20
101 www.argia.com/larrun RUTH ALONSO MARTIN IRIBERRI CESAR MANZANOS MAHAI-INGURUA IRITZIAK l Txabi Etxebarria l Gabi Mouesca Zigor sistema Espainiako Estatuan

Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Urtebete pasatxoan sei lagunek beren buruaz beste egin dute Langraiz Okako (Araba) espetxean. Hedabideek indar handiz heldu zieten gertaerei eta presoekin lanean ari diren elkarteek gogor kritikatu dituzte espetxeetako baldintzak: azpiegitura kaxkarrak, masifikazioa... Mahaikideak urrunago joan dira eta heriotza horien atzean dagoen Espainiako Estatuaren zigor sistema astindu dute. Zigortzeko modu ohikoena da askatasun gabezia, ia beti espetxea. Mahaikideek zigor politika gutxiago eta gizarte politika gehiago eskatu dute. Izan ere, Euskal Herriko presoen gehiengoa atzerritarrek, gaixo mentalek eta toxikomanoek osatzen dute. Mahaikideen itxaropena Eusko Jaurlaritzak eskuduntza hartzea da, beti ere, Espainiako sistema errepikatuko ez badu.

Citation preview

Page 1: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

101www.argia.com/larrun

RUTH ALONSO MARTIN IRIBERRI CESAR MANZANOS

M A H A I - I N G U R U A

I R I T Z I A Kl Txabi Etxebarrial Gabi Mouesca

Zigorsistema

EspainiakoEstatuan

Page 2: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

Azken hilabeteotan asko hitz egin daHego Euskal Herriko presondegiez.Langraizen sei lagunek beren buruazbeste egin dute hamabost hilabetetan.Zein egoeratan daude Langraiz, Basau-ri, Martutene eta Iruñeko kartzelak?

CESAR MANZANOS. Espetxeetako ZuzendaritzaNagusiak berak emandako datuen arabera, Basauri-koari buruz ez, gainontzeko presondegiei buruz,uneren batean, esan da ez zituztela oinarrizko esku-bideak bermatzeko ezinbesteko baldintzak: halanola, tratu duinerako eskubidea, osasun eskubideaedo, are gehiago, bizitzeko eskubidea, naturalak ezdiren heriotzekin lotuta. Beraz, Barne Ministerioakpublikoki esandakoa da hau, aintzat hartua.

Orduan, galdera da: Zerk eragin du presondegiengainbehera maila hori eta gainbehera horrek eraginal ditu kartzeletan jazo diren heriotzak? Hainbatgauza hartu behar dira kontuan. 2003. urtea arte,Zuzendaritzak zuen politikarekin, halako kartzelakez ziren iritsi har zitzaketen presoen gehiengokopurura. 2003. urte bukaeratik aurrera, ordea,espetxe erreformen eta zigor erreformen eraginaigarri da: jende gehiago dago espetxean eta denbo-ra gehiago egoten dira barruan. Gure gizarteakzigorra aukeratu du gatazkei aurre egiteko eta zigo-rrak gehitu eta luzatu egin dira. Hortaz, preso kopu-ruak gora egin du, baina ez soilik berriak sartzendirelako, baita barruan denbora gehiago egitendutelako ere. Sistemak gainezka egin du, biztanlerialekuak baino gehiago handitu delako. Dagoena era-

Urtebete pasatxoan sei lagunek beren buruaz beste egin dute Langraiz Okako

(Araba) espetxean. Hedabideek indar handiz heldu zieten gertaerei eta

presoekin lanean ari diren elkarteek gogor kritikatu dituzte espetxeetako

baldintzak: azpiegitura kaxkarrak, masifikazioa... Mahaikideak urrunago joan dira

eta heriotza horien atzean dagoen Espainiako Estatuaren zigor sistema astindu dute.

Zigortzeko modu ohikoena da askatasun gabezia, ia beti espetxea. Mahaikideek

zigor politika gutxiago eta gizarte politika gehiago eskatu dute. Izan ere, Euskal

Herriko presoen gehiengoa atzerritarrek, gaixo mentalek eta toxikomanoek osatzen

dute. Mahaikideen itxaropena Eusko Jaurlaritzak eskuduntza hartzea da, beti ere,

Espainiako sistema errepikatuko ez badu.

2 M A H A I - I N G U R U A

Zigor sistemagero eta gogorragoa da...

eta ez du bergizarteratzenMikel Garcia - Onintza Irureta

Page 3: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

bili behar izan da eta hala, 2003-2004 urteen artean,esaterako, Langraizen ia 300 preso berri sartu zituz-ten. Masifikazio horrekin hasi zen baldintzen gain-behera eta batak bestea ekarri zuen. 2004ko bukae-ratik aurrera, suizidioa prebenitzeko tratamenduajaso behar zuten eta jaso ez zuten pertsonen, edogaixotasunen bat zutenen heriotzak hasi ziren etazaintzaileen eta presoen arteko tentsioa eta gatazkaareagotu zen. Langraizeko baldintzen gainbeheranbeste faktorea kartzelaren kudeaketa da. Kudeaketatxarra dela salatuz denbora daramagu.

MARTIN IRIBERRI. Trantsizio eta demokraziagarai hauetan, inoiz ez da hain argi egon iritzipublikoan eta parlamentuan, kartzeletako biztanle-riak gutxi axola duela. Lege eta espetxe erreformak

onartzen dira kartzeletako biztanleriak geroz etagutxiago axola duenaren iritzia sortzen duten gizar-te sektoreen babesarekin. Cesarrek aipatu duenazgain, ez dago gizarte konpromisorik gaiarekiko.Gizarteak preso dagoen jendeari bizkarra ematendio eta horren adierazgarri dira 2003ko erreformak.Adibide bat jarriko dut: lehendabizi, kontuan hardezagun osasun arloa zein espetxe administrazioapublikoak direla, eta orain irudika dezagun operatugabe ospitaleko ohean dagoen gaixoa, operatugabe dago zirujauaren zerbitzua ez delako aurrrei-kusi. Beste adibide bat jarriko dut: 350 ohe dituenospitalean 700 gaixo daude, eta 350 gaixo zaintzekoaurreikusi diren mediku, erizain eta gizarte langi-leek 700 gaixo horiek zaindu behar dituzte. Kolap-soa litzateke. Baina ez da gertatzen, eta zerbait ger-

3

Ezkerretik eskuinera, Cesar Manzanos, Martin Iriberri eta Ruth Alonso.

IÑIGO AZKONA

Page 4: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

tatzen bada, iritzi publikoa segituan mobilizatzenda. Bada hori, espetxeetan gertatzen ari da eta ezdago gizartearen inongo mobilizaziorik.

RUTH ALONSO. Ni Espetxeratuen Zaintzako Epai-tegian egon naiz 1990etik 2003ra arte eta Langrai-zen suizidio gehiago egon dira azken bi urte haue-tan aurreko hamahiruetan baino. Zuzendaria, urteeta erdian izan ezik, pertsona bera izan da etaberaz, arazoa beste nonbaiten bilatu behar da. Hots,presoek ez dute beren buruaz beste egiten soilikkartzelen baldintza materialengatik. 1990-1991urteetan mila preso inguru zeuden Langraizen,espetxea ez zegoen hobeto eta suizidioak gutxiagoziren. Egia da baldintzak oso txarrak direla etaazpiegiturei dagokienez eskubideak urratzen direla:gelako zerbitzuak nazkagarriak dira, lehenengo gra-duko baldintzak Turkiako espetxeetakoak bainookerragoak dira eta abar. Baina oinarri horretatikabiatuz, eta langile nahikoa ez dagoela ere kontuanhartuz, presoek itxaropena izatea garrantzitsua da,

bai barruan nola kanpoan, eta azken urteetan itxa-ropen hori desagertu egin da. Barruan, langileriarensentsibilitatea aldatu egin da. Erreformen eraginez,zigorrak luzatu egin dira eta hirugarren graduaeskuratzeko hainbat baldintza bete behar dira–lehen ez–; hala nola, zigorraren erdia betea izatea.Gainera, kanpoan eduki beharko lituzketen auke-rak muga dira: presoek, eta batez ere gizarteratzearazoak dituztenek –toxikomanoak, gaixo menta-lak, atzerritarrak...–, zein itxaropen eta aukeradituzte irteterakoan? Nolako aukerak eskaintzendizkiete espetxeko ekipo teknikoek, tratamendubatzordeek, kanpoko elkarteek, espetxeratuen zain-tzako epaileek? Preso bati esaten badiozu ezingoduela irten gutxienez zigorraren erdia bete arte edosexu erasotzaile bati esaten badiozu ez duela ezhirugarren gradua ez askatasun baldintzatua izangoeta zigor osoa bete beharko duela, zein aukera ditupertsona horrek? Nik arazoa hor ikusten dut, irten-biderik ez dutela ikusten dut. Zerbait eskaini behardiegu, ezin baitugu ahaztu presoak sentiberagoak

4 M A H A I - I N G U R U A

Epailea44 urte ditu, Bilbon jaioa da eta bertan bizi da. Deustuko Uni-bertsitatean egin zituen Zuzenbide ikasketak. Basauriko barru-tiko epaitegian hasi zen lanean. Ondoren Barakaldoko eta Bil-boko Instrukzioko Epaitegietan aritu zen. Irungo lehenauzialdiko eta instrukzioko epaitegian aritu zen gero. 1990etik2003a arte Bizkaiko Espetxeratuen Zaintzako epailea izan zen.2003az geroztik Bilbon ari da lanean Probintzia Auzitegiko 2.sekzioan.Urte batzuetan Eusko Jaurlaritzako Droga MenpekotasunenSailen Arteko Batzordeko kidea izan zen.

Loiola Etxea-ko jesulaguna36 urteko iruñarra Donostian bizi da duela lau urtez geroz-tik Jesusen Lagundiak duen Loiola Etxean. Ikasketaz abo-katua den Iriberri jesulaguna da duela 13 urtez geroztik.Drogekin arazoak zituen jendearekin hasi zen lanean etahorrela ezagutu zuen espetxea. Presoekiko noizbehinkakoharreman hori azken lau urtetan egunerokoa bihurtu da.Donostiako Loiola Etxean bizi da 17 lagunekin, horietakoasko preso ohiak. Iriberrik mahai-inguruan azaldu digu-nez, beraien ahalegina elkarbizitzaren bidez preso ohiakbergizarteratzea da.

RUTH ALONSO MARTIN IRIBERRIM a h a i k i d e a k

Page 5: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

direla. Beraien itxaropen bakarra familia eta argipixka bat ikustea da eta ezin diegu hori kendu.Hala ere, presondegian dauden asko, kanpoanbaino hobeto daude, barruko egoera egokia ezbada ere.

M. IRIBERRI. Ruthek dio badagoela jendeahobeto dagoena barruan kanpoan baino. Drogakkontsumitzen dituen pertsonak sei-zortzi kilo ira-baziko ditu kartzelan eta agian kontsumoa pixkabat gehiago kontrolatuko du, baina hobera egiteaizango litzateke pertsona hori tratatzea, ez soilikitxaropen eta aukerei dagokienez, baita klinikokiere. Zigorra modu duinean betetzea ez litzatekegutxi izango.

Azken erreformei buruz aritu zarete.Zigor sistema agortuta al dago? Sis-tema horren funtzioak erlatibizatzekoeta beste metodo batzuk indartzekoordua al da?

C. MANZANOS. Lehenengo zehaztu nahi dut ezdela egia erreformak PPren ardura baino ez direnik.Erreformak 1995-1996 urteetatik datoz eta PSOEzegoen gobernuan. Adostutako kodea izan zen etaPPk lehendik zetorrena baino ez zuen berretsi, oke-rrera egin bazuen ere. 80ko hamarkada bukaeran,Mujika Justizia ministroa zenak Espetxeen Eraikun-tza eta Amortizazio Plana jarri zuen martxan.Asmoa espetxe azpiegiturak zaharberritzea zen,baina plana gelditu egin zen 1994-1995etik aurrera,hainbat arrazoiren artean, izandako ustelkeriagatiketa gobernu aldaketagatik. Orain, plan hori berres-kuratu nahi izan da, baina presondegiak zaharrakdirenean ezin da. Esaterako, Langraiz 1981ekoa da,hiruetatik berriena, baina putzu beltzen, eraikun-tzan erabilitako materialen, elektrizitate eta estalkiarazoak ditu. Gaizki eraikitako kartzelaren gainbe-hera oso azkarra da. Horri, presoak pilatuta eta psi-kologikoki lur jota daudela gaineratu behar diogu.Sariaren eta zigorraren sistema darabiltela izanbehar da kontuan. Preso ona bada, jarrera onabadu, onurak izango ditu –erregimen irekia, baime-nak...– eta horiek lortzeko dinamikan sartzen da.Baina preso txarra izanez gero, kontrakoa gertatzenda: zigorrak, lehenengo gradua eta bakartzea.Gizarteak horrela funtzionatzen du eta logika horiguztia espetxean oso maltzurra da, kanpoan bainozailagoa da. Eta nik hemendik bi urtera ateratzekoitxaropena baldin badaukat eta erreformak bat-batean badio sei urte pasa beharko ditudala, mun-dua gainera datorkit. Presoen aurpegietan ikusiditudan larritasuna eta angustia gogoratzearekinbakarrik oilo ipurdia jartzen zait.

Halaber, Espetxeetako Medikuen Elkartearendatuen arabera, kartzelan dauden %70-80ek trata-mendu medikua edo ospitalizazioa behar dute.Gaixo dagoen jendeaz ari gara. Kartzelak ospitaleaizan beharko luke, bertako jendeak osasun eskubi-deak dituelako eta gaixo daudelako. Gizarteratzea-ren aurretik, segurtasunaren arazoa dago: presoakziur jakin dezala noiz aterako den, gaixotasunenbat badu osasun zerbitzua izango duela seguruegon... Espetxeetan ez dago ez presoen ez langi-leen segurtasuna bermatzen duten neurri nahikorik.

M. IRIBERRI. Sistemak, kasu gehientsuenetan, ezdu inongo berrikuntza eredurik sortzen. Ni ez naiz

5Z I G O R S I S T E M A

Salhaketako kidea eta soziologoaGasteizen bizi den bilbotarrak 44 urte ditu eta soziologiandoktorea da. Zuzenbidearen eta delituaren soziologian daaditua. EHUko Gizarte eta Informazio Zientzien Fakulta-tean ematen ditu eskolak. EHUko Ikusbide zentroko (per-tsona zigortu eta espetxeratuen behar eta gizarte zerbi-tzuen inguruko dokumentazio, informazio eta ikerketazentroa) koordinatzailea da. Arabako Gizarte-Laneko Uni-bertsitate Eskolako kidea ere bada. Presoen giza eta legeeskubideak defendatzen dituen Salhaketa elkarteko kideada berau sortu zenetik, hau da, 1981. urtetik.

CESAR MANZANOS

Page 6: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

abolizionista, gustatuko litzaidakeen arren. Askoriaskatasun ezak –ez egungo baldintzetan– kalte per-tsonalak eta besteei eragin diezaieketen kalteakmurrizten dituzte. Hala ere, zigorra betetzeakkasuen %95ean ez du inongo berrikuntzarik sortzenpertsonaren eta gizartearen arteko harremanean.Justizia Administrazioaren funtzionamenduari jarrai-ki, biktimak normalean ez du prozesuan zehar bereerasotzailearekin elkartzeko aukerarik. Ez du bikti-ma bezala Justizia Administrazioarengandik entzunaizateko aukerarik. Erasotzaileak ez du inongo auke-rarik biktimarekin egoteko eta erruki sentimenduagaratzeko. Normalean zigorra errepikatu egiten da,espetxean behin baino gehiagotan sartu den jendeaizaten baita.

R. ALONSO. Nire ustez, zigorra beharrezkoa da;are gehiago, askatasun ezaren zigorra beharrezkoada hainbatetan. Ez dut uste zigor sistema agortutadagoenik, baina egia da 2003ko erreformekin bal-

dintzak asko gogortu direla. Egia da baita ere jarre-ra ona duenak onurak dituela eta alderantziz. Zigo-rra beharrezkoa da eta zigor hori ahalik eta moduduinenean bete behar du presoak. Gainera, zigorraaskatasun eza denean, kartzelara ez joateko aukeralegalak daude. Batzuengan, gaizkile patologikoakdirenengan, zigorrak eraginik ez badu ere, bestebatzuengan badu. Lehen mailako preso batzuklehen mailan geratzen dira, zigortuta dauden etakartzelan sartzen ez diren hainbatek edo sartzendirenek ez dute berriro deliturik egiten. Beraz,berriz delitua egiten dutenen profila zein den galde-tu beharko genioke gure buruari: zergatik egitenduten, zein girotatik datozen, zein egoeratan dau-den. Porrota jada hor dagoenez, zigorra ahalik etamodu duinenean bete dezaten saiatu behar gara.Presoak ilusioa izatea oso beharrezkoa da, adibi-dez. Zenbat eta lan eta eginbehar gehiago izan,kezka gutxiago izango ditu. Bisitak, kultur ekintzak,telefono deiak eta heziketa garrantzitsuak dira, esa-terako. Duela gutxi kanpoko kartzela batera joannintzen, espetxe berria da eta bertan drogarik gabe-ko modulua dago. Halako modulua nahi duen pre-soak ez kontsumitzeko konpromisoa hartzen du etaez du kontsumitzen uzten, ezta droga sal dadin ereeta tratamendu medikua jarrai dezake. Hemen ezdugu aukera hori eta zigorren betetzea humanizatuegin beharko litzateke. Nirekin harremana zuenpreso bat oihuka ikusi nuen behin, tinpanoa puska-tu ziotelako. Isolamendu agindua bete berri zuen,imajinatu ere ezin duzuen baldintzetan. Ohean,lotuta, gau osoan. Hori da zigorra duin ez betetzea.

C. MANZANOS. Sistema teorikoaren eta sistemaerrealaren funtzioak nahasten ditugula uste dut. Niere ez naiz abolizionista; are gehiago, delituarenaurrean zorrotza izan behar dela uste dut. Gizarteakdelituaren kontrako sistema izan behar du, bainakontua da ea zigor sistema hori delitu eta gaizkileegokiak jarraitzen ari ote den; delituaren aurkakoborrokari buruzko eztabaida ba al dagoen; eta zigorsistemak ez ote duen jazarpena, zigorra eta kartze-laratzea selektiboki talde zehatz batzuetara bidera-tzen. Beraz, eztabaida beste bat da: noski delituaprebenitzeko politika zorrotza beharrezkoa dela.Mario Conderentzat, adibidez, argi daukat zigorra:ez nuke kartzelan sartuko, bere ondare guztiaren

6 M A H A I - I N G U R U A

Joseba Arregi Erostarbe presoakegindako marrazkia.

Page 7: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

desjabetzea agindu eta gutxiengo soldatarekin bizi-tzera behartuko nuke. Bortxaketaren kasuan, ez dutuste espetxea konponbidea denik. Norbaitek nirealaba bortxatzen badu, ez dut nahi kartzelan sartze-rik, kartzela lizunkeria delako, desoreka sortzen du.Baina, noski, horri erantzuna eman behar zaio.Espetxeak arazoa konponbidearekin nahasten dueta gizartean ez dago eztabaidarako interesik,arauak haustearekin eta delituarekin bizi den gizar-tea delako. Delitu jakin batzuk baino ez dira jarrai-tzen eta ez dago segurtasunik bortxaren edo drogasalmentaren aurrean. Zigor sistema ez da eraginko-rra delituari aurre egiteko. Eta espetxeari dagokio-nez, berdin: ez du gizarteratzen. Jendea kaleangizarteratzen da, lagunen eta familiaren babesaduenean, lana duenean. Gizarte politikaren arloankonpontzen dira gai horiek. Kartzelak segurtasunsentsazioa ematen digu, babestuta gaudela ustedugu, baina ez da egia: delitua kanpoan dago. Bes-talde, Eusko Jaurlaritzak beti dio delituen arloan ezduela eskumenik, baina ez da egia, Ertzaintzakgaizkileak harrapatzen dituelako. Baina zein irizpi-de ditu? Zein jarraitzen du? Non? Zergatik eta zerta-rako? Zergatik daude brigadak delitu mota batzuen-tzako eta beste batzuentzako ez? Eztabaida horiegin gabe dago. Espetxe aurrekontua hartuz gero,Espainian kartzelan 60.000 pertsona daudela jaki-nik, preso bakoitza urtean ia 30.000 euro kostatzenzaigu. Diru hori guztia gizarte programetan inberti-tu daiteke, baina jende asko bizi gara 30.000 eurohorien kontura: espetxetako funtzionarioak, Gober-nuz Kanpoko Erakundeak, epaileak, abokatuak...Azken finean, zigor sistemako makinaria guztianegozioa da. Estatu Batuetan espetxe industria dei-tzen zaio. Espetxe erraldoien eraikuntza ere nego-zio itzela da. Hau da, gizarte hipokrita gara: zergatikez diegu eztabaida horiei heltzen eta ez dugu zigorpolitika gizarte politikarengatik aldatzen? Denokinteresak ditugulako. Hala, kartzelaren alternatibakez dira ordezkotzat hartzen, osagarritzat baizik.

M. IRIBERRI. Eta atzean dagoen filosofia da gerozeta jende gehiago dagoela kontrolpean. Sistemakgeroz eta herritar gehiago kontrolatzen dituelako.Iaz Bordelen izan nintzen. Han 16 funtzionarioikusi nituen lanean eta bakoitzak 20 espedientezituelako lanez gainezka zeudela esan zidaten. Mar-

tutenen, hiru gizarte langile daude 280 presorentza-ko. Bi eratara uler daiteke hori: Frantzian gu bainoaskoz hobeto daudela, edo han guk baino askozherritar gehiago kontrolatzen dituztela. Baina gizar-te hau inoiz baino zinikoagoa da eta argi daukanork duen garrantzia eta nork ez. Gehien gogaitzenduten presoak (gizarte langilea, medikua edoGobernuz Kanpoko Erakundea nekatu zutelako)dira barruan daudenak eta ez dira arriskutsuenak,inondik inora. Administrazioa eta elkarteak adosjartzen gara horrek horrela jarrai dezan.

R. ALONSO. Nik ere uste dut gizartea hipokritadela. Gizarteak arazoa gainetik kentzea nahi du etabehin barruan dagoenean, ez da arduratzen. Bestenorabait begiratzen dut, ez dudalako ikusi nahi zergertatzen den hor. Eta horrek ezin du horrela izan.Zigorra bete behar da, helburu batzuekin, bainabaita berme batzuekin ere. Berriz esango dut: zigor-tu asko kartzelan daude, baina beste asko ez, zigo-

7Z I G O R S I S T E M A

“Gizarteak delituarenkontrako sistema

izan behar du, baina kontuada ea zigor sistema horidelitu eta gaizkile egokiakjarraitzen ari ote den;delituaren aurkako borrokariburuzko eztabaida ba aldagoen; eta zigor sistemak ezote duen jazarpena, zigorraeta kartzelaratzea selektibokitalde zehatz batzuetarabideratzen”C. MMANZANOS

Page 8: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

rra eten egin zaielako, adibidez. Bi urte bainogutxiagoko zigorra duten asko ez dira sartu etaagian bide horretan jarraitu beharko genuke, kon-trakoa egin ordez, hots, zigorrak luzatu ordez. Kon-tuan izan behar dugu hainbatek ez duela konponbi-derik izango eta askok gaixotasun mentalakdituztela; ez lukete kartzelan egon beharko. 20-30urteko zigorrak dituzten presoak daude, egun batbestearen atzetik, eta leher eginda daude.

C. MANZANOS. Argi utzi nahi dut gaixotasun men-tal larria duten pertsonak, Langraizeko azken datuenarabera adibidez, %10 direla. Ez dute nora joan etakontuan izan behar dugu horietako askoren osasunmentalaren gainbehera kartzelak berak eragin duela.Gaixotasun mentala duen jendea kartzelan sartzen daez dutelako beste non sartu. Kartzelan gutxienez gil-tzapean dagoela eta ez dela arriskutsua diote. Bainaez da egia: arriskutsua da kartzelan dagoen jendea-

8 M A H A I - I N G U R U A

Page 9: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

rentzat eta langileentzat. Gaur egun, espetxe ereduakez du funtzionatzen: pertsonen zabortegiak dira etahorra jendea bidali ostean gizartea beraietaz ahaztenda. Ez soilik gizartea, baita hor sartu duena ere, poli-tikaria eta gainerakoak. Eta hori erloju-bonba da, gerokanpora aterako delako, frustrazio eta mendeku sen-tsazio handiarekin. Presoak pentsatzen du: kartzelannago legea ez betetzeagatik, eta gero barruan nirekinez dituzte legeak betetzen. Beraz, gizarteratzearenguztiz kontrakoa da espetxeak egiten duena. Jendeaoso egoera txarrean ateratzen da.

M. IRIBERRI. Imajina dezagun Osasun Administra-zioak gaixoaren lehen balorazioa egiten duela etaduen patologiagatik zortzi hilabeteko tratamenduaabian jartzen duela. Imajina dezagun orain, zortzihilabete igaro ostean, pertsonak hobera egin beha-rrean okerrera egin duela, baina tratamendua zortzihilerako aurreikusia zegoenez, tratamendua bukatuegiten dela. Kafkiarra litzateke. Bada presoenkasuan, zortzi hilabetera edo hiru urtera, kalera ate-ratzen da dagoen egoeran dagoela, ez du inongosegimendurik ez bere eta ez gizartearen segurtasu-

nerako eta gainera frustrazio handiarekin ateratzenda. Kartzelatik atera aurreko egunean mota guztie-tako kontrolak izan ostean, bat-batean ez duzuezer. Hori da sistemaren porrota.

R. ALONSO. Hori baino konplexuagoa da. Baka-rrik dauden presoak aurkitzen dituzu, gizarteratugabeak eta beraiekin lanean ari den jendearekinohitu direnak. Hori bukatzen denean, kanpoanbabesgabe daude. Administrazioak lana betetzendu puntu bateraino. Behin zigorra amaitzen denean,ez dago bere esku. Hemen, Jainkoari eskerrak, pre-soengatik arduratzen zareten –mahaikideei begira–lagun ugari zaudete, baina beste leku batzuetan ez.Adibidez, emagaldu baten seme toxikomanoa dutgogoan. Denetik egin zen aurrera atera zedin etagero kanpora atera eta bakar-bakarrik zegoen. Zeregin dezakete? Beraiek dioten bezala, azkenean ezdute beste biderik, berriro delitua egin beharra dau-kate. Hain da tristea...

M. IRIBERRI. Espetxe Administrazioak ezin du etaez du gehiago zigortu behar, baina beste bide

9Z I G O R S I S T E M A

Page 10: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

batzuk badaude: osasun administrazioa, gizartearloa eta abar. Azkenean, gizarte ongizatearen siste-mak ez du funtzionatzen eta krisian dago. Gizarteaksortzen duen aberastasuna polarizatzen ari da, ezda banatzen.

C. MANZANOS. Baina arazo hori harago doa, poli-tika publikoen arazoa da. Politika publikoek diruaarmak erostera, zigor sistemara eta polizia gehiagoizatera bideratzen badute, politika horiek nagusitu-ko dira. Ongizatearekin lotutako beste politikapublikoetan inbertituko balitz, hala nola hezkun-tzan, osasunean edo gizarte politikan, desberdinaizango litzateke.

M. IRIBERRI. Ez nago Ruthekin guztiz ados. Kon-ponbidea ez da espetxeetan preso egon direneninguruan elkarteak eta mugimenduak sortzea. Lanpiloa egin dugu gizarte langileak ulertu dezan hiru-garren gradua zer den eta Martutenen daudenekgizarte zerbitzu hori jasotzeko eskubidea dutelabehin eta berriz esan dugu. Lan piloa egin duguGipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzakuler dezaten Martutenen erroldatuta dauden pertso-nek oinarrizko errenta jasotzeko eskubidea dutela.

Izan ere, tokiko administrazioak espetxe adminis-trazio bihurtzen ari direla ikusi dugu. Hau da, per-tsona Martutenen erroldatuta dagoen edo ez diskri-minatzen ari dira, oinarrizko errenta emateko etaedozein herritarrek dauka errenta hori jasotzekoeskubidea. Non dago idatzia Martuteneko lehenen-go pasealekuan egon behar dela erroldatuta eta ezbigarrenean?

R. ALONSO. Zigor sistematik kanpoko jendeak,kaleko jendeak, esaten dizu bidegabea dela berakjasoko ez duen pentsioa gaizkile batek jasotzea.Atzerritarrekin berdin gertatzen da.

M. IRIBERRI. Baina pentsamendu hori ez da egia.

R. ALONSO. Zigorren betearazpena kontrolatzenduen organoan ez nago jada. Orain epaiketa egineta epaia eman egiten dut, eta ezberdina da. Epaileguztiok zigor betearazpenarekin harreman estuaizango bagenu, agian beste modu batera epaitukogenuke, kartzela zenbateraino den gogorra jakingogenuke eta. Horregatik, dagoenarekin lan eginbehar dugula uste dut, baina inplikatuz eta sentsibi-litate gehixeagorekin.

10 M A H A I - I N G U R U A

“Gizarte hau inoiz bainozinikoagoa da eta argi

dauka nork duen garrantzia eta norkez. Gehien gogaitzen duten presoak(gizarte langilea, medikua edoGobernuz Kanpoko Erakundeanekatu zutelako) dira barruandaudenak eta ez dira arriskutsuenak,inondik inora. Administrazioa etaelkarteak ados jartzen gara horrekhorrela jarrai dezan”M. IRIBERRI

Page 11: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

Itxaropen gehiago duzue kanpoan egindaitekeen lanean, barruan egin daite-keenean baino.

C. MANZANOS. Egungo Espainiako Konstituzioaeta espetxe legedia abolizionistak dira, beteko bali-ra eta kartzelen baldintzak goitik behera aztertukobagenitu, beste zerbait egin beharko litzatekeelako.Baina prozesu inboluzionista eman da: azpiegituramaterialak berritzen joan beharrean, baldintzaklegera egokitzen joan beharrean, legedia aldatzenjoan da. Eta hori ezin da egin, zuzenbidezko esta-tuaren perbertsioa da. Legeak aldatzearen bidez,espetxeetan dagoen miseria bermatzea ez da zuze-na, legea, orduan, ez delako gizartearen aldaketara-ko eragilea, dagoena legitimatzeko modua baizik.Horregatik, galderari erantzunez, zigor sistemahipotetiko egoki batean, agian zerbait egin ahalizango litzateke barruan, baina egun dugun siste-man behintzat ez.

R. ALONSO. Posible da, baina ez dago baliabide-rik. Langraizen, esaterako, egun 700 preso ingurudaude eta 90eko hamarkadan milatik gora egonziren. Hiru psikologo mila preso baino gehiagoren-

tzat. Hor dago arazoa; langileak falta dira. Modulubakoitzeko bi psikologo jarriz gero, hamar pertso-nako psikologoa ipiniz gero, barruan arazoa kon-pontzeko lana egin daiteke.

C. MANZANOS. Espetxeetan dagoen ekipo tek-nikoaren langile kopurua, medikuak, psikologo-ak, gizarte laguntzaileak, soziologoak, kriminolo-goak eta abar kontuan hartuz, presokopuruarekiko %12koa baino ez da. Langraizen,adibidez, hiru psikologo baino ez daude eta psi-kologia administratiboa baino ezin da egin, ezdago beste aukerarik. Zergatik ez da beste erabatera egin? Nire ustez arazoa ez da dirua, langilekopuru zehatza daukate, sistemak dagoen bezalafuntzionatzen jarrai dezan.

R. ALONSO. Horri beste arazo bat gehitu behardiogu. Espetxeetako funtzionario askok beste sen-tsibilitate bat izan beharko lukete. Ez da gauza berakartzelan lan egitea edo kaleko jendearekin lan egi-tea, eta ez da gauza bera gizarteratzearen alde edozigor osoa betetzearen alde dagoen psikologoa.Epailearekin gauza bera gertatzen da. Hain da mal-gua eta interpretagarria dena!

11Z I G O R S I S T E M A

“Espetxeetako funtzionarioaskok beste sentsibilitate

bat izan beharko lukete. Ez dagauza bera kartzelan lan egitea edokaleko jendearekin lan egitea, etaez da gauza bera gizarteratzearenalde edo zigor osoa betetzearenalde dagoen psikologoa.Epailearekin gauza bera gertatzenda. Hain da malgua etainterpretagarria dena!”R. ALONSO

Itxaropena hitzaaipatu dute behineta berrizmahaikideek.Zigorrak gero etaluzeagoak dira;gehienak espetxeanbete beharrekoak,eta presoak ez dakinoiz aterako den.Mahaikideen ustez,espetxetik ateratakoaskok ez dauka norajoan eta delituaegin eta berrirobarruan sartzekoaukera asko ditu.

Page 12: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

C. MANZANOS. Langraiz bezalako espetxe batean,funtzionarioa bost egun espetxean eta beste zazpikanpoan egon ohi da, eta agian funtzionario hori ezda Euskadin bizi. Ez ditu presoak ikusten eta begiitsuak negarrik ez.

R. ALONSO. Ez da gauza bera etxolan zaindaridagoen ertzaina eta barruan presoekin egon beharduen funtzionarioa. Funtzionarioek beraiek eskatudute prestakuntza edo sentsibilitate berezia izatea,zigorren helburuetako bat zein den jakinda. Ez dagauza bera barruan Mario Conde edo desorekabipolarra duen toxikomanoa zaintzea.

M. IRIBERRI. Baina, azkenean, eman beharrekoberria ez da euskal kartzelak oso gaizki daudela,hala da, baina gizarteari ez zaio axola. Eman beha-rreko berria da gizarte hau dela euskal kartzelenegoeraren erantzule.

C. MANZANOS. Eta are gehiago. Berria da: kar-tzela hiritarren segurtasunerako elementua izateanahi baduzue, bide okerretik goaz. Kartzelak ezdio segurtasun ezari aurre egiten; alderantziz,segurtasun arazoa da kartzela bera. Espetxea sor-tzen ari dena eta jendea nola ateratzen den ikus-tea baino ez dago.

R. ALONSO. Niri behin esan zidaten: itsasontziansartu eta urrutira bidaliko al dituzte, hondora daitezen!

M. IRIBERRI. Guri txaleta utzi digute Donostian eta18 pertsona bizi gara, batzuk preso izandakoak etabeste batzuk ez. Elkarbizitza bultzatzen saiatzengara eta denak gizarteratzen gara. Lana oso garran-tzitsua da, baina horrek ez du jendea aldatzen,gurea bezalako elkarbizitza da aldatzen gaituena.

C. MANZANOS. Toxikomanoen %70en kasuan,gizonezkoei dagokienez, bikotea bilatzea da kon-ponbidea eta emakumezkoei dagokienez, mutillaguna uztea. Inguru afektiboa oso garrantzitsua da.

M. IRIBERRI. Lana edo jana gainontzekoek bezalaaseta izan behar ditugun eskubideak dira. Benetanlaguntzen duena elkarbizitza da. Bergizarteratzekoeskubideak esan nahi du lehenago gizarteratzeabizi izan dugula denok, baina ez da hala hainbatkolektiboren kasuan.

R. ALONSO. Horregatik Administrazioak ahaleginberezia egin du kolektibo horiekin. Preso egon denirakasleak, adibidez, ikasi egin du zigorrarekin. Iji-toek, toxikomanoek, emagalduek, ordea, gizartera-tze arazoak dituzte eta hori konpontzen saiatu daAdministrazioa. Hain zuzen ere, gaizkilearen tipolo-giari buruzko gaiari helduz, Probintzia Auzitegiandaramatzadan bi urte hauetan konturatu naiz, hasie-ran, bolatxo izenez ezagunak diren auzi gehiagogenituela epaitegian. Hau da, ahoan kokaina edoheroina bolatxoak daramatzan atzerritarrarenkasuak. Baina orain gutxiago dira, delitu gutxiagodaudelako? Ez, poliziak beste delitu batzuei lehen-tasuna ematen dielako; hala nola, genero indarke-riari. Aldaketa dago, ez delinkuentzia aldatu delako,gizarteak eta gobernuek ezartzen dituzten lehenta-sunak aldatu egiten direlako baizik.

C. MANZANOS. Guk euskal gizartean bi ikerketaegin ditugu, mila lagun baino gehiagori galdetuz.Presondegietako gaizkile gehienak droga salmenta-rekin lotuta egon arren, hiritarrei gehien kezkatzendieten delituei buruz galdetuta, erantzunak ez zirendroga salmentari buruzkoak. Bortxaketa bezalako

12 M A H A I - I N G U R U A

“Esperantza handia dut(Eusko Jaurlaritzak)

eskumenak lortzearekin. Gainera,sakabanaketarekin bukatukolitzateke, 400 preso baino gehiagodaudelako kanpoan. Halaber,Legebiltzarrean eztabaidainteresgarria egon daiteke, gizartepolitiken, gizarteratzearen eta gizartekohesioaren inguruko eztabaida”M. IRIBERRI

Page 13: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

delitu larriez gain, jendea sendagaien, jakien etaedarien intoxikazioagatik dago kezkatua. Pestizidezinguratuta gaude eta nor dabil delitu horien atzetik?

R. ALONSO. Azken finean, kontzientziazio kontuada. Funtzionario batzuek galdetzen zuten ea zerga-tik preso terroristak ez zituzten ateratzen, haiekkanpoan egon behar zutela uste zuten. Baina Extre-maduran edo Madrilen funtzionarioek desberdinpentsatuko dute agian.

C. MANZANOS. Eztabaida hor dago, ea zein eredunahi dugun: delituari benetan aurre egingo diongizartea nahi badugu eta zigor sistema erantzunokerra bada, berraztertu egin beharko da. Inork ezdu horregatik lanik galduko, ez epaileek, ezta poli-ziek ere. Alderantziz, seguruenik polizia gehiagobeharko genuke. Nik beti esaten dut gizarterik osa-suntsuena polizia gehien dituena dela, poliziagutxien dituena kontrolatzaileena eta zapaltzaileenadelako. Polizia barnean daramate eta inor ez damatxinatzen. Erlatiboa da oso, agian gizarte langilebat ere polizia baino zapaltzaileagoa izan daitekee-lako. Hain zuzen ere, askotan, programa alternati-boek kartzelen eredua jarraitu izanak ekarri du pro-grama horien porrota. Beste batzuek ez dakitekartzelatik kanpo bizitzen eta itzultzeko delitua egi-ten dute: sartze sindromea deitzen zaio horri.

M. IRIBERRI. Baina egoera alternatiboetara joduzu. Gakoa da preso dagoen pertsonak bereherrian erroldatua jarraitzen duela imajinatzea.Horrek esan nahi du herri bakoitzak bere presoensegimendua egingo duela eta herri batek ez dituhainbeste preso segimendua egiteko.

C. MANZANOS. Baina hemen bi eratara heztenditugu: saria-zigorra sistemaren bidez edo imitazio-aren bidez. Presoekin etxe batean elkarbizitzen has-ten gara eta eredu gisa jokatzen dut, ikas dezaten,baina pazientzia asko behar da.

M. IRIBERRI. Baina alternatibak proposatzearreneta nioenaren harira: imajinatu presoak erroldatuajarraitzen duela eta beraz gizarte langilea berekinelkartzen dela. Oso gutxitan, pare bat aldiz urtean,

baina elkartzen direla. Eta imajinatu tratamendumedikuak egitera ospitalera joan daitekeela etaadministrazioarekin harreman normalizatua duela.Horretaz gain, guk preso ohiekin batera dugunetxean ez dugu ezer itxita: Internet, sukaldea, des-pentsa, gasa, bizikletak eta dirua. Etxera pertsonaberria datorrenean, sekulako disfuntzioa sortzen dueta dirua falta daiteke, edo jogurtak, edo Internetasko erabil dezake, baina gainontzekook, elkarbizi-tzaren poderioz, horri eusten irakatsiko diogu.

R. ALONSO. Baina horrek ez du balio edozeinpresoren profilerako.

M. IRIBERRI. Bai ordea jendeak uste duena bainoaskoz preso gehiagorentzako. Martuteneko bigarrengraduko inori ez diogu inoiz ezetzik esan eta ez dainoiz ezer gertatu.

R. ALONSO. Martutenen ez daude preso berezikigatazkatsuak.

M. IRIBERRI. Agian ez, baina hori da euskal preso-en %80aren profila.

R. ALONSO. Noski, baina hain zuzen ere %80a ezda problematikoa.

13Z I G O R S I S T E M A

“Espetxe ereduak ez dufuntzionatzen: pertsonen

zabortegiak dira eta horra jendeabidali ostean gizartea beraietazahazten da. Ez soilik gizartea, baitahor sartu duena ere, politikaria etagainerakoak. Eta hori erloju-bonbada, gero kanpora aterako delako,frustrazio eta mendeku sentsaziohandiarekin”C. MANZANOS

Page 14: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

14 M A H A I - I N G U R U A

M. IRIBERRI. Baina kartzelan dago, nola ez daizango problematikoa kartzelan baldin badago etakartzelara itzultzen bada?

C. MANZANOS. Ez da problematikoa, ez luke kar-tzelan egon beharko.

R. ALONSO. Hor egongo litzateke mota horretakosegimenduekin zigorrak eteteko malgutasun han-diagoa bultzatzearen aukera edo hirugarren graduraigarotzekoa, zigorraren erdia betea ez izan arren.

C. MANZANOS. Galdera da zergatik dagoen hala-ko baliabide falta. Gizarte Segurantzaren adibideajarrita, jendeak dio baliabide gutxi dagoela atzerrita-rrek kentzen digutelako, baina ez da hala. Zergatikez dago honetarako baldintza egokirik eta bestegauza batzuetarako bai?

M. IRIBERRI. Hain juxtu segurtasuna eta kontroladira XXI. mendeko gai nagusiak.

C. MANZANOS. Hemen dugun hezkuntza ereduabeharrean oinarritzen da: ez dut gaizki aparkatukoez gaizki egina dagoela uste dudalako, bestelaisuna jasoko dudalako baizik.

M. IRIBERRI. Baina guk elkarbizitzaren bidez ira-kasten diegu.

R. ALONSO. Horrek lapurtzen duen toxikomanoa-rekin funtziona dezake, baina ez beraien arteankonpontzea ezinezkoa den hainbat gaizkile atzerri-tarrekin, adibidez.

M. IRIBERRI. Horietaz ere ari naiz, ordea. Lau urtedaramatzat proiektuarekin eta 35 pertsona jasotzenditugu urtean. Aurten, esaterako, Marokon izan naizzuk aipatzen dituzun gaizkile horietako baten seni-deekin.

R. ALONSO. Baina ni Errumania aldetik datozeneta lapurretak egiten dituzten gaizkileez ari naiz.

M. IRIBERRI. Lapur bati lau ate itxita jartzea berrizere atea irekitzeko lau aukera ipintzea da. Sarbideaizateak gizarteratu egiten du eta kontatzen ari naizenaez da istorio bitxi eta txikia, egungo ereduak alterna-tibak dituela planteatzen ari naiz. Eta elkarteak ezgara alternatiba horiek sortu behar dituztenak. Admi-nistrazioak eta gizarteak sortu behar du sistema hori.

R. ALONSO. Eredu hori sortzeko sistemako eragileguztiak konbentzitu behar dituzu: epaileak, polizia,fiskalak eta biktima bera.

M. IRIBERRI. Bai, eta ertzainak badaki Donostiangure etxera baldin badator, etxe aurrean geratubehar duela, nahi duena plantea diezagukeela etaguk egoeraren berri emango diogula. Alternatiboakizatea eta gizarte honetan alternatiboak garela era-kustea da gure helburua.

R. ALONSO. Gizarteak eredu alternatiboan sinetsdezala lortu behar da.

M. IRIBERRI. Horregatik, auzoko irakaskuntzazentroak etxera etorri ohi dira eta denen artekoelkarrizketa sortu ohi da, baldintza beretan eta

“Bergizarteratzeko eskubideakesan nahi du lehenago

gizarteratzea bizi izan duguladenok, baina ez da hala hainbatkolektiboren kasuan”M. IRIBERRI

“Espainia ia biziartekokartzela zigorrarekin dago

oraindik eta Europako gainontzekoestatuetan inon ez dago aukera hori.Amerikako Estatu Batuensistemaren pare jarri gara”R. ALONSO

Page 15: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

15Z I G O R S I S T E M A

espetxe ereduari buruz eta abar hitz egiten duguikasleekin. Elkarteek erakutsi behar dugu sistemaalternatiboak posible direla, Administrazioarenordezkatzaileak izan gabe.

C. MANZANOS. Administrazioak gainera, esperien-tzia horretatik ikas dezake, arlo horietan erantzukizu-na sortzeko eta politika publikoak sustatzeko. Bestal-de, Ruthekin ados nago, delitu bakoitzari erantzundesberdina eman behar zaio. Adibidez, genero indar-keriaren aurka Europan egin diren programarik era-ginkorrenak mugimendu feministek bultzatu dituzteDanimarkan, Herbehereetan eta Suedian. Feministekbortxatzaileak zentro espezializatuetan tratatu dituzteeta eraginkorrak izan dira. Eskema egokia hori da:delitu bakoitzak erantzun desberdina behar du. Esate-rako, emakumeentzako presondegiak oso desego-kiak dira hemen. Kanadan, espetxeetan emakumeeketxebizitzak eta supermerkatuak dituzte eta ez duteihes egingo. Denak zaku berean sartzen ditugu etahori da arazoa.

R. ALONSO. Zigorra era askotara bete daiteke etagizarteak ez du argi zigorra ez dela soilik kartzelanbetetzen, zigorra etenda, hirugarren graduan egon-da ere bete daiteke. Toxikomaniagatik zigorra eten-da baldin baduzu eta tratamenduan alta jasotzenbaduzu, ez duzu zigorrarekin jarraitu beharrik.

M. IRIBERRI. Beti ez da horrela izaten, baina tira.

R. ALONSO. Eta ni nengoenean, bortxatzaileei etagenero indarkeriako presoei ere hala egiten zitzaieneta horietatik inork ez du berriz deliturik egin.

M. IRIBERRI. Lehen esan dugu presoarentzakoleku bakoitzak urtean 30.000 euro balio duela.Gehienetan, zigorraren etena dagoenean tratamen-du terapeutikoa dago. Gizarteak ez luke 30.000euro inbertituko tratamendu horretan. Duela urtebatzuk ezinezkoa zen hezkuntzan curriculumarendiseinua planteatzea, laguntza ikasgelak egotea edohaur minusbaliatua ikastetxera gainontzekoak beza-la joan ahal izatea, traba arkitektonikorik gabe.Orain ikasgelan dibertsitatea aberastasuna delaulertu du jendeak. Milioika euro inbertitu behar dirahorretarako, baina gizarteak ulertu du irabazia delaeta egin egin da. Beraz, espetxeetan ere egin daite-ke. Zergatik ez da egiten?

C. MANZANOS. Esan dugunarengatik, industriadelako. Inbertsio eta kapital gehien mugitzen duenmerkatua industri-militarra da eta gainera estatuekkontsumitzen dute, denek ordaintzen dugu. Dirugehien mugitzen duen bigarren merkatua telekomu-nikazioak eta garraioa da eta hirugarren postuan,ikus-entzunezko merkatua eta legez kanpoko drogakdaude. Ikus-entzunezko industriak beldurtu egitengaitu eta gero segurtasuna saltzen digute. Noski gau-zak beste era batera egin daitezkeela, baina eraikidugun merkantilismo motan jendea beldurtzea etagero segurtasuna saltzea gailentzen da.

Nola eragingo luke espetxe sistemareneskuduntza Euskal Autonomia Erkidego-ra ekartzeak?

R. ALONSO. Nik gutxi esan dezaket horri buruz,baina modernizazioa ekarriko luke, ezarri nahi

“Jendea kalean gizarteratzen da,lagunen eta familiaren babesa

duenean, lana duenean”C. MANZANOS

“Presoek itxaropena izateagarrantzitsua da, bai

barruan nola kanpoan, eta azkenurteetan itxaropen hori desagertuegin da”R. ALONSO

Page 16: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

16 M A H A I - I N G U R U A

den sistema desberdina dela uste baitut. Siste-mak, batez ere, aspektu garrantzitsu bat sustatukoluke: presoak bertan izatea, sakabanaketarikgabe. Gainera, hemengo presoak ez dira berezikikonplexuak, beste leku batzuetan ez bezala. Ezlitzateke panazea izango, ikusi dugu Katalunia-rentzat ez dela ona izan eskuduntza jasotzea,baina hoberako izango litzatekeela uste dut,batez ere baliabideengatik eta azpiegiturak alda-tuko liratekeelako. Dagoena bota eta zentroberriak eraikiko lirateke.

C. MANZANOS. Ruthek esandakoarekin bat nator.Dena den, transferentzia mota zehaztu beharkolitzateke, transferentzia ereduak zerikusi handiadaukalako guk gizarte orientazio deitzen dugunereduarekin. Eredu horrek segurtasun printzipioa,herritartasun printzipioa eta osasun, hezkuntza etagainontzeko arloez baliatzeko aukera berdintasuna-ren printzipioa errespetatzen ditu, besteak beste.Europan espetxeen desgizarteratze efektua saihestueta bermeen sistema indartsua eratu nahi dute.Espetxeratuen Zaintzako Epaitegian, adibidez, ezin-go dira hainbat gauza lortu, transferentzia eginarren eskuduntza ugari Estatuaren esku egongodirelako oraindik. Esaterako, ez dago EspetxeratuenZaintzari dagokion lege prozesalik eta ez da kasua-

litatea, funtsezko gaia baita. Horretan ezingo dugueskuduntzarik izan. Argi izan behar da zenbat etaespetxe gehiago eraiki preso gehiago sartuko dituz-tela, sistemak horrela funtzionatzen duelako:eskaintza eta eskaria.

R. ALONSO. Horrek ez duela ezertarako baliokonturatuko direla eta egoera aldatuko den garaiairitsiko dela suposatzen da.

C. MANZANOS. Hori espero dut, baina testuin-guru hori guztia kontuan hartuz, transferentzia ezbada langile eta zentroena, presoena baizik, zigorsistema oso desberdina sortu ahal izango litzate-ke. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak, ikerketazabala egin ostean, delitu bakoitzari erantzun des-berdina emango liokeen eredua planteatu zuen.Ez da kartzelaren eredu berdina, gizarteratzea hel-buru duen eredua baizik. Bertan, lehentasunaizango luke hezkuntza, gizarte edo osasun arlokolangileak euskal administraziokoak izateak: ira-kaslea espetxean lan egitera bidali ahalko luketeadibidez eta gizartea inplikatuko litzateke, espe-txea gizartean txertatuko lukete. Azken helburuaizango litzateke hiru presondegiak ixtea edo bir-moldatzea eta 12 urteko epean gizarteratze zen-troak garatzea. Preso bakoitzak bere gela izango

Cesar Manzanosenustez, kartzelatikoso egoera txarreanateratzen dirapresoak. Badakitelegea hautsidutela, bainabadakite beraiekinbeste hainbesteegin dutelaespetxean.

Page 17: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

17Z I G O R S I S T E M A

luke, legeak dioen bezala. Zentroak 150 pertsonaingururentzako dira. Egun, adibidez, 1.300 presodaude EAEn, baina Espainiako espetxe sisteman,EAEn presentzia administratiboa duten presoak1.800 inguru dira. Horietatik, 800 EAEtik kanpodaude, 475 ETArekin zerikusia dutelako. Beraz,beharren ikuspegitik, sistema guztiz zaharkituadago. Hemengo presoek (1.800) zigorra hemenbeteko balute, ez litzateke sistema askoz zabala-goa eratu beharko, gizarteratze zentroak eraiki-tzearekin eta tamaina txikiko zentroak egitearekinnahikoa litzateke. Katalunian, adibidez, osodamututa daude eraiki dituzten espetxe handie-kin. Zaintzapean dauden gaixo mentalentzakoospitaletan leku bereiztua izatea ere gai garrantzi-tsua da. Horrelako sistema eratzea interesgarrialitzateke, baina oraingoz Eusko Jaurlaritzak etxeateilatutik hasi du eta hartu duen eskuduntza baka-rra polizia kontrolarena izan da. Berrehunetikgora ertzain daude espetxeak zaintzen eta hortikez da hasi behar. Delituen jazarpena ere berrikusibeharko litzateke. Gaur egun merkataritza zentro-etan poliziak gazte magrebtarra edo ijitoa lapurre-tan harrapatzen badu, kartzelara darama eta bestearrazaren bateko gaztea bada, berriz, gurasoeideitzen dio. Horregatik, noski eskuduntza hemenizatea berez ongi dagoela, baina ez edonola etaedozein eredurekin. Horregatik, bere garaianJaurlaritzak uko egin zion mota bakarreko kartze-lak eraikitzeari. Egun, zehazki, 1.000 pertsonabaino gehiagorentzako lekua duten mota horreta-ko bi kartzela daude hemen: Zubietakoa (oraindikeraiki gabea) eta Langraizekoa. Hori ez da ereduaeta Katalunian konturatu dira. Espetxe erraldoiakerokeria dira.

M. IRIBERRI. Nire ustez, Cesarrek esan duenare-kin bat eginez, beharrezkoa da transferentziarenkontuarekin gizartean eztabaida sortzea. Nikesperantza handia dut eskumenak lortzearekin.Gainera, sakabanaketarekin bukatuko litzateke,300 preso sozial baino gehiago daudelako kanpo-an. Halaber, eztabaida Legebiltzarrean egin behar-ko litzateke. Bertan eztabaida interesgarria egondaitekeela uste dut. Gizarte politiken, gizartera-tzearen eta gizarte kohesioaren inguruko eztabai-da da eta hori Eusko Legebiltzarrari dagokio.

Zeintzuk dira Europako joerak deli-tuaren kontrolari dagokionez etaEspainiako ereduarekin alderatuz?

R. ALONSO. Espainia ia biziarteko kartzela-zigorrare-kin dago oraindik eta Europako gainontzeko estatue-tan inon ez dago aukera hori. Zigorra 15 urtera berri-kustea aurreikusten dute eta presoak baldintzakbetetzen baditu, baldintzapeko askatasuna lortzen du.Hemen, ordea, egungo sistemarekin ezinezkoa da.Amerikako Estatu Batuen sistemaren pare jarri gara.

C. MANZANOS. Europako Batzordearen gomendio-ek eta arauek, oinarrizko beste hainbat printzipiorenartean diote preso bakoitzak bere gela izan beharduela. Kartzelaren desgizarteratze efektua gutxitzekoeta presoari segurtasuna eta bermeak eskaintzeko ereesaten du batzordeak. Espainian arau horiek beteara-zi beharko lirateke, baina estatu bakoitzak bere erarainterpretatzen eta betetzen ditu. Azken finean, legeorganikoak ere dio preso bakoitzak bere gela izanbehar duela, baina ez da betetzen, eta helegitea jarrizgero, eskubide subjektiboa dela esaten dizute epaite-giek. Egoera aldatzeko borondate politikoa da gakoa.Suedian, Finlandian, Norvegian eta Europa iparralde-ko herrialdeetan zigor sistema eredugarriak dituzte,inbertsio indartsuak egin dituztelako.

R. ALONSO. Nik uste Eusko Jaurlaritzak eskumenakhartzean jarri behar dugula itxaropena, hori izango dagure hurrengo erronka.

C. MANZANOS. Bai, hemendik 20-30 urtera.

R. ALONSO. Ez, lehenago, esperantza daukateskumenak hurrengo legegintzaldian eskuratukodituztela.

C. MANZANOS. Hala izan dadila, baina eredu ego-kiarekin.

R. ALONSO. Bai, Kataluniari gertatutakoa eta geroikasiko zuten.

C. MANZANOS. Kataluniak gomendatu dio EuskoJaurlaritzari eskumen horiek hartzea ez dela politiko-ki errentagarria; inork ez ditu bere gain hartu nahi. n

Page 18: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

18 I R I T Z I A K

“Kultura eta arautze-sistemak direla-eta,kartzelak kartzelatuak gaiztotzea,

makurtzea eta arduragabetzea baino ez dulortzen”

GA

IZK

AIR

OZ

Gabi Mouesca*

Presondegia: pobrearen zigorra

Frantziako Estatuan ia 60.000 pertsona daude atxi-

lotuta, baina, legez, 51.000rentzako lekua dago.

Kartzelak gainezka egotea arazo larria da, baina

gobernuak sasi-irtenbideak baino ez ditu ematen arazo

hori konpontzeko. Arazoa kartzela berriak eginez kon-

pontzen duela esaten du, baina ez du esaten kartzela

berriak egitea ez dela inoiz konponbidea izan. Izan ere,

frogatuta dago –eta salbuespenik gabeko araua da hori–

kartzela berriak egin ahala betetzen direla eta gainezka

egiten dutela. Erantzun onargarri bakarra presoen kopu-

rua murriztearen aldeko politika egitea da. Kartzelan

alferrik dauden pertsonak handik ateratzeko. Legez ego-

era zailean dauden pertsonei erantzun arduratsuak ema-

teko. Zigorrik egon behar badu, pertsonari berriro zuti-

tzeko aukera emateko modukoa izan behar du,

gizartean bere lekua izan dezan; gizarteratu dadin, ale-

gia. Askatasunaz gabetzen duen zigorra –kartzelatzea–,

ordea, guztiz kontrako neurria da; izan ere, bere fun-

tzionamendua, kultura eta arautze-sistemak direla-eta,

kartzelak kartzelatuak gaiztotzea, makurtzea eta ardura-

gabetzea baino ez du lortzen.

GGeerroo eettaa kkaarrttzzeellaa ggeehhiiaaggoo

Gai horri buruz argi eta garbi hitz egin behar da. Eraikun-

tza-enpresa handiek, segurtasun-arloko industrialek, bel-

durraren saltzaileek ateratzen dute etekin handiena politi-

ka ultrazapaltzaile horietatik. Bestetik, enpresa horiek

presioa egiten diete hautetsiei, Frantziak segurtasun osoa-

ren bidea har dezan, "zero tolerantziaren" bidea, alegia.

Halako giza talde bat kartzelan egotea alferrikakoa dela

aldarrikatzen dutenei gobernuak kartzela bereziak eginez

erantzuten die: meatzarientzako kartzelak, adinduentza-

koak, zigor laburretarakoak, gaixo psikiatrikoentzakoak,

"portaeragatik" zigortuentzakoak… eta horrela, apurka-

apurka, "Kartzela orotako" aroan sartzen ari gara. Azken

urteotan izan diren gobernuek etengabe ikusi dituzte

beren politika arduragabe eta tamalgarrien ondorioak. Eta

gizartean, ekonomian, osasun-arloan, kulturan… sortuta-

ko arazoei erantzuna emateko bestelako politikak egin

ordez, askatasuna murrizten duten legeak sortzen eta

gero eta errepresio beldurgarriagoa aplikatzen jarraitu

dute, gizarteko talde ahulenen aurka, batez ere: gazteen,

kolokako egoeran dauden pertsona eta taldeen, atzerrita-

rren aurka. Gaur egun, inoiz baino gehiago, pobrearen

zigorra da kartzela, sistema menderatzaileak sakrifikatzen

dituen horien guztien hartzailea. Kartzela beti izan da

boterearen zerbitzurako tresna, arauarekin bat ez datozen

elementuak edo arriskutsutzat jotako pertsona nahiz tal-

deak neutralizatzeko. Hori beti izan da horrela, baina,

gaur egun, beste ezaugarri berri bat hartu behar dugu

kontuan: kartzela baztertuentzako, ekoizpen-sistematik at

daudenentzako, marjinalentzako leku bihurtu da. Pertso-

na horiek kartzela-ingurunea etekin handiko merkatu

bihurtu duten horien kontsumitzaile, "bezero", bihurtu

dira. Horrela, gurpil zoroa ixten da.

Baina, nire ustez, ez dago ezer behin betiko. Gizonak

eraikitakoa gizonak suntsi dezakeela iruditzen zait. Uste

dut asmatuko dugula gure garaikideei azaltzea "kartzela

orotako" politikak ez dakarrela ondorio onik. Hezkuntza,

zainketak, kultura, gizarte-klase guztiekin gizalegez joka-

tzea… horiek dira delituak, krimenak eragiten dituzten

porrotei aurre egiteko jarri beharreko harresiak. Kartzela-

rik gabeko mundua mundu zilegiaren fruitua izango da.

Zilegia den-denentzat!

* Observatoire International des Prisons (OIP) erakun-

dearen presidentea. Frantziako Saila.

Page 19: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

19I R I T Z I A K

Txabi Etxebarria*

Zigor justiziaren eredua Euskadirentzat

“Aitzakiarik apenas geratzen den,legearen arabera, Euskadik garatu behar

duen eskumenaren transferentziaatzeratzeko”

Duela 27 urtez geroztik ez da betetzen Estatuespainoleko ordenamenduko lege bat. Eus-kal Autonomia Estatutuaz ari naiz; izan ere,

lege horren arabera, Euskal Administrazioak zigoreta espetxe arloko legeak betearaziko ditu. Eta1979az geroztik, Eusko Jaurlaritza oso gauza sinpleaeskatzen dabil: legea bete dadila, besterik ez.

Harrezkero, Eusko Jaurlaritza bere burua presta-tzen ahalegintzen dabil, dagokion erantzukizuna gau-zatuz, estatutuak agindutakoa bete ahal izateko. Halanola, 1992an, espetxeetako erregimen irekiari buruz-ko azterketa bat aurkeztean, garai hartako Justiziasailburuak nabarmendu zuen legegintza hartan espe-txeetako erakundeen arloko transferentziak albaithobekien prestaturik jaso-tzeko behar ziren jarduera-lerroak ezarri behar zirela.

2005eko abenduan, Jus-tizia, Lan eta Gizarte Segu-rantza sailburuak SailarenZigor eta Espetxe Betea-razpenaren Politikaren ildo

orokorrak aurkeztu zizkion Eusko Legebiltzarrari.Akastunak eta amaitu gabeak izanik ere, jarraibidehoriek Eusko Jaurlaritzaren etorkizuneko zigor-betea-razpenaren eta espetxeetako politikaren aurrerapenaziren. Hala, gobernuak etorkizunean gai horretanizango dituen printzipioak, estrategiak, helburuak etabaliabideak jasotzen zituzten, betiere indarrean dau-den arauak eta Eusko Legebiltzarrean ezarritako zigoreta espetxe arloko printzipioak abiapuntutzat harturik(2003ko azaroaren 7ko Ebazpena). Agiri hori egiteko,Euskal Herriko Unibertsitateari eskatutako ikerketaluzea eta ondo hornitua erabili zen.

Ereduaz ari garelarik, hau da, besteak beste,espetxe-zigorraz, komunitatearen alde lan egiteko

AR

GA

ZPI

PRE

SS/

GO

RK

AR

UB

IO

Martuteneko(Gipuzkoa)

espetxean bi presoteilatua garbitzen

eta zaintzailealeihoan.

Page 20: Larrun (101): Zigor sistema Espainiako estatuan

20 I R I T Z I A K

zigorraz, gizarteratzeko neurriez, zigorren etenal-diez, dudarik gabe, oraingo eredua –Estatu espaino-leko espetxeetan, hitz eta asmo onetatik harago,benetan dagoena– aldatzeko, bestelako eredua lor-tzeko, zenbait erabaki hartu beharko dira hainbataukera estrategikoren inguruan, hala nola: motadesberdinetako espetxe txikien aldeko apustua egi-tea, banan-banan esku hartzeko baliabide ugari etaegokiak egon daitezen; behar beste funtzionarioegotea, eta, gainera, profesionalak, ondo presta-tuak, eta presoen segurtasuna bermatzeko, zaintza-funtzioa betetzeko eta presoaren gizarteratzearenalde lan egiteko konpromisoa hartzen dutenak;gizarteratze-politika gizarte-politika guztien barruansartzea, presoek, gizakiak eta herritarrak diren hei-nean, dagozkien baliabideak eskura ditzaten.

Euskadik abantaila handiak ditu zigor-arloko jus-tiziaren bestelako ereduari ekiteko, euskal gizarteatxikia delako; gizarte-laguntza, osasun, hezkuntza,lan eta prestakuntza, politika arloko eskumenakgauzatzen dituelako; euskal gizartean gizarte-gaie-kiko sentikortasun solidario handia dagoelako,baita gizarte-bazterketaren kontrako elkarte-sarehandia ere.

Gure ustez, beraz, Euskadik baldintza onak dituzigorrak eta neurriak betearazteko bestelako siste-

ma, oraingoa baino hobea, egiteko. Lehenengoeta behin, dagoeneko beste arlo batzuetan –GazteJustizian, esaterako– bere konpromisoa erakutsiduelako, politika aurrerakoiak bultzatzeko inber-tsio eraginkorrak eginez. Gainera, gizarte txikibatean kudeaketa gertutik egin daitekeenez,baliabideen eraginkortasuna errazten da. EuskalAutonomia Erkidegoan 1.200 eta 1.500 presoinguru daude, horietatik heren bat inguru erregi-men irekian.

Horrenbestez, gizakiak gizarteratzeko, koheren-tziaz eta behar beste inbertitu beharra dago, zigor-arloan ez ezik, besteak beste, enplegu, hezkuntzaeta gizarte-zerbitzuen politiketan. Espetxe handimasifikatuak egitea, langile eta baliabide gutxi jarri-ta, ez da batere merkea, baizik eta dirua alferrikxahutzea, diru asko sartu ezer gutxi lortzeko.

Orain dauden espetxeak garestiak eta gabeziezbeteak dira, miseriaren kudeaketa, duintasuna ber-matzen duten baldintzarik gabeak. Eta, duintasunabermatu ezean, nekez prestatuko dugu inor gizar-tean murgiltzeko.

Aitzakiarik apenas geratzen den legearen arabe-ra Euskadik garatu behar duen eskumenarentransferentzia atzeratzeko. Erakunde, sindikatu etagizarteko zenbait eragileren bidez, euskal gizar-teak zigorrak betearazteko erantzukizunari aurreegiteko nahia eta gogoa adierazi du; are gehiago,Justizia gizaki guztien duintasuna errespetatuzegiteko gogoa ere adierazi du. Justizian inberti-tzea merezi du; hots, delituak benetan prebenitze-ko behar beste inbertitzea, nola eta delitu-egileakgizarteratuz.

* Eusko Jaurlaritzako Zigor BetearazpenarenZuzendaria

“Euskadik abantaila handiakditu zigor-arloko justiziarenbestelako ereduari ekiteko,euskal gizartea txikiadelako; gizarte-laguntza,osasuna, hezkuntza, lana etaprestakuntza, politika arlokoeskumenak gauzatzendituelako; euskal gizarteangizarte-gaiekikosentikortasun solidariohandia dagoelako, baitagizarte-bazterketarenkontrako elkarte-sare handiaere”

LARRUN pentsamendu aldizkariaARGIArekin batera banatzen daKoordinatzailea: Xabier LetonaJabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L.Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160Lasarte-Oria Posta Elektronikoa:[email protected] Telefonoa: 943 37 15 45Inprimategia: Antza S.A.L. Informatika: ASPSCOOP.

( ARGIAko 2.047. zenbakiarekin banatua, 2006ko uztailaren 2an )