5
4 2013KO OTSAILAREN 24A ASTEKO GAIA KARTZELAK Oso gogoan ditugu Trantsizioko amnistiaren aldeko mobilizazioak. Horiei esker lortu zen euskal preso politiko guztiak kaleratzea. Hurbilago ditugu presoak herriratzeko azken manifestazioak. Borroka hau amaitzeke dago, baina garai bateko amnistiaren xedeak zokoratuta dirudi, eta baita kartzelen aurkako lelo eta jarrerak ere. Instituzio zigortzaile hori osasuntsu dago. Presondegiko murruak behera! aldarrikapenaren ordez, kartzela berriak altxa dituzte eskuindar zein ezkertiarrek, gobernu zentralak zein erkidegoetakoek, kontuan izan gabe kartzelen porrota. | JOSU CHUECA | Mendekuaren garaipena Iruñeko kartzela zaharreko barrualdeko irudia. 1907an eraiki zen eta 150 preso inguru ixteko gaitasuna zuen. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Mendekuaren garaipena - Argia4 2013KO OTSAILAREN24A ASTEKO GAIA KARTZELAK ... modernoa eraiki zezaten tema-tu zen. Baina asmo berritzaile horiek gutxi iraun zuten. Victo-ria Kentek

  • Upload
    others

  • View
    5

  • Download
    0

Embed Size (px)

Citation preview

Page 1: Mendekuaren garaipena - Argia4 2013KO OTSAILAREN24A ASTEKO GAIA KARTZELAK ... modernoa eraiki zezaten tema-tu zen. Baina asmo berritzaile horiek gutxi iraun zuten. Victo-ria Kentek

�4 2013KO OTSAILAREN 24A

ASTEKO GAIA

KARTZELAK

Oso gogoan ditugu Trantsizioko amnistiaren aldeko mobilizazioak. Horiei esker lortu zen euskalpreso politiko guztiak kaleratzea. Hurbilago ditugu presoak herriratzeko azken manifestazioak.Borroka hau amaitzeke dago, baina garai bateko amnistiaren xedeak zokoratuta dirudi, eta baitakartzelen aurkako lelo eta jarrerak ere. Instituzio zigortzaile hori osasuntsu dago. Presondegiko

murruak behera! aldarrikapenaren ordez, kartzela berriak altxa dituzte eskuindar zeinezkertiarrek, gobernu zentralak zein erkidegoetakoek, kontuan izan gabe kartzelen porrota.

| JOSU CHUECA |

Mendekuaren garaipena

Iruñeko kartzela zaharreko barrualdeko irudia. 1907an eraiki zen eta 150 preso inguru ixteko gaitasuna zuen.

JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Page 2: Mendekuaren garaipena - Argia4 2013KO OTSAILAREN24A ASTEKO GAIA KARTZELAK ... modernoa eraiki zezaten tema-tu zen. Baina asmo berritzaile horiek gutxi iraun zuten. Victo-ria Kentek

2013KO OTSAILAREN 24A 5�

KARTZELAK

XX. MENDEAN osatu zen Espainiako egiturapenala. Aurreko mendetik zetozen kartzelakbazeuden, baina XX. mende hasieran pre-sondegi zentralak eta probintzialak eginzituzten. Lehendabizikoen artean El Dueso-koa dugu eredu, Euskal Herritik gertuenzegoena. 1907an Santoñan eraikitako espe-txe hori La Darsena deitutakoa ordezkatzerazetorren. “Kolonia” gisa hartu zuten, preso-ek tailerrak, baratzeak eta lantegiak zituzte-lako bertan.

Urte-kidea dugu Iruñeko espetxea, Pam-plonako Presondegi Probintziala izendatua(PPP hizkiekin ezaguna). Europako kartzelenartean hedaturik zegoen egitura panoptikoazuen, hau da, erdigune baten inguruan gale-riak zituen eta norabide erradialean luzatzenziren. Iruñekoak bi aldetan eta hiru pisutanzituen ziegak, eta 150 presoinguru ixteko gaitasuna zuen.Antzekoak ziren DonostiakoOndarretakoa eta BilbokoLarrinagakoa, biak XIX. men-dean eraikiak eta 1947 eta 1960arte iraun zutenak, hurrenezhurren. El Dueso bezalako kar-tzelak Estatuarenak ziren, aldizIruñekoa probintziala zenez–aldi berean auzitegi barrutikopresondegia ere bazen– Dipu-tazioak ere parte hartzen zuenkudeaketan, batez ere diru-laguntzetan eta hainbat funtzio-narioren izendapenean.

El Duesoz gain, mende hasieran, beste seipresondegi nagusi zeuden Espainiako Esta-tuan barreiaturik, jadanik epaiturik izan zire-nak beraien zigorrak bertan bete zitzaten:Ocaña, Cartagena, San Miguel de los Reyes,Alacante, Burgos eta Puerto de Santa Maria.Baina lurralde guztietan auzitegi barrutikokartzelak ere bazeuden, Iruñekoa, Bilbokoaeta Donostiakoa lez, presondegien sare zabaleta sendoa osatuz.

Ipar Euskal Herrian antzeko egitura pena-la zuten, baina askoz hedatuagoa. Aurrekomendean eraikitako La Petite Roquette(1836-1974) La Santé (1868) eta Fresnes(1898) presondegi zentralez gain, Maisond’arret edo tokian tokiko atxilotze etxeensarea oso zabala zen. 1946an, esate baterako,horrelako 232 barrutiko espetxe zeuden.Horiez gain, legez eta indarrean izan zituzten1938ra arte Bagnes zirelakoak –bortxazkolanentzako prestaturiko deserri leku bere-ziak– Kaledonia Berrian eta Guyanan. Ordu-ko Fronte Popularrak bertan behera utzizituen zigor leku horiek, baina 1953 arte ezziren itzuli azken gatibu deserriratu eta bor-txatuak.

Croftonen sistema: graduz gradubergizarteratzeaKontraesanak kontraesan, egitura penal horie-tan ezarri nahi zituzten Europako zigor kodee-tan nolabaiteko arrakasta izan zuten ideiak etahelburuak. Mendekua eta min fisikoa saihes-tuz, teoria modernoenek zioten zigorrak gizar-teratzeko balio behar zuela. Hala, edozein pre-sok bere ibilbide penalean aurrera eginzezakeen sailkapen jakin baten bidez, ezarrita-ko zigorraldia murriztuz. 1901ean indarreanjarri zuten Espainiako Estatuan Crofton deitu-riko sistema. Walter Croftonek Irlandan zabal-dutako sistema penaletik zetorkion izena.1889an egindako nazioarteko biltzarrean azal-du zuen bere sistemaren filosofia Croftonek,eta azkar hedatu zen Europako gainerakoherrialdeetara.

Espainiako Estatuan, aldake-tak aldaketa, gaur arte iraunduen graduen egiturak ere filo-sofia horretan du oinarria.1901az geroztik, lau gradutanedo alditan sailkatu zuten pre-soen ibilbide ideala. Lehenbizi-koa: isolamenduarena, hasieran8 egunekoa zen, geroxeago 3-4egunekoa bilakatuz joan zen.Bigarrena: beste presoekinpatioan egon ahal izateaz gain,presoak lanak eta ikasketak eginzitzakeen. Hirugarrena: lan ari-nak egiteko eta kartzelako lan-

postuetan aritzeko balio zuen. Laugarrena:baldintzapeko askatasuna zekarren.

Sistema hori presoak bergizarteratzekobideratuta dago eta erregimen politiko guztiekonartu dute, nahiz eta oso ezberdin aplikatu.Espainian 1930ean onartutako presondegienaraudiak, esate baterako, graduen sistema jasozuen, eta 1956an berritu zutenean, legislazioakhizkera desberdina erabiliagatik ere, lau gradu-ko sailkapen progresiboari eutsi zitzaion.

Victoria Kent-en amets erreformatzaileakGradu bidezko oinarrizko egituran aldaketanabarmenak izan dira erregimen politikoenarabera. 1931n II. Errepublikarekin bateraegin zen politika penala leuntzeko saiorikesanguratsuena. Victoria Kent legelari etapolitikari errepublikarra presondegien zuzen-dari orokor izendatu zuten, eta kartzelakgizatiartu asmoz hainbat lege onetsi zituztenerrepublikarrek. Kent izan zen estatu batekopresondegien ardura hartu zuen lehen ema-kumea munduan.

Gogo beroz ekin zion programa eralda-tzaileari. Hasteko, aitzinako garaietatik inda-rrean zeuden hainbat jokabide, girgiluak,kateak edo gisa bereko burdin loturak debe-

Walter Crofton irlandarrak1889an azaldu zuen bere sistema:presoak ibilbide penaleanaurrera egin zezakeen sailkapenbaten bidez. Espainiako Estatuangaur arte iraun duen graduenegiturak filosofia horretan duoinarria

Page 3: Mendekuaren garaipena - Argia4 2013KO OTSAILAREN24A ASTEKO GAIA KARTZELAK ... modernoa eraiki zezaten tema-tu zen. Baina asmo berritzaile horiek gutxi iraun zuten. Victo-ria Kentek

�6 2013KO OTSAILAREN 24A

KARTZELAK

katu zituen. Bestalde, kartzeletan laizismoaezarri zuen, ordura arte zeuden errito erlijio-soen betebeharra kenduz. Kaperauak etalekaimeak kanporatu zituen kartzeletatik,neutraltasun erlijiosoa bermatzeko. 70 urtezituzten presoak aske gelditzea izan zenbeste neurri esanguratsua. Prentsa zentsura-rik gabe kartzeletan irakurtzea ahalbidetuzuen. Eta aurrekontuak igozituen presoek dieta egokiaizan zezaten. Bestalde,Madrilgo Ventas-en emaku-meentzako kartzela berri etamodernoa eraiki zezaten tema-tu zen.

Baina asmo berritzailehoriek gutxi iraun zuten. Victo-ria Kentek 14 hilabete geroagodimisioa aurkeztu zuen, komu-nikabide eskuindarren eta kar-tzeletako funtzionarioen erasoei men eginez.Ondorengo urteetan gauzak nabarmen oker-tu ziren. Kenten lekuan zuzendari ugari txan-dakatu ziren eta gehienek bat egin zuten bereordezko izan zen Vicente Solek esandakoare-

kin: “Espetxea ez da jendea bergizarteratzekoinstituzioa, seguritatea eta gizaki lanjerosarenisolamendua sustengatzeko baizik”.

Joera errepresiboa areagotu egin zen1934az geroztik. CEDAk (eskuindarren kon-federazioa) eta PRRk (Alderi ErrepublikarErradikala) gidatzen zuten Gobernua. Herio-tza zigorra berrezartzen saiatu ziren eta urte

horretako Urriko Iraultzarekinaitzakia galanta izan zuten II.Errepublikaren aurreko urteeta-ko egoerara itzultzeko. Testuin-guru horretan, Iruñerriko SanCristobal gotorlekua eta antzekobeste gune asko kartzela bilakatuzituzten, itsasontzi ugari ereegun batetik bestera presondegimasibo eta anker izateko atonduzituzten.

Kartzela frankistak: ankerkeria eta pragmatismoaErrepublikako azken urte horiek 1936koGerrak ireki zuen aro luze errepresiboarenaurrekari zuzenak izan ziren. Aparatu fran-

Ezkerrean, Santoñako El Dueso kartzelako irudi zaharra; Iruñeko kartzelaren urte-kidea zen eta baratzeak eta lantegiakzituen inguruan, “kolonia” gisa hartu zen horregatik. Eskuinean, La Petite Roquette kartzela Parisen; Europakopresondegien artean azkar hedatu zen egitura panoptikoaren eredu garbia zen, 1974an itxi zuten.

Victoria Kent errepublikarrakkartzelak gizatiartu asmozhainbat lege onetsi zituen 1931n.Hamalau hilabete geroagodimisioa aurkeztu zuen etaondorengo urteetan gauzaknabarmen okertu ziren

Page 4: Mendekuaren garaipena - Argia4 2013KO OTSAILAREN24A ASTEKO GAIA KARTZELAK ... modernoa eraiki zezaten tema-tu zen. Baina asmo berritzaile horiek gutxi iraun zuten. Victo-ria Kentek

2013KO OTSAILAREN 24A 7�

KARTZELAK

kistak berehala indargabetu zuen legislazioerrepublikarra, eta 1930eko araudia bete-betean ezarri zien gero eta ugariago zirenpresoei. Eztabaida dezente izan da presokopuruaren inguruan, baina egun ditugunikerlanak kontuan hartuta eta Urtekari Esta-tistikoak emandako datuen arabera, 1940ankartzeletako gatibuen kopurua 270.000 laguningurukoa zela ontzat jo daiteke. Horrekmasifikazio izugarria ekarri zuen espetxee-tan. Lekukotasun guztiak bat datoz. El Due-sok, 1934an 412 presorentzako lekua zuen,bada 1939an 3.342 preso pilatu zituzten ber-tan. Aurrerapen ugarirekin diseinaturikoVentaseko emakumeentzako kartzelan, 450pertsona egon beharrean, gerra amaituostean 10.000 emakume preso zeuden.Antzeko zerbait gertatu zen beste presonde-gi zentralekin: Puerto de Santa Marian1933an 253 preso zeuden, 1942an 5.069.Burgosekoa, urte berean, 346 preso izatetik4.399ra igaro zen.

Euskal Herrian ezagunak dira hiriburue-tako kartzelak: Ondarreta, Nanclares, Larri-naga, Iruñea… Presoz gainezka zeuden etapresondegi berriak inprobisatu behar izanzituzten. Ezkabakoa 1936an gerra hasibezain pronto zabaldu zuten gizonezkoen-tzat; Saturrarangoak eta Amorebietakoakberriz, 1937az geroztik izan ziren emakumegatibuentzako kartzela. Horiez gain, kon-tzentrazio zelaiek eta lan batailoiek osatuzuten frankismoaren hasierako urteetakounibertso errepresiboa. Azkeneko hauekurte batzuk igaro ostean desagertu ziren, etaespetxeak zigortzeko egitura nagusi bihurtuziren berriz ere.

Frankistek bergizarteratzeko politika era-bat baztertu zuten. Baina preso kopurua han-diegia zen eta berehala arindu beharrean aur-kitu ziren. Horretarako, makulu izan zutenhainbat faktore. Alde batetik, 1943 arte eten-gabe aritu ziren presoak erail eta fusilatzen.Epaiketa osteko hilketak –1975 arte luzatu

zirenak– latzak izan ziren maiztasun etakopuruari dagokionez. Bestetik, gerra ondo-rengo lehen urteetan, bereziki 1941-1942inguruan, hilkortasun tasa ikaragarriak izanziren kartzeletan. Preso kopurua jaistekobeste modu bat barkamenak ematea edozigorrak murriztea izan zen.

1947an, gerraren ondorioz giltzaperatuta-ko presoen multzoa arras apalagoa zen jada-nik. Helburu hori lortzeko, graduen politika

Iruñeko kartzela 2012 amaierako egun batez eraitsi zuten goizetikgauera. Garai eta borroka askoren testigu izan zen, baina ez zuenpresoak bergizarteratzeko balio izan. Haren ordez Iruñean eraiki denkartzela berriak ezaugarri eta filosofia berak ditu funtsean.

IÑIG

OU

RIZ

/ A

RG

AZ

KI

PRE

SS

Page 5: Mendekuaren garaipena - Argia4 2013KO OTSAILAREN24A ASTEKO GAIA KARTZELAK ... modernoa eraiki zezaten tema-tu zen. Baina asmo berritzaile horiek gutxi iraun zuten. Victo-ria Kentek

�8 2013KO OTSAILAREN 24A

KARTZELAK

erabili zuten, kartzelak azkar arintzeko.“Lanaren truke zigorra libratzea” izan zenorduko leloa. Jose Agustin Perez del Pulgarjesulagunak, Jose Maria Sanchez de Muniai-nek eta Maximo Cuervok diseinaturiko eki-mena izan zen hura, eta helburu bikoitzazuen: alde batetik, erregimen errepresiboagizatasunez janzteko balio zuen, eta beste-tik, baliabide ekonomikoakematen zizkion presoari, etabatez ere Estatuari, presoenlansariaren gehiengoa Estatua-ren kontuan gelditzen baitzen.Baina helburu nagusia zigorraapaltzea zuen, horretarakohainbat neurri erabiliz.

Bereziki preso politikoentzatantolatutako ekimena, atxiloguztiengana zabaldu zutengeroago, eta diktadura frankistaren azkenurteetan, gehienbat preso sozialek erabilizuten beraien zigorraldiak gutxitzeko. Presopolitikoek berriz, aukera baliatu zuten uni-bertsitatean matrikulatu eta ikasketak sakon-tzeko.

Eta gaur egun?1978ko Konstituzioak kartzelaren funtziobergizarteratzailea nabarmentzen du 25. arti-

kuluan: “Askatasuna kentzeko zigorrek etaseguritate neurriek berreziketa eta bergizarte-ratzea izango dute jomuga”. Ondorengourteetan, onartu diren presondegietako arau-diek –1979koak eta 1996koak– teorikokieskubide horiek sustengatu dituzte, bainabergizarteratzeko eta berreziketarako jardu-nak lekutan geratu dira.

Parot doktrinak argi utzi dumendekuz kutsaturiko zigorhutsa dela kartzelen rol nagusia.Beste adibide bat ikus dezakeguheziketaren arloan: preso uga-rik EHUren bitartekaritzarekinburutzen zituzten ikasketak,hura zen euskarri nagusia, bada2008az geroztik bertan beherageratu da hori guztia, Espainia-ko Gobernuaren aginduz.

Horrek argi uzten du kartzelen gaineko legis-lazioa eta benetako praktika ez datozela batgiza legeekin.

Beste indar erlazio batzuek eta mobiliza-zioek baino ez dute gizateriaren bidea irekiko.Victoria Kentek behin esan zuen:“Gorroto ezazu delitua, errukizaitez egileaz”. Hitzok funtsez-koak dira giza eskubideak preso-en artean errotu daitezen. n

Parot doktrinak argi utzi dumendekuz kutsaturiko zigorhutsa dela kartzelen rol nagusia.Beste indar erlazio batzuek etamobilizazioek baino ez dutegizateriaren bidea irekiko