8
urumea bailarako egunkaria 2020-10-13 Asteartea 7.262 zk. www.kronika.eus KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK 154 positibo berri 12.734 positibo guztira* 2003 hildako EAEn 47 UCIn EAEn 546 positibo berri 22.274 positibo guztira 617 hildako 34 UCIn Nafarroan GIPUZKOAN NAFARROAN *HERNANIN 365, ASTIGARRAGAN 79 (Nafarroako Osasun Saila) (Osakidetza) Valenciaga Memorialean, Azparren bosgarren URUMEA TXIRRINDULARITZA 7 20garren mendeko jantziak, Biterin HERNANI ERAKUSKETA 4 Laister dira bueltan, trikoloreak HERNANI ERRUGBIA 2 Bi mendi talde berri sortu dira Urumea bailaran URUMEA MENDIA 5 Makina bat kultur jarduera, urrirako Dantza ikastaroak eta haur zein helduentzat muztioa egiteko tailerra ere antolatu dira; lantegi eta ikastaro guztietako izen-ematea zabalik dago. Gaur irakurketa kluba izango da liburutegian, arratsaldeko 19:30etan hasita. 2 Lau garaipen garrantzitsu asteburuan, hernaniarrek ASTIGARRAGA-HERNANI PALA 6

Makina bat kultur Bi mendi talde jarduera, urrirako€¦ · ASTEKO GAIA KRONIKA 2020-10-13 Asteartea 2 Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99 688 660 714 Eposta: [email protected],

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

  • urumea bailarako egunkaria

    2020-10-13 Asteartea 7.262 zk. www.kronika.eus

    KORONABIRUSA ATZOKO DATUAK

    154 positibo berri

    12.734 positibo guztira*

    2003 hildako EAEn

    47 UCIn EAEn

    546 positibo berri

    22.274 positibo guztira

    617 hildako

    34 UCIn Nafarroan

    GIPUZKOAN NAFARROAN

    *HERNANIN 365, ASTIGARRAGAN 79

    (Nafarroako Osasun Saila)

    (Osakidetza)

    Valenciaga Memorialean, Azparren bosgarren

    URUMEATXIRRINDULARITZA 7

    20garren mendeko jantziak, Biterin

    HERNANIERAKUSKETA 4

    Laister dira bueltan, trikoloreak

    HERNANIERRUGBIA 2

    Bi mendi talde berri sortu dira Urumea bailaran

    URUMEA MENDIA 5

    Makina bat kultur jarduera, urrirakoDantza ikastaroak eta haur zein helduentzat muztioa egiteko tailerra ere antolatu dira; lantegi eta ikastaro guztietako izen-ematea zabalik dago. Gaur irakurketa kluba izango da liburutegian, arratsaldeko 19:30etan hasita.

    2

    Lau garaipen garrantzitsu asteburuan, hernaniarrek

    ASTIGARRAGA-HERNANIPALA 6

  • ASTEKO GAIA 2KRONIKA 2020-10-13 Asteartea

    Larramendi 11, Hernani 943 33 08 99

    688 660 714

    Eposta: [email protected], [email protected], [email protected] eta [email protected]. www.kronika.eus

    Lege gordailua: SS-1469/2018 ISSN: 2659-5036

    Lan-taldea: A. Arbelaitz, O. Egaña, I. Goñi, L. Goñi, A. Isasa, B. Los Arcos, J. Osa, M. Ramirez de Alda, I. Santa Kruz eta J. Zubitur.

    Larramendi 11, Hernani 943 33 27 99

    Eposta: [email protected]

    KRONIKAk ez du bere gain hartzen egunkari honetako orrialdeetan kolaboratzaileek adierazitako iritzien erantzukizunik.

    Argitaratzailea: Laguntzaileak:

    PEFC ziurtagiria

    Produktu ha ukontrolatutakoiturrietako materialez egina dago, birziklatua da eta Baso Kudeaket a Iraunkorrare n ziurtagiria dauk a

    ww w. pefc.e s

    DOBERA BAZKIDEAKKRONIKALARIAK

    ASTIGARRAGA KULTURA

    Hilabete pasa da Erribera Kul-turgunea inauguratu zutenetik. Ordutik hainbat erakusketa eta ekitaldi egin dira bertan, eta herritarrek kulturgune berriaz gozatzeko aukera izan dute. Erritmo horretan jarraitzeko, Udalak kultur programazio za-bala antolatu du, urri osoan zehar egingo diren ekintzekin. Joan den ostiraleko umeentza-ko ipuin kontaketak eman zion irekiera egitarauari, eta here-negun eman zioten jarraipena, Iparragirre, bihotzeko Jose Mari kontzertu eszenikoarekin.

    Gaur irakurketa kluba izan-go da 19:30etan, liburutegian. Hilabete honetan Alice Munro idazlearen Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar--emazteak (Erein, 2018) liburua-ren ingurukoa izango da. Saioa Joannes Jauregik gidatuko du eta parte-hartzea irekia eta doa-koa izango da.

    Haur zein helduentzako egitekoak, datozen egunetanAdin tarte guztientzako ekin-tzak antolatu ditu Udalak. La-runbatean etxeko guztientzako Asto erregea filma proiektatuko dute Erriberan, arratsaldeko 17:00etan. Sarrera erosi behar da aldez aurretik, 2 euroko pre-zioan. Programatutako ondo-rengo saioak, datorren urriaren 19 eta 21eko familia irakurketa klubak dira. Txiki kluba izan-go da astelehenean, 17:30etatik 18:00etara bitartean; eta Baby kluba, 10:30etatik 11:00etara. Jarduera hauen helburua «haur-txo eta beraien familiengan lite-ratura, musika, artea eta natu-

    rekiko jakin-mina piztea da». Hilaren 25erako umeentza-

    ko ekintza antolatu dute, Erri-beran. Arratsaldeko 17:00etan 20.000 legua itsaspeko bidaian antzerkia izango da. Honetara-ko ere sarrera aurretik eskuratu beharko da: helduen 6 euroan eta adin txikikoek 3 euroan. On-doren, urriaren 26an, literatur solasaldia izango da 19:30etan, liburutegian. Jorge Carrerok zu-zendua, hilabete honetako sola-saldia Elvira Lindo idazlearen A corazón abierto (Seix barral) li-buruaren ingurukoa izango da.

    Aipatutako ekintzez gain, bes telakoak ere egingo dira, urri o soan zehar. Atzotik haurren eskulanen erakusketa izango da ikusgai Erriberan, urriaren 26ra arte. Artisauen lanen era-kusketa hilaren 17an egongo da ikusgai, Gobadarien parkean 11:00etatik 14:00etara. Era be-rean, emakumeen etxea defini-tzeko urriaren 22an eta azaroa-ren 5ean lan-saioak egingo dira. Honetarako ezinbestekoa da au-rrez izena ematea: [email protected] helbidean edo 943 505 701 telefonora deituz.

    Urriaren 20an Mintzalagun eta Zilegi eskolak egitasmoak aurkeztuko dira, 10:00etan eta 19:00etan AEK euskaltegian. Hori horrela, Mintzalagun egi-tasmoan parte hartzeko izen--ematea zabalik da jada, 607 610 687 telefonora deituta.

    Ekitaldi batzuetarako sarrera erosi behar da, aldez aurretikHilabete osorako antolatu dira kultur ekintzak. Horietako asko doakoak dira, eta parte-hartzea ere irekia da. Hala ere, beste ba-tzuetarako sarrera eskuratzea

    beharrezkoa izango da. Erribera Kulturgunean egongo dira sal-gai emanaldiaren astean zehar, eta eta egunean bertan ere, or-dubete lehenago. Eta horretaz gain, sarrerak online erosteko aukera ere badago, www.astiga-

    rraga.eus webgunean.Bestalde, COVID-19a dela eta,

    Erribera kulturguneko ikuski-zunetarako hainbat neurri har-tu dira. Aforo mugatua izango da eta sartzean eskuak garbi-tu, maskarilla jantzita eraman

    behar da, eta sartu-irteeretan gezien norabidea jarraitu behar da. Segurtasun tartea gordetzea ere beharrezkoa izango da, eta zabaldutako eserlekuetan ba-karrik eseri ahal izango dute ikusleek.

    Antzerkia, zinea, literatur solasaldia eta beste hamaika kultur ekintza izango dira, urrianDantza ikastaroak, muztioa egiteko tailerra eta poltsa egiteko lantegia ere antolatu dira, eta izen-ematea zabalik dago. Gaur irakurketa kluba izango da liburutegian, arratsaldeko 19:30etan.

    'Iparragirre, bihotzeko Jose Mari' kontzertu eszenikoa herenegun, Erribera kulturgunean.

    13 Irakurketa kluba. Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak. Joannes Jauregi, 19:30

    19 Txiki kluba. Familien irakurketa kluba. Mestiza elkartea, 17:30-18:00

    21 Baby kluba. Familien irakurketa kluba. Mestiza elkartea, 10:30-11:00

    25 Antzerkia. 20.000 legua itsas-peko bidaian. Txalo Produkzioak, 17:00 26 Literatur solasaldia: A corazón abierto. Elvira Lindo. Jorge Carre-ro, 19:30 30 Solasaldia: Tu mujer salvaje. 18:00

    ERAKUSKETAK

    12-26 Haurtxoen eskulanak 17 Artisauen lanak. Gobadarien parkean, 11:00-14:00 ARGAZKI LEHIAKETA

    URA izango da argazkien gaia. Udalaren 2021eko egutegia osatze-ko erabiliko dira. Urriaren 30 arte dago aurkezteko aukera IKASTAROAK

    Dance-hall 1970eko hamarkadan sortutako jamaikar jatorriko musikan oinarrituta. Urriaren 19tik abenduaren 14ra, astelehe-netan, 20:00-21:30 (hastapena)Dantza lerroan Modu sinkro-nizatuan eta koreografia bera jarraituz egiten diren dantzak. Urriaren 19tik abenduaren 14ra, astelehenetan, 18:00-19:30.

    TAILERRAK

    Muztioa egiteko tailerra haur zein helduentzat, Sagardoetxean. Ordutegi aukera zabala. Erreser-ba aurrez egin behar da: www.sagardoetxea.eus edo 943 550 575 telefonoan. MAHAI-INGURUAK

    22 Emakumeen etxea definitze-ko lan-saioa. 18:00-20:00Azaroak 5 Emakumeen etxea de-finitzeko lan saioa. 18:00-20:00

    AURKEZPENA

    20 Mintzalagun eta Zilegi esko-lak. Bi egitasmoak aurkeztuko dira AEK euskaltegian, 10:00etan eta 19:00etan. Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko izena eman behar da: 607 610 687 telefonoan.

    Urriko agenda

  • ASTEKO GAIA3 KRONIKA 2020-10-13 Asteartea

    ASTIGARRAGA ARTELAN ERAKUSKETA

    Covid-19ak eragindako alarma

    egoeran konfinamendua ezarri zenean, herritarrak etxean ge-ratu ziren, eta haurrek euren ta-

    lentu eta produktibitatea esku-lan eta marrazkietan irudikatu zuten. Hori horrela, oraingo ho-netan herritar guztiek egindako lanekin, erakusketa egingo da, Erribera kulturgunean.

    Herriko haur, gazte eta helduen artelanak gaurtik ikusgai ErriberanHainbat erakusketa antolatu ditu Udalak, herritarrek duten talentua eta artea azaleratzeko.

    SANTOS BARRIO SAGASTUME

    ZURE KOADRILA

    Hernanin, 2020ko urriaren 13an

    SANTOS BARRIO SAGASTUME

    SALILLAS TXAPARTEGUI FAMILIA

    Hernanin, 2020ko urriaren 13an

    Betiko izango zaitugu gogoan.

    JUAN PAZOS VIDALLarunbatean hil zen, 90 urte zituela

    Hileta elizkizuna egingo da GAUR, ASTEARTEA, arratsaldeko ZAZPIETAN, SAN JOAN BATAIATZAILEA parroki elizan.

    Maika, Teo, Iwan eta Cristina, Alain, Unax eta Ekhi

    Hernanin, 2020ko urriaren 13an

    Boa viaixe, mariñeiro!

    EskelakEskelak ilunabarreko 19:30ak arte jasoko dira. Izen abizenak, eskela jartzen duenak eskatu bezala errespetatuko dira eta funeraria bidez jasotzen den kasuetan, jaso bezala.

    MAITERE IRIGOYEN ZAPIRAINAtzo hil zen 90 urte zituela

    - Goian bego -

    Haren anai-arrebak: Mercedes (†) eta Maria Luisa eta Joxe Gastesi (†); ilobak: Rufino eta Bego, Mari Jose (†), Jose Mari eta Arantxa, Jesus eta Ana, Juan Luis eta Esther; iloba txikiak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, ASTEARTEA, arratsaldeko ZAZPIETAN, JOAN BATAIATZAILEAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker.

    Hernanin, 2020ko urriaren 13an

    Oharra: Gorpua HERNANIKO ORBEGOZO FUNERARIA TANATORIOAN eguerdiko 12ak arte egongo da.

    MAITERE IRIGOYEN ZAPIRAIN- Goian bego -

    GASTESITARRAKHernanin 2020ko urriaren 13an

    Zure umorea, oso gustokoa genuenzurekin egotea.

    SANTOS BARRIO SAGASTUME

    IRATXEREN LAGUNAKHernanin, 2020ko urriaren 13an

    Besarkada haundi bat familiari.

    SANTOS BARRIO SAGASTUME

    URKO, EBA, IRATXE ETA GORKAREN LAGUNAK

    Hernanin, 2020ko urriaren 13an

    Zure umore ona eta bizipoza,

    ez ditugu ahaztuko.Besarkada bat familiari.

    SANTOS BARRIO SAGASTUME

    ARREGI AGIRRESAROBE FAMILIA

    Hernanin, 2020ko urriaren 13an

    Ahazten ez dena ez da sekula hiltzen.

    Maitasunez

    SANTOS BARRIO SAGASTUME

    EVAREN FAMILIA

    Hernanin, 2020ko urriaren 13an

    Sagardo lehiaketa, bertan beheraHERNANI ELUR-TXORI

    Koronabirusa dela eta, Elur--txori elkarteak bertan behera uztea erabaki du, aurtengo sa-gardo lehiaketa «tradizionala».

    Izena eman daiteke Kanikan, gaurHERNANI KANIKA AISIALDI TALDEA

    Kanika Aisialdi taldean izena eman nahi duenak gaur du ho-rretarako aukera, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara bitartean.Biteri kanpoan ona eginez gero, edo Atsegindegin euria balego egingo da. Apuntatzeko izen--abizenak, haurraren jaiotze urtea, tutoreen telefonoa eta tutoreen korreo elektronikoa behar dira.

    'Asto erregea' filma, larunbateanASTIGARRAGA ZINEA

    Hilabete honetarako kultur programazio zabala antolatu dute Astigarragan, eta larunbat honetan zinea izango da Erri-beran. Arratsaldeko 17:00etan izango da eta sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira, 2 euroko prezioan.

    Eskaera egiteko azken eguna, gaurHERNANI DIRU-LAGUNTZAK

    Egoitza eta jarduera Hernanin duten auzo elkarteek diru-la-guntza eskatzeko azken eguna da gaur. Laguntza hau eskatze-ko aukera dute legez osatu eta Auzo Elkarteen Udal Erregis-troan inskribatuta daudenek.

    Abonatu kanpaina martxan da, jadaHERNANI ERRUGBIA

    Hernani Club Rugby Elkarteak 2020-2021 denboraldi berri eta ezohikoari ilusioz gainezka ekingo dio, eta «Ilusioz bul-tzatzen» abonatuen kanpaina berria jarri dute martxan.

    SANTOS BARRIO SAGASTUMEAtzo hil zen, 74 urte zituela, Elizakoak

    eta Aita Santuaren Bedeinkazioa hartuta

    - Goian bego -

    Emaztea: Jone Odriozola; seme-alabak: Urko eta Eva, Iratxe eta Gorka; bilobak: Iker, Ane, Eider, Aimar; anai-arrebak: Agustin eta Laura, MªCarmen eta Jose Mari, Iñaki eta Marisa; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideek.

    Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, ASTEARTEA, arratsaldeko ZAZPIETAN, SAN JUAN BAUTISTA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.

    Hernanin, 2020ko urriaren 13an OHARRA: Agurra familia artean izango da.

  • URUMEA 4KRONIKA 2020-10-13 Asteartea

    ASTIGARRAGA UDAL EGUTEGIA

    2021eko udal egutegia osatu-ko duten argazkiak hautatzeko lehiaketa antolatu du Udalak, eta «ura» izango da gaia. Argazkien aukeraketa, kultur batzordeko kideek egingo dute, «argazkila-ritzan aditua den pertsona ba-tekin» osatutako epamahaian. Jasotzen diren argazkietatik, 13 aukeratuko dituzte, «lehena aza-lean agertuko da, eta besteak, hi-labete bakoitzean».

    Erabakia eta sari banaketa azaroaren 6an egingo dira Argazkiak, urriaren 30era arte

    aurkez daitezke, eta epaimahai kideek hartutako erabakia, eta sari banaketa, azaroaren 6ean egingo da.

    Gainera, argazkiak jasoko dituen 2021eko udal egutegia, abenduaren 15etik aurrera, Asti-garragako udaletxean, Erribera kulturgunean eta Astiko mer-katarien elkarteko bezeroen ar-tean banatuko da.

    Argazkiak aurkezteko, zer egin Lehiaketa honetan parte har-tuko duen parte hartzaile orok, gehienez 5 argazki aurkeztu ditzake. Argazkiekin batera, «entrega orria» beteta aurkeztu

    beharko du. Argazkiak aurkezteko, bi

    bide daude; lehena, Pen-drive batean Erribera kultur gunera eramanez, eta bigarrena, [email protected] helbidera bidaliz.

    Irabazleentzat, sariak Irabazle nagusiaren argazkia, 2021garren urteko egutegiaren azalean agertuko da, eta 150 eu-roko erosketa bonoa jasoko du.

    Gainontzeko 12 finalistak, argazki bakoitza egutegiaren hilabeteetako batean agertu-ko da, eta egileari argazkiko 80 euroko erosketa bonoa emango zaio, «baina gehienez ere 300 eurokoa».

    Udalak jakinarazi du, eros-keta bono hauek, 2020ko aben-duaren 31 baino lehen Astiga-rragan kokatuta dauden, denda, jatetxe, zerbitzu edo enpresaren batean erabiliko direla.

    Argibide gehiago nahi izanez gero, deitu 943 33 50 64 telefono zenbakira.

    Datorren urteko egutegia osatzeko argazki lehiaketaren gaia, 'ura' daHerritarrek urarekin lotura duten argazkiak aurkeztu ditzazkete, hilaren 30era arte, Erribera kulturgunean, edo [email protected] helbidera bidaliz. Jasotzen diren argazkietatik 13 aukeratuko dituzte epaimahai kideek eta lehena azalean agertuko da.

    HERNANI ERAKUSKETA

    Urteroko zita jarri du Hernaniko San Joan Konpartsak, Euskal jantziei buruzko erakusketa ja-rriko baitu, datorren astelehe-

    nean, eta urriaren 23ra arte egongo da aukera, bertaratzeko.

    Arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara izango da erakuske-ta. Bertan, 20garren mendeko lehen hamarkadetako jantziak

    erakutsiko dira, eta aipatu dute garai hartan zenbait epidemia egon zirela kontuan hartuta, «musuko ezberdinak erabili zi-rela ikusi ahal izango da».

    Urriaren 22an hitzaldia, Ramón Garciaren eskutikUrriaren 22an, Ramón Garciak, hitzaldia eskainiko du, arratsal-deko 18:30etan hasita. Erakus-ketan bertan egingo da.

    20garren mendeko lehen hamarkadaz jantziko da Biteri kultur etxeanSan Joan Konpartsak antolatu du erakusketa eta datorren asteko astelehenetik urriaren 23ra bitartean, egongo dira ikusgai jantziak Biterin, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara.

    ASTIGARRAGA UDALA

    Irailaren 29an, Astigarragako Udalak Moriako errefuxiatuen aldeko adierazpen instituziona-la onartu zuen Osoko Bilkuran. Bestetik, Zaporeakek antola-tutako janari bilketarekin bat egin zuen. Eta urriaren 3an, bil-ketari amaiera «ona» emateko, argazki erakusketa eta arropa saltzeko postua jarri zen Jose-ba Barandiaran plazan. Ber-tan, errefuxiatuen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek, Arantxa Preciado Valle, Zaporeak elkar-teko boluntario baten eskutik. Eta jakinarazi zuen, Moria in-

    fernua zela, «egoera dramatiko batean daude. Suteaz geroztik, zerbait okerragora igaro dira; ez dute urik, pertsona askoren ar-tean partekatu behar dituzten komun-ontzi eramangarriak dituzte, igluak lurraren arra-sean daude...». Argi utzi zuen ez zela egoera xamurra, eta lagun-du nahi duten haiei, kanpaine-tan parte hartzera gonbidatu zituen, «elikagaiena ezinbes-tekoa da oinarrizko beharrak asetzeko. Egin dugun azkena, Euskal Herri mailan egin dugu, eta oso harrera ona izan du, eta ziurtatu nahi dut, janaria iris-ten dela».

    Elikagai bilketa, «arrakastatsua»Astigarragako Udalak, bat egin du Zaporeakek antolatutako hainbat ekimenekin. Irailaren 25etik urriaren 2ra egin zen eli-kagai bilketa, «arrakastatsua» izan dela azaldu dute, 500 kilo-gramotik gora janari lortu bai-ta. Eta esker onak luzatu nahi izan diete, parte hartu duten herritar orori.

    Errealitatea hurbilagotik ikusi zuten, herritarrekUrriko lehen asteburuan, Moriako errefuxiatuen errealitatea hurbilagotik ezagutzeko aukera izan zuten astigartarrek.

    Mintegia gaur, Kattalin MinerrekinHERNANI MINTEGIA

    Gaur arratsaldeko 19:00etan, Katixa Agirreren, Atertu arte itxaron liburuari buruzko mintegia eskainiko du, Kattalin Minerrek. Bite-rin izango da, eta espazioaren edukiera mugatuko da. Euskal He-rrian barrena, road movie bat egiteko asmotan den bikote bat da protagonista, eta egindako ibilbidea kontatzen du liburuak; baina baita maitasun istorio bat ere, 1976ko Gasteizko langile protestetan sortu, eta Espainiako kartzeletan jarraitu zuena.

    Barneko mezuak helarazteko espazio partekatua gaur, Gaztelekuan HERNANI GAZTELEKUA

    Ideien murala antolatu du gaur Gaztelekuak, «gazteek, esate-ko dituzten mezuak adierazteko espazio partekatua izango da». Arratsaldeko 17:30etan hasiko da gaurko ekintza. Bihar berriz, jakintza jolasak egingo dituzte, hala nola, «Trivial pursuit, pregun-tados, nairobitarrak...», eta biharko ekintza hau ere, arratsaldeko 17:30etan hasiko da.

    20garren mendean hainbat epidemia izan ziren, eta erakusketa honetan, «musuko ezberdinak erabiltzen zirela ikusiko da».

    Arantxa Preciado Valle, Joseba Barandiaran plazan, arropa postuan.

  • URUMEA5 KRONIKA 2020-10-13 Asteartea

    Mendizaletasuna osasuntsu, Urumea bailaran: bi mendi talde berri sortu diraArainburu Mendi Taldea sortu dute Goizuetan, eta Zipotza Mendi Taldea Astigarragan. Biek, datorren astean egingo dute aurreneko irteera: urriaren 24an Arainburuk, Sasaingo errekaren bueltan; eta 25ean Zipotzak, Santiomendira.

    URUMEA MENDIA

    Osasuntsu dago mendizaletasu-na, Urumea bailaran. Eta orain arte antolatu izan diren irtee-rei, berriak gehituko zaizkie, bi mendi talderen sorrerarekin: Arainburu Goizuetan, eta Zipo-tza Astigarragan. Biek, datorren astean egingo dute estreinako irteera, asteburuan.

    Urriaren 24an egingo du es-treinako irteera, larunbatarekin, Arainburu Mendi Taldeak; eta Goizuetako inguruetan izango

    da. Plazan elkartuko dira, goize-ko 08:45etan, eta kotxez joango dira goiko zentralera. Bertatik abiatuko dira oinez, eta Sasain-go errekari buelta zirkularra emango diote.

    6,7 kilometrokoa izango da ibilbidea, zail tasun berezirik ga-

    bekoa, 273 me troko desnibelare-kin. 13:00ak aldera egingo dute buelta, herrira. Irteeran parte hartzeko, beharrezkoa izango da izena ematea, aldez aurretik, Goizuetako Estankoan. Urriaren 22a izango da azkeneko eguna. Mugatua izango da partehar-tzaile kopurua.

    Otsailetik esperoan, aurreneko irteera egitekoEz da atzo goizeko kontua, Arain-buru Mendi Taldearen sorrera. Izan ere, urtarrilean hasi ziren taldea osatzeko bilerak egiten, eta otsailean eratu zuten; bai-na Koronabirusaren eraginez, orain arte ezin izan dute irtee-rarik egin. Urriaren 24an egingo dute aurrenekoa, zortzi hilabete esperoan egon ondoren.

    Orain urtebete jarri zuten, mendi taldearen hazia. Joan den urteko urrian, irteera an-tolatu zuten, Kultur Agendaren barruan: Abañotik abiatu, Ara-notik igaro, eta Goizuetan buka-tu zuten, Hernani eta Goizueta lotzen dituen oinezko bidearen zati bat eginez; eta historiako hainbat pasarte ezagutzeko au-kera ere izan zuten, ibilbidean zehar, Jose Jabier Etxeberriaren azalpenekin. 27 lagun elkartu ziren orduan, eta egindakoare-kin gustora, irteera gehiago an-tolatu eta mendi taldea sortzeko gogoa piztu zitzaien.

    Hori horrela, urtarrilean egin zuten aurreneko bilera, mendi taldea osatzeko asmoz; eta otsai-lerako eratu zuten: Arainburu jarri zioten izena, Goizuetako mendirik altuenaren omenez. Mandoegi (1.046 metro) ezagu-nena izanagatik, altuagoa da Arainburu, 1.054 metrorekin. Arantza aldera dago Arainburu, Mendaur mendilerroan, Loitza-teren segidan. Zubietarekin egi-ten du muga Goizuetak, Arainbu-run; Beintza-Labaienekin pix ka bat lehenago, Loitzate inguruan; eta Arantzarekin aurrerago, Ko-

    mizko Gaina edo Ibintzan. Han-dik gertu dago Ekaitza tontorra, eta baita Mendaur ere.

    Taldea aurkeztu eta aurreneko irteera egiteko hitzordua, Zipotza Mendi TaldeakUrriaren 24an ekingo badiote goizuetarrek, hurrengo egunean jarriko dira martxan, astigarta-rrak. Igandean jarri du hitzor-dua Zipotza Mendi Taldeak, tal-dea bera aurkeztu, izango duen funtzionamendua azaldu, eta au rreneko irteera egiteko.

    Goizeko 09:30etan elkartuko dira, Zipotza elkartean; eta ber-tatik abiatuko dira oinez. Izan ere, Arainburuk bezala, herriko inguruetan egingo du aurrene-ko irteera, Zipotzak ere. Zehaz-ki, PR-GI 209 izeneko ibilbidea osatuko dute, Astigarragako in-guruetan buelta zirkularra osa-tzen duena. 12 kilometro dira, eta herrigunetik abiatuta, San-tiomendira eta Astigarragako Bentetara igoko dira, inguruko paisaiaz gozatzeko. Lau ordu inguruko iraupena izango du, gutxi gorabehera, eta bukaeran, gainera, hamaiketakoa eskai-niko die Zipotza elkarteak, par-tehartzaile guztiei.

    Bi herritar hasi ziren mendi taldea sortzeko ideiarekin lane-an, eta Zipotzaren baitan osatu dute, «Zipotza bizirik dagoelako, eta ohitura onekin jarraitu nahi dugulako. Gogotsu gaude, eta

    uste dugu indarra hartuko due-la. Mendiaz gozatzeko irrikaz gaude herritarrak», nabarmen-du dute.

    Asmoa da, hilean behin an-tolatzea irteerak, Euskal Herriko mendiak ezagutzeko. Zipotzan elkartuko dira beti, eta bertara

    bueltatuko dira ondoren, «taber-nari eta elkarteari indarra eta garrantzia emateko asmoz», ja-kinarazi dutenez. Larunbatetan edo igandeetan egingo dituzte irteerak: «horien berri emango dugu Kronikan, sare sozialetan, WhatsApp bidez, eta Zipotzan».

    Eta irteera horiekin, lau hel-buru nagusi markatu dituzte, Zipotza Mendi Taldetik: «harre-man berriak sortzea, Euskal He-rriko mendiak ezagutzea, kirola sustatzea, eta mendiko kirol ezberdinak ezagutzeko aukera izatea», nabarmendu dute.

    Goizuetar talde bat, joan den urteko urrian, Abañotik Goizuetara egin zuten irteeran. Argazkia: Alaitz Eskudero

    Santiomendi inguruetatik dauden bistez gozatuko dute astigartarrek, urriaren 25eko irteeran.

    PR-GI 209 izeneko ibilbidea osatuko dute astigartarrek, herriko erdigunetik abiatu, eta Santiomendira eta Bentetara igota. 12 kilometro dira, eta lau orduko iraupena aurreikusi dute.

    Goiko zentraletik abiatuta, Sasaingo errekari buelta zirkularra emango diote goizuetarrek: 6,7 kilometroko ibilbidea izango da, erraza, 273 metroko desnibelarekin.

  • KIROLAK 6KRONIKA 2020-10-13 Asteartea

    URUMEA ESKU PELOTA

    Partidu gutxi jokatu dituzte as-teburu honetan, Urumea baila-rako esku pelotariek; eta emai-tza gazi-gozoak lortu dituzte, jo katutakoetan. Kadeteetan lor-tu zuten emaitzarik onena, hi-rugarren mailan, Xuban Iturbe hernaniarrak eta Markel Urdan-garin astigartarrak. 22-13 irabazi zuten larunbatean, Epleren kon-tra; eta partidurik galdu gabe jarraitzen dute, Gipuzkoako Txa-pelketan. Hortaz, beraien mul-tzoko lider dira, ligaxka buka-tzeko bi partidu falta direnean.

    Larunbateko jaialdiko beste partiduan, ordea, ezin izan zu-ten garaipena lortu Iñigo Urki-zuk eta Iñigo Labakak, nagusien lehenengo mailan. Partidu ona jokatu zuten hernaniarrek, bai-

    na Tolosako bikotea nagusitu zi-tzaien azkenean, partidu estuan (20-22). Hori horrela, hernania-rrek zailagoa daukate orain, hurrengo fasera sailkatzea; eta mailari eustea izango dute hel-buru, ligaxka bukatzeko hiru partidu falta direnean.

    Mendialdeko Txapelketan ezin, Zurutuzak eta LegarretakEz da asteburu ona izan baila-rako esku pelotarientzat, Men-dialdeko Txapelketan ere: buruz buruko bi partidu jokatu dituzte goizuetarrek, txapelketaren bos-garren jardunaldian; eta biak ala biak galdu dituzte. Leitzan aritu zen Zurutuza, larunbat goizean, Aurrerako Lekuonaren kontra; eta 11-18 galdu zuen goi-zuetarrak. Legarretak, berriz, Le kunberrin jokatu zuen igan-

    de goizean, Larraungo Ijurkoren kontra, eta ez zuen aukerarik izan: 6-18 galdu zuen.

    Eta Baztango Torneoan ere aritu dira bailarakoak, astebu-ru honetan. Zehazki, zortzi esku

    pelotari hernaniar aritu dira Elizondon, binaka; eta emaitza onak lortu dituzte: lau partidutik hiru irabazi dituzte. Kerejetak eta Oiagak, 18-4 irabazi zioten Epleko bikoteari; Macicior eta

    Oses 18-9 nagusitu ziren, Eple-ren kontra; eta Apaolazak eta Etxarrik ere 18-9 irabazi zuten, Ataunen kontra. Mendiablek eta Zabalak jaso zuten porrota baka-rra, Lesakaren kontra (16-18).

    Partidurik galdu gabe jarraitzen dute Xuban Iturbek eta Markel Urdangarinek, Epleko bikoteari irabazita22-13 nagusitu ziren kadete hernaniar eta astigartarra, Gipuzkoako Txapelketan. Urkizuk eta Labakak, berriz, galdu egin zuten nagusietan; eta baita Zurutuza eta Legarreta goizuetarrek ere, Mendialdeko Txapelketan, buruz buru.

    ASTIGARRAGA-HERNANI PALA

    Asteburu oparoa izan da Her-naniko palistentzat, pasa berri dena. Bost partiduetatik lau ira-bazi dituzte, eta bakarra galdu, Gipuzkoako Txapelketan. Gaine-ra, Hernani 4 eta Mundarroren arteko bizilagunen derbia, her-naniarrek eskuratu zuten, 9-30 irabazi eta gero, Txomiñenean. Jubenilen arteko partidua izan zen gomazko paletaz.

    Beste derbia ere jokatu zen Hernaniko kiroldegian. Kasu honetan Hernani 1 eta Hernani 3 taldeen artean izan zen, hau ere jubenil nesketan; eta hemen garaipen argia, 2-30, lortu zuen Hernani 1-ek.

    Jokatu ziren beste hiru par-tiduak senior mailakoak izan ziren. Nagusien lehenengo mai-lan Hernani eta Anoetako Su--Berriren artean bi partidu izan

    ziren. Anoetako Alkartasunean Su-Berri 1 taldeak 30-13 garaitu zuen Hernani 2. Hortik 24 ordura mendekua hartu zuen Hernani 1 taldeak, Irazustabarrena-Arrie-ta bikoteak, Su-Berri 2ren aurka. 30-18 irabazi zuen bikote herna-niarrak, kiroldegiko frontoian. Bi partidu hauek lehenengo

    mailakoak ziren. Bigarren mai-lako bat ere jokatu zen Ataunen. Hernani 2, 15-30, nagusitu zen etxeko Ataunen kontra herna-niarren asteburuko laugarren garipena lortuz.

    Asteburu honetan jokatuko dituzte partidu gehiago, Gipuz-koako Txapelketan.

    Lau garaipen garrantzitsu lortu dituzte palista hernaniarrekHernaniarrek 9-30 irabazi zuten Mundarroren aurka, neska jubeniletan.

    ASTIGARRAGA SASKIBALOIA

    Saskibaloiak aste honetan ere ez ditu albiste onak ekarri emai-tzei dagokionez. Astigarragako bi taldeek galdu egin zituzten euren partiduak, bai mutil se-niorrek Tolosan eta baita nes-ken talde nagusiak Eskoriatzan. Biak lehenengo mailan daude Gipuzkoan.

    Neskek denboraldiko lehe-nengo partidua jokatu zuten Eskoriatzan. Aurreko astekoa bertan behera geratu ondoren, lehenengo partidu ofiziala zu-ten Eskoriatzakoa. Emaitza ez zen izan hoberena, 59-34 galdu eta gero Debagoieneko taldearen aurka. Nabaritu zuten aurrene-ko norgehiagoka neska astigar-tarrek.

    Partiduan ez ziren ongi sartu eta lehenengo laurdenean 13-6 atzetik ziren. Bigarren laurde-

    nean gauzak ez ziren hobetu eta 15-7ko partzialarekin 28-13 joan ziren aldageletara.

    Hirugarren laurdena izan zen onena astigartarrentzat eta desabantaila 34-23ra jaitsi zuten, 6-10, geratu eta gero. Az-ken hamar minutuetan indar gutxirekin 25 puntu gehiago jaso zituzten, eta azken aldea 25 puntutaraino joan zen, 59-34. Hurrengo astean etxean jokatu-ko dute aurreneko aldiz.

    Mutilak ongi, baina ezin garaipena lortuMundarroko mutilek partidu zaila zuten Tolosan eta nahiz eta 64-54 galdu TAKE-ren aurka, lehiakor aritu ziren. Bigarren laurdenak erabaki zuen partidua. Lehenengo laurdena berdindua izan zen, 14na, baina bigarren-goan ihes egin zuten etxekoek 32-20. Bigarren zatian parekatu egin zen, berriz ere, partidua, baina ez zen nahikoa izan urteko lehen-dabiziko garaipena lortzeko. Zain egon beharko dute.

    Bestetik, Hernanik ez zuen partidurik jokatu, Hernanin, Donostiako Dolphins-en aurka, nahiz eta iragarrita egon.

    Mundarroko bi talde nagusiek galduMutilek TAKE-ren aurka 64-54 erori ziren eta neskek Eskoriatzan galdu zuten 59-34, denboraldiko lehenengo partiduan.

    Xuban Iturbe sakea egiteko prest, Markel Urdangarin atzean duela, larunbateko partiduan.

    Irazustabarrena eta Arrietak osatzen dute Hernani 1 taldea senior nesketan.

  • KIROLAK7 KRONIKA 2020-10-13 Asteartea

    Iñigo Royo Masajista. Masajea, naturopatia, osteopatia, kinesologia, reiki, homeopatia, akupuntura,... Deitu: 943 33 28 94 - 626 80 76 33 (Agustindarren plaza, 4)

    IRAGARKI MERKEAK

    (eus

    kalm

    et)GAUR BIHARGoizaldean gaineratuko den frontearekin, euritarako

    egongo da zerua; bazter guztietan ia etengabe egingo du euria. Arratsalderako aterruneak zabalduko dira.Min.11º / Max.16º

    Zaparrada giroa nagusituko da, arri botako ditu, eta baliteke zenbait lekutan ekaitzak jotzea eta tarteka mardul botako du; pilatutako litro kopurua esangura-tsua izango da. Min.9º / Max.14º

    TAXIAK 943 550093 (Hernani) 622 222 343 (Astigarraga) 948 514037 - 948 514019 (Goizueta) UDALTZAINGOA 943 248900 (Hernani) 943 335230 - 699 487 587 (Astigarraga) DYA 943 464622 AUTOBUSAK Garayar: 943 556658 Areizaga: 943 452708 Korreoa Goizueta-Hernani: 948 514037 JOKALARI / ALKOHOLIKO ANONIMOAK: 943 331103 ANBULATORIOA 943 006666 - 900 203050 (Hernani) 943 335644 (Astigarraga) 948 510800 (Goizueta)

    TELEFONO ZENBAKIAK

    EGURALDIA

    FARMAZIAKEgunez: A. Etxebarria Andre kalea, 48 (Hernani) 943 551793 Gauez: Urrutia Etxeberri, 1 (Hernani) 943 557738Goizueta: Nagusia 64 948 514353

    HERNANI ESKUBALOIA

    Hernani Eskubaloi taldeak par-tiduak jokatu eta jokatu ari dira aurredenboraldian eta errit-moarekin iritsiko dira denboral-dira. Pasa berri den asteburuan sei partidu jokatu dituzte talde desberdinak eta guztira bost partidu galdu dira, haietatik ba-karra irabazirik. Esan beharra dago, sei partidu horietatik bost kanpoan izan direla eta bakarra Hernaniko kiroldegian.

    Garaipen bakarra Loiolan lortu zen Saiekoren aurka. Ka-deteek hiru partidu jokatu zi-tuzten eta mutilen taldeetako batek 32-49 irabazi zuen. Neska kadeteak 41-13 galdu zuten eta beste kadete mutil taldeak 43-7.

    Jubenilen bi taldeek partidu zailak zituzten. Mutilak Irungo Artalekun jokatu zuten Bidasoa-ren kontra eta 51-31 galdu zuten. Neskak, Hernaniko kiroldegian jokatu zuten Zarautzen kontra. Hemen lehia estuagoa izan zen, baina garaipena ezin izan zen lortu. 20-27 irabazi zuten za-rauztarrek. Denboraldia presta-tzeko aurkari egokiak izan ziren bai bidasotarrak eta baita za-rauztarrak ere.

    Senior mutilek galdu egin zuten ZumarraganPartiduak maiz jokatzen ari di-renak senior mutilak dira. As-teburuan ere kantxaratu ziren, Zumarragan, Urolaren kontra. Pasa den asten, Egiari irabazi bazioten ere, oraingoan galtzea suertatu zen, 30-22 . Nahiz eta galdu, taldea gero eta hobeto ari da eta denboraldian zehar gau-za politak egin ditzakeela era-kusten ari dira.

    Lagunarteko garaipen bakarra eta bost partidu galdu diraNeska jubenilek bakarrik jokatu zuten etxean eta 20-27 galdu zuten Zarautzen kontra. Kadete mutilen talde batek irabazi zuen Saiekoren aurka.

    Sergio Roman dominarekin Cadizen.

    Brontzea, Sergio Romanek CadizenHERNANI ATLETISMOA

    Pasa den asteburu honetan Espainiako Master Txapelketak jokatu dira Cadizen, eta bertan izan da Sergio Roman herna-niarra. Proba batean aritu zen, 5.000 metrotan, eta hirugarren postua eskuratu zuen. Beraz, Tolosako taldean korritzen duen hernaniarra brontzea-rekin itzuli da etxera. Maila altuko lasterketa izan zen 45 urtetik gorakoen mailan eta nahiz eta 16 minutuetatik ongi jeitsi 15:43, nazioarte mailan dominak lortzen dituzten Julio Bardavio Atienza eta Juanjo Crespo zazpi segundo aurretik geratu ziren.

    URUMEA TXIRRINDULARITZA

    Azkeneko lasterketak ari dira jo-katzen aste hauetan, errepideko txirrindularitzaren denboraldi-an. Baina proba garrantzitsuak dira, oraindik ere, lehiatzen ari direnak. Horietako bat da Valen-ciaga Memoriala, Eibarren joka-tu zena igandean.

    Eta afizionatu mailako zi-klista onenen artean, egural-di petralarekin, aurre-au rrean ibili zen Xabier Mi kel Azparren: bos garren sailkatu zen, Arrateko gaineko helmugan. Pro tagonista izan zen astigartarra, gainera. Berak jo zuen aurreneko eraso serioa, Ixuan gora, eta aurrena pasa zen gainetik. Berriro elkar-tu zen tropela aldapa behera, eta San Migueleko mendatera bidean egin zuen ihes astigarta-rrak, berriro, Jon Barrenetxeare-kin eta Xabier Isasarekin batera.

    Tartea egin zuten hirurek, eta aurrean hasi zuten azkene-ko igoera, Arratera bidean. Isasa atzean utzi zuten Azparrenek eta Barrenetxeak, baina atzetik iri-tsi zen Pelayo Sanchez, eta bere erasoak jokoz kanpo utzi zuen astigartarra. Azkenean, Barre-netxea nagusitu zen helmugan, eta beste bi txirrindularik ere

    gainditu zuten Azparren, atzetik iritsita: Miguel Angel Ballestero-sek eta Abner Gonzalezek. Biak sartu ziren po diumean, azkene-ko bihurgu neetako batean ara-zoren bat izan zuelako Sanche-zek. Barrenetxea irabazlea baino 12 segundu beranduago sartu zen Xabier Mikel Azparren, eta Unai Iribar taldekidea izan zen hurrengoa. Haientzako lanean aritu zen Ander Amonarriz her-naniarra, bien taldekidea Labo-ral Kutxa taldean. 40garren hel-mugaratu zen Amonarriz, hiru minutu eta erdira.

    Bigarren sail katu ziren tal-deka, eta mendiko sailkapene-an ere bigarren izan zen Xabier Mikel Azparren.

    Kadeteak, Segurako SarianKadete mailako txirrindulariak ere atera ziren errepidera, la-runbat arratsaldean. Segurako Saria jokatu zuten, eta bertan izan ziren bailarako hiru ziklis-ta. 27garren sailkatu zen Unax Urretabizkaia hernaniarra, Yago Aguirre taldekide eta irabazlea baino 1:03 beranduago helmuga-ratuta. 56garren izan zen Tasio Semperena, eta 78garren Aner Zilbeti, biak ere hiru minutura.

    Datorren asteburuan, zita ba na izango dute Gipuzkoako errepideetan, juniorrek eta ka-deteek. Mendaron ariko dira ju-niorrak, larunbatean arratsal-deko 16:00etan, Javier Ezenarro Memorialean. Eta Lazkaon dau-kate hitzordua kadeteek, larun-batean goizeko 10:00etan, Hes-parru Proba lehiatzeko.

    Xabier Mikel Azparren astigartarra bosgarren, Valenciaga MemorialeanOnenekin batera ibili zen astigartarra, baina ezin izan zuen eutsi Arrateko igoeran. 40garren izan zen Ander Amonarriz.

    Jon Barrenetxea eta Xabier Mikel Azparren, igandean. Argazkia: 'helmuga.cloud'

    Hernaniar neska jubenila kontraerasoan.

  • 7.262 zk. www.kronika.eusurumea bailarako egunkaria KRONIKA 2020-10-13 Asteartea

    HERNANI ERRUGBIA

    Pasa den ostiralean ezagutu zuen Hernani Errugbi Taldeak, Ohorezko B mailako egutegia. Urriaren 24-25eko asteburuan hasiko da Liga eta lehendabiziko jardunaldia Landaren jokatuko du. Hori bai, zozketa egin eta gero lehendabiziko bi partiduak noren aurka jokatuko dituen oraindik ez dakizki.

    Vigok uko egin dio aurten Ohorezko B mailan jokatzeari eta horrek, postu hori bete gabe egotea suposatu du. Hernanik erabakitzeko dagoen talde ho-rren aurka egin behar du, debu-ta pasa den denboraldian maila galdu eta gero.

    Bigarren jardunaldiko aur-karia ere ez du ezagutzen. Aste-buru honetan dira jokatzekoak Ohorezko B Mailara igoerak eta igo berriaren etxera egingo du bisita Hernanik, urriaren 31n edo azaroaren 1ean.

    Hirugarren jardunalditik hamaikagarrenera bitarteko egutegia zehatz mehatz ezagu-tzen da. Honela, hirugarren jar-dunaldian, Landaren, Eibarren aurka jokatuko du. Hurrengo partiduak ondorengoak izango dira, hurrenez hurren: Gazte-di, Universidad Bilbao, Zarautz, Uribealdea, Belenos, Gernika, Bera Bera eta Ourense. Gogora-tu behar da Ohorezko B maila hamabi taldeko hiru multzotan (A-iparraldea, B-ekialdea eta C-hegoaldea) banatuta dauden 36 taldek osatzen dutela.

    Hamaika partidu lehen itzulian eta ondoren seiko bi multzo bigarren itzulianAurten aldatu egin da konpetizio formatua COVID19aren eraginez. Honela, lehendabiziko itzulian denak denen aurka ariko dira otsailaren 21era arte. Hernanik sei partidu izango ditu etxean haietako bost kanpoan eta bi-garren itzulia edo fasea bi mul-tzoko sei taldetan banatuko da; Lehendabiziko sei sailkatuak alde batetik, eta 7-12garren pos-tuan sailkatutakoak bestetik.

    Bigarren fase hori zozketa-tzeko dago, baina bost partidu jokatuko dituzte, guztira ha-

    masei partidu osatu arte, zortzi etxean eta zortzi kanpoan. Api-rilaren 11n amaitzen da biga-rren fase hori.

    Zortzi talde; multzo bakoitzeko lehen biak eta bi hirugarren onenek, igoera faseraLehenengo bi faseak amaitu ondoren, zortzi talde, multzo bakoitzeko lehen biak eta bi hirugarren onenek, Ohorezko Mailara igotzeko fasean parte hartuko dute. Igoera fase hone-tan final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira.

    Kanporaketak partidu baka-rrera jokatuko dira apirilaren 25ean, maiatzaren 2an eta 16an. Ranking bat ezarriko da, lehe-nengotik zortzigarrenera, lortu-riko emaitzen arabera eta kan-poraketa onenak diren taldeen zelaietan jokatuko dira.

    Garrantzitsua da, ahalik eta puntu gehien lortzea liga erregu-larrean, baita lortutako eta jaso-tako tantoen artean alde gehiena edukitzea ere, puntuen artean berdinketa badago, horrek eraba-kiko baitu ranking-a beste mul-tzoetako taldeekin alderatuta.

    Final laurdenetan; lehenen-go onenak, bigarren hirugarre-naren aurka jokatuko du (A); bigarren lehenengoak, lehe-nengo hirugarrenaren aurka (B); hirugarren lehenengoak, hi-rugarren bigarrengoaren aurka (C); eta lehenengo bigarrenak, bigarren bigarrengoaren aurka jokatuko dute (D).

    Finalerdietan; A kanpo-raketako irabazleak, D-koa-ren aurka; eta B-ko irabazleak, C-koaren. Finalerdi bakoitzeko irabazleek bata bestearen aurka jokatuko dute, finalean, igoe-ra liga erregularrean hobekien sailkatu denaren etxean.

    Galtzaileak promozioa joka-tu beharko du ohorezko maila-ko hamaikagarrenaren kontra zelai neutral batean. Irabazleak igoera lortuko du eta galtzailea Ohorezko B mailan ariko da da-torren denboraldian.

    Azken sailkatua zuzenean jeisten da eskualde mailara eta azkenaurrenak promozioaMultzo bakoitzeko azken sail-

    katua eskualde-mailara jaitsiko da. Azken-aurrekoak promozio bat jokatuko du Ohorezko B Mai-lara igotzeko faseko 2. sailka-tuarekin.

    A edo Iparraldeko multzoan zortzi euskal taldeHernani A multzoan edo Ipa-rraldekoan dago kokatuta eta bertan zortzi euskal talde daude guztira, Galiziako Ourense eta Avileseko (Asturias) Belenos--ekin batera. Beste biak oraindik jakiteko daude. Hernani, Bera Bera, Zarautz eta Eibar talde gipuzkoarrak dira; Uribealdea, Gernika eta Universidad Bilbao bizkaitarrak; eta Gaztedi araba-rra.

    Horrek esan nahi du bidaiak ez direla luzeak izango eta lu-zeenak Galiziara izango dira.

    Gernika, Zarautz eta Bera Bera aurkari nagusiakAzken urteotako sailkapeneri begirada bat botaz gero Herna-niren aurkari nagusiak zein izango diren ikusi daiteke. Ger-nikak igotzeko taldea osatu du eta Zarautz eta Bera Bera ere igoera fasean sartzeko lehian ibiltzen dira urtero. Hernaniren helburua igotzea da, baina au-rretik postu on bat lortu behar da. Hernaniarrek talde ona dute eta borroka horretan buru bela-rri ibiliko dira. Berriz Ohorezko mailara igotzea posible da.

    Lehendabiziko bi jardunaldiak noren aurka jokatuko dituen Hernanik jakiteko dagoLiga erregularra urriak 24an edo 25ean hasiko du Hernanik Landaren eta hamasei jardunaldi jokatu eta gero, apirilaren 11n amaituko da. Ondoren igoera fasea hasiko da eta bertan egotea du helburu, talde trikoloreak.

    EGUTEGIA OhB1go jardunaldia, urriak 25 Hernani-Erabakitzeko 2. jardunaldia, azaroak 1 Igoera-Hernani

    3. jardunaldia, azaroak 22 Hernani-Eibar

    4. jardunaldia, azaroak 29 Gaztedi-Hernani

    5. jardunaldia, abenduak 13 Hernani-Univ. Bilbao

    6. jardunaldia, abenduak 20 Zarautz-Hernani

    7. jardunaldia, urtarrilak 10 Hernani-Uribealdea

    8. jardunaldia, urtarrilak 17 Belenos-Hernani

    9. jardunaldia, urtarrilak 24 Hernani-Gernika

    10. jardunaldia, urtarrilak 31 Hernani-Bera Bera

    11. jardunaldia, otsailak 21 Ourense-Hernani

    12. jardunaldia, martxoak 7 Zozketaren zain

    13. jardunaldia, martxoak 14 Zozketaren zain

    14. jardunaldia, martxoak 21 Zozketaren zain

    15. jardunaldia, martxoak 28 Zozketaren zain

    16. jardunaldia, apirilak 11 Zozketaren zain

    IGOERA FASEA

    Final laurdenak, apirilak 25 Zehazteko

    Finalerdiak, maiatzak 2 Zehazteko

    Finala, maiatzak 16 Zehazteko

    Promozioa, ekainak 12-13 Beharrezkoa bada

    Laister izango dute aukera Hernaniko zaleek, jokalari trikoloreak ikusteko Landaren.

    Ohorezko B maila 36 taldek osatzen dute hamabina taldeko hiru multzotan banatuta; Hernani, A-n edo Iparraldekoan dago.

    Igoera faseko final laurdenak, finalerdiak eta finala jokatuko dira hobekien sailkatu denaren zelaian partidu bakarrera.

    Powered by TCPDF (www.tcpdf.org)