16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aroa Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren sasoi honetako uzta 6 Elkarrizketa Jaione Berridi Atzegiko boluntarioa 6 Inkesta Kontsumoa Gabonetan 7 Olentzeroren opariak 8 Caser egoitzetako Gabonetako egitaraua 11 Gurasoentzat Jostailuak eta genero berdintasuna 12 Haurren Leihoa Dunboa LH 1. zikloa 13 Gazteen lanak Txingudi Ikastola BHI 14 Gazte infor 15 Kultur agenda Jaso ezazu IRUNERO etxean !! [email protected] 693 828099 Irun Ekintzan Lehiaketa Irungo lau enpresa berritzaile saritu ditu Irungo Udalak Gabon zoriontsuak eta Urte Berri oparoa!

Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

  • Upload
    others

  • View
    7

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero243. zk.Bigarren aroa

Abenduak 152014

KirolakBidasoaren sasoihonetako uzta

6 Elkarrizketa Jaione Berridi Atzegiko boluntarioa6 Inkesta Kontsumoa Gabonetan7 Olentzeroren opariak8 Caser egoitzetako Gabonetako egitaraua11 Gurasoentzat Jostailuak eta genero berdintasuna 12 Haurren Leihoa Dunboa LH 1. zikloa13 Gazteen lanak Txingudi Ikastola BHI14 Gazte infor15 Kultur agenda

Jaso ezazu IRUNERO etxean !!ja [email protected] 693 828099

Irun Ekintzan LehiaketaIrungo lau enpresaberritzaile saritu dituIrungo Udalak

Gabon zoriontsuak eta Urte Berri oparoa!

Page 2: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

2

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Aurten paperean eta digitalean iraku-rri ditudan titular, esaldi eta berriakametsetan pilatu zaizkit. Poesia hornonbaiten infiltratu da, asmazanknon:

Arrakasta handiz hasi da txuleta festa– Legeak justiziatik urruntzen gaitue-nean - Use your mentality, wake upto reality - A Coruñako suhiltzaileekez dute etxe kaleratzeetan parte har-tuko - Hatz horren indarra - Notre Da-meko gargola famatua Parisirenstekotan - Cegasaren likidazioa300 langile inguru kalean uzteko bi-dean da - Gay musukatze masiboaBurger King batean protesta moduanbikote gay bat kaleratzeagatik - Gureesku dagoren lorpen handiena daplurala dela – Kanpoko mundua ira-bazi dugu baina geure burua galdudugu – Gosea haurren jostailuen ar-tean – Zure hatzaren ez galtzeko - He-rrialde batzuetan abortoa zalantzanjarri da; guk, berriz, 40 urte bete di-tuela ospatzen dugu - ONCEren bost

billetek 175.000 euroko saria utzidute Irunen - Heriotza baino patukaskarragoak - Beste makro-epaiketapolitiko bat askatasun eta bakearenkontra - Bizitzaren aurrean jartzekomodua da umorea - Arráncate la ca-beza, zombie, arráncatela y piensa -Urte honetan herri kontsulten proto-kolo bat landuko dugu - Lengoaiarizerbait gertatuko zaio, Jean Luc Go-darden ustetan - Europolek dio 15herrialdetako futbol profesionaleanustelkeria egon dela – Gizatiarragoegiten gaitu kulturak, "petitio princi-pii" bat dugu berau. Baina, ai ene, ezhumanitarioago ezinbertzez - Zibu-ruko Kaskarotenea ikastolako haurrakargirik gabe – Ahotsa oinutsik - San-tanok esan du ez dakiela zergatikdoan “Gasteizera” berdinatsunareninguruko azalpenak ematera - ImanolLarzabal gogoan - Sexu erasoak etatorturak salatu dituzte azken sareka-dan - Hipsterrak pijoen mutazio batdira- Aurreikuspen guztiak gaindituditu azaroaren 9ko bozketak Katalu-nian - Helikopteroan hegaldi battxiste baten truke - Protestak isilaraz-teko legea, mozala legea, oparitunahi digute - Patrick Modiano dansson discours du Nobel de littérature: il est un cousin lointain de Modi-gliani - Emakumeen aurkako indarke-riak eraildakoa naiz, ordea, eguneroerasotzen naute - Inditex megaen-presako dendaria izan nahi ez zuensuperheroia – Burmuina Zerua bainozabalagoa da.

Collage berri on

Yurre Ugarte

Irun atzo Irun gaur

Pikoketa kalea atzo eta gaur

1979an Udalak oraingo izen hau emateaebatzi zuenean, Gerra Zibilean Beorlegi koro-nelak fusilatzeko agindu zuen irundarrakomendu zituen, eta, bide batez, kaleari koro-nel frankista harexen izena kendu zion,1937az geroztik hala deitzen baitzen.1896an lehen aldiz agertu zen, Once de No-viembre kalea izenarekin. Liberalentzat datasinbolikoa zen, horrela gogoratzen zuten-eta1874an tropa karlistek Iruni ezarrita zioten

setioa altxatu zuten eguna. Pikoketa kalean Bellas Artes deituriko galeriakomertzialak daude, hain justu izen berekoantzokia zegoen tokian. Antzokia 1914anireki zen, eta 1931n eman zuten bertan lehe-nengo aldiz soinudun film bat. 1973an erreegin zen. Eraikin horren aurrean, 1931n, te-lefono bulegoa zegoen. Iturriak: Irungo kaleen izenak. José Monje etaIrun atzo. José Mari Castillo.

Page 3: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

3

Olaizola Immobiliaria agentzia

“Adimen urritasuna duten pertsonen gardentasunaz kutsatu beharko genuke”

- Zergatik erabaki zenuen Atzegin parte hartzea? Hamazazpi urterekin kasualitatez hasi nintzen; beraz, gal-dera egokiagoa da zergatik jarraitu dudan. Sartu nintze-nean ez nuen imajinatzen zer topatuko nuen. Aurkikuntzahandia izan zen niretzat. Adimen urritasuna duten per-tsonak oso-oso hurbilak dira, gardenak. Lehen momen-tutik adierazten dizkizute sentimenduak. Horrekharrapatu egiten zaitu. Mundu honek liluratu egin nin-duen. Ni Filosofia karrerarekin hasi nintzen, eta gaur egunGizarte Langintza ikasten ari naiz, ikusi dudalako hau izandaitekeela nire tokia.

- Denbora honetan ikusi duzunaren arabera, zein zailta-sun aurkitzen dute adimen urritasuna duten pertsonek?Down sindromekoen elkarte baten bideoak esaten zuenezintasunei begiratu beharrean, gaitasunei erreparatzeko.Ados nago esaldi horrekin. Beraiek gai dira gauza pila bategiteko, erritmo motelagoan agian, baina badute ahal-mena. Gainera gustatzen zaie gaitasun horiek erakustea.

- Familiek ere lan handia izaten dute.Gurasoen artean ezberdintasun handiak ikus daitezke.Gazteek beste informazio mota bat jaso dute, eta haurrenhezkuntzan nabari da hori. Helduenek ez dute formazioberdina eskura izan. Guraso berrien kasuan, haurrak adi-men urritasuna daukala jakitea hondamendia izaten dahasieran. Ematen du bizitza osorako karga izango dela.

Baina haurrak bi urte dituenean galdetuta, “oparia” delaesaten dizute.

- Adimen urritasuna duten pertsonak gizartean integra-tzea erronka handia da. Urrun dago oraindik?Azken urteotan aurrerapen asko egin dira. Adimen urri-tasuna duten pertsonek heziketa handiagoa jaso dute, ba-dakite protokoloak jarraitzen, adibidez. Gehien landubeharreko gaia pertsona bakoitzak barruan dituen aurrei-ritzi eta topikoena da. Hori ez da lortzen liburuak irakurriz,pertsonak ezagututa baizik. Liburuetan estralurtarrakizango balira bezala aztertzen dituzte, baina pertsona nor-malak dira, haien gustu, zaletasun eta afinitate ezberdi-nekin.

- Zer ikas dezake gizarteak adimen urritasuna dutenpertsonez?Asko ikas dezake. Esate baterako, gaur egungo gizarteaoso indibidualista da. Adimen urritasuna duten pertsonenhurbiltasunaz eta gardentasunaz kutsatu beharko genuke.Pertsona baten aurrean egotea, eta jakitea ikusten duzunbezalakoa dela, gauza handia da. Nik uste harribitxi batzukdirela, eta jende askok ez duela ezagutzeko zorterik izan.

- Orokorrean, zein da Atzegin egin dituzun zazpi urteenbalorazioa?Sorpresa handi bat izan da niretzat, gero eta indar han-

diagoa hartu duena. Badirudi boluntario izaterakoan askoematen duzula, eta ez duzula bueltan ezer jasotzen. Bainaez da horrela. Nik edonor animatuko nuke Atzegin edoantzeko elkarteren batean parte hartzera. Gaur egungazte asko ikusten ditut, aspertuta daudenak, zer egin ezdakitenak. Jendeak kanpora joan nahi izaten du, eta ondodago, baina hemen bertan badaude mila modu errealitateezberdinak ezagutzeko eta esperientzia aberasgarriak bi-zitzeko.

Hamazazpi urterekin ezagutu zuen JaioneBerridik Atzegi. Ordurako, ia mende erdiazeraman elkarteak Gipuzkoan adimen urri-tasuna duten pertsonei eta familiei laguntzaeskaintzen. “Errebotez” sartu zela dio;baina zazpi urte geroago bere bizitzarenparte garrantzitsu bilakatu da Atzegi. Elkar-tearen aisialdi klubean hasi zen lehenengo,Txolarten, baina bulegoan eta adimen urri-tasuna duten pertsonen etxeetan ere egin dulan.

Jaione Berridi:

Page 4: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

4

Plaza de Ideas SL-k ideia berritzaileen sailean jaso du saria.ht tp: / / i run. lap lazadeabastos.com/ web gunea sortu dute, In-ternet bidez plazako merkatuko produktuak erosi ahal izateko. “To-kian tokiko betiko saltokiak merkaturatzeko ideiaren izaeraberritzailea eta Irungo merkataritzan izan dezakeen eragin ekonomi-koa baloratu ditugu” azpimarratu du Marisa Arriola epaimahaikideak.3.000 euroko saria jaso du David Barón enpresako ordezkariak: “Sarihauek ez dute enpresan berehalako eragin zuzenik izaten, baina au-rrera jarraitzeko animatu egiten zaituzte”.

Hiriko ekintzaileei aitortza egin die Irungo Udalak “Irun

Ekintzan” lehiaketaren bigarren edizioan. Lau egitasmo

berri-tzaile izan dira irabazleak, sail ezberdinetan: Válvulas

Zubi SK-k, Fepako SL-k, Plaza de Ideas SL-k eta Manufactu-

ras Gove SL-k. “Berrikuntzaren bidea hartu duten gazte

ekintzaileen lana aitortu eta saritu behar dugu instituzioetako

arduradunok”, baieztatu du Miguel Ángel Páez Sustapen

Ekonomikoko zinegotziak.

Berrikuntza saritu

Válvulas Zubi SL 20 langiletik gorako enpresei zuzendutako kategoriansaritu dute. Enpresan hasieratik landu izan duten produktua hobe-tzeko eta lehiakor bihurtzeko saioa egin dute. “Material korrosiboen-tzat prestatutako balbula” garatu dutela azaldu du Erika Usabarrenaenpresako ordezkariak. Horretarako, gertuko hornitzaileekin aritzekoapustua egin dute. 3.000 euroko saria jaso du Válvulas Zubi enpresak.Santiago Usabarrena eta Milagros Zubillaga enpresaren sortzaileei es-kerrak eman nahi izan dizkie Erika Usabarrenak, belaunaldi berriaren-gan “sinetsi” dutelako.

Produktu freskoak,Interneten erosgai

Balbula iraunkorragoak

Page 5: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

5

du Irungo Udalak

Fepako nabarmendu dute SL 20 langiletik beherako Irungo en-presen artean. Langileentzat prestatutako arropa eta segurtasunmateriala da haien merkatua. Gabezia bat atzeman ondoren,zubi eta biaduktuetan lan egiteko segurtasun hesiak garatzeariekin zioten. Produktua sortzeko egindako diseinu, ikerketa etaprodukzio lana azpimarratu ditu epaimahaiak. “Langileen egu-nerokoa hobetzea da gure helburua, eta horretarako lanean ja-rraituko dugu”, azaldu du Iban Otero enpresako ordezkariak.3.000 euroko saria jaso du Fepakok.

Manufacturas Gove SL-k ideia berritzailearen sariajaso du. Lanerako tresnak eta lanabesak egiten dituenpresak, eta proposamen berritzaile batean laneanari da. “Neoprenozko jantziak ordu bakar batean le-hortuko dituen produktua sortu dugu”, aipatu du Nes-tor Tolosa ordezkariak. 1.000 euroko saria jaso du,Javier Gonzalez lankidearekin batera. Hamabi izan diraguztira “Irun Ekintzan” lehiaketara proposamenakaurkeztu dituzten enpresak. Lau onenak saritu dituepaimahaiak.

Segurtasun hesiak

Neoprenozko jantziak, ordubetean lehor

I runerokGabon zoriontsuak etaUrte Berri ona opa dizkizue irakurle eta bezeroei.

Page 6: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

6

Kontsumoa Gabonetan

Amalia Martínez de la Puente

Egun bereziak dira eta ahaleginamerezi dute. Nik txikitako oroi-tzapen politak ditut. Beraz, gauregun ondoko belaunaldikoen-tzat ere onena nahi dut. Etxeaapaintzen eta janaria eta edariaerosten gastatzen dut batez ere.Erregeen eguna oso garrantzi-tsua da niretzat. Xumea baldinbada ere, familiako kide bakoi-tzari opari bana erosten diot.

Maider Mihura Gehiago kontsumitzen dela argi dago. Janarianadibidez, gehiegizko bazkariak eta afariak egitendira Gabonetan. Gero egia da bizpahiru egun pa-satzen ditugula soberakinak jaten. Horrek gastuaorekatu egiten du. Oparitan diru gehiago xahutzendugu. Orain gustuko dudan moda bat asteburue-tarako “planak” oparitzea da.

INKESTA

Ana San José

Janariari dagokionez, egia daohi baino gehiago erosten etagastatzen dugula, baina me-rezi duela uste dut. Data be-reziak dira, familiarekin etalagunekin elkartzeko aukeraematen dutelako. Urteanbehin egiteagatik ez da ezergertatzen. Oparietan ere,gauza bereziak erosteko apro-betxatzen dugu. Arropa bal-din bada, jantzi garestiagoakerosten ditugu, adibidez.

Unai Andueza

Egia da normalean opari era-bilgarriak erosten ditugula.Baina Gabonak existituko ezbalira, agian ez genuke beharhori ikusiko. Behintzat ez ge-nituzke hainbeste gauza ero-siko. Janariari dagokionez,berdin. Eskertzen da gauzagozoak jateko aukera, bainabatzuetan gastua gehiegiz-koa izaten dela iruditzen zait.Gainera, urtean zehar ba-daude beste data batzuk os-pakizunak merezi dituztenak.

Iñaki Campón

Gabonetan beti gehiagokontsumitu izan den arren,azken urteotako krisiarekinnabarmen behera egin duelauste dut. Lehen diru gehiagoxahutzen zela esango nuke.Familiarekin mahaian eser-tzeak beti ekartzen du jana-rian eta edarian gehiagogastatu beharra. Baina krisia-rekin autokontrol maila han-diagoa garatu du jendeaskok.

Lourdes OrtegoAskoz gehiago kontsumitzen da Gabonetan. Halaere, krisi ekonomikoa dela eta, beharrezko gauzakerosteko ohitura hartu dugu. Etxean egiten duguahalegin hori, batez ere. Ilobekin, adibidez, ez dahorren erraza.

Page 7: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

olentzeroren opariak

Gabonetan,erosi Irungodendetan,eta lor itzazu

deskontuaketa

opariak!

OHARRAK: Merkatari ba-koitza bere

eskaintzaren arduraduna da.

Txartela aurkeztea

ezinbestekoa da.

Page 8: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

Bi hilabete daramatzateIrungo Caser egoitzetanGabonetako ospakizunakantolatzen. Apaingarriaketa janariak prestatzeko tai-lerren bidez, egoiliarrekmodu zuzenean parte hartu

dute antolakuntzan. Hilaren 17tik aurrera jardueraz be-teta izango dute agenda. Gainera, egoitzetatik kanpokojendea ere animatu nahi izan dute, Gabonetako egunberezietan hurbil daitezen. Afariak eta bazkariak ken-duta, edonorentzat zabalik egongo dira Caserrek anto-latutako jarduerak. Ondorengoa da egitarau osoa:

Osteguna, 25(Eguberri eguna)- Bazkari berezia.

Ostirala, 26- Txangoa Amaia Kultur Zen-trora, jaiotzen erakusketaikusteko.

Larunbata, 27, eta igandea,28- Goizean, urte osoko argaz-kien proiekzioa Anakan.

Astelehena, 29-1 8:00etan, Anakan gitarrakontzertua.

Asteazkena, 31 (GabonZahar eguna)- 18:00etan, urte amaierakobingo berezia.- Gabon Zaharreko afari bere-zia (mahatsak, polboroiak, tu-rroia).

Osteguna, 1 (Urteberrieguna)- Urteberriko bazkari berezia.

Astelehena, 5- Erregeen bisita eta oparienbanaketa.

Asteartea, 6- Errege eguneko bazkari be-rezia.

Asteazkena, 17- Goizean, gozo-gintza tailerraAnakan.

Osteguna, 18- Irungo Kontserbatorioko ki-deen kontzertua, 18:00etanAnakan.

Igandea, 21 (Santo Tomas)- Eguerdian, txistorrada.

Astelehena, 22- Goizean, Gabonetako Lote-riaren zozketaren emankizuna.- Arratsaldeko 18:00etan, kon-tzertua Anakan: Luis Marianoriomenaldia, Ángel Pazosen etaJose Luis Azkueren eskutik.

Asteartea, 23- Goizeko 11:00etan, jaiotzabiziduna Anakan (egoiliarrakizango dira aktore).- Arratsaldeko 18:00etan, kon-tzertua Betharramen: Luis Ma-rianori omenaldia, ÁngelPazosen eta Jose Luis Azkue-ren eskutik.

Asteazkena, 24 (Gabon gaua)- Olentzeroren bisita Anakakoegoitzara (egoiliar bat izangoda aktore).- Arratsaldeko 17:30ean, abes-batzen emanaldia: Larreaundi,Anaka, S.Vicente de Paul.- Gabon gaueko afari berezia.

Gabonetarako egitarauaprestatu dute Caserren

Page 9: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

k i r o l a k 9

Berrogeita bost urteko historialuzea dauka Irungo errugbiak.Plaiaundi da bere egoitza, eta IrunRugby Taldea, elkarte nagusia.Haren lanari esker egin izan du au-rrera errugbiak Irunen, Hego Eus-kal Herrian gutxi batzuen kiroladen arren. Bidasoa ibaia gurutza-tuta, zeharo ezberdina da errug-biak bizi duen egoera. Hendaiakoikastetxeetako jolastokietan baloiobalatuak ikustea ohikoa da,errugbiaren osasunaren seinale.Zaletasun hori badia osoan zabal-tzeko asmoz, Txingudi Errugbi Es-kola sortu dute.Irun Rugby Taldeko eta HendaiakoStade elkarteko presidenteek si-natu zuten azaroaren amaieranerrugbi eskola komuna sortzekoakordioa.

Bidasoa Txingudi Mugaz GaindikoPartzuergoaren babesarekin egi-turatu dute proiektua. Eman be-harreko urratsen ingurukoaholkularitza eta erakundeen ar-teko lotura-lana egin ditu Par-tzuergoak. Aurreikuspenenarabera, 2015/2016 ikasturteanabiatuko dute eskola berria. Lehe-nago, hastapen ikastaroak egingodituzte Irungo, Hendaiako etaHondarribiko eskoletan. Orainarte, eskola kirola programarenbaitan egin izan dituzte errugbisaioak. Baina soinketa orduetarazabalduko dituzte orain.

Beste hainbat kirolen artean,errugbia sakonago ezagutzekoabagunea izango dute, beraz,Irungo haurrek.

Gaztetxoen artean, argi dago fut-bola dela oraindik ere arrakastagehien izaten duen kirola. Halaere, denek ez dute futbolean jo-katzeko abilezia berbera. Zentzuhorretan, errugbiak aukera han-diagoa eskaintzen duela uste duIñaki Alberdi Irun Rugby Elkartekopresidenteak: “Gazte guztiek duteerrugbian jokatzeko gaitasuna,haien fisikoa edozein dela ere.

Errugbian jende astuna eta arinabehar da”. Txingudi Errugbi Esko-lak badia osoko haur kirolzaleei“mesede” egingo diela uste duIñaki Alberdik.

Battitte Chaudière Hendaiakoerrugbi taldeko jokalaria da, etaIrunen eta Hondarribian orain arteegindako saioetan parte hartu izandu. Haurrek errugbiaren inguruanduten ezagutza eskasa dela ikusidu hendaiarrak: “Gehienek ez da-kite errugbian pasea atzera eginbehar denik ere”. Gaitasunari da-gokionez, berriz, ez du oztoporikikusten. Gustatuko litzaioke haurhorietako batzuek etorkizuneanHendaiako taldean jokatzea.“Baina helburua ez da Hendaiarenharrobia zabaltzea, errugbia eza-gutaraztea eta garatzea baizik”, ar-gitu du Chaudièrek. Errugbieskolaren fruituak ikusteko, ha-markada osoa beharko dela ustedu hendaiarrak. Presarik gabe,baina sendo lan egin nahi dute,beraz.

Neskak animatu nahi dituzteEmakumeei dagokienez, urratsbat aurrerago dago Irun Rugby Tal-dea. Hendaian ez dute nesken tal-derik, baina Irunen lehen saiakeraegin dute. Joan den urtean Ei-barko neskekin elkartuta jokatuzuten. Aurten, berriz, Hernanikoe-kin ari dira. “Neska gutxi garenez,beste taldeekin elkartu behar izandugu, momentuz. Baina gureasmoa da etorkizunean Irungo tal-dea ateratzea”, azaldu du Lea E-txebarrieta jokalariak. TxingudiErrugbi Eskolari esker neskak era-karri ahal izango dituztela uste du:“Hamaika-hamabi urte dituzte-nean, neskak mutilak baino altua-goak izaten dira, eta ondomoldatzen dira errugbian. Horrekanimatu egiten ditu”. Emankorra izan daiteke, beraz,Txingudiko errugbiak hartu duenbidea.

Erroak egingoditu errugbiakTxingudin

Akordioaren sinadura-ekitaldia Stade Hen-dayais klubaren egoitzan egin zen. Goian,ezkerrean, Pedro Alegre Irungo Kirol Zine-gotzia; behean, ezkerrean, Iñaki Alberdi,

Irun Rugby Taldearen Presidentea

Eskubiko argazkian, Hendaiako jokalari gazteak.

Errugbi Eskola sortu dute Irun Rugby Taldeak eta Hendaiako Stadek, Partzuergoaren babesarekin

Page 10: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

10 k i r o l a k

Aldaketen urtea

Asobal Ligan hasi zuen Bidasoa-Irunek 2014.urtea. Jaitsiera pos-tuetan zegoen arren, bazuenitxaropena bigarren itzuliari be-gira. Etxeko talde xumearekinekin zioten irundarrek Asobalekoabenturari, baina jokalarien ho-bekuntza agerikoa zen Gabone-tako etenaldirako. Taldeak ezzuen inolako presiorik, eta mai-lari euste hutsa lorpen handitzatjo zitekeen. Tamalez, ligako biga-rren itzuliak aurrera egin ahala,ametsak bazter geratu ziren. Bi-dasoak ez zuen Asobalek eska-tzen duen maila eman, eta

jaitsiera errealitate bihurtu zeninork nahi baino lehenago. “Ha-sieratik bagenekien zaila izangozela. Ahal izan genuen arte bo-rrokatu genuen, burua betitente. Asobalen jokatzea aukeraona izan zen, eta esperientziaasko hartu genuen”, gogoratu du

Jon Azkue jokalariak.

2013ko udan gertatutakoa go-goan, Asobal Ligan jarraitzekogonbidapena espero zuen Bida-soak. Talde askoren arazo ekono-mikoak agerikoak ziren, bainahorien inguruko erabakiek atze-rapen etengabeak jasan zituzten.Dokumentazioa aurkezteko epeagaindituta, hiru luzapen jaso zi-tuen BM Aragón elkarteak. Uztai-laren amaierara arte itxaronzuen Bidasoak, azkenean Oho-rezko B Mailan jokatuko zuela ja-kiteko. Zuzendaritzak arretaprozesu horretan jarrita zeukanbitartean, jokalarien joan-eto-rriak hasi ziren. Lehen albiste txa-rra Ander Ugartek eman zuen.Taldeko erreferentzia nagusie-tako bat izandako pibote irunda-rra galdu zuen Bidasoak.Huescarako bidea hartu zuen,Asobal Ligako lehen postuetaneta EHF Kopan lehiatzeko auke-rak erakarrita.

Baina udako ezusterik handienaAsier Aranburu kapitainak emanzuen, klubean jarraituko ez zuelairagarri zuenean. Bere kontratua-

ren inguruko berririk ez zuelaeta, presidenteari deitu zion tal-dea entrenatzen hasi zen egu-nean. Orduan eman zion berritxarra José Angel Sodupek. Albis-teak sortu zuen zalaparta ikusita,klubean segitzeko eskaintza eginzion Bidasoak Aranbururi. Ezez-koa eman zuen: “Kirol zuzenda-ritzaren partetik ez nuenniganako interesik ikusi. Ez dutuste lau egunetan haien denbo-raldirako plangintza asko aldatuzenik”. Eskubaloiaren mundukoeta kanpoko jende askoren ba-besa jaso zuen Asier Aranburuk,eta irudi ona utzita irten zen Ar-talekutik. Geroago, Tolosarakobidea hartu zuen, Otegi, Rincón,Mujika eta De Cerio taldekideohiekin batera.

Etsipena denboraldiaren lehenerdianUdako gorabehera guztien ondo-ren, eraberrituta ekin zion Bida-soa-Irunek denboraldiari.Dejanovic, Zildzic, Trkulja etaRevin atzerritarrak iritsi ziren,baita Asobalen esperientzia han-dia duten Muiña eta Fuentes ere.Garaieraren eta pisuaren mese-

detan, nortasuna eta elkar uler-tzeko gaitasuna galdu zituen Bi-dasoak. Taldearen mailaaurresuposatuta, asmo handikohelburua jarri zion klubak: Aso-bal Ligara bueltatzea. Baina ligahasi bezain pronto taldearenhutsuneak agerian gelditu ziren.Burua altxa ezinean dabil, sailka-penaren erdialdetik behera.“Kezkatuta nago, uste dut tal-deak askoz gehiago eman deza-keela”, onartu du FernandoBolea entrenatzaileak. Hala ere,jardunaldiak aurrera doaz, etataldean hobekuntza handirik ezda nabari. “Oraindik goiz delaesateak dagoeneko ez du zentzu-rik”, adierazi du José Ángel Sodu-pek. Ez da giro ArtalekunGabonetako etenaldiaren ata-rian.

“Asobalen jokatzeaaukera ona izan zen,esperientzia askohartu genuen”

Jon Azkue, jokalaria

Egoera nahasia da Artaleku aldean 2014aren bukaeran.Bidasoa-Irun taldeak ez du zuzendaritzak espero zuenmaila eman. Hurbilago ditu jaitsiera postuak Asobal Li-gara igotzeko play off-a baino. José Ángel Sodupe presi-denteak argi hitz egin du: “Pazientziak epe bat dauka.Kirolean emaitzek agintzen dute, eta batzuetan mutu-rreko neurriak hartu beharra dago”. Urtebetean erabataldatu da Soduperen diskurtsoa. Bidasoak bizi izan di-tuen gorabeheren ondorio da eraldatze hori.

BAKAILAOA DASTA EZAZU

“Oraindik goiz delaesateak dagoenekoez du zentzurik”

José Ángel Sodupe,presidentea

Fernando Bolea eta aurtengo jokalariak.

Fernando Bolea eta Bidasoako jokalariak partiduaren atsedenaldian.

Page 11: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

11g u r a s o e n t z a t

Eguberriak gertu ditugu etajada hasi gara pentsatzenzein jostailu edo zein opariegin gure haur eta gazteei.Garai honetan kontsumoariateak irekitzen dizkiogu etaoparien bidez geure maita-suna eta besteekiko erreko-nozimendua zabaldu nahiditugu; baina... haur eta gaz-teei nahi dutena oparitu behardiegu, inolako irizpide edobalio kontutan hartu gabe?Sexuen arteko berdintasunasusta dezakegu haurren jos-tailu edo oparien bidez?Egin dezagun zenbait gogo-eta. Garapen afektibo-sexua-lari buruzko ikastaroakematen ditudanean egitendudan lehen galdera egingodizuet:

Gogorra da hori entzutea,egia; baina ez al dago egiatikzerbait horretan? Gaur auto-bus geltokian ama batek, beresemeak muxurik eman ez dio-nean, “Aii, mutila da!!!!” esan

du. Zergatik? Berez joera horidute haurrek? Ala guk sortzendiegu behar hori?Beste gogoeta bat:

Pentsa dezagun haur edogazte batek egunean zeharzenbat informazio-trukaketaedo elkarrekintza dituen. Era-gina itzela da, ezta? Zeinmezu ematen ari gara, beraz?Egunero, uneoro hezten arigara eta gehienetan helduokez gara kontziente bidaltzenditugun mezuez. Garrantzi i-tzela du haurrei genero ber-dintasunean erreferentziapositiboak emateak.Gaur egun ez dago ziurtatutasexuen arteko ezberdintasunagenetikoa denik, baina argidagoena da inguruak edo gi-roak eragin zuzena duela.Hori horrela, pentsa dezagungure sistemak, kontsumis-moak, nola bideratzen dituengenero edo rol estereotipoak.Gabonetako oparien katalo-goei begiratzea besterik ezdago.

aKolore arrosak nes-kentzat; urdinak, mutilentzat.

aNeskentzat, panpi-nak, itxura zaintzeko tresnaketa etxeko lanak egiteko jos-tailuak; mutilentzat, kotxeakedo indarra bideratzen dutenjostailuak.

aNeskentzat, hauredo etxearen zaintzara bide-ratzen dituzten jostailuak; mu-tilentzat, konpetitibitatea,etxetik kanpoko lana eta inda-rra bideratzen dituzten jostai-luak.Zer adierazi nahi dizuet hone-kin? Bi ideia nagusi:

1. Utz ditzagun hau-rrak nahi duten modukoak iza-ten, beren sexua kontuanhartu gabe baina sexu identi-tatea galdu gabe. Pertsononizaera ez da eraiki beharneska edo mutila generoarenarabera, pertsona izatearenarabera baizik. Izan gaitezensexu definitu bateko pertso-nak. Mutil batek Olentzeroripanpina bat edo nesken jantzi

edo tresna bat eskatu nahibadio, zergatik ez? Eta neskabatek kotxe, baloi edo “mutil”jantziren bat nahi badu, zer-gatik ez? Pertsona guztiok ez-berdinak garen bezala,anitzak garen bezala, izan de-zagun bakoitzak nahi duensexu identitatea. Hamaikamodu daude (nire alabak infi-nitu modu esango luke) neskaizateko, eta hamaika modumutil izateko.Sexu identitatea garatzen dengaraian (2-5 urte) maiz entzu-ten ditut neskek mutil izannahi dutela eta mutilek neskaizan nahi dutela. Zergatik gal-detzean, ohartzen naiz gehie-netan nesken kasuan “mutilengauzak” egin nahi dituztelakodela, eta mutilen kasuan,“nesken gauzak” egin nahi di-tuztelako. Beno eta ez al daokerragoa beren desioa janbehar izatea nahi dutenaberen sexuari ez omen dago-kiolako?

2. Gure haurrensexua bideratuegia badago,alda dezagun. Hau da, neskabat oso neska-eredu itxiabadu, eman aukera teorianmutilei dagozkien ezaugarriaklantzeko, eta alderantziz.Pertsonaren oreka psikologi-koa ahal diren nortasun ezau-garri anitzen baitan dago. Hezditzagun jolas mota anitzakegin ditzaten, arropa eta ko-lore anitzak jantzi ditzaten,helduen eredu zabala izan de-zaten. Zaila izan daitekeela?Nik ez dut ikusi neskarik heldubatekin lurrean lasai playmo-biletan jolasteko prest ez da-goenik, eta ez dut mutilikezagutu heldu batekin familie-tan jolastuko ez denik!!!

Beno, saia gaitezke, ezta? Gi-zarteak ematen dizkiguneredu negatiboei erreferentziaberriak sor diezazkiegun.Eguberri on!!!!

Mapi Urresti OrtizKUTTUN AHOLKULARITZA

PSIKOPEDAGOGIKOA

Gabonetan ere berdintasunean hezten

Nolakoak dira oroko-rrean neskak? Hauek izaten dira erantzu-nak gehienetan: goxoak,zintzoak, maitakorrak, ahu-lak, politak…Zein jolas edo denbora li-breko ohiturak dituzte?Amatara jolastea, sokasal-toan ibiltzea, dantzan, txu-txumutxutan ibiltzea…

Helduok orokorreanberdin tratatzen edo hurbil-tzen gara neska eta muti-lengana? Berdin laguntzendiegu neskei edo mutileiberen emozioak erregula-tzen?Ikerketek ezetz adieraztendute. Jaioberri direnetikdesberdin hartzen ditugubesoetan neskak eta muti-lak. Ibiltzen hasi eta eror-tzen direnean, neska bateknegar egiten duenean mutilbat baino gehiago kontso-latzen dugu. Mutil bat hase-rretzen denean gehiagobaimentzen diogu, etaneska sarriegi haserretzea-gatik erruduntzen dugu.

Nolakoak dira oroko-rrean mutilak? Hauek izaten dira erantzu-nak gehienetan: indartsuak,konpetitiboak, gogorrak,haserretzen direnak, langi-leak, negarrik egiten ez du-tenak, emozio gabekoak…Zein jolas edo denbora li-breko ohiturak dituzte? Ko-txetan edo borroketanjolasten dira, bildumak egi-ten dituzte, judokak edo fut-

bolariak…

Page 12: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

12 Ha u r r e n l e i h o a

Dunboa Ikastetxea. LHko 1. zikloa

Izar bat eta izar bigauen ilun

goizean argiEz dira ez makalak

kaleko artistak!Guztiak, biltzen ditubai, zirkuko pistak

Tomate gorriaLetxuga berdea

zuri zuriaelurra eta esnea

Page 13: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

13gaztea

Sara, Ortillopitz

Txingudi Ikastola BHI

Abendu honetan bi albiste izan ditugu, biak ala biak garrantzi han-dikoak Interneti dagokionez; zein, bere aldetik, ordea.Lehena, Instagram-en erabiltzaile aktiboen kopurua handiagoadela dagoeneko, Twitter-ena baino.Azken urteotan sare sozialetan Facebook bazen errege, Twittererregina genuen, bigarren aktiboena izaki.Bolada batean, Instagram, sakelako telefonoz argazkiak egin etairagazki automatikoen bidez vintage itxuraz plazaratzen dituensare soziala, txoritxoaren hegalpetik ibiltzen zen. Alabaina, Facebook-ek erosi zuenez geroztik, bere nortasuna be-rehala garatu zuen.Gaur alaba amari nagusitu zaio; hartarako gakoa da erabiltzaileak,artista sentiarazten dituenez gero, erakartzeko gaitasun handia-goa duela, edozein argazkiri estetika berezi eta deigarria ematekoaukera eskaintzen du eta: lehen, argazki ezin kaskarragoak egitennituen; orain, ezin kaskarrago, baina zuri-beltzez.Tresna soil eta errazak erabiltzaileen esku jarri orduko, denok ba-rruan omen daramagun artista hori loratu eta gure bizimoduarenuneak naturaltasunez eta erosotasunez partekatzeko grina piztenzaigu.Beste albiste mamitsua da Google-ek ofizialki iragarri duela Goo-gle News programaren itxiera. Bertan, prentsaren lerro-buruakerakusten zituen, handik irakurleek berek jo zezaten interesekoon line komunikabidearen webera.Trafiko hura irakurle guztien(beraz, publizitatearen kontsumitzaileen) erdia ere izan zitekeen.Bada, AEDE kanona delakoaren ezarpenak eragin du itxiera. Es-painiako komunikabide handien neurrira egindako zerga mota ho-rren ordez, gobernuarekiko garraztasun gutxiagoko zuzendaritzakizendatuko dituztelakoan onartu omen da ebazpena.Hots, Interneten egituraren beraren aurkako kanon bat da, este-ketan oinarritzen baita sareen sarea.Orain, prentsak ez du jasoko kanon gisa bereganatuko zuela ustezuen diru hori, eta, gainera, trafikoaren erdia ere galduko du. Hu-raxe baldin bazuten pairatzen ari diren krisialditik ateratzekogiltza, ez dirudi batere irtenbide eraginkorra hautatu dutenik.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Urte bukaerako albiste bi

Urriaren 29an kontrabandisten hiriburura joanginen; hau da, Lapurdin aurkitzen den Saraherrira.Bertako esaera zaharrak “Saran astia” dio,hau da, bertako bizimodua lasaia dela.Hasteko, ikastolan autobusa goizeko zortzie-tan hartu genuen Sarara abiatzeko. Iritsi be-zain laster, Terese izeneko gidari bat etorrizitzaigun eta Joxe Miel Barandiaranen etxeaikustera eraman gintuen. Baserri bakoitzak ka-pera bat zuela esan zigun eta baserri horiekbalea-arrantzaleen, nekazarien eta kontraban-disten diruarekin eginak zeudela. Ondoren,Luis Marianoren etxea ere ikusi genuen kan-potik.Bigarrenik, autobusera itzuli ginen Sara herriabisitatzeko. Bertan, bi taldetan banatu ginen,horrela batzuek Sara herria ikusi eta besteekdenbora librea izan zezaten. Elizara sartu au-rretik, bertako hilerria ikusi genuen, elizarenzati bat baitzen. Gidariak aipatu zigun hilerrigehienek lauburuak zituztela, ura, lurra, hai-zea eta sua irudikatu nahian. Kanpandorreanerloju bat dago eta gainean, denbora eten-gabe aurrera doala gogorarazten digunesaera hau: oren guziek dute gizona kolpa-tzen, azkenekoak du hobirat egortzen.Barruan Axular bertan apaiz izan zela adie-razten digun inskripzioa ikusi genuen, Luis Lu-ziano Bonaparte frantziar printze etaeuskaltzaleak eginikoa.Horren ostean, Teresek azaldu zigun elizarenazpian jendea lurperatuta dagoela eta Axulareta haren serora non dauden erakutsi zigun.

Elizaren sabaiak itsasontzi baten sabelarenantza zuen.Sara herria ikusi ondoren euskal pastiza erosigenuen eta hamaiketakoa egitera frontoirajoan ginen, besteek bisita egiten zuten bitar-tean. Gero, denak autobusean sartu eta Ortillopitzbaserrira partitu ginen.Ortillopitzen beste gidari batek hartu gintuen,oraingoan gizona, eta horrela mintzatu zitzai-gun: Ortillopitz baserria Suhalmendiren mal-dan XVII. mendean eraikitako baserri batdugu. Garai hartan lurra garesti zegoenez,baserriaren goialdea zabalagoa zen behekoaldea baino. Sagardoa ekoizteko dolarea erebazeukaten; indiarrekin trukea egiteko erabilt-zen zen, bakailaoaren truke, sagardoa bait-zen euskal baleazaleen edaria Ternuarakoitsas bidaietan.Antza denez, ohe txikiak zituzten uzkurtuta loegiteko, ez etzanda, etzanda lo eginez geroheriotza ate joka ibiliko zela pentsatzen zuteneta.Horren ondoren, baserrira sartu ginen azaldu-takoa geure begiekin ikusteko. Sukaldea, gan-bara, zalditegia… ikusi genituen; adibidez,sukaldean nola dutxatzen ziren erakutsi zigun,lauki antzeko baten gainean eta paretan, zulobat, ura erortzeko baratzera; beste aldetikeserleku handi bat bizkar zabalarekin ze-goen; tximinia aurrean, horrela beste aldetikzetorren haize hotzak ez hozteko eta tximi-niako berotasuna ez joateko. Irteera interes-garria.

Iraia OskilaDBH 2. maila

Page 14: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

2015EKO INAUTERIETAKOKARTEL LEHIAKETA

Saria? 600 euroko sari nagusia emango da.Epea? 2015eko urtarrilaren12an, 14:00ak baino lehen.Non? Kultura Arloko bulegoan(Urdanibia Plaza) aurkeztukodira kartelak. Konpartsak: 2015eko Inaute-rietako desfilean parte hartunahi duten Irungo konpar-tsek izena eman ahal dute ur-tarrilaren 16ra arte HAZbulegoan.X. BREAK DANCE TXAPELETA

Non? Amaia KZn

Noiz? Abenduaren 28an.Ordua? 17:00etan.Salmenta?- Interneten bidez: t ic ke t. ku t xabank .es- Leihatilan, ikuskizunarenegun berean.- Irungo Turismo bulegoan,Luis Mariano plazan.Prezioa? 4,10 euro.

FORD-MOZILLA OPEN WEBBEKAK

Zer? Teknikari berriak aurki-tzeko diseinaturiko bekak,teknologia arloan bereziki gu-txietsiak dauden sektoreetan.Baldintzak? Kodifikazioanezagutzak eta Interneteko politika proiektuetan lagun-tzeko interesa izatea.Epea? Abenduak 31Informazioa?@moz i l la twitterren.

JAPONIAKO ENPRESETAN PRAKTI-KAK EGITEKO BEKAK UNIBERTSI-TATEKO IKASLEENTZAT

Zer? 1.900.000 yen bidaiagastuetarako. Ostatua ere en-presaren kontura izango da.Baldintzak? EBko nazionalaizatea eta ikasturtetik gorakoedo graduondoko ikasleak.Epea? Urtarrilak 20Informazio gehiago: Telefo-noa: +32 (0)2 282 37 15 o f f ice@eu- japan.eu .

414 g a z t e i n f o r

- Aurrez aurre: Foruen karrika, 2, behea - Telefonoz: 943 505 444 / 943 505 440 - Posta elektronikoz: igaz te@i run .o rg - Webean: www. i r un .o rg/ igaz te- WhatsApp bidez: 607 771 173

Elurra gustukobaduzu eta Es-tatuko edo Euro-pako edozeineski-estaziotarajoateko asmoabaduzu, ezahaztu kontsul-tatzea Gazte-txartela izateagatik dagozkizundeskontuak, bai Estatuan, bai Europako

eski estazioe-tan. Gazte-t x a r t e l aEuropan ho-m o l o g a t u t adago, etaEYCA Euro-pean YouthCard Associa-

tion delakoaren barne dauden herrialdee-tan ere abantailak dituzu.

Erabili zure Gazte-txartela eski-estazioetan

Lehiaketak

Gabonetan, disfruta ezazu Zabaltzaplazako kioskoaren inguruan dagoenpatinatzeko izotz-pista ekologikoaz.

Noiz: Urtarrilaren 11ra arte.Lekua: Zabaltza Plaza. Ordute-gia: 9:30 - 14:00 eta 15:30 - 21:30. Asteburuetan 23:30era arte.Prezioa: 13 urte artekoek, 3 €, eta hel-duek, 5 € ordubetea.

Patinatzeko izotz-pista ekologikoa Zabaltza Plazan

Bekak

Page 15: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

a i s i aa 15

JARDUERAK OIASSO MUSEOAN

tesselae:zer? arte-praktikako taile-rra. Haurrek mosaiko bategingo dute. norentzat? 6-12 urtebitartekoentzat.noiz? Hilaren 23an eta30ean.ordua? 11:00etanprezioa? 4€

dies ludizer? erromatar inperioanoinarritutako hiru mahai-joko.norentzat? 2 urtetikaurrerakoentzat.noiz? abenduaren 20an.ordua? 10:30ean

prezioa? 3 €

arte ekintzanzer? la olmedatik etorri-tako espezialistek zuzeneanegindo dute mosaiko bat,teknika erromatarrak erre-produzituz.norentzat? 2 urtetik aurre-rakoentzat.noiz? abenduaren 23an.ordua? 11:00etanprezioa? doan

marrazki bizidunak:zer? “academia de gladia-dores” filma.noiz? abenduaren 26an.ordua? 17:00etanprezioa? doan

Abenduaren 20anZer? Lurra taldearen kontzer-tua.Non? KabigorrinOrdua? 13:30eanPrezioa? Doako sarrera.

Abenduaren 22tik urtarrilaren4raZer? PIN! PAN! PUN! Egube-rrietako haur parkea.Non? Ficoban.Ordua? 13:30eanPrezioak? 13 urte arteko haurrek: 7 € Helduek: 6 € 10 umetik gorako taldeek: 5€ ume bakoitzeko (+ heldulaguntzaile 1 doan) 3 urte arteko haurrek: doan. Familia ugariek (txartelare-kin): 5 € ume bakoitzeko.

EGUBERRIAK IRUNEN

Jaiotza bizidunaren antzezpena

argoiak elkarteko abesbatza-ren eskutiknoiz? abenduaren 19an.ordua? 17:00etannon? argoiaken lokalean:bertsolari uztapide, 6prezioa? doan

Jaiotza: adorazioaren

misterioanoiz? abenduaren 19tik urta-

rrilaren 6ra.non? ermita kaleko iturrian.prezioa? doanolentzeroren etorreranoiz? abenduaren 24an.ordua? 16:30etik 20:00etara.ibilbidea: gipuzkoa hiribidekoanbulatorioa, artaleku kalea,kale nagusia, san Juan plazaeta Jenaro etxeandia plaza.

17:30etik 20:00ak arte, Jenaroetxeandia plazan, olentzerok

umeen gutunak jasoko ditu.olentzero kantuaren eta

gabon kanten Jaialdianoiz? abenduaren 24an.ordua? 19:00etannon? san Juan Harria plazan

gaztaina eta pintxo dastaketanoiz? abenduaren 31n.ordua? 10:30eannon? arbesko auzo elkartean:arbesko errota, 13 - behe.

Page 16: Irunero › wp-content › uploads › 2014 › 12 › Irunero... · 2014-12-16 · Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 243. zk. Bigarren aro Abenduak 15 2014 Kirolak Bidasoaren

Irungo merkatuan,Gabonetarako

produkturik onenak

Mendibil Merkataritza Gunean943 63 83 94

ANGEL ARAMENDI NIÑO HarategiaM. OLASAGASTI Harategia-UrdaitegiaMª CARMEN ALBERDI HarategiaSHANTI HaragikiakGENOVEVA UrdaitegiaMª JESUS LLANOS KontserbakMARTIN TOLEDO Harategia-UrdaitegiaLARREZABAL Harategia-UrdaitegiaPURI ArrandegiaLA MAREA Arrainak eta itsaskiak HARKAITZ ArrandegiaJUNCAL BarazkiakPILARTXO Frutak eta barazkiakOKELA UrdaitegiaROSARITO UrdaitegiaVICENTE BENAGES UrdaitegiaJ. A. LARREA Harategia-UrdaitegiaSENOSIAIN Harategia-UrdaitegiaJOSE MAIZ Fruta-dendaIÑAKI PEÑA Gaztandegia-UrdaitegiaALBERDI ANAIAK Oilasko- eta arrautza-dendaFERNANDEZ C. ARRAIZA UrdaitegiaJOSE DOMINGUEZ UrdaitegiaBAKAILUAK "La Bixera"PIKABEA HarategiaOKINDEGIAZUBIKOA UrdaitegiaAIZPURUA Fruta-dendaJUAN MARI ArkumeakBASAUNTZA Belar-denda