzaren agenteak.- Hauteskunde-batzordeetako kideak.- Instrukzioko epaileak eta haien eskuordeak.- Administrazioaren ordezkariak.
Beste edozeinek Mahaiko lehendakariaren baimena beharko du hauteslekuan egoteko.
• Ez da utzi behar hauteslekuan edo inguruetan jendea pilatzen edo taldeak sortzen, hauteslekura sartzeko traba egin badezakete.
• Hauteslekuaren inguruetan ez da onartu behar boto-eskubidea askatasunez erabiltzeko oztopo izan daitekeen inor egotea. Mahaiko lehendakariak egokiak iruditzen zaizkion neurri guztiak hartu behar ditu, horrelakorik ez gertatzeko.
• Inor ezin da hauteslekuan sartu armekin edo arma gisa erabil daitezkeen bestelako tresnekin, hauteslekua babestu behar duten agenteak izan ezik, Mahaiko lehendakariak hala eskatuz gero.
• Ez hauteslekuan ez inguruetan ezin da hauteskunde-propagandarik egin.
3. Gorabeheren berri jasotzea bilkura-aktan.
Hauteslekuko ordena hautsi duten gorabeherak bilkura-aktan jasoko dira, eta horien eragileen izen-abizenak jarriko dira.
ORDENA PUBLIKOA
HAUTESKUNDE-MAHAIETAKO KIDEEN ESKULIBURUA (MAE) 31
32 2015eko MAIATZEKO HAUTESKUNDEAK