28
maxixatzen.eus Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361. zenbakia IZENA TA DIZENA TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA Ana Silvia Hurtado GALDETU AHALA ERANTZUN Xabier Arrieta Egiguren Marina Balenciaga eta Amaia Arakistain TOKITTEKO PUNTETIK MAXIXATZEN

MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

  • Upload
    others

  • View
    19

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 201

7ko

urta

rrila

- 36

1. ze

nbak

ia

IZENA TA DIZENA

TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRAAna Silvia Hurtado

GALDETU AHALA ERANTZUNXabier Arrieta Egiguren

Marina Balenciaga eta Amaia Arakistain

TOKITTEKO PUNTETIK

MAXIXATZEN

Page 2: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

2 maxixatzen.eus

Page 3: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

Kale Nagusia, 62Gipuzkoa, 20720 Azkoitia

943 85 36 17www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Maxixatzen Euskaldunon Elkartea.

ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK:

Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Laida Be-ristain, Olaia Juaristi, Amaia Ugalde, Ainhoa Aranbarri, Aitor Arruti eta

Ainhoa Cuende.

KOORDINAZIOA:Olaia Juaristi.

MAKETAZIOA:Ane Larrañaga.

PUBLIZITATEA:Ainhoa Aranbarri. Tel.: 943 85 36 17

ZUZENTZAILEA:Gema Lopez.

INPRIMATEGIA:Gertu inprimategia.

TIRADA:800 ale.

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra:Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifi katuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abi-zenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena baino lehen.

10

13

16

IRITZIXE Xabier Etxaniz: "Olentzero, aurten

ez dut nahi"

KALIN GALDEZKA Jokatzen al dezu Gabonetako loterixe?

IZENA TA DIZENA Euskara, mundura

IRITZIXE Aintzane Agirrebeña: "Pilotari izateko

ametsa(k)"

GALDETU AHALA ERANTZUN Xabier Arrieta, Azkoitiko Udaleko

Ongizate teknikaria

TOKITTEKO PUNTETIK Amaia Arakistain,

Corken bizi den azkoitiarraMarina Balenciaga,

Liverpoolen bizi den azkoitiarra

TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA

Ana Silvia Hurtado, Azkoitian bizi den dominikarra

BERTSOA PAPEREAN

Asier Garate 'Txibilter' Erniarraitzeko bertsolariaren bertsoak

KEJIE TA DESDITXIE

Non daude motor munduko kirolariak?

IZENA TA DIZENA

Mintzalagun egitasmoa

JOKOAK

HARA! Orbel Jokuetako irabazleak

HILEBETIN BEGIXETATIK

MAXIXATZEN MAXIXATUIEZ

Bikain ziurtagiria eta Errigoraren saskia

BA AL DAKIZU? Leire Garate dietista eta nutrizionista: "Ga-

bon ondorenerako elikadura gomendioak"

ESKURE KOMENI AGENDIE

10

12

14

15

19

15

20

25

22

23

26

4

5

6

16

9

24

Page 4: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

4 maxixatzen.eus

IRIT

ZIXE

Olentzero, aurten ez dut nahiXabier Etxaniz Ulazia

Olentzero maitea:

Badakit agian gehiegi aurreratu naizela. Ez dela ohikoa urte hasieran zuri eskutitz bat idaztea. Are gutxiago duela egun batzuk gure etxetik pasatu eta opari pila zapata gainean utzi eta gero. Baina joan be-rri den urteak aho zabalik eta arduratuta utzi nau. Ez dut nahi datorrena berdina izan dadin.

Jakin dezazun, aurten ez dut nahi plastilinaz egin-dako panpinarik. Plastikozko moldeekin erraz egin daitezke nahi dituzun moduko pertsonaiak. Emaku-me gorputza egin diezaiokezu, azentu amerikarra duela imajinatu eta hortzetan garaipenaren dirdira marraztu. Gero, ordea, aurrekoari gizonezko gor-putza jarri eta moldatzeko ore hori mordoa bota diezaiokezu buru gainera. Eta azken horri bai, be-netako garaipena marraztu ahoan, plastilina zuriz egindako etxera sar dadin. Ez dut atsegin zerbait ezezkotzat eman eta gero sinistu beharra. Zer arraio! Ez dut nahi plastilinarik. Ez urdin, ez gorri, ez zuri. Moldatzeko oso erraza da, eta beldur naiz norbaitek harresiak eraikitzeko harrapatuko ote didan.

Ez dut nahi ur arriskutsuak alde batetik besteraino zeharkatzeko gai ez den itsasontzirik. Entzuna dut barnean doazen kapitain heroiak ezin direla euren altxorra dagoen lekuraino iritsi, bidean pirata gaiz-toek eraso egiten dietelako edota itsasoak irensten dituelako.

Ez dut nahi muntatzeko inolako eraikinik. Ezta ber-tan sartzeko plastikozko txorimalo armadunik ere. Txorimalo armaduna baino lehenago sartu nituelako han hezur eta haragizko panpinak. Ongi pasatzeko, eurek nahi zutena egiteko. Askatasun osoz. Inori kal-terik egin gabe. Bihozdunak ziren. Eta errugabeak.

Ez dut jostailuzko kamioirik nahi. Txorimalo gaiz-to horiek metrailak bezala erabiltzen dituzte. Ez da

odol tanta bat gehiago jauziko nire jostailuz betetako gazteluan.

Ez ekarri gezurretako inolako supermerkaturik. Ba-dakit magikoa zarela. Edozer egiteko gai zarela. Bihur itzazu plastikozko janariz betetako orgak benetako janari. Badira urrun joan gabe eskolan hamarretakoa egin ezin dutenak. Ekar iezaiezu haiei egunero ba-sokada bat esne, jolas orduan hotzik pasa ez dezaten.

Ez dut nahi Paulek gelan negar gehiago egiterik. Ezta bera bezala eskolara inor gogorik gabe joaterik ere. Niri ez zait axola Pauli nor gustatzen zaion, ezta ikasketetan ondo dabilen edo ez ere. Eta, negar ge-hiago egin ez dezan, ekar iezaiozu sokadantzarako sokarik politena. Guztiak aho zabalik utziko ditu, eta inork ez dio iseka gehiago egingo. Bera da salto hi-rukoitza egiten dakien bakarra!

Ez dut nahi berdez jantzitako polizien gezurretako furgoirik ere. Arrazoirik gabe eta egoera nahiko arra-roan ostu dizkidate nire logelako hartzak. Lorik egin ezinda nengoen gauetan segurtasuna ematen zida-ten. Poliziek ez, Olentzero. Haiek ez naute babesten. Hartzek bai.

Ez dut nahi herensugeak printzesa jaten duen ipui-nik. Ametsetako printzearen zain dagoen printzesa herensugeak jaten duen ipuin gehiegi irakurri ditut jada. Baita muxu emandako apoak herensuge bi-hurtzen direnak ere. Nahikoa da. Nazkatu naiz ba-soko bidean zapi gorria lepoan hartuta doan Txano Gorritxori otsoek behin eta berriz eraso egiteaz…

Eta, Olentzero, ez iezadazu utzi gezurrak idazteko besterik balio ez duten koaderno horietako bat oine-takoetan. Helduek askotan promesaz betetzen dituz-te, beteko ez dituzten hitzez. Nik ez dut horrelakorik egin nahi.

Olentzero, ez. Aurten ez dut nahi horrelakorik.

Page 5: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

KALIN GALD

EZKA

Jokatzen al dezu Gabonetako loterixe?

Jose Mº LarrañagaUrtero jokatzen det nik neuk bakarrik, eta tokatzen bada, familixei errealatzen dixot zati bat. Jokue Axkoittiko usadixue da.

Leire ZabalaAurten ez det loterixe jokau. Urtero familixekin erosten det, baino aurten Madrilen nao bizitzen, eta ez det jokau.

Arritxu LarrañagaBai, jokatzen det, baino pare bat dezimo eta kitto. Lanin danak hartzen debenez, nik ere hartu eitten det. Aurten ez da ezerre tokau.

Jesus JuaristiBai, sei dezimo jokau dittut. Ez zait ezerre erten, ta oin Niñoako bakarren bat jokaukot. Urtero jokatzen det familixekin.

Juan Jose AyerdiAsko re ez, baino urtero jokatzen det familixekin. 40 bat euro eo hola jokau dittut, eta botatakue bakarrik tokau zat.

Ana ArenasGeruo ta gutxixo jokatzen det. Kuadrilleko hamar launen artin urtero jokatze deu, ta neuk ere hiru bat dezimo erosi dittut aurten.

Lurdes BeristainGabonetan bakarrik jokatzen det, ta aurten hamar dezimo nittun. Bi ehun euroko tokau zatxit, eta konforme gerau naiz.

Xabier AlberdiEz det jokatzen. Parin tokau ezkeo, beste batzukin erdizka-eo jokau izen det, baino normalin ez. Nola ez zaiten tokatzen behine, esperantzie galdute dauket.

Page 6: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

6 maxixatzen.eus

Hainbat arrazoi direla medio, Gipuzkoan hainbat ume daude beren familiarekin bizi ezin direnak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean daudenak. 0 eta 18 urte bitarteko haur eta

nerabeak dira, eta askok familia bat behar dute, beren zaintzaren eta heziketaren kargu egingo dena. Haurrok familia horretako beste kide bat izan nahi dute, eta, horrez gain, jatorrizko

familiarekin harremanetan jarraitu nahi dute, nahiz eta haiekin ez bizi. Azkoitian hainbat harrera familia daude, eta horietako hiru gurasorekin hitz egin du Maxixatzenek:

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Harrera familia bat haur edo nerabe bati norbere familian hartuta laguntzeko modu bat da. Gipuzkoan 60 haur inguru daude familia baten beharrean. Harrera ez da adopzioa, ezta adopziora iristeko bidea ere. Mota desberdinetako harrera familiak daude, eta norberak aukera dezake zer motatakoa izan nahi duen.

LARRIALDIKOA: Berehalako arreta behar duten haurrentzat pentsatua dago. Haurrak larrialdi-ko familiarekin biziko dira, gehienez ere 6 hila-betez.

ALDI BATERAKOA: Aldi baterako harrera familiek la-guntza emango diete adingabeei familiarengandik kanpo egongo diren denboraldi horretan (gehie-nez bi urte).

IRAUNKORRA: Ikusten denean haurra ezingo dela familiarengana bueltatu, haurrekin denbora gehia-go egoteko prest dauden familiak bilatzen dira. 18 urteko iraupena izan dezake harrera honek.

ESPEZIALIZATUA: Haur batzuek premia bereziak di-tuzte edo arreta handiagoa behar dute; horrega-tik, bereziki prestakuntza espezifi koa duten familiak behar dituzte.

360 haur harrera familiekin bizi dira.313 haur daude harrera zentroetan.

Gipuzkoako datuak::

Igor Blanco, Bego Elorza, Araitz, Eunate eta harrerako haurra.

Olaia Juaristi Zabala

Page 7: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

“Esperientzia oso positiboa ari da izaten, merezi izan du”

Guk beti hitz egin izan dugu honen inguruan, beti egon gara prest. Momentua aurkitu behar duzu ho-rretarako, eta iritsi zaigu.

Prozesuak luze jotzen zuela esan ziguten, baina gure ka-suan azkarra izan da: izena eman eta berehala jaso genuen haurra. Familien beharra dago, umeak familien zain dau-de. Hasieran egoera diferenteetan eta egoera gogorrene-tan jartzen gaituzte elkarrizketetan, zer gerta daitekeen aurreikusteko. Gerora, etxera etortzen dira, eta gure se-me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten dira, galdera pertsonalak egiten dituztelako. Ezagutzen ez duzun pertsona bati ireki behar zatzaizkio, baina, azken batean, zu ondo ezagutzeko modu bakarra da, eta normaltzat jo behar da. Haur bat familia baten eskue-tan uzten dute, eta jakin egin behar dute familia horren be-rri, egoera berezi batean dauden haurrak direlako. Azke-nean, iristen da momentua balekoa zarela esaten dizutena.

Umea hartu aurretik, ezaugarri gutxi batzuen berri ematen dituzte: neska edo mutila den, zer adin duen… Ez dute ar-gazkirik erakusten, ordea, eta ez dakigu nolakoa den. Datu gutxi batzuk bakarrik ematen dituzte, eta haren familia biologikoaren inguruko azalpen laburra ere ematen dute.

Bi hilabete eta erdirekin hartu dugu haurra, eta bi hilabete daramatzagu harekin. Guk eskaera zehatza egin genuen: gure bi alaben adina ikusita, garbi genuen 2 urtetik behe-rakoa nahi genuela, haurrak oraindik ez duelako bizipenik izan. Gure alabak, berriz, beren garaia bizitzen ari dira, eta 5-6 urteko haur bat ekartzeak karga ekarriko ziela pentsa-tu genuen. Ez dugu gure bi alaben egonkortasuna kolokan jarri nahi izan. Bestalde, gure alabek lehen momentutik zekiten gure asmoen berri. Guk natural jokatzen laguntzen badugu, normal joango da dena.

Familia biologikoarekin bisitak izaten ditu astean behin. Aldundikoek langile batzuk dituzte; haiek haurra hartzen dute eta familia biologikoari ematen diote, haiekin bi or-duz-edo egoteko. Gero, Aldundiko langileak haurra harre-ra familiari ematen dio berriz ere. Familiarekin ezin iza-ten da harremanetan jarri. Familia biologikoaren egoera hobetzen bada, eta ikusten badute umeari hezkuntza eta egonkortasuna emateko gai dela, haurra haiekin itzul dai-teke. “Eta gero bueltatu beharko duen garaian, zer?”, entzu-ten da askotan. Bakoitzak bere egoera du, baina guk geuk baditugu bi alaba. Bueltatu behar badu, poztu egingo gara, familia biologikoaren egoera hobetu den seinale izango delako. Pentsatuko dugu haurrak bitartean familia baten berotasuna izan duela behintzat, bestela zentro edo pisu batean egon behar baitu. Gainera, hasieratik uzten dute garbi hori, ez dela adopzioa; helburua haurra itzultzea da. Itzultzeak pena emango digu, noski, lotura bat baitugu. Azkenean, beste haur bat da guretzat, nahiz eta kontziente izan haren gurasoak hor daudela.

Esperientzia oso ona ari da izaten, merezi izan du. Egia da gure alabak hazi egin direla eta gaueko negarrak ahaztuak genituela [barrez]. Oso haur lasaia eta alaia da. Oraindik dena positiboa ari da izaten.

Guk beti eduki dugu horretarako asmoa. Nik [Bego Elor-za], irakaslea naizenez, egoera desberdinak bizi izan ditut lan egin dudan inguruneagatik, eta nolabaiteko enpatia sortzen da. Lan asko da, gogorra da, baina bete egiten zai-tu umea zeinen ondo egon daitekeen ikusita. Ikusten da ume bat egoera jakin batetik atera daitekeela, eta haren etorkizuna hobetzen saiatzen gara.

Umea hartzen duzun lehen momentu hori ez da zeure umea jaiotzea bezainbestekoa, baina ia-ia bai. Zain-zain egoten zara bederatzi bat hilabetez, eta haurrari aurpegia jarri nahi diozu.

�������� ����-��������: Bego Elorza eta Igor Blanco������� ������� ����������? 2016ko apirilean batu gintzaizkion proiektuari������ ���� ����� ������� ����� ����? 1������� ����: iraunkorra

“Ama eta aita izateko beste modu bat da, oso esperientzia aberasgarria”

Bilbora joan nintzen ikastera, eta aurreneko urtean mojen egoitza batean egon nintzen bizitzen. Han, ikasten ari ginen neskak geunden alde batetik, eta,

beste aldetik, bertan bizi ziren harrerako neskak zeu-den. Han izan nuen lehen aldiz harrera egoeraren berri. Desanparatuta zeuden neskak ezagutu nituen zuzenean; haien bizipenak entzun nituen, eta oso barrenean ukitu ninduten. Beti izan ditut gogoan neska haiek eta haien egoerak, eta ordutik beti izan dut gogoa harrera familia izateko. Zortea izan dut bikotekideak ulertu nauelako eta alabak ere ados egon zirelako.

Oraintxe bertan lau haur ditugu etxean. Gure etxean gehia-go ez dira sartzen [barrez]. 5 urte ditu aurrena jaso genuen haurrak, hilabete zuela hartu genuen, eta bigarrenak 3 hi-labete ditu, jaio eta ordubetera jaso genuen. Beste edozein haur bezalakoak dira, eta guk geureei ematen diegun gau-za bera ematen diegu: familia baten egonkortasuna, babe-sa eta, ahal bada, egunero muxu bat baino gehiago. Guk zorte handia eduki dugu; oso txikiak jaso ditugu, eta ez dute inongo oinazerik.

Eta haurra kentzen dizutenean? Hori da mundu guztiak egiten digun galdera. Harrera iraunkorreko gure mutilaren familia biologikoa oso egoera nahasian dago, eta Aldun-diak ez du familia biologikoarengana bueltatzerik aurrei-kusten. Harrera iraunkorreko oso haur gutxi itzultzen dira familia biologikoarengana; Aldundiak asko zaintzen du gai hori. Hori gertatuko balitz, hezitzaileak asmoaren berri emango liguke, eta epai batek erabaki beharko luke hau-rrarentzat egokia izango al litzatekeen familiaz aldatzea. Prozesua luzea da, eta inondik inora ez askok irudikatzen dutena bezalakoa, dei bat jaso eta hurrengo egunean buel-tatu beharra.

Gu, hasieratik, haur bati laguntzeko asmotan sartu ginen harreran, eta ez haur bat gure jabetzari gehitzeko. Nik nire semearekin dudan harremana ez da odolekoa; egu-

�������� ����-��������: Ibon Lazkano eta Itziar Elias������� ������� ����������? 2011tik ������ ���� ����� ������� ����� ����? 2������� ����: : aurrena jaso genuena harrera iraunko-rrean daukagu, eta bigarrena, larrialdiko harreran

Page 8: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

8 maxixatzen.eus

“Familiei esperientzia hau gomendatuko nieke, ondokoari laguntzeko modurik onena delako”

Gure haurrak 5 urte ditu, eta 6 hilabeterekin etorri zen gurera. Nahiko begirada tristea zuen, eta fisiko-ki oso eskas zegoen. Oso txikia zen bere adinerako.

“Intentsoa” zela esan zion nire lagun batek aurrekoan, eta horrelakoxea da, maitekor-maitekorra eta takar-takarra.

Guk beste haur bat ekarri nahi genuen, eta bide batez beste bati laguntzea erabaki genuen. Tratu perfektua zela pentsatu genuen. Harrera familien gaia azaletik ezagutzen genuen, aldizkarietan zerbait irakurrita eta. Egun batean, Beroa elkarteak Elkargunean gaiari buruzko hitzaldi bat emango zuela jakin genuen, eta hara joan ginen. Gaur egun harrerako haur bat dugu, eta besterik hartzeko asmorik ez dugu. Haur guztien behar berberak dituzte oinarrian: maitasuna, egonkortasuna eta babesa, eta gu behar horiek asetzen saiatzen gara.

Ez dakigu seguru haurra zenbat denboran egongo den gu-rekin, nahiz eta seguruenik luzerako izango dela esaten di-zuten. Familia biologikoarengana itzultzea oso zaila izango dela esaten dizute, baina ez daukazu ziurtasunik.

Harengandik maitasun piloa jasotzen dugu, eta gu haren beharrak betetzen saiatzen gara. Asko sufritu du haurrak gure goxotasuna hartu aurretik, atera kontua: bederatzi hilabete haurdunaldian, hilabete bat ospitalean eta beste bost hilabete instituzio batean. Jaio, eta ama eta aita falta zitzaizkion. Ez dago psikologoa izan beharrik asko sufritu zuela jakiteko.

Foru Aldundiak azpikontratatutako enpresa batek bide-ratzen du proiektua, eta errealitatea ez duzu berdin eza-gutzen zuk zeuk kudeatzen baduzu edo beste batek egiten badu. Haurren beharrak eta enpresaren interesak nahas-ten ote diren susmoa dut. Bestalde, laguntza ekonomiko handia jasotzen dugu hilero. Gainera, ikasketak debalde ditu haurrak. Laguntza horri esker, gure kasuan, adibidez, bi semeekin denbora gehiago egoteko aukera dugu, lanor-duak murriztuak ditugu eta.

Familiei esperientzia hau gomendatuko nieke, ondokoari laguntzeko modurik onena delako. Harrera familia gehia-go egoteko, haurren eskubideak haien guraso biologikoen eskubideen aurretik ipini behar dira. Familia biologikoen eskubideak bermatzeko, ordea, familia asko ez daude ha-rrera familiek egin behar duten esfortzu guztia egiteko prest. Eta, bide horretan, haurrak instituzioetan gelditzen dira. Horren ondorioz, haurrek pentsa dezakete inguruko inork ez dituela maite, ez dituela etxean nahi... Eta hori ge-zurra da. Familia askok hartuko lituzkete, baldintzak pixka bat aldatuta. Guztiok merezi dugu ondo haztea, familia ba-tekin bizitzea. Haur hauek behar dutena lehen aukera da, baina askok ez daukate aukerarik, zenbait kasutan haien gurasoen eskubideak bermatu behar izaten direlako. Eta guraso horietako askok aukera bat baino gehiago izan di-tuzte bizitzan, seguru.

�������� ����-��������: Jon Alvarez eta Nerea Larrañaga������� ������� ����������? Duela 4 urte ingurutik ������ ���� ����� ������� ����� ����? 1������� ����: harrera iraunkorra

neroko bizian garatzen dudan harremana da, bihotzez egiten dudana, eta hori ez litzateke puskatuko familia bio-logikoarengana bueltatuko balitz ere. Beti izango da gure etxeko mutila, bertan bizi edo ez.

Neskatoaren kasua ezberdina da, urgentziaz hartu dugu eta. Horrek ze esan nahi du? Bada, epai batek haurraren etorkizuneko egoera erabaki bitartean, zaintzan eduki-ko dugu. Guztiz ezberdina da, lan bat baita azken finean. Igaroaldiko familia gara, eta tarte hau ahalik eta goxoena izan dadin saiatzen gara. Noski, eta onartzen dut, bai, ho-nek amaiera du, eta egun hori ez da xamurra izango, baina hilabete hauetan harengandik jaso dudan guztiak merezi izan duela erakusten du.

Familia mota ezberdinak daude gaur egun, eta gurea ho-rietako bat da; gure txikiak bi aita eta bi ama ditu. Nire seme-alabei galdetuta, nik baino hobeto azalduko lukete. Gure ezberdintasun bakarra astean behin aita eta ama bio-logikoak bisitatzera joaten garela da, besterik ez.

Ama eta aita izateko beste modu bat da, oso esperientzia aberasgarria. Jasotzen duguna ikaragarria da. Oso hautu pertsonala da; norberak ikusi behar du non jartzen duen alea edo zer bide jorratu nahi duen. Hori bai, gogoz baina dudatan dagoen edozeini esango nioke gutako edonoren-gana gerturatu eta galdetzeko lasai, ematen duena baino sinpleagoa baita. Etxean lekutxo bat izatea besterik ez dute eskatzen; egunero hor egongo zarela jakitea behar dute, besterik ez.

Jon Alvarez, Nerea Larrañaga, Jon Ander eta harrerako haurra.

Page 9: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

Txikitatik gustatu izan zait pilota. Eta zortea izan dut. Bai. Zorte handia. Etxean bertan nuen pi-lotalekua. Nire aita ikastolako atezaina zenez,

bertan bizi ginen. Ikastolan. Eta ikastolak bazuen frontoia ere, noski. Anaia nagusiak palaz aritzen ziren, eta ni haien urratsei segika, neska koskorretatik. As-kotan bakarrik. Pala hartu eta tiki-taka, pilota jo eta jo. Anaia herri mailako txapelketa txikietan parte hartzen hasi zen, eta ez nuen partida bakar bat galtzen. Gustu-ra egoten nintzen haiei begira. Egunen batean nik ere halaxe jokatuko nuela amestuz. Umea nintzen artean, eta ez nintzen ohartzen neskok ez dugula mutilek bes-te aukera, ez behintzat kirolean, beste arlo askotan gertatzen den antzera.

Baina nagusitu nintzen. Eta zortea izan nuen be-rriz ere. Bai. Zorte handia. Bizi naizen herri honetan Emakumea pilotari izeneko proiektu bat martxan zegoela jakin nuen. Emakumeen kirola bultzatzeko. Emakumeoi ere palaz jokatzeko aukera emateko. Eta bertan hasi nintzen duela 5-6 urte. Ilusioz. Pilotan jokatuz gozatzeaz gain, asko ikasi dut urte hauetan Pilota Federakuntzak jarritako irakasleei esker. Eta eurei esker (eta Ihintzaren laguntzaz!) lortu nuen neska koskorretan amestutako hura: Emakumea Pi-lotari herriarteko txapelketan jokatu eta irabaztea. Bizkarrean Azkoitia izena eraman genuen. Eta ha-rro, gainera. Herri honek eman baitit txapel hori es-kuratzeko aukera.

Baina azken hilabeteotan zeharo nahigabeturik ibili naiz. Nahigabea, tristura eta haserrea. Bai. Haserrea ere bai. Azkoitiak pilotarien sehaska izatearen fama izan du urte luzez. Eta oraindik ere hala uste du as-kok. Bueno, azkoitiarrak ez direnek, jakina. Izan ere, azkoitiarrak aspalditik jabetuta daude hutsune bat badela pilotari dagokionez. Herriko Pilota Kluba infantil mailatik hasten omen da. Eta aurretik zer? Gurasoen eskaera bazela ikusita, hutsune hori bete nahian sortu dute proiektu berri bat mutil gazte batzuek. Euren kasa. Inoren laguntzarik gabe. Ozto-

Pilotari izateko ametsa(k)Aintzane Agirrebeña Ubera

poz beteta, gainera. Ikusi besterik ez dago noiz hasi duten ikasturtea: abenduaren 12an. Eta behar-beha-rrezkoa zen proiektu horrek bazter guztiak zipriztin-du ditu, Udala ez delako gai izan gauzak behar bezala (eta behar diren garaian) antolatzeko.

Guk irailean jakin genuen proiektu horren berri, gure astelehenetako saioa arriskuan zegoela esan zigutenean. Hori dela eta, Federaziora jo genuen eta haiek Udaleko teknikariarengana, eta lasai egoteko esan ziguten, ez zegoela inongo arazorik. Baina ara-zoak iritsi ziren: ordu aldaketa, denbora murriztea… Ikastaro berria txertatzeko, hasieratik ganorazko planifikazio bat egin beharrean, erabakiak arinki hartu zirela iruditzen zait. Eta, gainera, ez inoren mesedetan. Denok hankamotz utzita. Umeentzako ikastaro berriak lau ordu eskaintzen zituen, baina Udalak hasiera batean frontoi munizipala 3 orduz erabiltzeko baimena eman zien. Eta falta den ordua, non? Ba, kanpoko frontoietan, baldintza txarretan. Beraiek hala eskatu omen zuten. Hori esan zigun udal teknikariak, bere burua zuritzeko. Eta gauza gehiago ere bai. Irailean ez omen zuen ikusi ezer planifikatzeko beharrik, ez omen zekielako proiektua aurrera aterako zen ala ez. Guk gure desadostasuna agertu genion. Ez dakit besteek nola jokatu duten. Izan ere, ez ote da egokiagoa gauzak hasieratik elkartuta, hitz eginda eta adostuta konpontzea? Azken egunotan frontoi-ko orduen antolaketan aldaketak egin dira. Batzuk aurreratu, besteak atzeratu, batzuk kendu, besteak ipini… Baina badut esperantza azkenean nahaspila guztia konponduko dela.

Nik nire semeek nik izan ez nuen aukera izango zu-tela pentsatzen nuen. Nola ez, pilotarien sehaskan jaiota! Badirudi urte luzez ez dela egon sehaskari nork eragin. Eta haziak frutua emango badu, zaindu egin behar da. Ureztatu egin behar da. Sehaskari era-gin egin behar zaio. Ea asmatzen dugun denon artean sehaskari eragiten!

IRITZIXE

Page 10: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

10 maxixatzen.eus

“Herritarrei arazo bati aurre egiteko aukerak azaldu behar dizkiegu, baina erabakitzeko autonomia beti haien eskuetan uzten dugu”

Xabier Arrietak (Azkoitia, 1955) 36 urte eman ditu Azkoitiko Udaleko Ongizate teknikari gisa, eta aurten hartuko du erretiroa. Urte hauetan guztietan laguntza eske joan zaizkion herritarren

beharrak bideratzen ahalegindu da. Pertsonak eta pertsonen bizi kalitatea lehenesten ditu guztiaren gainetik.

Maxixatzen

Page 11: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

gero eta jende gehiago dago dituen diru sarrerekin hileko gastuak ordaintzera iristen ez dena. Bestalde, lan merka-tutik kanpo gelditu den adineko pertsonen kolektiboa ere gero eta handiagoa da. Gazteen langabezia tasak ere han-diak dira, baina lanean hasteko aukera gehiago dituzte 54 urtekoek baino. Poliki-poliki, langabeziatik ateratzen ari gara, baina langabezia horrek eragin du jendea pobrezian bizitzea. Gainera, bizitza garestitzen ari da, baina diru sa-rrerak, berriz, mantendu edo gutxitu egiten dira. Hor dago kaltea. Bizi itxaropena handituz badoa, ezberdintasun hori handituz joango da.

Arartekoak txosten bat kaleratu berri du EAEko gizarte zer-bitzuen inguruan. Han jasotzen denez, alde handia dago udal batetik bestera gizarte zerbitzuetan. Zein egoeratan dago Azkoitiko Udala?

Azkoitikoan, orain dela zortzi urte egindako gizarte zer-bitzuaren lege berriak konpetentzia batzuk markatu zizki-gun, administrazio bakoitzak zer betebehar dituen zehaz-teko. Adierazten du udal bakoitzean egoera desberdinak daudela lurraldeen nahiz herriaren arabera. Hala ere, guztiei eman behar zaizkien zerbitzu finkoak ere badaude. Txostena osatzeko, gizarte zerbitzuen mapa bat jasotzen dugu herrian, Iraurgi bailaran eta Urola Kostan.

Asko areagotu al zaizue lana urte hauetan?

Bai, udaletara konpetentzia gehiago ari dira iristen. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak sortzen di-tuzten programa horien lehen bidea udalak ematen du. Garrantzi handia eman behar diegu herriko gizarte zer-bitzuei. Gizartea aurrera doan heinean, egokiago ari gara bideratzen gaiak.

Azkoitian egoera asko ezagutu ditut; arazoak beti egon dira, eta beti egongo dira. Gaur egun, egoera horiei guztiei erantzuteko aurrez markatutako bide batzuk daude. Azken erabakia pertsonak berak du. Guk ezin dugu inoiz inoren izenean erabakirik hartu. Guk herritarrei izan ditzaketen aukerak azaltzen dizkiegu. Informazioa ematea da gure betebeharra. Arazo bati aurre egiteko aukera sorta azaldu behar diegu, baina erabakitzeko autonomia beti etortzen denaren eskuetan uzten dugu.

Urte askoren ondoren, erretiroa hartzekotan zara.

1980an hasi nintzen udalean; 36 urte daramatzat lanean. Hasieran, Gipuzkoako herri arruntetako udaletan ez ze-goen gizarte laguntzarik. Donostian, Errenterian eta Iru-nen bakarrik zeuden. Orduko udalek gizarte zerbitzuen al-deko apustua egin zuten. Demokraziaren hasiera zen, eta jendea udaletara bere egoera azaltzera joaten zen. Behin zerbitzu hau sortu zenean, Azkoitian esaterako, 1981ean ireki zituzten ateak Zaharren Egoitzak eta Plaza Ondo Ju-bilatuen Elkarteak. Jauzi handia egin da urte hauetan guz-tietan.

Zer ematen dizu lan honek?

Nik gizarte laguntzailearen ikasketak egin nituen. Gustura jardun dut lanean, eta azkar pasatu zaizkit 36 urte hauek. Udalaren parte sentitu naiz; ederra da proiektu eta talde baten barruan egotea, horrek asko errazten baitu lana. Urte hauetan guztietan hainbat legealdi eta pertsona eza-gutu ditut. Pertsona da garrantzitsuena, zer pertsonarekin topo egiten duzun, eta nik jende asko eta ona ezagutu dut lanari esker.

Zein izaten dira zure eginkizun nagusiak?

Gizarte laguntzaile baten lana, batez ere, beharrak eta ba-liabideak aztertu eta laguntzak bideratzea da. Pertsonei beharrak asetzen laguntzen diegu, baita gizarteak politi-ka aldetik ematen dituen zerbitzuak eskuratzen ere. Alde batetik, gizarteko baliabideei erantzuna ematen saiatzen gara, eta, beste alde batetik, saiatzen gara aztertzen ea zein baliabide ez diren nahikoak edo zein komeni den aldatzea, gai berriak proposatzeko.

Azkoitian, hiru gizarte laguntzaile eta bi administrari gau-de. Bakoitzak gai jakin batzuk lantzen ditugu, baina irekita gaude. Nik neuk mendekotasunaren gaia lantzen dut be-reziki.

Batez ere zer beharrekin etortzen zaizu jendea?

Alor oso ezberdinak jorratzen ditugu. Bat, esaterako, pentsioena da: pertsona batek, bizitza osoan kotizatu on-doren, eskubidea dauka dagokion diru laguntza jasotze-ko. Hori gaur egun onartuta dagoen eskubide bat da, eta horren inguruan inork ez du zalantzarik egiten. Horrez gain, hezkuntzaren eskubidea beste alor indartsuetako bat da, zerbitzuen beste atal bat. Gaur egungo gizarteari hezkuntza eskolan jasotzeko aukera ematen zaio, doan. Eta guztietan alorrik indartsuena, gure kasuan, mende-kotasunaren inguruan dauden laguntzak dira: adminis-trariak pertsona bat baloratzen du, eta beste norbaiten be-harra duela irizten badio, pertsona horrek zerbitzu batzuk jasotzeko eskubidea izango du, betiere bere mendekota-sun mailaren araberakoak.

Beharrak aztertu ondoren zer egiten duzue?

Jendeari zer laguntza egokitzen zaizkion azaltzen diogu. Gero, plan bat egiten dugu behar hori asetzeko, eta haien beharren araberako diru laguntzak bideratzen ditugu. Zer-bitzuok ez ditugu guk geuk ematen; herritarrei zerbitzu horietarako atea irekitzen diegu gehienetan.

Zerbitzuren bat bereziki handitu al da urte hauetan?

Bai. Adin txikikoen eta nerabeen arreta zerbitzua gero eta gehiago ari da handitzen udalean. Ikastetxeetan eskola porrota hauteman ondoren, guregana jotzen dute. Bai-ta Osakidetzan adin txikiko bat behar bezala zainduta ez dagoela ikusten badute ere: desnutrizio kasuetan edota txertaketak ez direlako ondo bideratu, esaterako. Alarmak izan daitezkeen puntu horietan, guk kasua ikertu eta nola lagundu aztertzen dugu. Gaia okerragoa edo traketsagoa baldin bada, orduan Foru Aldundira bideratzen dugu zuze-nean.

Etxeko laguntza zerbitzua ere ematen duzue?

Bai. Oro har, gehienak hirugarren adineko pertsonak dira, baina badira bakarrik dauden pertsonak ere. Multzo ho-rretan sartzen dira ezgaitasuna edo mendekotasuna dute-nak. Prebentzio alorrean ere ematen da zerbitzu hau.

Azkoitian gero eta pobrezia handiagoa al dago?

Azkoitian pobrezia dago, leku guztietan bezala, baina egia da, inkesten arabera, kolektibo batzuk nahiko na-barmenak direla. Adibidez, bakarrik bizi diren 80 urtetik gorakoek pentsio oso apalak dituzte, 650-700 eurokoak. Larrialdiko laguntzen atalak nahiko lan ematen digu gaur egun, eta hor hirutik bat da pentsiodunena. Zoritxarrez,

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

Page 12: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

12 maxixatzen.eus

TOKI

TTEK

O P

UNTE

TIK

Laida Beristain Zubizarreta

Nondik izan zenuen lan eskaintza horren berri?Iazko neguan, atzerrian euskara irakurle izateko ikasta-roa egin nuen Etxepare Institutuan, eta, gero, ekainean lau unibertsitatetarako deialdia ireki zela ikusi nuen, eta Cor-kerako aurkeztu nintzen ni.Zer lan egiten duzu unibertsitatean?Euskara klaseak eta euskal kulturi buruzkoak ematen di-tut, eta, horrez gain, bestelako ekitaldiak ere antolatzen ditugu noizean behin sailean. Azaroaren 30ean, esaterako, euskararen eguna ospatu genuen euskal erbestea gaitzat hartuta, eta bi gonbidatu izan genituen. Azken finean, nire lana nolabait euskara eta euskal kultura saltzea da. Hama-bost ikasle ditut guztira, hiru klasetan banatuta. Egia esan, asko da horrelako hiri txiki baterako.Zerk bultzatzen ditu ikasleak euskara eta euskal kultura ikas-tera?Nire ikasle gehienak Espainiar Filologiako ikasketak egiten ari dira, eta estatuko beste hizkuntzak ikasteko aukera ematen zaie, eta gehienek kredituak osatzearren aukeratzen dute euskara, besterik gabe. Ziur asko, horiek ez dute askorik ikasiko, baina behintzat badakite Euskal Herria existitzen dela eta hizkuntza eta kultura propioa ditugula, eta ez da gutxi. Dena dela, badaude motibazio bereziak dituzten ikasleak ere; adibidez, mutil-lagun eus-kalduna duen ikasle bat daukat, eta Euskal Herriarekin politikoki estu lotuta dagoen gizon bat, bai eta Erasmus programarekin Bilbora joan nahi duen bat edo beste ere.Euskara ikastea zaila dela diote batzuek. Zer diote zure ikas-leek?Ez dut inor entzun zaila dela esaten. Badakite desberdi-na dela eta ez duela dakizkiten hizkuntzen antzik, baina exotikotasun hori, era berean, galizieraren eta katalanaren artean euskara aukeratzeko arrazoia izan da askorentzat. Azken finean, nahiko logikoa da, eta, pixkanaka-pixkanaka joanez gero, erraz ikasten dute.Euskal kulturaren gainean zer iritzi dute? Egia esan, oro har ez dakite asko Euskal Herriaz. Iaz Euskal Herrian izandako bi ikasle ditut; bat Donostian izan zen, eta bestea, Bilbon. Oso gustura egon zirela esan didate, eta asko gustatu zitzaiela, Bilbo bereziki; parranda askoz ho-bea omen da han [barrez].

Irlandako kulturaren antzik ba al du euskal kulturak?Esango nuke Irlanda Atlantikoan kokatutako irla bat iza-nagatik ere nahiko erritmo karibetarra dutela: oso jende lasaia da, eta gu baino irekiagoak dira. Bestalde, Euskal Herriarekin alderatuta, eguna oso laburra da hemen. Ez lehenago iluntzen duelako bakarrik; lanal-dia seietan amaitzen da. Seietatik aurrera dena itxita dago. Pubak bakarrik geratzen dira irekita, eta horrek eguna as-koz laburragoa delako sentsazioa ematen du.Zer moduzko esperientzia ari da izaten? Esperientzia oso positiboa. Hasieran nahiko galduta ibili nintzen; dena zen berria niretzat, eta, gainera, nire lehen esperientzia da irakasle bezala, baina lankideek asko la-gundu didate. Zorte handia izan dut haiekin!Zer egiten duzu denbora librean?Corken beti dago zerbait egiteko. Irlandako Errepublikako bigarren hiri handiena da Dublinen atzetik, baina Donostia baino txikiagoa da. Hala ere, kultura aldetik oso hiri abe-ratsa da; azken finean, Irlanda hegoaldeko hiriburua da. Hemen egon naizen lau hilabeteetan Corkeko zine eta jazz festibalak ezagutu ditut. Gainera, zine festibalean euskal pelikula bat zegoen ikusgai. Noiz arte geratzeko asmoa duzu?Printzipioz ikasturte baterako kontratua daukat, baina, dena ondo joanez gero, beste bi urte luzatzeko aukera ere badago.Beste herrialderen batean bizi izan zara aurretik?Hainbat herrialde bisitatu ditut oporretan, baina bizitzen Alemanian bakarrik egon naiz, Berlinen, Erasmus progra-marekin.Zein da bisitatu dituzun hirietatik zure gogokoena?Berlin; oso hiri berezia da.Irlandakoa amaitu ostean beste herrialde batera bizitzera joateko aukera izanez gero, joango zinateke?Printzipioz orain daukadan aukera aprobetxatu nahi dut, eta ez dut etorkizunerako planik egin nahi.Gomendatuko zenuke esperientzia hau?Dudarik gabe. Asko ikasten ari naiz, eta esperientzia oso aberasgarria izaten ari da.

“Nire lana nolabait euskara eta euskal kultura

saltzea da”

Amaia Arakistain 23 urteko azkoitiarrak Itzulpengintza ikasketak egin zituen, eta gaur egun Irlandako Cork hiriko unibertsitateko irakurlea da. Besteak beste, euskara eta euskal kultura irakasten dizkie

hango ikasleei.

Amaia Arakistain Arrieta, Corken bizi den azkoitiarra

Page 13: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

TOKITTEKO

PUNTETIK

Olaia Juaristi ZabalaNolatan joan zinen Liverpoolera?Atzerrira joateko gogoa nuen, beste herrialde batean es-perientzia berriak izateko gogoa. Aukera desberdinei begi-ra hasi nintzen, eta, horretan ari nintzela, Global Training beken berri izan nuen. Beka horietako bat Liverpooleko Unibertsitaterako zen, eta nire profilarekin lotuta zegoen. Aukera paregabea iruditu zitzaidan, nire ikasketekin lotu-tako zerbaitetan lanean jarraitu ahalko nuelako atzerrian. Beka eskatu nuen, eta, zorionez, hemen nago orain.Zer lan egiten duzu unibertsitatean?Alde batetik, euskara irakasten dut, eta, bestetik, euskara eta euskal kultura sustatzeko ekitaldiak antolatzen ditut. Britainiar ikasle asko al daude euskara eta euskal kulturarekin interesaturik? Ikasle gutxi ditugu, hamar ikasturte honetan. Gutxi dira, baina oso ikasle onak. Batzuek oso hizkuntza desberdina eta interesgarria iruditzen zaielako erabakitzen dute eus-kara ikastea; beste batzuek, berriz, lotura zuzena dutelako Euskal Herriarekin. Esate baterako, ikasleetako baten gu-rasoak euskaldunak dira, eta, bera hemen hazitakoa izan arren, Euskal Herrikoa sentitzen da. Beste batek, adibidez, lagunak ditu Gipuzkoan.Erraz ikasten al dute euskara?Iritsi nintzenean harrituta geratu nintzen oso euskara maila polita zutelako. Azkar ikasten dute eta interesa dute. Erraza denik ez diote, baina ez dira kexatzen euskararen zailtasunengatik. Izan ere, badakite oso hizkuntza desberdina dela eta batzuetan ezin izaten dutela beste hizkuntzen egiturekin zuzenean alderatu. Euskal kulturaz zer iritzi dute? Hango kulturaren antzik ba al du gureak?Euskal Herrian bizitzeko dugun modua gogoko dute, kaleko bizimodu hori eta jendearekin elkartzeko ohitura horiek. Ez dakit antzik duten bi kulturek; oro har britai-niarren aldean oso desberdinak gara, baina Liverpooleko jendearen aldean ez gara hain desberdinak. Bien arteko antzekotasun nagusia identitate sentimendua dela esan-go nuke. Liverpool hiriaren historia, bertako ohiturak eta bertako jendearen izaera direla eta, identitate kontzeptua oso indartsua da hemen; ez da nazionalismoa, baina britai-

niarren eta ingelesen aldean desberdinak sentitzen dira, oso Liverpoolekoak. Desberdintasun garrantzitsuenetako bat, bestalde, hemen klase sozialen arteko diferentziak oso nabariak direla da. Bizi zaren auzoak, haurrak eramaten dituzun eskolak, babesten duzun futbol taldeak… denak zure klase sozialaren berri emango du. Euskal Herrian, al-diz, bereizketa horiek ez dira hain nabarmenak.Zer egiten duzu aisialdian?Lagunekin eta lankideekin egiten ditut planak. Bazkaltze-ko edo afaltzeko elkartzen gara askotan; izan ere, Liver-poolen mundu osoko janaria eskaintzen duten jatetxeak aurki daitezke, aukera oso zabala dago jateko. Gauean ere irteten gara, giro ederra eta jende asko egoten da-eta beti kalean. Bidaiak ere egiten ditugu inguruko lekuetara.Noiz arte geratzeko asmoa duzu?Beka 2017ko apirilera artekoa da, baina, momentua iritsitakoan orain bezalako gustura egonez gero, denbora gehiago geratzen saiatuko naiz.Zein da bisitatu dituzun herrialdeetatik zure gogokoena?Portugal. Hiru aldiz izan naiz han, eta beti oso esperientzia onak izan ditut. Hango paisaiak, jendea eta hizkuntza asko gustatzen zaizkit. Erresuma Batukoa amaitu ostean beste herrialde batera bi-zitzera joateko aukera izanez gero, joango zinateke? Bai, joango nintzateke aukera izanez gero. Hegoafrika-ra joan nahiko nuke; Cape Town ezagutzeko gogo handia daukat.Gomendatuko zenuke esperientzia hau?Bai, guztiz gomendatuko nuke. Horrelako aukerei esker asko ikasten da, eta hizkuntzak hobetzeko eta lanean es-perientzia lortzeko aukera paregabeak dira. Horrez gain, ordea, bizitzari buruz asko ikasten da. Herritik irteteak ikuspuntua zabaltzen dizu, eta kultura eta jende desberdi-na ezagutzeak esperientzia oso onak ematen dizkigu, bai-ta zailak ere, baina horrek denak pertsona bezala hazten laguntzen dizu. Batzuetan gogorra da herritik irtetea, zer aurkituko duzun ez jakiteak eta etxeko eta inguruko jen-dea denbora baterako uzteak beldurra eman dezakeelako, baina, nahi izanez gero eta gogoa jarriz gero, dena ondo aterako da.

Marina Balenciaga 26 urteko azkoitiarra ikus-entzunezko itzulpengintzan aditua da. Gaur egun, Liverpoolen bizi da (Erresuma Batua), eta Liverpooleko Unibertsitateko Basque Studies sailean

lan egiten du.

“Euskara irakasteaz gain, euskara

eta euskal kultura sustatzeko ekitaldiak ere antolatzen ditut”

Marina Balenciaga Juaristi, Liverpoolen bizi den Azkoitiarra

Page 14: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

14 maxixatzen.eus

TOKI

TTEK

O P

UNTE

KO H

ERRI

TARR

A

Noiz utzi zenuen Dominikar Errepublika?2002. urteko abuztuaren 8an, hain justu. Egun hori oso gogoan daukat, lehen aldia baitzen handik ateratzen nintzena. Gogorra eta tristea izan zen, baina konfiantza osoz etorri nintzen Azkoitira. Izan ere, nire gizona azkoitiarra da, eta harekin batera etortzeak asko lagundu zidan.

Zer-nolako zailtasunekin topo egin zenuen?Familia han uztea izan da zailena, ama, seme-ala-bak… Hala ere, seme bat Azkoitira etorri zen gu-gana, eta zortzi urte pasatu ditu hemen, baina be-rriro itzuli behar izan du, langabezian zegoela eta. Nire ahizpa ere, nahiz eta orain ez izan gure artean, Azkoitira etorri eta gurekin bizi izan zen. Horrez gain, Laredon, adibidez, familiako kide asko ditut, lehengusu mordoa, eta elkar asko bisitatzen dugu. Familiaren zati handi bat hemen izateak asko la-guntzen du, horrek zure herrialdetik gertuago sen-tiarazten baitzaitu. Hala ere, urtero joaten naiz Do-minikar Errepublikara familia bisitatzera.

Nolako egoera utzi zenuen han?Pobrezia handia dago han, eta jendea etorkizun hobe baten bila ateratzen da handik, aukera berrien bila.

Hasieratik gelditzeko asmoz etorri al zinen?Hasieratik nekien luzerako nentorrela. Gainera, ez dut inolako eragozpen edo trabarik izan; hasie-ra-hasieratik oso ondo hartu naute bai senideek bai azkoitiarrek. Pentsa, jada 14 urte pasatu ditut he-men, eta azkoitiar bat gehiago sentitzen naiz; domi-nikar azkoitiarra naizela diot nik.

Euskararen berririk ba al zenuen hona iritsi aurretik?Ez nekien euskaraz ezer. Nik betidanik gazteleraz egin dut, eta gazteleraz hitz egiten zela pentsatzen nuen. Segituan ohartu nintzen, ordea, zer-nolako pisua duen hemen euskarak. Etorri nintzenean ez nuen planteatu ere egin euskaraz ikastea, baina orain jabetu naiz zenbaterainoko garrantzia duen, eta, egia esan, asko gustatuko litzaidake zertxobait bada ere jakitea.

Azkoitiko tokirik kuttunena?Azkoitia oro har asko gustatzen zait, baina, zerbait aukeratzekotan, alde zaharrarekin gelditzen naiz; ni bertan bizi naiz, eta atsegin dut.

Ana Silvia Hurtado dominikarra da jatorriz, eta Puerto Platatik etorri zen 2002. urteko abuztuaren 8an. Puerto Plata herrialdearen iparraldean dago, eta hango ekonomia

nekazaritzan, industrian eta turismoan oinarritzen da.

“Azkoitiar bat gehiago sentitzen naiz;

dominikar azkoitiarra naizela diot nik”

Ana Silvia Hurtado Sanchez, Azkoitian bizi den dominikarra

Maite Rodriguez Soreasu

“POBREZIA HANDIA DAGO HAN, ETA JENDEA ETORKIZUN HOBE BATEN

BILA ATERATZEN DA HANDIK, AUKERA BERRIEN BILA”

Page 15: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

Doinua: Mutil koxkor bat Asier Garate 'Txibilter'

GAIA: Gabonei begira dagoen herritarra

BERTSOA PAPEREAN

Abenduakin batera datozOpor usain eta bromakUme guztiek olentzeroriA ze eskutitz sakonakGeure ustetan egun hoietanJanzten gaitu zorionakBaina ez du gauz bera esango Nere ondoan dagonakGure etxean ez dira horren Zoriontsuak gabonak

Tamalez gure etxean ez daSobra handirik eltzeanUme txikia jateko gogozHortxe daukat mahai ertzeanBaina halere ilusioaOlentzero aipatzeanSartzen ahalegin egin dezalaGure tximini beltzeanUmeak negar egin ez dezanIkastolara heltzean

KEJIE TA DESD

ITXIE

Nire kexa Azkoitiko Udalari buruzkoa da; zehazki, kirol sailari buruzkoa. Urtero mo-duan, urteko kirolari onenaren sariak banatu zituzten joan den abenduaren 16an, eta, urtero legez, kanpoan utzi dituzte rallyetan eta moto-krosetan aritzen diren azkoitiar kirolariak. Inguruko beste herri batzuetan saritzen dituzte kirol horietan jarduten du-ten kirolariak ere, baina badirudi hemen ez direla gogoratu ere egiten Azkoitian ere baditugula rallyetan eta moto karreretan parte hartzen duten kirolariak. Eta haiek ere, gainontzeko kirolari guztien moduan, saria eta errekonozimendua merezi dute, nik uste.

NON DAUDE MOTOR MUNDUKO KIROLARIAK?I.B.Z.

Garaje itxia,

alokagai edo salgai,

Nemesio Etxaniz kalean.

Prezio egokia.

Harremanetarako: 605774192

Page 16: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

16 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Euskararen mintzoaren haritik Badira sei-zazpi urte Azkoitian Mintzalagun proiektua abian jarri zela. Euskaraz ikasten jarraitzeko arrazoia desberdina izanagatik ere, proiektuari batu zitzaizkion denek zuten euskarara batzeko nahia. 60 pertsona inguru ausartu dira euren ama hizkuntza den gaztelera euskararekin tartekatzera. Ana Gonzalez (Legazpi, 1966), Isabel Valor (Azpeitia, 1966) eta Bego Valor (Azpeitia, 1967) bidelariak eta Yolanda Larrañaga (Azkoitia, 1968)

bidelaguna, besteak beste, mintzalagun horietako lau dira.

Andoni Elduaien Soraluze eta Olaia Juaristi Zabala

“Gu hasiera-hasieratik gaude”, adierazi dute Ana Gonzalezek eta Isabel Valorrek. Bego Valor, berriz, orain dela hilabete batu zaio proiektuari, barnetegia utzi eta gero. Ez datoz bide beretik, baina helmuga berera iritsi nahi dute: euskaraz lasai, ondo eta lotsarik gabe egin nahi dute kalean, Yolanda Larra-ñagak bezala. Larrañaga (bidelaguna) izan zen proiektu horren sustatzaileetako bat. Alemanian izan zen orain dela 27 urte, eta hango mutil batekin alemana ikasi zuen, mutilak gaztelera ikasten zuen bi-tartean. Mintzalagun proiektua zen, eta, hangoa ikusi zuenean, bueltak eman ziz-kion buruari. “Harrezkero askotan pentsa-tu izan dut: zergatik ez hori egin Azkoitian?”, dio azkoitiarrak. Udaleko euskara teknikariare-kin hitz egin ondoren, beste herrietan zer-nolako funtzionamendua zuten ikustea izan hurrengo pausoa. Arrasateko ideiak jaso zituzten beste batzuen artean, eta 2010-11ko ikasturtean hasi ziren aurrez gazteleraz esa-ten zituzten hitzak euskaraz esaten Mintzalagun proiek-

tuari esker. “Euskarari eta jendeari laguntzeko balio izan du. Horrela ibiltzeak bete egiten nau”, gehitu du Larra-ñagak.

Hasieran arazoak izan zituzten. Euskaltegian eta bar-netegian jaso zutenaren aldean beste mundu

bat aurkitu zuten proiektu horretan: lehen, paperetik ikasten zuten, eta gero, berriz,

ahoz aho ikasteari ekin zioten. Isabel Valor Azpeitiko Euskaltegian hasi zen. “Mintza-lagun proiektuaren berri entzun, eta ber-tan hasi nintzen”. Kostatu egiten zaie, eta Azkoitiko euskalkia eta batua uztartzeko ere zailtasun handiak dituztela aitortu

dute behin baino gehiagotan. “Silaba asko jaten dira, eta oso azkar hitz egiten da”, esan

du Azkoitiko euskalkiaren inguruan. Batua ondo ulertzen du Valorrek, eta etxean txikitxoenen parte-

tik ere laguntza jasotzen du. “Zortekoa naiz; beti daude zuzentzeko prest”. Gazteleraz oso berritsua dela aitortu du, baina euskaraz ez zaiola berdin gertatzen: “Askotan ezin izaten ditut gauzak nahi dudan moduan azaldu”.

BIDELARIEN USTEZ,

AZKOITIKO EUSKALKIAN OSO

AZKAR HITZ EGITEN DA, ETA SILABA

ASKO JATEN DIRA

Page 17: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

Euskararen mintzoaren haritik

IZENA TA DIZENA

Bego Valor ere familia erdaldunetik dator, baina kalean lehen hitza euskaraz egiten saiatzen da. Lotsarik gabe hasten den arren, “esaldiak amaitu ezineko uneak” ere egokitzen zaizkio Mintzalagun programan hasi berri den kideari. Baina Bego Valorren kasua ez da bakarra; Gon-zalez ere behin baino gehiagotan gelditu da egoera ho-rretan, eta merezi duen edo ez ere galdetu izan dio bere buruari.

Idazten hitz egiten baino hobeto moldatzen dira hiru-rak, horretan ez dute zalantzarik. Whatsappez euskaraz idazten du Gonzalezek: “Aurrez aurreko elkarrizketa bat aurrera eramatea zailagoa egiten zait. Taldean polikiago jarduten dugu, gauzak errepikatuz eta okerrak zuzentze-ko asmoz”.

Urteek aurrera egin dute, eta beraien euskaran ere ebo-luzioa ikusi dute. Euskaldun jendeak, ordea, gazteleraz hitz egiten die hirurei. “Ezagutzen gaituenak guri euska-raz egitea oso arrotza da”, dio Isabel Valorrek. Azpeitiko Euskaltegian zegoela gertatu zitzaion pasadizoa kontatze-ra ausartu da: “Nire semearen lagunen amek euren artean euskaraz hitz egiten zuten, baina ni iristean gazteleraz hitz egiten hasten ziren”, hasi da. Egun batean, euskaraz jarraitzeko esan zien azpeitiarrak, baina “oso arraroa” egiten zitzaiela erantzun zioten.

Euskaldunak sentitzen diren edo ez galdetuta, ez dute zalantzarik izan. “Orain eta beti, ni euskalduna sentitzen naiz”, dio, irmo, Gonzalezek. Isabel Valorrentzat, berriz, euskaldun sentitzea ez da hizkuntza kontua soilik. “He-men jaioa naiz, nire gurasoen kultura dut; euskalduna sentitzen naiz”, azaldu du Bego Valorrek, azkenik.

AEK-ko irakasleak: “Askotan, au-rreiritziak direla eta, ez dakigu al-bokoarekin euskaraz hitz egin de-zakegula, eta batek baino gehiagok sorpresa galantak hartu izan ditu”Nolatan hasi zen Mintzalagun egitasmoa?

AEK-ko ikasle askok ikasitakoa norekin praktikatu ez zu-tela konturatu ginen, gure ikasle askok ingurune erdal-duna baitute, eta denok dakigu hizkuntza bat ikasteko ezinbestekoa dela praktikatzea. Horregatik, Mintzalagu-nek bidelariak eta bidelagunak elkartzen ditu; hau da, euskara praktikatuz hobetzeko beharra dutenak –bidela-riak– eta horretan lagundu nahi duten euskaldunak –bi-delagunak–.

Egitasmoak harrera ona izan al du bidelarien artean? Zer-gatik?

Bai, oso harrera ona izan du. Euskaraz hitz egiteko in-gurunea behar dute haietako askok, eta Mintzalagunek horixe ematen die, euskaraz eroso eta lasai hitz egiteko

aukera. Gainera, ekintza osagarriak ere antolatzen ditu-gu partaideek elkar ezagutzeko eta lagunarte jatorra eta euskalduna sortzeko.

Bidelagunek nola laguntzen diete bidelariei?

Euskara erabiltzeko ingurunea sortzen diete. Zaila egiten zaie euskaraz bizitzeko pauso hori ematea, eta bidelagu-nei esker errazagoa da. Eroso sentitzen dira, testuinguru informal batean daudelako eta zuzentasunari baino ge-hiago komunikatzeari ematen zaiolako garrantzia.

Zein dira Mintzalagunen helburuak?

Helburu orokorra euskaraz hitz egiteko aukera gehia-go sortzea da. Horretarako, herriko euskaldunak elkar ezagutzeko aukera ematen du Mintzalagunek; izan ere, askotan, aurreiritziak direla eta, ez dakigu albokoarekin euskaraz hitz egin dezakegula. Batek baino gehiagok sor-presa galantak hartu izan ditu! Gainera, euskara erabiltze-ko ohitura ere sustatzen du.

Gaur egun osasuntsu al dago taldea?

Bai, egonkor mantentzen da. 19 bidelari eta 10 bidelagun daude gaur egun, 9 taldetan banatuta. Baina gustatuko litzaiguke bidelagun eta bidelari gehiago izatea. Esate-rako, aurten proposamen berri bat jaso dugu: bi bide-larik Azkoitiko hika praktikatzeko taldea nahi dute, eta momentuz ez dugu bidelagunik aurkitu.

Proiektuak ateak zabalik ditu, euskara praktikatu edota praktikatzen lagundu nahi duen orok izena eman dezan. Eskatzen den konpromiso bakarra astean gutxienez or-dubetez euskaraz hitz egiteko elkartzea da.

"BIDELARIAK EROSO SENTITZEN DIRA, TESTUINGURU INFORMAL BATEAN DAUDELAKO ETA ZUZENTASUNARI

BAINO GEHIAGO KOMUNIKATZEARI EMATEN ZAIOLAKO GARRANTZIA"

ISABEL VALOR: "EZAGUTZEN GAITUENAK GURI EUSKARAZ EGITEA

OSO ARROTZA DA"

Page 18: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

18 maxixatzen.eus

HITZ GEZIDUNAKERANTZUNAK

HITZ GURUTZATUAK GOITIBEHERA

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Marijose Arregi, Azkoitiko Udaleko Eus-kara zinegotzia: “Bidelariak eta eus-karaz ez dakitenak euskarara erakarri behar ditugu, euskara deskubritzeare-kin batera mundu oso bat deskubritzen dutelako, elkarbizitza hobea eginez”Udalak zer iritzi dauka Mintzalaguni buruz?

Datuak ikusita, udalak balorazio positiboa egiten du. Hala ere, ez dugu konplazentzian erori behar. Erronka partai-de berriak proiektura erakartzea da. Profilari dagokionez, emakumeak dira gehienak, eta batez besteko adina 48 urtekoa da. Ea gizonezko gehiagok parte hartzea lortzen dugun.

Eredua erakargarria da. Ez da gauza bera ikasgela ba-tean sartzea edo mintzalagunarekin kafetxo bat hartze-ko geratzea bi aldeei ondo etortzen zaien ordutegian eta tokian. Azkenean, mintzalagunak lagun bihurtzen dira askotan, eta horrek jarraipena bermatzen du.

Zer iritzi daukazue zuek Mintzalagun egitasmoaz?

Bidelagunek sekulako meritua dute. Txalotzekoa da erakusten duten borondatea eta euskaldun berriei dedi-katzen dieten denbora. Bidelarien esfortzua ere, nola ez, oso aintzat hartzekoa da, eta eskertzekoa. Ez du batere erosoa izan behar Azkoitian euskara jakin gabe bizitzea.

Uste dut hizkuntza bat inposatzeak ez duela inolako zentzurik. Bidelariak eta euskaraz ez dakitenak euskara-ra erakarri behar ditugu, euskara deskubritzearekin ba-tera mundu oso bat deskubritzen dutelako, elkarbizitza hobea eginez. Hizkuntza bat ez dute soilik hitzek osatzen; sentimenduak daude, emozioak, esanahiak… Euskararen normalizazioan aurrera egiteko, Mintzalagun bezalako egitasmoak oso baliagarriak dira. Anima ditzagun eus-kara erabiltzera zailtasunak dituzten horiek guztiak, inor kritikatu eta epaitu gabe.

2017an ere egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa al du udalak?

Bai. Egitasmo hau udalak finantzatuta dago erabat, uste dugulako euskaraz hitz egiten ez dutenek eta hitz egiten ez dakitenek euskarari heltzeko bide egokia dela. Har-tu-eman afektiboak sor daitezke, gustuko jarduerak an-tolatu… Talde batzuk egun-pasa irteten dira, mendira… Eroso eta pozik sentitzen diren seinale, eta horixe behar da euskaraz hitz egitean beldurrak eta lotsak galtzeko, jardutea. Gure ardura da jauzi hori egiteko erraztasunak eta laguntzak ematea, eta horretan jarraituko dugu.

Page 19: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

t

t

t

t

t

tt

t

t

tt

t t

t

tt

t

t

t

t

t

tt

t

tt

t

EH-komendilerroa

Utik!,ospa!

Landetakohiriburua

Pl., ugaztunkarraskaria

Itogin

Zaronjaioa

Egunerokojaki

Zirt edo ...,erabaki!

Gehiegi,soberaAnno

Domini

t Kontso.errepikatua

Musikanota

Gipuzkoakoherria

Emakumeizena

u Irudian

Adar

Gogobiziz

Itsusi

4 x han-diago egin

Hizki batenizena

XI.hilabete

Kirolmota

Trebe,abil

Osmioa

Gaixotasuna

Bizkaieraz,bezalako

Aihenak

Ez ilun

Gramoa,labur-labur

Barazkihostotsua

Pozik

Garaia

Iridioa

Kontso-nanteaBokalmehea

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Esku artean duzun aldizkaria plaza-ratzen den herria. [2] Ganibetak, laba-nak. [3] Erregai beltza. [4] Puska. [5] Gona da Ipar Euskal Herrian. [6] Joan den urtean. [7] Sorgin, igarle. [8]Erleek ekoizten duten gai gozoa. [9] Edukitzea, ukatea. [10] Atearen azpiko zirrikitu. [11] Azkoitia du hasieramaratoi erdi honek, eta ... amaiera.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Esku artean duzun aldizkariaren izena. 2. Zulatua dagoe-nari josten zaion oihal zati, petatxu. Musika nota, eskalan zaz-pigarrena. 3. Ni ..., hi habil, hura dabil. Garaikur mota bat da.4. Oldarra. Jainko egiptoarra. 5. Bokal mehea. Lixiba jotzenden harri. 6. Erne! Berriz, ostera. 7. Afrika iparraldeko esta-tua, Mediterraneo ertzean. Atx!, otx!. 8. Ukatu. Galiziako hiria,izen bereko probintziako hiriburua. 9. Korrika antolatzekomania du. Joaki naiz. Joan adi-tzaren erroa. 10. Errepikatuz,gorotza. Estatubatuarrak.

Ezker eskuin

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera1. Erabiliak. 2. Abar. Nobleen hurrenkeran, maila gorenekotitulua duen gizonezkoa. 3. Atletismo ariketetan erabiltzendiren haga edo makila modukoak. 4. Hegazti zango eta mokoluzea. Idi, hitz elkartzeetan. Kontsonantea. 5. Tolesgabeta-suna. 6. Hala eskatzen du nork singularrak. Zerbait egitekodenbora. Zintzo. 7. ...-tak, erlojuko bikotea. Larruak. 8. Kon-tsonantea. Orreagan ez zen falta. Azkeneko bokala. Iodoarenikurra. 9. Zainzuria, frantses-porrua. 10. Ni filosofikoa. Trebeak, abilak.

u Gure mendialdea

GOITIBEHERA

t

t

t

t t

t

t

t

EZETZ ASMAU!

HITZ GEZIDUNAK

denbora-pasak

HITZ GURUTZATUAK

GOITIBEHERA

Goitik behera

Ezker-eskuin

Page 20: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

20 maxixatzen.eus

Azaroan III. Orbel Jokuek antolatu genituen Maxixatzenen. Aurten 81 talde ibili dira le-hiaketan, eta puntu gehien lortu zuten hiru taldek finala jokatu zuten abenduaren 3an. Aurtengo talde irabazlea Antxintxikalaxek

izan da, eta, aitzakia hori dela eta, Lourdes Alberdi, Ana Artetxe eta Maipilar Larrañaga taldekideekin solasean aritu gara.

Aurten bigarrengoz iritsi zarete Orbel Jokuen fi nalera. Zen-bat aldiz parte hartu duzue?

M.L.: Aurtengoa hirugarren aldia izan da. Ostiraletan la-gunak Errexil tabernan elkartzen gara tertulian aritzera. Han geunden batean, lehiaketako paperak ikusi genituen, eta “zergatik ez?” galdetu genion geure buruari. Taldea osatu, eta horrelaxe hasi ginen.

HARA

!

L.A.: Beste batzuk ere animatu izan ditugu parte hartzera, baina oraindik ez dira animatu.

M.L.: Lehenengoan parte hartu genuenean ez genuen uste ezer egingo genuenik, eta, bueno, ez ginen horren gaizki ibili. Bigarrenean ere animatu egin ginen eta finalera iritsi ginen, eta aurten, berriz, iritsi eta irabazi! Kailuak eginak ditugu, eta bidaltzen gaituzuen arte parte hartzen jarraitzeko asmoa dugu.

Zer azpimarratuko zenukete lehiaketatik?

A.A.: Gauza asko gogorarazteko eta ikasteko baliagarria da. Gu Interneten ez gara oso abilak, baina…

M.L.: Horretan ere ikasi dugu, eta moldatzen gara. Internet erabiltzen ikasten ari gara.

"Orbel Jokuetan inoz parte hartu ez duena anima dadila: gauzak gogorarazteko eta ikasteko oso baliagarria da, ondo pasatzen da eta sari ederrak irabazten dira"

Maxixatzen

Page 21: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

HARA!

Non bilatzen dituzue erantzunak?

A.A.: Interneten, liburutegian, Maxixatzenen ale zaharre-tan… Galdera batzuk aurretik gutxi gorabehera jakin arren, liburutegian begiratzeko ohitura dugu. Aurten, gal-dera batzuekin ordu batzuk pasatu ditugu bertan.

M.L.: Bai, bigarren asteko galderekin hiru aldiz joan gi-nen, eta batean behintzat pare bat ordu pasatu genituen erantzunen bila. Egoskor jarri ginen, han egon behar zu-tela, eta han ibili ginen aurkitu arte.

L.A.: Kalean ere galdezka ibiltzen gara lagun eta ezagunei. Gutxi gorabehera nork jakingo duen pentsatu, eta haiei galdezka ibili izan gara.

M.L.: Pegoteren ezizenarekin bati eta besteari galdezka ibili ginen. Ondorengo egunetan kalean ere galdetzen zi-guten: “Jakin al duzue zein den erantzuna?”. Jendeak on-doren ere galdetu izan digu.

L.A.: Esaera zaharretako bat Arantzazuko takoan ager-tu zen, galdera egin zen egun horien inguruan. Txorrote gaitzizenarekin ere txikitako pasadizo bat dela-eta akor-datu ginen. Txorroteneko Urrategirekin batera eskolan ibili nintzen ni, eta hark han kontatu izan zuen nondik zetorren gaitzizena. Horrekin gogoratu nintzen galdera irakurri eta etxera bueltan nindoala.

A.A.: Urteetako esperientziak balio izan digu galdera batzuen erantzunak asmatzeko edo nori galdetu edo non begiratu jakiteko.

L.A.: Gurutzegramak egitea ere oso baliagarria da, fina-leko Hitza Pasa probarako batik bat. Hango zenbait gal-deraren erantzunak gurutzegrametan agertzen dira; nik, behintzat, handik ezagutzen ditut.

Zer dira zuentzat Orbel Jokuek?

A.A.: Jolas bat, entretenimendu polit bat.

M.L.: Bitartean, gainera, aitzakia horrekin astean zehar ere kafea hartzeko geratzen gara, erantzunak gure artean kontrastatzeko eta osatzeko.

L.A.: Gure artean eztabaidatzeko ere balio digu. Aurten ere amamarekin bueltaka ibili ginen.

Zer esango zeniokete inoiz parte hartu ez duen bati?

L.A.: Animatzeko, ez dela zaila. Gauzak gogorarazteko eta ikasteko oso baliagarria dela eta ondo pasatzen dela. Gai-nera, sari ederrak daude; guk aurten ehuna euro irabazi ditugu herriko dendetan gastatzeko, eta Argia edo Berria-rako urtebeteko harpidetza.

Zer proposatuko zenukete aurrera begira?

A.A.: Segitzea.

L.A.: Guk jarraituko dugu parte hartzen eta ingurukoak ere animatzen. Ez dezatela beldurrik izan finalarekin; jolas bat da, eta oso ederki pasatzen da.

Hiru urte hauetan zein izan da galderarik zailena? Eta errazena?

L.A.: Zailenetakoa, baserriena.

A.A.: Bai, lanik handiena eman diguna Martiteko baserrien izenak asmatzea izan zen.

M.L.: Errazena, berriz, aurtengo bertsolariena. Interneten begira hasi ginen, eta bertso guztiak bertan daude. Zaba-laren bertso guztiak Interneten jasota daude. Errazena hori egin genuen.

Orbel Jokuek, hitz batean?

L.A.: Aurrerantzean ere egin beharreko zerbait.

M.L.: Entretenimendua.

A.A.: Herriko gauzak ikasteko, gauzekin jabetzeko modu bat.

Orbel Jokuetatik aparte, zer lotura duzue Maxixatzenekin?

L.A.: Hirurok harpidedunak gara, eta hilero irakurtzen dugu aldizkaria. Gurean iloba ez da harpide, baina gure etxera etortzen denean hark ere irakurtzen du.

M.L.: Ni ia egunero sartzen naiz Interneten; ondo dago he-rriko albiste eta kontuak jakiteko. Toki Alaiko etxea han ikusi nuen ia guztia botata.

L.A.: Gazteak-eta ez ditugu ezagutzen, baina, galdetuta, horiek ezagutzeko ere balio du. Hori guztia egitea lan handia izango da, baina oso baliagarria da herriaren be-rri jasotzeko.

Page 22: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

22 maxixatzen.eus

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

01_ 2017an, Udalak 15.780.000 euroko aurrekontua izango du, iaz baino %16 gehiago. Sail bakoitzerako jarritako partidak, oro har, mantendu edo handitu egingo dituzte.

02_ Gabonetako usadioei eutsiz, hainbat azkoitiar Gabon eskean ibili ziren kalean, eta Gabon kantak abestearen trukean eskupekoak jaso zituzten.

03_ Janari bilketako behin betiko datuak jakinarazi dituzte: Azkoitian, bonuen bidez, 12.907 euro batu dituzte, eta janarietan, berriz, 8.865 kilo.

04_ Parrokiako jaiotza aurkeztu dute, 12 urtean gordeta eduki ondoren. Parrokian egongo da ikusgai.

05_ "Non jarri behar dugu arreta euskaraz gehiago egin ahal izateko?" hitzaldia eman zuen Emuneko Ainhoa Lasak, Azkoitiko Euskara Mahaiak gonbidatuta.

06_ Jendez goraino bete zen aretoa Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako Mikel Ayestaranen eta Irene Elorzaren solasaldia entzuteko.

07_ "Gozatu Gipuzkoa" azokako epaimahaiak Orbelaren pintxoa saritu zuen, eta herritarren saria, berriz, Ibai Ondo tabernak eskuratu zuen.

08_ 30 gaztetxok eman dute izena Sasoikok antolatutako pilota eskolan.

09_ Errege Magoen bisita jaso zuten Floreaga ikastetxeko ikasleek.

10_ Olentzero eta Mari Domingi Xabier Munibe ikastolako ikasleen gutunak jasotzera joan ziren.

05

10

06

07

09

0402

08

01

03

Page 23: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

MAXIXATZEN M

AXIXATUIEZ

OHARRA: Datu babesakIzaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.

Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguruBAZKIDE ORRIA: Proiektuko BAZKIDE izateko, bete ondorengo datuak:Izen-abizenak: Helbidea:Herria:Telefonoa:Helbide elektronikoa:Kontu zenbakia: Hiru aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian)

2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: [email protected]

3- Bete maxixatzen.eus webguneko formularioa

BAZKIDEEGIN NAHI?

Urrezko Bikain ziurtagiria jaso du Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak

Kontxi Azpiazu Maxixatzeneko bazkideak irabazi du Errigoraren saskia

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Errigoraren sas-ki beltza zozkatu du bazkideen artean, eta Kontxi Azpiazu izan da irabazlea. Horrez gain, saski zuria

zozkatuko du urtarrilaren 9an, abenduaren 1etik urtarri-laren 7ra Maxixatzeneko bazkide egiten direnen artean.

Ez al da opari aproposa Gabonetarako? Garaiz zabiltza: oparitu Maxixatzeneko bazkidetza eta parte hartu Errigo-raren saskiaren zozketan. Behean duzue datuak betetzeko formularioa.

Abenduaren 19an, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen Bikain ziurtagiria jaso zuen Donostiako Kursaal jauregian egin zen ekitaldian. Elkarteak goi mailako puntua-zioa lortu du egindako kanpo ebaluazioan, eta hori aitortzen duen urrezko Bikain ziurtagiria jaso du. Guztira, 52

enpresak jaso dute ziurtagiria, hiru kategoriatan banatuta: urrea, zilarra eta beltza. Azkoitiko La Guipuzcoana enpresak ere urrezko ziurtagiria eskuratu du, euskararekin duen konpromisoaren seinale.

Page 24: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

24 maxixatzen.eus

BA A

L D

AKIZ

U?

Leire Garate Azpiazu (dietista eta nutrizionista)

Gabon ondorenerako elikadura gomendioak

an ditugu turroi, urdaiazpiko, pate eta polboroi nahikoa. Eta orain zer? Urte berri, asmo berri? Hala dio esaerak be-hintzat. Gure elikadurari dagokionez ere, asmo berri asko datozkigu burura urtarrilaren 1etik aurrera.

Baina norbaitek galdetzen badit urte berriarekin batera zer egin beharko genukeen elikadurari dagokionez, argi daukat zer erantzun: urte guztian mantendu beharko genituzkeen ohiturak hartzen saiatu. Azken finean, Gabonen ondoren ere urte guztian egin beharko genukeen horixe bera baino ez dugu egin behar. Tira, egia da urte berria ez dela garai txarra ohiturak aldatzen hasteko, baina gogoan izan inoiz ez dela garai txarra horretarako.

Hona hemen zenbait gomendio gure jateko ohiturak pixkanaka hobetzen joateko:

Janaria jan. Utzi alde batera jaki prozesatuak eta prestatuak, ez digute-eta batere onik egiten.

Merkatuan erosi. Produktu freskoak eta garaikoak eskuragai, eta produktu osasungaitzak erosteko tentazio gutxiago.

Mugitu. Gogoratu ondo jatea bezain garrantzitsua dela arike-ta fisiko erregularra egitea.

Fruta eta barazki gehiago kontsumitu. Plater erdia barazkiz bete. Bai bazkaltzen bai afaltzen presente egon daitezela ba-razkiak, eta saiatu egunean bizpahiru fruta ale jaten.

Zereal finduak integralekin ordezkatu. Pixkanaka elikagai

finduak alde batera utzi eta osoak sartzen saiatu. Zuntz, bitamina

eta mineral gehiago dute.

Haragi kontsumoa mugatu eta lekaleena handitu. Gaur

egun haragi asko eta lekale gutxi hartzen dugu, saiatu horri buel-

ta ematen.

Zerbait erosterakoan, begiratu beti etiketari. Kontsumitzaile

garen heinean egin dezakegun gauzarik oinarrizkoena da; produk-

tu asko ez genituzke erosiko zer daramaten ikusiz gero.

Page 25: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eusmaxixatzen

ESKURE KOM

ENIEZ

ETZ

TOPA

U!

TELEFONO INTERESGARRIAK:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen EtxeaBake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

Non dago Zakelmari?

Abenduko aldizkarian Zakelmari non ezkutatuta ze-goen asmatu behar zen: 9. orrialdean zegoen. Asma-tzaileen artean zozketa egin ondoren, Ramon Unanuek

irabazi du Odriozola ardotegiaren saskia.

Datorren hilean Jausoroko Ogi Berri okindegiaren zortzi la-gunentzako tarta zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen artean. Bidali erantzuna urtarrilaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide elektronikora.

Ramon Unanue, abenduko irabazlea.

AZKOITIA: Jaen 943 85 07 85

AZPEITIA: Beristain 943 81 19 49

AZKOITIA: Gisasola 943 85 12 35

AZKOITIA: Azpiazu 943 85 29 89

AZKOITIA: Mendiola 665 49 67 44

E�����: 09:00 - 20:00

G����: 22:00 - 09:00

FARMAZIAK (URTARRILA)

24, 25, 26, 27, 28, 29

16, 17, 18, 19, 20, 21, 22

5, 6, 7, 8

9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 30 eta 31 eta otsailak 1, 2, 3, 4 eta 5

Urte osoan irekita.

URBITARTE AUZUNEA, 3

Page 26: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

26 maxixatzen.eus

AGEN

DIE

URTARRILAK 6-7-8-9:ASSASSINS CREED

URTARRILAK 8:VAIANA

URTARRILAK 14-15-16:PASSENGERS

URTARRILAK 15:AXEL HEROI TXIKIA

URTARRILAK 29-30:BELLEZA OCULTA

URTARRILAK 20-21-22-23:SILENCIO

URTARRILAK 29:¡CANTA!

URTARRILAK 13:HISTORIA DE UNA PASIÓN

URTARRILAK 27:FUEGO EN EL MAR

URTARRILAK 14-15-16 URTARRILAK 15:

URTARRILAK 29-30URTARRILAK 27: URTARRILAK 29:

URTARRILAK 13:URTARRILAK 8:URTARRILAK 6-7-8-9:

ZINEMA KARTELDEGIA (Baztartxo)

Page 27: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

maxixatzen.eus

Page 28: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko urtarrila - 361 ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/361._alea_-_bukatuta...me-alabei galderak egiten dizkiete. Galdera deserosoak ere izaten

28 maxixatzen.eus