36
Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia Gure identitatearen oinarrian dagoen tradizioa, ahoz zein idatziz daukagun kultur ondarearen eta portaera-ereduen bilduma hori, ezinbestekoa dugu euskal kulturaren biziraupenerako. Jean Mixel Bedaxagarrek dioskunez: “Sorkuntza eta tradizioaren arteko oreka da herri izateko giltzarria” (Argia). Baina, tradizioa ez eze historia ere, gure etorkizun kolektiboa eraikitzeko ezinbestekoa dugu. Biek izan beharko lukete curriculumaren oinarrian dagoen edukia kulturaren birsorkuntzan etena saihesteko, eta, etorkizuneko beharrizanetara moldatzeko. lan honen helburua tradizioaren eta historiaren gaineko edukien azterketa da, beti ere, Euskal Herriko testuliburuetako curriculume- an. Herri baten lehena eta geroa dira orainari zentzua ematen diote- nak. Modu askotara teorizatu da honetaz, eta oraingoan halabeha- rrez, ez gara oso sakon sartuko kontzeptu hauen arteko berezitasune- tan. 45

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

  • Upload
    others

  • View
    6

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta

historia curriculumean

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Gure identitatearen oinarrian dagoen tradizioa, ahoz zein idatzizdaukagun kultur ondarearen eta portaera-ereduen bilduma hori,ezinbestekoa dugu euskal kulturaren biziraupenerako. Jean MixelBedaxagarrek dioskunez: “Sorkuntza eta tradizioaren arteko oreka daherri izateko giltzarria” (Argia). Baina, tradizioa ez eze historia ere,gure etorkizun kolektiboa eraikitzeko ezinbestekoa dugu. Biek izanbeharko lukete curriculumaren oinarrian dagoen edukia kulturarenbirsorkuntzan etena saihesteko, eta, etorkizuneko beharrizanetaramoldatzeko.

lan honen helburua tradizioaren eta historiaren gaineko edukienazterketa da, beti ere, Euskal Herriko testuliburuetako curriculume-an. Herri baten lehena eta geroa dira orainari zentzua ematen diote-nak. Modu askotara teorizatu da honetaz, eta oraingoan halabeha-rrez, ez gara oso sakon sartuko kontzeptu hauen arteko berezitasune-tan.

45

Page 2: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Egungo bizimoduen pentsaerak eta ereduak: modernitate likidoa

Bizitza likidoa deitu dio Zigmun Baumanek gaur eguneko bizitzaereduari. Honetan, “pazientzia gabekoaren sindromea” garatu etanagusitu da, hots, itxaroten egotea ezinezko egoera bihurtu da, men-pekotasunaren seinale, zeren desioa geroago barik unean bertan betebehar baita. Zentzu horretan, bizitzako gauzak, ikasketak esaterako,ez dira betiko, alderantziz, betikotasun hori, segurtasun hori da, hainzuzen, alboratu behar duguna. Ondorioz denbora kalterako da, lapu-rra da, unearen ongizatearen lapurra: “Denboraren joanak, aurkeztuziren unean hartu eta kontsumitu behar ziren aukerak gutxitzea ira-gartzen du” (Bauman, 2007, 24).

Testuinguru honetan ezagutzak ere zentzua aldatzen du. Orainarteko pentsaeran ezagutzaren balioa iraupenean, betiko ezagutzazuzenean oinarritzen zen, eta, hezkuntzak balioa bazuen iraupenezkoezagutza banatzen zuelako zen, beti bildu, metatu eta betiko gordezitekeen ezagutza, pertsona jakituna, kultoa eginez. Modernitate liki-do honetan, aldiz, bizitza guztirako diren lanpostuak saihestu egitendira, aldatu egin behar da, etengabeko aldaketan bizi. Modako aldiz-kari indartsuek ondo zerrendatzen dute azken puntako joeretan ego-teko “zer egin behar den” eta “zer eduki behar den” eta, bide batez,ordurako “zer ez den erabiltzen” eta zer baztertu behar den ere gaine-ratzen dute. Gaur eguneko kontsumismoaren ezaugarria ez dago gau-zak metatzean, baizik eta gauzak momentuan gozatzean, eta, jadanikgozatu direnak erretiratzean.

Ikuspegi hau, irakaskuntzak eta heziketak historian zehar aldarri-katu zutenaren kontra doa, zeren bai irakaskuntza, baita heziketa ere,iraupen luzea eta irauten jarraitzeko helburua zuen mundu baterakosortuak izan baitziren. Mundu horretan memoria oso balio garran-tzitsua zen, zenbat eta denboran atzerago joan, orduan eta aberatsa-goa. Gaur egun, ordea, hain oinarri sendoetan bildutako memoria ezda erabilgarria, eta askotan kontrako eragina izan dezake subjektua-

46

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 3: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

rengan, zalantza sortzearena. Horregatik, gogoratzeak behar ez direnzenbait ezagutza “alperrik” biltzea ekar dezakeenez, hobe da ezagutzahorretarako sortu diren kontenedoreetan biltzea, hots, konputadore-etan. Hauek burmuinetatik distantzia batera mantentzen dute infor-mazioa, behar denean erabili ahal izateko, eta behar ez denean, gurejokaeretan eta kontzientzietan eraginik izan ez dezan, hau da, zalan-tzarik sor ez dezan (Bauman, 2007, 37). Exitoaren errezeta norberadesberdina izatean datza, eta ez besteen antzekoa; desberdintasunagoraipatzen da, berdintasunen aurrean. Desberdintasuna barrukoindarren garapenean bilatzen da, eta ez ezaugarri kolektiboetan.Kontzeptu hauek, berdintasuna eta desberdintasuna, Baumanenlanetan zein beste autore batzuenetan ere, beti aztertzen dira hiritarbakartua den subjektuari atxikita, inoiz kontuan hartu gabe subjek-tuak bere ingurune soziokulturalarekin dituen harremanekin elkarre-raginean eraikitzen duela bere nortasuna, besteak beste.

Gure erkideko esperientziatik abiatuta, ordea, bizi garen egunero-kotasunean, orainean, lehena eta geroa elkarrekin moldatzen direnune horretan, pertsonok giza talde baten partaidetzan bizi gara, iden-tifikazioa etengabe taldean bilatuz. Identifikazio honek bi alde ditubederen: batetik, tradizionala, historikoa, eta bestetik, kulturala, etor-kizuneko irudikapenei zuzendua, erreprodukzioaren eta berriztatzea-ren arteko jokoa. Tradizioan biltzen dira, egonkortasuna edo perma-nentzia, belaunaldiz belaunaldi sortu diren esperientzien espazioa,eta, transmititzen diren edukien denbora.

Tradizioaren oinarrian gogorapen kolektiboa dago. Gogoratzeapertsonaren ahalmenetariko bat da, ahalmen indibiduala (Carretero,Rosa, González, 20006, 43). Memoriak biltzen ditu subjektuak hau-tatzen dituen gogoan hartzekoak diren gertaera eta datu garrantzi-tsuak. Hautatzen ez dituen beste guztiak ahazmenaren erreinurabidaltzen ditu, ahazmenera, gogorapen ezera. Memoria ahalmenindibiduala izan arren, kolektiboa ere bada, taldeek ere gogorapenak

47

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 4: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

dituztelako: ohiturak, mitoak, artea, tokiak, esanahia. Horrela, narra-zio ezberdinen bidez elkartrukez eraikitzen den esanahi bereko ima-ginarioa sortzen da. Honek ematen dio norberari zentzua besteen-gandik desberdinduz.

Orain artekoetan, tradizioa ahozko ondarearen bidez erreproduzi-tu da belaunaldiz belaunaldi, gizarte batek gorde dituen kultura,esperientzia eta ohiturak, ipuinetan, abestietan, errezoetan, sineskere-tan, alegietan eta beste batzuetan gordetakoak bilduz. XX. mendeanbilketa lan handiak egin dira corpus handiak antolatuz, klasikoenakaipatzearren horra hor On Joxe Miel Barandiaranen, ResurrecciónMaria de Azkueren, On Manuel Lekuonaren lan-bilduma izugarriak.Ahozko tradizioa informazio iturri handia da herriaren pentsaeren etaohituren gainean, eta, askotan historiografiak eman dituen ikuspe-gien aurrean ezagutza kontrajarriak ezarri ditu, historiaren ezagutzaaberastuz. Gurasoengandik seme-alabenganako irakaskuntza izan dajakituria honen oinarria. Gaur egun, ahozko tradiziotik zetorrenfamilia transmisioak porrot egin duen honetan, eskolaren ardurapeanjarri dugu eginbehar hau ere, hau da, idatzizko bildumetan pilatuta-ko ohitura eta kanta zaharrak irakastea.

Tradizioa kulturaren ezaugarri

Tradizio hitza latinezko traditio-tik eratorria da, eta berau trado,is,dere-tik, didi, ditum, ematea esan nahi duenetik (De Miguel, 1878).Etimologikoki, beraz, belaunaldi batek bestearen eskuetan jartzenduen ondarea da tradizioa, beti ere, hurrengoei irakasteko baliodunaestimatzen delako. Horregatik tradizionaltzat hartzen duguna kultu-rarekin eta folklorearekin lotuta aurkitzen dugu, herri jakituriarekin,eta, komunitate batekin lotuta dauden balioak, sineskerak, ohituraketa espresabideak, batez ere ahozko ondarean biltzen direnak (Villa-nueva, 1995).

48

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 5: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Autore batzuek (Herskotvits, Gadamer, Benedict cfr. Villanueva,1995) tradizioa kulturarekin parekatzen dute, sineskera eta sinboloe-tan gauzatzen den eraikuntza mentaltzat ulertuz, eta kulturaren edu-kia izanik bizitzari jarraipena edo aurrerabidea ematen diona, gizarte-en arteko desberdintasunak finkatzen ditu komunitate baten berezi-tasuna eta singularitatea markatuz. Tradizioa, bada, arbasoengandikjasotako ohitura, aztura, arau eta jokabideek osatzen dute, eta, kultu-rak biltzen ditu gizabanakoen jokabideak moldatuz.

Beste batzuek, ordea, kultura eta tradizio kontzeptuak desberdin-du egiten dituzte; tradizioa kulturaren parte bezala ulertuz, izaerasoziokultural baten ezaugarritzat hartzen dute, beste kulturen artekodesberdintasunak markatuz. Arbasoengandik jasotako osagaiz etaherentzia kulturaletik eratorritako elementuz osatua dago, baina ele-mentu berriak ere baditu, etengabeko aldaketan ari direnak, singula-ritatea galdu gabe. Malinowski-k kultura eta tradizioa gizabanakoenpraktika zehatzetatik desberdintzen ditu, azken hauek ez direlako betitradizioarekin lotzen. Tradizioa bada, aktoreen diskurtsoetan etaekintzetan islatzen da, ikerlariak egindako abstrakzio lanaren fruituda, pentsaera eta ekintzen erregularitatearen behaketaren ondorio.

Aipatu bi ikuspegietan tradizioa antropologiarekin lotzen da, erre-alitate sozial eta kultural “exotikoen” ezaugarritzat hartzen da, eta,antzinako praktikak eta iraupenak, herrien kultura, hizkuntza, ohi-turak, izaera espezifikoen azterketak, ikertzailearen jatorri soziokultu-raletik urrun dauden errealitateetatik eratorri bezala aztertzen dira,beti zentzu atenporalean, denboratik kanpo daudelakoan.

Marxisten pentsamenduan, bestalde, tradizio kontzeptua bazter-turik aurkitzen dugu, hein handi batean. Berger eta Lukmanen(1968) esanetan, aldiz, tradizioa etengabeko aldaketa eta negoziaketaprozesu bezala ulertu behar da. Autore hauen iritziz, egunerokotasu-nean berregiten dira egiteko moduak. Tradizioak, folkloreak, bizirikdirau gizarte moderno eta industrialetan. Elementu bizia da. Batzue-

49

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 6: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

tan, zenbait talde ez ofizialen sineskera eta praktika kulturalekin lotu-rik bizi da, askotan elementu modernoekin elkarbiziz, hiri bizitzarenproduktu berriekin. Tradizioa, bada, aldatu egiten den zerbait da,berregin egiten dena, zentzu dinamikoan ulertu behar dena. Tradizioaez dute talde ez ofizialekin bakarrik lotzen, talde hegemoniko etamenperatzaileekin elkartuta aurkitzen dute, etengabeko negoziakete-tan, tradizio selektibo-aren izenpean ezagutzen dena osatuz, hau da,negoziaketetan botererik handiena dutenen interpretazioa nagusituden eredua, hain zuzen (Williams, 1980, 137-139 cfr. Villanueva,1995). Williams-en iritziz tradizioa harreman hegemonikoen aspektukulturala da eta identitate sozialaren eraikuntzan, eragilea. Tradizio-ak, klase hegemonikoen tresna ideologikoa den heinean, botereharremanen legitimazioa bermatzen du, eta, jatorrien asmaketatzathartzen da. Zentzu honetan tradizioa ez da biziraupena bakarrik, ezenzerbait sortua, asmatua ere baita, alegia, lehenaren berplanteaketaorainaren mesedetan.

Lan honetan, tradizioa etengabeko eraikuntzan dirauen fenome-no soziokultural gisa ulertu dugu; aldaketen gainetik bere berezitasu-na, bere izatea mantentzen duen fenomeno bezala, jasotakoa egoeraberrietara egokitzen ari den identitate kulturaleko ezaugarri den hei-nean.

Tradizioa eta historia

Tradizioa lehenarekin lotzen den arren, lotura atenporalen bidezegiten da, lehena laino urdin zabala bailitzan. Historiak, aldiz, herriedo pertsonaren memorian ez eze beste iturri batzuetan ere edatendu. Horrela, memoria hutsa baino haratago doa. Historiak denbora-ren hainbat antolaketa egiten ditu, hainbat subjektu hartuz zein tes-tuinguruak aldatuz; irakurketak testuingurura moldatu egiten ditugaurkotasuna duen denboraren irakurketa eginaz. Historiak lehengodokumentu eta iturrietatik edaten du, ur beroriek dakarten informa-

50

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 7: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

zioa bilduz eta orainetik interpretatuz, orainari zentzua bilatuz.Azken joera postmodernistetan, esaterako, berridazketan jartzen daindarra, narrazio eta diskurtso berriak etengabe eraikitzen ari garelaaldarrikaturik, orainari erantzun nahian: “Behin eta berriro errepi-katzen da historiak, memoriak legez, ez duela iragana berreraikitzen,ezpada birsortzen, imajinatzen” (Carretero, Rosa, González, 2000,47). Horrelako hausnarketek ezinbesteko galderak sortzen dizkigute,zein da idazten dugun historia? Eta irakasten duguna?, zeinen histo-ria, nor da subjektua, gizabanakoa ala herria, nazioa ala hiritarra?,zein da orainaren ikuspegia?; azken finean, zein da proiektatu nahidugun etorkizuna?

XVIII. mendean, Iraultza Burgesa gertatzen den horretan, hirita-rraren eta garapenaren kontzeptuak garatzen diren sasoi berean,ondorio erabakigarriak izango dituen banaketa gertatzen da ezagu-tzen antolaketan: Filosofia eta Teologia banatu egiten dira eta jakitu-ria sekularizatu egiten da. Era berean, XVIII. mendearen erdi alderaoso hurbilekoak ziren bi kontzeptu, zientziarena eta filosofiarena,aldentzen hasi ziren, ia elkarren aurkako bihurtu arte, bi jakituriamota garatuz eta bakoitzaren esparrua banatuz. Zientziak egiaren biladiharduen bitartean, filosofia ondasunaren eta edertasunaren biladabil. Banaketa honen ondorioz, zientzia enpirikoen arloa zientifi-kotzat, –benetakotzat, egiazkotzat– hartu izan den bitartean, gizarteeta giza zientzien zientifikotasunaren gaineko eztabaidak garatu dira(Wallenrstein, 2005, 106-108).

Historia zientzia zaharren artean aurkitzen dugu. Haren oinarriangogorapenaren bilketa idatzia dago, iturri dokumentaletan oinarri-tuetan, batez ere kroniketan, epaitegietako agirietan, jaiotza etaheriotza aktetan. Dena dela, Leopold von Ranke-ren eraginez ezagu-tzen du historiak iraultza zientifikoa. Rankek historiagileek historiagertatu bezala idatzi behar zutela aldarrikatzen zuen, aztertu nahi zenlehenaren historia orainean irauten zuten materialekin berreraiki

51

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 8: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

behar zela funtsean. Hortik letorke artxiboei ematen zitzaien garran-tzia, lehenari buruz idatzitako dokumentuen biltegiei ematen zitzaie-na. Ondorioz, kritikoki aztertu behar ziren dokumentu edo iturri his-torikoak.

Ikuspegi honen eraginez, Estatuen historia politikoa, diplomatikoaeta ekonomikoa garatzen dira, datuen jatorria Estatuen dokumentue-tan, artxibategietan eta liburutegietan aurkitzen dugu eta. Artxiboeta-ko datuei emandako garrantziaren ondorioz historia hauen menpegeratzen da: “Izan bekit zilegi ekitea historiako elementu bati, behin-tzat 1945era arte praktikatu zen modura arte. Historia bakarrik zennazio historikoak deitzen zirenena. Izan ere, hala behar zuen izan, era-bili ziren metodoak aintzat hartzen badira” (Wallenrstein, 2005, 111).Nazio historikoak gaur egun Estatu moderno sendoak antolatu dituz-tenak dira, historiagileei haiei buruz idaztea ordain diezaieketenak.

1945 baino lehenagoko lan historikoen % 95 bost nazio edo pla-za historikoren gainekoak izan dira, Bretainia Handia, Frantzia, Esta-tu Batuak, Alemaniak (biak) eta Italia. Beste % 5 hain indartsuak ezziren Europako beste estatu batzuen historia da. Euren artean aipaga-rriak dira Herbehereak, Suedia edo Espainia. Esandakoari gehitubehar diogu Europako Erdi Aroari buruzko lan batzuk idatzi zirela,honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina ez antzinateko Pertsiari buruzkorik, esaterako.

Gaur eguneko Estatu-nazio guztiek daukate euren historia, estatuhorren eta bertan bizi den nazioaren historia, idatzita, izan ere, Esta-tuaren ardatza baita, eta beharrezkoa, bestalde, eskolan irakasteko.Baina, idatzi diren historia horietan desberdintasun nabarmena aur-kitzen dugu oinarrian. Estatu gehienetan, nazioaskodunak izan arren,idatzi den historia nazio hegemonikoarena izan da, eta ez, bertandauden nazio soziohistorikoena. Gizarte historikoak Europako esta-tu-nazio historikoei dagozkienak dira, beste guztiak gizarte tradizio-nalak dira.

52

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 9: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Beste berezitasun bat ere aipatu behar dugu. Wallenrstein-en esa-tean (2005, 111), historia Europako estatu-nazio modernoei dagokie;tradizioa, ordea, estatu kolonialetan antolatzen diren nazioetakogizarteen ezaugarria da. Azken hauek herri bitxi bezala aurkeztendira, baina historia-historiarik ez dute. Ez da ez idazten, ez eta aipa-tzen ere. Omisioa. Koloniak izan direnetik independentzia lortuduten arte dira historiko. Horren ordez, beste zientzia batzuen lanakgaratu dira: antropologia, etnologia, zibilizazio zaharren historia; bai-na denak ere modernitatera heldu ez direnak... Eta modernitateraEuropako metropolien laguntzari eta elkarlanari esker heldu dira.Europatik kanpoko herrialdeak dira “tradizionalak”, eta, europarrak,“modernoak, garatuak”. Ikuspegi honetan, ordea, ez da kontuan har-tzen aipatu estatu-nazio historikoak nazioaskodunak direnik. EuskalHerriak, esaterako, modernitaterik gabeko herria den heinean (Azur-mendi, 1992), ez du lortu nazio historikoen kategoriara heltzerik. Ezdugu historiarik, ez dugu eskolarik. Gure errealitate soziokulturalakEuropako herriek jaso duten tratamendu bera jaso du, oso zaharra da,eta oso tradizionala. Euskal Herri zaharkitu horrekin batera bizi daEuskal Herri modernoa, garatua, teknifikatua eta anitza. Azkenhonen ezaugarriak Iraultza Industrialarekin batera garatzen dira, Eus-kal Herri zaharkitua ordezkatuz eta gaurkotuz.

Guk, euskaldunok, ez dugu idatzi berandura arte. Gure iturridokumentalak gutxi dira, gehienak latinez edo erromantzeetan ida-tziak. Horregatik, gaur eguneko historialariek beste zientzia batzueta-ko ekarpenen laguntza erabili izan dute gure historia idazteko. Eus-kaldunon arazorik larrienetarikoa da, ez dugula ezagutzen gure histo-ria –eskolaratua den euskaldunak ere ez–, beren beregi ikastera jarriez bada, behintzat. Europako edozein herriren historia hobeto ezagu-tzen du euskaldunak, berea baino (Azurmendi, 1992).

Modernitateak, iraultza industriala eta honen aparatu politikoa,estatua-nazioa bultzatzen ditu, eta, garaparenaren aitzakiatan, berri-

53

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 10: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

kuntzak, tradizioa moldatu, egokitu eta balio ez duena ahantzaraztendu. Progresoaren izenean, modernitatearen izenean ohiturazko mun-dutik edaten dugun guztia zaharkitutzat hartzen da, etengabekoberrikuntza baten zurrunbiloan eroriz. Arterakoan aipatu dugunmoduan, arlo guztietan garatu da tradizioaren kontrako jarrera; berri-kuntza berrikuntzagatik inposatu da, innobazioa dela-eta gauza guz-tiek izan behar dute berriak, berrituak. Gizarte mailan ere, aldaketaaldaketagatik gauzatzeko modak indartu egiten dira, lege bihurtuz.Era horretan itxura aldaketa etengabeak, “berehalako kultura, edo,funsgabeko kultura” deitua izan dena goraipatzen da.

Eskolan irakasten den tradizioa

Curriculumaren bidez lantzen diren edukiak ez dira izan oraintsuarte eztabaidarako elementu. Literatura pedagogikoan, curriculuma-ren beste osagai guztiak –metodologia, ebaluaketa...– guztiz eztabai-datuak izan dira, baina edukiek ez dute arazo handirik sortu. 60kohamarkadatik gora, hezkuntzaren soziologian egin dira edukiariburuzko eztabaidan ekarpenik handienak, soziologoek izanik edukia-ren izaera politikoa agerian utzi dutenak. Eurei esker baiezta geneza-ke diziplinetan antolatutako ezagutza zientifikoa baino zerbait gehia-go dagoela edukietan.

Applek (1996, 63) dioen moduan, jendearen ustetan eskola giza-kiaren garapenerako beharrezko tresna baino ez den arren, irakastendena ez da ez objektiboa ez eta neutroa ere, hezkuntza sistemarenkontrola daukanak ezartzen duelako irakasten den hori. Honela,bada, gure eguneroko bizimoduaren eta eskolan irakasten den edu-kiaren artean erlazio zuzena dagoela antzematen da, curriculumarenedukietan egongo den horretan inoren ikuspegiak baino ez dira ager-tuko eta. Horrenbestez, beste guztia aipatu ere ez da egingo, edoaipatzekotan, bakoitzak ura bere errotara eramanda. Applek berak(1996a,129), Sherlock Holmesen El Tratado Naval liburua aipatuz,

54

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 11: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

eskolak etorkizuneko argiekin konparatzen ditu, bertatik sortukodirelakoan etorkizuna hobetuko duten haziak. Baina berehala jartzenditu kolokan, eskolak ez duelako ingurunean daukan errealitateaaintzat hartzen, ez eta errealitate kulturala bera ere.

“Asumimos con demasiada frecuencia que la literaturapopular, la cultura popular, las matemáticas y las cienciaspopulares son saberes fallidos. No es lo bastante real. El saberpopular está patologizado, al menos en comparación con elcurriculum académico vigente, que se considera edificante yneutral. Sin embargo, el curriculum vigente no es nunca unensamblaje neutral de saber. Se basa siempre en una afirma-ción de la autoridad cultural”.

Tradizioa eta historia azken hezkuntza legeetan

Espainiar estatuko Hezkuntzari buruzko abenduaren 7ko1513/2006 Errege Dekretuak Lehen Hezkuntzako gutxieneko ira-kaskuntza finkatzen du, eta irakaskuntza ez-unibertsitarioaren arlokoeginkizun eta zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako ForuKomunitatera eskualdatzea onetsi zitzaionez, Gobernuari dagokiobere eskumenen esparruko lurralderako curriculuma ezartzea. Horre-la, 24/2007 Foru Dekretuan, martxoaren 19koan, Nafarroako ForuKomunitateko Lehen Hezkuntzako irakaskuntzarako curriculumaezartzen da. Era berean, eta arrazoi berdinagatik Euskal AutonomiaErkidegoan curriculum ofiziala ezarri da. Horrela, 175/2007 dekre-tua, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curri-culuma sortu eta ezartzekoa argitaratu zen EHAAn, 2007ko azaroa-ren 13an.

Irakaskuntza ez-unibertsitarioko hezkuntza etapetako curriculu-mak ezartzen dituen dekretu bi hauetan ikasleen prestakuntza etahezkuntza garapenari koherentzia eta jarraitasuna ematen dioten hez-

55

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 12: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

kuntza-printzipioak hartu dira oinarri, eta ez dira banaturik hartubehar baizik eta beren osotasunean. Horregatik, hezkuntza-etapaarloetan banatzen da ikastetxeetan landu beharrekoak. Arlo horiekberdinak dira bi Autonomietan, hizkuntzaren trataera salbuespendela –Nafarroaren kasuan bere osotasunean hartu beharrean finkatu-tako hizkuntza zonaldeen arabera landuko baita–. Lehen Hezkuntza-ko arloak sei dira, eta horietan tradizio kontzeptuari egiten zaizkionaipamenak honako taulan adierazten ditugu.

1. taula: Tradizioaren aipamena Hego Euskal Herriko curriculumetan

Euskal Autonomia Nafarroa Foru Lehen Hezkuntzako Erkidegoko Lehen Komunitateko

Arloak Hezkuntzako Lehen HezkuntzakoCurriculumean Curriculumean

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera 7 6

Arte Hezkuntza 3 2

Gorputz Hezkuntza 19 3

Hizkuntzak 13 10(12)

Matematika – –

Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza – –

Guztira 42 21(23)

Euskal Autonomia Erkidegoko curriculum ofizialeko IV. Eranski-nean, Lehen Hezkuntzako Natura, Gizarte eta Kultura, IngurunearenEzaguera arloaren nondik norakoak aipatzen dira. Ingurunea, zentzu

56

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 13: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

globalean hartzen da, eta ez dela hurbileko ingurunearekin nahasibehar aipatzen da (EHAA 218. alea, 28 orria). Ingurunea, bestalde,sei eta hamabi urte bitarteko haurrari begira, ezagutza-objektua izate-az gain, elementu motibatzailea, jardute-esparrua eta ikaskuntzarakobaliabide indartzaile eta integratzailea dela esaten da lerro batzukaurrerago.

Arlo honetako edukiak zortzi bloke nagusitan banatzen dira, alo-rra osatzen duten esparru nagusiak identifikatzeko bidea ematendutenak. Zortzi eduki bloke horietako 5. eduki multzoak “Aldaketakdenboran zehar” izena hartzen duen horretan tradizioari loturikolehen aipamena ikusten dugu:

1. Lehen Zikloko edukietan “Inguruko tradizio, ohitura eta kul-tura-adierazpenekiko sentikortasuna eta errespetua izatea” dator(38. orria);

2. Bigarren Zikloko edukietan “Euskal Herrian topa daitezkeenohitura, tradizio eta adierazpen kulturalekiko errespetua etainteresa” gaitasuna garatu behar dela dio legeak (46. orria), eta“Inguruan suma daitezkeen aztarna zaharren baten esanguraezagutzea eta balioestea (tradizioak, eraikinak, objektuak…)”(47. orria).

3. Hirugarren Zikloko edukietan 4. eduki multzoan, “Pertsonak,kulturak eta gizarte antolakuntza” izenekoan, “Espainiako kul-tura- eta hizkuntza-aniztasuna ezagutzea eta balioestea. EuskalHerriko iraganeko eta egungo ohiturak, tradizioak eta adieraz-pen kulturalak” (54. orria) aipatzen da eta eduki hauei dagoz-kien ebaluazio irizpideetan, 7. puntuan hain zuzen, “Iraganekogaraietako Euskal Herriko eta Espainiako gizarteen bizimo-duen ezaugarri adierazgarrienak identifikatzea –Historiaurrea,Erdi Aroa, aurkikuntzen aroa, garapen industrialaren aldia etaXX. mendea–. Eta gertakizun garrantzitsuak denbora-lerroetan

57

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 14: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

kokatzea” esaten da (59. orrian) . Ikaslearen ebaluazio horribegira 7.2., 7.4. eta 7.5. puntuek gehiago zehazten dute. 7.2puntuan “Ea ezagutzen dituen Euskal Herriko iraganeko etaegungo ohiturak, tradizioak eta adierazpen kulturalak” irakur-tzen dugu; 7.4 puntuan, “Ea topatzen dituen, Interneten, ira-ganeko Euskal Herriko eta Espainiako gizarteen tradizioak,kontakizunak, istorioak, sinesmenak, esaerak eta bizimoduak”,eta 7.5ean, “Ea antzematen dituen Euskal Herrian eta Espai-nian topatu daitezkeen askotariko ohitura, tradizio eta adieraz-pen kulturalak eta ea ageri duen haiek ezagutzeko errespeturiketa interesik”.

Historia kontzeptuari ere bere lekua uzten zaio EAEko curriculumhorretan. IV. Eranskineko sarreran 5. eduki multzoa aipatzerakoanhonela esaten da: “5. eduki multzoa. Denboran zehar izandako alda-ketak: Historia ikasten hasten da; denboraren neurketari buruzkoedukiak eta denbora historikoa kontzeptualizatzen hasten dira; horre-tarako garai historikoetako zenbait gizarteren eta Euskal Herriareneta Espainiaren historian garrantzitsuak izan diren pertsonaia eta ger-takarien ezaugarriak ematen dira” (32. orria). Aurrerago, “OinarrizkoGaitasunak garatzeko alor honek egindako ekarpena” atalburuan,gure historiari erreferentzia eginez ondorengoa irakurtzen dugu:“…aitortzen da gure historia gizonek eta emakumeek batera lortuta-ko aberastasunaren eta hainbat herri eta kulturak mendeetan zeharegindako ekarpenen emaitza dela” (34. orria).

1. Lehen Zikloko edukien ebaluazio irizpideetan historia hori berehistoria pertsonalarekiko lotzen da (7.2., 7.4., eta 7.5., irizpide-etan).

2. Bigarren zikloko edukietan agertzen da hurrengo historia aipa-mena. 5. eduki multzoan, “Aldaketak denboran zehar” izenekohorretan, batetik, “Iturri idatzi eta digitalak eta ikusizko hain-bat iturri erabiltzea informazio historikoa lortzeko, eta Euskal

58

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 15: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Herriko hurbileko historiari buruzko lanak egiteko”, eta beste-tik, “Historia gizonen eta emakumeen ekarpenaren emaitzatzatjotzea” proposatzen dira (46. orrian). Ziklo honetako edukienebaluazio irizpideak aipatzerakoan, zehaztasun gehiago ematendira ikasleak lortu behar dituen horiekiko. Horrela irakurtzendugu: “7. Adibide zehatzekin, gertakari historiko nabariekinlotutako eguneroko bizitzako alderdiren baten eboluzio azal-tzea, iraupen, segida eta aldiberekotasun nozioak identifikatuz”(50. orria). Are zehatzago honakoetan: “7.3. Ea adieraztendituen bere bizitzako gertakariak, bere familiaren eta herriarenhistoriatik abiatuta, eta denbora historikoaren oinarrizko alder-diak erabiliz: iragana, oraina, etorkizuna, lehenagokoa, ondo-rengoa, aldiberekoa” eta “7.4. Ea erabiltzen dituen ahozko, en-tzunezko, ikus-entzunezko… iturriak bere historia eta hurbile-ko familiaren historia berreraikitzeko” (51. orria).

3. Azkenik, historiaren lanketa Hirugarren Zikloan amaitzen da.Ziklo honetan egiten da lanketarik sakonena, Euskal Herriareneta Espainiaren historiako gertakari, pertsonaia, gizarte ezauga-rriak, ondare historiko eta kulturala… eta hauei dagozkien tek-nika eta iturri espezifikoetara joz. Horregatik, Ziklo honetakoebaluazio irizpideetan, 7. irizpidean, hain zuzen, ikasleari gaita-sun gisa zehazki eskatuko zaiona agertzen zaigu. Honela dio:

3. – “7. Iraganeko garaietako Euskal Herriko eta Espainiako gizar-teen bizimoduen ezaugarri adierazgarrienak identifikatzea–Historiaurrea, Erdi Aroa, aurkikuntzen aroa, garapen indus-trialaren aldia eta XX. mendea–, eta gertakizun garrantzitsue-nak denbora-lerroetan kokatzea”. Irizpide horren zehaztape-nak honako bi hauek dira.

3. – •• Batetik, “7.1. Ea eguneroko bizitza-formen eboluzioarenadibiderik ematen duen (etxebizitzan, janzkeran, familiareneta gizartearen antolaketan, lan-formetan…) Euskal Herri-

59

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 16: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

ko zein Espainiako gizarteetan eta historian zehar: gizarteprimitiboak, Antzinaro Klasikoa, Erdi Aroa, Aro Modernoeta Aro Garaikidea”.

3. – •• Bestetik, “7.2a” –lehen aipatua- eta “7.3. Ea gai den fami-liaren historiaren friso historikoa egiteko, eta ea kokatzendituen, denbora-lerro batean, Euskal Herriko eta Espainia-ko gertakari historiko adierazgarrienak” (59. orria).

Nafarroa Foru Komunitateko Lehen Hezkuntzako curriculumekoII. Eranskinean “Lehen Hezkuntzaren arloak” aipatzen dira. “Natura,Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera” deitzen den horretantradizioari loturiko aipamenak ikusten ditugu.

1. Lehen Zikloko eduki arloan, 8. multzoan “Nafarroako ForuKomunitatea” lantzea proposatzen den horretan bi azpiataletanbanaturik agertzen da edukia (5780. orria). “8.1. Batasunaaniztasunean” paisaia eta Nafarroako eremu geografikoarengehien nabarmentzen diren natur parkeak, animalia eta landa-rediak kokatzen dira, eta “8.2. Nortasun ezaugarriak” izeneko-an bi festa tipo agertzen dira era honetara aipatuak: “Nafarroa-ko herrietako festak: – Sanferminak: pertsonaia, tradizio etaekitaldi nagusiak; – Bakoitzaren herriko festak”.

2. Bigarren Zikloko edukietan, tradizioari berriro leku uzten zaio5. eta 8. eduki multzoetan. 5. multzoan “Aldaketak denboranzehar” izenekoan beste eduki batzuen artean honako hau ager-tzen da: “Lehenagoko garaiek ingurunean utzi dituzten aztarnabatzuen esanahia ezagutu eta baloratzea (tradizioak, eraikinak,objektuak)” (5781. orria). 8. multzoan “Nafarroako ForuKomunitatea” izenekoan oraingoan hiru banaketa egiten dira:“Batasuna aniztasunean”, “Aniztasun sozio-ekonomikoa” eta“Aniztasun kulturala”. Aipatutako azken honetan, aniztasunkulturalean, hiru bereizketa agertzen dira:

60

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 17: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

2. – 1. Euskara;

2. – 2. Eskolako liburutegian informazioa biltzea (entziklopediak,monografiak, DVDak, web orriak, etab.) folklorearen etaherri tradizioen alderdi baten bati buruz, esate baterako: a) Herri musika: Nafarroako jota eta euskal kantu herrikoiak.b) Herri dantzak: Erriberako jotatik hasita Iturengo Zan-pantzarreraino. c) Tradizioa inaute garaian eta Aste Santuan:Lantzeko inautetik Tuterako bajada del angel-eraino.

2. – 3. Ondoko gaietako baten bati buruzko informazioa bilatzea(bibliografia, ahozko transmisioa, etab.): a) Eskualdeko jan-tziak. b) Gastronomia: Nafarroako produktu eta jaki tipiko-ak” (5782. orria).

2. – Orrialde berean, aipaturiko Bigarren Zikloko ebaluazio iriz-pideetan, zortzigarrenak honela diosku: “8. Nafarroako kul-tur aniztasuna identifikatzea hizkuntzen, folklorearen, tradi-zioen eta abarren bitartez, eta aniztasun horren aberastasunaeta kontserbazioa baloratzea”. Hirugarren Zikloko edukimultzoan, tradizioari berriro heltzen dio Nafarroako curricu-lumak. 8. multzoan “Nafarroako Foru Komunitatea” izene-koan (5784. orrian) orain sei azpiatal nagusitzen dira horrelaizendaturik: 8.1. Batasuna aniztasunean; 8.2. Nafarroarennortasunaren ezaugarriak: Forua; 8.3. Nafarroako erakunde-ak; 8.4. Nafarroaren bereizgarri diren udal entitateak; 8.5Arte ondarea: Nafarroa Done Jakue bidean: Jatorria eta tradi-zioa; Nafarroako ibilbideak; eta Nafarroak Donejakue bideandituen monumentuak; 8.6. Pertsonaia garrantzitsuak.

Nafarroako Foru Komunitateko curriculum ofizialen historiak erebadu bere tokia. Curriculum ofizial biek 2006ko LOE hezkuntza lege-aren erro bera dutenez gero, historiari loturiko oinarrizko edukiak etairizpideak ia berdinak dira, formulazio mailan behintzat. Diferentzia

61

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 18: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

bakarra da, hark historia adierazpenak Euskal Herrian eta Espainiankokatu behar zirela esaten zuela eta honek, berriz, Espainiaren etaEspainiako gizartean kokatu behar direla adierazita dakarrela.

Ipar Euskal Herriko curriculum ofiziala Hezkuntza Nazionalazarduratzen den ministerioak definitzen du. Honek eskola programak,eta ikasleek lortu behar dituzten gaitasunak eta ezagutzak lortzekohelburuak finkatzen ditu. Gaur egun École elementaire-rako indarre-an dauden programak 2002ko urtarrilaren 25eko Arrêtet-ek arautzenditu. Horren arabera, Derrigorrezko irakaskuntza 6-16 urte bitarte-koa da. École elementaire deritzon aroan (6-11 urte bitartean) “fun-tsezko” ikaskuntzaren zikloari (6-8 urte bitartekoa) “sakontzeko”ikaskuntzen zikloa (8-11 urte bitartekoa) darraio. Azken ziklo hauCE-2, CM-1 eta CM-2 ikasmailek osatzen dute, eta bertan lantzendiren arloak honako hauek dira: Langue française Éducation littéraireet humaine, Éducation scientifique, Éducation artistique, Éducationphysique et sportive, eta, zehar lerroko esparruetan lantzeko, berriz,Maîtrise du langage et de la langue française eta Éducation civique.Langue française, Éducation littéraire et humaine deitzen den horretanhistoria alorra kokatzen da, bost baitira atal honetako diziplinak: Lit-térature (dire, lire, écrire), Observation réfléchie de la langue française(grammaire, conjugaison, orthographe, vocabulaire), Langue étrangèreou régionale, Histoire et géographie, eta Vie collective (débat réglé).

Programa hauetan arakatuz, bereziki, Historia arlokoan, ez duguaurkitu inolako aipamenik tradizioari lotuta. Historia, diziplina gisaagertzen da eta hor, hizkuntza, kultura, geografia edo historia aipa-menak Frantzian kokatzen diren edukiak ditugu, erabat. Are gehiago,2002ko horietan, programen zehaztasunak ematen diren atalean“puntu sendoak” deritzona agertzen da, baina geografia eta historiaarlorako soilik. Irakasleari aditzera ematen zaio zehazturik datozeneduki horien guztien artean zein indartu behar den bereziki, ikasleakbenetan jakin behar duena mugatuz edo.

62

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 19: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Curriculuma eta kultura

Kultura zer den zehazteko orduan, adostasuna lortzea ia ezinezkoada. Hain da kontzeptu zabala eta erabilia diziplina desberdinetan,bakoitzak bere erara erabiltzen du. Definizio asko eman dira gainerakulturari buruz, autore bakoitzak berea, eta hortik kontzeptu honiburuz dagoen adostasun falta.

Kultura azaltzeko hiru modu daudela esaten digu Jordán Sierrak(1992): akademiko-promozionala, enumeratiboa eta formala. Lehe-nengoa, hezkuntza formalaren bidez lortzen dena eta gizarteratzekobidea irekitzen duena da. Hau da gizarte modernoetan nagusia denkultura, gizarteak oso onartzen duena eta balio handia ematen zaio-na. Hezkuntza formalean erabiltzen den curriculumean islatzen dakultura mota hau, curriculum ofizialaren zati handi bat osatuz.

Bigarrena, Antropologian nagusitzen dena irakurketa enumerati-boa da. Kultur mota honek, jakintza, portaera, sineste, hizkuntza etabeste elementu berezi batzuk hartzen ditu barruan. Hau izango li-tzateke kulturaren alderdi etnikoa besarkatuko lukeena eta, zentzuhorretan, kultura unibertsalari kultura desberdin bakoitzari dagokiondesberdintasun-marka ezarriko liokeena (Jordan Sierra 1992, 26).

Zentzu honetan mugatzen du kultura J.M. Barandiaranek ere,euskal etniaz diharduenean. Guk, ikuspegi sozio-kultural moduanizendatuko dugu gure lanetan, Euskal Herrian lekutzen den edozeinkultur ezaugarri aipatzen denean, gure gizartean kulturaren ezaugarrimoduan agertzen den guztietan. Oinarritzat kultur berezitasunakhartzen dira hemen.

Hirugarren kultur mota kultura formala da, talde edo komunita-te batekoa izango litzatekeena. Hippyak, punkiak, skaterrak edo an-tzekoak. Kontzeptu hau, ez dugu oraingoan erabiliko, kategoria sin-bolikoen esparruan kokatzen da-eta.

63

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 20: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Kulturari buruz eman izan diren ehunka definizioren artean, E. B.Tylor-ek, antropologiaren aitak, emandakoak gordetzen du oraindikere bere balio kanonikoa, nahiz eta, zenbait puntutan –eboluzionis-moari buruzkoan, hain zuzen– honen ikuspegia gainditua dagoen:“Multzo konplexua, bere barru hartzen dituena jakintzak, sinesme-nak, artea, ohiturak, zuzenbidea, baita edozein usadio gizakiak gizar-tean bizi dela eskuratua”.

Kultura versus tradizioa testuliburuetan

Testuliburua da irakaste-ikaste prozesuen garapenean gehien era-biltzen den baliabidea, irakaslearentzat tresna erosoa delako eta ikas-learentzat erabilterraza. Eta erabili egiten dira, eskolan, gelan lan egi-teko, baina baita etxean ere; ikaslearen etxeko lana ere bideratukodute testuliburuek. Eskolan eta etxean lantzen duten gehiena liburuhauen inguruan egiten dute, eta batxilergora heldu orduko denboraasko eta orri asko dedikatu zaizkie testuliburuei. Erabilera horrekdituen ondorioak, bai ezagutza mailan baita ideologiaren eta norta-sunaren eraikuntzan ere, kontuan hartzeko modukoak direlakoangaude, testuliburuen bidez, ezagutza eta balio jakin batzuk ezagutzaarrunt eta unibertsalak bailiran planteatu eta irakasten dira-eta.Richaudeau-k (1981) dioenez, testuliburuak bideratuko du –inposa-tuz askotan– hurrengo belaunaldien formakuntza intelektuala, kultu-rala, ideologikoa eta afektiboa.

Irakasleek irakaskuntzaren planifikazioan zein irakaskuntzarengarapenean testuliburua erabiltzen dute; lanaren prestakuntzan osolagungarriak dira liburuak. Bertan mugatuta eta mailaren araberakomoldaketa eginda aurkitzen ditu edukiak, erraztu egiten dute lana,eta programazioak prestatzeko oinarri moduan erabiltzen dituzte.

Testuliburuaren irakurketak emango digu sasoian sasoiko curricu-lumaren berri. Oso tresna garrantzizkoa da, datu asko gordetzen ditu-

64

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 21: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

eta. Aipagarria da zentzu honetan Harper-rek (cfr Delgado 1983,352) ematen dituen arrazoiak gogoan hartzea, alegia, testuliburuakarakaturik, bestelako dokumentu pedagogikoen gainetik bertan isla-tuta aurki daitekeela sasoi oso bateko informazioa zein filosofia, orohar, bizitzari buruzkoa zein eskolaren eta pedagogiaren gainekoa.

Lan honetan testuliburuak hartu ditugu informazio iturritzat, hel-burutzat harturik aztertzea zer nolako edukiak irakatsi diren eta ira-kasten diren Euskal Herriko eskoletan. Ondo dakigu testuliburuetanislatzen dela zer irakasten den gaur egun, zer aurreko sasoietan, etaberaz, oso iturri garrantzizkoak eta informazio emaile onak direla.Guk, dena den, irakasten den edukietan tradizioak edo historiak zerleku daukan mugatu nahi dugu.

XIX. mendean hezkuntza-sistema estatalak sortzen direnetik dara-biltzagun testuliburuetako edukiak ez dira beti berdinak izan eta ezdira beti modu berean landu. Edukia kokatzeko, lekutzeko erabiliizan diren erreferenteak ere aldatuz joan dira. Edukia nola eta nonzehazten den garrantzizkoa da informazioaren nolakotasunari begira,edukiaren oinarrizko ardatza hautatzeko orduan ez baita gauza beraaukera bat edo beste izatea oinarria. Testuliburugintzak izan duengarapena oinarritzat hartuta, hiru epe mugatu genituen XX. mende-ko datuen azterketarako eta beste laugarren bat XXI. mende hasiera-koetarako (Bilbao 2002; Perez, 2003; Ezkurdia 2004). Lehenengoada denboran luzeena –1876tik 1974 bitartera baitoa– baina aldaketahandi-handirik ez dago. Argitalpen horietan bertan bizi den egoeraeta gertaerek eragin handia dute, testuliburu gehienak euskarazHegoaldean ekoizten direlako. Hirurogeita hamarreko hamarkada-1975-1990an mugatu dugu bigarren epea-, da aldaketa politikoa eka-rriko duena, sistema publikoan euskarazko irakaskuntza abian jarriz,eta berarekin, euskaraz ekoiztuko den testuliburuen gorakada eragi-nez. 1990 da hurrengo aldaketa nagusia –1990-2000– mugatukoduena, Hegoaldeko lege berrien indarrez. Egoera hauek dira epe

65

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 22: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

bakoitzean edukiak modu desberdinean lekutzearen kausa. Iparralde-ari dagokionez, XX. mendearen amaierak lan berriak argitaratzeadakar, Ikas-bi taldeak moldatzen ditu batzuk eta Ikas talde pedagogi-koaren eskutik datoz besteak.

Azkenean, XXI. mendera helduta, 2000. urtetik 2006era bitarte-an argitaratu diren testuliburuak gehitu ditugu. Euskaraz argitaratudirenak dira datuetarako ardatz erabili ditugunak, nahiz eta gaztela-niaz eta frantsesez plazaratu diren batzuk ere arakatu ditugun, kon-paratu nahian 2000 aurretik eta ostean gertatu dena.

Hurrengo taulan adierazten dira laginaren ezaugarri zehatzak:

2. taula: Testuliburuen ezaugarri formalak epeka

Testuliburu Orri Ikono Ikonoakkopurua Kopurua Kopurua orriko

1. aroa(1876-1974) 14 2.692 2.649 0,98

2. aroa(1975-1990) 26 4.644 8.386 1,81

3. aroa(1991-2000) 30 5.974 11.193 1,87

4. aroa(2001-2006) 28 5.503 10.100 1,84

Guztira 98 18.813 32.328 1,72

Gure ikerketako laginean (Bilbao, 2002, Perez, 2002, Ezkurdia,2004) XX. mendeko euskaran idatzitako testuliburuak aztertu ditu-gu, baita horien parekoak direnak gaztelaniaz eta frantsesez. Lehen

66

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 23: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Hezkuntzako 5. mailakoari dagozkion 98 testuliburu irakurri ditugu,horietatik %52 euskaraz idatzita, %12 frantsesez eta % 36 gaztela-niaz. Eurotan 18.813 orrialde aztertuz eta 32.328 ikonoren edukiamugatuz. Hazi egin da ikono kopurua, bikoiztu ere bai, mende bate-ko ibilbidean. Oraingo testuliburuetan, euskarri multimedian egitenden antzera, ikonoa idatziz adierazten dena laguntzeko erabiltzen da.Gure lanean ikono eta testu idatziaren lotura zein den aztertu dugu,garrantzi handikoa baita ikonografiaren bidez azaltzen denak nolakolotura daukan idatziz esaten denarekin. Oraingo lan honetan zehaz-tugabeko testuinguruan landutako edukiari eman diogu garrantzia,eduki aseptiko eta neutrotzat aurkezten den horri. Testuingurua zeinden arakatu dugu, zehaztua den edo ez, eta zehazten denean zeri lo-tzen zaion.

Euskal kultura gai berezi moduan, 1990eko hezkuntzaren berri-kuntzaren ondorioz lantzen da Espainiako legediaren menpe daudeneskoletan. Harrezkero, Hegoaldeko curriculum ofizialetan bideratzeneta horien zehaztapenak diren testuliburuetan jorratzen den gaia da.Iparraldeko legedian, aldiz, ez da horrelakorik agertzen, aukerakoaden erregioko hizkuntza eta kultura gaiaren barruan ez bada.

Euskara eta euskal kultura aztergaitzat hartuta, liburuetan hainbatmodutan agertzen dira aldagai hauek aroen arabera, sasoian sasoikocurriculumaren eragina nabarmena izanik. Liburuen ezaugarri oro-korrak aldatuz joan diren neurrian, ikasi beharreko gaiak eta gaiokplazaratzeko moduak ere aldatu egin dira. Euskarari buruz esatendirenak ez dira berberak orain edo hasierako liburuetan; ez da moduberean definitzen, ez dira aspektu berdinak azaltzen. Oso aldatu diraeuskarari eta euskal kulturari buruzko aipamen eta azalpenak1925ean Xabiertxo argitaratu zenetik 2000. urtera arte. Bada dife-rentziarik idatzitako testuan eta arakatu ditugun ikonoetan ere.

XX. mendearen azken hamarkadan argitaratu diren testuliburue-tan, euskarari eta euskal kulturari ematen zaion lekua aztertuz aurki-

67

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 24: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

tu duguna da, euskal kultura ezaugarritzeko erabiltzen diren parame-troak hiru multzotan banatu direla (Bilbao, B. 2002): ingurunearenitxura adierazten dutenak lehenengo, hau da, mendiak, ibaiak,herriak –hiriak zein herri txikiagoak– edo kostaldea; gero hizkuntza-ri buruz esanekoa, edo euskarari buruzkoa, eta jarraian gainontzekoezaugarriak, pertsonaiak, jaiak, dantzak, musika, kirola, mitologiaedo ohituren agerpena. Azken hauek dira lan honetan, tradizioarenharian, agertuko ditugunak.

Testuliburuak euskaraz erabili direnetik aurrera euskal kulturariegin zaizkion aipamenak aldatuz joan dira. Gure lanean mugatu ditu-gun aroak desberdinak dira, XX. mende hasieratik XXI.enaren hasie-rara eduki hauek duten maiztasunak gorabehera batzuk izan ditu-eta.Hurrengo grafikoak erakusten du aro bakoitzean testuliburuetan eus-kal kultura moduan mugatzen diren edukien maiztasuna.

1. grafikoa: euskal kulturaren maiztasuna

68

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Grafikoan ikus daitekeenez, gero eta garrantzi handiagoa ematenzaio paisaiari, etengabeko igoera agertzen du, gainontzeko ezauga-rrien garapena alderantziz proportzionala izanik, paisaiak gora egitendu eta hauek behera egiten dute-eta.

Page 25: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Hizkuntzak ere beheranzko joera agertzen du. Aldiz, hirugarrenaroko liburuetako ezaugarri kulturalen artean, paisaiarekin erlaziona-tutakoak dira gehienetan agertzen direnak, alde handiz gainera. Lau-garren aroan ere horrela jarraitzen dugu, paisaiari emanez lekurikhandiena.

Arteko grafikokoak datu orokorrak dira, oro har datu guztiak har-tuta paisaia, hizkuntza, edo gainontzeko kultura ezaugarriei dagokienkopurua islatzen dutenak. Lau aroetako aldagaiak konparatzeak eus-kal kultura eta euskararen garapenaren berri ematen digu. Esanadago, (Bilbao 2002, 2004, 2005, 2006), modu askotara esana ere,Euskal Herriaren ikuspegi turistikoak –gastronomiak, kirolak, pai-saiak– gora egin duela testuliburuetan, Euskal Herriko tasunetatikorokorrena, ez bereizgarria, ez identitateari hain loturik joan dakio-keena nabarmenduz. Nolabait esateko, Euskal Herriaren alde folklo-rikoa agerrarazten duen horrek maiztasunean irabazi duela.

Kuantitatiboki horrela dena kualitatiboki aztertu beharra dago,datuok ez baitaukate esangura bera era batera edo bestera adierazita.

Aldagai bakoitza banan begiratuta ikusi duguna da, paisaiak maiz-tasunean gora egin arren, oro har galduz doala izaera soziokulturala,gero eta gutxiagotan irakasten baita Euskal Herriari lotuta. XX. men-de hasieran %25 inguruan lotura horrekin agertzetik mende batenburuan %7,24ra etorri da.

3. taula: Aldagaien izaera soziokulturala aroka, ehunekotan

Paisaia Gainontzeko ezaugarriak Hizkuntza

1.aroa 25,28 14,15 02.aroa 17,97 18,34 66,673.aroa 10,68 11,43 464.aroa 7,24 2,71 33,33

69

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 26: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Gainontzeko ezaugarrien kasuan beherakada bikoitza jasan dutelabaieztatu behar dugu, behera joan baitira maiztasunean zein EuskalHerriarekiko loturan. Taulak erakusten duenez, XXI. mendearenhasierako testuliburuetan ezaugarri kultural horiek, galdu egin duteerreferentzia taldearekiko lotura, zentzu antropologikoan kulturabakoitzari dagokion desberdintasun marka moduan ulertzen dena.Hizkuntzari dagokionean, maiztasunean bera egiteaz gainera, EuskalHerriarekiko lotura galduz doala ikus daiteke taulan. Izan ere, hiz-kuntzak, pertsonaiak zein mitologiak behera egiten dute testulibu-ruetako presentzian, hain zuzen ere, nortasunari eta identitatearilotuen daudenak (Bilbao 2002, 2003, 2004).

Aztertu diren testuliburuetako datuok –laugarren arokoak oroko-rrean hartuta– erakusten dute oinarri soziokulturalari leku txikiaematen zaiola, euskal kultura eta testuinguru hori kasuen %12an bai-no ez daude lotuta-eta. Beraz, testuliburuetan euskal kultura moduanmugatzen den hori Euskal Herriko mugetan %12an geratzen da, bes-te askotan, gehienetan, estatuarekiko erreferentzian edo haren antola-ketari dagokion muga administratiboan kokatzen da.

2. grafikoa: euskal kulturaren testuingurua

70

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Adierazi beharrekoa da, bestalde, hizkuntzaren arabera edukienerreferentzia desberdina dela. Aipatu dugun %12ko oinarri soziokul-turala euskaraz argitaratu diren liburuetan %81ean agertzen da, gaz-telaniazkoetan %19an geratzen da.

Page 27: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Esparru soziokultural horretan kokatzen ziren pertsonaren zeinfamiliaren bizimodua aurrera ateratzeko zeuden ogibideak ere. XX.mendearen hasierako euskarazko testuetan lanbideak esparru sozio-kulturalean zituen sorburua eta izaera. Lanbidearen % 77,78 aipa-men Aro Modernoko auzoan zein herrian kokatzen dira. Lan-mun-dua, ingurune hurbileko baserri, nekazaritza eta basogintzari lotuta-ko zereginekin erlazionaturik ikusi dugu.

71

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

1.irudia: Anaya-Haritza, Inguruaren Ezaguera 5,Euskadi, 1998, 191. orrialdea.

2. irudia: Ibaizabal, Txepetx,1994, 184. orrialdea.

Bigarren arotik gaur arte, lanbideen agerpen soziokultural horiekErdi Aroan kokatzen dira. Orduan agertzen diren lanbideek erman-dade eta artisautza lanbide-elkarteekin lotura dute, sortu berri direnburgo zein merkataritzarekin hertsiki josiak. Hala ere, lanbidearenizaera soziokultural hori galduz joan da. Bigarren aroan %11,06 aipa-men baino ez ditugu aurkitu, eta hirugarrenean % 6,62. Ildo horrijarraituz, gaur egun, 4. aroan, lanbidearen agerpenen %4,45 baino ezdira kokatzen euskal jatorri horretan.

Page 28: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

Kontrakoa da historiak izan duen joera, maiztasunean gora egindu-eta. Hurrengo grafikoak erakusten du eduki horren garapena aro-rik aro.

3. grafikoa: historiaren maiztasuna testuliburuetan

72

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

3. irudia: Vicens Vives, In-gurua 5, 1995, 257. orrial-dea.

4. irudia: Vicens Vives, Ingurua 5, 1995, 262. orria.

Grafikoan argi ikus daitekeenez, gero eta gehiago dira historia era-kusten duten ikonoak, XXI. mendeko testuliburuetan %53ra arte

Page 29: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

heldu dira-eta. Ondorioztatzen duguna da, eduki hauei garrantzihandia ematen zaiela maila honetako curriculumean, XX. mendetikXXI.era pasatzeaz batera 24 puntuan hazi baitira –%28tik %53ra–.

Arestian esan dugun eran, datuok kualitatiboki aztertu beharradago, kuantitatiboki egia denaren izaera argitu behar da-eta. Horrela,testuliburuetan estatuaren historia irakasten dela baieztatzen dugu,eduki horiek estatuarekiko lotura handia erakusten baitute. Hurren-go grafikoetan islatzen dira historiak dituen erreferentziak.

4. grafikoa: historiari testuliburuetan ematen zaion testuingurua

73

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Ikus daitekeena da –ezkerretara–, alde batetik, historia azaltze-ko erabiltzen diren datuak estatuari lotuta irakasten direla %38an;beste alde batetik, ezin ahaztu dugu izaera juridikoa eta nahasia,biak, enbor berera atxikitzen direla, estatuaren antolamenduarierantzuten diote-eta. Beraz, testuliburuetan irakasten den historiaestatuari lotuta agertzen da. Oro har, –eskumako grafikoan ikusdaitekeen moduan– eduki hauek ez dute oinarri soziokultural han-dirik, %6an baino ez baitira Euskal Herriarekin lotzen. Grafikoanargi geratzen dena da erreferentzia estatala duten edukiak %54raheltzen direla, baina oinarri soziokulturaldunak ozta-ozta %6raheltzen direla.

Historiaren gaineko edukion erreferentzia, bestalde, desberdinaizan da arorik aro. Datu hori da hurrengo grafikoak erakusten duena.

Page 30: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

5. grafikoa: historiaren erreferentziak izan duen garapena

74

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Aro bakoitzean historiaren gaineko edukiei eman zaien testuingu-ruak ez du aldaketa esanguratsurik izan. Erraz ikus daiteke 2. aroanerreferentzia soziokultural gehiago izan zirela, baina epe horretakotestuliburuen ezaugarria da hori. Izan ere, 1977an plazaratu zen Saio-ka-ren planteamendua da datuetan jasotzen dena, testuliburu horiek–proiektua bera osorik– hemen eraikia baita, bertoko eskoletan era-biltzeko.

Gaur egunean erreferentzia soziokulturala guztiz txikia da, %4reningurukoa baino ez. Ia-ia testimoniala dela baiezta dezakegu. Hurren-go grafikoak erakusten du, ondo erakutsi ere, historiaren gainekoeduki gehienak estatuekin lotzen direla XXI. mendeko testuliburue-tan; frantsesez argitaratzen diren testuliburuetan lotura hori guztizhandia dela, gaztelaniaz apur bat txikiagoa arren, horrela dela. Eus-karaz eta gaztelaniaz, bestalde, bada diferentzia txiki bat: gaztelaniaz-koek estatuaren alde egiten baitute euskaraz zehaztu gabe uzten direnedukietan.

Horrez gain, grafikoan ikusten dena da azken epe honetako testu-liburuek antzekotasun handia dutela, gaztelaniaz eta euskaraz ager-tzen duten testuinguru soziokulturala, erdal eta juridikoa ia-ia berdi-nak direla. Bestalde, modu nahasian uzten diren edukiak desagertu

Page 31: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

egin direla baiezta genezake, argitu egin direla baterako edo bestera-ko loturak.

6. grafikoa: historiaren erreferentzia hizkuntzaka

75

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Epilogoa

Aztertutako datuen arabera, mende bateko ibilbidean testulibu-ruek Euskal Herria hainbat modutara erakusten digute. Sasoiarenarabera, Euskal Herriaren gaineko edukiak aldatu egin dira, halamaiztasunean nola edukiei ematen zaien erreferentzian. EuskalHerriaren ikuspegi turistikoak –gastronomiak, kirolak, paisaiak– goraegin du testuliburuetan, horrela nabarmenduz, hain zuzen ere, Eus-kal Herriko tasunetatik orokorrena, ez bereizgarria, ez identitatearihain loturik joan dakiokeena. Testuliburuetan azaltzen den historia,bestalde, ez da Euskal Herriaren historia, ez baita nazio soziokultura-laren erreferentzian agertzen.

Lehen aroan (1876-1974), testuinguru soziokulturala eta hege-monikoa, biak, nahiko pareko aurkitu ditugun arren, bigarren aroan(1975-1991), testuinguru soziokulturalari garrantzi handiagoa ema-ten zaio. Frankismoa bukatu eta trantsizio garaia da, euskal kultura

Page 32: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

eta historia, besteak beste, lantzeko ahaleginak egiten dira –Saioka etabeste proiektu euskaldunak–, Euskal Herriko curriculumaren oina-rriak jarri nahian.

Hurrengo bi aroetan –LOGSE legea finkatzen denetik– testuin-guru hegemonikoak gora egiten du nabarmen, baina testuingurusoziokulturalak beheranzko bidea hartzen du.

Horrela, euskal tradizioak zein gure lurraldeetako historia gero etatestuinguru hegemonikoagoan, hau da, estatalagoan lantzen dira.Curriculumeko edukiak bertako iturrietatik edan beharrean, besteingurumari bateko uretatik, hau da, ur estataletatik edaten du.

Era horretara, euskal den guztia –bai euskara bera, nahiz kultura–,lantzen denean, erdal munduan kokaturik egiten da, lurralde arro-tzean, inoren parametroetan. Eta horrela, euskal deritzagun curricu-lumean, kultura nahiz historia arrotzak irakasten ditugu, euskaraz ira-katsi arren. Gainera, euskara bera ere erreferentziarik gabeko hiz-kuntza bilakatzen da.

1993an, Nazio Batuetan (NNUU) onartu zen hizkuntza, erlijio,etnia edo nazio gutxituetako pertsonei sor zaizkien eskubideei buruz-ko Deklarazioa. Honetan honako hau esaten da (GONZALEZ,2006, 175):

“los Estados deberán adoptar, cuando sea apropiado, medidasen la esfera de la educación, a fin de promover el conocimiento dela historia, las tradiciones, el idioma y la cultura de las minoríasque existen en su territorio. Las personas pertenecientes a mino-rías deberán tener las oportunidades adecuadas de adquirir cono-cimientos sobre la sociedad en su conjunto. (art.4.4.)”

Balio kultural ez hegemonikoak eskola curriculumetan landubeharra dagoen aldarrikapena egiten da. Eskubide horiek onartu zire-netik hamabost urte joan diren arren, oraindik ez dugu horren islarik

76

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 33: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

aurkitzen. Egoerak okerrera egin duela ikusi dugu, gure kulturak, tra-dizioak edo historiak gero eta leku eta garrantzi txikiagoa dute-etaeskolan jorratzen diren testuliburuetan.

Amaitzeko Pierre Vilarren (1985, 540) hitzak hartuko ditugu,

“Podemos soñar en un siglo XXI en que estos seres reales(nazionalitateak) serían reconocidos, en un mundo unificado detal manera por las comunicaciones, que, si el hombre quiereguardar en el mismo una personalidad, le hará falta conservar elsentimiento de una pertenencia”.

Ondorioz, “pertenencia” horri eusteko, izenaz gainera euskal izanalortu behar dugu eta lortu ere geu subjektu izanik, adin nagusikogarenez gero, geuk baitakigu zer behar eta gura dugun orain arteanbezala, geroan ere.

Bibliografia

APPLE, M. (1996a): Política cultural y educación, Morata, Madrid.

APPLE, M. (1996b): El conocimiento oficial, Paidós, Barcelona.

AZURMENDI, J. (1992) Euskaldunak eta espainolak, Elkar, Donostia.

BAUMAN, Z. (2007): Los retos de la educación en la modernidadlíquida, Gedisa, Barcelona.

BILBAO BILBAO, B. (2002): Kultura Erreferenteak OinarrizkoHezkuntzako Curriculumean Euskal Herriko eskoletan, Doktore-go Tesia, EHU, Bilbo.

BILBAO, B.; EZKURDIA, G.; PEREZ, K. (2001): “Mendebaldeatestuliburuetan”, in ASKOREN ARTEAN: Euskalkia eta Hez-kuntza, Mendebalde Kultura Alkartea, Bilbo, 179-200.

—, (2004): Euskal Curriculuma ala Euskal Dimentsioa Curriculume-an?, Hitzaurrea: Paulo Iztueta, Utriusque Vasconiae, Donostia.

77

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 34: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

CHOPPIN, A. (2000): “Los manuales escolares de ayer y hoy: elejemplo de Francia”, Historia de Educación, 19, Ediciones Univer-sidad de Salamanca, Salamanca, 13-57.

DE MIGUEL, R. eta DE MORANTE, M (1878): Nuevo DiccionarioLatino-Español Etimológico, Agustin Jubera edt., 5. edi. Madrid.

DELVAL, J. (1981): “El conocimiento de los niños de su propiopaís”, Cuadernos de Pedagogía, 75, 33-36.

DELGADO, B. (1983): “Los libros de texto como fuente para la his-toria de la educación”, Historia de la Educación, 2, Universidad deSalamanca, 352-358 orr.

EZKURDIA, Gurutze (2004): Identitatea eta Ingurunea Curriculu-mean, Doktorego Tesia, EHU. Bilbo.

FONTANA, J. (2001): La historia de los hombres, Crítica, Barcelona.

GONZALEZ PEREZ, I. et al. (2006): “Las culturas silenciadas y suderecho a la educación” in: Naya, L.M. eta Dávila, P. (Coor.) : Elderecho a la educación en un mundo globalizado. I, II. Espacio Uni-versitario Erein, Donostia. X Congreso Nacional de EducaciónComparada. 166-178 orr.

INTXAUSTI, J. (1985): “Historia, Nación y Nacionalismo. Conver-saciones con Pierre Vilar” in Intxausti, J. (zuz.), Euskal Herria.Errealitate eta egitasmo. Realidad y proyecto, Caja laboral Popular-Lan Kide Aurrezkia, Donostia, 527-540 orr.

IZTUETA, P. (1996): Intelligentsia kimaturen orbelak, Kutxa Funda-zioa, Irun.

—, (2000): Hezkuntza, Hizkuntza eta Boterea Euskal Herrian, Utrius-que Vasconiae, Donostia.

MACEDO, D. (1990): “Revisión de la Pedagogía Crítica. Entrevistaa Paulo Freire”, in: FREIRE, P.: La naturaleza política de la educa-ción, Paidos, Barcelona, 172-195.

78

Karmele Perez, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia

Page 35: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina

PEREZ URRAZA, Karmele (2003): Zientzia, teknologia eta lanbide-en agerpena Euskal Herriko testuliburuetan, Doktorego Tesia,EHU, Bilbo.

PEREZ URRAZA, Karmele; BILBAO, B; EZKURDIA G. (2006):“Curriculumeko eduki soziokulturalak (1990-2006), in: LARRI-NAGA, A. ; AMURRIO, M.: Hezkuntza Euskal Herrian Aztergai,Utriusque Vasconiae, Donostia.

RICHAUDEAU, F.(1981): Concepción y producción de manuales esco-lares. Guía práctica, Secab-UNESCO, Paris.

VILA, P. (1997): “Psikologia kulturala eta pertsonaren eraikuntzahezkuntzaren ikuspuntutik”, in: OIHARTZABAL, L. (Koor.):Hik Hasi, Udako Topaketak, Vigotski Monografikoa, Donostia, 24-39.

VILLANUEVA, B. (1995): “Prepared for delivery at the 1995 mee-ting of the Latin American Studies Association, The SheratonWashington, September 28-30 1995”, Unidad de Ciencias Socia-les, Centro de Investigaciones Regionales, Universidad Autónomade Yucatán, httm//villanueva.

WALLERSTEIN, I. (2005): La decadencia del imperio. EEUU en unmundo caótico, Txalaparta, Tafalla.

79

Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia curriculumean

Page 36: Lehenaren eta geroaren artean: tradizioa eta historia ...mendebalde.eus/jardunaldiak/2008/Lehenaren eta...honen iturriei buruzkoak ere Antzinateko Grezia eta Erromari buruz-koak, baina