32
INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA

INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

  • Upload
    others

  • View
    1

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA

Page 2: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

1. AURKEZPENA: IMMIGRAZIO ETA KULTURA-ARTEKOTASUN UNITATEA /3

2. KULTURA-ARTEKOTASUNERAKO KONPROMISOA BERRESTEN DUGU, EUROPAKO KONTSEILUAREN ESPARRUAN /4

3. IMMIGRAZIOAREN TOKIKO BEHATOKIA /8

4. ELKARGUNE: GETXON ETORKINAK HARTZEKO PROGRAMA /11

5. GETXO KULTUREN ARTEAN: KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZARAKO SENTSIBILIZAZIO PROGRAMA /18

6. DELI. DIVERSITY IN THE ECONOMY AND LOCAL INTEGRATION – ANIZTASUNA TOKIKO EKONOMIAN ETA INTEGRAZIOAN /29

5.1 NAZIOARTEKO OROITZAPENEZKO AGENDA ANTOLATZEA, GETXO KULTUREN ARTEAN SENTSIBILIZAZIO PROGRAMAREN BARNEAN /19

4.1 ETORKINAK HARTZEKO INFORMAZIO BALIABIDEAK MANTENTZEA ETA EGUNERATZEA /12

4.2 ATZERRITARTASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA AHOLKULARITZA /13

4.3 GETXON BIZI /13

4.4 EMAKUME ETORKINEN TOPAKETA ETA PRESTAKUNTZA PROGRAMAK /16

5.2 ZURRUMURRUEN KONTRAKO ESTRATEGIA /19

5.3 BIZILAGUNAK- LA FAMILIA DE AL LADO - NEXT DOOR FAMILY GETXO /23

5.4 KULTUREN ARTEKO IKUSPEGIA UDALAREN BESTE SAIL BATZUETAKO PROGRAMETAN SENDOTZEA /27

AUR

BIDE KI5.4.1 BIBLIOTECAS, UN LUGAR DE ENCUENTRO /27

5.4.2 ESCUELA DE EMPODERAMIENTOPARA MUJERES /28 5.4.3 ACCIONES CON EL SERVICIODE EUSKERA /28

Page 3: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 3KIUnitatearen eginkizun nagusia da kultura aniztasuna kudeatzeko udal plangintza bultzatzea eta udalaren sail desberdinetako programetan kultura-artekotasunaren ikuspegia kontuan har dezaten sustatzea.Ikuspegi hori izanik, gizartearen errealitatearen diagnostikoa egiteasustatzen da; berariazko harrera programak eta bizikidetzainterkulturalerako sentsibilizazio jarduerak garatzen dira, herrian eta hezkuntzaren arloan; eta immigrazioaren arloko elkarteak sendotzea eta haiek parte hartzea bultzatzen da. Era berean, immigrazioaren eta kultura-artekotasunaren arloan udalerrian esku hartzen dutenerakundeekin (hezkuntzaren, osasunaren, lanaren… arloan) eta sareekin (udal sareak eta udalez gaindikoak) koordinazioan aritzea bultzatzen da.

1. AURKEZPENA:IMMIGRAZIO ETA KULTURA-ARTEKOTASUN UNITATEA

Page 4: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 4

Getxoko Udalaren 2012-2015 Legealdiko Planaren helburuestrategikoetako bat gizarte politika aurreratuak garatzea da, etahelburu hori lortzeko jarduera garrantzitsuenetako bat da “kulturenarteko hiriaren estrategia sendotzea, aniztasuna aitortzean oinarritua; bertako eta atzerriko pertsonen arteko eragin-trukea edo interakzioa bultzatzea; parte-hartze politikoa eta soziala sustatzea; etadiskriminazioari aurrea hartzea”. Jarduera garrantzitsu eta enblematiko hori, eta haren garapena helburuetan, ekintzetan eta aurrekontuan,Intercultural Cities (ICC) proiektuaren funtsean oinarritzen da.Europako Kontseiluaren eta Europako Batzordearen proiektu bateratua da, eta Getxoko Udalak bertan parte hartzen du 2011. urteaz geroztik, hiri sortzaile moduan, RECI Kultura-arteko Hirien Estatuko Sarearen bidez (RECI sarea).

Intercultural Cities proiektuaren helburua da kudeatzaile politikoenarloan eta gizarte zibilean aniztasunaren kultura sustatzea, partaidediren hirien arteko esperientzia trukearen bidez, eta aniztasunarekin lotuta dauden politikak eta jardunbideak gehiago garatzea laguntzeko.

Europako Kontseiluak Gomendio bat onartu du 2015ean, kide diren estatu guztietara bideratua. Haren bidez eskatzen zaie InteculturalCities osatzen duten hiriek eta hirien sareek bildutako esperientziak eta jakintzak aztertzeko eta errepikatzeko. Ministroen Batzordeak aitortu du hiriak berrikuntza politikorako laborategiak direla, gizartearen kohesioari ekarpen handia egin diezaioketela, kulturen arteko ikuspegia hartuta. Gomendioaren ildoari jarraiki, 2015eko martxoko osoko bilkurak talde politiko guztiek aho batez onartutako Erakundeen ArtekoAdierazpenaren berri eman zuen. Adierazpen horrek udalerriaIntercultural Cities deritzon ekimenaren barruan Kultura Arteko Hirien Sareari (RECI) bat egin zitzaionean, Europako Kontseiluarekin batera hartu ziren konpromiso nagusiak babesten ditu.

2014. urte honez geroztik, berariazko webgune bat dago, interesadutenek RECI sarearen eta hori osatzen duten hirien jarduerakontsultatzeko: www.ciudadesinterculturales.com. 2015. urteanEuropako Kontseiluak bere webgunea berriztu du.

2. KULTURA-ARTEKOTA-SUNERAKO KONPROMISOA BERRESTEN DUGU,EUROPAKO KONTSEILUAREN ESPARRUAN

Page 5: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 5

 

 

Page 6: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 6

RECI sarearekin eta Intercultural Cities proiektuarekin dugun loturarenemaitza moduan, Getxok hauetan parte hartu du: • RECI hirien 8. eta 9. jardunaldiak, Bartzelonan. 2015eko otsaila eta iraila. • 2015eko azaroaren 16an Cities of Migration (kanada) erakundeak antolatutako Why an Anti-Rumour Strategy? web- konferentziaren barruan, Getxo Zurrumurruen Kontra esperientzia aurkeztu zen.

2015. urtean, Kultura Arteko Hirien Sareko Indizeari (ICC Index) buruzko bigarren galdera sortari erantzuna eman zion Udalak. EmaitzakEuropako Batzordean webgunean argitaratu ziren: ICC Index Getxo.

Hiriak Europako esparru horretan parte hartzen duenez, ekonomiaren eta aniztasunaren gaietan berritzailea den proiektu batean sarbidea izan dugu: DELI proiektuan (Diversity in the Economy and Local Integration – Aniztasuna Tokiko Ekonomian eta Integrazioan). Ekimenak 2014ko urtarrila eta 2015eko ekaina bitartean egin ziren.

Autonomien arloan, Eusko Jaurlaritzak EAEn sustatzen duenatzerritarrentzako Udal Harrera Sareko kidea da Getxo 2004az geroztik. Sare horretako lana Immigrazio, Herritartasun eta Kultura-artekoBizikidetzari buruzko III. Planeko eta egungo Immigrazioaren gaineko Euskal Estrategiako tresnekin koordinatzen du.

Page 7: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 7

Eusko Jaurlaritzaren Familia Politikako Zuzendaritzak eta GizarteEkintzak ezarritako diru-laguntzen esparruan, Getxok hauek jaso ditu:

.

. .

. .

. .

. .

.

Page 8: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 8

3. IMMIGRAZIOARENTOKIKO BEHATOKIA2003. urteaz geroztik, immigrazioaren errealitateari, ezaugarriei etaeraginei buruzko informazioa sortzeko, zabaltzeko eta erabiltzekosistema bat dago martxan Getxon. Herritarren eta profesionalen esku dago, gainera, haien jardueretan aniztasuna hobeto kudeatzekoinformazioa eduki dezaten.

Batez ere, Behatokiak Biztanleen Udal Erroldako informazioakudeatzen du, eta informazioa beste udal sail batzuekin eta estatistika datuak sortzen dituzten beste administrazio eta/edo agentzia batzuekin koordinatzen eta partekatzen du. Helburua da etorkinei buruzkoezagutza sistematiko, estentsibo eta ebolutiboa eskuratzea,honetarako oinarria izan dadin: bizikidetzari eta gizarteratzeari buruzko tokiko politikak garatzea. Era berean, Behatokiaren bidez, berariazko ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta immigrazioaren eta kultura-artekotasunaren gaietan Getxok partehartzen duen ikerketak sozializatzen ditu.

2014ko “Immigrazioaren ikuspegia Getxon” dokumentua da eskuradagoen azken argitalpena. Behatokiaren txostenak udal webgunehonetan kontsulta daitezke: http://www.getxo.eus/es/inmigracion/

Getxon bizi diren eta atzerriko jatorria duten pertsonen ezaugarridemografikogarrantzitsuenakhauekdira: 1. Gehienak Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetakoak dira, batik bat, Latinoamerikakoak (Bolivia, Paraguai, Kolonbia, Peru, Honduras, Ekuador eta Nikaragua).2.Errumaniarrenerkidegobatdago,etaGetxofilipinarrenegonleku tradizionala ere bada, oso errotuta baitaude. Hori oso bitxia da, baita Estatuan ere. 3. Etorkin gehienak emakumeak dira: biztanleen %60, hain zuzen ere. Gainera, portzentaje hori %70 baino handiagoa da Paraguai, Honduras eta Nikaraguatik etorritakoen kasuan. 4. Oso gazteak dira, gehien-gehienak 25 eta 44 urte artekoak baitira. 5. Europar Batasuneko herrialde batzuetako etorkinak oso errotuta daude, esate baterako, Alemaniakoak, Erresuma Batukoak, Frantziakoak eta Italiakoak.

Page 9: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 9

2015eko abenduaren 31n, informazio hau genuen:

Page 10: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 10

Dena den, nabarmendu nahi dugu badela beste datu adierazgarri bat, udalerrian kokatu eta integratzearekin lotura duena. Jaiotze herrialdeari buruzko datuak dira: Getxoko biztanleen %9 baino zertxobait gehiago atzerrian jaiotakoak dira. Alde horretatik, iraganean euskaldunakhartu ez dituzten herrialdeetatik (Venezuela eta Argentina ez besteetatik) etorritakoak denborarekin bertakotu egin dira (espainiar nazionalitatea eskuratudute).Izanere,hispanoamerikaretafilipinarrek(koloniaizanzirelako) Espainian legez eta etenik gabe bi urte igaro ondoren hasdezakete nazionalitatea eskuratzeko prozesua.

IKUSPEGI Inmigrazioaren Euskal Behatokiarekin batera 2015. urtean azterketa berritzaile bat burutu dugu tokiko mailan.

Zehazki, eta ikerketaren helburu orokor bezala, jatorri atzerritarraduten biztanleek Getxoko udalerrian integratzeko prozesuari buruzduten iritzia, pertzepzioak eta balorazioak jaso izan nahi ditugu. Helburunagusi horrekin bat etorriz, alderdi desberdinetan sakondu da, adibidez migrazio proiektuaren balorazio orokorra; bertako biztanleekin eta jatorri desberdineko atzerritarrekin elkarrekintza-mailari buruzko pertzepzioa; lanaren, hezkuntzaren edo osasunaren eremuetan integrazioarenpertzepzio subjektiboa eta objektiboa; diskriminazioaren pertzepzioa; eta gaur egun dituzten etorkizunerako itxaropenak eta aukerak.Emaitzak 2016. urtean eskuragarri egongo dira udaleko webgunean.

Page 11: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 11

4. ELKARGUNE:GETXON ETORKINAKHARTZEKO PROGRAMAPrograma honetan atzerriko etorkinak Getxoko udalerrian errazagogizarteratzeko Udalak antolatzen dituen jarduerak daude jasota.Jarduera horietan informazioa, prestakuntza eta laguntza elementuak izaten dira, eta giza baliabide, ekipamendu, programa eta ekintzenbidez gauzatzen dira.

Horrez gain, Udalaren programazioari paraleloki, Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioak, eta bai horri atxikita ez dauden beste erakunde batzuek ere, harrera egiteko jardueren programa zabala garatzen dute udalerrian. Zehazki, Getxoko Etorkinen Plataformak urteko programa bat gauzatu du. Izan ere, helburu horretarako berariazko diru-laguntza lerro bat ezarri zen eta 8.000 euroz hornitu, gizarte zerbitzuen erakunde laguntzaileei laguntzak emateko deialdiaren bidez.

 

Page 12: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 12

 

Getxoko Udalak sareko edo on line informazio baliabide bat du,eleaniztuna: www.kaixogetxo.net. Bilbo, Barakaldo, Durango etaErmua udalerrietako udalekin koordinatuta dago edukien gaian (udalerrihoriek guztiak EAEn atzerritarrei harrera egiteko udal sareko kideak dira).

Legegintza eta antolaketa aldetik gehien aldatu diren kudeaketa lanak etafitxakeguneratuegindira2015.urtean.

•Bisita kopurua 2010ean: 43.245.•Bisita kopurua 2013ean: : 90.949.•Bisita kopurua 2014ean: 75.155.•Bisita kopurua 2015ean: 50.370.

Informazio baliabide hori Kaixo Getxo gidaliburuaren ale inprimatutan gauzatzen da. Liburuxka tolesgarri bat da, eta udalerrian jendeariharrera egiteko gai nagusiak dauzka laburtuta. Interesa dutenek gizarte zerbitzuen edo Herritarrei Arretarako Bulegoetan har ditzakete liburuxka horiek.

4.1 ETORKINAK HARTZEKOINFORMAZIO BALIABIDEAKMANTENTZEA ETA EGUNERATZEA

Page 13: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 13

Getxon Bizi orain dela 10 urte sortutako udaleko harrera-programa bat da, Getxon bizitzea erabaki zuten etorkinei zuzendutakoa. 2015. urtean gizarteko osasuna eta herritarren arteko bizikidetza lortzea nahi duen guztiarentzako proposamena bilakatu da. Hori guztia Getxoko bertoko bizilagunen eta jatorri atzerritarra dutenen arteko ezagutzan,ulermenean eta errespetuan oinarrituta.

4.2 ATZERRITARTASUNARI BURUZKO INFORMAZIOA ETAAHOLKULARITZAEusko Jaurlaritzak atzerritartasun gaietarako duen informazio etaaholkularitza juridikoko zerbitzua hedatzen eta sendotzen laguntzen du Getxoko Udalak, eta, era berean, herritarrekin esku hartzen duten profesionalek (batez ere, gizarte zerbitzuek) zerbitzu hori erabiltzen dute. Eusko Jaurlaritzak etorkinei informazioa eta arreta emateko doako telefono zenbaki bat du, etorkinen egoera administratiboari etaatzerritartasunari buruzko legeriarekin zerikusia duten gaien gaineko zalantzak argitzeko. Hauek eskaintzen dira telefono zenbaki horretan: informazioa, orientazioa, aholkularitza eta zerbitzu espezializatuetara bideratzea.

Gainera, zerbitzu horrek hitzarmenak sinatuta dauzka lau erakun-de hauekin, Aholku Sarean, erabiltzaileei bana-banako arreta emateko:Gurutze Gorria, Caritas, ALIZ-CCOO eta Kosmopolis (egoitza du Getxon). Arreta osatzeko, udal profesionalei telefonoz edotelematikoki arreta emateko zerbitzu bat dago, hartara, erabiltzaileei orientazio hobea emateko. Horrez gain, Bizkaiko AbokatuenElkargoarekin hitzarmen bat dago sinatuta, Atzerritarrentzako Arreta Juridikoko Zerbitzua emateko, fase administratiboan zailtasun handiak dituzten atzerritarrei.

Eusko Jaurlaritzaren zerbitzuari paraleloki, Getxon atzerritartasunaren esparru juridikoari buruzko taldekako informazio saioak egiten dira. Saio horiek, atzerritarrentzat ez ezik, atzerriko jendearekin loturaren bat (familiakoa, lanekoa…) eta atzerritartasunari buruzko informazioa behar duten bertako biztanleentzat ere badira. Saioak hilean behin egiten dira (uztail, abuztu eta abenduan izan ezik), azken asteazkenetan, eta egin diren 9 saioetara 110 lagun joan dira.

4.3 GETXON BIZI

AUTOK MIGRAT GUZTIRA

Page 14: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 14

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera OSASUNA erabatekoongizateegoerada:fisikoa,sozialaetapsikologikoa;ezsoilikgaitzikedogaixotasunikgabekoegoera.PertsonenOSASUNA,baifisikoazeinmentala, testuinguru sozial eta ekonomikoaren araberakoa da. Hala, bizi garen inguruaren baldintzen araberako ongizate estatuari lotuta dago gizarte osasuna.

Udalerri honetan bizi garenon gizarte osasuna hobetzeko asmoarekin GetxONbizi proiektua jarri da martxan. Proiektu horretan tailerrak egiten dira,nongizarteaetalan-mundukoprestakuntzaespezifikoagaitasunsubjektiboen jabekuntza eta garapenarekin, gizarte baliabideenezagutzarekin, inguruarekin eta harrera gizartearekin bateratzen diren.

GetxONbizin ezagutza partekatu, norberaren autoestimua landu,osasun emozionalean arreta jarri, laguntza sareak sortu eta sendotu,eta herritarren artean kalitatezko harreman sozialak sustatuko ditugu. Hori guztia gure inguruan modu osasungarrian parte hartzeko,moldatzeko eta gure burua aktibatzeko.

Programa doakoa da eta Munduko Medikuak erakundearenlankidetzarekin egiten da, otsaila eta urria bitarteko igande goizetan.

Getxon Bizi ProgramaElkartzeko eta ikasteko espazioak:•Elikadura osasungarria: nutrizioa eta sukaldaritza. Irailaren 20an eta 27an eta urriaren 4an. •Etxeko oinarrizko konponketen gaineko tailerra (mantentze lanak, iturgintza, elektrizitatea). Urriaren 18an eta 25ean eta azaroaren 1ean. •Osasuna sortzearen artea. Azaroaren 15ean, 22an eta 29an: - Estresa maneiatzeko eta erlaxatzeko teknikak. - Komunikazio eraginkorra eta gatazken konponketa. - Lehen sorospenetako tailerra. •Internetek ere nire osasunari mesede egiten dio (laguntzen didaten baliabideak, sare sozialak, lana bilatzea…) abenduaren 13an eta 20an. •Beste norbait zaintzen duten pertsonentzako zainketak eta trebetasunak. 2016ko urtarrilaren 17an, 24an eta 31n.

Getxon osasuna aktibatuz•Oinez egiteko ibilbidea (urriaren 11n). Fadura kiroldegira bisitaldia.•Bizikletaz egiteko ibilbidea (azaroaren 8an). Fadura kiroldegira bisitaldia.

Page 15: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 15

   

 

 

Page 16: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 16

4.4 EMAKUME ETORKINENTOPAKETA ETA PRESTAKUNTZAPROGRAMAK

Harrerarako eta ikaskuntzarako gune bat da, helburu hauek dituena: migratutako emakumeen gizarte rolen gaineko hausnarketa egitea,migrazioaren ondorio den errealitate berrirako gaitasunak sendotzea, eta bizimodu aske eta independenteagoa izateko laguntza sareaksortzea.

 

Page 17: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 17

Generoaren ikuspegitik eta parte hartzeko metodologian oinarritutagauzatzen da proiektua. Saio bakoitzean bideratzaileen azalpenak,talde lana eta parte hartzeko beste teknika batzuk konbinatzen dira,kolektiboa eraikitzeko eta ezagutza eskuratzeko.

Taldearen asmoa da emakumeek haien bizipenen eta esperientzien gaineko gogoeta egitea, emakume diren aldetik bizi duten errealitateaz hobeto jabetzeko, eta bizimodu independente eta askeagoa izateko aldaketak egiten jarraitzeko.

Bideratzaileek berariazko gaiak lantzen dituzte, ikuspegi feministatik, etakonfiantzazkogiroasortzensaiatzendira,adierazpenaskatasuna,errespetua eta elkarri entzutea bermatzeko. Dinamizatzailearenzereginak dira, batetik, parte-hartzaileek beren bizipenez eta jatorriko eta bertako errealitateaz hitz egiteko giroa sortzea, eta, bestetik,gogoeta sustatzea, protagonista izan gabe, erantzun bakarra edoerrezetarik eman gabe.

Tailerrak hiru ordu ingurukoak izaten dira egun bakoitzean.Larunbatetan egiten dira (txandaka, batean bai eta bestean ez),Emakumeentzako Ahalduntze Eskolan (Getxo), eta izena eman duten12 emakumeetatik zortzik bete dituzte asistentzia eskakizunak. Parte hartu duen taldea txikia izan zen, baina oso saiatuak eta parte-hartzaileak ziren. Nabarmendu behar da, ia beti lan arrazoiengatik huts egin zutela eskoletara edo utzi zutela programa.

Emakumeekosoontzatemandituztegaiak,eta,batikbat,konfiantzazkoeta gertutasunezko giroa sortzea, emakume gisa dauzkaten esperientziak trukatzeko. Bereziki balioetsi dute bideratzaileak ere etorkinak izatea, eta immigrazioaren inguruan sentsibilitate eta compromiso handikoak.

 

Page 18: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 18

 

Kulturen arteko bizikidetzarako berariazko sentsibilizazio programada, Getxoko Udalak sustatua, helburu hauek lortzeko: •Kulturen arteko sentsibilizaziorako udal jardueraguztiak Getxoko udalerrian kulturen arteko bizikidetzarako balioen gaineko urteko sentsibilizazio eta sustapen ibilbidebakar batean biltzea: GETXO Kulturen Artean.•Ibilbide horretan atzerriko etorkinen elkarteen sareaeta Getxon lan egiten duten hainbat arlotako elkarteen kolektiboa mobilizatzea eta sendotzea.

Gainera, paraleloki edo Udalaren programazioarekin koordinatuta,elkarteek jarduera programa zabala gauzatzen dute udalerrian.Programa horietako zenbait diruz lagundu dira, gizarte zerbitzuenlaguntzaile diren erakundeei diru-laguntzak emateko deialdiaren bidez.

Ildo honetako ekintzen urteko ibilbidea ezagutarazteko, eta bai aldehorretatik interesekoak izan daitezkeen beste batzuk ere, Facebooken orri bat dugu (1.500 jarraitzaile baino gehiago, 2015an):http://www.facebook.com/GetxoICC.

5. GETXO KULTURENARTEAN: KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZARAKO SENTSI-BILIZAZIO PROGRAMA

Page 19: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 19

5.1 NAZIOARTEKO OROITZAPE- NEZKO AGENDA ANTOLATZEA,GETXO KULTUREN ARTEANSENTSIBILIZAZIO PROGRAMAREN BARNEANDuela 11 urtetik, Getxoko Udalak, Getxoko Etorkinen PlataformaFederazioaren inguruan elkartutako elkarteek, immigrazioaren etakultura-artekotasunaren arloko erakunde ospetsuek (ErrefuxiatuenLaguntzarako Batzordea Euskadin, SOS Arrazakeria, Unesco Etxea…), eta udalerriko beste gizarte eta kultura eragile batzuek egun esanguratsu hauen oroitzapena egiten dute: arraza bereizkeriari aurrea hartzeko eta hori errotik kentzeko eguna (martxoak 21), kultura aniztasunaren eguna (maiatzak 21), babesari buruzkoa (iheslariak eta errefuxiatuak, ekainak 20) eta migratzaileena (abenduak 18). Horretarako, jarduerak antolatzen dira, udalerriko hainbat gunetan, eta tresna askotarikoak baliatzen dira: zinema, forumak, eztabaidatzeko dinamikak, erakusketak…

 

Memoria honetako sarreran aipatu dugun bezala, 2015eko martxoaren 21ean Udaleko osoko bilkuran adierazpen instituzional oso garrantzitsubat onartu zen. Adierazpen horrek Intercultural Cities ekimenarenbarruan udalerria Kultura Arteko Hirien Sareari (RECI) bat eginzitzaionean, Europako Kontseiluarekin batera hartu ziren konpromiso nagusiak babesten ditu.

5.2 ZURRUMURRUEN KONTRAKOESTRATEGIASentsibilizazio sozialerako estrategia bat da, 2009an OBERAXEbehatokiakdefinituzuenmoduan: Pertsonen eta taldeen ideietan,pertzepzioetan, estereotipoetan eta kontzeptuetan eragitea helburu duen ekintza multzoa, gure gizarteko jardunbide indibidual etakolektiboetan jarrera aldaketa bultzatzea xede hartuta. Pertsona batzuek, beste batzuei informazioa emanez eta parte-hartzearen bidez, beste pertsona batzuengan duten eraginaren emaitza da.

Ekintza hauek berariaz lotuta daude helburu honekin:

Page 20: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 20

Azken batean, gizartea eraldatzeko estrategia bat da, pertsonekin eta pertsonak abiapuntu hartuta, aldaketarako eta herritartasunkritikoa, sentsibilizatua eta ahaldundua eraikitzeko prozesu globalbat sustatzeko,eta, hartara, eginkizun aktiboa edukitzeko gizartegaraikideetan aniztasunak dituen erronka eta alderdi ugarien aurrean (hasteko, kultura aniztasuna eta antiarrazakeria, baina generoikuspegiekin, gizarteratzearekin, aniztasun funtzionalarekin,erlijiokoarekin, sexu orientazioarekin, belaunaldietakoarekin… lotuta. Alderdi horietan estereotipo negatiboek, aurreiritziek eta zurrumurru faltsuek desberdintasunak eta gizarte hausturak eragin ditzakete).

Estrategia funtsezko bi ideia hauetan oinarritzen da:•Alde batetik, egiaztatzea etorkinekin eta kultura aniztasunarekin lotutako estereotipo negatiboak, aurreiritziak eta zurrumurru faltsuak daudela gure gizartean. Elementu subjektibo horiek egotea oztopo bat da kultura jatorri ugaritako herritarren artean interakzio edo eragin-truke positiboa sortzeko.•Beste alde batetik, pertsona bakoitzak bere eguneroko harremanen esparruan duen eraldatze ahalmena. Hori aintzat hartuta, zurrumurruen kontrako agenteen tokiko sare bat sortzea bultzatu da (75 lagunek eta erakunde desberdinek osatzen dute sare hori). Gainera, erakundeen buruzagitzak osatzen du, pertsona eta erakunde horien ekintzak babesten baititu.

Getxoko Udalaren kultura-artekotasunerako politikaren baitan kokatzen da ZURRUMURRURIK EZ ESTRATEGIA, eta berariazko xede hauek ditu:•Immigrazio eta Kultura-artekotasunaren gaineko estereotiponegatiboak,aurreiritziaketazurrumurrufaltsuakidentifikatzea Getxon, betiere Euskal Herrian, Estatuan eta nazioartean dauden gainerako egoerekiko erlazioa ahaztu barik.•Estereotipo faltsuen ezaugarriak eta eratzeko eta zabaltzeko bideak osotasunean aztertzea, horiei aurre egiteko datu objektiboak eta argudioak dituzten txostenak egiteko.•Zurrumurruen Aurkako Sarea eraikitzea, helburuekin bat datozen eta Getxoko mugimenduan parte-hartze handia izango duten gizarte eragileen taldea (udala; gizarte, kultur eta kirol erakundeak; ekonomia eta gizarte eragileak; norbanakoak, etab.). •Sarearekin bat egin nahi duten pertsona eta erakunde guztiak zurrumurruen aurkako agente gisa gaitzea, jabearaztea eta aitortzea, betiere trebetasun komunikatiboen eta afektiboen errealitatea eta garapena abiapuntutzat hartuta.•Epe luzerako sentsibilizazio eta gizarte eta komunikazio arloko eraginerako estrategia bultzatzea saretik.•Itunak ezartzea eta ekintzak sustatzea Euskal Herriko, Estatuko edo nazioarteko zurrumurruen aurkako beste ekimen batzuekin edo antzekoekin koordinatuta.•Erakundeek aniztasunaren, kultura-aniztasunaren arteko bizikidetzaren eta bazterkeriaren aurrezaintzaren arloan duten iritzia argi ikusaraztea.•Erakundeek eta pertsonek Zurrumurrurik Ez Estrategiaren oinarrizko balioekin bat egitea sustatzea.

Page 21: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 21

Hasieratik bertatik, ESTRATEGIAREN oinarrizko zutabeetako batprestakuntza izan da. •Immigrazio eta Kultura-artekotasun Unitateak, IKUSPEGIrekin batera (Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Behatokia, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia Sailak kudeatuta), 12 orduko prestakuntza ekintza bat diseinatu eta garatu du, 6 saiotan banatuta.•Prestakuntza hori hartu dute, ezinbestean, ZURRUMURRUEN KONTRAKO AGENTE gisa akreditatuko diren horiek (sarea osatzen duten ia 75 lagun guztira. ZURRUMURRUEN KONTRAKO PRESTAKUNTZA EKINTZA egin dute, partikular moduan edo gizarte eta kultura erakundeen ordezkari moduan. Horietatik 25ek, 2015ean).

 

Getxoko Zurrumurruen kontrako Estrategiaren funtsezko alderdietako bat zurrumurruen kontrako agenteen dinamizazioa izan da, euren burua antolatu duten lan-taldeak ezarrita. Lan-taldeek (Komunikazioa;Prestakuntza; Garapena; eta Eragina) aktiboki lagundu duteEstrategiaren helburuak lortzen, bai Estrategiak berak diseinatutako jardueretan parte hartuta, bai proiektu berriak gauzatuta eta haietan hasieratik bertatik parte hartuta.

Komunikazioarekin lotutako zenbait ohar:•Proiektuaren ezaugarriak eta bilakaera ezagutarazteko, 12 hilabetean, 16 prentsa ohar idatzi dituzte Komunikazio Arloak eta Immigrazioaren eta Kultura-artekotasunaren proiektu globalean aritzen den kazetari batek. •Zurrumurruen kontrako ekintzari eusteko, ideia honen gaineko aurreko urteko kanpaina bat baliatu da: EZ ESAN LOROKERIARIK. Irudi berria sortu da, zurrumurruen kontrako sakelako 5.000 liburuxka, eragin handiko lekuetan jarri diren pankarta erraldoiak, display-ak, elasktikoak eta txapak.•Prozesu osoan, Getxoko 33.000 etxebizitzatan informazioa jaso dute, Getxoberrin argitaratu diren 14 prentsa oharren bidez. Abenduan, kanpainari amaiera emateko, 4 orrialdeko argitalpen berezi bat bidali zen 33.000 etxebizitzatara. •Getxoko agendan garrantzi handikoak diren jaialdiek eta artearen eta kulturaren arloko jardunaldiek (liburuaren azoka, Getxo Folk, komikiaren azoka, antzerkiari buruzko jardunaldiak) jendaurrean adierazi dute bat egiten dutela Zurrumurruen kontrako Estrategiarekin eta berariazko ekintzak barne hartu dituzte.

Page 22: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 22

•Kulturaren eta kirolaren arloko pertsona adierazgarriek agerian egin dute estrategiarekin bat: Jon Arretxe, Xabier Paya, Lalulu teatro, Joseba Apaolaza, Javier Pereira, Lola Baldrich, Miguel Pajares.•Abiarazi zen urtean hedabideetan izan zuen adinako eragin nabarmena ez badu izan ere, garrantzitsua da: prentsa idatzian, irradian eta telebistan aritzen diren euskal komunikabide nagusietan izan du oihartzuna, modu jarraituan urte osoan. Adibidez: Programa berezia EiTBn (sarrera doakoa).•Beste batzuek antolatutako ekitaldietan parte hartzea, zurrumurruen kontrako proiektua azaltzeko: - Zurrumurruen kontrako agenteen prestakuntza (Tenerife, 2015/02). - Lan-saioa ProVivienda elkartean (Madril, 2015/03).-UPV-EHUkoPsikologiakoFakultateanbatzarzientifikoa (Donostia, 2015/06). - Udako ikastaroak Nafarroako Unibertsitate Publikoan (Iruña, 2015/09). - Cities of Migration webkonferentzia (Kanada, 2015/11). - ELKARBANATUZ jardunaldiak (Bilbo, 2015/11). - Zurrumurruen kontrako estrategian Getxoko agenteen aurkezpena (Bilbo, 12/2015).

Proiektu honen gaineko informazio guztia kontsultatzeko, jo webgune hauetara:www.getxo.eus/antirumores eta www.facebook.com/antiru-mores.

 

Page 23: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 23

 

 

5.3 BIZILAGUNAK: LA FAMILIA DE AL LADO - NEXT DOOR FAMILY GETXOLehenago azaldu diren Zurrumurruen kontrako Estrategiaren helburuen ildoan, eta euskararen eta euskal kulturaren gainean elkartzekoguneak sortzeko asmoarekin, Getxoko Udalak, EGIZU GetxoEuskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinen Plataformak bat egin zuten 2011n Gipuzkoako SOS ARRAZAKERIA erakundeak hasitakoBIZILAGUNAK ekimenarekin.

 

Page 24: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 24

Asmoa da, hiri edo auzo berean bizi bada ere, elkar ezagutzeko auke-ra ez duen bertako eta atzerriko jendeari elkartzeko gune informal eta goxo bat eskaintzea. Parte hartzen duten familietako batek antolatzen duen mahai eta otordu baten inguruan, hainbat gairi buruz hitz egiten da, modu naturalean: ohiturak, kultura, hizkuntzak, errotzea eta dese-rrotzea, zaletasunak, etorkizuneko proiektuak, zailtasunak…

BIZILAGUNAK bazkariak azaroaren 22an egin ziren eta bertako eta atzerriko 52 familiak eta 26 bitartekarik parte hartu zuten, guztira 220 lagunek, gutxi gorabehera. 428 familia, 2.200 lagun gutxi gorabehera, aldi berean jarri ziren mahai baten inguruan Euskadiko eta Nafarroako zenbait udalerritan. Bi astebete geroago, Gipuzkoako SOS ARRAZAKERIAk familia guztien omenez ekitaldi bat antolatu zuen Donostian, eta parte-hartzaileguztietatik 50 pertsona inguruk parte hartu zuten.

 

Proiektu honen gaineko informazio guztia kontsultatzeko, jo mikrowe-bgune honetara: www.getxo.eus/bizilagunak.

BIZILAGUNAK programaren helburuekin bat etorriz, uztailean IV. Urkiolarako Kultur Arteko Martxa egin zen, udalerriko bizilagunek elkar ezagutzeko eta konpartitzeko mendi ibilaldia, euskal kulturako sinbolo diren elementuak eta beste herrialde eta kultura batzuetako mito eta elezaharrak uztartuta. Bertoko eta atzerriko 55 lagunek hartu zuten parte Euskara Zerbitzuak, IBILKI elkarteak, EGIZU Getxo Euskaldunek eta Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioak antolatutako topaketa horretan.

 

Page 25: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 25

 

Getxoko espazio publikoan inpaktu positiboa duen honako ekimena ere nabarmentzekoa da: Getxon sustraituen dauden jatorri atzerritarreko komunitateen berezko ekimen kulturalen ospakizuna. Horrela, urteko jaien egutegira gehitzen joan dira askotariko ospakizunak, eta horrekin lortu dena da biztanleria guztia ospakizun kultural anitzetarahurbiltzea. Etorkinen elkarteak udalerriko gizarte eta kultura bizitzan subjektu aktiboa dira. Ospakizun hauetako alderdi oso garrantzitsua da bestelako udalerriko gizarte eta kultura erakundeak inplikatu egiten direla, eta bereziki kalea topaketa-gune natural bihurtzen dela.

Filipinetako Independentziaren Eguna (ekainaren 12an).

 

 

Page 26: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 26

 

Bolibiako Independentziaren Eguna (abuztuaren 6an).

 

Oruroko(Bolibia)Inauterietakodesfileaetaantzezpena(Otsailean).

 

Erdialdeko Amerikako Independentziaren ospakizuna (Irailean).

   

Page 27: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 27

5.4 KULTUREN ARTEKO IKUSPEGIAUDALAREN BESTE SAIL BATZUE-TAKO PROGRAMETAN SENDOTZEA5.4.1 MUNDUKO PAISAIAK GETXOKOLIBURUTEGIETAN Programa hau Getxoko liburutegiek sustatzen dute GetxokoKulturartekotasun Unitatearekin batera, zenbait erakunderekinlankidetzan arituz: Eusko Jaurlaritza (Liburutegi Zerbitzua, BILTZEN Integrazio eta Bizikidetza Zerbitzua), zenbait gizarte-erakunde (adibidez “Getxoko Etorkinen Plataforma” elkarteen federazioa, UNESCO ETXEA, CEAR Euskadi, Matiz elkartea…), eta unean uneko laguntza eman duten kultur erakundeak, hala nola Casa Asia, Casa América edo misiodiplomatikoak eta beraien agregatu kulturalak.

Gure helburuak: • LIBURUTEGIAK pertsonen topagune gisa eta bizikidetza espazio gisa sustatzea.•Kultur baliabideak udalerriko biztanieria osoari hurbiltzea.•Migratutako komunitateen herrialde nagusien arte sorkuntza eta ekoizpena nabarmentza. •Propiciarespaciosparalareflexión,eldebateyelconocimientosobreelcontextopolítico,económico,socialyculturaldeotros países y regiones del mundo.

Duela 7 urtetik hona, Liburutegien Nazioarteko Egunetik (urriaren 24tik)Migratutako Pertsonen Nazioarteko Egunera arte (abenduaren 18ra arte) jarduera-egitarau oparoa egiten dugu herrialde zehatz bateanoinarrituta. 2015. urtean programa urte guztian zehar gauzatzea erabaki dugu eta herrialde zehatz batean oinarritutako dinamika aldatu dugu, aniztasuna modu orokorrago batetik lantzeko. Gauzak horrela,hemendik aurrera Getxoko Liburutegietan kultur arteko bizikidetzabaloreen sustapenerako egiten diren jarduerek honako zigilua izango dute:

 

Page 28: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 28

Aurreko urteetan bezala,irakurketarako gidaliburu batargitaratu da –kasu honetan,Latinoamerikan kronikaren generoa aztertu duena–, liburutegiko funts bibliografikoahanditudaetaeraaskotako jarduerak antolatu dira publiko heterogeneoarentzat.Helburua izan da bertako etaatzerriko jendea guztiona den eremu batean biltzea, liburutegian hain zuzen ere. Horrez gain,Harrerarako Gida bat argitaratu da. Bertan liburutegiko zerbitzu etabaliabideei buruzko informazioa dago.

 

5.4.2 EMAKUMEENTZAKO AHALDUNTZEESKOLA

Aurreko edizioetan bezala, Berdintasun Zerbitzuarekin elkarlanean aritu gara, Ahalduntzeko Kulturen Arteko Gunea gauzatzeko (lehenKultura-arteko Elkarrizketak esaten zitzaion).

Bertako eta atzerriko emakumeak elkartzea laguntzeko gune bat da. Era beran, esperientziak trukatzeko eta protagonisten eskutik migrazio

5.4.3 EUSKARA ZERBITZUAREKINBATERA EGINDAKO EKINTZAK

2014ko lehen seihilekoan, Euskara Zerbitzuarekin eta udaleuskaltegiekin batera, AISA atzerritarrentzako oinarrizko euskaraikastaroei buruzko gogoeta prozesu bati ekin genion. Haren ondorio moduan, urriaz geroztik test bidez Getxon aztertu den prestakuntzaproposamena 120 orduko oinarrizko modulu bat izan da, HABEk egiaztatua eta herritar ororentzat irekia. Hartara, bertako eta atzerriko pertsonak elkartzeko guneak sortzea lagundu da, premia berberak partekatu ahal izateko; kasu honetan, euskara ikastea. Ikastaro horiek ezagutaraztea Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioarekin batera diseinatu zen.

Beste alde batetik, Euskara eta Immigrazio zerbitzuek aktiboki parte hartzen dute ikastetxeetan izena emateko kanpainetan, ele bitakoereduetan (B eta D) izena ematea sustatzeko, euskara eta gaztelania ikastea bermatze aldera.

prozesuak zer diren jakiteko gunea ere bada. Horrez gain, lekuaproposa da gure inkontziente kolektiboko aurreiritziak eta klixeakbaztertzeko. Bilerak hilean behin egin ziren, urtarril eta maiatz artean.Eztabaidatzendirengaiguztieiprofesionalkualifikatuekheltzendiete,genero eta kulturen arteko ikuspegia kontuan hartuta.

Page 29: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 29

6. DELI. DIVERSITY IN THEECONOMY AND LOCALINTEGRATION ANIZTASUNATOKIKO EKONOMIAN ETAINTEGRAZIOAN

DELI “Aniztasuna Tokiko Ekonomian eta Integrazioan” kontzeptuaren ingelesezko akronimoa da. Europako proiektu berritzaile bat da,sustapen ekonomikoko eta tokiko garapeneko politiken barnean,inklusioaren eta aniztasunaren ikuspegitik, pertsona etorkin enpresari eta ekintzaileei zuzendutako tokiko politika eraginkorrenak laguntzean arreta jartzen duena. Getxolan zerbitzuaren eta Immigrazio etaKultura-artekotasun Unitatearen artean handituz doan elkarlanarenadibidea da.

 

 

Page 30: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 30

Enpresari etorkinek harrera gizarteetako hazkunde iraunkorrari etaenpleguari egin dioten funtsezko ekarpena aitortu du publikokiEuropar Batasunak. Pertsona etorkinek enpresari gisa bete dutenegiteko garrantzitsua nabarmentzen du Europako IntegraziorakoAgendak eta “haien sormena eta berrikuntzarako gaitasuna ere sendotu egin behar direla” baieztatzen du. Dena dela, sarritan, hainbat zailtasuni egin behar izaten diote aurre, besteak beste, izaera juridikokozailtasunei, lan merkatuei eta karrera aukera mugatuei. Ekintza eta Ekintzailetza Plana 2020 planak esplizituki gomendatzen du pertsona etorkinen artean enpresa ekimena erraztea, horretarako, toki mailan garautako jardunbiderik onenak erabiliz.

Proiektuaren buruan Europako Kontseilua dago, eta IntegraziorakoEuropakoFuntsakfinantzatzendu.GetxokoUdalakGetxolanSustapenEkonomikorako eta Enplegurako Zerbitzuaren bidez parte hartzen du,

Immigrazio eta Kultura-artekotasun Unitatearekin koordinatuta.Migration Policy Group (Migrazio Politikarako Taldea, Brusela) taldearen eta Europako beste bederatzi hiri hauen parte-hartzea ere badu:Bucarest (Errumania), Cartagena (Espainia), Dublín (Irlanda), Munich (Alemania), Lisboa (Portugal), Londres-Lewisham (Erresuma Batua), Reggio Emilia (Italia), Rotterdam (Holanda) eta Viena (Austria).

2014ko urtarriletik 2015eko ekainera arte garatu zen proiektua.Getxoren kasuan, denboran batera garatuko da Sektore Estrategikoen Sustapen Ekonomikoari buruzko plangintza prozesuarekin.

DELI hauetan saiatuko da:•Tokiko lankidetza plataforma bat garatzen laguntzea, Getxoko udalerrian tokiko jardule publikoak eta pribatuak pertsona etorkin ekintzaileak eta enpresariak laguntzean inplikatzeko.•Enpresa edo negozio baten jabe diren pertsona etorkinei enkantean hartzeko eskaintza publiko eta pribatuetan parte hartzea erraztea.•Kalitatearen kudeaketarako estandarrak (QMS) eta ebaluazio tresnak garatzea, berdintasunaren, integrazioaren eta aniztasunaren kudeaketaren printzipioekin koherenteak izango diren politika ekonomikoak diseinatzean eta ezartzean lagunduko dieten tokiko gobernuentzat.

DELIren bidez lortu ditugun emaitzak hauek dira:•Udalerriko ekintzailetzaren eta enpresari etorkinen egoeraren berri izatea.

 

Page 31: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 31

•Getxoko politikak eta egiturak pertsona etorkinen integrazio ekonomikorako beharretara hobeto egokitzea.•Agente guztien eta, oro har, gizarte osoaren, elkarrizketa eta partaidetza handiagoa izatea estrategia eta política ekonomikoetan.•Administrazio publikoaren eraginkortasuna handiagoa izatea, pertsona etorkin ekintzaileen berariazko beharrizanei erantzutean.•Sendotzeko ekintzak egitea kontratazio publikoan, pertsona etorkinek eta haien negozioek parte hartzea errazteko, aniztasuneko gizarte klausulak garatzearen bidez.

•Azken batean, pertsona etorkinek tokiko ekonomian parte-hartze handiagoa izateko aukerak lagundu nahi ditu eta udalerrian atzerriko enpresariek egin dezaketen ekarpen ekonomiko eta sozialaren garrantziaren gaineko sentsibilizazioa bultzatu nahi du DELIk.

Ekonomiari eta Aniztasunari buruzko bigarren mahai-ingurua 2015eko otsailaren 25ean burutu zen eta enpresaren, tokiko garapenaren,immigrazioaren eta ikerketaren arloekin lotutako hainbat sektoretako

30 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten.

Maiatzean Kultura arteko hirian ekonomia eta aniztasun jardunaldiak egin ziren, eta honakoak gauzatu ziren:

•DELI Plataforman parte hartzen duten pertsonentzako, enpresetarako eta erakundeetarako mintegiak, arreta berezia jarrita atzerriko ekintzaileengan eta profesionalengan. •Sustapen ekonomikoaren, nork bere lana sortzeko laguntzaren eta kontratatze publikoaren gaian esku hartzen duten profesionalentzako barne mintegiak.

 

Page 32: INMIGRAZIOA ETA KULTURA- ARTEKOTASUN UNITATEA · 2016-07-27 · ikerketak bultzatzen dira, beste mota bateko iturrietan oinarrituta, eta ... guztiarentzako proposamena bilakatu da

ÍNDICE 32

garatutako kudeaketa arauetan oinarritzen den on-line autoebaluazio tresna. Bertoko administrazioentzako gomendiomultzo bat da, etahoriekin lortu nahi dena da etorkinen enpresa-espiritua eta integrazioekonomikoari dagozkion helburuak gauzatzea.

 

 

2015eko ekainaren 6an, Bruselan batu ziren 10 hiri Europakoproiektuaren azken konferentzian, eta abenduaren 1ean Getxon burutu zen Jatorri atzerritarreko pertsona ekintzaile eta enpresariak: integrazioekonomikoa hirian izena duen transferentzia jardunaldia burutu zen.

DELI proiektuak Getxon izan dituen ondorio eta gomendio nagusiak Ebaluazio Txostenean jasota daude. Gure webgunetik proiektutikeratorri diren hainbat argitalpen partekatzen ditugu. Horrez gain,eskuragarri dago baita ere Aniztasunaren gaitasun ekonomikoahobetzea: bertoko administrazioentzako kudeaketa arauak gidaliburuan