7
LURREKO KOORDENATUAK, PLANETA URDINA ARAKATZEN Irakasleendako gida PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA ikasleek lurreko koordenatuen sistema ezagutuko dute. Sekuentzia didaktikoan erakutsitakoa baliatuko dute monumentu bat Google Earth programan bilatu, eta ondoren, bideo bat egiteko, gero gelan aurkezteko. JARDUEREN SEGIDA A etapa. Garapena: Bidaia bat munduan zehar. Lurreko koordenatuen sistema azaldu. Monumentu bat koordenatuen bidez aurkitu eta deskribapen-bideo bat egin. B etapa. Bukaera eta ebaluazioa: Grabaketen aurkezpena eta ebaluazioa.. Arloa: Ingurunearen Ezaguera Gaia: Lurra Unitate didaktikoa: Lurreko koordenatuak Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila 1

Lurreko koordenatua, planeta urdina arakatzen

Embed Size (px)

DESCRIPTION

Irakasleendako gida

Citation preview

Page 1: Lurreko koordenatua, planeta urdina arakatzen

LURREKO KOORDENATUAK, PLANETA URDINA ARAKATZEN

Irakasleendako gida

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

ikasleek lurreko koordenatuen sistema ezagutuko dute. Sekuentzia didaktikoan erakutsitakoa baliatuko dute monumentu bat Google Earth programan bilatu, eta ondoren, bideo bat egiteko, gero gelan aurkezteko.

JARDUEREN SEGIDA

A etapa. Garapena: Bidaia bat munduan zehar.Lurreko koordenatuen sistema azaldu. Monumentu bat koordenatuen bidez aurkitu eta deskribapen-bideo bat egin.

B etapa. Bukaera eta ebaluazioa: Grabaketen aurkezpena eta ebaluazioa..

Arloa: Ingurunearen Ezaguera Gaia: Lurra Unitate didaktikoa: Lurreko koordenatuak Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila Saio kopurua: 3 saio

1

Page 2: Lurreko koordenatua, planeta urdina arakatzen

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Orientabide metodologikoak. Gomendioak, irakasleak jarduerak egin ditzan, erantzunak eta baliabideak.

Programazioa.

Arloko gaitasunak.

IKT gaitasunak.

Ikasketa-helburuak eta edukiak.

Ebaluazio-irizpideak.

Orientabide metodologikoak

1. jarduera.

Garapena: Bidaia bat munduan zehar (bi saio)

Garapena bi saiotan banatu dugu, Google Earth erabiltzen ikasteko denbora behar baita.

Garapenaren lehen zatian, latitude eta longitude kontzeptuak eta lurreko koordenatuen sistema zer diren azalduko dugu. Jarduerak egiteko behar dugun informazioa sekuentzia didaktikoan dago. Informazio hori osatzeko, irakasleak gida honetan proposatutako bideoak eta web-erreferentziak balia ditzake.

Jarduera hau egiteko, Google Earth programa erabiliko dugu. Garrantzitsua da ikasleek programa hori erabiltzen ikasteko behar adina denbora izatea. Google Earth programa konplexua ez bada ere, erraztasunez nabigatzen ikasteko denbora behar da. Arbel digitala baliatuz, irakasleak programan nabigatzeko moduak erakutsiko dizkie ikasleei.

Jarduera honetan, ikasleek taldeka gizadiaren ondare izendatutako zenbait lan aurkituko dituzte, eta horretarako, koordenatuak erabiliko dituzte. Jarduera egitean, ordea, Google Earth programako bilaketa-tresna desaktibatuta egongo da. Google Earthen Sareta aukera aktibatzean agertzen diren latitude- eta longitude-erreferentziak baino ezin dituzte erabili.

Garapenaren bigarren zatian, ikasleek Interneten informazioa bilatu eta deskribapen-testu bat idatziko dute, gehienez hamabost

2

Page 3: Lurreko koordenatua, planeta urdina arakatzen

edo hogei lerro ingurukoa. Testu hori Google Earthen monumentuaren aurkezpen-bideoa grabatzeko erabiliko dute.

2. jarduera.

Bukaera eta ebaluazioa: Grabaketen aurkezpena eta ebaluazioa (saio bat)

Azken jarduera honetan, talde bakoitzak bere deskribapen-bideoa aurkeztuko du. Bideoen ebaluazioa egiteko, ikasleek ebaluazio-orria erabiliko dute. Irakasleak alderdi negatiboak zein positiboak balioesteko eskatuko die ikasleei. Ikasleek bideoen alderdi negatiboak baino ez badituzte aintzat hartzen, baterako ebaluazioa ez da ikasteko lagungarria izango eta talde-harremanak kalte ditzake.

Irakasleak, ostera, aurkeztutako lanen balorazioa egingo du amaierako orri honen bidez: fitxategi-eranskina.

Azkenik, sekuentzia didaktikoa amaitzeko, ikasleek lurreko koordenatuen sistemari eta haren onurei buruzko talde-hausnarketa egingo dute.

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Pentsamenduak, ideiak eta emozioak behar bezala adieraztea. Mota askotako testuak ulertzea. Ordena, koherentzia eta kohesioa duten testuak idaztea, eta

horretarako, lexiko espezifikoa ongi erabiltzea. Norberaren ideiak eta pentsamenduak adieraztean,

errespetuzko jarrera izatea, eta besteen iritziak entzutean, entzuteko, errespetatzeko eta hitz egiteko jarrera izatea.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

Zientzia-ezagueraren jarrera zein ohiturak garatzea eta aplikatzea: problemak identifikatzea eta planteatzea, esperimentuak egitea, emaitzen berri ematea eta hainbat testuingurutan aplikatzea.

3

Page 4: Lurreko koordenatua, planeta urdina arakatzen

Gizakiak ingurune fisikoan duen eragina: leku batean finkatzean, hainbat jarduera egitean eta aldaketak eragitean.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Informazioa tratatzeko abileziak: informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea eta haren berri ematea, eta ezagutza bihurtzea.

Informazioa bilatzeko, aukeratzeko, gordetzeko, tratatzeko eta aztertzeko hainbat teknika eta estrategia baliatzea: ahozko teknikak, idatzizkoak, ikus-entzunezkoak, digitalak edo multimedia-teknikak.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Elkarrekin bizitzeko eta gizartean bizitzeko jarrerak eta ohiturak.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Arretaz entzuteko, kontzentratzeko, buruz ikasteko, ulertzeko eta hizkuntza-adierazpenerako teknikak garatzea.

Talde-lana. Erabakiak hartzea.

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

Bizitza osorako ikaskuntza

B2. Ingurune birtualetan moldatzea

B2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

B3.1. Beren interesetarako IKT baliabide espezifikoak aukeratu eta erabiltzea

B5. Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea

4

Page 5: Lurreko koordenatua, planeta urdina arakatzen

B5.1 Batez ere irudiak eta soinuak erabiliz eta heldu baten laguntzaz mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazo txikiei heltzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea

Trebetasun teknologikoa

T2. IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea

T2.2. Interneteko zerbitzuak eta beste estrategia batzuk erabiltzea informazioa aukeratu eta aztertzeko

T5. IKTak multimedia-informazioa prozesatzeko erabiltzea

T5.1. Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua zehaztea; irudi bat, soinu, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat deskargatzea)

IKASKETA-HELBURUAK Lurreko koordenatuen sistemak zertarako balio duen ulertzea. Lurreko puntu jakin bat koordenatuak baliatuz aurkitzeko gai izatea. Latitudea eta longitudea kontzeptuak ulertzea. Google Earth programa erabiltzen jakitea. UNESCOk gizadiaren ondare izendatutako zenbait monumentu

ezagutzea. Gizadiaren ondare izendatutako monumenturen bat gelan aurkeztea. Taldeko lanetan parte hartzea. Besteen iritziak arretaz eta errespetuz entzuteko jarrera izatea.

EDUKIAK Lurreko koordenatuen sistema (edukiak). Latitudea eta longitudea (kontzeptuak). Meridianoak eta paraleloak (kontzeptuak). Testu-dokumentu bat sortzea (prozedura). Google Earth tresna erabiltzea (prozedura). Google Earth bidez bideo bat egitea (prozedura). Koordenatuen bidez puntu jakin bat bilatzea (prozedura). Ikaskideen iritziak entzutea eta errespetatzea (jarrera).

5

Page 6: Lurreko koordenatua, planeta urdina arakatzen

Ikasgelako eztabaida batean parte hartzeko oinarrizko arauak zein diren jakitea (jarrera).

Ebaluazio-irizpideak

Gai da lurreko koordenatuen sistemak zertarako balio duen azaltzeko.

Latitudea eta longitudea kontzeptuak ongi definitzen ditu.

Lurreko puntu jakin bateko latitudea eta longitudea nola kalkulatzen diren ulertzen du.

Lurreko puntu jakin bat koordenatuen bidea aurkitzeko gai da.

Gizadiaren ondare izendatutako monumentu baten deskribapen-bideoa egiteko gai da.

6