16
Irungo euskarazko hamabostekaria Irunero 238. zk. Bigarren aroa Urriak 1 2014 Dunboa 8:30 taldea: konpainia onean entrenatu Elkarrizketa Jose Luis Azkue, Luis Marianoren piano- jolea izandakoa Gaztea Maialen Arocena, Adour- Bidasoa Pintura Lehiaketan saritua 4 - 5 Inkesta eta erreportajea Irungo tokiko merkataritzak etorkizuna du erronka. 6 Berri laburrak 7 Kirolak. Iñaki Razkin, Muztagh-Ataren gailurrean 10 Berriak. Sagar Eguna eta Hitz Gurutzatuen Lehiaketa 11 Haurren Leihoa. Elatzeta LH 12 Gazteen Lanak. 14 Gazte infor 15 Kultur agenda

Irunero Irungo Berritzeguneak irakasleei zuzendutako Jardunaldi Pegogikoak antolatu ditu Hezkuntza-saio hauek eskaini dituen 30. urtea izan da. Aurten guztira hamar ikastaro antolatu

Embed Size (px)

Citation preview

Irungo euskarazko

hamabostekaria I runero238. zk.Bigarren aroa

Urriak 12014

Dunboa 8:30 taldea: konpainia onean entrenatu

ElkarrizketaJose Luis Azkue,Luis Marianoren piano-jolea izandakoa

GazteaMaialen Arocena, Adour-Bidasoa Pintura Lehiaketan saritua

4 - 5 Inkesta eta erreportajea Irungo tokikomerkataritzak etorkizuna du erronka.6 Berri laburrak7 Kirolak. Iñaki Razkin, Muztagh-Ataren gailurrean10 Berriak. Sagar Eguna eta Hitz Gurutzatuen Lehiaketa11 Haurren Leihoa. Elatzeta LH12 Gazteen Lanak.14 Gazte infor15 Kultur agenda

2

Joseba Arozena etaUnai Oiartzun

Xabier Kerexeta

Sonia Garcia Olazabal, Amaia Terrazas amaiaterrazasruiz@gmai l .com

Ion Otxoaion@943sansebast ian.com

Baseclick S.L.ISSN: 1134-0606Lege gordailua:SS-230-94.Maiatzaren Lehena, 23 -20304 IRUNTel: 673 39 84 57

I runero

Irun atzo Irun gaur

Chemin de Hountarabie: ez dizuetazaldu beharrik zer dela eta jo nuenbegiz, seinalea ikusi orduko. Egiaesan, "Camin de Hontarabia" beharluke. Baina ederki dakizue nolakoegoera (sozio)linguistikoan dagoengaskoiera, eta, jakin ere, ederki daki-zue "besteen" hizkuntzekiko begiru-nea ez dela frantses errepublikareneta espainiar monarkiaren ezaugarri-rik behinenak. Adibidez, betidanik"Fuenterrabía" izan dela diotenek in-digenen bertsioa jatorrizkoa ez dela,edo jatorrizkotzat hartuta ere bostaxola zaiela adierazi ohi dute, hainzuzen indigenena delako.

Betidaniko deus ez dela eta topo-nimo gurea lehendabizikoz Undarri-bia dokumentatuta agertzen delaalde batera utzita, gaskoia omen daHondarribiaren eta Fuenterrabiarenarteko aldea/zubia eraikitzeko giltza-rria. Beharbada duela bederatziehunurte gurean ere ahoskatzen omen

zen hatxeak eraman zituen gaskoihiztunak euskal "hondar" hura haien"hont" zela pentsatzera. Eta hontgaskoiez iturria denez, latinera fontiragan zen. Eta geroago, gaztelerazfuente eta frantsesez font. Horrelakogaizkiulertu batengatik, bada, sortuada, jakitunek diotenez, euskal topo-nimo baten erdal etimologia.

Interes handiko gaia, ezbairik gabe,Erdi Aroan Bidasoaren alde bietangaskoiek eta beren hizkuntzak izanzuten eraginarena. Interesgarria, ha-laber, gerora nola eta zergatik iraganzen botere-hizkuntza gaskoieratikfrantses eta gaztelaniara, euskarakzokoan jarraitzen zuen bitartean.

Baina gaur solasgai besterik nahinuke: Irunen badugu Chemin deHontarabie bat. Kaleen izenak euska-ratu direnean; areago, auzo hiriak"betidaniko" izena galdu eta indi-gena ofizialdu duenean, oraindik ereaskori erdarazkoa etortzen zaio lehe-nik burura; alegia, ahora: calle Fuen-terrabía.

Hondarribia kalea euskaratzea litza-teke errazena. Ez dakit, ordea, bide-rik zuzenena den.

Izan ere, mugarena egiten zuen erre-katik goiti abiatutako bideak, aldebanatan etxeak lerrokatuta kale bi-hurtu aurretik, bazuen izena, Zubi-musuren alde bateko zein bestekoindigenek beren hizkera esezale etalaburtzailean esanagatik, eder-ede-rra: Sumusuko malda.

Chemin de Hountarabie

Xabier Kerexeta

Artaleku kaleaatzo eta gaur

IUA

: 29

069

IUA

: 387

39

XIX. mendearen erdi aldeko izen bera oraindikdaukaten kale gutxitako bat da hauxe. ArtalekuIrungo etxe baten izena zen; hain zuzen, JuanArtalekukoa zen bertakoa, XVI. mendeko ban-kari ospetsua, Calatrava Ordenako Maisu-Ma-haiaren kontulari izan zena. 1559an Irunen bazen santutxo bat, Artalekuizena zuena. Santutxoak debozio-tokiak ziren,herrien sarrera edo irteeretan egoten zirenak.Normalki oinarri baten gainean zutarri bat edu-kitzen zuen, eta honen gainean, gurutze batedo santuren baten irudi bat. 1919an udal batzarrak Artaleku kaleari JuanArana deitzea erabaki zuen. Proposamenarenarrazoia zen inguru hartan zegoela Irungo al-

kate eta militar sutsu haren etxea. Halere, izenhorrek denbora gutxi iraun zuen, zaila baitzenurte luzeetako ohiturak aldatzea. XX. mendearen hasierako argazkian (1) Arta-leku beharrean Artoleku idatzirik dago. Kalea-ren goiko aldean, Olazabal jauregia zegoen (3),Erdi Aroaz geroztik Irungo familia boteretsue-netako batena izan zena. Jauregia 1936ko su-tean kiskali zen. Orube horretan 1975eanostalaritza eskola bat egitea proiektatu zen.León Herrera Esteva Informazio ministroa ereIrunera etorri zen lekua ikustera (2). 1985eankiroldegia eraiki zen.

Kalearen inguruko datuak: Irungo kaleen izenak.José Monje.

1

2 3

3

Luis Marianoren irribarreak agurtzen du bisita-ria Jose Luis Azkuek Meaka auzoan duen e-txean. Artista irundarraren kartelak eta pianoadira nagusi egongela txikian. Presente dauka Az-kuek bere iragana. Oiartzunen jaio zen, duelalaurogeita lau urte, eta hamazazpirekin iritsi zenIrunera. Aitak epaitegian lan egiten zuenez, se-meak ere bertan jaso zituen lehen soldatak. LuisMariano ezagutu zuen arte. Hamarnaka bidaia-tan lagundu zuen Azkuek tenorea, piano-jolemoduan.

“Azkenean irundarrek ezagutu dute Luis Marianoren handitasuna”

Argazkian Jose Luis Azkueri ikus dezakegu, bere etxean.

Jose Luis Azkue

- Noiz eta nola hasi zinen pianoa jotzen?Oiartzunen izebaren pianoa geneukan etxean.Zortzi anai-arreba ginen, eta denon jostailuaizan zen. Horrela ikasi genuen musika jotzen.Irunen, elkartasun jaialdi batean pianoarekinari nintzela, Maria Pilar Etxebeste musika ira-kasleak entzun zidan. Berak kontserbatorioansartzeko animatu eta prestatu ninduen. Bainagurasoek ez zioten musikari etorkizunik ikus-ten. Hori dela eta, epaitegian lan egiten segitunuen, tarteka ezkontzetan jotzen nuen arren.Marianori esker lortu nuen musika lanbide bi-hurtzea.

- Nola ezagutu zenuen Luis Mariano?Libre zegoen bakoitzean Irunera etortzen zen.Haietako batean, Aldabe elkartera eramanzuten afaltzera. Ni eskusoinua jotzeko gonbi-datu ninduten, eta bertan ezagutu nuen. Ge-roago, 1955ean, Avenida zineman kontzertuaeskaini zuen. Egunean ez zen sarrerarik gera-tzen, baina nik ordaindu gabe sartzea lortunuen. Izkin batean kontzertua npois hasikozain nengoela, taulara igotzeko eskatu zidaten.Orkestrako pianista gaixo zegoenez, hura or-dezteko eskatu zidaten. Entseatu gabe eta ur-duritasunak jota egin nuen.

- Handik aurrera tenorearekin jotzen hasi alzinen?Hilabete geroago Marianoren eskutitza jasonuen, Parisera joateko eskatuz. Kontuan hartubehar da berak ez zuela arazorik Parisen nibaino piano-jole hobeak aurkitzeko. Bainabehin mesedea egin nion, eta Mariano eskeronekoa zen, oso jatorra. Aurrerantzean, Ma-rianorekin operetak prestatzen eta birak egi-ten hasi nintzen, Frantzian, Euskal Herrian,Espainian eta bai Errumanian ere. Baina ez zeneguneroko lana, tarteka egoten nintzen bera-

rekin. Bitartean hainbat orkestrarekin aritunintzen Frantzian zehar, diskotekak hasi zirenarte. Orduan gure lana pikutara joan zen. Ne-garrez utzi behar izan nuen musika.

- Luis Marianoren jaiotzaren mendeurrenadela eta, omenaldi eta ekitaldi ugari egin di-tuzte aurten Irunen. Nola bizi izan dituzu?Orain arte Irungo Udalak urtemugetan loreakeraman baino gauza handiagorik ez zuen egi-ten. Baina duela hamar urte inguru Luis Ma-riano Elkarte Lirikoa sortu zen. Operetak,operak, kontzertuak eta errezitaldiak antolatudituzte. Aurten, Udalarekin elkarlanean ikus-kizun ederrak eskaini dituzte Artalekun eta Fi-coban. Azkenean irundarrek ezagutu dute LuisMarianoren handitasuna. Bere garaian, jendeaskok ez zuen ezagutzen, telebistarik ez ze-goen. Baina inbidiarik ere bazioten. Frantzian,berriz, ikaragarria da jendeak nola maite zuen,eta maite duen oraindik ere. Badira artistaktalentuarengatik miresten ditugunak. Badaudebeste batzuk, maite ditugunak. Marianok biezaugarriak zituen.

- Musika utzi ondoren, Alambicq taberna irekizenuen Irunen, Hondarribia kalean. Nolakoesperientzia izan zen?Musika utzi ondoren, Irunera bueltatu beharizan nuen. Dirua aurreztuta genuenez, lokalaerosi eta taberna jarri genuen. Betiko taskakziren nagusi orduan Irunen, baina gureakbeste kategoria bat zeukan. Piano Bar modu-koa zen, paristar estilokoa. Ardoa har zeneza-keen pianoa entzuten zenuen bitartean. LuisMarianoren argazkiak zituen, eta haren piano-jolea izan nintzenez, Marianoren jarraitzaileasko etortzen ziren Frantziatik. Ondoko taber-nekin batera, giro polita sortu genuen. Orainasko aldatu da Hondarribia kalea. Luis Mariano Jose Luis Azkuerekin.

4

Non erosten dugu?Denda txikietan ala frankizia handietan?

Ana Maria Sanchez

Normalki frankizia handietan erosten dut, mer-keago eta eskaintza handiagoa dutelako. Penaematen dit Los Boes edo Unión Radio itxi beharizanak; krisiaren ondorioz izan dela suposatzendut. Uste dut laguntza gehiago eman beharko li-ratekeela merkatari txikien egoera hobetzeko.

Esther Marcilla

Nik, denda txikietan edohandietan, baina beti Irunenerosten dut. Gaur egungoegoerak pena ematen dit,batez ere, Unión Radio itxidutela jakin dudanean. Beti-danik han erosi dut eta ezdakit zer gertatu den, urte lu-zeetan asko saldu dute,baina azken bolada honetanegoerak txarrera egin du.

Malen Olasagasti

Normalean fruta eta barazkiak herriko azokan etadendetan erosten ditut, eta beste gai batzuk, ko-mertzio handietan. Arropa herriko dendetanerosten ditut eta gutxitan frankizia handietan.Ene iritziz, garaiak aldatu dira eta jendeak geroeta gehiago Interneten bidez erosten du, iraultzahandi bat da eta merkataritza txikiari kalte egindio. Pena ematen dit.

INKESTA Eider Bengoetxea

Denda txikietan erosten saia-tzen naiz, baina egia da asko-tan denda handietan erostendudala. Pena ematen dit “be-tiko” dendak ixteak; bainanormala da, jendea merkatalzentro handietara erostera jo-aten da eta. Gainera, dendatxikietako merkatari gehienakjubilatzen hasi dira eta gaz-teak animatu behar diradenda txikietako lema har-tzera.

Jesus Mari Etxeberria

Beti denda txikietan erostendut, ezagutzen nautelako etaeskaintza pertsonala delako.Hori ez da gertatzen merka-tal zentro handietan. Egoerahau aldatzea oso zaila da,alokairuak igo dituzte etapentsatzen dut merkata-rientzako gero eta zailagoadela aurre egitea.

5

Moldatzeko ahalmena izan dute irunda-rrek historian zehar. Aduanak izan zirengarai batean motore ekonomiko nagusi,1993an sektorea krisian sartu zen arte.Garraioak hartu zuen lekukoa ondoren.Ondoren, zerbitzuen sektorera bideratuzuen etorkizuna irundarren zati handibatek. Irungo ekonomiak gora egin zuenmende hasierako barealdian. Baina garaitxarrak heldu dira berriro. %17tik gorakolangabezia tasa dauka Irunek, Lanbiderendatuen arabera, Gipuzkoa osoko handie-netarikoa. Estualdi ekonomikoak gogorkolpatu du zerbitzuen sektorea. “Krisia be-randuago iritsi da Irunera, baina aspaldinabaritu dugu haren eragina”, azaldu duCasa Mirón dendako Daniel Thalamasek.

Kontsumoak behera egin duela baieztatudu Tomas Maeztuk. Bezeroen ohiturakazkar aldatzen dira, eta merkatariek ego-

kitu behar izaten dute. Askotan zaila iza-ten dela aipatu du Thalamasek: “Hamarurtetan merkataritzak izan duen bilakaeraikaragarria da. Internetek eta teknologiaberrien munduak irentsi egin gaitu”.

Berrikuntzak barneratzen asmatu duenakmalda leunagoa aurkitu du bidean. Halaere, modernizazioak ez du arrakasta ziur-tatzen. Aurkari erraldoiak sortu zaizkiomerkatari txikiari. Estatuko eta nazioar-teko frankiziek hartu dute hiriaren erdigu-nea. “Kalte handia egin digute, bainahorrekin bizi beharko dugu derrigorrez.Arrain handiak txikia jaten du beti”, gogo-rarazi du Calzados Marisako Begoña La-rrartek.

Nola egin tokiko merkataritza erakarga-rri?Bestelako arazoak ere baditu Irungo mer-

kataritzak. Eskualdeko kontsumitzaileezgain, Iparraldeko eta Nafarroako bezerougari izan dituzte urtetan erdiguneko den-dek. Baina azken aldian Donostiara edomerkatal zentro handietarajoateko ohitura hartu dute.Bezeroak berreskuratzeko,hiriak “erakargarri” izanbehar duela nabarmendudu Maeztuk. Begoña Larrar-tek argi dauka zer den hel-burua betetzeko eginbeharrekoa: “Sarrera hobeak eta doakoaparkalekuak behar ditu Irunek. Autoanetorriz gero, erosoagoa da Txingudira,Garberara edo Donostiara joatea”. UdalakFicobako aparkalekuaren alternatiba plan-teatu du, baina momentuz ez du arrakas-tarik izan. “Gaur egun etxeko atarian utzinahi dugu denok autoa”. Erakundeena da,

beraz, erantzukizunaren zati bat. “Norbe-rak bere neurriak har ditzake, baina gueguneroko lana ondo egiten ahalegintzengara”, adierazi du Mugan elkarteko geren-

teak. Merkatari txikiek argidute zer den frankizia han-dien aurrean berezi egitendituena. Produktuaren kali-tateaz gain, bezeroarenga-nako harremanaazpimarratu du Begoña La-rrartek: “Arreta askoz per-

tsonalagoa da. Konfiantza eta arduraeskaintzen ditugu”. Jarduera ekonomikoazgain, bestelako onurak ere ekar ditzakemerkataritza txikiak. “Bizitza ematen diohiriari, harremanetarako guneak sortzenditu”, azpimarratu du Maeztuk. Tristea li-tzateke dendarik edo tabernarik gabekohiria.

Marrazoen arteanKontsumoaren aldaketei aurre egin nahian dabiltza Irungo merkatariak

Los Boesen, Don Gatoren eta Union Radioren kasuak izandira entzutetsuenak aspaldi honetan. Ez dira, ordea, hiriangero eta larriagoa den errealitatearen adibide batzuk baino.Mugan elkartearen datuen arabera, berrehun denda, tabernaedo jatetxe baino gehiago itxi dituzte azken hiru urte honetanIrunen. Hiriko merkatariek momentu “zaila” bizi dutelabaieztatu du Tomas Maeztu Mugan elkarteko gerenteak.Kontsumoak behera egin du, ohiturak aldatu dira, eta merka-tari txikiek zailtasun handiak dituzte negozioa aurrera atera-tzeko. Irungo zerbitzuen sektorea kolokan dabil.

Ezkerrean: berriki itxi duten Los Boes denda. Goian: Legiakaleko lokal bat, hutsik. Behean: Eskoleta kalean azken hila-beteotan itxi dituzten bi denda.

“Bezeroak berreskuratzeko, hiriak erakargarriizan behar du”Tomas Maeztu

6

Irungo Berritzeguneak irakasleei zuzendutako Jardunaldi Pegogikoak antolatu ditu Hezkuntza-saio hauek eskaini dituen 30. urtea izan da.

Aurten guztira hamarikastaro antolatu dituBerritzeguneak Bida-soko eta OarsoaldekoJardunaldi Pegogikoenbarruan. XXX. ediziohonetako goiburua Ge-lako giroa eta prakti-kak hobetzen izan da.

Argazkian, Irungo Mu-sika Kontserbatorioanburututako ikastaroe-tako baten irudia.

Lehenengo argazkian, antolatzaileak,merkatariak eta udal ordezkariak.

Ezkerretik hasita, irabazleen lanak:

1.‘Mi espíritu siempre permanecerá’.Ja-vier Bengoetxearena.

2. ‘Rolling Stone’, Jorge Lopezena.

3.‘A todo color’, Joel Iglesiasena.

Luis Marianoren urteurrenaren argazki lehiaketaSariak 250, 125 eta 75 eurokoa izan dira

7

- Zure ibilbidean zer izan da nabar-menena?Dantzari emana bizitzeko egin beharizan ditudan ahaleginak, bide horretanezagutu dudan eta nire bokazio berbe-reko jende zoragarria, dantza dela-etaezagutu ditudan leku eta egindako bi-daiak, koreografo oso inportanteenpiezak dantzatzeko aukera, irakaslebereziki onen eskutik ikasteko aukeraizatea, eta agertokira ateratzen naize-nean sentitzen dudana.- Zer sentiarazten dizu dantzak?Benetako grina sentitzen dut dantza-rekiko. Dantzaren bitartez nire senti-menduak adierazten ditut,partekatzen, eta mugimenduak irakas-ten. Dantza egiten dudanean zorion-tsua naiz. Eguneroko diziplina etahobetzeko ahalegina ekartzen dizkitherrestan. Agertokira igotzea, ikusle-entzat dantza egitea, txaloak jasotzea;horrek guztiak, barru-barruan sentitzendudana adieraziz, asko gogobetzennau, eguneroko lanaren lanaz. Bes-talde, dantzari esker, nire egunerokobizitza erosoagoa da, nire gorputzaarin eta malgu dagoenez gazteagosentitzen naiz. - Zer eskaintzen duzu Miren GomezDantza Studioan?Dantza klasikoaren irakaskuntza,maila guztietan, 4 urteko haurretatikhasita helduentzako baleteraino.Dantza garaikidea ere irakasten dut;estilo modernoagoa oinarri klasikotik

abiatuta. Azkenik, Body Balleta aipa-tuko dut: ariketa sorta bat da, dantza,Zumba eta Kizomba nahasten dituena.- Beste eskaintzen artean zein dazurearen bereizgarria?Studioan ikasturte amaierako emanal-diak antolatzen ditugu Amaia KZn. Ha-laber, gure eskoletako ikuskizunetanparte hartzen dugu, Kontxako baran-dan balet-barra egiten dugu… Gai-nera, lehiaketetan parte hartzen dugu,eta haietan gure ikasleek emaitza osoonak lortu dituzte; omenaldietan dan-tzatzen dugu (adibidez, aurten LuisMarianori egindakoan), Irungo auzoe-tako jaietan, eta jakina, DantzarenEguna dela-eta antolatzen diren jar-dueretan. - Zein dira ikasleekin lortutakoemaitzak?Nire ikasleez harrotzen naiz dantzakoklasera sartuta zoriontsu ikusten ditu-danean, nik ikasleei edo haiek eurenburuari ezarritako helburuak erdietsidituztenean -esaterako, posizio zailbat ongi egiten ikasten dutenean-, baieta gurasoak pozik daudenan ere,euren seme-alabek oin lauen arazoaedo belaunen desbideraketarena zu-zendu dutela esaten didatelarik… Go-gobeteta sentitzen naiz nire ikasleeklehiaketetan sariak lortzen dituzte-nean, eta Foru Aldundiaren beka batkanpoan dantza egitera joateko esku-ratzen dutenean, baina, batez ere,dantza eginez gozatzen dutenean.

Miren Gomez irundarrak Zaragozako Maria deAvila dantza eskolan ikasi zuen eta Ballet Biarrit-zen dantzari gisa aritu zen. Dantza da bere pa-siorik behinena, eta gozamen hori Lopez Becerrakalean duen Studioan ikasleei “kutsatzen” die.

“Zoriontsua naiz nireikasleek dantzatuz gozatzen dutenean”

Miren Gomez dantzaria

Ikasle txikiak Amaia KZn, emanaldi batean.

Ikasle gazte talde bat, Dunboako zubian.

Miren Gomez, dantzaria eta Dantza Studioko zuzendaria

8

Iñaki Razkin mendizalea, Muztagh-Ataren gailurrean

Uztaileko egun batez, motxila gainean har-tuta, Txina aldera abiatu zen. Hasi nuenabukatuko dut, pentsatu zuen bere baita-rako. Duela lau urte lagun batekin saiatuzen. Lortu gabe itzuli zen, ordea. OraingoanFernando Garrido mendizale ospetsuak an-tolatutako espedizioari lotu zitzaion. Guz-tira zazpi lagun erronkaren aurrean.Estatistiken arabera, ehuneko hemezortzikbaizik ez du tontorra zapaltzen.

Aklimatazioa Karakorum aintziratik hurbilegin zuten (3.000 m). Handik, beheko kan-pamendura joan ziren, materiala garraia-tzeaz gameluak arduratu zirela.

“Lehenengo kanpamendurainoko bideazailtasunik gabe egin genuen, baina handikaurrera (5.300 m) desnibela dezente handi-tzen da eta arriskuak ugaritzen dira, batezere lurreko pitzadurengatik. Sokaz loturiketa oso erne ibili behar da”, azaldu du Iña-kik.

Oxigeno botilak erabili gabe egin zuten ibil-bide guztia. “Bigarren kanpamenduan(6.200 m) oxigenoaren eskasia oso nabariada; pentsa, kanping-denda montatzeak or-dubete ere eman zigun!”, gogoratzen dumendizaleak. Eguraldiak okerrera egin zuenorduan, eta hark planak aldatzera behartuzuen espedizioa: egun bat atzeratuko zutengailurrera igotzeko asmoa. Hirugarren kan-pamendura (6.850 m) iristerako, bi lagunekbertan behera utzia zuten espedizioa.

“Tontorreraino igotzen saiatu ginen egu-nean goizaldeko hiruretan jaiki ginen, ja-

kina, oso lo gutxi egin ondoren. Izugarri go-gorra izan zen, baina 12 ordu geroago lortugenuen. Zero azpitik 40 graduko tenpera-tura termikoa eta sekulako haize boladakjasan arren, guztiz gogobeteta sentitu nin-tzen”. Oraindik sei orduko jaitsiera zutenaurretik.

Bizipen ahaztezina ez ezik, proiektu berriaere ekarri du Iñakik motxilan: Lenin tonto-rra (7.165 m), Tadjikistanen eta Kirgistanenartean kokatua.

k i r o l a k

Txinan dagoen Muztagh-Ata (7.546 m) mendiarenizenak “izotzen aita” esan nahi omen du. Izotzareneta haizearen gogortasuna gorabehera, Erlaitz MendiElkarteko Iñaki Razkinek gailurra mendean hartuzuen udan. “Esperientzia bortitza eta oso ona izanda aldi berean”.

Iñaki Razkinen oroitzapenik politenetakoa adiskidetasuna izan da. “Bai,taldekideen arteko giroa primerakoa izan da. Mendian kide bakoitzakbere ekarpena egiten du eta, halaxe, talde lanean erdietsi ditugu hel-buruak”. Gidaren primerako lana ere nabarmendu du, “mendizaleeniritzia entzuteko gaitasuna zuelako”. Azkenik, eskerrak eman nahi dizkie abentura honetan babesa eskainidioten Policlinica Gipuzkoari, Izadi kirol-dendari eta Orlegi belar-den-dari.

Talde lanaren garrantzia

Ezkerrean, Iñaki Razkin tonto-rrean. Behean, pitzadura erral-doietako bat, eta espedizioko bi

taldekide.

9k i r o l a k

Arratsaldeko zazpi eta erdietan jarri dute hitzorduazubian. Argi dago, beraz, lehenengo galdera. “Larun-bat eta igandeetan goizeko zortzi eta erdietan ate-ratzen gara. Horregatik jarri genion izena. Hasieranasteburuetan baizik ez ginen geratzen”, azaldu duRafa Otxoak. Taldeko beteranoetako bat da Otxoa.Aurretik Escuadra Goyo entrenamendu taldean arituzen. Bertako kideak korrika egiteari uzten hasi zire-nean, Dunboa 8:30 taldea osatu zuten, beste hainbatkorrikalarirekin batera. Ahoz-ahokoak ondo funtzio-natu du, eta entrenamendu talde handia osatzendute gaur egun. Zazpiak eta hogei aldean, kirolerako zapatila eta arro-paz atondutako gizon-emakumeez bete da zubia.Azken hiru urteotan, Dunboa 8:30 taldeak partai-deen %40ko gorakada izan duela azaldu du Rafa O-txoak. Gainera, hasieran ia denak gizonezkoak zirenarren, emakumezkoak gero eta gehiago dira orain:“Zorionez, hamabost emakume inguru ditugu tal-dean gaur egun. Kirolean ere, genero berdintasunabehar dugu”. Irailaren amaiera da, eta Behobia-Donostia lasterke-taren eguna hurbiltzen ari dela nabari da. Ikaragarriada Behobiak eskualdean duen eragina. Kaleak entre-natzen ari diren korrikalariez bete egiten dira hilabe-teotan. Dunboa 8:30 taldean ere, berrogei lagunbaino gehiago elkartzen dira udazkeneko asteetan.

Behobia-Donostiatik haragoEntrenamendu motan ere nabari da Behobia gaineandagoela. Proba prestatzeko, entrenamenduak luza-tzen dituztela aipatu du Rafa Otxoak: “Normaleanhamahiru kilometro inguru egiten dugu entrena-menduetan. Behobiaren aurretik, hogeira ere luza-tzen ditugu”. Astearteetan, serieak lantzen dituzte.Ostegunetan eta asteburuetan, iraupeneko entrena-menduak izaten dira nagusi. Behobiaz gain, besteherri lasterketetan ere parte hartzen dute. Horietan,ohikoa izaten da Dunboa 8:30 taldeko kamisetakikustea. Duela bost urte inguru egin zituzten, talde-aren bereizgarri modura. Baina Rafa Otxoak azpima-rratu du ez dutela inolako elkarterik osatzen: “Taldeaerabat librea da, edonor etor daiteke, ezer ordaindubeharrik gabe”. Entrenamendu taldea baino gehiago eskaintzen duDunboa 8:30ek. Urtean hiruzpalau bazkari edo afariantolatzen dituzte. Gainera, urtarrileko azken aste-buruan, San Anton eguna kari, irteera luze bat eginohi dute. Lesakara joaten dira korrika, eta bertan ha-maiketako oparoa egiten dute: “Escuadra Goyorengaraiko ohitura da, eta oraindik ere mantentzendugu”, nabarmendu du Rafa Otxoak. Zaila da esaten,beraz, kirolak edo taldearen giro onak erakartzenduen jendea. Baina astero gero eta gehiago dira San-tiagoko zubian korrika egitera elkartzen direnak.

Running fenomenoak nabar-men egin du gora azken urte-otan. Gero eta gehiago dirajarduera fisiko moduan ko-rrika egitea aukeratzen dute-nak. Ariketa osasungarribezain erosoa da. Material ga-restien beharrik ez dauka, ezdu denbora gehiegi eskatzen,eta lagunen artean lasai askoegin daiteke. Dunboa 8:30taldearen kasua da hori. Seiurte daramate Santiagoko bi-degorriko zubian elkartzen.Astean hiru edo lau aldiz ate-ratzen dira herri atletismoazgozatzera.

Hobe taldean, bakarrik bainoHamarnaka lagun biltzen ditu Dunboa 8:30 taldeak korrika egiteko

Dunboa 8:30 taldeko zenbait kide. Astean hiruzpalau aldiz korrika egiteko elkartzen dira.

10

LUMA aldizkariak antola-tuta, Euskal Herriko HitzGurutzatuen VIII. Txapel-keta jokatuko da Irunenheldu den urriaren 11n,larunbatean. Irungo Uda-laren babesa eta EuskoLabelaren eta Irungo EKTelkartearen laguntza jasodu aurtengo edizioak.Azken honen egoitzean,Larretxipi kalean, buru-tuko da.

Euskarazko hitz jokoak,hitz gurutzatuak eta den-bora-pasa jokoak es-kaintzen ditu hileroLUMA aldizkariak, etazortzigarren aldia dugaurgero txapelketa hauantolatzen, eta ez arra-kastarik gabe, gainera.Euskal Herriko bazter

guztietatik etorritako zaleak lehiatuko dira aurtengo edizioan.

Hitz gurutzatuen txapelketa honetan, hitz gurutzatuen lau taulaosatu beharko dituzte lehiakideek. Lau saio egin beharko dituzte ho-rretarako: kanporaketa izaerakoak dira aurreneko biak, eta hamaseihoberenak baizik ez dira finalerdira igaroko. Finala jokatuko dutenlau lehiakideen izenak zehaztuko dira hirugarren saio horretan. Ma-haian eseri eta lapitza ongi zorroztu ondoren ekiten diete lehiaki-deek lehenengo hiru saio hauei. Finaleko hitz gurutzatuen taula,aldiz, jendaurrean eta paneletan bete beharko du finalista bakoitzak,gainerakoek eginikoaren berri zuzenean jakiteko modurik gabe.

Hizkuntzaren ezagutza sakonaz gainera, zentzua, gogo ernea etamundutasunak eskatzen duen erudizio-punta hori ere erakutsi beharditu lehiakideak. Zuzentasuna lehenik, eta bizkortasuna ondoren,hartuko dituzte kontuan epaileek haien lana neurtzerakoan.

Hala nahi duten zale euskaldun guztiek har dezakete parte. 25 € or-dainduko ditu lehiakide bakoitzak (txapelketa + bazkaria), 20 €,LUMA aldizkariaren harpideduna bada. Ohiko postaz (LUMA Aldiz-karia, 307. P.K. 20300 Irun), e-postaz ([email protected]) edo te-lefonoz (00 34 943 630 883) eman daiteke izena, urriaren 8ra arte.350 € eramango ditu irabazleak; 225, bigarrenak; 120, hirugarrenak,eta 60, laugarrenak. Finalerdira iritsiko diren lehiakideek 20 €ko sariajasoko dute. Lehiakide guztiek Eusko Label markak eskainitako pro-duktu sorta eramango dute.

BAKAILAOA DASTA EZAZU

Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa,

Irunen urriaren 11n

Sagar Eguna OlanSagarra biltzeko eta sagardoa egiteko sasoiansartuta, urtero bezala irailaren azken igandeanSagar Eguna antolatu zuen Ola SagardotegikoIñaki Bengoetxeak. Hainbat jarduera izan ziren bertan: 50 sagarmota ezberdinen erakusketa, txertaketa motaezberdinen azalpena, aurtengo pittar eta zizardastaketa, txistor pintxoak, txalaparta saioa,haurrentzako sagar-bilketa jokoa... eta horiguztia, trikitixak lagunduta.

1.- Olako ikuspegi orokorra Sagar Egu-nean. 2.- Sagar mota ezberdinei bu-ruzko erakusketa. 3.- Iñaki BengoetxeaOlako nagusia. 4.- Haurrak, sagar-bil-keta jokoan.

1

2

43

11Ha u r r e n l e i h o a

Komikia

. MAITA

SUNEZKO IS

TORIO MUTUA

Elatzeta Ikastetxea

12 gazteaNolako eskubideak ditut argazki

bat Internetera igotzen dudanean?

Luze-zabal mintza gintezkeegile-eskubideei buruz; baina...zer gertatzen da benetan ar-gazki bat (familiarra izan, artisti-koa izan) Internetera igotzendugunean?Lehenik eta behin jakin deza-gun, automatikoki, haren gai-neko kontrola galtzen dugula.Izan ere, hortik aurrera edonorkizango du eskura (ez dago oz-topo gaindiezinik). Zeren eta, le-

gearen babesagatik ere, oso-oso zaila baita jakitea norengana iritsiden gure argazkia, eta nola erabiltzen ari diren.Irudiak saltzen dituzten enpresek badituzte berariaz antolatutakosailak edo espezialistak, eskubideak eta baimenak errespetatugabe darabiltzatenak nortzuk eta zertan diren egiaztu ahal izateko;baina mundu honetakoontzat, hori ezinezkoa da, edo lan izugarrialitzateke.Nolako legedia dago honen guzti honen inguruan?Espainian, edozein artelan sortu orduko, babestua dago, inonerregistratua ez badago ere. Erregistroak egiaztagiri gisa erabiltzendira, jabetzaren inguruan gatazkarik egonez gero; baina ez dirabeharrezkoak.Hortaz, bada, Espainian igotzen dugun ezein argazki copyright an-tzeko eskubidez babestua dago; "eskubide oro, erreserbaturik"delakoak horixe esan nahi baitu: inork ezin duela argazki hori ikus-teaz beste egin.rudiak albait eta jende gehienari ikusgai paratzeko asmoa badugu,badaude baimen libreak delakoak, gure irudia kopiatzeko, erre-produzitzeko bai eta aldatzeko eskubidea ere ematen dutenak,non eta jatorrizko egilea (gu geu) aipatzen baldin bada. Aukera in-teresgarria da bere lana ezagutzera eman nahi duten argazkilariartistikoentzat.Wikipediak eta hainbatek halako baimenak erabiltzen dituzteirudi, testu edo bideookin, bestelako lanetan erabil daitezen (es-kolan, unibertsitatean, liburuetan...). Tankera honetako baimenezagunenak Creative Commons (http://es.creativecommons.org)plataformakoak dira.Erakundeok jatorrizko lanaren egile-eskubideez dihardute; bainaberen irudi-eskubideak ere badituzten beste pertsona edo taldeak(diseinu industrialetan edo hainbat artelanetan, esaterako) ager-tzen direnean, arazoa korapilatsuagoa da. Orduan, sinatutako kon-tratuak behar izaten dira, bakoitzaren eskubideak zein diren etanolako baldintzatan uzten diren zehaztearren. Halakoetan, hobedugu aditu bati aholkua eskatzea.

Pablo MoratinosMarketing Online-ko aholkularia

3yMedia Comunicación Digital

Zumaiako neskatxak arraun egiten euria eta olatuei indarrez bultzatzenGora emakumeak koadrilan gozatzen itsasoaren gainean gogor burrukatzen Trainerarekin gogor indarra egiten olatu handienakondo harrapatzen Gogoarekin daudeaurrera ateratzen euskaldun ligarako guztia prestatzen

Ainhitze Villafranca Mauriz2. maila

Bertsolariak badu ausardia, garraeta izan behar dahitzetan azkarraAhotsarekin ere emanez indarraAmets dugu txapeldunbera da izarraAurtengo txapelduna ez dago dudarikbera bikaina izandaez da parekorikHain da filosofoadena neurturikdoinuz eta errimazbertsoa eginik

Alaitz Loiarte Otxandorena2. maila

Futbolarekin daude denak tematutakirol ditxoso horrek ditu tematutaBeste edozein kiroldirudi galduta ez baitzaio inoribatere inportaBertsoak egin ditutmunduak jakitekoBera-Bera ez duela inork garaituko Garaipena ez dela hemen bukatuko txapeldunak izaten dute jarraituko

Garazi Estonba Kruz4. maila

Sukaldari aparta da gure irundarrajana gustatzen zaiopotolo xamarraOrain erlaxatu dajaten barra-barraakatzeko arraDavid de Jorge da, baihondarribitarrasukaldari bezalaona ta azkarraOso lodia dagodu tripa ederragizon xelebrea data oso jatorra

Mikel Celihueta Padron3. maila

Bertso-paperak

Bera- Bera

Amets Arzallus txapeldunZUMAIAKO NESKAK

Robin food

Txingudi Ikastola BHI

13gaztea

“Modu oldarkorrean adierazteagustatzen zait”

- Hirugarrenean, bai, sarialortu duzu Adour-Bidasoalehiaketan.Oso pozik nago, ez nuensaria espero. Aurtengoan,gainera, azken momentukogauza izan zen, lana entre-gatzeko epea pasa zitzaidania. Hurrengoan proposamenberriekin aurkezteko gogoznago.

- “Cultura” lana aurkeztuduzu. Nola egin duzu? Zeinizan da zure ideia?

Kontzertuetako kartelekosatzen dute oinarria. Hor-metan ikusi ohi ditugun be-zala, geruza geruzarengainean jarrita, masa modu-koa osatzen. Ondoren, akri-likoekin eta sprayekin lauerretratu egin ditut kartelengainean. “Cultura” izenbu-rua jarri diot, haren garran-tzia azpimarratzeko.Kulturak hazi egiten gaitu,adimena zabaltzen digu.

Aurpegiak nahita daude bu-katu gabe, bizipen eta irakas-pen asko dutelako aurretik.

- Berritzaile, apurtzaile itxura du. Zein influentziadago lanaren atzean?Kaleko artearena eta graffi-tiarena, batez ere. Adar horigustatzen zait, baina baitaespresionismoa ere. Ustedut arteak beti adierazibehar duela zerbait, nahizeta lehen kolpean ez antze-man kontatu nahi duen hori.Atzean dagoena ezagutubehar da lana ondo balora-tzeko. Niri modu indartsuan,oldarkorrean adieraztea gus-tatzen zait. Lasai margotzeaere ondo dago, erlaxatu egi-ten nau. Baina xehetasunekestresatu egiten naute.

- Noiz hasi zinen artearenmunduan murgiltzen?Txikitan, errotuladorea es-kuan, anaiari aurpegia mar-gotzen nion. Ondoren,

batxilergo artistikoa eginnuen, eta handik Arte Ede-rretako fakultatera joan nin-tzen. Artea asko gustatzenzait, eta etorkizunean lan-bide bihurtu nahi nuke, zailadela badakidan arren. Sor-tzaile izan behar duzu, etalana zure kabuz bilatu. Inde-pendentea izan, baina, aldiberean, jendearekin kolabo-ratzen saiatu. Nik ahaleginaegingo dut behintzat.

- Adour-Bidasoa modukosariak akuilu al dira?Bai, asko animatzen zaituzte.Gainera, jendea ezagutzenduzu, harremanak egiten di-tuzu eta besteen lanez ikas-ten jarraitzen duzu. Hala ere,jende gazte gutxik partehartzen du. Pena da, gazteokberrikuntzak ekarri ohi ditu-gulako. Lehiakideak izangodiren arren, nik gazteak ani-matuko nituzke.

Artista gaztearen saria irabazi du Maialen Arocenak Adour-Bidasoa margo lehiaketan. “Neska gutxi izan dira parte-hartzaileen artean. Baina Maialenen lana primerakoa da”,azpimarratu zuen sari banaketan Helena Elbusto epaima-haiko kideak. 1990. urtean jaiotako irundarra da Arocena.Txikitatik erakarri izan du arteak, eta Arte Ederretan lizen-tziatu ondoren bere pasioa ogibide bihurtzeko lanean dabil.Adour-Bidasoa sariak bidea samurtu dio.

Maialen Arocena, Adour-Bidasoa PIntura Lehiaketan saritua

414 g a z t e i n f o r

- KOMUNIKAZIO ARDURADUNABEHAR DA

Kulturaren, diseinuaren etaarte garaikideen esparrukokomunikazioan ezagutzaketa esperientzia dituena.Ezinbestekoa da euskara ja-kitea, eta frantsesa ere kon-tuan hartuko da.

580 euro hilean (gordina).Iraupen mugatuko kontratua.Egunean 4 orduko lanaldipartziala.

Harremana: Bidal ezazu CVhonen bidez: fak to r ia@bi -tam ine.net

- IRUNGO XVIII GAZTE BIDEOA-REN LEHIAKETA

Epea: urriak 4

Non: Amaia Kultur Zentroa.

"Labur gehiago" Saila: 13eta 17 urte bitarteko gazte-entzat. Postaz edo eskuz,formato digitalean DVDnGazteria Sailan, edo postaelektronikoaz.

- ARGAZKI LEHIAKETAGaia: "San Migel auzoa etabere jendea"

Parte-hartzaileak: nahi duenpertsona zaletu oro.

Formatua: 20 x 30 cm-koaizango da

Epea: urriak 22

Informazio gehiagoh t tp : / /www. i r un .o rg/ igaz te.com

- DJ (ScRATcH) IKASTAROA

Noiz: urriaren 15etik aben-duaren 15era

Non: Skola Musik (EuskalHerria hiribidea, 20 behea),www. s ko lamus i k .com

943 636 314 / 626 421 150 i n fo@sko lamus i k .com

Prezioa: 100€

Irakaslea: Zigor DZ (EsneBeltza, Fermin Muguruza...)

- SAN MARcIAL ESKAUTTALDEA

Aktibitateak: Akanpadak, ir-teerak, tailerrak, jolasak...

Adina: 8 -14 urteko laguneizuzenduta.

Eguna: larunbatero

Hasiera: urriak 4

Ordua: 16:00 - 17:30

Lekua: SAN MARCIAL Es-kaut Taldea, Lesaka kalea, 2 "El Rancho" (Pinudi au-zoan) Irun..

eskaut [email protected]

625 763 199

Ekintzak

- BEKAREN HISTORIA:Irungo Udalak antolatzenduen beka honek omenaldibat izan nahi dio adopziozeta bihotzez bidasoarrazen Jose Antonio Loidi os-petsuari, eta, haren ere-duari jarraiki, ikerketasuspertu eta bultzatu nahidu hainbat esparrutan.- EZAUGARRIAK:- Ikerketa esparruak: antro-pologia, filologia, toponi-mia, literatura, osasunpublikoa, hidrologia eta bo-tanika.- Proiektua, azterlana etamemoria euskaraz egingodira.- Bekaren iraupena: 12 hi-labete.- Bekaren zenbatekoa:9.000 euro (gordinak).-ESKATZAILEAK:

- Norbanakoek edo taldeekeska dezakete beka.- Unibertsitate gradua etaEGA agiria edo baliokidea.- Ikerketa-lanak originalaeta argitaratu gabea izanbehar du.Informazioa: 943 50 5272www. i r un .o rg/euska ra

Loidi beka

Urrian IGaztek ne-guko ordutegi be-rria izango du:Astelehenetik oste-gunera, 11:00etatik13:30era eta

17:00etatik 19:30eraOstiraletan, 11:00etatik 13:30era.

Hori bai, gogoan har ezazu IGazteko ateakegunero-egunero 24 orduz irekita dituzula Interneten h t tp : / /www. i r un .o rg/ igaz te.com-en!WhatsAppez, 607 771 173 zenbakiaren bidez.

Gazte Informazioko neguko ordutegiaLehiaketak

Lan eskaintza

a i s i aa 15

Bertso saioaUrriaren 2an Manu Goioganairundarra, Xumai Murua baiona-rra, Oier Aizpurua zarauztarraeta Haritz Casabal antxotarraariko dira bertsotan, Abel Zabalairundarrak ondutako gaiei kan-tari.Saioaren aurretik, eta bigarrenedizio honetako saio guztietan,Txingudiko Bertso Eskolako edoharen jirako lagunen batekbertso berriak kantatuko ditu,egunerokoak iradoki dezakee-nari jarriak. Aitor Errazkin izango da lanhorri eusten lehena.

Non? KabigorrinOrdua? 19:30etan

TXINGUDIKO XII. DONE JAKUE ASTEAUrriak 12: 19:00etan, Amaia KZn, kont-zertua, Irungo Udalak antolatua.

Urriaren 13tik 26ra: Laboral Kutxan, Juan Ramon Llavori-ren argazki erakusketa erromesal-dien inguruan.

Urriak 14: 19:00etan, Amaia KZn, AitorPucheren ikus-entzunezkoa: Junka-leko Andre Maria eta Bideko besteama birjin erromanikoak.

Urriak 15: 19:00etan, Jorge Sanzenikus-entzunezkoa: Konpostelarakobidea, izarren bidea.

Urriak 16: 19:00etan, Amaia KZn,filma: Zaldun tenplarioren altxorra.Sugezko koroa.

Urriak 17: 19:00etan, Amaia KZn, LuisToribioren ikus-entzunezko hi-tzaldia:Bidaiak eta erromesaldiak.

Urriak 18: 19:00etan, Oiasso Museoan,Jose Mª Maldonado gitarra-jolea.

Urriak 19: 10:00etatik 13:00etara, ibil-dide gidatua Irungo Santiagoaren Bi-dearen zati batean barrena. Gidari:Aitor Puche historialaria.

Urriaren 4an

XVI, Txingudi KorrikaOrdua: 16:30tan.Lekua: Hendaiatik Hondarribira,Irunen barrena.

Urriaren 4an

Txikimusika: pop musika haurrentzat+ piknika familiartean.

Kontzertuak: Mursego + Las Kasettes+ DJ + Tailerrak + PiknikaOrdua: 12:00ettik 16:00etara.Lekua: Alai Txoko parkea, La-pitze, Irun.Sarrera doan.

Urriaren 8an

Bingo-Arratsaldea.Lekua: Argoiak. Bertsolari Uzta-pide, 6Ordua: 17:00etan.Prezioa: doan

Urriaren 11an

Oskar Benas Kontzertuan.Lekua: Kabigorrin.Ordua: 23:00etan.Prezioa: doan.

Urriaren 18an

Artekaña: artisau erako garagardo-aren nazioarteko azoka.Lekua: Ficoban.Prezioa: 5 euro.

IRUN Erref: 04202180 m², 4 logela (2 bikoitz, 2bakun), 2 bainugela, komuna,egongela, sukaldea, jangela, te-rraza, balkoia, trastelekua, gasezkoberogailua, tximinia txikia; kan-pora, E/M orientazioa, eguzkitsua.Altzariduna. Garaje itxia 2 autorent-zat. Kirol instalazioak.

IRUN Erref: 04186Azalera: 52 m². 2 logela, bainu-gela, sukaldea, egongela; kan-pora. Prezioa negozia daiteke.

IRUN Erref: 04205Etxebizitza erabat zaharberritua.Azalera: 62 m². 2 logela bikoitz,bainugela 1, egongela, sukaldea,balkoia, trastelekua, igogailua;kanpora, ekialdea / mendebal-dea orientazioa, eguzkitsua.

IRUN Erref: 04187Azalera: 60 m². 2 logela (bikoitz1, bakun 1), bainugela 1, sukal-dea, egongela, balkoia, igogailua,gasezko berogailua; kanpora, he-goaldera, eguzki-tsua.

Prezioa: 1.000 €Prezioa: 135.000 €

(22.462.110 pta)Prezioa: 156.000 €

(25.956.216 pta)

Prezioa: 80.000 € (13.310.880 pta)

HENDAIA Erref: 03323Hondartzan, lehen ilaran. Azalera:30 m², logela 1, bainugela, ko-muna, egongela sukalde amerika-rra, terraza, igogailua, berogailuelektrikoa; kanpora, hegoaldera,eguzkitsua. Aukeran: aparkaleku estalia.

IRUN Erref: 03878106 m² bi solairutan, 5 logela (2bikoitz, 3 bakun), egongela, su-kalde lorategira irteeraduna,bainugela, gasoleozko berogai-lua; eguzkitsua. Aparkalekuakanpoan 3 autorentzat, arrapa-laduna. Sotoa eta txokoa.

IRUN Erref: 0389880 m², 3 logela (2 bikoitz, bakun1), bainugela, komuna, egongelaeta sukalde handia, balkoia, igo-gailua, armairuak; hegoaldera,eguzkitsua. Zerbitzu guztietatiketa Pinudiko parketik hurbil. Mi-nusbaliatuentzako sarbidea.

HENDAIA Erref: 03511Hendaiako gainetan, berriki erai-kitako inguru lasaian. 65 m2. Bi lo-gela bikoitz, bainugela, komuna,19 m2ko egongela, sukaldea, 10m2ko terraza, bistak, 3 armairu-dun trastelekua, berogailua; osoeguzkitsua. Aparkalekua.

HENDAIA Erref: 04063Erabat zaharberritua. 45 m², lo-gela bikoitz bat (bi egiteko au-kera), bainugela, egongela,sukaldea, ganbara, berogailuelektrikoa; kanpora, mendebal-dera, eguzkitsua, bistak.

Prezioa: 140.000 €(23.294.040 pta)

Prezioa: 159.000 €(26.455.374 pta)