Upload
others
View
2
Download
0
Embed Size (px)
Citation preview
Material osagarria
LEHEN HEZKUNTZA
Bideojokoak
2
HELBURUA
EDUKIAK
Bideojoko eta joko elektroniko motak (gaiaren, jokatzeko moduaren, adinaren,
sustatzen dituzten trebetasunen eta abarren arabera bereizita).
Etiketatzea eta PEGI kodea.
Bideojokoek sustatzen dituzten balioak.
On-line jokatzeko babes-neurriak.
Ohitura osasungarri eta arduratsuak bideojokoak erabiltzean.
Aisiaren kudeaketa.
JARDUERA OSAGARRIAK
AURRETIKO JARDUERAK
2. ZIKLOA
1. Zer bideojoko dituzu gogoko?
3. ZIKLOA
1. Zer iruditzen zaizu?
GEROKO JARDUERAK
2. ZIKLOA
1. Nire denbora
2. Alde onak eta txarrak
3. ZIKLOA
1. Bideojoko bat diseinatzea
2. Testu-iruzkina ingelesez
Bideo-jokoen hautaketa eta erabilera arduratsua eta kritikoa egiteko beharrezkoak diren
gaitasunak bereganatzea.
3
OINARRIZKO GAITASUNEKIKO LOTURA
Zie
ntz
ia-,
tekn
olo
gia–
eta
osasu
n-
ku
ltu
rarako
gait
asu
na
Ikaste
n
ikaste
ko
gait
asu
na
Mate
mati
karako
gait
asu
na
Hiz
ku
ntz
a-
kom
un
ikazio
rako
gait
asu
na
Gait
asu
n d
igit
ala
eta
in
form
azio
aren
trata
erakoa
Giz
arte
rako e
ta
herrit
arta
su
ner
ako g
ait
asu
na
Ku
ltu
ra
hu
man
isti
ko e
ta
arti
sti
korako
gait
asu
na
Norb
eraren
au
ton
om
iarako
eta
ekim
en
erako
gait
asu
na
Zer
bid
eojo
ko d
itu
zu
gogok
o?
Zer
iru
dit
zen
za
izu
?
Nir
e d
en
bora
Ald
e o
nak
eta
txa
rra
k
Bid
eojo
ko b
at
dis
ein
atz
ea
Test
u-i
ruzk
ina
in
gele
sez
4
AURRETIKO JARDUERAK
5
Hasteko, galdera batzuk egin diezazkiekegu ikasleei, gaia zentratzeko eta ikasleen arreta
erakartzeko. Gaiak ikasleen adinaren eta mailaren araberakoak izango dira. Hona hemen batzuk:
Zertan jolasten zara lagunekin? Eta familiarekin? Eta bakarrik zaudenean?
Bideojokorik erabiltzen al duzu? Zer baliabide erabiltzen duzu jokatzeko
(kontsola, tableta, telefono mugikorra, Internet...)?
Zer bideojoko edo joko elektroniko mota dituzu gogokoen?
2. ZIKLOA
ZER BIDEOJOKO DITUZU GOGOKO?
Gogoko dituzten eta gogoko ez dituzten bideojokoei edo joko elektronikoei buruz hitz
egiteko aukera emango diegu ikasleei, eta gustu horien arrazoiei buruzko gogoeta egin
dezaten saiatuko gara.
Gogoko duten bideojoko baten eta gogoko ez duten beste baten marrazkiak egiteko
eskatuko diegu. Marrazki bakoitzaren azpian, joko bakoitza gogoko izateko edo ez izateko
3 arrazoi idatziko dituzte. Marrazkiak ikasgelan ipin daitezke, eta nahi duten haurrek
arrazoiak aipa ditzakete. Esperientziak konpartitzeko unea izan behar du.
6
3. ZIKLOA
ZURE IRITZIA (1. fitxa)
Jarduera horren helburua ikasleek bideojokoei buruz duten iritzia ematea da.
Horretarako, gaiari buruzko eztabaida bat sortuko da, eta gogoeta eta ideien
komunikazioa sustatuko da bertan.
Jardueraren lehen zatia bakarka egingo da. Ikasle bakoitzak hainbat esaldi kalifikatu
beharko ditu, horiekiko adostasunaren arabera. Horretarako, 1. fitxa erabiliko da.
Ondoren, ikasleek 3, 4 edo 5 laguneko talde txikitan egingo dute lan, eta ados jarri
beharko dute esaldi bakoitzaren kalifikazioaren inguruan. Bozeramaile bat aukeratuko
dute.
Ondoren, irakasleak esaldi guztiak irakurriko ditu ozenki, eta bozeramaile bakoitzak bere
taldeak esaldi bakoitzari eman dion kalifikazioa azaldu beharko du.
Amaitzeko, klasean bideojokoei buruzko oso iritzi desberdinak daudela, ala oro har ia
denok ados gaudela uste duten galde diezaiekegu ikasleei.
7
1. fitxa: ZURE IRITZIA
Sailkatu honako esaldi hauek, ados zauden ala ez kontuan hartuta.
Ados nago Ez nago
ados
Gauza asko ikasten dira bideojokoekin.
Bideojoko gehienak sexistak dira.
Bideojoko batzuek ez dituzte zenbait giza eskubide
errespetatzen (hala nola askatasuna, bizitza edo pertsonen
arteko berdintasuna).
Helduei ez zaizkie gazteei adina gustatzen bideojokoak.
Gustu eta adin guztietarako bideojokoak daude.
Bideojokoek ez dute ikasteko balio; ongi pasatzeko baino ez
dira.
Egunero bideojokoekin aritzea ez da ona; “kateatu” egiten
zara, eta gauza garrantzitsu batzuk egiteari uzten diozu.
Zenbaitetan, egiteko gauza hoberik ez dugulako (aspertuta
gaudelako) erabiltzen ditugu bideojokoak.
Bideojokoak garestiak dira. Hobe da pirateatzea.
Bideojokoen azalean, erabiltzailearentzako informazio
baliagarria agertzen da.
8
GEROKO JARDUERAK
9
ALDE ONAK ETA TXARRAK
Hasi aurretik, astean telebista ikusten eta bideojokoekin edo ordenagailuarekin jolasten zenbat
ordu ematen dituen idatziko du ikasle bakoitzak. Hori egin ondoren, txantiloi bat emango diegu
ikasleei, aste batean telebistan, bideojokoetan edo ordenagailuan (hau da, pantaila baten aurrean egin
beharreko edozein zereginetan) emandako denbora idatz dezaten. Taula osatzeko, ikasleen senideei eska dakieke laguntza.
NIRE DENBORA (2. fitxa)
2. ZIKLOA
Tailerraren barruan, bideojokoen alde onei eta
txarrei buruzko gogoeta egiteko aukera izan
dute ikasleek, eta horretaz hitz egiteko,
bakoitzaren ondorioak ikaskideen ondorioekin
konparatzeko eta ondorio horiek laburbiltzeko
garaia iritsi da.
Ikasleek 3-5 laguneko taldetan lan egingo
dute. Talde bakoitzak kartel bat egingo du,
eta bideojokoek dituzten alde onak eta
txarrak islatuko ditu bertan. Hori egin
ondoren, talde bakoitzak gainerako ikaskideei
erakutsiko die kartela, eta bozeramaile batek
mezu nagusia azalduko du. Lanak egun
batzuetan ikusgai jar daitezke, ikasle guztiek
ikusi ahal izan ditzaten.
* Zuen kartelaren argazki bat bidal dezakezue programaren aldizkarira:
Kontsumobide. Done Jakue hiribidea, 11. 01002 VITORIA-GASTEIZ
Honako hau adierazi behar da: “Aldizkaria: Kontsumoko prestakuntza ikastetxeetan”
Halaber, posta elektronikoz bidal dezakezue: [email protected]
10
3. ZIKLOA
BIDEOJOKO BAT DISEINATZEA
Bideojoko baten diseinua egitea proposatuko diegu ikasleei. Horretarako, 3-5 laguneko
talde txikiak osatuko dituzte.
Honako alderdi hauek zehaztu beharko dituzte:
Joko mota
Jokoaren plataforma
Izenburua
Helburua
Pertsonaiak
Adinaren araberako sailkapena
Eduki-sinboloak
Azken bi alderdien kasuan (adinaren araberako sailkapena eta eduki-sinboloak),
tailerraren barruan ezagutu duten PEGI kodea hartuko dute erreferentzia gisa.
Egindako lana islatzeko, bideojoko baten karatula bat simulatuko dute kartel baten bidez,
collage baten bidez, power point bat eginez eta abar.
11
TESTU IRUZKINA INGELESEZ (3. fitxa)
Ingeleseko eskola ere une egokia izan daiteke bideojokoei buruz hitz egiteko.
Proposatutako testua /http://kidshealth.org/ web-orrian dago. Haurrei zuzenduta dagoen
testu bat da, bideojokoen erabilera egokiari buruzkoa. Testuaren ondoren, zenbait galdera txertatu dira, testuaren inguruko iruzkina eta analisia
egiteko.
Some studies reveal that videogames have positive aspects, which ones? But the overuse of videogames can be harmful, why? How much time per is day is advised to spend in front of a screen? (PC, tablet, TV...)
According to which criteria should we choose videogames?
12
2. fitxa: NIRE DENBORA
Telebistan, bideojokoetan edo ordenagailuan emandako denbora
ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA
LARUNBATA
IGANDEA
GUZTIRA
Idatzi aste batez telebista ikusten, bideojokoekin jolasten edo
ordenagailua erabiltzen zenbat denbora ematen duzun.
Telebista ikusten, bideojokoekin jolasten edo ordenagailua erabiltzen, gauzak ikasi
eta oso denbora-tarte dibertigarriak pasa ditzakegu. Dena dela, gai honetan adituak diren pertsonek diotenez, ez da komeni pantaila baten aurrean 2 ordu
baino gehiagotan egotea. Adierazi horren arrazoiak.
Pantailek ikusmena nekatu egiten dutelako.
Beste gauza batzuk ere egin behar direlako, hala nola lagunekin jolastu, etxeko lanak egin eta kirola egin.
Telebista eta bideojokoak txarrak direlako.
Zure ustez, pantaila baten aurrean ematen duzun denbora egokia al da?
Aurrerantzean zure ohiturak aldatuko al dituzu?
13
3. fitxa: BIDEOJOKOAK
Iturria: /http://kidshealth.org/
Lots of kids love video games. In fact, they like them so much that they might hear some-
thing like this from mom or dad: "Enough! Unplug that thing and find something else to do!"
It can be good advice, even if you were just about to crash through to the next level. Why?
Too much of anything is just too much. It's true that some studies have shown certain video
games can improve hand-eye coordination, problem-solving skills, and the mind's ability to
process information. But too much video game playing may lead to health problems.
It's hard to get enough active play and exercise if you're always inside playing video games.
And without enough exercise, kids can become overweight.
Really overdoing video games also could affect other important stuff, like friendships and how
well a kid does in school. And it's still unclear what effect violent and disturbing games have
on a person's brain.
But here's the good news: Playing video games some of the time can be OK. Just choose
quality games and limit screen time — which includes TV, computer, and video game time
combined — to no more than 2 hours a day.
A good game will be the right one for how old you are. Games are rated like movies and your
mom or dad can help figure out which ones you should use. If you can choose one that gets
you up and moving, that's even better.
You might challenge your mom, dad — or even your grandma — to swing the bat in a game
of baseball or try out some fancy moves in one of the dancing games. Could your grandma be
a dancing queen? Time to find out!
Reviewed by: Mary L. Gavin, MD
Date reviewed: April 2011