43
INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN (VITORIA-GASTEIZ) Azken dosierra Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia

INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

  • Upload
    others

  • View
    4

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

INGURUMEN IBILBIDE

EKOLOGIKOA ZABALGANA

AUZOAN

(VITORIA-GASTEIZ)

Azken dosierra

Vitoria-Gasteizko Udaleko Ingurugiro Gaietarako

Ikastegia

Page 2: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Harremanetarako helbidea:

Ingurugiro Gaietarako Ikastegia Olarizuko etxaldea, z/g 01006 Vitoria-Gasteiz Araba Web orrialdea: http://www.vitoria-gasteiz.org/w24/es/html/ Tel.: (+00 34) 945 – 16 2696 [email protected]

Page 3: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

INGURUMEN IBILBIDE

EKOLOGIKOA ZABALGANA

AUZOAN

(VITORIA-GASTEIZ)

Azken dosierra

Gorka Belamendiak idatzia, Vitoria-Gasteizko

Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren izenean

2010eko maiatza

Page 4: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Aurkibidea

1. Aurrekariak eta helburuak

2. Denboralizazioa

3. Ibilbidea

4. Geltokiak

ERANSKINAK

I. Planoak

II. Materialak

Page 5: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

1. AURREKARIAK ETA HELBURUAK

"Zabalgana Auzoko Ingurumen Ibilbide ekologikoa" norberak gidatu

beharreko ibilbidea da, naturan paseatu nahi duten eta, aldi berean,

auzo honen inguruak duen aberastasun naturala, soziala eta

historikoa ezagutu nahi duten pertsonei zuzendua.

Ibilbide honen helburua Zabalgana auzoak biltzen dituen ingurumen

eta gizarte balio jakin batzuen inguruan irakastea da; hala, bada,

ibilbide hau abiarazita, inguru honetako edozein bizimodu eta bertako

ondasun materialak eta historikoak ezagutzea eta errespetatzea lortu

nahi da.

Ibilbideak auzoko bideak eta kaleak zeharkatzen ditu, Antoniareneko

biribilgunetik Zabalganeko parkeraino, eta, 14 geltokiren bitartez,

esparru honek barne hartzen duen aniztasun biologiko eta

kulturalaren alderdi zehatzak deskribatzen ditu. Hala, bada,

seinalatutako ibilbidean zehar gizarte eta ingurumen balioak

ezagutzen ikasiko dugu, eta, horrez gain, auzo honetan urteko

edozein sasoitan aurki ditzakegun landare eta animali espezie

interesgarriak ere ezagutuko ditugu.

Page 6: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

2. DENBORALIZAZIOA

Ibilbideak 14 geltoki ditu, eta auzoko hirigunean bertan (10 item)

nahiz Zabalganeko parkean (4 item) sakabanatuta daude.

Antoniareneko biribilgunean hasten da ibilbidea, eta hortik, Eskibel

ibilbidea eta Ehari Ibaiaren zidorra zeharkatuta, Buradon Gatzaga

parkera iritsiko gara. Iruña-Veleia hiribidea eta Mariturri bulebarra

igaro ondoren, Zabalganeko parkean sartuko gara, eta parkearen

kanpoko bidetik iparralderantz abiatuko gara, Zabalganeko

aintziretara iritsi arte.

Ibilbide osoa egiteko 2 ordu behar dira, gutxi gorabehera, baina

ibilbidearen zati bat egin daiteke soilik, edo atzekoz aurrera ere egin

daiteke, nahi izanez gero. Geldiuneak geltoki hauetan egingo direla

aurreikusten bada ere, beharbada aurrerago aldatu egin beharko

dira, item bakoitzeko inguruneak jasan ditzakeen aldaketen edo

horietan kokatutako landare formazioek izan ditzaketen aldaketen

ondorioz. Horregatik, ibilbidea zirkuitu zabal baten moduan planteatu

da, eta zeharkaldia puntu horietako batzuk aukeratuz edo ibilbidea

sinplifikatuz egin daiteke. Ibilbidea berori egiteko dugun denboraren

arabera planteatuko da, edo ikusi edo ezagutu nahi diren puntuen

arabera. Proposatutako ibilbidea alderantziz ere egin daiteke, eta

puntu zehatzak bilatzeko garaian kontuan izan beharko da hori,

azalpenak noranzko batean joateko prestatu baitira.

Geltoki bakoitzari esleitutako izenburuak jarduera bat irudikatzen du,

eta jolas, istorio, desafio edo erronka baten bitartez, gizartearekin eta

ingurumenarekin lotutako gaiak irakatsi nahi ditu. Dosier honetan

geltoki bakoitzean egin beharrekoa azaltzen da, eta baita geltoki

bakoitzaren ezaugarriak, berezitasuna eta toki hori zaintzeak

dakartzan onurak ere.

Page 7: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

3. IBILBIDEA

Page 8: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

4. GELTOKIAK

1. geltokia: Antoniareneko

biribilgunea

Kokapena: Antoniareneko biribilgunean.

Helburuak:

- Kaleak kokatzea.

- Biribilgunearen historia ezagutzea.

- Landare espezieak identifikatzea.

- Sentipen gogaikarriak antzematea.

Edukiak:

• Non gaude?

Gaztelako Atea kalearen bukaeran,

Armentiagana kalearen, Tanis

Agirrebengoa kalearen, Jose Maria

Cagigal kalearen eta Zabalgana

hiribidearen arteko bidegurutzean.

• Bai historia bitxia!

60ko urteetan egin bazen ere, XXI. mendearen hasieran berritu zen,

eta 8.000 m2-ko hiri parke bihurtu. Gasteizko biribilgunerik handiena

da, eta oinez zeharka daitekeen bakarra. Garai batean Irun

(Gipuzkoa) eta Madril lotzen dituen N-I errepidea biribilgune honetatik

igarotzen zen.

Page 9: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Biribilguneak garai bateko "Paradero Antonia" baserriaren izena

gorde du; baserri hori Ortiz de Guzman kaletik hurbil kokatuta

zegoen. Gaztelako Atea kalea handitu zenean baserria bota egin

zuten. Baserriko horma bat apaintzen zuten freskoak zaharberritu

egin zituzten e ta Rivabellosara eraman zituzten.

• Deskribatu landareak!

Parkean nabarmentzen den zuhaitz garaienak hosto bitxiak ditu.

Marraz itzazu eta begiratu gidan zer espezieri dagokion.

• Hau zarata!

Antoniareneko biribilgunean gaude. Liburu bat irakurtzeko, jolasteko,

eta abarretarako toki eder eta erakargarria da, baina dena ez da

atsegina. Ba al da enbarazu egiten dizun ezer?

Deskribatu eta pentsatu nola murritz dezakegun.

Page 10: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

2. geltokia: Eskibel ibilbidea

Kokapena: Eskibel ibilbidearen eta

Mahatma Gandi kalearen artean.

Helburuak:

- Pertsonaia ospetsuak ezagutzea.

- Ehari ibaia.

- Formak bereiztea.

- Itsasketa ezagupenak.

• Ezagutzen dituzu pertsonaia hauek?

Auzoko zenbait kalek pertsonaia ospetsuen izenak dituzte.

Izen guztien ezaugarri komuna zein den

badakizu?

Aurrerago kontatuko dizuegu nor diren,

baina hori baino lehen, ziur izenak

ikusita non jaio ziren esateko gai zarela.

§ Mahatma Gandi: …………………………………….

abokatu, pentsalari eta politikari indiarra. 1918. urtetik aurrera

Indiako mugimendu nazionalistaren buru izan zen. Borroka

egiteko metodo berriak (gose grebak) finkatu zituen, eta bere

programetan borroka armatua baztertzen zuen eta indarkeria

eza aldarrikatzen zuen, britainiarren nagusitasunari bide

horretatik aurre egiteko.

Page 11: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

§ Abraham Lincoln: ……………………………………

Estatu Batuetako hamaseigarren lehendakaria. Estatu

Batuetan esklabotza hedatzearen aurka agertu zen, eta

esklabotza ezeztatzea lortu zuten neurriak ezarri zituen.

§ Lech Walesa: ………………………………………….

politikari poloniarra, garai bateko sindikalista eta giza

eskubideen aldeko ekintzailea. Poloniako lehendakari izatera

iritsi zen, eta lehendakari izan zen bitartean herrialdea erabat

aldatu zen, Sobietar Batasunaren menpeko erregimen

komunista izatetik herrialde demokratiko eta independente

izatera igaro baitzen.

§ Dalai Lama: ……………………………………………

lamaismo edo budismo tibetarraren buruzagi espirituala eta

herri tibetarraren buruzagi politikoa izan zen Txinak hartu

aurretik, eta gaur egun Tibeteko gobernuaren buruzagi da

erbestean.

§ Martin Luther King: ……………………………………

Estatu Batuetako eliza baptistako artzaina izan zen eta zeregin

garrantzitsua bete zuen Estatu Batuetan afroamerikarren

eskubide zibilen aldeko mugimenduko buruzagi gisa.

• Ezagutu dezagun ibaia

Ehari ibaia Gasteizko Mendien hegalean

jaiotzen da, Berroztegietatik hurbil.

Gasteizko ur zikinen bilgailuak hartu

aurretik 14 km-ko ibilbidea egiten du.

Page 12: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

• Begiratu formei

Begiratu al diozu ongi aurrean

duzun eraikinari? Zer gogorarazten

dizu?

Bai, hala da, itsasontzi forma du.

Busturia erretegia eta Silken

bulegoak hartzen ditu.

• Hitz egin dezagun itsasketaz!

Aurrean itsasontzi bat eta ondoan

"Slora" izeneko taberna bat ditugunez,

itsasketarekin lotutako hainbat

kontzeptu ikasiko ditugu.

Lehenik eta behin, zer da itsasontzi baten eslora?

Eslora: itsasontzi batek duen luzera da, brankatik popara.

Jakina, baina zer dira branka eta popa, eta ababorra eta istriborra?

Branka: branka esaten zaio itsasontziaren

aurreko aldeari, itsasoko urak zabaltzen

dituenari. Itsasontziaren aurreko aldea

puntaduna da, mugimenduaren aurreko

erresistentzia ahal beste murrizteko. Garai

batean apaintzeko irudi bat eraman ohi zuen

(brankako irudia).

Popa: itsasontziaren egituraren atzeko

muturrari popa esaten zaio. Hedaduraz, popa esaten zaio baita ere

itsasontzi baten atzeko aldeari, itsasontzia hiru zati berdinetan zatituz

Page 13: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

gero eta brankatik ikusita. Branka bezalaxe, zurrunbiloak eta energia

galtzea saihesteko, itsasontziaren alderdi hori ere biribildua izaten da.

Ababor: itsasontzi batean eta uretako beste edozein garraiobidetan,

aurrera begira gaudela, edo, zehazkiago, brankara (itsasontziaren

aurreko aldea) begira gaudela ezkerrean dugun aldea da.

Istribor: aurrera begira gaudela, edo, zehazkiago, brankara begira

gaudela eskuinean dugun aldea da.

Page 14: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

3. geltokia: Giza Eskubideen

hiribidea

Kokapena: Eskibel ibilbidearen eta Giza

Eskubideen hiribidearen arteko

bidegurutzean.

Helburuak:

- Honako hauek bereizten ikastea: espaloiak eta bideak.

- Bidegorriaren erabilera eta hori erabiltzeko arauak.

• Igarobide goratuak: hiria hiritarrarentzat

Duela gutxi arte, hiritar batek

espaloi (oinezkoak ibiltzeko

eremua) batetik bestera gurutzatu

nahi zuenean, bidera (autoak

ibiltzeko eremua) jaitsi behar zuen.

Poliki-poliki, egoera hori aldatu

egin da Vitoria-Gasteizen igarobide

goratuei esker. Igarobide horietan, oinezkoak lehentasuna du eta ez

du asfaltoa zapaldu behar alde batetik bestera gurutzatzeko.

• Hirian bizikletan: bidegorriak

Erreparatu diozu bidegorriari? Noraino doan jakin nahi duzu?

Zabalgana da bidegorri kilometro gehien dituen Vitoria-Gasteizko

auzoa. Bidegorria erabiliz auzoa zeharkatu ahal izango duzu edo

erdialdera hurbildu ahal izango zara.

Page 15: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Hirian bizikletan ibiltzen zarenean, erabili bidegorriak, bizikletak

ibiltzeko bide bereziak. Bidegorrien sareak bi gurpilen gaineko

garraioa ziurtatzen eta errazten du, iraunkortasunari begira.

Gogoan al duzu nola egin behar duzun noranzkoa aldatu nahi duzula

jakinarazteko? Norantz egingo dute txirrindulari hauek?

Page 16: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

4. geltokia: Ehari Ibaiaren zidorra

Kokapena: Ehari Ibaiaren zidorraren

eta Eskibel ibilbidearen arteko

bidegurutzean.

Helburuak:

- Hiriko landaredia zaintzea.

- Ibaietako ekologiari buruzko ezagupenak.

• Landareak ere gure ondoan bizi dira

Auzoan zuhaitz asko daude, eta horietako batera hurbiltzen bazara,

zuzen haz dadin edo segamakinek kalterik eragin ez diezaioten nola

babestu duten ikusi ahal izango duzu.

Zuhaitzaren ondoan zurkaitzak ikusiko dituzu;

egurrezko zutoinak dira, eta haizearen edo

adaburuaren pisuaren ondorioz zuhaitza

okertzea saihesten dute. Askotan, akaziaren

edo gaztainondoaren egurrekin egiten dituzte,

egur mota horiek ondo egiten baitiote aurre

hezetasunari.

Begiratu ondo zuhaitzaren oinari. Enborraren inguruan duen plastiko

beltzezko hoditxo hori ikusten duzu? Babesgarri bat da, eta Vitoria-

Gasteizko Udaleko lorazainek zuhaitzari lurreko elikagaiak kentzen

dizkioten belar txarrak txorkotik kentzen dituztenean zuhaitzaren

azala ez kaltetzeko balio du.

Page 17: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

• Baietz harrapatu!

Une honetan Ehari ibaiaren aurrean gaude, eta, zehazki, erdi

ibilguan. Baina, zer da erdi ibilguaren kontu hori?

Ekar ditzagun gogora ibai baten zatiak:

a) Goi ibilgua: ibaiaren goiko aldea edo burua da. Urak oso

azkar jaisten dira, ibilgua estua eta malda handikoa izaten

baita.

b) Erdi ibilgua: goi ibilguaren eta behe ibilguaren arteko

eremua da. Urak meandroak sortzen ditu eta, horren

ondorioz, ura polikiago jaisten da.

c) Behe ibilgua: ibaiaren ahoa edo bokalea da, hots, ibaia

beste ibai batera edo itsasora iristen den tokia. Uraren

abiadura oso motela izaten da hemen, ibaia asko

zabaltzen baita.

Behatu ondo aurrean dituzun

kurbei. Urak lurra higatzeko

ahalmena du. Badakizu ibaiaren

zein aldek jasaten duen higadura

handiena, eta ibaiaren zein

aldetan jalkitzen den urak

eramaten duen lurra?

Batzuetan, higadura hori murrizteko "gabioi" izeneko azpiegitura

batzuk ezartzen dira. Harrizko mendixkak dira, eta lurraren higadura

saihesten dute.

Page 18: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Hurbil zaitez mendixka horietara. Ziurrenik txori txikiren bat ikusiko

duzu harri arteko zuloetan habia egiten. Buztangorri iluna da, eta ziur

bidean kantuan entzungo zenuela, inguruko teilatuetako telebista

antenaren baten gainean. Hegazti hau identifikatzeko, begiratu

buztanari eta lumen koloreari. Zein koloretakoak dira? Bilatu

hegaztien gidan eta zehaztu arra edo emea den.

Page 19: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

5. geltokia: Gurutze Gorriaren

ibilbidea

Kokapena: Gurutze Gorriaren

ibilbidearen erdian

Helburuak:

- Landare apaingarrien jatorria ezagutzea.

- Ur baliabideak optimizatzen jakitea.

• Bitxiak eta kanpotarrak, nondik datoz?

Hurbil zaitez ibilbidearen erdian dagoen araukariara. Badakizu zein

den zuhaitz honen jatorria?

Araukaria Araucariaceae

familiako koniferoa da.

Familia honek 19 espezie

ditu, eta hego hemisferioan

daude sakabanatuta. Zuhaitz

hauen izenak Arauco

eskualdean du jatorria, eta

Txile erdialdeko eta

Argentinako hego-

mendebaldeko maputxeek

elikagai moduan erabiltzen

dute eta "pehuén" izenez

ezagutzen dute.

Page 20: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

• Laino-ehiztariak

Txilen, Perun,

Hegoafrikan,

Nepalen edo

Kroazian "laino-

ehiztariak" daude,

izan ere, oso

aspalditik,

lainoetatik ura

jasotzen dute, eta

ur iturri garrantzitsua dira.

Ura jasotzeko prozesua bakuna da. Airean dauden ur tantek lainoak

osatzen dituzte, eta haizeak batetik bestera eramaten ditu laino

horiek; lainoek atzemailearen (normalean nekazaritzako berotegietan

itzala emateko jartzen diren plastikozko sareak erabiltzen dira)

gainazalaren kontra talka egiten dute, eta, tantak handitzen direnean,

grabitatearen ondorioz sarearen harietatik behera erortzen da ura.

Sarearen beheko aldean jarritako erretenean jasotzen da ura, eta

hortik ur biltegira zuzentzen da.

Page 21: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

6. geltokia: Moreda ibilbidea

Kokapena: Ehari Ibaiaren

zidorraren eta Moreda

ibilbidearen arteko

bidegurutzean

Helburuak:

- Arabako Errioxako herriak ezagutzea.

• Ardoaren eta arrainaren ib ilbidea

Ezagutzen al duzu ardoaren eta arrainaren ibilbidea?

Bide horrek Arabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak

beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

mandazainen bideetatik. Mandazainak Oionetik abiatzen ziren,

mandoak ardoz zamatu ondoren, eta Durangon eta Otxandion

(Bizkaia) arrainaren truke ematen zuten. Arrain hori Bermeoko kaitik

iristen zen gehienetan. Baina bide horretatik beste produktu batzuk

ere garraiatzen ziren: garia, Bizkaiko burdina eta Gaztelako artilea,

funtsean.

104 kilometroko ibilbide hori

hainbat etapatan banatzen da,

eta klima gradiente eta kolore

eta paisaien mosaiko ederra

eskaintzen die bidaiariei,

Euskal Herriko toki askotan ez

bezala, Errioxako okreetatik

Page 22: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

mendietako pago eta haritz sarrietara igaroz.

Auzoko kale batzuek ibilbide horrek zeharkatzen dituen Arabako

Errioxako herrien izenak dituzte. Zehazki, bi dira, Oion eta Biasteri,

baina auzoan Arabako Errioxako beste udalerri batzuk ere badaude,

hala nola Ekora, Gorrebusto, Kripan, Mañueta, Navaridas, etab.

Ezagutu nahi dituzu?

Page 23: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

7. geltokia: Lapuebla de Labarca

Kokapena: Lapuebla de Labarca eta

Bastida kaleen arteko lotunean.

Helburuak:

- Auzoko bizitza ezagutzea.

- Zaborren biltze pneumatikoa

aztertzea.

• Zabalgana, auzo bizia

Fruitu saltzailea, zapataria, dendaria, kutxazaina... pertsona horiek

guztiek eta horien lanbideek ematen diote bizia auzo bati. Dendarik

eta tabernarik gabeko auzo bat imajinatzen duzu? Gezurra iruditu

arren, hiri askotan horixe gertatzen ari da, eta, horregatik, auzo horiek

lo-auzo izenez ezagutzen dira.

Zorionez, saltoki txikiak ugaritzen ari direla ikus dezakegu, eta,

horregatik, jolas erraz bat planteatu dugu, zure inguruko dendariekin

harremanak ezartzeko. Horretarako, ondoko gauzak erosteko nora

joko zenukeen pentsatu behar duzu:

- Fruta erosteko: ………………

- Zapatak konpontzeko: ……………..

- Dirua ateratzeko: ………………….

- Freskagarri bat hartzeko: …………..

- Ogia erosteko: ………………………..

Animatu eta hitz egin dendariekin euren lanari buruz. Horien lanbideei

buruz gauza asko ikasiko dituzu, ziur.

Page 24: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

• Abrakadabra! Eta adio zaborrari!

Desagertu da? Ez, ezta inondik ere. Hau ez da magia trikimailu bat,

zaborra ez baita desagertzen edukiontzietan sartzen dugunean eta

palankari eragiten diogunean.

Baina zorionekoa zara, zure

auzoan zaborra biltzeko sistema

pneumatikoa duzu! Ba dakizu

nola erabiltzen den? Zaborren

bilketa pneumatikoa garbiketa

errazten eta zarata murrizten

duen sistema da.

Hirietan hondakin gotorrek

sortzen dituzten metatze eta

kutsadura arazo larrien

ondorioz, zaborren bilketa

pneumatikoa irtenbide berritzaile

eta eraginkorrenetakoa da gure herrialdean. Gogoratu behar dugu

hiriko hondakin gotorren kopurua Espainian bikoiztu egin dela hamar

urte baino gutxiagoan; 1991. urtean 12 milioi baziren, 2000. urtean

kopuru hori 26,5 milioira handitu zen, Greenpeacek txosten batean

jasotakoaren arabera.

Espainian Bartzelonako Hiri Olinpiarrak erabili zuen lehen aldiz

zaborrak biltzeko sistema pneumatikoa. 1990. urtean ezarri zen

sistema, kirolari olinpiarren etxebizitzetako hondakinak biltzeko

beharrei erantzuteko helburuarekin. Bartzelonako eredua beste

hainbat udalerrik erabili dute, Leganesek eta Palmak, besteak beste.

Gasteiz izan da sistema hori ezartzen azkena. Duela urte gutxi ezarri

zuen, eta 10.000 pertsona ingururi ematen die zerbitzua sistema

horrek; urtean 2.300.000 kilo jasotzen ditu. Espainian sistema honen

ezarpena txikia bada ere, Europako gainerako herrialdeetan

Page 25: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

ezagunagoa da; Suedian, adibidez, duela hogeita bost urte ezarri

zuten.

Bilketa pneumatiko finkoaren edo estatikoaren sistema kalean

ezarritako ontzi batzuetan edo eraikin barruetan kokatutako ataka

batzuetan oinarritzen da. Ataka edo ontzi horietan bizilagunek nahi

dutenean bota dezakete zaborra, ordutegi mugarik gabe. Hondakin

horiek lur azpiko hoditeriaren bitartez garraiatzen dira etxeetatik,

eraikinetatik eta zaborrak isurtzen diren gainerako tokietatik; haize-

laster indartsu baten bitartez, zaborrak 60 kilometroko abiaduran

planta edo zentral batera garraiatzen dira.

Azalpen honen ondoren, ba al dakizu nora doazen gure zaborrak?

Ikusi duzu zaborrak tratatzeko eta trinkotzeko eraikina? Ezagutzen ez

baduzu, zoaz Giza Eskubideen hiribideko 48. zenbakira, eta eraikina

nolakoa den ikusi ahal izango duzu.

Page 26: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

8. geltokia: Buradon Gatzaga parkea

Kokapena: Buradon Gatzaga

parkeko erpin geodesikoan.

Helburuak:

- Mugarri geodesikoak

ezagutzea.

- Tokiko historiari buruzko ezagutzak barneratzea.

- Hiri ereduei buruzko nozio matematikoak ezartzea.

- Xerolorezaintzari buruzko ezagutza orokorrak.

• Seinale geodesikoak

Erpin geodesiko bat kokapen zehatz bat adierazten duen seinalea da,

eta, beste erpin geodesiko batzuekin batera, triangeluen sare bat

osatzen du.

Espainian hormigoizko oinarri kubiko

baten gainean kokatutako 120

zentimetroko altuerako eta 30

zentimetroko diametroko zilindro bat izan

ohi da, eta zuriz margotuta egoten da.

Normalean, toki garai eta garbietan

kokatu ohi dira, beste puntu batzuk ikusi

ahal izateko, eta, horregatik, toki

horietatik ikuspegi ederrak goza

ditzakegu. 1975. urtetik Seinale

Geodesikoei eta Geofisikoei buruzko Legeak babesten ditu.

Page 27: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

• Mendi bat nire auzoan

Muino baten goiko aldean zaude eta ikuspegi paregabea duzu.

Ba al zenekien muino honen azpian XVIII. mendeko zabortegi bat

zegoela? Eraikitzaileak lurra hondeatzen hasi zirenean, inguru

honetan gure arbasoek eguneroko bizitzan erabiltzen zuten

baxeraren zeramika urdinaren aztarnak aurkitu zituzten. Gainera,

muino hau altxatzen den lurzorua

kareharrizkoa da, eta , horri esker,

hondakin fosil ugari aurkitu ahal izan

ditugu, esate baterako, itsas trikuak.

Arretaz begiratzen baduzu eta

lurreko harriei erreparatzen badiezu,

beharbada horrelakoren bat aurkituko

duzu.

• Zein hiritan bizi nahi duzu?

Hiri bat garatzen denean, kudeatzaileek bi aukera dituzte: hiri handia

eta oso sakabanatua egitea, edo hiri txikiagoa eta trinkoagoa egitea.

Hiri trinkoa nolabaiteko trinkotasuna duen hiri bilbea duena da,

sozialki kohesioa agertzen du, harremanak ezartzeko guneak sortzen

ditu, zerbitzuetatik hurbil kokatzen da, jarduerak sustatzen ditu eta

elkarte bizitza garatzea ahalbidetzen du. Kultura mediterranearrean

ohikoa da hiri mota hori. Hiri trinkoaren eredu horren inguruan

antolatu da, historiak aurrera egin ahala, Vitoria-Gasteizko egitura.

Fruta saltzailea, zapataria, dendaria, kutxazaina... denek dute lekua

hiri eredu honetan. Hiri trinkoak hiri eredu iraunkorragoa sortzen du,

ingurumenaren ikuspegitik orekatuagoa, eta horrek bizitzeko hiri

egokiagoa eraikitzea esan nahi du.

Page 28: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Hiri trinkoaren eredu hau aldatu egin da, ordea, azkeneko

hamarkadan, eta hiriaren hedapenean lurraldea okupatzerakoan

eredu sakabanatuagoa erabili da, hala, hiri barreiatua eta ez-

eraginkorra sortuz, erabilerak funtzionalki bereizita gelditu baitira eta

biztanleen ahalmen ekonomikoaren arabera banatu baita lurraldea.

Eredu hau gero eta eutsiezinagoa da, hiri inguruko lurraldearen

okupazio handiagoak ekosistemen gaineko ondorio gero eta

handiagoak baitakartza, hiri inguruko nekazaritza eremuak murriztu

baitira, kohesio soziala murriztu baita eta mugikortasun beharrak edo

gastu energetikoa, ur kontsumoa edo hondakinen sorrera handitu

baitira. Azken batean, hiri eredu berri honen hazkuntza baliabideen

kontsumo handiago batean oinarritzen da: lurzorua, materialak, ura

eta energia.

Esaten ari garena hobeto uler dezazun, jolas erraz bat egingo dugu.

Zenbatu argazki hauetako etxeetan ikusten dituzun solairuak

(errazagoa izango da irudietako etxeei zuzenean begiratzen

badiezu). Kopuru hori solairu bakoitzean dauden etxebizitza kopuruaz

biderkatu (kasu honetan bi dira). Orain, etxebizitza bakoitzean bizi

den pertsona kopuruaz bidertu (Vitoria-Gasteizen baremo hori 2,7

pertsonakoa da). Konparatu emaitzak eta bi hiri ereduen arteko

desberdintasunaz jabetuko zara.

• Landareek ez dute urik behar?

Page 29: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Muinoaren gailurrean gaudenez, inguruetan ibilalditxo bat egiten

baduzu, landatu diren espezie ugariak ikusiko dituzu: estrepak,

erromeroak, belatxetak, izpilikuak, santolinak... Landare guztiek

ezaugarri komun bat dute: ur gutxi behar dute bizi ahal izateko.

Gainera, horietako asko sukaldaritzan erabiltzen dira.

Hurbil zaitez, har ezazu zatitxo bat eta usain ezazu. Usainekin gozatu

egingo duzu.

Landare hauek formarengatik, usainarengatik edo loreengatik

ezagutuko al zenituzke?

Begiratu landare hauetako asko

estaltzen dituzten tapakiei eta

horietatik irteten diren tutuei.

Zertarako balioko dute?

Page 30: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Erantzuna:

- Tapakiak bi helburu ditu, batetik, lurrak hezetasuna galtzea

saihestea, eta, bestetik, belar txarrek landatu nahi dugun

landarearen elikagaiak jatea edo landareei argia kentzea

saihestea.

- Tutua tantakako ureztapenerako da. Ur kontsumo eraginkorragoa

sustatzen du.

Page 31: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

9. geltokia: Iruña-Veleia hiribidea

Kokapena: Iruña-Veleia hiribideko

bidegurutzean.

Helburuak:

- Bordele eta Asturias arteko

galtzada erromatarraren historia ezagutzea.

- Mariturri ezagutzea.

• Erromatar hauek burutik eginda daude!

Burdigala-Asturica Augusta bide erromatarra Kantabriar

mendikatearen hegoaldetik igarotzen zen; Bordeletik zetorren eta

Pirinioak Orreagatik zeharkatzen zituen, ondoren, Ebroko arrora

igarotzen zen Iruñean eta Araban, eta Ebro zeharkatu ondoren, goi

ordokian barneratzen zen Videleiatik (Pancorbo).

Gaurko Gasteiz ingurutik

igarotzen zenean, bide erromatar

honek Iruña-Veleia herrixka

erromatarra eta Mariturri

geralekua eta Arkaiako termak

lotzen zituen.

• Mariturriko hondakin erromatarrak

Page 32: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

2001. urtean herrixka erromatar baten hondakinak eta garai batean

Astorga eta Bordele lotzen zituen galtzada erromatar lozatuaren

hondakinak agertu ziren hemen. Zabalgana auzoko hiritartze lanak

egin zituztenean aztarnategi hori aztertu zen, eta etxe hondakin

batzuk, abereentzako itxitura bat eta zaldiak aldatzeko posta bat

induskatu zituzten. Herrixka eta galtzada inguru horretan egindako

pasealeku berri baten bi aldeetan babestuta gelditu dira, eta

hondakinak ikusteko aukera dago. Galtzada lurperatu egin da, honda

ez dadin.

Page 33: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

10. geltokia: Zaraunaren zidorra

Kokapena: Zarauna ibaiaren

gaineko zubian.

Helburuak:

- Ibaiaren ingurua ezagutzea.

- Tokiko flora eta fauna ezagutzea.

• Nondik nora?

Zarauna ibaia Armentia parkearen barnean jaiotzen da eta Ehari

ibaian isurtzen da. Zabalganeko 5. eta 6. sektoreetako ibilbidea

naturalagoa da, ibai ertzeko jatorrizko landarediaren lagin gutxi

batzuk gordetzen ditu (makalak eta sahatsak, nagusiki), eta uharriak

dituzten ertzak urriagoak dira. Tarteen arabera, errekaren uberkan

lezkak, ihiak edo landaredia nitrofiloa ikus daitezke.

• Nor bizi da hemen?

Erreparatu errekaren ibilguari, eta han

bizi direnetako batzuk ikusi ahal izango

dituzu. Arreta apur bat jartzen baduzu,

kutturlio arrunta (Galerida cristata)

entzungo duzu; estepako hegazti txiki

bat da, eta lumadi kriptikoa eta buru

gaineko gandor txikia ditu ezaugarri

berezitzat.

Erreka honetako uretan bizi da baita ere neurri ertaineko karraskari

bat, ur arratoia, hain zuzen. Karraskari hau uretan bizitzen ohituta

dago, eta, beraz, ibaien, erreken, lakuen, urtegien eta

Page 34: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

ureztapenerako erretenen inguruak bizitoki egokiak dira karraskari

honentzat, baina ihitzetan, belardietan eta sakanetan ere bizi daiteke,

hezetasun edafikoa eta dieta osatzeko landaredi ez egurkara baldin

badago.

Ur arratoia itsas mailan, hala

nola itsas aintziretan, deltetan

eta ibai ahoetan, edo altuera

handietan bizi daiteke, esate

baterako, Sierra Nevadan

(Granada) 2.300 metrotan ere

ikusi izan dute; beraz,

penintsulako eta Frantziako

hegoaldeko lurralde handia hartzen du. Frantziako kostaldeko uharte

atlantiko batzuetan ere bizi da. Urte osoa aktibo dago, gauez zein

egunez, baina nahiago ditu goizeko lehenengo orduak, arratsalde

erdira arte.

Ur arratoiaren ilea motza eta lodia da, eta uretarako eta ur azpian

ibiltzeko egokituta dago, espezie hau oso ondo moldatzen baita

uretan, eta jan ere egin dezake ur azpian. Oinetan eta buztanean oso

ile gutxi du, baina atzeko hanken oinazpiak ilez estalita ditu.

Larruaren edo azalaren kolorea askotarikoa da, arre kolorekoa, beltza

eta marroia izan daiteke, tonu gorrixkak ditu bizkarraldean eta

sabelaldea, berriz, gris arre kolorekoa du.

Ur arratoia lur azpian bizi ohi da, eta galeriak irekitzen ditu bizitzeko

egokiak diren lurretan, bai lur azpian bai sustrai artean edo lurraren

hutsarte naturaletan. Lur azpiko galeria horiek azalekoak izan ohi

dira, ez dira oso sakonak, forma obala eta bertikala dute

(satorrarenak forma obala eta horizontala du), eta habiak galeria

horiekin lotuta egoten dira; ur arratoiek belar lehorrekin egindako

habiatan jartzen dituzte kumeak. Inguru zingiratsuetan edo oso

hezeetan toki garaietan atondu ohi dute habia, ihien gainean

Page 35: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

normalean, jaioberriak uretatik babesteko eta uholderen bat gertatuz

gero ez itotzeko.

Gordelekua ur emariren batetik hurbil kokatuta dagoenean, ur azpira

irteeraren bat izaten du, gordelekua eta ura zuzenean lotzeko eta lur

azalera irten beharrik ez izateko. Habian elikagaiak biltzen ditu janari

falta izaten den garairako (negurako nagusiki). Habian 10 kg elikagai

arte bil dezakeela esaten da.

Page 36: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

11. geltokia: Zabalganeko parkea

Kokapena: Mariturri bulebarretik

Zabalganeko parkeko sarbidean.

Helburuak:

- Zabalganeko parkea ezagutzea.

- Parkeko zenbait alderdi.

ekologiko ezagutzea.

• Larreak, belardiak eta aintzirak

Zabalganeko parkean belardiak, zuhaizti sakabanatuak, aintzirak,

muino eta mendixka txikiak, aisialdirako guneak, bidezidorrak eta

erkametzen baso natural bat ikus daitezke; erkametzen basoa da,

ikuspegi ekologikotik, parkearen gunerik aipagarriena, soroen itsaso

amaigabean txertatutako baso-uharte bat dela esan baitaiteke.

45 ha-ko azalera du parkeak, 1993. urtean egin zuten eta Vitoria-

Gasteizko Eraztun Berdea osatzen duen lehenengo parkea da.

Vitoria-Gasteizko mendebaldean kokatuta dago, 4 kilometrora, eta

parke honetan hainbat ibilbidez eta gunez gozatzeko aukera izango

duzu.

Erlaxa zaitez lurrean. Begiratu inguruan duzun belarrari eta bilatu

ondoko espezieak. Oso erraza da, eta ez duzu inolako arazorik

izango identifikatzeko.

Txikoria belarra:

Page 37: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Bitxilorea:

Zain belarra:

Hirusta:

• Leheneratze baten historia

Imajinatzen zaila den arren, garai batean Arabako Lautada osoa

basoz beteta zegoen, eta gizakiak, hainbat arrazoirengatik, basoak

soildu zituen poliki-poliki, nagusiki, nekazaritzako laboreak sartzeko

lurrak eskuratzeko.

Horregatik, baso honek balio handia du, duela hainbat mende inguru

honetan nagusi zen landarediaren lekuko baita. Zuhaitzen uharte txiki

bat dirudi, soroen itsaso amaigabe batez inguratua, eta

basalandareen eta basafaunaren babesleku garrantzitsua da,

Page 38: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

gizakiak hartutako eta ekologikoki oso sinplifikatuta dagoen inguru

batean. "Baso-uharte" izenez ezagutzen da.

Baso horretan haritz mota bat da

nagusi, erkametza, alegia, eta

parkearen zati handi batean

zuhaitz gazteak daude, baina

beste hainbat tokitan zuhaitz

honek helduaroan hartzen duen

itxura bikaina ikus daiteke. Erkametzarekin batera beste zuhaitz

batzuk ere ikus daitezke: elorriak, ipuruak, elorri beltzak, arbustuak

eta beste zuhaixka batzuk.

Baso honetako fauna osatzen duten ugaztunen artean, besteak

beste, erbinudeak, erbiak, untxiak eta azeriak ikus daitezke, eta

hegazti espezie ugari ere biltzen dira, hala nola kaskabeltzak,

txantxangorriak, mikak, zozoak edo hontza ertainak; gaueko harrapari

horren ulua arrastirian entzun daiteke.

Parkeko zuhaitz batzuetan habia kutxak daude zintzilik. Kutxa horiek

ikastetxeei zuzendutako jarduera baten barnean eraiki eta jarri dira,

gure txori espezieen biziraupena eta ugalketa errazteko asmoz.

Page 39: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

12. geltokia: Zabalganeko basoa

Kokapena: Zabalganeko parkeko

basoaren eta larreen arteko

bidegurutzean.

Helburuak:

- Orientazioarekin lotutako nozio

batzuk ematea.

• Iparralderantz edo hegoalderantz?

Bidegurutze batean gaude. Nora joan nahi dugun erabakitzeko une

egokia da.

Begiratu zure ingurura eta esan zer elementu menditsu eta hiritar

ikusten dituzun lau puntu kardinaletako bakoitzean.

Iparraldean: ………………………. Hegoaldean: ……………………

………………………… …………………………

………………………… …………………………

………………………… …………………………

………………………… …………………………

Ekialdean: …………………………. Menbaldean: ……………………

………………………… …………………………

………………………… …………………………

………………………… …………………………

………………………… …………………………

Page 40: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

13. geltokia: Zabalganeko belardiak

Kokapena: Zabalganeko parkeko "Adopta

ezazu zuhaitz bat" landaketen arteko

bidegurutzean.

Helburuak:

- Espezie autoktonoak landatzeko

ingurumen kanpainak ezagutaraztea.

- Landare hondakinak berriro

erabiltzen ikastea.

- Energiari buruzko ezagupenak.

• Landa dezagun zuhaitz bat

1997. urtetik, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia tokian tokiko landareen

eta landaketen garrantziaz herritarrak kontzientziatzeko kanpaina bat

garatzen ari da. "Adopta ezazu zuhaitz bat eta haz zaitez berarekin"

kanpainak dira.

Zer dira landare autoktonoak?

"Landare autoktono" izendapenak, oro har, eskualde batean hazten

diren landareei egiten die erreferentzia; hau da, lurralde edo eskualde

batean berez hazten diren landareak dira.

Jakingo al zenuke esaten zein diren parke honetako espezie

autoktonoak?

1.- Erkametza (Quercus faginea)

2.- Lizarra (Fraxinus angustifolia)

Page 41: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Eta zer izen ematen zaien tokikoak ez diren espezieei?

"Aloktono" da espezie

horien izendapen egokia,

eta ekosisteman

artifizialki txertatu diren

espezieak dira. Horietako

askok interes berezia

dute, izan ere, espezie

inbaditzaileak dira eta

arazo larriak sortzen dituzte, askotan galera ekonomiko handiak

baitakartzate eta beste esparru batzuetan ere arazo larriak sor

baititzakete; horixe gertatu da, adibidez, zebra muskuiluarekin.

• Hau usaina txarra!

Deskonposatzen ari diren landare

hondakinak dira. Konposta da, elikagai

asko dituen elementua, eta sega lanen

eta inauste lanen hondakinak humus

bihurtzerakoan sortzen da.

Eraztun Berdearen parke bakoitzean

konpostajerako eremu bat edo gehiago

daude, moztutako belarren, adarren eta

laboreen hondakinekin konposta egiteko; eremu horiek hondakinak

sortzen diren tokietatik hurbil kokatuta daude, hala, hondakinak

garraiatzeko kostuak eta gastu energetikoa ahal beste murrizteko eta

landaketa berrietan bigungarri eta medeapen organiko moduan

erabiltzeko.

Page 42: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

Har ezazu eskuan apur bat. Usain ezazu eta saiatu elementuak

bereizten.

• Nora doa energia hori?

Goi tentsioko dorre izugarri horiek ikusi

dituzu? Ba al zenekien Gasteizen

erabiltzen dugun energia, hein handian,

Garoñako zentral nuklearretik datorrela?

Gure etxeetako energia kontsumoa

izugarri handitu da azken urteetan, gure

etxeetan ditugun tresna elektriko

ugarien ondorioz.

Konta iezaguzu zure etxean zer etxetresna eta bestelako tresna

elektriko dituzun 24 orduan argindarrari konektatuta.

Page 43: INGURUMEN IBILBIDE EKOLOGIKOA ZABALGANA AUZOAN …...Bide horrek A rabako Errioxa eta Kantauri itsasoa lotzen ditu, besteak beste, ardoa eramaten eta gatzunetako arraina ekartzen zuten

14. geltokia: Zabalganeko aintzirak

Kokapena: Zabalganeko parkeko

aintziretan.

Helburuak:

- Parkeko aintzirak ezagutzea.

- Tokiko flora eta fauna ezagutzea.

• Iritsi gara. Begira, belardietan aintzirak daude

Zabalganeko aintzirak,

Lezeako aintzirarekin batera,

garai bateko legar hobi bat

leheneratzean sortu ziren;

Lezeako aintzira

nekazaritzarako erabiltzen zen

garai batean.

Aintziretako urek mundu zoragarria ezagutzeko aukera eskaintzen

digute. Hegaztien artean, ohikoenak kopetazuria, uroiloa eta

basahatea dira. Uraren gainean eta aintzira ertzean hazten diren ihi

eta ezpata-belarren artean igelak, zapatariak, zingira berdantzak,

mariorratzak eta burruntziak dabiltza batera eta bestera.

Begiratu ondo urmaelera, ea animalia hauetakoren bat ikusten duzun.